27. zenbakia
DATA 1-7-8
1
ORDUA
EKINTZA
08:3013:00/15:00Euskal Herriko Pala Txapelketa 17:00 (larunbatak) 14:00ak arte “Oiartzun 2016” urtekarirako lanen entrega
LEKUA
ANTOLATZAILEA
Madalensoron
Girizia Pilota Saila
Manuel Lekuona biblioteka/ kultura@oiartzun.org
Udala
Udaletxean
Udala
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
Manuel Lekuona bibliotekan
Oiartzungo Gure Esku Dago
Elizalde auzoan
Soinuenea Fundazioa
Eskasen
Artikutza Natura
1-31
-
“Xanistebanak 2015” kartel lehiaketako lanak aurkeztea
1-30
-
Intxixu eta sorgin txikiak
7
10:00-13:00
8
11:30
Kalebuelta
8
09:15
Goizarinera irteera
11
17:30
Ipuin kontaketa (4 urtetik goiti)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
11
19:00
Mahai-ingurua sentsibilitate ezberdinetako jendearekin
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Gure Esku Dago
13
19:00
“Gazta zati bat” + solasaldia
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Gure Esku Dago
14
12:00etatik aurrera
Erabakitzeko eskubidearen aldeko rock maratoia
Doneztebe plazan
Oiartzungo Gure Esku Dago
14
14:30-20:00
Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak
Madalensoron
Girizia Pilota Saila
14
16:00
“Hartu trena” lipdub herrikoia
Doneztebe plazan
Sare
14
16:00
Kirol egokituak
Elorsoro kiroldegian
Haurtzaro Atletismo Taldea
Kantu-jolas tailerra
Soinuenean (Ergoien)
Soinuenea eta Abaraxka ludoteka
Elizalde Eguna
Elizalde Herri Eskolan
Elizalde Herri Eskola
Galdera adosteko prozesuko bilera
14
17:00
15
Egun osoan
17
19:00
Xanistebanetako Jai Batzordea
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
17
20:00
Irakurketa taldea: “3 Mariak” (Arantxa Urretabizkaia)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
19
17:30
Antzerkia: “Hasiera berdineko bi kontuak”
Udaletxeko areto nagusian
Elizalde Herri Eskola
20-22
-
Arraguan
Aldegunako Jai Batzordea
21
10:00-13:00
Manuel Lekuona bibliotekan
Oiartzungo Gure Esku Dago
21
19:00
Bertso poteoa (Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jon Maia)
Amaxkartik
Oiartzungo Bertso Eskola
21-22
19:00
Txinalka
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
23
17:30
Haurren antzerki emanaldiak
Udaletxeko areto nagusian
Haurtzaro Ikastola
26-27
15:15
Gaztetxoen kontzertuak
Udaletxeko areto nagusian
Ibargain Musika Eskola
26-27
19:30
Bakarlarien eta taldeen kontzertuak
Udaletxeko areto nagusian
Ibargain Musika Eskola
28
-
Doneztebe plazan
Girizia Elkartea
28
19:00
Ikasturte bukaerako kontzertua
Elorsoro kiroldegian
Ibargain Musika Eskola
29
10:00-13:00
Urmendi festa
Urmendi eraikinean
Urmendi Haur Eskola
29
11:00
Itsaslapurrak-en festa
Madalensoron
Oiartzungo Itsaslapurrak
31
17:30
Antzerkia: “Lagun kontuak”-“Kontuz lagunekin”
Udaletxeko areto nagusian
Haurtzaro Ikastola
Arraguako festak Galdera adosteko prozesuko bilera
Sagardo Eguna
deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.
2016ko maiatza
www.oiartzun.eus
Atsolorra, oiartzuar berriei ongietorri kolektiboa
Emakumeek herrian 17 puntu ilun identifikatu dituzte
Jaiotzaren euskal erritua berreskuratu da bigarren urtez segidan
Identifikatutako puntu bakoitza hobetzeko proposamenak egin dira
2015ean jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorra ospatu da. Bigarren urtez, kolektibitatean harrera emateko jaiotzaren euskal erritua berreskuratu dugu Oiartzunen.
Oiartzungo emakumeek herrian segurtasun eza eragiten dieten 17 puntu identifikatu dituzte. 26 emakumek eman dute euren iritzia parte-hartze prozesuan.
98 haur jaio ziren iaz gure herrian. Horietako 38k, euren gurasoek, aitonamonek, anai-arrebek, izeba-osabek… parte hartu zuten Udalak eta guraso talde batek elkarlanean antolatutako ospakizunean.
Esparru publikoan dauden arriskuak eta segurtasun eza ezberdin bizitzen dituzte gizonezkoek eta emakumezkoek. Hiri-antolamenduak ere eragiten du segurtasun ezaren pertzepzioan.
Iraia Etxebeste, Izaro Telletxea eta Joxe Leon Kazabonen kantuek lagunduta, 2015ean jaiotako oiartzuarren zuhaitza osatu zuten eta haur jolas batzuk ere egin zituzten.
Herri egiturak baldintzatutako emaitzak Identifikatutako 17 puntuak Altzibar, Arragua, Elizalde, Iturriotz eta Ugaldetxon daude. “Parte-hartzea txikia izan da, beraz, ez gara iritsi auzo guztietako sentsazioak biltzera”.
2015ean jaiotako oiartzuarrak: Aiara; Julen; Laiene; Hodei; Kattin; Aitor; Arima; Ainhoa; Raquel; Hodei; Mattin; Iker; Hegoi; Xumar; Xuban; Arnae; Martin; Unax; Lizar; Sidi Brahim; Aimar; Federica; Noa; Sira Mohamed; Arene; Irati; Laida; June; Brahim; Oñatz; Laida; Nahia; Xumar; Danel; Eki; Aroha; Iraide; Mattin; Itsasne; Ibai; Iulia Cecilia; Firdaus; David; Huda; Aratz; Ibai; Nahia; Leire; Maddi; Ikhlasse; Iker; Alazne; Euri; Anartz; Enerito; Maddi; Endika; Aiora; Arhane; Enara; Nahia; Eidan; Laia; Hodei; Enara; Hur; Oxel; Ane; Danel; Irakus; Jokin; Irai; Ami; Ganix; Anouk; Aroa; Haritz; Darwin Adan; Anje; Yassin; Irati; Lander; Maren; Ines; Laiene; Nikko; Manex; Aurita; Beñat; Ekaitz; Iune; Axier; Bella Azenose; Yoel; Nora; Izai eta Uxuri.
Atsolorran, gurasoak eta haurrak kantu jolasetan.
Oiartzunek duen egiturak, auzoak sakabanatuak egoteak eta distantziak baldintzatu dute, hein handi batean, puntu ilunen azterketaren emaitza. Azterketa honen balio nagusia puntu ilunen eta emakumeak kalean segurtasun gabe sentitzearen gaia mahai gainean jartzea da, Udalak informazio gehiago izan dezan. Puntu bakoitza hobetzeko proposamenak ere proposatu dira.
Itsasne Loroño teknikaria azterketaren emaitzak aurkezten.
Bidezbide eta Bidelagun, zerbitzu hobeak
Zuhaitz Eguna, Karrikako Usategietan
Bidez Bide eta Bidelagun zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Behemendik beste urtebeterako. Ibilgailu berria erosi da, zerbitzu hobea eskaintzeko 65 urtez goitiko edo mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzako programetan, lehentasuna landa ingurunekoek dutelarik. Erabiltzaile izan nahi dutenek Gizarte-Ongizate sailarekin harremanetan jarri behar dute (943 49 05 52).
Karrikan, Sorondo inguruko Usategieta parajean egin da aurten zuhaitz landaketa. Pasa den neguan nahita su eman dio baten batek eremu horri, eta eragindako sarraskia konpontzeko prestatu da han Zuhaitz Eguna. Herriko haurren laguntzarekin gauzatu du Udalak zuhaitz landaketa eta sentsibilizazio lana egiteko ere baliatu da, suteek mendian sortzen dituzten kalteak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dutelako.