Oiartzun
Oiartzuar agurgarriak: Urtebete pasatu da iazko Xanistebanetatik, lehenengoz Oiartzun urtekaritik agurtu zintuztedanetik alegia, eta ez alferrik pasatu ere. Udalgintzan daramagun urtebete honetan, zenbait egitasmo martxan jartzeko aukera izan dugu. Askotan, hirigintza arloa da begi bistan geratzen dena edo herritarrek gehien ikusi uste dutena, Udal batek egiten duena neurtzeko baremoa. Baina guk ongi dakigu Oiartzun hirigintza baino gehiago dela. Horren adibide, azken urtean egin direnak: atsolorra sendotu dugu; Emakumeen Mundu Martxari ongietorria eman diogu; etorri berrientzako Harrera Plana martxan jarri dugu; emakumeentzako puntu ilunak aztertu ditugu; www.oiartzun.eus berritu eta herritarrak Udalarekin harremanetan egoteko tresna digital berria osatu dugu; udal akten hustuketa euskaraz egin dugu; lehenengo Kirol Saria eman dugu (Girizia Kirol eta Kultur Elkarteari); etxebizitza hutsen azterketa egin dugu; Lurbizi egitasmoa abian jarri da; Prosa eta Poesia lehiaketako azken hiru ediziotako lanak argitaratu ditugu; Ikasle Gela zerbitzua hobetu dugu ganbara egokituz eta beheko aretoa urte guztian 17:00ak arte irekita mantenduz‌ Oraindik beste hiru urte ditugu aurretik udalgintzan. Eta herritarren beharrak eta auzoak hobetzeko proposamen multzoak baditugu. Arrazoi asko direla medio (ekonomikoak, teknikoak‌) ezinezkoa da dena aldi berean egitea, baina hartu ditugun konpromisoak betetzen jarraituko dugu. Batzuetan, pazientzia eskatu behar izaten da herritarrei. Eta halaxe egin nahi dut. Hala ere, ez dut ahaztu nahi eskerrak ematea ere, herritarrek elkarlanerako prestutasuna agertzen duzuelako eta denon artean herri hobea egiten laguntzeagatik. Herrigintzari erreparatuta ere, urte emankorra izan: azken urtebete hau izan da OKEk Superligan jokatu duen urtea; Oiartzungo trainerua berriz Kontxan ikusi duguna; 5ak Libre! aldarrikatu duguna; Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotariak profesionaletara igo direna; Oiartzun herri internazionalista eta alternatibena izan dena; elkartasun bertso saioak 25. urterreuna bete duena; atletismo egokitua ezagutzen hasi garena Ane Asensiori eta Haurtzaro Atletismo Taldeari esker; mikroerrezitaldiak entzuteko aukera izan duguna; Oiartzun Flauta Taldeak 25. urteurrena bete duena; Euskal Jaia ospatu dena; Izar Etxeberriak eta Katerin Artolak Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketako bi zapi herrira ekarri dizkigutenak; Joko Zuzeneko Euskal selekzioa Beheko Plazan jokatzen ikusi duguna‌ Xanistebanak ere herrigintza aktiboari esker dira posible. Aurten ere, eskerrak eman beharrean gaude Jai Batzordeari eta bertan parte hartzen duten eragile guztiei, bai ekintzak antolatzen eta baita herrian festa giroa nagusi izan dadin adostasunera heltzeko egiten duten ahaleginarengatik ere. Herri aktibo eta herritar aktiboak dituen herri baten alkate izateak harro sentiarazten nau. Segi horrela, herrigintzan lanean! Maiatzaren 14an, udal hautetsiok ere (hamarnaka eragile eta zientoka herritarrekin batera) Sareren Trena hartu genuen dispertsioaren kontra eta giza eskubideen alde. Eta, nola ez, Xanistebanetan ere dispertsaturik dauden gure herrikideak eta euren senideak bereziki gogoan izan nahi ditugu. Ongi pasa, pasatu gabe, eta GORA eraso sexistarik gabeko XANISTEBANAK!
Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea
Oiartzungo Udalak, herriko elkarteen laguntzaz eta herritar guztien gozamenerako, abuztuaren 2, 3, 4, 5 eta 6rako eratu duen JAI ETA KULTUR EKINTZEN EGITARAUA
ABUZTUAK 2 asteartea
16:00etan: Auzoz auzoko 35. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzailea: Ibargain Musika Eskola
19:30ean: Udalbatzako kideek SOKA DANTZA dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, 50 urtez Oiartzunen euskarazko irakaskuntza bultzatu duen HAURTZARO IKASTOLAK, herriko alkateak eta udalbatzako kideek SUZIRIA botako dute. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira.
Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN kalejira, herrian zehar, txistularien eta dultzaineroen laguntzaz.
20:30ean: Preso eta iheslariekiko elkartasun TXOSNAREN IREKIERA, Eliza ondoan. Antolatzaileak: Preso eta Iheslarien lagunak. BERTAN BEHERA UTZIA, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiaren erabakiaren aginduz, 2016ko uztailaren 27ko Autoak horrela behartuta.
24:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan, talde hauekin: ETIAM / LUZ DE PUTAS Antolatzaileak: Gauetako Batzordea
XANISTEBAN EGUNA
ABUZTUAK 3 asteazkena
07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan.Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
11:00etan: HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian.
Ondoren: 33. KONTZERTU HERRIKOIA Lartaun Txistulari taldearen eskutik, Kontzejupean, euskal doinu, kanta eta dantza tradizionaletan oinarrituriko emanaldia.
11:30ean: Festetako EZKILA JOALDIAK. Oiartzungo ezkila jole taldea. 11:30ean: POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
13:00etan: PASAKA eskuz. Gipuzkoako II. Txapelketaren finala, Kontzejupean. Antolatzailea: Txost pilota elkartea
16:30ean: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 30. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea
17:00etan: PILOTA PLAZA LIBREAN, Beheko Plazan. 17:00etan JOKO GARBI (Txost-eko pilotariak) 17:45ean BOTE LUZEA (Gipuzkoa-Nafarroa) Antolatzailea: Txost pilota elkartea
17:30ean: Oiartzualdeko HAURREN KROSA: irteera, Done Eztebe plazatik. 18:00etan: Herriko ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN kalejira Beheko Plazan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa
18:00etan: Oiartzualdeko XX. HERRI KROSA: irteera, Done Eztebe plazatik. Antolatzailea: Marmikros Taldea
18.00etan: Gazteen eta besteon intereseko HITZALDIAK eta TAILERRAK, Kataxulo Gaztetxian. Egunero, 18:00ak aldera, tailerrak eta hitzaldiak. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak, Kataxulo Gaztetxea.
19:30ean: KONTZERTU LASAIA, Landetxeko Plazan. Antolatzailea: Antiju Morik
19:30ean: DANTZA BILERA, Euskal Dantzak Kastroko iturrian. Lartaun Txistulari Taldearen musikaz. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa eta Lartaun Txistulari Taldea
21:30ean: EUSKAL PILOTA EGOKITUko txapelketa, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea
22:00etan: PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan. Oiartzungo VI. Esku Pilota Saria, promesa eta jubenil mailako Oiartzungo eta Euskal Herriko pilotarientzat. Antolatzailea: Oiarpe KE
23:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan, talde hauekin: YAKOULEV 42 / TALCO Antolatzaileak: Gauetako Batzordea
BASERRITAR EGUNA
ABUZTUAK 4 osteguna 09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:30ean: Oiartzungo PRODUKTU EKOLOGIKOEN AZOKA. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta inguruko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.
10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Esku Garbiak Elkartea
Tren berdeak zerbitzua emango du 09:45etik 13:15 arte Bibliotekako autobus geltokitik hilerrira ikusleak eramateko.
11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
11:50ean: Inaxio Uharte XVII. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea
12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako Boha, Biolin eta Xirula taldeen kalebuelta.Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
12:00etan: Preso eta iheslarien eskubideen aldeko PINTXO-LEHIAKETA, Eliza ondoan. Antolatzaileak: Preso eta Iheslarien lagunak BERTAN BEHERA UTZIA, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiaren erabakiaren aginduz, 2016ko uztailaren 27ko Autoak horrela behartuta.
12:30ean: BERTSOLARIAK, Done Eztebe plazan. Patxi Etxeberria eta Agin Laburu bertso kantuan. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola
13:30ean: Inaxio Uharte XVI. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
14:30ean: Preso eta iheslarien eskubideen aldeko HERRI-BAZKARIA, Eliza ondoan. BERTAN BEHERA UTZIA, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiaren erabakiaren aginduz, 2016ko uztailaren 27ko Autoak horrela behartuta.
16:30ean: Haurrentzako KALE-ANIMAZIOA, Done Eztebe plazan. (Eguraldi txarra balitz, Elizalde Eskolako pilotalekuan) Olinpiadak ikuskizuna, Lur Kortaren eskutik. Antolatzailea: Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea
17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Tren berdeak zerbitzua emango du 16:15etik 19:45 arte Bibliotekako autobus geltokitik hilerrira ikusleak eramateko.
17:00etan: HELDUEN TAILERREN XIX. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kontzejupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak
17:30ean: Oiartzungo eta inguruko ERRALDOIEN TOPAKETA, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa
18:00etan: Giza Eskubideen aldeko FLASHMOB-a, Done Eztebe Plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Sare
18:30ean: DULTZAINEROEN TOPAKETA, herrian zehar. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
19:00etan: DANTZA-BILERA haur eta gurasoentzat, Kastroko iturri inguruan, Soinuenearen eskutik. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
19:30ean: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak: Atutxa-Dorronsoro / Azurmendi-Jauregi Harri Jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
19:30ean: TRIKI POTEO MOREA, Landetxeko plazatik. Antolatzailea: Antiju Morik
Ondoren: AFARI FEMINISTA, Landetxeko Plazan. Antolatzailea: Antiju Morik
22:00etan: OINKARI dantza taldearen emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea
22:30ean: Musika Jaialdia, HIRU BI BAND taldearekin, Done Eztebe plazan. 23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola
23:30ean: DJ BULL, Eliza ondoan. Girorik ez da faltako! Antolatzailea: Preso eta iheslarien lagunak
00:30ean: Dantzaldia, EZTEN GIRO taldearekin, Done Eztebe plazan.
GAZTEEN EGUNA
ABUZTUAK 5 ostirala 09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
10:30ean: Kirol egokituaren inguruko SENTSIBILIZAZIO SAIOA: jolas inklusiboak, kirol egokitua, muralak, musika‌ Oiartzualdeko ezinduen eskutik, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Mindara Elkartea
12:00etan: Herri musika kalean. Oiartzungo eta Hernaniko albokarien kalebuelta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza
14:00etan: GAZTE TXUPINAZOA, plazan. Jarraian: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.
16:00etan: Haur mailako banakako XIX. XAKE LEHIAKETA, Landetxeko Plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
16:00etan: Oiartzungo HAURREN PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola-Kirola
17:00etan: Kuadrillen arteko JOKOAK, Done Eztebe plazan.
Ondoren: POTEOA, elektrotxarangarekin. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.
17:30ean: Binakako PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean.
17:30ean gazteak, 18:15ean mutilak; 19:00etan neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila eta Oiartzungo Eskola-Kirola
17:30ean: ANTZINAKO JOLASAK haur eta gazteentzat, Landetxeko Plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
18:00etan: 26. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Landetxeko plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea
18:45ean: TAUPADA Batukada taldea, Landetxe plazatik Ikastolara. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
19:00etan: APAR JAIA, haur, gazte eta helduentzat, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
19:00etan: PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan. Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotari profesionalekin.
19:30ean: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. Arkaitz Miner eta konpainia. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
22:00ean: KARAOKEA, txosnagunean. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak. 22:00etan: DANTZALDIA-ERROMERIA, AMIKUZEko TXARANGAren eskutik, Done Eztebe plazan. Muxikoak!!! Animatu dantzara!
00:00etan: Musika Jaialdia, Landetxeko Plazan: AUTOBUS MAGIKOA. Ondoren: SANGRE DE MONO, Landetxeko Plazan. Antolatzaileak: Gauetako Batzordea
00: 30ean: Dantzaldia TXAMUKOS taldearekin, Done Eztebe plazan.
HAURREN EGUNA
ABUZTUAK 6 larunbata 09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE
11:00etan: Bolo, Toka, Potea, Igela. Jubilatuen eta ez direnen arteko txapelketa, Landetxen. Antolatzailea: Gazte Izanak.
11:00etan: Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola
12:00etan: Herri musika kalean. Oiartzungo Herri Musika Eskolako Xirolarru taldearen kalebuelta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea
16:00etan: Xanistebanetako 21. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro Pilotalekuan. Antolatzailea: Gure Esku Dago
16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
17:00etan: KAE 2 Ligako Estropada, Oiartzungo II. Ikurrina, Pasaiako Badian. Antolatzailea: Oiartzungo Itsaslapurrak
18:30ean: Oiartzualdeko 21. MARMITAKO TXAPELKETA, Landetxeko Plazan. Izena ematea: Intxixu jatetxean.
Ondoren: Marmitakoa dastatzeko aukera, Landetxeko Plazan. Antolatzailea: Marmikros Taldea
18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
19:30ean: Preso eta iheslarien lagunek antolatutako AITOR TXIKI IX. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian. BERTAN BEHERA UTZIA, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiaren erabakiaren aginduz, 2016ko uztailaren 27ko Autoak horrela behartuta.
19:30ean: Dantzaldia, MODESTOrekin, Done Eztebe plazan. Atsedenaldia 21:30ean.
22:30ean: Dantzaldiaren jarraipena, MODESTOrekin, Done Eztebe plazan 23:30ean: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
24:00etan: Dantzaldia, BIDE BATEZ taldearekin, Done Eztebe plazan. 00:00etan: Musika Jaialdia, Landetxeko Plazan LAS MARINES DJ.
01:00etan: DJ Festa, AINGERU INZIARTE, Landetxeko Plazan
OHARRAK: Barraketan prezio bereziak izango dira Oiartzunen Xanistebanetan: bidaia bat: 1,30 euro 5 bidaia: 5 euro
KIROL EKITALDIAK UZTAILAK 30, LARUNBATA 19:00etan: Preso eta iheslarien lagunek antolatutako AITOR TXIKI IX. ARETO FUTBOLEKO txapelketako finalerdiak, Elorsoro kiroldegian.
UZTAILAK 31, IGANDEA 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, banaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE
ABUZTUAK 7, IGANDEA 09:00etan: 35. EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Irastortza baserriko zelaietan. Antolatzailea: Bizardia Ehiza Taldea
10:00etan: 69. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat. Antolatzailea: Lartaun Zikloturistak
KULTUR EKITALDIAK UZTAILAK 31, IGANDEA
19:30ean: LA ORDEN DE LOS CABALLEROS DEL TRAVERSO, flauta taldearen musika jaialdia, Done Eztebe elizan, HIESaren aurkako Harri Beltza elkartearen eskutik.
ABUZTUAK 1, ASTELEHENA
18:00etan: Udal Areto Nagusian, Xanistebanetan ohitura den bezala, Oiartzun 2016 urtekariaren aurkezpenari ekingo dio Udaleko Kultura Batzordeak.
Jarraian, Denis Álvarez Pérez-Sostoak eta Iñaki Garrido Yerobik Mugarri bildumarako idatzi duten liburua aurkeztuko da: Kaparetasuna eta odol-garbitasuna Oiartzunen (XVI-XIX. Mendeak ) /Hidalguía y limpieza de sangre en Oiartzun (siglos XVI-XIX).
Era berean, Xanistebanak 2016 kartel lehiaketako irabazleen sariak banatuko dira.
Ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian jarritako Juan Carlos Olaetxea margolari nafarraren erakusketa zabalduko da.
Bukatzeko, herrian nabarmendu direnei omenaldia egingo die Udalak.
ABUZTUAK 7, IGANDEA
13:00etan: GOSPELA, Done Eztebe elizan, Ugandako gazteak kantuan, Música para salvar vidas elkartearen eskutik.
Xanistebanek irauten duten bitartean, ERAKUSKETA hauek izango dira: Juan Carlos Olaetxea margolari nafarraren margo erakusketa. Erakusketa hori Udaletxeko Areto Nagusian izango da, abuztuaren 3tik 6ra bitartean, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte. Abuztuaren 4tik 6ra, Manuel Lekuona Bibliotekan: Xanistebanak 2016 Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.
Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu: Erantzun! Nola jokatu? 1) Emakumeari laguntza behar duen galdetu eta bere erabakia errespetatu. 2) Ez bakarrik utzi eta itxaron bere konfiantzazko baten bat etorri arte.
Udaltzainak: 943 49 33 11 ¡ SOS Deiak: 112
XANISTEBANETAN Abuztuaren 2tik 6ra, Xorrola herri barruko autobus zerbitzua egongo da. Anbulategiko eta Yon OĂąatibia kaleko geltokiak Bibliotekako parera pasatuko dira. Ordutegi berezia: 7:10 / 22:40 (Arraguan hasi eta bukatu)
*
Oharra: Oiartzungo Udalak ez ditu bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak. Halaber, egitarau honetan adierazten diren festa edo ekintzetan iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena du.
Azala: Xanistebanak 2016 iragartzen dituen kartela. Egilea: Andrea Villamor Sanchez.