Oiartzungo
102. zenbakia
2023ko azaroa
www.oiartzun.eus
udalainformatzen
Elkarlan publiko-komunitarioan sakontzeko legealdia 26
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
Legealdi bat, lau urte. Egunak luze eta urteak labur izango dituen epealdia dugu aurrean. Herritarrek aukeratutako 13 zinegotziko gobernu-taldea eta 110 profesionalez osatutako lan-taldea, eskuz esku egitasmoak aurrera eramateko eta kalitatezko zerbitzu on bat emateko prest. Eta hiru multzotan (herritarrak, lurraldea eta antolaketa) bildutako hamarnaka egitasmo zehatz. Helburua bat eta bakarra: 10.400 oiartzuarren bizitza hobetzea. Lau urte hauetan egin asmo duguna jasotzen duen legealdiko plana idatzi eta auzoz auzo aurkeztu berri dugu. Lanean hasi gara eta bagoaz aurrera. Politika matematika balitz, hortxe utz nezake gaurko idatzia. Ia dena esana dago, garrantzitsuena izan ezik. Nola. Nola eta norekin. Nola lortzen da bizitzak hobetzea? Zainduko gaituen norbait egongo dela jakitea, lagunekin elkartu eta kultur ekitaldi batez eta herriko ondareaz gozatzea, ekonomia lokala eta soziala sustatzea, lehen sektoreko egitasmoak indartzea, herrian barrena lasai eta eroso ibiltzea, aisialdirako azpiegitura egokiak izatea eta zaintzen dugun ingurune berdeaz gozatzea, euskaraz bizitzeko eskubidea izatea, adin, genero eta jatorri guztietako bizitzak aintzat hartzen direla jakitea, larrialdi egoeretan babesa jasotzea... Hori eta gehiago da herritarren bizitza hobetzea eta hori lortzeko mahai gainean bi aukera posible ikusten ditugu. Bata, ohikoena, zerbitzuak eta zerbitzu gehiago sortzea, jakinda bide horrek aurrekontuak handitzea eskatuko duela ezinbestean eta, hortaz, aukera mugatua dela. Eta bestea, komunitatea indartzea, alternatibak garatzea eta eragile sozial eta ekonomikoek udalak besteko protagonismoa izatea. Udal politika aurrerakoiak ezin dira kalitatezko zerbitzu soilak izatera mugatu. Udal politika aurrerakoiek herrikoiak izan behar dute. Konfiantzarako eremuak sortu behar dira, erabakiak eta lehentasunak guztien artean hartzeko eta egitera goazen horren ardura eta erantzukizuna partekatua izan dadin.
Joana Mendiburu Garaiar Alkatea
2
es
Arlo estrategikoak markatu ditugu: kultura euskaraz, energia, mugikortasuna, elikadura, zaintza eta osasuna. Zenbait egitasmoa zehatz ere pentsatu ditugu, baina bidea elkarrekin urratu nahi dugu. Jakitun gara zeregin horretan zailtasunak izango ditugula, akaso hanka sartzeak ere egingo ditugula, baina emaitza hobea eta atzeraezina izango da. Bazatoz?
Puedes pedir la revista en castellano Aunque la revista Udala Informatzen se reparte en euskera, también existe la versión en castellano. Puedes pedir que te la enviemos en el ayuntamiento, llamando al 943 49 01 42 o mandando un email a komunikazio@oiartzun.eus.
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak 2023-2027 legealdiko bideorria marraztu dute Elkarlan publiko-komunitarioa izango da oiartzuar guztien bizitza hobetzeko oinarria. Ekainaren 17an eratu zen udalbatza berria eta hilabete hauetan 2023-2027 urteetan gauzatuko duten programa zehazten ibili da gobernu taldea. Datozen lau urteetan lehentasunez landuko dituzten helburu estrategikoak eta horretarako garatuko dituzten egitasmoak definitu dituzte.
3 lan-lerro eta 5 ildo estrategiko Krisien aroa bizi dugu. Krisi klimatikoa, ekonomikoa, demografikoa, hizkuntzarena… Garai nahasietan aukerak sortu eta bide berriak ere irekitzen dira eta erronka globalei tokiko ekimenekin erantzuteko plana osatu dute.
Osatu duten gobernu plana izango da 2023-2027 legealdian Oiartzungo Udalaren jardunaren iparrorratza. Oiartzuarren eta herriko eragileen lehentasunak eta beharrak izan dituzte oinarri programa osatzerakoan eta hamarnaka egitasmo eta proiektu jaso dituzte. 2027an nolako Oiartzun izan nahi duten definitu dute eta horretarako herritarrekin batera jarraitu beharreko bideorria marraztu dute.
Bost izango dira ildo estrategikoak: elikadura burujabetza, energia burujabetza, mugikortasun jasangarria, osasuna eta zaintza eta kultura euskaraz. 3 lan-lerrotan banatu dute legealdi plana: herritarrak, lurraldea eta antolaketa. Hurrengo bi orrialdeetan ikusi daitezke egitasmo nagusienak.
Oiartzuar guztien bizitza hobetzeko elkarlan publiko-komunitarioa Oiartzuar guztien bizitza hobetzea da udalaren egitekoa. Herri berdinzalea, bizia, jasangarria eta euskalduna lortzea izango da helburua eta horretarako ezinbestekoa izango da elkarlana, herritarrekin eta Oiartzungo eragile sozial eta agente ekonomikoekin batera eskuz esku lan egitea.
Esan eta egin Urriko auzo bileretan herritarrek egindako proposamenekin aberastu dute 2023-2027 legealdi plana. Lehentasun horien arabera ari dira prestatzen orain 2024ko udal aurrekontua. Aurreikusitako proiektuak gauzatzeko Udalaren egitura ere aldatu dute; sail ezberdinetako zinegotzi eta teknikariekin koordinazio batzordeak osatu dituzte egitasmoen zeharlerrotasuna garatu eta jarraipena egiteko.
Oiartzungo Udalean ohikoa den lanketa publikokomunitarioan sakondu eta arlo gehiagotara zabaldu nahi dute, energia, mugikortasuna, ekonomia soziala eta elikadura esparruetara, besteak beste. Herritarrekin lan egiteko formula berriak bilatu nahi dituzte, Oiartzunek herri bezala dituen erronkak ez baitira soilik udalaren ekimenez lortuko. Orain arte ohikoa zen udalaren eta herritarren arteko elkarlanari hirugarren hanka bat gehitu nahi zaio; ekonomia sozialeko agenteena (kooperatibak eta enpresa txikiak). Hiru zutabe horietan (udala-herritarrak-agente ekonomikoak) oinarritutako elkarlan publiko-komunitarioa izango da martxan jarriko diren egitasmoen euskarria. Udalaren baliabideak ere mugatuak direla jakitun, ezinbestekoa izango da komunitatearekin etengabeko lankidetza estuan aritzea, indarrak batu eta elkarrekin ekitea.
www.oiartzun.eus
3
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
OIARTZUN 2023-2027, helburuak eta ekintzak HERRITARRAK 1. Bizitza duinak, komunitate bizi eta anitzak sustatzea Oiartzun berdinzalean ▶ Herritarren ongizaterako zerbitzuak zabaldu eta ezagutarazi ▶ Herritarren ongizaterako saila berrantolatu ▶ Zaintza zerbitzu publiko-komunitarioa indartu, herriko eragileekin elkarlanean ▶ Adin txikikoen babesgabetasun egoerak prebenitu ▶ Bazterketa eta larrialdi egoerak prebenitu eta erantzun ▶ 2022-2025 berdintasun plana gauzatu, ebaluatu eta berria diseinatu ▶ 2025-2029 berdintasun-plan berria diseinatu eta gauzatzen hasi ▶ Gazte eragileekin harremana sustatu, herriko ekimenekin identifikatzeko ▶ Herriko baloreen transmisioan eragin herri hezitzailea sortzeko 2. Herriko kulturgintza eta ondarearen aro berria garatzea, euskara ardatz ▶ Udalaren kultur politika eta ekintza-plana definitu herriko eragileekin ▶ Liburutegia berrantolatu eta irakurzaletasuna sustatu herriko eragileekin ▶ Udalaren eskumeneko lokalak kultur jardueretara bideratu ▶ Euskal kulturgintzan erreferentzialtasuna lortu ▶ Herriko ondarea jaso eta zabaldu ▶ Euskara sustatzeko neurriak hartu ▶ Herriko irratiaren funtzioak zehaztu eta eskaintza egituratu ▶ Herriko festak baloratu eta zaindu 3. Herritarrak udalarekin eskuz esku lanean aritzea, komunikazio zuzen eta gardenean ▶ Parte hartzea birformulatu ▶ Udalaren jardunaren gardentasuna bermatu ▶ Udalaren komunikazio-plana berrikusi eta ekintza-plan berria gauzatu ▶ Udal marka sortu ▶ Udal administrazio elektronikoan pausoak eman 4. Herritarren kohesiorako harreman sareak ehuntzea
▶ ▶ ▶ ▶ ▶ ▶ ▶
Herritarren bizi ohitura osasuntsuak sustatu Ikuspegi feministatik egindako kirol arloko diagnostikoko proposamenak kirol saileko ekintza planean sartu Kulturartekotasuna baliatu Oiartzun harrera herria bihurtzeko Balio eta ondareen transmisioa bermatzeko belaunaldiak gurutzatzeko ekintza plana egin Bitartekaritza gunea sortu bizikidetza arazoak lantzeko Auzotarren arteko harremanak sendotzeko ekintza plana egin Herriko eragileekin harreman iraunkorrak eta eraginkorrak landu
LURRALDEA 1. Energia eta elikadura burujabetza hauspotzea
▶ ▶
4
Oiartzun energia burujabetzarantz eramango duen plan jasangarria diseinatu, herri eragileekin elkarlanean Udalaren energia plana idatzi
www.oiartzun.eus
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
▶ ▶
Oiartzun elikadura burujabetzarantz eramango duen plan jasangarria diseinatu, herri eragileekin elkarlanean Udalean dugun mugikortasun planari, ekintza plana egin
2. Herriko azpiegiturak hobetzea eta egokitzea
▶ ▶ ▶ ▶ ▶
Azpiegitura berriak sortu eta daudenak berrikusi herritarren beharretarako: kirol azpiegiturak, kultura azpiegiturak, auzoetako beharrak... Etxebizitza politika aztertu. Dauden proposamenak herritarrekin partekatu eta ekarpen berritzaileak proposatu Lorategi eta parkeak mantendu eta birpentsatu Hirigintza irisgarriago eta inklusiboagorantz pausoak eman Udal eraikinetako komun eta aldagelen inguruko hausnarketa egin
3. Oiartzun herri jasangarria eta ingurumenarekiko abegikorra izatea
▶ ▶ ▶ ▶ ▶
Hondakinen gaikako bilketa aztertu eta hobekuntza plana egin Mendi eta basoen kudeaketa jasangarria eta aprobetxamenduzkoa egin diputazioarekin eta herritarrekin elkarlanean Erreka eta ibaien epe luzerako kudeaketa-plana egin Zaratak gutxitzeko azterketa egin Argitasun kutsadura aztertu
4. Herriko ekonomia indartzea
▶ ▶ ▶
Ekonomia sozialeko enpresentzat herri erreferentea izateko pausoak eman Herriko industria guneak zaindu Herriko komertzioa sustatzeko plana egin
ANTOLAKUNTZA 1. Udaleko zuzeneko arreta-zerbitzua erosoa, irisgarria eta gertukoa bihurtzea
▶ ▶ ▶ ▶
Herritarren arreta gunea sortu eta herritarrei berri eman Arreta gunearen nolakotasuna eta langileen antolaketa definitu eta gauzatu Administrazio elektronikoan pausoak eman, arrakala digitala kontuan izanda Auzoetarako gertutasuna aztertu
2. Udaleko diru-kontuen orekari eustea
▶ ▶ ▶
Dirulaguntzen plan estrategikoa berritu eta jarraipena egin Udalaren jabetzakoak diren ondasunen inbentarioa eguneratu Ordenantza fiskalak berrikusi errentaren araberako presio fiskala jartzeko
3. Udaleko antolaketa berritu eta langileen egoera egonkortzea
▶ ▶ ▶ ▶ ▶ ▶ ▶
Udalaren barne funtzionamendua berrantolatu Udaleko barne berdintasun plana idatzi Udal langileen lanpostuen balorazioa egin Udal langileak egonkortu eta lan-baldintzak berrikusi Barne komunikazioa hobetu komunikazio-plana idatziz Udaleko langileen formakuntza-plana idatzi Udalaren ezagutzaren kudeaketa-plana, ezagutza ez galtzeko eta transferitzeko metodología ezartzeko www.oiartzun.eus
5
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak
Elkar zaintzeko sarea josten hasi dira Bakardade egoera ez hautatuan dauden oiartzuarrak laguntzeko auzozain bila dabiltza. Duela urtebete jarri zuen martxan Udalak Zaintzadi proiektua, hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko, zaintza sare publiko-komunitarioaren bidez. Erronka honi erantzuteko herrian ditugun baliabideen diagnosia egin dute hilabete hauetan. Zaintzaile naturalak diren Oiartzungo eragile eta elkarteekin bildu dira (Osakidetzarekin, herriko komertzioekin, 55 urtetik gorako gorako pertsonekin hartu-emana duten zerbitzuekin, farmaziekin…), kontzientziazioa landu, denen artean bakardade ez hautatuan dauden pertsonak antzeman eta hauei Zaintzadi proiektuaren berri emateko. Detekzio sarea martxan Hilabete hauetako elkarlana hasi da fruituak ematen eta dagoeneko hogeita hamar dira bakardade egoera ez hautatuan dauden eta Zaintzadin parte hartu nahi dutela adierazi duten oiartzuarrak; 30 auzozaindu. Denen beharrak aztertu dituzte Zaintzadiko hezitzaileek eta auzozaindu bakoitzarentzat eskuhartze programa propioa diseinatu dute, ahaldundu eta gizarteratzeko. Epe batera laguntzarik behar ez izatea da helburua, auzozaindua independente bihurtzea. Auzozain ezberdinen laguntzarekin lortu nahi dute hori, elkarlana eta elkar zaintza izango baitira proiektuaren arrakastarako gakoak.
6
Olaia Lasa Gizarte Ongizate zinegotzia eta Aintzane Iribar eta Miren Berasarte Zaintzadiko hezitzaileak
Paseo bat eman edo kafe baterako tartea hartzen duena. Aldaketaren bat antzematen badu gizarte zerbitzuekin harremanetan jarriko dena. Auzozain izan daiteke antzerkia gustuko duen eta antzerkizale amorratua den aizozainduarekin emanaldi batera elkarrekin joateko prest dagoena. Edo jostun abila den auzotarra, auzozaindu batzuekin eskulan honetan astean ordubete solasean pasako duena. Elkarrekin gustuko gauzak egitea sustatuko dute.
Auzozain izateko modu asko daude Auzozain deitu diote bakardade egoera ez hautatuan dagoena laguntzeko prest dagoenari. Urteetan zehar modu naturalean egin izan den eta galtzen joan garen auzozaintza xaxatu eta indartu nahi dute egitasmoarekin. Adi egongo den jendea bilatzen da, ingurukoen beharrak entzuten edo erantzuten lagundu dezakeena. Ondokoa zaintzeko keinu txikiak egitea da helburua.
Amakiña modu ezberdin daude auzozain izateko. Edonor izan daiteke eta bakoitzaren zaletasunen, prestutasunaren eta ezaugarrien araberako proposamen malguak egingo dituzte Zaintzadiko hezitzaileek. Aukera guztiak ezagutu eta informazio gehiago nahi dutenek zaintzadi@oiartzun. eus helbidera idatzi edo 943 49 05 52 telefonora dei dezakete.
Auzozaina da bakarrik bizi den beheko bizilagunari zer moduz dagoen eta zerbait behar duen galdetzen diona.
Ikusi auzozainen inguruko bideoa
www.oiartzun.eus
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak
12 eta 17 urte arteko nerabeen aisirako topalekua sortu dute Ostegun, ostiral eta larunbatero egongo da irekita. Herriko gazteteentzako topalekua jarri du martxan Oiartzungo Udalak. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek aisialdiaz gozatzeko gunea ireki du Landetxen, balioak eta partehartze aktiboa sustatzeko. Gazteei zuzendutako aisialdirako erreferentziazko espazio izango da, haien nortasuna eta autonomia garatzeko lekua. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldero egongo da irekita, 17:00etatik 21:00etara (ostiraletan 21:30era). Aisialdi aktibo, partehartzaile, sortzaile eta osasungarria Bakarrik edo koadrilan ongi pasatzeko, lasai egoteko, jende berria ezagutzeko, besteekin batera bizipenak partekatzeko, Landetxen bertan edo kalean haien intereseko ekintzak egiteko, zaletasun berriak praktikatzeko, elkarrizketarako, sorkuntzarako, hausnarketarako, kezkak elkarbanatzeko, egun-pasa edo asteburu-pasak prestatzeko… Denbora libreaz gozatzeko lekua, antolatutako zein antolatu gabeko
ekintzetarako aukera zabala eskainiko du topalekuak. Bi hezitzaile eta koordinatzaile bat izango ditu. Inklusioa, hezkidetza, genero-berdintasuna eta euskara izango dira zerbitzuaren balioak. Oiartzungo nerabeen beharrei erantzutea da egitasmoaren helburu nagusia; hezitzaileak bidelagun, dituzten nahiak, kezkak, beharrak eta interesak landu eta nerabe izatetik gazte izaterako trantsizioan funtsezkoak diren gaitasunak, balioak, bizitzarako trebeziak eta baliabide pertsonalak indartzeko. Gazteek osatuko dute bertako programazioa Tailerrak egiteko gela, ping-pongeko mahaia, wifia, mahaijokoak eta pufetan lasai egoteko txokoa ditu topalekuak, besteak beste. Nerabeekin joango dira espazioari eman nahi dioten erabilera zehazten eta bertan izan nahi dituzten guneak eta baliabideak sortzen. Nerabeek aktiboki parte hartuko dute zerbitzuan. Bertako programazioa nerabeekin batera osatuko dute hezitzaileek. Beren gustuak, nahiak era iritziak izango dira abiapuntua eta denbora librea autokudeatzeko tresnak eta aukerak eskainiko dizkiete. Haien aisialdiaz era partehartzailean gozatzeko. Herriko nerabe guztientzat zabalik Ekintza edo irteera batzuetarako izan ezik, topalekura joateko ez da aurrez izenik eman beharko. DBHn dauden oiartzuar denentzat egongo da irekita. Zerbitzu honekin 0-17 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako eskaintza osatu nahi izan du Udalak, aisialdiaren bitartez bidelaguntza eman eta adin batetik besterako aldaketetarako eta bizitzarako tresnak lantzeko. 0-12 adin tarterako familien txokoa eta ludotekaz gain, 12 eta 14 urte dituztenentzat Kuadrillategi egitasmo arrakastatsua martxan du. Topalekuarekin DBH 1 eta 2. mailetako nerabeen aisialdi hezitzailerako aukera indartu eta 17 urte bitartekoentzat zabalduko du.
Ekain Susperregi Gazteria zinegotzia eta Udane Altuna eta leire Agudo Topalekuko hezitzaileak.
www.oiartzun.eus
7
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak
Haurrek haurrentzat diseinatutako jolastoki inklusibo eta hezitzailea Elizalde Herri Eskolako patioa itxuraldatzeko proiektua martxan dute Guraso Elkarteak eta Udalak. Elizalde Eskolako jolaslekua biziberritzeko prozesua abiatu dute bertako haurrek, Guraso Elkarteak eta Udalak elkarlanean. Jolastokietako botere harremanak desegin eta gozamenerako, esperimentaziorako, jolaserako, heziketarako eta elkarbizitzarako espazio bihurtu nahi dute, haurren nahiak eta beharrak erdigunean jarrita. Guraso elkartearen ekimenez duela bost urte abiatu zuten proiektua. Ikastetxe kanpoko espazioa eskolako proiektu pedagogikoaren parte bilakatu eta bertako eta herriko haur guztiei euren txokoa eskaintzen dien patioa sortzea izan dute helburu, erabilera ugariko jolasleku inklusiboa lortzea. Haurren nahiak erdigunean Haurren beharrak kontuan hartu gabe diseinatu eta eraiki izan ohi dira ikastetxeetako patioak. Hormigoi hutsekoak, ia itzalik gabe eta kirol-jolas gutxi batzuetarako prestatutako arkitekturaren ondorioz ez dira espazio bizigarriak eta anitzak izaten. Elizaldeko jolastokia aztertu eta hobetzeko proposamenak jasotzeko prozesua abiatu zuten haurrekin, beraien ametsak eta nahiak erdigunean jartzeko. Nola hedatu dezakegu natura jolastokira? Zer egin dezakegu aterpea toki atseginagoa eta erakargarriagoa izan dadin? Nola hobetuko dugu kantxa-guneko eta transpatioaren arteko elkarbizitza? Grada eremuko segurtasuna eta erabilera handitzeko ze aldaketa egin daitezke? Galdera hauei guztiei erantzuna bilatzeko lanketa egin zuten ikasleekin eta beraien behar eta ideiak oinarri hartuta, eraldaketarako proiektua prestatu zuten Guraso Elkarteak eta eskolak. Egitasmoa Udalari aurkeztu zioten haurrek eta elkarlanean patioaren eraldaketari ekitea adostu zuten hezkuntza-komunitateak eta Udalak. Naturgunea zabaltzea, lehen erronka Zatika garatuko dute proiektua, udako hilabeteak aprobetxatu behar baitituzte aldaketak egiteko. Kantxa txikitu eta naturgunea zabaldu dute bukatu berri duten lehen fasean.
8
www.oiartzun.eus
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
Berdegune berriak egin eta mendixka, zuloak eta bidexkak egin dituzte, txoko ezberdinak sortzeko. Enborrak jarri eta zuhaixkak landatu dituzte, itzalguneak eta espazio atsegina lortzeko. Egurrezko etxetxoekin herrixka bat eraiki eta mahaien eremua ere berritu dute. Gainera, txorientzat, intsektuentzat, tximeletentzat eta beste animalia batzuentzako bizitokiak jarriko dituzte ikasleek. Harmailak eta kantxa eraldatzea, hurrengo proiektuak Hasi dira haurrak txoko berriaz gozatzen. 110.000 euroko inbertsioa egin du Udalak naturgunea indartzeko. Baloiak errepidera ez joateko sarea ere jarri dute lehen fasean. Kirol kantxa eta gradak transformatzea izango dira hurrengo helburuak. Futbola eta saskibaloiaz gain, beste kirol batzuk sustatzeko ekipamenduak jarri nahi dituzte kantxan. Beste eremuen arteko elkarbizitza eta segurtasuna hobetu eta ingurutik baloiaren beldurrik gabe pasatzeko naturarekin eta jolasarekin lotutako elementuak jarriko dituzte (enborren eta sareen labirintoak, altuera ezberdinetako zutabeak…). Gradak goxatzeko eta erabilera handitzeko aldaketa estrukturala egitea ere aurreikusi dute, altuera lausotu, naturgunearekin lotu eta aurrealdean jolas eremu librea egiteko. Dimentsio handiko obrak izango direnez, lortu daitezkeen dirulaguntzen baitan joango dira garatzen fase hauek.
www.oiartzun.eus
9
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak
Etorbide atseginagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa Yon Oñatibia kalea eta lorategia berritzeko lanak bukatu ditu Udalak. Yon Oñatibia etorbidea berritzeko lanak bukatu ditu Oiartzungo Udalak. Doneztebe eta Landetxe plazak lotzen dituen kalea hobetu, oinezkoen segurtasuna handitu eta herritarrentzat atseginagoa eta irisgarriagoa bihurtzeko egin dute proiektua. Itxuraldaketa amaituta, oinezkoek dute bertan lehentasuna. Landetxeko eraikina eta plaza berria egin ondoren, udalerriko bi plaza nagusien arteko lotura indartu eta joan-etorriak sustatu nahi dituzte, Oiartzungo erdigunea herritarrentzat berreskuratu eta espazio zabal, lasai eta bizia izateko. Oinezkoen erosotasuna, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko espaloia handitu eta errepidearen maila berean egin dute. Bertako aparkalekuak kendu eta argiteria hobetu da. Errepideaz gain, lorategia ere berritu da. Eserleku gehiago jarri, irisgarritasuna erraztu, barandak jarri eta paretak txukundu dituzte. Ibilgailuei itxita Xorrolaren zai egoteko autobus geltoki berria jarri dute Yon Oñatibia kalearen hasieran eta egun gutxi barru taxien geltokia ere kale amaierara pasako dute, Landetxe parera, Doneztebe plazan auto gutxiago ibil daitezen.
Garazi Urdampilleta alkateordea eta Agustin Lekuona hirigintza zinegotzia.
10
Oinezkoentzat eta txirrindularientzat izango da Yon Oñatibia kalea eta Xorrola, herriko taxiak eta baimendutako ibilgailuak bakarrik pasako dira bertatik. Hauen abiadura gutxitzeko lurzoru berezia ere jarri da. Gainontzeko ibilgailu guztiek ondoko Rafael Pikabea kaletik pasa beharko dute, azken hilabeteetan bezala. 270.900 euroko aurrekontua izan du proiektuak. Biziberritzea amaituta, arauak errespetatzeko eskatu du Udalak eta ibilgailuekin bertatik ez pasatzeko, Oiartzungo erdigunea herritarren elkargunerako espazio atsegina izan dadin.
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak
Trabajadoreak oroitu eta dagokien errekonozimendurako txokoa Arkaleko barrakoiaren zati bat berreraiki dute Kattin Txikik eta Udalak. 1936ko Gerra ondoren, frankistek preso hartutako milaka lagun erabili zituen Espainiako estatuko errepide, kanal eta obra ezberdinak egiteko. Trabajadore batailoi hauek gatibu, zegozkien giza-eskubide guztiak urratuz, egoera latzetan bortxazko lanak egitera behartu zituzten. 1937an hasi zen Francisco Franco diktadorearen erregimena gerra galdu zuten errepublikazaleen kontra errepresio mota hau erabiltzen. 1939an ekarri zituzten lehen trabajadoreak Oiartzunera, behartutako lanak egitera. 1942ra arte 12.500 preso inguru egon ziren herrian, 18 batailoietan banatuta. Haien esklabu lanekin eraiki ziren Aritxulegiko eta Erlaizko bideak, besteak beste. Trabajadoreetako zazpi fusilatu egin zituzten: Felipe Ledesma Cano, Manuel Vacell-Sola, Antonio Lopes de Dios, Mariano Calvo Herrador, Francisco Murillo Davila, Jose Sanchez Molero, Jose Sirena Inza eta Casimiro Garcia Valle. Arkaleko barrakoi baten zatia berreskuratu dute Barrakoi edo txabola gisako pabiloietan pilatuta egiten zuten lo trabajadoreek. Hiru tokitan egon ziren barrakoiak Oiartzunen: Gurutzen Arkalen eta Babilonian; eta Ergoienen, Aritxulegin. Kattin Txiki elkarteak urteak daramatza trabajadoreen memoria historikoa berreskuratzeko eta dagokien errekonozimendurako omenaldiak eta ekintza ezberdinak gauzatzen, Udalaren babesarekin. Beraien ekimenez, Arkaleko barrakoiaren zati bat berreraikitzeko proiektua egin dute orain.
Udal taldeko eta Kattin Txikiko kideak.
Arkaleatze bidetik Beloagara joateko bidegurutzea jarraituta iritsi daiteke bertara. Aitortza, erreparaziorako bidea Informazio panelak jarriko dituzte inguruan, jazo zena kontatu eta aitortzeko. Barrakoiaren erreplikan trabajadoreak egon ziren garaiko argazki eta objektuekin erakusketa ere jartzeko asmoa badute, haien bizimodua zein gogorra izan zen ezagutarazteko eta memoria historikoaren transmisiorako. Obra lanak bukatuta daude eta dagoeneko bisitatu daiteke txokoa. Erakusketa eta informazio panelak jartzerakoan egingo dute inaugurazio ekitaldia.
1937an Arkale ingurua soila zen arren, gaur egun basoa da dena eta pabiloien arrastorik ez zen antzematen. Argazki zaharretan oinarrituta hasi ziren taldeko kideak Arkalen kanpamenduak egon ziren tokien bila. Horrela aurkitu zituzten barrakoi zaharren zatiak. Jatorrizko pabiloiak askoz luzeagoak ziren arren, aurkitutako arrastoen baitan egin dute hogei metro koadroko erreplika. www.oiartzun.eus
11
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak Oiartzunen egin zuten 2023ko Gipuzkoako Batzar Nagusi ibiltaria 1979ko uztailaren 2an berreskuratu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiak ehun urteren ondoren. Egoitza finkoa Donostian edukitzea erabaki zuten arren, urteurrena gogoan izateko urtean bilkura ibiltari bat egitea erabaki zuten. Oiartzunen ospatu zen aurtengoa, uztailaren 2an. Joana Mendiburu alkateak egin zien harrera batzarkideei eta bere hitzartzearekin hasi zuten bilkura. Etorkizunak betiereko galderak molde berriz erantzuteko eskatzen duela esan zuen eta aurrera begira ere erabakitze eskubideak Euskal Herriaren geroa marraztu behar duela azpimarratu zuen.
Kiroldegiko gimnasioa berritu du Udalak Elorsoro kiroldegiko gihartze eta kardio gelak berritu ditu Udalak. Makina berriak eta lur berezia jartzeaz gain paretak ere margotu ditu. Geroz eta oiartzuar gehiagok erabiltzen du ekipamendu hau ariketa fisikoa egiteko. Bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzeko eta kalitatezko zerbitzua emateko modernizatu du kirolgunea. 40 gailu berri jarri dira, gehienak gihartze-gelan. 177.000 euroko inbertsioa egin du Udalak kirolgunea berritzeko.
Egun-pasa zoragarria Irulegiko aztarnategian Euskal ondarearen eta hizkuntzaren mugarri bihurtu den Irulegiko aztarnategira ibilaldi gidatua antolatu zuen Udalak abuztuan. Aranzadiko arkeologoek lagunduta, bertan egiten duten lana ezagutzeko aukera izan zuten oiartzuarrek. Interes handia sortu zuen txangoak; adin guztietako 75 oiartzuarrek bisitatu zuten Burdin Aroko herrixka, eskuaren etxea eta XV. mendeko nafar gaztelua. Aranzadiko kideek adierazi zutenez, udan aztarnategia ezagutzeko antolatu den ibilaldi jendetsuena izan zen. Goiz ederra pasa zuten denek.
12
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak 270 pertsonek erabili zuten gaueko Xorrola xanistebanetan Bigarren urtez ibili da xanistebanetako gauetan Xorrola, festetan zehar mugikortasunean segurtasuna hobetzeko eta autoen erabilera gutxitzeko. 270 pertsonek erabili dute aurten zerbitzua (iaz baino 77 gehiago izan dira). Eguraldi petralagatik gauetan jende gutxiago ibili zen arren, Xorrola bereziaren erabiltzaile kopurua %40 igo zen. Herriko jaietan erabilera errotuta, gaueko autobusa egun berezi gehiagotara zabaltzen hasteko saiakera egin nahi izan du Udalak eta Gurutzeko festetan ere eskaini du zerbitzua.
Irekita dago Elorsoro kiroldegiko prezio murriztua eskatzeko epea 2024 urteko Elorsoro kiroldegiko kuota murriztua eskatzeko epea zabalik dago. 2024ko abonuari dagokion arren, 2023ko azaroaren 10a aurretik egin behar dira eskaerak. Prezio orokorren gainean %40ko hobaria izango dute bizikidetza unitate bakoitzerako zehaztu duten errenta kopurura iristen ez diren bazkideek (Udaleko webgunea ikus daiteke taula, Iragarki Taulak ataleko Dirulaguntzak sailean). Udaletxean aurkeztu behar dira eskaerak, harreran (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era) edo web orriko erregistro elektronikoan.
Hasi dituzte Ongizate saila Fermiñenera pasatzeko lanak Hasi du Udalak Ongizate saila Fermiñene etxean egokitzeko proiektua. Azken urteetan asko handitu da zerbitzua; eskaintza sendotu eta zabaldu da eta orain arte zuen kokalekua txiki gelditu da. Fermiñenera pasata, orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko espazioa sortuko dute. Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa izateaz gain, saila Doneztebe plaza erdian dagoen eraikin oso batean kokatuta, protagonismoa, zentralitatea eta ikusgarritasuna emango diote. 80.000 euroko aurrekontua dute lanek eta urte amaierarako bukatuko dituztela aurreikusi dute. www.oiartzun.eus
13
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
udal albisteak Euskararen alde azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute Azkenaldian areagotu egin dira euskararen normalizazioa helburu duten neurrien aurkako epaiak. Ez direla sententzia isolatuak; botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko oldarraldia da. Epai hauek euskararen ofizialtasuna bera ere zalantzan jartzen dute. Eraso hauen aurrean, euskararen zein euskaldunen hizkuntza-eskubideen kontrako oldarraldia salatzeko manifestazioa antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon. Oiartzungo Udalak eta hamarnaka herritarrek ere babestu dute deialdia.
157 oiartzuarrek hartu dute parte auzo batzarretan Arrakastatsuak izan dira urrian zehar auzoz auzo Udalak egin dituen bilerak, hurrengo lau urteetarako aurreikusitako proiektuak aurkeztu, 2024ko aurrekontu proposamena azaldu eta bizilagunen ekarpenekin aberasteko. 157 lagunek hartu dute parte zortzi deialdietan, iaz baino 20 gehiagok. Azken urteetan egindako jendetsuenak izan dira hauek. Pozik azaldu da gobernu talde berria, guztion iritziak entzun, lehentasunak eta interesak ezagutu, elkar ulertu, konfiantza eraiki eta adostasunak bilatzeko aukera ezin hobea izan direlako batzarrak. www.oiartzun.eus webgunean jarri dituzte auzo bilera guztietako aktak.
Herriko komertzioak sustatzeko bono kanpaina abiatuko da azaroaren 8an Oiartzungo ekonomia sustatu eta herritarrek bertako komertzioetan erosketak egitea bultzatzeko Bono-Denda kanpaina egingo dute Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 8tik abenduaren 5era. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako erosleek 10 €ko deskontua izango dute 30 euroko erosketa bakoitzeko. Herriko komertzioek azaroaren 6a arte dute kanpainan izena emateko aukera. Besteak beste, Itturriko establezimendu hauek hartuko dute parte: Neuk artisau diseinuak, Pacheco Izeta loredenda, Urkola optika, Urrats paperdenda, Garbiñe estetika zentroa, Itziar Edergintza, Baobab, Esnatu Altzariak, El Paso eta Kinkila.
14
www.oiartzun.eus
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
plenoak 2023/07/12. Udalaren antolaketa aldatuko dute sailen arteko elkarlana sustatu eta gardentasuna handitzeko. Agintaldi berria antolatzeko ez-ohiko bilkura egin zuten uztailaren 12an. Pasa den legealdiko adostasunarekin ekin zioten 2023-2027ko honi ere eta landutako gai guztiak aho batez onartu zituzten udal ordezkari berriek. Udal antolaketan aldaketak egitea erabaki zuten. 12 informazio batzorde zeuden orain arte. 3 batzordetan elkartuko dituzte aurrerantzean 12 sailak, antolaketa sinplifikatu, eraginkortasuna sustatu eta prozesuak hobetzeko: herritarrak, lurraldea eta antolaketa. Esparru bakoitzeko koordinazio bilerak ere egingo dituzte. Sail ezberdinetako teknikari eta zinegotziek hartuko dute parte bertan. Joana Mendiburu alkateak azaldu zuenez, sailen arteko elkarlana sustatzeko egin dute aldaketa. “Sailen arteko sinergiak lortzeko baliatuko ditugu koordinazio bilerak, egiten dugunari transbertsalitatea emateko, barne komunikazioa hobetzeko eta elkarreragitea bultzatzeko”. Esparru bakoitzeko koordinazio guneez gain Zuzendaritza Batzordea ere eratu dute. 2023-2027 legealdiko kudeaketa planaren jarraipena egitea izango da bere funtzio nagusia, zehaztutako helburuak eta definitutako ekintzak betetzen direla ziurtatzeko eta proposamenak egiteko. Esparru eta sail ezberdinen arteko koordinazioa eta komunikazioa bermatzeko gune nagusia izango da. Gardentasuna areagotzeko bidea ere izango da antolaketa berria. Batzordeen aurretik informazio guztia zinegotzien eskura egongo da Udaleko hodei informatikoan, txostenak eta ebazpen-proposamenak aztertu eta irakurtzeko. Alkateordeen izendapenen berri ere eman zuten. Garazi Urdampilleta Astibia izango da lehenengoa, Agustin Lekuona lrastorza bigarrena eta Olaia Lasa Olaziregi hirugarrena. Alkatearen zenbait eskumen eta sinadura eskuordetu dira haiengan, ohiko prozedurak eta erabakiak arindu eta azkartzeko. Batzordeetako eta Udala partaide den erakundeetako kide berriak zein izango diren adostu zuten. 2023/07/26. Udalean euskara hutsez aritzeko eskubidea aldarrikatu du udalbatzarrak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen aurka, udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezetsiz emandako epaiaren harira adierazpen instituzionala onartu zuten bi udal taldeek uztaileko ohiko udalbatzarrean. Erabakia “kezkagarria eta larria” dela esan zuten, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari “oztopoa” jartzea delako. Joana Mendiburu alkateak irakurritako testuaren arabera, “herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatzen dituzten hizkuntza-politikak dira atzera bota diren horiek, ezetsi den Udal Legearen 6.2 artikuluak berariaz jasotzen baitu berme hori”. Euskara eta euskal hiztunak “mespretxatzen” dituela salatu zuten, euskarak normalizazio eta biziberritze bidean etorkizunera begira dituen “desafio handiei
aurre egiteko moduko hizkuntza-politikak indarrean jartzea eragozten baitu”. Epaia “oldarraldi judizial zabalago baten parte” dela eta “hizkuntz gutxituak jomugan dituen olatu erreakzionario” batean kokatzen dela adierazi zuten. Horregatik herritarrei irmoki dei egin zieten azaroaren 4an “oldarraldi honen aurka eta euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde” Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera. Adierazpena babestu zuen EAJPNVk ere eta euskararen normalizazioan ez dutela “atzerapausorik” onartuko esan zuen Janire Mitxelena taldeko bozeramaileak. Udal osoko bilkuran landutako gainontzeko gaiak ere aho batez onartu zituzten zinegotziek. Udalbatzaren hainbat eskumen alkateari eskuordetzea adostu zuten, udal-jarduera arindu eta azkartzeko. Ekaineko dieta eta protokolo gastuak 542,37 € izan ziren eta uztailekoak 1.915,74 €. 2023/09/27. KPIaren azpitik igoko dituzte udal zergak 2024ean ere 2024 urteko udal tasak eta zergak inflazioaren azpitik igotzea adostu zuten iraileko ohiko udalbatzarrean, EH Bilduko 13 zinegotzien botoarekin. %2,6koa izan zen uztaileko KPI (Kontsumo Prezioen Indizea) eta aurreikuspenen arabera handiagoa izango da urte amaieran. Administrazioen tasak eta zergak KPI adina igotzea izaten da ohikoena, dirusarreren eta gastuen arteko oreka mantentzeko. Hala ere, azken urteetan egin izan duen moduan, %1,5 bakarrik eguneratuko ditu Oiartzungo Udalak zerga eta tasak 2024an (salbuespenak ere izango dira), “herritarren ekonomian ahalik eta gutxien eragiteko”. Joana Mendiburu alkateak eman zituen argibideak. “Azken urteetan asko igo dira Udalaren gastuak eta eskaintzen dituen zerbitzuen kostuak. 2024ean ere %1,5 baino dezente gehiago igoko dira. Udalaren aldetik egundoko ahalegina egin da igoera hauek oiartzuarrengan ahalik eta eragin gutxien izateko, jakitun garelako herritarrek eroste ahalmena galdu dutela eta asko garestitu zaigulako bizitza denoi. Horregatik 2024ean ere zerbitzuen gastuen igoeraren zati handi bat bere gain hartzen jarraituko du Udalak eta %1,5 bakarrik igoko ditu zergak eta tasak, zerbitzu publiko duinak ematen jarraitzeko, herritarren egoera ekonomikoa kontuan hartuz”. Zerga ordenantza proposamenaren aurka bozkatu zuten EAJko lau zinegotziek. Janire Mitxelena taldeko bozeramaileak adierazi zuenez, “ez gaude igoerarekin ados. Ulertzen dugu zerbitzuak ordaindu egin behar direla eta nahiz ez den gure filosofia permanentea, zerga eta petxak izozteko garaia da, herritarrei arnas pixka bat emateko”. Mendiburu alkateak erantzun zion familiei eta oiartzuarrei laguntzeko dagoela Udala, baina ulertu behar dela oreka bat topatu behar dela laguntza horren eta Udalaren diru-kontuen artean. Igoera %1,5ekoa izateko proposamena berretsi zuen aurreko urteetan ere KPIaren azpitik igo direlako zergak eta zerbitzu publiko on bat bermatzeko. Protokolo eta ordezkaritzari dagozkion gastuak 1.805,70 € izan ziren abuztuan (Xanistebanetako garaikur, inprenta, luntx eta oparietan) eta 19,66 € irailean (bidaietan).
www.oiartzun.eus
15
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
iruditan
16
Sanjuan sua
Altzibarko festak
Altzibarko festak
Altzibarko festak
Altzibarko festak
Tourra Oiartzunen
Udalekuak
‘Pioneras, las mujeres del carbón’ erakusketa
‘Kanterri, Euskaraz kantatzen duen herria’ II. ikastaroa
Oiartzun Irratiaren urteurreneko festa
Arditurri Eguna
Iturriozko festak
Iturriozko festak
Iturriozko festak
Iturriozko festak
www.oiartzun.eus
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
iruditan
Harri Beltzaren kontzertua (Alaia Belaunzaran)
Xanistebanetako kultur ekitaldia
Pasaka eskuz Oiartzungo XI. txapelketa
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak www.oiartzun.eus
17
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
iruditan
18
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Xanistebanak
Karrikako festak
Karrikako festak
Karrikako festak
Karrikako festak
‘Zorioneko’, Oiartzungo gazteen antzezlana
KantagiLtza: Maite Larburu
Hiru Binaka
Oiartzungo Arte Egunak
Gurutzeko festak
Gurutzeko festak
Gurutzeko festak
www.oiartzun.eus
oiartzungoudala udalainformatzen informatzen
Gurutzeko festak
Ugaldetxoko festak
Ugaldetxoko festak
Ugaldetxoko festak
Ugaldetxoko festak
Oiartzungo jubilatuak Salamancan
Oiartzungo Erdi Aroko azoka
Oiartzungo Erdi Aroko azoka
Auzo batzarrak
HemenGuk udazkeneko azoka
Kategoriko VIII. bertso bazkaria
KantagiLtza: Olaia Inziarte
Garagardo azoka
Palestinaren aldeko elkarretaratzea
Alternatiben Oihartzuna www.oiartzun.eus
Argitaratzailea: Oiartzungo Udala Diseinua eta maketazioa: Dixidu Diseinu Grafikoa Inprimaketa: Antza Komunikazio Grafikoa Lege Gordailua: Donostia-1216/91
iruditan
19
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
AZAROA
Antzerkia
2023 DATA
01 02-06 02 03
Hitzaldia
10:00 12:00
Zai, Zoi, Ele! Gari eta Iñigo Astiz
Landetxe Kultur Aretoan Doneztebe plaza inguruan Done Eztebe elizan
Udala
Arizmendienea etxe-museoan
Udala Abaraxka eta Saltsa guztien perrexila antzerki taldea
Kandelen inguruko istorioak
08-16
-
08
18:00-20:00
08
19:00
09
19:00
10
18:00
Lihoaren erakusketaren irekiera ekitaldia
18 19 19 19 21-27 21 21 22 23 24 25 25 26 26 26 27 28-29 29 29 30
Bestelakoa
Oiartzuarock Done Eztebe elizara bisita gidatua (aurrez erreserbatu behar da: 943 494 521) Arizmendienea bisita gidatua (aurretik erreserbatu behar da: 943 494 521)
18:30
18
Ondarea
Oiarpe KZgunea Udala Udala 1545 Argitaletxea eta KantagiLtza Oiartzuarock
05
18
Musika
Madalensoron KZgunean Landetxe Kultur Aretoan Udaletxean
X. Azkue Memoriala, harmonium kontzertua: Charles Chaplinen ‘Easy street’ filma (harmoniuma: Oskar Rodriguez) Lihoaren prozesuaren erakusketa: Lihoa ehun bihurtuz, Bixen eta Estanis omenduz. ‘Bilera ekipatuak paretan’ formakuntza saioa (Martxen Bereau) Manifestua eta ‘Popperra, afterra, utopia’ musika eta literatur emanaldia (Danele Sarriugarte eta Miren Narbaiza) ‘Utopia edo distopia: norantz goaz’ pote filosofikoa (Alba Garmendia)
12 12 14 14-15-16 16 17
Kirola
Bankoa txapelketako pilota partidak Ikastaroa: ‘PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu’ (ES) Zine saioa: ‘Margolaria’ Xabier Lete Prosa eta Poesia lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna
17:00
12
Haurrak
18:00 16:00-18:00 19:30 12:00
04
11
Feminismoa
ANTOLATZAILEA
19:00
11
Erakusketa
LEKUA
Egun osoz
11
Ikus-entzunezkoa Jubilatuentzat
Dantza
EKINTZA
03
10
Bertsoa
ORDUA
04 04-08-11-1518-22-25-29 04-11-18-25
11
Auzoak
Abaraxka udal ludotekan Landetxe Kultur Aretoan Pleno aretoan Katuxulon
Oiartzungo Organozaleak Ondarearen mahaia eta Udala Katuxulo Kirol Kluba
Landetxe Kultur Aretoan
Hitzen Lihoa
Landetxe tabernan
Hitzen Lihoa Ondarearen mahaia eta Udala
Pleno aretoan
‘Utopia: espekulazio-ariketak’ hitzaldia (Oier Guillan, Lorea Agirre eta Landetxe Kultur Aretoan Hitzen Lihoa 18:30 Harkaitz Cano) Egun osoz Auzoen arteko desafiyua Gurutzeko frontoian Auzoetako festa batzordeak ‘Utopiaren idazketa plastikoa. Zer da utopia zuretzat?’ tailerra (Nagore 11:00 Arizmendienean Hitzen Lihoa Legarreta). Izena eman behar da: hitzenlihoa@gmail.com 16:30 Origami tailerra Ugaldetxoko auzo elkartean Abaraxka udal ludoteka ‘Jausiz’ (Izar Aizpuru, Josu Ibarguren eta Alain Mendizabal) eta ‘Hitz esa18:00 Landetxe Kultur Aretoan Hitzen Lihoa nak’ (Eider Adeletxe eta Ane Zubeldia) literatur emanaldiak ‘Kristalezko begi bat’ liburuaren irakurketa jarraitua. Izena eman behar da, 11:00 Kontzejupean Hitzen Lihoa azaroaren 3a baino lehen: hitzenlihoa@gmail.com 14:00 Bertso-bazkari literarioa Girizian Hitzen Lihoa 19:30 Beldurrezko eta fantasiazko laburmetraiak Landetxe Kultur Aretoan Udala 19:00 Oiartzungo kirol arloko diagnostikoa ikuspegi feministatik Landetxe Kultur Aretoan Udala Karta jokoak Landetxeko jubilatuen egoitzan Gazte Izanak 19:30 Zine saioa: ‘Kepa Junkera: Berpiztu’ dokumentala Landetxe Kultur Aretoan Udala 17:30 Aingeru Oiartzabalen ‘Begirada ireki kontzientziara’ hitzaldia Pleno aretoan Killirikupe Emakume Taldea Oiartzungo Animali Babesa 10:00 Oiartzungo animalien ongizatearen proiektuaren aurkezpena Pleno aretoan Elkartea Abaraxka udal ludoteka eta 16:30 Dantza-jolas tailerra Soinuenean Soinuenea 18:00 eta 22:00 ‘L-UR’ emanaldia Landetxe Kultur Aretoan Olarri Dantza Taldea Arizmendieneako kaperako inskripzioen berrinterpretazioa serigrafia Ondarearen mahaia eta 10:30-13:30 Arizmendienean bidez (Elena Zalakain eta Allende Arnaiz) Udala 12:00 Oiartzungo HM eskolaren kalebuelta Elizalden Soinuenea 19:00 ‘Tempus Fugit’ antzezlana Landetxe Kultur Aretoan Oiartzungo antzerkizaleak 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘Gaitasun digitalerako hastapenak: lehen urratsak teknologiarekin’ KZgunean KZgunea 17:45 Musika Festa Txikia Kontzejupean Ibargain Musika Eskola 20:00-21:00 Irakurketa taldea: ‘Kristalezko begi bat’ (Miren Agur Meabe) Manuel Lekuona bibliotekan Udala Gazte Izanakeko Bazkide Eguna Gazte Izanak 19:30 Zine saioa: ‘La Sigla’ Landetxe Kultur Aretoan Udala 18:30 ‘Clown al volante, otro mundo por delante’ antzezlana (gazteleraz) Pleno aretoan Killirikupe Emakume Taldea 11:00 Oiartzuarron barrokoa Done Eztebe elizan Ondarearen mahaia Oiartzungo Feministen 18:30 Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguneko elkarretaratzea Doneztebe plazan Asanblada Goizean Munduko Arrozen Eguna Kontzejupean Abarka GKE 11:00 Herriko bizilagun berriei harrera saioa Abaraxka udal ludotekan Udala eta Abaraxka 12:00 Muxikoak Doneztebe plazan HELTA 17:00 Lur Kortaren ipuin kontaketa 4 urtetik gorako haurrentzat Manuel Lekuona bibliotekan Udala 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin’ KZgunean KZgunea 17:00 Erraldoi txikien entsegua Kontzejupe plazan Soinuenea eta Abaraxka 19:30 Zine Saioa: ‘Dardara’ Landetxe Kultur Aretoan Udala 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘BakQ ziurtagiria’ KZgunean KZgunea