Publierreportajea Berria

Page 1

Orrialde babestua 19

BERRIA Ostirala, 2019ko otsailaren 8a

Oiartzungo Udala

ATERPEA ETA ELKARGUNEA, ALDI BEREAN Oiartzungo herritarrek dituzten hainbat beharri erantzuna emango die udalak, Mendiburu 14ko udal eraikinarekin. Erabilera anitz izango dituen espazioa izango da. Eraikinarekin batera, haren ingurua ere biziberrituko dute.

A

spalditik identifikatutako hainbat beharri erantzun bateratua emango die Oiartzungo Udalak (Gipuzkoa), Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikinarekin. Euskalgintzako eta kulturgintzako eragileekin partekatuko dute eraikina erretiratuek, eta kultur areto bat ere egongo da. Espazioaren banaketa berri horrek hutsik utziko du Fermiñene eraikina, gaur egun euskalgintzak erabiltzen duena, eta hara eramango dituzte gizarte zerbitzuak. Mendiburu 14ko eraikinarekin batera, haren inguruko Landetxe plaza ere eraberrituko du udalak. Guztira, 4 milioi euroko inbertsioa egingo du. Uda hasieran hasi nahi dituzte obrak. Duela urte eta erdi inguru aurkeztu zuten egitasmoa jendaurrean. Halako espazio baten beharra lehenagokoa da, ordea. Jexux Leonet Oiartzungo alkateak dioenez: «Diagnostikoa aspalditik dago mahai gainean, eta orain sortu ditugu baldintzak proiektu hau aurrera eramateko». Kultur areto batena izan da urteetan eskari nagusietako bat, bai kultur arloko eragileena, baita gainerako herritarrena ere, udaletxeko osoko bilkuren aretoa baita gaur-gaurkoz funtzio hori betetzen duen herriko espazio bakarra. «Orain dela 15 urte ere ageri zen herri programetan eta herriko alderdi politikoen helburuen artean kultur areto bat eraikitzea», Leonetek gogora ekarri duenez». Arazo horri irtenbidea eman nahi dio orain udalak: «Beharrezkoa da halako espazio bat herrian egiten diren kultur ekital-

diak baldintza egokietan egiten direla bermatzeko». Erretiratuen beharrei erantzuna ematea ere badu helburu proiektuak, eta horretara bideratuko da eraikinaren bigarren solairua. Gazte Izanak erretiratuen elkarteak egun duen eraikina ordezkatuko du berriak, eta aurrekoak zituen irisgarritasun arazoak albo batera utziko ditu. Euskalgintzaren inguruan jarduten duten Oiartzungo eragileak bateratzeko ere balioko du. Halaber, hara eramango ditu udalak euskara zerbitzuak. Oiartzungo irratiak ere hantxe izango du estudioa.

Mendiburu 14 eta Landetxe plazaren proiektuaren irudia. ASTAZALDI

«Diagnostikoa aspalditik dago mahai gainean, eta orain sortu ditugu baldintzak proiektu hau aurrera eramateko» JEXUX LEONET Oiartzungo alkatea

Eragileak leku berean izateak sinergiak eta harremanak garatzea erraztuko duela uste du Leonetek: «Sakabanatuta egotean, koordinazioa eta elkarlana zailagoa izaten da. Bateratzeak aukera berriak sortuko ditu».

EKARPENETATIK, SORTU Etorkizunean espazioaren erabiltzaile izango direnak izan dira proiektua diseinatu dutenak. Elkarteetako eragileek bezala, gainerako herritarrek ere egin dizkiote ekarpenak proiektuari. Asko eta anitz izango dira eraikinaren erabiltzaileak, eta hala dira beraien beharrak ere. Hala ere, han garatuko diren proiektuek elkar elika dezaketela uste du Leonetek, eta parte-hartze prozesuan izan den giroan ere nabaritu dela aukera hori: «Argi ikusi

Mendiburu 14 aurreproiektuaren aurkezpen publikoa. OIARTZUNGO UDALA

dugu sinergiak sor daitezkeela eta, elkarbizitzara begira, oso positiboa da hori». Erabiltzaileekin bezala, bizilagunekin ere harreman zuzena izan du udalak. «Haien ekarpenak jaso ditugu», dio Leonetek: «Proiektuak badu konplexutasuna; herriaren erdigunean kokatuta dago, eta inguru horretan inpaktua izango du. Hala ere, bizilagunek oso ondo ulertu dute horrelako instalazio baten beharra duela herriak eta benetako arazoei erantzungo diela».

Eraikina soilik ez, ingurua ere eraberrituko dute; Landetxe plaza, zehazki. «Argi genuen proiektuak eraikina eta plaza, biak, bildu behar zituela. Inguru guztia biziberritu nahi genuen. Ur filtrazioekin arazoak ditugu plaza horretan, eta, horrez gain, apur bat zaharkituta dago», azaldu du Leonetek. Espresuki gai hori lantzeko, hainbat bilera egin ditu udalak bizilagunekin, plazaren erabiltzaileekin eta hango merkatariekin nahiz ostalariekin, plazak dituen aspektu positiboak eta negatiboak nagusiak identifi-

katzeko eta sortuko dena irudikatzeko. Ekarpenak jaso ondoren, exekuzio proiektuak idazten ari da momentu honetan udala. Otsaila bukaerarako prest izan nahi du Mendiburu 14koa, eta martxorako, Landetxe plazakoa. Behin kontratazio fasea igarota, uda hasieran obrak hasteko asmoa du udalak.

@

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.oiartzun.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.