9. zenbakia
DATA
ORDUA
1
10:30etik
1
16:00
Euskal Herriko Mus Txapelketa (Libre!)
1
17:00
Zaku mozorro tailerra
1-4
09:00-14:00 17:00-19:00
1-28
-
1-8-15-22 09:00-13:30 2
09:30etik
EKINTZA Kontxa Murgiari omenaldia
Marian Garmendiaren erakusketa Beatriz Mendibururen argazki erakusketa
LEKUA
ANTOLATZAILEA
Elorsoro kiroldegian
Udala eta Fato Daniel Castelao
Girizia Elkartean
Bai Euskal Herriari eta Libre Taldea
Iturriozko lokalean
Tta-k eta Ihote Taldea
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Udala
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
Kirol instalazioetan
Udala
Libre! Eguna (bizikleta martxa, jolasak, dantza-jauziak, kantujira, pilota partida, bazkaria)
Doneztebe plazan
Libre taldea
Doneztebe plazan
Oiartzungo Udala
Elorsoro kiroldegitik
Antiju Morik
Eskola Kirolako jardunaldia
2
10:00
Zuhaitz Eguna
3-6-10-13 17-20-2427
19:00
Lilatoirako entrenamentuak
4
09:00-11:00
Wevideo ikastaroa
KZgunean
KZgunea
5
09:00-11:00
IT txartela ikastaroa
KZgunean
KZgunea
5
17:30
Ipuin kontaketa (2-3 urte)
Maunel Lekuona bibliotekan
Udala
7
19:30
Piano eta ganbara kontzertua
Udaletxeko areto nagusian
Ibargain Musika Eskola
8
10:00
‘Zibilizazio krisian al gaude?’ (Joseba Azkarraga)
Manuel Lekuona bibliotekan
Sortu
8
11:15
Inude eta Artzain Nagusien izendapena
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Flauta Taldea
Soinuenean (Ergoien)
Soinuenea, Abaraxka ibiltaria eta Ihote Taldea
Aialde kaletik
Oiartzungo Flauta Taldea
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Flauta Taldea
Elizalde auzoan
Oiartzungo Flauta Taldea
Aialde kaletik
Oiartzungo Flauta Taldea
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Oinarrizko Internet ikastaroa
KZgunean
KZgunea
Frigoliburutegi ibiltaria
Iturriotzen
Abaraxka ludoteka
Hiztunpolisa (Jon Sarasua)
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzun Azmarrin
Eskola Pilotako jardunaldia
Elizalde eta Haurtzaroko pilotalekuetan
Udala
8-15
17:00-19:00
Ihoteetako dantza-tailerra
8
18:45
Kaldereroak
8
20:45
Piano eta bonbardino kontzertua
9
09:00
Diana (Lartaun eta Auntxa)
9
11:15
Inude eta artzainak
9
19:00
Satisfaktion (Khea Ziater)
10-21
09:00-11:00
10-28
-
12
19:30
15
16:00-18:00
15-16
-
Eski ikastaroa
Somport
Haurtzaro Mendi Taldea
18
18:00-20:00
Odol erauzketa
Anbulatorioan
Odol Emaileen Elkartea
19
19:00
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Gure Esku Dago
20-22
-
Ihoteak
Doneztebe plazan eta auzoetan
Ihote Taldea
28
-
Inauteriak ikastetxeetan
Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Eskolan
Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Eskola
Otsailan
-
Zuhaitz Landaketa
Oieleku
Girizia Mendizale Taldea
Gure Esku Dago-ren batzarra
deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.
2014ko otsaila
www.oiartzun.org
Alkateek gure ikurrak defendatzen jarraituko dute
Antzerki programazioa antolatu da uda bitarterako
Espainiako bandera “inposizioa, erasoa eta probokazioa” dela esan dute
Hilean behin antzerki emanaldi bat izango da
“Espainiako bandera jartzea inposizioa, erasoa eta probokazioa da. Eraso hauen bidez gure askatasuna nahian handitzen dute”, adierazi dute eskualdeko lau alkateek (Aiora Perez de San Roman, Julen Mendoza, Ainhoa Zabalo eta Amaia Agirregabiria).
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak herrian antzerkizaletasuna sustatzeko eta Oiartzungo antzerkizaleei programazio txukun bat eskaini nahian, uda arteko antzerki programazioa antolatu du, Udalaren laguntza eta bultzadarekin. Lehen saioa urtarrilean egin zen, arrakasta handiz (Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Kokakola eta barea).
Ikurrina “Euskal Herriaren sentimenduen ikur” dela adierazi dute lau alkateek, “maite duguna defendatzen jarraituko dugu” baieztatu dute. Honez gain, egunero “gure proiektu politikoa lantzen jarraituko dugu, alegia, Euskal Herria”. Herri bakoitza bere kabuz aritu beharrean, eskualdeko lau erakundeek erantzun bakarra eta bateratua emateko asmoz, irizpideak batu dituzte. Espainiako bandera ez jartzeak ondorio administratibo larriak ekarriko lituzke. Herri bakoitza fase ezberdinean Bandera espainola jarri behar izan duen lehendabiziko herria Oiartzun izan da, baina Errenteria, Lezo eta Pasaiako Udalek ere dagoeneko jaso dute euren udaletxeetan bandera jartzeko agindua. Lezo eta Errenteria Euskadiko Epaitegi Nagusitik Espainiako bandera jartzera behartzen dituen jakinarazpen ofizialaren zain daude, sententziak euren kontrakoak izan baitira. Pasaiak, berriz, bigarren aldiz jaso du Espainiako estatuko ordezkariaren gutuna, lehenengo aldian jakinarazpenaren forma akats bat tarteko Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak arrazoia eman baitzion Pasaiko Udalari. Eskualdeko alkateak agerraldian.
Aurrerantzean, hilean behin antzerkia ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian. Saioak prestatzeko orduan aniztasuna bilatu du Antzerkizale Elkarteak: talde profesionalak, amateurrak, herrikoak, haurrentzako antzerkia, helduentzako… programatu dituzte. Saioak udaletxeko areto nagusian izango dira, igandetan eta 19:00etan. Sarrerak bost eurotan egongo dira salgai (salbuespena apirileko saioa izango da, 17:00etan eta dohainik, haurrentzat). Egitaraua: Otsailak 9, igandea: Satisfaktion (Khea Ziater) Martxoak 16, igandea: Ta oain ze? (Ttak teatroa). Apirilak 26, larunbata: Maddi eta Antton (ZuOndoan). Maiatzak 24tik 29ra: Oiartzungo antzerki taldeen emanaldiak. Ekainak 8, igandea: Izarrak marraztuz (Karrika).
Antzerkizale Elkarteko kideek aurkeztu zuten lehenengo saioa.
Zuhaitz landaketa Karrikako Irumuturra parajean
Abizenak euskaraz idazteko kanpaina martxan da
Ontzi berrerabilgarriekin 5.000 erosketa egin dira
‘Sahara eta Palestinako ipuinak’ Astralamustrika bilduman
Hilaren 2an, igandea, zuhaitz landaketa izango da Karrikako Irumuturra parajean (Sorondotik gertu). Haritzak eta zuhaixkak aldatuko dira aurten ere, bertako basoa berreskuratzeko egiten den ahalegin honetan. Parte harte nahi duten herritarrek 10:00etan autobusa izango dute zain Doneztebe plazan. Udalak hamaiketakoa eskainiko die parte-hartzaileei. Etxean aitzurrak dituztenei, eramateko eskatzen zaie.
UEMAko udalerrietako biztanleak euren abizenak euskarazko grafiaz idaztera animatu nahi ditu Mankomunitateak, munduan euskaraz izateko. Bake Epaitegian egin behar da eskaera, orri bat betez eta dokumentu hauek aurkeztuz: NAN-en kopia; errolda agiria; jaiotza ziurtagiria eta familia-liburua. Abizen bakoitza euskaraz nola idatzi behar den jakiteko, www.euskaltzaindia. net helbidean kontsultatu daiteke.
Kutxa Ekogunearen bidez martxan jarritako Ontziratu zaitez! kanpainak iraun duen bitartean 5.037 erosketa egin dira ontzi berrerabilgarriekin kanpainan parte hartu duten bost arrandegi eta harategietan. Oiartzunen gainerako herrietan baino emaitza hobeak izan direla azpimarratu du Kutxa Ekoguneak, eta Udalak hartutako ohitura onekin jarraitzeko deia egiten die herritarrei.
Astralamustrika bildumako zortzigarren liburua argitaratu du Udalak: Xabier Susperregiren Sahara eta Palestinako ipuinak. Susperregik Euskal Herriaren “senide” izan daitekezn bi herrialde horietako ahozko ipuinak jaso ditu, baita batzuk sortu ere. Herriko ikasleen artean banatu da liburuaren ale bana eta aurten, edizio digital aeta badu Nazio Handien Liburutegien blogean.