Azalaren egilea: Onintza Etxebeste Liras
Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gráfica total o parcial de la revista. © Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977
51. zenbakia OIARTZUNen, 2021eko ABUZTUAREN 2an
B
este uda batez oiartzuarrak agurtzeko aukera eman didate Oiartzun urtekariko orrialde hauetan, eta ez nuke momentua pasatzen utzi nahi.
Bigarren urtez segidan, COVID19ak eraginda, ez dugu Xanistebanik eta auzoetako festarik izango. Oiartzuar guztiontzat da tristea hori, baina momentuko egoerak eta ardurak hala eskatzen duelako, Udalak eta Jai Batzordeek adostutako erabakia izan da. Hala ere, bai Udalak eta bai herriko eragileek argi izan dugu ohiko festarik gabe ere, elkarlanean gure herrikideei kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera eskaini nahi diegula: horregatik, aurten ere Kulturabirusa ibili da herrian barrena. Gozamena!
Iazko martxoan konfinatu gintuztenetik, pasatu da urtebete baino gehiago. Egoera guztia izan zen berria, zaila eta ustekabekoa. Nire aldetik, oiartzuarrei aitortza egin nahi nieke eta herrikideez harro nagoela adierazi, egoera arraro eta zail honi aurre egiteko erakutsi duten gaitasunarengatik eta ardurarengatik. Ez nituzke aipatu gabe utzi nahi herriko hezkuntza komunitatea eta kultur eta kirol eragileak, herritarrei gauzak eskaintzen jarraitzeko erakutsi duten borondateagatik, izugarria izan baita zailtasunei aurre egiteko eta moldatzeko gaitasuna. GEz dago dudarik garai gogorrak izan direla (eta oraindik ere erraz-errazak ez direla). Egoerak bizitzaren eremu guzti-guztietan eragin du. Esaterako, senideak eta lagunak nahi edo behar bezala agurtzeko aukerak ere murriztu dira. Niri ere suertatu zait azken hilabete hauetan lagun batzuei agurra eman beharra. Ekitaldi horietan, hunkitu egin nau familiakoak galdu dituzten senideek euren maiteak taxuz agurtzeko izan duten beharrak.
Aurten utzi gaituztenen artean, Juanito Arozena, oiartzuar txistulari aitzindaria, eta Joxe Anjel Torres, Luberri Ikasgune Geologikoko sustatzaile nagusia, aipatu nahi nituzke. Duela hilabete gutxi hil ziren herriko kulturgintzan izen propioa izan duten bi lagun horiek. Aurten, Oiartzun urtekariaren eta Mugarriren aurkezpen ekitaldia berreskuratzeko aukera izan dugu eta bertan, herri gisa merezi duten agurra eta aitortza egingo diogu bai Juanitori eta baita Joxe Anjeli. Itxaropen mezu batekin agurtu nahi nituzke oiartzuarrak. Antza denez, baditugu itxaropentsu egoteko motiboak. Badirudi egoera hobera egiten ari dela eta, bai nik eta bai nire Gobernu Taldekideek, baikorrak izan nahi dugu. Epe motz/ertainean normaltasunera itzuliko garela dirudi… eta orduan, orain arte baino ilusio eta gogo handiagoz ospatuko ditugu Xanistebanak eta gure auzoetako festak. Bukatzeko, besarkada bana bidali nahi dizuet oiartzuar guztiei. Ez nituzke ahaztu nahi oraindik gure herritik urrun dauden presoak eta haien senideak: bestela ere egoera gogorra bizi izaten dute eta egoera honek zailago bihurtu du.
GORA OIARTZUN!
Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea
editoriala Iaz, urte arraroa eta Oiartzun urtekaria osatzeko modu arraroa izan genuela aipatuz hurbildu ginen zuengana. Aurtengo urtea ere ezin esan arrunt-arrunta izaten ari denik, baina Urtekari Batzordeak oso argi izan du hasieratik 2021ean ere ikusiko duela argia Oiartzun urtekariak.
Aurtengoan, Maixux Aranbururi egin diogu elkarrizketa nagusia. Herriko udaletxean jaio den oiartzuar bakarra omen, urte asko daramatza Iturriotzen bizitzen. Elkarrizketa nagusian hamaika kontu izan ditu hizpide Aranburuk: afizioak, Killirikupe emakume taldea, familia…
Bada esaten duenik mundu guztiak baduela zerbait interesgarria kontatzeko. Gure herrian ere, herritar askok badu kontatzeko moduko istorio eta bizitzarik. Hala ere, ezin denei batera tokia eman, eta horregatik, aurten ere Seme-alabak atalera batzuk bakarrik ekarri ditugu. Maite Paisal, Jone Retegi, Joxe Leon Amigorena, Nikolas Mitxelena, Alaia Gaztelumendi… hobeto ezagutzeko aukera izan dugu aurtengoan. Baita ere gogora ekarri nahi izan ditugu gure artetik joan diren eta auzoetako zein herriko bizitzan garrantzitsuak izan diren Andres Ostolaiz, Maritxu Gaztelumendi, Juanito Arozena eta Jose Angel Torres. Historia atala mamitsua atera zaigu aurtengoan: Juan Mari Artola apaiza eta apaizen eskola; M. Angeles Esnaola maistra; Irazusta-Irigoien familia; Xabier Leteren tokiak; 36ko Gerrako ume erbesteratuak; Oiartzungo harmoniumak… eta herriko historia egin duten beste zenbait kontu jaso ditugu atal horretan. Herritar askok parte hartu dute Oiartzun urtekaria osatzen, atal batean edo bestean. Horiei guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, asko direlako beren borondatez Urtekari Batzordera hurbiltzen direnak Oiartzuni buruzko kontu interesgarriak gainontzeko herritarrekin partekatzeko gogoarekin. Besterik gabe, Oiartzun 2021 urtekaria gustuko izatea espero dugu.
Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak Iosune Cousillas Aramendi Joxan Eizmendi Garate Mattin Kazabon Cousillas Goiatz Labandibar Arbelaitz Jaione Ugaldebere Sarasua
Elkarrizketa
«Doneztebe plazan jaio eta hezi nintzen eta horrek nire bizitzan eragin handia izan du»
MARIA JESUS ARANBURU ARBELAITZ Oiartzungo alaba, Doneztebe plazan jaio eta hezia, horrek haren bizitzan eragin handia izan du. Hemeretzi urterekin hasi zen sasi-maistra moduan lanean Aizate baserrian. Nahiz eta Errenteriako mugan egon, Oiartzungo baserritarren seme-alabak joaten ziren harengana. Egunero-egunero oinez egiten zuen joan-etorria baserriraino, ordubeteko bideari ekinez.
8 | ELKARRIZKETA
Herriko saltsa guztietan sartua egon izan den laguna, kalekumearen sena barruan du; suziri bat entzun orduko segituan begiratzen du leihotik zer gertatzen den inguruan. Emakume nekaezina, egun hainbat mugimendutan dabil buru-belarri lanean, Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen elkartean, esate baterako. Hara gure galderei Maria Jesusek emandako erantzunak.
Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure jaiotetxearen eta familiaren berri. Ni, Maria Jesus Aranburu Arbelaitz, Oiartzungo udaletxean jaio nintzen, 1944ko ekainaren 17an. Gure aita Ildefontso Aranburu zen eta Beinerreko porterian jaio zen. Haren aita, nire aitona, Antonio Aranburu, Beinerren zegoen morroi eta amona Frantziska Illarramendi, berriz, bertako dontzella zen. Hantxe ezagutu zuten elkar eta gero ezkondu egin ziren. Haien seme zaharrena zen nire aita, Ildefontso. Hango porterian jaio zen eta oso maitatua izan omen zen.
Eta gure ama Bernarda Arbelaitz zen, udaletxean jaioa. Bere aita Martin Jose Arbelaitz Joxepa Isastirekin ezkondu zen. Aguazila zen aitona eta hantxe bizi ziren. Nire gurasoak ezkondu zirenean, bertan jarri ziren bizitzen eta horregatik hortxe jaio nintzen ni ere. Urtebete arte bizi izan nintzen hor. Izan ere, aitona hil zenean, gaur egungo Fermin-enea etxean jarri ginen bizitzen, maizter. Hiru senide izan ginen: ni zaharrena; Martin, bigarrena eta ttikiena, Maria Jose. Bi urte eskaseko aldea genuen hiruren artean. Bi ttikienak Fermin-enean jaio ziren. Zein ziren zure aita besoetakoa eta ama besoetakoa? Amabitxia Maria Illarramendi izan zen, amona Frantziskaren ahizpa. Soltera zen eta neskame lanetan aritzen zen. Eta aitabitxia, berriz, aitona Martin Jose Arbelaitz, amaren aita.
Zure amak etxetik kanpo ere lan egiten zuen. Bai, halaxe da. Etxetik kanpo ere lanera joaten zen egunero. Telefonista zen eta Donostian lan egiten zuen. Orduan Telefónica Diputazioaren esku zegoen. Gero, Compañía Españolak hartu zuenean, Trintxerpen aritu zen, jubilatu zen arte. Eta aitak, zertan lan egiten zuen? Aitak ere Trintxerpen lan egiten zuen, olio almazen batean. Olio asko saltzen zuten motorrentzat. Orduan itsasontzi asko zegoen Pasaian eta lan asko egiten zuten. Gurasoak nora joan ziren eztei bidaian? Lehenik Bilbora joan ziren. Gero Santanderrera iritsi ziren. Amak beti gogoratzen zuen lehendabiziko gauean, Bilbon, afaltzeko piper berdea atera zietela eta zein goxoa zegoen. Nonbait Oiar-
Hiru senideak: Maria Jesus, Martin eta Maria Jose.
tzunen ez zuten ezagutzen piper berde hori eta amak izugarri famatzen zuen. Behin Santander ezagututa, etxera itzuli ziren.
Non zegoen zuen jolaslekua? Doneztebe plaza inguruan ibiltzen ginen jostatzen, denak elkarrekin: handiak, ttikiak…denak elkarrekin. Neskak alde batetik, mutilak bestetik. Orduko lagunak hauexek nituen: Goldaraztarrak, haien artean Katalina; Antonenekoak, Mari Karmen zen nire edadekoa; Estankoko Zapiraindarrak, Arantxa zen nire laguna nahiz eta zahartxeagoa izan; Mari Paz Etxeberria…
Zertan jostatzen zineten? Batzuetan, sokarekin; txingoka ere jostatzen ginen, tizaz lurrean markak egin ondoren, harri bat gidatuz; tabatan; kromotan ere trebeak ginen; elizaren bueltan dendak ere jartzen genituen, hango loreak eta belarrak hartu eta berdura sartzen aritzen ginen, besteak erosten… dendaketan; buleketan ere bai... ELKARRIZKETA | 9
Mesedeetako moja eskolan ateratako argazkia.
Eta eskolako garaiak? Ikastera mojen eskolara eraman ninduten. Mesedeetakoek (Mercedarias) eskola zuten herrian, gaur egungo Manuel Lekuona Udal Liburutegiaren egoitzan, eta hantxe ikasi nuen lau urtetik hamabost urte bitarte. Ttikitan neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ginen eskolan. Gero, hamaika urterekin eskola handira pasatzeko garaia izaten zen. Orduan neskak bakarrik ginen. Moja denak euskaldunak ziren, baina denek erdaraz egiten ziguten. Eta haien saiakera guztia zen guri erdaraz ongi erakustea. Ttikitan, Sor Maria Luisa irakaslea dut gogoan; Sor Gertrudis ere etortzen zen noizik eta behin hura errefortzatzera. Guretzat ez zen oso gustukoa. Zigortzen gintuenean, pitar tokira eramaten gintuen. Erdaraz hitz egiten ziguten, baina ez daukat gogoan gaztelaniaz hitz egitea zaila izan ote zen niretzat. Ume garaitako oroitzapenak izango dituzu. Erregeak etortzen zirela gogoan dut. Amak miradorean mahai bat jartzen zuen txukun-txukun, zapi garbi batekin. Han zapatak jartzen genituen. Eta Erregeak etortzen ziren opariekin.
Ama lanera joaten zelako, Xabalen bizi ziren lehengusu batzuk zaintzen gintuzten. Haiek hazi gintuzten. Xabaleko beheko partean taberna zegoen eta hantxe lan egiten zuten. Haiek halaxe esan ziguten behin: “Erregeak tabernara etortzen dira eta esango diegu zuengana joateko opariekin”. Gogoan dut nola etorri ziren urte batean eta gu, noski, emozionatu arraio eginak geunden. Hurrengo urtean edo hortik bi urtera berriro
10 | ELKARRIZKETA
Mari Jose ahizpa eta Maria Jesus, 1955-56 ikasturtearen amaieran.
ere etorri ziren Erregeak guregana eta nik erregeak zeramatzan koadrodun zapatillak ezagutu nituen, Xabaleko lehengusuen aitarenak zirela konturatu nintzen. Oso ongi mozorrotuta zeuden arren, konturatu egin nintzen eta hori izan zen nire lehen deskubrimendua. Gurasoen gelan ere kuxkuxeatzen ibiltzen omen zinen. Gertaera horren aurretik, Erregeen gaiaren inguruan nik banuen kuriositate apur bat eta gurasoen gelan kuxkuxeatzen aritzen nintzen. Begiratzen aritu nintzen egun horietako batean, amaren armairuan bi panpina eta patinete bat aurkitu nituen, guk Erregeei eskatu genizkien opari berberak. Amari galdetzerakoan, berak lankide batek eskatuak zirela esan zidan, haren seme-alabentzat eta nik sinistu egin nion. Gogoratzen dut, Errege egunean opariak jaso genituenean, jasotako panpinak berdinak zirela baina jantzia aldatua zuten eta patinetea ere ezberdina zen. Hortaz, Erregeak zirela sinistu behar nuen bai ala bai.
Beste oroitzapen hau ere oso gogoan dut: nik hamar urte nituela, 1954an, gogoan dut Ama Birjina bat ekarri zutela herrira. Gipuzkoako herri guztietatik ibili zuten Ama Birjina hori. Gu Arraguara joan ginen haren bila, gudari jantzita ume guztiak. Arraguatik kantari etorri, oinez herrira eta monjetako kapilan bi egun egin zituen Ama Birjinak. Han txandak antolatu zituzten guk bisitak egiteko. Gero, atzera, eraman egin behar genuen Irun aldera. Eta Mendietxeberri parean sartu zuten Ama Birjina kotxe batean eta eraman zuten Irun aldera.
Nik momentu horretan etsipen handia hartu nuen. Izan ere, guk kuidado handiz ekarri genuen herrira eta haiek… Hori da dudan beste oroitzapenetako bat.
Garai hartako ohiturari jarraituz, bi komunio egingo zenituen, ezta? Komunioari dagokionez, komunio txikia egin nuen zazpi urte ingururekin, baditut horren argazkiak ere, baina ez dut oso gogoan egun hori. Hamabi urte ingururekin egin nuen komunio handia eta hori oso gogoan dut. Doktrina jasotzera askotan joaten ginen, Don Juan Frantziskorekin. Hala ere, mojen eskolan aurretik doktrina ikasita genuen, beraz, buruz nekien. Mojetan doktrina gaztelaniaz ikasi genuen.
Komunio txikia. 7 urte.
Komunio egunean etxean bazkaldu genuen eta arratsaldean Mendibilera joan ginen nire amaren lehengusuei bisita egitera eta komunioko oroitzapen argazkia ematera. Txokolate goxoz betetako ontzitxo bat eman zidaten.
Komunio handia. 12 urte.
Maiatza, Ama Birjinaren hilabetea. Maiatza Ama Birjinaren hilabetea izan ohi zen; ekaina, ordea, Jesusen Bihotzaren hilabetea. Maiatzean igandero-igandero arratsaldean Bezperak deitzen genion erritua egiten genuen, arrosarioa errezatu eta Ama Birjinari errezo bat egiten genion bertan. Hori burutzean, Ama Birjina ezarrita zegoen aldarearen ondoan jartzen ginen eta kanta hau abesten genuen: “Goazen, goazen guztiok, goazen Mariarengana, eskaintzera bihotzez lore eder bana”. Eta bertara eraman genituen loreen hostoak botatzen genituen joaten ginen 12-14 gaztetxoek. Orokorrean bertara joaten ginen neskak komunio handia egin ostean joaten ginen, nahiz eta bazeuden zenbaitzuk lehenagotik ere joaten zirenak. Garai hartako ‘Komedientiak’ nola gogoratzen dituzu? Beste bitxikerietako bat zen hori. Uda partean etortzen ziren eta izugarrizkoa zen sortzen zen
Maiatzeko loretan, elizan sartu aurretik.
ELKARRIZKETA | 11
giroa gau haietan. Oiartzungo plazara etortzen ziren eta herriko txoko askotako jende ugari etortzen zen haiek ikustera. Gure amak ez zigun uzten ikustera joaten, etxetik ikusten zena bakarrik ikus genezakeen. Niri izugarri gustatzen zitzaidan dantzariek zeramatzaten soinekoak ikustea. Komedianteak ikusteko etxetik eraman behar zen aulkia, eserita ikusi nahi bazenituen behintzat. Pailazoak beti egoten ziren eta baita soineko luzedun emakumeak dantzan ere. Animaliak, ordea, ez ziren asko. Gogoan dut herriko gizonezkoak emakumeak dantzan zeuden unean bertan geldirik egoten zirela haiek ikusten, gauzak esanez, eta dantza bukatu orduko txikiteora alde egiten zutela. Orokorrean dirua jasotzeko txapela pasatzeaz gain, errifak ere saltzen zituzten, ez baitzuten diru asko lortzen.
Gogoratzen dut urte batean etorri zirela eta Genoveva de Bravanteren bizitza egin zutela. Horretarako, Kontzejupean jarri zuten oholtza, dena itxi zuten eta sarrera erosi behar zen ikustera joateko. Arrakasta handia izan zuen. Solfeora ere joaten al zinen? Doktrina egiteaz gain, solfeora ere joaten ginen hiru senideak. Gure amak kantatzea oso gustuko zuen eta berak ikasi ezin izan zuena guk ikastea nahi zuen. Kantatzeaz gain, dantzatzea ere gustatzen zitzaion.
ogi hura. Askotan aita ez bazen lanetik zuzenean etortzen, ni bidaltzen ninduen amak aitari ogia hartzera. Errazionamendua ere martxan zegoen garai hartan. Bai, halaxe da. Akordatzen naiz garai hartan amerikarrek arrosa koloreko gazta eta galleta batzuez gain esne-hautsa ere bidaltzen zutela Euskal Herrira. Acción Catolicaren bidez familia behartsuenei banatzen zieten eta horien artean Legarreko familiei, etorkinak ziren denak. Horretaz gain, familian norbait gaixo bazegoen, horiei ere eman egiten zieten. Gure izeba Maitxo, nire amaren ahizpa, gurpil aulkian ibiltzen zen gaztetatik, poliomielitis gaitza hartu baitzuen. Hori horrela, gure familiari ere laguntza hori ematen ziguten izeba horrela genuelako, baina guk izugarrizko lotsa pasatzen genuen ez genuelako pobre gisa pasa nahi. Gainera, bertan emandakoa ez zitzaigun askorik gustatzen, esnea guk etxean bagenuelako eta gaztak ez zigun ilusio handirik egiten.
Mendiak sua hartzen zuenean, nola moldatzen zen herria? Gerra ondoren, udazkenean mendiak sua hartzen bazuen baserri ingurukoak joaten ziren sua itzaltzera, suhiltzailerik ez baitzegoen gure inguruan. Sua itzali ondoren, gau partean, itzultzen ziren berriz ere herrira.
Gogoan dut, gizonak sua itzaltzera bidaltzeko, autobusean etortzen ziren langileak Gure aitari, ordea, baserriko laherrira iristeko zain egoten zenak gustatzen zitzaizkion gehienla Manuel Arbelaitz alkatea, besbat. Zuhaitzak kimatzea, perretxikoak te hainbatekin. Izan ere, autobusean biltzea… zetozen gizonak hartu eta mendira Maria Jesus, 15 urterekin. bidaltzen zituzten sua itzaltzera. Gerra ostean miseria handia zeHorien artean nire aita egoten zen. goen. Behin, autobusetik jaitsi eta korrika etorri zen Gerra osteko garaien inguruan ere baditut zenogia eskuan zuela etxera eta bertan gordea gerabait oroitzapen. Janariari dagokionez, gogoan tu zen, ez baitzuen mendira joan nahi sua itzaldut gure amak salan gordetzen zuela estrapertzera. Guk uste genuen bere bila etorriko zirela, loan erositako janari eta hainbat gauza. Horretaz baina zortez ez zuen inork atea jo. gain, nire aitak lan egiten zuen enpresako nagusiak egunero gure aitari ogi bat ematen zion. Beste behin, nire senargai Iñaki ere sua itzalEz zen oso handia, baina nahikoa behar genuetzera joatera behartu zuten. Berak autobusetik nerako. Amak asko estimatzen zuen eguneroko jaitsi orduko esan zuen ikasi egin behar zuela eta
12 | ELKARRIZKETA
Mesedetako moja eskolan ateratako argazkia..
ezin zela mendira joan eta hala esan zion Manuel Arbelaitz alkateak: “De esta te libras pero de la siguiente no, que te tengo fichado”. Ardagaiarekin (kardakia) ere ibiltzen al ziren gaztetxoak, su berria partitzen? Bai, ardagaia ere erretzen zen Aste Santuan, Pazkoko larunbatean, zehazki. Elizan egiten zen funtzioan ura bedeinkatzen zen eta gu botila urez betearekin joaten ginen ur horren bila. Gure ura ur bedeinkatuarekin nahasi eta ur bedeinkatuarekin betetzen genuen gure botila. Mutil gaztetxoak, berriz, su berrian piztutako ardagai lehorra hartu eta etxez etxe joaten ziren su berria partitzera, propinaren truke. ‘Accion Catolica’-n ere ibili al zinen? Bai, neska kozkorretan Acción Católica deitzen genion elkartera joaten ginen, Don Salvador Irigoien apaizarekin. Haren aurretik kontsiliario Don Juan Ormaetxea izan zen. Bertan bizitzaren inguruko ikasketak jasotzen genituen, kurtso modukoak egiten genituen. Esate baterako, bizitzan nola jokatu behar zen erakusten ziguten: paperak ez dira lurrera bota behar… Horretaz gain, bertan liburu ugari zeuden eta horiek hartu eta irakurri ondoren itzultzen genituen. Gogoan dut bertan irakurri nuen lehen liburuko idazlea nire idazle gogokoena bihurtu zela.
Euskal Dantzak ere ikasten genituen bertan, ondoren Xanistebanetan dantzatzeko. Horretaz gain, abenduaren 24an herri guztitik etxez etxe
Maria Jesus gogoeta-jardunetan, Donostian.
kantatzen genuen. Gainera, urtean behin Gipuzkoako beste herrikoetakoekin batera egunpasa joaten ginen autobusez edo trenez.
Elizak botere handia zuen garai hartan. Bai, halaxe da. Gurasoak elizkoiak ziren. Igandero joan behar zen mezetara. Hilean behin gudaritxoak elkartzen ginen, elizan. Don Pablok antolatutako organizazio bat zen hori. Komunioa egin ondoren neskak eta mutilak gudaritxoak izaten ziren eta traje berezia genuen: neskek gurutze urdin bat aurreko aldean; mutilek, berriz, gorria. Hilean behin, lehendabiziko ostiralean meza ospatzen zen eta han elkartzen ginen herriko ume eta gaztetxo guztiak. Horretarako, bezperan, ostegun arratsaldean denak elizara joaten ginen aitortzera. Apaiz guztiak jartzen ziren konfesatokietan, ume asko ginelako. Tarteka, gorabeherak ere izaten ziren. Akordatzen naiz arratsalde horietako batean bi mutiko jarri ziren elkarri zipoka, bultzaka eta erori zen aurreko aldera, justu konfesatokiko bi ateak ireki zituen eta… hura iskanbila. Umeak beti jostatzen. Eta ostiralean denak mezetara joaten ginen jauna hartzera. Mutikoak aurreko aldean jartzen ziren eserita eta aldameneko bankuetan neskak.
Jesusen Bihotzaren egunean, prezesio egunetan… horrelako festetan janzten ginen gudaritxoz. Pazkotan ere auzoz auzo ibiltzen ginen kantari, Don Pablorekin. Plazatik Altzibar auzora joaten ginen kantari; handik Iturriotzera, gero, Ugaldetxora eta handik berriz, plazara. Azkenerako Don Pablok mikrofono bat erosi zuen kantari joateko. ELKARRIZKETA | 13
Ostegun eta Ostiral Santuan, monumentua jartzen zuten elizan eta txandak egiten genituen hura zaintzeko. Gudaritxo ginenok, hemezortzi urterekin Mariaren Alabak izaten ginen; mutilak, berriz, Luistarrak. Eta monumentuan txandaka egiten genuen haren zaintza. Hor ere gudari jantzita izaten ginen. Bi neskak eta bi mutilek egiten genuen guardia.
Xanistebanak ere festa garai polita izango zen. Xanistebanetan herrian zein ekintza egiten zen ez dut oso ongi gogoratzen. Ez dakit ziur banderarik jartzen zenik ere udaletxean, ezta buruhandi eta erraldoiak plazara agertzen zirenik ere. 1954an, Ama Birjina etorri zenean.
Gure familian Xanisteban egunean elkartzeko ohitura zegoen. Donostiako eta Errenteriako izebak etortzen ziren haien seme-alabekin bazkaltzera.
Goizean meza izaten zen, baita txistulariak ere. Arratsaldean festa hasi arte altaboza egoten zen jarrita musikarekin. Arratsaldean, euskal dantzen jaialdia, idi-apustua, zinta karrera… egoten ziren. Egun hori izaten zen garrantzitsuena. Gainontzeko egunen inguruan ez dut oroitzapen garbirik. Su artifizialak eta zezensuzkoa egoten zirela.
Idi-apustuak, haurrak jostatzen aritzeko postu ugari, txurreroa… ez ziren falta Xanistebanetan. Plaza inguruan zeuden tabernek toldoa jartzen zuten festetarako, horien artean Estankoko tabernak, Xabalen zegoen tabernak zuhaitz arte horretan jartzen zuen, Kastroko tabernak, Bar Maitek atzealdean…
Xanistebanetan ere tonbola antolatzen zen. Hasieran, Garbiñe Edergintza dagoen lokalean jartzen zen. Gero Killirikupen kaxota bat jarri zuten eta hantxe muntatzen zen. Guk 15-16 urte genituela hasi ginen laguntzen: sobreak prestatzen; sariak sartzen… Tonbolan jasotako dirua behartsuentzat izaten zen.
Maria Jesus, dantzaria zen garaian.
14 | ELKARRIZKETA
Eskolan zenbat urte arte jarraitu zenuen? Mojekin ikasten hamalau urterekin amaitu nuen eta hori bukatutakoan Sor Clarak erakusten zigun mekanografia eta kontabilitate lanak ikasten aritu nintzen nire ahizparekin batera. Luzuriaga enpresara aurkezteko esan zidaten, baina ez nintzen joan azkenean. Hori ikasteaz gain, etxean egoten nintzen lanean eta baita kalean ere denbora askoan jolasean.
Zure lehengusu txikiekin ere asko ikasi zenuen. Bai, halaxe da. Gaur egun Xabale izenez ezagutzen dugun tabernan, lehen Fonda deitua, nire lehengusina txikiek -Etxeberria abizena zutenakmakina bat lan egiten zuten: Zaharrena, Enkarna, arropa josten aritzen zen; Aurea, brodatzen; Primi, galtzerdiak konpontzen; Terexa, arropa lisatzen, brodatzeko lanak prestatzen, eta Miren tabernan aritzen zen lanean. Lehengusina txiki horiek zaindu gintuzten gu eta haiek erakutsi zidaten puntua egiten eta beste gauza asko. Besteak beste, bufanda bat, jertse bat… egin nituen. Primi eta Terexa gaur egun Ameriketan bizi dira, Venezuelara joan ziren. Tristura handia hartu nuen bertara joan zirenean.
Zure gazte garaian Sara Montiel aktorearen film ospetsu bat grabatu zen Oiartzunen. Bai, bai, La reina del Chantecler izeneko filma. 1962. urtean izan zen, nik hemezortzi urte inguru nituela. Sara Montiel aktore ezaguna protagonista zen. Gu ahal genuenean estra gisa joaten ginen pelikulan parte hartzera eta horren ordainetan diru pixka bat irabaztera. Diru horrekin lana urdin polit askia erosi nuen jertse bat egiteko. Oso gustura erabiltzen nuen jertsea izan zen.
Errenteriatik ere autobusean jubilatuak etortzen ziren estra lanak burutzera. Gure etxean, adibidez, Madrileko bi gizon geratu ziren lotan. Oiartzunentzat nobedade handia izan zen, inguruko jende ugari etorri baitzen. Oiartzungo plaza hondarrez bete zuten filmerako eta oso gogoan dut zenbat denbora kosta zitzaigun gure etxera sartu zen hondar hori garbitzea. Garai hartan ez genuen xurgagailurik.
Sara Montiel ikusi genuela gogoan dut, Camionero deitzen genion gizon batek esan zuen aktoreagatik: “idiak bezainbesteko begi handiak ditu emakume honek”. Ilea oso liso jarria eramaten zuen motots batean eta gogoan dut nola prestatzen zuten bera. Espainiako banderaz josita egon zen Oiartzungo plaza, baina guk ez genuen horren inguruan askorik ulertzen, ez baitzen askorik hitz egiten.
Gogoan dut, hamar urte inguru nituenean Estankoko Arantxa Zapirain eta biok Errandoneara joaten ginela almazenera. Bertan nire aitaren kintoak ilea hartzen zidan aitaren “piper-potoa-
Mesedeetako moja eskolan, 14 urterekin. Rosita Franco, Maria Jesus eta Catalina Goldaraz.
ren” inguruan galdezka. Nik ez nekien zer zen piper-potoa eta ez nion aitari galdetu, brometan ari zela uste bainuen. Kintoak zirenez brometan aritzen ziren elkarri, baina berandu arte ez nuen jakin zertaz ari zenik ere, ez baitzen horren inguruan hitz egiten familian.
Irratizaleak al zineten zure familian? Familian egunkaria ez genuen askotan erosten, baina irratia bagenuen eta oso maiz entzuten genuen. Horien artean Radio París zen gure gogokoa. Hantxe entzuten genuen Pasionaria ospetsua. Sukaldeko pareta eta etxeko eskailera ondoan zeuden eta gogoan dut nola amak irratia baxuago jartzeko esaten zigun.
Aitak askotan gerrako kontuak aipatzen zizkigun. Berak Intxarkundiaga bataloian parte hartu zuen, cabo de ametralladoras postua zuen, zehazki. Bera baina gazteagoa zen anaia, Joxe Mari Aranburu, sindikatuen parte izan zen eta garai hartako Manuel Irigoien alkatearekin batera hil egin zuten. Gure aita zen Ildefontso eta Fermin Aranburu ere kartzelan egon ziren gerraostean. Ferminen alabak askotan errepikatzen du Joxe Mari Aranburuk Fermini eman ziola erlojua, kartzelan zegoela fusilatu aurretik: “Hau seguru aski nik baino gehiago beharko duk hik”, esan omen zion. Joxe Mari Aranbururen gorpua ez dakigu oraindik non dagoen. Beste anaia gazteago bat, Pedro, soldaduskara eraman eta gerrara bidali zuten eta hil egin zen. Oiartzungo apaiz Txomin Irigoien izan zen familiari hil egin zela abisua iragarri ziona. Izan ere, bera Gasteizen zebilen hildakoak lurperatzen eta han ezagutu zuen gorpua. ELKARRIZKETA | 15
Altzibar auzoan, Olentzero egunean kantari.
60ko hamarkadan portugesen kontrabandoa ezagutu zenuen. Garai hartan, portugesak Frantziara joaten ziren euren jaioterrian diktaduran zeudelako eta zenbaitetan Oiartzundik pasatzen ziren. Gogoan dut Jexux Kamiyo autobus kobratzailea eta mutil portuges baten artean gertatu zen ezustekoa. Goizetik hasita, egunean zehar orduero izaten zen autobus zerbitzua. Autobusean gidaria eta kobratzailea egon ohi ziren eta horietako bat zen Jexux Kamiyo. Nonbait, autobus horietako batean sartu zen mutil portuges bat Frantziara joateko asmoz eta kobratzaileak gaizki ulertu zion eta Oiartzunera ailegatu zenean, Guardia Zibilaren kuartelera bidali zuen. Gazteak hori ikusi zuenean izugarrizko sustoa hartu zuen eta plazan guztiak ohartu ginen gertatutakoaz. Jexux kobratzailea oso penatua geratu zen, nahi gabe entregatu zuelako mutil gazte hura.
Beste batean, hemezortzi urte inguru nituela, gau batean toldoarekin tapatuta kamioi bat ekarri zuten guardia zibilek plazaren erdira. Izan ere, udaletxeko bigarren solairuan bizi ziren. Sumatzen zen bertan zerbait mugitzen zela, toldoaren azpian zerbait zegoela antzeman genuen. Bat -batean bertatik portugesak ateratzen hasi ziren, eta, jakina, Guardia Zibilak kamioitik atera ziren mutil gazte guztiak hartu zituen. Kamioia Arkaleko bidean utzi eta txoferrak eskapo egin zuen. Maria Jesus, lagun kuadrillarekin.
16 | ELKARRIZKETA
Neska gaztetan, nora joaten zineten igande arratsaldeetan?
Iñaki Arbelaitz eta Maria Jesus, senar-emaztegaiak.
Julian Bergaretxe irakaslearekin, frantseseko ikasleak. Tartean, Maria Jesus.
Dantzara lehendabizi Altzibar auzora joaten nintzen Estankoko Arantxa Zapirain, Mari Paz Etxeberria, Mari Carmen San Jose, Kontxi Lopetegi eta Rosita Francorekin. Altzibarren esku-soinua izaten zen. Txikierdira ere joaten ginen eta bertan Pazko bigarrenean izaten zen festara joaten ginen gustu handiz. Errenteriako Zumardira ere joaten ginen, zertxobait beranduago.
Balaztikoa izan zen, nire amonaren ahizpa. Hortaz, familiako kide ugari haren erreleboa hartzen joan ginen eta horien artean ni, hemeretzi urterekin hasi nintzen bertan lanean.
Noiz ezagutu zenuen Iñaki Arbelaitz, gerora zure senarra izango zena? Iñaki nire lehen mutil-laguna izan zen, hamasei-hamazazpi urterekin ezagutu nuen. Bera Oiartzunen bizi zen eta nik ezagutu nuenean peritu ikasten ari zen. Hemezortzi urte ingururekin hasi ginen elkarrekin geratzen. Garai hartan Lartaun elkartea sortu zen. Gerraren ondoren, baina oraindik ere Francoren diktaduran, Lartaun elkartea sortu zen Oiartzunen. Kultur elkarte gisa sortu zen, baina herriko gizarte gaietan eta politika aldaketetan ere lan handia egin zuen. Udalean eta Diputazioan ordezkaritza lortu zuten.
Elkarteko bilerak Zulo-Txiki tabernaren atzeko aldean zegoen txabolan egiten ziren; bertan ezin bazen, berriz, komedorean egiten ziren. Hemeretzi urterekin hasi zinen sasi-maistra moduan lanean Aizate baserrian. Non dago Aizate? Oiartzun eta Errenteria arteko mugan zegoen baserria da Aizate. Beste auzoetan ere eskolak zeuden, doktrina erakusten zutenak, adibidez. Aizaten hasieran irakasle gisa egon zena Tomaxa
Zertan jarduten zenuten? Idazten, matematikako biderketak egiten, diktaketak egiten… erakusten genien. Gustuko lana nuen, nahiz eta ez nuen inongo erreferentziarik klasea emateko orduan. Hasieran zertxobait kosta egin zitzaidan erritmoa eta neurria hartzea ikasleei eta zenbaitekin jolas orduan geratzen nintzen laguntzen, pazientzia handiz. Orokorrean ez nien etxerako lanik bidaltzen eta norbait zertxobait atzeratua bazegoen beste ikasleekiko, berarekin lanak egiten laguntzen geratzen nintzen. Hasiera batean, azterketak ez genituen egiten. Nik lan egin nuen azkeneko bi urteetan egiten hasi ziren, Errenteriako zinegotziak balorazioa egitera etortzen zirenean.
Zein zen Aizateko eskolako ordutegia? Goizean, 09:30erako iristen nintzen bertara eta 14:00etan amaitzen nuen jarduna. Eskola Errenteriako Udalaren mende zegoen, nahiz eta Oiartzungo haurrak bertara joan zitezkeen. Adin ugariko haurrak etortzen ziren, sei urtetik hasita. Guregana ikastera etortzen ziren haurrak Barin baserrikoak, Bainketa baserrikoak, Belaztikoak, Txoritokietakoak, Trabalekukoak… ziren. Batzuk Errenteriatik etortzen ziren; gainontzekoak, berriz, Oiartzundik. Hara joaten ziren Suantzako umeak, Portugal-txikikoak, Arbidekoak, Mixiyokoak… Horietako batzuk, gaur
ELKARRIZKETA | 17
Aizate eskolako ikasleak.
egun, kalean elkar ikusten dugunean agurtu egiten naute eta haien lehendabiziko irakaslea izan nintzela esaten didate. Ikasleek niri maistra deitzen zidaten. Hasieran arraroa egiten zitzaidan baina gerora gustu handiz neukan.
Nor arduratzen zen Aizate eskolaren mantenuaz? Errenteriako guarda etortzen zen guregana baserriaz arduratzera. Guk lan egiten genuen gelaren azpian zegoen sotoan egurra puskatu eta guk egurrarekin estufa pizten genuen hotzik ez pasatzeko. Koadernoak eta beste materialak ere ematen zizkiguten eta liburuak ere bagenituen bertan. La buena Juanita daukat gogoan, esate baterako.
Errenterian zeuden bi zinegotzi ere etorri ziren behin baserria ikustera eta gogoan dut nola esan zuen haietako batek sabaira begira: “Hemendik zerua ikusten da eta”. Lekua zertxobait konpontzen lagundu ziguten, nahiko egoera txarrean baitzegoen. Garai hartatik beste bost urte gehiago iraun zuen Aizatek eta itxi egin zenean amaitu nuen nire lana. Orduan 31 urte nituen. Ordainketaz-eta Errenteriako Udala arduratzen zen.
Gogoan al dituzu garai hartako zenbait pasarte? Akordatzen naiz bertan gertatu zitzaigun bitxikeria bat: Joxe Mari ikasleetako bat zen eta bere anaia arotza zen. Behin, Aizate baserrira anaiak lanerako erabiltzen zuen metroa ekarri zuen eta gogoan dut zer-nolako ikusmira eta ilusioa zuten ikasleek hura ikusi eta harekin aritzerakoan.
Beste behin, gogoan dut uraren bila joaten ginen lekuan haurrak aingira bat ikusi eta berarekin jolasten aritu zirenekoa, izugarrizko festa zuten bertan. Kalean bizi izandako egoerekin alderatuz oso ezberdinak ziren han ikusitakoak, oso bereziak denak. Haien arteko asko eta asko senideak ziren eta euren arteko harremana eta nolako tratua zuten ikustea oso aberasgarria zen.
18 | ELKARRIZKETA
Beste behin norbaitek atea jo zigula gogoratzen dut eta mutil portuges gazte bat zegoela beste aldean, berrogei bat urte ingurukoa. Guk, jakina, ez genion txintik ere ulertzen, baina segituan konturatu ginen txokoren batean gaua pasa zuela, izugarrizko ke usaina baitzuen. Guk azaldu genion haurrak eskolan zeudela eta guk ezin geniola ezer eman, ez geniola ulertzen. Pena handiz geratu nintzen ezin izan geniolako ezertan lagundu.
Azkenik, akordatzen naiz udaberri batean gerezi arbola bat zegoela zelai baten erdian. Frutaz josia zegoen eta ikasleek ongi zekiten hori. Gereziak gorritzen hasi bezain agudo, baserritarrak zakurra lotuta jarri zuen arbolan… gure pena. Ezin gerezirik probatu.
Nola gogoratzen duzu eskolaren amaiera? Azken bi-hiru urteetan ikasle zaharrenei azterketa modukoa egiten zieten eta hori gaindituz gero ziurtagiria ematen zieten. Ikasle gazteenak, ordea, beste eskoletara joan ziren. Aizateko lana amaituta, Haurtzaro Ikastolan ere aritu al zinen lanean? Ni Aizaten lanean nengoen azken urteetan Haurtzaro Ikastola hasi zen martxan, 1967an. Bertan lanean zebiltzan Arantxa Madariaga eta beste hainbat irakaslerekin ez nuen harreman askorik. Hala ere, Aizate utzi eta bi urtera, gutxi gorabehera, hilabete batzuetan Ikastolan lanean ibili nintzen, baita Oiartzungo mojetan ere. Ordurako ezkonduta nengoen eta ez zitzaidan okurritu Irakasle ikasketak egitea.
Maria Jesus, guraso eta senideekin.
Ezkontza egunean: Doneztebe parrokiatik jaisten.
Noiz ezkondu zineten Iñaki eta biek? Zazpi urte ibili ginen nobiotan eta hogeita bost urte nituela ezkondu ginen Doneztebe parrokian, Oiartzunen, Jesusen Bihotzaren egunean, 1969ko ekainean. Gogoan dut oso urduri nengoela egun horretan, guztia antolatzen. Bazkaria Gurutze-Berrin ospatu genuen eta ezkonbidaia Iñakik antolatu zuen. Lehendabizi Xabier Lete eta Lurdes Iriondorekin batera Zarautzera joan ginen, bertan afaldu eta hotelean lo egin genuen. Horren ondoren Santanderren, Galizian, Portugalen eta azkenik Madrilen bukatu genuen bidaia. Santanderren familiarekin egun batzuk pasa genituen. Ezkondu ondoren nire ama eta aitarekin jarri ginen bizitzen.
Ia 50 urte bizi izan ginen elkarrekin. Iñaki zendu zenean hilabete batzuk falta zitzaizkigun 50 urteak betetzeko. Eta hiru seme-alaba izan genituen: Kizkitza, Alaitz eta Iñaki. Zaharrena 26 urterekin izan nuen, Alaitz 27rekin eta Iñaki jaio zenean 33 urte beteta nituen.
Orain seme-alabak kozkortuak dauzkazu, bakoitza bere bizitza egiten. Bai, Kizkitza informatikaria da eta Elizalde auzoan bizi da. Egunero lanetik ateratzean bisitan etortzen da niregana. Alaitz, berriz, erizaina da eta hura ere Elizalde auzoan bizi da, haren familiarekin. Askotan etortzen da niregana. Ttikienak, Iñakik, suhiltzaileekin lan egiten du eta nire etxe gaineko etxebizitzan bizi da, haren familiarekin batera. Oso harreman estua dugu laurok. Eta lau biloba ditut: Alaitzek seme-alabak ditu, Naiara eta Ekain. Eta Iñakik, berriz, bi seme ditu: Mikel eta Eki.
Iturburu Udal Haur Eskolaren sorreran lanean ibilitakoa zara, Maria Jesus. Iturburuk 1977. urte amaiera aldera ireki zituen ateak baina aurrez saiakera egin izan zen herrian, aurrera ateratzeko. Aurreneko alaba jaio zenean, haurtzaindegi bat jartzeko asmoarekin genbiltzan Oiartzunen, beste herrietan zeuden antzera. Izaskun Madariaga ere aritu zen lanean. Buelta bat baino gehiago eman genion gaiari, lekuen aukerak aztertzen ere ibili ginen. Horren ondorioz sortu zen Iturburu Haur Eskola. Iturriotz auzoan bizi zara, Leñene baserrian. Noiz etorri zineten hona bizitzera? Iñaki eta biok ezkondu ginenean lehendabizi nire gurasoen etxean bizi izan ginen. Ni oso lorezalea izan naizenez betidanik, loreak jartzeko leku aproposa zuen etxe bat erosi nahi nuen eta orain bizi naizen etxea topatu genuen Iturriotzen. Ho-
ELKARRIZKETA | 19
na bizitzera Iñaki semeak urte bat eta erdi zuenean etorri ginen, 1979an. Orduz geroztik hemen egon izan gara beti, hortaz, jada 42 urte daramatzat leku berean bizitzen. Oso gustura nago hemen, egia da Oiartzungo plazan bizitzeak ere bere abantailak badituela eta bertan oso gustura bizi izan nintzela, baina oso gustura bizi naiz Iturriotzen, nahiz eta ni kalekumea izan.
tzen, hau da, sukaldariak bilatzeaz. Gero, errezeten fotokopia batzuk ere prestatzen nituen. Ainhoa deituriko sukaldari bat ekarri nuen behin, Zuberoan aritzen zen lanean. Berak amaitu zuenean, Lintziringo sukaldari bat ere aritu zen; nik taldea utzi bitarte bera aritu zen.
Baserritarren San Isidro Kooperatiban ere ibili zinen lanean. Bai, halaxe da. Behin asanblada Maria Jesus, 29 urterekin. Gidabaimena bigarren haurra jaiotzebatera joan nintzen eta konturako zegoenean atera nuen. Oso garranratu orduko hasi nintzen lanean tzitsua izan zen, izan ere, seguru aski gidabaimebertako batzordean, aktak hartzen eta horrelako nik izango ez banu ez nintzateke hemen biziko. lanak egiten. Hiruzpalau urte eman nituen hanHaurrak ikastolara eramateko, egiten zituzten txe. hainbat eta hainbat ekintza osagarritara eramateko beharrezkoa zen gidabaimena izatea. Katekesi lanak ere egin nituen hiru urtez. Bi alabek jaunartzea egitean hasi nintzen eta talde Oso lorezalea zara, hortaz. batzuekin aritu nintzen oso gustura. Arestian aipatu dudan moduan, oso lorezalea eta Killirikupe berdintasunaren aldeko emakusendabelar zalea naiz. Lehen, ukenduak egiten meen taldeko partaidea zaitugu. Nola gogonituen, orain gutxiago. Nire landare gustukoena ratzen dituzu hasiera garaiak? kaktusa da. Zaintzeko oso erraza eta esker oneko landarea da, asko gustatzen zait. Behin susto Nire hasiera Killirikupen ezustean izan zen. Gihandi bat izan nuen gainera erori zitzaidanean. zon eta emakume batek Caja Laboraleko egoiHorretaz gain, arrosak ere oso gustuko ditut, baitzaren gainean gurasoentzat tailer batzuk antota kalak ere loreontzian jarrita. latzen zituztela ikusi nuen propaganda batean eta horrela hasi zen nire ibilbidea. Hasiera-haLehen esan bezala, etxean sendabelar usaindusieratik asko gustatu zitzaidan haiek aurkezten nak gustatzen zaizkit: menda, albaaka esaterako. zutena eta jarraitu egin nuen. Nitaz gainera, moNire semeak, Iñakik, etxea landare handiz josia mentu hartan zinegotzi zen Arantza Lete, Altamidudala esaten dit, eta hala da, niri landareak etxe ra auzoko Pakita Yarzabal, Pepi Mujika… ere joabarruan edukitzea gustatzen zait gehienbat. Inten ziren. Horren ondoren, pixkanaka-pixkanaka terneten ere informatzen ibiltzen naiz landareen jende gehiago gehitzen joan zen. inguruan. Ikasturtero tailerrak antolatzen zenituen, Nolakoa da Iturriotz auzoa? arrakasta handiz. Bertara bizitzera etorri ginenean ez nekien nolaBai, halaxe da. Irail amaiera aldean hasi eta ekaiko auzoa izango zen bizitzeko. na bitarte, eta horretarako behar genuen dirulaguntza Udalak ematen zigun. Auzoan ospatutako festa guztietan parte hartu izan dut: San Joan bezperan, Santiyotan… ItuArrakasta handia izan zuenez eta proiektua rri-Berri elkartean ere hainbat bazkari eginak primeran zihoanez, Emakundeko partaide zen gara familian. Txaro Arteagak gure taldeari ofizialtasuna eman behar geniola esan zigun eta hala, 1992. urtean Gimnasian ere parte hartzen nuen beste auzoelkarte ofizial gisa hasi ginen lanean. Hori lortarrekin batera. tzean, Emakunde, Udalaz gain, dirulaguntzak ematen hasi zen. Horretaz gain, guk ere gure alHELTAk antolaturiko tailerretan aritu zinen. detik dirua jartzen genuen, baita hainbat ekintza HELTAko partaide ere izan nintzen lehen urteeantolatu ere taldea aurrera ateratzeko asmoz. tan. Ni gehienbat sukaldaritzaz arduratzen ninUdalaren laguntza urte hauetan guztietan zehar
20 | ELKARRIZKETA
Maria Jesus, haren familiarekin.
Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen taldearen 25. urteurrenean.
beti izan dugu eta orain Gipuzkoako Foru Aldundiak ere laguntza ematen digu, murritza den arren.
kartzen gara, 25 urte inguruko emakumeak etorri izan dira, baita 80 urteko emakumeak ere. Horrek aberastasun handia ematen dio taldeari. COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, azken ikasturtea berezia izan da eta lau talde sortu behar izan ditugu, ezarritako arauak betetzeko asmoz.
Non elkartzen da Killirikupe taldea? Taldearen egoitza urtez urte aldatzen joan izan da, ez baitugu leku finkorik aurkitu. Hasieran, lehen esan bezala, Caja Laboralen goiko gelan elkartzen ginen. Horren ondoren, Elizalde Ikastetxeko ikasgeletan elkartu izan gara, baita Udaletxean ere. Udal Liburutegiko ganbara ere bi urtez erabili genuen eta Haurtzaro Ikastolako areto nagusia, berriz, filmak ikusteko. Gaur egun Udaletxeko areto nagusian elkartzen gara eta gaztelaniako talde bat HELTAk antolaturiko ikastaroak egiten diren egoitzan. Zein dira taldean parte hartzeko betebeharrak? Taldearen premisa bakarra bertako kideak astero-astero bileretara joatea izan da; izan ere, bestela oso zaila da taldean lantzen duguna jarraitzea. Hasieran gizon eta emakumeentzat antolatzen genituen ekintzak, baina pixkanaka-pixkanaka geroz eta gizon gutxiago etortzen ziren eta azkenean emakumeentzako talde bihurtu da, nahiz eta Oiartzungo herrian antolatzen ditugun ekintzak herritar guztientzat izan. Gaur egun zenbat lagunek parte hartzen duzue? Hamalau-hamabost kidez osatutako bi talde daude, batek euskaraz jarduten du, eta besteak, gaztelaniaz. Adin ezberdinetako emakumeak el-
Zer-nolako lanak egiten dituzue taldean? Taldean gauza ugari egiten dugu: liburuak irakurri eta gero bertan ikasitakoa eztabaidatu eta landu; filmak ikusi eta mami guztia atera; hitzaldiak antolatu; hainbat psikologoren hitzaldiak entzun; ibilaldiak antolatu…
Gaur egun, gure ikasturtea urrian hasi ohi da eta martxoan amaitu eta ikasturte bakoitzean hiru gai inguru lantzen ditugu. Gai horiek lantzeko bi psikologo etortzen dira; izan ere, taldeari gaiarekiko beste ikuspegi bat ematen laguntzen digute. Halaber, gai horri lotutako liburuak eta filmak ikusten ditugu. Niri, egia esan, filmak beste modu batean ulertzen lagundu dit taldeak, orain beste perspektiba batekin ikusten ditut eta oso baliagarria iruditzen zait. Horretaz gain, hilabete guztietan psikologo batek prestatutako hitzaldi bat izan ohi dugu, oso aberasgarria; izan ere, gaur egun pil-pilean dauden gaien inguruan informatzen gaitu eta gure ikuspegia zabaltzen lagundu.
ELKARRIZKETA | 21
Killirikupek herriko beste ekitaldietan ere parte hartzen al du? Herrian antolatzen diren eta feminismoarekin lotura duten hainbat ekintzatan ere parte hartzen dugu, martxoan, esaterako. Gure helburua feminismoaren alde egiten den ekintza guztietan parte hartzea da. Bestalde, urtean gutxienez bi hitzaldi antolatzen ditugu, aspalditik, herritar guztiontzat.
Taldeak pasa den irailean 30 urte bete zituen. Bai, halaxe da. 2020ko irailaren amaieran taldeak 30. urteurrena bete zuen. Duela sei urte, 25. urteurrenean Xanistebanetako suziria botatzea egokitu zitzaigun guri. Oso hunkigarria izan zen. Bertan konturatu nintzen gure taldeak zenbat partaide izan dituen eta herriarentzat, hein batean, zein garrantzitsua eta baliagarria izan den eta den gaur egun ere. Zer-nolako eragina izan du taldeak zuregan? Niri, Maria Jesus Aranbururi, talde honek nire bizitzeko pentsaera eta bizimodua guztiz aldatu dizkidala uste dut. Lehen modu batean ikusten nituen gauzak eta orain, taldeari esker, gestioa beste modu batean egiten dut, lasaiago, esango nuke. Oso aberasgarria izan da zentzu askoan. Taldekideek egunerokotasunean transmititzen didatena ikaragarria da, oso lotura indartsua dugu eta horrek laguntza handia eman dit. Oso gustura joaten naiz bertara, oso lagungarria baita niretzat. Gainera, niri alor pertsonalean laguntzeaz gain, taldeak emakumea indartzen lagundu du eta baita feminismoa pixkanaka garatzen ere.
Joxe Mari Garmendia apaizarekin batera Espetxea Pastoraltzan parte hartu zenuen. Bai, Joxe Mari Garmendiak Espetxea Pastoraltzan laguntzeko sartu gintuen. Astero-astero, larunbatetan, Martuteneko espetxera joaten ginen, bertan zeuden presoei laguntzera. Adiskidetzean eta itxaropenean oinarritutako Pastoraltza zen gurea eta horretarako, presoei eta haien senitartekoei laguntza eskaintzen genien. Joaten ginenean, liburuak eramaten genizkien edo seiluak etxekoei eskutitzak idazteko… Ordubeteko bisitak egiten genituen eta akonpainamendua egitea zen beste helburua. Presoei laguntzeko errifak antolatzen genituen Oiartzunen: numeroak egin, herriko tabernetan banatu, saria eman –bi txuleta eta ardo botilak–… Jasotakoarekin, Gabonetan opariak ematen genizkien; etxekoei deitzen laguntzen genien… Oso betegarria izan zen niretzat.
22 | ELKARRIZKETA
Erretiroa hartu zenuenetik, zer egiten duzu? Telebistan zenbait film ikustea gustatzen zait, ez baitut zinera joateko ohitura handirik, klaustrofobia apur bat ematen dit. Horren harira, bidaiatzeari dagokionez hegazkinez ez naiz inoiz ibili eta ez dut hartzeko asmorik ere. Hala ere, penintsula barruan asko ibili naiz bidaiatzen, bidaia kulturalak egiten, baita azkenaldian Insersorekin ere. Bidaia horietara Iñaki eta biok joaten ginen eta bidaia horietan jende berria ezagutzen genuen. Gazte Izanak Jubilatuen Elkarteko bazkide ere baginen eta toki frankotara joan izan ginen herriko jubilatuekin. Urtean behin bazkaria ere egiten dute eta bertan ere parte hartzen genuen. Nire gizona edozein planetara joateko prest zegoen beti eta ni harekin joateko. Antzerkizalea al zara? Antzerkia oso gustukoa dut, txikitatik joan izan nahiz obrak ikustera eta gaur egun ere oso gustukoa dut. Orokorrean, Oiartzunen egiten diren antzezlanak ikustera beti joan izan naiz, lekurik ez dagoenean bakarrik huts egiten dut. Dantzatzea ere asko gustatzen zait, txiki-txikitatik egin izan dut, txistua eta danbolinaren laguntzaz.
Era berean, lagunekin mendi buelta bat eman eta horren ondoren bazkaltzera joatea asko gustatu izan zait. Urtero-urtero egun seinalatuak genituen eta asko gustatzen zitzaidan egunpasa horietan parte hartzea, parrandan atera baino gehiago hori egiten genuen guk. Girizian eta Iturri-Berrin ere bazkari mordoa egin izan genituen, uso-jatea, arkume-jatea… Egunpasak ere antolatzen genituen. Nire senarra mendira asko joaten zen, nik ez nuen hainbesteko ohiturarik, nahiz eta igande arratsalde batzuetan mendira joaten nintzen. Bidaiatzea ere gustukoa duzu. Iñaki eta biok bidaia txikiak egiten genituen Euskal Herritik barrena. Hala ere, nire aita hil zenean nire ama eta izeba Karmen gurekin bizitzera etorri ziren etxera eta horrek hein batean etxean edo behintzat etxetik gertu ibiltzera derrigortu ninduen.
Gogoan dut, nire urtebetetze egun batean, semeak bederatzi urte zituela, Gasteizera joan ginela egunpasa. Beti telefonoz deitzen nuen etxera, ama eta izeba zer moduz zeuden galdetzeko eta egun horretan ez nuela deituko erabaki nuen, zerbait
Bidaia batean.
Lagunekin, Miren tabernako terrazan.
gertatzen bazen deituko zutela pentsatu nuen. Nire senarrak, harrituta, bazkaltzeko garaian ez ote nuen deituko galdetu zidan. Hortaz, lan handia izan nuen haiek zaintzen. Nire ama lau urte inguru egon zen nirekin bizitzen eta ama hil ondoren beste hamar urte egon zen izeba. Penintsula inguruko bidaiak egiteaz gain, inguruko herrietara ere joaten ginen. San Telmo museoko bazkideak ginen Iñaki eta biok. Bertan hilabeteko lehen igandean museoan dagoen obra baten inguruan hizketaldi bat egon ohi da, aspalditik. Urte askoan joan izan naiz hori ikustera, hasieran Iñakirekin batera eta gaur Pepi Mujikarekin. Museoko taldeak bizpahiru eguneko ibilaldi kulturalak ere antolatzen zituen eta horietara ere joan izan ginen beti. Oso ibilaldi politak izaten ziren, gogoan dut behin Tajo ibaiaren jaiotza ingurura joan ginenekoa. Zein da gaur egun daramazun bizimodua? Goizeko 09:30ak aldera jaikitzen naiz gehienetan. Neure buruari esan izan diot: “Ze berandu jaikitzen zaren, Maria Jesus”, baina egia esan eguneroko eginbeharrak beti egiten ditut eta ez dut lehenago jaikitzeko premiarik izaten. Astean bitan bilobak Ikastolara eraman behar izaten ditudanez, egun horietan goizago esnatzen naiz, nire semea lanean dagoelako.
Goiza ia beti etxean pasatzen dut, lehen gehiago ateratzen nintzen goizetan, baina COVID-19ak eragindako pandemiagatik gutxiago ateratzen naiz. Gero, bazkaldu egiten dut eta arratsaldean astean hirutan Elorsoro kiroldegira joaten naiz gimnasia egitera, jubilatuekin. Beste arratsalde batean Killirikupera joaten naiz; hortaz, asteko lau arratsaldetan ekintza horiek egiten ditut. Ilunabarrean, afaldu ondoren, telebista ikusi edo libururen bat irakurri ohi dut. Liburuak euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzen ditut, gustukoenak historikoak izaten ditut. Plazara joaten naizenean, Arantxa Lete, Pepi Mujika, Maria Josefa Arbelaitz, Eli Juaristirekin… egoten naiz, aspaldiko lagunak baitira.
Nire senarrak orokorrean egunerokotasunean zituen helburuak apuntatzen zituen, ondoren betetzen joateko. Nik ere antzeko zerbait egiten dut gaur egun: asteroko plangintza bat antolatzen dut eta modu horretan egin nahi ditudan gauzak argiago ikusi eta jarraipen bat ematen diot. Ez dut beti egiten, baina apuntatzea gustatzen zait, nahiago dut bertan idatzita utzi eta tartea bilatu. * * *
Maria Jesus Aranburu Arbelaitz inolako debekurik gabe mintzatu zaigu, eta ez genekien mila gauzaren berri eman digu. Gure herriaren historia xehea egiten ari den aldizkari honetan, beharrezkoa zen hau guztia jasotzea. n Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA
ELKARRIZKETA | 23
Historia
APAIZETAKO GARAI HAIEK Don Juan Maria Artolarentzat, In Memorian “Colegio San Juan Bautista de Oyarzun”, hori da Donostian erantzun behar genuena ze eskolatakoak ginen galdetzen zigutenean, baina Oiartzunen gauzak errazagoak ziren, guk “apaizetan” ikasten genuen.
Eraikina 1595. urtearen inguruan egina zen Joanes Arbide indianoak utzitako diruarekin. Ospitalea, kapera eta apaizetxeaz osaturik zegoen eraikina, kaperako sarreraren gainean dagoen armarrian, ondo begiratuz gero, irakurri daiteke “hospital” hitza. Gerraurrean moja komentu eta eskola izan zen eta gerra ondoren hainbat urtetan hutsik egon zen. 60ko hamarkadan beheko solairuan, gaur egun ikasteko gela dena, Segurantza Sozialeko medikuaren kontsulta zen, gainontzekoa eskola. Lehen solairuan Batxilergokoak geunden, goian “ttipiak”. Eskolaren atzeko aldean garai bateko hilerria, “zimitoiua”, eta eskuin aldean, ia itsatsita, abere hiltegia. Gaur egun hilerriaren eta mataderiaren artean eskola bat jarriz gero sekulako iskanbila sortuko litzateke, baina garai hartan kexa ziren bakarrak hiltegikoak ziren, ez zitzaien gustatzen hainbeste umemoko ate parean traban egotea. Damu bakarra da ez profitatua anatomia ikasteko, han genuen aukera ederra alferrik galdua.
Gure irakasle “bilduma” nahas-mahas berezi samarra zen: apaizak, mojak, herriko jakitunak eta unibertsitateko ikasleak, baina eskola itxi eta institutura edo unibertsitatera joan ginenean ez genuen inolako lotsarik pasa edonongo ospedun
26 | HISTORIA
eskola pribatuetako ikaskideen aurrean. Irakasle gazte horietako batek ez zuela nahikoa izaten aste osoa gu burutzen igarotzearekin, eta igande bitan edo hirutan mendi irteerak antolatu zituen guretzat bere kuadrillakoekin. Gu iritsi ginenerako, Batxilergoko bi talde zeuden, bata 16koa (6 neska eta 10 mutil), oinarrizko batxilergoa osoa han ikasi zuena, eta bestea 34koa (14 neska eta 20 mutil), oinarrizko batxilergoko lehen hiru urteak bertan egin genituenak. Bai, mutilak eta neskak gela berean ikasten genuen; Oiartzungoak beti arras modernoak izan gara. Hau dena 1970/74 irten artean izan zen, batxilergoa oinarrizkoa (10 urterekin hasten zena) eta goi mailakoan banatzen zen garaietan. Han frankismoan… Gogoratzen dugu, irailean, ikasturtea hasten zenean irakaslearen mahaia liburu berri-berriz gainezka zegoela, gure zuzendariak, don Juan Mariak, Donostian eskatu eta eskolaraino ekartzen zizkiguten (a ze harridura sortu zigun benetako institutura joan ginenean liburuak norberak lortu behar zituela jakiteak). Esan bezala, talde mistoetan ikasten genuen, baina guztiok liburu berak erabiltzen genituen, beraz edo gu-
tako batzuek ez zegozkien liburuekin ikasten zuten edo Usandizaga-Peñafloridako elkar hartzea aspaldikoa da. Batxilergoko lehen urteko marrazketa irudi orrien bilduma garestia zela eta, erdiak bakarrik erosi ziren. Ikasturtearen amaieran zozketatu ziren; gutako inori ez zitzaion egokitu.
Beharbada frankismo garai hartan lehenetakoak izango ginen ikastola izan gabe euskara derrigorrezko gaia izan genuenak. Irakaslea aipatutako don Juan Maria apaiza izan zen. Bertso zahar asko ikasi genituen (beharrezkoa bada oraindik Markesaren alabaren estrofa franko kantatzeko gai gara, agian denok ez ditugu berdinak gogoratzen baina denon artean zeozer egiten dugu) baina “H” kokatzen inolaz ere ez. Don Juan Mariaren alde esan beharra dago Arantzazuko bilera 1968 izan zela, beraz Euskaltzaindia bera ere apur bat nahasirik zebilela.
Garai hartan Gipuzkoan soilik 5 institutuk (Peñaflorida, Usandizaga, Irun, Eibar eta Beasain) zuten aukera ikasturtez igarotzeko nota jartzeko eta haietan probintzianoak “por libre” -ko azterketak egin behar genituen. Aipatutako institutuetako ikasleek ikasturtea maiatzean amaitzen zuten guretzat tokia uzteko. Guk bezpera arte jarraitzen genuen. Don Juan Maria eta sor Irenek matrikulako paperak eraman eta ekartzen zituzten gu eskolatik mugitu gabe.
Ez dugu gogoratzen mutilekin batera joana autobusean edo topoan, ez ote genituen azterketak egun berean? Mutilek Peñafloridan egiten zituzten azterketak eta guk, Usandizagan edo Oiartzungo hizkuntzan, neskena eta mutilena. Oiartzungoak oso modernoak bagara ere, gauzak ongi ulertzeko moduan kontatzea gustatzen zaigu. Auzoen arabera, batzuk autobusez joaten ziren eta beste batzuk, topoz; eta profitatu nahi dugu TOPOa Donostiatik Irunera zihoan trentxoa zela garbi uzteko. Gainontzekoak Baskongauak ziren, nahiz eta gaur egun gure trentxoaren izenaz jabetu. Ez! Gauza bat da Topoa eta bestea Baskongauak, ez zuten ezta geltoki bera ere.
Garai hartako bi liburu.
Lehenengo urteko lehenengo egunean sor Irenek lagundu zigun. Sartu ginenean erakutsi eta irakatsi zigun oharrak non bilatu eta nola antolatu. Han gure antzeko beste eskoletako neskatilekin topo egin genuen, mojetako batzuk eta orduan urte gutxi zituzten ikastoletakoak. Hauetan ikasleak ez ezik zenbait irakasle ere azterketa egitera etortzen ziren. Gero “idoneaoak” deitu ziren ikasketak amaitu gabe lanean hasitako andereño gazteak, bueno guri (11 urte) “atso zaharrak” iruditzen zitzaizkigun. Gelak ez ziren eskolaka antolatzen, baizik eta alfabetikoki, beheko oharretan begiratu ze gelatara joan behar zen eta ateetan itxoin; irakasleak atea zabaltzerakoan zerrendaz deitzen zigun. Inoiz gutxitan egoten ginen eskola berekoak inguruan; horrek “txibateoa” zailtzen zuen. Kopiatzea? Horretaz ez dugu hitz egingo gure abokatua aurrean ez badago. Bigarren azterketara sartu ginean sor Irene konturatu zen bidea ikasia genuela, beraz alde egin zuen eta hor bukatu ziren gure “azafata” guztiak. Hurrengo egunetan eta urteetan gure kontura moldatu izan behar ginen, ekainean eta irailean.
Lagunekin hitz egin arren orain ez dugu gogoratzen bi egunetan edo hirutan egiten genituen, kontuan izanik gai guztien gaitegi osoz egin behar genituela azterketak (FEN, erlijioa eta “labores del hogar” barne) ziurrenik hiru egunetan izango ziren. Gogoratzen duguna da gaur egun Anoeta futbol-zelaia dagoen lekua garai hartan lokatzez betetako eremua zela, non “feriak” HISTORIA | 27
egoten ziren eta azkeneko egunean, arratsaldez, amaitu ondoren han joaten ginen gure sosak xahutzera. Eskerrak topoan joan-etorriko txartela erosia genuela! Egun osoa institutuan pasatzen genuen, etxetik ogitartekoak ekartzen genituen, lantzean behin xakotea ere bai, eta lehen solairuan eskaileraren alboetara sortzen diren tribunetan bazkaldu. Garai hartan siloiak zeuden, han jarraitzen ote dute? Entzuna dugu batzuk bazkalorduan teilatupeko kaperara joaten omen zirela. Galdetu arren, ez dugu topatu hori eginik aitortzen duenik.
Azterketa egunetan bi ziren kontuan hartu behar zirenak: gimnasiakoa eta “labores del hogar”-ekoa. Gimnasiakoa “uniformearekin” joaten ginelako, behintzat lehenengo urtean. Zein zen uniformea? “Blue of Vergara”, hau da mahon telaz eginiko pololoak, oihalezko atorra zuria eta gona plisatua, hura ere urdina. Oiartzunen, abituz jantzita klasea ematen zuen mojarekin gona kendu eta pololoekin egiten genuen… auskalo zer, gutxi mugitu eta izerditu gabe; maiatzaren 1ko “demostración sindikaletik” atera ote zituen ideiak? Donostian ez, han señorita finarena egin behar genuen eta gimnasia gona eta guzti egiten genuen. Egia esan, lehengo urtean ia denek suspenditu zuten. Bigarren urtetik aurrera irakaslea neskatila gazte bat izan zen. Gaur egun gimnasia ez ezik beste edozer gauza (soinketa, gorputz hezkuntza, kirola…) irakasten duten lankide gazteei guk gimnasia suekoa poloekin eginak garela esaten diegunean jartzen duten aurpegia oso adierazgarria da, baina orain arte diplomatikoak izan dira eta ez digute sekula galdetu:
gero amari eman garbitu eta almidoitzeko eta azkenean zintekin lotzen genituen kartulinetan itsatsi eta zein baino zein apainagoa, marrazkiekin, duroko kromoekin…. Irakasleak azkar-azkar pasa eta oihaltxo bakoitzean institutuko zigilua jartzen zuen, ez zezan beste inork profitatu. Urte batean kuxinak ere egin genituen eta hor etortzen ginen, gure albuma eta zeukana zimitzezko jostontziarekin, zeukana “el costurero de la señorita Pepis”-ekin eta besteak metalezko gaileta kaxekin, koloreetako hariz beteta eta oihal zatitxoekin: batista, bainika edo atzepuntua egitea eskatuko ote ziguten; panama, gurutze puntua edo lagartera egiteko; bitxi, “nido de abeja”-rako; harizkoa, “richelieu” (arruntean zaila) egin behar bazen… Azkenean, ia urtero botoi zuloak egiteko (egia esan, ez da gutako inoren espezialitatea), bueno urte batean aldatu zuten eta bodokeak eskatu zizkiguten… hori bai dela astoa saldu eta potxo erostea!!! Lehenengo urtean irakasleak hasteko esan zigun: – ¡Sacad la tela y poned vuestro nombre!
Eta oiartzuarrak gauzak ondo egin nahian:
– ¿Cómo quiere que se lo bordemos en cadeneta o atzepunto? Irakasleak hasperen egin eta:
– Quiero que lo escribáis con bolígrafo y que hagáis un ojal... Presila eskatu balu bederen…
– Aizu, eta zaila al da mamutak labarretan margotzea? Kontuan hartzeko beste eguna “labores” azterketakoa zen. Gogoratzen al du norbaitek frankismoan neskek bi gai gehiago genituela mutilek baino: “labores” eta musika? “Laboreen” egunean hor joaten ginen gure albumekin eta jostontziekin. Urte osoa pasatzen genuen sor Benignaren gidaritzapean oihal zatitxoetan mota guztietako brodatuak egiten,
28 | HISTORIA
Albuma.
Richelieu brodatuak, zigilatuta.
Eta horrelakoa izan zen gure bizitza 1970/74 arte, Errenterian Instituto Nacional Mixto de Enseñanza Media, eta ez Koldo Mitxelena BHI, sortu zen arte. Gu gela mutilekin partekatzera ohitua geunden, baina mixto horretan sexuka banatu gintuzten, alde batetik zeuden mutilen gelak eta bestetik neskenak; atseden tartetxoan ere mutilekin brilen jokatu ezinik. Instituto Mixto? Zakurraren biolina! Bai, Oiartzunen elkarrekin jolasten ginen. Esan dizuegu Oiartzungoak oso modernoak garela.
Eta hau da gutxi gorabehera bigarren batxilergokoei kontatzen dieguna “selektiz” kexatzen hasten direnean.
Mendiko irteera batean, gure irakaslearekin.
Oroitzapen hauek ordenagailuz ordenagailu zebiltzala Don Juan Maria zendu dela jakin dugu. Juan Maria Artola Kortajarena, apaiza, donostiarra, txiste txarren (oso txarren) kontalaria eta zaletasun guztien menpekoa, abertzalea, euskarazalea, bertsozalea (Pepe Artola bertsolariaren biloba, nork ez dio eskatu hamaseigarrena Maria-Jesus bihotzekoari otordu papo baten ondoren?). 60ko hamarkadan Oiartzunera destinatua. Gure eskolako “faktotumna”, zuzendaria, idazkaria, administratzailea eta besteek nahi ez zituzten gaien irakasle, adibidez FEN. Gazteegiak zaretentzat, FEN “Formación del Espiritu Nacional”-en siglak dira; gai horretan, Francoren demokrazia organikoaren onurak (osea, batez) ikasi behar genituen. Ezinbesteko gaia zen , eta a ze tripako minak pasatzen ote zituen ordu horietan; bere lana nagusiki zen uler genezan erretorika faxista ulergaitza (comunión de los españoles con ideales de la cruzada. Harrapazak/harrapazan) eta gure buruetan sartzea Donostiako azterketetan liburuan jartzen zuena idatzi behar genuela eta ez etxean entzuten genuena. Horretaz gain saiakeraren bat egin zuen mezak Vatikano IIra egokitzeko, eta larunbatetako meza gazteen meza bihurtu zen gitarra eta guzti. Aiako Harria baino oiartzuarragoa zela pentsatzen hasiak ginenean, Lasartera bidali zuten. Hala eta guztiz, gauza izan zen bitartean urtero etorri zen Xanistebanetako meza nagusian parte hartzera… eta hurrengo eguneko apaizen babarrun-jatera. Azken urteak Donostiako seminarioan igaro ditu. Esan ohi da inor ez dela hiltzen ezagutu zuen azkenekoa hil arte. Don Juan Maria, hona gure esker ona eta gure saiakera txikia zure oroimenak guk baino gehiago iraun dezan. Egun Handira arte! n Andone Ubiria, Jaione Ugaldebere Itziar eta Arantza Lekuona.
HISTORIA | 29
64an izan zen Ordurako baserriko bizimoduarekin hezurretaraino maitemindua nengoen, eta ez zidan grazia handirik egin auzoa utzita kalera joan behar horrek. Gainera, maixtra utzita maisu eta apaizak irakasle! Banuen tristatzeko eta beldurtzeko motiborik. Ez nuen inolaz ere holakorik egin nahi, baina, azkenean amore eman behar izan nuen.
2003an Don Juan Maria eta Antton Kazabon.
Bai, halaxe izan zen. Nik hamar urte eta zuk hogeita hamahiru. Hogeita hamahiru urteko gizon gazte apaiztu berria, eta ni hamar urteko mutiko kozkorra. Aberatsak izan ziren zure ondoan igarotako hamalau urteak, oparoak izaten jarraitu zuten, zoragarriak izaten jarraitzen dute, ahantzezinak, oraindik ere. Pena galanta hartu genuen berri txar hura jaso genuenean. Hamalau urtez Oiartzunen egindako lanak eta martxan jarritako proiektu guztiak bertan behera utzi eta Lasartera zindoazela jakin genuenean. Oraindik ez dakit zergatik eta nork hartu zuen erabaki aldrebes eta trakets hura. Zuretzat ez dakit, baina niretzat txarra bezain mingarria, gure bizitzako sustraietatik zu modu horretan ateratzea. Ez zinen betiko etorri gure artera, nonbait. Dena ezin da, Don Juan Maria!
Ganbaran aitarekin eta amarekin patatak bereizten ari nintzela eman zidaten berria gurasoek. Hurrengo ikasturtean, Gurutzeko gure eskola zahar ttikia utzita, kalera hasi behar nuela, etorri berriak ziren apaiz eta maisu batzuk martxan jartzen ari ziren eskola berrira. Gurutzeko gure maixtrak, amari emandako aholkua omen.
30 | HISTORIA
Ospitale zaharreko eskola berrian Don Javierrekin aritu ginen lehenengo urtean. Bigarrenean, zurekin jarri ninduzuen. Nire irakasle izaten hasi eta berehala esan zenidan urte horretan bertan Ingreso izeneko azterketa gainditu behar nuela Donostian, eta urte berean batxilergoko lehenengo urtea egin. Bost ikasle ginen ikasgelan batxilergoa egiten. Tomax Mitxelena, Fernando Suárez, Joxe Mari Bergaretxe, Joxan Sistiaga eta nerone. Ordurako bazenituen beste bost ikasle aurreko ikasturtean batxilergoa egiten jarriak eta bigarren maila egiten hasiak.
Eta horrela izan zen. Urtez urte atera genituen bachiller elemental izeneko lau mailak eta Reválida. Ekainean hantxe joaten ginen topoa hartuta Donostiako Peñaflorida institutura azterketak egitera, zu gure artzain zinelarik. Esperientzia aberatsa izan zen guztiz. Zurekin bereziki asko ikasi genuen, klaseak mimo handiz prestatzen zenituelako, beharbada. Oraindik gogoan dauzkat, banatzen zenizkigun eskuz prestatutako historiako apunte haiek, zerbait esatearren.
Esan dezaket lasai arraio, zuri esker egin genuela batxilergoa oiartzuar gaztetxo askok eta askok. Garai hartan zertifikatu eskolarra baitzen artean aspirazio akademiko nagusia. Ikastetxea martxan jarri, kudeaketa guztia zure kontu, bertan irakasle, zuzendari, batxilergoaren proiektua aurrera atera…
Apaiza ere bazinen, ordea. Eta horretan ere zer esan? Oso apaiz berrizalea zinela, modernoa, aire freskoa eta argi berria ekarri zenuena gure eliz handi ilunera. Zuk jarri gintuzun Aldare nagusiko eskaileretan goiti eta beheiti, igandetako mezetan irakurtzen eta kantari. Ordura arte infernua, bekatua eta beldurra nagusi ziren elizan, gustura eta eroso sentitzen hasi ginen zuri esker. Erakutsi zenigun, igandetako liturgiaren parte ginela gu ere.
Larunbatetan gurekin elkartzeko astia ere ateratzen zenuen nonbaitetik. Bibliaren irakurketa eta interpretazio berrien aurren, gurekin egiten zenituen horiei buruzko azterketak eta hausnarketak.
Baina bazen zugan beste alderdi bat asko erakartzen ninduena. Zure euskal zaletasuna. Euskal zale amorratua, ezagutu zintudanetik. Elizako lanak eta ikastetxeko klaseak eta ardurak gutxi, nonbait, eta aparteko ordu estrak ateratzen zenituen euskarazko klaseak emateko. Guk zurekin ikasi genituen euskal deklinabidea, euskal atzizkiak, euskal aditz laguntzaileen eta aditz trinkoen koadro guztiak… Zu izan zinen gure lehenengo euskaltegia. Eta ez hori bakarrik. Xenpelar, Txirrita, Iparragirre eta gainontzeko bertsolari klasikoen bertsoak idatzi eta kantatzen genituen zurekin.
Euskal literaturaren historian lehen urratsak ere zurekin eman nituen. Gogoan al duzu nire eskuetan jarri zenuen Villasanteren liburu hura? Oraindik etxean daukat. Handik izan nuen Etxepare, Axular, Larramendi, Mendiburu eta hainbat eta hainbat euskal idazleren berri. Mundu berri bat deskubritu nuen zure eskutik. Saiatzen zinen ni han eta hemen apuntatzen ere, ipuin lehiaketetan parte har nezan. Mutikotako sari haietako batzuk hor dauzkat gordeta, eta haiei begira egoten naiz tarteka, zurekin akordatu nahi dudanean.
Euskara batuaren kontuarekin ere oso ilusionatuta zeunden. Zuri esker izan genuen proiektu handi eta eder haren berri ere. Gogoan al dituzu garai hartan Txilardegi handiak egiten zituen lanak eta hausnarketak Euskara batuari buruz? Larunbatetan horretarako ere elkartzen ginen. Oraindik hementxe dauzkat Txilardegiren Sustrai bila, Oinarri bila, Euskara batua zertan den… izeneko liburuak. Bueno, garai hartan, gure Jose Luis Alvarez Enparantza batzuetan Txillardegi zen, besteetan Larresoro. Herriko Ikastolaren proiektuarekin ere buru-belarri saiatu zinen. Zure eta beste batzuen ahaleginari esker hasi zuen bere ibilbide luze eta oparoa herriko Haurtzaro ikastolak. Zeuk animatu behar izan zenituen guraso asko proiektu berri eta ausart horretan parte hartzera.
Don Juan Maria, 1978an egindako despedida egunean.
Nola saiatzen zinen euskal kulturaren inguruko gaiez gazteak elikatzen! Gogoan dut, behin, nola joan zinen zure Lambreta zahar hartan gure baserriraino nire bila, San Juan bezperako ilunabar hartan. Larunbatero bezala, ni lau hortzekoarekin atariko izkina batean gorotza pilatzen, eta zu aitarekin hizketan. Berehala eman zizun aitak baimena ni zurekin motoan kalera jaisteko, eta horrela, udako solstizioaren inguruko euskal errituen berri izaten has nendin. Gure hizkuntzak eta gure kulturak elikatzen zintuzten, behar zenituen bizitzeko. Eta era berean, zuk elikatzen zenituen gure hizkuntza eta gure kultura, behar zintuzten bizirik jarraituko bazuten. Eta guk zure beharra genuen ikasten eta ikasten jarraitzeko, baina ustekabean eta nahi baino azkarrago iritsi zen 78ko zure agurraren ordu tristea. Dena ezin da, Don Juan Maria.
Laguna ere bazinen. Aurrez aipatutako lan eta egiteko horiek guztiak eskas, nonbait, eta lagun arteko ekintzak antolatzeko astia ere harrapatzen zenuen nondik edo handik. Pazko astearekin batera hor etorriko zinen guregana zure plana aurkeztera. Berdin zen Erronkari edo Arabako lautada, Berdin Zuberoa edo Nafarroa… Bidaia eta egonaldia prest izaten zenituen. Gutxi baginen, zure Dyane 6 zahar hartan. Han ez baginen kabitzen, trenez edo autobusez. Horretan ere beti prest gure Euskal Herri zahar ttikiko paraje berri handiak gure begien aurrean jartzeko.
Behin, andregaiarekin Zuberoako Barkoxe herrira joan nahi nuela esan nizun, baina ez nuela konfiantza gehiegirik nire Seat 600 zahar harekin. Bidaia luzeegia, agian. Ez zegoela arazorik eta joateko lasai zure Diane 6 zaharragoan, hura iritsiko zela Zuberoaraino. Eta zu geldituko zinela nire 600arekin. Gogoan izango duzu ze ziztuan eraman zenuen nire 600 ttikia, ni kopiloto, Tolarietako bidean beheiti, autoen aldaketa egin genuen egunean. Probatu egin nahi omen zenuen aurrez… Barkatuko didazu, baina gidari nahiko txarra zinen. Dena ezin da, Don Juan Maria.
n Antton Kazabon Amigorena
HISTORIA | 31
DON JUAN MARIA ARTOLA oroimenean Juan Mari Barrenetxeak 2021eko apirilean idatzia Don Juan Maria Diane6 hartan hasi zenean, aurretik hainbeste zerbitzu egin izan zuen Lanbreta niri pasa zidan. Horregatik orain nire inguruan Don Juan Mariaren oroimenean eta oroimenerako barne lan ederrenetakoa Juan Mari Barrenetxea Lekuonak egingo lukeela eta idatzi xume bat osa zezan eskatu nion. Bai eta burutu ere. Disfruta ezazue. Mila esker Juan Mari, eta eskerrik asko Don Juan Maria (2021-04-26ea, Inazio Retegi).
Nire bizipenak Don Juan Mariarekin Batxilergoko ikasketekin hasi ziren. Altzibarko eskolatik 10-11 urtekin “kalin”apaizen eskolan Batxilergoa egitera. “Bachillerato Elemental”. izeneko 4 urteak “por libre” egitera. Hau da, herrian urtea egin eta ekainean Peñaflorida institutura, egun pare batetan gai guztien azterketak egitera.
Nirea, hirugarren promozioa edo izango zen. Berez, Altzibarko maistrak (Pilar Gezala) Don Boscorako bidea edo omen zuen aurreikusia, baina udalak bekaren bat edo ezarri zuen apaizen eskolan batxillerra egiteko eta nik lortu nuelarik, horko bidea hartu behar.
1966ko irailean hasitako ibilbidea 1969/70 ikasturtean, laugarren urtearekin bukatu zen. Urte horretan hain zuzen, monjetan batxillerra egiten ari ziren neskak 3. mailan sartu ziren. Ordu arte mutillak bakarrik genbiltzan eskolan. Eskola garai horretan Don Juan Mariaren euskaltzaletasuna nabaria zen. Liburuak irakurri, (Amabost egun Urgainen adibidez), kantak, bertsoak... Orduan ikasi nituen nik jartzen zizkigun diskoak entzunda hainbat kantu ta bertso zahar.
32 | HISTORIA
Ikasturte horren bukaerako ibilaldia Bizkaia aldera egin genuen. 1970-uztaila-18 Gernikan ateratako argazkia:
Ondoren, Batxilergoko ikasketekin jarraitu nuen Peñaflorida institutuan 5. kurtsoa eginez, eta Don Juan Mariakin astero bilerak egiten genituen: kristau bizitzaz hausnarketak eginez, liburuak irakurri ta komentatuz... Euskararen inguruan ere hor landu genuen “Larresoro” ren “SUSTRAI BILA, zenbait euskal korapilo”. Eta horko harremanetatik etorriko ziren hurrengo urteetan antolatu zituen egun batzuetako mendi irteerak:
– 1971eko apirilaren 12tik 16ra, ARALAR Igaratza, Txindoki, Irumugarrieta… ezagutu genituen.
– Eta uda ondoren, 1971ko irailaren 6tik 10era Belagua ezagutzeko aukera, baina baita Yesa, Tiermas...
– Hurrengo ikasturtean ere Pazko astea hartu ta 1972ko apirilaren 3tik 7ra Otzaurtetik Aizkorri, Agurain, Santa Cruz de Campezo, Aguilar de Codes...Logroñon bukatuz – Eta kurtso berria indarrez hasteko 1972ko irailaren 25etik 29ra Otxagabia ingurutara... TXIRRINDUEKIN!
– Hurrengo ikasturtean berriro pazko astea aprobetxatuz 1973ko apirilaren 23tik 27ra Bizkaia aldera. Mendaron hasi ta Markina, Bolibar, Ibarruri, Bizkargi, Larrabetzu, Bilbo (Santa Marina gaixotegia) Nikolas Sarastiren izeba mojak bisitatuz. – Handik itzuli ta jarraian beste talde gaztexeagoekin (1973 apirila 28 maiatza 1) ARALAR aldera.
Irteera hauen ondorioz etorriko ziren Don Juan Mariaren inguruan ibiltzen ginenon artean gaztetxoekin egin genituen asteburu eta pazko asteko irteerak.
Apaiz lanen barruan hainbat berrikuntza etorri ziren garai hartan eta gurera ere ekarri zituen Don Juan Mariak. Berak prestatzen zituen meza ta ospakizunetako, otoitz eta kantuekin euskarazko orriak. Horretarako “klitxeak” prestatu ta “multikopistaz” ateratzen laguntzen niola ezagutu nuen teknika hori. Hain zuzen, baliabide horren ezagutzak beste eragin bat izan zuen nigan. 1974a zen. Ba zekien Ikastolako bazkide-laguntzaile nintzela eta bera batzordekide izanik, animatu ninduen eta hor sartu nintzen ikastolako batzordean laguntzaileen ordezkari bezala. Idatziak eta kopiak ateratzen ikasia izanik, idazkariari lagunduz jardun nintzen.
Ikastola aipatuta, urte batzuk lehenago, Ikastolaren hasieran eta geroago ere hor izandakoa dugu Don Juan Maria. Bere presentzia batzordean eta gero “Escuela Parroquial Aurtzaro” elizaren babesean ofizialki izan zen garaian. Ikus berak ikastolaren 25. urteurrenean argitaratutako liburuxkan (74.-75. orrialdeetan) OROIMENAK izenburupean idatzitakoa.
Lehen aipatu dudan asteroko bilera horietan kristautasunaz hausnartu, inguruan izan ziren hitzaldi, ikastaro etab parte hartzera animatu ta ibili ginen. Hor ere bere eragina nabaria. Herri mailan ere bere babesean hitzaldiak antolatu genituen: Gazte eta kristau izaera aztertuz adibidez 75eko azken hiruhilekoan ospitale berriko aretoan.
Garai horretan etorriko zen baita GURASO ELKARTEA sortzeko egin zuen ahalegina. Elkarte honek momentu horretan 1974, 1975 hainbat jarduera burutu zituen. Hitzaldiak eratuz: 1975eko otsailean “seksu hezibideaz”, apirilean “Aita-ama izatearen erantzukizuna”, Urtean behin edo bitan gurasoen arteko “exkurtsioak” ere aurrera eraman zituen.
Don Juan Mariaren euskaltzaletasunaren beste eragin bat ere ezagutu nuen. Mikel Ugaldek aipatu eta hor animatu zigun gazte batzuei Zeruko Argian 1974am, 1975ean... herriko berriak bidaltzeko konpromisoa hartzera.
HISTORIA | 33
Bere apaiz lanekin lotura gertukoa duen beste bizipen bat: Altzibarko kapera. 1974ko azaroan diru bilketa berezi bat egin zen erosi berri ziren lokalak ordaintzeko. Gero txukuntze eta atontze lanak etorriko ziren. Lan asko auzokoen artean burutuz (igeltsero, arotz..) 1976ko apirilaren 24an izan zen lehen meza (ikus Oiartzun 1976 urtekaria, 88. orrialdea). Don Juan Maria, Altzibarren bizi izan zen bere amarekin eta, oker ez banago, hemendik joan zen Lasartera. Ondorengo urteetan harreman pertsonalaz gain, urtero Xanisteban eguneko meza eta bisita izaten genuen Oiartzunen. “Eta, orain, bidaiarik luzeena hasi duzunean, lehenik eskerrak eman nahi dizkizut guztiagatik, gaztetxo garaian akonpainatzeagatik, euskal zaletasuna pizteagatik, nire barrenera eta barne esperientziari so jartzen laguntzeagatik..., eta zure bizitzako ordu, egun eta pauso haiek gurekin partekatzeagatik. Adeitasun xamurrenetik itzal handia utzi zenigun benetan, betiere gu geu izaten lagunduz, gu geu esnatzen lagunduz: mila esker, agur bihotzez, eta Egun Handira arte, Don Juan Maria Artola Kortajarena, apaiz eta laguna”. n Juan Mari Barrenetxea Inaxio Retegi
34 | HISTORIA
Etxeratze-agindu edo kera-deiak: Historiaren ildoak errepikatuz Anitz alditan entzun izan dugu Historia errepikatzen diren prozesu eta gertakarien bilduma dela, edota bere ezagutzak aurretik egindako akatsak ez errepikatzeko aukera ematen digula. Modu honetan, aspaldiko agirietan zehar buelta txikia ematea interesgarria izaten da, egun bizi ditugun egoerak, edo antzekoak, beste garai batzuetan gertatu zirela ikusteko parada ematen baitigu. Hiru urte eta erdi besterik ez dira gobernu onerako autoen inguruan hitz egin genuela, elkarbizitza hobe baterako indarrean zeuden tokian tokiko xedapenei buruz, hain zuzen ere. Orduko hartan kera-dei edo etxeratze-aginduak ere aipatu genituen, horiek “bitxikeriatzat” joz, zeharo deigarria eta arrotza egin baitzitzaigun. Gaur egun, aldiz, “bitxikeria” izaera hori zeharo zaharkitua geratu da eta kera-deia gure egunerokoaren zati bihurtu da. Egoera hau profitatuz, duela hiruzpalau mende emandako egoeran sakondu nahi izan dugu, gaurkoarekin zenbait parekotasun topa baitaitezke. 1. Jokabide aproposak eta ordena publikoa bermatu nahian Antzin Erregimeneko Oiartzunen, Gipuzkoan bezala, udal-hauteskundeak urtero ospatzen ziren. Udalbatza berriak bere jarduna “Gobernu Onerako Auto” delakoekin hasten zuen. Hauteskundeak Eguberrien ondorengo egunean ospatzen ziren, abenduaren 26an, eta, ondoren, gobernu berriaren lehenengo batzarrak, Gabon Zahar egunez edo Urte Berri aldera ospatutakoak, auto horiek adosten zituen. Halako xedapenek araudi bat osatzen zuten. Ez ziren erregeak berretsitako ordenantza-multzo zabal bat, baina behin-behinean azaltzen ziren arazoei, edo egunerokotasunak agerian utzi-
takoei erantzuna emateko modu aproposa ziren. Hainbatetan, herria arautzen zuten ordenantzen bildumak uzten zituzten hutsuneen betelana egin zuten. XVII. menderako herriko bizitza arautzeko oso ohiko tresna bihurtu ziren. Xedapen-multzo labur edo luzeagoak osatuz, gobernu onerako autoetan azaldutakoak urtetik urtera errepikatzen ziren kontuak ziren lerrorik nagusienetan, tarteka -marteka aldaketaren bat sartuz edo berriak txertatuz. Bertan jorratutako gaiak aniztasun handia izan zezaketen, baina funtsean ideia bera zegoen: komunitatearen bizikidetza lasaia, ordena publikoa eta jokamolde aproposak bermatzea. Arauetako hainbatek ohitura duin eta portaera onen aldeko neurriak bilatzen zituzten, erlijio, ohore edo pertsonaren aurkako delituak ekiditeko asmoz, eta horretarako zenbait portaera kontrolatu, bideratu edo zuzendu nahi izan ziren1.
Udalbatza berriak plazaratutako agindu hauek lehenengo akta liburuetatik ditugu, 1658tik. Aurreko urteetan halakorik plazaratu zen ala ez, ez dakigu, baina bizitza arautzeko garaian Oiartzunek bazuela aurrekari nabarmenik zuela aitortu behar dugu, 1501eko ordenantzak, hain zuzen ere. Arau-bilduma luze eta zehatz horretako zenbait gai gobernu onerako autoetan azalduko dira, beren horretan edo aldaketa batzuekin. Orain bezala, orduko hartan talde izaera sustatzeko edo herritarren arteko loturak areagotzeko gune bat taberna eta ostatuek osatzen zuten. Hortaz, gizartearen portaera zuzenak bermatzeko udalbatzak aditzera ematen zituen arau horietan, tabernak interes eta kezka gai ziren. Horien inguruan adostutako arauren artean, 2020tik hona horren barneratua dagoen kera-dei edo etxeratze-agindua dugu. Ideia bat izateko, har dezagun 1713ko urtarrileko testu bat:
1 “Que los vezinos y moradores d’este Valle y en espeçial los que están sirbiendo y debaxo de la patria potestad se retiren a su casa de las tauernas y posadas de paraxes donde se vende sidra y aguardientes y de las plazas y barrios. A sauer, de verano para las nuebe oras de la noche y en el ybierno [sic] para las ocho, pena de dos ducados de vellón (…) \y ocho días de cárcel/ y para ello se tocará la canpana de la queda como se acostunbra. (079-00039_0004.jpg)
HISTORIA | 35
“Bailara honetako auzo eta biztanleak, eta bereziki morroi-lanetan eta gurasoen ardurapean daudenak, sagardoa eta pattarra saltzen diren taberna, ostatu eta lekuetatik beraien etxetara bil daitezela, hau da, udan gaueko bederatzitarako eta neguan zortzitarako, beloizko bi dukaten (…) eta zortzi eguneko kartzelaldiaren zigorpean, horretarako, kera-kanpaia ohikoa den moduan joko delarik”.
Aldeak alde, 1713ko adibide horrek eta gaur bizi dugun egoerak antzekotasun handiak dituzte. Hasteko, erakundeek bi garaietan tabernak begiz jota zituztelako.
2. Tabernak, jopuntuan Tabernei lotutako lehenengo xedapenetan alkohola baino, beste jardun bat zen bereziki arriskutsutzat jotzen zena: jokoa. Eskola-kirolarekin batera joko-aretoak ireki diren neurri ulergaitz (edo gizarte-kontrolaren ondotik oso ulerkorra den) baten ondoan, Oiartzungo udalbatzak oso argi zuen; aspalditik, gainera. Lehen aipatu ditugun 1501eko ordenantzek, XVI. mendeko erregearen arauekin batera, jokoa arautzen saiatu ziren. Mende eta erdi beranduago, arazoak bere horretan zirauen du, 1658ko urtarrilean udalbatzak adostutako neurria aintzat hartzen badugu. Orduko hartan, tabernetan zeuden pertsonei kartak jaiegunetan eta arratsaldeko zazpietatik aurrera banatzea debekatu zen: “Que las taberneras no alteren el preçio del bino a más de lo que está rematado y que no den naipes a los que asisten en sus casas después de las siete de la noche y los días de fiesta asta acabar los dibinos ofiçios” (A-1-1, 1 au.-2 at.). Une horretatik aurrera, neurria etengabe errepikatzen joan zen. Erabaki horrek ez zuen orain jorratzen ari garen etxeratze-aginduaren aipamen zuzenik, baina lerro artean, eta hurrengo hamarkadetako datuak aintzat hartuta, halakorik ez bazegoen, horretarako oinarriak jarri zituen behintzat. Hala, arratsaldeko 19:00etan Bailarako biztanle eta auzo guztiek beraien etxeetan bilduta egon behar zutenaren aipamenik egiten ez bazen ere, tabernek ordurako itxi behar zuten; eta tabernen itxialdiak kera-deiarekin lotura zuzena izan zuela aintzat hartzen badugu, etxeratze-agindua oren horretan ezarri zela pentsatzea zilegi da.
Zehaztapen interesgarri bat sartu zen 1664ko urtarrilaren 18an (A-1-1-2, 3 au.-5 at., 5. foliazioa). Lehenengo informazio esanguratsua data da, ez
36 | HISTORIA
baitzen urte hasierako bileraren baitan adostutakoa neurri bat, pixka bat berandu hartutakoa baizik. Ondorioz, arazo berriren bati erantzuna emateko xedapena dirudi. Bigarren kontu azpimarragarria ordutegiarekin zerikusia du, malgutu egin baitzuen, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara atzeratuz.: “no den naypes desde las ocho de la noche en adelante”. Horrek, etxeratzeko orenaren baitan nolabaiteko eztabaidak izan zirela isla dezake, jendea ez zegoela ordura arte indarrean ezarritakoarekin guztiz ados. Hala, hori atzeratuz, jendearen haserrea apalduko zen.
Hasierako urte hauetan neurriak beren horretan mantendu ziren, eta taberna zen gobernu onerako autoen protagonista nagusietako bat. Alkoholaren kontsumoa baino, jokoa zen mandatarien buruan zegoena. Ordutegi kontuei dagokienez, tabernen jardunari estuki lotua zeuden, etxeratze-agindu orokor bati aipamenik egin gabe. Hala, tabernari eta ostalari lanetan ziharduten emakume zein gizonezkoei zuzendu zitzaien neurririk errepikatuena, kera-deiaren ondoren bertan zeudenei naipeak emateko debekua izan zen. Horretaz gain, ezin zuten inor hartu, are gutxiago sozialki arriskutsuak izan zitezkeenak. Estatu Batuetan bageunde bezala, debekatuta zegoen errege-xedapenek jazarritako armak soinean eramatea, bereziki etxeratze-aginduaren ondoren, eta ostalari eta tabernariei halakorik zutenak hartzea debekatu zitzaien. Hala ikus daiteke 1677, 1680 eta 1682 urteetan (A-1-3-2, f. g.; A-1-4-1, 1 au.-3 at.; eta A-1-4-2, 3 au.-4 at.). Baina luze jo gabe gauzak aldatzen hasi ziren, kontrola areagotuz. Ziurrenik aurreko urteetan argitara emandako xedapenek ez zuten uste bezain erantzun onik izan eta, ondorioz, kera-deiari lotutako erabakia sartzen hasi ziren urte hasierako xedapen-multzo horretan. Lehenengo aldiz 1674ko urtarrilaren 1ean dugu (A-1-2-2, 9 au.). Esan bezala, aldez aurretik sartua zegoelakoan gaude, nahiz eta tabernen jardunarekin lotuta bakarrik azaldu. Orduko hartan, ordea, etxera biltzeko aginduaren baitan zehaztapen batzuk gehitu ziren: “Bailara honetan sortutakoak zein bertako auzoak eta biztanleak beraien etxeetara bil daitezela, Pazkora arteko epean gaueko zortzitan eta hemendik aurrera bederatzi eta erdietan, horretarako kanpai nagusia hamabi aldiz joko delarik, geldialdi moduan, beloizko bi dukaten eta zortzi eguneko kartzelaldiaren zigorpean”.
Azken finean, tabernarien erantzukizunaz gain, bezeroena beraiena zegoen. Horditzea ez zen bentariaren errua, edaten zuenarena baizik. Hori dela eta, 1680tik aurrera, kera-deiari lotutako neurriak bi multzotan bereiziko dira lerrorik nagusienetan. Batetik, ostatu eta tabernen jarduera mugatzen zuten neurriak izango ditugu, alkohola eta joko banaketari eta jendea hartzeari lotutakoak. Bestetik, etxeratze-agindurako dei orokorra azalduko da, Bailarako biztanle eta auzo guztiei zuzendutakoa.
Kera-dei edo Etxeratze-aginduaren lehen aipamena (1674): “Que se recojan todos los naturales, vecinos y moradores d’este dicho valle para sus casas a las ocho de la noche asta la Pascua de Resurrezión y de ay adelante a las nueue y media para cuio efecto se tocará doze veces la campana maior que seruirá de quieta, pena de dos ducados de vellón y ocho días de cárzel”.
Ezkilek ordua ematerakoan, jende guztiak tabernak utzi eta etxeetara joan behar zuen. Esan gabe doa biltze hau isil-isilik egin behar zela, inolako zalapartarik gabe. Alkoholaren eraginak, neurrien haserreak edo dena delakoak, ordea, isiltasun hori zail egiten zuen. Garai hartan ez zegoen gurutzatzeko edukiontzirik, baina baziren zarata atera edo giroa berotzeko bestelako trenak. Hasteko, betidanik eskura izan duguna: ahotsa. Modu honetan, gauez oihukatzea debekatu egin zen. Bigarrenik, baziren bestelako protagonista batzuk: danbor-jole eta dabolin-jole edo txistulariak.
Arau nagusi gisa, elizkizun garaitan ez jotzea debekatzen zitzaien, baina izan ziren Abemaria garaitan, iluntzean, beraien jarduna galarazi zuten mandatuak. Aurrekariak 1682. urtean ditugu, baina orduan, gero ikusiko dugunez, ingurumari jakin bati lotuak zeuden. Gerora, debekua urte guztira zabaldu zela ematen du eta 1698ko abenduaren 31n, Abemarien ondoren eta meza garaitan jotzea galarazi zitzaien, bi dukat eta zortzi eguneko kartzela-zigorpean: “que después de las Abemarías ni en tiempo de los dibinos ofiçios
los tanboriles no tañan y zesen, so pena de dos ducados y ocho días de cárcel a los tamboriles” (A-110-1, 3 at.) (2).
Neurri hauek guztiak ez ziren berehalakoan eman, arazoak sortzen joan ziren heinean baizik. Agiriek zenbait berrikuntza, aldaketa edo zuzenketaren berri ematen digute, tartean, eta gure egungo egoeran arrotza ez dena, ordutegiarena.
3. ORDUTEGI ALDAKETA Garaiko gizartean indarrean zegoen egutegiak, orain darabilgunaren berdina bazen ere, bestelako ardatz batzuk zituen. Erlijioa (kanpai-hotsak tartean) eta urtaroak ziren urtea banatzen zutenak eta hala ikus dezakegu kera-deiaren kasuan ere. Hainbatetan urtaroen araberako bi multzo azalduko zaizkigu: Udako egutegia eta Negukoa. Beste batzuetan, berriz, erlijioa izango da ildoa goldatuko duena. Kasu honetan, mugarria Pazko eguna edo garaia dugu. Jakina denez, Pazkoa egutegi kristau-katolikoaren araberako sasoia da, ilargi-zikloaren araberakoa; zehazki, udaberriko ekinokzioaren ondoren ematen den lehen ilargi betearen aurreneko igandea da Pazko eguna. Ondorioz, ez du data finkorik, ilargiaren faseek martxo amaieratik apirila amaiera artean mugitzen baitute. Garai horretan egunak dezente luzatzen dira eta, beraz, udazken-neguko iluntasunetik aterata, egunaren argiaz gozatzeko aukera gehiago daude. Oiartzunen, Pazkoa aipatzen denean ez da bestelako datarik adierazten, urtaroetan ez bezala. Dena den, badakigu ospakizun hori ardatz hartzen zuten bestelako kontuek San Migel eguna zutela beste muturrean, udazkena zetorrenean, gutxi gorabehera. Bi multzo horiek finkatzen zuten etxeratze-agindua, ordutegia bata eta bestearen arabera moldatuz. Kera-dei orokorraren aipamen zehatza agertzean, 1674 urrun horretan, etxeratze agindua 20:00etan ezarri zen Pazko egun arte, hots, udazken-neguan, eta hortik aurrera, udako
HISTORIA | 37
ordutegian, 21:30ean. Gerora, 1705ean egutegia finkatu zenean, aldaketa txiki bat emango da. Negukoak bere horretan jarraituko duen bitartean, udakoa oren erdi atzeratuko da, 21:00etan jarriz.
Gobernantza partekaturik ez zegoenez, herri bakoitzeko udal-ordezkariek hori aldatzeko aukera zuten. Hori, ordea, ez zen ordutegian eman zen aldaketa bakarra izan.
Taula: Kera-dei edo etxeratze-aginduetako ordutegiak (1658-1732) (*) Urtea
Negua
Uda
1658-1662
19:00 (tabernen itxiera)
19:00 (?)
1665-1672
20:00 (tabernen itxiera)
20:00 (?)
1686
18:00 (morroiak) 20:00 (auzoak)
20:00 (morroiak) 21:30 (auzoak)
Abemaria (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak)
Abemaria (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak)
1674-1683 1688 1691 1692
20:00
19:00 (morroiak eta semeak) 20:00 (auzoak) 19:00 (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak)
21:30
20:00 (morroiak eta semeak) 21:30 (auzoak) 20:00 (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak)
1693
20
21
1695
Abemaria (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak)
Abemaria (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak)
1694
1696 1697
1699-1701 1702 1704
1705-1732
19:00 (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak) 20:00
Abemaria (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak) Kera-deia (guztiak)
Abemaria (neska-mutilak) Kera-deia (guztiak) Kera-deia (guztiak)
20:00 (=kera-deia) (guztiak)
20:00 (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak) 21:00
Abemaria (morroiak eta semeak) Kera-deia (auzoak) 20:00? (morroiak) Kera-deia (auzoak)
Abemaria (neska-mutilak) 20:00? (morroiak) Kera-deia (auzoak) 20:00? (morroiak) Kera-deia (auzoak)
21:00 (=kera-deia) (guztiak)
(*) Abenduaren 30 edo 31n emandako aginduak hurrengo urtekotzak hartu ditugu, urte politikoa abenduaren 26an hasten baitzen. Bestalde, 1693 eta 1696an morroi eta mutilei aipamena egiten zaie, baina inolako ordutegi propiorik gabe.
38 | HISTORIA
Aipatu dugun moduan, Etxeratze-aginduaren aipu zehatza izan aurretiko garaian, hau da, 1658-1672 artean, orenaren kontuak taberna giroari lotuta zeuden. Ordutegiaren aipamena tabernan naiperik ez banatzeko aginduetan azalduko zaigu. 1658ko urtarrilaren 1ean, debeku hori arratsaldeko 19:00etatik aurrera ezarri zen. Arau honek hainbat urtez indarrean jarraitu zuen. Hala aditzera ematen dute 1660 eta 1661eko kasuek, non, muga, “ilundu ondoren” (“después de anocheçido”) jartzen baitzuten, hots, Abemaria garaitan. Garai horretako agirietan (eta taulan) azaltzen denez, Abemaria iluntzeko 19:00etan zegoen ezarrita, bai behintzat neguari dagokionez. Baina, nonbait, hasierako ordutegi hori eskasa iruditu zitzaien Oiartzungo agintariei, eta 1670eko hamarkada erdialdean gehiago zabaldu zuten, aurreko paragrafo batean ikusi dugun moduan.
Aldaketa horietaz gain, oso interesgarria da ordutegiak zuen isla soziala. Urte batzuetan gizatalde desberdinen arabera antolatua zegoen. Hasiera batean, 1686-1704 artean, morroiak eta gurasoen agintepean zeuden mutilek ordutegi murriztuagoa izan zuen. Lerrorik nagusienetan nagusiek baino ordubete lehenago bildu behar ziren etxera, Abemaria garaian. Bestela esanda, kera-dei nagusia 20:00 eta 21:00etan (edo 21:30ean) zen bitartean, morroiek eta gazteek udan 19:00etan egon behar zuten etxean eta neguan, berriz, 20:00etan. Horretaz gain, izan zen bestelako moldaketa eta gorabeherarik. Lehenengo aldaketa 16861688 artean dugu. Ordura arte morroien neguko ordutegia 18:00etan ezarrita zegoen eta urte horietan 19:00etara luzatu zen, hori egiteko arrazoiak ezezagunak zaizkigularik. Beranduago, 1693 eta 1696ko ekitaldietan, nahiz eta morroi eta mutilak kera-dei agindu orokorrean aparte aipatu, aipamen horrek ez zuen ordutegiaren aldetik ageriko desberdintasunik ekarri, hau da, etxeratzeko garaia guztientzako berdina zela ematen du: “Que todos los vecinos y moradores de este dicho Valle, de qualquiera calidad que sean, y especialmente los mozos que siruen a sus amos y los que estubieren deuajo de la patria potestad, se recojan a sus casas, a sauer, de ybierno para las ocho oras de la noche y de berano para las nuebe, y en esta oras se dará la queda, pena de dos ducados y ocho días de cárcel por cada bez” (A-1-8-1, 2 au.; 1693ko urtarrilak 1).
Alabaina, bi aipamen horiek kenduta, lerrorik nagusienetan morroiek ordubete lehenago etxeratu behar zuten, eta hala izan zen 1698ko abendura arte. Orduko agintaldian beraien ordutegia beste biztanleek zutenarekin parekatu zen, esparru horretan nolabaiteko mugarria finkatuz. Horren lekuko ditugu handik gutxira, 1699ko abenduan, edota hamar urte beranduago, 1711n, adierazitakoak: “Atento sus merçedes han considerado que de la yntroduzión y rigurosso precepto que obserbaban en otros años de las multas con pretesto de la queda se an experimentado muchas ynquietudes entre los vezinos nobles de él, y con el deseo de conserbar el pueblo en paz y quietud conforme el decreto del ayuntamiento general echo el año pasado de nobenta y ocho declarando cómo se auía de entender dicho precepto de la queda y comforme las leyes del reyno, hordenan y mandan sus mercedes que los mozos que están a soldada y los que están debajo de la patria potestad se recojan para la ora de la queda en el ybierno [sic] y en berano, como se obserbaba antes”.
Kera-deiaren aitzakiapean ezarritako isunek sortutako ika-mika horien arrasto dokumental agerikorik ez dugu topatu, baina beste zantzu batzuk badira, urte eta erdi lehenagokoak. Oiartzungo udalbatzak bikarioari idatzi bat zuzendu zion 1697ko ekainaren batean, hainbat erabaki elizan aditzera eman zitzan. Horien artean etxeratze-aginduari lotutako bat zegoen. Agidanez, kanpaiek etxera joateko deia ematen zutenean, auzune batekoak besteetara zihoazen, taberna, ostatu edo lekuren bat irekita aurkitzeko itxaropenaz. Honek arazo eta kalapitak sortzen omen zituen (“ocasiones y desórdenes en la república”) eta hori saiheste aldera, emakume-tabernariei gogorarazten zitzaien kera-deitik kanpo ezin zutela ez jenderik onartu, ezta bertaratzen zirenei ardo eta sagardorik saldu ere (A-1-9-2, 176 au.).
Arazo horiek 1698 amaieran morroiei ordutegi malguago bat ematearen oinarrian zeuden ala ez, ez dakigu. Agian, agintariek, eragozpenak ordutegi malguago batekin konponduko zirelakoan zeuden. Edonola ere, argi dago morroi eta mutilen taldeak zaintza edo ardura berezi bat ekarri zuela. Urte batzuetan kera-dei agindua morroiei
HISTORIA | 39
berariaz zuzendu zitzaien eta ez Bailarako biztanleei, 1707, 1708 eta 1709ko urtarrilean ikus daitekeen moduan. Dena den, kasu hauetan ere 20:00 eta 21:00etako ordutegiak guztientzako berdina zela ulertu behar dugu, bentariei ordu horretatik aurrera edaririk ematea debekatu baitzieten. Horretaz gain, bertan zeudenak kaleratu behar zituzten eta eragozpenen bat izanez gero, tabernariek udalbatzari arazoaren berri eman behar zioten, tentsiogune izaten jarraitzen zutela islatuz: “que las taberneras después de la dicha queda no admitan a ninguna persona en sus tabernas (…) y si se les resistieren en no querer salir, den quenta a los señores del gobierno” (A-1-14-2, 6 au.).
Edarien eramangarriak hainbat urtez iraun zuen, 1694-1699 artean dokumentatua dugularik. Alabaina, azken urte horren amaieran debekua berriz sartu zen eta geroztik “etxera eramateko” zerbitzu hori desagertu zela ematen du. Salbuespena, eta edari guztiei zabalduta, 1715ean dugu, non, ardo, sagardo eta pattarra banatzen duten emakume-tabernariei, kera-deiak jo ondoren halako elikagairik inori ez ematea agintzen zitzaien, beraien etxeetarako eskatzen zutenei izan ezik.
Edonola ere, eta arazoak arazo, 1705etik aurrera guztiek ordutegi bera izan zuten: neguan 20:00etan eta udan 21:00etan.
4. ERAMATEKO EDARIA Ikusten ari garenez, kera-deiak eta tabernek lotura estua izan zuten. Halako guneetan iluntzean ematen zen giroa nolabait zuzendu edo txukundu nahi zen, ostalari, bentari edo tabernarien lana zorrozki zainduz. Alabaina, muga hauetatik harago, profesional horiek bazuten negozioarekin jarraitzeko aukerarik eta, horrek ere, egungo egoerarekin parekotasunak isla ditzake.
Lerrorik nagusienetan, tabernari lanetan ziharduten gizon zein emakumeek, kera-deiaren ondoren ardoa eta sagardoa saltzea debekatua zuten. Garai hartan, ordea, bazegoen arima pizten zuen hirugarren likido bat: pattarra. Honekin beste biekin lortutako debeku bera burutzen saiatu ziren Oiartzungo agintariak, 1693 urtarrilean, adibidez (A-1-8-2, 1 au.-at.). Baina handik urtebetera pattarraren salmenta hau baimendu zen, baldintza bakarrarekin: saltzen zen pattar hori, erosleak bere etxean edateko izan behar zuen; “eramateko edaria” formularen aitzindari argia dugu. Zaharrak berri, beste behin ere. Gainera, garai hartan (eta duela zenbait hamarkada arte) plastikorik ez zegoen, gauza berrien ekoizpena askoz motelagoa zen eta, ondorioz, gauzak konpondu beharra oso agerikoa zen. Ondorioz, bezero bakoitza bere etxetik joango zen bere pitxer, edalontzi, zahato edo larruekin eta, agian, baita ura eta esnetarako erabiltzen ziren suilekin ere, ontzi horietan guztietan pattarra etxean edo etxera bidean edateko asmoz.
40 | HISTORIA
Edari eramangarrrien aitzindariak (1715): “…dicha pena, se les manda a las taberneras de vino y sidra y aguardiente que después de dada la queda no den ninguno de estos alimentos a ninguna persona si no es a los que piden pa[ra] sus casas” (A-1-17-1, 4 au.-at.).
Beste hainbatetan bezala, udal-aktek ez digute aldaketa hauen zergatiaren ageriko arrazoirik ematen. Agian baimena eman izana debeku zorrotz bat baino okerragoa suertatu zen. Azken finean, tabernariek ahalik eta negozio onena egiteko prest egonen ziren eta udalbatzaren erabakiek sal zitekeen likido kopuruaren inguruan ageriko aipamenik egiten ez zutenez, ahal zuten gehiena (eta salneurririk garestienean) salduko zuten, etxean horditzeko arriskua areagotuz.
5. MORROI ETA GAZTEAK, ERRUDUn nAGUsIAK bAInA EZ bAKARRAK Aurreko lerroetan aditzera eman dugun ideia nagusietako bat kera-deiaren oinarrian tabernak zeudela izan da. Modu berean, leku horiek bi aldeko txanpona zirela ikusi dugu: alde batetik, tabernari, ostalari eta bentarien ardura zegoen; bestetik, bezeroen erantzukizuna. Hirugarrenik, etxeratze-aginduetan gizarte-taldeek zuten garrantziaz aritu gara. Eta azken hau da, hain zuzen ere, gaurkotasuna duen beste kontu batera garamatzana.
Ikusitakoaren arabera, agintariek argi zuten gobernatzen zailagoa zen gizarte-azienda zeinek osatzen zuen: morroiak, soldatapeko gazteak eta nerabeak, bai mutilak zein neskatoak. Beraien aipamen hutsak azterketa sakonago bat mereziko luke, halako lanetan zebiltzanek Antzin Erregimeneko Oiartzunen zuten papera aztertzeko. Gure lerro hauei dagokienez, agiriek “mozo” hitza darabilte ia etengabean. Horrek esan nahi du gizonezko gazteen aurrean gaudela, nerabeak bereziki. Horiei, gurasoen ardurapean zeuden semeak batu behar dizkiegu, beraiekin batera aipatuak izaten baitira. Aurreko garaietan heldutasuna edo, hobe esanda, helduen mundura gu baino askoz azkarrago ailegatzen ziren gazteak, baina egun bezala, hormonak dantzan zebiltzan; eta horri alkohola, jokoa, gaua, taberna, jai eta gau giroa batzen badiegu, berehala uler dezakegu agintarien kezka. Are gehiago garai hartako gizartean indarkeria, ohorearen defentsa eta armak soinean eramatea ondo barneratuak zeudenean.
Soldatapeko morroien aipuak 1660 eta 1661ean ikus badaitezke ere (“no den naypez a los que asisten en sus casas después de anocheçido ni den a los criados que estuuieren a soldada”), hurrengo urteetan isiltasuna da nagusi; ez dira 1676ko abenduaren 31 arte azalduko. Orduko hartan jokoa galarazteko agindu orokorra zabaldu zen, ostalariei 20:00etatik aurrera naipeak banatzea debekatuz. Alabaina, ondoren xedapen zehatz bat etorri zen, mutil eta soldatapeko morroiei naipeak inoizko garaitan ez emateko adieraziz: “que los taberneros ni mesoneros no den en ningún tiempo naipes a mozos y criados que están a soldada” (A-1-3-1, 7 au.). Argi dago talde honek agintariek artega zituela, ordutegi goiztiarrago bat izateak ondo islatzen duen moduan. Baina beraiez gain bazegoen Bailarako gobernuan kezka pizten zuen bestelako gizatalderik ere. Horien artean neska gazteak ditugu, eta beraiei propio zuzendutako etxeratze-aginduak 1698-1701 epean dokumentatu daitezke. Haiek ere Abemaria garaian joan behar zuten etxera, edo 1698ko abenduan zioten moduan: “que de noches, después de las Abemarías, asta el tiempo de la queda, se retiren tanbién las mozas a sus casas” (A-1-10-1, 4 at.). Handik urte gutxira, 1701eko abenduan, aldiz, agindu bera neska-mutilei zabaldu zitzaien: “Que de noches, después de las Abemarías hasta el tiempo de la
queda, se retiren también los mozos y mozas a sus casas” (A-1-11-2, 3 at.). Antza denez, azken talde honek morroiena baino muga handiagoak zituen.
Dena den, errua ez zuten gazteek bakarrik. Neskatoei agindua modu zuzenean lehenengo aldiz eman zitzaienean, 1698ko abenduaren 31n, gazte edo nerabeen kasuaz harago, beste errealitate sozial bat geratu zen agerian. Egun hartako aginduak, ordutik aurrera ohikoa bihurtuko zenak, ezin argiago uzten zuen: kera-deiaren ondotik etxera joateko betebeharra morroiei eta beraien gurasoekin bizi ziren mutilei ematen bazitzaien ere, horretan ezkondutako gizonek eta agureek izan zezaketen eragina ere agerian uzten zen. Hala, azken horiei mutilekin traturik izatea debekatzen zitzaien: “que los hombres casados y ancianos de noche en tauernas ni en otras partes no tomen conuersasión de juego ni otro con los mozos ni de los que están a soldada so la misma pena y ocho días de cárcel” (A-1-10-1, 2 au.-6 at.). Azken finean, adin guztietakoak ziren komunitate oiartzuarraren partaide, bai egunerokoan baina baita egun seinalatuetan ere. Jairik nagusienak gerturatzean, mozorrotzeko ohiturak anitz zorigaizto, haserre, zarata, liskar eta etsaitasunei leku egiten zien. Traza larria hartu zuten 1682ko San Joan, San Martzial eta San Pedro jaiek, hildako eta guzti (ikus Oiartzun jai giroan eta Xanixtebanak, 2020, 29-32 orr.). Hori dela eta, urte horretako irailean, eta etorkizuneko arazoak ekidite aldera hartu ziren neurrien artean, kera-deiaren ondoren, hau da, 21:00etatik aurrera, dantzak eta txistularien jarduna galaraziz (A1-4-2, 174 au.-176 at.).
Testuinguru edo gertakari jakin batzuek ere eragina izan zuen etxeratze-aginduen arautzean. Horietako bat lapurretak ditugu. Kera-deia Bailarakoen segurtasuna mantentzeko luzatzen zen, baina baita lapurretak saihesteko ere. Hala, 1695 urtearen amaieran Elizgibel aldeko elizako atea zulatu izanaren ondorioz, etxeratze agindua jo ondoren bertatik ibiltzea debekatu zen (A-1-8-3, 208 au.-at.). Beste esparru batek gerrarekin zerikusia du. Alde batetik, Aro Berria gerraz betetako garaia izanik, Bailaran soldaduen presentzia behin baino gehiagotan eman zelako. Bestetik, Frantziako eta Espainiako Koroen arteko harreman politikoek bateko zein besteko seme-alaben ezkontzak ekarri zituelako eta horren ondorioz, errege-se-
HISTORIA | 41
gizioa Bailaratik pasa zelako, Luis I.aren alargun Luisa Elisabet Orleanskoa 1725ean Frantziara itzuli zenean bezala.
Jakina da soldaduen egonaldiak ez zeudela oso ondo ikusiak, ez haien portaeragatik, ezta herrietako gobernuburu, auzo eta biztanleei zekarzkieketen ondorio eta esfortzu ekonomiko handiengatik ere. Beraz, 1726ko abuztuan Iruñetik zetozen bost konpainia Bailaran kuarteleratu behar zirela jakiteak, neurri adierazgarri zenbait ekarri zuen (A-1-26-1, 237 au. eta 246 au.). Horietako bat da azpimarratu behar dena, etxeratze-agindu edo kera-deiaren ondoren Elizaldeko plazan oihukatzen eta soldaduak aztoratzen aritzea galarazten baitzuen: “que ninguna persona de qualquiera calidad y condición sea, no ande después de la queda en esta plaza relinchandi ni dando escándalo a los solda-
dos ni a otro alguno”. Militarren behin-behineko igaroaldiak ez ziren txapelokerren egunerokoak, baina hala ere, herri honetan ezagunak diren irudiak sortuko zituen. ***
Tabernak itxita, edari eramangarriak, etxeratze-aginduaren ordutegi aldaketa edo gazteengan begirada jartzea. Guretzako berrikuntzak direnak eta batzuen aburuz orain arte ikusi gabeak geundenak, duela hainbat mende eguneroko kontua ziren. Izurritearen ondorioz ala horren beharrik gabe. Oiartzungo agiriek argi utzi dute hori, gertakariak bere lekuan jartzeko orduan Historian murgiltzearen beharra agerian utziz. n IAGO IRIXOA, Ereiten
OHARRAK: (1) SALAZAR ARECHALDE, J. I.: “Ordenanzas de Orduña: de la Edad Media a la Ilustraicón”. In: Vasconia 36 (2009), 129-130 orr. (121-134); SORIA SESÉ, L.: Derecho municipal guipuzcoano (categorías normativas y comportamientos sociales). Oñati: HAAP, 1992, 27-29 etaa 41-58 orr. Ald. PORRAS ARBOLEDAS, P. A.: “La vida cotidiana en el Motril de la Época Moderna a través de los Autos de Buen Gobierno”. In: Cuadernos de Historia del Derecho, 2005 (12), 151-177 orr., bereziki, 155-156. Goizuetan, adibidez, arau hauei “urtero argitaartzen diren ordenantza” moduan aipamena egiten zaie 1825ean. Agiri honek garaiko bertsio elebiduna gorde du, eta euskarazkoan honela definitzen dira: “Goizuetaco villac bere governu oneraco (…) disponituric dauquien ordenanzac”. Ikus, TREBIÑO, I..: Administrazio zibileko testui historikoak. Oñati: HAEE, 2001, 279-294 orr, bereziki, 288 eta 293 orr. (2) Ildo honetatik, Bailara beste erakunde boteretsu batzuen aginduei aurre hartu ziela ematen du. Horren lekuko ditugu 1699ko otsailean Iruñeko gotzaindegiak hartutako neurriak (A-1-10-1, 149 au. eta hh. folioak). Gotzain-epaile edo probisorearen aginduak, danbolin eta arrabita jotzen zutenei Abemaria garaitik aurrera Bailarako baserrietan eta plazetan ez jotzeko debekua ezarri zien, eskumikatze eta 50 dukateko zigorpean. Bailarak erabakiari aurre egin nahi izan zion, halakorik ospatzen ez zelako eta bestetik, usadioen aurka zihoala azalduz, lekuko agintariek horren inguruan nola jardun erabakitzeko eskumena udalbatzarena zela argudiatuz. (3) Ald. GARMENDIA LARRAÑAGA, J.: El criado o “morroi”: visión etno-histórica. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 20073; LÓPEZ IGLESIAS, Fl.: “Los criados en la Asturias del Antiguo Régimen”. In: BRIEA, 150 (1997), 151-172 orr.; LORENZO PINAR, Fco. J.: “Los criados salmantinos durante el siglo XVII (1601-1650): las condiciones laborales”. In: Obradoiro de Historia Moderna, 18 (2009), 233-261 orr.; LORENZO PINAR, Fco. J.: “Los criados salmantinos durante el siglo XVII (1601-1650): conflictividad social y actitudes ante la muerte (II)”. In: Studia Historica. Historia Moderna, 31 (2009) 275-304 orr., bereziki 287-290.
42 | HISTORIA
Baltasar Esnaola ‘Gaztelu’ Palankari oiartzuarra Bere bilobaren adeitasunari esker -Joxe Juan Esnaola Sein pilotaria-, Joxe Leandro Esnaola Ariztimuñoren semea (1924-1989), palankari handi horren datu esanguratsuak bildu ahal izan ditut, gaur egun bidegabe ahaztuta baitago. Eskerrik beroena eta zintzoena.
Joxe Juanek oroitzapen gogoangarri ugari gordetzen ditu bere etxean, hala nola argazki batzuk eta 4,5 kiloko palanka, aitonak sariak eta ospea lortzeko erabili zituenak. Benetako euskal kirolaren tresna sinboliko eta adierazgarri horrek ohorezko lekua merezi luke museo etnografiko batean.
Baltasar Esnaola Izagirre 1888an jaio zen, Lizartzako Baxixkun baserrian, eta berehala Gazteluko Osto-handi baserrira joan zen bizitzera. Ines Aristimuñorekin ezkondu ondoren, Argentinara joan zen, eta, itzultzean, Lazkanburu baserrira errentari gisa bizitzera joan ziren. Gaur egun, desagertu egin da autobidea eraikitzeagatik. Geroago, Txipi baserrian hil zen, 1954an. Gaur egun oraindik bere seme bat bizi da, Daniel, adin handikoa. Baltasar Esnaola eta Gabino Lizarza berastegiarra izan ziren euskal barraren jaurtiketaren azken profesionalak, azken palankariak. Apustu asko egin zuten bien artean. Baltasar Esnaolak palanka jaurtitzeko forma berezia zuen, jaurti aurretik bere buruari bederatzi bira emanez, disko-jaurtiketaren antzera. Joxe Juan bilobaren lekukotzak, Leandro aitak transmititu zuenak, dio birak zazpi zirela. Beste bi modalitateren arabera ere jaurtitzen zuen palanka, horietako bat hanken azpitik.
Baltasar Esnaolak 50,64 m-ko jaurtiketa lortu zuen 4,5 kg-ko palankarekin. 1910ean. Urtebete geroago, 4,5 kg-ko barra erabili zuen Pedro Iberogoitia bizkaitarrak Donostiako belodromoan. Eta 2.000 pezeta jokoan. Sarreraren prezioa 50 zentimokoa izan zen. 1942ko abuztuaren 29an, Joaquin Agirreren aurka jo-
Baltasar Esnaola (Euzkadi argazkia).
Lazkanburu baserria, Oiartzun.
Txipi baserria, Oiartzun.
HISTORIA | 43
Baltasar Esnaola, barra jaurtitzen, 1923an Tolosako frontoian.
katu zuen, Tolosako Diputazioak antolatutako euskal jaialdi batean, atletismoko federazioaren barra homologatuarekin. Jaialdi horretan, marka nazional berria ezarri zen. 40ko hamarkadaren erdia gaindituta, Baltasar Esnaolak palanka jaurtitzen jarraitzen zuen oraindik.
1933ko uztailaren 31n, EAJko Euzko Gaztedi-Juventud Vasca erakundeak antolatutako Iñaki Deunaren jaialdi handia egin zen San Mamesen. Eremua gainezka zegoen eta EAJ alderdiko Doxandabaratz, Basterretxea, Leizaola eta hainbat euskal buruzagi zeuden, baita Galiziako ordezkariak ere, Alvaro Das Casas, eta Ramon Otero Pedrayo, Alderdi Galiziarreko diputatua, eta Pau Vila, Rossend Pich i Salarich, Pau Muñoz Castanyer, Carrasco Formiguera, Joan Estelrich, Josep Riera i Puntí, ACR, UDC, LLIGA eta ERC alderdikoak; hauek Pacto de Compostela edo Galeuzca sinatu zuten Santiagon, uztailaren 25ean eta 3 herrialdeen (Galiza-Euskal Herria-Catalunya) arteko bidaian ari ziren (uztailak 22-abuztuak 12) bitartean. EUZKADI egunkaria, 1933ko abuztuaren 1a, 3. Orrialdea.
44 | HISTORIA
Zelaian hainbat jarduera egin ziren: dantzariak, gorulariak, olinpiar eta errelebo lasterketak, harri jasotzaileak, palankariak, etab.
Baltasar Esnaola eta haren seme Leandro, Oiartzunen, 1946ko maiatzean.
Palankari hauek parte hartu zuten: Oiartzungo Baltasar Esnaola Gaztelu; Azkoitiko Luis de Uria, Erauskin ospetsua ordezkatuz; Bizkaiko Jose Luis Zelaia, txapeldun amateurra, eta Murelagako Andres Uriguen beteranoa. Baltasar Esnaola izan zen lehena, 4,5 kiloko barra 41,200 metrora jaurtiz. Uriguen bigarren geratu zen, 39,800 metroko jaurtiketarekin. EUZKADI egunkariak (1933ko abuztuak 1), 1. eta 3. orrildeetan ekitaldiari buruzko informazio zabala eman zuen, palankarien argazkia barne. Tolosako frontoian egindako lehiaketa batean, Baltasarrek Ezkurrako Mariezkurrenarekin jokatu zuen. Tiroetako bat Elosegi jaunen lorategira erori zen eta beste batek hainbat kalte eragin zituen probintziako artxiboan. "Istripu" eta zorigaitz horiek ohikoak ziren palanka lehiaketetan, eta, beraz, debekatu ere egin ziren, Iruñeko Errotxapea auzoan adibidez. Antzeko pasadizoa gertatu zen Oiartzunen, bilobaren kontakizunaren arabera.
Baltasar Esnaola, 9 librako barrarekin San Mamesen, Iñaki Deuna egunean, 1933ko uztailaren 31n.
Artikulu labur eta osatu gabe honekin pertsonaia oiartzuar bat berreskuratu nahi izan dut ahanzturaren itsasotik, Gipuzkoako haran eder horretan jaio edo bizi izan ziren izarren konstelazio handiaren artean nabarmentzeko modukoa. Guk ez baditugu gure ospakizunak kantatzen, kanpoko inor ez da etorriko ohoratzera. Ezagutzen ez duen eta bere iragana maite duen herriak ez du etorkizunik.
n Xose Estevez
HISTORIA | 45
sUTEAK, GAURKOTAsUnEZ bETETAKO GAIA Basoa aspalditik izan da aberastasun iturri: jatekoa lortzeko, behar askotarako materialak eskuratzeko, hainbat lanbideren jardunleku... Lurralde zabal nahiz txikiko herrietan, ohiko baliabide-meatze bihurtu zen. Toki guztietan, baina, ez zuen garrantzi bera izan. Oiartzun bezalako tokietan, burdinola kopuru handi batekin, basoak eskaintzen zituen produktuekiko eskaera agerikoa zen, bereziki ikatza egiteko edo arragoetarako egurra lortze aldera. Baziren, halaber, oihanean beren premiei erantzuteko gaiak topatu zituzten beste jarduera batzuk; ontzigintzak, eraikuntzak eta abeltzaintzak ere basoa oinarrizko helduleku izan zuten. Baliabide-iturri preziatu bihurtuta, aurreko mendeetako gizartea inguru horretara estuki lotuta ageri zaigu. Anitz jende eta ogibideren lan-esparru zen heinean, halako eremu batek presio nabarmena jasan zuen, arautua zein arautu gabekoa. Esku hartze horiek hamaika ekintzatan gorpuztu ziren, legez kanpoko zuhaitz mozketak edo gehiegizko lepatzeak, besteak beste. Egoera hori dela eta, ez zen ezohikoa suteak sortzea, naturalak zein gizakiak sortuak, nahigabe edo propio eragindakoak.
ETEnGAbEKO ARDURA Beste leku batzuetako dokumentazioak ere Oiartzunen edo oiartzuarren eta suteen arteko loturak islatzen ditu. Errenteriako udal aktek, adibidez, bere mendietan Bailarako hainbat auzok sortutako erreketen berri ematen digute, hala nola 1611n Migel Bidarte ikazkinak sortutakoa, Frantzisko Arpidek 1647an burututakoa edo geroago, 1691 eta 1705ean egindakoak. Oiartzungo udalbatzaren erregistroetan, erreketen berriak ugariak dira. Etxeek, elizak edo bestelako eraikinek pairatutakoak ditugu: Añarbe etxea 1658an, Igartza, Azkue eta Maritxonea etxeak 1697an edo elizako koruan 1707an.
46 | HISTORIA
1707ko abenduan udalbatzak mandatu bat eman zuen udaletxeko geleten lasto, ale, gari, egur eta bestelako trasteak sartzea debekatuz eta une hartan zeudenak kentzeko agindua emanez. Ez da harritzekoa udal-agintarien ardura etengabea izatea eta hainbat pauso finkatuta egotea. Beste hainbat gertakarirekin lez, ezkilak edo kanpaiak ziren suaren berri emateko tresnak (1678, 1683 eta 1691n dakusagu). Aditu orduko jendea elkartzen zen, sutea zegoen lekura joateko. Komunitateko partaideek betebehar hori barneratua zuten eta udalbatzak, ardura horretan zebiltzanei askaria eta freskagarria emateko obligazioa zuen.
Suteen kontua aintzat hartzeko gaia zen heinean, udal-ordenantzek haien aurka egiteko neurriak bildu zituzten; hedatuena, ezbairik gabe, garrak amatatzeko gai moduan sagardoa etea ardoa erabiltzean zetzan. Oiartzungo kasuan Elizaldeko iturria funtzio horretara bideratu zen; are gehiago, 1695ean beste inolako erabilerarik ez izatea adostu zen. Auzunean gertatutako suteen aurka bideratuta egongo zen, gertura.
Aktek mendietan jazotako suteei buruz dakarten lehenengo datua 1665ekoa da. Apirileko idatzi batek Borrokazelaieta eremuan izandakoaren berri ematen digu, herri-larretan jazotakoa. Sutea ezin izan zen segituan itzuli; aitzitik, azkar asko hedatu zen. Eremu zabal bati kalte egin zion, eta besteak beste, ametz ugari erre zituen.
1686an Iturrola eta Zumalikarreta artean eta Fagolako saroian gertatu ziren bi suteen informazio zehatzagoa dakarte. Lehenengoan 70 zuhaitz -lepatu eta 16 ipinabartu erre ziren; bigarrenean, berriz, 17 lepatu. Urte batzuk beranduago Beotegin gertatutako sutean, aldiz, lepatu eta enborrei dagokionez, 20 ez beste guztiak kiskalita gelditu ziren, kalteak 180 errealetan baloratuz. Erretako lursailak, aldiz, bi golde edo uztaldiko tamaina zuen, 0,62 hektarea gutxi gorabehera.
Errudunak eta zigorrak Suteen kalteak balioztatu eta erantzuleak topatzeko asmoz, udal-gobernuek beren taktikak abian jarri zituzten. Horretarako, justiziak frogantzak egin eta lekukotzak hartzeko ardura zuen. Aipatu ditugun 1686ko bi suteei buruzko informazioa hartzeko, auzoak atxilotzea adostu zen (“se haga cautura de todos los circunbecinos de los parajes arriua dichos”); 1693an, berriz, susmagarri zirenak atxilotzea erabaki zen (“llamar y prender a los indiçiados”). Ikazkinak ziren horrelako jazoerak sortzen zituztenetako batzuk: txondorra egin eta hau zaintzen zuten bitartean, txinparta batek inguruan jo zezakeen, suari bidea irekiz. Baina ez ziren erantzule bakarrak; abeltzainen jardunak ere ondorio horiek ekarri zituen. Horren lekuko dugu Hamabiaritzetan eta Beobieta artean Sebastian Oiartzabali eta Martin Bengoetxeari 1697 urte erdialdean gertatu zitzaiena. Biek, 12-13 urteko morroi Joanes Bengoetxea lagun zutela, otadi zati txiki bati su eman zioten, azienda xehearentzako bazka sortzeko asmoz: “con prestesto de que huuiese un poco de pasto para el ganado menudo (...) dieron fuego a un poco de argomal”. Esku artetik ihes egin zien, suak ustekabean indar gehiago hartu eta beheranzko bidea hartu baitzuen. Beharginek izan zezaketen arduraz gain, suteen kontua kontzientzia txarreko jendearen ekimenak ziruditen, giroa lagun zutela sortutakoak. Arbide eta Oiartzabal inguruetan nahita piztutako suteak hori islatzen du, hego haizea zebilela piztu baitzen: “alguna persona de mala conciencia auía dado fuego y yncendió a la juridizión d´este valle junto Arbide y Oyarzabal, que con la violençia y rigor de los vientos solanos peligrauan los montes y casas...”.
1705eko otsailean egin zen galdeketan egilearen nondik norakoak ez daude oso argi, baina Pedro Altamira 29 urteko ikazkin oiartzuarraren esanek nahita eragindako gertakari baten aurrean gaudela aditzera ematen dute. Hark zioenez, lanean zebilen lekutik “hiruzpalau moskete tirora”, kapusaia soinean zeraman gizon ezezagun bat inguruari su ematen ikusi zuen. Altamiraren erreakzioa tipo horri garrasi egitea izan zen, kargu hartuz eta haren aurkako biraoak botaz: “vio a vn onbre con ropa de capussay y que estaua encendiendo fuego y le gritó al tal ombre maldiciéndole, pero no conoció al sugeto”. Erantzulea topatzea ez zen beti samurra izaten: 1691ko otsailean Arbide eta Oiartzabal arteko sutean edo 1693ko uztailean Barkardaztegi errotatik gora sortutakoan, zailtasunak agerian geratzen dira. Adibiderik azpimarragarriena Iturrola ondoko mendietan kiskali ziren haritzei buruzko 1705eko galdeketa dugu. 25 lekukoetatik seik bakarrik eman zuten nolabaiteko informazioa, laurdenak bain gutxiagok, alegia, baina datuak askoz urriagoak izan ziren.
Errudunei hainbat zigor mota ezartzen zitzaizkien: axolagabekeria hutsez jokatzen zutenei (Jose eta Juan Perez Isasa ikazkinei Txaradin gertatu bezala), isun batez gain haritz-mintegi bat egiteko ardura ezarri zitzaien 1687an. 1696ko maiatzaren 19an hartutako erabakien artean, hau hartu zen: udal-mendiei su emango zion pertsona orori heriotza zigorra ezarriko zitzaion, erreinuko legeetan adostutakoa jarraituz. Erretako egurra edo sutearen ondoren kalterik gabe geratzen zen zura aprobetxatzen zen. 1687an Txaradin erre ziren ikatz-egur zamak, adibidez, enkantean atera ziren. Beren bizitzan gertu eta eskura zituzten oihan, zuhaitz eta bertako fruitu eta animaliek gurean baino protagonismo zuzenagoa zuten.
n IAGO IRIXOA. Ereiten
HISTORIA | 47
Oiartzundik Gordailura, gure historia mantentzeko
Garmendi baserriko dolarearen lekualdatzea
Oiartzungo Udalak 2021. urteko apirilean Iturriotz auzoko Garmendi baserriko XVI. mendeko dolarea dohaintzan eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuari. Historia eta ibilbide luzea du dolare horrek: 1994an jaso zuen Udalak Garmendiko dolarea dohaintzan, Iragorri familiaren eskutik, Garmendi baserriko eraberritze lanetan dolarearen egitura aurkitu zenean. Ordutik udal biltegian egon da babespean objektu historiko hori.
© Goiatz Labandibar.
48 | HISTORIA
2021eko martxoaren 12a mugarri izan da egitura horren historian, Oiartzungo Ibarreko udal biltegitik Irungo Gordailura eraman dutelako azkenean, dolarea gordetzea merezi duen objektu historikoa izanik. Lekualdaketa ikuskatzen hainbat erakundetako kide izan ziren: Iosune Cousillas Kultura zinegotzia, dolarea biltegiratu zuen Joxe Kruz Ezeiza Kaxka, Garmendiko Iragorri Gaztañaga familiako hiru senide: Josebe, Jose Inazio eta Mailu. Gordailutik, berriz, Xabier Kerexeta eta Suberri Matelo (Aranzadi Zientzia Elkartea), bai eta etnografia- eta kontserbazio-bekadunak ere, Itziar Gutierrez eta Itsaso Labari hurrenez hurren. Izan ere, egun hori berezia zen, ez baita ohikoa XVI. mendeko dolare bat Gordailura eramatea. Egia osoa esatera, gazteentzat, baita kultur ondarean murgiltzen ari direnentzat ere, halako egitura ikustea berebiziko esperientzia izan da.
© Goiatz Labandibar.
Gordailua, historiaren babesleku. Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dagoen biltegia. Irunen dago kokatua, eta punta-puntako teknologia baliatzen du iraganeko objektuak etorkizuneko belaunaldientzat kontserbatu ahal izateko. Bertan gordetzen dira Aldundiak berak dituen bilduma etnografiko, historiko eta artistikoak (40.000 objektutik gora). Horretaz gain, San Telmo Museoaren funtsak (30.000 pieza inguru) eta hainbat fundazio eta artista gipuzkoarren artelanak ere bai. Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako arkeologia bildumak ere bertan gordetzen dira: 11.000 kaxa.
2011. urtean ireki zituen Gordailuak ateak, aurretik Gipuzkoako hainbat biltegitan sakabanatuta gordetzen ziren bildumak modu bateratuan jasotzeko helburu finkoarekin. Material hori guztia kudeatzeko, errestaurazio tailerrak eta biltegi anitzek osatzen dute eraikina. Hala ere, Gordailua ez da biltegi sinple bat, Gipuzkoako ondare higigarriaren ikerketa eta gizarteratzea ahalbidetzen duen zentroa da. Zentzu horretan, beste edozein museoren helburuak ditu; erakustokirik ez du, ordea, eta hemendik uzten dira piezak maileguan hainbat museo eta erakusketatarako. Hori dela eta, Garmendiko dolarearentzako leku aproposa zela adostu zen duela urte pare bat, Oiartzungo ondarearen alorrean aditu zenbaitekin eginiko bilera anitzetan. Beraz, dolarea Gordailura eramateko prozesua abian jarri da, pandemia ere tarteko, eta azkenean aurten dolareari
Gordailuan lekua egin eta bertaratu da. Egokitzapen prozesua ez da bukatu; alderantziz: hain elementu handia eta konplexua (hainbat piezak osatuta) izanik, orain ekingo zaio.
Garmendiko dolarea, ikerlarien eskura. Beraz, Gutxienez 500 urte Garmendi baserriko pareten artean kokatuta egotetik bere bizitzaren bigarren etapa hau Gordailuko biltegian pasako dute dolarea osatzen duten habeek.
Hala ere, Gordailua barnean biltegiratuta egoteko objektu batek egin behar duen ibilbidea ez da makala. Lehenik objektua anoxia prozesutik pasa behar da, hau da, objektua organikoa bada (egurra, papera, larrua, etab.) intsektu xilofagoez, mikroorganismoez, onddoez eta halakoez desinfektatzeko prozesua pasa behar du. Horrela objektua biltegira “garbi” sartzen dela bermatzen da. Hori osatzeko erregistro fitxa bat egiten zaio: argazkiak, deskribapenak, kontserbazio egoera… informazio horrekin guztiarekin etorkizunean ikerketak egin ahal izatea ahalbidetzen da. Kasu honetan, dolarea osatzen duten elementu guztiek behar dute fitxa bana, dagokien kontserbazio-txostena barne. Zer nolako ikerketak egin ahal dira Garmendiko dolarearekin? Gipuzkoan eta orokorrean inguruan ez dira oso ugariak ongi kontserbaturiko dolareen egiturak; ezagunena Igartubeiti baserrikoa bada ere (Ezkio-Itsaso), badira beste dolare batzuk, baina ez Garmendikoa bezain oso-
HISTORIA | 49
ki kontserbaturikoak, eta hain gutxi XVI. mendeko bukaerakoak, Igartubeitikoaren eboluzio eta XVII.ean zabaltzen hasitako dolare “barrokoen” arteko trantsiziokoak. Hori dela eta, tipologikoki ikertzeko eta konparazioak egiteko oso baliagarria da.
© Suberri Matelo.
© Suberri Matelo.
Gipuzkoa eta sagardogintza estu lotuta daudela esan beharrik ez dago. Gainera, Gordailuaren helburua gure lurraldeko historiako testigantzak ongi jasotzea denez, ondorioztatu dezakegu Gordailuko funtsetan badaudela sagardogintzarekin loturiko bestelako objektuak: sagardo botilei kortxoak jartzeko makinak, upelak, sagardoa garraiatzeko garrale edo karreto-barrikak, beste dolareetako hainbat zati… horiekin guztiekin sagardo produkzioaren iragana ongi irudikatua dagoela esan dezakegu, eta orain, Garmendiko dolareari esker, are hobeto. Dena den, sagardogintzari loturikoak ez dira ondare honek ahalbidetzen dituen ikerketa bakarrak. Esaterako, habeetako zuraren analisiak ere egin daitezke, besteak beste dendrokronologia (enborren adinaren azterketa) erabilita. Europa osoko egurren datu-base bat osatzen ari da. Horri esker, gero eta zehatzago jakin dezakegu nongo egurrak noiz ebaki eta non eta noiz erabili ziren, noski zein espezie eta azpiespezietakoak diren jakiteaz gain. Aspaldi honetan teknika hori euskal baserriaren ikerketetarako datu oso aberasgarria ematen ari da.
Ikerketa askoren bazka izan daiteke, bada, dolarea. Baina gogoratu behar dugu etorkizunean erakusgarri jartzeko ere baliatu daitekeela, museo edo erakusketa batean, besteak beste: dolareen tipologiak direla, sagardogintza dela, zuraren erabilera dela, baserrien eboluzioa dela, XVI. mendeko euskal historia dela… Ondarea, are ondareago bihurtuta, gipuzkoar diren eta ez diren guztien eskura, Iragorri familiaren eta Oiartzungo Udalaren eskuzabaltasunari esker!
n Xabier Kerexeta Erro Suberri Matelo Mitxelena
50 | HISTORIA
Irazusta Irigoien familiaren hainbat historia eta agiri Txomin Irazusta, urte gehienak Bartzelonan pasa eta gero, lanetik erretiratu eta Xabalera (Arpideniara) etorri zaigu bizitzera. Etxea amaren aldetik jaso zuen eta beti kontserbatu du, nahiz eta urte askotan hutsik egon. Xabaleko kafetegia dela medio, ezagutzeko aukera izan dugu, eta esan behar da oso bizitza interesgarria izan duen gizona dela. Gainera, ikasketaz ingeniaria bada ere, gustukoa du historia, eta jasoak ditu inguruko hainbat historia, batez ere gerra garaikoak. Txominen aita, Bonifazio Irazusta Arbide, errenteriarra zen, Gabierrotakoa, eta gerra aurretik hantxe bizi zen gurasoekin, Vicente Irazusta eta Vicenta Arbiderekin, Vicentaenea etxean, Nafarroa ibilbidean, gasolindegi txikitik berrogei bat metrora.
Vicenteri Indianoa deitzen zioten, beste asko bezala, Ameriketara joan baitzen, 1880an, oso gazte zelarik. Lehenengo urteetan Kalifornian eta Brasilen ibili zen, lan on bat topatu ezinik, baina azkenean negozio bikaina jarri zuen Argentinan. Izan ere, gobernuak egun batean zaldi gainean inguratu zitekeen lur eremua ematen zien kolonoei, eta beste batekin elkartuta, bata bestearen ondoan zeuden bi eremu eder hartu zituzten. Han, bertako indioek uztaren erdiaren truke lan eginda, sekulako esne behi saldoak eta baratze sailak ustiatzea lortu zuten. Hala ere, 32 urterekin negozioaren erdia lagunari saldu, eta herrira itzuli zen, lanik egin gabe bizitzeko adina diru ekarrita. Hemen, Aldakoko alaba zen Vicenta Arbiderekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten Ramoni eta Bonifazio.
dearen berri, Frankoren kontrarioen izenekin osatutako zerrenda beltzak pasa baitzizkioten. Hori zela eta, Beorlegiren soldaduek Irazusta familiako gizasemeak etxetik atera eta baratzeko hormaren kontra jarri zituzten fusilatzeko pelotoiaren aurrean: Bonifazio; bere aita, Vicente; Marino Bermejo, koinatua, eta horren anaia, Karmelo Bermejo. Tiro egiteko prest zeudenean, ordea, obus bat erori zen bertan, San Markosetik errepublikazaleek botea, eta pelotoiko sarjentuari belarria erauzteaz gain, izugarrizko kaosa sortu zen, eta zalaparta aprobetxatuz, ihesi joan ziren denak.
Eta Irun erori ondoren, nazionalek Errenteria hartu zutenean, Beorleguik bazuen herriko jen-
Ezkutatu ondoren, aitak idealik ba ote zuen galdetu zion Bonifaziori, eta semeak baietz erantzun. Orduan joateko esan zion, idealak jarraitzeko, eta hala egin zuen. Armadan izena eman eta gerra bukaeran komandantea izatera iritsi zen. Frontean batetik bestera ibili zen, poliki-poliki atzera eginez, Intxortan, Bilbon, Laredon… Bai-
1936an, bada, Bonifazio 27 urteko gizon sendoa zen, handia, ehun kilotik gorakoa; EAJ alderdikoa zen eta garai hartan Banco Vizcayan zegoen zuzendaririk gazteena. Uztailean, ordea, gerra piztu zen, eta Beorlegui Gipuzkoara iritsi zenean, bankuko zuzendari orokorrak aginduta, Bonifazio Bilbora joan zen Errenteriako sukurtsaleko diru eta paper guztiak entregatzera, baina berriro herrira bueltatu zen.
Bitxikeria moduan esan behar da Bermejotarrek, berez, Gorria zutela abizena, baina aspalditik Bermejo jarria zutela administrazioko hainbat lan lortu ahal izateko.
HISTORIA | 51
na han bukatu ziren euskaldun haien itxaropen guztiak, eta Bonifaziok Duesoko kartzelan bukatu zuen, Santoñan. Epaitu zutenean ez zituen 70 kilo pisatzen, eta epaiketan bi A jaso zituen: Adicto al régimen eta Absuelto, nazionalen armadan baliagarriagoa izango zelakoan. Horrela, bada, gerra bukatu arte Zaragozan eduki zuten, Casetasen, hango automobil parkea administratzen. Gerra bukatu zen, baina epaiketan herritik 300 kilometrora bizitzera kondenatu zuten. Hori zela eta, bankuko zuzendari orokorrak, Jose Maria Agirrek, Leongo herri txiki bateko sukurtsalean eskaini zion lana, baina aukera txarra iruditu zitzaion, eta, gainera, erabaki hori andregaiarekin batera hartu behar zuen.
52 | HISTORIA
Bonifazioren andregaia, Luisa Irigoien, Txominen ama izango zena, oiartzuarra zen. Luisaren aita, Valeriano Irigoien, exkerrenekoen kastakoa, gazte hil zen, ehizara joan zen batean hoztu eta pulmoniaz gaixotuta. Emaztea, Anastasia Larrañaga Urbieta, bost seme-alaba zituela geratu zen alargun, baina aurrera egin behar zela eta, San Juan kaleko etxebizitza saldu eta ahizparen laguntzarekin Arpidenia (Xabale) etxea erosi zuen ostatua jartzeko asmoarekin. 1917an, sekulako obra egin ondoren, ostatua zabaldu zuten, eta ez nolanahikoa.
Argazkian Anastasia bere bost seme-alabekin: Zaharrenetik hasita, Anixeta, Domingo eta Luisa zutik eta Jose Manuel eta Maria Teresa eserita. Atzean, erdian, Sebastiana ahizpa, eta ezker eskuin ostatuko bi langile, ezkerrekoa Kontxesi Irigoien, Sagartzazuko lehengusu txikia. Domingok, apaiz joan zenean, berarekin eraman zituen Maria Teresa, arreba, eta Kontxesi, lehengusu txikia. Argazkia 1918. urte ingurukoa bada ere nire urteen bueltan zabiltzatenek gogoan izango duzue Anixeta, Sorondoren emaztea, Xabaleko balkoian.
Hemen, ostatuaren kalitatea frogatzen duten hiru dokumentu:
Lehenengoan Pikabearen omenez egindako bazkaria agertzen da, Pikabeak ordaindu baitzuen urte hartako jaietan inauguratu zen Mendibururen estatua, eta, horretaz gain, Oiartzungo seme kuttuna izendatu zuten. Bigarrena 1926ko festetako menua. Ba al dago hobetzerik? Hirugarrena, berriz, Oiartzungo gida batean agertzen den propaganda da, 1927koa.
Beraz, negozio polita jarri zuten Oiartzungo plazan, baina gerra iritsi zenean, sufritzea tokatu zitzaien Irigoiendarrei ere. Hasteko, Beorlegui koronelak Arpidenian hartu zuen ostatu, eta bertan egon zen bitartean, Txominen amonak tximinia gaineko kebidean apaingarri moduan zituen bi pistola desagertu ziren, beste gauzen artean. Gainera, Oiartzungo ostatu onenean egoteak ez zion bihotza samurtu Beorleguiri, eta bertakoak EAJkoak zirenez, inongo errukirik gabe Jose Manuel eta bere osaba apaiza, Jose Domingo Larrañaga, atxilotu eta Iruñeko San Kristobal espetxera eraman zituzten preso. Osabak, 15.000 pezetako isuna ordainduta, lortu zuen libre ateratzea, Joxe Manueli, ordea, 24 urteko gazteari, 1936ko azaroaren 14an libre geratzen zela sinarazi zioten, baina kamioi batean sartu ondoren, HISTORIA | 53
nonbait fusilatu zuten, zuloren batean lurperatu eta harrezkero sekula ez du berririk izan familiak. Eta bizitzaren paradoxen adierazle daukazue honako dokumentu hau; izan ere, Joxe Manuelek agiri bat sinatu zuen 20 urterekin, jakinarazteko, atzerrira edo ateraz gero, kristau moduan lurperatua izan nahi zuela, hau da, Kanposantuan. Hurrengo argazkian Domund eguneko prozesio batean agertzen da eskuinaldean, 1929an.
Luisa, berriz, irakaslea zen, eta beste bi emakumerekin batera garai hartarako nahiko aurrerakoia zen ikastetxe misto baten ardura eramaten zuen Donostian, Jeneral Etxague kalean, 7. zenbakian. Bi irakasle horiek, Egurrolatarrak, altuak zirenez eta Luisa txikixeagoa, las íes y el punto deitzen zieten ikasleek. Argazkian ikus daitezke hirurak, aski dotoreak, cloché kapela jantzia dutelarik. Luisak ere gorriak ikusi zituen; izan ere, Iruñeko Espetxe Probintzialera eraman zuten Oiartzungo Maritxu Erauskinekin batera, arma trafikoaz eta errepublikanoentzat arropa jasotzeaz akusatuak. Iruñeko Gobernu Militarrean epaitu zituzten, eta abendu hasieran libre geratu baziren ere, kanpoan furgoneta bat zuten zain, nonbaitera eraman eta fusilatzeko asmoarekin, horrelakoetan ohi zuten bezala. Baina epaimahaian ba omen zegoen militar bat Luisari begirik kentzen ez ziona. Kontua da militarraren alaba Luisaren ikaslea izandakoa zela, militarra Donostian bizi izan zen bitartean, eta alabak jakin zuenean Luisa atxilotuta zegoela, ezin zuen sinistu, eta aitari behin eta berriro esaten omen zion ezinezkoa zela Luisa arma kontuetan sartua egotea. Horrela, bada, militar horrek taxi bat eskatu zuen, eta helbide bat eman zien Otsagabian ezkutatzeko. Bi emakumeak, taxia hartuta, Iruñeko hotel batera joan ziren, gaua pasatzera, Luisak bere osaba Jose Domingo agurtu nahi baitzuen. Izan ere, osaba San Kristobaletik Iruñeko Seminariora eraman zuten, eta han ere atxilotu moduan bazegoen ere, baimena eskatuta atera zitekeen hirira. Beraz, hurrengo egunean osaba agurtuta, La Roncalesa hartu eta Otsagabira joan ziren. Jose Domingok atxilotua egon zen garaian idatzi zuen egunkarian zuzenean Gasteizera joan zirela esaten badu ere, Otsagabian denbora luzea eman zuten biak, horrela kontatu baitzion behin baino gehiagotan Luisak Txomin semeari, eta, froga moduan hemen duzue Luisari han atera zioten argazkia, Zaraitzu bailarako jantzia soi-
54 | HISTORIA
Bartzelonan Errenteriako Laboratorios Carasa etxeko produktuak saltzen aritu zen Bonifazio, bizimodua aurrera ateratzeko, enpresa horrek Bartzelonako Ronda de San Pedro kalean denda jarri zuela aprobetxatuz. Hala eta guztiz ere, ez zituzten beren idealak alde batera utzi, eta alderdiarekin adostuta, Bartzelonako etxebizitza klandestinitatean bizi ziren pertsona askoren azken geltokia izan zen urte askotan, 50eko hamarkadan batez ere. Bertara anarkistak, komunistak eta beste hainbat alderditako jendea iristen zen, eta han egun batzuk gordeta egon ondoren, dokumentu faltsuekin Ameriketara bidaltzen zituzten Conte Grande eta Conte Biancamano transatlantikoetan, hau da, Genovatik Bartzelonara eta handik Mexiko eta Hego Amerikarako ibilbidea egiten zuten transatlantikoetan. Bi seme izan zituzten: Txomin eta Luis Mari, eta biak Euskal Herrian jaio ziren, hori baitzen gurasoen nahia. Horretarako, Luisa Gabierrotako etxera etorri zen lehenengoaz erditzera, eta handik urte pare batera, bigarren semea izatera Oiartzunera, gauzak lasaixeago zeuden eta.
nean daramala. Gainera, esan digutenez, argazki hori Gorzan aterea omen da (Güesa), beharbada herri horretako maistra, Camino Oscoz, 1936ko abuztuan faxistek torturatu eta bortxatu ondoren, fusilatu eta Urbasan Pilatosen balkoitik amildu zutena, gogoan izateko.
Ama irakaslea zenez, umeek etxean ikasi zuten irakurtzen, idazten, matematika pixka bat eta abar. Eta zazpi urte bete arte eskolara joan ez baziren ere, hasi zirenean gehienek baino gehiago zekiten; hala ere, izan zuten zer ikasia, etxean euskara hutsean aritzen zirenez, erdaraz lau hitz besterik ez baitzekiten.
Hilabete dezente pasatu ondoren, Maritxuk Frantzia aldera joatea erabaki zuen, Toursera, eta Luisa, berriz, Gasteizen ezkutatu zen Agustina Oyarzabalen etxean, emakume hori Gasteizera ezkondu zen oiartzuarra baitzen.
Bonifazio, gerra bukatzean, Gasteizera joan zen, andregaia ezkutatzen zen etxera, eta ikusirik 300 kilometroko urruntzearekin aukera hurbilenak Leon eta Zaragoza zirela, Gasteizen bertan ezkontzea eta Bartzelonara joatea erabaki zuten. Baina ez ziren edozein apaizez fidatzen eta Luisaren anaiari deitzea pentsatu zuten. Domingok aukera batzuk kontuan hartu ondoren Estibalitzen ezkondu zituen, eta, garai tristeak baziren ere, bikoteak ezkontzako oroitzapen bat eduki nahi zuenez, argazkia ateratzeko denbora hartu zuten, eta eztei gaua trenean pasa zuten. HISTORIA | 55
Gerra ondorengo lehenengo urteetako tentsioa desagertu zenean, udaro Oiartzun aldera etortzen hasi ziren, nahiz eta Bonifaziok egun batzuk baino ez zituen pasatzen. Gero, semeak koskortu zirenean, ehiza garaian ere etortzen ziren Etxalar eta Ultzama aldera, Txominen aitak zaletasun ikaragarria baitzuen.
Eta artikulu hasieran esan dugu Txominek ere oso bizimodu interesgarria izan duela; beraz, gehiegi luzatu gabe, berak bizitutako esperientzia batzuk kontatuko ditugu. Batxilergo osoa apaiz eta fraideetan ikasi zuen, Bartzelonako San Miguel Ikastetxean. Ikasle ona izan zen, baina bihurri samarra ere bai. Kiroletan, berriz, “el vasco de goma” deitzen zioten, aurrean potroa, plintoa edo edozer jarrita ere, beti pasatzen baitzen airean denen gainetik. Hamalau urterekin, baina, barrabaskeria franko egin zituzten berak eta bere lagun mina zen Gustavok, eta bitan egon ziren eskolatik botatzeko zorian. Izan ere, kimika ikasten ari zirela, bolbora fabrikatzea lortu zuten, eta Gustavorekin drogerietan osagaiak erosita, txorizoen tamainako petardo handiak egiten zituzten. Gero tranbiaren ibilbidean jarri, eskolaren inguruan, eta tranbia pasatzean, izugarrizko eztanda eta kea sortzen zen. Brigada sozialekoak eskolara ere joan omen ziren galdezka, nor izan zitezkeen jakin nahian, eta zuzendariak berak ez zekiela ezer esan ondoren, Gustavo eta Txomin deitu zituen bulegora. Hura izan zen ikastetxetik botatzeko lehenengo abisua. Beste batean, berriz, inguruko eliza batean eskopeta zaharrak eta balak aurkitu zituzten Gustavok eta biek, elizako kontrahorma batek zuen hutsunearen barruan gerran abandonatuak. Hartu zituzten balak, eta eskolako sukaldean ekonomikak oihalak eta zintzilik jartzeko izaten duen hodi metalikoa askatu zuten, polbora eta bala bertan sartzeko; gero tako batekin estutu eta su eman ziotenean, lehertu eta handik ateratako bala zuzendariaren bulegoko leihotik sartu eta horman itsatsia geratu zen. Azken bihurrikeria izan zen.
Unibertsitatea bukatu zuenean, berriz, Ingeniari titulua atera orduko, Martinez Cutillasen Española de Montajes Metalicos enpresan hasi zen lanean, eta lanagatik beti bidaiatzen aritzen zenez, etxean el hombre de la maleta esaten zioten. 1969an Aaiunen egon zen, Sahara Espainiaren menpe zegoenean, fosfatoak garraiatzeko 115 kilometroko zintan lanean, munduko zinta luzeenean. Potentzia izugarria zuen zinta horren bukaera muntatzen aritu zi-
56 | HISTORIA
ren, bi itsas milia luze zen pantalan bat egin zuten fosfatoa zuzenean itsasontzietara eramateko.
Gero Marokon ibili zen, handik Tunisiara, Aljeriara, Libiara. Libian arma motzak egiteko lantegi bat muntatu zuten, hegoaldean, Tripolitik 200 kilometrora. Basamortu hartan goizeko zazpietan 2o C egiten zituen, hamaiketan 30o eta ordu bietan 50o. Langileak erotu egiten ziren aldaketa horiekin. Inaugurazioan Gadafi ezagutzeko aukera izan zuten.
Aljeriatik Zahara de los Atunesera (Cadiz) gasa zekarren hoditeria egin zutenean ere Txomin ibili zen erregaia ponpatzeko bi estazio garrantzitsuenak egiten, bat Atlas mendikatea gainditzeko eta bestea Mediterraneoa zeharkatzeko. Hego Amerikan ere lan asko egin zuen, Venezuelan, Kolonbian, Mexikon, Txilen… Batez ere, lantegi kimikoak, metalurgikoak edo industrialak muntatzen. Behin Venezuelako inbertsio talde batek porlana egiteko planta oso bat erosi zuen Ohion (AEB). Txatarrera botatzeko desegina zegoen, prozesua urik gabe egiten zuten planta modernoagoak asmatu baitzituzten. Handik eraman eta Sararen muntatu behar zuten, Venezuelako Lara Estatuan, Caracasetik 400 bat kilometro mendebaldera. Txomin eta bi arduradun baino ez zeuden, eta kontratatu behar zituzten langileak altura handietan ibili behar zutenez, lan egiteko prest zeudenei proba moduan zera esaten omen zieten: hartu matxetea, igo palmera hartara eta ekarri koko hura. Planta oihanaren erdian montatu behar zuten, eta hasteko ehun metroko hormigoizko pista bat egin zuten pieza asko zuzentzeko, martimuilo batekin zapalduz. Handik Larako hiriburura, joaten ziren lotara, Barquisimetora, hirurogeita hamar bat kilometrora zegoen bulego batera, baina batzuetan obran bertan geratu behar zutenez, lurrez egindako txaboletan egiten zuten lo, palmera hostoekin egindako teilatu azpian. Han noizean behin zortzi metroko boak ikusten zituzten eta hogei zentimetroko diametroa dutenez, edozer irensteko gauza dira.
Beste batean, Martinez Cutillas enpresariak Panamara eraman zuen Txomin, han erosi zuen uhartera argindarra eta ura eraman behar baitzuen kostatik. Uhartea txikia zen, bi edo hiru km. luzeran eta bat zabaleran. Eta han ibili ziren kableak eta ur hodiak polibinilozko hodi handietan sartzen eta hormigoiarekin itsas azpian itsasten. Enpresariak sekulako finka egin zuen Panaman, eta bertan elkartzen ziren, bera; Torrijos jenerala, Panamako presidentea; Siro Febres, Venezuelako apostoluetako bat, hau da, Venezuelako hamabi enpresari indartsuenetako bat eta Felipe Gonzalez, Espainiako presidentea, besteak beste, eta egunez sekulako negozioak egin ondoren, gauez festa izugarriak, Erromako enperadoreen pare. Eta ez zen diru faltagatik izango, Franco hil ondoren ere berdin -berdin jarraitzen baitzuten hurrengo gobernuek obra erraldoi horiengatik komisioak kobratzen.
1980an enpresa hori utzi eta italiar batzuekin hasi zen lanean, garraiatzeko elementuak, zintak eta abar fabrikatzen, muntatzen eta martxan jartzen. Horiekin ere lan dezente egin zuen. Behin Galizian obusak egiteko planta bat egin zuten Alumino Galicia enpresarentzat. Muntatu eta martxan jarri zuten. Urte haietan Iran eta Iraken arteko gerra puri-purian zegoen, eta Txominek berak ikusi zuen nola ateratzen ziren linea beretik obus berdeak eta urdinak. Kolore batekoak Iranentzat eta beste kolorekoak Irakentzat, nahasketarik ez sortzeko.
Kontu gehiago ere baditu, noski, baina horiek beste baterako utziko ditugu. Bukatzeko, berriz, hemen itsasten dugu Pikabearen omenaldiaren harira Oiartzungo idazkariak idatzi zuen testua argazki pare batekin.
Homenaje a D. Rafael Picavea
El 6 de agosto (1922) se celebró en Oyarzun un homenaje en honor de su ilustre hijo Don Rafael Picavea Leguía. A este homenaje se adhirió el Ayuntamiento irunés, que envió una representación presidida por el Alcalde señor (Ricardo) Rodríguez y de la que formaban parte los señores Berástegui, Figueredo y Pedrós. El principal acto del homenaje consistió en la inauguración de la estatua levantada al insigne oyarzuarra Padre Mendiburu, de la Compañía de Jesús, cuyo monumento fue costeado por el señor Picavea y ejecutado por el escultor irunés Don Julio Echeandía, en los años que éste estuvo en Munich. El Alcalde de Oyarzun, señor Aguinagalde, entregó al señor Picavea una artística placa con su nombramiento de Hijo Predilecto del Valle. El monumento fue bendecido por el ilustre profesor y publicista Dr. Don Juan Zaragüeta, interviniendo como oradores, además del señor Picavea, los señores Don José Domingo Larrañaga, sacerdote de Oyarzun; un padre jesuita; Don Gregorio de Múgica, en representación de la sociedad Euskal-Esnalea, y Don Vicente Laffitte, en representación de la Exma. Diputación Provincial. El Ayuntamiento de Irún felicitó a Don Julio Echeandía, que en el acto de la inauguración estuvo acompañado por los iruneses señores de Vallet, Don Luis Rodriguez Gal, Don José Angel F. Casadevante, Don Gregorio y Don Gaspar Montes y Don José Carredano. Fue una simpática fiesta.
En la carta de gratitud por su asistencia al homenaje que dirigió al Ayuntamiento el señor Picavea, decía que en Irún se formó para la lucha por la vida.
Emilio Navas Labriano Oiartzungo Udaletxeko idazkaria (1918-1924) eta Irungoa (1924-1960) n Joxemari Iturriotz
HISTORIA | 57
Elizan zin egiteko mahaia Jubilatu ondoren Xabalera etorri zaigun Txomin Irazusta Irigoyen jauna ezagutzeko aukera izan dugu, eta esan behar da, urte gehienak kanpoan pasa baditu ere, berari esker jakin ditugula Oiartzunen gaineko hainbat kontu.
Bi apaiz izan dira Txominen etxean amaren aldetik, eta nortasun handikoak biak. Txominek biak ezagutu bazituen ere, hurbilena bere osaba Domingo izan zen. Apaiz joan zenean, Domingoren lehenengo destinoa Andoin izan zen, Nafarroaren mugan dagoen Arabako herri txiki bat, handik Mendarora eta Mendarotik Zumarragara. Andoinen zegoela harrapatu zuen gerrak, eta armada nazionalera eraman zuten kapilau lanak betetzera. Hala ere, ejertzitoak ez zuen lortu Domingo Irigoien makurraraztea, eta errebelde samarra izan zen beti.
Domingo 36ko gerran.
Jose Domingo txanpon bat aztertzen.
58 | HISTORIA
Zumarragako presbiteroa zela, Orbegozo enpresaria presionatzen ibili zen, Caceresetik trumilka etorri ziren langileentzat etxeak egiteko eskatzen baitzion behin eta berriro. Horrez gain, Gotzaintzaren eta gotzainen luxu eta handikeriaren kontra eskutitz bat sinatu zuen beste hirurehun bat apaizekin batera, eta, hori zela eta, Francok Andaluziara erbesteratu nahi izan zituen, baina azkenean bertan geratu ziren, eliztarrek eskutitz bat idatzi ziotelako Aita Santuari apostasiarekin mehatxatuz. Hala ere, pasaportea kendu zioten bolada luze baterako. Francok, gainera, errege ez bazen ere, Europako monarkiek zuten ahalmena zuen gotzainak aukeratzeko orduan, eta Vatikanoak gotzaina izateko Domingo Irigoyen hiru ternatan aurkeztu arren, Francok hiruretan atzera bota zuen. Bestalde, Domingok oso ongi ezagutzen zuen Euskal Herria eta bere historia, eta, gainera, zaletasun berezia jaso zuen bere osaba apaizarengandik: numismatika. Beraz, numismatiko aparta zenez, Madriletik behin baino gehiagotan deitzen zioten txanponen bat edo beste datatu ezinik zebiltzanean, eta kobratzen ez bazien
ere han egoten zen bitartean hotela ordaintzen zioten eta askotan lortzen zuen txanpon bat edo beste bere bildumarako. Bartzelonan izan zen Nazioarteko Numismatika Erakusketa batean ere bigarren saria jaso zuen Hego Ameriketako lau txanpon aurkeztuta. Hori zela eta, jendeak Domingok lortu zuen txanpon bildumaren ospea ikaragarri puztu zuen, eta iraultza zerga eskatzera iritsi ziren.
Bigarren apaiza Jose Domingo Larrañaga Urbieta zen (1875-1967), Domingoren osaba, Txominen amonaren anaia. Jose Domingok urte erdia pasa zuen atxilotua gerra garaian abertzale sutsua izateagatik, hilabete batzuk San Cristobal espetxean eta gainontzekoa Iruñeko seminarioak, baina atxilotu moduan. Jose Domingo heriotza zigorrarekin kondenatua bazuten ere, Iruñeko gotzainari esker, zigor hori saihestea lortu zuen. Hala ere, etxera bueltatzeko 15.000 pezetako isuna ordaindu behar zuen, eta preso askori, hainbat arrazoirengatik, isuna arindu zietenez, ahaleginak egin zituen berak ere gutxiago ordaintzeko, baina azkenean ez zioten xentimorik barkatu, eta familiaren laguntzarekin isuna oso-osorik ordaindu behar izan zuen. Herrira itzultzean, berriz, erregimenak jarritako apaizek baztertuta eduki zuten Larrañaga apaiza, baina ez zen erraz kikiltzen zen horietakoa, eta askotan kexatu zen horretaz. Azkenean, Gasteizko Gotzaindegira jo zuen, baina ikusita ez ziotela laguntzen Gotzaintzaren diziplinatik atera zen. Handik aurrera, ematen zituen elizkizunetatik eta familiak errentan zituen baserri batzuetatik bizi izan zen. Azken urteak, berriz, Zumarragan eman zituen; izan ere, Romero Keneditarren etxean arrebarekin bizi bazen ere, urteetan aurrera zihoazela eta, Domingoren arrebak, Anixetak, izeba hartu zuen bere etxean (Xabalen) eta Domingo apaizak Zumarragan bere osaba. Beraz, Zumarragan hilobiratuak daude Oiartzungo bi apaiz gerlariak.
Kontua da, Jose Domingo Larrañagak gauza franko utzi zituela idatzita, eta horien artean Oiartzungo San Esteban elizan zin egiteko erabiltzen zen mahaiaren informazioa dago. Txominek orri horiek pasa zizkigun, eta bertan Jose Domingok, Oiartzungo presbiteroa zenak, azaltzen digu zer gertatu zen elizako mahai harekin. Egia esan, testua 80 urte paseak zituela idatzi zuen, eta erabiltzen duen idazteko moduagatik, badirudi txantxetan ari dela, baina Txominek esaten digu oso apaiz serio eta zorrotza zela.
Badirudi zin egiteko ohitura hori gezurretan aritzea bezain zaharra dela. Horregatik Erdi Aroan ehundalako errituala asmatu zuten, ematen zen hitz horrek legezko balioa izan zezan. Gainera, aspaldiko ohitura germaniarrek esaten zuten horrelako zinak helburu horretarako egokituak zeuden elizetan egin behar zirela, hau da, zin egiteko elizetan, han ematen zen hitzak benetako sinesgarritasuna edukitzeko.
Euskal Herrian baditugu zin egiteko eliza batzuk, (iglesias juraderas) esate baterako, Larrabetzuko San Emeterio eta San Zeledonio eta Bermeoko Santa Eufemia eliza ospetsuak, bertan Gaztelako erregeek Bizkaiko Foruen zina egiten zuten eta. Baina Erdi Aroko ohitura horrek lotura handiagoa zuen sona handiko auzi korapilatsuekin, hilketekin eta abar. Zin ezagunena Burgosko Santa Gadea elizako zina da, nahiz eta kondairatik gehiago daukan egiatik baino. Kondairak esaten du Rodrigo Diaz de Vivarrek, el Cid izenarekin ezaguna zenak, zin egitera behartu zuela Leongo Alfontso VI.a, jakiteko ez zuela parte hartu beraren anaia zen Gaztelako Antso II.aren hilketan. Leongo erregeak zin egin zuen, baina horretara behartu izanagatik iraindua sentitu zenez, erbesteratu egin zuen Rodrigo.
Kondairak alde batera utzita, hemen bertan badugu horrelako adibiderik. 1475ean, esaterako, Pasaiako portuko istiluetan ehun bat hildako izan zirela eta, Donostiako, Oiartzungo eta Oreretako agintariek Probintziako Batzar Nagusien prokuradoreen aurrean Salamancako doktoreak ziren Juan de la Villak eta Gonzalo Garciak emandako epaiari zin egin behar izan zioten Bidaniko San Bartolome elizan. Dena dela, Errege-erregina Katolikoek 1505ean debekatu egin zuten ohitura hori, eta kargu bereziak hartzeko orduan eta epaiketetan bakarrik onartu zuten zina. Eta zin egiteko elizen adibide hurbilena bertan dugu, Oiartzungo eliza ere zin egiteko eliza baitzen, eta bertan egindako zin haien dokumenturik iritsi ez bazaigu ere, pentsatzen dugu ia ezinezkoa izango zela gezurretan aritzea. Izan ere, oso azal gogorra beharko litzateke epaimahai zorrotz baten aurrean gezurra esateko, jakinda, gainera, gezurretan harrapatuz gero urkabea inguruan zela. Eta horretaz gain, elizaren handitasunak pertsona txikiagotzeko duen ahalmena kontuan hartuta, eta elizako akustikarekin epai HISTORIA | 59
buruak erabiliko zituen hitz mehatxagarrien oihartzunak entzunda, iruditzen zaigu edozein kikiltzeko moduko egoera izango zela. Hala ere, dokumentu gutxi aurkitu ditugu gai honen inguruan, baina badirudi errituala oso solemnea zela, formula desberdinak erabiltzen zirela, eta erabiltzen ziren hitz izugarriei hiru aldiz egin behar zitzaiela zin, eskuin eskua ebanjelioen gainean jarrita eta epai buruak eskua liburuaren kontra eusten zion bitartean.
Baina non jartzen zuten ebanjelio liburua? Aldare gainean? Orain arte sekula entzun ez bagenuen ere badirudi zin egiteko elizetan bazegoela zin egiteko mahaia ere, eta mahi horrek, gainera, harrizkoa izan behar zuela. Irakurri bestela Jose Domingo Larrañagaren testua:
Mesa Juradera Desde que lo leí, no sé, no recuerdo en qué tratado ni de su autor, lo tengo presente que los juramentos que se deponían en las Iglesias juraderas se efectuaban sobre mesas de piedra. Ley consuetudinaria que honra sobremanera a aquellos nobles varones, nuestros venerados “gizones”. Esta Mesa juradera está venerando reliquias que tanto y tanto respetaron aquellos “gizones”, ¿subsiste acaso en Oyarzun? ¿Si? ¿No? ¿Podría darse con ella? ¿Qué tal es? ¿Es grande? ¿Es más bien pequeña? Vamos a ver si la encontramos, si la fortuna nos favorece. ¿Estará en la Iglesia? ¡Naturalmente! Si es mesa de la Iglesia juradera, si es prenda de la iglesia y la Iglesia dispone de ella, naturalmente la encontraremos en la Iglesia en alguna de sus dependencias. Vamos pues al atrio, comencemos primero por el atrio nuestras indagaciones. Aquí en el atrio no hacen falta miradas escrutadoras, no. Por cierto, bien reducido es el atrio de la Iglesia de Oyarzun; basta un simple golpe de vista, y este nos convence de que allí no hay mesa ni vestigio de Mesa juradera. En cambio lo que encontramos allí es una notable pieza de piedra, la pila de agua bendita ancestral, exornada de bajo relieves de factura vasca, que habrá servido en sus buenos tiempos de pila de Baptisterio de otra alguna Iglesia anterior a la actual. De modo que de la Mesa juradera… en el atrio nada, ni pío. A otra parte con la música. Mas no nos desalentemos por esto, no. Avancemos unos pocos pasos más, penetremos en la Iglesia, y ante todo quién no exclama aquí: ¡Bella Iglesia!, sí. ¡Bella iglesia!... La hermosa Iglesia del valle de Oyarzun… Airosa... Espaciosa... Majestuosa. Prosternémonos ante el Santísimo y con su venia prosigamos nuestra tarea, la búsqueda fallida en el atrio de la Mesa juradera. Subamos al presbiterio y este nos reserva el mismo resultado negativo del atrio… ¡Nada también! No es este, el presbiterio, ciertamente el lugar a propósito para tales piezas, ni para estos menesteres, no. Más abajo, a derecha e izquierda de la magnífica escalera de mármol blanco, a su paso para la sacristía, sí se ven dos mesas, pero ninguna de ellas la que buscamos; estas son de madera, y destinadas para descansar en ellas las andas de los Santos que se llevan en procesión. Otra vez… ¡Nada! Más abajo, en el primer cuerpo de la Iglesia, en el espacio comprendido por una fila simétrica de bancos, dividido por un paso central, gruesos, fuertes, robustos, como los “gizones” y sus hijos los “morroscos” de nuestras montañas, a los que van destinados.. ¡Nada de nada! ¿Aún más abajo? ¿En el espacio ocupado por una nutrida sillería destinada a las esposas de
60 | HISTORIA
los “gizones” y sus hijas? Una vez más. ¡Nada! En fin… ¿Entre la segunda serie de bancos y la Capilla?, Capilla que yo la conceptúo y la llamo Capilla vasca porque los titulares de sus altares laterales son vascos: San Ignacio y San Francisco Javier. Ni aquí, la Mesa juradera no aparece ni aquí. Pero no permitamos que se nos deprima el ánimo por lagunas y contrariedades de este género. Saturémoslo con fuerte carga de nuestra legendaria tenacidad vasca, inyectémosle una buena dosis de “vizcainía” vasca y digamos: ¡Arriba los corazones! Saturada así el alma, vamos raudos a la Sacristía, a realizar la última intentona. A la Sacristía, sí señor, a la Sacristía. Es la Sacristía un edificio espacioso, elegante y armonioso, en un todo con la estructura de la Iglesia, cuyo vestíbulo es. No bien entramos en ella, lo primero que vemos… ¡Tate, una mesa! ¡Santos Cielos, una mesa! Miramos y remiramos y… ¡De piedra! Una exclamación llena de satisfacción y complacencia escapa de nuestros labios y se plasma en el aire en un ¡Sí! formidable. ¡Es la misma, tiene que ser esta! ¡No puede ser otra que la Mesa juradera! En efecto, el lugar lo abona. Si esta mesa sólo fuera una mesa tosca, corriente, ordinaria, trivial y sin importancia, ¿cómo es posible que se aceptara y se tolerara su existencia en un local, el más grande, el más honorable y, después de la Casa del Señor, el más digno, sin ver en ella algo extraordinario? ¿No es cierto que lo tosco y trivial de la mesa no reza, no puede rezar con lo solemne de la Sacristía? ¿No es cierto que si el caso fuera posible, sin más, quedaría la Sacristía ridiculizada, desacreditada, desprestigiada? Luego antes de aceptar un absurdo, es justo reconocer que hay en la mesa algo extraordinario. Por otra parte no cabe duda que esta mesa, por el sitio que ocupa en la Sacristía, el punto más céntrico y distinguido de su salón, venía a ser un manantial inagotable de estorbos y extorsiones para el clero y el personal afecto a su servicio: es innegable. Ahora bien, ¿cómo unos y otros pueden soportar y hasta superar pacientemente todo el torrente de molestias e incomodidades que ello supone? ¿Cómo? Porque ven en ella algo, un algo superior que les inspira sincero y merecido culto, hermosa veneración. Sí, efectivamente es la Mesa que buscamos… la misma. No puede ser otra que la juradera. ¡Ahí es nada! ¡Santos Cielos! ¡La Mesa juradera de la Iglesia del Valle de Oyarzun! Recorrimos de pe a pa todo el perímetro de la Iglesia y sus dependencias y no encontramos otra mesa de piedra que la de la Sacristía. Es pues ella. ¡Describámosla! Estamos en 1884. Esta Mesa consta de dos piezas: pilastra y la hoja o lámina de piedra que descansa sobre la pilastra, la mesa propiamente dicha. Pilastra revestida de varios baños de pintura. Es la pilastra una columna esbelta tejida de varias molduras, gruesa, robusta, que sirve de base para descansar en ella la lámina de piedra. Esta pilastra mide aproximadamente 0,75 metros de alto. La Mesa. La propiamente mesa es una hoja de piedra de orillas redondeadas, y sin ser pizarrosa, dulce y endeble como la pizarra, muy lisa y pulida, de unos aproximadamente 2 metros de largo por 1,40 de ancho. Empotrado en el punto matemáticamente central de la Sacristía, hallose esta Mesa juradera expuesta, en exposición habitual como en un museo, al reconocimiento, al culto y a la veneración de toda la posteridad. ¿Qué menos podrá tributarse a tanto valor histórico, valor político-social como el que expresa nuestra Mesa juradera? ¿Qué menos a nuestra Mesa juradera que condensa en sus fósiles pliegues el alma, sí humilde y también recia y viril de nuestros “gizones”? ¡Loor a todos! Al cabildo eclesiástico y al cabildo del Valle. ¡Loor a todos!
HISTORIA | 61
Así siguieron las cosas por espacio de unos años. Al cabo de ellos, Don Manuel Gabino Sein, párroco de la Iglesia del Valle, planea la reforma de la Sacristía, que consiste en arrancar su enlosado, cavarlo bastante profundamente y entarimarlo con madera de roble. Huelga decir que tal reforma requiere previamente el desplazamiento de la Mesa. Se procede a efectuarlo y… ¡Ay! En mala hora, porque la Mesa arrastró consigo todo lo que tenía de grande, de importante, de superior, de extraordinario… y no cesó hasta que llegó “post hoc” al vilipendio de su absoluto olvido.
Irigoyen familiaren gurutzea.
Desarticulada la Mesa en dos piezas, pilastra y hoja de piedra, la pilastra fue transportada al edificio contiguo a la Sacristía, fachada norte, y colocada allí en la arcada de la escalera, y la hoja o lámina de piedra también allí mismo, de pie, arrimada contra la propia escalera.
Allí estuvieron arrinconados, por espacio de varios lustros, hasta que la piedad encarnada en Don Marín Erice, que en la dirección de la parroquia sucedió al finado señor Sein, dispuso se llevara en volandas al alto de Urkabe la lámina de piedra, quedándose donde estaba la pilastra. Una vez la Mesa en el alto, la lámina de piedra pasó a ser la Mesa del altar, altar que ha arraigado devoción del Valle, levantada allí a la memoria de la Santa Cruz. Digno colofón del nuevo Via Crucis. Agur maiteño maya, agur.
Epílogo En una de esas tardes aciagas de los días más cortos de Enero, inclemente el cielo se pone gris, plomizo, feo, mustio, tristón; el horizonte pierde su nativa alegría, palidece su risueño esplendor; el ambiente del valle se torna lúgubre; los blancos caseríos, nuestros simpatizantes… nuestros siempre simpatizantes baserris, su gracia y su poesía; las praderas y las montañas, su aspecto deleitable; en fin, se presagia… De pronto un ventarrón furioso, violento, siniestro, seguido de relámpagos y truenos irrumpe el espacio, destroza aleros y luceros, derriba postes y árboles, tiembla la tierra, conmueve los cielos, consterna los ánimos, se preludia una… Uno tras otro suceden furiosos los embates, uno tras otro suceden contra…. la Cruz. Una y más veces resiste la Cruz, pero, ¡ay!, la Cruz, designios de Dios. La pobrecilla Cruz se deja… se secciona por su base, vacila… tambalea… se siente sin apoyo… desploma y cae al fin. La Cruz cae sobre la Mesa del altar, y Cruz y Mesa (juradera) que se hacen astillas. A los pocos días, cuando ya renace la calma y vuelve la alegría los familiares del señor Irigoyen suben presurosos al alto de Urkabe, recogen los fragmentos mayores de la Mesa (juradera) del altar, los llevan hasta su XIV estación del Via Crucis para salvar con ellos el desnivel que resultaba entre el suelo del monte y la base de la citada Estación. “Sic transit (gloria mundi)” (Cuán efímera es la gloria) (José Domingo Larrañaga) Presbítero
62 | HISTORIA
Argazki zaharrena erdikoa da, XX. mende hasierakoa, argiztapen zaharrarekin, ondoren ezkerrekoa eta eskuinekoa aurtengoa.
Testua irakurri ondoren Urkabera joan ginen tontorreko gurutzean dagoen aldarea ikustera, eta egia da bi puska falta dituela, baina aldarea bi piezakoa izateaz gain, neurriak ez datoz bat Larrañagak deskribatzen duen mahaiarekin, Urkabeko laminak 160 X 92 eta 120 X 62 zentimetrokoak baitira. Gero, Zeferino Irigoyenen XIV. gurutzera hurbildu ginen, eta ikusi genuen bertan zeudela bi harri zabal gurutzearen oinaren kontra jarriak, baina ez zuten gurutzea eusten, kanpoan zeuden. Gainera, zakarregiak ziren mahai batenak izateko, eta aldarearenak baino lodiagoak. Aldarearen zatiak, beharbada, azpi-azpian egon litezke. Itxaropena pixka bat galduta, hurrengo egunean Joxemari Mitxelena eta biok sakristiara joan ginen. Eta han bai, han zegoen mahaiaren hanka edo pilastra, Jose Domingo Larrañagak deskribatzen zuen leku berberean, moldura nabarmenekin eta pintura eta guzti, dirudienez azken pieza lurrean txertatua duelarik, aldare nagusira igotzen diren eskaileren azpian, eta Larrañaga gerra ondoren utzi zuten bezain bakartua. Zirrara sortu zitzaigun. Noizkoa izan zitekeen galdetzen genion geure buruari. Agian elizako obretan aurkitu zuten Oiartzungo eliza erromanikoaren aztarnen garaikoa, hau da, XI edo XII. mendekoa. Edo mahai hura elizarekin batera txikitu bazen, eliza berria eraiki zenekoa, XIII.ekoa alegia. Ezustekorik onena, ordea, handik hilabete pare batera iritsi zen, historia hau argitzeko falta zen azalpena Joxemari Mitxelenak aurkitu baitzuen bere aitonaren argazki batean. Izan ere,
1909ko urtarrilaren 29an Oiartzungo bi harginek, Manuel Maria eta Jose Maria Goñi aita semeek baimena eskatu zioten udalari Urkaben 4,50 metroko harrizko gurutze bat jartzeko. Obra Goñitarrek finantzatu zuten eta Manuel Mitxelena Labandibar, Joxemariren aitona, laguntzen aritu zen. Lana bukatu zutenean, Mitxelenak gurutzeari atera zioten argazki batean honako hau jaso zuen: Urkabeko gurutzea eta sakristian zegoen harrizko mahaiaren bi laminak.
Dirudienez, bi lamina zituen mahaiak; handienak, dantzarik ez egiteko, txikiago bat zuen azpian, eta mahaia eskaileraren azpira eraman zutenean, lamina txikia handiaren atzean utziko zuten eta Jose Domingo Larrañagak ez zuen ikusiko. Hala ere, apaizak ongi kalkulatu zituen mahaiaren neurriak; izan ere, argazki zaharrak oraingoarekin alderatzen baPilastra. ditugu ikusiko dugu oraingo laminak beste batzuk direla, bai molduragatik bai tamainagatik. Gainera, lehenengoan ikusten da lamina txikia puskatua dagoela, eta bi argazki zaharretan lamina luzea alde bakoitzetik oraingoa baino 15 edo 20 zentimetro luzeagoa da; horregatik, denera 1,90 edo 2 metro izango zituen, hau da, Jose Domingok esaten zuena. Eta mahaiaren garrantzi historikoa ikusita, beste lamina batzuekin baldin bada ere, mereziko luke mahai horrek toki egokiago batean kokatzea.
n JOxeMARI ITURRIOTz
HISTORIA | 63
MARIA AnGELEs EsnAOLA bIDAURRETA:
Irakasle aparta eta frankismoaren garaiko maistra abertzalea Oiartzunen Maria Angeles Esnaola Bidaurreta, (ofizialki Maria de los Angeles) Ormaiztegin1 jaio zen, 1924ko uztailaren 27an. Aita Roberto Esnaola Iraola zen2, 1879an Goiatzen jaioa eta Ormaiztegiko medikua izandakoa. Ama Damiana Bidaurreta Gerediaga, Azpeitiko Urrestillan jaioa, 1885ko irailaren 27an. Itsasoko Alegi auzoko maistra izan zen, baita Oiartzungoa ere. Lau senide izan zituen: Enkarna, Serafin3, Antonio eta Maritxu.
Beko plazako nesken eskola.
1 Ormaiztegiko Muxika etxekoa zen Esnaola Bidaurreta familia.
2 https://books.google.es/books?id=VkwZDgAAQBAJ&pg=RA2-PA98&lpg=RA2-PA98&dq=damiana+vidaurreta&source=bl&ots=qF4fyVJuFQ&sig=ACfU3U3H3cYzzLoL3R_2Fsl02rOm0Yq4-w&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi35qmjzs3vAhW QfMAKHXJsBTsQ6AEwBHoECAIQAw#v=onepage&q=damiana%20vidaurreta&f=false
3 https://www.bergara.eus/es/Herria/Ospetsuak/Esnaola
64 | HISTORIA
Euskara titulua.
Oiartzunen Beheko Plazako nesken eskolako maistra izan zen 17 urtez4, hau da, 1952/09/01etik 1969/08/31 bitarte. Urtebete lehenago eskolako zuzendari izendatua izan zen Egues alkate zela. Trintxerpen bizi zen bere familiarekin eta bazkaldu Elizegitarren Aranbide baserrian egiten zuen. Aurrez bere ama ere bertara joaten zela badakigu. Arrasto ona utzia du. Emakume jator, edukatu eta euskaldun petoa zela azpimarratzen du bertan lanean aritutakoak. Bazkalondorenean ohikoa zen kanposantu aldera paseoan ikustea eta ez zen arraroa izaten eskolako bidean txistuka zihoala sumatzea, giltza handiari behatzean bueltak emanez. Beti bata zuriarekin tente arraio. Maria Angeles presentzia handiko emakumea zen. Maila guztietan. Handia zen, liraina, dotorea. Hiztun ona eta soziablea. Ahots indartsukoa. Inon ez zen ustekabean pasatzen, gainera herriko maistra izanda gutxiago, horrek zuen ospe guztiarekin.
Eta ospea bazuen Maria Angelesek. Oiartzungo auzo bakoitzak bere eskola izan arren, izaten ziren batzuk aukera hori utzi eta gurera etortzen zirenak. Maistra onaren fama irabazia zuela garbi dago. Asko eta ongi erakusten zuen fama zuen eta, horretaz gain, euskalduna izatea bera, zenbait familiarentzat estimagarria zen frankismoaren garai haietan.
IRAKAsKUnTZAn EREDU Eskolan ume asko ibiltzen ginen. Ikasturte guztiak desberdinak ziren baina iritsi izan ginen 55-60 ikasle biltzera ikasturteren batean. Eskola unitarioa zen eta integratzailea, laguntza berezia behar zutenak ere gurekin normal eskolatzen baitziren. Adinaren arabera hiru mailatan banatzen ginen, errenkan, txikitik handira bi laguneko mahaietan eseriz. Antolaketa bikaina zuen gure maistrak. Goizean lista pasa ondoren mailaz maila azaltzen zigun bakarka ikasi beharrekoa5 eta zuzenean ttikienekin hasten zen bere mahaiaren bueltan gauzak erakusten. Ikasgaia ikasia genuen jakiteko, mahaitik mahaira etortzen zen bakoitzari ikasgaia galdetzera. Ez zuen onartzen buruz ezer azaltzea, guk ulertu genuela ikusi behar
Maestra titulua.
zuen eta gure hitzekin azaltzea eskatzen zigun. Bigarren ariketa jolasgaraira atera aurretik egin behar izaten genuen. Kasu horretan koadernoan egiten genuen, gramatika ariketak, matematikak edo tokatzen zena. Egin eta bere mahaiaren gainean uzten genuen zuzendu zezan. Banaka begiratzen zituen lanak eta berak ikusten bazuen ez genuela behar bezala ulertu, klasea bukatu ondoren geratu behar izaten genuen azalpenak jasotzeko. Hori ere mailaka egiten zuen, ttikienetatik hasita handienetaraino eta, gu, handienak, guztien azalpenak jaso behar izaten genituen derrigorrez.
Diktaketarekin berriz beste metodoa erabiltzen zuen lanak zuzentzeko. Txandaka gutako bat arbelera ateratzen zen idaztera eta irakasleak zuzendu ondoren, arbelari buelta eman eta mahaikidearekin koadernoa trukatu eta zuzentzen genituen arbeleko eredua erabiliz.
4 Irakaskuntzan 38 urte egin zituen, 1989ko abuztuaren 31n jubilatu zen arte. Oiartzungo eskolan ez ezik, beste bostetan ere aritu zen lanean.
5 Enciclopedia Alvarezeko gaiak: Religión, Historia sagrada, Lengua española, Aritmética, Geometría, Geografía, Historia de España, Ciencias Naturales. (Geratzen ziren Formación familiar y social (niñas) eta Formación política (niñas) ez genituen inoiz ikasi).
HISTORIA | 65
Mailaz mailako liburuak, Enciclopedia Alvarez 1-2-3
Tarteka ttikiei zerbait erakusten ere jartzen gintuen.
Arratsaldeetan gehienbat laborea egiten genuen. Negua bazen, aulki luze ttikian estufaren bueltan eserita. Orratzekin kaltzetinak edo jertseak egin zituztenak badira (eta bada aitak egurrezko orratzak eginda ibilitakoa ere); bainikak, ojaleak, filtire, bodokeak eta gisakoak egiten ikasten aritutakoak gehienak. Maindire, kamisoi, azpikogona, tapeteak eta holakoak egitera iristen ginen, urte guztiko lana bazen ere. Momentu horiek aprobetxatzen zituen, denak lasai ginelarik, talde ttikietan bere mahaiaren bueltan irakurketa edo beste lanketa pertsonalizatuak egiteko. Tarte horretan ttikienek zerbait egingo zuten, gogoratzen ez badugu ere. Oinarrizko prestakuntza izan zen guk jaso genuena. Garrantzi izugarria ematen zion idazketari. Ongi ahoskatzeari. Ezin zuen eraman “ll” letra “y” ahoskatzea. Nik uste erdaldun hasiberrien artean gertatzen zela egoera hori eta ez zuen etsirik hartzen ongi ahoskatzea lortzen zuen arte. Idazketa ona bultzatzen zuen. Zenbat kaligrafia eginarazten zigun! Eta behin letra dotorea lortuta, “redondilla” eta “gotikoa” ikastera pasatzen ginen gure plumilla berezi haiekin. Hurrengoa ongi adieraztea izaten zen eta horretarako eskutitzak idatzarazten zizkigun maiz. Egiten genituen akats ortografiko bakoitza bost/hamar aldiz ongi idatziz konpondu behar izaten genuen, ongi bururatzeko helburuarekin edo. Arrazoibidea eta logika erabiltzera bultzatzen gintuen baina hainbat gaitarako memorizazio zorrotza eskatu ere bai. Mila aldiz errepikatuta ikasten genituen matematikako taulak, munduko kapitalak, gramatika modu eta arauak eta beste hainbat gai.
66 | HISTORIA
Beste gai garrantzitsuak Matematika eta Geografia ziren. Kontuan izanda 14 urterekin bukatzen genuela eskola, sentsazioa dugu matematikan mailatxoa lortzen genuela: “regla de tres” “raiz cuadrada”, “interés simple y compuesto” “razones geométricas” eta abar lantzera iristen ginela akordatzen gara. Ilusio ederra egiten zigun konpasa, kartaboia eta gisako bitartekoak erabiltzen hasten ginenean. Ez genituen ikasgai asko baina ikasten genuena sendo ikasia geratzen zen. Eskolako eginkizunen barruan sartzen zen marrazkia ere. Etxeko lanik ez genuen izaten, non eta eskola orduan ikastea lortu ez eta errekuperatu behar izan. Askotan ikasgaia bost aldiz edo kopiatuta ekarri behar izaten zen hurrengo egunerako.
Zigorra idazten.
Diziplina zorrotza ezartzen zuen Maria Angelesek eta eusteko modu bakarra nonbait hautsitako araua 500 edo 1.000 aldiz idatzaraztea izaten zuen. “No jugaré en la escuela” edo “no hablaré en clase” bezalako esaldiak oso gogoan ditugu eskola horretatik pasatakoek. Horiek izaten ziren gure etxeko lanak eta zintzo bete beharrekoak hurrengo egunerako. Ez zuen barkatzen, horretan gogorra zen (Bitxikeria moduan: nik uste denek erabiltzen genuela bi edo hiru arkatzekin batera idazteko trikimailua, eta berak ere igarriko zigula, inoiz ezer esan ez bazigun ere). Ikasgaiak ikasi ez eta bazkal garaian gelan geratzen zirenak ere izaten omen ziren, gero behin ikasita etxera bidaltzen zituenak. Gisa horretako zigorrak ziren ohikoenak, noizean behin norbait belauniko edo hormaren kontra jarri, edo... larritasun gutxikoak edozein modutara, ez ditugu behintzat inongo traumaz gogoratzen. Alderantziz. Komunera joateko txandak hormatik zintzilik egoten zen giltzak agintzen zituen. Zintzilik bazegoen, libre eta bestela itxoin egin behar.
Gure maistrak errekreo edo jolas-orduak lanak zuzentzeko erabiltzen zituela esan dut, nahiz eta, tarteka, (bere eginbeharrekoak bukatuta, seguru), gurekin jolastera ateratzen zen. Ez zuen arazorik izaten edozein jolasetan sartu eta erakusteko, izan sokasaltoan, izan futbolean edo briletean. Jolasetarako kantak6 gaztelerez egiten genituen baina ezingo nuke esan berarengandik ikasiak ziren edo aurrekoen transmisioz ikasten genituen, gure gurasoek ere berdin-berdin kantatzen baitzituzten7. Gelara bueltatzeko Adeeeentroooo erdi kantuan oihukatzen zigun eta bagenekien jolasgaraia bukatua zela.
Ludikotasun momentuekin jarraituz, ezin aipatu gabe utzi ikasturte bukaerako eskurtsioa. Urtero ekainaren 23an izaten zen, San Joan bezperan. Ibilaldiak era askotakoak, Loiolan bazkaldu eta arratsalde pasa Igeldon, Hondarribiko hondartzara, Guadalupen bazkaldu eta gero Igeldora; Urbasara lehenik eta handik Igeldora, Amarako ferietara edo Urgullera eta gero denak bezala Igeldon bukatu... Igeldo beti, eta Igeldoko bidean batzuetan Lurdes Txikira bisita ere bai. Bidean hamaika “Ahora que vamos despacio” eta “Acele-
re señor conductor” kantatuak!. Baina baita Xoxoak galdu du mokoa edo Oiartzun, gogor erantzun bezalakoak ere.
Frankismo garaiko eskola eredua.
Antifrankista eta abertzalea Bi termino horiek urteetara ateratako ondorioak izan dira. Berez, bera inoiz ez zen gure aurrean definitu politikoki. Han-hemenka ikusitako detaileek, oroitzen ditugun pasadizoek, ikasten genituen gaiek... eraman gaituzte ondorio hori ateratzera. Eskolan, salbuespenak salbuespen, ez genituen erregimeneko edo falange kutsurik zuten kantak kantatzen, ezta kartillan “Formación del espíritu nacional” deritzon ikasgaia ikasi ere, nahiz eta bera laukitxo hori nota onez beteta uzteaz arduratzen zen. Zer genekien guk orduan? Gure ahizpetako batek Francoren koadroa komun ondoko armairu azpian zegoela aurkitu zion behin, eta berak oroitzen du nola inspektorea etortzeko zegoela, koadroa garbitu eta gelan zintzilikatu zuen, eta inspektorea joandakoan berriro armairu azpira erretiratu. Horman zintzilik Primo de Rivera eta Francoren argazkiek egon behar izaten zuten eta gurean zintzilik bai, baina gehienez koadroa bera hormaren kontra buelta emanda. Inspektorearen etorrerarekin lotuta, anekdota asko azaldu dira gure solasaldietan. Inspektorearen aurrean euskaraz ez egiteko eskatzen zigula edo drastikoagoa oraindik, hitzik ez egiteko eskatzen zigula. Aurretik hartzen zituen neurriak. Ikasle bati Espainiako diru-txanponeko sinboloen esanahia ikasteko eskatu zionean bezala,
6 Al cocherito leré, Cantinerita, Anton Pirulero, A mi burro a mi burro, Enero, febrero, marzo... eta hainbat.
7 Jolaserako kantak Euskal Herri osoan gazteleraz kantatzen zirela eta, hutsune hori betetzera heldu zen Hik Hasi “Haur jolasen abestiak I eta II” bildumekin, guztira 69 abesti zahar eta berri eskaini zirelarik.
HISTORIA | 67
eskatuz gainera, bera izan zedila inspektoreari erantzuteko prest azalduko zena. Gauza xelebrea. Nonbaitetik enteratuko zen inspektorea horrelako galderak eginez zebilela? Itxura du. Beste anekdota Cara al sol kantatzen bagenekien galdetu zigunekoa. Arratsalde batean, ez bat-ez bi, hori izan zen luzatu zigun galdera eta guk lau ahizpok Galdakaoko eskola falangista batetik gentozen eta kanta guztiak bagenekizkienez, a ze gustura kantatu genion oso-osoa. Badakit gehiagotan ere ibili izan zirela inspektorea etorri aurretik kanta ikasten, edo Espainiako bandera margotzen koadernoan. Badaezpadako aurre-prestaketa egiten zuen. Euskal geografia ikasteko mapa ere erretiratzen zuen eta, oro har, euskal kutsua eduki zezakeen edozer. Segur aski dotrinak ere bai. Ez ziren brometako garaiak. Adibide bat jartzeko, 2. graduko Alvarez entziklopedian (7-12 urte bitartekoentzat) gisa honetako perlak irakur litezke Espainiako historiaren barruan ikasteko: “El Alzamiento Nacional fue completamente necesario, espontáneo y justo. ...Todos debemos contribuir con nuestro esfuerzo para que los grandes ideales de Franco y la Falange, inciadores del Movimiento Nacional, no se malogren”.
Maria Angeles euskaldun petoa zen. Eta, bistan denez, abertzalea. Familian frankismoaren jazarpena sufritutakoa. Ikasle ohi batek esana da nola behin anaia etorri zitzaion 4C auto berdexka batean bere bila eta nola negarrez alde egin zuen nonbait beste anaia deserriratu zutelako edo8.
Euskararen presentzia mantentzen zuen (batek baino gehiagok esan digu berari esker ikasi zutela euskaraz idazten) eta, horretaz gain, euskal kultura, herriko historia, eta abar helarazten zigun, ofizialki arautu gabeko ikasgaiak sartuta. Berari esker ikasi genituen herriko mendi eta ibaiak, baita Gipuzkoakoak ere ,eta ohitura zaharrak mantentzera bultzatzen gintuen. San Nikolas ttiki egunean kantuan ateratzeko, adibidez, jai hartzeko aukera ematen zigun. Horra Mari Domingi edo Xoxoak galdu du mokoa, kantak berarekin ikasi genituen, betiko Olentzero eta ezagun gehiagoren errepertoriorekin batera. Kantari ona zen eta gustuko zituen euskal kantak. Familiarengandik jakin dugu bere euskal kantu bilduma propioa bazuela, tartean Elvira Zipitriaren kantutegia txukun aski jasoa.
Ikasleen artean, euskaldunak ginen gehienak baina kanpotik etorritako erdaldun mordoa ere bazegoen taldean. Gure artean, nahiz berarekin, euskaraz hitz egiten genuen normal. Ikasgaiak, ordea, gazteleraz egiten zirela esan beharrik ez. Baina bazen salbuespen bat: errezoak eta dotrina, euskaraz genekienek euskaraz ikasten genituen. Eta ikasten genituela diot, zeren, gu, etorri berriak (ni hasi nintzenean11 urte nituen) haur ttikiekin batera jartzen gintuen goizero bere mahaiaren bueltan otoitz guztiak euskaraz ikasten. Salbea, kredoa, aitagurea, arrosarioko misterio eta letaniak... guztiak ikasi genituen, aurrez gazteleraz ikasiak genituen arren. Maria Angeles kristaua izango zen, dudarik gabe baina susmoa dut dotrina euskaraz ikastearenak zer ikusi handiagoa izango zuela euskaraz erakusteko aitzakiarekin, erlijioarekin baino, erlijioa ematera D. Salbador apaiza ere etortzen baitzen. Erlijioaz ari garela. Tarteka arrosarioa errezatzen genuen. Urtero jartzen zen eskolan maiatz osoko Ama Birjinaren aldarea, etxetik arrosa usaintsuak ekarrita apaintzen genuena, arratsalderoko kantu propioekin batera. Eta Eguberrietarako jaiotzarekin gauza bera. Gogoan dut behin kanpoko norbait ekarri zuela jaiotza muntatzera eta nolako liluraz kontenplatzen genuen hain perspektiba politarekin egindako lana. Ez dakit bere ilobaren bat izan ez ote zen...
Dotrina berria.
8 Datengatik izan liteke Serafin anaia Bergarara zigor modura bidali zutenekoa, 1964. urtean.
68 | HISTORIA
Garaiko eskolak Gure garaiko eskolak bere testuinguruan ulertu behar dira. Ez da erraza gaurko begiradarekin ordukoa baloratzea, baina badago literatura zabala sarean, histori ttiki hau historia zabalean kokatzeko baliagarria. Hilario Murua Cartonen9 lanak, adibidez, aski aproposak horretarako. Oro har maisu/maistrak gaizki ordainduak zeuden eta ohikoa izaten zen klase partikularrak emanez soldata hobetzea. Maria Angelesen kasuan hori ez zen inoiz gertatu. Guk ikasi beharrekoa eskola orduetan erakusteaz arduratzen zen diru iturri gehigarriak alboratuta.
Eskola bera eskasa zen, baliabide gutxikoa. Neguan hotz, gela kez betetzen zitzaigun estufa txar hura pizten saiatzen ginenean (ikasleen ardura izaten zen sua piztua mantentzea) eta hain gela handi eta leihoz betetakoa izanda ezinezkoa izaten zen berotzea. Hornidura aldetik juxtua: arbela, mapak, hiztegia eta gauza gutxi gehiago. Urte batean kurtso bukaerako opari bat prestatu genion ikasleen artean dirua bilduta. Egurrean egindako irudi geometrikoko kutxa dotore bat erosi genuen ilusio guztiarekin baina ez dut uste poztu genuenik. Pasata geratu zen, erreakzionatu ezinik, lotsatua edo, auskalo!
Irakasleak ondoan inor gabe, bakarrik egin behar izaten zion guztiari aurre. Ez telefonorik, ez deus. Istripuren bat suertatzen bazen, Lukaxeneko Junitak salbatzen omen zuen. Horrela kontatu digu egoera hori bizitzea tokatu zitzaion batek, jolasgaraian kopeta zauritu eta nola harengana bidali zuen sendatzera. A ze garaiak! Ordezkapenetarako ere, auskalo! Badakigu, adibidez, Mari Carmen Ganzarainek egiten zituela ordezkapen lanak garai batean, baina batek daki noren eskutik etortzen zen eta zenbateko ofizialtasuna izaten zuen haren lanak.
Eskasia denean zegoen. Garbitasunerako juxtu erratzak, lixiba eta xaboia, asko gehiagorik ez. Ikasturte bukaeran norberak etxetik ekarri behar izaten zituen mahaiak txukun uzteko gaiak. Izan lixak, kristal puskak edo argizaria. Momentu po-
lita izango zela ziur, denek oroitzen baitugu egun hori. Urtean zehar jausitako tinta zapladak izaten ziren garbitzeko zailenak eta horretarako erabiltzen genituen kristal pusketak, igurtziz fuerteago lixatzeko.
Euria egiten zuen egunetarako eskolaren azpian aterpe ttiki bat bazegoen, oilo zirinez betea gehienetan, ikasleek garbitu behar izaten zutena erabili nahi bazuten. Ez zegoen espazio askorik, eskola barruan batak zintzilikatzeko-eta erabiltzen genuen beste gelatxo bat eta kitto.
Urteak pasatu ahala, gauzak hobetzen joan ziren. Aurrerapenen artean bazen bat garrantzitsua. Manuel Arbelaitz alkate zela (1965?) jarri zuten mendiko umeak beheko plazako eskolara ekartzeko autobusa. Horiek gero mutilen eskolan bazkaltzen zuten Dunis ama-alabek prestatutako bazkaria. Mahaiak jartzeaz, berriz, gure eskolako ikasleak arduratzen ziren, errekreo garaia erabiltzen zutelarik txandaka lan hori egiteko. Bazkal garaiaren ardura maistrak berak hartzen omen zuen bere gain.
Irakasle bokazioa Lana betetzeko zintzoa zen. Bokazioa zuen. Asko ematen zuen. Eskolara beti garaiz iristen zen eta eskola orduak bukatuta ere, ez zuen erreparorik izaten behar zituen orduak sartzeko. Ohikoa izaten zen hori. Egin behar genituen labore lanak, adibidez, etxetik prestatuak ekartzen zituen, oihalak moztuta eta behar zen guztia prest. Berarekiko atxikimendua lortzen zuen. Inoiz baja luze xamarra hartu behar izan zuela-eta, haur guztiek negarrez hartu omen zuten notizia, gehiago bueltatuko ez ote zen beldur.
Bestalde, profesional modura estimatzen zuen familiak arreta azaltzea. Ikasleen ikasketekin asko inplikatzen zenez, arduraz jarraitzen zuen bakoitzaren egoera, zegokion orientabideak eta abar emanez. Askotan animatzen zituen ikasketekin jarraitzera; laguntza ematea berea zuen. Ikasle ohi batek esana da nola eskola utzi eta lanean hasi behar zuelarik, maistrak berak lortu ziola bigarren eskuko bizikleta lanera joateko.
9 LA SITUACIÓN DEL PROFESORADO EN GIPUZKOA DURANTE EL FRANQUISMO The status of teachers in during the Franco in Gipuzkoa, Hilario MURUA CARTÓN, Universidad del País Vasco.
LA FORMACIÓN DE MAGISTERIO EN GIPUZKOA, 1936-1975 Murua Cartón, Hilario UPV/EHU. Fac. de Filosofía y CC. de la Educación
HISTORIA | 69
Familia gehienekin urte askotako harreman jarraitua izatea tokatzen zitzaion. Arrunta izaten zen bi senide, hiru edo, gure kasuan bezala, lau ahizpa bere eskuetatik pasatzea eta horrek, arreta profesionaletik haratago, lokera afektiboak sortzea ekartzen zuen.
Herri mailan Maria Angeles Esnaolarekin zorretan geratu garela iruditzen zait. Ikasle izan garenok ere, segur aski bai, nahiz eta 1995eko Abenduan 3an bazkari baten bueltan berarekin biltzea lortu genuen 71 ikasle ohik. Egun ederra joan zela esan beharrik ez. Kontu xaharrak astintzeko aproposa suertatu zitzaigun eta berari gure maitasuna adierazteko aukera ezin hobea. Poz horrekin behintzat geratu ginen eta omenaldi modura, lore sorta eta plakarekin batera, ondoko bertso hauek eskaini genizkion Larogei eta hamabosteko abenduaren hiruan elkartu gara beste behin ere hainbeste urteren buruan. orain berrogei urte bezela lagun zaharren moduan... zerua ez dugu ikusi baina gaur al gaude zeruan?
Beheko plazako eskola hartako MARIA ANGELES maistra guretzat zinen lagun jatorra ta irakasle aparta. Nahiz urte zailak, zure eskolak euskeraz zirta ta zarta, oraindik ez da itzali gugan piztu zenuen txinparta.
Gaurko bilerak izan nahi luke zure omenezko jaia izan dadila egun ederra izan dadila alaia. Baina harreman honek gero-ere izan dezala jarraia horixe baita gure gogoa ta horixe gure nahia
70 | HISTORIA
Eskola amaierako titulazioa, Certificado estudios primarios.
bUKATZEKO Maria Angelesek ikasten erakutsi zigun. Ikasteari gustua hartzen. Hori da, nire iritziz, jaso genuen altxorrik handiena eta zutaberik sendoena. Hori eta, askoren iritziz, euskara eta euskal kultura maitatzen ere bai. Eskolatik euskarri onarekin atera ginela pentsatzen dugu bertan ibili ginenok eta ikasketekin aurrera egin genuenok ez genuen arazorik izan edozeri heltzeko gure “Certificado de Estudios Primarios” xumetik abiatu arren. Eskertzeko asko! Nik Maria Angeles Esnaola irakasle-eredu modura aldarrikatu dut aukera izan dudan hezkuntza foroetan. Hainbeste ume gelan, halako antolaketa bikaina eta hain ongi erakustera iritsi izanak aitortza publikoa merezi zuela pentsatzen nuen. Maria Angeles askok dugu gogoan eta estimu handiz gogoratzen dugu. Horregatik baliatu nahi izan dugu kontaketa hau zor genion aitortza emateko. Bihur dadin, beraz, 2021 Urtekaria gure omenaldi txikiaren bozgorailu. Maria Angeles Esnaola 2017ko abenduaren 14an hil zen, 93 urte zituela.
(Esti Iturbe, Maria Angelesen iloba-bilobak egindako ekarpena)
eSnAOlA bIDAURReTA SenDIA DAMIAnA (1885-1971) ETA RObERTO (1879-1942) Damiana Azpeitikoa, Urrestilla auzokoa zen eta Roberto Goiazkoa.
Biek oposaketak atera zituzten, Robertok mediku bezala eta Damianak maistra bezala.
Hasieran, Errezillera joan ziren bizitzera, Roberto hara bidali zutelako, baina urte gutxitara, Ormaiztegira joan ziren bakoitza bere ogibidearekin.
Encarna, Serafin eta Antonio Errezilen jaio ziren eta Maritxu eta Maria Anjeles Ormaiztegin.
Damiana maistra aritu zen Itsason (Alegia auzoan) eta Roberto mediku Ormaiztegin (19181936).
Gerra garaian, zigor bezala (bazekiten-eta abertzaleak zirela), separatuta zeuden lekuak eman zizkieten. Damiana Palentziara (Bustillo de Paramo de Carrión; ez zen joan, bere plazari uko egin behar izan zion) eta Roberto Santanderreko herri txiki batera (Castañeda). Han bizi izan ziren urtebete inguru. Garai horretan, bi semeak (Serafin eta Antonio) seminarioan zeuden. Encarna ezkonduta eta bere etxean hartu zuen Maria Anjeles (13 urte gazteagoa zen). Maritxu ,berriz, ez gaude seguru, baina Ormaiztegiko familiarekin edo lagunekin gelditu zela uste dugu. Gerra bukatu eta gero, Hondarribira joan ziren bizitzera, Roberto bertara destinatu zutelako. Damiana bere plaza berreskuratu nahian hasi zen, ez zioten-eta destinurik eman. Maritxu eta Maria Anjeles beraiekin bizi ziren. Roberto Hondarribin hil zen bat-batean.
Serafin apaiz Trintxerpera bidali zutenez (1939. urtean), Damiana hara joan zen bizitzera Serafin, Maria Anjeles eta Maritxurekin batera. Baina berehala, Maritxu gaixotasun (tuberkulosia) baten ondorioz, bertan hil zen 22 urte zituela. Azkenean, Damianak lortu zuen bere plaza berreskuratzea eta Oiartzunen hasi zen lanean maistra gisa. Honetarako, Serafinek Madrilera joan behar izan zuen bertako agintariekin (Ruiz-Gimenez ministroarekin) hitz egitera, eta horri esker lortu zuen plaza berreskuratzea.
Garai hartan permutak egiten ziren lanpostuekin. Maria Anjeles Urrategin (Azkoitia) ari zen lanean eta bere amarekin permuta egin zuen, bera Oiartzunera joanez eta Damiana Urrategira (hilabete batzuk falta zitzaizkion jubilatzeko). Damiana hil eta gero, Donostiara joan ziren bizitzera Serafin, Antonio eta Maria Anjeles.
EncARnA (1911-2009) Irunen hasi zen lanean, maistra bezala, soltera zenean bertan bizi zelarik. Gero, Pasai Antxora (1935) ezkondu zen, bere senarra (Angel Otaegi) bertakoa zelako. Trintxerpen aritu zen 25 urtetan eta Pasai Antxon beste 25 urte jubilatu zen arte.
HISTORIA | 71
sERAfIn (1915-2002) Trintxerpen hasi zuen apaiz bizitza, eta25 urtetan aritu zelan han. Diktadura garaian(1964 .urtean) Bergarara (San Antonio auzora) bidali zuten desterratuta, han beste 25 urte egin zituelarik jubilatu arte. Ez zuten sekula parroko egin, nazionalista zelako. AnTOnIO (1917??- 1998) Arabako herri txiki batean hasi zen apaiz, gero Pasai San Pedrora bidali zuten (urte askotan egon zen bertan). Hemendik Santamañara joan zen leku lasai bat nahi zuelako, eta bukaera Donostiako Bidebieta La Paz auzoan egin zuen. MARITxU (1921-1943) Ormaiztegin jaio zen. 22 urterekin hil zen Trintxerpen gaixotasun baten ondorioz.
MARIA AnJELEs (1924-2017) 1951-1952 Urrategin aritu zen maistra. 1952-1969 Oiartzunen, bere amarekin egindako permutaren ondorioz. 1969-1980 Pasaia San Pedron, eta 1980-1989 Donostiako Loiola auzoan jubilatu arte. Bestalde, euskararekiko zuen arduragatik, 50eko hamarkadan Elvira Zipitriarekin aritu zen bere metodoa ikasten bere ikasleei erakusteko. Joxe Migel Barandiaranekin ere erlazio estua izan zuen euskarari lotuta mendi irteerak eta beste ekintza batzuk eginez. Honen harira, 1978. urtean Euskararen titulu ofiziala atera zuen.
72 | HISTORIA
1956/57 ikasturtea 1- Joxepita Ibarguen; 2-Maria Angeles Elgeta; 3-Mari Carmen San Jose; 4-Maria Josefa Sagarzazu; 5-Agustina Portugal; 6-; 7-; 8-Maria Luisa Sein; 9- Marta Diez; 10-; 11-; 12-Esther Sein; 13-; 14-; 15-; 16-Arantxa Sarasti; 17-; 18-Mari Jose Sarasti; 19-Maite Martiarena; 20-; 21-Gloria Gaztelumendi; 22-; 23-Transito Loro; 24-Ramonitra Ocariz; 25-Koro Sein; 26-; 27-; 28-; 29-Dolores Pikabea; 30-Belen Sarasti; 31-; 32-; 33-; 34-
HISTORIA | 73
1958/59 Ikasturtea 1-Arantxa Arruti; 2-Kontxita Arruti; 3-; 4-Rosita Huarte; 5-Mari Carmen San Jose; 6-Mari Carmen Aldaregia; 7-Mari Carmen Solano; 8-Mari Carmen Sagarzazu; 9-Pepita Elgeta; 10-Begoña Arruti; 11-Maria Angeles Gaztelupe; 12-; 13-Mari Carmen Etxeberria; 14-Gloria Gaztelumendi; 15-Arantxa Sarasti; 16-Esther Sein; 17-Mari Jose Sarasti; 18-Transito Loro; 19-Maite Martiarena; 20-; 21-Maite Herce; 22-Avelina Fernandez; 23-Nati Erauskin; 24-Margarita Diaz; 25-; 26-Maria Luisa Aranburu; 27-Belen Sarasti; 28-; 29-Dolores Pikabea; 30-; 31-Mari Carmen Suarez; 32-Mari Carmen Avellanal; 33-; 34-Maria Isabel Diaz; 35-; 36-; 37-Maria Antonia Seco; 38-Josefina Etxeberria.
74 | HISTORIA
1963/64 Ikasturtea (Akatsak salbu) 1-Mari Jose Aizpurua; 2-Maria Angeles Garcia; 3-Belen Mendizabal; 4- ; 5-Junkal Aduriz; 6-Mari Carmen Lekuona; 7-; 8-Maixabel Sarasti; 9-Mertxe Sarasti; 10-Provi Vacas; 11-Mari Sol Erauskin; 12-Josefina Etxeberria; 13-Maria Angeles Tolosa; 14-Felicia Pulido; 15-Conversion Ramos; 16-Maria Luisa Aranburu; 17-Juana Mari Gaztelumendi; 18-Maria Rosario Mendizabal; 19-Maixabel Aranburu; 20-Begoña Lekuona; 21- Begoña Martiarena; 22-Mari Carmen Elgeta; 23-; 24-; 25-Maria Antonia Seco; 26-Maria Eugenia Alkaide; 27-; 28-Maria Jesus Vacas; 29-Felixitas Barrenetxea; 30-Belen Sarasti; 31-; 32-Aurora Lopez; 33-Mari Carmen Mendizabal; 34-Maria Jesus Aduriz; 35-Mertxe Bikandi; 36-Maite Aranburu; 37-Maria Pilar Etxezarreta; 38-; 39-Arantxa Mendizabal; 40-Ixiar Sarasti; 41-Mertxe Mitxelena; 42-Teodora Lopez; 43-; 44- Arantxa Aranburu; 45-; 46-Mila Oiarzabal; 47-; 48-Consuelo Canelada; 49-; 50-Paki del Sol; 51-; 52-Inmakulada Sarasti; 53-Maria Angeles Suarez.
HISTORIA | 75
1968/69 ikasturtea: 1-Maria Antonia Iruretagoiena; 2-Mari Jose Aizpurua; 3-Maria Antonia Elizondo; 4-Mari Carmen Lekuona; 5-Maite Aranburu; 6-Junkal Aduriz; 7-Mari Sol Erauskin; 8-Karmele Mendizabal; 9-Arantxa Oiarzabal; 10-Maria Jesus Eskudero; 11-Maria Jesus Aduriz; 12-Belen Mendizabal; 13-Arantxa Lasa; 14-Angustias Martin; 15-Manoli Telletxea; 16-Maria Angeles Telletxea; 17-Pilar Etxezarreta; 18-Paki del Sol; 19-Aurora Lopez; 20-Lurdes Lekuona; 21-Agustina Millan; 22-Mari Jose Gaztelumendi; 23-Maria Angeles Garcia; 24-Bittori Maya; 25-Maria Lopez; 26-Mertxe Bikandi; 27-Consuelo Canelada; 28-Victoria Ballesteros; 29-Maria Angeles Suarez; 30-Arantxa Aranburu; 31-Toñi Moreno; 32-Ixiar Sarasti; 33-Loli Sagarzazu; 34-Lurdes Brit.
76 | HISTORIA
Azalpenak: Aspalditxoan nenbilen Maria Angeles izan zena nonbait jaso nahirik. Wikiemakumeok-en lana ezagutzen nuen eta bueltaka hasia nintzen ea hor sartzerik izango ote zen, edo zer egin pentsatzen. Sarean arakatzen hasi eta juxtu bere eskela besterik ez nuen topatu. Bere amari buruz, esaterako, gauza gehiago aurkitu nuen eta bere anaia Serafineri buruz zer esanik ez. Ideia hori mamitzen nenbilela, Urtekariko lantaldearen eskaera iritsi zitzaidan ea Maria Angelesi buruz artikuluren bat idatziko ote nuen. Eskuartean gure semeak emandako lau argazki besterik ez nuen; hori, eta nik Maria Angelesi buruz miresmenez gogoratzen nituenak. Ikasle taldeen argazkiak izan dira historia honen abiapuntu. Haritik tiraka hastea bezalakorik ez dago hainbeste gauzaz enteratzeko eta nire lana, jasotako lekukotzak harilkatuz, errelatoa ehuntzea izan da.
Saiatu naiz Madrileko Ministerioan datuak lortzen, baita Udalean galdetuta ere. Inon ez dut topatu Beheko Plazako eskolako daturik. Itsu nengoen. Azkenean, hara non,
Mari Carmen San Jose eta Esther Seini esker, lortu dudan Maria Angelesen ondorengo familiakoekin harremanetan jartzea. Horrela izan da posible lan hau behar bezala osatzea.
Jasotako laguntza eskertu behar dut. Lehenik eta behin, Oier Etxebesteri, bere argazkiek lagundu didatelako lanari hasiera ematen. Eskerrak, nola ez, aipatutako Mari Carmen San Jose eta Esther Seini eta hauekin batera argazkiak identifikatzen, edota oroitzapenak partekatuz historia osatzen lagundu didatenei: Arantxa, Bego eta Ixiar Madariaga; Maria Angeles Tolosa; Arantxa, Mari Jose eta Belen Sarasti; Avelina Fernandez; Mertxe Irastorza; Mertxe eta Maite Sarasti; Bittori Maya; Paki del Sol eta Arantxa Mendizabal; Xixili Sagarzazu; Xele Etxebeste; Arantxa Arruti; Nekane Pikabea; Maixol eta Nati Erauskin. Azkenik, bihotzez esker mila ekarpen berezia egindako Esti Iturberi, Maria Angelesen iloba-bilobari eta berau eskuratzen ahalegindu diren Elixabete eta Mari Karmen Garmendiari.
n Izaskun Madariaga Iragorri
ARGAZKIAK
- Mari Angeles (Oier Etxebeste)
- Esnaola Bidaurreta familia (https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/)
- Beheko Plazako nesken eskola (Mari Carmen San Jose, “Oiartzun 1981” E. Elizetxearen artikulutik) - Ikasleen argazkiak (Oier Etxebeste, Paki del Sol eta Bittori Maya) - Zigorra idazten
- Certificado de estudios primarios agiria - Dotriña (Mari Angeles Tolosa)
- Maria Angelesen tituluak (Esti Iturbe)
- Alvarez entziklopediak http://elkioskodeakela.blogspot.com/2007/09/enciclopedia-alvarez.html
- Gela tipoa (https://en-clase.ideal.es/2020/04/03/jesus-fernandez-osorio-la-educacion-primaria-durante-la-dictadura-franquista/)
HISTORIA | 77
25 urte, adierazpen askatasunaren alde ‘hitz egin’ zenetik Musika jaialdi erraldoia egin zuten Ugaldetxon, Galindo Guardia Zibileko buruak Negu Gorriak taldea salatu zuelako. Sismografoek dardarak sumatuko zituzten 1995eko urriaren 28ko gauean. Epizentroa, Oiartzungo Ugaldetxo auzoko futbol zelaia izan zen. Gau hartan milaka lagun elkartu ziren –13.000, garaiko kroniken arabera– hainbat jaialdi mitikoren agertoki izan den txokoan. Jaialditzarra ez zen apetaz antolatutakoa izan. Negu Gorriak taldeak 1991n kaleratu zuen Ustelkeria abestia, Gure jarrera albumaren barruan.
Gitarra riff brooklyndar baten gainean, Kaki Arkarazo eta Fermin Muguruza taldeko kideek elkarrizketa izaten zuten abesti horretan. Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibilek, Enrique Rodriguez Galindo buru –orduan koronela– narkotrafikoarekin zuten ustezko harremana izan zuten hizpide. Errepika nagusian, oinarri funkyago batekin, jada ez zuela ezerk harritzen jakinarazten zuen Muguruzak. Letra idazteko inspirazioa Euskaldunon Egunkarian ateratako informazio bat izan zen; Navajas txostena oinarri zuen erreportajeak. Galindok Negu Gorriak taldea, Jon Maia bertsolaria eta Anjel Katarain soinu teknikaria salatu zituen, bere «ohorea» zikintzeagatik. Hamabost milioi pezeta –millenialentzat, 90.000 euro– eskatu zituen kalte-ordain modura, baita abestia debekatzea ere. 1993ko ekainaren 25a zen. Ustelkeria frankismo garaitik auzitara eramandako lehenengo abestia bilakatu zen –orain ohikoagoa dela dirudi–.
Urte erdi bat geroago, Donostiako Auzitegiak salaketa ez zuen aintzakotzat hartu. Horretara-
78 | HISTORIA
ko arrazoi nagusiak eman zituen: abestiaren letrak «umore garratza» zuelako eta diskoak zekarren liburuxkako Galindoren argazkia ekitaldi publiko batean ateratakoa zelako.
Koronelak sententzia errekurritu zuen, eta auzia Gipuzkoako Auzitegira pasatu zen. 1995eko ekainaren 6an lurralde auzitegiak Enrique Rodriguez Galindoren aldeko epaia atera zuen. Negu Gorriak taldea 15 milioi pezetako kalte ordainak ematera zigortu zuen, eta Ustelkeria abestia berriro ez argitaratzera. Gainera, zuzenean jotzea zigortu zuen. Jotzekotan, Esan Ozenki diskoetxearen master guztiak enbargatzea ahalbidetzen zuen sententziak.
sEI URTEKO bORROKA Ondorioz, Negu Gorriak taldeak Hitz Egin kanpaina abiarazi zuen, adierazpen askatasunaren kontrako erasoa azaltzeko, sostengua bilatzeko eta segurtasun kutxa bat sortzeko, kalte-ordainari aurre egiteko.
Oiartzungo kontzertuak izan zen ginga. Garaiko talde onenetakoak elkartu ziren, Esan Ozenki diskoetxearen katalogoaren dastatzeko menua ia. Bi eszenariotan banatu ziren taldeak: BAP!; Lin Ton Taun; Ama Say; Dut; Nacion Reixa; Banda Bassotti; Su ta Gar; Kashbad; Anestesia; Etsaiak; EH Sukarra; eta, nola ez, Negu Gorriak. Horietako batzuk, gainera, ez zen gehiago ikusteko aukerarik egongo. Guztira, bederatzi orduko emanaldia izan zen. Galindo jenerala –urte hartan igo zuten kargu horretara– 1996an epaitzen hasi eta espetxeratu zuten, GALengatik. Ez zuen askorik iraun pare-
ten artean, baina 1999an berriro epaitu eta zulo ilunera bidali zuten. 1996an bertan desegin zen Negu Gorriak. Hori bai, promesa bat egin zuten: Galindorekin zuten epaiketa irabaziz gero, behar bezala ospatu behar zuten. 2000. urtean, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Galindoren planteamendua okerra zela, Jon Maia zigortu zuelako Ustelkeria abestiarekin zerikusirik ez zuelako. Epaitegiak ez zuen baloratu adierazpen askatasunak abestia babesten ote zuen. Taldea absolbitu zuen; beraiena izan zen garaipena.
Festa prestatu behar zen, ondorioz. 2001ko inauterietan Baionan eta Donostian kontzertu bana antolatu zuen Negu Gorriak-ek. Sarrerak segituan agortu ziren, eta beste data bat antolatu behar izan zuten Donostiako belodromoan. Horrela, dozena erdi urte lehenago Negu Gorriak ikusteko aukerarik izan ez zuten gaztetxo askok muguruzatarrak eta enparauak ikusi ahal izan zituzten —nahiz eta baten batek gogoratzeko arazoak dituen—. Galindok ezin izan zuen entzun Ustelkeria abesten zuten ala ez, espetxean zegoen.
Garaiko kroniken arabera, 13.000 lagun bildu ziren Hitz Egin elkartasun jaialdian
2000. urtean, aldeko epaia jaso zuen Negu Gorriak-ek. Festa bat prestatu zuten
Oiartzungo Hitz Egin jaialdian zein lehenago bildutako dirua hiru komunikabideren artean banatu zuten. Adierazpen askatasuna gailendu zen.
n Erik Gartzia Egaña (Oarsoaldeko Hitza)
HISTORIA | 79
84 urte 84 urte, 84 urte igaro dira attona Manolok, haren arreba Maritxuk eta haien ama Anttonik Oiartzungo Airoxene baserria atzean utzi, Santurtziko portuan aita agurtu, Bretainiara eramango zituen itsasontzia hartu eta ezinbestean bereizi behar izan zutenetik. 84 urte, 84 urte izeba Maritxuk bizi izandako guztia kontatu duen arte. 84 urte testigantza jaso eta grabatuta geratu den arte.
84 urteren ondoren gurutzatu dira Aneren eta bion bizitzak. Elkar ezagutzeko aukera izan genuen behin, baina artean ez genekien gure aitona-amonek haurtzaroko bizipen lazgarri hori partekatzen zutenik, artean ez genekien gure attona Manolo eta haien amona Maritxu anai-arrebak zirenik. Airoxene baserriko bi haur haien bilobak gara gu. 84 urte behar izan dira familiako belaunaldi berriok gertatu zitzaienaren berri izateko: erbesteratutako haurrak izan ziren gure aitona-amonak. Attona Manolo duela 25 urte hil zen, 65 urte zituela. Nerabea nintzen ni, 13 urte nituen. Mendia ikaragarri maite zuela gogoratzen dut. Azken oroitzapenen artean dut Larrunera azkenekoz igo ginenekoa, minbiziak jota zegoen ordurako. Trenez igo behar izan genuen, eta gogoan dut zenbat sufritu zuen oinez igo ezin izan zelako. Begirada iltzatuta geratu zitzaidan. Pasaiako Luzuriaga lantegian egin omen zuen lan, haren aita Joxe Marik bezalaxe. Etxean beti kontatu didate Donostiako Kursaaleko zubian dauden farola zuri-berdeak birraitona Joxe Marik eta haren anaiek egin zituztela Luzuriagan. Oroitzapenen kutxan frantsesa ikasteko liburu zahar bat ere badut, barruan hosto lehor eder bat zuena. Esango nuke etxean esaten zutela attona
80 | HISTORIA
Maritxu Gaztelumendi, grabazio eguneko irudi batean.
Frantzian egona zela txikia zela, barnetegi batean egon zela, eta horregatik zeukala frantsesa ikasteko liburu hura. Bitxia egiten zitzaidan benetan istorio hori, gogorra egiten zitzaidan pentsatzea guraso batzuek semea hain urrunera bidal zezaketenik bakar-bakarrik. Galdera ugari sortzen ziren nire buruan. Zoritxarrez, aitona oso gazterik hil zen, eta ez nuen izan aukerarik hori guztia argitzeko.
Attonaren oroitzapen ugari ditut, guztiak garai hartan haur zen honek buruan zituenak; batzuk egia izango dira, baina seguru nago beste batzuk nire irudimenak puztu egingo zituela. Imajinatzen dut attonari gauza bera gertatuko zitzaiola 1936tik aurrera bizi izandako egoera latz haiekin. Oroitzapen batzuk oso presente eta argi izango zituen buruan, baina beste batzuk nahiko lauso oroituko zituen (edo ez zituen gogoratu ere egin nahiko). Nolanahi ere, pentsatzen dut haur batek berak ere ez dituela ahaztuko aitarengandik banandu behar izan zuen unean bizitako sentsazioak, bonbardaketa baten erdian ama eta 3 urteko arreba begi bistatik galdu zituen uneko izua, aita gerran zela jakiteak sortzen zion ezinegona, bat-batean beste hizkuntza bat hitz egiten zen herrialde batean bizitzeak sortzen zion urduritasuna... Oso gogorra behar du izan 6 urteko haur batentzat hain denbora gutxian aldaketa horiek guztiak barneratzea. Ulertzen dut zergatik ez zigun hitz egiten horri buruz, ulertzen dut zergatik ez zizkigun kontatu nahi izan orduan bizi izandakoak. Nahiago izango zuen dena bere barnean gorde eta ahaztu, min handiegia ekarriko zioten eta.
Azken hamarkadetan aita ikusi dut etxean kontakizun eta oroitzapen horiei tiraka. Bilatu eta bilatu aritu da: bateko artxibora joan, besteko dokumentua bilatu, halakori galdetu... Lana izugarria izan da, aitarengandik hain argi jaso ez zituen kontu zahar horiei heldu nahian. Zorionez, izeba oraindik bizirik dago, gertakari haien guztien lekuko. Hala, izebak berak zituen oroitzapenekin eta pixkanaka-pixkanaka aitak bilatutako dokumentuekin, gure familiaren errelatoa osatu eta eraikitzeko aukera izan dugu.
Bide horretan, nabarmentzekoa da Kattin Txiki taldea herrian egiten ari den lana. Jada 14 urte igaro dira Iragorrin bost pertsonaren gorpuzkiak desobiratzea lortu zutenetik. Mugarri izan zen gertaera garrantzitsu hori, eta taldearen ibilbidea luzatzen joan da ordutik. Gero eta gehiago dakigu garai ilun haietan bizi izandako gehiegikeriez, eta Kattin Txikiren ekarpena izango da bildutako gertakarien egiak herritarrei kontatu eta hurrengo belaunaldiei transmititzea, betiere iragana balioetsiz eta errespetatuz. Taldea sekulako ahalegina egiten ari da herritarrek iraganarekiko lotura ez galtzeko, gertatutakoak biltzeko; azken batean, oiartzuarrok gure herriaren oroimen historikoa ezagutzeko. Zoritxarrez, garai hura bizi izan zuten gero eta lekuko gutxiago ditugu, baina, hala eta guztiz ere, testigantza horiek bilatzen eta biltzen jarraitzen du taldeak.
Kattin Txiki taldeko kidea
Udalak haur erbesteratuei egindako omenaldian Manolo eta Maritxu Gaztelumendiren izenean familiak jasotako lore-sorta.
Poza sentitu dugu Manolo eta Maritxuren ondorengook, haien omenez justizia egin dugula sentitu baitugu. Manolok ez zuen haurtzaroko zauriari buruz hitz egin nahi izan, eta berekin eraman zituen barruko mina eta sufrimendua. Maritxuk, ordea, indarra bildu du bizi izandako sufrimendu hura guztia belaunaldi berriei kontatzeko, egia hura ondorengoei transmititzeko. Zoragarria izan da dokumentala Maritxurekin batera ikustea. Zoragarria, era berean, dokumentala aurkeztu zenean protagonistek begietan zer-nolako dirdira zuten ikustea. Esker hitzak besterik ez digute adierazi protagonistek zein senideek. Belaunaldi berrion betebeharra da orain gehiegikeria haiek guztiak datozen belaunaldiei transmititzea, halako basakeriarik berriz ere gerta ez dadin. n Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi
HISTORIA | 81
Oiartzungo Flauta Taldearen Agur Hitzak Duela 30 urte Ibargain Musika Eskolako flauta irakasle nintzelarik, musika eskolaren laguntzarekin Ibargain Flauta Taldea sortu nuen. Flautako ikaslez osaturiko taldea zen. Herriko kaleetan zehar Gabon kantak jotzen hasi zen gure ibilbidea. Esperientzia polita izan zenez, makila batzuk egin eta koruko ikasleekin batera Santa Ageda egunaren bezperan kalera irten ginen; makila hotsa, ahotsa eta flautaren doinua uztartuz. Lehenengo urteak horrelaxe igaro ziren. Gabon kantak eta Santa Agedako koplak jotzen. Behin prentsaren bitartez EuroDisney parkea artista bila zebilela jakin nuen. Disney Magic Music Days zikloaren barruan parkean emanaldiak emateko talde bila zebiltzan. Nire ikasleen gurasoak deitu nituen, beharrezko probak egiteko asmoa azaldu nuen eta haien laguntzarekin izena eman genuen. Uneko hainbat bideo eta audio grabazio eskatu zizkidaten, baita interpretatzeko errepertorio posible bat eta haren iraupena ere.
Bi hilabete geroago erosketetan nenbilela zenbaki ezezagun baten deia jaso nuen. Disneytik ari
82 | HISTORIA
zitzaizkidan deika. Probak gainditu genituela eta kontzertua zein egun eta ordutan genuen esateko deitzen zidaten. Halakoa zen nire harridura, ezin nuen sinetsi, herrialde guztietako taldeen artean hautu egin baikintuzten.
Gauza asko zeuden antolatzeke eta emozio eta ziurgabetasunez josita berriz ere gurasoak elkartu nituen berri ona eman eta bidaia ea nola antolatu genezakeen ikusteko. Uniforme sinple bat ere egin behar genuen (ordu arte ez baikenuen ezer) eta bidaia nola ordaindu erabaki behar genuen. 50 lagunentzako autobusa hartu eta bete behar genuen, hotela bilatu, bidaia bera antolatu, entsegu gehigarriak egin... Denek lagundu ninduten pentsatu gabe, eta dena primeran joan zen.
Hor hasi zen gure ibilbide internazionala: Disneyk urtero kontzertuak antolatzen zizkigun Europan zehar eta urtean behin bidaia bikaina egiten genuen. Ia aldi berean, Nafarroako Kutxak bere bulegoetan hainbat jarduera antolatu zituen eta gero eta zabalagoa zen taldearen curriculuma eskatu eta bidali ondoren, Euskal Herri osoko bulego askotara joan ginen kontzertu pedagogikoak eskainiz. Bi urtean behin Disneyra itzultzen ginen taldearen belaunaldi berriek esperientziaz goza zezaten.
Egun batean, Gipuzkoan nahiko erroturik dauden jai batzuk Oiartzunera ekartzeko beharra sentitu nuen: Kaldereroen eta Inude eta Artzainen konpartsak. Berriro ere nire ikasleen gurasoen laguntza aho batez lortuta, Kaldereroz jantzita irten ginen plaza ingurutik flauta, zartagina eta panderoa joz. Hurrengo urtean Inude eta Artzainez jantzi ginen lehenengo aldiz. Taldeko kideen guraso, anai-arreba, senide eta abar guztiak dotore jarri eta kalera irten ziren festaz gozatzera. Harrezkero konpartsak hazten joan dira, Oiartzungo elkarte guztiei lekua emateko.
Taldea gero eta handiagoa eta finkatuagoa bihurtzen ari zenez, beharrak ere areagotzen ari zitzaizkigun. Horregatik, 2010. urtean Oiartzungo Udalari bertako kide izatea proposatu nion. Ibargain Flauta Taldea izatetik Oiartzungo Flauta Taldea izatera pasatu ginen, entseatzeko lekua eman ziguten eta sortutako gai guztietan lagundu digute, dirulaguntza emateaz gain. Aurretik aipatutako emanaldiez gain, Lartaun abesbatzarekin eta Haurtzaro dantza taldearekin elkarlanean aritu gara kontzertu bateratuak eskaintzen. Era berean, taldeak beti eskaini du Gabonetako kontzertua eta, jakina, errepertorio berri bat genuen bakoitzean Oiartzungo herriari eskaintzen genion. Horretaz guztiaz gain, kontzertuak ere eskaini ditugu Bilbon, Calpen, Arantzazun, Madrilen, Toledon, Cintruenigon, Tarazonan, Irunen, Hondarribian, Errenterian, eta beste hainbat herritan. 2014. urtean ekologian urrats txiki bat eman nahi izan genuen eta Aiako Harria parke naturalean, Egiar harrespilen inguruan (Pikoketa) hari-
tzak landatzera joan ginen. Ordutik hona taldetik pasa diren gainontzekoek ere beren haritza landatu dute. Urtero Oiartzungo Flauta Taldeak kontzertuak antolatu ditu herrian, izen handiko bakarlariekin eta modako taldeekin. Eta azken 7 urteetan Oiartzungo Flauta Jaialdiaren antolatzaile izan gara. Ekitaldi horretan Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ehunka flautistak parte hartu dute. Urte hauetan zehar egindako lan gogor eta handiaren ondoren, flauta taldeak Oiartzungo Udalari egindako ibilbidearen erregistroa egiteko 25 liburuki eman dizkio.
Ibargain Musika Eskolari, Oiartzungo Udalari, ikasleen gurasoei, ikasleei, Oiartzungo kultur elkarte guztiei eta denda eta negozio guztiei eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen. Denok elkarrekin proiektu izugarri hau aurrera eraman baitugu. Ezin dut ahaztu taldearen arima izan den pertsona. Baldintzarik gabeko bere laguntza gabe ezin izango nukeen guztiaren laurden bat ere egin. Beraz, mila esker zuri ere, Jose Luis Saizar.
30 urtetako ibilbide ikaragarria izan da bukaerara heldu den hau. Ziur nago taldetik igaro diren ia 200 ikasleen artean arrastoren bat utzi dugula. Eskerrik asko guztioi. Eskerrik asko guztiagatik. Beti arte! n Iñaki Gurruchaga Oiartzungo Flauta Taldeko zuzendaria.
HISTORIA | 83
Arditurriko meategia, kaltzinazio labeak eta tailerra ikusten direla.
1958-iv-1: Lehen greba eguna Francoren diktadura garaian Oiartzunen Orain normala da enpresa gehienetan Langile Batzorde bat izatea, sindikatuak izatea, hauteskundeak egitea Langile Batzorde horiek osatzeko… Baina 1939-1975 garaian, Francoren diktaduraren garaian, ez zen horrelakorik gertatzen. Orduan sindikatu bakarra zegoen, “bertikala” edo “horia” izenekin ezagutzen zena. Eta, jakina, garai hartan, aginte politikoan zeuden berberek agintzen zuten sindikatuan. Itxurak gordetzeko, ordea, enpresa gehienetan, sindikatu horren
84 | HISTORIA
agintariek bitarteko sindikal bat aukeratzen zuten. Lotura sindikal hori enpresako agintarien eta langileen arteko bitartekaria zen. Aipatutako garai horretan, Oiartzungo Arditurriko minetan, “Asturiana de Zinc” edo “Asturiana de Minas” enpresa zegoen minak ustiatzen. Urte batzuetan zehar, zuzendaritzak ez zuen langileen eta beren arteko lotura hori inorekin bete edo enpresak berak zuzendaritzako norbait izendatu izan zuen.
1956an, ordea, aurreko urtean lanean hasitako gazte bat izendatu zuten bitarteko sindikal, Manolo Mitxelena Axeia. 25 urte zituen eta minetako tailerrean egiten zuen lan. Nahiko espabilatua zirudien eta enpresako agintariek eta langileek ongi ikusi zuten izendapen hori.
Baina gazte horren iritziz, langileek bertan zituzten baldintzak ez ziren oso onak eta hobekuntza bat merezi zuten, bai diru aldetik bai lan baldintzen aldetik. Horregatik, gazte hori pertsonal-buruarekin hitz egiten hasi zen, baldintza horiek hobetzeko asmoarekin. Pertsonal -buruak, egoera hobetzeko asmoz, orduan agintean zeudenekin (Alvarez eta Fernandezekin) eta Zuzendaritza Batzordekoekin hitz egin zuen. Haiek, ordea, ukatu egin zizkieten hobekuntzak. Hori ikusita, bitarteko sindikala zen gazte hori beste langileekin hitz egiten hasi zen, ezkutuan bilerak edo asanbladak eginez, garai hartan debekatuta baitzeuden. Izan ere, langileak horrelakorik egiten ari zirela ikusi orduko, jabeek gogor zigortzen zituzten eta ez nolanahiko zigor batekin. Diktadurak ezarritako beldurra handia zen eta hobe zen gordeka ibiltzea horrelako bilerak antolatzean.
Langileen artean eztabaidatzen ziren neurrien harira, Manolok eskaerak egiten jarraitu zuen, pertsonal-buruarekin saio luzeak eta nahiko iskanbilatsuak izaten. Ezer lortzen ez zuenez, greba bat antolatzea pentsatu zuen. Greba? Arditurriko minetan lan egiten zuten gehienak oiartzuar baserritarrak ziren eta askok ez zekiten greba bat zer zen. Ezjakintasun horren aurrean, bitarteko sindikal gazte hark egin zuen lehendabiziko gauza langileei greba zer zen azaltzea izan zen. Greba bat zertan datzan azaldu zuenean, langileek izan zuten lehenengo inpresioa beldurra izan zen. Ez zuten beren burua greba egiteko gai ikusten agintariek, Guardia Zibilek edo Poliziek izango zuten erreakzioaren beldurrez.
Manolo Mitxelena Axeia, bitarteko sindikala, 80 urte zituenean.
Langileak Altzibarretik Arditurrira (eta bueltan) eramaten zituen trena.
Horrela, egunak eta hilabeteak igaro ziren, eta langileen egoera hobetzeko eskaerak bertan behera geratzen ziren Manolok egiten zituen saiakera guztietan. Bi urte geroago, azkenean langileen artean greba egitea adostu zen. Greba egiteko aukeratu zuten eguna 1958ko apirilaren 1a izan zen. Egun esanguratsua zen hura: garai hartan “Día de la Victoria” ospatzen zen, 1939ko apirilaren 1an gerra zibila amaitu zela ospatzen baitzen.
Aipatu behar da meategian, lanean hasteko hiru ordutegi nagusi zeudela. Mina zuloetan lan egiten zuten langileak, goizeko 07:00etan hasten ziren; laborategi eta tailerreko langileak 08:30ean eta bulegoetako langileak, azkenik, 09:30ean. Langileek Arditurrira joateko bi modu besterik ez zuten: oinez edo trenez. Ez zegoen errepide-
HISTORIA | 85
rik. Trenez joateko, Altzibarren geltoki bat zegoen. Estazio hori gaur egungo Aldapa Bekoako etxadiaren eta Oiartzun ibaiarenn arteko zabaldi horretan zegoen, gaurko bidegorriaren ondoan. Lehenengo trena goizeko 05:30ean ateratzen zen, eta mina zuloetan lan egiten zuten langileen lehenengo txandakoak eramaten zituen. Tailerrekoek eta laborategikoek 07:45ean hartzen zuten trena eta, azkenik, bulegoetako langileek (Alvarez eta Fernandez agintariak barne) 09:00etan. Bitarteko sindikal hori, Manolo, Gurutzeko eskolan zegoen etxebizitza batean bizi zen. Orduan 27 urte zituen, aurreko urtean (1957an) ezkondua zen eta bere emaztea haurdun zegoen. Goizeko 07:45erako Altzibarreko geltokira joan behar izaten zuen trena hartzera, handik Arditurrira joateko, tailerrean egiten baitzuen lan. Iritsi zen greba eguna eta berez goizeko 07:00tan hasi behar zuten mina zuloetako langile horiek ez ziren lanean hasi. Handik gutxira Guardia Zibilak bertaratu ziren, Mangas sarjentua buru zutela. Lanean hasteko agindua eman zuen, baina langileek beren bitarteko sindikala agertu arte hasiko ez zirela esan zuten. Izan ere, langileak azken orduko hitzarmen baten zain zeuden: egoera ezohiko horretan 07:45eko trenean joatea erabaki zuten Alvarez eta Fernandezek, bitarteko sindikalarekin hitz egiteko asmoz. Trenean akordio batera iristen baziren, ez zen grebarik egongo.
Mina zuloetako langileak lanean ez zeuden bitartean, Altzibarreko geltokian goizeko 07:45erako Alvarez eta Fernandez zeuden trenaren zain, baina lotura sindikalaren arrastorik ez zegoen. Bost minutu itxaron ondoren, trena martxan jarri zen eta Huarteko errotako parean lotura sindikal hori Gurutzetik korrika iritsi zen eta trena martxan hartu zuen. Trenean zihoazen guztiak galdera bera egin zioten: “Manolo, ze pasa da? Nolatan ez zara garaiz iritsi?” “Emaztea erdiminekin jarri da”, erantzun zuen gazteak. “Eta bakarrik utzi duk?!”, galdetu zioten langileek. “Bere amarekin utzi dut”, esan zien kezkatuta. Etxeko kontuak alde batera utzirik, bitarteko sindikalak Alvarez eta Fernandezekin izan zuen azkeneko bilera. Agintariek ez zituzten Manolok proposatutako neurriak ezarri nahi eta ez ziren akordio batera iritsi.
86 | HISTORIA
Garai hartako minetako bitarteko sindikala, Manolo Mitxelena, bere emazte (Pepita Cazabon) eta beren seme jaioberriarekin (Joxemari).
Trena Arditurrira heldu bezain laster, Mangas sarjentuak Manolori galdetu zion ea lan egin behar zuten edo ez. Gazteak esan zion erabakia hartzeko langile guztiek bilera bat egin behar zutela. Eta horrela izan zen: biltzarra egin zen eta, egoera berdina zela ikusirik, greba egitea erabaki zen.
Bitarteko sindikalak jakinarazi zion Mangas sarjentuari hartutako erabakia eta honek honela esan zien: “Pues si no vais a trabajar, ¡todos a casa!”
Orduan, gure Manolo korrika joan zen bere emaztearengana. Etxera iritsi zen eta ikusi zuen emaztearen erditzea aurrera zihoala. Berriz ere korrika joan zen kalera, Villa Arantxan bizi eta kontsulta zuen Don Julio Barrutieta sendagilearengana. Baina hura ez zegoen han, beste haur bat jaiotzen laguntzera joana baitzen. Zer egingo orduan? Ba Donibane kalean bizi zen Puyol praktikanterengana joan zen ziztu bizian eta huraetxean aurkitu zuen. Praktikanteak bazuen motor bat, “Sanglas” markakoa, eta biak motorra hartu eta Gurutzera bueltatu ziren.
Arditurri meategiko langileek bisita berezia egin zuten euren lehengo lantegira 2008ko maiatzaren 24an.
Gaueko 22:00etan izan zen aita. Egun ahaztezina izango zen hura. Lehenengo greba eguna izan zen Oiartzunen, eta bera aita izan zen lehen aldiz. Baina hurrengo egunean berriz ere Manolok minetara bueltatu behar izan zuen, beste langileekin batera, hobekuntzak lortu eta lanean jartzeko edo halakorik ezean, grebarekin jarraitzeko. Oraingoan bakoitza bere ordutegian joan zen Arditurrira. Mina zuloetako langileak ez ziren lanean hasi eta tailerrekoak ezta ere. Bulegoetako langileen trena 09:30ean iritsi zenean, Manolo bitarteko sindikala agintariekin elkartu zen, beren lan baldintzak berriz ere eztabaidatzeko. Oraingoan, Alvarez eta Fernandezekin batera, Anocibar ingeniari nagusia eta Kaputxinosetan egoten zen pertsonal-burua ere bildu ziren zuzendaritzaren aldetik. Langileen aldetik, berriz, Manolo bakarrik.
Hiru egunez luzatu zuten greba, beren baldintzek berdin jarraitzen baitzuten. Baina apirilaren 4an, azkenik, Manolo agintariekin akordio batera iritsi zen. Ez zioten eskatutako guztia ematen eta, horregatik, Manolok asanblada bat egin nahi izan zuen langile guztiekin, guztien adostasunarekin erabaki bat hartzeko. Lortutako hobekuntzen artean, adibidez, langileen soldata igotzea lor-
tu zen, urteko oporrak 8 egunetik 12ra pasatzea edo langile bakoitzari, soldatarekin batera, hilabetero 150 kg ikatz ematea. Beren batzarrean, bitarteko sindikalak adostutako hobekuntzak azaldu ondoren, langileek azkeneko proposamena onartu zuten eta lanean hasi ziren.
Modu horretan, minetako langileen baldintzak hobetzen joan ziren, egoerari aurre eginez, beldur asko pasatuaz baina borrokatuz. Garai hartan Arditurriko minetan lortutakoa eredugarria izan zen beste lantegi eta enpresetako langileentzat. Gaur egun Arditurriko minak ez dira ustiatzeko lantegi bat, bisitak egiteko toki eder bat baizik. Ez dago Altzibarretik Arditurrirako bidea egiten duen trenik ez tren geltokirik, oinez edo bizikletaz pasiatzeko bidegorri bat baizik. Eta gure bitarteko sindikalak duela bi urte zendu zen, baina berak lortutako hobekuntzak oso onuragarriak izan ziren jende askorentzat. Horregatik, beti egongo da askoren bihotzetan.
n Oihane Mitxelena Iribarren Joxemari Mitxelena Cazabon
HISTORIA | 87
OIARTZUn IRRATIAn 20. urteurrena ospatu genuen (pandemia aurretik) Iazko urtekarian Oiartzun Irratiaren 20. urteurrenaren aipamenik ez nuen egin. 2021eko urtekarian urteurrenaren ospakizuna nola joan zen adierazteko hainbat argazki ipintzea erabaki dut. Gauden egoera ikusita, argazki hauek ikustea arraro egingo zaizue seguruenik. Hasteko, izan genuen egitaraua adieraziko dizuet:
• Goiz-goizetik Oidultz dultzaina taldearekin goiz eresia Elizalde auzoan ibili ziren. • Haurren txokoa kontzejupe plazan: puzgarriak, aurpegi margoketak…
• Herri kirol desafioa plazan. Oiartzungo beteranoak gazteen aurka. • Eguerdian, plazan ekitaldia eta ondoren bazkari herrikoia. • Arratsaldean, herriko bertsolariak, kantaldia, bingo eta ondoren Tio Teronen semeak. • Ilunabarrean, Lartaun Abesbatzaren kontzertua Hipatia lorategian.
Egun zoragarria pasa genuen elkarrekin. Gaur egun arraroa egiten zaigu argazkietako hainbat egoera ikustea: jendea asko plazan elkarrekin ikustea, egunpasa egitea, elkarrekin bazkaltzea, elkarrekin abestea… Bizi dugun amesgaizto eta pandemia madarikatuaren ondorioak ea lehenbailehen amaitzen diren eta bizimodu normal batera itzultzen garen.
88 | HISTORIA
Egoera txarretan ere zerbait ikasten omen da eta denok zerbait gehiago ikasi izana espero dut, baita pertsona hobeak eta solidarioagoak bihurtzea ere.
Oiartzun Irratitik zuen belarriak goxatzen saiatu gara pandemia garai honetan, entretenimendua eskaintzen, animoak ematen, babesa eskaintzen…. Elkarri muxu eta besarkadak bidali dizkiogu uhinen bidez eta egoera txarrenari onena ateratzen saiatu gara. Eskerrik asko! Oiartzun Irratiko entzulerik gabe eta zuen babesik gabe, ezingo baikenituzke gure asmoak aurrera eraman. Oiartzun Irratia FM 106,5 Urrutira jun gabe!!!
www.oiartzunirratia.eus oiartzunirratia@gmail.com Gure desioa: Mendiburu 14an gure egoitza berrian laister elkar ikustea, Kultur areto berriarekin batera eta Erretiratuen egoitza berriaren ondoan.
n JOxe MIgel lOPez
HISTORIA | 89
90 | HISTORIA
LETEREN lekuak
Hitz egin liteke Leteren paisaiez, herriez, jardinez; lurraz, Altzatez edo azken larrosez. Testu honetan bildutakoak ere paisaiak dira, baina jaioterrikoak; hazten eta hezten ikusi zutenak; Oiartzungo kale, plaza, belar-soro eta lorategiak. Horietako batzuk lotuz egin zen pasa den abenduan Xabier Leten barrena ibilbide biografikoa; lerro hauetan jasoko ditut orduan zapaldutako lekuak.
Egun Landetxe deitzen dugun plaza inguruan jaio zen Xabier Lete, duela gutxi arte Gazte Izanak-en egoitza izan den horretan; garai hartan belar-soroz inguratua. Gaur egun, beraz, ez dago Lete sortzen ikusi zuen etxerik, horren lekuan kultur-etxea ari baitira eraikitzen. Jaiotetxetik hurbil geratzen ziren gerora sarri bisitatu zituen leku pare bat: Astigarreta etxea eta Arboleda. Lehenengoari Leibarrenea ere deitzen zioten bertan biltzen zirenek. Izan ere, biltzeko leku izan zuten hura euskaraz alfabetatu gabeko zenbait oiartzuar gaztek. Jakintza eta kultura gosez bildu zirenen artean zeuden Xabier eta Arantxa Lete anai-arrebak. Eta eman zituen fruituak eskola inprobisatu hark; tartean, Fomento Cultural elkartea eta antzerki-taldea. Handik gertu zegoen Arboleda deitzen zioten zuhaizpea ere, Letek, koadernoak eta liburuak lagun, egoteko -edo aritzeko: irakurtzen, idazten, pentsatzen- zuen leku kuttunetako bat. HISTORIA | 91
Landetxetik mugituta, Donibane kaleko 8. zenbakia izan zen Leteren beste leku garrantzitsu bat: Diburtxienea. Han bizi ziren lagun eta kantukide izan zuen Julen, Juan Mari poeta eta Andoni: Lekuonatarrak. Lekuonatarren sukaldea unibertsitatea izan omen zen Leterentzat: Diburtxi Berasategi amaren ahotik ikasi zituzten bertso zaharrak; Bruno Lekuona aitaren eskutik jaso Manuel Lekuona osabaren urak. Euskal kulturaren egoslekua izan zen hura. Handik gertu zegoen eta dago Doneztebe plaza. Orain bezala, orduan ere bertsolariak urtero-urtero etortzen ziren Xanistebanetan, eta bertan egiten zuten saioa. Lete gazteak adi-adi entzuten zituen, belaunaldi berrikoak baino Xalbador eta haren aurreko belaunaldikoak gusturago. Bertsolariaren figura, entzuleek zieten errespetua eta sortzen zuten miresmena gogoan iltzatuta geratu zitzaizkion. Plazan bertan, ayuntamientoko saloian egiten zituzten, bestetik, Fomento Cultural zaleek antzezlanetarako entseguak, baita lehendabiziko jendaurreko antzezlana ere. Beheraxeago, Ibargain parkea; garai hartan, Arbideren lorategia. Leterekin batera, Ez Dok Amairuko kideek bertan entseatu zuten Baga Biga Higa... sentikaria, baita aurretik beste emanaldi bat estreinatu ere. Ibargainek gertu du Madalensoro
92 | HISTORIA
pilotalekua, garai bateko kultur-areto nazionala, Leteren oholtza ere izana. Eta Oiartzungo beste hainbat bazterretatik bezala, Ibargaindik ere bistaratzen da Bianditz, azaroko arratsalde hartan bezain zuri, pasa den abenduan, ibilbidea egin zenean. Oiartzun eta Lesaka, Gipuzkoa eta Nafarroa, ezaguna eta ezezaguna, bizitza eta heriotza… Muga.
Atzera egin urrats desbideratuak, eta Doneztebe plazatik beste plaza goxo batera eramango gaitu Putxutxoerreka kaleak. Bertan dago 16 urtez bizi izan zen etxea, pianorik ez zuena; garai hartan hori ere belar-soroz inguratua. Eta Gurutze aldera jarraituz gero, Goyara, Antton Valverderen udako etxea. Bertan egiten zituzten entseguak, lagunarteko solasaldiak eta barre-algarak. Inguruan geratzen dira Letek kuttunak zituen aritzeko beste bi leku ere: Goyarara iritsi baino lehenagoko bide bazterreko petril bat eta gaur egun ur depositua dagoen inguruko zelaia. Horiek dira Leteren leku batzuk, oiartzuarrenak ere badirenak; Leteren oiartzuarrenak, oiartzuarren Leterenak.
n Egilea: Olatz Mitxelena Larreta Argazkiak: Mendi Urruzuno
Zeruko jardinetan Zeruko jardinetan nolako plazera!
Lurdesekin kantari betiko antzera:
Errota zahar maitea edo Habanera…
Lurtarra zineneko ametsa bete da.
Zorion guztizkoa horixe ote da?
Urepeleko zelai
eta malkarretan
Xalbador bezalaxe zeruko larretan
elkarrekin bertsotan barne hausnarketan kontraesan guztien argi-ilunetan…
Jada denak gaindituz zorion aparretan.
Euskal herri nerea ezin zaitut maite Xabier, zure hitza ez zenuen bete
ezin baitzara bizi
hemendik aparte beti izango zara
Herri honen parte
berriz mundua izarren hauts bihurtu arte.
n Antton Kazabon Amigorena
HISTORIA | 93
‘HARMOnIUM’ HISTORIkOAk OIARTzUnen
XIX-XX. mendeko harmonium musika-tresna berezi eta interesgarrien bilduma zabala, garrantzitsua eta historikoa daukagu Oiartzunen. Aspalditxoan baztertua zegoen instrumentu hau garrantzia hartzen ari da berriro gure artean. Musika-tresna bitxi hauen ezaugarri, historia eta eboluzioaz gainera, Oiartzunen oraingoz arkitu diren 15 harmoniumen aurre-katalogazio bat eskaini nahi dizuegu lerro hauetan, daukagun ondarearen testigu.
ZER DA ‘HARMOnIUM’ bAT? Harmonium, armonio, mihi-libreko organoa, organo-espresiboa… izenekin ezagutzen den musika -tresna da. Teklazko instrumentu horrek organo baten antza du, baina txikiagoa eta tuturik gabekoa da.
94 | HISTORIA
Mihi-librez osatutako multzo (“joko”) batez edo gehiagoz osatua dago, eta oinekin eragindako hauspoen haizearen bidez sortzen du soinua. Haizearen indarra oinen bitartez neurtzen da.
Mihi-librea.
Jokoak.
Hauspoak.
“Joko” bakoitzak era bateko soinuak sortzen ditu. Normalean, 2 /5 arteko “joko” kopurua izaten dute. Kontsolan, 5 oktaba duen teklatua (61 nota gehienetan), eta “joko” ezberdinak eragiteko tiraderak ditu. Bi teklatu dituztenak ere izaten dira. Funtsean, antzekoak ditu, adibidez, oso ezagunak zaizkigun beste mihi-libreko musika-tresnak hauek: aho-soinua, haizea ahoz hauspotzen duena, edo eskusoinua, besoz hauspotua.
Sorrera eta zabalkuntza Aspaldian Europan ezagutua zen Txinako mihi-libreko tutudun Sheng instrumentu zaharraren ondorengotzat har daiteke ‘harmoniuma’. 1810ean Bordeleko Gabriel-Josep Grenié k sortu zuen lehenengo “Orgue expressif” bat, tutu mihidunez osatua, eta oinez hauspotua. 1830ean, Aristide Cavaillé Collek, berriz, poikilorgue tresna osatu zuen; tuturik gabekoa eta trinkoagoa.
Sheng.
Poikilorgue.
HISTORIA | 95
1842an Alexandre François Debain izan zen harmonium izenarekin tresna horren patentea lortu eta instrumentua nahiko definitua utzi zuena.
Debain.
Debain harmoniuma, Oiartzunen.
Ondoren, harmoniuma asko zabaldu zen, eta egileak ugaritu egin ziren Europa osoan. Ezagunenen artean, Debain, Alexandre Père&Fils, Christophe-Étienne, Mustel, Richard, Rousseau, Dumont… daude. Horietako egile famatuen zenbait harmonium badaude Oiartzunen; Debain, Alexandre eta Christophe Étiennerenak adibidez. Euskal Herrian harmonium egileak ugaritu egin ziren, Azpeitia eta Gasteiz aldean batez ere; Cotrina, Otaño, Puignau & Olaziregi, Loyeluxt (Elustondo&Loinaz)… Oiartzunen baditugu egile horiek eginikoak.
Christophe Étienne. Oiartzun.
Puigneau & Olaciregui. Oiartzun.
Elustondo & Loinaz. Oiartzun.
Zergatik izan zuen arrakasta? Harmoniuma mihi-librez osatutakoa da. Haizearen indar ezberdinak ez dio nota aldatzen, beraz hura kontrolatuz gero, espresioa lantzea ahalbidetzen du. Alde horretatik, organoak lortu ezin zuen espresio maila lortu zezakeen ‘harmonium’-ak.
Erromantiko garaiko zenbait konpositore famatuk, espresioaren ahalmen horiek ezagututa, harmoniumarentzako musika obra ugari sortu zuten: Franck, Dvorak, Gounod, Lefèbure Vèly, Vierné, Gillmant, Elgar, Bizet, Saint Saens…. Jotzaile espezializatuak ere ugaritu ziren; Lefèbure Vely, Gillmant, Vierné, Cesar Franck... Harmoniumak ez ziren handiak, eta mugitzeko arinak gertatzen ziren. Ondorioz, etxeetan eta kafetegi eta tabernetan erabil zitezkeen. Garaiko musika ezagutu eta jotzeko aukera ematen zuten. Eliza txikietan, eliza handietako koroetan eta komentuetan jotzeko tresna aproposa bihurtu ziren, liturgia bideratzeko. Abesbatzen laguntzaile, eta musika eskoletako ikasketen oinarri zen. Soinu atsegina, tamaina, prezioa eta mugikortasuna zituen alde.
Paul Gaugin margolaria.
96 | HISTORIA
S. Esteban parrokia. Oiartzun.
Gainbeherakada 1935ean Estatu Batuetan Laurens Hammondek organo elektrikoa asmatu zuen. Asmakuntza horrek iraultza izugarria ekarri zuen instrumentu tekladunen artean. Erosotasunak eta soinu eta efektu berriak sortzeko aukerak mundu berri bat ireki zuen musikarien artean
Instrumentu-belaunaldi berrien aurrean (elektrikoak, elektronikoak, digitalak…) harmoniuma desagertzen joan zen. Modaz pasatako instrumentua bihurtu zitzaigun harmoniuma. Bazter batean utziak, edo zakarretara boteak izan ziran asko eta asko. Gelditu ziren gehienak, oso egoera txarrean jasoak izan dira.
Hammond organoa.
Harmoniumak egoera txarrean. Oiartzun.
Etorkizunari begira Instrumentu elektroniko eta digitalak erabat nagusituta dauden garai hauetan; Yamaha, Roland, Viscount… Harmonium zaharrak, zenbait musikazale eta tresna berezi zaleen arteko arreta berpiztu du gaur egun. Soinu aldetik dituen berezitasun eta ezaugarriek erakargarria egin dute berriro.
Bestalde, harmoniumak jotzeko dituen berezitasunak kontuan izanik, jotzaile espezialista berriak ere sortu dira; J. Verdin, J. Scott, F Dupoux, V. Thevenaz… Folk eta jazz arloan ere, hartua du bere lekua harmoniumak (Penguin Cafe Orchestra, J. Yancey…).
Tresnaren aldetik, instrumentu horien egintzan erabilitako artisau-eraikitze prozedurak, teknika bereziak eta material nobleak horien zaharberritze lanak bultzatu ditu, eta harmonium zaharren balioak altxatu.
Balio historikoa handia dute. Gehienak XIX. mendekoak dira, eta ondarearen ikuspuntutik, oso baliotsuak. Zaborretarako zegoen musika tresna hori ardura eta interes gero eta handiagoz ikusten da orain.
HISTORIA | 97
JOSE MANUEL AZKUE VIII. MEMORIALA eta Christophe Étienne ‘harmonium’-a Urtero antolatzen du Oiartzungo Organozaleak taldeak, Oiartzunen, Irunen eta Hondarribian, JOSE MANUEL AZKUE MEMORIALA, oiartzuar organista handia izan zenaren oroimenez.
Jakina denez, Oiartzungo elizan dagoen Cavaillé-Coll organo famatua desmuntatua dago, berritze lanen zain. Berritze hori gauzatu bitartean, Christophe Étienne harmoniumak ordezkatuko du organoa, bai kontzertuetan, bai elizako liturgietan ere.
Vincent Thevenaz.
Oiartzunen dugun Christophe Étienne harmonium historikoa, dituen ahalmenak eta soinu kalitatea kontuan hartuta, horrelako erronka bati aurre egiteko gai dela uste dugu. Horretarako, beharrezkoak zituen berritze lanak egin dizkio Sergio del Campo organogileak. Berritze lan horiek Oiartzungo Udalak, San Esteban Parrokiak eta Oiartzungo Organozaleak taldeak bideratu dituzte, instrumentuaren erabilpen komuna egiteko asmoarekin. 2021eko azaroan ospatuko den VIII. Memorialean, Oiartzungo saioan, Vincent Thevenaz (harmoniuma) eta Vincent Barras (saxofoia) suitzarrak izango dira kontzertuaren ardura izango dutenak. n Joxe mari mitxelena anton mendizabal
Vincent Barras.
98 | HISTORIA
‘HARMONIUM’-AK OIARTZUNEN 1.
Zurezko kaxa. Bi kirten ditu. Atzealdean hauspoa. Herbehereetako Gerrit Van der Veer irakasleak emana. Berak honela dio: Donated by Dhaval Vyas, ca 2015. This instrument was used by his grandfather who was a school teacher and used it in his school. EGILEA: Ezezaguna JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L:56; Z:30; A:25,2 EGOERA: Txarra
2.
XIX. mendeko harmonium eramangarri beltza. Garraiorako zurezko kutxa du. Lüneburgeko saltzaile bati enkantean erosia. Gottard Richter-en akordeoirako liburuan azaltzen da. EGILEA: Mayer Marix JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 49,5 EGOERA: Erdi parekoa
3.
XIX. mendeko harmonium eramangarria. Teklatu osoa falta zaio. Fontenoy, Bourgogneko Barbier Martial saltzaileari erosia. EGILEA: Ezezaguna JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 49 EGOERA: Txarra
4.
Zurezko kaxa du. 15 tekla zuri eta 10 beltz. Barruan hauspoa eta mihiak ditu. Hauspoa astintzeko ezkerraldean zurezko palanka bat dauka. Salvador Martinez Garateren bitartez, Lizarrako F.J. Lisarri antikuarioari erosia. Inguruko herri batetik ekarria. EGILEA: J. Richard. Entrepagny. Eure JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 40 EGOERA: Txarra
HISTORIA | 99
5.
Zurezko kaxa du, eta bi kirten. Atzekaldean hauspoa du. Gordetzeko zurezko kaxa bat du. Indiako Bina Musicals-ek Londresen duen denda-tailerrean erosia. EGILEA: Ezezaguna JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 64 Z: 38 A:31 EGOERA: Ona
6.
Metalezko kaxa berdea duen harmonium elektrikoa. Julio Abascalen bitartez, Nizako kale merkatu txikian erosia EGILEA: Le Guide Chant Karriel JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 62 EGOERA: Erd iparekoa
7.
Bi pedaleko harmoniuma. Tonu aldaketarako teklatu mugikorra. Joko bakarrekoa. Espresio-tiradera du. EGILEA: Puignau & Olaciregui. Azpeitia JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 98, A: 80 EGOERA: Erdi parekoa
8.
Bi pedaleko harmoniuma. Tonu aldaketarako teklatu mugikorra. Joko bakarrekoa. Donostiako Buenavistako Remar rastroan erosia. Pasaiako etxe batetik jasoa omen. L: 104 / A: 94. EGILEA: Otaño y Cia. Vitoria JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 104, A: 94 EGOERA: Txarra
100 | HISTORIA
9.
Bi pedaleko harmoniuma. Joko bakarrekoa. 49 tekla. Espresio-tiradera Hondarribiko Brocante La Idealen erosia. EGILEA: Alexandre Père et Fils. 81 Rue Lafayette 81. Paris JABEGOA: Juan M. Beltranen bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 88 EGOERA: Txarra
10. Bi pedaleko harmoniuma. 4 ½ joko. 61 tekla. Tonu aldaketarako teklatu mugikorra Belaunarekin eragiteko tuttia. Espresio-tiradera. Irungo Emaus elkarteko dendan erosia. Guadalupeko elizatik ekarria. EGILEA: Armoniums LOYELUXT. Azpeitia JABEGOA: Juan M. Beltran bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 124, A: 118, Z: 74 EGOERA: Txarra 11. Pianola sistema duen harmoniuma. Musika-paper biribilkiarekin dabil. 61 tekla. Martxan ipintzeko eta erregistroak gobernatzeko tiraderak. Koro Bikandiri erosia. Añorgako bere familiaren etxetik ekarria. 103 biribilki ditu. EGILEA: Clarck Piano. Chicago. USA JABEGOA: Juan M. Beltran bilduma KOKAPENA: Soinuenea. Oiartzun L: 111, A: 133,5 EGOERA: Erdi parekoa 12. Bi pedaleko harmonium txikia. Joko bakarrekoa. Arizmendi etxeko kaperan dago EGILEA: Ezezaguna JABEGOA: Oiartzungo Udala KOKAPENA: Arizmendi etxea. Oiartzun L: 80, A: 75, Z: 28 EGOERA: Erdi parekoa
HISTORIA | 101
13. Bi pedaleko harmoniuma. Joko bakarrekoa. 61 tekla. Espresio-tiradera. Juanito Oñatibiarena. Ondoren Juanito Oñatibiaren familiakoek Lartaun abesbatzari emandakoa. EGILEA: Alexander Debain. Paris JABEGOA: Oiartzungon Organozaleak taldea KOKAPENA: San Esteban parrokia. Oiartzun L: 108, A: 81 EGOERA: Erdi parekoa 14. Bi pedaleko harmoniuma. 3 joko. 61 tekla. Tonu aldaketarako teklatu mugikorra. Espresio-tiradera. Ospitale zaharretik Zahar Etxera eramana EGILEA: Ezezaguna JABEGOA: Matia Fundazioa KOKAPENA: Zaharren egoitza. Oiartzun L: 129, Z: 52, A: 95 EGOERA: Txarra 15. Bi pedaleko harmoniuma. 4 ½ joko. 61 tekla. Tonu aldaketarako teklatu mugikorra. Belaunarekin eragiteko tuttia. Espresio-tiradera. Ospitale Zaharrean zegoen. San Esteban parrokiko korora eramana. EGILEA: Christophe & Étienne. Paris JABEGOA: San Esteban parrokia KOKAPENA: San Esteban Parrokia. Oiartzun L: 123 , Z. 67, A: 105 EGOERA: Ona
102 | HISTORIA
ARTIKUTZAKO TREnA
Artikutzako urtegia hustu ondoren, Urgurutzeko trenbide adarra berriro agerian 2019. urtean hustu zuten Artikutzan Enobietako urtegia. Trenbidea agerian dago orain husteari ekin zioten. Ondorioz, Artikutzako Trenaren Olazubieta - Urgurutz trenbide adar zaharra, 68 urtez urez estalia egon dena, agerian gelditu da berriro.
1977an Añarbeko urtegia osatu ondoren, Artikutzakoa zerbitzuz kanpo gelditu zen. Gorabehera askoren ondoren, egokiena hustea zela erabaki eta 2019an
1940. Urtegia egin aurretik.
2012. Urtegia betea.
(Marin)
(A. Mendizabal)
1948 -1953. Urtegia eraikitzeko lanak. (Donostiako Udal Artxibategia)
2021. Urtegia hustua.
(A. Mendizabal)
HISTORIA | 103
ARTIKUTZAKO TREnAREn OLAZUbIETA – URGURUTZ TREnbIDE ADARRA (1898 – 1918) Artikutzako trenaren ibilbidean zegoen Olazubieta eta Planoburu arteko plano hidraulikoa egin aurretik, idiak tiratako bagoitxoak Bianditzeko leporaino igotzeko, zigi-zagako trenbide bat zegoen. Zigi-zaga horretatik ateratzen zen trenbide lotura Artikutzako auzotik igaro eta Urgurutzeraino iristen zen (1898). Pikabearen garaian, plano hidraulikoa egin zenean (1905), zigi-zagako bidea bertan behera utzi zen. Orduan, Olazubieta eta Artikutzako
Trena Artikutzan. Jokin Mitxelenaren marrazkia. (Mugarri. 24 zb)
1948 -1953. Urtegia eraikitzeko lanak. (Donostiako Udal Artxibategia)
104 | HISTORIA
auzoa lotzeko, errekari jarraitzen zion trenbide berria eraiki zen. Auzoan bertan, zubi diagonal berria eta bazterbidea zuen trenak. Auzotik Urgurutzerainoko zatia trenbide zaharretik egiten zen, Enobietako errekaren ondotik.
Trenbide adar horrek Urgurutzeraino egurrikatza garraiatzen zuen, non mandoz edo agian, kablez ere bai, gaia Bidasoa aldera ateratzen zuten. Trenbidearen inguruko lurretan zegoen kaolina ere garraiatzen zuen trenak paraje horietan.
1905 – 1917. Tren bazterbidea Artikutzan. (M.C. Villarreal)
1903. Brigada, Urgurutzetik Artikutza aldera.
(D.U.A)
ARTIKUTZA – URGURUTZ TREnbIDEA bERREsKURATZEA (2021) Trenbidearen dokumentu zaharrak aztertu, eta lurrazalak erakutsitako ikatz arrastoei eta pasabideei jarraituz, garbiketa-lan bikaina eta sakona egin dute Artikutzako langileek. Trenbide adar horren zati nagusia agirian utzi dute.
Bidea garbitzeaz gain, jatorrizko harlauza zabaleko pasabideak txukundu eta egurrezko bi zubi berri ere eraiki dituzte. Urgurutzerainoko ibilbide zelaitsua, zabala, lasaia eta ederra eskaintzen zaie orain oinezkoei, bai txirrindulariei ere. Basorik gabeko Artikutza, laua, irekia eta ezberdina da gaur egun aurrean duguna. Hurrengo urteetan, urtegiaren horma nagusia zulatu eta jendearentzako pasabidea egiteko asmotan daude. Hori gauzatutakoan, trenbide-adarra bere osotasunean irekia izango dugu, Artikutza auzotik Urgurutzeraino, guztion atseginerako. Adar horretan trenbidearen zati gehiena berreskuratu ondoren, Elamatik Oiartzunera, bai Urgurutzera ere, Artikutzako Trenaren ibilbide gehiena agerian eta garbitua dago gaur egun.
n AnTOn MenDIzAbAl
2021. Trenbidearen trabesak agerian. (A. Mendizabal)
2021. Harlauzaz osatutako zubitxoa. (A. Mendizabal)
2021. Trenbidearen pasabide bateko harlauzak. (A Mendizabal)
2021. Zubi berria, Enobieta errekan. (A. Mendizabal)
HISTORIA | 105
Bixenta Ormazabal eta Luxio Gallastegi
Bixenta eta Luzio urrezko ezteietan.
Bixenta eta Carmen Arizmendi.
Bixenta Ormazabal Arana 1895eko maiatzean jaio zen, Oñatin; hiru bat urte zituenean baserria erre zitzaien eta familia Bergarara joan zen bizitzera. Aita alargundu zelarik, berriro ezkondu zen . Bixenta Luzio Gallastegi bergararrarekin ezkondu zen; 1917an alaba zaharrena jaio zen, Carmen, baina antza denez senar-emazteak ez zeuden egoera ekonomiko oso onean eta Bixentak alaba senarrarekin eta koinatarekin utzi eta inude lanetan hasi zen, neskame arruntek baino gehiago irabazten zutela eta. Juana Aiestaranen (Arizmendineko etxekoandrea) hirugarren alabaz arduratu zen, hura ere Carmen izenekoa. Horrela iritsi zen Bixenta lehendabizi Donostiara non Alderdi-Ederretik paseatzen zen nexkarekin (antza denez, Donostiako familia tontordunenen inudeak handik ibiltzen ziren zein baino zein apainago), eta gero Oiartzunera.
Juanaren senarra “nahiko txarra zen gidatzen”1 eta Luzio kontratatu zuten Angel Arizmendi eraman eta ekartzeko. Nahiz eta senar-emazteak Arizmendi-Aiestarandarrentzat lan egin, ez ziren Arizmendinean bizi. Bere etxea erosi zuten Oiartzungo San Esteban enparantzan. Han jaio ziren bi semeak, Angel eta Joxe Mari. Gauzak lasai eta bide onetik zihoazela zirudienean, 1936ean gerra hasi zen. Beste hainbat oiartzuar bezala, Angel Arizmendi eta Luxio Ga1 Familiak esana.
106 | HISTORIA
llastegi biak nazionalistak ziren eta beste hainbat oiartzuar bezala (tartean bi emakume) atxilotu egin zituzten. Carmen Gallastegik honela kontatu zien Kattin-Txikikoei: “Gue atta (…) Ergoina eaman zuten ukullu batera, eta han eondu zen bi eunin, kalentura zun eta hara alletu zeneko pulmoniya. Lesaka geo gurdiyan eaman zuten, gue atta etzen gauza oñez joateko (…) Ta geo eaman zittuzten San Kristobaleko fuertea (…) gue atta hurrengo eunin eaman zuten enfermeira, medikua karri ta bastante gaizki”2. Abuztuaren 21ean Leoncio Aranburuk emazteari idatzitako gutunean zera jartzen du (gazteleraz, ezin bestekoa zenez) “a la familia del sr Arizmendi les avisas que Angel sigue bien y que Lucio también está bien y se encuentra en nuestra compañia”3. Oiartzunen Bixentak eta seme-alabek erreketeen medikua etxean hartu behar izan zuten… komunean ikurrina ezkutatua zutelarik.
Luziok beste biak baino zorte gehiago izan zuen, Angel Arizmendi eta Leoncio Aranburu urriaren 25an Munianen fusilatu zituzten. Luzio berriro etxera etorri zen.
Juana Aiestaran eta bere alabak Donostiako etxera itzuli ziren. Bixenta izan zen Arizmendineko zaintzailea. Luzio lanik gabe zegoen. Errenteriako Pekin lantegian denboraldi laburra egin ondoren, bere kontura elektrizista hasi zen eta denborarekin Errenterian argindarreko materiala saltzen zuen denda ere jarri zuen. Denborak aurrera jarraitu zuen eta seme-alabak ezkondu ziren. Carmen Errenteriara ezkondu arren, gurasoen etxean zeukan ile-apaindegia; Bixenta, ezin geldirik egon den emakume horietakoa izaki, eta han ibiltzen zen alaba laguntzen, toallak garbitzen… eta kafea prestatzen bezeroentzat egun hotzetan. Entzuna dugu alabaren bezerorik kritikoena bera zela, “konfiantza dagoen lekuan…”. Denborarekin amaren erreleboa hartu zuen Arizmendineko zaintzaile gisa, eta
Juan Mari Lekuona eta Xabier Lete Bixenta eta Luzioren urrezko eztaietan, bertsotan.
haren ondoren Bixentaren bilobaren emazteak, Maria Pilarrek. Gallastegi familiako andreak izan dira etxearen guarda zintzoak.
Luziok ere erretiroa hartu zuen eta goxo-goxo zahartu ziren bata bestearen arrimuan. Olentzero arratsaldean Juan Mari Lekuona (Bixentak eman zion bularra amak arazoak izan zituelako) joaten zen Luxiorekin bertsotan aritzera. 1988ko urrian Bixenta joan zitzaigun eta hiru hilabete geroago (1989ko ilbeltzean) Luziok ere utzi gintuen.
ERANSKINA, INUDEAK: Hiztegiak dioenez, amak ezin duenean (esnerik ez duelako edo protokoloak debekatzen diolako, kasu Gaztelako eta Espainiako erreginak) edo ama falta delako, beste emakume baten umeari bularra ematen dieten emakumeak dira inudeak. Munduko lanbide zaharrenetakoa da, jada Hammurabiren kodean (K.a. 1750 urtea±) aipatzen dira eta hedatuenetakoa ere bai. Europan ez ezik, Txinan, Japonian, Afrikako zenbait lurraldetan eta Amazoniako tribuetan ere edoskitze sistemak antolatuak badituzte4. Bi motatako inudeak zeuden:
2 Kattin-txiki taldea: Isiltzen ez den isiltasuna. 350.orrialdea 3 Familiaren kortesia
4 Rodriguez, Rita: Nodrizas y amas de cria. Más allá de la lactancia mercenaria.
HISTORIA | 107
1.
Familia aberatsentzat lan egiten zutenak. Horiek askotan medikuen eta apaizen bidez lortzen zuten lana. Norbaitek inudea behar zuenean, bi horietako batekin hitz egiten zuten emakume osasuntsua (medikuak ziurtatua) eta jarrera eta joera jatorrekoa (apaizak ziurtatua) lortzeko. Ez harritu bigarren baldintza horrekin, mende askotan sinistu baita umeak esnearekin amaren/inudearen bertuteak eta bizioak jasotzen zituela. Ez hori bakarrik, gehienetan umearen ardura osoa zuten bi urte bete arte; ingelesek esaten duten moduan, “sehaska kulunkatzen zuen eskua” ziren. Guztiek uniforme berdintsua zuten, gona eta puntilladun atorra kolore ilunekoa (sufritua), amantala eta puineta zuriak (lixibarekin garbitzeko) eta bitxiek, garestiak ez baziren (kobrea, zilarra, korala, azabatxea…) handiak eta ikusgarriak izan behar zuten, azken finean horiek dira-eta kalera aterako direnak umearekin paseatzera, eta bere dirdirak familiaren estatusa adierazten du eta alde egiten zutenean askotan sariaren gehigarri gisara eramaten uzten zieten.
a- Umeak bere etxera eramaten zituztenak eta berearekin batera hazten zituztenak. Horiek, medikuaren eta apaizaren agiria ez ezik, herriko alkatearena eta bakezko epailearena ere behar zuten; senarra eta etxea bera ere ikertzen zituzten. Umeak inudearen etxean egoten ziren 2/7 urte arte, ondoren inudeak erabakitzen zuen betirako geratu edo umezurtzegira berriro bidali.
b- Guztietan pobreenak, askotan ezkongabeak, umeaz inklusan bertan erditzen ziren eta han gelditzen ziren denboraldi bat; jana eta diru pizar baten truke bereari ez ezik beste umeei ere bularra eman behar zieten.
Naiz 1867an Henry Nestlék lehen ordezko esnearen formula patentatu eta “La gota de leche” erakundeak bultzatu, egia esan ez zuen arrakastarik izan XX. mendeko bigarren zatia arte, non inudeak baztertu egin zituzten ia desagertu arte.
2. Herri-haurrei bularra ematen zietenak. Hauek ere bitan banatzen dira:
n Maria Pilar Goenaga Arantza Lekuona
Bibliografia: • Kattin-Txiki Taldea: Isiltzen ez den isiltasuna. Oiartzungo Udala. 2009
• Colmenar, Carmen: Nodrizas y lactancia mercenaria en España durante el primer tercio del siglo XX. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3073161
• Rodriguez, Rita: Nodrizas y amas de cria. Más allá de la lactancia mercenaria. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6124265
108 | HISTORIA
Zaharberritutako filmaren protagonistaren irudi “belikoa”.
Gipuzkoa plato bat izan zen lehenbiziko aldia Euskadiko Filmategia. Oiartzun eta Hondarribia arteko paraje naturaletan 1921ean filmatu zen Alegria kapitaina filma zaharberritu dute. Zinemaren hastapenetan filmatutako film bat berreskuratze hutsa abentura bat da, altxorraren bila ibiltzea, batez ere kontuan hartuta horietako protagonista asko, kameraren bi aldeetakoak, aitzindariak izan zirela –horietako askoren bizitza film batean kontatzeko modukoa da– lehenengo urratsak egiten ari zen industria hartan eta proiektuak pasioz gainezka zeuden une hartan. Hemen dugun hau bitxi baten erreskate lana izan da. Euskadiko Filmategiak lagunduta egin da, eta proiektuan Tolosako Zinematekak (Okzitania), Frantziakoak eta San Francisco Silent Film Festival jaialdiak parte hartu dute. Alegria kapitaina / Pour don Carlos filma Mu-
DATUAK
• Izenburua. Alegria kapitaina/Pour don Carlos (1921).
• Zuzendaria. Musidora, Jaime de Lasuenen laguntzaz.
• Argumentua. Hirugarren Karlistaldian On Carlosen defendatzaile sutsua izan zenaren abenturak.
HISTORIA | 109
Julio Romero de Torresek 1923an margotu zuen zuzendari eta aktorearen erretratua.
Surrealisten musa, Julio Romero de Torresek margotua «Nolabait ere emakume modernoa, kontzientziaren aurkakoa dena islatzen zuena, irudikatzen du», idatzi zuen Musidorari buruz André Bretónek, euren musatzat zuten Frantziako surrealisten ordezkari nagusiak. Louis Feuilladen Banpiroak filmaren ondorioz, vamp emakumeak kontzeptua sortu zuen. Film horretan kabareteko artista baten papera egiten zuen, zeina kriminala ere bazen. Antonio Cañero burtzikariarekin maitemindu zen, eta harekin batera ekoitzi zituen Eguzkia eta itzala eta Zezenen lurraldea, hark utzi aurretik. Espainian egon zen garaian erretratatu zuen Julio Romero de Torresek.
110 | HISTORIA
Musidora, tropa karlisten kapitain jantziarekin, filmeko fotograma batean.
sidora liluragarriak (Paris 1889-1957) –vamp musatzat eta Frantziako zinema mutuaren erreferentetzat hartu izan denak– zuzendu zuen, baina Jaime de Lausenek ere sinatu zuen lana. Filma Pierre Benoiten izen bereko nobelaren moldaketa bat da.
Euskadiko Filmategiak zergatik hartu du parte zaharberritze-lan horretan? Arrazoiak argiak dira: filma grabatu zen lekua, Gipuzkoako natur guneak eta kokatuta dagoen garaia, Hirugarren Karlistaldia; izan ere, Alegria kapitaina filmak On Carlosen defendatzaile sutsua izan zen emakume baten abenturak kontatzen ditu. Filma 1875. urtearen amaieran eta 1876. urtearen hasieran kokatuta dago, eta bertan hainbat genero nahasten dira: belikoa, drama, komedia eta erromantizismoa.
Galdutzat emanda Joxean Fernandez, euskal zinemaren memoria zaintzeaz eta hedatzeaz arduratzen den erakundearen zuzendaria, ikaragarri pozik agertzen da aurkikuntza horri buruz hitz egiten duenean, filma galdutzat eman baitzen. «Historialari batzuek, horien artean, Koldo Larrañagak eta Eneko Tudurik, esan dute Euskal Herrian filmatutako fikziozko lehenengo film luzeetako bat dela», adierazten du, besteak beste, Hondarribian, Oiartzunen edo Aiako Harrian filmatuta dauden eszenez hitz egitean.
Une batean pentsatu zen euskaldun batek filmatutako lehenengo filma izan zitekeela akaso; izan ere, uste zen Jaime de Lausen bizkaitarra zela. Azkenean egiaztatu zen Viareggion jaiotako italiar bat zela, nahiz eta bere familia jatorriz Bizkaikoa zen. Lehenengo espekulazio hori egia izan balitz, euskal zinemaren historia berriz idatzi beharko zatekeen. Lausenen bizitzak aparteko aipamena merezi du. Aristokrata karlista horrek lagundu zion Pierre Benoiti dokumentatzen, eta horregatik «asko lagundu zion Musidorari lokalizazioak bilatzen, tokian tokian laguntzak eta uniformeak lortzen», adierazten du Euskadiko Filmategiaren zuzendariak. Zinemagile gisa izan duen ibilbidea Musidorarekin egindako lanetara mugatzen da, eta batez ere «ekintzako gizona» izan zela esan behar da, Joxean Fernandezek esaten duen bezala. I. Mundu Gerran Frantziako armadak kondekoratu egin zuen, erreketea izan zen Espainiako Gerra Zibilean eta Frantziako Erresistentzian borrokatu zen II. Mundu Gerran, 1944an Gestapok torturatuta hil zen arte.
Tolosako Zinematekan (Okzitania) eta Frantziakoan aurkitutako bi kopiatan oinarrituta egin da zaharberritze-lana
Alegria kapitaina/Pour Don Carlos’filmarekin 4K-ko zaharberritze-lana egin da. Horrek kalitate handia ematen dio. Hiventy eta L’Immagine Ritrovata laborategi aitzindarietan egin dute lana, Tolosako Zinematekan (Okzitania) eta Frantziakoan aurkitu zituzten oso elementu ezberdinetatik abiatuta. Zati guztiak bilatzen ahalegin handia egin duten arren, hutsune nabarmenak daude. Horrela, bada, filma orokorrean berregin da, ez da ongien kontserbatutako elementuen errestaurazio digitala egin. Fernandezek azaldu duenez, horrek eragin du aukeraketa batzuk egin behar izatea, arlo horretan nolabaiteko politika eta deontologia errespetatzen saiatzeko. Esan izan da filmaren hasierako bertsioak hiru ordu irauten zuela, baina uste da hori gehiegizkoa dela, eta Francesca Bozzanok, Tolosako Zinematekako bildumen zuzendariak, uste du gehienez hamar-hogei minutu falta litezkeela, eta horien artean bere testuinguruan kokatzen lagunduko zuen sarrera bat.
Bozzanok Musidora aldarrikatzen du. Haren benetako izena Jeanne Roques zen, eta Frantzian zinema zuzendaria izan zen hirugarren emakumea izan zen. Azken urteotan bere irudiak ikertzaileen interesa piztu du. Zinema isilaren goi-goian egon zen, eta azkenean Frantziako zinematekako aretozain lanetan aritu zen. n teresa flaño DV 2021-02-21
HISTORIA | 111
Seme-alabak
Maritxuri EskEr OnEz In memorIam Auzoan oso estimatua zen medikuak agintzen zituen injekzioak jartzen ibiltzen zelako etxez etxe.
Hiru liburu idatzi eta bere kontura argitaratu zituen: Karrika-Xabaleko aritz-ondotik (2004), Yon Oñatibiari eskainitako Poxpoliñak (2004) eta Aitona sutondoan ipuin kontari (2014).
Administrazio ikasketak eginak zituen eta andereño izateko ere prestatu zen. Horrela, 1967. urtean Karrikako eskolan gure irakasle izan zen. Nik zazpi urte nituen. Aldi berean, klase partikularrak ematen hasi zen bere etxean eta hara joaten ginen neska-mutil batzuk.
Maritxu Gaztelumendi Urruzola (Oiartzun, 1938-2020) Karrika auzoko Aroxkene baserrian jaiotakoa zen baina nik ezagutu nuenerako, Karrikan bertan eraiki zuten etxe berrian, Aroxkene-berrin, bizi zen.
114 | Seme-alabak
Maritxu atsegina zen eta gustura egoten ginen berarekin. Klaseak bukatzeko, euskararekin edo euskal kulturarekin zerikusia zuen zerbait prestatua izaten zuen gurekin lantzeko. Hari esker, euskaraz idatzitako lehenengo ipuinak ezagutu genituen. Euskal musika ere jartzen zigun; han egoten ginen abestiak ikasi eta abesten. Beste batzuetan, dantza egiten genuen, jolasak, etab. Bere euskal zaletasuna eta Euskal Herriarekiko maitasuna kutsatzen zigun. Karrikako eskolan dena gazteleraz egiten genuenez, bere etxean asko disfrutatzen genuen giro ona eta alaia sortzen zuelako. Gure etxean bezala sentitzen ginen. Urte horretan (1967), Pasai Donibanen Euskal Jaia antolatu zenez, Maritxuk Karrikako neska-mutilak hara eraman nahi zituen. Gurasoen baimena lortu zuenenean, Mª Angeles Txurio eta Mª Asun Lekuonaren laguntzarekin antolatzen hasi zen. Bertan parte hartzeko abesti eta dantza batzuk erakutsi zizkiguten. Jantziak ere prestatu behar zirenez, gonak egiteko oihala erosteaz arduratu ziren.
Eguna iritsi zenean alai eta pozik joan ginen Pasai Donibanera. Horren lekuko, Errenteriako Panier Fleuri jatetxearen aurrean atera ziguten argazkia.
Laster Karrikako jaiak zirela eta, festak antolatzen zituen taldean sartu ziren Maritxu, Mª Angeles eta Mª Asun. Beste gauzen artean, Karrikako festetan, bertako neska-mutilekin euskal dantza saio bat eskaintzea erabaki zuten. Hala izanik, lehenengo beraiek ikasi beharko zituzten euskal dantzak gero guri erakusteko. Yon Oñatibiarekin harremanetan jarri ziren eta zeregin horretan laguntzeko prest eta gogoz agertu zitzaien. Entseguetarako leku bat behar zela eta , alkatearen baimena lortu zuten eskolako sotoan aritzeko. Horrela, Karrikako etxe gehienetako neska-mutilak elkartzen hasi ginen euskal dantzak ikasteko.
Panier Fleuri jatetxearen aurrean.
Yon Oñatibia etortzen zen bere txistuarekin entseguetara eta berak ezin bazuen Juanito Arozena.
Hori gutxi balitz bezala, antzerki bat ere prestatu genuen. LOREA izena zuen. Oraindik gogoratzen naiz nola egon ginen, eskolako sotoan, antzerkirako behar genituen jantziak eta beharrezko guztia prestatzen. Bai txikiek bai handiek, ahal genuena egiten genuen. Horrela, 1967. urtean, Karrikako festetan, bertako neska-mutilek osatutako taldeak dantza emanaldi bat eta antzerki-lan bat eskaini zizkien Karrika-Xabalera agertu ziren guztiei. Ez ziren hor bukatu Maritxu, Mª Angeles eta Mª Asunen lanak. Eguberrietan pentsatzen hasiak ziren .
1967. urtean Karrika-Xabalen.
Karrikan, ohitura zen bezala, etxez etxe abesten ibiltzen ginen, neskak jaiotzarekin alde batetik eta mutilak, Olentzerorekin, bestetik. Ez zitzaien hori egokiena iruditzen eta guztiekin talde bat osatu zuten. Abesti berriak ere erakutsi zizkiguten. Handik aurrera Karrikako neska-mutilak elkarrekin ibiltzen dira Olentzero hartuta. Hurrengo urteak ere intentsitate handikoak izan ziren kultur arloan.
Pasai Antxon Euskal Jaiak antolatu zituzten 1968. urtean eta bertan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen. Eguna iritsi zenean, eskolako sotoan entseatu eta prestatu genituen euskal dantzak eskaini genituen oholtza gainean. Karrikako jaiak iritsi zirenean, bigarren urtez, bazterrak animatu genituen dantza saio ederra eskainiz.
1967. urtean Karrika-Xabalen.
seme-alabak | 115
Entseguetan txistularien beharra ikusten zen eta hori zela eta sei neska eskaini ginen Yon Oñatibiarekin txistua jotzen ikasteko. Taldea osatzen genuen Juana Mari eta Pili Arbelaitzek, Mari Jose eta Maite Belokik eta Marisol Ubiriak eta nik. Ikasi genuenean, Xanistebanetan diana jotzen genuen Yon Oñatibiarekin, Juanito Arozenarekin, Joxe Mendizabalekin, eta abarrekin. Ergoiendik ere deitzen ziguten festetan diana eta kalejirak jotzeko.
1968. urtean Karrika-Xabalen.
Txistulariek ttunttuna joko zuen norbait behar zuten. Horrela, hiru mutil animatu ziren Xantus Arozenarekin ttunttuna jotzen ikasteko. Xantus Juanito Arozena txistulariaren aita zen. Ttunttuna jotzen ikasi zutenak Javier Beloki, Jose Mari Lekuona eta Inaxio Irastorza ziren. Maritxuk taldeari izena jartzeko beharra ikusten zuenez, denon artean ARTASO izena jartzea erabaki genuen. ARTASO “artasorotik” dator. Artasoro Karrikako mendixka baten izena da. Askotan joaten ginen hara askariak hartuta bertako iturri ederretik edanez. Ondoan aska bat dago eta garai hartan zapaburuz beteta egoten zen gure gozamenerako. Handik aurrera, ARTASO TALDEA izenarekin aurkezten ginen. Hurrengo urtean (1969) zenbait ekitalditan parte hartu genuen gure txistu eta dantzekin.
1968. urtean Karrika-Xabalen.
Oiartzungo ikastolakoek ikasturte amaierako festan parte hartzeko gonbidapena luzatu ziguten. 1969ko ekainaren 27an ospatu zen, Ibargainen. Eta han izan zen ARTASO TALDEA txistulariekin eta dantzariekin jaialdi hura alaitzen. Maritxuren Karrika-Xabaleko aritz-ondotik liburuan ekitaldi horren egitaraua azaltzen da. Ondoren Pasai Antxon, aurreko urtean bezala, Euskal Jaian parte hartu genuen.
Hurrengo emanaldia Karrikako festetan izan zen. Meza ondoren, txistulariek eta dantzariek animatu zituzten bazterrak. Mª Angeles Txuriok azken urtea zuenez, Karrikan talde guztiak argazki bat atera genuen.
Pasai Antxon, bazkalostea animatzen.
116 | seme-alabak
Eguberritan Oiartzungo Olentzero lehiaketan parte hartu genuen eta sarituak izan ginen. Horrela bukatu ziren urte hartako ARTASO TALDEAREN eginkizunak.
(AGUR aldizkariko albistea).
Argazkiaren bi ertzetan, Maritxu Gaztelumendi (ezkerrean) eta Mª Angeles Txurio (eskuinean) ageri dira.
Hurrengo urteko (1970) udaberrian, beti bezala, hasi ginen gure entseguak egiten eskolako sotoan. Ikasturte horretan irakasle berri bat etorria zen Karrikara, eta hark debekatu egin zigun eskolan entseguak egitea eta bertan parte hartzen zutenak zigortuak izaten ziren .
Horren berri eman zuen, handik denbora batera, garai hartako AGUR aldizkariak.
Arazo horren aurrean, ahal genuen moduan entseatzen genuen, gehienetan Martintxuriko atarian. Hala nola, prestatu ginen, behintzat, genituen konpromisoei aurre egiteko.
Eguberrietan abesten.
Pasai Antxoko jaietan parte hartu genuen, hirugarren urtez, txistu-kontzertua eta dantzasaioa eskainiz.
Urte hauetan ikasi genituen dantzak hauek izan ziren: Aurreskua, Makil dantza, Zinta dantza, Arrantzale dantza, Zagi dantza, Txangarrango, Baztango mutil dantza, Ingurutxoa, Fandangoa eta Arin-arina. Abuztuaren 15ean, Karrikako festetan, eragozpen guztiak ahal genituen moduan gaindituz, bagenuen zer eskaini Karrika-Xabalera hurbildu zirenei. Goizez, txistulariak eta dantzariak izan ziren. Arratsaldez, berriz, urtean zehar prestatu genuen antzerki bat: ARRANTZALEEN ETORRERA. Yon Oñatibiak lagundu zion Maritxuri antzerki-lan hori aukeratzen.
Arrantzale dantza.
Seme-alabak | 117
1970. urtean Karrika-Xabalen. Ikusleen artean, Yon Oñatibia.
Yon Oñatibia beti zegoen egiten genuen guztiaren atzean, laguntzeko beti prest, beti gogoz, beti alai.
Eguberrietan, urtero bezala, Olentzero hartuta etxez etxe, baserriz baserri ibili ginen kantuz alaitzen inguruak. Goiz guztia joaten zitzaigun auzo guztiari bira emateko. Adin ezberdinekoak elkartzen ginen eta alai eta pozik ibiltzen ginen. 1971. urtean entseguak egiteko leku egokirik gabe jarraitzen genuen baina, zailtasun guztien gainetik , aurrera jarraitu nahi genuenez, moldatu ginen entseatzeko ahal izan genuen moduan.
Urte horretan Pasai Antxotik ez ezik , Zarauzko Euskal Jaietan parte hartzeko gonbidapena ere iritsi zitzaigun, baita Errenteriatik ere. Baina… garai nahasiak ziren haiek. Maritxuk, Karrika-Xabaleko aritz-ondotik liburuan oso ondo adierazten du:
“….Bi tokitatik nituen zailtasunak, batetik Leongo maistra zela eta, bestetik… Inguruko beste auzo batetik joan izandu zitzaigun ensaiatzen ari ginan lekura izugarrizko laguntza eskañi nai zuen itxura egiñaz , baña, ederki ikusi nuen alderantziz zela aren eskaintza. Olako geiago ere azaldu ziran.… Politika aitzaki, lañopean sartuerazi zuten ARTASO TALDEA”.
Maritxuk kontatzen duen horretaz aski ongi gogoratzen naiz. Dantzak beste modu batera ikasiko genituela eta jantziak ere dotoreagoak izango genituela, eta abar esaten ziguten beste auzo batetik zetozen horiek. Gu pozik eta zoriontsu geunden egiten genuenarekin eta egiteko moduarekin ere bai. Gero ikusi zen ez zutela horrelako asmorik . Pasai Antxora joan ginen, urtero bezala, Euskal Jaian parte hartzeko asmotan. Txistulariei oholtzara igotzeko deitu zigutenean, taldeko bik ez zirela
118 | seme-alabak
Zinta dantza.
igoko esan zuten, ez zutela txisturik joko. Besteok Maritxuri begiratzen genion zer egin ez genekiela. Hori ikusita, txistu-kontzertua ez ematea erabaki zuen Maritxuk. Dantza egiteko deitu zigutenean, berriz, denok parte hartu genuen. Egun hura Maritxurentzat tristea izan zen. Bidean gero eta oztopo gehiago aurkitzen hasia zen. Gauzak horrela, beste gonbidapenak bertan behera gelditu ziren.
Hurrengo ekitaldia Karrikako festetako emanaldia izan zen. Mezetara auzo guztia hurbiltzen zenez, eskari berezia egin zuen ARTASO TALDEAK oholtza gainera igota: aterpe baten beharrean geundenez ea norbaitek lur-zatitxo bat utziko ligukeen dantzak eta antzerkiak entseatzeko leku egoki bat izateko . Ondoren, beti bezala, auzoa alaitu genuen txistu soinuz eta dantzaz.
Handik gutxira, Bidasoro baserriko Joakin Arozenak, erreka ondoan, lur-zati bat eskaini zigun behar genuena eraikitzeko. Hura zen poza! Auzolanean egin ziren garbiketak eta ondorengo lanak ere. Auzoko igeltsero eta beste batzuek behar genuen laguntza eman ziguten.
Ilusio handia genuen Karrikan aterpea egiteko aukera ikusi genuenean. Maritxu handik hilabete batzuetara ezkontzera zihoan eta Karrika utzi beharra zeukan.
1972. martxoan, Maritxu ezkondu baino egun batzuk lehenago, aterpea egin behar genuen lekuan, Bidasoroko zubiaren ondoan, elkartu ginen denak. Gu lekuko ginela, Maritxuk lehenengo harria jarri zuen gero ARTASO ELKARTEA izango zen eraikinean. Ondoren Maritxuk askaria eskaini zigun.
1971. Karrika-Xabalen.
ARTASO TALDEA berarekin elkartuko zeneko azken aldia izango zen. Ekitaldi hori Maritxuren agurra izan zen. Nik orduan hamabi urte nituen.
1971. Karrika-Xabalen.
Maritxuren POXPOLINAK liburuaren azala.
Egun batzuk geroxeago ezkontzera zihoala eta, polita izango zatekeen gure txistu soinuak eta dantzak eskaini izan bagenizkio, baina ez zen horrelakorik gertatu.
Hainbeste lan egin zuenak ez zuen esker handirik jaso. Maritxuk eta berarekin aritu zirenek garai hartan hain bazterturik zeuden Euskal Herriko ohituretan murgildu gintuzten, oztopo eta traba guztien gainetik, ilusiorik galdu gabe, beti aurrera eginez.
Bost urtez , Karrika auzoko haur eta gazte guztiak biltzen zituen dantza taldea abian jarri zuten, txistulari talde bat osatu zuten eta antzerki arloan ere murgildu gintuzten. Kultur adierazpen horien inguruan auzo guztia inplikatzea lortu zuten, bai haurrak, bai helduak, ilusioa berpiztuz eta gure bizipenak aberastuz.
Euskara eta Euskal Herriko ohituren sustatzaile izan ziren garai zail haietan. Benetan, oso ederra izan zen urte haietan Karrikan bizi zan genuena. Maritxu Karrikatik joan zenean, betirako isildu ziren ARTASO TALDEAREN dantza eta txistu soinuak. Inork ez zion lanari ekin jarraitzeko. Tristea eta mingarria izan zen Maritxurentzat, baita gure taldeko askorentzat ere.
Handik urte batzuetara, Maritxu berriro Oiartzuna itzuli zen bizitzera eta beste bost urtez (1980-1985), Poxpolin taldeak sustatzeari ekin zion. Aldez aurretik Yon Oñatibiaren (19111979) laguntza izan zuen .
Zuek egin zenuten lana eta, batez ere, egiteko modua, apaltasunez, trukean ezer eskatu gabe, beti gogoz eta alai, etsipenik gabe lanari helduz... eredu oso ederra izan da eta Euskal Herriarekiko gure maitasuna garatzen lagundu zenuten. Duela urte batzuk, nire lehengusua Marisol eta ni, Maritxurekin elkartu ginen eta bizi izandako hura guztia gogoratzeko aukera izan genuen. Asko eskertu zigun, hainbeste urte pasa ondoren, berarekin elkartu izana. Egin zuen lan guztiagatik eskerrrak emanez agurtu ginen.
Maritxu Gaztelumendi, Yon Oñatibia eta gurekin lana egin zenuten guztioi, bihotz-bihotzez mila esker.
IZAN ZARETELAKO GARA ETA GARELAKO IZANGO DIRA.
n andone UbIrIa aranbUrU
Seme-alabak | 119
Joxeluix Epeleko 2020-08-20
1
2
Artaldea zelaira denian azaltzen galdera barrenera zait neri etortzen. Ez baitzaitut Joxeluix jadanik ikusten utzi zaidazu argi ta garbi aitortzen: txintxo zara arittu bazterrak garbitzen.
Gaurkuak desberdina ze o zer badauka: egunez sumatu dut hontza ululuka. “Hau ere gaizki dabil barrena minduta albistia zabaltzen itzulinguruka”... Epeleko Joxeluix hil egin zaigu ta.
3
Akabo segak eta akabo joale gaur inor gutxi dabil bizi honen zale. Garai batian zena iraupen zutabe aurretikan Txarondo Ondoren Epele Tornola geldittu da artzairikan gabe.
Goizeko seiretako gogotsu lanari diosala zabalduz egunsentiari. Sega zorrotzarekin belar berdeari gogoz eman, ebaki ... ta eguzkiari presto-presto paratu... goisotasunari.
Zelaiak hain txukunak behetik ikusita Eguzkiaren printzak... nolako musika. barrena mugitzen zait... goizian jaikita. Alkandora txurixka dotore jantzita... Joxeluix hor zaudela mate u oraindika.
4
5
6
Gaur ere egunsentiz gotti begiratu argirikan ez dola dut nik egiztatu Epeleko artzaia ez baita esnatu laino tartean edo ote ezkutatu? zeruan izar gisa nahi zaitut billatu.
Doinua: Jardin bat zuretzat, Xabier Lete
n Egilea: Inazio Retegi Saizar
120 | seme-alabak
JuanitO arOzEna Aurtengo Xanistebanak ezberdinak izango dira guretzat, Lartaun Txistulari Taldeko kideontzat. Izan ere, Juanito Arozena gure maisu maitea joan zitzaigun apirilaren 30ean. Maitea diogu, hala baitzen; askorentzat, ia bigarren aita baten modukoa. Haurtzaroan ezagutu genuen gehienok, eta horrek arrastoa utzi zuen gugan. Ondotxo dakigu ez gaudela betirako, eta denoi etorriko zaigula azken agurraren eguna, baina badira pertsona batzuk iruditzen zaizkigunak betiko hemen egongo direla. Juanito zen horietako bat.
Txistulari ona izan zen; Isidro Ansorena handiaren ikasle kutuna eta, gainera, lehiaketa bat baino gehiago irabazitakoa, bakarka eta, bandan, Bihoztunekin. Baina ezagutza hori besteen zerbitzuan jarri zuen, eta hori gauza handia da. Zekien guztia irakatsi zigun, zorroztasunez, baina jakinduriaz. Astean bi arratsalde eskaintzen zizkion lantegi horri, musu-truk, Ospital Zaharrean (gaur egun Manuel Lekuona biblioteka dena), 1970eko eta 80ko hamarkadetan, bestela Oiartzunen txistularitza eteteko arrisku bizia baitzegoen. Zenbat oiartzuar, haur eta gazte, ez ote ginen bere eskuetatik pasa! Merezi zuen zerbait egiten ari ginelako sentsazioa izaten genuen, eta hori, 10-12 urteko neska kozkor edo mutil kozkor batentzat, heldutasunean pauso bat ematea da. Horregatik, eskertza besterik ez diogu zor Juanitori. Modu horretan, txistularitzaren etorkizuna erein zuen; ikasle haietatik asko taldera igaro ginen –larunbateroko entsegura joanez–, eta oraindik jarraitzen dugu txistu-hotsa herrian zehar barreiatzen. Bere mugen jakitun ere bazen, eta, behin maila bat lortzen genuenean, ikasketa ofizialak egitera bidaltzen gintuen, kontserbatoriora, hutsetik hasita haize berriez blaitu gintezen. Ordura arte ez genuen azterketa bat bera ere egiten; helburua, besterik gabe, ongi jotzea zen. Ongi jo, entzuleentzat, dantzarientzat, baina, batez ere geure buruentzat: «Guk guetzako jotzen yau» esango zigun, behin baino gehiagotan: ongi egindako lana zen balio zuena, eta, aldi berean, taldearekiko konpromisoa. Gerora, horren emaitza gisa, sarritan irakasle ofizialak harritu egiten ziren gure mailarekin; horren arduraduna badakigu nor zen.
Gerora, Aitor semea hasi zen taldearen ardura hartzen eta bere burua poliki-poliki alde batera uzten joan zen, inolako zaratarik atera gabe. Baina oso berandu arte –2017an azkena– urtean behingo hitzordura ez zuen hutsik egin: San Esteban eguneko kontzertura, hain zuzen. Berarekin apal-apal hasitako hura handitzen joan zen, eta bera han izaten zen beti; jotzen, eta, askotan, kontzertu-bukaerako Gernikako Arbola zuzentzen. Ez alferrik, bera izan zen Lartaun Txistulari Taldearen sortzaileetakoa: utzi gaituen azkena. Eta gainerakoan, gure bestelako kontzertu eta joaldietan ere han izaten zen, aholku onak emateko. Gero, adinean aurrera zihoalarik, beti zegoen laguntzeko eta besteen zerbitzuko lanak egiteko prest. Adibidez, badakigu parrokiako partiturak txukuntzen, sailkatzen eta gordetzen zer lan egin zuen; gainera, bertako koruaren zuzendari ere aritu baitzen zenbait urtetan. Edo nola utzi aipatu gabe Oiartzungo txistularitzaren historiarako bildu zuen datu andana, XVI. mendetik aurrerakoa, edo artxiboetan zehar egindako txingurri-lana XVII. mendetik aurrerako parrokiako organisten zerrenda osatzeko. Horretaz gain, herriko festetan diana ondorengo gosariak ere prestatu izan zizkigun makina bat aldiz!
Behin, hastapen haietan hileta batera txistua jotzera gindoazela, bota zigun, erdi-brometan: «Guri tokatzin gure hileta’ ‘re ‘torko zazte jotzea, ez?». Berriz ere, taldearekiko konpromisoa agerian. Eta halaxe egin genuen, bihotzez, aurtengo udaberriko egun hartan: hori izan zen gure eskertza-agurra. Baina une mingarrietatik harago, beti izango dugu gogoan harekin ikasitako guztia. Juanito, nonahi zaudela ere, segi ezazu deskantso errin jotzen, beti gure ondoan izango zara eta. n lartaUn txIStUlarI taldea
Seme-alabak | 121
Joxeanjeli esker onez, LUBERRItik mundu zabalera
Pertsona ordezkaezinik ez dagoela esan ohi dugu gizabanakook, maizegi luzaroko proiektuetan aldian-aldian odol berria beharrezkoa dela aldarrikatzen dugularik. Denboraren poderioz, gure zaletasunek, gure grinek, gure irrikek… nekatu edo aspertuko baikintuzten… Ezta ametsetan ere! Ia lau hamarkada eman zenituen zuk, Joxeanjel, zure zaletasun geologikoa, zure grina paleontologikoa, Lurraren zientziekiko jakin-mina eta maitasuna lantzen. Eta lau hamarkada horietako lehen egunean eta azkenean, ilusio eta adore berdinez.
Zure deia jaso nuen 1998ko udaberrian, artean, Leioako Zientzia Fakultatean nengoela, Geologia Zientzien (orduko izendapenaren arabera) lehen ikasturtean, Oiartzun aldeko Geologiari buruzko liburu bat itzultzeko proposatuta. Aiako Harria, Bianditz, Arditurri eta horko inguruak ezagutzen nituela eta, proposamenari baiezkoa esan eta, handik aurrera, Geologiaren zirrikituetan barrena ibili naiz zure eskutik eta zurekin, sekula gelditzen ez zen buru emankor horretan ehundutako hamaika proiektutan inbolikatuta: Igeako indusketak eta Errioxako Paleontologiaren Interpretazio Zentroa, Mutrikuko Nautilus eta bertako amonite erraldoiak, mendiko ibilaldi luze horien ondoko bazkalondo geologiko luzeak, euskal kostaldeko flysch-a, Canelasko trilobite neurrigabe haiek… argitalpenak, hitzaldiak, erakusketak… eta, jakina, zure harribitxirik kuttunena: LUBERRI, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa. Nork esango zukeen KUTXAn lan egiten zuten ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEKO bi gazte lotsabako, zu eta Luis, Errioxan egin diren ikerketa paleontologiko garrantzitsuenen aitzindari izango zinetela. Nork igarriko, milaka oinatz horien artean, ingurune horretan bizi izan ziren dinosauroen aurreneko hezur-aztarnak aurki-
122 | seme-alabak
tuko zenituztela… Nork pentsatuko Londresko Natural History Museum-eko Angela Milner bera, zientzialari aparta eta Baryonyx dinosauroaren deskribatzailea, Igearaino etorri eta zeharo txunditurik geratuko zela kroketa erraldoi hartan kausitutako gure maskotaren demaseko izter horrekin… Berrogei urte igaro dira eta batek daki, oraindik ere, zenbat Baryonyx, zenbat Hypsilophodon edo horien lehengusuen zenbat aztarna gehiago egongo diren Igeako mendietako zorioneko kareharri ezin gogorragoekin bat eginik eta zorupearen erraietan ondo gordeta, baina ondotxo dakigu, zu eta Luisen gisan, ganbara pipiak jota daukan tropel batek 120 milioi urte atzera egingo duela urtero-urtero, orain dela lau hamarkada ereindako haziak eman dituen fruitu bikainak biltzen, Villarina-ren seme Patxi espedizioburu eskarmentudun dugula, kilimak sabelaldean, zeuk askotan kutsatutako haur-gogoz gainezka eta, zer esanik ez, aurkitzen dugun fosil-puska bakoitza munduko altxorrik preziatuena bailitzan gozatu eta ospatuko dugula. Eta seguru nago zutaz gogoratuko garela aurkikuntza bakoitzean.
Herentzia oparoa utzi diguzu Pagoaldean dihardugunoi, Klara emazteari eta Aneri, Jon eta Aitor semeei, niri. Jaraunspen ederra utzi diezu oiartzuarrei eta, jakina, LUBERRIra bisitan datozen guztiei, zuri ikasitakoak azaltzen eta erakusten segitzen dugula Oarsoaldera hurbiltzen diren guztiei, batez ere, Lurraren zientzien gosez datozkigun ikasle gogotsuei. Seguru egon ikasguneak iraun eta aurrera aterako dela, baina jakitun gara LUBERRI ez dela berdina izango zu gabe.
Ni nabilkizu idazten, bai, baina bihoaz gomuta-hitz hauek Geologiaren aitzakiaz ezagutu zintugun guzti-guztion izenean, eskerrak emateko, lagun bihotzeko, zure adiskidetasun mugagabeagatik, zurekin partekaturiko ordu infinitu jakingarriengatik, zure izateari zerion jatortasun gardenagatik, zure kemen agorrezinagatik. 2020. urtearen azkenetan joan zintzaizkigun edo, hobeto esanda, umezurtz utzi gintuzun, nahiz eta, orain eta betiko, gugan biziko zaren, denboran eta gure buruan higaezin.
Eskerrik asko eta adiorik ez, Joxeanjel, EGUN HANDIRA ARTE!
n Manu Gañan, LUBERRI Ikasgune Geologikoa
seme-alabak | 123
alaia GaztEluMEnDi
“nire gorputzetik abiatzen naiz bizipenen, pentsamenduen eta emozioen inguruan hitz egiteko” Emakume gorputzak, naturaren koloreak eta marra zuzenak. Hiru hitzetan horrela definituko genituzke Alaiarten (Alaia Gaztelumendi, 1993) artelanak. Margolaria, ilustratazailea eta Arte Plastikoetan irakaslea da, eta etengabe dago sorkuntzarekin harremanetan. Txikitatik izan badu ere lotura artearekin, dio azken urteetan bereganatu duela konfiantza, eta ordutik bere lanak muraletan, etxeetan, bidegorriko komunetan, kamixetetan… ikus ditzakegu. Begi bat irekita baduzu, ikusiko duzu.
124 | Seme-alabak
Nola definituko zenuke Alaiart? Eta zuretzat zer da? Garrantzitsua iruditu zitzaidan bere momentuan gogora-erraza izango zen ezizen bat aukeratzea eta horregatik sortu zen Alaiart. Nirekin batera hazten doan proiektu artistikoa da, orain arte erronka eta poztasun momentu asko sortu dizkidana. Haur Hezkuntza ikasi zenuen, Goi-Maialako Teknikaria Ilustrazio Diseinuan eta Arte Plastikoan Bartzelonako Escola Massanen. Ikasketa batzuetan edo besteetan, han edo hemen egon, artea beti egon da presente zure bizitzan? Egia esan, bai. Artea betidanik arnastu izan dugu etxe giroan eta, geroztik, presente egon da intentsitate ezberdinetan. Dena den, ez nuen inoiz serio hartu Escola Massanatik pasatu nintzen arte. Bertan bizi izandakoak aldaketa handia ekarri zidan nire sorkuntzekiko konfiantzari begira, eta bereganatutako segurtasun horri esker hasi nintzen nire lana lau haizeetara partekatzen.
Nondik datorkizu zaletasuna? Gurasoengandik, dudarik gabe. Beraiek beti izan dira sormen handikoak, beren esparru eta era ezberdinetan eta nire lehen ereduak. Bestetik, etxean beti begirunez ikusi den ekintza izan da artea eta horrek nahitaez indartu du anaia eta biongan sensibilitate eta joera hori.
Lan egiteko, inspiraziorako, esperimentatzeko zein toki duzu gustuko? Oiartzun sorkuntzarako leku egokia dela esango zenuke? Pertsonalki natura eremuek asko inspiratzen naute eta, ildo horretan, gure herria den Oiartzun toki ezin hobea dela sentitzen dut. Dena den, toki berrietara bidaiatzeak ere asko laguntzen dit inspirazio iturri gisa. Esperimentatzeko momentuan, ordea, eta lan finalak garatzeko garaian, lantokian aritzea nahiago izaten dut. Bertan, distrakzio gutxiagoekin aurkitzen naiz eta gehiago fokalizatzea lortzen dut. Sortzaile munduan neska eta gaztea izateak ba al du toki propiorik? Zer esan nahi du horrek? Toki propioa ez dakit, baina nik uste emakume asko gaudela gaur egungo sortzaileen espektru zabalean aurrera egiteko ahalegin horretan eta gure begiradak egungo errealitea interpretatzeko garaian eragina eduki dezake gizartearengan. Hots, etorkizun bati begira eredugarri izan dai-
tezkeen emakume gehiago agerraraz ditzake artearen esparru zabalean.
Zure artelanetan gorputzek presentzia berezia dutela esango nuke, presente daudela behintzat. Hala da? Zergatik? Bai, bereziki emakumearen gorputzaren presentzia azpimarratuko nuke eta nik uste dela nire gorputzetik abiatzen naizelako bizipenen, pentsamenduen eta emozioen inguruan hitz egiteko. Arreta deitzen duen beste ezaugarrietako bat lerro jarraituarena da. Marrazkietan batez ere, zer da zuretzat lerro jarraitua? Lerro jarraituarena jolas moduan hasi zen, egia esan. Gustuko erronka zen lerro bakar batez gauza bat edo beste adieraztea eta geroztik bizitzak berak dituen gorabeherekin eta hasiera eta bukaera bitarte, etengabetasunarekin lotzen dut.
Gama kromatikoei erreparatuz, lurraren, naturaren koloreekin lotura bat sumatu daiteke. Zer dela eta? Lur koloreak izugarri gustuko ditut eta guztiz nagusitzen dira nire konposizioetan. Ez da kontzienteki egiten dudan zerbait, baina joera hori daukat dudik gabe. Kolore gorriak ere presentzia handia dauka, kasu honetan, antzinako pinturekiko dudan interesagatik dela pentsatzen dut.
Zure lanei begira jarriz, euskarri bat baino gehiago ikus dezakegu: koadroak, eskulturak… Irakurri dut hainbat performancetan parte ere hartu duzula; pasa den udaran Oiartzungo Ibargain parkean ere ikusi zintugun horrelako zerbait egiten. Izar Aizpuru dantzan zebilen eta zu zuzenean margotzen. Jendaurrean eta bat-batean sortzeak zer-nolako bereizgarriak ditu? Gustatzen zait euskarri ezberdinekin aritzea, elkarren artean aberasten direlako eta obra sendoagoa eraikitzen laguntzen didatelako. Azken bolada honetan bereziki horma eta oihal gaineko margolanetan murgilduta nago, nahiz eta, tarteka, zeramika eskulturekin ere jarraitzen dudan.
Performaceei dagokienez, bat-bateko sortze horrek jendearen aurrean eta dantzari baten erritmora, badu indar eta intentsitate bat bakardeak sortzeak ez duena. Trazo lodiagoa izatea eskatzen dit ia kolpe batean egina. Gainera, kudeatu beharra dago momentuko urduritasuna eta distrakzio guztiak, beraz, oso jolas aberasgarria da, eta konzentrazio handia eskatzen duena. seme-alabak | 125
Arte mintegiak ere egiten dituzu haurrekin. Zer irakasten diezu zuk, eta zer irakasten dizute beraiek? Haurren arte lantegietan batez ere beren sormena sustatzen ahalegintzen naiz okurritzen zaizkidan era eta formatu guztiak eskainiz. Haiek dira gero, ematen dizkiedan tresna horiekin, sortze eta eraikitze prozesuaren protagonistak. Oso interesgarria da niretzako haiekin lanean aritzea eta benetan miresten dut ekintzarako duten segurtasuna eta beren sorkuntzekiko duten konfiantza.
Bidegorrian ere, material berrerabilgarriarekin mural bat egin berri duzu. Kontaiguzu zein izan den prozesua. Behin Udalaren babesa eta Abaraxka Ludotekaren laguntza ziurtatu zenean, lehenengo pausoa izan zen material birziklatua biltzen hastea. Horretarako herriko bi ikastetxeei proiektuaren berri eman zitzaien eta Zapirain empresarekin jarri ginen harremanetan porlana biltzen hasteko. Hiru paretetako mosaikoaren eraikitze prozesuak hilabete eta bi asteko iraupena izan du eta tarte horretan haur lantegiak ere egin dira Aste Santuan zehar. Bertan 60 haur inguruk hartu dute
126 | seme-alabak
parte, eta bi ikastetxeetatik ere bisita gidatu ugari egin dira. Azken finean, proiektuaren asmoa zen naturarekiko zaintzaren balioetan sostengatzen zen ekintza sortzaile bat eskaintzea herritarrei, bereziki haurrei, eta nik uste lortu dugula.
Eskuartean baduzu proiektu edo ideia berririk? Zenbait proiekturekin nago lanean momentu honetan. Maiatz hasieran aurkeztu nuen azken proiektua Iparraldeko Otxangoa markarekin. Haiek alpargata jasangarriak egiten dituzte bakero birziklatuekin eta haientzat egin ditut diseinu batzuk. Bestetik, mural berri bat hasteko nago etxe pribatu batean Oiartzunen, eta hainbat guzatxo gehiagotan murgilduta nago... baina oraindik goiz da ezer aurreatzeko. Pixkanaka joango naiz azken horien berri ematen.
Non izan dezakegu zure lanaren berri? Nire web-orrian, www.alaiart.com-en eta eguneratuta ditudan nire sare sozialen bidez, Instagram @alai_art eta Facebook @alaiart kontuetan. n Iraitz Mateo Gogorza
JONE RETEGI: “Hau ez da harategia bakarrik. Familia, lagunartea… da” Jone Retegi Ugaldetxon jaio, Altzibarren lan egin eta Ergoienen bizi da. Agerre-alde etxadian harategia dauka, 1976tik, eta auzoko gune neuralgiko garrantzitsua izan da urte hauetan guztietan. Zein da Jone Retegi? 1960an jaio nintzen eta anaia bat dut, ni baino sei urte zaharragoa. Ama ere bizi dugu oraindik, 92 urte egin ditu. Ni jaio nintzen etxea bota egin zuten. Mamuteko horretakoa naiz, Tolare baserrikoa. Orain Zuaznabar bakarrik dago zutik, eta ondoko baserria zen gurea. Mamut eta poligonoak egiteko bidali egin gintuzten handik. Gu maizterrak ginen. Handik, osabaren etxera joan ginen, Esnaoberrira, bi urte. Eta handik, Altzibarrera etorri ginen, Mitxelena-Lekuonara (oraingo Agerre-alde). Eta Ergoienen bukatu bizitzen! Ez ginen ohitzen pisuan bizitzera. Ni gaizki, eta ama okerrago. Baserrikoak ginen, eta pisuan kaiolan sentitzen ginen. Aukera izan genuen Ergoienen lur puska bat hartu eta etxea egiteko, eta hara joan ginen. Nolakoa zen zure ume garaitan Ugaldetxoko inguru hori? Baserri polit askoak zeuden! Gu bizi ginen lekuak, orain Alcampo eta pabilioiak diren horrek, mendebaldeko film horietakoa ematen zuen: Zuaznabarreko errota zegoen, 12 bat baserri, erreka, zubi ttikia, dena berde-berdea… Oso-oso polita zen. Orain Oiartzun Karabanak dauden kasko horretan Olagarai baserria zegoen, eta horregatik darama izen hori kale horrek. Dena belasoa zen. Orain Zapirain biltegia eta Esnoiz dagoen inguru horri erribera deitzen genion guk, lau-laua zen. Hor barazkiak egiten genituen, plazarako, eta behiak ere bagenituen. Emozionatu egiten naiz akordatzean, oroitzapen asko ditut han… 11 urterekin aita hil zitzaidan eta 13rekin bidali gintuzten handik. Oso golpe gogorra izan
Jone, duela urte batzuk, harategiko atean.
seme-alabak | 127
Jone Retegi eta Maittere Etxebeste, Ugaldetxoko eskolan.
zen... 11 urterekin aita gabe geratu eta handik bi urtetara, etxetik bidaltzea… Dena uzten duzu atzean. Oso urte gogorrak izan ziren: batetik aita, bestetik etxetik kanpora… Marka geratzen zaizu. Oraindik, handik pasatzen naizenean, begira geratzen naiz eta beti emozionatzen naiz. Errainak pabiloi horietan egiten du lan eta bere nagusiari esan izan diot han jaiotakoa naizela. Nire zainak han barruan daude. Han jaio naiz, etxe hartan. Errainaren nagusiak baserriko argazkia eskatu zidan eta hantxe dauka jarrita. Ez ditut urte asko pasatu han, baina ni oso sentikorra naiz, eta daukadana asko maite dut. Maittere (Etxebeste) lagunaren ondoan bizi nintzen. Urte berean jaio ginen eta elkarrekin hazi, etxe berean bizi izan ginen bidali gintuzten arte. Nire betiko laguna da, txiki-txikitatik. Nire momentu txarrenetan eta onenetan beti hor egon da. Haiek Ugaldetxora joan ziren bizitzera, gu Altzibarrera… Nahiz eta harremana jarraitu, ez da berdina, ez ginen etxe berean bizi. Gauza asko mozten dizkizute. Adibidez, nire anaiak ez du horrela bizi izan. Hark esaten du: “Hobe, Juani, hartara behiekin aritu beharrik ez!”. Hura ez zen baserriko zalea. Eskolan, beraz, Ugaldetxon ibili zinen… Bai. 14 urte arte. Baina larunbatetan eta oporretan Errenteriako plazara joaten nintzen barazkiak saltzera, amari laguntzera. Amak ikusten zuen balio nuela salmentarako. Saltsera-edo nintzen. Hortxe aritzen nintzen: “Eh, señora, que tengo lechugas a tal precio!” esaka, ttiki-ttikitatik. Ama Antxora joaten zen lore-landareak eta pinuak saltzera. Hara joaten zenean, bakarrik uz-
128 | seme-alabak
ten ninduen plazan, ttiki-ttikia. Ondoko postuan Katalintxoko Luixa izaten zen eta hari eskatzen zion pixka bat begiratzeko niri, “kanbioak ematerakoan eta”. Eta hantxe egoten nintzen!
Nola joaten zineten Errenteriako plazara? Nik kotxea ezagutu dut. Ama astoarekin hasi zen. Gauza gehixeago egiten hasi zenean, zaldia eta karroarekin. Eta gero, kotxearekin. Lehenengoetarikoa izan zen Oiartzunen karneta eta kotxea izan zituena. Nik bost urte-edo nituela atera zuen. Aitak esan zion “karroarekin ez gara ongi moldatzen, eta kotxea hartu behar dugu; atera ezazu karneta”. Aita Errenteriako papeleran aritzen zen lanean, eta hark bazituen motoko eta kotxeko karnetak. Kotxea erostean tratu gehiago, lore gehiago, pinu gehiago… dena gehiago saltzen zuen amak.
Baina harategia izan da zure bizibidea. Bada aldea barazkietatik… Amak 16 urterekin jarri zidan harategia. Anaia eta ni oso diferenteak gara. Hura linternero ibili zen, baina amari arrisku handiko lana iruditzen zitzaion. Semea ez zuen lan hartan ikusi nahi, eta Tajon bilatu zion lana. Han aritu da erretiroa hartu arte. Ni desberdin ikusten omen ninduen. Pisua hartu zuenean lokala ere hartu zuen, eta sukalde ttiki bat eta harategia jarri zituen, niretzat. Errenterian aritu nintzen ofizioa ikasten Pontikako harategi batean, sei hilabete eta erdiz. Hango nagusiak esaten zidan gaztea ikusten ninduela bakarrik aritzeko lanean, baina ikasi nuela ikasi beharrekoa. Hiltegira elkarrekin joaten
ginen txekorra markatzera (aukeratzera). Tarteka etortzen zen hona ikustera ea zer moduz moldatzen nintzen lanean. Duela gutxi ere etorri da bisitan. Erretiratu da, baina mantentzen dugu harremana. Orain ikaragarria iruditzen zaigu 16 urterekin hala aritzea, baina garai hartan oso normala zen! Asko aldatu al da harategiaren martxa ordutik? Jendea diferentea zen orduan. Saltzeko orduan ere bai. Orduan tripakiak, txerri hankak, mingainak… freskoan saltzen ziren eta orain inork ez du hala erosten! Orain, preparatu eta saldu egiten dut. Asko aldatu dira ohiturak, bizimoduarekin batera eta aldatzen joan naiz ni ere. Orain, txerri-hanka freskoak ekarrita jendeak ezagutu ere ez du egiten zer den! Urte mordoxka pasatu nituen harategi-harategiarekin, baina konturatu nintzen beste behar batzuk zeudela eta hasi nintzen kroketa batzuk egiten; eta konturatzen zara ederki saltzen direla… Gero tripakiak, mingaina… egiten hasi nintzen. Horrela lan egiteko toki egokia ere behar duzu. Hasieran, harategiaren atzeko aldea dena bat zen eta gero, Osasun Sailera joan nintzen eta janari prestatua egiten hasteko asmoa azaldu nien. Esan zidaten zein aldaketa egin behar nituen legalki lan egiteko. Toki ttikia da, baina bakarrik aritzen naizenez, moldatzen naiz. Beno, orain errainak ere laguntzen dit… etxera lehenago joateko! Zer ikasi zenuen praktiketan aritu zinenean? Zer jakin behar du harakin batek? Adibidez, txekorrari hezurrak kendu eta piezak ateratzen: saldakoa, xerrak… Puska guztiak banan-banan jartzen ikasi behar da. Edo txerri -txuletak, oilaskoa puskatzen… Ikasten hasi nintzenean deusen ideiarik ez nuen eta nagusiak txuleta-barra jarri zidan aurrean: “Hartu aizkora eta hasi puskatzen, eta eskua kontuz beti!”. Gaizki egingo nuen lehenengoan, baina halaxe ikasi nuen! Harakinena gizonen mundu bat da izan da… Beti izan da hala. Aparteko espeziea naiz. Bakar-bakarrik aritu naiz beti, eta moldatu naiz. Nik ez dut gizon baten indarrik, baina adibidez, piezak hartu eta gora igo beharrean, hiru gantxo jartzen ditut eta ttak, igotzen dut. Nire erara moldatzen naiz. Hasieran, hiltegira joaten zineten haragi piezak aukeratzera. Orain, nola funtzionatzen duzue?
Lehen Martutenera joaten ginen, hiltegira. Orain biltegira ekartzen dituzte piezak, eta hara joaten naiz aukeratzera. Baina funtzionatzeko era berdin-berdina da. Piezak kamara izugarri batean jartzen dituzte eta aukeratu egiten duzu zein animalia nahi duzun. Markatuta utzi eta beraiek ekartzen dizute gero. Lehen, adibidez, txekor erdia bi puskatan ekartzen zizuten. Orain, lau puskatan moztua ekartzen didate, eta hori abantaila izugarria da niretzat. Hezur handienak irekita daude, eta errazago kentzen dizkiot hezurrak. Beraientzat ere, bizkarrean ibiltzeko, diferentzia handia dute, karga gutxiago.
Harategi hau ireki zenuenean, Altzibarren beste bi harategi ere bazeuden. Konpetentzia handia zegoen zuen artean? Joxe Antonio (Zalakain) aritzen zen Xixarionean eta Angelek ere ordurako urte batzuk bazeramatzan harategiarekin. Hiru ginen Altzibarren, eta hirurok egiten genuen lan. Urtean behin-edo elkartzen ginen, eta prezioak adosten genituen, denenak igualtxo izateko. Gero hori egiteari utzi zitzaion, baina urte batzuetan hala funtzionatu genuen. Oso tratu ona izan genuen gure artean. Nolakoa zen Altzibarko inguru hau harategia ireki zenuean? Arrandegi bat zegoen; Lolaren denda; altzari denda handi bat zeukan Ballesterosek eta asko-asko saltzen zuten; arropa denda bat ere egon zen, denbora gutxian; jostailu denda-edo zena; Maixuxen ile-apaindegia (oraintxe itxi berri dena)… Esaten dute Zelaia Taldeko eremu hori belaso bat zela, baina nik etxeekin ezagutu nuen. Lanarengatik, kanpoko jende asko etorri zen garai hartan bizitzera. Ezkontzean andreak fabrikako lana utzi egiten zuen. Etxeko lanak egin eta familia aurrera ateratzen zuten amek, eta gizonaren soldatarekin iristen ziren etxea pagatu eta bizitzera! Gaur egun hori ezinezkoa da! Gaur egun, alokairua bera garesti da, eta orduan pisu baten jabe izan eta familia aurrera ateratzen zuten. Deskonpentsazio ikaragarria dago gaur egun soldataren eta bizimoduaren artean. Niri iruditzen zait bizimodu polita zela umeak etxean hazteko hura, goxo-goxo… Familia garrantzitsua da zuretzat… Nik harategian sukaldea beti izan dudanez, gizona eta semea bazkaltzera hona etortzen ziren beti. Ni goizean goiz etortzen nintzen, janaria prestatzen nuen, mutikoa ikastolara joaten seme-alabak | 129
zen (txandaka eramaten genuen, bere aitak edo nik), eta gero autobusez etorrita bazkaltzen zuen. Eta bere aitak ere bai. Ez dut sentitu inoiz umearekin edo gizonarekin ez naizenik egon lan egiten nuelako. Harategi hau nire etxea da. Mutikoa jaio zenean, arratsaldez harategia ixten hasi nintzen, umea nik hazi nahi nuelako. Ordutik egiten al duzu goizez bakarrik lana? Bai, duela 28 urtetik. Aurretik, goiz eta arratsalde aritzen nintzen. Goizetan haur eskolara bidaltzen nuen mutikoa, baina arratsaldeetan nirekin nahi nuen. Urte haietan askoz janari gutxiago prestatzen nuen, bestela ez nuelako astirik berarekin egoteko. Mutikoa handitu ahala, janari gehiago egiten hasi nintzen. Zenbat urte dira janari prestatuarekin hasi zinela? Ibaik 28 urte ditu, eta ordurako hasia nintzen. Baina erabaki sendoa hartu nuela, 18-19 urte izango dira. Lehenengo familia dago. Baina nire lana ere mantendu nahi nuen. Orain adina denbora pasatu behar banuen lanean, ezingo nituen bi gauzak uztartu, eta ez nintzen konpentsatua sentituko. Goizean goiz etortzen zara egunero… Goizeko bostetarako hemen izaten naiz. Astelehenetan, iluntzeko bederatziak aldera joaten naiz etxera, nahiz arratsaldez itxi. Tripakiak, mingaina, biribilkia… martxan astelehenetan jartzen ditut. Ordu asko behar duten gauzak dira. Orain, errainak laguntzen didanez, pixka bat goizago ateratzen naiz.
Nolakoa da zure lan egun arrunt bat? Bostetarako autoa aparkatua daukat hemen aurrean. Eltzeekin hasten naiz: mingaina, txerri-hankak… astelehenetan. Astearteetan, bezperakoa paketatu eta etiketatzen dut, eta sanjakoboak egiten ditut. Jendeak badaki eta astearteetan etortzen da janari bila. Asteazkenetan arroz-esnea, mamia, piper beteak… egiten ditut. Hemen nagoen bitartean, etxerako janaria ere egiten dut. Nik egunero bazkaltzen dut hemen, baina orain ama eta anaia etxean daude, eta gehixeago prestatzen dut haientzat. Horrela moldatzen gara. Ordu asko pasatzen dituzu harategian. Gustura aritzen zaren seinale? Oso gustura aritzen naiz. Eta jendearekin… zer esanik ez! Maiteminduta nago bezeroekin!
130 | seme-alabak
Hau harategia baina pixka bat gehiago ere bada. Toki garrantzitsua da auzogune honetan… Ez dakit garrantzitsua den, baina denbora gustura pasatzen dugula, bai. Ez da harategia bakarra. Lagunartea, familia… da. Nik nire atsuak deitzen diet, baina ez zentzu txarrean, baizik eta Oiartzunen erabiltzen dugun zentzuan. Ezin diet bezeroak deitu. Serioegia iruditzen zait. Nire atsuak dira, nire saltsa. Izugarri maite ditut.
Batzuk aspaldiko bezeroak izango dira… Baditut hasiera-hasieratik bezero direnak, eta beste batzuk, gerora etorriak. Gazteak ere etortzen dira, jende berria. Ez da geldirik dagoen toki bat. Tarteka, baratzeko produktuak ere izaten dituzu salgai. Plazako hasiera haiek ez dituzu erabat apartatuak… Etxeko produktuak izaten dira. Ez dugu baratze handia Ergoienen, baina pixka bat egiten dugu. Sagardoa ere egiten dugu. Sagarrak ditugu eta etxerako behar duguna baino gehixeago egiten dugunez, hemen saltzen dut. Dena aprobetxatzen dugu! Duela berriro arte ama aritzen zen baratzean, anaiaren laguntzarekin, baina orain adin handia du eta ezin du. Orain, anaiak egiten du. Tomateak, letxugak… dagoen pizarra ekartzen dut. Ni ez naiz aritzen baratzean.. ez naiz iristen!
Loreak asko gustatzen zaizkizu. Zaletasun hori aspaldikoa al duzu? Amak saldu egiten zituenez, etxean beti ikusi ditut loreak. Lorerik gabe ezin naiz bizi! Anekdota kontatuko dizut: behin hemen autoa aparkatu eta lore-hosto bat ikusi, pentsatu nuen “etxera eramango banu aterako nuke aurrera, baina beste bat gehiago? Ez dut tokirik”. Ateratzerakoan, berriz ikusi nuen, “gaixoa… ez badut jartzen, hementxe hondatuko da”. Hartu, jarri uretan, zainak atera eta gero landare handia bihurtu zen. Zaindu izana eskertzen dizute landareek. Euririk egin gabe hainbeste denbora pasatzen duenean hortxe aritzen naiz hango pinuei, hemengo kalei… mangera hartu eta ureztatzen. Jan baino nahiago ditut zaindu. Denetarik daukat: barrukoak, kanpokoak… Eta leku gehiago izango banu, gehiago izango nituzke! Loreak dauden tokian apaingarriak jartzea ere gustatzen zait, ipotxak-eta. Urtero trajea aldatzen diet: margotu egiten ditut.
Bezeroei loreak oparitzeko ohitura ere izan duzu… Bai, urte askoan otsailaren 14an krabelin bat oparitzen nien, San Balentin egunez. Ohitu ziren,
baina hasieran gauza kuriosoak gertatzen ziren. Nik andre edo gizon, denei oparitzen nien. Behin andre batek eraman zuen krabelina, lorontzian jarri zuen eta senarrak galdetu zion ea nork oparitu zion, eta hark erantzun ez zitzaiola inporta. Azkenean, esan egin behar izan zion nik oparitu niola, pixka bat jeloskortu zelako! Etxean gustura egoten zaren horietakoa zara. Hura da zure tokia? Hemengo lanak bukatzean, etxera joaten naiz eta zoriontsu naiz. Etxeko gauzak egiten beti gustura sentitu izan naiz. Ez naiz inoiz ateratzekoa izan. Betidanik gustatu izan zait etxeko lanetan aritzea. Inork agindu gabe egiten nituen ume-umetan ere. Banituen erratz ttiki bat eta harraskara iristeko banketa bat, aitak propio egina. Eskolatik bueltatzen nintzenean, lehenengo egiten nuena sukaldea jasotzea izaten zen; gero, barazkiak garbitu hurrengo egunean amak plazara eramateko; eta eskolako lanak gero. Ostiraletan, eskolako amantala garbitzen nuen eta nik neuk plantxatzen nuen igandeetan, txukun-txukun. Asko gustatzen zitzaidan jostea, gurutz-puntua egitea… Kantari ibiltzen nintzen etxeko lanak egiten, Salomeren Eurovisioneko kanta kantatuz! Pentsa, ez zitzaidan gustatzen ezta egunpasa joatea ere eskolatik, nahiago nuen etxean geratu! 12-13 urte arte, ez nintzen joan eskolako egunpasetara. Bizilaguna, Maittere, oso laguna nuen eta hura kanpoan gehiago ibiltzekoa zen, eta amak errieta egiten zion: “Begira Juanita nola aritzen den etxeko lanetan laguntzen, eta hi berriz…!”. Kar-kar-kar! Dantzaria ere izan zara, ordea… Orain ez naiz gauza, baina dantza asko egin izan dut. Betidanik gustatu izan zait dantzan aritzea. Gazte-gaztetatik. Eta nire bikoteari, berriz, ez zitzaion batere gustatzen, nahiz eta dantzan ezagutu genuen elkar! Akordatzen naiz ezagutu nuenean, Oialumetik etorri eta esan niola amari: “Ai ama, he bailado con un chico más majo…”. Guk ez dugu sekula erdaraz hitz egin etxean, baina hori halaxe esan nion!
Eta zuk, non ikasi zenuen dantzan? Baserrian bizi ginenean, lau neska ginen lagunak. Enrique Celayaren disko bat jartzen genuen eta txabolan aritzen ginen gure erara dantza-soltean ikasten. Errenteriako Ereintzara ere joan izan naiz ikastaro batzuk egitera. Ez asko, baina beti ikasten da zerbait. Eta gero, jendeari erreparatzen nion, nola ibiltzen ziren. Halaxe ikasi nuen. Dantza bileretara joaten ginenean, Oialumera-eta, ez ginen akordatzen ez jateaz, ez edateaz… Dantza eta dan-
2001eko inauterietan, pandero jotzen.
tza! Gure ama ere horrelakoxea izan da, dantzarako afizio handikoa.
Inauterietan mozorrotzeko ohitura ere bazenuen… Hori Karrikako haur eskolatik datorkit. Mutikoa han hasi zenean hasi nintzen mozorrotzen. Eta gero, ikastolara joan zenean, jarraitu egin nuen. Egia esan, erabat bizitu nuen. Ordura arte, sekula ez nintzen mozorrotu. Mutikoa koxkortu zenean, Altzibarko atsoak hasi ginen elkartu eta mozorrotzen, baina ez ezagutzeko moduan! Aitona-amona zaharrez, Golkoko gerrako militarrez… Azkeneko aldiz mozorrotu ginenean, Simpsondarrez mozorrotu ginen Mari Jose Artikutzakoa eta biok. Inork ez gintuen ezagutzen! Maggie neska ttikia ere eraman genuen sehaskan sartuta! Pixkanaka, gutxitzen joan ginen, eta azkenerako, bakarrik geratu nintzen. Baina dagoeneko bazekiten zein nintzen, eta horrek ez zeukan graziarik! Ibaik ikastola bukatu zuenean, mozorrotzeko kontu hori utzi nuen. Egia esan, hori gauza askorekin gertatu zait: trikitixarekin, adibidez. Trikititxa, panderoa eta kriskitinak jotzen elkarrekin ikasi dugu semeak eta biok. Izaro Ansa harategira etortzen zen panderoa jotzen erakustera eta trikitixa, berriz, ikastolan ikasten genuen. Ez dakit mutikoaren anparoan edo ilusioarekin, edo ni ilusionatzen nintzelako semearekin, asko bizitu nuen garai hori ere. seme-alabak | 131
Joneren harategia gaur egun, Altzibarren.
Trikitixaren bidez, lagunartea ere egin zenuten, ezta? Hasieran, irakaslea ikastolara etortzen zen erakustera, baina gero utzi egin zuen eta astean behin, Beasainera joaten ginen bost lagun: Izar Makuso, Juantxo Elustondo eta haren seme Ander, Ibai eta ni. Hor kuadrilla bihurtu ginen guraso guztiak.
Semeari diozun maitasuna ageri-agerikoa da… Jaio zenean argi nuen haur eskolara eramango nuela eta lana mantenduko nuela, baina baita ere denbora pasatuko nuela berarekin. Eta berriz gauza bera egingo nuke. Haur eskolan siestatik esnatu aurretik hantxe izaten nintzen. Beharra sentitzen nuen umearekin egoteko. Ikastolatik ateratzeko ere hantxe izaten nintzen. Ez banituen lanak bukatzen eta ez banintzen ailegatzen, bazekien autobusa hartu behar zuela hona etortzeko, eta hartzen zuen, baina lehenengo geltokira iristen banintzen, hantxe hartzen nuen. Plan asko egiten genituen elkarrekin: errekara joan, erosketetara… Handitu eta bakoitzak bere bizimodua egiten du eta hori onartu beharra dago. Hala ere, zorteduna naiz, elkarren ondoan bizi gara eta. Ni bakarrik geratu naiz, baina semea etxean geratu da, eta erraina ere bai; nire alaba iruditzen zait. Zorte handia izan dut. Dena ez da txarra izaten… Beti irribarretsu ikusten zaitugu, baina bizitzak kolpe handiak ere eman izan dizkizu: senarra istripuz hil zitzaizun duela urte batzuk. Ba bai… Gertatu zen, eta horrekin bizi beharra daukat. Nire bizitzako gizona izan da. Horrekin
132 | seme-alabak
dena esanda dago. Onartu dut gertatu zena, baina falta handia sentitzen dut. Bizitza guztia pasatu genuen elkarrekin. Oso abenturazalea zen. Berak egin ditu gustatzen zitzaizkionak, nik sekula ez diot ezetzik esan, niretzat satisfakzio handia zen bere ilusioak betetzen zituela ikustea .Niri esaten zidan: “Beti lanean aritzen zara eta goazen norabait!” Eta asteburu pasa joaten ginen. Denerako denbora izaten zuen: etxea, baserria, kanpoa… Ni maitemindu nintzen 1978ko urtarrilaren 27 batez, 18 urterekin, eta sentimendu horiek beti berdinak izan dira. Baina horrela beharko zuen, horixe izango zen gure destinoa… Onartu eta bizi egin behar da, baina ez du zerikusirik lehengo bizitzak eta oraingoak. Baina beno, beste alde batetik, zorte handia izan dut semearekin eta errainarekin. Eta hori ere bizipoza da. Eta noiz arte ariko zara harategian, Jone? Hori galdera! Kar-kar! Bilobak etorri arte! Orduan erretiratuko naiz! Ez dakit, ez dakit… 60 urte ditut eta oraindik urte batzuetan lan egin beharko dudala uste dut. Segitzeko asmoa dut, baina ez dakit noiz arte. Gorputza ere ez da lehengoa, baditut nire kontuak. Oso gustura nago lanean, maitatua eta preziatua sentitzen naiz. Gertatu zitzaidanarekin, lanak bizia eman dit. Lanean, burua entretenitua eta kontzentratua izaten dut. Beti eman dit bizia lan honek, baina azkeneko bost urteetan, izugarri. Ona besterik ez dut harategi honetan. Maitatua sentitzen naiz, eta nik ere asko maite ditut! Hemengo bizimodu asko jakiten dira. Jendeak bere kontuak kontatzen dizkizu, badakitelako gero ez naizela besteei kontatzen aritzen. Konfiantza handia dago denda honetan. Oxala denak ni bezain gustura egongo balira beren lanetan; hori ere zorte handia da.
Azkeneko urte arraro hau nolakoa ari da izaten? Musukoaren kontu hau da aldaketa handiena, baina nik bestela ez dut arazorik izan salmentarekin. Jendea etxean egon zen denboraldi hartan, adibidez, salmentak hobetu egin ziren. Koronabirusaren istorio hau ez da txarrerako izan niretzat. Ttiki-ttikia da denda hau, eta bi lagunekin beteta dago. Orain, kanpoan egoten dira txanda zain. n Goiatz Labandibar Arbelaitz
NIKOLAS MITXELENA IRASTORZA ‘OTSUA’ (1966 Oiartzun) Non jaio yitzan? Lekungarai baserrian, ospitalean ez.
Zeintzuk bizi zineten baserrian? Atta eta ama: Modesto eta Mari Karmen; bost anaia; eta osaba mutil-zahar bat edo beste. Kartutxo ere hemen izaten yun, osaba amerikanoa. Zortzi ar eta ama bakarra emea. Jende asko ibiltzen omen yun zuen etxean. Zergatik? Ama yun oso harrera onekoa, bere Emita jaiotetxetik ekarri zin ohitura hori. Nik beti jende asko ezagutu dit. Jendea kaso egitera etortzen yun. Gure amak hemen taberna jarri izan balu, aberatsak ginateke, diruz behintzat.
Hire haurtzaroaz oroitzean zer datorkik burura? Oso gustura ibiltzen nintzela baserrian. Animalia pila bat, hegaztiak, ardiak, behiak... Gozamena. Gure ama, esan bezala, oso harrera onekoa yun eta atta ere bai. Iratze metan barrenin jostatzen ibiltzen gattuken; inongo baserritan etziten uzten, busti iten ttuken eta. Hemen dena libre izaten yun. Lana ere egingo zenuten. Bai, beharko. Udaran belarrak, udazkenean iratzeak... Baserrian beti lana. Hala ere, ez genittin oso guraso krudelak, haiek pila bat egiten ziten eta guk borondatea jarri ber genin. Sardiakin aurrin hartuta etziuteken ibiltzen inoiz.
Zertan ibiltzen zineten umetan lagun artean? Karrikan ibiltzen gattuken. Txabolak egiten, fruta garaia zenean batetik bestera joaten gattuken haiek jatera, baserriz baserri jostatzen, gordeketan, neska gazterik baldin bazen ea xirri pixka bat egiterik bazegoen edo esperientzian behintzat. Niri, egia esan, asko gustatzen tzizkiken animaliak: ardiak, untxiak... Beti izan dit hori.
Inoiz ez gattuk gure buruaren “ jabe izango, ez bagattuk inoiz gure burua elikatzeko gai”
seme-alabak | 133
Nikolas Mitxelena Irastorza Otsua, Amaia Larrañaga Asteasuinzarra eta Ioritz Izargarai Macias.
Ze saltsatan ibiltzen yitzan gaztetan Oiartzunen? Eskolak eta bukatuta, baserrian gelditu niyun. Pixkanaka, ez galdetu nola, baina hamabost bat urterekin Hernaniko lagun batzuk egin nittin. Hernanira joateko joera haundia izan nin. Garai hartan kriston borroka egoten yun. Hara eta hona ibiltzen niyun eta etxean egenin eragozpenik. Etxean beti bizitu genin gatazka eta injustizia existitzen zela eta, poliki-poliki, topatzen joaten yaz hire moduko jendea. Aurrena, harri-kozkorrak botatzen hasten yaz eta, gero, pixkanaka, antolakuntzako garaia zabaldu yun. Oso gustura ibili niyun azken horretan. Jarrai antolakundea sortu yun eta hasieratik oso identifikatuta sentitu niyun. Zer egiten zenuten Jarrai-koek? Gehienbat taldeak osatu eta gure lanerako esparrua zein zen topatu. Esparru handia zioken lanerako. Droga garaia yun, gazteak drogarekin txurruk bezala erortzen ttuken; soldauskaren gatazka ere hor zioken; gatazka armatu eta ideologikoa ere bai; sasi-demokrazia aurrera ziaken... Ilusioa genin beste herri bat sortzeko, askatasun handiagoarekin, erabakitzeko eta antolatzeko ahalmenarekin. Batez ere, lan egiteko behar handia ikusten genin, gazteria etxean zioken eta antolatu beharra zioken.
134 | seme-alabak
Lana zertan? Jakin behar genin etsaia benetan non zegoen, etzioken gure artean. Begiak zabaldu, antolatu, formatu. Interes pila bat ziozteken eta horiek argitu egin behar ttuken. Guk, bukaeran, heroinarekin norbait hiltzen zenero biktima bezala hartzen genin. Zentratu egin behar genin. Gazteok kalera atera behar genin, baina kalea oso arriskutsua yun. Gazteok ez genin etorkizunik. Orain bezala? Gaur egun, gutxienez, informazioa baziok. Beste gizarte bat ziok, ezin duk konparatu. Ez genin non lurrera erori. Klase bakarra zioken, langilea; ondoren, burgesa. Orain, edozein langilek bere burua klase media bezala ikusten dik, toma ya. Guztiz aldatu duk. Kapitalismoak bere lana egin dik eta etziou behar bezala kontra egin. Bobo gaudek. Eta gazteriak, dena egina eduki duenez eta ez duenez bistako errepresiorik sufritu, eztik bortxatzen ari zaizkiyon sentimendurik. Baina, gu bai, oso bortxatuak izan gattuk.
Nolakoa yitzan gaztetan? Asko aldatu al yaz? Gorputzez bai, kriston pila, eta txarrera. Baina mentalidadez ez, edozein jarreraren aurrean burua irekita dit. Orain dela urte batzuk arte gazte sentitzen niyun, orain nire buruari esaten ari nak: “Yaz zaharra eta zaharran jokabidea eduki behar duk”.
Ioritz Izargarai Macias.
Nola bururatu zin artzain izatea? Lehen esan diat mutikozkorretan ardiekin, animaliekin eta baserri giroan oso ondo moldatzen nintzela. Gero, hamar bat urte etxetik kanpo pasa nizkin, antolakuntzak dena xurgatzen tziken, denbora libre dena horretan pasa nin, hogeita sei urte arte. Baserria eyun guria, baina eyun inor animatzen erostera. Nik enittin gurasoak ezer gabe utzi nahi eta erosi egin genin. Gero, anaia zaharrena ibiltzen yun ardiekin eta, baserria hartu eta urtebetera, anaiaren ardi horiek nik hartu nittin. Ondoren, pabiloia egin, lana eta denak utzi, eta erabat sartu gattuken. Ez al tzin beldurrik eman mundu horretan sartzeak? Ezer ez. Ezagutzen nin. Kontuan hartu behar duk, baita ere, horrenbeste urtetan dena eman eta gero nekatuta geratzen yazela. Erabakitzeko ahalmena galdu egiten duk, gauza gehiago ikusten ttuk eta nik hori nabaritzen nin. Presio eta ardura handiak nittin eta, askotan, beldurra nin ez asmatzeko erabakiekin. Hortaz, hemen ikusi nin beste proiekto muerto bat, bizi guztian proiekto muerto guztiak hartu izan dizkit. Yaketa bestean gehiago ezin nin eman, hau hartzera animatu niyun. Eta hemen gaudek! Nortzuk aritzen zarete lanean?
kendu egingo nikek. “ Kiroldegia Ongizartia gaizki antolatuta zakayeu. Energia soberan badakak, bokallua eta zatoa hartu, antolatu zerbait, eta segi mendira, gutxienez zerbait ona egiten gastatu!”
Bikotekidea, Amaia (Larrañaga Asteasuinzarra); Ioritz (Izargarai Macias) eta ni. Ardiekin Ioritz eta biok aritzen gattuk. Amaiak gaztak biltzeko lana dik, gaztak egitekoa. Gaztei buelta eman, gatzetan sartu, kamaretan sartu, berriz buelta eman, gaztak garbitu… Amaiak, baita ere, salmenta lekutara ematen ttik gaztak.
Bizimodu polita al duk? Oso polita, ez battek zankadillaik jartzen. Gu gaudek hemen ardiekin eta garai batean inorrek egin nahi ez zuen lana egiten yau. Lehen, eraikuntzan edo fabriketan kriston jornalak ateratzen zittizten. Nik egiten dit lan hau ikusi nuelako egin behar zela eta konbentzitzen nauelako.
seme-alabak | 135
Orain gure txokoa egin yau, errespetua irabazi yau, oso harrera ona zakak gaztak. Ez duk erraza hire herrian profeta pixka bat izatea. Bestalde, baserri dezente ibiltzen izkiau, jendeak baserriko jarduna utzi egin dik eta guk ardura hori hartu yau. Ingurugiroa zaindu, filosofia pixka bat jarri. Lan asko egiten yau, baina eztuk nekagarria gustura egiten badek. Hire alabek jarraitzeko asmorik bai al ttek? Eztik ematen, ettuk ni bezela ardiekin txoratzen. Baina besten batzuen alabak egongo ttuk. Nik lema bat zakat, “besteen umea norberarena adina edo gehiago maite”. Orduan, alde horretatik, etzakat inongo arazorik.
Zer erakusten saiatzen zara? Baserrian egoteak suposatzen dik ordu asko partekatzea. Saiatzen nak erakusten xabarrak, alperrak ez izaten, izan ere, badakik, xabarra izateko beste norbait hondatu behar dek. Jatorrak izateko. Poliki-poliki, ari dira bide hori hartzen, ongi ikusten ttit, goxuak ttuk. Seme-alaben heziketak ez dik estriktua izan behar. Errespetuan bai, ogi puska bat ezin duk bota gure etxean, janariari kriston errespetua ziou. Baina eztuk inoiz inor ezertan behartu behar, gauz guztietan, hori norberari atera behar tziok.
Haustura handia nabaritzen al duzu zure eta egungo gazteen artean? Ez. Beti esaten dit, gazte bakoitzari tokatu ziok bere egoera bizitzea. Imaginatu Afrikan lehorte garaian gure garaiko neska-mutiko haiek. Zer esan behar yeu? Ahal duguna egiten yeu denok. Ni oso-oso gazteen aldekoa nak. Beti generazio denetan pasatzen duk “gazte ostiyoik...”. Gazteei tokatu ziotek egoera hau: ordenagailua, mobil nazkagarri horiek, bobo zaudek egia esan. Pena hartzen dit, baina konturatuko ttuk, ez dit uste galduko direnik. Zer behar duk gustura bizitzeko? Injustizien aurka borrokatu. Justizia behar duk. Injustizia baziok, ezin ttek gutxi batzuek besteak erabili. Lehen herri bezela egiten ziten, orain globalki dominatzen ttek. Mundu mailan kriston dominatzeko nahia ziok, gatazka, kapitalismoa krisian tziok. Guk, herri ttikiyak, bazakau beste era batera pentsatzerik.
Gurea baloratu behar yeu, kriston umorekoak gattuk, lagunartekoak, jate onekoak... horiek denak ettuk zerutik etortzen, horiek guk bilatu
136 | seme-alabak
behar ttiyeu. Oreka bilatu berduk, ni ekonomia sosteniblian oso aldekoa nak, orain eromen honetan iruditzen tzik dagoen bide hoberena dela, logika gehien duena. Denak funtzionario izatera edo zerbitzuetara joaten bagattuk, hau bukatu duk. Eskulana ere norbaitek egin behar dik. Iturria bukatu egiten duk. Hori dena duk, uste dugulako lanik egin gabe bizi behar dugula, zikindu gabe. Denak karrera estudiatzen... hoberenek joan beharko ziten, denean bezala. Edozein guraso langilek bi begi uzten izkik alabaren edo semearen karrera ordaintzen. Ikusten baduk balio duela, ados, baina bestela... Tontuk bihurtu gattuk, dezente gainera. Instinto gabe geratu gattuk. Euskaldunak jate onekuk gattuk eskulana asko landu dugulako. Oso inportantia duk eskulana.
Zertan pasatzen duk denbora gustura? Gustatzen zik gosaltzera joatea. Egunero, goizeko lanak bukatu eta, ordubete, Tolarea joaten gattuk. Han sortzen den girua gustatzen zik, atake batean aritzen gattuk bata besteari. Urte pare bat baduk horrela hasi ginela eta ederki pasatzen dit.
Bai al dakak bete ez duken ametsik? Galdera ona dek. Ez, nik uste, nire zikloa bukatu dela. Esan dit zahartu nazela. Gatazka baziok eta jende oso langilea ere bai, baina neroni proiektu politiko edo sozial batean ez nak ikusten. Mantenimientun sartua niok. Honek denak (artzaintzak) funtzionatzen dik hemen egonda. Norbait etortzen denean hau aurrera ateratzeko gogoarekin, ni bazter batera joango nak, settun! Hemendik aurrera arrautza prejittua nahikoa dit, egosita gainera, oliorik gabe.
Ikusiko al yeu hire kamiyo bazterreko hesia noizbait pankartarik gabe? Agertzen diren aldarrikapen guztiak lortuta ere, gogoratzeko ongi etorriko ttuk. Gu gattuk beste batzuek egin dutelako. Gizarte hau oso esenzionalista bihurtu dek, hemen gu bakarrik bizitu izan bagina bezela, edo okerrago, beste inor hemen ez balitz bizituko bezala. Ematen dik oraintxe egin behar dugula dena. Eta duk gezurra, kriston akatsa. Hemen gaudek beste gauza asko gertatu direlako milaka urtetan. Gustatuko litzaidakek biziak jarraitzea eta horretarako oreka behar duk, errespetua, justizia, duguna estimatzea.
Euskaldunak kristonak gattuk, nahiz ta beti kanpokoa hobea dela pentsatu. Zoriona bertan
ziok, etxeko atarian, urrutira joan gabe! Horrek eztik esan nahi gazteriak hara eta hona ez duela ibili behar ikasteko, eskarmentua hartzeko. Ezagutu behar ttik beste herrietako jendea, urrutira joan gabe, Naparroa, esaterako. Hori bai, gero lotu egin behar duk, gauzak bakarrik ettuk egiten. Badago jendea furgoneta hartu eta alde egiten duena. Alternatiba pertsonala duk hori. Hemen gauzak etzioztek ondo eginak, akats ttiki bat zakau. Konpromisoa behar yeu. Oso jatorrak bihurtu gattuk, baina, konpromiso aldetik, bata -bestearekiko konpromisoa, jesukiston hutsunea zakayeu. Borrokan jarraitu behar duk. Alternatibak harrapatu behar ttuk.
Elikagaien independentzia oso inportantea duk niretzat. Inoiz ez gattuk gure buruaren jabe izango, ez bagattuk inoiz gure burua elikatzeko gai. Ordea, norbaitek esango dik: “Horrekin dugun bizi kalitatea nola?”. Gure bizi kalitatea beti posible duk mantendu, burua erabilita. Industriazalea enak, baina, pixka bat beharko yeu, bestela, jan egingo ziutek. Oraintxe bertan lau katu ari ttuk irabazia ateratzen, hori suntsitu egin behar duk eta beste modu batera egin gauzak. Naparroan zazkaun baratzak eta.. Bertatik bertara zakau dena! Hori dena antolatuko balitzakek behar den bezala, lanpostu pila sortuko liakek, gizarte hobea izango ginatekek. Alimentua, ongi jan eta ongi edan, baina lana eginda, hori duk funtsezkoa. Ezin yeu batzuk ongi bizi beste batzuk gazki pasatzeko. Aberastasuna etzakayeu ongi antolatuta.
Nola gustatuko likek ikustea Oiartzun edo gizartea etorkizunean? Kiroldegia kendu egingo nikek. Ongizartia gaizki antolatuta zakayeu. Energia soberan badakak, bokallua eta zatoa hartu, antolatu zerbait, eta segi mendira, gutxienez zerbait ona egiten gastatu! Energia ari gattuk alper-alperrik gastatzen. Nekatu lanean eta gero bizkleta hartu eta zera, Edi Mer (Eddy Merckx txirrindularia) ematen yeu. Noski goitik behera, behetik gora etxo una ostia. Ondo ziok, batek zortzi ordu pasa battik pabiloi batean, behar dik haize pixka bat. Baina ez kiroldegian! Ze ostitako, energia sobran badakak, egin taldeak, eta segi mendira, makinarik gabe, xuabe -xuabe matxetikin dena garbitu.
galtzen ari gattuk, “ Nerbiyua oso hiritar bihurtzen ari gattuk”
Hori jendeari esaten yok eta “Hi erotua yo”. Gero, psikologoarengana joaten gattuk. Aittu izerdia botatzen, mendia garbitu eta hura ikustean,
seme-alabak | 137
polita yun, ez genin ezer “ etaOsokriston parrak eta kriston anbientia egoten yun edozein auzotan”
esaten dukenin “Mekabendios hau nik egin dit”, horrek ematen dik jesukiston satisfaziyua. Nerbiyua galtzen ari gattuk, oso hiritar bihurtzen ari gattuk. Egunero, esnatu eta lurrik zapaldu gabe ohera sartzea kiston hanka sartzea duk, kalte egiten tziuk, instintu guztia galtzen ari gattuk.
Oiartzunen kriston ongizartia teorian ziok, baina nik beste era batera antolatuko nikek. Gauean gazteek kubata 6-7 euroan hartu beharrean, denok ardoa edan beharko genikek, garai batean bezala! Dirua duena eta ez duena, denak ardo berdina edaten. Horrela hasten duk kultura. Bestela, inbidia hasten duk eta horrela gaudek erdi amargatuk.
Gu gazteak ginenean denak berdintsuak gattuken, denak arropa zaharrekin eta eyun ikusten diferentziarik. Oso polita yun, ez genin ezer eta kriston parrak eta kriston anbientia egoten yun edozein auzotan. Festa gutxiago egiten yun eta lan gehiago, horregatik, gehiago estimatzen yun, orain egunero dakak. Jatekukin ere hori pasatzen dek, etzakiyeu zer jan ere.
Gustatzen tzik Oiartzungo jaietan eta jendea kalean gustura ikustea. Baita auzoko jaiak ere. Klase diferentzia handia ziok eta batzuk parte hartzen ttek gauza horietan eta beste batzuk ez. Nik nahi dutena duk klase desberdineko jendeak denak parte hartzea, ez burbujarik egitea. Bestela, aislatu egiten gattuk. Niri, kalean noanean, beti gustatzen zik kaso egitea. Orain, gazte batzuk, ezagutzen ez ditudanak, kaso egin “Aupa gaztiak!” eta harrituta begiratzen tzitek. Orain inork eztik kaso egiten ondotik pasatuta ere, hori ez sinestekoa dek, harrigarria, Oiartzun batean.
Atzo joan niyun Garmendira eta bertako gazteena aspaldi ikusi gabea eta kriston saludua; gero, beste amona bat nire ezagunari muxu eman; gero, Errealeko afizionatu bat etorri yun; eta settun kriston anbientia sortu yun. Zirenak, ez zirenak eta denak hizketan. Dena partekatu yun, etzioken inor ere ixilik, denak zerbait esan nahi ziten! Harremana eztuk galdu behar. Gero, nitaz esango ttek “Hara hor tziak fantasma edo zakill hori”, baina burbuja horiek hautsi egin behar ttuk! n Elkarrizketatzailea: Mattin Kazabon Cousillas
138 | seme-alabak
Joxe Leon bere etxeko atarian.
Joxe Leon Amigorena Kazabon (Oiartzun, 1961)
Gurutzeko Koskotene baserrian jaio yitzan. Nolakoa izan yun baserriko bizimodua? Guk jostatu egiten genin asko. Ttiki-ttikitakoa enak gogoratzen ezer, ezta eskolakoa ere. Ez dit rekuerdo txarrik, beti jostatzen hori duk rekuerdo handiena, asko gattuken eta (11 senide). Gero, 12-13 urtekin baserriko lanetan hasi niyun. Behientzako mazka egunero egiten genin gurdika bat eta haurren moduko lanak egiten genittin, artoa bildu, ilarra bildu, pizarrak bildu... Lan arinak. Zein duk hire oroitzapenik kuttunena? Enak deuse gogoratzen. Ez ona, ezta txarra ere.
Zein yun zuen ogibidea? Attak eta amak etziten fabrikan edo lanik egiten, baserritik lortzen genin dena. Egunero saltzen genin esnea, goizeko 6:30ean kamiyoa ateratzen genizkin marmitak uztarrian zintzilik hartuta. Zortzi bat behi genittin eta horrekin ezin ttuk hamaika senideren beharrak ordaindu. Horrekin baserritik lortu ezin zena erosten genin.
Arreba zaharrenak lanin hasi zirenean bukatu yun miseria. Miseriakin esan nahi dit dirurik ez genuela; goserik ez genin pasa, deusen faltik ez genin izan. Hamalau bat urterekin hasi ttuken eta dirua etxera ekartzen ziten. Nik ez nin deus ere nabaritzen, berdin-berdin jarraitzen zin denak. Eyun lanerako makina berririk edo azaldu.
Zer esango yukek eskolan igarotako garaiari buruz? Etziten lortu ni domestikatzea. Ez dit inoiz deuse ikasi buruz. Ez rebeldia nintzelako, oso obeittua niyun, baina ezin nin. Notak justu-justu ateratzen nittin. Dibujo betzi. Attak behin notak ikusten ari zela, dena insuficiente, bost, lau... Azkenean, esan tzin attak: “Agricultura diez”. Horretan ere zortea izan dit, niri etzitek inoiz jo, ez etxian, ezta eskolan ere. Gainera, etzitek presionatu estudiatzeko. Umeek sufritzen ttek eskolan asko, eta etxian beste hainbeste edo gehiago. Zein afizio yun txikitan? Palan eta pelotan asko jokatzen genin. Gero, genizkin karretillan pirrilla suelto batzuk eta ho-
seme-alabak | 139
Joxe Leon, etxeko lanak egiten.
barnean “ Plazerra sentitzen dit, etzakit non, baina, tripa inguruan plazer ikaragarria sentitzen dit”
bizitzeko ez duk “ Ongi kontsumitu behar, alderantziz, egin behar duk lan gutxiago, gutxiago irabazi eta denbora gehiago izan lasai egoteko”
140 | seme-alabak
Joxe Leon, etxeko behiekin.
riekin ibiltzen gattuken. Gidatzeko eta makinak ibiltzeko afizioa beti eduki dit. Hamairu urterekin, ordea, gitarra bat azaldu yun arreba bat hura jotzen hasi zelako eta hortik aurrera hori izan yun nire afizioa.
Zein yun hire gaztetako ametsa? Enin horrela inoiz pentsatua, etzin inork horrelakorik galdetzen. Ni niyun baserrikoa eta kito. Nire ilusioa yun gitarra, txoratzen joaten niyun solfeora. Joaten hasi nintzenean hogei bat urte nittin eta nirekin batera hamabi urteko haurrak joaten ttuken. Horiek gurasoek behartuta joaten ttuken eta asko sufritzen ziten. Nolatan hasi yitzan gitarra jotzen? Nire arreba zaharrena kurtso batean edo hasi yun eta nire gelan azaldu yun oparitu zioteken gitarra kaskar bat. Gero, nire anaiak jotzen tzin kanta ingeles bat eta gitarra uzten zuenean, nik hartzen nin. Belarriz atera nittin kanta haren akordeak. Hortik aurrera nire ilusioa izan duk. Nork irakatsi zin? Mentxu Alkortak. Haren pisura joaten giñun anai-arrebak astean behin. Lehendabizi oinez eta gero mobiletan. Urtebetean edo Mentxuk
Madrilgo San Isidrotan, Azala taldearekin egindako emanaldi batean.
esan tziken berak ezin zidala gehiago irakatsi eta konserbatoriora joateko. Nik, hala ere, enin kontu hura etxean esan ere egin. Nahi nin, baina, 16 urterekin, nola esango nioken hori gurasoei...
Beraz, Nuñezekin jarraitu nin, hogeita bi bat urte arte. Ondoren, konserbatorioan hasi niyun Donostian: lau kurso egin nittin. 5. mailan utzi egin nin, pabiloia (esne-behiak jartzeko) egiten hasi giñun eta burua jada enin horretan. Alde batetik, poza hartu nin, izan ere, korala eta gitarrarekin zerikusirik ez zuten beste gauzak hasi ttuken eta nik horietara enin joan nahi. Orduan, egin nittin urte hoberenak, gitarra hutsa diren horiek. Zer ibilbide egin duk musikan? Hogei bat urterekin Azala taldekoek deitu ziteken. Folk taldea yun, nik enin ezagutzen, egia esan, nik enin deuse ezagutzen garai hartan. Hiru bat disko grabatu genizkin, taldia bukatu arte. Euskal Herri mailan dezente aritu giñun, Alemaniara joan giñun, Madrilen ere jo genin eta Bartzelonan ere bai. Gero, orain dela hamar bat urte, hasi niyun Ane Badiola eta Irati Odriozolakin Batzun Batzuk taldean festetan eta herri batzutan jotzen; disko bat ere grabatu genin. Orain gutxi Nikole Galardiren diskoan gitarra jo dit.
Zer behar dik musikak edo kanta batek hire gustukoa izateko? Kilimak egin behar tzizkik. Plazerra barnean sentitzen dit, etzakit non, baina, tripa inguruan plazer ikaragarria sentitzen dit. Hori behar dik niretzat.
Zer duk musika hiretzat? Nik ez dit letren beharrik. Ongi zioztek letrak, ederrak ttuk, baina, ettuk beharrezkoak, musikak dena esaten dik. Bibraziyo bat duk. Gu bibraziyua gattuk eta musikaren bibraziyo horrek hire gorputzeko bibraziyukin bat egiten duenean, ttak, plazerra sortzen dik. Musikak plazer hori, sentimendu hori ematen tzik, jateak baino gehiago. Koadro bat ulertuko duk eta gustatuko dik, baina eztik plazerra emango. Musikak plazerra ematen dik.
Haur, gazte eta heldu, gustura joaten ttuk gitarra jotzera hire etxera. Hire ustez, zergatik gertatzen duk hori? Hemen daukatelako normala behar lukeen hori. Haurrak ez daude behartuta ezertara. Orain gutxi arte, emakumea edozer egitera behartzea ez zegoen legez kastigatua. Emakumea, gizonarena yun. Bortxatu egiten yun emakumea. Bortxatu esan nahi dit behartu nahi ez duen zerbait egiseme-alabak | 141
tera. Bada, haurrekin, gaur egun, hori gertatzen duk eskolan. Bortxatzen ttuk haurrak egunero, brutalki. Haurrek ettek nahi buruan zabor hori sartu eta behartuak zioztek. Antzarrei sinfiñakin artoa sartzen zaien bezela, igual-igual, mehatxupean: “Bestela kalera, bestela gurasuk...”. Terriblia. Ettek nahi, zergatik ikasi behar ttek? “Nik esaten dudalako”. Hori duk sistema. Pandemian horregatik obeditzen dik jendeak. “Zergatik egin behar da hau?”. “Nik esaten dudalako”. Denak domestikatuta zioztek.
Hemen gitarra jotzera etortzen ttuk eta nahi badute jotzen ttek, eta nahi ez badute ez. Nola behartuko dit haur bat? Heldu bat behartu ezin badit, haur bat zergatik bai? Alderantziz, babes gutxiago ttek eta babestu egin behar duk haurra, ez behartu. Orduan, hemen egiten ttek jostatu, egurrezko gauzak egin, animaliekin egon eta saltoka ibili. Txoratzen etortzen ttuk. Hemen libertade sentsazio bat ttek. Horrek eztik esan nahi nahi dutena egiten dutenik. Elkar joka ezin ttek ibili, ondokoak gaizki ezin dik pasa. Helduak ere berdin. Oso giro ona egoten duk, elkarren errespetuan, bakoitza bere mailan. Beste leku batean agian esango liokete: “Gehiago jo behar duzu etxian!”. Niri ikasle batzuk esaten tzitek: “Hurrengo asterako hau ikasiko dut!”. Niri etzik axola: “Nahibazu in!”. Ni hemen laguntzeko bakarrik niok.
Zergatik egin yun egurrezko etxe finlandiar bat? Etxe naturala egin nahi genin. Baserriak naturalak ttuk, bikain eginak. Baserria duk egurra, harria, karea eta hondarra. Hori, modu horretan, gaur egun legez ezin duk egin, eta guk legalki egin genin. Orduan, arkitektoek hormigoirik gabe etzakitek egiten eta guk hormigoia ez genin nahi. Hormigoiak hezetasuna hartu egiten dik. Hormigoia asmatu zutenean, egin zittizten karobi guztiak erosi eta itxi. Fuera karea derrepente. Terriblia izan yun, propiyo egindakoa. Orain Oiartzunen hormigoia egiten duten lekuak Karobia dik izena. Orduan, nola ezin genin egin guk nahi genuen baserri naturala, egurrezkoa egitea pentsatu genin. Hemen etziok legalki egiteko beharrezko diren egurrik eta Finlandian bai. Horregatik finlandiarra.
142 | seme-alabak
Baserritartzat joko yukek hire burua? Bai, baina etzik inportik. Joxe Leon nak eta gustatzen tzik natura.
Horretaz gain, arotza eta artista ere bayaz, hire zein alderekin sentitzen yaz erosoen? Etiketak etzizkik gustatzen ezer ere. Ni nak Joxe Leon. Arotza, ezta pensatu ere. Nik etzakizkit egiten ateak eta, haiek egiten dituzten bezala, nik zakit iltzeak sartzen. Zertan pasatzen duk denbora gusturen? Lanarekin zortea zakat. Gitarra irakastea eta trena gidatzea asko gustatzen tzik. Ettit ordu asko egiten eta enak aspertzen. Denbora daukadanean etxean nahi dudana egiten dit. Disfrutatzen dit edozer gauzarekin, ollatokiyan, zerbait konpontzen, ahuntzen txabolan... Egurrarekin bereziki baduk lotura, ezta? Bai, baina, xamurra delako manejatzen. Ukitzea, moztea eta usaintzea izugarri gustatzen tzik, niretzako marabilla bat duk.
Aspaldiko garaietatik zer mantenduko yukek? Ez kontsumitzea, gehienbat. Baserriak ttuken enpresa autosufizienteak. Hori egingo bagenu, munduko garraio eta kutsadura guztia fuera. Orain, ezkerreko puntakoak (ezker politikoa) ere helburua ttek karabana hartu eta ahal den urrutiena joatea. Horretarako autopistak, gasolina eta asko irabazi behar duk. Orduan, lehengo garaiko ona duk kontsumo ttiki hori. Ongi bizitzeko ez duk kontsumitu behar, alderantziz, egin behar duk (soldatapeko) lan gutxiago, gutxiago irabazi eta denbora gehiago izan lasai egoteko, pasiatzeko edo gozatzeko bizitza. Ez gattuk jaio lana egiteko. Hiritar batek ongi ulertuko al likek hori? Bai, baina ettek ulertuko goitik nahi ez dutelako. Esango baluteke “Prohibido trabajar más de lo que te hace falta”, askoz hobe biziko ttukek. Orain bizi ttuk egunero amargatuk gehienak eta gero oporretan, fuuuuu!, dena gastatu. Gero, itzuli eta berriz amargatu. Beste modura, egongo ttukek egunero zoriontsu. Ordea, goikoek ettek nahi, goikoek nahi ttek asko irabazi eta dena gastatu.
Hemen libertade “ sentsazio bat ttek”
Zerekin haserretzen yaz gaur egungo gizarteko panorama ikusita? Zerbait aldatuko yukek? Jendearen domestikaziyua brutala dela konturatu nak pandemiarekin. Domestikaziyua duk: “Hau egin behar da!”. “Ez dut ulertzen zergatik”. “Berdin da, egin egin behar da” eta jendeak egin egiten dik. Horrek kriston pena ematen tzik.
Agintariak ettuk presidenteak, horiek monigote batzuk ttuk. Agintzen ttek aberatsek, munduko aberatsenek. Horiek finantziatzen ttek hori dena. Horiek agindutakoa nola betetzen ari diren ezker guztiak, aluzinatua eta izutua niok. Egiazko arazoa nik oraindik eztit ikusi. Eta egiazko arazoa egon balitz ere, ospitaleak betetzekoa, alegia: Nola eraikin batzuk falta direlako askatasuna kendu digute? Elkartzekoa, besarkatzekoa, maitatzekoa. Nola onartu dugu hori? Nola onartu ttek, nik eztit onartzen. Zerbait aginduko zioteken, bestela, ez duk posible. Garai batean esaten ziguten ETAkoak ezagutzen bagenituen esan egin behar genuela. Eta esaten al tziten ezkerrekoek? Ez. Kajeruk erretzen zituztenean udaltzainak non egoten ttuken? Hori ere ilegala yun. Eta orain zer da-eta gure askatasuna kendu. Ezin yeu hamarretatik aurrera kalean egon? Eraikin batzuk gainezka egingo dutelako? Egin eraikinak, bazioztek hotelak itxita, horiek denak hartu. Madriden ere egin tziten ospitale berria, hutsa ziok. Horrek denak mina ematen tzik. Hortaz, aberatsak zioztek honen atzean? Noski, Osasunaren Mundu Erakundea munduko aberats horiek finantziatzen ttek. Zer espero yeu hortikan? Hik uste duk gobernuei eta mundu aberatsari axola zaiola jendea hiltzea? Horrelako krisi mundial ekonomikoa primer munduko batzuk salbatzeko? Soberan duten diruarekin goseak hiltzen diren milaka haur salbatuko ttukek. Orduan, ari duk faxista, aberats, hiltzaileekin kolaboratzen politiko guztiak, ezker abertzalea barne.
seme-alabak | 143
“ Baserriak ttuken enpresa
autosufizienteak. Hori egingo bagenu, munduko garraio eta kutsadura guztia fuera.”
Kolaboratzen zein zentzutan? Kaso eginez. Oiartzungo udaltzainak zigortzen ari ttuk, zuritua hamarretatik aurrera hartu eta lurrera bota. Etxera bidaltzen ttek jendia.
Lege bat jarri ttek, ados. Baina legea zentzugabea baldin bada, zergatik bete behar duk? Nolako gizartea imaginatzen duk hemendik 50 urtera? Denak robotak, tentelak bezala, makinitekin. Kontu honekin haurrak inoiz baino gehiago ari ttuk makinekin jostatzen. Xuar, nire semea (13 urte), izututa ziok. Joko horietaz besterik ez dela hitz egiten. Eta hori dena goikoek ez badute aldatu nahi eztuk aldatuko.
Baina, aldatu beharko dik. Sistemaren ekoizpenerako pertsona horiek denek ettek balioko. Eskulana norbaitek egin beharko dik. Baina, tira, Afrikatik ekarriko ttiztek.
Niretzat gizarte on bat duk ahalik eta zoriontsuena dena. Gu orain, arau horiekin, elkar ikutu gabe, beldurrez, zoriontasunetik urrun gaudek. Indibidualtasuna, solidaritate eza, bakoitza bere etxean Amazoni eskatuz. Harreman denak moztu ttiztek, gazteek ere ezin ttek deuse egin. Nolako gizartea ikusi nahiko yukek? Kontsumo gutxiagokoa. Ikasi beharko genikek ongi bizitzeko ez dela diru asko irabazi behar. Etxea garesti duk eta sufritu egiten duk etxe baten jabe egin arte, baina horri buelta hartuzkeo, egin beharko genikek lana justu-justu, jateko eta funtsezko beste gauzetarako.
Zein balio ttuk bizitzan, hire ustez, garrantzitsuak? Balio bakarra duk maitasuna. Gorrotorik gabe, ez tono txarra erabiltzea inoiz hik pentsatzen dukena esateko. Maitasunak ematen dik zoriontasuna. Maitasuna sentitzeak eta maitasunean egoteak. Sinplea duk erantzuna, baina eztik gehiago. n Elkarrizketatzailea: Mattin Kazabon Cousillas
144 | seme-alabak
MAITE PAISAL UGÍA Kontaiguzu pixka bat nolakoa izan zen zure haurtzaroa... Nire bizitzako lehen hilabeteak Errenterian bizi izan nituen, Zumardian, alokairuko gela batean, baina berehala Trintxerpera joan ginen bizitzera. Nire gurasoak galiziarrak ziren, biak herri berekoak, Santa Uxía de Ribeirakoak, baina oso gazte etorri ziren hona, ezkondu eta berehala. Nire amak Donostiako jatetxe garrantzitsu bateko jabeen seme-alabak zaintzen egiten zuen lan, eta aita marinela zen. Aitak bizitza osoa eman zuen itsasoan lanean, bere aitarekin hasi zen zortzi urte zituela, eta gogoratzen dut hilabeteak pasatzen genituela ikusi gabe. Zein adinetara arte joan zinen eskolara? Hamabi urte bete arte egon nintzen eskolan, eta gero Joan XXIII.ean delineazio industriala ikasi nuen, hamabi urtetik hamasei urtera arte. Lehen belaunaldietako ikaslea izan nintzen ofizialtza han ikasten, Altzan, gero Eraikuntzaren Institutua egon zen lekuan. Garai hartan, ikasgelak sexuen arabera banatuta zeuden. Gu bederatzi neska ginen, batzuk “laborategia” ikasten ari ziren eta beste batzuk delineazioa ikasten genuen. Oso oroitzapen ona dut garai hartaz. Gogoan dut mutilek taladroarekin zulo bat egin zutela ikasgelen arteko horman, elkarri mezutxoak pasatzeko. Ikastetxetik hurbil zegon kanposantuan jolasten aritzen ginen, hura zen gure patioa! Irakasleek ikasten jarraitzea nahi zuten, maisutza egiteko esaten zidaten, baina nire gurasoek ezin zuten. Irakasleak nire etxera etorri ziren gurasoak konbentzitzera, “neska honek ikasteko balio du” esanez, baina nire anaiak poliomielitisa zuen eta aitaren soldata zaintzan joaten zen, masajista egunero... Ezinezkoa zen.
seme-alabak | 145
Maite, eskubaloian, Gipuzkoako selekzioarekin.
Orduan dagoeneko kirolzalea zinen? Hamabi urtetatik hogei urte pasatxo izan arte eskubaloian jokatu nuen. Espainiako selekzioko atezaina ere izan nintzen, selekzioan jokatzeko hautatutako atezainik gazteena! Alkartasuna taldean jokatzen nuen, Pasaian, eta, gainera, Gipuzkoako selekzioko atezaina ere izan nintzen, baita unibertsitatekoa ere... Pentsa, unibertsitatean matrikulatzen ninduten taldeko atezaina izan nendin! Garai hartan lagun asko egin nituen, denbora asko eman nuen nire taldekideekin, eta uste dut horrek, neurri batean, balio izan didala gero leku berrietara egokitzeko eta harreman berriak errazago egiteko. Beraz, hamasei urterekin, ikasketak amaitu ondoren, lanean hasi behar izan zenuen? Hamasei urtetatik hemezortzi urte eduki arte marrazketa artistikoko irakasle aritu nintzen Irungo ikastetxe batean, San Vicente de Paulen, orain Gurutze Gorria den eraikinean. Hemezortzi urte bete nituenean Bidebietako Contadoresetik deitu zidaten, eta hara joan nintzen, delineatzaile. Urte batzuk pasa nituen 07:00etatik 15:00eta-
146 | seme-alabak
Maite, Contadoresen delineatzaile lanetan.
ra Contadoresen lan egiten, eta arratsaldeetan Buenavistako bulego batera joaten nintzen lanera, itsasontziak marraztera.
Orduan Trintxerpen bizi zineten oraindik... Bai. Gero Errenteriara joan ginen bizitzera denboraldi batez, Gaztañora, eta azkenik Oiartzunera etorri ginen, Altzibarrera. Haurrak oso txikiak zirenean etorri ginen hona, Amaiak urtebete inguru zuen, eta Igorrek hiru bat urte. Hemen, lanik ez nuenez, arropa denda bat jarri nuen Berezi denda dagoen tokitik gertu, Agerrealden. Une batean jabeak lokala behar zuela-eta denda utzi behar izan genuen. Orduan hasi nintzen auzoan zer egin zitekeen pentsatzen, eta horrela hasi nintzen doako gimnasia eskolak ematen. Gero auzokide batzuk animatu nituen beste klase batzuk ere eman zitzaten...
Orduan, HELTAn baino lehen hasi zinen eskolak ematen auzoan... Bai, nik gimnasia klaseak ematen nituen, beste auzokide batek marrazketa-eskolak, beste ba-
tek dantza latinoak... zapatagilea zegoen tokian ematen genituen eskolak, eskola zaharretan. Auzoaren alde eta auzotarrentzat egiten genuen zerbait zen, ez genuen ezer kobratzen. Pinturetarako eta materialerako funts txiki bat jartzen zen, baina besterik ez. Gero, eskola gehiago eta gero eta ikasle gehiago edukitzen hasi ginenean, eta, batez ere, eskoletarako asistentzia pixka bat hobeto antolatzeko asmoz, klaseei prezio bat jartzen hasi ginen. Orduan, eskola zaharretan ez ezik, goiko elkartean ere, Esku Garbian, hasi ginen eskolak ematen.
Eta Altzibarko liburutegia ere sortu zenuen, ezta? Bai, auzoko jendeari erraztasunak eman nahi nizkion, eta liburu bat irakurri nahi genuen bakoitzean herrira igo beharrik ez izatea. Beraz, lanari ekin nion eta Altzibarko Kultur Elkartearen izenean gutun batzuk bidali nituen udaletxera, herriko merkataritza-guneetara, egunkarietara... Berehala izan nuen erantzuna, egia esan, eta zenbait liburu-kaxa eta ordenagailu bat lortu genituen, nire semeak egin zigun programa bati esker liburutegiaren kudeaketa eraman ahal izateko. Gainera, Oiartzungo liburutegitik ere bidaltzen zizkiguten bertatik erretiratzen zituzten liburuak, eta horri guztiari esker martxan jarri ahal izan zen zerbitzua. Iritsi zinenean pentsatzen dut jai batzordea existituko zela, ezta? Bai, jai batzordea bazegoen, baina beste modu batera funtzionatzen zuen. Garai hartan egin genituen Altzibarko Kultur Elkartearen estatutuak, elkartea erregistratu genuen, eta modu antolatuagoan funtzionatzen hasi zen, lokal handiago bat eskatu genuen... Gogoan dut eskolak ematen genituenok, horregatik zerbait kobratzen hasiak ginenok, soldataren %10 ematen geniola elkarteari.
Auzo bakoitzak bere elkartea edo batzordea zuen, auzo guztiek zituzten beharrak eta elkarteek beren auzoentzat gauzak egiteko gogoa zuten. Duela hogeita bost urte baino gehiago, herriko elkarte guztiak elkartu ginen udaletxean. Ni Altzibarren aldetik joan nintzen, eta bilera hartatik sortu zen gero HELTA izango zenaren zirriborroa. Gogoan dut Iñarra (Juanito Iñarra) alkate zela eta, zer egin nahi genuen esan genionean, gutxienez ehun ikasle izan behar genituela jarri zigula baldintza gisa. Esan eta egin, lehen urte hartan kopuru hori gainditu genuen.
Eta uste duzu bete direla HELTA sortu zeneko helburuak? Nire ustez, helburuak bete dira. Gaur egun mila lagunek baino gehiagok parte hartzen dute HELTAk antolatzen dituen eskoletan, eta nik nabaritzen dut oiartzuarrak oso eskertuta daudela proiektuarekin. Gogoan dut duela urte batzuk gazteek, Gaztetxearen bitartez, antzeko zerbait egin nahi izan zutela, halako eskola-eskaintza jarri nahi izan zuten martxan gazteentzat, baina ez zen gauza handirik lortu, pena izan zen. Baina, tira, jendearen parte-hartzea eta, batez ere, HELTAko emakumeek egiten duten lana ikaragarria da. Eta Altzibarko Kultur Elkarteak ere antolatzen ditu auzoko jaiak. Zuk urte asko daramatzazu antolakuntzan, pentsazten dut oso desberdina izango zela lehen urte haietan, ezta? Festen antolaketarekin etorri nintzenetik nabil. Nik uste dut lehen jendea gehiago inplikatzen zela auzoan. Lehen jendeak gauzak aurrera atera zitezen edozer egiten zuen, eta azken urteotan hori askoz gehiago kostatzen da. Pentsa, gaztetxoek buruhandi izateko ere dirua eskatzen digute! Azken urteotan lan handia egin behar izan dugu jende gutxiren artean, eta urte batzuetan neka-neka eginda amaitu dugu. Jubilatuentzako bazkaria, lehen, auzoko elkarteek antolatzen zuten, urtero txandakatuz, baina, gero, horrela egiteari utzi zioten. Esku Garbia elkarteak urte batzuetan jarraitu zuen, eta gero Anixeta jatetxea hasi zenean bazkaria antolatzen, lasaitasun handia izan zen guztiontzat. Gero egia da auzoan, danborradan, bazkarian... parte hartzea ikaragarria dela. Giroa oso ona zen eta da, hori ez da asko aldatu, gozamena da. Danborradarekin ere asko inplikatu nintzen hasieratik. Trintxerpen ez dut inoiz parte hartu, baina orain asko gustatzen zait,
Maite, Altzibarko danborradan.
Seme-alabak | 147
Maite, seme-alabekin eta senarrarekin.
haurrei jotzen irakastea ere gustatzen zait, asko bizi dut. Hemen auzoko ia neska-mutil guztiek parte hartu dute eta, modu ezberdinean bada ere, Altzibarko danborradak indar handia izaten jarraitzen du.
Eta auzoko batzordetik, eta zuk zeuk ere bai, urte luzez eskatu izan duzue elkartzeko lokal bat, batez ere adineko jendearentzat... Bai, aspaldiko eskaera da hori. Niri ez zitzaidan gustatzen auzoko erretiratuek herrira igo behar izatea elkarrekin egon ahal izateko. Nik pentsatzen nuen: “Zergatik ezin dute hemen, auzoan, elkartu, partidatxoa bota, beren gauzak egin?” Ni asko naiz trukearen aldekoa, trebetasunak partekatzekoa, elkarri erakustekoa, eta hori da nahi nuena, jendeak hori egiteko leku bat izan zezala, kartetan jolasteko, josteko, elkarri gauza txikiak irakasteko... Gainera, jaietako traste guztietarako biltegi bat ere behar genuen, eta horretarako ere oso ondo etorri zaigu.
Gaia aldatuz, Kattin Ttikik “36-ko gerrako haurrei” udaletxean antolatu zien omenaldian ere ikusi zintugun. Nire amaginarrebak 13 urterekin Ingalaterrara joan behar izan zuen. Gero, hil ondoren, karpetetan gordeta zituen dokumentu ugari aurkitu genituen: gutunak, Frantziara edo Ingalaterrara joandako haurren informazioa... Miranda Ebron jaio zen, baina Errenterian bizi izan zen. Asko hitz
148 | seme-alabak
egiten zuen garai hartaz, istorio asko kontatzen zizkigun. Gaizki pasatu zuen, noski, gurasoen besoetatik kendu zutelako, horrek esan nahi duen guztiarekin, baina egia esan, behar materialik ez zuen eduki. Eta gaur egun erretiratuta zaude, ezta? Orain erretiratuta nago, bai, eta nire lau bilobez, nire zaletasunez eta eguzkiaz gozatzen dut. Gustatzen zait Kazeta Gunera joatea informatika ikastera, asko gustatzen zait joskintza, pintura... eta denboraldi luzeak ematen ditugu Mediterraneoan eguzkiaz gozatzen. Niri klima hori izugarri gustatzen zait. Nire familia eta sustraiak hemen dauzkat, hau ezin dut ezerengatik aldatu, baina gorputzak eskertzen dit hango klima.
Eta nola ikusten duzu etorkizuna? Ez dut plan handirik egiten etorkizunerako. Azken urte honek, pandemiaren kontu guztiekin, asko pentsarazi dit eta konturatu naiz txorakeriengatik kezkatzeak eta haserretzeak ez duela merezi. Egunean egunekoan pentsatzen saiatzen naiz, nire familian eta zaletasunetan zentratzen, eta benetan garrantzitsuak diren gauzez soilik arduratzen.
n Elkarrizketatzailea: Asier Legorburu
andres ostolaiz eskudero Andres Ostolaiz Eskudero 1962ko irailaren 14an jaio zen, Iturriotz auzoko Sabare etxean. Mariano eta Mirenen semea eta hiru senidetatik erdikoa. Auzoko semea. Aitarekin harreman berezia zuen, eta naturarekiko afizioa transmititu zion horrek: ehizara, arrantzara eta perretxikoetara joatea izugarri gustatzen zitzaion.
seme-alabak | 149
Andres eskolan.
Guraso eta arrebekin.
Arrantzan.
Haurra zela, goizetan Iturriozko eskolara joaten zen. Garai hartan auzoko 6 eta 14 urte arteko haur guztiak elkarrekin ibiltzen ziren, eta gehienak kuadrillakoak ziren. Eskolatik ateratzerakoan, soroan ibiltzen ziren auzoko haurrak, zuhaitzetik zuhaitzera edota futbolean jolasten.
Haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat Berdabioko ermitan eta zentralean igaro zituen. Aitonak zentralean lan egiten zuen, eta arratsalde eta asteburu asko bertan igarotzen zituen, aitonari laguntzen. 12 urterekin, arrantzara bakarrik joaten hasi zen.
Eskolan zeuden batean, Imanoli beheko putzuan amuarrain bat zegoela komentatu zion, eta ezin zuela harrapatu. Imanolek hura konbentzitu eta eskolako komuneko leihotik ihes egin zuten, Kamio azpiko zubira. Andresek kanabera eta zizareak hartu zituen, baina arrainak ez zion kasurik egiten zizareari. Orduan, Andresek esan zion agian matxinsalto batekin lortuko zutela. Imanol Garmendi azpiko zelaira bidali zuen matxinsalto eske, matxinsaltoa kanaberan jarri, eta ura ukitu orduko amurrainak hartu eta segituan atera zuen uretatik amurrain handi bat. Baina hurrengo egunean Matias irakasleari ere azalpenak eman behar izan zizkioten, eskola garaian egin baitzuten hori, eta jasotako zigorra amurraina bezain handia izan zen.
Zuberoan lanean zeudenean, goiz batean Imanol zaborra ateratzera joan zen kanpora, eta itzal bat ikusi zuen terrazara sartzen. Beldurtuta, Andresen bila joan zen, honek ehiza kontrolatzen baitzuen. Atzeko terrazara joan eta faisai bat ikusi zuten han. Segituan Andres etxera joan, eskopeta hartu, eta hortxe hil zuten hegaztia. Momentuan eskandalua muntatu zuten, baina etxekoek segituan ulertu zuten gertatutakoa, eta ederki jan zuten faisai hura. Handik egun batzuetara enteratu ziren faisaia Saseneko Axintxirena zela.
Iturriozko eskolan, 6-7 urterekin, lagun berezi bat egin zuen: Imanol Urkia. Eskola garaian beti ondoan eserita egoten ziren, eta, aitak erakutsita, naturaren ezagutza handia zuenez, abentura horietara eramaten zituen lagunak.
150 | seme-alabak
17 urterekin Zuberoa jatetxean lanean hasi zen Imanolekin, eta bertan sortu zitzaion txispa gastronomikoa: han ikasitakoa ez zuen sekula ahaztu. Etxean sukaldaria eta kuadrillako bazkari guztietan antolatzailea.
Gaztetan Oiartzun Kirol Elkartean ere ibili zen futbolean. Egun batean, lagunak ikustera joan zen, eta entrenatzaile batek jokatzera animatu zuen. Etxera joan, plaierak jantzi eta han hasi zen
Iturriozko jai batzordea.
bere afizioa. 23 urtera arte han ibili zen, eta hortik egin zuen harremana futbol taldearekin.
21 urterekin Mariskone enpresan lanean hasi zen, eta han lan egin zuen bizitza osoan zehar.Lan egiteaz gain, festa ere gustuko zuen. Iturri-Berri elkarteko zuzendaritzan ibili zen urte batzuetan, eta auzoko Santiyuk antolatzen ere ibili zen urte askotan. Auzokide, adiskide eta lagun! Hori zinen guretzat, Andres! Pasa den azaroaren hasieran albiste lazgarria jaso bezain agudo etorri ziren trumilka elkarrekin igarotako garai haiek. Auzoak elkartzen gintuen, ttikitatik. Gu baino gaztexeagoa zinen baina bagenuen harremana. Lesaka aldera egin zenuen hegan, baina auzoa zenuen maite eta maiz ikusten zintugun amarengana etortzen zinenean.
Hartu-emana bagenuen lehendik, baina auzoko festak antolatzen igarotako lauzpabost urte horiek markatu zuten elkarrekiko adiskidetasuna. Orain, instant batean etortzen dira gogora urte horietan bizi izandakoak. Izan ere, utzia genuen auzoko festen antolaketaren ardura, baina urte batez festarik ez zela egin jakin genuenean, hurrengo urtean mobilizatu ginen eta azkar sortu genuen batzordea. Auzoko eskolan elkartzen ginen larunbat arratsaldeetan eta hantxe, kontu kontari, osatu genuen egitaraua.
Oiartzun Kirol Elkartean.
Hantxe elkartzen ginen auzoko Bibi, Lurdes, Kontxi, Esti, Rexu, Maime, Jaione, Miren eta, nola ez, zu, Andres. Zuk ematen zenigun adoreari esker jarraitu genuen auzoa egiten, auzolanean. Argi genuen auzoa elkartzen jarraitu behar genuela Santiyo eta Saninaziotan, eta orduko gaztetxoen laguntzari esker aurrera egin genuen. Erromeria, jubilatuen bazkaria, kronoeskalada, pailazoak… antolatzen jarraitu genuen, zuk kutsatzen zenigun segurtasunari esker. Eta urte horietan elkarrekin gozatu genuen eta auzoko txoko eder guztiak izan ziren gure adiskidetasunaren lekuko. Azken batean, auzo txikietan festa txikiek handitzen dute herria. Asteburuetan Lesakako Dolar diskotekara joaten zen kuadrillarekin eta herri txikietako festetan ibiltzea ere gustuko zuen. Udarako festa horietako batean, bere emaztea den Gurutze ezagutu zuen Goizuetan. Elkarrekin familia bat osatu zuten. 1990ean Ander semea jaio zen, eta hortik bost urtera Amaia alaba. Astean zehar Oiartzunen bizi arren, Gurutze lesakarra izanik, asteburu batzuetan Lesakara joaten ziren. 2005. urtean etxea egin zuten han, eta hara gehiagotan joaten hasi ziren. Asteburuak eta oporrak ere han igarotzen zituzten. Han ere ez zuen denborarik galtzen: belarra moztu, zuhaitzak kimatu, sutarako egurrak egin,
seme-alabak | 151
Familia eta Manolorekin, ermitan.
Iturriozko kuadrilla.
zerbait hondatua bazegoen konpondu… Sukalderako grinari jarraituaz, garajean elkarte bat eraiki zuen, eta bertan egiten zituen lagun eta familiarekin bazkari eta afariak. Familia orain.
Familiarekin egoteko ere beti harrapatzen zuen tarteren bat. Otordu guztiak berari esker egiten zituzten. Hauek edozein gauzatan laguntza behar bazuten, beti zegoen ahal zuen moduan laguntzeko prest. Seme-alabengatik ere taxista lan dezente egin ditu. Anderren eta Amaiaren afizioengatik, bere planak alde batera utzi behar izan ditu behin baino gehiagotan. Askotan oso gustuko ez izan arren, irribarre batekin joaten zen beti hauek animatzera. Kuadrillarentzat erreferente bat izan da Andres: hari esker lortu genuen berriz kuadrilla elkartzea urtean behin edo bitan afari bat egiteko eta ideia horren promotorea bera izan zen. Horri esker mantendu dugu urteetan zehar kontaktua.
Mendiarekiko afizioa ez zuen inoiz galdu, eta astebururo mendi bueltak egiten zituen. Ermitara joatea ere ez zuen alde batera utzi. Gaztetan
152 | seme-alabak
Berdabion arrantzan hasi zen lagunekin: amurrain batzuk harrapatu eta han afaltzen zituzten. Familiarekin ere asteburuak eta egunak igarotzen zituen han, eta Berdabio inguruko txoko guztiak erakusten zizkien. Baina seme-alabak handitu ziren, eta ez zuten hara hainbeste joateko afiziorik. Hala ere, larunbatero joaten zen bere lagun Joxe Mari Sanzberro eta Manolo Moreirarekin. Goizeko 06:00etan abiatu, hango lanak egin, ederki gosaldu eta eguerdirako buelta egiten zuten. Beti harrapatzen zuten lanen bat: bideak garbitu beharra, teilatua konpondu, argindarra jarri…
2020ko udazkeneko larunbat batean gertatu zen ezbeharra: aurreko egunetako eguraldi zakarrak zuhaitzak bota zituen, bidea oztopatzen zutela abisatu zioten, eta garbitzera joan zen Manolorekin. Garbiketan zebiltzala, ezbehar bat gertatu zen, eta bere txoko kuttunean esan zion agur bizitzari. Ez adiorik, lagun! Eskerrik asko denagatik! Maite zaitugu!
n Amaia Ostolaiz. Andres Ostolaizen sendia.
BIXENEK ETA ESTANISEK BILDUTAKO ALTXORRA Bixen Larzabal Urdanpilleta eta Estanis Urdanpilleta Inziarte senar-emazteak Arraguako Binjene enea etxean bizi dira orain dela 53 urtetik. Bertara ezkondu ziren eta lau seme-alaba dituzte. Beren etxeko ateak ireki dizkidate, eta bertan aurkitutakoa zail da adierazten, izan ere, era txukun eta antolatu batean, tresna ugarirekin topo egin dut. Bixeni eta Estanisi neure burua aurkezten ari nintzela, ustekabean, nire begiek alde egiten zuten inguratzen ninduen altxor horretara. Nondik begiratzen hasi jakin gabe, den-dena ikusteko irrika bizia piztu zitzaidan. Jakina, elkarrizketarekin hasi baino lehen, xehetasun handiz adierazi zidaten bertan ikusgarri dagoen guztia. Tresnaz tresna eman zizkidaten azalpenak, oso ongi zehaztuz nondik eta noiz ekarriak diren, baita garai batean zertarako balio zuten ere.
Bixen 1940an jaio zen, Añorgako Txarratein baserrian. Familian lau ahizpa eta anaia bat ziren. Oso txikitatik baserriko lanetan murgildu zen. 14 urte arte eskolan ibili bazen ere, garaiak eta egoerak hala aginduta, ikasketak utzi zituen. Jarraian, amari abisu bat iritsi zitzaion esanez ikasteko gaitasun handia zuela eta jarraitzea komeni zitzaiola. Gurasoek horren inguruan hausnarketa egin ondoren, familia bildu zuten etxeko sukaldean berria emateko, eta beraien erabakia azaltzeko. Ezezkoa izan zen erabakia. Arrazoi nagusia familiako giroa ez zapuztea izan zen. Gurasoek ez zuten etxekoen artean ezberdintasunik egin nahi izan, batzuk etxean, besteak ikasten… Beraz, halaxe egin zuten, hiru ahizpak lanbide bat ikastera bideratu zituzten eta etxeko semeari baserriko martxarekin jarraitzeko eskubidea eman zioten.
seme-alabak | 153
Bixen eta Estanis gaztetan
Bixen Donostian hasi zen bere ahizpa batekin joste lanetan, hain zuzen ere, galtzerdiak egiten. Bertan ateratzen zuen dirua gurasoei eman eta haiek antolatzen zuten. Gustura zebilen arren, barnean geratu zitzaion ikasteko grina, eta balio zuelako sentsazioa. Irabazten zuen diru horrekin, amaren onespenarekin, Donostiako akademia batean hasi zen bulegari-ikasketak egiten. Egun erdia galtzerdiak egiten pasatzen zuen eta beste erdia akademian ikasten. Bukatu bezain pronto, bulego batean lortu zuen lana, ezkondu zen arte. Estanis Arraguako Arragua-Zar baserrian jaio zen, 1936an, hain zuzen gaur egun Arraguako biribilgune ondoan dagoen supermerkatua dagoen eremuan zegoen baserrian. Bertatik aspaldi bota bazuten ere, Estanisek ederki gogoratzen du baserri hartako garai hura. Taberna izan zen eta bost familia bizi izan ziren bertan. Urte gutxi batzuk Ugaldetxoko eskolan
154 | seme-alabak
eman zituen, ondoren, gaztetxoa zelarik, baserriko lanetan murgildu zen. 11 urtekin Errenteriako korazonistak fraideen eskolan hasi zen. Bertako fraide zuzendariak Estanisek ikasten jarraitzea nahi zuen, baina urtebete besterik ez zuen pasa garai hartako eskola inportante horretan. Hortaz, etxean dirua behar zenez, lanean hasi zen. Soldatapeko bere lehenengo lana Errenteriako galleteran egin zuen. Bertan, berarekin oso gustura egon ziren arren, alde egitea erabaki zuen lanbide bat ikasi nahi zuelako. Garai hartan egiten ziren jarrera oneko txosten bat hartuta, Jose Leon Urangarekin hasi zen arotz gisa, hainbeste maiteko zuen eta bizitzako lanbide izango zuen lanean. Estanisek zortzi urte zituela, ama galdu zuen eta, bere hitzetan, horrek bizitza guztian eragin dio. Galera horren haritik, amaren eta, oro har, emakumearen garrantzia asko baloratzera iritsi zen, horregatik, bere ibilbidean beti presente eduki du emakumearen balio handia.
Noiz hasi zineten bilduma hau osatzen? Bixen (aurrerantzean B): Seme-alabak koxkorrak zirela hasi ginen. Orain dela 40 bat urte.
Biak batera hasi zineten? Estanis (aurrerantzean E): Ez, hasiera batean ni hasi nintzen tresna gutxi batzuk etxera ekartzen.
B: Nik, berriz, orduan esaten nion etxean ez genuela traste zaharrik behar, nahiko gauza bagenituela eta ia non sartu behar genituen horiek guztiak.
.
1996an Oiartzunen egindako erakusketako kartela.
2016an Kristina Enean erakusketa batean LIHOAREN INGURUAN azalpenak ematen.
E: Ederki gogoratzen dut. Hasieran ez zitzaizkion batere gustatzen, eta garbi esan nion andreari horiek ez zirela trasteak, tresnak zirela.
Bixen, eta azkenean, zuri ere gustatu? B: Bai. Gainera, aitzakia horrekin, igande goizetan paseatzera ateratzen ginen azokara. Ederki jakiten genuen non tokatzen zen, eta hara joaten ginen kontentu aski. Goizeko bostak aldera etxetik atera eta, azoka irekitzerako, bertan egoten ginen. Hamaiketakoa ere eramaten genuen. E: Hasiera batean, andrea ez zen etortzen, bakarrik joaten nintzen. Seme-alabak zaintzen geratzen zen eta ni eguerdirako etortzen nintzen.
B: Bai, halaxe da, baina nire ama eta nire ahizpa gurekin bizitzera etorri zirenean, beraiek geratzen ziren seme-alabekin eta orduantxe hasi ginen biak lasaitasun gehiagorekin elkarrekin joaten. Zuen martxa ikusita, anaia eta koinata ere animatu ziren. E: Bai, etxera etortzen zirenean, txoratuta geratzen ziren osatzen ari ginen bildumarekin, eta gurekin batera etortzera animatu ziren. B: Handik aurrera, urte askotan zehar, elkarrekin joaten ginen azoketara eta bi bikoteen artean jarraitu genuen gure bilduma osatzen.
Hasi zinetenean imaginatzen al zenuten horrelako bilduma osatuko zenutela? E: Ezta...!!! Zenbaitetan hamar urte ere pasa izan ditugu pieza baten bila. Sinestezina badirudi ere, askotan pieza bat falta zitzaigun eta hura lortzeko a zer-nolako lanak.
Lehenengo erakusketa non egin zenuten? B: Lehenengoa Oiartzunen, jakina. Gu Oiartzunen bizita, garbi genuen Oiartzunen izan behar zuela, eta halaxe egin genuen. E: Ordutik erakusketa asko egin genituen. Besteen artean, Errenterian, Pasaian, Orion, Bergaran, Zarautzen, Eibarren, Donostiako Kristina enean, Larraunen eta azkenekoa, San Telmon.
Horiek egiteko nola moldatzen zineten? E: Hasiera batean, hala moduz etxeko kotxean eramaten genituen tresnak. Guk kargatu eta deskargatzen genituen kontu handiz, oso delikatuak direlako piezak. Geroago kamioi batean garraiatzen genituen, eta aseguru bat egin behar izaten genuen tresnak babesteko.
B: Erakusketako tokia ikusi, krokisa egin eta tresnak nola kokatu pentsatu behar izaten genuen. Horrek kostu ekonomiko bat zuen, eta gainera, askotan guk ere han egon behar izaten genuen azalpenak emateko. Beraz, lan handia, ezta? Biak batera: Bai, lan handia, baina gustura ginen egiten genuenarekin eta ongi pasatzen genuen.
Seme-alabak | 155
Pieza guztiek sentimendu handia transmititzen dute. Horiek noizbait erabiliak izan ziren eta beraiekin dakarte istorio bat: familia, ohiturak, garaia...” Transmisio handia izaten zen sukaldean. Garai batean esaten zen sukaldeak zirela ahozko unibertsitateak”
Auskalo zer-nolako bizitza zuen eta zer patxada adierazten duen! Nire aurreko emakumeekin bat egitera eramaten nau.”
Pena da garai batean hainbeste kostatu zena, eta baloratzen zena, horren erraz desagertzea”
Estanis, esan duzu lihoa lantzeko goru batek bereziki liluratu zintuela, ezta? E: Bai, hori ikusi nuenean, berehala esan nion neure buruari: “Hau niretzako”.
B: Etxera ekarri ondoren, horren bazterrean jarrita hasi ginen pensatzen: “Zenbat emakume ibili ote dira honekin lanean, zenbat ordu pasa ote dituzte…”. Orduan pentsatu genuen sartu behar genuela gai horretan. Lihoaren gaia jorratu behar genuela. Horretarako, Euskal Herriko liburutegi askotan ibili ginen informazio bila, baita museotan ere, Gipuzkoan, Bilbon, Gasteizen eta Baionan. Museoetan bazeuden horrelako tresnak? B: Bai, tresnak topatzen genituen, baina ez zegoen haien gaineko istoriorik edota prozesurik. Orduan zuei bururatu zitzaizuen prozesu hori burutzea, ezta? B: Bai, nolabait emakumeei egin nahi genien errekonozimendu bat. Lihoaren lanketa ezagutuz, ulertuz, errekonozituz, balioan jarriz eta jendeari erakutsiz, emakumearen garai bateko saiakera agerian jarri nahi genuen. E: Baserriko emakumeek isilean egiten zuten lan hori baloratu eta transmititu nahi genuen.
Beraz, hori dela eta, lihoa lantzeko falta zitzaizkizuen gainerako piezak biltzeari ekin zenioten. E: Hori da, denak bildu arte ez ginen gelditu. B: Baratzean ere lihoa ereiten genuen, prozesuari hasiera eman ahal izateko. Horrekin etxean prozesu osoa egiteko aukera izan dugu behin baino gehiagotan. Noiz ereiten da lihoa? E: Irailaren 23an San Lino egunean ereiten da eta uztailean jasotzen da. Jasotzerakoan tiratu egin behar da zain eta guzti ateratzeko. Zenbat eta luzeago, oihalak sortzeko egokiago. Motzago denean, beste helburu batzuekin erabiltzen da, adibidez, liho olioa egiteko.
Lihoa lantzeko tresnak.
156 | seme-alabak
Nolakoa da lihoa landaretik oihal izaterainoko bidea? E: Lihoa jaso ondoren, hazia kendu behar zaio karraman pasatuta. Jarraian, hamar bat egunetan, eguraldiaren baitan, putzuan sartu behar da beratzen jartzeko. Erreka zuten baserri askotan
Sukaldeko txokoa.
liho-putzu bat egiten zuten, bertan beratzen jarri ahal izateko. Putzu hori errekan ur-bide bat eginda aparte egiten zen, izan ere, lihoak beratzen jarrita botatzen duen pektiko azidoa dela eta, errekako amuarrainak hiltzeko arriskua zuten. Hala, putzuan lihoaren zuntzak askatu egiten dira, gero hobeto txikitu ahal izateko. Jarraian, lehortzen jarri behar da.
E: Ondoren, zuntzak jo egin behar dira. Horretarako, egurrezko tranga erabiltzen da. Lihoa jarri zuntzak agerian dituela, eta kolpez kolpe eragin behar da. Kolpeen ondorioz, zuntzak orduan eta finago geratzen dira, eta geratzen den lastoa kendu egin behar da. Jarraian zuhatza erabiliz lihoa gozatu eta garbitu egiten da. Ondoren, gorura pasatzen da. Gorua erabiltzen da zuntzetatik haria sortzeko. Ateratzen den haria oso gogorra da.
B: Hasiera batean goruak eskuzkoak ziren. Eskuzko goruetan agertzen diren marrazkiek adierazten zuten zenbat generaziotan erabilitako gorua zen. Tresneriei erreparatuz, oso nabarmena zen etxe bakoitzean zer-nolako egoera eta baliabide ekonomikoa zegoen. Zenbat eta landuago, orduan eta diru gehiago zegoen etxe horretan.
Haria ez zen nolanahi puskatuko, ezta? E: Nahiz eta asko tiratu, ez da inondik ere puskatzen. Garai batean hala esaten zuten: “Lihoa ez da puskatzen mehea delako, baizik eta gaizki landua dagoelako”. Eta lortutako hariarekin oihalak egiten zituzten? E: Bai, horixe. Haria bildu egin behar da, eta horretarako, matazatzailea erabiltzen da. Bukatzeko,
Etxean dituzten tresnen erakusketako atal bat.
matazetako haria telarrean ehuntzen zen oihalak sortzeko. Lan hori emakumeek egiten zuten. Garai batean, baserriko aitak lur-mutur bat ematen zion etxeko alabari 11 urte betetzean, bertan lihoa jartzeko eta ondoren bere arreoa egin ahal izateko. Oso gazterik hasten ziren ezkontza eguneko arreoa egiten. Zer-nolako lan pila egiten zuten garai batean, ezta? E: Ikaragarria. Gainera, asko pentsatzen zuten. Guk baino denbora gehiago zuten pentsatzeko. B: Behar handia zegoen, lan asko egiten zen, baina, denerako prest. Beharrak erakusten zuen garai horretan.
B: Normalki, emakumeak baserri batean elkartzen ziren sutondoan horrelako lanak egiteko, hala, argia, konpainia eta berotasuna aprobetxatzen zituzten.
Sutondoa aipatu duzula eta, ez al zaizue iruditzen gauza asko egiten zituela emakumeak suaren inguruan? B: Bai, halaxe da, otorduak prestatu ez ezik, gauza asko egiten ziren sutondoan. Transmisio handia izaten zen sukaldean. Ttikiak, helduak, bizilagunak, senideak… denak elkarrekin egoten ziren, eta bakoitzak bere eginkizuna zuen.
E: Garai batean esaten zen sukaldeak zirela ahozko unibertsitateak.
seme-alabak | 157
Zeintzuk izan ziren zuen lehenengo tresnak? E: Baserri inguruko piezak. Goldeak, artoa ereiteko tresnak, aitzurrak... Eta azkenak? E: Azkenetakoa, Iparraldetik ekarritako ardo botilentzako kandadua. Oso bitxia da, bere giltza eta guzti. Orain, jada gauza bereziak bakarrik hartzen ditugu. Zenbat pieza dituzue? E: 2.500 baino gehiago.
Bakarraren bat errepikatua izango duzue? B: Errepikatua ez dut uste. Garai horretan tresnaren bat errepikatua bagenuen, hura txukundu eta Hondarrabiko azokan saltzen genuen. Beraz, batzuk erosteko beste batzuk saldu behar izaten genituen. Zein da zuen tresna preziatuena? E: Nirea, dudarik gabe, hemen bazterrean dudan goru hau. Orain dela 28 urte Bidarteko Borda baserritik ekarritako gorua da.
B: Nirea, batetik, matazatzaile bat. Gogoan dut ume nintzela, txikiena izanik, bi besoak zabalduta jartzen nindutela artilea eta hariarekin matazak egiteko. Hura ikusten dudanean, oroitzapen handiak etortzen zaizkit. Eta, bestetik, aspaldiko baserri bateko amona baten argazkia. Izugarri transmititzen dit, bere goxotasuna, irribarrea, zimurrak… Auskalo zer-nolako bizitza zuen, eta zer patxada adierazten duen! Nire aurreko emakumeekin bat egitera eramaten nau. Zein da bitxiena? B: Niretzat asko dira bitxiak. Arropa zuritzeko eta lehortzeko tresnak. Lurrari argizaria emateko eskuilak, argia egitekoak, umeentzat taka-taka... Sukaldeko egurrezko goilararen istorioa ere bitxia da. Garai batean, etxeko andreak bere semearekin ezkontzen zen andreari, hau da, bere errainari ematen zion egurrezko goilara bat, eta horrek adierazten zuen, nolabait, handik aurrera berak hartzen zuela sukalde horretako ardura.
E: Niri oso deigarria egin zitzaidan andreek erditzeko erabiltzen zuten aulkia. Pasaiako baserri batetik ekarri genuen eta bertako amona jaiotzeko erabili zuten. Beste tresna bat ikusi nuen eta ez nekien zertarako erabiltzen zen ere. Galdetuta esan zidaten,
158 | seme-alabak
behiek arbia eta erremolatxa jaten zutenean eta trabatzen zirenean, horrelako tresna sartzen zitzaiela ahotik desataskatzeko. Erosi nuen tokian ez zekiten nola izena zuen, beraz, handik aurrera ikerketa lanetan hasi nintzen berriz ere, lortu nuen arte. Nafarroan esan zidaten xunkera izena duela. Noizbait gogoz geratu zarete piezaren bat eskuratzeko? E: Bai, ni bai. Gogoratzen naiz ikusi nituela zeta lantzeko tresna batzuk. Prozesu guztia egin ahal izateko, tresna guztiak hantxe zeuden. Etxera bueltatu ginen hura erosi gabe. Pena handia izan dut beti.
Etxeko kanpoaldeko paretan eguzki erloju bat duzue zeinetan, Arizmendiko sarreran bezala, jartzen duen “Hemen sartzen dena bere etxean dago”. E: Bai. Erloju hori azoka batean ikusi genuen, baina ez genuen erosi. Handik hilabete batzuetara, Iparraldeko beste azoka batean berriz ikusi genuen eta orduantxe eskuratu genuen. B: Askotan gertatzen zitzaizkigun horrelakoak. Tresna bat ikusi, gustatu eta erosi ez. Etxerako bidean kotxean gindoazela gure artean maiz izaten ziren horrelako elkarrizketak: “Tresna hori erosi behar genuen, ederra zen, hurrengoan ziurrenik ez da egongo, buelta eman eta erosiko al dugu?” Jakina, diruak asko agintzen zuen, eta etxean familia bat aurrera atera behar izateak pisu handia zuen. Beraz, beti ezin genuen nahi genuena erosi. E: Gure artean negoziatuz kontuak ateratzen genituen. Dena kontrolatuta zegoen, eta jateko ez zaigu sekula falta izan. Nola babesten duzue hau guztia? B: Kariño handiz eta gainean egonez.
E: Erosi eta segituan, etxera sartu baino lehen, pieza guztiei pipiaren kontrako tratamendu bat ematen genien. Produktu berezi bat bota eta plastikotan bilduta edukitzen genituen.
Lan handia al da hau guztia egoki zaintzea? B: Hau horrela mantentzeak lan handia du. Urtean behin errepaso bat ematen diogu. Zulo txikitxo bat ikusten baldin badugu, tratamendua ematen diogu hondatu ez dadin. E: Lan handiena aurretik eginda dago. Erosi eta segituan, txukun jartzen genituen. Nolabait bizitza ematen genion azoka batean erabili gabe
zegoen tresnari. Garbituz eta argizari naturala emanez biziberritzen genituen tresnak. Horixe da gehienbat erabili duguna: argizari naturala. Lagun asko egin dituzue bidean? B: Bai, lagun asko egin ditugu. Oso jende jatorra ezagutu dugu. E: Gehien bat Iparraldeko, Lizarrako eta Iruñea aldeko jendea.
B: Toki horietan tresna zaharren erakusketak jartzeko joera handia zegoen. Hemen, berriz, oso puntualki egiten ziren, urtean behin edo. Beraz, hara joaten ginen. Topatzen genituen pertsona horiek asko zekiten, informazio handia ematen zuten tresnen inguruan. Tresnak katalogatuta dituzue? E: Lan hori hasia dago, baina bukatua ez. Tresna asko dira, eta denbora asko behar da hori egiteko.
E: Anekdota asko ditugu. Horietako bat hauxe da: egindako erakusketa batean, ume bat etorri zitzaidan eta galdetu zidan ia zenbat zuntz zituen landare bakoitzak. Orduan, nik erantzun nion: “lodieraren baitan hogeitasei, hogeita hamar eta baita hogeita hemezortzi ere”. Haurra harrituta geratu zen nik erantzuna horren garbi azaldu izanagatik. Haurrek duten kuriositatea eta egiten dituzten galderak ikaragarriak dira. Hori dela eta, erakusketa jarri baino lehen, umeen galdereei aurreratuz, besteen artean, zuntz kontaketari ekin nion. Seme-alabek zer diote? E: Hasieran erotzat hartzen gintuzten. Etxera iristerakoan, hautsez jositako tresna erakutsi eta zer pentsatuko zuten ba… Hori zertarako?
Zergatik horrelako piezak bildu? B: Sentimendu handia transmititzen duten piezak direlako. Horiek noizbait erabiliak izan ziren eta beraiekin dakarte istorio bat: familia, ohiturak, garaia...
E: Nik balio handia ematen diot garai batean egiten zenari. Garai horretan dena eskuz egiten zen, eta gainera, gauzak egiteko asko pentsatzen zuten. Oroitzapen berezirik baduzue? B: Oiartzungo erakusketa jarri genuenean emakume kanpotar bat hurbildu zitzaidan eta esan zidan bere amak hiru zuntzekin egiten zuela haria. Hiru besterik ez, ederki landutako lihoa izango zen seguru.
2018an Fia do Liñon, Galiziara egindako bidaian.
2011n etxean Lizeoko ikasleekin azalpenak ematen.
seme-alabak | 159
B: Beno, gu etxetik alde eginda beraiek pozik (barrezka). Une honetan, beste era batean ikusten dute. Ikaragarria iruditzen zaie noraino iritsi garen, eta asko baloratzen dute bidaia honetan bizi izandako guztia.
Lihoa jotzeko tresna.
E: Urrezko ezteiak ospatu genituenean, seme-alabek opari ederra egin ziguten. Euskal Herritik Finisterreraino joateko bidaia oparitu ziguten, txofer eta guzti (Aitor semea). Eta, noski, bidean zeuden museo etnografikoak bisitatzeko parada guztiak adostuta atera ginen etxetik. Esan behar dut Euskal Herriarekin alderatuz, bidean museo gehiago topatu genituela. Zer topatu zenuten bidaia horretan? B: Ikaragarria izan zen. Herri txiki askotan egon ginen eta bertan museoko arduradunekin asko hitz egiten genuen, gure zaletasuna partekatuz.
E: Museoak doakoak ziren, bertako arduradunek oso harrera onarekin hartzen gintuzten, eta gauza bitxi eta interesgarri asko ikusteko aukera izan genuen. Orduak eta orduak pasatzen genituen hizketan tresnen inguruan.
Zenbait tresna.
Oraindik jarraitzen duzue bilduma osatzen? E: Bai, lehengo urtean egon ginen Bilbon, Zaragozan eta Ahetzen. Hiru bidaia egin genituen.
Zer esango zenioteke horrelako bilduma egin nahi duen norbaiti? B: Nik, dudarik gabe, esango nioke hasteko. Animatu egingo nuke hastera. Nire oroitzapenak ederrak dira.
E: Nik esango nioke tresnak hasieratik erosten hasteko. Gauza txikitatik hasteko, handiak oso garestiak dira eta. Horretarako, asko mugitu behar da eta prest egon behar da kilometro asko egiteko. Azokak non diren jakin eta hara joan. Saltzailearekin hitz egin, negoziatu, erosi, txukundu…. Pazientzia handia behar da, baita ilusioa eta dirua ere.
Egurra lantzeko tresnak.
160 | seme-alabak
Zerbait gehitzeko edota esateko baduzue? B: Niri gustatuko litzaidake, instituzio batek jartzea tailerrak garai bateko lanbideak eta tresnak erabiltzeko: arotza, zapataria, baserritarra… Niri pena handia ematen dit horiek jadanik ez erabiltzea, gutxienez erakutsi beharko litzateke zertarako erabiltzen zituzten. Hainbat baserritako tresnak ez dira behar bezala baloratu, eta sutan bukatu dute.
Garai horretan dena eskuz egiten zen, eta gainera, gauzak egiteko asko pentsatzen zuten.”
Bixen eta Estanis, sortutako altxorraren artean.
Esan dezakegu hemen dauden tresna batzuk, nolabait, guk salbatu ditugula, bestela aizkoraz edota motozerraz puskatuak izango ziren eta egurretarako erabiliko ziren. Pena da garai batean hainbeste kostatu zena, eta baloratzen zena, horren erraz desagerraraztea. E: Nik sentsazioa dut hemen inguruan ez dutela asko baloratu guk egin dugun lana. Euskal telebistako bi programatan atera ginen: Herri People eta Ganbarazaleetan. Orduan oiartzuarrek esaten ziguten: “Telebistan ikusi diat”, eta nik esaten nien, “telebistan ikusi baino hobe duk hona etortzea eta bertatik bertara ikustea”.
Hainbat baserritako tresnak ez dira behar bezala baloratu, eta sutan bukatu dute. Esan dezakegu hemen dauden tresna batzuk, nolabait, guk salbatu ditugula, bestela aizkoraz edota motozerraz puskatuak izango ziren eta egurretarako erabiliko ziren.”
Oiartzunen beste erakusketa bat egiteko prest egongo al zinateke? Biak batera: Bai horixe, egoera hau normaltzen denean, pozik jarriko genuke berriz ere gure herrian erakusketa bat. Tresna hauek ez ditugu eskuratu eta zaindu guretzat bakarrik. Gure nahia beti izan da tresnak erakustea, gainerako herritarrak horiek ezagutzeko eta generazioen arteko transmisioa bermatu dadin. n Iosune Cousillas Aramendi
seme-alabak | 161
Kultura
Oiartzualdean jasotako bi balada. Kokapena eta interpretazio bat Lan honetan, Oiartzualdean kantatu izan diren bi balada aipatu nahi nituzke. Biak ere, belaunaldietan zehar ahoz belarrira transmititu izan direnak, tartean inolako paperek parte hartu gabe.
Hitz xumez esateko, baladak kantatuz kontatzen ziren istorioak dira, benetakoak izan ala ez. Modu kolektiboan transmititzen, gordetzen eta gozatzen ziren, eta gizataldearen oroimenean irauten zuten, idatziak izateko inolako beharrik izan gabe1. Bestalde, noizkoak diren esatea zaila den arren, orain dela mende batzuk sortuak dira (adituen esanetan, baladen estilo berezia Erdi Aroan finkatu zen2).
Forma aldetik oso bereziak izaten dira. Baladetan ekintza da nagusi, eta leku gutxi dago pertsonaien deskripzio eta jokabidearen gaineko iritzi moraletarako3. Bide horretatik, sarritan, biolentzia handia erakusten dute baladek; hala, balada askoren ezaugarria emakumeen aurkako indarkeria dela nabarmentzekoa da. Hala, pentsa liteke denbora-pasa hutsetik haragokoa izaten zela baladen helburua, baita lortzen zuten eragina ere. Euskal balada gehien-gehienak XX. mende bukaera baino lehen bilduta zeuden arren, XXI. mendean bi balada jasotzeko ustekabe eta zori ona izan genuen. Hala, idatzi honetan, lehendabizi, Juan Mari Beltranek eta biok Oiartzunen eta Errenterian jasotako bi baladaren berri eman nahi dut.
Ai mariñela (Neska ontziratua edo Brodatzen ari nintzen) «Ai mariñela» hasten dena Neska ontziratua baladaren aldaera guztiz jakingarria da. Aldaerarik ezagunena Brodatzen ari nintzen ezaguna da, behiala Iparraldean kantatzen zena, eta orain Euskal Herri osoan. Aro teknologikoan, Amaia Zubiriaren ahots sorginarekin txoko guztietara zabaldu zen, baina lehenago, ahoz belarrira egina zuen bere bidea, belaunaldiz belaunaldi. Bizkaieraren eremuan azpifamilia berezia osatzen du eta baditu zenbait aldaera; ezagunena, Isabelatxu, azken urteetan bereziki Hiru Trukuri esker hedatua (Mendebaleko Euskal Baladak diskoan). Bi eragin horien erdibidean, Oiartzunen aldaera bat jasotzeko zoria izan genuen. Pepi Arrutik amonari makina bat aldiz entzuna zion Elizalde auzoko Lizarre (Lizarraga) kale-baserrian, Beheko-plaza aldean, harraskan gobada jotzen ari zela (amak eta izebek ere kantatzen zuten, baina ez osabek)4. Amona hori Joxepa Mitxelena Agirre zen (1897-1972)5. Nonbait, horren nolabaiteko balioaz jabeturik, gurekin kontaktuan jarri nahi izan zuen, 2014an, nire amaren adiskidea izaki. Bizpahiru ahapaldi zituen gogoan; gauzak horrela, galdetzearen galdetzeaz, haren izeba Juanita Mujika topatu genuen azkenean —emakume kantari haren alaba, hain zuzen!–, Oiartzungo Lizarren jaio eta Errenteriako Bordondora ezkondua zena, eta ordurako hango zahar-etxe batean bizi zena. Miraritxoa gertatu zen, eta balada bi ahapaldi gehiagorekin apur bat osatu zuen, 2015 eta 2016an. Zoritxarrez, guztira ez zaigu zatitxo
1 Xehetasun gehiago nahi izatera, ikus Jabier Kalzakortaren Euskal baladak - baladas vascas, 2011, Muelle de Uribitarte Ediciones, 9. or. 2 Igone Etxebarria eta Jabier Kalzakortaren Herri literatura, 2009, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. 3 Ikus I. Etxeberriak eta J. Kalzakortak horri buruz diotena (40. or.).
4 Paradoxikoki, Manuel Lekuona maisu handiaren sortetxetik 50 bat metrora, eta, hark, horren berririk ez! Aldiz, Zeanurin, lan honetan aipatuko dugun Frantziako anderearen aldaera jaso zuen. Halaxe izaten dira gauzak.
5 ‘Napartarrak’ kasta kantazale eta bertsozale amorratuko kideak ziren, besteak beste bertsolari hauek eman dituena: Joakin Mari Mitxelena Agirre Naparra (1911-1959; anaia, eta ezizenaren jatorria), Joxe Joakin Mitxelena (1924-1988; aurrekoaren iloba), eta, urrutixeagoko zaizkia bazen ere, Joanito Mitxelena (1953-2019), Joxeparen lehengusu baten semea izan behar zuena. Joxepak ere bazuen bertsolaritik (bertso bat besterik ezagutzen ez bazaio ere). Eta kanta ugari irakatsi zizkion Pepiri berari; Pepiren ama Maitxok, bestalde, balada hau ere kantatzen omen zuen.
164 | KULTURA
bat besterik iritsi, balada askoz luzeagoa baita berez; baina segur aski ez zuten hori baino askoz gehiago kantatuko etxe hartan. 2017an hil zen Juanita handia, 84 bete zituen urtean, uzta polita utzi ondoren. 2017an Oiartzungo Udalak argitaratutako Hau leku aittorra! liburura aldatu nuen Juanitak eta Pepik kantatutakoa, baina, zer, eta partitura jartzea ahaztu! Despiste hori itzulikatuz, aldizkari honen orriak baliatuko ditut, zuen baimenarekin, osaturik paratzeko. Hitzetan, liburuan nuenetik aldaketatxoa egin dut 3. ahapaldian, oraingoan Pepi ilobak esandakoa aintzat hartuz, eta bigarrenaren idazkeran:
1- Ai mariñela, ai mariñela buelta nazazu atzera buelta nazazu atzera eta aita ta amaren ondora.
2- Zure aitetama, zure aitetama zutaz azturikan daude zergatikan zu hamar leguaz aparte nola baizauden.
Joxepa Mitxelena Agirre.
3- Madarikatua izan dedilla dendariyaren eskua zergatikan ba egin ziraden korsia horren estua. 4- Ai mariñela, ai mariñela ekarri nazu salbea6; salbia hori hartu zuen ta estali ziyon biyotzai.
5- Bi bularran tartian jarri zidaten belarra7 (…)
Juanita Mujika Mitxelena.
6 Beharbada, «salbi hoi» beharko luke, errima kontuan hartuta? Hitz hori, berez, sablea da, jakina.
7 Ez zuen ahapaldia bukatu, baina neskak lo hartu zuela adierazi zuen Juanitak. Ahapaldi honek, berez, lehenengo tokian behar luke, istorioaren kontaketa errespetatzeko: horrek erakusten digu balada honen aldaerak izan duen higadura.
Pepi Arruti Mujika.
KULTURA | 165
Gehienok ezagutzen dugu balada honen istorio gogorra. Gure aldaeran hala da, berriemaileek guri hitzez adierazia: marinel batek neska bat bahitu zuen, nolabait engainatuta, eta lo-belarrarekin loarazi. Neska esnatu zenerako itsaso zabalean zegoen, hamar legoaz urrutiratua, eta jada ez zen atzera bueltarik. Hala, kortsea estuegi zuela-eta askatzeko aitzakiatan, marinelari sable bat eskatu eta horrekin bere buruaz beste egin zuen. Pepik dioenez, «bersutan dena azaltzen da». Hala ere, azken pasarte horrek izan dezake beste esanahi bat: marinelak biluzteko eskatuko ziola, alegia, eta, neskak, kortsea estuegi zegoelako aitzakiarekin sablea eskatuko zuela, zertarako eta bere buruaz beste egiteko. Beste aldaera osoagoen sarrera eta amaiera falta ditu, baina funtsezkoa, istorioaren muin-muina dena, hor dago, murriztuta bada ere. Balada zaharren ezaugarri tipiko asko ageri dira honetan ere: errepikapena (ikus aurrerago), irudi bizi eta sintetikoak… eta hiztegi aldetik bitxikeria eder askoak ere bai: «dendariyaren eskua» (arkaismoa eta metonimia esango nuke baina adituen esku uzten dut), «estali ziyon biyotza(i)» (Juanitaren hitzetan «estali da sartu»; lagun batek ohartarazi zidanez, ez ote zezenak behia estaltzen duelako paralelismoa…; eta zenbat irakurketa izan ditzakeen horrek ere!).
[Eta kointzidentzia arrunt kuriosoa: Lizarre baserriaren beste etxebizitzako (Pepiren hitzetan «bertxea», nafar eragin nabarmeneko hitza) familiak, Landa abizenekoak, zezena zuen —famatua gainera, saritua izan baitzen— eta inguruko baserritarrek hara eramaten zituzten behiak, susara zeudelarik, «zezenetara», diru-truke8, estaltzera. Pepi Arrutiren esanetan, amonak ez zien eszena ikusten uzten, ez jakin zergatik…; nonbait, gogorra izaki haurrentzat, baina Pepik dioenez, ikusgarria! Gordintasun hori bera islatzen da baladaren aldaera honetan aukeratutako hitzean].
Doinua bera ere bitxia eta xarmanta da, bere sinplean, baina ikusiko dugu baduela ahaiderik. 8
9
Bizkaia aldetik pauso apalez etorritako balada-aldaera ote den, edo Gipuzkoan zehar zabaldutakoa Iparraldeko eta Bizkaiko aldaeren elementuak ere badituen arren, esku artean dugun aldaera hau Itziar Falcesek 1982 aldean Dimako Patxi Bilbaori jasotakoaren kumea dela pentsa liteke: Bizkaian sortu, eta, bide luze baten ondoren, Oiartzuna iritsitakoa eta aspaldian bertakotua9. Alabaina, beste aukera bat ere badago: Bizkaian eta Gipuzkoan zabaldua legokeen aldaera beraren azpi-aldaera izatea. Azterlan sakonetan sartu gabe, elementu komun hauek nabarmen ditzakegu: neurkera bera izateaz gain, Oiartzungo aldaeraren 1., 2., 3. eta 5. ahapaldiek Dimako 5., 7. eta 10.arekin korrespondentzia zuzena dute, berdinak izan gabe. Horretaz gain, Derioko Isabelatxu, Isabelatxu azpi-aldaera ezagunean sablearen pasarteari dagozkionak ere aurkitzen ditugu, 9.a eta 10.a, nahiz gure eredutik urruntzen diren.
Aurreko guztiaren gehigarri eta sendogarri, esan dezagun, beste behin, neurkera berbera dutela (lauko handia), eta gainera, bien doinuetan linea melodiko beraren zantzuak antzeman ditzakegula, ahalegin handiegirik egin gabe10; erritmoa, hala ere, guztiz ezberdina dute. Garai batean ahozkotasunak egiten zituen bide harrigarri bezain bihurriak, orain ere, nabarmen ageri zaizkigu. Guregana iritsi den doinuari erreparatuz, esango nuke, ardo-dastatzaileen gisara hitz eginez, badituela hainbat doinuren koloreak, tonuak eta aieruak: Brodatzen ari nintzenena; Dimako aldaerarena, arestian esan bezala; Goiko mendianena… Horren arabera, Iparraldeko aldaeraren eragina agerian geratzeaz gain, badirudi doinua, edo beste edozer, ahaztuxe dagoenean, memoriak buruan dugun almazenera jotzen duela, gordeta ditugun oroimen-txatalekin hura nolabait gogora ekarri eta berreskuratzeko. Eta horren emaitza honelako harribitxiak dira. Gainera, erritmikoki ere hain modu ezberdinean kantatua, non beste zerbait guztiz ezberdina baitirudi.
Garai batean, xexen-dirua izena hartzen zuen ordaindu beharreko txanponak (50 zentimo omen), Juan Garbizu Zubigarek dioenez, 1991eko Lezo-7 urtekarian.
Bizkaitik Gipuzkoarako bidea egindako kanta zahar gehiago ere aipa litezke: Ondarrabia herri txikia, Jesusa jaio da (edo Meltxor eta Kaxpar)…, baina honetan ez bezala, kostatik zehar gehienetan, segur aski arrantzaleen joan-etorrien bidez.
10 Dimako hori Bertsolaritzaren datu-basean Kontu barri bat suzedidu da II / Arantzazure joan behar dot izenarekin dator, eta gaur bertsolariek umorerako asko erabiltzen dute. Kasu honetan antzematen da nola alda daitekeen doinu baten funtzioa; honako honetan, hain zuzen, doinurik ez zuen bertso-sail bati (Kontu barri bat suzedidu da) Bertsolaritzaren datu -baseak egindako esleipenaren ondorioz. Kantaera bera ere, gure kasukoa baino askoz ere erregularragoa du horrek.
166 | KULTURA
Bestalde, erabiltzen duen hiztegian ez da sumatzen bizkaieraren inolako eraginik. Ikusten denez, beraz, Dimatik Oiartzuna egin dukeen bidea ez da bat-batekoa izan, emeki-emeki egindakoa baizik. Horregatik, logikoagoa dirudi arestian aipatutako bigarren aukera honek: lehenago Gipuzkoan zehar ere zabaldua zegokeen aldaera komun baten emaitza izatea. Eta hala, lehen aukera edo bigarrena izan, ez zait erokeria iruditzen pentsatzea Gipuzkoan zehar ere kantatu izan zela balada hau; baina adituen iritzia ezagutzea ez legoke sobran, jakina.
Horren alde dago honako hau ere: alderdi literarioan, baditu Iparraldeko aldaerekin parekotasun nabarmenak; horietan politena, agian, sintagmen errepikapena («Ai mariñela, ai mariñela», «Zure aitetama, zure aitetama»), nahiz ahapaldien neurkera ezberdina izan. Bestalde, bertso-lerro bera errepikatzea eta hurrengoari ‘eta’ bidez lotzea den baliabide ederra (bihurkia) bi jatorrietako aleetan ikusten dugu, baita gure aldaera honetan ere, lehen ahapaldian: «… buelta nazazu atzera / buelta nazazu atzera eta …»; adituen iritziz11, memoriaren lagungarri ez ezik, dramatikotasuna indartzeko ere erabiltzen dira errepikapenok. Azkenik, Iparraldeko hitz bat ere ageri zaigu: «aitetama»; OEHaren arabera, ekialdeko hitza dugu: Nafarroako gipuzkerakoa, goi-nafarrerakoa, Iparralde osokoa… Bi eremuetako ezaugarri komun horiek adituen iritziarekin bat datoz; alegia, baladak euskalki batean sortuko zirela, eta, ondoren, Euskal Herri osoan zehar zabalduko zirela tokian tokiko eta garaian garaiko ezaugarriekin, euskalkia barne12.
Zer dakartzu semia: Nafarroako esparrukoa, baina bizkaierazko hainbat elementu dituena Aipatu nahi dudan bigarren balada «Zer dakartzu semia» hasten dena da; Frantziako anderea deritzonari dagokio, Euskal Herrian zehar oso zabaldua. Balada horren bertsio polita, osatuxea, jaso genuen Oiartzunen eta Errenterian. Kasu honetan
ere, une horretan sentitutako harridura eta poza adieraztea ez da erraza. Berriz ere, eperra garipetik atera zitzaigun. Boni Urkizu lezoar apaiza zenak ama oiartzuarra zuen, Borda baserrikoa (berez Errenteriako lurretan dagoena, mugatik hurbil). Bost urte zituela, Manuela Arbelaitz amak, erratza pasatzen edo lurra hondartzen –polita, hitza– ari zelarik behin eta berriz kantatzen zuenez (aurreko kasuan bezalaxe, lanean: irratia baino lehenago garaiak izaki!), Boni haurrak, azkenerako, goitik behera ikasi13. Eta gogoan hartu urte luzeetan. Baita, Ameriketan apaiz zebilela, ia guztiz ahaztu ere… Hura ere, esku artean baliozko zerbait zuela-eta atzamarren artean ura bezala isuririk gal ez zekion, gurekin kontaktuan jarri zen, 2007ko otsailean, Xabi Susperregiren bitartez.
Kontua da Borda baserrian Arbelaiztarrez gain Sansebastiandarrak ere bizi zirela. Kantaren iturria Arbelaitz familiako emakumeak ziren, baina San Sebastian ahizpek Manuelari eta enparauei ikasi egin zieten, aditzearen poderioz. Eta galdetzearen galdetzeaz berriz ere, Karolina San Sebastianekin egin genuen topo, hain zuzen ordurako zendua zen Boniren izebarekin: Bordan jaioa hura ere, Errenteriako kalera ezkondua, eta azken urteak arte bertan bizitua. Emakume goxo hark ehun urte beteko zituzkeen aurten, bizi izan balitz; betirako ez gaudela-eta, 2020ko azaroan utzi zuen mundu hau, apal-apal. Bonik atzenduta zeuzkan ahapaldi eder batzuk ere gogoan zituen; bi-biak izan dira kanta honen transmisio naturalaren azken katebegiak.
Euskal Herrian aldaerarik gehien duen balada dugu hau, denak bizkaieraren eta nafarreraren eremukoak; guztira, bi dozena baino gehiago, Jabier Kalzakortaren erreferentziazko lanaren arabera14. Azken berriemaileen artean, aipagarria da Karolinaren ia adinkide Marijoxepa Zumalde araoztarra (Oñatin), 2019an hil baitzen 100 urte bete eta gutxira. Belaunaldi berekoak ziren; hain zuzen, transmisio naturala modu zabalean gertatu zen azken belaunaldikoak15. Hark, ahizpa
11 Ikus, adibidez, Igone Etxebarria eta Jabier Kalzakortaren Herri literatura, 2009, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Baladen estiloaren gainean, oso gomendagarriak Juan Mari Lekuonaren “Kontapoesiaren modulu metrikoak hegoaldeko usarioan”, Euskera, 36 (1991), 825.-852. or., eta “Euskal balada tradiziozkoen estiloaz”, in Federiko Krutwig-i Omenaldia, 1997, 237.-257. or., Bilbo: Euskaltzaindia.
12 Ikus, adibidez, Lakarra, Biguri eta Urgellen (“Maria Goyri” Mintegia) Euskal baladak. Antologia eta azterketa (Donostia: Hordago, 1983), 2 lib. Ikus lehenengo aldearen 207. orria. 13 Lezon bizi ziren; beraz, horra hor Oiartzualdeko hiru herri balada honetan bildurik. 14 Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa (2018). Labayru Fundazioa.
15 Ezagutu ditugun gazteagoak, hots, Boni eta Pepi, salbuespen isolatuak besterik ez dira izan (hori bai, guretzat zorionekoak!).
KULTURA | 167
Manuela Arbelaitz Oiartzabal.
Karolina San Sebastian Almandoz.
Maximarekin batera, Bitoriano Gandiagari balada kantatu zion, eta, geroago, Jabier Kalzakortari ere bai, hamabost ahapaldiko bertsioan, hainbat aldaerarekin, gainera. Aldaera aberatsenak, hala ere, Zeberion eta Markinan jasotakoak dira, 21 eta 23 ahapaldikoak, hurrenez hurren. Hiru Trukuk diskora eramandakoa, berriz, Manuel Lekuonak Zeanurin jasotakoa da, gutxi gorabehera; hor ere istorio osoa ageri da, hamasei-hamazazpi ahapalditan zehar.
Gureak zortzi ahapaldi ditu, eta hasierako eta erdialdeko pasarte batzuk falta ditu. Hala dio, lehenengo jasotakoak (Boni Urkizuri, 2007an): 1- Zer dakartzu semia erbesteko herritik? —Arrai zuri eder bat Frantziko portutik.
2- Igo andria, igo aberiaren gainera biok joan bihar degu eta kueba bat ikustera.
3- -------------------- ---------------- hau mudatzen denian zure nobedadia. 4- Allegatu zirenian pasaporte batera nere eraztuntxoa zijuan mudatzera.
5- Jetxi andria, jetxi aberiaren gainetik hemen hil behar dezu eta jetxi zaitia hortik.
168 | KULTURA
Boni Urkizu Arbelaitz.
Karolina izebak, berriz, hala kantatu zuen 2012an gu aurrean ginela: 1- Zer dakarzu semia Prantziko portutik? —Arrai txuri eder bat urrez kargaturik. [bere esanetan, urrea dakarren umea da]
2- Ez dugu arrai beharrik ez nere semia itxera juan eta hill ezazu emaztia. 3- Allegatu giñanian basamortu batera nere eraztuntxua zijuan mudatzera.
4- Jetxi andria jetxi jetxi aberin gañetik hemen hil behar dezu eta ez egin dudarik.
5- Bost hillabeteko haurra daukat sabelian hori egiñ artian utzi neri pakian. [eta horra Karolinaren azalpena: «hil ber zula, aberetik jeixteko ‘san ziyonian amak esan ziyon bost hillabeteko haurra daukat sabelian (…)». «Eta gero, hil in dula ta, ondotikakua, haurrak esango balu bezela:»] 5- Ai aita, aita, aita, ezpata zorrotza bos(t) parte egin diyozu amari biyotza.
Hau leku aittorra! liburuan, berriz, bien bertsio bateratua jarri nuen, zalantzarik gabe iturri berbera baitute; denera, zortzi ahapaldi dira16. Doinua, berriz, oraingoan Bonirena jarriko dut. Erritmikoki definituagoa, eta jauzi melodiko handiagoak dituena:
2020an, antzinako musika egiten duen Khantoria taldeak, besteak beste, balada hau kantatu zuen Errenterian emandako bi kontzertutan. Doinua erdiarotu egin zuten (haiek niri hala adierazia), batez ere erritmo aldetik aldaketa sotilak eginez, eta, Bonik kantatu bezalaxe, hirugarren konpasean 8duneko jauzia eginez17. Ikuspegi literariotik, gure aldaera hau Nafarroako Gartzainen, Baraibarren eta Sunbillan
(emakume labaiendar bati, beharbada) 1953 baino lehen jasotakoen ezpalekoa dugu18, baina oso bereizgarri interesgarriak ditu. Jabier Kalzakortaren arabera Nafarroako aldaera Bizkaikotik bereizten duen elementu bat azkeneko ahapaldietan ikusten den hori da: emaztea haurdun dagoela, eta azkenean, gainera, haurrak hitz egiten duela. Bestea, neska non eta basamortuan hiltzeko amak emandako agindua.
Gure aldaera honetan istorioaren parte deskribatzaile eta latzenetako batzuk gorde diren arren, aldaera osoagoetan ageri diren zenbait pasarte ez daude. Aldi berean, gurean ageri diren zenbait elementu ez daude beste inon; hain zuzen, kueba ikustearen engainua eta eraztuntxoaren pasartea (osorik iritsi ez bada ere19). Boniren esplikazioaren arabera, bidean doazela Ama Birjina azaltzen
16 Honela osatu nuen: K(arolina)1, K2, B(oni)2, B3, K3, K4, K5, K6. Diferentzia txikiren bat badago testuan, behin baino gehiagotan kantatzearen ondorioz.
17 Kontua da aipatutako liburuan nik argitaratutako partitura Karolinaren bertsioari zegokiola, eta, jauzi horren ordez, arpegio bat zegoela re-tik re-ra. Beraz, bete-betean asmatu zuten Boniren aldaeraren ezaugarri horretan.
18 Aurrerago ikusiko dugu 2108an Nafarroako laugarren aldaera bat argitaratu zela, 1980an eta 1981ean Errean (Esteribar) Koldo Artolak jasoa. 19 Boniren 3. eta 4. ahapaldiak, eta Karolinaren 3.a.
KULTURA | 169
zaio Frantziako andre zoritxarrekoari, eta, eraztun bat emanez, hala esaten dio: «eraztun hau kolorez mudatzen denean izango da zure nobedadea» (har ditzagun kontuan hitz horrek izan ditzakeen esanahi guztiak, zorabioa barne). Eta hala, antza denez Ama Birjinari esker —beste herrietako ipuin herrikoietako maitagarrien antzeko papera betez—, haurra bizirik jaiotzen da, eta, gainera, aitari madarikazio modukoa esateko gai ere bada. Bonik zioenez balada osoa «gure amak hasi eta buka primeran egiten zuen». Besteak beste, horregatik ezagutzen zuen Bonik istorio osoa20.
Esan bezala, gure aldaera honek beste zenbait ezaugarri berezi ere baditu. Adibidez, ez lehenengo hitzek («Zer dakartzu semia…»), ez lehenengo ahapaldiak berak osorik ere, ez dute ezer ikustekorik beste aldaeretakoekin21. Eta gainerako aldaeretan «kortetik» dena, Karolinaren bertsioan «Frantziko portutik» dugu; Khantoriako kideek dioten moduan, antzinako Errenteriako portuaren gertutasunak eragina? Hipotesi iradokitzailea, ezbairik gabe. Dena dela ere, korte hitzaren esanahia eta zentzua ahaztuta izatearen emaitza da hori. Erantzuna ere ez da atzean geratzen: «arrai txuri eder bat», eta gainerakoen erraina arrain(a) bihurturik! Kasu horretan ere, itsasoaren gertutasunak eragindakoa noski. Eta arrain horren zuritasunak, zalantzarik gabe, miresgarriago bihurtzen du emaztea22; nolabait amak onar zezan asmatutako amarrua? Lehenengo ahapaldiarekin jarraituz, hala bukatzen zuen Karolinak: «urrez kargaturik». Horrek hainbat interpretazio izan ditzakeen arren, Karolinak berak adierazitakoa da hoberena: «urrea, dakarren haurra da». Urrez kargatutako arrain zuriaren metafora eder horrek, gainera, adieraz lezake emakume haren nobleziako jatorria (ez ahaztu beste aldaeretako «Frantziko kortetik» hori) edo,
gutxienez, aberatsa, Karolinak berak guri adierazi bezala: «Prantzitikan andria aberatsa ‘karri zuelako amak etziyola ongi hartu ta… hiltzeko». Azkenik, bostaren bi aipamenak azpimarratuko nituzke: «bost hilabeteko haurra» eta «bost parte egin diozu amari bihotza», osotasunaren sinbolo baita (eta, beraz, baita horren ezarena ere), Patziku Perurenaren Euskarak sorgindutako numeroak liburuaren arabera.
Aldaera honek hainbeste berritasun izatea, zalantzarik gabe, baladaren estiloak bere-berea duena da, adituek adierazten duten moduan. Izan ere, ahozkotasun hutsaren bidez transmititzean23, kantariaren inguruabarretara egokitzen dira, baladak, kantatzen diren uneoro24. Gainera, jakingarria da bi eremuetako hainbat aldaeratan ere zer dakartzu, urrez kargatutik25, basamortu, nobedadia… agertzen direla, baina kontakizunaren oso pasarte ezberdinetan; hau da, ikus dezakegu elementu berei forma berria ematen zaiela. Baina bizkaieraren eremuko kointzidentzia nabarmenena hauxe da: «Jetxi andria, jetxi» hasten den Karolinaren ahapaldia mendebaldeko aldaeretan agertzen dela, eta, bereziki, Araozko Maxima Zumalderenean, ia hitzez hitz26. Gure aldaera honetan helburu espresiboko errepikapenaz hornitua dago (gauza bera ikusten dugu «Igo andria, igo» hasten den ahapaldian, baita Sunbillako aldaerako «Andria, igesi, igesi zaldien gañera / mortura guan eta ill egin biar dun» ahapaldian ere).
Doinura jauzi eginez, Azkuek Bizkaian (herririk ez zuen adierazi) jasotako aldaera baten aldaera melodiko ez hain urruna dela esango nuke27: melodikoki, bigarren zatiak lerro melodiko berbera dauka (nahiz lehen zatian asko urruntzen diren). Labayru Ikastegiak Zeanurin bildutakoa28 melodikoki urrunagoa da; baina, erritmi-
20 Aipatutako liburuan papereratua.
21 Bizkaieraren eremukoak honela hasi ohi dira: «Etorri nintzanian Frantzie kortetik [edo partetik]», eta, nafarreraren eremukoak, «Agur, agur, agur, ama neuria». 22 «benazko, garbi eta puru», Patziku Perurenak Koloreak euskal usarioan liburuan. 23 Lakarra, Biguri eta Urgell (lehen liburuan, 152. orrian).
24 Lakarrak, Bigurik eta Urgellek «irekitasuna» deitzen diote (lehen liburuan, 158. orrian). 25 Bizkaierazko zazpitan.
26 «Andria, jetsi zaitez / zaldi horren gaiñetik: / hemen hil biar dezu / dudarik gaberik». Gure inguruko hizkeran, baita Nafarroan zehar ere, aberea zamaria da: behorra / zaldia, astoa eta mandoa.
27 Azkueren eskuizkribuetan, eta orduan argitaratu gabea. 1998an Antonio Zavalak Euskal erromantzeak liburuan 204. orrian, IV. zenbakiarekin argitara emana.
28 Zavalaren liburuan, 211. orrian, X. zenbakiarekin.
170 | KULTURA
koki, bi aldaera horiek eta Bonirena ia identikoak dira lehenengo zatian (bigarren zatian, aldiz, ez dago hirugarren bertso-lerroaren errepikarik Bonirenean). Aipagarriak dira antzekotasun horiek. Gainera, lauko txikiko neurkera dute denek29 (Nafarroakoak ere ez dabiltza urruti). Horrek guztiak Bizkaiko aldaera horien eta gure honen arteko nolabaiteko ahaidetasunaren alde jokatzen du. Bestalde, doinuak badu Nafarroan ere ahaidea, nahiz urruna izan. Hiru Truku taldeak bere egin duen Anaiai gaztigatu nion izenburuko kantak (Juan de Flores balada baizik ez dena), Azkuek Eugin (Esteribar) jasoak, badu urrutiko usain bat bere galde-erantzunen egituran30.
Beraz, aztergai dugun balada-aldaera alderdi literariotik nafarra bada ere, baditu bizkaierazkoaren elementuak. Gainera, beste inon ez dauden elementu berriak ditu (hasiera eta eraztunaren pasartea). Doinu aldetik, berriz, mendebaldekoen iturrikoa dirudi; eta, hala ere, gainera, izan lezake Nafarroan aldaera urrun bat ere. Horrek denak aditzera ematen du trantsizioko aldaera bat izan litekeela gure hau: beharbada, balada hau Gipuzkoan ere zabaldua egongo zen, eta, nork daki, gure aldaera honen antzeko zerbait kantatuko zela pentsa genezake, itsasoaren hurbiltasuna lagun.
Erreako aldaera berria Oso aipagarria da, bestalde, 2018an Nafarroan dagoen Erreako (Esteribarren, Eugitik ez urrun) beste aldaera interesgarri baten berri eman zela (FLV, 125zk., urtarrila-ekaina, 184185 or.), ordura arte ezezaguna. Koldo Artolak jasoa da, 1980 eta 1981ean, Martin Esain Eugiri, hark amonari eta aitari ikasia; «Santa Feliciaren bertso desitxuratuak» deitu arren, argi
dago aipagai dugun baladari dagozkiola; hala ere, egia da zati bat besterik ez direla. Hona ekarriko ditut, testuan hitz lauz eta pusketan dagoena neronek bildu eta bertso-tankerara ahal bezain ongi ekarria. Xehetasunak eta testuan datorren guztiaren azterketa adituentzat utziz, hona hemen orain interesatzen zaiguna, hau da, bertsoak: 1- Zazpi errota battut beren errenteki aiek man biar dirazi (…) utzi bizirik.
2- Ezpada neregatik nere barne[kuagatik] (…) 3- Jetsi, jetsi, zaldi zuriti nik, emen, il biaurkela ortan etzan duderik. edo
3- Klara: jausi, jautsi, zaldi zuriti i, ik emen il beaukela ortan eztan duderi.
4- Ai osaba, ai osaba, ori arma txorrotxa, orai okitzen diote nere amaren biotza. [Sunbillan edo Gartzainen berdintsu; gure aldaeran, ikus azken ahapaldia] 5. Atanazko31 ezkilak beren burus yoka orduen partitzen tziote Santa Klarai biotza.
29 Eta, ahozkotasunaren mirariak, Bautista Bazterretxeren koloreak dituzte horiek guztiek, melodikoki eta erritmikoki (azken horren ikuspegitik, Bonirenak Karolinarenak baino gehiago). Nire hipotesi partikularra hau da: azken hori, ezagutzen dugun eran, doinu berri samarra izango dela, eta, lehenengo zatian, balada zahar horien doinutik abiatua (bereziki, Zeanuriko aldaerarekin antza handia du); bigarren zatia musikan neurri batean jantzitako norbaitek egindako eranskina izango litzateke (beharbada XIX. mende bukaerako Etxeberria eta Gimonen Ecos de Vasconia libururako berariaz egina?). Hipotesi honen alde, oso kontuan hartzekoa da «neri gurdi-ardatza» zatia errepikatuta egotea; hain zuzen, baladen estiloaren ezaugarri berezia baita hori: zati eta esaldiak errepikatzea. 30 ABCC egitura batean, B eta A esaldi bera ditugu, tono bateko diferentziarekin; eta CC bikotea ABren erantzun apalagotua dugu, gure kasuan bezalaxe. Erritmoz ere antzekoak dira. Neurkera aldetik, 9+8 inguruan dabil, benetan arrotza, baina musikaren iraupen labur ugariei (hau da, kortxeaerdiei) erreparatuz, ohartzen gara doinu bera oso egokia dela ohiko neurri txikirako (7+6).
31 Hala esan zuen arren, «Atharrazko» behar lukeela pentsa genezake.
KULTURA | 171
Gurearekiko parekotasunak argiak dira, baina 4. ahapaldia azpimarratuko nuke, nahiz gurean are lazgarriagoa den, amari bost parte egiten baitio bihotza ezpata zorrotzak. Aurreneko ahapaldia Urtsuako baladatik hartua da, eta bigarrengoa, Gartzaingo aldaeran ere ageri da, osorik. Azkenekoa, berriz, Atharratze jauregiko baladakoa da, Santa Klararen aipamen eta guzti; adituek diotenez, ezkilak «beren buruz joka» aritzeak oso sinbologia berezia dauka, dohatsu baten heriotza iragartzen baitu32.
Eta aldaera honen emaileak errezitatu egin zuen arren (doinu polita zuela esatearekin batera), beharbada ez da kointzidentzia hutsa Esteribarren jasoa izatea, arestian aipatutako Juan de Flores balada bezalaxe, doinu horretan aise kanta bailiteke, baita Zer dakartzu semia bera ere.
Esandakoaren ondorio batzuk Adituen arabera33, gipuzkeraz hain balada gutxi jaso izanaren arrazoietako bat zera da: ikertzaileak ez direla horretan saiatu izan. Era berean, hori idatzi zuten garaian, aurreikusten zuten gehiago jasoko balira bizkaieraren eremuko eta Iparraldeko baladen artean usu egoten den aldea leunduko litzatekeela gipuzkerazkoetan. Nolabait ere, horixe suma daiteke hemen aztertu ditugun bi baladotan, bi eremuetakoen elementuak aurkitzen baititugu (testu zein musika aldetik), gainera elementu berriak azaltzen direla ahaztu gabe. Baina ez hori bakarrik: beharbada, ikusitakoak bide ematen digu garai batean bi aldaera horiek berak Gipuzkoa aldean zabalduta egongo zirela pentsatzeko. Ikusi dugu Oiartzualdean, bereziki bila ibili gabe, bi balada-aldaera berri jasotzeko zoria izan dugula, XXI. mendean. Aurkikuntza horien anakronikotasuna gorabehera, ni sinetsita nago oraindik ez dagoela dena galduta eta, non edo non, bururen batean oraindik gogoan gordeko direla baladok (edo besteren batzuk), Gipuzkoan. Ikusi besterik ez dago gure hiru be-
rriemaileren jaiotza-urtea: 1933 (Juanita Mujika, 2017an zendua), 1936 (Boni Urkizu, 2013an zendua) eta 1943 (Pepi Arruti). Ohar gaitezen ez zutela balada transmititu, lehenago ohikoa izaten zen moduan, baizik eta, garaien aldaketaz oharturik, altxor baten moduan gorde zutela, egunen batean norbaiti eskualdatzeko34. Gauzak horrela, buru horiek topatzeko gai izango bagina, nork jakin zer sorpresa izango genituzkeen eta zer ekarpen berri egingo lioketen oraingoz dakigunari. Baladen interpretazioa gaurko ikuspegitik. Emakumeen gaineko bortxakeria Zergatik sortu ziren baladak? Eta zergatik kantatu izan dira? Nolatan iraun dute belaunaldi eta mendeetan zehar? Zer aurkitzen zuten garai haietako jendeek horrelako gauza gogorrak asmatzeko ez ezik, behin eta berriz errepikatzeko? Istorio gordinen zirrarak eta erakar-indarrak zer ikusia izango zuten, baita egiantzekoak izateak eta zenbait ahapalditako irudi eta sinboloen edertasunak ere, baina horrek ez dirudi nahikoa esandakoa azaltzeko. Ez dezagun alde batera utzi, bestalde, doinuaren edertasunak sortu ohi duen erakarpena; baina hori ere ez da nahikoa, nire iritziz.
Pepi Arrutik hala esan zidan behin balada Ai mariñela balada amonari aditzean sentitzen zuenaz: «Esnatzen zea mundo batea, gauza hoik denak dakizkizulik (…). Fede haundiko personak zin (…). Jaungoikuk akorde-belarrak35 bialtzen ttu (…). Nei ne’ amonakin tokatu zizaidalako (…). Hoi zen ne’ erakusketa. Hoi zen guen kultura». Mundu tradizionaleko balioen ikaskuntzaren barruan kokatzen du, beraz, baladaz gain baladak berekin irakasten zuena bereganatzea ere. Haren hitzetan, kultura (tradizionala)ren kontzeptuak eta balioak «itsatsi itten dia, hala zaudelik…». Orain dena azaltzeak luze joko lukeenez, beste baterako utziko dugu lan hori, baina aipa ditzadan labur-zurrean, Jesús Antonio Cidek, Ma-
32 Adibidez, I. Ceballos-en eta J.A. Cid-en lanetan (2010ekoak biak).
33 Cid, J.A. (2000): «Romancero hispánico y balada vasca», in Antonio Zavalaren ohoretan. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo, 69-100; 79.-80. or. Baita ere Cid, J.A. (1985): «Peru gurea (…) eta Lakarra, Biguri, Urgell (1983:I, 206-207). 34 Karolina San Sebastianek, zaharragoa izaki (1921-2020), eta 14 urte zaharragoko Manuela Arbelaitzek modu naturalean balada transmititu ziolarik, bere aisialdian kantatzen zuen; hala, beharbada, ahizpen artean bada ere, transmisio naturala egingo zuten gaztetxotan. 35 Amonari ikasitako esamoldea; nire ustez, gauza funtsezkoei errepara diezaiegun bidaltzen dizkigun ohartarazpenak adierazten ditu, hain zuzen.
172 | KULTURA
txalen Gamindek eta Cristina González Artetxek egindako lanetatik atera ditzakegun ondorio batzuk.
Hasteko, emakumeak jo daitezke baladon egiletzat. Bestalde, emakume baladagileek mezu funtzional bat zabaldu nahi dute, «bizi duten indarkeria gizartearen aurrean salatzeko eta herriaren memorian itsasteko» balio dezakeena. Salaketa horrek, baladak kantatzen diren aldiro, enpatia-uhin bat sortzen du kantariagan eta entzuleagan, besteak beste, beti bizirik dagoen errealitate bat plazaratzen duelako. Horrek du, hain zuzen, baladaren transmisioa eta iraupena bermatzen, eta hori izan liteke belaunaldiak eta mendeak zeharkatuz zenbait balada guregana iritsi izanaren arrazoia.
Besteak beste, horretxegatik dira altxor paregabea. Horretxegatik, eta, jakina, duten balio musikal, literario eta historikoagatik ez ezik, garai bateko bizitzeko eta herri-literatura egiteko eraren printzak erakusten dizkigutelako.
(Esker bereziak Boni Urkizuri eta Pepi Arrutiri, guregana hurbiltzeagatik haien gogoan hari mehe baten lotura besterik ez zuen hura guri oparitzeko asmo ziurrarekin. Balio beza lan honek Pepi, Juanita, Boni eta Karolinaren omenalditzat ez ezik, gure kantutegia transmititu duten guztien oroigarritzat, eta, bereziki, emakume guztien ohoragarri, haiek izan baitira baladen errepertorio interesgarri eta zaharraren «andere eta jabe»).
n Agustin Mendizabal
KULTURA | 173
Kulturabirusa 2020: uda berezi baten kronika Ez hiko egoera: amesgaiztoa 2020ko martxoaren 13an ez ginen oso lasai joan etxera lantokitik. Bageneramatzan egun batzuk abisuak jasotzen Osasun Sailetik eta herriko osasun arduradunengandik eta hasita zeuden mugatzen kopuruak bileretan, ikasteko lekuetan, kultur ekitaldietan…
Martxoaren 14an osasun arrazoiengatik inoiz ezagutu gabea genuen Alarma Egoera ezarri zuten. Asteburu horretan aurreikusia zen Dantzari Txiki eguna eta hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren Oiartzunen ez ezik, inguruko herrietan eta hiriburuetan ere.
Martxoaren 30etik eta apirileko egun batzuetan zehar, funtsezkoak ez ziren hainbat zerbitzutako langileoi etxean gelditu eta bertatik lan egiteko agindua eman zitzaigun… ikasleak etxetik eskolak jarraitzen… Egun horietan hasten gara normalean Xanistebanak prestatzen, eta auzoetan ere hortxe hasita egoten dira batzuk behintzat beren auzoetako jaiak prestatzen, eta zer egin? Etxetik aste batzuetan lan egin beharrak, jendea bileratan elkartu ezin izanak ez zigun laguntzen egoerari aurre egiten…
Hortik aurrera Alarma Egoeraren hainbat luzapen etorri ziren, apirilaren 12an, 26an, maiatzaren 10ean, 20an… Hala, ekainak 21a arte, eta hortik aurrera ere oso ohikoak egin zitzaizkigun konfinamendua, deseskalada, itxiera perimetralak… zer ez zaizue ezaguna egingo hiztegi honetatik? Prozesu bat izan zen: lehenbizi, martxoan ez genekien uztail-abuztu aldera egoera hobetuko zen edo ez. Ekintza oso jendetsu edo herri bazkari moduko ekintza batzuk ezingo zirela egin aurreikusten genuen, baina hasi ginen pentsatzen, zeintzuk ez ziren profil horretakoak eta ahalko ziren “salbatu”; ondoren, egoera hobetu beharrean, okertzen zihoala konturatu ginen, mezuak ere pasatzen genizkien Jai Batzordeko eragileei, kontuan genituela denak, eta baita festetako an-
174 | KULTURA
tolatzaileak ere; herrian elkartasun sarea osatu zen, azkenean gure ardura, hartu behar ziren erabakietan protagonista denak biltzea eta aktibo izatea izan zen. Oiartzunen, inguruko herri guztietan bezala, udako jaiei buruzko erabakiak hartzeko azken garaia iritsi zen. Kostata, azken erabakia, egoerak ematen zuena ikusteko ahal zen gehiena luzatuta, baina azkenean, Xanistebanak eta auzoetako jaiak bertan behera utzi behar izan ziren.
Hausnarketa eta erabaki partekatuak Osasun egoera bereziaz, jende pilaketez, segurtasun neurriez hizketan ari garelarik noski, Udalak badu zer esana eta ardura. Baina kultur eta jai giroko ekintzen antolatzaile modura ere, herriko elkarte guztiek ere bai. Ez genuen zalantzarik izan erabakia denon artean hartu behar genuela.
Hausnarketak partekatuak izan ziren. Jai Batzordearekin bilera ekainaren 9an egin genuen, 22 elkarte eta 24 pertsona elkartu ginen Udaleko arduradunekin batera bileran.
ron zen ia egoera hobetu eta festak ahalko ziren egin, baina azkenean herri bat bestearen atzetik joan ziren erortzen: festarik ez udan.
Azkenik ekainaren amaiera alderako publiko egin zen: ez zen 2020an Xanistebanik, ezta auzoetako jairik ere izango.
Irizpide batzuk orokorrak ziren herri guztietan: aglomerazioak saihestu, jende pilaketetarako aforoak eta mugak…
Hurrengo astean auzoetako batzordeekin hausnarketa bera egin zen.
Uda bizitzeko beste modu bat Ez genuen denbora soberan: beste eskaintza bat prestatu behar genuen udarako. Pixka bat itxa-
Guk Oiartzunen geure modura egin behar geniola aurre egoerari konpartitu zen kultur eragileekin egin genituen bileretan.
Oiartzunen geureak gehitu genituen denon adostasunez: • Udako ekintzen programazioa Doneztebe Plazatik atera behar genuen.
• Herriko artistei eta kultur eragileei ireki behar genien atea: haiek ere gaizki zeuden eta programazioaren protagonistak izan behar zuten; hori izango zen haiek ekonomikoki pixka bat laguntzeko modua. • Ekitaldiak eremu irekietan egiten saiatuko ginen gehienbat. • Publiko mota guztiengana iristeko saiakera egingo genuen.
• Auzoetara eramango genituen ekitaldiak, horretan herriko kultur elkarte eta auzoetako batzordekideek lagunduko ziguten.
Antolaketa erlojuaren aurkakoa izan zen. Ekainean, auskalo zenbat bilera egin genituen detaile guztiak lotzeko. Eragile askoren proposamenak jaso genituen. Izena ere asmatzeko genuen, eta azkenean hor sortu zen 2020ko udako Oiartzungo giroa eta programa, bere izen berezi eta guzti: Kulturabirusa 20 sortu zen!
KULTURA | 175
etA sortu zeN deNoN ArteAN eGiN GeNueNA: kulturABirusA 20 Prestaketan ekain erdialde-amaieran hasi ginen eta uztailerako ekintzak antolatzen hasi nahi genituen. Ekintzek ezin zuten oso-oso jendetsuak izan, aglomerazioak saihesteko, beraz egutegian banatu eta ugaritu behar genituen. Azkenik uztailaren 2rako prest zen lehen ekintza.
40 kultur ekitaldi antolatu genituen azkenean denon artean Oiartzungo udan aisialdi eskaintza zabaltzeko: lehena uztailaren 2an egin zen, Iturriozko frontoian, eta azkena irailaren 13an, Gurutzeko frontoian.
Ekitaldi guztietarako diseinatu genuen segurtasun protokoloa: aforoak, distantziak, eskuetako gela, desinfektatzailea… ekintzak egiteko modu berri bat ikasi eta praktikan jarri genuen.
eskerrAk deNoi. Ezin amaitu uda berezi honen kronika, antolaketan, ekitaldiak diseinatzen, gauzatzen lagundu diguzuen elkarte eta oiartzuar orori. Zuen laguntza eta ulermena gabe, ezinezkoa izango zen.
Eskerrak baita ekintzez gozatu duzuen eta zuen iritzia eta babesa eman diguzuen herritar guztioi. Eta nola ez, parte hartu duzuen musikari, dantzari eta, oro har, artista guztiei. Zuei denoi esker egin dugu, denok batera lortu dugu!
n iosUne CoUsiLLAs JoxAn eizMendi
176 | KULTURA
Entzuten dena bada Gezurra badirudi ere, azken urtea oso emankorra izan da Soinuenean. Segidan azalduko dugun bezala, urteak eman diguna aurreko urteetatik ezberdina da. Ez dugu hobea edo okerragoa denik esango, momentuko egoeraren eta gustuen baitakoa izango litzateke-eta bata edo bestea. Oiartzuar guztioi aldaketak eragin dizkigun horrek Soinuenean ere urterako aurreikusitako kontzertu, jardunaldi, bisita, egitaraua azken finean, aldatzera behartu gaitu. Zorionez, osasuna gure ondoan mantendu dugu eta pentsatuta genuen bidea jarraitu beharrean momentuak ahalbidetu duen beste berri bat egiteko aukera izan dugu. Eta gustura egin dugu.
Musika eta bestelako emanaldiak publikoarekin Lehengo udatik honetara musika emanaldiak eskaintzeko aukera izan dugu. Xanistebanetako egitaraua ordezkatu zuen Kulturabirusa egitarauan, uztailean herriko organoa gordetzen duen Done Eztebe elizan kontzertua eman zuten Oiartzungo Herri Musikako irakasleek eta Ana Belen Garcia organo jotzaileak; gogoratu handik gutxira organoa desmuntatu egin zela Landetxen hasitako obrekin batera elizaren egituran gertatzen hasi ziren mugimenduak tarteko. Irailean, berriz, hor ere Kulturabirusean, Gurutze auzoan Xabier Leteren omenezko kontzertua eman zuen Joxe Leon, Ane eta Iratik osatzen duten Batzun Batzuk hirukoteak Jon Martin eta Josu Ibarguren bertsolariek Itziar Navarro gitarra-jotzailearekin egindako bertso-saioaren ondoren.
Ikasturtea hastearekin zalantza handiak izan ziren, beste hainbat gauzatan bezala, kultur emanaldiekin gertatuko zenaren inguruan, tartean musika emanaldiekin. Guk antolatzen ditugun emanaldiak ez dira, orokorrean, jendetsuak izaten eta orain arte leku txiki xamarrean kabitzeko
Iazko uztaileko kontzertuko entseguan, Peio Irigoien (txistua), Arkaitz Miner (biolina), Ana Belen Garcia (organoa), Gema Ines eta Lara Mitxelena (txalaparta), Robert Fagoaga eta Asier Goieaskoetxea (dultzaina) eta Jon Patxe (perkusioa). Arg.: Soinuenea.
KULTURA | 177
modukoak izan dira. Orain, ordea, jende kopuru hori biltzeko aukera izateko espazio askoz ere handiagoa behar da. Lehen Auzokalte elkartean sartzen ginenok orain Done Eztebe eliza betetzen dugu.
Horrela, urrian izan zen Herri Musika Kontzertuen zikloan antolatu genuen azken kontzertu bikoitza. Orduko hartan emakumez osatutako Amak trikitilari talde euskalduna eta Tornaveus talde polifoniko kataluniarra izan genituen, eta eliza bete zen, egun hartako baldintzetan. Azaroan, Europako Kultur Ondarearen Jardunaldien garaian, Done Eztebe elizako tekladun soinu-tresnen berriztatzea azalduz elizara bisita antolatu zen eta, horretaz gain, Oiartzungo Hotsak bideoa proiektatu zen udaletxean, herriko ondare material zein immateriala ezagutarazteko ahaleginean.
Geroztik, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean formatu txikiko kontzertuak antolatzen jarraitu dugu, bereziki helburu didaktikoarekin haurrei zuzendutako kontzertuak izan dira. Hor aritu dira Hernaniko albokariak, EIA hirukotea, Arozenatarrak, Andoitz Antzizar eta Arkaitz Miner hainbat soinu-tresnarekin giro eta leku ugaritako doinu eta erritmoekin gure herriko haur eta gurasoei gure herrian hain ohikoak ez dena baina handik kanpora topa dezakeguna begi eta belarrietara hurbiltzen.
Argitaratzen eta ezagutzera ematen Soinuenearen sorreratik azaltzen den helburuetako bat herri musika ezagutaraztea da, oraingoa eta lehengoa, bertakoa eta kanpokoa. Horren harira, era askotako bitartekoak erabili izan ditugu.
Abenduan argitaratu genuen Caubet Gogoan disko-liburua Herri Musika Bilduman. Pierre Caubet txanbelari zuberotarraren inguruko lana aurkezteko momentuan abiatu zen proiektuaren emaitza izan da Jean Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt eta Juan Mari Beltranen artean sortutakoa. Argitaratu dugun beste lana Euskal Herriko Soinu-tresnak izenekoa da, baina beste izen batekin: Soinu-tresnak euskal herri musikan: Entziklopedia. Argi dezagun nahas-mahas hau.
Juan Mari Beltran Argiñenak egindako Euskal Herriko Soinu-tresnak lana CD-ROM formatuan 1999an argitaratu zuen Herri Musikaren Txo-
178 | KULTURA
Soinuenearen web-orrian ikus daitezkeen bildumak eta entziklopediaren hasiera. Arg.: Soinuenea.
koak Elhuyar Kultur Elkartearen lankidetzarekin. Gezurra badirudi ere, disko-liburua baino formatu aurreratuagoa den hori berehala gelditu zen zaharkituta, eta ikastetxeetan erabiltzeko moduko material interesgarria apaletako hautsa biltzen geratu zen. Oraingo honetan, orduko lana oinarritzat hartuta, web ingurunera egokitu dugu, bidean zenbait zuzenketa eta hobekuntza sartuz, eta gure web-orritik edonork erabil dezake. Esan bezala, orain Soinu-tresnak euskal herri musikan: Entziklopedia izena hartu du, eta bertara hurbiltzen denak Euskal Herrian erabili izan diren soinu-tresna eta hots-jostailuen inguruko informazioa topatuko du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesez jartzeko lanean ari ga-
ra) idatzita eta argazki, audio eta bideoekin osatua. Hau hasierako oinarria da eta gure asmoa, pixkanaka, soinu-tresna bakoitzaren atala sendotu eta aberastea da. Paraleloan, euskal wikilariekin elkarlanean ,Wikipediako gazteenen atala den Txikipedian partekatu dugu gure web-orrian argitaratu dugun informazioa.
Argitalpenekin jarraituz, orain dela bi urte ezagutarazi genuen Soinuberri aldizkari digitalak ale berria du joan den abendutik. Aldizkari horretan Herri Musika Jardunaldien aktak biltzeaz gain, herri musika eta kultura tradizionalaren inguruko lanak ere argitaratzen ditugu. Azken zenbakian Erromatarren garaiko musikaren inguruko jardunaldietan eta Herri musika bildumen inguruan antolatutakoetan jasotako aktak biltzeaz gain, Emilio Xabier Dueñasek ondarearen ikerketari buruz idatzi duen artikulu bat ere argitaratu dugu. Jose Mariano Barrenetxearen bildumaren inbentarioa ere zabaldu dugu gure web-orrian. Orain dela urte pare bat, bereziki alboka ikertu zuen gizon honen bilduma jaso genuen Soinuenera bere oinordekoek ekarrita. Geroztik hainbat boluntarioren laguntzarekin inbentarioa egiten aritu gara eta iritsi da horren edukia ezagutarazteko garaia.
Bisitatzea arriskutsua den garaiko bisita Azken urtean hainbat ohitura aldatu behar izan ditugu. Lehen, eskolarekin museo bat bisitatzera joateko aukera izaten genuen. Ze museotan ez zegoen 20 haur inguru hartzeko aukerarik? Gaur egun, 20 haurrek, nahiz eta txintxo-txintxo eta geldirik egon, lehen baino 3 aldiz gehiago okupatzen dutela ikasi dugu. Gurea bezalako museo txikia eskolentzat bisitaezin bihurtu da; baita dantza talde, abesbatza edo musika talde batentzat ere. Horren aurrean, lehendik martxan genuen bisita birtuala hobetu dugu. Orain, Soinuenearen web-orriko bisita birtualean sartuz gero, erakusketako bitrina guztiak ikusteko aukera dago, lehen bezala, baina gainera soinu-tresna bakoitzaren ondoan klik eginez bere fitxa osoa azaltzen da, soinu-tresna zehatz horren inguruko datuekin, argazkiekin eta kasu askotan audio eta bideo zatiekin. Horrek soinu-tresnari buruzko beste ikuspegi bat ematen du. Izan ere, soinu -tresna edo hots-jostailu baten berezitasun nagusia ez al da ba hotsa edo, hotsa landua denean, soinua? n soinuenea
KULTURA | 179
Ezohiko urtea
COVID-19aren pandemiak gogor jo ditu herri-musikaren eta kulturaren arloak, eta sekulako oztopoak eragin ditu haien hedapenean. Oidultz elkartearen kasuan, 2020an aurreikusita genituen emanaldi asko bertan behera geratu ziren, eta gure emanaldien formatua aldatzera behartu gintuen egoera berriak.
Hala ere, herritarrei berrogeialdia eramangarriagoa egiteko asmoarekin, hainbat ekintza aurrera eraman genituen 2020an, eta, bide batez, herri-musika oiartzuarren artean present egon zen. Etxeratzeak iraun zuen bitartean, balkoi eta leihoak arnasgune hutsak izateaz gain, oholtzak ere izan ziren zenbait kasutan eta, zorionez, herriko auzo gehienek izan zuten musikaz gozatzeko aukera, eta bizilagunek musikariak txalo-zaparradekin eskertu zituzten. KULTURABIRUSA Uda hasieran, normaltasunera iritsi ginela uste genuenean, agintariek galarazi zuten erromeriak edota musika- eta dantza-erakustaldiak egitea espazio irekietan, baita bestelako herri-ekitaldiak ere. Nolanahi ere, Oiartzunen, Udalaren eta herriko eragile eta sortzaileen laguntzarekin, Kulturabirusa zikloa osatu zen eta udan zehar oiartzuarrok kultura ekitaldiez gozatzeko aukera izan genuen herritik atera gabe; eta, aldi berean, herriko kultura-eragileek eta sortzaileek gure lana erakusteko aukera izan genuen.
180 | KULTURA
Oidultz taldearen kasuan, auzoetako ez-jaietan dianak eskaini genituen, auzotarrek gure kaleetan zerbait berezia gertatzen ari zela nabari zezaten, inguruan urtero sasoi horretan gertatu ohi den modura. Betiere, agintariek ezarritako neurriak kontuan hartuta: jende multzo kopuruak, osasun neurriak… Herritarrek dianak eta kalejirak etxetik entzun beharrak sekulako tristura eragin zigun. Izan ere, “kale -musika” egiten dugu, eta horren ezaugarri nagusia herritarrez inguratuta ibiltzea da.
Gure ustez, grabazioek eta bideo-filmazioek erritu edo doinu bat dokumentatzen dute, baina ezin diote hari bizia eman; horretarako, nahitaezkoa da emakume eta gizonek doinuak dantzatzea eta abestea, herrietako jaietan eta kultura-ekintzetan. Testuinguru horiek dira tresna aproposenak herri-musika zabaltzeko modu bizi eta zuzenean, eta hori da gure helburua.
JAR DIEZAIOGUN MUSIKA GURE BIZITZARI Musika zazpi arte ederretako bat da, gure egunerokotasunean dago eta guregan sekulako eragina du. Balio terapeutikoa du. Konturatu gabe beregana jotzen dugu pozik gaudenean, goibel gaudenean, konpainia behar dugunean eta bakarrik egon nahi dugunean. Musika gure sentimenduen ispilu da, guztiok erabiltzen dugu musika terapia modura. Goizean ohetik altxa, buruan abesti bat sartu, eta konturatu gabe buruan darabilgula ematen dugu eguna. Musikak berehala pizten du gure animoa, gure gogoa, eta oso baliagarria da une alaietan, baita gogorretan ere. Bakoitzak gure musika dugu, eta komunikatzeko erabiltzen dugu. Azalera ateratzen dugun musikaren arabera, nolako animoa dugun adierazten dugu. Gure aldartean eragina du, pertsonak emozionalki laguntzeko ahalmena du eta ongizate-sentsazioa estimulatzen du. Asko dira
musikak sortzen dituen efektu onuragarriak: pertsonaren egoera afektiboaren eta jokabide desegokien aldeak hobetzen laguntzen du.
Gure ustez, musikaren erritmoek, melodiek eta harmoniak garrantzi handia dute gaitzak eragin digun kalte sozialei eta emozionalei aurre egiteko. Aipatu parametroen bidez, gure alderdi guztiak jorratu daitezke eta ongizate emozionala lortzeko bideak ireki, barruan ditugun trumoiak eta tximistak alboratu eta eguzkiari bidea emanez, hitzak heltzen ez diren tokira ailegatzen baitira. Musika denona da eta horregatik dago beti moduren bat gure barrura iristeko, komunikatzeko eta esperientziak trukatzeko. Oidultzekook, musikaren bidez, herritarren animoa eta aldartea hobera aldatzea eta lasaitzea nahi dugu, botika modura erabiliz. Herritarrei laguntzen badie, gure lana balekotzat hartuko dugu, eta ez denbora-pasa huts baten modura soilik. Aurrera egiteko musikaren beharra ikusten dugu, guretzat musikak pertsonak laguntzeko ahalmena baitauka. Laster, egoerak hobera egiten duenean, denok atakatik ateratzeko moduan izango gara, eta kalean eta festaguneetan ikusiko dugu elkar, kultura eta tradizioak elkarrekin plazaratzeko lanetan. n Oidultz
KULTURA | 181
Ibargain Musika Eskola
Zergatik musika? Zientzia delako, matematika delako, hizkuntza unibertsala delako, historia delako, gorputz-hezkuntza delako, ikuspegiak zabaltzen laguntzen duelako eta ikerketa eskatzen duelako, entzuten ikasten irakasten digulako... Musika gauza horiek guztiak da, baina, batez ere, artea da. Horregatik irakasten dugu Musika, ez bizitza osoan jotzea edo kantatzea espero dugulako (gustatuko litzaiguke), baizik eta gizakia izan zaitezen, edertasuna aitor dezazun. Mundu honetatik haratago infinitu batetik hurbilago egon zaitezen. Zeri eutsi izan dezazun, maitasun, erruki, adeitasun, ontasun gehiago izan dezazun, bi hitzetan: bizitza gehiago.
Iaz idatzi hau 2020/2021 ikasturtean gure entseguetara, kontzertuetara eta jardueretara... normaltasunera itzuliko ginela pentsatuz eta desiratuz amaitu genuen, baina denok dakigu ezinezkoa izan dela. Maskararekin hasi genuen ikasturte hau, eta maskararekin amaitu dugu. Bide batez, azken urteetako joerari jarraituz, ikasleek behera egiten jarraitu dute, eta egoerak areagotu
182 | KULTURA
egin du joera. Lehen aldia da Musika Hastapenetako Taldea osatzen ez duguna; beste era batera esanda, ikasturte honetan ez da 8 urte baino gutxiagoko haurrik apuntatu. Espero dezagun beste eremu batzuetan errepikatzen den bezala, “koiunturala izatea”.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aginduei jarraituz, gure instalazioen eta gure taldeen edukiera aztertu genuen. Talde-banaketaren bat egin genuen, adibidez, Musika-Hizkuntzan eta doikuntzaren bat, perkusioan adibidez, eta berehala konturatu ginen gure Instrumentu-Taldeen eta Koru-Taldeen eskolak ezin genituela gure ikasgeletan eman. Oiartzungo Udaleko Kultura Sailarekin harremanetan jarri ginen, gure egoera azaldu genuen eta egoera berezi baten aurrean laguntza berezia eskatu genuen. Laguntza hori Iturriozko dorretxeko beheko solairuaren lagapenean gauzatu zen lehen hiruhilekoan. Hara eraman genituen gure teklatuak, soinu-ekipoa, bateria, kableak, mikrofonoak eta atrilak, eta han eman genituen Instrumentu-taldeko eta koraleko eskolak Gabonetako oporretara arte.
Urtea bukatzear zenean, Udalak Iturriotzen ezin genuela jarraitu jakinarazi zigun eta beste leku bat bilatu genuen ikasturtea jarraitzeko. Hainbat aukera aztertu ondoren, gure trasteak, zalantza askorekin, Karrikara eraman genituen, Haur Eskola zaharrera.
Lerro hauek baliatu nahi ditugu gure ikasleen eta haien familien erabakitasuna, gogoa, ilusioa eta portaera eredugarria balioesteko. Mundu guztiak seriotasunez onartu ditu derrigorrezko arauak eta haien ondorioak. Azpimarratu nahi dugu Iturriotzera edo Karrikara joateko betebeharrari buruzko iruzkin negatiborik ez dela egon, nahiz eta badakigun ikasle batzuentzat eta haien familientzat nahasmendu bat dela: eskerrik asko.
Urteak daramatzagu komentatzen musika-hezkuntzaren prozesuaren azken helburua beste pertsona batzuekin partekatzea dela, entseguetan, kontzertuetan, taldeetan, konpartsetan, lehiaketetan, aurkezpenetan eta abarretan. Horregatik, hamarkadak daramatzagu ildo honetan egin ditugun gure jarduerak kontatzen. Aurten hori debekatuta egon da, edo guk bete ezin izan ditugun baldintzetan eman behar izan da. Aipatzekoa gure klarinete ikasleek parte hartu zutela martxoaren 13an Lezon “Lesoinun”, hango ikasleekin eta Hondarribiakoekin batera. Ikasturte honetan buelta asko eman ondoren, gure proposamenak bi izan dira:
Gaztetxoen Kontzertuak Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan LH1 eta LH2ko ikasleentzat. Lau saiotan banatu ziren ikasleak burbuilak mantentzeko asmoz. Gainera, oraingo honetan ez zuten gure ikasleek parte hartu, entseguak elkarrekin antolatzea debekatuta egon delako. Aurten irakasleok jardun dugu. Kontzertu horiek maiatzaren 27an eta 28an izan dira.
Grabazioak: ez genuen etsitzen gure ikasleak jendaurrean jotzeko aukerarik gabe gera zitezen, hain beharrezkoa baita ikaskuntza-prozesuan. Aukerak aztertu eta Oiartzungo Mecca Recording grabazio-estudioko Igor eta Mikel Ezeiza gure ikasle ohiekin harremanetan jarri ondoren, haien inplikazioa eta gogoa ikusi ondoren, grabazio-saio batzuk antolatu genituen. Saio horiek maiatzaren 25ean, 26an eta 27an egin ziren, derrigorrezko arau zorrotzak betez. Gure ikasleek oso modu positiboan hartu zuten proposamena, gogo handiz erantzunez. Tamalez, inguru itxi samar batean geratu zen, ez zen publikoa izan, zuzenean, baina, gaur egun, sareei esker, Ibargain Musika Eskolaren Facebookeko orrian goza dezake nahi duenak. A! Ikasturte bitxi honek eman digun beste poz bat ia ahaztu dugu: Dana Hua Elizetxea Castiñeira biolin ikasleak Euskal Herriko Ikasleen Orkestra Txikiko onarpen probak gainditu ditu eta proiektu aberasgarri honetan parte hartu du, Oiartzun izena altu utzita. Zorionak Hua! Gure nahietan iaz baino arrakasta handiagoa izan eta normaltasunera itzultzea espero dugu, gure eskolekin, entseguekin eta kontzertuekin; urte hauetan guztietan ezagutu eta egin dugun bezala.
n Ibargain musika eskola
KULTURA | 183
Lartaun abesbatza ere: KANTUZ BAI, IXILIK EZ! (2021eko apirilean Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak martxan jarritako ekimenaren leloa)
Abestea gustatzen zaigu, baina TALDEAN ABESTEA da benetan maite duguna… eta pandemia egoerak, eta horrek inguratzen duen guztiak maite dugun hori hilabete askoz geldiaraztera eraman gaitu. 2020ko martxoan konfinamendua indarrean sartu zenean, beste askok bezala Lartaun Abesbatzak ere bere planak geldiarazi egin behar izan zituen. Ordura arteko ideiak, abesti berriak, proiektuak geldirik, taldeak ahalegin berezia egin zuen etxetik lanean jarraitzeko. Lehen aste horietan bideo, audio eta bestelako baliabideekin bakoitzak bere ahotsa abestuz hain preziatua dugun gure instrumentua indarrean mantentzeko lana ahalik eta ondoena egin zuen, baina… bagenekien gurea ez dela bakarka abestea, gurea taldean abestea dela. Abesbatzan abestea soilik abestea baino askoz ere gehiago baita: entsegu aretora joatea, diziplina mantentzea, gainontzeko kideekin elkartzea,
184 | KULTURA
lagunak ikustea, zure ahotsa besteei gehitzea, moldatzea, banakakoan baino gehiago kolektiboan pentsatzea eta beste hainbat eta hainbat aspektu dira abesbatzak ematen dizkigunak. Horregatik, etxean elkartu ezinik pasa genituen hilabeteak gogorrak izan ziren, eta elkarrekin musika egiteko gogoak eta nahiak aurrera egiten lagundu ziguten.
Horrela, 2020ko ekainean kalera irteteko aukera izan genuen eta Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak OSALANekin batera egindako abesbatzen protokoloa eskutan, berriro elkarrekin abesteko aukera sortu zenean, hortxe izan ginen. Protokolo zorrotza, neurri zehatz eta beharrezkoz betea, hasiera batean talde txikian lan eginarazi ziguna eta aurrerago beharrezko distantziak errespetatu ahal izateko kanpoaldean elkarrarazi gintuena. Abesbatzako kideok ahalegin berezia egin genuen edozein egoeratara moldatzeko, elkarrekin berriz ere abesteko eta batez ere gure ahotsak publikoari iritsarazteko.
Uztailean izan genuen hilabete luzeen ondoren horretarako aukera, Arizmendi lorategian antolatu genuen kontzertuan. Abesbatzen protokoloko neurriak errespetatuz, ikusleentzat gustagarriak eta ezagunak izan zitezkeen abestiak abestea aukeratu genuen. Horien artean izan ziren Lau Teilatu edota Ken Zazpi taldearen Ilargia, Aitormena, Eperrak eta Arratsalde Honetan, besteak beste, Imanol Iribarren pianoan eta Erik Carrero baxu elektrikoan zirela. Ikusleak ere gurekin batera abestera animatu genituen horretarako banatu genituen abestien letrak eskuetan zituztela, eta giro paregabean aritu ginen musikaz gozatzen eta gozarazten. Abuztuan Xanisteban eguneko mezan ere abestu genuen, berriro ere neurri guztiak errespetatuz, momentuan zegoen protokoloa jarraituz eta musukoak erabiliz, eta horrek guztiak irailean ikasturte berriari ekin genionean indarrez eta gogoz ekitea ekarri zuen. Azaroan, ordea, abesbatzoi entseatzeko debekua etorri zitzaigun, eta geroztik egoera gogorra bizi dugu. Berriro ere gure
ahotsak elkartzeko ezintasunak guregan eragina izan du, eta gu bezala Euskal Herriko beste abesbatzak ere, egoera zailean daude. Debeku horren ostean egindako ikerketa baten emaitzen arabera, Euskal Herri osoan dauden koruen ehuneko kopuru handi bat desagertu egingo da eta hori onartezina da, abesbatzok egiten duguna soilik abestea baino askoz ere gehiago baita. Protokolo zorrotza eta neurri argiak ditugu eta jarduera segurua dela argi dugu eta, batez ere, osasun fisikoa garrantzitsua den heinean, osasun mentalari ere garrantzia eman behar zaiola uste dugu. 2021eko apirilean, idatzi hau egin den unean dagoen egoera hau argitaratzen denerako aldatua izateko esperantzaz diogu: abesbatzok abesteko beharra dugu, neurriak errespetatuz gure jarduera segurua dela adierazten dugu, eta gurea bezalako taldeak desagertzen uztea astakeria litzatekeela. Kantuz bai, ixilik ez! n LARTAUN ABESBATZA 2021
KULTURA | 185
INTXIXU AEK EUSKALTEGIA: musukoaren atzean, euskara ahoan Bizi dugun osasun-egoerak gauzak zaildu badizkigu ere, Intxixu AEK euskaltegian gure ohiko jardunarekin jarraitu dugu, hau da, euskara lau haizeetara zabaltzen. Aurrez aurreko eskolei eustea lortu dugu, betiere segurtasun-neurriak errespetatuz (musukoak erabiliz edo ikasleen arteko distantzia mantenduz, besteak beste) .
Edonola ere, zailtasunak zailtasun, ikasleen erantzuna paregabea izan da, eta horrek azken urteotako gorakada mantentzea ahalbidetu digu. Guztira 85 bat ikasle izan ditugu 8 talde arrunt eta autoikaskuntzan banatuta; maila baxuetatik hasi eta C1erainokoak, hain zuzen ere. Oiartzungo Udalak eskainitako beka-sistemak zerikusi handia izan du matrikulazio-datu horietan, B2 maila arte %100ean diruz laguntzen baitu. Halaber, Haurtzaro eta Elizaldeko haur etorri berriei ere euskara ikastaroak eskaini dizkiegu, baita Oiartzoko ikasle eta Haurtzaroko irakasleei ere.
Jakina denez, euskaltegia ez da mugatzen euskara klaseetara soilik. Eskolaz kanpoko hainbat jarduera eskaintzen ditugu, baina aurten, tamalez, ezin izan ditugu aurrera eraman. Hori dela eta, ohiko tailerrak, mintza-saioak, pintxo -pote edo afariak datorren ikasturterako utzi behar izango ditugu. Gainera, 2021.urte honetan 22.Korrika antolatzekoak ginen martxoaren 18tik 28ra, baina urtebete atzeratu da. Nolanahi ere, data horietan, Bultza euskaltegiak, Bultza euskara kanpaina abiatu genuen; argazkian ikus daitekeenez, Oreretan egin genuen eskualdeko ekitaldia.
186 | KULTURA
Aipatuko muga horiek hizpide hartuta, gure 2 ikasle beteranorekin hitz egin nahi izan dugu, ezohiko ikasturte hau nola bizi izan duten jakin nahian.
Zaida San Nicolas granadarrak 3 urte daramatza gurean. Hauxe esan digu:
“Pandemia eta gero, euskaltegiko errutina aldatu egin da. Aldaketak, segurtasun neurriez gain, batez ere hauek izan dira: ezin ditzakegu egin klaseen arteko ekintzak. Ekintza horiek oso erabilgarriak ziren gure ikaskideek kurtso garaian ikasteko. Ezta ostegunetan egiten genuen pintxopotea ere, euskara praktikatzeko klasez kanpo. Bestalde, aurten ez daude euskaltegitik kanpo egiten genituen ekintzak (pintxo lehiaketa, San Tomas eguna, kurtso bukaerako afaria...) sozializatzeko modu desberdina ondo pasatzen dugun bitartean. Espero dut laster normalitate (zaharra) etortzea, lehengo ohituretara itzultzeko!” Eliseo Urdanpilleta oiartzuarrarentzat, aldiz, hauek izan dira aldaketa nagusiak:
“Pandemia hau gure bizitzetara abisatu gabe iritsi zen eta, jakina, euskaltegira ere bai. Bat-ba-
tean, klaseak bertan behera geratu ziren. Gazteen gisara, teknologia berrietara moldatu behar izan genuen.
Hasieran, askok ez zekiten non zeuden, euskara klase batean edo Interneteko ikastaro batean: bideodeia, Drive, Word eta Google txostena deskargatu, bidali eta abar. Dena zalantzak ziren, baina, azkenean, kurtsoa bukatzea lortu genuen. Ikasturte hau hasi baino lehen, klaseak nola izango ziren galdetu genuen. Zorionez, niretzat behintzat, presentzialak izango zirela erabaki zuten.
Batzuek ez daukate arazorik beren etxean ordenagailuaren aurrean jarri eta ariketak egiteko, horrela ohituta daudelako. Nik, aldiz, egunero euskaltegira joatea nahiago dut. Nire ustez, horrela gehiago ikasten da. Azken finean, hizkuntza bat praktikan jartzeko pertsonen arteko harremanak beharrezkoak dira.
Gainera, ziur nago, laster, aurreko ikasturteetan bezala, euskaltegiko ekintzak iritsiko direla: afariak, barnetegiak, talo ikastaroa, San Tomas azoka, edozein motatako ekitaldiak... Leku egokienak klasean ikasi duguna praktikan jartzeko. Horregatik, poza ematen dit lehengo garaia iritsiko dela pentsatzeak.”
Amaitzeko, datorren ikasturtera begira jarri nahi genuke. Arestian aipatu bezala, osasun-egoera lagun, martxoaren 31tik apirilaren 10era 22.KORRIKA ospatuko dugu. Ea beti bezala denok errepideetara ateratzen garen eta herriari kolorea ematen diogun! Bertan ikusiko dugu elkar. HERRI HAU SORTZEN JARRAI DEZAGUN EUSKARATIK TA EUSKARAZ.
n inTxixU AeK eUsKALTegiA
KULTURA | 187
Auntxa Trikitixa Eskola Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoeneko hogeita hamar urte dira ELIZALDE HERRI ESKOLAn trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela eta aukera honetaz baliatuz gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guztiari: irakasle, ikasle, guraso eta abarri… Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako.
Aurtengo kurtsoan Covid-19aren pandemia dela-eta izaten ditugun emanaldiak bertan behera gelditu direnez, ez dugu hauetan parte hartzerik izan, esate baterako, San Nikolas Txikin egiten duguna, San Tomas egunekoa, Gabonetakoa, Santa Agedakoa, Kuestaziyuan egiten deguna eta abar.
Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu: 1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.
2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitia irakasteko erabilitako aurrena da, garai baten trikitia jotzen horrela irakasten baitzuten.
3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat, hamalaugarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da, ikasle multzo polit bat ikasten ari da era horretara eta, emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, eta abar.
188 | KULTURA
2020ko Xanisteban egunean, Gurutze auzoan.
2019ko Euskal-jira, Irunen.
Ea pandemia garai hau lehenbailehen igarotzen den eta normaltasunanera bueltatzen garen, emanaldietan parte hartzeko gogotsu gaude-eta, bai jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatan. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta.
Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, astearteetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat Oiartzuar guztioi Auntxa Trikitixa Eskolaren izenean.
n Iñaki Aranaga
Kirola
Oiartzun Kirol Elkartea 2020-2021 Oraingo honetan, Oiartzun K.E.-ari buruzko informazioa ematerakoan, Koranibusarengatik 2020ko martxoan lehiaketa gelditu zela kontuan izan behar dugu eta, beraz, murgilduta gauden denboraldia ez-normaltzat jo daiteke; Emakumezkoen Liga Nazionala eta Emakumezkoen Euskal Liga azaroan hasi ziren, baina gainerako taldeek 2020. urtearen amaieran ekin zioten lanari. Hala ere, berehala gelditu behar izan zuten eta otsailean lehiaketa sistema bereziarekin eta atsedenik gabe hasi ziren berriz. Infantilen eta Alebinen kategoriak ezin izan dira lehiatu, txapelketa horiek Aldundiaren esku daudelako. Beraz, momentuan dagoenaren berri emango dugu eta, bide batez, gogora ekarri nahiko genuke ere Klubak errekorrak gainditzen jarraitzen duela; izan ere, denboraldi honetan, 22 talde ditugu, 434 jokalarik eta staff teknikoetan dauden ia 100 teknikarik osatuta. Era berean, gai ekonomikoaren zama sentitzen ari garela aipatu behar dugu, ez baitugu sarrerako, tabernako, bazkideetako eta abarretako diru-sarrerarik. Eta beste behin azpimarratu nahi dugu Oiartzungo Udala animatzen dugula behingoz egin ditzan Ugaldetxoko udal kirol-instalazioak aldatzeko proiektuaren izapideak. Hori alde batera utzita, jarraian taldeen berri emango dugu argi utziz larrialdi-egoeraren hasierako astera artekoa dela.
GIZONEZKOEN OHOREZKO ERREGIONALA Klubeko lehen taldea gaztea da eta %90a Oiartzungo jokalariz osatua dago. Behin lehen fasea amaituta, Kopa jokatzekotan da. Zuzendaritza teknikoan aldaketa izan zen eta Edorta Fernandezek hartu zuen bere gain, Iñaki Olaziregik, Julen Emezabalek eta Xabier Estebanezek lagunduta. GIZONEZKOEN GORENGOEN MAILA Behin kategorian egokituta eta lehen fasearen ondoren, Kopa jokatzeko prest dago taldea. Imanol Sein da entrenatzailea, Julen Mitxelenaren eta Iosu Mitxelenaren laguntzarekin. GIZONEZKOEN GAZTEEN EUSKAL LIGA Laugarren postuan geratu ostean, Nazionalera igotzetik oso gertu, denboraldi ona egiten ari da eta postu gorenetan dago. Iker Marquet dabil entrenatzaile lanetan, Urtzi Santamarina eta Antxon Marqueten laguntzarekin, eta Jose Bravo da taldeko ordezkaria.
190 | Kirola
JUBENILEN LEHEN MAILA Kopa maila onean jokatzen ari dira eta, momentu honetan, ahalik eta urrutiena iristeko itxaropenarekin dabiltza, multzoko lehen postua lortzeko borrokan. Entrenatzailea Jon Galdona da eta ordezkaria Aitor Ibarguen.
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA NAZIONALA Txapelketan hasi ziren lehenak izan arren, multzoka aritu dira eta lehen fasearen ondoren bukaeran estutasunik ez izateko lehian dabiltza, maila honetan jaisteko arriskua baitago. Gainera, taldeko hiru aurrelarien lesio larriak pairatzen ari da taldea. Zuzendaritza teknikoan Igor San Miguelek jarraitzen du entrenatzaile lanetan, Ainhoa Iñarra, Iker Calvo eta Beñat Eguiazuren laguntzarekin, eta Mikel Irigoienek eta Mikel Toledok dihardute ordezkari lanetan. GIZONEZKOEN KADETEEN OHOREZKO MAILA Pandemiarengatik transizio-denboraldia da aurtengoa eta datorren denboraldiari begira ari dira
lanean, dena ongi badoa behintzat. Taldea Carlos Rubiok zuzentzen du, Zuhaitz Oiartzunek eta Imanol Lizasok lagunduta.
GIZONEZKOEN KADETEEN LEHENENGO MAILA “A” Gazteen etorkizunerako zubi lanetan jarraitzeko denboraldi berria entrenatzaileentzat. Ohorezko postuetan dabiltza eta zerbait aipagarria lortzeko itxaropenarekin. Kevin Tiati da entrenatzailea, Jon Gaztelumendik lagunduta. GIZONEZKOEN KADETEEN LEHENENGO MAILA “B” Talde hau berria da eta, “A” taldea bezala, etorkizunari begira lan egitea da bere helburua. Gexan Esteban da entrenatzailea, Imanol Perez de San Roman lagun duela.
GIZONEZKOEN OHOREZKO ERREGIONALA
GIZONEZKOEN INFANTILEN OHOREZKO MAILA Soilik entrenatzen ari dira, ezin dute lehiaketetan parte hartu. Dani Beamount da entrenatzailea, Ibai Kortabitartek lagunduta.
GIZONEZKOEN INFANTILEN LEHEN MAILA Hauek ere soilik entrenatzen ari dira, ezin dira lehiatu. Joel Saenz da entrenatzailea, Alvaro Dos Santosen laguntzarekin. GIZONEZKOEN INFANTIL TXIKI Hauek ere entrenatzen bakarrik ari dira, ezin dute lehiaketetan parte hartu. Jon Garmendia da entrenatzailea, Asier Alkortaren laguntzarekin.
GIZONEZKOEN GAZTEEN EUSKAL LIGA
EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA Emakumezkoen lehen maila nazionalekoak bezala, maila honetan jaitsiera dago eta arrisku postu horiek saihesteko borrokan ari da taldea. Endika Loiola da entrenatzailea, Luis Dominguez eta Eukeni Ciaren laguntzarekin. EMAKUMEZKOEN GORENGOEN MAILA Denboraldi polita egiten ari da ligan, sailkapenean inolako estutasunik gabe jokatzen. Endika Loiola da entrenatzailea, Aitor Otxotorena eta Olatz Hoyosen laguntzarekin.
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA NAZIONALA-1
EMAKUMEZKOEN KADETEEN 1. MAILA “B” Klubeko bigarren talde berria dugu hau eta helburu nagusia da Futbol-8tik Futbol-11ra igaro-
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA NAZIONALA-2
EMAKUMEZKOEN KADETEEN 1. MAILA “A” Taldea liga jokatzen ari da eta lehen postuetan dago. Entrenatzaileak Amaia Agirre eta Iñigo Olaizola dira, Peio Toledo eta Romeo Atchoriren laguntzarekin.
Kirola | 191
tzea eta trebatzea. Maria Granadok zuzentzen du, Ane Oiartzabal eta Naroa Susperregiren laguntzarekin. EMAKUMEZKOEN OHOREZKO INFANTILAK (8) Soilik entrenatzen ari dira, ezin dute lehiaketetan parte hartu. Alex Gonzalez da entrenatzailea, Joane Sarriesen laguntzarekin. EMAKUMEZKOEN INFANTILAK (8) Hauek ere lehiaketarik ez dute eta soilik entrenatzen ari dira. Entrenatzailea Sara Alberdi da, June urrak lagunduta.
GIZONEZKOEN ALEBINAK Lehiaketarik ezean, entrenatzen ari dira. Mikel Sarries da entrenatzailea, Koldo Mitxelenaren laguntzarekin. GIZONEZKOEN ALEBINEN ESKOLA Hauek ere entrenatzen ari dira, ezin dira lehiatu. Oier Etxabe da entrenatzailea, Eneko San Joseren laguntzarekin.
EMAKUMEZKOEN ALEBINEN ESKOLA Hauek ere ezin dute lehiaketetan parte hartu, beraz entrenatzen bakarrik ari dira. Entrenatzailea Alazne Bengoetxea da, Evelyn Santosen laguntzarekin. ARETO FUTBOLA Pandemiako denboraldi honetan, Gipuzkoako liga bateratua osatu dute eta klubeko bi taldeak multzo berean ari dira jokatzen. Biak daude sailkapenaren goiko postuetan. Intza Lekuonak eta Oskitz Saizarrek zuzentzen dute taldea.
192 | Kirola
ARETO FUTBOLA OKE MIREN TABERNA Areto Futbolean esandakoak OKE Miren Tabernarentzat ere balio du, talde berean baitaude. Ordezkaria Arantxa Ibarra da.
MINDARA-OIARTZUN K E Pandemia izan arren, Mindara eta Oiartzun K.E. taldeen arteko lankidetzak jarraitzen du. Pandemiarengatik berezia izaten ari den urte honetan, Aldundiak oniritzia eman ondoren hasi ziren entrenamenduekin. Modu honetara, desgaitasun fisiko zein intelektuala duten jokalariei lekua egiteko proiektu honekin jarraitu ahal izan dugu. Denboraldi honetan ostegunero 17:00etatik 18:00etara Oarsoaldeko futbol egokituko eskola berriaren barruan mantentzen dira. Endika Loiolak, Haizea Izargaraik eta Izar Susperregik osatzen dute lantaldea. Parte-hartzaileen profilen arabera, laguntza behar duten kirolari guztientzat laguntza-langileak daude. Eta amaitzeko,egoera hau laster buka dadin desiratuz, bizitzaren arlo guztietan zuhurtzia gomendatzea besterik ez zaigu geratzen, gaia luzatu egingo baita bestela. Eta aurtengo Xanistebanei dagokienez, ospakizunak neurrira izan daitezela eskatzen dizuegu. Bukatzeko, oroitzapen berezi bat izan nahiko genuke hainbat arrazoirengatik gurekin egon ezin direnentzat. OIARTZUN GOGOR ERANTZUN
n Oiartzun Kirol Elkartea
Kirola | 193
Oiarpe Kirol Elkartea 2020-21 denboraldia berezia izan da pilota munduarentzat ere. Covid 19-ari aurre egiteko erabili diren neurriek zuzen-zuzenean eragin diete esku pilotan jokatzen diren ohiko txapelketei eta entrenamenduei. Etengabeko aldaketak izan ditugu, bai entrenamenduetan eta baita txapelketetan ere. Entrenamenduen ordutegien aldaketak, talde txikietan entrenatu beharra… Txapelketa batzuk bertan behera geratzea; hasi, gelditu eta ondoren jarraitzea… Urte aldrebesa benetan. Zailtasunak zailtasun, ahal izan denean, Oiarpeko pilotariak jo eta su aritu dira Madalensoroko hormak astintzen. Haur mailan 12 pilotari izan dira Ander Imaz entrenatzailearen esanetara. Pilotari horietako batzuek lehen urtea izan dute elkartean eta hurrengo urtean ere bertan jarraitzeko asmoa adierazi dute. Gaztetxo mailan 12, gazte mailan 7 eta nagusien mailan 11 pilotari aritu dira. Ioritz Manterola hondarribiarrak ekin zion denboraldiari maila horietako entrenatzaile moduan, baina egungo egoera dela-eta kargua uztea erabaki zuen deboraldia hasi eta gutxira. Ioritzen lekukoa Asier Retegik hartu zuen, hainbat urtez kimu mailako pilotariekin jardun ondoren. Pilotarien alor fisikoa lantzen urte askoan ibili den Ibai Uriarte prestatzaile fisikoak elkartea utzi behar izan zuen denboraldi hasieran. Lan ederra egin du Ibaik urte hauetan eta pilotarientzat kolpe gogorra izan zen Ibaik ezin jarraitu izatea. Ibairen lekukoa Arturo Rodriguez errenteriarrak hartu du. Ibaik utzitako hutsunea bikain betetzen ari da Arturo eta pilotariek ezagun dute. Aurtengoan ez da ia txapelketa pribaturik jokatu eta Gipuzkoa mailako txapelketetan parte hartzea izan da pilotariek izan duten aukera bakarra. Txapelketa horietako batzuk ere bertan behera geratu dira, 2020ko Herriarteko txapelketa, adibidez. Aurten jokatu diren txapelketak, hasi eta buka, Gipuzkoako eskuz binakako txapelketa eta 4 t’erdiko txapelketa izan dira.
194 | Kirola
Unax Landa eta Oier Zabaleta, txapela eta garaikurrekin.
Garaipenen artean, nabarmentzekoa da gaztetxoen 1. mailan Oier Zabaletak eta Unax Landak lorturikoa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu zuten finala, bertako bikote Odriozola eta Egigurenen aurka. 22-9 nagusitu ziren oiartzuarrak, etxeko taldea menpean hartuta. 4 t’erdiko txapelketan ere lorpen ugari lortu dituzte gure pilotariek. Gazteen 2. mailan, Erlaitz Iriartek finalera iristea lortu zuen eta Lazkaoko Ibarluzearen aurka neurtu zituen indarrak. Ez zuen txapela eskuratzerik lortu, baina lan txukuna egin zuen, 22-18 amaitu baitzen partida. Nagusien 2. mailan izan zen lorpenik handiena. Elkarteko Mikel Aranburu eta Egoitz Etxabe finalera iritsi ziren, Alde Zaharreko De la Torre eta Lazkaoko Erle pilotariak menpean hartuz, hurrenez hurren. Final hori atzeratu beharrean suertatu zen, Etxabe konfinatu egin baitzuten. Emaitza, beraz, datorren urtean jakingo duzue! Udaberri txapelketa, Euskal Liga eta Herriarteko txapelketa ere jokatuko direla badakigu, baina egoera honekin batek daki... Ea egoera hau onera etorri eta normaltasunez goza dezakegun kirol eder honetaz! Zaindu zaitezte!
n Oiarpe
Irakaskuntza
Pandemia: ikasle, langile, guraso… KOMUNITATE OSOARENTZAT erronka eta elkarlana 2020ko martxoan, egun batetik bestera, gure bizi-ohiturak hankaz gora jarri zituen pandemia ate-joka azaldu zitzaigun. Ohikoa izaten da ikasturte batetik bestera aldaketa eta egokitzapenak egitea, baina horrelakorik ikasturte barnean ez zitzaigun inoiz suertatu. Eguneroko dinamika baldintza berrietara egokitzea tokatu zitzaigun guztiei: ikasleei, langileei, familiei... Eta, gogorra izan zen arren, elkarren babesean 19-20 ikasturteari amaiera eman genion. Erronka, ordea, hurrengo ikasturtearen hasieran etorri zen: dagoeneko ezusterik ez, pandemia betean eta hainbat segurtasun protokolo eta prozedura jakinak baziren ere, ikastolako egunerokotasunari eragingo zioten erabaki asko airean zeuden, eta abuztu amaiera arte ezin izan genituen lotu.
2020ko martxotik ekaina bitarte bizi izandakoaren ondoren, hausnarketa tarte bat hartu eta hobetzeko ikusten genituen hainbat atal martxan jarri genituen. Lehentasuna, ikasleak ikastolan presentzialki edukitzea zela argi geneukan eta horretarako guztion osasuna babesteko neurriak eta prozedurak zehaztu eta jarraitu behar genituen. Baldintzak aldatuta, baina gure proiektu pedagogikoari indar guztiekin eta ahalik eta tinkoena eusten eta garatzen jarraitzeko asmo betea.
Lehenengo erabakia mailakako bizikidetza burbuilak ezartzea izan zen. Ezarritako segurtasun distantziekin espazio arazoak izan genituen, batzuetan fisikoki gelan ikasle guztiak kokatzeko eta beste batzuetan pedagogikoki ezinbestekoak ikusten genituen lanketak bideratzeko (zirkulazio autonomoa, taldeko lanak…). Mailako
196 | irakaskuntza
bizikidetza burbuilen baitan, beraz, ikasleen sarrera-irteerak, jantokiko antolaketa edo goizeko zaintzak baldintza berrietara egoki moldatzeari ekin genion. Planteamendu berriekin, esate baterako, HHko hiru mailek eta LH1. eta LH2. mailako ikasleek beraien gela eremuan bazkaltzen dute eta, honela beste maila guztiak jantokiko eraikinean moldatzeko aukera sortu eta zerbitzua ikasle guztiei eskaintzea bermatu dugu. Landu behar izan dugun beste alderdi garrantzitsua garbitasunarena izan da. Ikastolako sarrera-irteera eta gela guztietan gel hidroalkoholikoa eskura jarri dugu, garbitasuna eta desinfekzioa erraztu eta materiala partekatu ahal izateko. Bestalde, jolasgaraien ondoren komunak garbitzeko txanda berri bat ezarriz eta psikomotrizitate eta gimnasioko eguneroko desinfekzioa bideratuz, garbitasun zerbitzua errefortzatu egin dugu. Ikuspegi orokorra azaltzen bukatzeko, esan betiere funtsezko helburu ikasleak ikastolan presentzial jardun ahal izatea izanik, eta guztion arteko elkarlana errealitate bihurtze aldera, familientzat nola jokatu dekalogoa argitaratu genuela.
Bestalde, metodologia mailan 2020-21 ikasturterako jarri genuen helburu nagusienetako bat ikasleak konfinamendu gogorretik zetozela oso kontuan hartzea izan da. Horregatik, jaso egin behar genituela, eta emozionalki metatutako beharrei hitza jarriz, osatze lana egitea izan da. Helburu hori kontuan izanda planifikatu ditugu tutoretzako saioak. Horrekin batera, eta nolako ikasturtearen aurrean geunden kontuan hartuta, ikasleak nola entzun, atenditu eta egoera zehatzen aurrean nola jokatu jakiteko, Nerea Mendizabal psikopedagogoak irakasleei eta gurasoei zuzendutako prestakuntza irailean zehar egin genuen.
Pandemia garaian presentzialki lana egin ahal izateko eta osasun babes-ohituren berme, ezinbestean ikastolako eraikuntzatik at ere jardun beharra zegoela azkar jabetu ginen. Horregatik kanpora irtetea gehiagotan egin beharreko ekintza bilakatu zitzaigun. Ikasturte hasieran kanpo espazioetara ateratzeko 3 eremu nagusi egituratu genituen: 1. eremua (ikastolaren kanpoko aldean), 2. eremua (ikastolaren hurbileko eremuak) eta 3. eremua (auzoetara joatea). Guztiak beharrezkoak izan dira ikasturtea ganoraz aurrera ateratzeko. Honekin batera jolasgaraiak birpentsatu eta berrantolatu behar izan genituen: orain arteko espazioen erabileren eta denboren banaketa ez-aski geratu zitzaigun. Antolaketa erabat berria ezinbestekoa izan zen eta, hasteko, jolaslekuen banaketa gehiago eta zaintza arduradun gehiago martxan jartzea ekarri zigun.
Inguruen, helburuen, baliabideen, baldintzen… ezinbesteak doitzeak nolako eragina ekar zezakeen ez zen aurretik jakin genezakeen zerbait. Horregatik, gerora ezin dugu aitortu gabe utzi oro har ikasleek izan duten jarrera egokia: argi geratu da pandemiari aurre egitea guztion eginkizuna dela eta, ikasleek egituratu eta portaera bilakatu duten jarrera arduratsua ozen errekonozitu behar diegu. Orain, atzera begiratu eta, antolaketa berriak abantailak ere sortu dizkigula esan genezake: jolasteko eta harremanak izateko aukera berriak agertu dira eta egoteko, elkar komunikatzeko… era berriak sortu ditugu. Zailtasun guztietan ere eta pixkanaka agertzen baita aurrera jarraitzeko argi berririk.
“Eta, Curriculum mailan?”, galdetuko duzue. Funtsezkoena, “esentzialena” denari leku sendoagoa, irmoagoa bilatuz eta emanez, baldintza berriek planteamendu eta dinamika oinarrizkoagoak birpentsatzera, gauzatzera eta bermatzera eraman gaituzte. Batzuk etxetik ezinbestean (konfinatuak, gaixo…), besteak burbuila bakarrean... Hain egoera desberdinei erantzuterakoan baliabide digitalen erabilera efizienteena bilatu, antolatu eta kudeatu beharrean ere izan garela esan beharra daukagu.
Esparru askotan dimentsio berri baten aurrean jarri gaituzte eginbeharrek eta baldintza zailek. Epidemiologikoki baldintza hobeak etortzen direnean ere erdietsi eta garatu ditugun jakiteak, egiteak eta izateak ikasle, irakasle, langile eta guraso bakoitzaren eta guztien garapenean eta hazkuntzan eragin dutela eta iraungo dutela ziur gaude. Txarrenetik ere ikasi dugulako, txarrenari ere Hezkuntza Komunitate gisa erantzun kolektiboa ematen eta aurre egiten are gehiago trebatu garelako.
andemia egoerara egokitzeko Haurtzaro P Ikastola Hezkuntza Komunitate osoak egindako ahalegin itzela eskertu nahi dugu. Denon eta bakoitzaren ekarpena funtsezkoa eta ikusgarria izan da, eta gure Elkarlan-Komunitate izaera are gehiago indartu eta sendotu egin du. Benetan, eskerrik asko denoi!
n ZUZENDARITZA TALDEA Haurtzaro ikastola
irakaskuntza | 197
BIHAR, euskal hezkuntza sistema gaurtik eraikitzen Biharko euskal hezkuntza sistema gaurtik eraikitzen hasteko ekarpena egin dugu 111 ikastolak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege bati begirako proposamena zabaldu eta lantzen ari gara. Ausardia eskatu diegu Eusko Jaurlaritzari, alderdiei eta hezkuntza eragileei, nahi eta behar dugun hezkuntza ereduaren inguruan adostasun sozial berri bat eraikitzeko. Hezkuntza Legeari buruzko eztabaida sakona eta mamitsua nahi dugu ikastolok, eta batez ere, eztabaidarako giro on bat, lege horretarako gakoa izango baita eragile guztiok dugun onena ematea eta elkarrekin ematea.
Gugan 60.000 ikasleren gurasoek eta milaka irakasle eta langilek ezarritako konfiantza osoa itzuli nahi diogu gizarteari. Gure jakintza, gure antolakuntza gaitasuna, gure berrikuntza pedagogikoa, gure herri ekimen zabalak... jartzen ditugu herri honen hezkuntza sistemaren zerbitzura. Gure erantzukizuna ere badela ulertzen dugu, eta gure erantzukizuna betetzeko prest gaude.
Has gaitezen. Gaurtik da bihar.
198 | irakaskuntza
Datozen hilabeteotan ikastolaz ikastola, herriz herri, Euskal Hezkuntza Sistema eraikitzeko proposamenak lantzen ibiliko gara. n Haurtzaro ikastola
Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA 11 oinarri ezarri ditugu, hiru bloketan; oinarrizko printzipioak, hezkuntzak landu beharreko balioak eta hezkuntzaren antolaketa. Euskal Hezkuntza Sistemak izan behar du: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK 1. Unibertsala. Euskal herritar orori hezkuntza eskubidea bermatuko diona. Bazterketarik gabea arrazoi ekonomiko, politiko edo sozialengatik, nahiz jatorriari edo sexuari lotutako edozein ezaugarrirengatik.
6. Laikotasunean heziko duena. Sinesmen askatasuna bermatzeko, erlijioak, fede gisa, curriculumetik kanpora utziko dituena, ez bada jakintzaren begirada zientifiko hutsez ekiteko.
7. Ikasleak bere egiten dituen ezaugarrietatik pentsatua. Ikasleak, euren ikas ibilbidea amaitutakoan, ezaugarri hauek izatera bideratuko dituena: Euskaldun konprometitu eta eleanitzak; beren buruekiko konfiantzadunak; lankidetzan ikaskideak; erabaki hartzaile kritikoak; ekintzaile gogoetatsuak; jokabide etikodunak; sortzaileak; ikusmira zientifikodunak; orekaren zaintzaileak.
2. Euskara eta euskal kultura ardatz dituena. Benetako murgiltze eredua gauzatuko duena, oraingo Hizkuntza-ereduek ezartzen dituzten desberdintasunak gaindituta. Ikasle guztiei bermatuko diena euskaraz osotasunean bizi ahal izateko maila, duten abiapuntua dutela, eta bizi diren errealitate soziolinguistikoan bizi direla.
8. Inklusiboa. Euskal Herrira etortzen direnen jatorrizko izaera errespetatuta, euskal herritar izateko baliabideak eskainiko dizkiena, eta, aldi berean, euren ekarpenak aberastasun gisa ulertuko dituena. Jatorri askotariko ikasleak modu orekatuan eskolaratuko dituena, euren beharrak erdigunean jarrita.
4. Euskal Herria bere osotasunean landuko duena. Dagokion lurralde bakoitzeko errealitateak kontuan izanik, osotasun batetik abiatuko dena, errealitate guztien aniztasunari zentzu komuna emango diona. Euskal Herriaren lurralde osoak eragingo diona, eta Euskal Herriko hezkuntza-sistemetako ikastetxeen arteko lankidetza-hitzarmenak bultzatuko dituena.
10. Ikastetxeei autonomia aitortuko diena. Tokian tokiko hezkuntza komunitate bakoitzak bere proiektua eraginkortasunez garatu ahal izateko, ikastetxe bakoitzari lanean ari den errealitatean eragiteko baliabide materialak ziurtatuko dizkiona, eta gardentasunez eta autonomiaz giza baliabideak zein materialak kudeatzeko eskumena aitortuko diona.
3. Euskal Curriculumetik eraikia. Oso-osorik, bertatik bertara eraikitako curriculumean oinarrituko dena. Konpetentzien garapenerako ikasgai zerrenda, metodologia eta kosmobisio propioarekin. Ebaluazio sistema hezitzailea eta hobekuntzara bideratua.
HEZKUNTZAREN ANTOLAKETAZ 9. Gobernantza demokratikotik antolatua. Hezkuntza komunitateko kide diren guztien erantzukizun partekatutik bideratua. Ikasle, guraso nahiz langileen hezkuntza prozesuari dagozkion erabaki komunetan eta erantzukizunen banaketan oinarritua.
HEZKUNTZAK LANDU BEHARREKO BALOREAK 5. Hezkidetzan oinarritua. Pertsonen arteko berdintasuna bermatu eta sustatuko duena. Ikasleei tresnak eskainiko dizkiena beren bizitza proiektua aukeratzeko askatasunetik eta aukera aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, besteak beste kultura, erlijio, gizarte klase, egoera funtzional eta sexu orientazio bakoitzaren esparruetan.
11. Publiko-herritar eredutik sortua. Euskal gizartearen izaera parte-hartzaile eta kolektiboan oinarritua, publikotasun eredu berria eraikiko duena, titulartasunari baino, publiko-herritar harremanari kasu egingo diona. Irabazi asmorik gabeko herri proiektuak, gizarte ekonomian kokatuak, hezkuntzaren arloan ongizate-estatuaren oinarrizko helburuekin bat egiten dutenak, sistema publikoaren partetzat hartuko dituena. irakaskuntza | 199
ARENE ALTONAGARI ELkarrIzkEta Arene Altonaga Elizalde Herri Eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea da 2020-2021 ikasturtean. Sondikarra izatez, baina Donostian bizi da egun. Gorputz hezkuntzako irakaslea izateaz gain, futbolari profesionala da. 2015-2016 eta 2016-2017 denboralietan Oiartzunen aritu zen, eta gaur egun Eibarko Lehen Mailako nesken taldeko futbol jokalaria da. Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, eskolan egin ziren jardueren artean, Arene mailaz maila ibili zen ikasleek egiten zizkioten galdera guztiei erantzuten. Bai Arene, bai eta ikasleak ere, oso gustura aritu ziren berriketan. Ziur gaude gure ikasleentzat emakume kirolari profesional bat eskolan edukitzea eta gertutik ezagutzeko aukera izatea aberasgarria eta hezitzailea izango dela. Hona hemen Hezkidetza Taldeak Areneri egin dion elkarrizketa:
Zerk sortu zizun interesa futbolean? Egia esan, ez dakit. Betidanik gustatu izan zait. Gogoratzen dudanetik, pilota baten atzetik ibiltzen nintzen. Ahizpak ere jokatzen zuen lagunekin eskolako taldean eta aita eta biok elkarrekin joaten ginen haren partidak ikustera. Gainera, aita futbolzalea da eta beti eramaten ninduen partidak ikustera. Egia da txikitan beste ekintza batzuk ere egiten nituela (tenisa eta pintura), baina futbola zen benetan gehien gustatzen zitzaidana. Arrazoi horregatik eta denbora falta zela eta, 11 urterekin tenisa eta pintura utzi nituen. Noiz hasi zinen futbolean jokatzen? Oso txikia nintzela, etxe azpiko plazan ibiltzen nintzen jolasten futbolean. Adina ez dut gogoratzen baina amak esaten didan bezala, oinez ikasi
200 | Irakaskuntza
nuenetik. Baina futbol talde batean, 8 urte nituela hasi nintzen. Ikastolako taldean jokatzen nuen klaseko kideekin.
Zein izan da futbolean egin duzun orain arteko zure ibilbidea? Hasierak, esan bezala, Lauro Ikastolan egin nituen (8-13). Gero, 14 urterekin, futbol 7-tik futbol 11ra pausoa emateko, Pauldarrak CF taldera joan behar izan nuen. Adin horretatik aurrera, talde mistoetan ezin zen jokatu eta Laurok ez zeukan nesken talderik futbol 11n jokatzeko. Hortik urte betera, 15 urterekin Athletic-ek fitxatu ninduen. Bigarren taldean 5 urtez egon nintzen eta bitartean, urte horietan noizbehinka lehenengo taldearekin igotzen nintzen. 20 urterekin, lehenengo taldeko fitxa egin zidaten. Hortik, Oiartzunera
etorri nintzen. Bi denboraldi egon nintzen bertan eta Bigarren Mailara jaitsi ginenean Zaragozara joatea erabaki nuen Lehenengo Mailan jokatzen jarraitu ahal izateko. Urte bakarra egon nintzen eta Eibarrek fitxatu ninduen. Aurten, hirugarren denboraldia da Eibarren nagoela. Noiz eta nola izan zen zure hasiera profesionala? Gauza polit asko bizi izan nituen. 15 urterekin Athletic bezalako club batean egotea nire txikitako ametsa zen. Urte hori oso berezia izan zen. Bigarren taldean nengoen, eta 16 urte egin nituen astearte baten. Hurrengo egunen Iñigo Juaristik, lehenengo taldeko entrenatzaileak, deitu ninduen beraiekin entrenatzera joateko. Asteburu horretan minutu batzuk jokatzeko aukera izan nuen. Gainera, Euskal Herriko 18 urtez azpiko selekzioarekin eta Espainiakoa 17 urtez azpiko selekzioarekin jokatzeko deia izan nuen. Dena urte berean eta ez nuen horrelako ezer espero. Handik gutxira belauneko lokailuak puskatu nituen eta amets horretatik esnatu nintzen. Zein oroitzapen duzu hasiera hartaz?
Esan bezala, amets batean nengoela ematen zuen. Esperientzia ikaragarriak bizi izan nituen, lesioa iritsi zen arte. Hala ere, bizitza ikuspuntu baikor
batetik ikustea gustatzen zait eta gogorra izan zen arren, gauza positiboak baino ez ditut gordetzen.
Zein da gehien txunditu zaituen emakume futbolaria? Ezin izango nuke bat aukeratu. Baina txikia nintzenean Athletic-eko partidak ikustera joaten nintzen nire aitarekin eta jokalariak gertutik ikustea ikaragarria zen. Betidanik izan naiz Athletic Clubekoa eta nesken hasiera eta urterik onenak bizitzeko zortea izan dut. Horregatik, Itziar Gurrutxaga edo Iraia Iturregi bezalako emakumezkoak nire erreferenteak izan dira. Beste jokalari asko ere gustatzen zaizkit baina zaila da horiek jarraitzea, telebistan ez baitituzte partida asko ematen eta are gutxiago beste liga batzuetako nesken partidak. Baduzu erreferentziazko futbol jokalaririk? Eta hala bada, nor? Erdilaria naizenez, beti erdilarietan fijatzen naiz. Julen Guerrero eta Fran Yeste beti izan da erreferente. Baina beste horrenbeste erreferente ditut: Andres Iniesta, Pirlo, Mendieta, Rafa Alkorta… Futbolari moduan, zein da zure ametsa? Nola ez, futbolaz bizitzeko aukera izatea. Pausoak ematen ari garen arren, oraindik ere gutxi batzuk bizi daitezke futbolaz. Gehienok futbolaz
irakaskuntza | 201
gain lan egin behar dugu… Ametsa hori da, futbolaz bizitzeko aukera izatea eta maila gorenean egoteko nire gorputza behar den moduan zaintzeko denbora izatea. Zein dira zure erronkak etorkizun hurbilean? Eta luzera begira? Momentu honetan, futbola asko aldatzen ari da eta ez dut epe luzerako helbururik planteatzen. Urte askoan futbolean jokatzen jarraitzea gustatuko litzaidake, eta Lehen Mailan bada, askoz hobeto. Baina errealista naiz, 28 urte ditut eta gaur egun badakit futbolarekin ekonomikoki irabazten dudanak ez didala bizitza konponduko etorkizunean. Horregatik, beste aukera edo irtenbide batzuk izan behar ditut. Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta oraintxe bertan lanean ari naiz. Momentuz, bi gauzak uztartu ahal izateko zortea dut, baina uste dut hemendik gutxira gauza baten eta bestearen artean aukeratu beharko dudala. Futbola aurrerapauso handiak ematen ari da, hitzarmen kolektiboa sinatu genuen aurreko urtean eta aurten berriro aldatuko da, baina ez dakigu zehazki nola aldatuko den. Arlo pertsonalean argi daukat: irakasle oposaketak prestatzen ari naiz etorkizunean horretan jardun ahal izateko eta horrek ere baldintzatuko du erabaki bat edo bestea hartzea.
202 | irakaskuntza
Jazarpenik eta irainik jaso al duzu emakumezko futbolaria izateagatik? Edo ezagutzen al duzu horrelako kasuren bat? Txikiagoa nintzenean eta mutilekin jokatzen nuenean, kontrako taldeetako jokalarien, gurasoen eta entrenatzaileen partetik komentario eta egoera desatseginak jasan izan ditut. Baina, egia esan, ez zen normalean gertzen zen zerbait eta jada ahaztuta ditut. Nik ez dut jazarpenik sufritu jokalari izateagatik, baina bai ikusi ditut, emakumezko epaileenganakoak batez ere. Orain arteko zure ibilbidean zein izan da momenturik latzena? Eta gozoena? Zoritxarrez lesio larri bi eduki ditut eta horiek izan dira momenturik gogorrenak. Bi belauneko lotailuak puskatu ditut. Lehenengoa 16 urterekin izan zen eta bigarrena baino gogorragoa egin zitzaidan. Gaztea nintzen, ez nekien zer zen lesionatua egotea, ez nintzelako inoiz lesionatua egon. Kirofanotik pasa nintzen eta 7 hilabete egon nintzen jokatu gabe. Gogorra egin zitzaidan baina gauza asko ikasteko aukera eman zidan, orain naizen pertsona izaten lagundu didatenak. Bigarren lesioa orain dela 3 urte izan nuen, 25 urterekin. Helduagoa nintzen eta lehenengo lesioa pasatu eta gero, badakizu zer datorkizun eta prestatuagoa zaude.
Beste momentu gogor batzuk ere izan ditut; hala nola, ligako azkeneko partidan galtzea, Bigarren Mailara jaistea… baina momentu horiek denbora gutxitan gainditzen dira eta erronka berriak izaten ditugu. Lesioak, ordea, luzeagoak egiten dira eta eguneroko lana eta esfortzua eskatzen dute.
Zein da zure iritzia emakumezkoen kirol profesionalari komunikabedeetan eskaintzen zaion arreta? Argi dago ez dela nahikoa. Emakumezkoen futbolak behar duen ohiartzuna edukitzeko, komunikabideen beharra daukagu. Pasa den urtean partida gehiago ematen zituzten telebistan, baina aurten, zentzu horretan atzera egin dugu. Interes asko daude bidean eta horrek ez digu mesede egiten. Jarraitzaileak izateko eta ezagutzera emateko beharrezkoa da komunikabideen hedapena.
Zure iritziz, kirol profesionalean zein da gizonen eta emakumeen artean dagoen arrakala desagertzeko bidea? Lehenengo eta behin, aurreiritzi asko desagertzea. Ez ikustea emakumezkoen edo gizonezkoen futbol partidak bezala, FUTBOL partida bat bezala ikustea eta horretaz gozatzea. Bigarrenik, komunikabideen hedadura. Partidak telebistan ematea eta gero, albistegietan horietaz hitz egitea. Jendearengandik hurbilago eta eskuragarriago egon behar dugu. Denbora gutxian aurrerapauso nabariak izan dira eta bide horretatik jarraitu beharko litzateke diferentzia hori murrizteko.
Zein izango litzateke neskei futbol profesionalean aritzeko emango zenieken aholkua? Benetan futbolari profesionala izan nahi badute, orain dutela aukera. Duela urte gutxi ez zen
hain erraza, baina orain gauzak aldatzen ari dira eta dena daukate alde. Hori nahi badute, lan egin beharko dute, baina lan horrek bere saria izango du eta merezi du.
Horretarako, bai fisikoki bai mentalki prestatu beharko dira. Bi alorrak direlako funtsezkoak futbol jokalari moduan arrakasta izateko.
Nola bizi izaten duzue barrutik emakumezkoen futbola egiten ari den ibilbidea eta aldaketa? Ilusio askorekin, egia esan. Prozesu honen parte gara eta oso harro egon behar dugu egiten ari garenaz. Etorkizunean agian desberdin ikusiko dugu, orain ez garelako konturatzen lortu dugunaz. Baina, hala ere, kontziente izan behar dugu eta egindako aurrerapauso guztiak baloratu behar ditugu. Askotan jendeari ahaztu egiten zaio nola egon garen orain dela gutxi arte. Horrexegatik uste dut bide honetaz disfrutatu behar dugula, aldaketaren parte garelako.
Nola ikusten duzu emakumezko futbolaren etorkizuna? Ez dakit gizonezkoen futbolaren parera iritsiko den noizbait baina hori espero dut. Beste herrialde batzuetan gertatzen ari dela ikusten ari gara eta, nire ustez, futbolaren etorkizuna emakumezkoei lotuta dago. Lan asko egiteko dagoen arren, gero eta gertuago gaudela esan dezakegu. Mila esker, Arene, galderei erantzuteagatik, eta zorte ona opa dizugu bai futbolean, bai eta irakaskuntzan ere. n Elizalde LH
irakaskuntza | 203
Xxxiii. Oiartzungo Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketa Prosa eta Poesia lehiaketako 33. ekitaldia izan da aurten. Lehiaketa honen bidez, Oiartzungo Udalak 8 eta 18 urte arteko haur eta gazteak ipuin edo poesia bat idaztera gonbidatzen ditu. Egitasmo horrek gazteen sormena sustatzea eta euskaraz irakurri eta idazteko zaletasuna bermatzea du helburu. Urtero, ikasleek ilusio eta gogo handiz ekiten diote lanari.
Iaz, lehiaketari Xabier Lete izena jarri zioten eta abenduaren 4ra mugitu zuten sari banaketa, Xabier Leteren heriotza datarekin bat egin zezan. Aurtengo egoera dela eta, elizan egin behar izan zuten sari banaketa, batzar aretoak baino edukiera handiagoa baitu. Bertan, sarituei haien ipuinen atal bat irakurtzea proposatu zieten eta, aurreko urteetan bezala, marrazkilari bat egon zen istorio horiek ilustratzen, gazteek lanak errezitatu bitartean. Ekitaldiaren bukaeran, saritu guztiek marrazki horiek eraman zituzten etxera.
Sari banaketan zehar, Joxe Leon Amigorenak, Ane Badiolak eta Irati Odriozolak hainbat abesti kantatuz eta giroa alaituz, Xabier Lete izan zuten oroimenean.
Prosan sei maila izan ziren eta poesian lau. Bina sari banatu zituzten maila bakoitzean eta, aurtengo berritasun gisa, bi aipamen berezi ere izan ziren. Horiek guztiak liburuxka batean agertuko dira. Epaimahaikideak: Pello Añorga, Sohalge Arbelaitz, Imanol Irigoien, Intxixu AEK euskaltegia, Goiatz Labandibar, Olatz Mitxelena, Aingeru Palomo, Marijo Telletxea eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan ziren.
204 | irakaskuntza
Sarituak: Prosa 1. saila: Mikel Castro Lizaso eta Jare Ziaurritz Olaziregi.
2. saila: Aitor Agirre Gonzalez eta Garoa Korta Guerra.
3. saila: Ane Etxebeste Eizagirre eta Aiora Zaldua Elizetxea.
4. saila: Iraia Zapirain Olasagasti eta Dana-Hua Elizetxea Castiñeyra. Aipamen berezia: Ilargi Ziaurritz Olaziregi. 5. saila: Unax Landa de Marcos eta Martina Zabalo Arranz.
6. saila: Malen Frantsesena Arnaiz eta Malen Elizasu Manterola.
Poesia 3. saila: Eñaut Iturain Ugartemendia eta Ane Elizetxea Garcia.
4. saila: Maddi Iradi Beloki eta Markel Vargas Garcia. Aipamen berezia: Iruri Etxebeste Esnaola. 5. saila: Mattin Etxebeste Sanzberro eta Ane Garmendia Irastorza. 6. saila: Malen Elizasu Manterola eta Alazne Elgarresta Isasa.
Testu honen bidez, saritu guztiak zoriondu nahi ditugu egindako lan zoragarriengatik eta, datorren urtera begira, lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu denok! Jarrai dezagun euskal literaturaz gozatzen!!!! n Maddi Iradi eta Hua Elizetxea - DBH2 Elizalde dbh
irakaskuntza | 205
Hezi eta Bizi, heriotza kontuan hartuta Udaberriko goiz eguzkitsua zen. Kalean jolasean zebilen haur taldeak gelara etorri eta txori bat topatu zutela kontatu zion irakasleari. Elkarrekin gerturatu ziren, eta hortxe zegoen, xoxo arra, zuhaixkaren ondoan. Mugitzen ez zela-eta, haurrek adi begiratzen zioten txoriari. Bazen makila hartu eta ukitzera ausartu zenik ere. Irakasleak esan zuenean txoria hilda zegoela, haurrek arretaz begiratu zioten. Bihotzak jada taupa -taupa egiten ez zuela aipatu zuen, eta eskua bularraldean jarrita, norberaren bihotz-taupadak antzematen saiatu ziren. Aitzurrarekin zuloa egin, eta bertan lurperatu zuten txoria. Mitxoleta jaio-berriak bildu, horiekin ehorzlekua apaindu eta erritua bukatzeko, hain juxtu, aurreko egunetan gelan zerabilten “Xoxoak galdu du…” abestia kantatu zuten. Ondorengo egunetan, haurrek ondo gogoan zuten xoxoarekin bizi izandakoa. Maiz bisitatu zuten “hobia”; “Bihotza joan zaio” zioen batek; “Jada ez du hegan egiten” besteak. Ustekabean suertatu zen egoera horrek erakusten digu egunerokotasunean sortzen diren bizipen “txiki” horiek guztiak benetan esanguratsuak zaizkiela haurrei eta heziketa lanean ezinbestekoak direla. Bizipen “txikiak” bezain handiak direnik ezin uka.
206 | irakaskuntza
Zein interesgarria den eguneroko gertaera horiek jaso eta balioa ematea, nahiz eta, agian, hasiera batean helduoi arinak edo hutsalak iruditu. Hezitzaileok adi egon behar dugu sor daitezkeen “sorpresatxo” horietara guztietara. Gertaera horien bitartez, modu globalean hainbat arlo lantzeko aukera izaten baitugu: komunikazioa, elkarlana, sormena, parte-hartzea, harremanak, hipotesiak egin eta ondorioak behatu, etab. Istorio edo gertaera bakar batek, zeharka eta naturaltasunez, hainbat eta hainbat alderdi lantzeko aukera eman diezaguke. Xoxoaren gertaera horrek, bada, helduon munduarena soilik dirudien eta haurrei inoiz gutxitan azaltzen zaien bizitzako errealitate berri bat agerrarazi zuen: Heriotza. Helduon munduan oraindik gogorra eta askotan tabua ere baden errealitatea parez pare ireki zitzaien haurrei, era naturalean, goxotasunez eta ulermenez, heriotzak dakarren hutsune eta minari hitzak jarriz. Haurrentzat gaiarekiko gerturatze lauso bat izan zen, guretzat hausnarketarako unea: gure bizitzak bizitza badira, amaiera bat dutelako dira, eta erraz azaltzen dugu landare edo eta animalietan, baina, gugan ere bada
beharra haurren zein helduon bizitzetan duen tokia eta ezinbesteko papera jorratzeko. Horren inguruan jarduten dute Pablo Rodríguez Herrero, Agustín de la Herrán Gascón eta Mar Cortina Selva autoreek Educar y vivir teniendo en cuenta la muerte liburuan. Hona segidan, liburuko zenbait aipamen (euskarara itzulita): ... ezer ez da gizakiarentzat heriotza baino hurbilagoa, eta, hala ere, gaur egungo jendartean eta hezkuntzan gai tabua izaten jarraitzen du, seguruenik betiko existituko bagina bezala bizi garelako. Eta zoritxarrez, edo zorionez, ez da horrela. ...Edozein egoera eramangarriagoa da haurrarentzat, baldin eta zer gertatzen ari den badaki, eta ez badu bere irudimena eta fantasia erabili behar hori ondorioztatzeko. Ez jakiteak segurtasunik gabe eta jokoz kanpo sentiarazten du… ...Ziurtzat jotzen dugu haurrak gaitasun gutxiago duela egoera zailak gainditzeko. Alderantziz, hainbat ikerketak erakusten digute haurrak orainaldian egoteko duen gaitasunagatik, esperimentatzeko, ikertzeko, erlazionatzeko eta jolasteko duen gogoagatik, helduek baino baliabide pertsonal gehiago dituela tristura- eta galera-egoerei aurre egiteko...
Bide horretan lan egiteko hautua egina dugu Urmendiko hezitzaileok, sinetsita gaude gertaera oro, heriotzarena adibidez, jaso eta horiei hitza zein testuingurua jartzearen garrantziaz. Gure ardura da sentimendu gogorrak piztu ditzakeen gai horren inguruko komunikazioa sortzea. Baita elkarrekintzaz ahalik eta modu osasuntsu eta sendagarrienean errealitate hori kudeatzeko erremintak sortzeko beharrari erantzutea ere. Balio handiko elkarrizketak izan daitezke horiek, haurren bat-batekotasun eta naturaltasunak ustekabean jar baititzake mahai gainean elkarrizketa, galdera edota emozioak. Guk argi dugu: haurrek beti izango dute helduoi zer erakutsi. Xoxoaren gertaerak hala eskaini digu: heriotzaren inguruko elkarrizketa. Bai hezitzaileoi eta bai haurrei, naturaltasun osoz, inongo filtrorik, aurreiritzi eta korapilorik gabe. Beren erresgistrotik eta sinpletasunetik ekarri zuten helduon mundura gu ausartzen ez garen hizketaldia. Geure zeregina da, halako egoerei zukua atera eta hauek aprobetxatzeko bideak irekitzea. Bukatzeko, Mar Cortina adituaren hitzak ekarri nahi ditugu hona: heriotzaren gaia hezkuntzan sartzen ez bada, ez da bizitzarako hezten.
n Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa (Urmendi)
irakaskuntza | 207
ABARAXKA UDAL LUDOTEKA Azken urte luze hau ez da batere erraza izan inorentzat, ezta Abaraxka udal ludotekarentzat ere. Gure eginkizuna aurrez aurrekoa da, haurrekin zuzenean, hauek hartuz, goxatuz, jolastuz eta heziz. Beste askok bezalaxe, ezin izan dugu gure egunerokoa ohiko moduan gauzatu baina berrasmatzeko gaitasuna izan dugu eta egoerari aurre egiteko gai izan gara. Konfinamendu osoan on-line saioak egiten izan gara, bideoak, errezetak, denborapasak, koregrafiak, eskulanak, zeinu hizkuntza, ABARAXKA TB… Horietaz gain eta besteak beste:
Familian, bakarka, lagunartean, handiak, txikiak… denak jolasteko modukoa da, hainbat jolasteko modu planteatzen baititu. Materiala kutxatxo eder batean dator: karta horiekin nola jolastu, ihoteen historia eta horien berri ematen duen liburuxka bat du eta 56 karta erakargarri.
Jolasari garrantzia eman nahi izan diogu, baina bereziki gure kulturari, gure historiari. Guk bertan planteatuta ditugun jolasteko moduez gain, uste dugu eta badakigu, sormena lagun, jolasteko beste modu asko asmatuko ditugula denon artean. Horretarako aukera ematea garrantzitsua dela pentsatu dugu eta ateak irekiak utzi ditugu.
OIARTZUNGO IHOTIK KARTA JOLASA sortu dugu Intxixuak, basandreak, sorginak, ote-gizona, zomorrozinko, suzko akerra, sua, kuestaziyua, auzoak… denak batu ditugu karta jolas batean.
Abaraxka Udal Ludotekak ihoteen karta jolasa sortu du. Diseinua Dixidu grafikoak egin du eta ilustrazioak Iosu Mitxelena Unsainek. Karta jolas hori ez da jolasa soilik. Ilusio, mimo eta maitasunez sortu eta landutako baliabide ederra da. Baliabide diogu, gure herriko ohiturak eta kultura, jolasean, era kolektiboan, euskaraz, hezkidetzan… jaso eta transmititzeko modua delako.
208 | irakaskuntza
Diogun bezala, gure herriko kulturak protagonismo berezia hartu du liburuxkan eta, nola ez, ihoteen sorreratik orain arteko ibilbidea eta bizi izandakoa azaldu dugu bertan. Pertsonaiek ere indarra dute eta banaka-banaka azalduak agertzen dira. • Karta jolas honekin hain maite ditugun ihotik urte osoan etxean izango ditugu. • Jolasa eta kultura bat eginik… jolastuz ikasi!!!
• Oiartzuarren etxe guztietan egon beharreko jolasa!!!
Oraindik ere garaiz zabiltzate, eta gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue zuen etxean altxor txiki hau eduki nahi baduzue.
ZAINDU DITZAGUN GURE BAZTERRAK egitasmoan parte hartu dugu 2012. urtean herriko haurren sormen eta parte hartzearekin, bidegorriko komunetan hainbat mural margotu genituen herriko artista baten laguntzaz. Urteetan bertan izan dira margo horiek bideari eta bidaialariari kolorea eta bizitza emanez. Azken urte honetan pena handiz ikusi eta jaso dugu batzuen sorkuntzan besteek inongo zaintza eta errespeturik gabe grafitiak egin dituztela. Hori ikusirik eta berriz ere haurrei nolabaiteko ahotsa eman nahirik, Alaiart-ek egindako proposamenarekin bat egin dugu. Martxoan zehar, bidegorriko komunetako paretetan, Oiartzungo Udalaren babesarekin, Alaiart-ek diseinatutako mural-tailer bat gauzatzen izan gara.
Proiektuaren bitartez herriaren parte-hartzea, eguneroko materialen berrerabilera, naturaren zaintza, estereotipoen apurketa eta sormena sustatuko ditugu.
Zaindu ditzagun gure bazterrak lelopean, aipaturiko balioetan murgildu gara proiektuaren lehen urratsetik azken urratsera arte. Sormena izan dugu ardatz, geronek bildu ditugu material berrerabilgarriak, harriak, tapoiak, azulejuak… Emakumeak izan gara gizonezko ohiko lanetan, mosaikoak egiten, igeltsero lanetan.. estereotipoak apurtzen. Ederra izan da emaitza unez une handitzen eta osatzen ikustea. Bereziki garrantzitsua ikusten dugu jolasean sortzea, herria koloreztatzea, naturaren zaintzan murgiltzea, berdintasuna sustatzea
irakaskuntza | 209
GURE HILAK OROITZEKO INTXAURRONDOA landatu dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gure hilak oroitzeko asmoz intxaurrondo bat eman ziguten Abaraxkako kideoi. Abaraxkak hartu zuen intxaurrondoa landatzeko ardura. Baina ekintza hori ez genuen nahi gurea soilik izatea eta guk aurrera eramatea. Horregatik, erabakiak hartzeko momentuan herritarrak parte hartzera animatu ditugu, baita intxaurrondoa landatzeko unean ere. Horrela, denon ardura bihurtu da intxaurrondoa zaintzea. Intxaurrondoari leku goxo eta aproposa bilatu nahi izan diogu, horrela maiteak oroitzeko leku bat sortzeko. Azkenean Ibargainen aurkitu du tokia intxaurrondoak, bertan landatzea erabaki baitzen. Abaraxkako haur eta hainbat herritarrek proposatutako lekua izan da, eta baita landaketa egunean osatutako egitaraua bera ere. Proposamen guztiak ezin izan ditugu bete, baina ia denak errespetatu eta egiten saiatu gara. Intxaurrondoa herriarena baita. Herriko familia eta haurrekin sortutako erraldoi txikiak (Kiñu, Blenda, Arrasku eta Arkotx) ere bertan izan ziren. Herritarrak izan ziren protagonista nagusiak, haurrek intxaurrondoaren nondik norakoaren aurkezpena egin ziguten, ipuinak entzun genituen, zuzeneko musika ere izan genuen, lorezainekin batera haurrak izan ziren intxaurrondoa landatzen eta, nola ez, ekimen horretarako espresuki sortutako bertsoak ezin falta.
210 | irakaskuntza
INTXAURRONDO INTXAURRONDO EZ ZERA BAKARRIK EGONGO ( BIS) ATSEKABEAN LAGUN ZORIONEAN LAGUN
MAITE DUGUNA JOAN DA ZE MIÑA DAUKAGUN EZINGO DUGU AZTU EZ IÑOIZ EZ IÑUN
HERIOTZA BIZITZAN ERROTU DEZAGUN
NAHIZ TA BERE GORPUTZA GERATU ATZEAN
GUREKIN EGONGO DA
INTXAUR BAKOITZEAN IRRI EGINGO DUGU BERA OROITZEAN
IRRI BAT UTZI BAITU GURE BIHOTZEAN
DOINUA: NERI DERITZAIT GALTZAUNDI EGILEA: ESTEBAN MARTIARENA
Ekimen xume bezain alaia, hunkigarria eta parte hartzailea izan da. Oroigarri bat ere jarri genuen bertan.
Hauxe intxaurrondoaren oroigarrian idatzia dagoen testua. Ama, amona, aitona, aita, anaia arreba, ahizpa, laguna, bikotea, izeba, osaba, irakaslea… zerrenda luzea da. Denok baitugu hil zaigun norbait.
Intxaurrondo hau ZURETZAT ETA ZUREKIN OROITZEKO landatu dugu, zurekin bizitutakoa irri handi batez dastatzeko asmoz. Eskerrik asko bizi izan zaren bitartean nire ondoan egoteagatik.
Zauden tokian zaudela muxu eta besarkadak. Maite zaitut!! Maite zaituztegu!!
Maitasuna eta heriotza bizitzeko mila modu daudelako. Hona hemen eguna laburtzeko sortu dugun bideoa: Amaren intxaurrak
ZEINU HIZKUNTZAREN MURALA egin dugu Aspalditik gabiltza modu batera edo bestera inklusioa, aniztasuna lantzen Abaraxkan. Ildo horretan, eta urrats handiago bat egin eta herriari gure balioak zabaltzeko asmoz, zeinu hizkuntzaren murala egin dugu Kontzejupe plazan.
Mural hori herritar guztiei aukera berri bat eskaintzeko asmoz egin dugu. Herritarrek edozein momentutan bertaratu eta zeinu hizkuntza ikusi eta ikasteko aukera izango dute. Gure berri gehiago jakiteko, hona hemen gure bloga: www.gazteoiartzun.net
irakaskuntza | 211
Natura
Oiartzunen ikus daitezkeen hegaztiak Oiartzun herri egokia da hainbat hegazti espezie ikusteko. Besteak beste, migrazioaren pasabidean dagoelako, habitat ugari aurkitzen direlako (zuhaitz mota askotako basoak, zelaiak, ibai eta ibai inguruak, mendiak, Aiako Harriak…) eta kutsadura askorik ez dagoelako. Gaurkoan, aurretik aipatu ditugun gune edo habitat horietako hegazti batzuk erakutsiko ditugu, denetarik pixka bat; migratzaileak, urte guztian zehar ikus daitezkeenak edota leku espezifiko batzuetan ikus daitezkeenak. Espero dugu zuen gustukoa izatea.
1. Martin arrantzalea / Martin pescador / Alcedo attis. Erreka inguruetan ikus daiteke urte guztian zehar.
2. Zikoina beltza / Cigüeña negra / Ciconia nigra. Migrazio garaian ikus daiteke (martxoa-maiatza; urria-azaroa).
214 | Natura
3. Argi-oilarra / Abubilla / Upupa epops. Migrazio garaian ikus daiteke, batez ere udaberrian.
4. Okil berdea / Pito real / Picus viridis. Baso inguruetan, urte guztian ikus daiteke.
5. Txantxangorria / Petirrojo europeo / Erithacus rubecula. Edonon ikus daiteke urte guztian.
6. Erregetxo bekainzuria / Reyezuelo listado / Regulus ignicapilla. Edonon ikus daiteke urte guztian.
9. ZUNZUNA / Gailupa / Camachuelo común / Pyrrhula pyrrhula. Ez da erraz ikusten, baina edonon ikus daiteke urte guztian.
7. KARDIÑERUA / Karnaba / Jilguero europeo / Carduelis carduelis. Edonon urte guztian ikus daiteke.
10. Etze-txinboa / Curruca rabilarga / Sylvia undata. Mendi aldeko leku sasitsu eta zikinetan ikus daiteke urte guztian.
8. TXIRRISKLA / Txirriskil arrunta / Verdecillo común / Serinus serinus. Edonon urte guztian ikus daiteke.
11. Urretxoria / Oropéndola europea / Oriolus oriolus. Udaberrian da ikusgarri batez ere (migrazioan). Hala ere, urretxori bikoteren bat bada bertan umatzen geratzen dena. Ez da erraz ikusten.
Natura | 215
12. Harkaitz- txoria / Treparriscos / Tichodroma muraria. Oso zaila da ikustea. Udazkeneko migrazioan edo negu hotzetan da ikusgarri mendi harritsu, harrobi eta itsaslabarretan.
14. Arrano sugezalea / Águila culebrera / Circaetus gallicus. Ez da batere erraz ikusten. Udaberritik udazkenera bitartean ikus daiteke mendi inguruan.
13. Belatz gorria / Cernícalo vulgar / Falco tinnunculus. Batez ere, mendi inguruetan ikus daiteke urte guztian. Hala ere, bai migrazioan eta bai hiri inguruetan ere ikusteko modua izaten da.
n Alain Loperena Kazabon
216 | Natura
Gure landareak gertutik ezagutzen
Oiartzuarrak harro gaude gure naturaz, gure mendiaz, gure Aiako Harriaz. Egia da, baditugu arrazoiak horretarako, baina urbanizazioaren (kapitalismoaren, patriarkatuaren… nahi diozuen modura deitu) erruz belaunaldiz belaunaldi gure naturarekiko hurbiltasuna galtzen ari gara. Harro egoteko, edo egokiago, maitatzeko ezagutu egin behar da, ezagutzeak maitatzea dakar eta maitatzeak babestu eta kontserbatzea. Jolas txiki bat proposatzen dizuegu, jarraian Oiartzungo lurretan aurki ditzakegun 7 landare aurkeztuko dizkizuegu, batzuk ezagunak besteak ez horrenbeste. Hurbileko argazkiekin haien gertuko edertasuna dastatuko dugu, ea zenbat ezagutzen dituzuen (erantzunak amaieran dituzue).
1. E______ TX______ Zuhaixka oso arrunta, mendian, txaradietan edo zelaien arteko hesietan agertzen da. Lore txuriak udazkenean fruitu gorri bihurtzen dira. Loreak sendabelar modura erabiltzen dira eta Nafarroa iparraldean landare honen adarrak erabiltzen dira udako solstizioan hartu eta etxeak babesteko. Zein da?
Natura | 217
2. e______ b______ Udaberri hasieran loratzen den landarea, basoen itzalpea gustatzen zaio eta zurtoina puskatuz gero esnearen antzeko latex txuri bat askatzen du; kontuz! Toxikoa da.
3. i______ b______ Klima epel eta hezeari eskerrak, gurean iratze mota asko eta oso interesgarriak aurki ditzakegu. Haien ordezkari, iratze eder eta delikatu hau, toki heze eta ilunetan aurkituko duguna. Bere izenak agertu ohi den tokiarekin erlazioa du.
218 | Natura
4. s______ l______ Lore basati ezagunenetakoa, santu batek bedeinkatua. Bere loraldiak neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera mugatzen du. Basoen itzalpean, kamio bazterretan edo ezpondetan aurkituko dugu, oso ugaria da loraldian dagoenean.
5. eg______ ih______ Amazoniaraino joan gabe, hona hemen landare karniboro bat etxean (eta ez da bakarra). Landare bitxi hau oso urria da Oiartzunen, mendiko iturrietan bilatu behar dugu. Bere hosto eraldatuek intsektu txikiak “harrapatu” eta liseritzen dituzte.
6. LI____________ Landare eder honek urtea lur azpian pasatzen du, esperoan. Neguaren eta udaberriaren mugetan ernatu eta mendiko zelai eta baso azpiak argiztatzen ditu eta sail ikusgarriak eratu ditzake. Aziendak ez du jaten, pozoitsua dela badakielako.
7. SO____________ Gure landareetan interesgarrienetakoa dugu. Endemikoa da, hau da, mundu guztian hemen bakarrik aurkitu dezakegu. Kantabria eta Bizkaian bizi diren populazio txiki batzuk kenduta, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoako mugen inguruetan aurkitu ditzakegu populazio aipagarrienak. Babesturiko landarea da. Oiartzunen, mendiko erreken ur-jauzien inguruan aurkituko dugu.
n Mikel Mendizabal Idiazabal
Landare hauen inguruko beste ezaugarririk ezagutu eta gurekin partekatu nahi badituzue (izenak, erabilerak, istorioak...) gustura jasoko genituzke. Helbide hau erabili dezakezue: lapitze28@gmail.com 4: SAN JOSE LOREA Primavera - Primula vulgaris
7: SOLDANELA Soldanella - Soldanella villosa
3: ITURRI BELARRA Culantrillo del pozo - Adiantus capillus-veneris
5: EGUZKI IHINTZA - Drosera Drosera rotundifolia
1: ELORRI TXURIA Espino albar - Crataegus monogyna
2: ESNE BELARRA - AUNTZ KURRUMIA Tartago del bosque - Euphorbia amygdaloides
Erantzunak: Natura | 219
6: LILIPA Narciso - Narcissus pseudonarcissus
Oiartzungo altxor baten istorioa
Oiartzuarrentzat Aiako Harria gure egunerokoaren parte da, egunero ikusten ditugu Hirumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide tontorrak eta aste bukaeretan bisitatu. Euskal Herrian gordetzen diren altxor handienetariko batekin bizi gara ohartu gabe, gure herriaren sinbolo bihurtua. Gure mendiak historikoki, ekologikoki zein mitologikoki balio handiko istorioak gordetzen ditu, horregatik horiek babesten jarraitzea oso garrantzitsua da. AIAKO HARRIAREN JAIOTZA Istorio hau orain dela 300 milioi urte hasi zen, Hertziniar orogenian hain zuzen ere. Garai horretan Euskal Herriko inguru batzuek itsas azpitik gorantz egin zuten, bertan Aiako Harria eta Bianditz inguruak aurkitzen zirelarik. Hala ere, gure bi mendiak ez genituzke ezagutuko, ez baitzituzten gaur egungo itxura eta forma deigarri horiek.
220 | Natura
Bien bitartean mendi horien azpian magmaren igoera bat gertatzen ari zen, Permiar garaian, orain dela 280 milioi urteko mendiei altuera handiagoa emanez. Magmak mendiei altuera emateaz gain, granitozko egituren sorrera ekarri zuen, eta modu horretan Aiako Harriak harri bereizgarri hori lortu zuen. Baina, hala ere, oraindik ez genituzke gure mendiaren hiru tontorrak identifikatuko. Garai horretan sortu ziren erromatarrek geroago ustiatuko zituzten Arditurriko metalak ere. Kretazeo garaian, orain dela 145 milioi urte hain zuzen ere, higidurak bere lana egin ostean, garai horren amaierarako granitoren gainean aurkitzen ziren materialak kendu zituen. Granitoak aurkezten duen gogortasunak higadurari aurre egitea ahalbidetu zion, modu horretan bere inguruko materialak poliki-poliki haize zein urak eramaten zituen bitartean, harri gogor hori nabarmentzen hasi zen. Azkenean Alpetar Orogeniaren amaieran, gure Aiako Harriak gaur egungo itxura lortuko du.
Aiako Harria balio geologiko handiko ingurunea da, bertan Gipuzkoako arrokarik zaharrenetarikoak aurkitzeaz gain, Euskal Herriko granitozko mendi bakarraren titulua baitauka.
KOLORE BERDEA NAGUSITUZ Behin mendi inguruak azaleratuta, kolore berdez estaltzen hasi ziren mantso. Gaur egun, 6912 Ha -ren % 82 basoa da, %50 baso landaketa delarik. Landaketa horiek inpaktu handia dute paisaian, pinuek osatutako itsasoek bertako baso autoktonoa jaten baitute. Baso autoktonoaren hedapena murriztua dagoela ikusten da, baina horrek ez du esan nahi balio txikikoa denik. Baso naturalen artean harizti eta pagadien kontserbazioa oso garrantzitsua da, fauna mota askori bizilekua eta bertan irauteko behar dituzten baliabideak ematen dizkiote eta. Ibai ertzetako haltzadiez ere ezin ahaztu; nahiz eta azken urteetan kalte handiak jasan, gaur egun galdutako eremua irabaziz doaz poliki-poliki. Gainontzeko berdeguneak sastrakadiek (%9) eta belardiek osatuko dute. Parke naturalean florari dagokionez, espezie dibertsitate handia dago, eta 15 babestutako espezie ditugu bertan.
BEGIAK EZKUTUAN Mendian basotik milaka begi dauzkagu guri begira, batzuetan ikusten uzten dira, beste batzuetan hain dira txikiak non ezin ditugun ikusi, edo ezkutatuta jarraitzea erabakitzen dute. Ingurune natural horiek fauna dibertsitate handia erakusten dute: 170 ornodunen eta 268 ornogaberen bizileku dira. Esan beharra dago animalia horietatik guztietatik, 135 espezie babestuta daudela. Ornogabeen kasuan Lucanus cervus (arkanbelea), Rosalia alpina (alpetar kakalardo adarluzea) eta Cerambyx cerdo (kaprikornio handia) espezieak interes berezikoak dira. Horretaz gain, ornogabeetan 109 espezie inguru coleptero saproxilikoak dira, oso mehatxatutako taldea. Ornodunen kasuan Hegaztien Zuzentarauko 27 espezie bertan bizi dira. Beste zuzentarau garrantzitsu bat aztertuz gero, Habitaten Zuzentaraua hain zuzen ere, 17 espezi babestu ere bertan bizi direla ikus dezakegu. Bi zuzentarau horiek Europar Batasunean babestu behar diren espezieak zerrendatzen dituzte, lehenengoak hegaztiak bakarrik eta bigarrenak, berriz, animaliak eta landareak. ALTXORRA BABESTUZ Garrantzi ekologiko zein historikoa ikusirik, Aiako Harria parke natural izendatu zuten 1995.urtean. Horretaz gain, KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta BGL (Batasuneko Garrantzizko Lekua) izendapenak ere baditu, naturaguneko biodibertsitatea babesteko balio dutenak. Aiako Harriaren eta Arditurriko meategien berezitasuna ikusirik, Interes Geologikoko Lekuen katalogoaren barne aurkitzen dira horiek ere. Eta zer esanik ez, Natura 2000 sarean ere badago, jakina. Berezitasun horien guztien ondorioz, Euskadi mailan bisitari gehien jasotzen duen parke naturala da gaur egun. Gure esku dago altxor preziatu hori babesten jarraitzea, giza jarduerak eta mendian pertsona bakoitzaren jarrera kontrolatuz, naturaz gozatuz eta errespetatuz. Baina egun batean gure esku ez dagoen indar handi batek, naturaren indarrak hain zuzen ere, bere lana egin eta Aiako Harriari gaur egun duten itxura kendu eta desagerrarazi egingo du, intxixuei etxea kenduz. Baina egon lasai, naturak egina bada, etorriko dena ere ederra izango da eta.
n Maitane Lizaso
Natura | 221
Herri eragileak
KILLIRIKUPEn hausnarketan Esan beharrik ere ez dagoen arren, sentimenduei entzunez gero, partekatzeko beharra sentitzen dugu, egoera luze doa, amaiezina egin zaigun urtea igaro da. Gizatasuna behar du gizateriak! Emakumeok solasean aritzea maite dugu, batzuetan erraza ez den arren.
Killirikupen, emakumeok elkarri entzuten ikasten dugu, errespetatzen, zaintzen… Eta hori guztia kontuan hartuz gero, elkarrizketa ezagutza dela esan dezakegu. Egungo emakumeon politika aurrekari hurbil eta hobeezin batetik dator, elkarrizketaren kulturatik alegia. Elkarrizketaren jardueran, iritzi ezberdinak dira elkarrizketa bera osatzen dutenak. Lehen aldiz, mundu mailan, izen bera duen gaitza partekatzea egokitu zaigu, Koronabirusa alegia. Killirikupe ikastaroetan ere, modu batean zein bestean, denongan eragina izaten ari den gaitz hori ere jorratu dugu. Eta gune hone-
224 | herri eragileak
tan elkar entzun, babestu, eutsi, zaindu nolabait eta abar egin ditugu. Formatzaileen begirada eta laguntzak lasaitasuna eta kemena ere ematen zigutelarik. Taldeko kide batek sentitu eta partekatutakoa; urruna egingo ez zaiguna:
...Tristura, mina, sufrimendua, pena, tristura gehiago, baita pena ere! Arimek min dute, huts daude, kontsolamendu bila dabiltza, gure artean dabiltza, erantzun bat nahi dute.
Sentimenduei izena jartzea lagungarri da, baina ez da nahikoa, sentimendua ez da erabat desagertzen. Pertsonaren eta minaren artean lotura sortzen da, gertatutakoari zentzu bat eman nahi dion lokera. Hau da egoera nazkagarria!
Usaina, heriotza, miseria, tratu txar, injustizia, suntsitze usaina!
Eguna joan, eguna etorri, zenbat joan dira? Dagoeneko kontua galduta gabiltza. Bakarrik sentitzen gara, baztertuak, gutxietsiak.
Emakumeak, erreferente direnak, bidelagun ere, irakasle, eredu azken finean.
Txaloak, bozina hotsak, gogo-aldarteak, esker onak, ahaztuak dagoeneko. Guztiak iraun behar duena irauten du. Bakoitzak bere ipurdia salba dezala!
Argia ikusi, bidea egin, aurrera segi edo dena delakoa egiteko, inongo zalantza gabe lagungarri izan dira egin ditugun saioak.
Agerian geratu dira gizarte honetan dauden zartadura asko; egunerokoan beraiekin bizi gara, ikusi nahi ez badugu ere, beste aldera begiratu dezakegu, baina hor daude. Eta Gu salbatzera nor etorriko da? Hobe maite duguna, baliotsu dena zaintzea: Bizia, Hitza, Harremanak, Konfiantza, Natura, Norbera aldatzeko Konpromisoa, eta abar. Hau guztia zaintzeak aldaketa ekar dezake! Emakumeon garaia da!
Aurreko urteetan egin den moduan, aurtengoan ere, Neus Albertos Meri berdintasunaren bultzatzaile denaren eskutik, tailerretan parte hartzeko aukera izan dugu.
Behin eta berriro, emakumeok Erreferenteak behar ditugula dio.
Emakumeak ez gara, ez ditugu beti ikusgai eduki. Beti aritu eta jardun bagara ere. Zenbatetan ezeztatuak, ezkutatuak, baztertuak, ukatuak... Non begiratu izatea eskubide da, behar bat. Geuk ere posible dugula sinetsi, ikusi, frogatu eta Ekin!
Gizalegez jokatzea da guztiok elkarri zor dioguna, bizikidetzaren ardatza. Killirikupen tailerrak: • Urritik/martxora (biak barne) irauten dute.
• Bi talde daude: euskarakoa eta gaztelaniakoa. • Aurten, Covid-a dela eta, talde bakoitza bitan banatu da. Lehen taldea 17:00-18:00; gela aireztatzeko eta garbitzeko lana egindakoan bigarrena, 18:30-19:30. • Jose Luis de la Mata eskolako bi koordinatzailek zuzendu eta bideratzen dute. Artikulu, testu teoriko eta filmak erabiltzen ditugu. • Ez da gutxieneko ezagutzarik eskatzen, ikasteko gogoa eta interesa soilik.
herri eragileak | 225
Asteleheneko feria Kilirikupen: Buru osasuna batzuentzat, elikadura osasungarria besteentzat Urtero bezala gatoz Arraztalo Elkartearen berri ematera, nahiz eta herrian orokorrean ezaguna izan zenbaiten artean. Orain dela 11 urte sortutako elkartea, irabazi asmorik gabekoa, buru gaixotasuna duten pertsonak laguntzeko jaio zen. Horretan dihardugu, besteak beste, Kontsumo Taldearen bidez. Horri esker, buru gaixotasuna duten pertsonek lan aukera bat dute, herrian barazkiak ekoizten eta bertako familiei banatzen. Beste lursailen artean, Bidegorri ondoan Makutsoko agroaldean lan egiten dugu.
226 | herri eragileak
Arraztalo Kontsumo Taldera arrazoi askorengatik hurbiltzen da jendea. Batzuk elikadurarekin kezkatuta daude, osasungarria eta ekologikoa den produktua bilatzen dute. Badakite zenbait lekutan erosten diren produktuak ekoizteko ongarri kimikoak erabiltzen direla eta hori osasunarentzat kaltegarria dela.
Beste batzuek, berriz, osasunak kezkatzen dituen arren, pentsatzeko era praktikoagoa dute: “Ez dut behar adina barazki jaten, kontsumo tal-
Gure berotegi berria.
dean izena emango dut eta horrela astero barazkiak hartu eta jatera behartuko dut neure burua. Horrela, dieta orekatuago bat izango dut eta irabazten aterako naiz”. Kontsumo taldea ingurumena zaintzeko beste neurri bat dela pentsatzen dutenak ere badira. Gertuko ekoizpena, ekologikoa. Pertsonak ez ezik, ingurumena ere errespetatzen duena.
Badira, ordea, produktuarekin baino gehiago, ekoizlearekin konpromisoa dutenak. Ezaguna den norbaiti erosi nahi diote, bertako ekonomia sustatu eta beraien bizilagunen onura bilatzen dute. Barazkiak ez ezik, astelehenetan Kilirikupen saltzen diren arrautza, ogia eta pasta freskoa erosteko aukera ere badago. Haurrek ere badute lekua kontsumo taldean. Bat baino gehiago dira saskia jasotzera haurrekin etortzen diren familiak. Baita baratzera laguntzera joaten direnak ere. Euren seme-alabek barazkiak, nekazaritza eta ingurumena gertutik ezagutzea nahi dute.
Arraztaloren kasuan bereziki, beste batzuek buru osasunaren alde egiteagatik parte hartzen dute. Barazki ekologikoen jarduera tresna da, buruko osasun arazoak dituzten pertsonek lan bat izan dezaten, ez daitezen etxean geratu. Elkartean ezin dute zuzenean parte hartu, baina kontsumo taldea laguntzeko beste modu bat dela ikusten dute. Eta egongo dira, ziurrenik, arrazoi horiekin guztiekin bat egin eta taldeko kide direnak. Eta zuk, baduzu arrazoirik Arraztalo Kontsumo Taldean parte hartzeko? Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea 17. posta kutxa, 20180, Oiartzun. arraztalo@gmail.com & 634 254 670 arraztaloelkartea.wordpress.com @arraztalo
herri eragileak | 227
Urtean zehar
Urtean zehar albiste izan dira MAIATZA 2020/05/01 COVID-19aren etxeratzetik ateratzeko 0 fasea hasi zen. Jendeak egunean ordu batzuetan kirola egitera ateratzeko aukera izan zuen, besteak beste.
2020/05/10 Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, Udalak bono kanpaina jarri zuen martxan. 30 €-ko bonoekin 40 €-ko erosketa egiteko aukera izan zuten oiartzuarrek. 43 establezimenduk hartu zuten parte.
2020/05/16 SD Eibar taldeko nesken talde nagusiak Iberdrola Ligan -emakumezkoen maila nagusia- jokatzeko txartela lortu zuen. Tartean, Nerea Abancens jokalaria zegoen (OKEko historikoa). 2020/05/16 Elizalde Eguna etxetik ospatu behar izan zuten komunitateko kideek, COVID-19arengatik.
2020/05/30 Urmendi Eguna bertan behera geratu zen COVID-19aren ondorioz.
EKAINA
2020/06/06 Ikastola Eguna etxetik ospatu behar izan zuten Haurtzaroko komunitateko kideek COVID-19arengatik.
2020/05/13 Espainiako Auzitegi Nazionala Euskal Herriko 103 herriko taberna eta elkarte konfiskatzen hasi zela eta, Girizia Elkarteak elkartasun kanpaina jarri zuen martxan. 2020/05/14-15-16 Arraguako festak “etxetik” ospatu zituzten auzotarrek.
230 | URTEAN ZEHAR
2020/06/08 Alex Gurrutxaga zarauztarrak Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria saiakera aurkeztu zuen, Leteren figura eta obrari buruzko “antologia txiki komentatua”. 2020/06/10 Oiartzungo Udalak herriko ostalaritza eta merkataritza txikia suspertzeko 150.000 €-ko dirulaguntza lerroa onartu zuen.
2020/06/14 ETB1eko Herri txiki, infernu handi programan Oiartzun eta oiartzuarrak izan ziren protagonista.
2020/06/20 Ander Imaz pilotariak Baiko enpresarekin 2024a arte kontratua berritu zuen. 2020/06/22 Xanistebanak eta auzoetako festak bertan behera geratu zirela jakinarazi zuten Udalak eta Xanistebanetako Jai Batzordeak, COVID-19arengatik.
UZTAILA 2020/07/03 Kulturabirusa zikloa hasi zen, Lur Kortaren ipuin kontaketarekin. COVID-19arengatik ohiko festarik gabeko udaren aurrean Udalak, herriko eragileek eta sortzaileek kultur eskaintza berezia prestatu zuten oiartzuarrentzako.
2020/07/04 Arditurrin igelentzako hezegune bat sortu zen auzolanean, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin.
2020/06/23 Maialen Oiartzabal eskiatzailea kategoriaz igo zuen Espainiako Negu Kiroletako Federazioak (garapen taldetik B taldera), izandako emaitza onengatik.
2020/06/29 Mikel Perez Artolak El conquistador del Caribe ETB2ko saioa irabazi zuen. 2020/06/30 Itziar Otegi idazle oiartzuarrak Sandra Garayoa ilustratzailearekin egindako Lorerik gorriena album ilustratuak Etxepare saria jaso zuen.
2020/07/05 Ioritz Mendizabal jockey-ak Prix Jockey Club irabazi zuen Chantilyko hipodromoan. Frantzian zaldi lasterketetan sona handienetakoa duen lasterketa da.
2020/07/12 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren, aurreratuak. EH Bildu izan zen Oiartzunen alderdi bozkatuena (botoen %60 baino gehiago jaso zituen). 2020/07/23 Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Eguilazek eta Anjel Lertxundik Xabier Leteren prosa lana batzen duen Mugarri liburua aurkeztu zuten: Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile.
URTEAN ZEHAR | 231
ABUZTUA 2020/08/01 Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak jokatu ziren Madalensoron. COVID-19arengatik bertan behera geratu zen txapelketa martxoan, eta uztailean berriz hasi.
2020/08/12 Maritxu Gaztelumendi idazlea hil zen, 82 urterekin. Bereak ziren Karrika Xabaleko aritz-ondotik, Poxpolinak eta Aitona sutondoan ipuin kontari lanak.
2020/08/28 Iker Kortajarenak eta Xabier Leonetek Pasakako Oiartzungo IX. Txapelketa irabazi zuten.
IRAILA
2020/09/01 Katerin Artola dantzariak eta Iker Belintxon bikoteak Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa irabazi zuten.
2020/09/16 Euskaraldia babesteko agerraldia egin zuten herriko erakundeetako ordezkariek.
2020/09/18 Euskaltzaindiak antolatutako Azkue Sarietan Haurtzaro Ikastolako Oihane Maritxalar ikasleak aipamen berezia jaso zuen.
232 | URTEAN ZEHAR
2020/09/20 Kantugiltza ekimen berria hasi zen, Anari musikariarekin. Musikariekin elkarrizketa formatuan egindako kontzertuak dira egitasmoaren muina.
2020/09/26 Killirikupe emakume elkarteak 30. urteurrena ospatu zuen.
2020/09/27 Tafallan (Nafarroa) jokatutako pistako txirrindularitzako Espainiako Txapelketan dominak eskuratu zituzten Ekain Jimenez (4), Beñat Garaiar (3) eta Kattalin Iriondo (1) txirrindulariek.
URRIA
2020/10/01 Zaporeak GKEari laguntzeko azoka solidarioa antolatu zuten Haurtzaro Ikastolako ikasleek.
2020/10/01 Amets Arzallus bertsolari eta idazleak Miñan liburua aurkeztu zuen, arrakasta handiz.
2020/10/05 Euskal presoen eskubideen alde, argazki jendetsua atera zuten herritarrek, Sarek deituta. 2020/10/11 2019an jaiotako oiartzuarrei harrera egiteko atsolorra ospatu zen. 35 haurrek eta haien familiek parte hartu zuten.
2020/10/16 Loraldirako Mikel Antzak sortutako Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik emanaldiaren aurre-estreinaldia izan zen Oiartzunen, 21 Aulki zikloaren baitan.
2020/10/17 Katerin Artolak eta Iker Belintxonek Segurako Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten. 2020/10/26 Antton Kazabon haur literaturako idazleak bere 100. lana aurkeztu zuen: Mikel Larson.
AZAROA
2020/11/04 Oiartzungo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 1936tik gaur egun arte Oiartzunen izan diren giza eskubideen urraketak ikertzeko hitzarmena sinatu zuten.
2020/11/20 Xabier Leteren omenez herrian antolatutako ekintzak hasi ziren, Mugarri liburuaren aurkezpenarekin. Herritik kanpo ere, Leteren heriotzaren 10. urteurrena oso present egon zen liburu-aurkezpen, kontzertu eta abarrekin. 2020/11/21 Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarretaratzea antolatu zuen El Watanek, Marokorekin berpiztutako gerra egoera salatzeko. 2020/11/27 Abaraxka ludotekak Oiartzungo ihotik karta-jolasa aurkeztu zuen. Iosu Mitxelenak ilustratu eta Eneko Salaberriak diseinatu dute.
ABENDUA 2020/11/05 Oiartzungo Udalak eta Puntueus Fundazioak hitzarmena sinatu zuten, herrian .eus domeinua zabaltzeko. 2020/11/06 Ondarearen jardunaldiak hasi ziren, Oiartzungo ondareari buruzko webgunea aurkeztuz (www. ondarea.oiartzun.eus).
2020/12/01 Jose Angel Torres Luberriko sortzaile eta paleontologia hil zen, gaixotasun baten ondorioz. 2020/12/03 Oiartzungo ondareari buruzko bi liburu aurkeztu zituzten Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak: Xabier Lete ttiki eta Burnizko potoa (Artikutzako trenari buruzkoa).
2020/11/20 Euskaraldia hasi zen. 87 entitatek parte hartu zuten. Oiartzunen, Hikaldia ere gauzatu zen, proba pilotu gisa. URTEAN ZEHAR | 233
2020/12/04 Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrena bete zen.
2020/12/05 Hitzen Lihoa hasi zen. Gaia sorkuntza kolektiboa izan arren, Leten barrena ibilbide biografikoa izan zen ekimenetan lehenengoa.
2020/12/27 Elkartasun lasterketa osasun egoerara moldatu, eta lasterka, arraunean edo bizikletan Joanes Larretxea euskal presoa etxeratzearen alde, 901 kilometro egin zituzten oiartzuarrek.
URTARRILA
2021/01/03 Urtero Etxerat-ek antolatzen duen elkartasun bertso saioa egin zen, baina Madalensoron oraingoan, COVID19-arengatik hartu beharreko neurriak bermatzeko. 2021/01/07 Udalak 50.000 € gehiago bideratu zituen azkeneko itxialdiarengatik kalteak jasan zituzten ostalaritza establezimenduak laguntzeko. 2020/12/12 Mattin Etxebestek Aurresku Txapelketa Nagusia irabazi zuen Gazte mailan.
2021/01/09 Sarek Bidea gara mobilizazioa antolatu zuen, auzo guztietatik abiatutako giza kateekin.
2020/12/13 Alaiartek (Alaia Gaztelumendi) Gasteizko Mazoka azokan parte hartu zuen.
2020/12/16 Oiartzungo Flauta Taldeak 30 urtean moldatutako partiturak eman zizkion dohaintzan Udalari.
2020/12/20 Nikole Galardik bere lehenengo diskoa aurkeztu zuen (Elkarbizitza), Joxe Leon Amigorenaren laguntzarekin.
2020/12/27 Bernardina Eskudero 87 urteko oiartzuarra, Hondarribiko zaharren egoitzako egoiliarra, izan zen COVID-19aren kontrako txertoa hartu zuen lehenengo gipuzkoarra.
234 | URTEAN ZEHAR
2021/01/16 Labore Oarsok urteko batzarrean lehendakari berria hautatu zuen: Joana Mendiburu. 2021/01/24 Mentxu Alkorta dantzari, soinujole eta pailazoa hil zen, 80ko hamarkadan Oiartzunen dantzaren munduan lan asko egindakoa.
2021/01/27 Udalbatzarrak ahobatez onartu zuen Amazonen logistika zentro bat Oiartzunen irekitzearen kontrako mozioa.
OTSAILA 2021/02/05 Ezohiko ihoteak ospatu zituzten ikastetxe barruan haurrek. Igandean, bisita sorpresak egin zituzten intxixu eta sorginek auzoetara.
2021/02/11 Egoitz Etxebestek Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira liburua argitaratu zuen Elhuyarrekin.
2021/03/09 Oiartzungo Udalak Landaola saria jaso zuen, Lurbizi egitasmoarengatik. Landa garapenerako proiektuei aitortza egiteko Gipuzkoa mailako saria da.
2021/03/12 Garmendiko dolarea Ibarreko udal biltegitik Irungo Gordailuara lekualdatu zen, Iragorri familiako kideen aurrean.
2021/02/13 Kattin Txiki elkarteak Haur erbesteratuak dokumentala aurkeztu zuen. 36ko gerran erbestera jo behar izan zuten haur oiartzuarren testigantzak jaso dituzte.
2021/02/17 Iciar Bollain zuzendari espainiarra Maixabel filma grabatzen aritu zen Oiartzunen.
MARTXOA
2021/03/01 Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo hitz eta esamoldeak sustatzeko egitasmoa jarri zuen abian. Lehen hitza deus izan zen.
2021/03/03 Ugaldetxo poligonoko Aislamientos Arellano enpresan sutea izan zen eta hondamendi handia eragin zuen lantegian.
2021/03/04 Oiartzun herri hezitzaileen sarera batu zen, Oinherrirekin sinatutako hitzarmenari esker.
2021/03/12 Paul Oiartzabal eskiatzaileak Fis Beluta txapelketan bigarren postua lortu zuen free style estiloan. 2021/03/17 Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea zikloa hasi zen. Bi hitzaldik osatu zuten elkarbizitza muin duen zikloa. 2021/03/21 Unax Landa eta Oier Zabaleta Oiarpeko pilotariek Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Kadete mailan.
2021/03/22 Altzibarren erreka garbitzeko auzolana antolatu zuen Mater Museoak, Uraren Munduko Egunaren harira.
URTEAN ZEHAR | 235
2021/03/25 Euskal gatazka politikoa lehen eskutik bizi izan duten emakume oiartzuarrek euren esperientziak trukatu zituzten, Sarek eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatutako Erretagoardia. Emakumeak*, kartzela, erbestea eta zaintza saioan.
2021/03/27 Urtarrilean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Abaraxka ludotekari oparitutako sagarrondoa aldatu zuten Ibargain parkean herriko haurrek, “gure hilak gogoratzeko”.
2021/04/20 Pello Añorga, Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena saritu zituzten Nafarroako Ikastolen Elkarteek antolatzen duen Juul lehiaketan. Ikastoletako haurrak izaten dira epaile.
2021/04/20 Presoen urruntzearen kontra, Etxeratek sustatutako Euskaldunako adierazpenarekin bat egin zuten Oiartzungo Udaleko EH Bilduk eta EAJk.
APIRILA
2021/04/04 COVID-19aren eremu gorrian sartu zen Oiartzun, 100.000tik 424 kasurekin. Zenbait astez, tasa hori goiti joan zen, 900eko tasa gainditu arte. 2021/04/04 Aberri Eguna ospatu zen.
2021/04/21 Mendiburu 14ko kultur aretoaren kudeaketa ereduaz parte-hartze prozesua martxan jarri zuen Udalak herriko sortzaile eta eragileekin. 2021/04/23 Joxe Iriarte Bikilak azken liburua aurkeztu zuen: Eman Zesarri Zesarrena saiakera.
2021/04/24 Zaintza komunitarioen inguruko mahai-inguruan parte hartu zuten Oiartzungo udal ordezkariek, pandemia garaian herrian sortu diren sareen esperientzia partekatzeko. 2021/04/28 Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatu zen Oiartzunen. 2021/04/07 Joxe Mari Mitxelena San Esteban elizan bisita gidatuak eskaintzen hasi zen, boluntario gisa.
2021/04/10 Joko Garbiko helduen mailako 2020ko final atzeratua irabazi zuten Txosteko Txomin Nazabalek eta Jose Aizpuruak. Elkarteko bi bikote aritu ziren aurrez aurre.
236 | URTEAN ZEHAR
Oiartzun argazkietan
Harrobian lanean.
Etxetxo tabernaren aurrean, taldea. Atzean, Karrika kalea: Xuxene.
238 | OIARTZUN ARGAZKIETAN
Etxetxo tabernaren aurrean, taldea.
Borrondegiko familia: Manuel Lekuona eta Xixili Arsuaga, seme-alabekin.
OIARTZUN ARGAZKIETAN | 239
Karrikako errotako Pio Astiasuinzarra, Juliana Astiasuinzarra, Bixenta Irastorza eta Joxe Mari Astiasuinzarra.
Karrika auzogunea.
240 | OIARTZUN ARGAZKIETAN
Karrikako eskolako haurrak, Evarista Sobrino maistrarekin (1962/1963 ikasturtea).
Karrika auzoko neskak.
OIARTZUN ARGAZKIETAN | 241
Karrika auzoko neskak.
Karnabaletan Karrikan. Atzean, Arrasku baserria.
242 | OIARTZUN ARGAZKIETAN
Petrineko amona, bere biloba Felix Seinen eskutik lore-sorta jasotzen auzoko festetan.
Mosto Lekuona eta Sebastian Arbelaitz, auzoko festetan, “sorpresa” (1970 ingurua).
OIARTZUN ARGAZKIETAN | 243
Karrikako festetako laguntzaileak.
Karrikako eskola, 1960 (Enriketa Lekuonaren argazkia).
ESKERRIK ASKO Pili Arbelaitz, Inaxio Astiasuinzarra, Mari Jose Beloki, Xixili Mitxelena, Andone Ubiria, Marixol Ubiria.
244 | OIARTZUN ARGAZKIETAN
ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea: • • • • •
Iosune Cousillas Aramanedi Joxan Eizmendi Garate Mattin Kazabon Cousillas Goiatz Labandibar Arbelaitz Jaione Ugaldebere Sarasua
IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
Abaraxka Altonaga, Arene Ameztoi, Bene Amigorena, Joxe Leon Arbelaitz, Pili Arozena, Juanitoren sendia Arraztalo Elkartea Arruabarrena, Ana Maria Artola, Juan Mariaren sendia Astiazuinzarra, Inaxio Auntxa Trikitixa Barrenetxea, Juan Mari Beloki, Mari Jose Elizalde Herri Ikastetxea Elizetxea, Hua Epeleko Joxeluixen sendia Esnaola, Baltasarren sendia Esnaola, Juan Joxe Esnaola, Maria Angelesen sendia Estévez, Xosé Fernandez, Koldo Flaño, Teresa Gartzia, Erik Gaztelumendi, Aiako Harria Gaztelumendi, Alaia Gaztelumendi, Maritxuren sendia Goenaga, Maria Pilar Goikoetxea, Arkaitz Gurruchaga, Iñaki Haurtzaro Ikastola Ibargain Musika Eskola Iradi, Maddi Intxixu AEK euskaltegia Irixoa, Iago Iturbe, Esti Iturriotz, Joxe Mari Kattin Txiki Kazabon, Antton Kerexeta, Xabier Killirikupe Labandibar, Goiatz
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
Lartaun Abesbatza Larzabal, Bixen Legorburu, Asier Lekuona, Arantza Lekuona, Itziar Lizaso, Maitane Loperena, Alain Lopez, Joxe Migel Luberri Madariaga, Izaskun Matelo, Suberri Mateo, Iraitz Mendizabal, Agustin Mendizabal, Anton Mendizabal, Mikel Mitxelena, Joxe Mari Mitxelena, Nikolas Mitxelena, Oihane Mitxelena, Olatz Mitxelena, Xixili Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzun Irratia Oiartzungo Flauta Taldea Oiartzun Kirol Elkartea Oidultz Musika taldea Ostolaiz, Amaia Ostolaiz, Andresen sendia Paisal, Maite Retegi, Inazio Retegi, Jone Soinuenea Torres, Joxe Angelen sendia Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txost, Errebote Taldea Ubiria, Andone Ubiria, Marixol Ugaldebere, Jaione Urdanpileta, Estanis Urmendi Haur Eskola Zalakain, Lorena
aurkibidea 3 5
Alkatearen agurra Editoriala
Elkarrizketa 8 Mª Jesus Aranburu Arbelaitz
Historia 26 Apaizetako garai haiek 30 64an izan zen 32 Don Juan Mari Artola oroimenean 35 Etxeratze-agindu edo kera-deiak: Historiaren ildoak errepikatuz 43 Baltasar Esnola ‘Gaztelu’ 46 Suteak, gaurkotasunez betetako gaia 48 Oiartzundik Gordailura, gure historia mantentzeko Garmendi baserriko
51 58 64 78 80 82 84 88 91 93 94 103 106 109
dolarearen lekualdatzea Irazusta Irigoien familiaren hainbat historia eta agiri Elizan zin egiteko mahaia Maria Angeles Esnola Bidaurreta 25 urte, adierazpen askatasunaren alde ‘hitz egin’ zenetik 84 urte Oiartzungo Flauta Taldearen agur hitzak 1958-IV-1 Lehen greba eguna Francoren diktadura garaian Oiartzunen Oiartzun Irratiak 20 urte Leteren lekuak Zeruko jardinetan ‘Harmoniun’ historkoak oiartzunen Artikutzako trena Bixenta Ormazabal eta Luxio Gallastegi Gipuzkoa plato bat izan zen lehenbiziko aldia
114 120 121 122 124 127 133 139 145 149 153
Maritxu Gaztelumendi Urruzola Joxeluix Epeleko Juanito Arozena Joxe Angel Torres Alaia Gaztelumendi Jone Retegi Nikolas Mitxelena Irastorza ‘Otsua’ Joxe Leon Amigorena Kazabon Maite Paisal Ugía Andres Ostolaiz Bixen Larzabal Urdanpilleta eta Estanis Urdanpilleta Inziarte
Seme-alabak
Kultura 164 Oiartzualdean jasotako bi balada 174 Kulturabirusa2020 177 Entzuten dena bada 180 Ezohiko urtea 182 Ibargain Musika Eskola 184 Lartaun abesbatza ere: kantuz bai, ixilik ez! 186 Intxixu AEK euskaltegia 188 Auntxa Trikitixa Eskola
Kirola 190 Oiartzun Kirol Elkartea 2020-2021 193 Txost 194 Oiarpe Kirol Elkartea
Irakaskuntza 196 198 200 204 206 208
Haurtzaro Ikastola. Komunitate osoarentzat erronka eta elkarlana Haurtzaro Ikastola. Bihar, Euskal Hezkuntza sistema gaurtik eraikitzen Elizalde Herri Eskola. Arene Altonagari elkarrizketa LH Elizalde Herri Eskola. XXXIII. Oiartzungo Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketa Urmendi Haur Eskola. Hezi eta bizi, heriotza kontuan hartuta Abaraxka. Udal ludoteka
Natura 214 217 220
Oiartzunen ikus daitezkeen hegaztiak Gure landareak gertutik ezagutzen Oiartzungo altxor baten istorioa
Herri eragileak 224 Killirikupen hausnarketan 226 Arraztalo 230 Urtean zehar albiste izan dira 237 Oiartzun argazkietan