Kontzejutik ekaina 2015

Page 1

20. zenbakia

DATA

ORDUA

1-12

-

1-30

09:00-22:00

5

18:00

EKINTZA Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea Ikasle Gela Joste Eguna

5

19:00

Emanaldi Nagusia

5

20:00

Gitarra taldearen emanaldia

6

11:00-21:00

6-7

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Ikastetxeetan eta Elorsoro kiroldegian

Udala

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Doneztebe plazan

Oiartzungo Gure Esku Dago

Doneztebe plazan

Elizalde Dantza Taldea

Udaletxeko areto nagusian

HELTAko gitarra taldea

Ikastola Eguna

Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

16:30

Mendi irteera: Senda Camille

Haurtzaro Ikastolatik

Girizia Mendi Taldea

7

12:00

Trikititxa jaialdia

Kontzejupean

Auntxa Trikitixa Eskola

7

18:00

Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia

Elorsoro kiroldegian

Haurtzaro Ikastola

7

19:00

“Amodioaren ziega” (Lauka)

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

7

-

-

Soinuenea Fundazioa

8

19:00

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

12-14

-

Auzokalte eta Urtxalle plazan

Ergoiengo Jai Batzordea

12

19:00

Pop-rock kontzertua (Bat batean eta Hiru Bi Band!)

Kastro Berriko terrazan

Kastro Berri Taberna

13

12:00

Legegintzaldi aldaketa

Udaletxeko areto nagusian

-

14

10:00

Intxixu Trail

Auzokalte Elkartean

Girizia Intxixu Trail-Girizia MLT

16

19:00

“Kanpolarrosa” (Gazteen Antzerki Taldea)

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

16

20:00

Irakurketa Taldea: “Odol mamituak” (Alaine Agirre)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

18

Iluntzean

Doneztebe plaza inguruan

Lartaun abesbatza

23-25-2627-28

-

Altzibarren

Altzibarko Jai Batzordea

29

18:30

Haurtzaro Ikastolan

Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola

30

18:00-20:00

Anbulatorioan

Odol Emaileen Elkartea

Herri Musika Eskolaren Eguna “Hegazkinean galdurik” (Gazteen Antzerki Taldea) Ergoiengo festak

Musika kalean Altzibarko festak Xanistebanetako haur danborradako entseguak Odol erauzketa

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

2015eko ekaina

www.oiartzun.eus

Uda Kirolean 35 jarduera baino gehiagoko eskaintza aurten

Udalbiltzak eta Ikastolen Elkarteak hitzarmena sinatu dute

Eskualdeko lau herrietako bizilagunek edozeinetan parte hartu dezakete

Oiartzun izan da lehenengo hitzarmenaren lekuko

Uda Kirol programa antolatu du eskualdeko Kirol Mahaiak. Honela, 3 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoei bideratutako eskaintza anitza osatu da, 35 jarduera baino gehiagorekin (aurten helduentzako ere ekimen batzuk badaude).

Udalbiltzak (Oiartzungo hautetsiak ere kide diren erakunde nazionala) eta Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko ikastolen arteko harremanak indartzeko asmoz, Elkarrekilan Euskal Herria egitasmoa martxan jarri dute.

Oiartzuarrek eskualdeko beste edozein herritan eskaintzen diren jardueretan parte hartzeko aukera ere izango dute, beste herrietako bizilagunen baldintza berberetan.

Lehenengo hitzarmena Oiartzunen gauzatu da. Izan ere, Haurtzaro Ikastolak Zuberoako bi ikastolarekin (Sohütako Eperra eta Alozeko Basabürüa) sinatu du hitzarmena, hiruren arteko harremanak sendotzeko.

Oiartzunen, zortzi jarduera Oiartzunen bertan, ekainaren 22tik aurrera, zortzi kirol jarduera egiteko aukera izango da: igeriketa; padel (hastapena); spinning; aerobik (edo biak batera); kirol udalekuak; aisibentura; zirkoa eta lerro irristaketa (familian). Horien artean, aisibentura eta zirkoa, lehen aldiz antolatu dira Oiartzunen.

Honela, Basaburua ikastolako haurrrak izan dira Elkarrekilan Euskal Herria proiektuko lehenengo onuradunak. Izan ere, astebetez Oiartzunen izan dira, hitzarmenari esker.

Herrian edota eskualdean egingo diren jardueretan parte hartzeko, Elorsoro kiroldegian eman behar da izena.

“Etorkizuneko Euskal Herri euskaldunaren bermea” Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak eta Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakariak, elkarlan honen garrantzia azpimarratu dute, “gaur ikasle diren gure haurrek eraikiko baitute etorkizuneko Euskal Herri euskalduna, eraikitzekotan”. Aiora Perez de San Roman alkateak ere parte hartu zuen ekitaldian, Haurtzaro, Basabürüa eta Eperra ikastolako ordezkariekin batera.

Eskualdeko Kirol zinegotziek aurkeztu dute eskaintza.

Udalbiltzako eta ikastoletako ordezkariak sinadura ekitaldian.

Erromatar garaiko meatze bat gehiago Arditurrin

Euskara ikasleen Mintzagun Jaia, Oiartzunen

Erromatar garaiko galeria bat gehiago aurkitu du Arkeolanek Arditurrin. 100 metro inguru ditu eta bisitatzeko moduan prestatu dute. Hala ere, dituen ezaugarri fisikoengatik -estua eta motz xamarra da-, talde ttikietan bakarrik sartu ahal izango da barrura. Meatzulo hau ezagutzeko interesa dutenek, aurrez eskatu beharko dute ordua 943 63 82 18 telefonora deituta.

Eskualdeko lau herrietako euskaltegietako ikasleen festa eguna da Mintzagun Jaia. Aurtengoa festaren hirugarren urtea izan da eta oiartzuarron ardura izan da euskalduntzen ari diren eskualdeko bizilagunei ongietorria ematea, Irati Etxebeste Euskara zinegotziaren parte-hartzearekin. Euren burua euskalduntzeko egiten ari diren esfortzua erakustarazteaz gain, ahalegina txalotu zitzaien.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.