Oiartzun urtekaria 2019

Page 1

OIARTZUN 2019


Xanistebanetako kartel lehiaketako gaztetxoen saria

Azala: 2019 ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Fabian Iraola Poirotte

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977

Mattin Etxebeste Sanzberro eta Iker Dacosta Oiartzabal.


49. zenbakia OIARTZUNen, 2019ko ABUZTUAREN 2an



O

iartzuarrentzat hain bereziak diren Xanistebanak ate joka ditugu. Legegintzaldi berri honetan ere eskerrak ematen hasi nahi nuke Xanistebanak antolatzen lanean aritu diren guztiei –elkarteak, eragileak‌–, horien lanari esker aurten ere festa herrikoi eta parte-hartzaileak izango ditugulako. Festa programa zabala daukagu eta herritar guztiak animatu nahi ditut parte hartzera ekitaldi eta festa hauetan. Urte guztian guztiok gure konpromisoei aurre egin behar diegu eta festa egun hauek balio izan behar dute konpromiso horiek ahaztu eta gozatzeko. Aukera izango dugu parranda egiteko gauez eta egunez, eta hainbat ekitaldirekin gozatzeko ere bai. Betiere errespetuz.

Bada dagoeneko urte batzuk jai parekideen aldeko apustu garbia egiten dugula Udaletik, eta aurten ere, helburu berarekin mezu argia zabaldu nahi dugu: festak eremu aske izan behar dute guztiontzat, eta horretarako, ezinbestekoa da herritar guztiek jarrera egokia izatea.

Urtero bezala, Xanistebanek balio dute urtean zehar egindako lanak edo ibilbideak omentzeko. Ildo horretan, zoriondu nahi ditut aurten omenduak izango diren pertsona eta elkarte guztiak. Bereziki gogoratu nahi dut aurten 25 urte beteko dituela Karaez-Oiartzun senidetzak. Xanisteban hauetan Karaezko herritarrak eta alkatea izango ditugu gure herrian urteurren hori ospatzeko. Gure gonbidatuak izango direnez, eraman dezatela oiartzuarron irudi gertukoa, goxoa eta alaia. Xanistebanen aurretik, ohikoa den bezala, urtekari honetan parte hartu dute hainbat pertsona eta eragilek. Oiartzuar guztiok gonbidatu nahi zaituztet urtekaria irakurtzera, eta eskerrak eman nahi dizkiet urtekaria osatzen lan egin duten guztiei. Gure herria hobeto ezagutzeko tresna egokia baita urtekaria.

Hasieran esan dudan bezala, legegintzaldi berri bat hasiko dugu, eta Udalean baditugu aldaketa garrantzitsuak: 13 zinegotzitik 17ra igo baita udalbatza. Horrek esan nahi du festa hasteko sekula baino dantza gehiago egingo dugula soka-dantzan. Eta gustatuko litzaidake, soka-dantzan bezala, oiartzuar guztiek ere dantza gehiago egin dezatela festa hauetan.

Bukatzeko, Xanisteban hauetaz gozatzeko aukerarik izango ez duten herritarrei besarkada bana bidali nahi diet.

GORA OIARTZUN! GORA XANISTEBANAK!

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea



editoriala Beste urte batez, hemen gatoz Oiartzun urtekaria osatuta. Urtekari Batzordean, kafe eta tertulia goxo artean, kariĂąo guztiarekin osatu dugu aurtengo zenbaki hau ere. Aurtengoan, Anatxuri baserrian jaiotako Dolores Unsaini egin diogu elkarrizketa nagusia. “Uste nuen pertsona inportanteak ateratzen zenituztelaâ€?, esan zigun berarengana jo genuenean. Eta guk baietz, pertsona inportanteak elkarrizketatzen ditugula: emakume baserritarrak ere hala baitira.

Seme-alaben atalean, aurtengoan Xixili Pikabea sasi-maistra topatuko duzue, baita Katerin Artola eta Eneko Gil dantzariak, Ramuntxo Sagarzazu eta Gotzon Isasa ere. Toki berezia egin diogu, baita ere, Ion Zabaleku Zapo zenari, herrigintzan egindako lana aitortzeko.

Historia arlo pottolo eta interesgarria osatu dugu aurtengoan. Besteak beste, urteurrenak aitzakia hartuta, intsumisoen mugimenduari, Oiartzun Irratiari eta Karaez-Oiartzun senidetzari tartea eman diogu. Iazko Xanistebanetan omendutako Osasun Pastoraleko emakumeen ibilbideari ere egin diogu tarte bat, baita Kazabon familiari ere: 100 urte baitira Oiartzunera heldu zirenetik. Eskerrak eman nahi dizkiegu urtekariko kolaboratzaileei. Beraiengana jotzen dugunean borondate onez lan egiten duten horiei eta baita euren kabuz hurbiltzen zaizkigunei ere. Horien laguntzarik gabe, ezinezkoa izango litzateke urtekaria osatzea. Besterik gabe, goza ezazu Oiartzun 2019 eder honetaz.

Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak Iosune Cousillas

Joxan Eizmendi

Mattin Kazabon

Goiatz Labandibar

Jaione Ugaldebere



Elkarrizketa


“ Hamaika urte pasatxo nituela, nire aitarekin joaten nintzen linea elektrikoaren guardan. Eta hantxe aritu nintzen lanean ezkondu bitarte, 21 urte arte

�

DOLOREX UNSAIN AIZPURUA Dolorex Unsain Aizpurua 1935eko urriaren 7an jaio zen, Iturriotz auzoko Anatxuri baserrian. Haren gurasoak ere han sortu ziren, bi etxebizitza baititu baserriak. Sei senidetatik zaharrena, Aizaten ibili zen doktrina eta kartilla

8 | elkarrizketa

ikasten. Aitarekin linea elektrikoaren guardan aritu zen ezkondu bitartean. Memoria eta umore bikainaren jabe, haren bizitzako pasarte esanguratsuenak harilkatu dizkigu elkarrizketa honetan.


Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri. Ni, Dolorex Unsain Aizpurua, Iturriotz auzoko Anatxuri baserrian jaio nintzen, 1935eko urriaren 4an. Gure aita, Joxe Mari Unsain Beasain, jaiotzez Karrikakoa zen, Bidasoro baserrikoa, baina gero Anatxuri baserrira etorri zen bizitzera, hango errenta garestiegia zelako. Gure ama, berriz, Dominika Aizpurua Garaño zen, Anatxuri baserrian jaioa, baserriaren beste etxebizitzan. Zenbat senide zineten?

Sei senide ginen, ni zaharrena; bigarrena, anaia Simon zen, baina berehala hil zen gizajoa, garrotilloak harrapatu zuen eta akabo; hirugarrena, ahizpa Joxepa, bizi da; haren biki laguna, Joxetxo, 18 hilabetetan hil zen; eta bosgarrena, Pio; hura da gazteena. Pioren biki laguna neska omen zen, baina hila jaio zen.

Dolorexen gurasoen eskontza egunean.

Gurasoak baserritarrak al ziren?

Aita baserriko senide zaharrena zen. Baserri txikia zen oso eta linea elektrikoan aritzen zen lanean. Orain dena Iberdrolak egiten du, baina garai hartan ez zen horrela. Gure aita Igantzitik hasi eta Hernani bitarteko lineaz arduratzen zen, beste hiru lagunekin batera: Joxantonio Etxetxiki baserrikoa, Astigarragakoa; Portuburuko Iñaxio Irazu eta Lesakako Joxe Mari. Lau horiek aritzen ziren lanean. Zein ziren zure ama besoetakoa eta aita besoetakoa?

Nire aitabitxia Sebastian Unsain zen, aitaren anaia; eta amabitxia Anbolatz baserriko Dolox Aizpurua, amaren ahizpa. Hark erabakita jarri zidaten Dolorex. Epaitegian Maria Dolores jarri zidaten, baina beti Dolox ado Dolorex deitzen didate denek. Izeba Doloxek kontu politak kontatzen omen zituen. Bai, bazituen xelebrekeriak, bai. Esate baterako herrian zabaldua zegoen Don Juan Frantzisko apaiza haren neskame Enkarnarekin oheratzen zela. Gure izebak behin zuzenean galdetu zion Enkarnari: “Aizan, hi, Enkarna! Gauza bat jakin nahi dinat”. Eta hark: “Zer jakin nahi dun, bada?”. “Eztabaida izan dinagu batekin eta bestearekin eta, alegia, esan zidaten hik Don Juan

Umetan, Simon anaiarekin.

elkarrizketa

| 9


Frantziskorekin lo egiten dunala. Eta nik esan zionat ezetz eta biok disputan aritu gaitun. Enkarna, esan behar didan egia niri eta nik emango dinat halako poltsa bete fruta hiri debalde, baina niri egia esan behar didan”. Eta haren erantzuna: “ Bai, bai, biok elkarrekin lo egiten dinagu; biok ohe banatan lo eginez gero, bi ohe aldatu behar ditun eta hori dena garbitzen lana dun, eta horregatik biok batean lo egiten dinagu, baina erdian ohola jartzen dinagu. Hartara ohe bat atondu eta kito”. Halaxe erantzun zion gure izebak: “Bai, hori ongi zion, horrela tentazioa etortzean ohola kendu eta listo” [kar-kar-kar]. Izebaren garaian atsolorra ospatzen zen Anatxuri baserriaren inguruko baserrietan. Haur bat jaiotzen zenean, bisitan joaten ziren inguruko baserrietako emakumeak, atsolorra egitera. Horretarako ardi zaharren bat edo hiltzen zuten eta egundalako festa prestatzen zuten. Atso pila ederra elkartzen omen zen. Behin, Altamugarri baserrian ospatu dute atsolorra eta kristoren betekada egin dute eta hango batek burutazio polita izan omen zuen: “Horiek ederki beteta zioztek eta orain haurraren lekuan uztarria jarri behar diagu, ea haurra ezagutzen duten”. Eta batzuek hala esan omen zuten: ”Aitaren igual-iguala dun”. Bazituen, bai, anekdota polita askoak.

Bai, ateraldi politak zituen. Gogoan dut nola esaten zuen ea argazkiak ateratzeko makinarik bazuen norbaitek. Inork izaki ez eta orduan berak esan zuen jartzeko argazkia ateratzeko, berak bazuela eta. Orduan, patrikan linterna handi bat eramaten zuen beti eta hura atera eta “jarri denak hor” eta “da!” linternarekin argia egin eta denek uste argazkia atera zuela. Gero ondotik denak argazkiaren eske etortzen zirenean, haren erantzuna: “Ez, ez, neska! Pena ederra dinat baina okerra egin zidan”. Eta listo. Horrela ibiltzen zen hura. Milagrosa egunean ere, azaroaren 27an, goizean Don Pablo Irigoien ibiltzen zen bere umeekin kantari; aingerutxoak ziren. Eta arratsean pertsona helduentzat izaten zen prozesioa. Oiartzungo kaskoan ibiltzen ginen bueltan, denak farolioa eskuan, erdian kandela zutela eta “ave, ave” eta baten bati ostikoa emango zion, andadio!, eta gero gure izebak: “Bo, bo, errespetu falta, prozesiora etorri eta”. Berak egin eta berak esan.

10 | elkarrizketa

Osaba Urdina eta izeba Dolox.

Gero, pixka bat aurrerago joan eta “praaat!” puzker handi bat bota eta “horrek ezin al zion horri kontu prozesioa bukatu arte? Hau da errespetua, hau”. Horrela ibiltzen zen izeba Dolox. Eta nori deitzen zenioten ‘Osaba urdina’?

Juan Kruz Aizpurua zen, gure amaren anaia. Beti berdekerietan eta bromatan aritzen zelako deitzen zioten Urdina. Mutilzaharra zen. Minetan aritzen zen lanean, nagusiak deitzen zion lekuan. San Markosen aritu zen lanean, baita Nafarroan ere.

Minetan lanean ari zela, potajea bakarrik izaten omen zuten jateko, baina egun batean bigarren platerako aingira ere ba omen zuten. Bitartean, aingira izaki ez, sugea omen zen. Oso sekoa, lehorra omen da. Eta goitik beheiti sokaz jaisten omen zuten janaria mina zuloan lanean ari zirela. Hala, potajearekin batera aingira zuten saltsan. Eta zer moduz zegoen galdetuta, gure osabak horrela erantzun omen zuen: “Lehor xamarra zegoen, baina ona. Dena jan dugu”.


Zu ere oso goiz aski hasi zinen lanean. Bai, halaxe da. Hamaika urte pasatxo nituela nire aitarekin joaten nintzen linea guardan. Eta hantxe aritu nintzen lanean ezkondu bitarte, 21 urte arte. Elkarrekin joaten ginen. Oinez joaten ginen, linea ikusiz. Bidez bide, Anatxuritik abiatu eta Portuburu baserriraino. Beste aiekara ere ibiltzen ginen lanean: Suantzatik Intzensoro baserriraino. Lineari jarraituz, matxurarik bazen edo begiratzen genuen. Horretarako, goizean goiz deitzen zuten gure etxera nobedaderik bazen edo ez argitzeko. Ez bazen deus ere, itta etxean gelditzen zen baserriko lanak egiten. Atzera, eguerdiko 12:00etan deitzen zuten zer edo zer bazen esateko. Ez bazen ezer gertatzen, baserrian jarraitzen genuen lanean. Eta azkeneko deia arratsaldeko seietan izaten zen. Deskuiduan matxurarik bazen, hura konpontzera ateratzen ginen aita eta biok. Beti aitarekin batera ibili al zinen?

Komeriak ere izan genituen. Aita ziatikak harrapatu eta sei hilabetez ohean gelditu zen mugitu ezinik. Egoera horretan trantze larrian jarri zuten: kalera edo lanera esan zioten. Aitak zer egin behar zuen… Lana utzita zer egin behar zuen, gizajoak. Halako bidea oinez egiteko gauza ez eta orduan behor bat erosi zuen bere zaltokiarekin. Hantxe lanerako trasteak hartu eta ni makila hartuta linea ikusten ibiltzen nintzen. Horrela pasatu genituen urteak, aita behor horrekin, lanerako tresnak eramateko: telefonoa eta kakoak, postera igotzeko. Aurretik nik bizkarrean eramaten nituenak gero behorrak garraiatzen zituen. Horrela aritu ginen lanean, atta sendatu arte. Amak, berriz, etxeko lanak egingo zituen, baratzeko lanak…

Baserrian bazegoen, bai, zer egina. Aitona-amonak ere zaharrak genituen eta haiek ere pixka bat begiratu behar ziren. Ni senideetan zaharrena nintzen eta gure aitak sehaska zahar bat egin zuen lau ohol aieka betatik jarri eta beste lau bestetik jarrita. Pirrilak ere jarriko zizkion, ez daukat gogoan. Gero, artilezko koltxoia egokitu han eta nire ahizpa txikiagoa egoten zen sehaskan. Amak agintzen zidan haurrari kantatzeko: “Haurtxo txikia lo eta lo; nik emango bi koko,

bat orain eta gero bestea; bihar, berriz, txokolatea”. Hori kantatzeko esaten zidan eta ahizpa txikiak ederki egiten zuen lo nik sehaska mugitzen nion bitartean. “Poliki ibil ezan”, esaten zidan amak. “Bestela haurra botako dun eta goitik beheiti”. Zure aitonari ʹAnatxuriko luziaʹ esaten zioten.

Bai, halaxe da. Nire amaren aita zen. Ikaragarri luzea zen aitona. Trellu ere esaten zioten, handia zelako. Osaba-eta lanera joaten zirenean, aitonak ez zuen bakarrik egon nahi eta txokolate puska bat ematen zidan eta hantxe egoten ginen biok kuartoan kontuak esanez. Eskolara nora joan zinen?

Bai, Aizaten ibili nintzen, komunio ttikia egin bitartean. Belaztegi baserrikoa zen sasi-maistra eta harekin aritu nintzen errezoak ikasten, komunio ttikia egiteko. Behin polita gertatu zitzaidan: joan nintzen Aizatera soinekoa jantzita eta, nonbait belaunak bistan nituelako, haiek tapatzeko esaten zidan maistrak eta nik, tira, tapatzen ez. Etorri zen makilarekin eta da, da! eman zidan. Eta halaxe esan zidan: “Bihar etorri gona luzearekin, bestela lurrean artalea jarriko dut eta haren gainean egongo zara”. Amari kontatu nion eta hark oihal puska bat erantsi soinekoari eta harekin aurrera. Zein zenituen hango lagunak?

Hara berrogei bat gaztetxo joaten ginen. Altamarri, Barin, Borda, Arbide, Suantza, Maxtaborda… baserrietako haur guztiak Aizaten biltzen ginen. Etxetik hara joateko ia ordubete pasatzen genuen bidean. Ni Arbideko Mari Karmen eta haren anaia Patzikurekin joaten nintzen, baita Beheko zentraleko Ferminekin ere, Txantxangorria edo deitzen zioten. Ordubete oinez joateko eta ordubete buelta. Eskolan errezatu bakarra egiten genuen. Komunio ttikia egin arte ibili nintzen Aizaten.

Garai hartan gure aitona hil zen eta lutoz jantzi behar izan nuen komunioa egiteko. Auzoan bagenuen emakume bat oso modista ona zena eta gure amak gona zahar bat eman zion eta harekin beheko gona josi zidan; txaketa, berriz, arrunt polita egin zidan, zinta zuri batekin bueltan eta gero dena beltza. Azkenik, galtzerdi zuriak eta zapata beltzak erosi zizkidaten 15 pezeta -0,09 euro- pagatuta Errenteriako Boni zapata dendan. elkarrizketa

| 11


Dolorex Unsain, gaztetan. Dolorex Unsain, jaunartze handia egin zuenean.

Komunio handia ere egingo zenuen. Bai, komunio handia 11 urtetan egin beharko zela eta Sastarreko kolegioan ibili nintzen. Sastarreko Karmenek ematen zuen eskola. Han Katona esaten zitzaiona erabiltzen genuen, ez genuen beste libururik. Batuketak egiten ere ikasi nuen. Kenketak‌ ez dakit han ikasi nuen edo. Sastarren ere euskaraz ikasten genuen ditxosozko doktrina, hura komunio handiko ikasi beharra izaten zen, nahi eta nahi ez. Â

Behin doktrina ikasita, bi hilabetez jarraian elizan dagoen sakristiara joaten ginen. Jaunartze handia otsailaren amaieran egiten genuen, hortaz urtarrila osoan joan behar izaten genuen egunero-egunero arratsaldez elizan dagoen sakristiara. Elurra galanta eginda ere hantxe joan behar zen zintzo-zintzo. Eta sakristian zer egiten zenuten?

Don Jose Luis Lekuona apaizak doktrina galdetzen zigun. Hark ezin bazuen joan, Don Jose Bergaretxe etortzen zen. Harekin ez ginen oso ongi konpontzen; ez baldin bazenuen berak galdetutakoa ongi esaten, eskuko hatzak elkartu eta gora begira jartzeko esaten zigun eta pa! egurrez jotzen gintuen.

12 | elkarrizketa

Jesukristori eta Ama Birjinari buruzko galderak egiten zizkiguten. Ongi erantzun beharra zegoen, bestela kalabaza ematen ziguten. Eta doktrina ez bazenuen ongi esaten, hurrengo urtean egin behar jaunartzea.

Elurrarengatik behin joan gabe gelditu ginen etxean eta barkatu egin zigun apaizak. Zein ziren zure lagun minak?

Hiru lagun ginen: Trini Aranburu, Oiartzabalaundi baserrikoa, ni baino urtebete zaharragoa, eta Trini Anatxuriko beste bizitzakoa, nire edadekoa. Hirurak ibiltzen ginen.

Oiartzabalaundin oso gerezi ederrak izaten ziren eta ni hara joaten nintzen gereziak jatera. Gure etxean, berriz, hiru aranondo genituen. Bereziak ziren, hori-horiak. Nire lagunak gure etxera etortzen ziren aranak jatera. Gure disfrutazioa horixe zen. Gero, lore batzuk Aranbururen etxetik eramaten nituen gure etxeko balkoian jartzeko. Gure aitak ez zituen loreak ikusi nahi izaten. Pasmo-belarra ere banuen. Baserrian animaliarik bai al zenuten?

Baserria txikia zen, bai, baina bizpahiru behi bagenituen eta horiekin moldatzen ginen, es-


nea jezten genuen egunero eta Iturriotz auzoko Dixpatene dendara eramaten genuen saltzera. Guk 10 litro jezten genuen egunero. Beste etxekoek ere behiak jezten zituzten eta haien esnea eta gurea txandaka eramaten genuen saltzera. Elkarri asko laguntzen genion. Oso ongi moldatzen ginen.

Hori dena ikusita, karlista hori izututa Larrazabal aldera joan zen ihesi, gizajoa.

Kalera, kaskora ere igotzen ginen enkarguak egitera, mezetara joaten ginenean. Hara igotzeko, baserriko oinetako zikinak Millene baserrian uzten genituen eta berriagoak janzten genituen, dotoreago joateko mezetara. Millenekoak oso borondate onekoak ziren.

Josten ere ikasi al zenuen?

Esnea eraman, saldu eta ordainetan hartutako diruz enkarguak ekartzen genituen etxera. Dena ordaintzeko ez bazen iristen, Maria Etxabegurenek ezkerreko eskuarekin apuntatzen zuen “gaur zorra utzi dute”.

Gerra Zibilaren garaian oso txikia zinen.

Negar egiten omen nuen eta isiltzeko esaten zidaten, nonbait. Bi etxebizitzetakoak gordetzera joan ziren, badaezpada ere. Nolanahi ere, beste etxebizitzako aitona baserrian gelditu zen eta bi etxeetako behiak gobernatzen zituen.

Dena dela, Anatxuri baserria oso juxtuan eskapatu zen gerra denboran. Zergatik?

Gure amaren ahizpa gazteena, Iñaxi, Errenterian bizi aurretik neskame lanetan aritu zen Donostian gizon baten etxean. Bere nagusi horrek Donostiako banku batean egiten zuen lana. Karlista izan behar zuen, arrunt ona omen zen baina… Hiru seme-alaba zituen. Seme bat abokatua zen; bigarren semeak, berriz, plater apaingarriak margotzen omen zituen; eta alaba gaixo antzera ibiltzen omen zen. Gerra garaian, neska hori etxera zihoala tunel batean estualdi bat eman eta akabo! Hantxe gelditu zen gaizoa.

Nonbait, orduan enteratu ziren bankuko gizon hori Anatxurin zegoela eta San Markotik bonba bota zuten eta Anatxuriko gainaldean jo zuen; beste bonba, berriz, beheko zoko batera tiratu zuten baina ez zen lehertu. Urteetara gero ingurukoak kexatu ziren ez zutelako bonba hori eramaten. Azkenean, parte eman eta zentralean goiti eraman zuten eta harkaitz handi bat bazen eta hantxe lehertu zuten.

San Isidro egunean iturrioztarrak Munaundira joaten ziren. Zuek ere gerturatzen al zineten? Bai, arrosarioa errezatzera joaten ginen. Baina Txikierdira dantzatzera ez. Aitak ez zidan baimenik ematen. Aita behintzat gogorra zen. Ama elizkoia zen, baina gainerakoan izan ahal litekeen amarik hoberena zen. Baina, aita oso gogorra. Bai, Elizalde auzora joaten nintzen josten ikastera, Domingoren etxera esaten genion. Eskolaren frentean zegoen. Neskazahar batek erakusten zigun. Bueno, orduan neskazaharra deitzen zioten pobrea bazen, bestela aberatsak zirenak dontzeila paseak ziren. Beste era batera esanda, pobreak mozkortu egiten ziren, aberatsak, berriz, mareatu.

Josten ikasi nuen, baina botoiak jartzen asko gehiago ez. Neguan etortzen ginen, astean bizpahiru orduz. Sei-zortzi neska elkartzen ginen. Orduan hamasei urte izango nituen. Etxean bagenuen josteko makina txiki bat, amonarena zen. Oraindik ere Anatxurin dago. Honezkero 200 urte baino gehiago izango ditu. Hantxe ibili nintzen josten. Gure ama-eta Aranatz aldera joaten ziren irin bila. Goizuetara joaten ziren, berriz, beste bizitzakoak. Oinez joaten ziren, astotxoa hartuta. Astoek bidea ederki ikasia izaten zuten.

Gure amak esana da: “Bai, lehen beste norbait joaten omen zen ba artoa eta irina xehatzera Karrikako errotara. Eta orain horiek falta ditun eta hik joan beharko dun”. Baina nik jakin ez bidea eta amak erraz aurkitu zuen irtenbidea: “Zakua jarri iezaion gainean eta berak eramango hau errotaraino”. Baita eraman ere, zuzen-zuzen gainera. Asto hark bazekien bidea. Neska kozkorretan bihurrikeriaren bat egingo zenuten.

Etxean frutarik ez eta lapurrerian aritzen ginen. Hori bekatua izango al da? Esneekin etortzen ginen Iturriotz aldera eta iritsi ginen Oiartzabal Txikiko parera eta han bide bazterrean brinoiak izaki. Nola hartuko genituen pentsaelkarrizketa

| 13


Guraso eta anai-arrebarekin..

tzen jarri eta arrats batean koinata eta biok hartu genituen handik mordoxka. Gero ganbaran gorde jateko…

Eta beste behin, berriz, Karrikara joan ginen festetara eta han fundamentu handirik ez. Eta gogoratzen nintzen aitarekin linea elektrikoan ibili nintzeneko garaitik udare ederrak izaten zirela Lekune baserrian. Hara joan ginen ale batzuk hartzera eta han arto tartera joan ginen eta zurkaitzak jarrita zeuden ilarrentzat eta koinata txikia zen eta pasa zen baina ni luzexeago eta ilunpetan ikusi ez eta jo nuen eta krak! Atera zen baserriko jabea etxetik eta “nor dabil hor?”. Zakurra ere zaunkaka hasi zen eta gu makurtuta pixka batean eta hura gorde zen denboran batere udarerik gabe etxera.

Azkenik, Bordazokon izan genuen beste pasadizo bat. Han muxika pila bat izaten zuten eta hara joateko plana egin genuen, gu ere gaiztoak baikinen gaztetan. Huraxe izaten zen gure festa. San Isidro eguna zen; Munaundin arrosarioa errezatu genuen eta Txikierdira joateko baimenik izaten ez genuelako, pentsatu genuen Bordazokoko muxikak harrapatzera joatea. Argi gaitza zegoen gau hartan, ilargi argia zegoen, eta irristatu eta erori ginen goitik beheiti eta baserriko amona atera zen balkontzilora eta “zein dabil hemen?” eju egin zuen. Gu, bitartean eserita jarriak, eta amona gorde zenean muxika mordoxka hartu eta etxera.

14 | elkarrizketa

Gainerakoan, beste sekreturik ez genuen izaten guk.

Anatxuri baserriak dituen terrenoak oso malkartsuak dira. Nola moldatzen zineten? Ahal zen bezala ibiltzen ginen. Bi hanka gainean ezin genuela, bizkarrean zama genuela. Horregatik naiz bizkar okerra, beti zamaketan ibili ginen eta behetik goiti. Aitak esaten zigun astoak ezin zuela garraiatu belarra eta bizkarka eraman behar izaten genuen. Izan ere, Anatxurin ahuntzentzat ere malda handia dago.

Han animaliarik ezin zen jaitsi ezta beheko aldetik ere. Horregatik aitari sarbide ttiki bat egitea egokitu zitzaion, ezin baitzen zutik ere egon. Baina terrenoa hondatzeko beldurra zeukan.

Sarbide horiek baziren, bai. Esate baterako, Sarobe erreka inguruko norbait hil zenean sarbidetik ekarri zuten gure etxe aurrera eta handik Oiartzabal aldera; gorputz-bidea ere esaten genion. Gero, herriko terrenoak ere hartu genituen. Elorriari su eman eta erre ondoren aitzurtu eta handik ere bazka ekartzen genuen, nahiz eta han ere malda handia izan. Hasiera batean, Anatxuri baserriak lau bizileku omen zituen eta oso zahartua omen zegoen. Pentsa bizitza batekoak besteari ozpina falta zuela esan eta dena oholezko pareta izaten omen zen eta zuloetatik ematen omen zioten batak besteari.


Anatxuri baserria.

Lau etxebizitza izatetik bira pasatu zenean, salgai jarri omen zuten 15 mila pezetetan (90 euro). Baina dirurik ez eta gero maizter jarri ziren. Beranduago erosteko modua izan zuten. Gero, aitak Bordakoek zituzten zelaiak erosi zituen. Haiek bai ederrak lanerako. Gainerakoan, Anatxurik malda besterik ez zuen. Gaur egun ere huraxe aprobetxatzen dute gehiena. Urik bai al zenuten baserrian?

Baita zera ere! Etxetik beheiti jaisten ginen eta harkaitz artean iturri bat jaiotzen zen eta han aska moduko bat zegoen eta hura izaten zen gure hozkailua. Hara eramaten genuen edaria freskatzera. Beherago, berriz, zulo handiagoa zegoen eta handik garraiatzen genuen ura, baldeetan. Bagenuen baserrian bost litroko marmita ttiki bat. Makina bat jorra egin nituen amak etxean jarritako balde handia betetzeko. Oraindik gure ahizpak esaten dit: “Garbitu eta jarri behar dinat lehengo aska zahar hura, lauza ttiki bat jarri eta�. Esku trapu eta musuzapi eta horrelako gauza ttikiak hor garbitzen genituen, bestela erriora. Nora?

Sarobe errekan garbitzen genituen arropa handiak. Beranduago, bi bizitzen artean erreka bat bazen eta handik iturria jarri eta hormigoizko aska bat egokitu zuten bi lauza jarrita. Batean garbitu beharrekoa botatzeko eta bestean ma-

rruskatu. Diferentzia ederra guretzat beheiti joan gabe. Eta udan, mantak, koltxak astoan kargatu eta erreka handira joaten ginen haiek leku handiagoa behar zutelako garbitzeko. Baserrian zer lan egiten zenituzten?

Neguko lana izaten zen mendira joan eta otea ebaki. Gero etxera ekarri eta makina joa lehendabizi. Gero arbia edo erremolatxa botatzen genion eta gero trabazarekin taka-taka goxatu otea, behiei emateko. Gero, arbi hostoa egin, erremolatxa kanpoan bazen hura ekarri eta baita egurra nonbaitetik ekarri ere sua egiteko. Udaberria ailegatzean, zelaiko martxak hasten ziren: patata erein, geroxeago artoa eta ilarra‌ horrelako lanak.

Udan, belarra ebaki eta hura ondu egin behar izaten zen. Gero, hurrengo lana izaten zen artoari tontorra kentzea, izan ere artoan dena aprobetxatzen zen. Behientzat izaten zen hura. Tontorra kendu eta gero hostoa. Eta hosto hura jaten zen parte bat berdetan eta beste parte bat egiten genuen sekatu, sorta batzuk egin, artoaren behean hostoarekin lotu eta artoaren zurtoinekin zintzilik jarri. Han lehortzen zen. Gero, handik lehortzen zenean hartu, gurdian etxera ekarri eta ganbaran gorde. Eta negurako behiei jaten emateko. Udazkenean, iratzea ekartzeko garaia izaten zen. Han, etxe inguruan bagenuen beste batek elkarrizketa

| 15


ematen ziguna eta gero herriaren terrenoetan beste pixka bat eta baita Arandanetik goiti joanda ere bi gurdikada ekartzen genituen, Ezkergial izeneko parajetik. Iratze guztia bildu eta zortzi meta-edo egiten genituen. Orain dena plastikoetan biltzen da, siloetan. Fruitu arbolak ere izango zenituzten?

Oso gutxi. Baziren sagardoa egiteko sagarrondoak, baina gazia holakorik jateko bi bakarrak. Aranondoak ere bagenituen, on askiak. Nire bi lagunak, Trini eta Trini, etortzen ziren haiek jatera, ni Trini Aranbururen etxera gereziak jatera joaten nintzen bezalaxe.

Eta gainerakoan, bi sagarrondo ere bagenituen, bat San Joan sagarra zuena. Akordatzen naiz behin heldu nintzela nonbaitetik eta txori bat ikusi nuen kexaka. Eta halako batean, pla! txori gaixoa lurrera erori eta sugea izaki han, eta erreka zulo bat bazegoen eta bai agudo aski atera beste suge bat txori gaixoa jatera. Gainerakoan ez zegoen sagar fundamentu handirik gure etxean. Geroztik, anaiak jarri ditu, bai, sagarrondoak. Anatxuri baserria nola zenuten antolatuta?

Gure baserria orain gutxi arte oso zahartua egon da. Beste etxebizitzakoek berritu zuten lehendabizi haien zatia. Gurea lehen bezala gelditu zen, zaharra. Orain, berriz, oso-oso ederki jarrita dago.

Behean ukuilua genuen, gorotz pila eta txerri tokia, txerri bat edo birekin. Noizbait txerramak kumeak egin eta saltzera joaten ginen; astoaren zestoan kumeak hartu eta han joaten ginen saltzera. Goian, berriz, sukaldea, sala, komuna eta kuartoak: hiru kuarto handiak ziren. Ganbara zegoen goian. Han belar ondoa, patata, artoa, ilarra‌ jartzen genituen.

Argia ere iritsi zen noizbait. Beheko zentrala egin zutenean, Eldotz baserriaren parean, jarri zuten argindarra. Altamugarriko errekatik eta Iruritako errekatik kanal bat egin eta handik beheiti etortzen zen argindarra. Orduan, bonbilla bakoitzeko pagatu beharra zegoen eta gure etxean sotoan jarri zuten bonbilla bat; sukaldean, bestea; hiru kuartoetan, hiru; eta komunaren eta salaren parean beste bat, bietako zerbitzen zuela; eta ganbaran bat ere ez.

16 | elkarrizketa

Senarra nola ezagutu zenuen? Nire senarra Xegundo Mitxelena Oruezabal zen. Jaiotzez irundarra, baina gaztea zela Karrika auzoko Oiantzabal baserrira etorri zen bizitzera. Aita eta biok linea elektrikoa konpontzen ibiltzen ginenean, Karrikatik ere pasatzen ginen eta bere baserrian segan lanean ari zela ezagutu nuen. Bi urte egin genituen senargai moduan. Hogeita bat urterekin ezkondu nintzen, 1956ko otsailaren 16an, Oiartzungo elizan. Beltzez jantzita joan nintzen, orduan horrela izaten zen. Bazkaria, berriz, Gurutze-Berrin ospatu genuen. Jende mordoxka baginen han. Eztei-bidaian Bilbora joan ginen. Zortzi egun egin genituen han. Hotel batean izan ginen. Ezkondu eta non jarri zineten bizitzen?

Altzibarren jarri ginen, Eskribane etxean. Nire senarrak zentralean egiten zuen lana, Berin zaharreko zentralean. Ni etxerako lanez arduratzen nintzen eta hango lan pizarrak agudo xamar egin eta Anatxuri baserrira joaten nintzen gurasoei laguntzera.

Altzibar auzoan bizitzen jarri zinetenean nolakoa zen auzoa? Altzibar auzoari Madrid txikito esaten zioten garai hartan. Denda asko zegoen, horien artean Xoterone. Han pintura eskatu edo maindire eskatu edo buruko zapia eskatu, denetik bazen, Mamuten bezala, igual-igual. Errenteriakoak ere ikusi ditut denda horretara etortzen, bat baino gehiago galdezka etorriak. Garai hartan komertzio asko zegoen Altzibarren: Xoterone, Irundarrene, Albiztur, Anixeta, Zalakain harategia, Herreronean pentsua saltzen zuten, Galtzatako Donatak zeukan arrandegia, Mikelentxoneko Arantxa Etxebesteren janari denda‌ Lau seme-alaba izan zenituzten.

Bai, halaxe da. Zaharrena Xegundo zen; gero, Joxe Mari; hirugarrena, Pepi eta gazteena Josu. Lehendabiziko hirurek diferentzia txikia zuten, Josuk, berriz, hamaika urteko aldea zuen. Banuen bai, haiek jaioz geroztik nahiko distrazio. Nolanahi ere, oso onak izan dira eta erraz hazi nituen.


Dolorex Unsain eta bere senarra Xegundo Mitxelena, haien ezkontza egunean.

Dolorex Usain eta Xegundo MItxelena, Bilbon

Senarra erloju-konpontzaile lanetan ere aritu zen. Zentralak kiebra jo zuenean hasi zen erlojuak konpontzen. Nonbait bere aitak ere erloju handiak konpontzen zituen eta nire senarrak ere ikasteko gogoa zeukan. Oso trebea zen eta azkar ikasi zuen. Erloju handiekin hasi zen baina gero despertadoreak ere konpontzen zituen. Gerrikoak eta eskumuturrekoak ere matxuratuz gero ederki taxutzen zituen. Orain badakizu, dena pila da‌

Hain zuzen ere, herriko jendeak bolada batean erloju handi horietakoak erosten zituen eta gero zikindu edota matxuratu egiten ziren. Xegundok konpondu eta nik garbitu egiten nituen. Iparraldera joan eta handik ekartzen nuen pintura kentzeko produktua, hemen ez baitzegoen. Ni garbitzen eta hura erloju zaharrak konpontzen. Horrela moldatzen ginen.

Xegundo Mitxelena, ordularia konpontzen.

Denerako esku ona zuen. Itsasoan langostak harrapatzeko egurrez egindako tramankuluak ere sortzen zituen. Neronek laguntzen nion zeregin horretan ere. elkarrizketa

| 17


Ganbaran, garai bateko tresnak, jostailuak, eskulanak, erlojuak‌

Zuri antigoaleko gauzak gustatzen al zaizkizu? Niri ere antigoaleko gauzak gustatzen zaizkit. Etxean badut ganbaran trastero antzeko zerbait eta han ditut harrapatzen ditudan gauzak jarriak, antigoaleko gauzak. Esate baterako, Xegundo zentralean aritzen zen lanean eta han zerran aritzen zen eta traste horiek jarrita ditut nire trasteroan. Semeak ere Garbigunetik ekarritako zenbait tresna neronek txukun-txukun jarri eta hantxe daude ikusgai. Zer dituzu gehiago?

Nire gizon defuntuaren abarkak, galtzerdiak‌ Izan ere, denbora batean Xegundo aritzen zen ardien artilea hartu eta txabilaren bitartez haria sortzen gero galtzerdiak egiteko.

Gauza gehiago ere baditut: farola txikia zintzilik kandela barrenean jarrita. Hori esnearekin etortzen ginenean erabiltzen genuen. Latoizko ganderailua ere badago, eta baita katagorriak ere, egur batean jarrita. Nire seme defuntu zaharrenak ere txalupa txiki bat ekarri zidan erdi puskatuta. Egurrezkoa da eta neronek konpondu eta semeak paretan zulotxo batzuk egin eta han apal batean jarri ondoren hantxe dago polit askia.

Abanikoak ere baditut, baita ardagai baten gainean ontza bat ere. Gero, garai batean santuak ere jartzen genituen, Jesusen Bihotza eta horrelakoak. Haiek ere badauzkat han, ganbaran, eta baita eskapularioak ere.

Eta linea elektrikoan lan egiten genueneko telefonoa eta postera igotzeko kakoak ere ez dira falta. Egiazko telefonoa kendu egin zio-

18 | elkarrizketa

ten aitari eta neronek egin nuen antzekoa kartoiez, eta hantxe daukat jarrita. Horrelako gauzetan aritzea gustatzen zait, bordatzen ez genuen ikasi eta. Eskapularioak eramaten al zenituzten?

Bai horixe! Gaztetan ibili beharko. Baina Hijas de Maria izeneko kongregazioan ez nintzen sartu, nire bi lagunek uko egin ziotelako. Amari asko kostatu zitzaion onartzea baina azkenean amore eman zuen eta ez nintzen sartu. Josu, seme gazteena, artista da. Nondik datorkio marrazteko abilidade hori?

Ez dakit, horixe berezkoa du. Ttikitatik zuen marrazkirako zaletasuna. Pintura eskolara joan nahi zuela eta Joxe Maria Isasaren eskolan hasi zen, Margosoron. Errenterian ere aritu zen ikasten. Gero, Irunen 10 urtez aritu zen lanean, marrazki bizidunak egiten. Gaur egun biblioteka batzuetan aritzen da, eta baita ilustratzaile gisa ere. Gaur egun non bizi zara, Dolorex?

Xegundo eta biok ezkondu ginenean, Zalakain harategia zenaren gaineko pisuan jarri ginen bizitzen, maizter. Gero, erosteko gogoa banuen ere, senarrak ez zuen nahi izan. Nik beti esaten nion etxea ez zela gurea eta kalean bukatzeko arriskua hor zegoela. Hark ez zuen halakorik ikusten eta halaxe egon ginen, beti alokairuan.

Gero, Altzibarren etxe berriak egiten hasi zirenean -Kaleberria kalean-, apuntea ematea erabaki nuen, nahiz eta jakin gazte asko zegoen izena emanda. Eta nola alarguna nintzen eta seme zaharrenak gaixotasun mentala zuen,


Dolorex, anai-arreba, seme-alaba, iloba, biloba eta birbilobekin.

tokatu egin zidan. Txiki eskatu eta handia egokitu zitzaigun gainera. Aurreko etxearen aldean oraingoa handiagoa da, 90 m2 ditu. Garajea eta ganbara ere baditu. Etxe berrian bigarren semearekin bizi naiz, Joxe Marirekin. Separatu egin zen eta nirekin bizi da. Dolorex, egunero-egunero Anatxuri baserrira joaten zinen seme zaharrenarekin lana egitera.

Bai harekin asko ibili behar izaten nuen. Izan ere, ez zuen Altzibar auzoko zubia ere bakarrik pasatzen. Izutia zen eta orduan berarekin ibili behar zen. Medikuarengana, dentistarengana‌ beti nire harekin ibiltzen nintzen gauza nintzen arte, beti hari segika ibili behar nuen.

Hori bai, oso ona zen Xegundo seme zaharrena. Gero, etxean edozer gauza agintzen banion, beti laguntzeko zain egoten zen.

Arraztalon lan egin zuen Xegundo seme zaharrenak. Bai, han lanean ari zen garaian hil zen. Arraztalon zegoen lanerako martxa oso gustukoa

zuen. Hain zuzen ere, gaixotasun psikikoa duten pertsonak lan munduan integratzeko ahalmen handiko tresna bat izan zen guretzat Arraztalo. Han hasi baino lehen, Jokin Gartziarekin aritu zen pintaketa lanetan. Oso kontentu aritu zen harekin. Asko maite zuen.

Gero hasi zen Arraztalo elkartean. Altzibarren eta Petra Lekuona ondoko baratzeetan lan egiten zuen. Nire semea oso urduria zen eta zenbaitetan lanean ez zen pozik aritzen, baina denen laguntzarekin jarraitzen zuen. Bat-batean hil al zen Xegundo seme zaharrena? Bai, badira hiru urte hura hilik. Katarroa zuelako medikuan izan zen ostegun batean. Oso ongi zegoela eta hurrengo egunean lanera joateko esan zion medikuak. Nik, berriz, osteguna zela eta ez zuela joan beharrik, astelehenean joatearekin nahikoa zuela. Igandean, kontent zegoen txokolatea hartu zuela eta kalean. Nik torradak eginak nituen eta eskaini nizkion. Baina hurrengo egunean jango zituela agindu zidan. elkarrizketa

| 19


Dolorex, seme-alabekin.

Ohera joan zen eta hantxe gelditu zen gizajoa. 58 urte zituen. Hura joan zen eta gu, berriz, hementxe gabiltza bazterrak endredatzen.

Nik asko lagundu nion, ez dut bat ere penarik. Hark ere asko laguntzen zidan, trasteroan, taladroz zuloak egiten, enkarguak ekartzen‌

Ez naiz aise ohitu hura gabe bizitzen. Haren kuartora makina bat buelta egiten ditut. Josu semeari eskatu nion haren argazkia hartuta koadro handi-handia egiteko eta hantxe daukat jarrita. Xegundok esaten zidan hiltzen zenean gorputzeko organoak balio bazuten transplanterako erabiltzeko. Nik esaten nion gaur egun pertsonak erre egiten dituztela behin hil ondoren. Guk lehen traste zaharrak erretzen genituen eta ez dakit zergatik errausten dituzten pertsonak. Xegundok ez zidan deus esaten, baina hil baino zortzi urte lehenagotik haritza zuen aldatuta eta orduan Pepi arrebari esaten zion hiltzen zenean erraustu eta haritz haren azpian jartzeko, niri pena ez emateagatik.

20 | elkarrizketa

Orain birramona zaitugu. Lau iloba ditut: Pepik bi seme-alaba izan zituen: Egoitz eta Naroa. Eta Joxe Marik bikiak ditu: Urki eta Xumai. Eta Egoitzek bi seme-alaba ditu: Noak hiru urte ditu eta Aitanak, urte eta erdi. Horiek jaiota, titulu berria daukat orain, birramona naiz. Kinto bazkarira joaten al zara?

Bai, lehengo urtean joan nintzen. Aurten, berriz, gaixorik nengoen eta huts egin nuen. Gu 1935ean jaioak gara eta urtero-urtero elkartzen gara. Iaz 20 baginen Matteonean. Lehendabiziko aldiz elkartu ginenean, Ergoien auzoko Tolare jatetxean ospatu genuen kinto bazkaria. Gero, Irunen ere zelebratu genuen, baina urruti zela hura eta gero denbora askoan Oiartzungo Kaxkaxuri jatetxean egin izan dugu askotan. Esan bezala, Matteonean lehengo urtean 20 elkartu ginen. Edade honetakoak izateko ongi. Gure edadekoak ez direnak ere etortzen dira. Raimundoren alaba Donostian bizi da eta bakarrik ez duela etorri nahi eta ahizparekin etortzen da.


Bazkaria antolatzen Korreoneko Mari Karmen eta Zuluko Maritxu aritzen dira. Bi horiek abisua ematen digute.

Aurreko urtean Matteoneko Maria Luisari esan genion: “Aitu, gu zahartu gara eta jateko arin-arina jar ezazu eta prezioa ere arinago jar ezazu”. Baina Maria Luisak: “Ez, ez, Matteoneko menua horixe da, eta komeni zaizuena jan eta eskatu potoak edo tuperrak eta eraman etxera nahi baduzue”. Eta lehengo urtean baziren eraman zutenak etxera.

Gaur egun, zein ordutan jaikitzen zara? Lehen, seme zaharrena bizirik zegoen denboran, hura lanera joan behar izaten zuen eta botika eman behar niolako goizeko zazpietan altxatzen nintzen. Gaur egun, berriz, zortziak, zortzi eta erdiak aldera jaikitzen naiz. Gero, otordu pizarra jarri eta bistan dauden hautsak kentzen ditut; txokokoak armiarmentzat uzten ditut, festa egin dezaten.

Lehengusuen bazkaria ere ospatzen al duzue?

Bai, bai. Aizpuruatarrak juntatzen gara urtean behin. Hasi ginenean, izeba bat eta 20 lehengusu elkartzen ginen. Aristizabal sagardotegian ospatzen genuen lehengusuen arteko bilkura. Eta hura itxi zenean, Ordozelain egitea erabaHauxe da Dolorexekin ki genuen. Baina hango egin dugun berriketaldia. Arrunt buila-zela eta ez ginen konforme eta orain Esgustura entzun ditugu zure bizitzako noizen elkartzen gara. gorabeherak, Dolorex. Bizimodu gogorra, Gaur egun asko jaitsia da mahaiaren bueltan benetan, baina era berean aberasgarria. elkartzen garenak. Azken bazkarian dozena Eskerrik asko, Dolorex, zure azalpenengatik. bat izango ginen.

Telebista ikustea gustuko al duzu?

Ez ditugu berehala ahaztuko zure hitzak.

Bukatzeko, hauxe esan digu Dolorexek: Ez, ez dut askorik ikusten. Goenkale nuen oso “Xanisteban zoriontsuak opa nahi gustuko eta baita Herri txiki, infernu handi ere. Igandizkiet oiartzuar guztiei”. de eguerdiko bertso saioa ere gustuko dut. Joxe Mari semearekin ikusten dut, hura bertsoekin amorratua da eta. Eta gainerakoan, eguerdian eta gauean albisteak ikusten ditut. Irratia, berriz, seme zaharrena bizi zela entzuten nuen jakiteko zein eguraldi egingo zuen. Hartara zein arropa jantzi behar zuen aholkatzen nion. Gainontzekoan, hori aditu eta itzali egiten nuen. Entzuten nuenean, beti euskalduna, erdaraz ez baitakit. Larunbatetan Pello Zabalari entzutea gustatzen zait, baita Jakoba Errekondori ere.

Galderak egin eta jaso: n JAIONE UGALDEBERE SARASUA

elkarrizketa

| 21



Historia


olentzeroren Laguntzaileen taldeak

25 urte Historia pixka Bat eginez

Oiartzungo Olentzeroren Gabon bezperako ekitaldia 1993an hasi zen formalki. Joxe Mari Garmendia apaizak egituratu zuen batez ere. Astoa, gazteak, orga… Bere inguruan funtzionatzen zuen Abegi taldearekin jardun zuen gerora tipifikatuko zen ekitaldiari pixkana forma ematen. Udala ere presto agertu zen kolaboratzera. Joxe Mari Ameriketara joaterekin Pello Añorga, Arritxu eta Abegi taldeak eutsi zioten proposamenari. Inaxio, txistulariak, kanpai-joleak… bildu ziren egitasmora eta 2008-2013 artean poliki-poliki gaur egungo forma hartzen joan zen Olentzeroren Laguntzaileak Taldearen lan kolaboratiboaren eskutik. Gutxi- gehiago hau izango litzateke ikuspegi historiko azkar batean laburbildu genezakeena. Ekitaldiak izan duen bilakaera beste era batera kontatzera jarrita, Olentzeroren etorreran erabili izan ziren astoen baitan ere egitura genezake kontakizuna, batez ere zenbait pasadizo tartean bilduz. Joxe Mariren garaiaz geroztik Bordaxarreko astoa, asto mantsua eta inolako gorabehera okerrik sortzen ez zuena, izan zen Olentzeroren etorreran ezinbesteko gertatzen zen figura: bere bizkar gainean zihoazen kartola handi haietan, ez soilik haurrentzat opariak, zenbaitetan Olentzero bera ere bertara igota etortzen zen, eta ekitaldia bukatutakoan berriro asto gainera igota abiatzen zen Olentzero haurrentzat opariak herri guztian etxez etxe banatzera. Bazekiten denek, Olentzerok tranpaldo gainean horrela esan zuelako, hamabietako lotan izan behar zutela, Olentzero eta bere laguntzaileentzat tragoxka ttiki bat egiteko edalontzi batean ardo ipurdi bat jarri behar zutela, eta ondoan, astoarentzat azenario bat. Azenario galanki janez urte pila bizi izan zen Bordaxarreko astoa. Baina, badakizue, jaiotzen

24 | Historia

denak bizia zor, eta halako batean Bordaxarreko astoa bukatu egin zen.

Ondoren hasi zen hurrengo astoena bezala identifikatu dugun fasea: Latxak utzi zigun astoa, urduria eta kaskagogor xamarra hain zuzen, eta suposatzen zuen arrisku potentzialaren aurrean, aurtengora arte asto gidari esperimentatua, Joxe Manuel Etxarte Trumoia, zan dugu laguntzaile fin eta zuzena. Berari esker, “kieto, ez yaz hemendik mugittuko”, bere esanetara jartzen ziren astoak, pausoan, azkarregi joan gabe…, eta ekitaldi pila batean behar moduan ibili izan gara. Baina, Joxe Manuelek ere aurtengo ekitaldia baino pixka bat lehenago agur esan zigun, eta orain Bonasisko astoaren garaira pasa garela iruditzen zaigu: asto lasaia hau ere. Goizuetatik kartola berriak eta apaingarri mordoa ekarri eta dotore eta mantso, oso garrantzitsua mantso, hasi da lanean asto berri hau aurten. Ea urte mordoa egin ahal izaten dugun denok ere bere bueltan.


Olentzeroren Laguntzaileen Taldeko IĂąaki Garmendiarekin solasean: Konta iezaguzu nola izan ziren Olentzeroren Laguntzaileen Taldearen hasierak: 1993ko egun batean Joxe Mari Apaiza Abegi taldera hurbildu zen Olentzero egunean herriarentzat ekitaldi bat egiteko asmoa zuela esanez. Eta ea hori antolatzen lagunduko genion. Baietz erantzun genion. Bera Olentzero eta udalarekin harremanetan jarri zen eta gu gure taldeko gaztetxoekin.

Ekitaldia gaur egungoaren antzekoa al zen? Ez. Hasieran goizez abesten ateratzen ginen. Bazkaldu ondoren, batzuk zaharren egoitzara igo eta abesten jarraitzen zuten eta beste batzuk oholtza eta bere ingurukoak antolatzen jarduten genuen. Oholtza gainean Olentzero, Jaiotza eta ikazgile pare bat igotzen ziren. Esan behar hasieran mikrofono bakar batekin antolatzen ginela. Joxe Mari Apaiza Ekuadorrera joan zenean, Pello AĂąorga Abegira etorri zen bere laguntza eskainiz. Orduan ekitaldia osatzen eta borobiltzen hasi ginen eta Txistulariak eta kanpai-joleak parte hartzen hasi ziren.

Pixkanaka-pixkanaka ekitaldia indarra hartzen hasi zen eta ekitaldiaren parte-hartzaileak eta laguntzaileak ugaritu egin ziren. Inaxio Retegi, Maider eta Ixiar trikitilariak, Xuxpe eta Xamoa oholtza apaintzeko landareak ekartzen, herriko ikastetxeak, Bordaxarrekoen astoa‌ Garai hartako bitxikeriaren batez gogoratzen al zara?

Asko ditugu, baina batekin ongi gogoratzen naiz. Olentzeroren etorrera iragartzen zuen kartela egin behar genuen, baina gure artean marrazkilari treberik ez genuenez, Bizarzuriren kartel bat hartu, bizarrari kolorea aldatu, jantzia egokitu, eta zakua erantsi genion. Urte askotan hori izan zen gure kartela. Gaur egungoa Andoni Odriozolak egin zuen.

Beste batean ekitaldia bukatu eta apaizetxera igo ginenean, kotxe bat zegoen atarian eta guk ezin astoa aparkatu, kar, kar, kar. Eta oraingoak zer du orduakoarekin alderatuta?

2008an Abegi taldeak ia 20 urteren ondoren bere ekintza-alor nagusia, gaztetxoen astialdia, utzi egin zuen. Baina, taldeko kide batzuk Olentzeroren etorrera antolatzen jarraitzea erabaki genuen. Urte hartan Xanixtebanetan txupina botatzeko ohorea izan genuen eta herriari eskertzeko modu bat izan zitekeela ere pentsatu genuen. Orduan sortutako taldeak Olentzeroren Laguntzaileen Taldea izena hartu zuen. Hortik aurrera, Olentzeroren ongietorria arte, ilusio eta mimo handiagoz antolatzen hasi ginen. Herriko talde eta norbanakoei bileretan parte-hartzeko aukera eman genien eta gaur egun ere horrela jarraitzen dugu. Baina, arazo bat genuen, eta laguntzeko Abegiko gaztetxorik ez genuenez, ikastetxeetara jo genuen laguntza eske. Harrera ona izan zuen gure proposamenak. Inor alde batera utzi gabe, baina aipatzekoa da Haurtzaro ikastolako Eskuttun euskara taldetik jaso izan dugun babesa. Geroztik eskulanetako postua jarri dugu, ikastetxetako bertsolariek jarduten dute ekitaldiaren barnean, aitona-amonei egoitzara bisitak egiten jarraitzen dugu, argiak eta megafoniak asko hobetu ditugu, txondor polit bat egiten dugu, jaiotza kendu genuen argi berriaren sinboloari indarra emanez... Eta Maridomingi?

2013an, Gabon bezperako ekitaldira Maridomingi gonbidatzea pentsatu genuen. Udalarekin, herriko bi ikastetxeetako ordezkariekin, Urmendi haur eskolakoekin, Antiju moreak taldekoekin eta Edurne Agirrezabalarekin bildu ginen zer iruditzen zitzaien jakitera. Onartu zuten gure proposamena eta Olentzerori MariHISTORIA

| 25


1993

domingi ikustean, abenduaren 24an ekitaldira etortzeko esateko enkargua eman genion. Ez esateko bakarrik, animatzeko… eskatu genion. Pozik hartu zuen Maridomingik gure proposamena, eta orduz geroztik, urtero xintxo arraio etortzen da Maridomingi Olentzerorekin batera. Bai, bai, ongi konpontzen dira biek, eta baita bien artean lan polita egiten ere Gabon bezperan herri guztian zehar haurrei opariak banatzen ere. Hori guztia antolatzeko, lagun pila bat izango zarete!!!

Ekitaldia antolatzen 6-8 lagun iraila-urria aldera hasten gara. Bileratarako deialdiak prestatzen ditugu, udalari diru eskaria egin eta parte hartzen duten beste kideekin harremanetan jartzen gara. Hurrengo bilera Pello Añorga eta Emeren Gelbenzukin elkartzen gara. Bilera hau herriari irekia izaten da. Bertan Olentzero eta Maridomingiren ongietorrirako herritarren proposamenak biltzen ditugu eta egitaraua prestatzen. Beste bilera nagusia ikastetxeetako gazteekin egiten dugu. Olentzero egunean eta aurretik egin behar dutenaren azalpenak emateko izaten da bilera hau.

Abenduan berriz, taldekoez gain, hurbileko jende asko jartzen dugu lanean: familia, lagunak, bikoteak, ikastetxeak, udaltzainak… Oholtza apaintzeko bitartekoak, astoa, Olentzerorentzat eta Maridomingirentzat eskutitzak… jasotzen, kartelak jartzen, erosketak egiten… ekitaldi egunean bertan ikusten ez di-

26 | Historia

1993

ren kide ugari ditugu laguntzen, laguntzaileen laguntzaile… esan genezake. Kar, kar, kar.

Eta ekitaldiaren bizkarrezurra, berriz, Olentzerok eta Maridomingik, Pello Añorgak, Ikazgileek, Lartaungo txistulariek, Kanpai-joleek, Maider eta Ixiar trikitilariek eta bertsolariek osatzen dute. Denon artean talde bat osatzen dugu, bestela ezinezkoa litzateke elkarrekin hainbeste urte irautea. Lan hori guztia hartzea neketsua izango da.

Egia esan, abenduaren 24ko ekitaldia bukatzean neka-neka eginak egoten gara. Amaitu eta traste guztiak jasotzeko berandutu egiten da. Eskerrak gu etxera iristeko, afaria prestatua izaten dugun eta horretaz ez dugun kezkatu behar izaten. Baina, haurrei, Olentzero eta Maridomingi agertzen direnean, begietan agertzen zaien dir-dir berezia ikusteak beste urte bat gehiago jarduteko indarra ematen digu. Zerbait berezia da, magikoa. Eta horrela goaz gu ere aurrera, sortuz ta sortuz gure aukera… Mila-mila esker, Iñaki, eta mila esker Olentzeroren Laguntzaileen Taldeko guztiei, bai antolatzen duzuen ekitaldi eder, liluragarri eta politarengatik, eta baita gure galdera guztiei hain erantzun gozoak eskaini izanagatik ere. Eskerrik asko.


1995

2005

2009

1998

2009

2005

HISTORIA

| 27


Olentzerori elkarrizketa Kaixo Olentzero. Ez da ohikoa baina, uda erdian zuri deitzeko eta elkarrizketa bat egiteko agindu didate. Olentzeroren Laguntzaile Taldeko partaidea naiz eta Xanixtebanetako Urtekarirako jaso nahi genituzke zure hitzak. 2010

2010

Kaixo, kaixo. Etzabizte ba urteroko tenoretan. Oandik tokitan dozte Gabonak. Ze zabizte ba? Hementxe. 25 urte direla elkarrekin Gabon bezperan Oiartzungo haurrekin egonalditxoa egiten dugula ta…

Bai, bai. Ilunabar polita itten yeu hainbeste haur, guraso, atton-amon… herriko plazan. Maridomingi re han izate uk. Pozik biltzen nak ni re. Ze nahi zute, Xanixtebanetan e holako sayua o ittia? Ez ez. Eon lasai Olentzero, Xanixtebanetan nahiko ospakizun izaten da bestela ere. Guk bakarra hitz batzuk jaso nahi ditugu Urtekarirako. Zera, baditugu galderatxo batzuk ere prestatuta… eta ez bazaizu inportik... Beno, san tzik pa, san tzik.

Zertan ari zara ba uda aldi honetan? Betiko moun mote: ni Aiako Harriko inguruko basotan egurra pillatzen ai nak txondor batzuk in ta ikatz itteko. Erritmo lasayin, miño, ttarraka-ttarraka, hortan seitze yeu. Tarteka laun batzukin afaltzea biltzen nak goiko taberna hoitako batin, ta hizketaldi polittak in e bai elkarri berri emanez. Badik, bizi dena agertze uk, ta horrekin pozik gu re. Udaberri politta jun tziu aurtengua: hotz geyegiyik ez ta izan duk lore ta argitasun nahiko. Ta deittu al diozu Maridomingiri edo?

2010

28 | Historia

Ez. Egiya san bait holako telefono hoitako bat, miño etzik burutik pasa re in Maridomingiri deitzia. Gabon bezperan kusiko yeu elkar ta horrekin nahikua izango uk. Nik e bait pa hietzat galderatxo bat: zintzo ai al ttuk herrikuk portatzen? Ez bakarrik haurrak; gañekuk e jator antzea al zebiltzak?


Bai, bai. Hor dabiltza egunerokoan fuerte, bizitza aurrera ateratzen. Ta aurten gainera hauteskunde mordoxka badituzte esku artean.

2011

Je. Nahi bazute ni re aurkeztuko nak. Ze iruitze ik? Ez zinateke hautagai makala izango, baina, agian lan horiek gazteagoentzat hobe. Ez zaizu iruditzen?

Bai, hala izango uk. Hobe izango it mendi hoitan barrena pake eerrin seitzia. Beno, Olentzero. Gustura ari gara, baina elkarrizketa luzeegia egiten badugu igual ez zaigu aldizkarian kabituko eta agurtu beharko zaitugu. Eskerrik asko gure galderei erantzuteagatik eta‌

Lasai mote. Eerki aittu gattuk, ta asko kosta gabe. Hi bezelako jende jatorrakin solastia benetan estimatzen den zerbatt duk. Yaketa santakuk eskribitzea yuzen, san kiyek Oiartzungo haur guztiyai aurten e Gabon bezperan ingo dugula kale alde horta bueltaxka. Asto berriyakin gabiltzak, ta eerki ai duk ikasten. Hementxe gabiltzak egur karrayun atzea ta aurrea nahiko patxaran, ta oandik hobeto ikasiko ik Gabonetako kartolak ber bezela kargatuta karraitzen. Ez izateko bildurrik: ta zintzo portatzeko. Ez opariyangatik ta hola; zintzo portatzia mezi dulako baizik. Denak hobeto bizitzen gattuk hola. Ta komeni uk haurrak ttikitatik hola, xuxen, jator portatzen ikastia. Bakotxak beria in ber dik, ta pixkat laundu ingurukuk. Ez al zaik hola iruitzen?

2013

Bai, bai. Gu re horren aldekuk gara. Eskerrik asko Olentzero ta gogoratu e Gabon bezperan...

Bai bai. Lasai eon: lan bakotxa be garayan in ber dik. Ta‌, utzi kiyok pakin Gabon bezperai, torriko uk bai deittu gabe re. (Kar kar kar).

2015

Eta hauexek izan dira Olentzeroren Laguntzaile Taldeak 25 urte Olentzeroren etorrera ekitaldia Oiartzungo plazan antolatzen duela eta Olentzerorekin berarekin izan ditugun hitzak. Animatua dabil betiko gisan, langile, eta umorea ere ez du urruti. Ez dut uste artikulu hau irakurriko duenik, baina badaezpada ere gure agurra luzatu nahiko nioke: mila esker Olentzero, eta segitu horrela, beti bezain alai, zintzo eta jator. ď Ž OLT-ek

HISTORIA

| 29


Maridomingiri elkarrizketa Kaixo Maridomingi. Zer moduz zabiltza ba? Ui, kaixo. Zer habil urte sasoi hontan hemen barrena? Banekien harrituko zinela, baina…

Bai bai: abendu aldea tortzen zazte ni bixitatzea, miño aurten abendua auro xamar allaatu dun, edo…

Zurekin hitz pare bat egin beharrak geneuzkan ba uda baino lehen. Esango dizut: 25 urte direla Olentzeroren Laguntzaile Taldeak zuen bion, Olentzeroren eta Maridomingiren etorrera antolatzen duela eta zertan zareten jakite aldera elkarrizketa bana egitea okurritu zaigu. Oso ongi. Ta zer da ba jakin nahiko yunena?

Galdera pare bat egingo dizkizut. Lehenengoa, zer moduz doakizu urtea? A bai. Ongi, oso ongi. Eguneroko lanak presik gabe itten ikasten ai naun. Bakin, dena neonek itteko ottura o beharra izan ñet oañ arte. Beti prisaka, hara ta honea, hau in ta bestia iñ. Ta hola seittuz keo, prisaka bizitzen, prisaka il e ingo nazela pentsatu ñet. Ta otturaz aldatzia, kanbiatzia, pentsatu ñet; denon arteko lanak denon artin itten jarri ber ttiñet ne ingurun bizi din guziyak: gosaya nahi dunela, garaiz jaiki ta oya iñ; bazkaya nahi dunela, hik e hie in berrak ongi bete: estudiantia ñazela, ongi estudiatu; etzion, eonta etzion deus. Bakin nola saten dun esaera zaharrak: eonai lo, jango un me. Horregatik, hemen bakotxak beriak ittez aparte, denon artekua denon artin ittia tokatze un, partitzia. Bestela itten dunai, bikotx ittia tokatzen zion. Bai, bai. Gu re ados zure hitzekin. Ta hola ari gara gure haurrei erakusten.

Eerki. Ttikitatik ikastia askoz hobe. Ikasi ez duten hoyekin (i)biltzen naun burrukan. Zen-

30 | Historia

bat ta gutxiyo itten duten, ordun ta gutxiyo in nahi gañea. Hua mixeriya hau. Buelta man ber zionau. Bigarren galdera bat ere badut ba zuretzat. Atera al duzu gona zahar hori?

Bai, bai. Nik gona zaharra eamaten niñan berriya itteko denboik e ez nulako izaten. Miño hoi lehen yunen: beti lanin aitze hartan, ne buruai re ez nionan beitu re itten. Miño oañ hasiya nion ne burua re zaintzen. Ta alayo ta dena sentitzen nan, neska. Zal din hiri re berdiña pasten?

Bai, bai. Lanari tamaina hartzen ikasi beharra daukagu geuk ere. Eta ari gara, bai. Hoixe, neska. Merezi in. Hola denak ikasten jungo gattun zertako gauden mundu hontan, bakotxak in berrekua itteko. Ta ez bestik bizkarrea karga bota ta… gaintik ez palitz deus pasako bezela. Beno, Maridomingi. Oso gustura ari gara hizketan, baina bukatu beharra daukagu. Etorriko al zara aurten ere Gabon bezperan Oiartzungo plazara haurren gutunak-eta irakurri eta horiek denak egitera? Bai, bai. Ez izan bildurrik. Oiartzungo haurrak oso maite ttiñet. Gañea benetan ongi pasten ñet beraien artin. Olentzero re jatorra un e?. Biali kizkiyon ne partez goraintziyak. Seitzeko sasoi oneko, ta eongo gala.

Hau pena Maridomingi agurtu beharra. Ze atsegina den emakume honekin hitz egitea… Bere esanekin geratuko gara: azalduko dela aurten ere Oiartzungo plazara Gabon bezperan une gozoa herriko haurrekin pasatzera eta egongo garela. Eskerrik asko, Maridomingi.


2015

2015

2015

2015

2015

2015

HISTORIA

| 31


Olentzeroren Laguntzaile Taldekoekin ere solasaldian aritu gara: esango duzue, hauek dena elkarrizketa bidez egiten dute. Ezto, aukera donin, ba, aproxtu in ber. Kaixo, gazteak. Hogeita bost urte omen daramatzazue Olentzero eta Maridomingiren abenduaren 24ko ekitaldia antolatzen … Horrelako pasadizo politen batzuk izango dituzue ba hainbeste urteren bueltan? Bai, bai. Batzuk geuk ikusiak ta besteak Olentzerok kontatu izan dizkigunak agertzen saiatuko gara.

Hasiera hartakoa lehendabizikoa: urte batetik bestera bizar beltz-beltza izatetik bizar zurira pasatu zen Olentzero. Nazkatua omen zegoen azaltzen ari zaizkion bizar ile zuriak ikatzarekin edo beltzatzen, zertarako ta Oiartzungo plazara egiten zuen bueltan gaztexeagoaren itxura emateko. Pentsatu, eta egin: urte hartan bizar zuri-zuriarekin azaldu zen. Hasi omen ziren haurrak oholtzara igotzen eta haietako batean haur batek bere ondokoari: “Ez dakit Olentzerok asko aguantatuko un: lehengo urtian bizar beltza zun, ta aurten konpleto zuiya. Ez dut uste martxa hontan seitzen bau datorren urtian bizirik izango denik”. Geroztik, bizar zuriya ekartzen du, baina etortzen segitzen du eta ez dago gaizki. Hau ere Olentzerok berak kontatzen duena da. Badakizue, hasieran Bordaxarreko astoa, asto lasaia, mantsoa… etortzen zen Olentzerorekin. Urte hartan, Bordaxarreko attona hil zen eta Latxak ekarri zuen astoa trumoiak gobernatzeko. Olentzero tranpaldora igo zenean, astoa han ondoan lotu zuten. Saioa aurrera

32 | Historia

zihoan horretan, Pellok, aurkezle lana egiten duenak: “... asto gizajua” esan zuen mikrofonotik. Astoa istantean hasi zen arrantzaka. Handik denbora batera Pellok berriro “asto gizajua” esan zuen eta berriro astoa arrantzaka hasi zen. Bukatu zuenean, Olentzerok Pellori: “Hi, Pello, san zak berriro, san zak berriro asto gizajua…”. Baita Pellok esan ere; ta astoak berriro arrantza. Nonbait, hainbeste urtetan bere nagusi eta bizitzan bidaide izan zuen aitona ari zitzaiola irudituko zitzaion. Hunkigarria izan zen egun hartako ekitaldia. Mila-mila esker Bordaxarrekoei hainbeste urtetan guri laguntza emateagatik. Ongi gogoratzen garen beste urte bat ere izan dugu alajaina. Sekulako hotza egin zuen urte batean Gabon bezperan. Igo ginen ba tranpaldora, ta ekitaldia bere bidetik nola edo hala eraman genuen. Denak, aurkezleak, laguntzaileak, Olentzerok berak ere urte hartan pasatako hotzaz gogoratzen gara. Erreferentzia bilakatu zitzaigun urtero gutxi gorabehera zer eguraldirekin gabiltzan saioa hasi aurretik konturatzeko. “Ez din ordun hainbeste hotzik itten. Ongi billiko gattun”. Kar kar kar. Halako batean bideoz grabatu behar zela saioa okurritu zitzaion norbaiti. Badakizue, bideoz grabatzeko, argia ezinbestekoa da. Ezin dute bideo grabazio itxurazkorik egin dena ilun dagoelarik . Nolabait ere atera zen aurrera urte hartako saioa. Baina, bai ohikoetatik desberdina, ilunpean sortzen den magia hori, inor gutxi konturatu gabe geure artean ibiltzen ditugun mugimendutxo horiek… ezkutuan dauden mikrofono horiek (e, Joxe Luix... e, Gorka…).


2015

2018

2018

2018

Hurrengo urtekoan berriro geure buruarengan ziurrago ibili ginen‌

Hainbeste urtetan zehar ekitaldia jende askoren lana izan da. Eskerrak eman nahi dizkiogu Oiartzungo Udalari, bere babesa hasiera-hasieratik izan dugulako. Oiartzungo parrokia ere alboan eduki dugu urte askotan. Joxe Mari Garmendia apaiza izan zen honen guztiaren bultzatzaile. Pello AĂąorga, Inaxio Retegi, Emeren Gelbentzu, Edurne Agirrezabala, hauek gabe ezinezkoa litzateke hau lortzea. Eskertzekoak Lartaungo txistulariak, Oiartzungo Kanpai-joleak eta Maider eta Ixiar bidelagun izan ditugu beti. Haurtzaro ikastolaren eta Elizalde eskolaren laguntza ere ezinbestekoa. Eskuttun. Ikastetxetako bertso eskolako kideak. Bordaxarkoak beren astoa hainbeste

urtetan uzteagatik. Jose Manuel Sarasola Latxa eta Joxe Mari Garmendia Bonasis ere beraien astoa gurekin ibiltzeagatik. Jose Manuel Etxarte Trumoia ez dugu ahaztuko, azken une arte astoa gobernatzen laguntzeagatik. Jose Luis Pikabeari, argia eta soinuarekin oholtzari txispa ateratzeagatik. Loraldi & Gureak landareak uzteagatik. Atzetik lanean egon diren Josu Aranburu, Rosa Etxebeste, Kontxita Irastortza, Asun Lasa, Julian Maritxalar, Andres Oiartzabal, Mari Oiartzabal, Mila Oiartzabal. Hasierako ekitaldiak prestatzen aritu ziren Abegiko begirale eta gazteak. Tartean parte hartu izan duten Xamoa, Xuxpe, Abaraxkakoak, Lartaun abesbatza, txalapartariak‌ Eta hainbat urtetan lagundu gaituzuen beste guztiak. Eskerrik asko bihotzetik bihotzera. HISTORIA

| 33


2013

Olentzeroren Laguntzaileak taldeko kideak: • Garbiñe Aldaregia • • • • • • •

Itziar Bilbao Marijo Eskudero Ixiar Etxarte Iñaki Garmendia Begoña Goialde Arritxu Maritxalar Itxaso Mitxelena

Artikuluen egileak:

• Iñaki Garmendia • Inazio Retegi • Olentzero Laguntzaile Taldea

ARGAZKIAK

• Eneko Salaberria

34 | Historia


Oiartzungo Intsumiso Eguna, 25. urteurrena

Oiartzungo Intsumiso Eguna, 1994ko urrian.

25 urte pasatu dira lehenengo Intsumiso Eguna ospatu zenetik. Oiartzunen ospatu zen, eta 25.000 pertsona bildu ziren. Festa giro bikainean, ekitaldi ezaguna bezain garrantzitsua izan zen, horren bidez, sortu zen unetik handitzen zihoan olatua are handiagoa egin zelako. Baina egun honen zergatia ulertzeko eta intsumisio mugimendua hobeto ezagutzeko, gertatutakoa aztertu behar da urte dezente atzera eginez. Erreportaje honen helburua, mugimenduari gorazarre egiteaz gain, gertatutakoaren berri ematea da.

Bizikleta martxa, auzoz auzo kartelak ipiniz (1993).

HISTORIA

| 35


Horretarako, Oskar Zapirain eta Andoni Sorondo Xolomorekin bildu gara. Intsumiso izan ziren biak ere, eta oso gertutik bizi izan zuten mugimendu guztia, hasieratik amaieraraino. Intsumisio mugimendua aztertzeko lagun ezin hobeak, dudarik gabe. Armada espainiarraren aurkako lehen mugimenduak XX. mendearen erdialdean kokatzen dira, 60ko hamarkada amaieran. Francoren diktadurapean eskubide ugari zeuden kolokan, tartean kontzientzia eragozpenerako eskubidea. Soldadutza egitea derrigorrezkoa zen, eta, horregatik, asko ziren infernu horri uko egitearren muga pasatzen zutenak Iparraldera joateko. Oiartzuarren kasuak ere badaude. Armadaren funtzioa guztiz irrazionala zela aldarrikatzen zuen gizartearen zati batek. Babesa eskaintzearen arrazoi zentzugabearen gerizpean, diru eta baliabide ugari erasorako eta kontu ilunetarako bideratzen zirelako. Bitartean, gosetea, marjinazioa, injustizia sozialak, analfabetismoa eta gisako arazo potoloei inolako erantzunik ez zien ematen gobernuak. Gizartearen beste zati batek, halere, ez zuen hutsik egiten indar armatuen egunean, tanke eta militarrei txalo eta laudorio egitera joateko.

Bizikleta martxa, auzoz auzo kartelak ipiniz (1993).

Intsumiso Eguna 1994ko urrian.

36 | Historia

Hasierako testuinguru hartan, mugimendua sortu aurretik, banako batzuek soilik erabakitzen zuten soldadutzara ez joatea. Erabaki pertsonala izaten zen, nor bere modura saiatzen zen arazo horri aurre egiten. Soldadutzatik itzultzen zirenen hitzak entzunda, jakina zen benetan leku krudela zela hura. “Jende ugari itzultzen zen arazo eta gaitz handiekin, trastornaturik. Pertsona bezala deuseztu egiten zintuzten�, kontatzen du Xolomok. Askok medikuarengana jotzen zuten esanez eskizofrenikoak zirela, edo drogekin arazoak zituztela, edo krisi epileptikoak pairatzen zituztela... hamaika gezur esan behar izaten zuten soldadutzatik libratzeko. Beste batzuk, ordea, kontzientzia eragozle egiten ziren. Kontzientzia eragozleak ez zituzten zigortzen, ez zituzten epaitu ere egiten. Gobernuak, zer egin ez zekiela, Armadan legezko betebeharrak atzeratu baino ez zituen egiten. Baina 1984an, arrazoi politikoengatik kontzientzia eragozlea izatea debekatu zuten; ondorioz, ordezko zerbitzu sozialak egitera bidaltzen zituzten. Baina kontzientzia eragozleek uko egin zioten horri ere, nork bere ideologia gordetzeko eskubide kons-


tituzionala bereganatuz. 89an, gobernuak eskubide hori ere baliogabetu egin zuen, eta orduan hasi zen intsumisio mugimendua.

Intsumisioa desobedientzia zibilaren adibide garbia da. Desobedientzi zibila, bortxakeriarik gabe, era publikoan eta jakinaren gainean egiten den lege urraketa da. Helburua legeak aldatzea edo gobernuaren politika eta erabakiak aldaraztea da. 80ko hamarkada amaieran, hasierako kontzientzia eragozleei amnistia eman zietenean, asko eta asko borondatez izen ematen hasi ziren armadan, ondoren, bertan intsumiso deklaratzeko eta borrokan jarraitzeko. Thoreau desobedientzia zibilaren teorialari famatuak bere garaian egin zuen modu berean; mugimenduari indarra emateko modua zen hura. Oso mugimendu anitza izan zela azpimarratu dute gure bi solaskideek. Urte haietan, talde ugari sortu ziren egoerari aurre egiteko, besteak beste, KEM-MOC. Talde horien sorreran era askotako pertsonek hartu zuten parte: kontzientzia eragozleek, alderdi politikoetako gazteek, gazte asanblada edo irrati libreetakoek, beste taldeetan parte hartzen ez zuten gazteek... Guztiek ere helburu bera erdiesteko grina zutenez eta indarrak batzeko behar handia ikusten zenez, Kakitzat sortu zen, soldadutza desagerraraztea eta antimilitarismoa aldarrikatzen zuen koordinadora. 1992ko otsailean sortu zen Oiartzungo Intsumiso Taldea. Ordu arte Oreretako Talde Antimilitaristaren bitartez egiten zen borroka. Beharrezkoa zen Oiartzunen ere talde bat izatea, herritarren epaiketei aurre egiteko eta herriko mugimendua hauspotzeko.

Oskar Zapirainena izan zen, eskualdeko beste bi gazterenarekin batera, Gipuzkoako lehen epaiketa. Oskarrek uko egin zion lehenik soldadutzara joateari, eta ondoren ordezko lanak egitera joateari. “Cuencako zaharren egoitza batera bidali nahi izan gintuzten, baina ez ginen inondik inora prest lan horiek behar bezala betetzeko; gainera, lan horiek onartuz, horretarako prestatua zegoen jendearen lanpostuak kentzen genituen�, dio Oskarrek. Hala eta guztiz ere, akusazioa ez zen azaldu eta atzeratu egin zen 1993ko azaroa arte. Bigarren epaiketa horretarako prestakuntza hobea izan zela aitortzen du. Testigu eta autoinkulpatu asko izan ziren bertan, esaterako, Antton Men-

Hotz greba Oiartzungo plazan eta Udaletxeko pleno aretoan (1996).

HISTORIA

| 37


Militarrak, Oiartzungo plazatik pasatzen.

dizabal, Oskarren ama Kontxi, urte haietan alkate zen Jon Iñarra, Amaia Zubiria abeslaria... Hasiera batean 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten arren, fiskalak errekurritu eta bi urte, lau hilabete eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten. Azkenean, zer gertatu zen guztiz argi eduki gabe, ez zuen barrura sartzeko agindurik jaso. “Kartzelaren aukera hor zegoen, baina ez zegoen oso presente; hori bai, epaiaren ostean tentsioa areagotu egin zen, kartzelaratzeko agindua zeraman paperaren zain nengoen eta. Kontroletan ere tentsioa handia izaten zen, momentuan atxilotuz gero ezberdina zen eta! Ezjakintasunak sortzen zuen beldurra, ez baitzenekien noiz suertatu zitekeen”, esaten du Oskarrek. Mobilizazio ugari egin ziren Oiartzunen, esaterako, bizikleta martxa auzoz auzo panel handi batzuk jarriz, pleno aretoan itxialdia, kalejira zaratatsua, ikastolan hitzaldiak, firma bilketak, manifestazioak... Hotz greba ere egin zen herrian, manta batzuk soilik bizkarrean zituztela irten ziren kalera. Larru gorritan, inongo eskubiderik gabe uzten zituztela aldarrikatzen zuten modu horretan. Sarri, kartzela sententziak gogorrak ez ziren arren, muga eta debeku handiak jartzen zizkieten epaitutako intsumisoei. Lan esparruan debekatzen zieten, adibidez, irakasle izatea, administrazioko edozein postu eskuratzea... Oiartzundik kanpo ere mugimendua indartzen ari zen. Normaltasunez hitz egiten hasi zen horretaz guztiaz, denek baitzuten inguruan intsumiso edo kontzientzia eragozle zen baten

38 | Historia

bat. Puri-purian zegoen gaia zen, egunkarietan egunero zegoen intsumisioarekin zerikusia zuen gertakariren bat. Bestalde, autoinkulpatu asko egon ziren, idazleak, musikariak, artistak... eta ez soilik ezker aldekoak. Gizarte ia osoa zegoen intsumisoen borrokarekin konprometitua. Oihartzun handia izan zuen, eta presio handia egiten zuen olatu erraldoia sortu zen. 1993-94an epaiketen kopurua asko ugaritu zen. Hain zen handia kopurua, non urte pare bat lehenagoko epaiketa luzeak (orduak irauten zuten) bost minutukoak bilakatu ziren. Epaile bakoitzak iritzi ezberdina zuen gaiarekiko, horrenbestez, sententziak ere ezberdinak izaten ziren. Gipuzkuan epaileak ez ziren hain zurrunak. Nafarroan, aldiz, jende asko espetxeratu zuten. Iruñeko kartzelan, presoen hiru laurdenak intsumisoak ziren. Ulertzen ez zen egoera baten aurrean zeuden, delitu berberagatik batzuk kartzelara bidaltzen zituztelako eta beste batzuk ez. Hortaz, egoera lehertarazteko asmoz, urtebeteko sententzia zuten 50 bat intsumisok elkarretaratze bat egin zuten epaitegi aurrean. “Denak barrura edo denak kalera!” aldarrikatuz, uko egin zioten ezarri zioten urtebeteko zigorrari. Kartzelak betetzen ari ziren urte haietan, Xolomo oiartzuarra ere espetxeratu zuten. 1996an, hiru urtez busca y capturan egon ostean Oiartzunen bertan harrapatu zuten, istilu batzuk zirela medio. Hirugarren gradua ezarri zioten, hau da, lotara besterik ez zuen joan behar espetxera. Horretaz gain, badu Xolomok aipatu beharreko pasadizo berezi bat. NANa


Oiartzungo Intsumiso Eguna, 1994ko urrian.

Donostiako epaitegi aurrean.

egitea egokitu zitzaionean, ordaintzera behartzen ziotela ikusita, ez ateratzea erabaki zuen. “Nola? Zuen istorio horretarako ordaindu egin behar dudala? Ez dut ordainduko�. Esan eta egin, urteak eman zituen egoera horretan. Bejondeiola!

kin batera, alde zuten. Hasieran proposamen burugabea zirudien arren, 8 bat hilabeteko prestakuntzaren buruan, lehen Intsumiso Eguna ospatu zen 1994an. Oiartzunen egin zen eta 25.000 pertsona bildu ziren, txoko guztietatik etorri zen jendea. Ia bi eguneko festa izan zen, ekitaldi ugarirekin. Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako musika taldeek hartu zuten parte. Horretaz gain, gauza ugari saldu ziren, besteak beste, kamisetak, motxilak, metxeroak, zigiluak, txapak, potixak, pegatinak... Ekitaldi ezaguna bezain garrantzitsua izan zen, horren bidez, sortu zen unetik handitzen zihoan olatua are handiagoa egin zelako. Gazteen arazo partikular izatetik arazo sozial nagusi izatera pasatu zen. Gainera, Oiartzungoaren ondotik, Intsumiso Egun gehiago etorri ziren, Berriozarrekoa , Bermeokoa, Aguraingoa eta Usurbilgoa azkena.

Emakumeak parte aktibo izan ziren borrokan, bai Oiartzunen, bai gainontzeko herrietan ere. Ekintzetan, lanean, koordinadoretan, eztabaidetan... ezinbesteko parte-hartzea izan zuten. Soldadutzak emakumeei zeharka eragiten ziela zirudien arren, emakumeak hasieratik izan ziren baztertuak, armadak euren balioa zalantzan jarri eta instituziotik errefusatu zituen unetik. Borroka guztietan feminismoak badu zer esana.

Epaiketak bata bestearen atzetik izaten zirenez, dirutza behar izaten zuten behar bezala prestatu eta aurre egin ahal izateko. Pankartak egiteko, inprentei ordaintzeko, abokatuak lortzeko, ekintza aldarrikatzaileak burutzeko... Udalak diru-laguntzak ematen zituen epaiketetarako, Oskarren epaiketa adibidez, osotasunean ordaindu zuen. Baina Oiartzunen 80-90 intsumiso ziren. Xolomo eta Oskarrez gain, jende gehiago izan zen epaitua herrian: IĂąaki Sorondo, J.I. Outeiral Txarli, Xabier Mendarte, Ander Uranga, Jon Arzallus... Zerbait egin beharra zegoen.

Egoera horren aurrean, Intsumiso Eguna ospatzea bururatu zitzaien. 1992an Kilometroak Oiartzunen ospatu zirenez, jada esperientzia zuten oiartzuarrek. Gainera, herria, udalare-

1995ean EUDIMA sortu zen, udalerri intsumisoek osatutako elkartea. Oiartzun aitzindari izan zen, ondoren batu ziren Bermeo, Antzuola, Zestoa... Guztira 50 bat udalerrik osatu zuten elkarte hori. Antolakundearen helburuak ziren intsumiso errepresaliatuen jarraipena egitea, aholkularitza eskaintzea, laguntza juridikoa ematea, sentsibilizazioa areagotzea, epaiketetan presentzia edukitzea eta ordezko zerbitzu sozialak ez sustatzea. 2002an gobernuak armada profesionalizatzea erabaki zuenean, intsumisio mugimendua nabarmen ahuldu zen. Derrigorrezko soldadutzaren borroka irabazi zen arren, borroka antimilitarista irabazteke geratu zen. Jada ez HISTORIA

| 39


Urte haietan, bazekiten lehenago edo geroago derrigorrezko soldadutza kendu egingo zutela. Halere, prozesu horren azelerazioaren erantzule borroka horretan parte hartu zuten guztiak izan ziren. Horrenbestez, Oskar eta Xolomok onartzen dute irabazi izanaren sentsazioa zutela. Uneoro sinetsi zuten, pausoz pauso utopiari jarraituz, garaipena lortzea posible zela. Esan bezala, derrigorrezko soldadutza bukarazi zuten, baina armadek eta gatazkek hor jarraitzen dute. “ Jendeak soldadutzara joateaz libratu zela ikusi zuenean, ez zuen borrokan jarraitu. Borrokan jarraitu zuten eta jarraitzen duten bakarrak antimilitaristak dira. Ia guztiok dugu kontzientzia antimilitarista, baina zuzenean eragiten ez digunez, ez gara elkartzen eta ez dugu borrokatzen”, azaltzen dute mintzalagunek. Xolomok eta Oskarrek borroka honen handitasuna azpimarratu nahi izan dute, egiteko moduagatik gehienbat. Argi dute borroka egiteko eta gauzak aldatzeko modu hoberena dela. Duela urte batzuk bezala, lehenik, nahi komun baten inguruan eztabaidatu, proposamenak egin eta herriko asanblea txikiak osatu. Jarraian, inguruko herriekin batera koordinadora handiago bat osatu eta ondoren, probintzia guztiak batu, horrela, olatu indartsu eta handi bat sortu arte. Txikitik handira gorpuztuz egiten den iraultza arrakastatsuena dela deritzote, eta ez kontrako norantzan egiten dena. “Legeak aldatzeko guk egin behar dugu indarra, politikoek ez dute egingo eta!”. Akats asko egin zituzten arren, merezi izan zuen borroka izan zela iruditzen zaie. Donostiako kaleetan antolatutako ekintzetako bat.

zegoen giro handirik, epaiketak amaitu ziren, mugimendu antimilitaristarik ez zegoen eta intsumisorik ere ez. Honenbestez, 10-12 urtez borrokatu ondoren, intsumisio mugimendua amaierara heldu zen.

40 | Historia

Amaitzeko, jakin erreportaje honetako protagonistek, urteurrena dela eta, aurtengo urrirako ekimen sorta ederra prestatu dutela. Hitzaldiak eskainiko dizkiete Haurtzaro eta Elizaldeko DBHko gaztetxoei. Antzerki eta parodia batzuk ere prestatu dituzte, garai hartako egoera irudikatuz. Bukatzeko, bazkari bat egingo dute EUDIMAko alkateekin eta beste talde askotako kideekin, gertatutako guztia oroitzeko eta omentzeko.  Mattin Kazabon Cousillas


Euskararen zipriztinak gaztelaniaren uretan Oiartzungo Udalak bertako aktak husteko lana euskara hutsean egiteko hautua egin du. Beste herri batzuetan ere hala egin da, baina gehienek, ordea, garai berrietan jarri dute begirada (XX. mendean edo, asko jota, XIX.ean). Oiartzungo Udalaren erronka da Antzinako Erregimena izatea lanaren abiapuntua. Mende haietan erabiltzen zen hiztegia ezberdina zen, hamaika kontzeptu galdu edo eraldatu zaizkigu, ez daude euskal hiztegietan jasoak eta dokumentazioa gaztelania hutsean dugunean, euskarazko baliokidea topatzea ez da batere erraza. Gaur egun euskarazko hiztegi historikorik gabe darraigu. Hamaika diziplina zientifikotan halako tresnak sortzen joan dira, baina Historian ez. Horrek gure iragana euskaraz eta zientifikotasunak ematen duen sakontasunez aztertzea zaila edo ezinezkoa bihurtzen du. Hiztegi gabezia hori dela eta, akten hustuketa lanak bideratzeko garaian gaztelaniatik euskarara itzultzeko hamaika kontzeptuk berebiziko zalantzak eta mugak planteatu dizkigute. Horrek, guztiz zuzenak ez diren erabakiak eta behin-behineko adostasunak hartzera eraman gaitu. Hiztegia osatzeko garaian muga nabarmenena dokumentazioak berak ematen digu, guregana iritsitako idatzien %99a erdara hutsean baitago. Jakina da Euskal Herrian historikoki eta administratiboki euskarak izan duen isla eskasa. Erakundeek sortutako dokumentuak populazioaren gehiengoak erabiltzen ez zuen hizkuntza batean ageri zaigu, salbuespen batzuk badaude ere.

Gure hizkuntzak egoera dokumental diglosiko nabarmena bizi izan bazuen ere, egunerokotasunean erabiltzen zen tresna izaki, ia edo-

zein zirrikitutik igarotzeko aukera izan zuen. Hori dela eta, dokumentazioan aztarnak utzi ditu; euskaldun ia elebakarra zen gizarte batean, ezin bestela izan.

Uste baino adibide gehiago Akta liburuei dagokienez, adibideak uste duguna baino gehiago dira. Gainera, kronologian aurrera egin ahala, hitz gehiago topatzeko aukera handiagoak dira. Hein handi batean, arrazoia udal akta liburuen egitura bereziei zor diegu, bileren erregistroaz gain txostenak, hitzarmenak, iritzi-idatziak, azterketa edo ikuskatzeen nondik-norakoak eta abar gordetzen baitituzte.

Udalbatzaren erabaki eta mandatuak elizan eta jendearen aurrean euskaraz jakinarazten zirela badakigu, dokumentazioak berak adierazten digulako. Horren zantzuak lehenengo momentutik ditugu, akta liburu bezala identifikatuta dagoen lehenengo sortan halakoak baitira. 1658ko urtarrilaren 6ko bileran hartutako erabaki eta mandatuak, adibidez, elizan eta euskaraz argitara eman zitezela adostu zen eta hala egin zen: "en alta e inteligible voz, en lengua bascongada". Ia 50 urteren ondoren, 1705eko urtarrilaren 1ean, gauzek bere horretan zirauten: "al tiempo del apertorio de la missa popula de oy, en lengua bulgar bascuenze publicó y dio a entender lo contenido en las ojas antezedentes al pueblo de este Valle". Halaber, udalbatzaren batzarrak euskaraz egiten zirenaren zantzuak eta datu zehatzak daude baina erregistrorik ez zaigu iritsi eta ezin dugu jakin, zehatz-mehatz zer-nolako euskara erabiltzen zen. "En el valle de Oyarçun, seis de henero de mill y seisçientos y çinquenta y ocho años, don Sebastián de Arpide, vicario, estando la gente oyendo la missa popular, al tiempo de ofertorio, en alta e inteligible voz, en lengua bascongada, dio a entender los capítulos del decreto de suso y en fee de ello firmé. Juan de Magierena de Zubieta". HISTORIA

| 41


Euskal hitzak Halakoez gain, dokumentazioan hamaika euskal hitz eta kontzeptu ditugu: batzuk ezagunak dira, gaur egunean ere barra-barra darabilzkigunak edo nolabaiteko erabilera dutenak. Hauetako askok abeltzaintza edo nekazaritzarekin zerikusia dute: ainu ("espliego silbestre, alias añoa"); ainizkar ("yebar que llaman añazcarra"); ametz ("...robres carauallos que llaman en basquençe amezas..."); arbazta ("necessita algunos troncos de castaños y arbastas..."); arpiko; arraska; borra; enbor; fago/ pago; heskai ("zerrar de nueuo de escayas"); kartola; larre-ote ("larotea"); ote-motz ("nesecito asta quearenta rastadas de añoa y árguma llamada otamocha que se alla en el término llamado Ozalecu" -1704 urtea-); mazo; sega edo txerto bezalakoak. Beste batzuk, aldiz, gizartearen ohitura, usadio eta beste jardun batzuekin lotuak ageri zaizkigu. Honela, mozorro ("los mozorros o mascarados de San Juan y San Pedro"), segizio ("...se escuse el salir los hombres de cimiterio al modo de seguicio...") edo Oiartzunen tradizio handia izan duen tobera musika tresna.

Ezagunak eta ohikoak diren hitz horien aldetik, "txerto" hitza dokumentazioan zuzenean eta inolako bitartekaririk gabe murgiltzeak dakartzan aurkikuntzen adibide argia da. Orotariko Euskal Hiztegira hurbiltzen bagara, "txertatu" aditza Iparraldean tradizio handi-

42 | Historia

ko hitza dela aipatzen du, XVII. mende hasieratik dokumentatua. Egile gipuzkoarrek XIX. mende erdialdetik aurrera erabiltzen dutela dio. Gurean, aipamen zaharrenak 1700 urtetik datoz, uste baino mende eta erdi lehenagotik. Urte hartako maiatzean Frantzisko Erretegik gaztainondoetan egin beharreko txertatzeei buruzko memoria edo txostena aurkezten du: "Memoria jurado que yo, Francisco de Retegui, tengo que chertar los castaños con diferentes sujetos".

Hitz ezezagunak Hitz ezagunez gain, topa daitezkeen ele ezezagunagoak, iritsi zaizkigun idatziengatik ez balitz, zeharo galduta leudekeenak. Euskararen aberastasuna eta dinamismoa, teknologia, industria eta bestelako esparruetan garatutako hiztegia agerian uzten dute.

Burdinolen mundua da, zalantzarik gabe, lekukorik bikainena: bai euskararen erablera agerian uzten duelako, zalantzarik gabe, baita hamaika kontzeptu zeharo arrotz egiten zaizkigulako. Oiartzungo Olaberria burdinolarekin zerikusia duten agiriak dira hiztegi hau ageri-agerian uzten dutenak. 1694an egin zen inbentarioa adibidez ezin hobea da. Euskarazko kontzeptuak etengabe ageri zaizkigu: agerrietako-kakoa, agoagorrika, aldabarra, boga, burniperekia, eskanbela, gorba, makoa, suar(e)a, tormentatokia, traba, zamargorrika, zigilua...


Honako testua adibide azpimarragarria da:

"...hazer entrega de las herramientas de la dicha herreria a Miguel de Ynchaurrandieta... y en cunplimiento, justas sus concienzias, declararon lo siguiente: Primeramente (...) vnas gorricas suficientes; vna palanca de aboapalanca; dos palanquetas de fundidor; otra palanqueta para limpiar la tobera; vnas gorricas para apanar agoas; otras gorricas que llaman agoacorrias; otras gorricas para partir las agoas y su talladera; vna (...) tres arpones; vn mazo mayor; otro mazo biejo que está en el fogón; dos bogas de fierro que están en el fogón; una cruz de pessar fierro con sus tablas y cadenas que no están de prouecho; vn quintal de pesar fierro; otra pessa de dos arrobas; vn perequi de fierro; vn gancho de fierro; la cadena llamada aguerrietacocacoa; tres gorricas con su talladera, mayores que de la de arriba; vn junque; vn perequi de fierro; vna suara; vnas mojorretas. Y para las cosas que rezeuió el dicho Ygnacio de Olaizola, faltan en esta entrega y deue entregar al valle dicho Ygnacio: vna pala de fierro; vn burniperequi de fundidor para la fragoa; vnas samargorricas; dos aldabarradas de fierro; vn martillo para enderezar la panchuela; tres martillos de prestador para la mena.

Y además de ello ha entregado dos escanbelas, dos argollas y dichas escanbelas, dos macoas, todas de fierro; quatro cepos de dicha barniquera con sus cauillas de fierro; unas gorbas para apañar las piezas // rº Y el miembro llamado zigilua se ha de hazer nuevo a costa del dicho Ygnacio de Olaizola, quien hademás de las cossas referidas deue entregar un gancho de fierro que falta de las que rezeuió (...). Y los dichos Miguel de Aldaco y Miguel de Ysasti como tales carpinteros, so cargo del dicho juramento, declararon hauer reconozido (...) las anteparas de dicha herrería (...).

Yten, por quanto en la parte llamada tormentatoquia, digo barquinera, vn fierro llamado traua, le condenan al dicho Ignacio por su balor (...) Yten declaran que las estoldas están limpias y en buen estado con sus ballados.

Yten la galdurra de la pressa falta y conbiene que se aga con toda breuedad a costa del Valle porque están en gran peligro la pressa". Han egindako konponketa lanetan ere hainbat hitz daude: bioholadura ("violadura"), gezurraska, gailur ("galdur"), uztarri, uzkurriko ("uzguerrico"), alasea, errezuma, burukotegi, zinguna, azpizungile edo azpizunbilkoak ditugu. Goizueta eta Oiartzunek Urraideko zubian konponketak egiteko 1701ean adostutako hitzarmenean, aldiz, zumizamarrak, zapatak, karelak, uztarriak eta, berriz ere, "zinguñak". Azken hitz hau, adibidez, "zinkuna" aldaera jasota, burdinolen inguruko hiztegitxoa plazaratu duen Iñaki Azkuneri esanahi ezezagunekoa zaio.

Euskara eta toponimia Euskara eta toponimia uztartzen dituen datuak ere topatu ditugu: erdarazko dokumentazioan agertzen diren herri edo herrialdeen euskal formak. Honela, Donostiako udal-diruzain Sebastian Larreandiak Oiartzungo udalbatzari 1696ko maiatzaren 27an idatzi zionean, Mutriko Batzar Nagusietako banaketa-sutenaren inguruko kontuak zirela eta, "de lo repartido en la de Mutricu" adierazten zuen. Bestaldem 1697ko urtarrilean egin ziren Migel Agirrekoa agotearen aurkako kanporatze-autoetan, Agirrek horrela deskribatzen zuen bere burua: "dijo que es vezino y natural del lugar de Arbona, en la Prouinçia de Lapurdi, Reyno de Francia, de edad de veinte y dos años (...) y su oficio es de jular". n Iago Irixoa. (Ereiten)

HISTORIA

| 43


Gobernu onerako autoak: gizartearen ohituretan murgilduz Udal aktek populazio gune bateko arduradun edo gobernuaren akordioak islatzen dituzte. Askotan, hauek tokian tokiko edo unean uneko kezken ondorioz sortutako erabaki eta akordioak dira. Baina hauez gain, udal gobernuek bazituzten ohikoagoak ziren kezkak edo gaiak, maiztasun handiagoz esku artean zituztenak, hamarkada edo mendeen poderioz eguneroko bihurtu zirenak edo etengabeko kezka zekartenak. XVII. mende erdialdetik aurrera hainbat gertakari saihesteko edo halakoei aurre egiteko neurriek formaltasuna hartu zuten: nolabaiteko bilduma antolatu bat osatu zuten, inprimatu eta argitaratu arte. Dokumentu hauek gobernu onerako auto izenez ezagunak ziren. Prozesu honetan guztian erdibideko fase bat ere egon zen, unean uneko xedapenetatik txukun bilduta egon arte. Hau udal aktetan argi dakusagu; izan ere, udalbatzaren erabakiak biltzen dituzten liburuetan, horiek jendaurrean jakinarazteko meza garaia baliatuz.

Oiartzunen halakoak urteko lehenengo egunetan egiten ziren. Jarduna ekitearekin batera, udalbatza berriak hainbat mandatu ematen zituen zenbait jokamolde, jokabide, jarduera edo begi onez ikusten ez ziren ohitura edo usadio debekatuz edo arautuz. Hori zen gobernu onerako autoen helburu nagusia. Agintarien xedea elkarbizitza ona bermatzea zen, betiere garaiko gizarte katolikoaren baitan. Gehienetan izaera orokorra zuten. Beste batzuetan, eta gureari dagokionez, Oiartzunekin zerikusia zuten kontuak ziren, bailaran espreski gertatutakoei zegozkienak. Artxiboan gordetzen diren lehen akta-liburuetatik aurrera ikus daitezke. Honek garaiko gizarteari buruz berebiziko informazioa ematen digu: aspaldikoenek beren horretan bazirauten, aldaketarik izan zuten, xedapen berriak sartu ziren...

44 | Historia

Errepikatzeak islatzen du debekuek oso eragin mugatua zutela. Mendeen poderioz gauza batzuk ez direla aldatu ematen du; gaur egunean pairatzen ditugun arazoen antzekoak edo aurrekari moduan ikus ditzakegu.

Armak eta kera deiak Armak soinean eramatearen debekuak ia lehenengo akta liburuan azaltzen zaizkigu: 1658tik aurrera. Askotan su-armak ziren helburu nagusia (eskopetak, karabinak edota pistolak), baina txokolantzak, pordoi-ziriak, daga luzeak, sastakai edo labanak ere aipatzen ziren.

Agidanez, armak zorroetatik ateratzea arras arrunta zen, aitzakia edozein zelarik ere. Baziren, halakoak jazotzea laguntzen zuten giroak, taberna eta jokoari lotutakoak kasu. Horregatik, emakume-tabernari zein bentariei iluntzean kartarik ez ematea agintzen zitzaien; neguan 20:00etatik eta udan 21:30etik aurrera. Ez zen momentu bakarra: meza eta ofizio sakratu garaian ere naipe eta pilotan jokatzea debekatua zegoen.

Jokoa eta alkohola konbinazio latza ziren gertakari bortitzak emateko. Horregatik, tabernari eta bentariei kera edo etxeratzeko aginduaren ondoren pattarra edo ardoa eman edo saltzea debekatzen zitzaien, erosleak bere etxerako bideratua ez bazuen. Era berean, dei horren ondoren jendea apopilo hartzea debekatua zuten, eta 1688an arlote, alfer edota ogibiderik ez zuen inor ez zuten hartuko. Arlote eta eskaleei lan egitea agintzen zieten aginduak ere bazeuden (1694).

Eliza ingururako debekuak Liskarrak sortzea eta mokoka aritzea ez zen joko edo taberna kontua bakarrik. Hala, kalean oihuka eta zalapartaka gauez aritzea debekatua zegoen, eta Abemaria (iluntze garaia) eta eliz ofizio garaietan danborjoleei danborra jotzea debekatzen zitzaien. Are gehiago, eliza kanpoan zein barruan, garaiko herri zein gizartearen espazio sakratuena zen horretan, edota bere ingurueta ere, hilerrian kasu, zalaparta sortzea ohiko kon-


tua omen zen. Hori saihesteko hainbat xedapen eman ziren: hilerriari dagokionez, bertatik jendea suilak edo saskiak buru gainean zituztela igarotzea debekatu zen. Harrigarria gerta dakiguke, ordea, tenpluari dagozkionak: elizan ezin zen ilea bilduta edo zarata handia ateratzen zuten eskalapon zapatekin ibili. Gizon eta emakumeak elkarrekin esertzea ere etengabe debekatu zen: elizako koro azpian, bankuetan edo hilerrira zihoazen eskaileretan ezin ziren bi generoak nahasi. Era berean, elizako atea egunsentira arte ez zabaltzea adostu zen 1699an eta 1700ean, gazteek hamaika kalte sortzen baitzituzten barrura sartzean.

Elizaren errespetagarritasuna tenplua beraien bizimoduaren ardatz nagusitzat zuten horien jokabidetatik hasten zen. Trentoko Kontzilioa ospatu eta mende luze batera gurean, horren katolikoa zen euskal gizartean elizgizonen portaera morala nahiko zalantzagarria zen. Oiartzunen emandako xedapenak argiak dira. Gutxienez 1691 eta 1694 urteetan apaiz eta gizon ezkonduen ohaideak bailaratik atera daitezela agindu zen: “que ninguna muger corruta amenzabada o que de mal exemplo con hombre clérigo, casado o con otro de qualquiera estado, salga d´este valle dentro de nube días con apercibimiento que se sacarán publicamente de dicho valle”. Beste askotan bezala, araua ez zihoan gizonen aurka, emakumeen aurka baizik.

Ordutegiak eta garbitasun-kontuak Gaur egun bitxikeria moduan ikus dezakegun kontuetako bat ordutegia da. Ezkilen joaldiak ziren ordutegi eta gertakarien berri ematen zutenak. Agintariek eguneroko bizitza arautzen zuen ordutegia ezarri zuten, eguzki-argia ardatz zuena. Pazko Astearen arabera arautua zegoen: ordura arte 20:00etan zen deia; ordutik aurrera, eguna luzatzen zela profitatuz, 21:30ean. Ez zen beti horrela izan: 1696 urtean neguko ordutegia 19:00ak arte zen eta udakoak 20:00etan zuen muga. Horretaz gain, bazegoen ordutegi berezirik: neska gazteei kera aginduaren ondoren etxeratzeko agindua eman zitzaien behin edo behin (1699). Bereziena morroi, soldatapeko gazteei edota nerabeei zuzendutakoa zen. Besteena baino goiztiarragoa zen: 18:00etan eta

20:00etan (1686) edo 19:00etan eta 20:00etan (1694). Talde hau arauen jo-puntu zen; besteak beste, ezkondutako gizonek eta agureek gauez eta tabernetan mutilekin tratu edo jokoan aritzea debekatua zuten; 1700 urtean zera agintzen zen: “que los mozos que están a soldada y los que están debajo de la patria potestad se recogan para la hora de la queda en el invierno y en berano como se oseruara antes (...) y que los hombres casados y ancianos de noche en tauernas ni en otras partes no tomen conuersasión de juego ni otro con los mozos ni de los que están a soldada”. Era berean, garbitasuna, osasuna eta txukuntasuna bilatzen zituzten neurriak zeuden. Besteak beste, edateko ura hartzeko erabiltzen ziren iturrien garbitasuna bermatu nahi zen, Elizaldekoa

bereziki. Horregatik, arropa, liho, pitxar, galdara, suil, arrain, barazki edota haragia garbitzea, edota gauzak botatzea debekatu zen; 1662an, adibidez, arraska erabiltzea agindu zen.

Baratzeetan herriko jendeak egiten zituen lapurretak saihesteko sendi edo familia bakoitzak bere baratze propioa izatea agindu zen; antze denez, merkeago, azkarrago edo erosoagoa zen besteen kontura jatea, lurra erein eta zaintzea baino. Nagitasun horrekin lotuta, bideen txukuntze-lanen ingurukoak daude: etengabekoak ziren lursailen jabe edo maizterrei ondoan zituzten bideetatik jaisten den ura eta euri-urak beraien lurretara bideratzeko, erretenak egiteko edota bideak garbi mantentzeko aginduak. n Iago Irixoa (Ereiten)

HISTORIA

| 45


MARIA ILLARRA Gaztetan Hondarribira neskame joan, eta gutxira hasi ziren Maria sorginkeriarekin lotzen, eta harekin batera hiribildu harresitu hartako beste emakume batzuk ere bai. Nolanahi ere, zailtasunak zailtasun, haien bizimoduarekin jarraitu ahal izan zuten guztiek. Maria Illarrak 67 urte zituenean eta garai hartarako oso andre zaharra zela, gertakari beldurgarri eta latza gertatu zen hurbil. 1609. urtean, sorginen aurkako jazarpenaren une gorena izango zen Lapurdin. Pierre de Lançre magistratuak —“hiltzaile” ezizena jarri diot—, Enrike IV.aren aginduz, Iparraldeko ustezko sorginen aurkako prozesuari hasiera eman zion, eta, gutxienez, berrehun euskaldun hil zituzten, batez ere emakumezkoak, baina haurrak eta apaizak ere bai. Pierre de Lançrek euskal kutsuko guztia mespretxatzen zuen. Irain hitzak besterik ez zituen euskaldunei buruz, besteak beste esaten zuen sagarrak jan eta sagarren zukua edan besterik ez zutela egiten.

Maria Illarra Oiartzunen jaio zen 1542. urtean. Nahasmen handiko garaiak ziren haiek, alderdi askotan gainera. Garai haietan, hain zuzen ere, bizi zen German Ugarte, Oiartzungo antzinako Ugarte etxeko semea, nahiz eta Pasaian edo Lezon jaio zela uste den. German Ugarteren bizitza ongi aintzatetsi da gure herrian, kale baten izena eskaini baitzaio. German Ugarte Oiartzungo bikarioa izan zen, baita inkisidorea ere, eta uste da sorginen aurkako prozesu handi bat prestatzen aritu zela eta, prozesu horretarako, lekukotza ugari bildu zuela inguru honetan guztian. Karpeta batean gordetzen omen zuen dena, baina hil ondoren ez zen karpeta hori inondik ere agertu. Lope de Isasti historialariak dio jazartzen ari zen sorginek beraiek hil zutela German Ugarte.

Garai nahasiak ziren, baina gaur Maria Illarrari buruz hitz egin nahi dizuet.

46 | Historia

Lapurdin gertatutakoak berehala izan zuen oihartzuna Espainian, Zugarramurdiko ustezko sorginen kontrako Logroñoko prozesuarekin. Prozesu horretan epaitu zituztenen artean zegoen Maria Zozaia nafarra, Errenterian bizi eta garai hartan oso ezaguna zena. Hondarribira ere iritsi zen Iparraldean gertatutakoaren berri, eta beldur ziren herrian sorgin ospea zuten zenbait emakumerekin. Horien artean berez Iparraldekoak ziren eta Hondarribira ezkondu ziren emakume batzuk zeuden, baita Maria Illarra andre zahar ezkongabea ere.

1610. urtean, Logroñoko prozesua ere heriotzekin, suekin eta exekuzioekin amaitu zen, eta prozesuak oihartzun handia izan zuen Europa osoan, inkisizioaren epaiketaren dokumentazio anitz zabaldu zen eta.

Behin betiko ireki zen ehizaldia, eta abian zen ustezko sorginen aurkako ehiza. Maria Illarra Hondarribiko alkateen jomugan zegoen; nire iritziz, Hondarribiko alkateek ere sorginez libre nahi zituzten hiribilduko kaleak eta “garbiketa” handia egin nahi zuten.


Maria Illarrak 69 urte zituen sorginkeriaz salatu zutenean. Isabel Garciak deklaratu zuenez, egun batean, iturrira garbitzera zihoala, Maria Illarrarekin topo egin zuen, hau da, Mayora gisa ezagutzen zuten Oiartzungo Illarra baserrikoa alabarekin. Esan omen zion egun hartan berarekin bazihoan, ordainetan diruren bat jasoko zuela. Maria Illarrari korapilatzen hasi zitzaion guztia; itxuraz, lekukoak gauza asko zuen kontatzeko.

Esan zuen, iluntzean, bera jada ohean zegoenean, Maria etorri zitzaiola, oin batetik heldu, eta leihora eraman zuela arrastaka. Adierazi zuenez, besapean ukendu bat igurtzi ondoren, lepoan hartu eta hegan eraman zuen hiribilduko teilatu eta etxe guztien gainetik Jaizkibeleraino, Santa Barbara ermitaren ondoraino. Lurrean utzi eta argitasun handia ikusi omen zuen bertan. Suak zeuden, eta gizon irudia zuen deabru bat ikusi zuen; kopetan hiru adar eta begiak sutan zituen eta buztana behealdean. Maria Illarrak euskaraz hitz egin omen zuen deabruarekin eta beste emakume bat ekartzen ziola esan zion. Deabruak hizkuntza berean erantzun zion. Deabruak, orduan, lekukoarekin hitz egin omen zuen, bere Jainkoari uko egin ziezaion. Era berean, gogoan du bertan danbolin ugari zegoela. Zenbait gorabeheraren ondoren, joan zen modu berean itzuli zen etxera Maria Illarrarekin.

Iristean, dobloi baten antza zuen urrezko txanpon bat oparitu zion, eta kolkoan gorde zuen. Hurrengo egunean, ordea, ikatz zati bat besterik ez omen zuen aurkitu. Horretaz gain, erantsi zuen Maria Illarrak sexu-harremanak zituela deabru horrekin. Hartara, Maria Illarra atxilotzea agindu zuten. Bere gaineko hodeiak gero eta beltzagoak ziren.

Andre zahar horrek ordura arte zernolakoak ikusiko zituen ez dakigun arren, benetako gurutze-bidea zetorkion. Sancho de Ubilla eta Gabriel de Abadia Hondarribiko alkateek hasitako epaiketak zantzu txarra zuen Maria Illarrarentzat zein Jaizkibelgo akelarreetan parte hartzeaz akusatutako beste bost emakumeentzat. Deklaratzera deitu, eta galdetu zioten nongoa zen eta zer ogibide zuen. Erantzun zuen oiartzuarra zela eta ez zuela ogibiderik. Adierazpen hori lagungarria zaigu hobetoxeago

ulertzeko zein zen Maria Illarraren egoera eta zer zaila egingo zitzaion garai hartan bizirik irauteko gutxienekoa lortzea.

Galdetu zioten ea leporatzen zitzaizkionak egia ziren, eta Maria Illarrak dena ukatu zuen, kristau ona baitzen, Jainkoaren beldurrekoa, eta gehitu zuen ez zuela lekukotza faltsurik egingo.

Alabaina, Maria Illarra gatibu izan zen aldian, apaizek eta beste pertsona batzuek bisita egin, eta konbentzitu zuten deklarazioan aitortutakoa ukatzeko eta sorgina zela eta berari buruz esaten zen guztia egia zela aitortzeko. Zugarramurdiko ustezko sorginen aurkako epaiketan, inkisidoreek onberago jokatu zuten sorgin zirela aitortu zutenekin, eta zorrotzagoak izan ziren sorgin zirela ukatu zutenekin. Beraz, agian, hori aintzat hartuta gomendatu zioten Maria Illarrari sorgina zela aitortzea.

Orduan, Maria Illarrak aitortu zuen 1563. urteaz geroztik zela sorgina. Gaztea zenean lehen aldiz joan zela Santa Barbara ermitara deabruaren ondora. Deabrua eserleku beltz batean zegoela eta bi adar zituela eta behealdean buztan luzea. Erantsi zuen gorputzaren gainerakoa kolore beltzekoa zela eta sugarrak botatzen zituela begietatik.

Horrela, aipatu zituen Maria Illarrak Jaizkibelgo akelarreetara egindako bisitaldiak; kontatu zuen mendiraino hegan egiteko zenbait ukendu zuen lapiko bat eman ziola deabruak eta, ukenduak amaitzean, zapo batzuk ematen zizkiola horien urarekin ukenduak berriro ere presta zitzan. Gehitu zuen 48 urte zeramatzala sorgin, eta zenbait haur ere sorgindu zituela —horien datuak ere eman zituen—.Nolanahi ere, aditzera eman zuen ez zuela heriotzarik eragin, ezta kalterik ere itsasoko eta lurreko fruituen aurka. Izatez, garai hartan, jende askok uste zuen gertatzen zen edozein zoritxar sorginek eragindakoa zela. Arrantza urria bazen edo uzta kaskarra bazen, norbait gaixotzen bazen edo ontzi bat hondoratzen bazen, sorginena zen errua. Jainkoa haien alboan zegoen, baina deabrua beti zegoen haiei kalte egiteko pronto. Agian, lerro hauek irakurtzean, pentsa dezakezue oso jende sineskorra zela, baina aukera izan dut Oiartzunen sorginen gaineko sinesHISTORIA

| 47


Nire iritzi apalean, garbiketa egin nahi zuten eta herrestan bizi zen emakume hau desagerrarazi nahi izan zuten.

Beste emakume batzuk ere deklaratu zuten eta haiei ere ondasunak kendu zizkieten. Emakume horien kasuan, haien senarren izenak ere aipatu ziren. Maria Illarraren kasuan, aldiz, ez da senarrik aipatzen, ezta alarguna denik esaten ere; hortaz, emakume ezkongabea izango zela pentsa daiteke. Bildutako dokumentazio guztia Alfonso Salazar y FrĂ­as lizentziatu inkisidoreari bidali zioten. Honek, ordea, ez zituen lekukotzak sinetsi eta ez zuen akusatuak LogroĂąora eraman zitzaten agindu; ez zen aurreko urteko prozesua errepikatuko. Nolanahi ere, garai hartako atzerritarrei buruzko lege bati esker, sortzez Frantziakoak ziren ustezko sorgin batzuk erbesteratu zituzten. Jasoarazi zenez, batzuei ondasunak itzuli zitzaizkien. menaren fenomenoa aztertzeko, batez ere XX. mendean, eta lekukotza ugarik ziurtatu didate emakume hori, eta beste hura, sorginak zirela eta askotariko zoritxarren egile zirela. Ildo horretatik, Oiartzunen, gaur egun, hamaika erremedio dago ustez sorginak uxatzeko; jarrai dezagun, baina, Maria Illarrari buruz hitz egiten. Maria Illarrak adierazi zuen deabruarekin sexu-harremanak izan zituela hogei alditan baino gehiagotan. Eta akelarreetan guztiek dantzatzen eta meza entzuten zutela, baina ostia kolore beltzekoa zela.

Maria Illarrak aitortu zuen denbora horretan guztian oker ibili zela eta, aurrerantzean, Jesu Kristo Jaunaren fedean bizi eta hil nahi zuela. Egindako guztiagatik errukia eskatu zuen. Itxuraz, Maria Illarraren zorigaiztoko bizitza erabat korapilatu zen. Alkateek txosten eta adierazpen guztiak LogroĂąora bidali zituzten, akusatuak bertan epai zitzaten. Alkateak, antza, seguru zeuden akusatuak ez zirela hartatik bizirik irtengo.

Maria Illarraren ondasunak konfiskatu zituzten epaiketa izan arte, baina haren ondasunak eskasak ziren; bi kutxa huts eta soingaineko beltz eta zahar bat. Dirutan, hogei erreal eta erreal -laurden batzuk besterik ez zituzten aurkitu.

48 | Historia

Ez dakigu Maria Illarrari bere bi kutxa hutsak, soingaineko beltz zaharra eta hogei errealak itzuli zitzaizkion. Baina, badakigu, Hondarribiko herritarrek ez zutela zalantzarik; guztiak sorginak ziren. Ez dugu Maria Illarraren berri gehiagorik, ez dakigu noiz hil zen, baina bai zer baldintzatan egingo zuen eta zenbat sufriaraziko zioten.

XVI. mendetik, hau da, German Ugarte inkisidorearen berri dugunetik, XX. mendearen ia amaierara arte, sinetsi da sorginak daudela, eta, 450 urte horietan, Oiartzungo ehunka emakumeren aurkako akusazioak, jazarpenak eta diskriminazioak izan dira. Gertakari guztiz dramatikoa da, eta ez luke, besterik gabe, honetan geratu behar; ez luke gure Urtekari preziatuko lerro hauetara mugatu behar.

Hitz hauekin, Maria Illarra zertxobait ezagut dezazuen lortu nahi izan dut, eta ez harritu egunen batean, Ugarte inkisidoreari bezalaxe, plaza baten, ingurune baten edo kale baten izena eskaintzen badiote, edo monumentu txiki bat egiten badiote, hainbeste emakume zapaldu, umiliatu eta marjinatu nolabait aintzatesteko. n Xabier Susperregi


Kontsultatutako bibliografia Andrés: B.: Trascripción del proceso de Fuenterrabía de 1611. Argitaratu gabea. Arzadún, J.: Las brujas de Fuenterrabía, Paris 1909.

Baroja, J. C.: Brujería Vasca. Txertoa argitaletxea, Lizarra, 1980.

Baroja, J. C.: Las brujas y su mundo. Alianza argitaletxea, 1988ko argitalpena.

Dueso, J.: Las brujas de Zugarramurdi y la Inquisición de Logroño. Los libros del Cuentamiedos, 2005. Dueso, J.: Cuaderno de actos comprobados de brujos. Las brujas de Zugarramurdi en los cuadernos de la Inquisición de Logroño. 2014. Henningsen, G.: El abogado de las brujas. Alianza argitaletxea, 1983. Irazoki, K.: Las brujas de Zugarramurdi. 2005.

Lançre, P.: Tratado de Brujería Vasca. Txalaparta, Tafalla, 2004.

Pastor, R.: Inesa Gaxen y otras 5 brujas. Ondarribi inprimategia, Hondarribia, 1978.

Rilova, C.: Brujería en la Comarca del Bidasoa. Bidasoako ikaskuntzen aldizkaria, 1998. 61-88. orr. Rilova, C.: Las últimas brujas de Europa, 2002

Susperregi, X.: Sorginen liburua. Oiartzungo Udala, Oiartzun, 2011.

Susperregi, X.: Cuentos y leyendas de Oiartzun. Biblioteca de las Grandes Naciones. Oiartzun, 2018. Susperregi, X.: Cuentos y leyendas de Zugarramurdi. Biblioteca de las Grandes Naciones. Oiartzun, 2017.

Susperregi, X.: Medicina Popular en Oiartzun. Eusko Folkloreren Urtekariaren separata, 47, José Miguel de Baradiaran Fundazioa, 2008 Susperregi, X.: Mis cuentos de brujas. Biblioteca de las Grandes Naciones. Oiartzun 2018. Liburu digitala.

Susperregi, X.: Leyendas de brujas. Biblioteca de las Grandes Naciones. Oiartzun 2018. Liburu digitala.

Susperregi, X.: Las últimas brujas vascas. Biblioteca de las Grandes Naciones. Oiartzun 2018. Liburu digitala.

HISTORIA

| 49


Mende erdiz plater artean

Gurutze-Berri jatetxea ireki zenetik 50 urte beteko dira maiatzaren 1ean. Zapirain-Ruiz familiak gobernatzen du jatetxe eta hotela dena Gurutze auzoko erdigunea dei daitekeena menderatzen duen eraikinik bada, hori Gurutze-Berri jatetxea da. Auzoko pilotalekuari berari handitasunean konpetentzia egiten dion eraikina da. Etxetzarra ez da itzal luzea duen bakarra, jatetxeak berak ere itzal luzea baitu.

Aurten 50 urte ditu Gurutze-Berri jatetxeak. 1969an Luis Irizar sukaldari donostiarrak eta Xabier Zapirain oiartzuarrak hartu zuten jatetxearen lema. Biak ala biak kanpoko jatetxeetan ibilitakoak ziren aurretik. Zapirainen kasuan, 17 urterekin hasi zen sukaldean formatzen, eta Ingalaterran jarraitu zuen horretan. Sei urte eman zituen han lanean. Euskal Herrira bueltatu zen, Bilbora, Muñatones jatetxera. Ondoren, jaioterrira hurbildu zen, eta Donostian Oiartzun jatetxea ireki zuen, egun Aitona izena duena. Irizarrek eta Zapirainek Euskal Sukaldaritza Berriaren bidea urratu zuten, eta haien sukaldaritza nazioartean oihartzuna izaten hasi zen: horrela iritsi zen Michelin izarra 1975ean.

50 | Historia

1980an sukaldea elkarrekin gobernatu zuen bikotea banandu egin zen. «Luis Irizar Madrilera joan zen 1980 inguru horretan. Egia esan, jatetxe hau oso ongi hasi zen, baina gero pertsonal asko zeukala eta, krisia etorri zen», gogorarazi du Xabier Zapirainek, aitaren lekukoa hartu zuen hurrengo belaunaldiko kideak.

Hura aritzen da sukaldean, eta Gorka anaia da jangelako arduraduna. Gurutze-Berri jatetxea krisian sartu zen, baina Zapiraindarren aitak buelta ematea lortu zuen: «Bazirudien ezin zela jatetxearen norabideari buelta eman. Irizarrek aitari esan zion nahi bazuen negozioarekin gelditzeko, baina berak aukera zuela Madrilera joateko eta hara joango zela. Alcala hoteleko jatetxera joan zen, eta aitak esan zuen hemen geldituko zela, borrokatuko zuela». Eta, bistan da, aurrera egitea lortu zuen. Norabide aldaketa egin behar izan zuen horretarako: ehizan espezializatu zen. Gaur egun ere berezitasun horrek ematen dio ospea jatetxeari.

Betiko sukaldaritza Ehiza garaian harrapatutakoa izaten da plater nagusien osagarri. Baina gizakia ez da ehiza garaitik bakarrik bizi, eta beste jaki mota batzuk eskaini behar dituzte urtean zehar.


Eskola zaharreko platerak. «Bestea errespetatzen dugu, baina nahiago dugu betiko janaria prestatu», esan du Zapirainek.

Etxearen ohiturari jarraitu diote jatetxea sortu zutenetako baten semeek. Ez dira tradizioa jarraitzen duten bakarrak izan. Askok Gurutze-Berri erreferente gisa dute beren ezkontzak, jaunartzeak eta bataioak antolatzeko. Bada errepikatzen duenik ere. Xabier Zapirianek kontatu du: «Orain ezkontzen 25. urteurrenak edo urrezko ezteiak ere ospatzen dira. Orain dela gutxi etorri zen bikote bat iraila edo urri alderako erreserba egitera. Hemen ezkondu ziren orain dela 50 urte, eta berriro ospatu nahi zuten». Bere ustez, bertatik pasatu direnek oroitzapen onak gordetzen dituzte, eta horregatik nahi dituzte berreskuratu behin izan zituzten oroitzapenak.

Oturuntza handiez gain, hotel zerbitzua eskaintzen dute: hemezortzi logela zituzten jatorrizko eraikinean, eta beste hainbeste jasoko zituen eraikin bat altxatu zuten. Astegunetan langileak izaten dira gela horietako egoiliarrak —komertzialak gehienbat—, eta asteburuetan turismoari egiten diete leku. Udako hilabeteetan izaten dute lan kargarik handiena. «Hondarribia ondoan dago, Donostia ondoan, Pasaia ondoan... Gero, gainera, hona etorri eta aparkatzeko arazorik ez dago. Herrietan hotelak oso ongi daude, baina gero aparkatu egin behar da eta horrek dirua eta denbora kostatzen du». Oraintxe bertan zortzi langile ari dira Gurutze-Berrin lanean, baina maiatzetik aurrera handitu egingo da langile kopurua: «Jende gehiago beharko dugu sukaldean eta harreran; uztaila, abuztua eta irailean logelak txukuntzeko bizpahiru langile gehiago beharko ditugu», esan du Zapirainek.

Aitaren lekukoa orain dela urte batzuk hartu zuen. Aita urtarrilean hil zen, 84 urterekin, eta duela bi urte lankide ohien omenaldia jaso zuen. Urte batzuk sukaldetik urrun bazeramatzan ere, urte luzez bere etxea izan zenean laguntzen zuen. «Jubilatu zen, baina ez guztiz. Egunero hemen egoten zen. Enkarguak egiten zituen, batez ere, baina esku ona zeukan txapuzak egiteko. Logela bateko argia pizten ez dela, edo iturri bat aldatu behar dela. Mantenu lanak egiten zituen. Gremioetako langileak etortzen ziren, baina txapuza txikiak egiteko orduan aita aritzen zen».

Semea, jatetxea baino hiru egun zaharragoa da —1969ko apirilaren 28an jaio zen—, eta txikitatik sartu zaio sukaldeko usaina. Txikia zenean «saltseatzen» aritu zen, eta ondoren hiru urtez ikasten aritu zen Miarritzeko Sukaldaritza Eskolan, Parisko eta Korsikako sukaldeetan aritu zen lanean, sorterrira bueltatu aurretik. Izan ere, lotura handia dute herriarekin. «Estankokoa zen aita. Plazan, Miren tabernaren ondoan estankoa zegoen orain gutxira arte, baina lehen tabakoa Miren tabernan saltzen zuten. Aitaren amarena zen, eta beti Xabier estankokoa esaten zioten». Jatetxeak berak Oiartzunen sona baduela ziurtatu du, eta herriko jende asko joaten dela bertara. «Oiartzungo jendea oso ongi portatzen da gurekin», gaineratu du. Mende erdia ospatzeko, ongien dakiten moduan egingo dute: plateren bitartez. n Erik Gartzia Egaña. Oarsoaldeko Hitza

HISTORIA

| 51


52 | Historia


HISTORIA

| 53


Argitaratzen dugun ondorengo artikulua, José Ignacio Hualde ikerlariak ‘Fontes Linguae Vasconum’ aldizkarian argitaratu zuen 125-2018 zenbakidun alean. Gaia interesgarritzat jo ondoren, eskuratu genituen idazlearen eta Vianako Printzea erakundearen baimenak. Erredakzio-Batzordea

1. sArrErA Jakina denez, Koldo Mitxelenak arreta berezia jarri zuen euskal azentuaren ikerketan Fonética Histórica Vascan eta beste lan askotan; batez ere hizkuntzaren bilakaera historikoa berreraikitzeko izan dezakeen garrantziagatik. Hain zuzen, heriotza iritsi zitzaionean, gai honetaz zenbait langai utzi zituen argitaratu gabe, María teresa Echeniqueri esker ezagutzen ditugunak (Echenique, 1988). Echeniquek argitara emandako artikuluan, beste gauza askoren artean, hitz zerrenda luze bat aurkitzen dugu, Mitxelenak azentu bereizkuntzak aztertzeko prestatu zuena. Zerrenda horretan hitzak bi zutabetan daude antolatuta, «normales» eta «anormales» deituren pean. Zerrendaren hasieran Mitxelenak azaltzen duenez, hitz normaletan singularra eta plurala bereizten dira doinuaren bidez eta ez-normaletan ez. Gehitzen du Mitxelenak hitzen banaketa bitarra Errenteriako euskararen hiztun bezala zeukan ezagutzaren araberakoa dela. Mitxelena hitz zerrenda horretaz baliatu zen grabaketa bat egiteko; hau da, nolabait bere hipotesiak aztertzeko. Aritz Irurtzunen lanaren bidez grabaketa horren berri dugu, euskal azentuari buruzko lan bat osatzeko erabili baitzuen (Irurtzun, 2006). Ez dakit grabaketa noizkoa den. Hemen Mitxelenak, Echeniquek eta Irurtzunek egindako lanari jarraipena eman nahiko nioke.

Erabili dudan grabaketan elkarrizketatua Pedro Berrondo (1919-2002) euskal idazle eta itzultzaile oiartzuarra dugu. Daukadan grabaketa digilizatua in medias res edo hasten da, elkarriztatuaren izena edo beste xehetasunik eman gabe, baina momentu batean Mitxelenak bere izena euskaraz esateko eskatuta, hiztunak bi modutan ematen digu, lehenik Berrondo’tar Pedro, garaiko usadioan, eta gero ohiko hurrenkeran. Hiztuna nor zen eta bere bizitzaz ezer jakin gabe ere (ikus Wikipedia euskaraz), garbi dago grabaketaren edozein entzulerentzat kultura handiko gizona zela eta erreztasun osoz irakurtzen zuela euskaraz1. Berrondok euskararen gainean zeukan ezagutza ez zen inolaz ere mugatzen umetan ikasitako hizkerara. Hala ere, argi dago Oiartzungo euskararen lekuko bikaina aukeratu zuela Mitxelenak. Grabaketan Berrondok gogoratzen dio Mitxelenari baserrian jaiotakoa zela, baserri munduko hiztegia ondo ezagutzen zuela adierazteko. Izan bedi artikulu xume hau Koldo Mitxelenaren eta Pedro Berrondoren omenez.

Artikulua honelaxe dago antolatuta: 2. atalean, datuen analisi akustikoa eginda agertzen diren azentu patroiak deskribatzen dira. Aipatu dudanez, Mitxelenak esaten digu «hitz normalekin» singularra eta plurala bereizten direla azentuaren bidez. Hala ere, bere hitz zerrenda egin zuenean bereizkuntza horren izaera ez zuen aztergai. 3. atalean singularren eta pluralen azentueraz esan dezakeguna adie-

1 Adibidez, hitz batzuen esanahia argitzeko parentesco colateral eta enclítico bezalako hitz teknikoak erabiltzen dituzte Mitxelenak eta Berrondok.

54 | Historia


razten dut. 4. atalean nire azterketa eta hitzen sailkapen prosodikoa Mitxelenak aldez aurretik egindakoarekin konparatzen dut, ikusteko zein neurritan hitzen banaketak antzekoak diren Mitxelenak prestatutako langaian eta Berrondoren ahoskeran. 4.1. eta 4.2. azpiataletan azentu patroi markatuen banaketa lexikala eta horri buruz egin ditzakegun orokorpenak kontsideratzen ditut. Azkenik, 5. atalean emaitzak laburbiltzen ditut.

2. AZEntU PAtrOIAK Erabili dudan grabaketan ondo entzuten diren hitzak banan banan segmentatu ditut eta azentuaren ezaugarri akustikoak (tonua, intentsitatea eta iraupena) aztertu Praat programaren bidez (Boersma & Weenink, 2017).

Mitxelenak prestatutako hitz zerrendan hitzak bi zutabetan badaude ere, doinuera kontuan hartuz gero hiru hitz mota behintzat aurkitzen ditugu grabaketan. Esan bezala, antolakuntza bi azentu klasetan Mitxelenaren Errenteriako hizkerarena da, hiztun bezala zeuzkan intuizioen arabera, eta Berrondok, aldiz, Oiartzungo azentuera erabiltzen du. Argi dago Mitxelenaren eta Berrondoren azentuerak desberdinak zirela. Batzuetan Mitxelenak Berrondok esandako hitz bat errepikatzen du edo galdetzen dio ea hitza Oiartzunen erabiltzen den. Kasu horietan, askotan bi hiztunek modu desberdinetan azentuatzen dituzte hitzak. Hala ere, ikusiko dugunez, gehienetan Mitxelenak «ez-normal» bezala sailkatu zituen hitzak bereziak dira Berrondoren hizkeran ere, nahiz eta bereizkuntza prosodikoa beste modu batean egin.

Akustikoki analizatu ditudan datuetan, hitz gehienetan badago tonu gailur bat bigarren silaban eta beste bat bukaeran, adib. afáiyá2 ‘afaria’, aldékuá, la(r)únbatá (ikus 1-3. irudiak, artikuluaren bukaeran). Beste hitz batzuetan lehen goiko tonua lehendabiziko silaban kokatzen da, adib. bázkayá ‘bazkaria’, kálekuá, láunaká (ikus 4-6. irudiak). Hitz klase hau ttikiagoa da. Azkenik, hirugarren hitz mota batean, badago gorakada bakar bat, bukaeran, adib. gosaiyá ‘gosaria’, aldikúa, labañá (ikus 7-9. irudiak).

Kasu guztietan, badirudi ondoriozta dezakegula bukaeran kokatzen den goiko tonua esaldi-mailakoa dela eta desagertzen dela beste testuinguruetan, nahiz eta horretarako ebidentzia gutti aurkitzen den grabaketan, adib: Xoxokó baina Xoxokok esán du. Esan dezakegu erroan goiko tonurik ez daukaten hitzek beheko tonua dutela. Bukaerako tonu gailurra alde batera utziz, beraz, baditugu hiru hitz mota, (1) ean erakusten den bezala. Goiko edo goranzko tonua azentu akutuaren bidez adierazten dut eta behe(ranz) ko tonua azentu grabeaz: (1) Hitz klase prosodikoak

Klase I: Goranzko tonua bigarren silaban; adib. / afáiya/ afáiyá

Klase II: Goranzko tonua lehen silaban; adib. / bázkaya/ bázkayá

Klase III: Beheranzko tonua; adib. /gosàiya/ gosàiyá

Hau, noski, funtsean Goizuetan gaur egun aurkitzen dugun sistema da (Hualde & Lujanbio, 2008; Hualde, 2008; Hualde, Lujanbio & torreira, 2008) eta bat dator baita Jacobsenen (1972, 84-85. or.) Oiartzungo azentueraren deskribapen labur baina zehatzarekin ere. Goizuetan argi dago azentu lexikala beti erroaren lehen edo bigarren silaban kokatzen dela eta hitz solteen edo galdegaiaren bukaeran agertzen den tonu gailurra esaldi-mailako gertakari bat dela (adib. Goiz. zakùrraná ‘pl’ baina zakùrran itxéa). nahiz eta, esan bezala, gure grabaketan ebidentzia asko ez egon hau baieztatzeko, ontzat emango dut horrela dela eta errepresentazio fonologikoetan bakarrik erroko tonua, goranzkoa zein beheranzkoa, markatuko dut. Goizuetan, dena den, lau hitz klase prosodiko ditugu, ez hiru, beheranzko tonua duten hitzek tonu hori lehen edo bigarren silaban izan baitezakete. Goizuetan bokalaren iraupenak modu argi batean adierazten digu beti silaba azentuduna zein den eta, beraz, tonua zein silabari dagokion. Aztertzen ari garen datuetan, aldiz, iraupen diferentziak ttikiagoak dira eta ez dago beti hain garbi zein den silaba azentuduna erroak beheranzko tonua daramanean.

2 Adibideak Mitxelenak erabiltzen duen grafian ematen ditut, nire tonu markak gehituz.

HISTORIA

| 55


Adibide batzuetan erabaki daiteke azentua non dagoen iraupenaren eta intentsitatearen bidez, adib. platè:rá /platèra/, serò:rá /seròra/ vs prè:miyá /prèmiya/ (bokal luzeagoak bi punturekin adierazten ditut, ikus 10-11 irudiak) baina beste askotan ez da erreza. Hau jakingo genuke argiago singular-plural pareak izango bagenitu, baina ia ez dago horrelakorik grabaketan (ikus hurrengo atala).

Nire susmo edo hipotesia da, Goizuetan bezala, badirela lau hitz mota azentuaren arabera fonologikoki, eta ez hiru bakarrik, baina askotan beheranzko azentuaren kokagunea lehen edo bigarren silaba den erabakitzea zaila denez, hemen egiten dugun sailkapenean talde bakar bat osatuko dugu beheranzko tonua daukaten hitzekin, (1)an erakusten den bezala. 3. Goranzko vs beheranzko azentuen arteko kontrastea pare kuasi-minimo batekin erakusten dugu 12-13 irudietan: belárrián ‘belarrean’ vs belàrriyá ‘belarria’.

3. sInGULArrArEn EtA PLUrALArEn AZEntUErA Mitxelenak esaten digu bere hitz «normaletan» singularra eta plurala bereizten direla prosodiaren bidez, baina azentua aztertzeko prestatu zuen zerrendan ez zuen espresuki singular-plural bikoterik jarri. Dena den, pare minimo bat aurkitzen dugu hiru aldiz, gizónak ‘erg sg’ vs gizònak ‘abs-erg pl’, lehen kasualitatez (hiztunak hitza pluralean irakurri zuen gaztelaniazko itzulpena ikusi baino lehen) eta gero Mitxelenak apropos lortu nahi zuen esaldi-mailako kontraste batetan. Hitz honekin singularrean goranzko tonu bat dugu bigarren silaban (ikus 15. irudia) eta pluralean, aldiz, beheranzko tonua (ikus 14. irudia), Jacobsenek (1972) ere deskribatu zuen bezala. Honetan ere Oiartzungo sistemak antza du Goizuetakoarekin (Irurtzun, 2006). (2) Tonu aldaketa pluralean

Erg sg: gizónak é (= ere) /gizónak/ Abs-erg pl: gizònák /gizònak/

gizónak ekárri ttu ‘el hombre los ha traído’ (= 14. irudia)

gizònak ekárri ttu ‘(alguien) ha traído a los hombres’ (= 15. irudia)

Jacobsenek (1972, 85. or.) egin zuen analisian Oiartzungo euskaraz lehendabiziko silaban goranzko tonua zuten hitzek beheranzko

56 | Historia

tonua hartzen zuten silaba horretan pluralean, adib. erg sg sémiak vs abs-erg pl sèmiak. Goizuetan ere horrela da (Hualde & Lujanbio, 2008; Hualde et al., 2008). Hala ere, gure grabaketan sémiá (= sémia) singularra aurkitzen badugu ere, mota honetako hitzen pluralik ez dago absolutibo edo ergatiboan. Komitatiboan adibide bat dugu (hau ere kasualitatez jasota): ánkakín (= ánkakin) ‘oinarekin’ vs ànkakín (= ànkakin) ‘oinekin’. Badirudi, beraz, singularraren eta pluralaren arteko bereizkuntza prosodikoa Goizuetan bezala egiten zela Oiartzunen: azentuaren melodia aldatuz baina kokagunea aldatu gabe.

4. MItxELEnArEn sAILKAPEn BItArrA EtA COrPUsEKO HItZEn BAnAKEtA PrOsODIKOA: KOnPArAKEtA Esan bezala, Mitxelenak bi zutabetan antolatu zituen hitzak azentuaren arabera: normalak («normales») eta bereziak («anormales»). 2. atalean, aldiz, hiru (edo lau) klase prosodiko desberdin bereizi ditugu. Egin dezakegun galdera bat da nola elkartzen den Mitxelenaren sailkapena 2. atalean egin dugun analisiarekin. Bi azentu sistemek, Mitxelenaren Errenteriakoak eta Berrondoren Oiartzungoak, lotura historiko zuzena duten heinean, printzipioz espero genuke Klase I-eko hitzak (bigarren silaban goranzko azentua dutenak) Mitxelenaren hitz normalen taldean egotea eta beste bi azentu klaseetakoak (azentua lehen silaban dutenak eta beheranzko azentua dutenak) bereziak izatea Mitxelenaren sailkapen bitarrean. Hitzak bi zutabetan ipintzeaz gain, Mitxelenak azentu markak erabili zituen bere dokumentuan. Oro har, hitz normalek ez dute inolako markarik eta bereziek, aldiz, azentu grabea daramate azken bokalean, adib. premiyà, arrikà. Kasu gutti batzuetan, hala ere, hitzak normalen zutabean egon arren azentu marka du. Beharbada hitz horiek mugitu ziren lana inprentarako prestatzerakoan edo agian Mitxelenak iritzia aldatu zuen haien azentueraz. Bi zutabe eta azentu grabeaz gain, Echeniquek argitaratutako hitz zerrendan hitz askok ikur bat daramate aurrean: «+», «<», «>» eta zenbait kasutan «?». Ez dakit nola interpretatu behar diren ikur horiek eta ez ditut kontuan hartu. Ziur asko Mitxelenak marka horiek ipini zituen grabaketa eginda gero, beste honako


ohar hau bezala: «Yo no distingo entre, por ej., eztittuzte biar: baittuzte ‘ya los tienen’, y eztittuzte biar, (baldin) baittuzte ‘si los tienen’. Yo: sí.» Bide batez, esan behar da grabaketan Mitxelenak eta Berrondok euskaraz hitz egiten dutela denbora osoan. Beraz, ez dakit zergatik edo zertarako idatzi zuen Mitxelenak ohar hori erdaraz.

Zoritxarrez aztertu dudan grabaketan Mitxelenak erabili zuen zerrendaren hasierako hitz batzuk falta dira, haien artean oso esanguratsuak izango liratekeen bikote minimo batzuk. Aztertu dudan zatia utziya hitzarekin hasten da (ikus Echeniquek 1988 argitaratutako zerrenda).

Ikus dezagun, beraz, zein neurritan (1)ean egin dugun sailkapena bat datorren Mitxelenak egindako bereizkuntza bitarrarekin. Konparaketa horren emaitzak I. taulan ipini ditut (ikus 16. irudia ere). Konparaketa horretarako aditz jokatuak eta pertsona izenak albora utzi ditut. Goian esan bezala, kasu batzuetan hitza «normalen» zutabean dago, baina Mitxelenak hitz bereziak adierazteko erabiltzen duen marka darama (azentu grabea azken bokalean). Hitz hauek ‘nx’ bezala sailkatu ditut. Alderantziz ere gertatzen da kasu gutti batzuetan: hitza berezien zutabean egon arren ez darama azentu markarik; hauek ‘bx’ taldean kontatu ditut. 1. taula. Azentu klaseak eta Mitxelenaren sailkapena

Klase I

Klase II

54

29

normalak (n)

276

Bereziak? (bx)

3

Bereziak (b)

normalak? (nx) GUZTIRA

9

342

Argi dago neurri handi batean Mitxelenaren hitz normalak Klase I-ekoak direla eta bere hitz bereziak Klase III-an daudela, espero genuen bezala. Aipatzekoa da, halaber, ‘nx’ taldean jarri ditugun hitz gehienak («normalen» zutabean, baina berezien azentu ikurrarekin) Klase II-koak direla. Mitxelenaren sailkapeneko 311 hitz normal analizatu ditugu eta horietariko 276 Klase I-ean sartzen dira; hau da, lagin honetan Mitxelenaren hitz normaletariko % 89k goranzko azentua daramate bigarren silaban Berrondoren ahoskeran gure analisian. Esan bezala, Mitxelenaren hitz bereziak, aldiz, batez ere Klase III-koak dira gure analisian; hau da erroaren lehen bi silabetan beheranzko tonua daramatenak: % 74,2 (=239/322). Badirudi Mitxelenak zalantzak zituela ‘nx’ taldeko hitzen azentuaz (hau da, antza denez, zutabearen eta azentu markaren arteko desadostasuna ez da inprenta kontu hutsa). Horietariko gehienak (%58,3 = 28/48) Klase II-koak dira; hau da azentu «normala» dute (goranzkoa) baina silaba okerrean (lehen silaban).

Egin dugun analisi prosodikoa zuzena bada, honek guztiak esan nahi du Mitxelenaren intuizio prosodikoak (bere garaiko Errenteriako azentueran oinarrituta) eta Berrondoren Oiartzungo datuak ez direla hain desberdinak azentu klaseei dagokienez; are gehiago kontuan hartzen badugu Mitxelenaren Errenteriko sisteman bazirela bakarrik bi hitz mota, antza denez, eta Oiartzunen, aldiz, hitzak hiru (edo, ziur asko, lau) klase desberdinetan sailkatzen zirela azentueraren arabera, bai azentuaren kokagunea, baita doinua ere kontuan hartuz. Klase III

Guztira

239

322

21

14

1

3

28 79

11

267

311 7

48

688

HISTORIA

| 57


Hurrengo ataletan bereizi ditugun azentu klaseen banaketa lexikala kontsideratuko dugu sakonkiago. taulan ikusten denez, lagin honetan Klase II-ko hitzek talderik ttikiena osatzen dute. Klase horrekin, beraz, hasiko gara hitzen prosodia miatzen, 4.1.atalean. Gero, 4.2. atalean Klase III-ko hitzak aztertuko ditugu. Klase I patroi prosodiko normala edo ez-markatua denez, beste hitz guztiak talde horretan sartzen dira. Kontuan hartu behar dugu lagin honen ehunekoak ez direla hiztegi osoaren isla, Mitxelenak kontrasteak aztertu nahi baitzituen. Maileguak euskal jatorriko hitzetatik bereiziz, hurrengo ehunekoak aurkitzen ditugu: Klase I-ean %40 maileguak dira gure laginean, Klase II-an %57 eta Klase III-an %49. Beraz, maileguak hiru azentu klaseetan aurkitzen baditugu ere, ugariagoak dira klase markatuetan, batez ere Klase II-an.

4.1. Klase II-ko hitzak Esan bezala, Klase II-ko hitzek goranzko azentua daramate lehen silaban. Azentu klase honetan, alde batetik, erro silabakarreko hitzak ditugu:

(3) lúrrian, lúrretik, lúrrekua, lúrrezkua, úrian, úretik, úrekua,

súrtatik, súrtakua, gábekua, gábero,

zúrezkua, gáñekua, sóñekua, ítzikan, pózikan, góizero, ásteko (‘hasteko’), áyena

(‘haiena’), láunaka

Neurri batean, erro silabakarreko hitzen azentueran Oiartzungo datu hauek bat datoz Goizuetako hizkerarekin (Hualde & Lujanbio, 2008, 384. or.) eta Bortzirietakoarekin (Hualde 1997, 111-112. or.). Goizuetan erro silabakarreko izen-adjektiboek goranzko azentua hartzen dute erroan singularrean eta beheranzkoa pluralean. Gure grabaketan ez dut pluralik aurkitu mota honetako hitzekin. Horretaz gain, Goizuetan eratorpen atzizki batzuek ere beheranzko azentua eragiten dute: gàbero, gòizero3. (3)n erakutsi bezala, gure datuetan ez dugu hori aurkitu. Badirudi, dena den, beste eratorpen atzizki batzuek beheranzko azentua eragiten dutela Berrondoren hizkeran, adib. lùrpekua, -pe atzizkiarekin. 3 Bestalde, Goiz. astèko ‘hasteko’ dugu.

Bigarrenik, erro bisilabaduneko mailegu batzuk ditugu Klase II-an, gehienak zaharrak edo ez oso berriak, jatorriko hizkuntzan azentua lehen silaban dutenak, Goizuetan bezala kasu honetan ere4. Hona hemen laginean aurkitu ditugunak: (4) ánkakua, báñua, dénda, dírua, díruduna, fésta bat, géla bat, kájakua, kálekua, káñua, kália, káliza, káskua, kójua, kórdia, kórrika, kóstakua, kóstia, mártxua, méza bat, múnduan, múndukua, mútutua, pála bat, párekua, párian, pázkua, písua, pórrua, pútzura, sédazkua, sókakin, sóñua, trípakua

Talde horretan letren izenak ere sartzen dira. Mitxelenak bi bikote minimo erabiltzen ditu letra izenekin: M bat [éme] vs emé bat eta R bat [érre] vs. erré bat. Badira, baita ere, toponimo batzuk, hala nola Lézokua, Bérakua eta Prántziyan. Azkenik, zenbait euskal jatorriko hitz arrunt ere kausitzen ditugu azentu patroi honekin: (5) áita, sémia, néska bat, éra bat,

jántziya, jósita,

íjuka, míatxua (‘bigantxa’),

bázkaiya, éndanan (‘ilaran’), ólako, kóntzeko

Euskal jatorriko bisilabadunak eta luzeagoak oso guti dira Klase II-n. Ohar batzuk egin behar dira beraz (5)eko hitzei buruz. Hasteko, áita eta sémia hitzen azentuera bat dator Goizuetakoarekin. Aldiz, néska hitza ez da sartzen klase honetan Goizuetan.

Goizuetan /j/-z hasten diren aditz guztiek lehen silaban daramate azentua (Hualde & Lujanbio, 2008, 389. or.). Oiartzunen aditz horiek frikari belarraz hasten dira, baina laginean ditugun biak, jántziya eta jósita, ados daude Goizuetako azentuerarekin.

Luzeagoetan, bázkaiya hitza bazkària da Goizuetan, beheranzko azentuarekin bigarren silaban. Kasu honetan, kontrazio etimologikoak esplikatzen du azentuera berezia, h.d. barázkari > bázkari ~ bazkàri. taldean beste hirusilabadun dugu, éndanan. Gure grabaketan hiztunak behin horrela esaten badu ere, beste batean endàna esaten du.

4 Adostasuna ez da osoa, adib. Goiz. dirúduna, kàjakoa. Hau da, adostasuna dugu joera orokorrean, baina ez adibide guztietan.

58 | Historia


Beharbada erro hirusilabaduneko hitz batzuekin azentuera aldakorra zen bi aukera markatu horien artean. Esan behar da Klase III-ko hitz luzeak batzuetan hasten direla tonu erlatiboki altuaz, bigarren silaban beheratzen dena. tonu kontornu honek zalantzak eragin ditzake hitzaren azentueraz; hau da, jakiteko hitzak H tonu bat duen lehen silaban ala L tonu bat bigarren silaban: ijìtua, imàjiña, ixtòriya. Kasu horietan intentsitatea eta iraupena erabili ditugu azentuaren kokagunea erabakitzeko, ikus 8. eta 10. irudiak.

4.2. Klase III-ko hitzak Klase III-ko hitzetan azentua beheranzkoa da. Esan bezala, kasu batzuetan silaba azentuduna lehendabizikoa da eta beste batzuetan bigarrena. Hala ere, grabaketan ez dago beti guztiz argi beheranzko tonua zein silabatan kokatzen den. Arrazoi horregatik, bi azentu motak (hau da, Hualde & Lujanbioren (2008) Klase III eta Klase IV) ez ditugu bereizi hemen.

Azentu bereizgarria duten mendebaldeko eta erdialdeko hizkeretan, azentu markatua edo berezia duten hitzak antzekoak dira neurri handi batean (Gaminde & Hualde, 1995). Adibidez, beste hizkera askotan bezala, hurrengoek azentuera markatua dute gure grabaketan: àtzekua, àurrekua, belàrriya, lengùsua, ollàxkua. Funtsean, talde prosodiko honetako hitzak maileguak, hitz eratorriak eta konposatuak dira. Gure datuetan Klase III-ko hitz gehienak mota horietakoak dira. Antza denez eratorpen atzizki batzuek beheranko azentua eragiten dute sistematikoki, (6)ean erakusten den moduan (baina ikus (3)): (6) Klase III-ko hitz eratorriak

Hitz elkartuen artean, galbàya, illàbete eta suàrriya aurkitzen ditugu.

Toponimoak edozein klasetakoak izan daitezke gure laginean, adib Oyártzun, Donóstiyan, Erníyon, Azkóitiyan, Endáyan (K-I), Lézokua (K-II), Goizùtan, Orìyon, Pasàyan (K-III). Badirudi, bestalde, herri izenek beheranzko azentua hartzen dutela ezizen bezala erabiltzen direnean, adib Tolósa, herria, baina Ttolòxa ezizena. Ezizenen toponimikoen azentuazio berezia fenomeno ezaguna da Gipuzkoako eta Bizkaiko beste hizkera askotan eta argi dago hori zela Mitxelenaren intuizioa ere (Goizuetan ere horrela da).

Maileguei dagokienez, Goizuetan egokitzapen arau interesgarri bat aurkitzen dugu. Alegia, azentua lehen edo bigarren silaban duten mailegu silababakar eta bisilabidun gehienek beheranzko azentuarekin egokitzen dira (Hualde, 2008). Badirudi egokitzapen arau hori erabiltzen zela Oiartzunen ere. Gure grabaketan hiztunak esplizitoki aplikatzen du kasu batean. Euskaraz [ankìná] ahoskatu ondoren, Berrondok honako galdera egiten dio Mitxelenari: «[anxína] edo zer da hau?». Hau da, gazt. angina [anxína]→ eusk. [ankìná]. Beste batzuen artean, (7)eko maileguak aurkitzen ditugu grabaketan. Gehienak hirusilabadunak dira, batzuek zaharrak eta beste batzuek berriagoak: (7) Klase III-ko maileguak

a. Erro bisilabadunak: abìlla, apàiza, bàixua, bàla bat, gàuza bat, fuèrtia

b. Hiru silabako mailegu zaharrak: aingìra, aizkòra, alkàtia, ànima, àntzara, dènbo- ra, gànbara, ixpìllua, ijìtua, eskòla, katìllua, kayòla, medìkua, prèmiya

c. Hiru silabako mailegu berriagoak: angùla, àntsiya, bonbìlla, gorbàta, kanpàna, kamìlla, kuñàdua, pelòta, relòjua, tronpèta, txalùpa

/-(t)arr/ irùndarra, gùtarra, pasàitarra, lèzoarra /-ti/ bildùrtiya, màstiya /-ki/ tripàkiya, odòlkiya, xaxpìkiya, egòkiya /-txu/ astòtxua, àurtxua /-en/ edèrrena, jatòrrena, laugàrrena, gòrrena /-zko/ pànazkua

/-pe/ ànkapian, àrkupia, ùrpekua, ùrpian

/-te(g)i/ aràteya, aròzteiya

/-dun/ èrdalduna, èuskalduna

/-era/èuskeraz, èrderaz, gàldera, juàyera, etòrrera, ìzkera

/-ero/ arràtsero, ùrtero /-ka/ arrìka, astòka, bànaka, bìñaka, òyuka, usàika, zìrika

Esan bezala egokitzapen arau emankorra da hau. Batzuetan mailegu zahar bat Klase I-ekoa da jatorriko hizkuntzan azentua bigarren silaban badu eta, aldiz, oso antzekoa den beste mailegu berriago bat Klase III-koa da, adib. koñáta vs koñàdua.

/-zai/ àurtzaya

HISTORIA

| 59


5. LABUrBILDUZ Aztertu dugun grabaketak Oiartzungo hizkeraren azentuera zaharraren berri ematen digu. Azentua den bezainbatean, hitzek lehen edo bigarren silaban izan dezakete azentua eta azentu hori goranzkoa edo beheranzkoa izan daiteke. Gainera, hitz solteetan (edo galdegaian) beste tonu gailur bat dugu azken edo azkenaurreko silaban. Guzti honetan sistema honek antza handia du gaurko Goizuetakoarekin.

Grabaketa egin baino lehen, Mitxelenak aztertu zituen hitzak bi taldetan banatu zituen: hitz normalak eta hitz bereziak. Gure azterketa bat dator, neurri handi batean, Mitxelenaren banaketarekin. Hitz normal gehienek goranzko

azentua dute bigarren silaban eta Mitxelenaren berezi gehienek beheranzko azentua dute.

Oiartzungo azentuera zaharra eta Goizuetakoa oso antzekoak badira ere, isoglosa prosodiko garrantzitsu bat iragaten da bi herrien artetik. Goizuetako euskaran, Nafarroako beste hizkera askotan bezala, bokalak asko luzatzen dira silaba azentudunetan eta murrizten azentugabeetan. Horrek bokal erorketa gertakariak eragiten ditu silaba azentugabeetan (aferesia, adib. esan > san eta sinkopa, adib. pasatu > pastu). Oiartzunen, aldiz, ez dugu aurkitzen iraupenaren indartze hori azentu ezaugarri bezala eta sinkopa eta aferesi fenomenoak ez dira nabariak.

6 ErrEFErEntZIAK Boersma, P. & Weenink, D. (2017). Praat: doing phonetics by computer, version 6.0.30 [computer program]. www.praat.org. Echenique, M. t. (1988). stress and pitch (Luis Mitxelena zenak utzitako langaia). Euskera, 33, 495-521.

Gaminde, I. & Hualde, J. I. (1995). Euskal azentuen atlaserako: zenbait isoglosa. ASJU, 29, 175-198.

Hualde, J. I. (1997). Euskararen azentuerak. Donostia & Bilbo: Gipuzkoako Foru Al- dundia & UPV/ EHU. (ASJUren gehigarriak xLII).

Hualde, J. I. (2008). Acentuación y cronología relativa en la lengua vasca. Oihenart, 23, 199-217.

Hualde, J. I. & Lujanbio, O. (2008). Goizuetako azentua. In x. Artiagoitia & J. Laka- rra (arg.), Gramatika jaietan: Patxi Goenagaren omenez (377-394. or.). Bilbo: UPV/EHU.

Hualde, J. I., Lujanbio, O. & torreira, F. (2008). Lexical tone and stress in Goizueta Basque. Journal of the International Phonetic Association, 38(1), 1-24. Irurtzun, A. (2006). Fonetikak bideratutako aldaketa fonologikoak. Oihenart, 21, 195-208.

Jacobsen, W. (1972). nominative-ergative synchretism in Basque. ASJU, 6, 67-109.

Mitxelena, L. (2011 [1977]). Fonética histórica vasca. (Berrarg. in Obras completas VI, J. Lakarra & I. ruiz Arzallus (arg.), ASJUren gehigarriak LVIII).

60 | Historia

n José Ignacio Hualde


Julia Irazu, maistra aurrendari bat

Idazki honen bidez, zertxobait erakutsi nahi ditut XX. mende hasierako emakumeek hezkuntzara sartzeko zituzten baldintzak, eta lanbide horietan aritu ahal izateko aurkitzen zituzten irtenbide profesional urriak eta zailtasunak. Horretarako, Julia Irazu Gartziari erreparatu diot, Errenteriako Viteri Eskoletan ia bi hamarkadaz maistra lanetan aritua, 1943tik 1962ra, erretiroa hartu zuen urte arte. Hezkuntza, prestakuntza akademikoa eta askotariko lanbideetan aritzea, hori guztia oso eskuragarria iruditzen zaigu egun, normala, eskubidez hala dagokiguna, baina hori hala gerta zedin zordun gara duela urteak pausoak, mantso baina irmoak, eman zituzten emakumeekin. Emakume horiek, duela mende eta laurden, aldeko familia-giroa zuten, aldeko ekonomia-aukerak, beharbada kontrakoak ere, edo azarea izan zen tarteko, baina horiei esker, ikasketak egin ahal izan zituzten, eta gaurdaino heldu zaigun bidea hasi: maistrak. Lan honen protagonista gure herrian klasea eman zuen edozein irakasle izan zitekeen, baina zoriak nahi izan du nik Julia Irazuz hitz egitea. Izan bedi haren aitortza hau izan ziren, orain diren, eta izango diren maistra guztiena ere.

Julia Irazu 1892. urteko apirilaren 12an jaio zen Billarren, Arabako Errioxako herri txiki batean; bertan, herritarrak ardantzeak, garia, olibondoak lantzen zituzten, baita abeltzaintzan aritzen zerbait ere. Norberto eta Quirina ezkontideen bost seme-alabetatik laugarrena izan zen. Landa-ingurune pobrean, etxeko eta landako lanak ziren neskatila batek etorkizunerako izan zezakeen aurreikuspena; aldiz, zoritxarrez (edo zorionez, nola begiratzen den) gurdi batek Julia harrapatu zuen artean bi urte ere ez zuela. Istripu horren ondorioz, ia ezker esku oso galdu zuen: bakarrik erpurua eta muinoi bat geratu zitzaizkion. Gurasoek, orduan, kezkaz hartu zuten Juliaren zalantzaz betetako etorkizuna, eta bizimodua ateratzeko bideak jartzea erabaki zuten: Vianara bidali zuten, barnetegi batera, Karitatearen Alabak zentrora. Bertan, serorek, nobiziotza bat ez ezik (haren ahizpa Blasa ere hor zebilen, Julia baino hiru urte zaharragoa), baserritarren eta langile xumeen alabentzako ikastetxe bat zuzentzen zuten. Hasierako ikasketak amaituta, LogroĂąora abiatu zen, sorterritik 16 kilometrora. Hiri horretan, maisuaren tutoretzapean bizi izan zen haren etxean; apopilo hartzeagatik ez ezik, ematen zizkion klase partikularrak HISTORIA

| 61


AIERDI ESKOLA: 1935

Goian, ezkerretik hasita: Altxutxoko Joakin, Ardotzeko Xole, Jonaxepa Kankarrokoa, Olaizolako Enkarnazion, Leteko Martina, Bittorrengo Mañu, Zulatxipiko Maitxo eta Pikabeko Joxepa. Bigarren lerroan (ezk. esk.): Jenaro Pottiko, Munuko Joxe, Zentraleko Xegundo, Zulatxipiko Manuel, Garateko Frantxisko, Joxe Mari Kankarro, Isatseko Joxe Mari eta Erramun, Pagotxikiko Iñaxi eta Ursoutako Joxepa. Julia maistra erdian. Hirugarren lerroan (ezk. esk.): Bidarteko Bittori, Maitxo Trajinos, Pilar, Zuluko Errotako Karmen, Plemuntako Ixabel, Zulatxipiko Pepita eta Plemuntako Luixita. Laugarren lerroan (ezk. esk.): Ardotzeko Anttoni, Tolareko Antonio, Pikabeko Martxelino eta Juanita, Aierdiko Antontxo, Palazioko Teodoro, Altxutxoko Andres, Munuako Iñaxi eta Dionixi, Zulatxipiko Enkarna. Beheko lerroan (ezk. esk.): Isatseko Maitxo, Matxioko Joxe Luis eta Maria Jexus Zentraleko Joxepita, Isatseko Joxe Krutz eta Ursoutako Anttoni. Garai horretan Aierdin ibilitakoak, bestea beste, Ursoutako Jexux, Beintxikiko Pontxiano, Goikoetxeko Ixabel, Xabaleko Maria, Dabid Palazio eta abar badira ere. Argazkia: Neke Ordain etxeko Maria Anjeles: Muxu ederra, mesedeagatik!

62 | Historia


ordaintzen zizkion maisuari. Aldi horretan, handia izan zen gurasoek egindako sakrifizio ekonomikoa. Irakasle Ikasketen Eskola Normalera sartzeko azterketa gainditu zuen; hori zen, hain zuzen, emakume batek XX. mende hasieran egin zitzakeen ikasketa ia bakarrak. Era horretan, profesionalizatzera heldu zen, eta bizimodua ateratzen hasi. Adierazi behar da Eskola Normalek herri-klaseetako alaba asko zituztela horregatik. Bi urteren buruan, bere ikasketak amaitu zituen eta, hamazortzi urte zituenerako, bazuen titulu bat, baita lanean aritzeko toki bat: Aramaioko landa-eskola. Halaber, ardura hori hartzearekin, garai hartan nahitaezkoak ziren arau moral estuak zaindu behar izan zituen: maistra onak kontuan hartu behar zituen jokabide morala, ohorea, obedientzia, umiltasuna, diskrezioa eta begiramena eta, ondorioz, gona luzea jantzi behar zuen (orkatiletatik bost zentimetrora), eta ilea behar bezala bildu. Protestak egin zituen gaztaroa lapurtu eta emakume heldu itxuraz bere burua ikusteagatik, baita ezezko asko hartu ere; bere ahizpa Gerarda asko tematu behar izan zen jarrera erreboltari hori alde batera utz zezan, eta bere egoera berria onartu. Horri gehitu behar diogu agintariek asko zelatatzen zituztela maistrak, emakumezko identitateko lehen taldea izan baitziren, beste herri batzuetara zihoazen emakume autonomoak ziren, nahiz eta maiz lagunduta joaten ziren, gizarte-zentsura saihesteko. Ondorioz, Quirinak, ordurako alarguna zela, alaba Aramaiora lagundu zuen, eta gero haren hurrengo lanpostura Mendixurren; herri horretan, ama hil zitzaion, eta senarra izango zuena ezagutu zuen: Francisco Ruiz de Azua. Artean ezkongabea zela, beste toki bat esleitu zioten: OcĂłn de Villafranca, Burgosen, eta hortik Oiartzunera, 1925ean. Bertan jarraitu zuen 1943 arte, Ergoien auzoko eskola mistoaren arduradun. Bera bezala, maistra askok eraman zuten beren jakituria landa-eremuetara edo hiri-ingurune umilenetara. Irakurtzen, idazten irakatsi zuten, kristau dotrina ere bai, ikasgaien

oinarrizko ezagutzak eman zituzten, neskatilei josten eta bordatzen irakatsi zieten, baita eduki moral eta ideologikoak ere; analfabetismoa jaitsarazten lagundu zuten (zehazki, XX. mende hasieran, emakumezko herritarrek % 71ko analfabetismo-tasa zuten), eta umeak gehiago eskolatzen. Gainera, profesionalak ziren aldetik, hauspotu egin zuten emakumeak beste ikasketa eta lanbideetara sartzeko joera. 1943. urtean, familia-arrazoiak zirela tarteko, Errenteriara lekualdatzea eskatu zuen, eta Viteri Eskolen postua esleitu zioten, herrian zeuden publiko bakarrak. Pentsa daitekeenez, aldaketa handia izango zen harentzat. Landa-eremuetara ohituta zegoen, eskola mistoetara, adin desberdinetako ikasleak hartzera; oraingoan, ordea, 500 ikasle inguru bertaratzen ziren ikastetxe bat hartu zuen, sexu eta adinaren arabera zatituta, eta 7 maistra eta 6 maisuko talde batek gidatuta. Hasiera batetik eta erretiroa hartu arte, 1962an, Lehen Graduko ikasleez arduratu zen, goizeko klaseak Entziklopediako askotariko ikasgaiak landuz, eta arratsaldean, berriz, etxeko lanak irakasten. Bitxia dirudi, bere ikasgelatik pasatako ikasle guztiek oroitzen dute eskulan horiek gauzatzeko zuen trebetasun berezia, eta goretsi egiten dute egiten zituen bordatze, joskintza eta puntu-lan zoragarriak, besteak beste. Hori nabarmendu nahi dut, ez bakarrik emakumeak hezkuntzan ia hasi ere egiten ez ziren eta lanbide-presentzia urria zuten garai horretan Julia aurrera ateratzeko borrokatu behar izan zelako, aldi berean ere ezker eskua galdu izana gainditu behar izan zuelako, moldatu ahal izateko. Bakarrik nire oroitzapena eta esker ona gehitu nahi ditut, nire amona izateaz gain, bera izan delako ehun urte geroago ni ere irakaskuntzan aritzea ahalbideratu zuten emakumeetako bat. n Maite Ruiz de Azua.

Errenteriako Udalaren Mariasun Landa lehiaketan saritutako testua. Errenteriako Udalaren baimenaz argitaratua.

HISTORIA

| 63


Cazabontarrak Oiartzunen Oso arraroa da Oiartzuar batek Cazabon abizena duen norbait ez ezagutzea. Batzuek Cazabontar baten eskutik euskara, bertso edo gitarra klaseak jaso dituzte. Beste batzuek pilota partiduetan aurkari bezala izan dituzte, edota minetako trenean gidari. Gure herrian, hala edo nola, famatua bilakatu den abizena da. Herritik ateratzean, ordea, ez da maiz entzuten den abizena. Nahiz eta guretzat ohikoa izan, abizen honek 100 urte bete ditu gure herrian.

Cazabontarrak 1918an iritsi ziren Oiartzunera. Hobeto esanda, Franรงois Leon Cazabon (Leon), 34 urteko senpertarra, urte horretan Ugaldetxo auzoko Parada kalebaserrira iritsi zen eta, berarekin, gure egunetan zabalduta dagoen abizena ekarri zuen.

Leon Cazabon, Oiartzunera iritsi zen lehenengo Cazabontarra.

Bidartekoborda (Senpere) gaur egun. Leon Cazabonen sortetxea.

64 | Historia

Leonen bizitza ez zen erraza izan eta egoera sinestezinak igaro behar izan zituen Oiartzunera iritsi arte. Leon 1884ko apirilaren 19an jaio zen, Senperen, Bidartekoborda baserrian. Jean eta Marie Larretxeren semealabetan seigarrena zen. Etxean guztira 13 senide bizi ziren, non 11 seme-alaben artean, 6 emakumezko eta 5 gizonezko ziren. Semeetako bat, Jean, Leon baino bi urte gazteagoa zena, oso gazterik hil zen.


Bidartekoborda baserrian ez zuten ez urik eta ez argirik, eta nahiko gertu, Ahetzen topatu zuten baserri bat egoera hobean.

Berriro ere egoera hobetu nahian, 1912an familia osoa Donibane Lohizuneko Berrain baserrira joan zen bizitzera. Hara joan eta urte pare batera iritsi ziren berri txarrak familiara. 1914ko abuztuaren 4an, Jean aita bere lau semeekin (Joxemari, Leon, Anton eta Arnaud) zelaian metak egiten ari zela, ejertzitoko kamioi bat azaldu zitzaien albora. Lehen Mundu Gerra uztailaren 28an hasi zen eta Frantziako Armadak jendea behar zuen frontean ibiltzeko. Beraz, militarrek lanean zeuden lau semeak hartu eta kamioian kargatu zituzten. Apenas izan zuten denbora arropaz aldatu edo zerbait hartzeko, eta ama eta arrebak kamioitik agurtu behar izan zituzten.

Verdun aldera eraman zituzten lau anaiak, Mendebaldeko frontera. Fronte hori 1914an bertan ireki zen, Alemaniako ejertzitoak Belgika eta Luxemburgo inbaditu ondoren Frantziako zonalde industrial honetan asentatu zenean. Fronte horren bi aldeetan trintxera gotortuak ezarri zituzten bi bandoek, Suitza eta Frantziako mugatik Iparraldeko itsasoraino iristen zirenak. Fronte honen garrantzia eta suntsipena irudikatzeko esan behar da etengabeko erasoak izan zirela, eta Verdun, Somm eta Passchendaele-ko batailak izan zirelarik latzenak. Bertan, 700.000, 1.000.000 eta 600.000 pertsona hil ziren hurrenez hurren. Gainera, alemanek gerrako teknologia berriak garatu zituzten, hala nola gas pozoitsuak, borroka hegazkinak eta tankeak. Eta bertan, Mendebaldeko frontera heldu ziren lau anaiak. Handik hilabete gutxitara, urriaren 12an zehazki, Oulchesen bonba batek eztanda egin zuen eta Arnaud harrapatu zuen. Bere gorputza ez zen sekula azaldu eta, nahiz eta hasieran desagertutzat eman, azkenean hiltzat eman zuten 1921ko urtarrilaren 24an. Bai, frantsesez hitz bakar bat esaten ez zekiten gazteak Frantzia defendatzeko hil ziren. Hala esaten du abestiak ere “Morts pour la Patrie, eskua-

Donibane Lohizuneko Berrain baserria gaur egun.

Mendebaldeko Frontea, 1914an. Verdun biribil urdin batekin markatuta dago.

ra baizik ez zekiten haiek, morts pour la Patrie�. Cazabontarrei berdina gertatzen ari zitzaien.

Urteak igaro ziren eta Joxemari, Leon eta Antonek Mendebaldeko frontean jarraitu zuten, nola edo hala aurrera egiten. Bi urteren ondoren, 1916an, ordea, bi gertakizun mingarri jasan zituzten. Alde batetik, Joxemari (anaia zaharrena) frontean hil egin zuten 1916ko maiatzaren 23an, Douaumonten (lehen aipatutako Verdungo batailan) eta, bestetik, alemanek Anton preso hartu zuten. HISTORIA

| 65


Douaumonteko hilerria, Lehen Mundu Gerrakoa. 700.000 gurutze bertan hildakoen izenekin. Joxemari Cazabon horien artean dago.

Garai bateko Parada kalebaserri-ostatua.

Leon bakarrik gelditu zen frontean bi urtez, 1918ko abuztua arte. Fronteko lehenengo lerroan lau urte pasatu ondoren, “deskantsatzeko� baimena eskatu zuen Leonek. Zortzi eguneko baimena onartu zioten, baldintza bakar batekin: ezin zen bertatik 50 kilometro baino gehiago urrundu. Leonek, ordea, baimen hori handik ihes egiteko aprobetxatu zuen. Ez zekien irakurtzen, ez zekien idazten, baina iparrorratz bat zuen eta erabiltzen bazekien. Horrela, oinez hasi zen Verdunetik ihesi, hegoaldeko norabidea hartuta. Batzuetan egunez eta besteetan gauez egiten zuen bidea, basoan sortzen ziren belarrak eta fruituak janez. Noizik eta behin, hilarena ere egin behar izan zuen harrapatu ez zezaten. Azkenean iritsi zen gurasoen etxera, Donibane Lohizunera, baina aita jada ez zegoen bertan. Iritsi zenean jakin izan zuen aita hilda zegoela. Hain zuzen ere, bere anaia Joxemari hil zuten egun berean zendu zen Jean. Ama ikusteko aukera izan zuen, baina honek handik berehala alde egiteko gomendatu zion: Leon Enemie de la Patrie zen eta garai horietan desertoreak preso hartzen zituzten. Ez zuen berriz ere bere bizitza etaetxekoena arriskatu nahi eta horregatik, Amaren gomendioari jarraituz, Leonek hegoaldera jo zuen. Donibane Lohizunetik bere sortetxera hurbildu zen, Bidartekobordara, eta handik Larrun mendira joan zen. Larrundik Bera aldera jaitsi eta Oiartzunerako bidea egin zuen. Verdunetik atera eta Oiartzunera iritsi zen arte bi hilabete pasatxo igaro ziren. Nork esango zion Ugaldetxora iritsi eta 15 egunera, 1918ko azaroaren 11an zehazki, hainbat ezbehar ekarri zizkion gerra hura amaituko zela? Oiartzunera iristean, Leonek Ugaldetxoko Paradan topatu zuen lana. Morroi hasi zen lanean Martiarenatarrek Paradan zuten baserri-ostatuan. Bere eginkizunak baserri batean egiten ziren lan arruntak ziren. Gaur egun, iskina egiten zuen kalebaserri hartatik ez da ezer gelditzen, duela urte batzuk behera bota baitzuten eta bertan etxe berriak eraikiko baitituzte. Baina bere garaian Oiartzundik pasatzen zen jende ugarik ezagutu zuen hura.

Lekune baserria, Karrikan.

66 | Historia

Bi urte morroi zeramatzala, bertako neska gazteenarekin, Joxepa Martiarenarekin, ezkondu zen. Leonek 36 urte zituen eta Joxepak 19. Hurrengo urtean, 1921an, izango zituzten zortzi seme-alabetako lehenengo alaba izan zuten, Juanita. Bere alaba izan zen Oiartzunen jaio zen lehenengo Cazabontarra.


Cazabon Martiarena familia, Koskotene baserrian, 1940ko hamarkadan. Goian, Juanita, Nikolas, Anttoni eta Bernardina. Erdian, ama Joxepa eta aita Leon. Behean, Pepita, Dionixio eta Junkal.

Alaba txikia izan zutenean, Karrikan dagoen Lekune baserrira joan ziren bizitzera. Lekunen familia ugaritu egin zen, bertan jaio baitziren Bernardina, Nikolas, Anttoni, Maria Pilar eta Dionixio. Mª Pilar jaio eta 12 egunetara hil zen.

Azkenik, 1930ean, Cazabon-Martiarena familia Gurutzera joan zen bizitzera, Irisoberri edo Koskotene baserrira zehazki. Han jaio ziren Junkal eta Pepita. Beraiekin Oiartzungo Cazabontarren lehengo belaunaldia osatuta gelditu zen. Leonek eta Joxepak aurrera atera zituzten seme-alabak eta horiek beraien bizitzekin jarraitu zuten. Batzuk ezkondu egin ziren eta Cazabontarren familia handitzen joan zen. Horrela zabaldu zen Iparraldetik iritsitako abizena gure herrian: Leonek eta Joxepak guztira 30 biloba oiartzuar izan zituzten.

Baina Cazabon abizenak aldaketa asko izan ditu bere sorreratik. Abizen gaskoina da, eta XVI. mendean sortu zen, Arbonako Casaubon baserritik. Gaskoinera Oc hizkuntzaren dialekto bat da. Hizkuntza horretan Casauk “lur beltza” esan nahi du eta Occitaniako beste leku batzuetan “baratzea” edo “lorategia”. Bon-ek, ordea, frantsesez bezala, “ona” esan nahi du. Beraz, Casaubon hitzak “lur beltz ona” edo “baratze ona” esan nahi du.

XVII. mendean, euskal abizenak frantsestu egin zituzten eta hasierako Casaubon, Cazaubon bihurtu zen. Gero, denboraren poderioz, “u” hori galdu egin zen eta Cazabon bezala gelditu zen abizena, guregana iritsi den moduan. Hala ere, esan behar da bitxikeria bezala, Frantziako ejertzitoetako lis-

Cazabon Martiarena anai-arrebak, beren amarekin. Ezkerretik eskuinera: Pepita, Anttoni, Joxepa (ama), Nikolas, Juanita, Bernardina, Junkal eta, behean, Dionixio.

tetan lau anaietatik, Joxemari eta Leon Cazabon bezala agertzen direla eta Arnaud eta Anton, ordea, Casabon bezala.

Lehen esan bezala, Lehenengo Mundu Gerra 1918ko azaroaren 11n amaitu zen, Leonek ihes egin eta hilabete gutxitara. Askotan entzun ohi izan dugu aitona Leon ez zela inoiz bere etxera berriro bueltatu, desertore gisa epaituko zutelako beldurrez. Horregatik tristura eta melankolia ziren bere begiradaren osagaiak. Zer gertatu izango zitzaion ihes egin ez eta frontean geratu izan balitz? Agian handik bizirik ateratzea lortuko zuen eta kezkarik gabe bere familiarekin etxera bueltatu, bere anaia Antonek libre geratu zenean egin zuen bezala.

Nahiz eta bere familiarengana inoiz ez bueltatu, bere seme-alabak maiz bidali izan zituen Iparraldera, beren osaba-izeba eta lehengusuak ezagutzera. Egia da,urteak igaro ahala erlazioa hozten joan zela, baina 2014an Oiartzungo Cazabontarren bigarren belaunaldikoek sustatuta, Jean eta Marie-ren mugaren bi aldeetako birbiloba guztiak bildu ginen bazkari batean. Eta orduz geroztik, urteroko ohitura bihurtu da. Mugaren bi aldeetan egongo garelako, baina azken finean lehengusu txikiak gara. Antonen ondorengoak Iparraldean bizi dira eta Casabon dira. Leonen ondorengoak, hegoaldean bizi gara eta Cazabon gara (edo batzuk orain Kazabon). Baina denek ditugu erro berdinak, denak gara euskaldunak. n Joxemari Mitxelena Cazabon Oihane Mitxelena Iribarren

HISTORIA

| 67


Oiartzun Irratia, 20 urte urrutira jo gabe

1999ko uztailaren 7an emititu zen lehenengoz ‘Arguyuan’ saioa

1999ko uztailaren 7a zen. FM 107ko uhinak Ane Lardiren ahotsak hartu zituen. Oiartzun Irratiaren lehenengo emisio eguna zen. Lardirekin batera, Jose Luis Pikabea tekniko lanetan eta Juana Corral soinu-mahaian zeuden Ibarburuene etxeko ganbaran. Doneztebe plazaren erdi-erditik zabaldu zen ahotsa herriko etxe guztietara.

Euskara hutsean, hurbilekoaren berri emateko sortu zen Oiartzun Irratia. Baina ez zen zipriztin isolatu bat. Lardik ongi gogoan duenez, 90. Hamarkadan euskalgintzak tokiko komunikabideen aldeko apustua egin zuen, konturatuta hor erdarari aurre hartzeko aukera bazegoela: Arrasate eta Bortzierietan telebistak; Oarsoaldean Lau Haizetara, Orratx! Eta Branka herri aldizkariak sortu ziren Errenteria-Oreretan, Lezon eta Pasaian, Oarso Telebista… Horiek denek Oarso Kultur Fundazioa osatu zuten, eta handik heldu zitzaion Ane Lardiri Oiartzunen irratia martxan jartzeko enbidoa: Lau Haizetarako koordinatzailea zen orduan ergoiendarra eta Gema Lasartek halaxe esan zion: “Hi, Oiartzunen irratiya jarri ber ñeu”.

68 | Historia

Erronka hartu zuen Lardik. Baina ez zen dena hutsetik hasi. Aurretik, Kontakatillu irratiaren esperientzia bazen Oiartzunen (199x-1999). Haiekin harremanetan jarri zen lehendabizi eta berriz irratia martxan jartzeko asmorik ez zutela baieztatu ondoren, Udalarengana jo zuten: izan ere, Kontakatillu irratiak erabili zuen tresneria eta lokala -muntatuak zeudenak- Udal jabetzakoak ziren. “Udalak hasieratik egin zuen bat proiektuarekin”, dio.

Lehenengo urratsa Emisioaren aurreko lana bakarrik hasi zituen Lardik 1998an, baina izan zituen laguntzaileak bidean. “Deitu gabe, Jose Luis Pikabea etorri zitzaidan laguntzera, zerutik eroria bezala”. Ordutik, bera izan zen irratiaren alde teknikoaren arduraduna eta Lardi, berriz, koordinazio, kudeaketa eta edukian zentratu zen. Errenteriako Zintzilik Irratikoek ere laguntza eman zioten eta Intxixu AEK-ko kideek ere (irratiaren azpian zeuden ikasgelak) laguntza handia eman ziotela du akorduan Lardik, “beti ateratzen zinen soluzio batekin edo gutxienez besarkada batekin handik”.

Arguyuan saioa orduan sortu zen. Lehenengo egunetik mantentzen da, irratiko saio izarra baita, egunero-egunero egiten dena. “Nolako euskara erabili behar genuen mikroaren aurrean? Lehendabiziko egunean gidoi guztia batuaz idatzi nuen, baina konturatu nintzenerako, oiartzueraz ari nintzen jo eta su. Eta jendeari horixe gustatu!”, dakar gogora.


Oiartzun Irratia martxan jarri ondoren eratu zen Hitz Hots Kultur Elkartea, diru-laguntzak eta zio legaletarako. Lardi, Pikabea eta Gorka Irastorza Lezoti izan ziren zuzendaritzako kideak, “irratiko lehenengo talde finkoa, erabakiak hartzeko ohorea baino gehiago, marroia eduki zuena”. Aitor eta Xanet Arozena izan ziren sintonien egileak, gaur egun oraindik erabiltzen direnak. San Isidro Kooperatiba izan zen lehenengo bezero komertziala. Goiko Eskola izan ziren Arguyuan-dik aparte lehenengo saioa egin zuen eragilea: Goiko Eskolatik betti (Gorka Irastorza, Arantxa San Roman); Pagoarte bera 1999an sortu zen eta kultur eragileak beti eman izan zizkion esklusibak Oiartzun Irratiari; Udalean, Larraitz Sanzberro (Euskal Herritarrok) zinegotzia eta Xabier Landa (Euskal Herritarrok) alkateordea izan ziren erronka hatu zutenak, Joxan Eizmendi teknikariarekin…

2003an, Arraskularrera lekualdaketa 2003an, Oarso Telebista itxi zen aurrera egiteko baliabide nahikorik ez zeukalako eta orduan, Oiartzun Irratia Arraskularre kaleko lokalera lekualdatu zen (gaur egun estudioak dauden lekura). “Niretzako pena izan zen AEK -koen ondotik joan behar izatea, eta haien falta sumatu nuen”, dio Lardik. Urte hartan utzi zuen irratia Ane Lardik, hala ere, 2006 urte arte kolaboratzen jarraitu zuen. “Gero kanpora joan nintzen bizitzera, ama izan nintzen… eta gaur egun, harreman gutxi dut irratiarekin”.

Eñaut Gantxegi antxotarrak hartu zuen Oiartzun Irratiaren ardura. 2005ean batu zitzaion Uxue Perez, Arantxi Iragorri irratikide izandakoak (Lardirekin aritu zen Arguyuan saioan) Oiartzun Irratian jende beharrean zeudela esan zion, “eta ez nuen bi aldiz pentsatu”, du gogoan.

2008an, Udalarekin hitzarmen berria 2008an, Aitor Etxeberria (EAE-ANV) alkate zenean hitzarmen berria sinatu zuen Hitz Hotsek, “eta irratiko baldintzak hobetu genituen”, dio Perezek, irratiaren finantzaketa modua aldatuta. “Udalak herriko hedabideen aldeko apustu garbia egin eta diru-laguntza handitu zuen”. 2010ean bukatu zen Perezentzako Oiartzun Irratiko fasea. Gantxegi, Urtzi Argibay (Haurtzaro Ikastolan ikasle zela irratian kolaboratzen hasi eta bertako langile izan zena urtetan), Miren Etxenike, Vanessa Ziaurritz eta Arantxa San Roman izan zituen bost urte horietan lankide. Oinatz Aizpururi erreleboa eman zion Oiartzun Irratian. “Gaur egun ez dut harreman gehiegi irratiarekin, baina dexentetan sintonizatzen dut FM 107”, aitortzen du Perezek.

Udalarekin hitzarmen berria Oinatz Aizpuruk Oiartzun Irratitik Info7 Irratira eman zuen saltoa, eta gaur egun Naiz Irratiko esataria da. “Oarsoaldeko Hitzan langile bat behar zutela irakurri nuen eta izena eman nuen”. Soinu teknikaria ikasketaz, lan horretan HISTORIA

| 69


dabil. “Hasieran oso urduri etortzen nintzen, mikrofonoaren aurrean hitz egiteak beldurra ematen zidan, baina tamaina hartu ahala, gustua hartu diot lanari”.

Mirari Martiarena ere izan dute lankide Etxeberriak eta Odriozolak; tartea batean, hirurak aritu ziren esatari lanetan.

“Aurtengo urteurrena da ni hemen nagoenetik geratu den gauza garrantzitsuena”, dio Odriozolak. Eta goitik ospatuko dute. “Herriari ahalik eta irrati freskoena eskaintzen saiatzen gara”, dio Etxeberriak.

hasi zen, “baina hirugarren egunean-edo lehiaketan hitz egitera behartu ninduten Uxuek eta Urtzik”.

Hiru urtez aritu zen Oiartzun Irratian lanean, 2009tik 2012ra. “Asko ikasi nuen, zentzu guztietan. Gaur egun irratian lan egiten dut eta Oiartzun Irratia izan da nire eskola”. Garai hartako aldarrikapen nagusietako bat estudioak lekuz aldatzea izan zen, “badirudi gure orduko aldarria orain erantzungo dela”. Izan ere, Mendiburu 14ko eraikin berria egiten denean aurreikusia dago Oiartzun Irratiaren estudioak hara eramatea.

Aizpuruk uste du irrati batek martxan mantentzeko “egonkortasunaren” garrantzia azpimarratzen du. Bere garai jende aldaketa eta mugimendu askoko garaia izan omen zen, “jende berriak haize freskoa dakar baina mugimendu asko ez egotea garrantzitsua da; oreka behar da”.

Gaur egun Gaur egun, Irati Odriozola eta Alazne Etxeberriak gidatzen dute Arguyuan. Etxeberria 2011n hasi zen irratian lanean, publizitate arloan. Gero eman zuen mikrofono aurrera saltoa, “lankide esatari batek lana utzi zuenean”. Odriozola ere publizitate kanpainak egiten hasi zen (2015ean) eta 2017tik, esatari lanetan

70 | Historia

Saio libreak Arguyuan-etik aparte irrati libreen filosofiarekin hasi ziren gainerako saioak. Bertso Eskola, Iñaki Arbelaitz Ziña, Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskolako ikasleek,…

Arrosa Sarearekin elkarlana ere garrantzitsua izan da. Tokiko beste irratiek osatutako produktu eta saioak emititzeko aukera eman dio horrek Oiartzun Irratiari.

Entzuleak, irratiaren oinarria Baina zer da irrati bat entzulerik gabe? Deus ez. 2002an, eskualdeko udalek komunikabideei buruzko ikerketa bat enkargatu zuten. Oiartzun Irratia Euskadi Irratia baino gehiago entzuten zela izan zen ondorioetako bat. Lardik eta Arantxi Iragorrik ezin zuten sinetsi.

Garai guztietako esatariek aipatzen dituzte kariño bereziarekin Oiartzun Irratiko entzuleak. Lardik dio gehienak emakumeak eta amak zirela: “Eurek bidalitako pintxo eta pastelek hamaika flaki salbatu dituzte!”. Uxue Perezek dioenez, “niretzako irratiko gauzarik bereziena lehiaketa izaten zen, entzuleekin momentu ederrak pasatzen nituen”. Irati Odriozolak ere hitz ederrak ditu entzuleentzat: “Asko ematen digute entzuleek”.

Feli; Arantxa; Josebe; Pili; Ixa; Inaxi; Mari Karmen; Iker; Maixux; Anita; Mattere; Ana Mari; Ana, Teo eta Xuhar; Xixili; M. Jesus eta Mañoli; Lorena, Fernando, Kattalin eta Mattin; Kontxi; Maritxu; Maite; Inaxi; Roman; Xabier; Joxe Mari; Martxel; Itsaso… familia txiki horren kide dira.


“Plazer hutsa” Egunero egoten ginenak zeozer kobratzen genuen, baina gainontzeko guztiek sosik kobratu gabe dena eman zuten”. Ane Lardi, “irratia medio magikoa da, baina herri irrati bat, oraindik gehiago”.

“Oso oroitzapen onak ditut, gozatu egiten nuen”, dio Perezek. “Plazer bat da Oiartzun Irratian lan egitea”, errematatu du Odriozolak.

Irratitik pasatu direnak… Langileak Ane Lardi; Arantxi Iragorri; Eñaut Gantxegi; Uxue Perez; Oinatz Aizpuru; Mirari Martiarena; Urtzi Argibay; Alazne Etxeberria; Arantxa San Roman; Miren Etxenike; Vanessa Ziaurritz; Edurne Larrañaga; Itsaso Guemes; Jose Luis Pikabea; Iñaki Arbelaitz.

Kolaboratzaile eta laguntzaileak Gorka Irastorza; Joxe Migel Lopez; Martin Kitto; Lander Sistiaga eta Xabi Lopez; Eider Zabalegi; Asier Mitxelena; Aingeru Oiartzabal; Urko Hernandez; Larraitz Aristizabal; Ramon Gaztelumendi, Joxe Kruz Ezeiza eta Eneritz Arbelaitz; Endika Loiola, Julen Idarreta, Asier Retegi eta Asier Olaizola; Oinatz Arbelaitz, Iker Zabala, Karmele Mitxelena eta Josu Arzallus; Usoa Arbelaitz, Fanny Carcedo eta Alazne Martin; Aitziber Arnaiz; Jon Perurena; Aitzol Perez de San Roman; Urko Arozena; Leire Agirrezabala; Julen Rodriguez; Xabi Garagartza eta Andoni Iragorri; Nagore Vega; Eider Garmendia; Nekane Martiarena; Saioa Ballesteros; Oiartzungo Udala… n Goiatz Labandibar

HISTORIA

| 71


Oiartzun Irratiak 20 urte bete ditu Aurten Oiartzun Irratiak 20 urte bete ditu. Hogei urte hauetan hainbat eta hainbat herritar pasa dira Oiartzun Irratitik.

zuen Oarso Kultur Fundazioak. Udalak azpiegiturak utziko zizkion fundazioari eta fundazioak programazioa eskaini. Horrela, 1999ko uztailaren 7an Oiartzun Irratiko lehenengo saioa eman zen.

HISTORIA APUR BAT 90eko hamarkada herri komunikabide euskaldunen aroa izan zen. Euskalgintzan, ordura arte, erdarazko zerbitzuei begira bizi ginen; haiek zer egin, guk hura kopiatu. Baina haiek ohartu aurretik, euskalgintza konturatu zen informazio lokala lantzen zuten komunikabideen premia genuela. Herri askotan, bertako informazioa jasotzeko euskal komunikabideak sortu ziren; euskararen normalizazioan urrats garrantzitsua izan zen hori.Â

Eguneroko lanetan aritzen zirenez gain (Ane Lardi, Jose Luis Pikabea eta Juanan Corral), herritar askok parte hartu zuten proiektuan. 2002 inguruan irratiari izaera juridikoa eman zioten eta Hitz Hots elkartea sortu zuten. Urteak aurrera egin ahala, irratia handitzen joan zen tresna eta taldekide aldetik. 2003an emisio etena izan zen, Udalak irratia lekuz aldatu zuelako.

Gure eskualdeko egora: 1998an egoera txarrean geundenik ezin esan. Eskualdeko lau herrietan euskara hutsezko herri aldizkariak genituen (Oreretako Lau haizetara, Lezoko Orratx, Pasaiako Branka eta Oiartzungo Udal aldizkaria). Bestalde, eskualde mailako herri telebista genuen: Oarso telebista.Â

Oiartzun irratiaren sorrera: 1998an jarri zen proiektua martxan. Oarso telebistako kide zen Gema Lasarte Leoneten ideia izan zen Oiartzunen irratia sortzea. Aurretik bi irrati egonak ziren Oiartzunen (Urritza Irratia eta Kontakatilu irratia). Gema Lasartek Ane Lardiri egin zion irratia martxan jartzeko gonbita. Ane Lardik onartu egin zuen eta 1999an hasieran Udalarekin hitzarmena sinatu

72 | Historia

Euskara hutsezko herri irratia dugu Oiartzungoa, dinamikoa eta herritar guztientzat ateak zabalik dituena. Irratiko langileek egiten dituzten saioez gain, hainbat kolaboratzailek ere parte hartzen dute. Herriko hainbat talderen eta eragileren txokoa era bada irratia. Gainera, Euskal Herriko eta Munduko albisteen berri emateaz gain, herriko albiste freskoenak izaten ditugu astelehenetik ostiralera; herritik herriarentzat.

Gaur egun Internet bidez munduko edozein lekutatik entzun daiteke Oiartzun Irratia. Gure web orrian azken urte hauetako elkarrizketa eta argazki batzuk daude zintzilikatuta (www. oiartzunirratia.eus). Dudarik gabe ohore handia da Oiartzun irratiaren parte izatea. Urtekari honetarako argazki guztiak jartzea ezinezkoa denez, hainbat argazki ipini ditut.


HISTORIA

| 73


74 | HISTORIA


HISTORIA

| 75


76 | HISTORIA


Laster Udalak Mendiburu 14an kultur areto berria egiteko asmoa du, eta erretiratuen egoitza berriarekin batera Oiartzun irratiaren egoitza berria ere han egongo da, herriko plaza inguruan.

Eskerrak eman nahi dizkiet Oiartzun irratian lan egin duten guztiei; ezinezkoa da denen izenak jartzea, baina mila esker bide luze honetan parte hartu duzuen guztioi. Esan bezala, Oiartzun Irratiak aurten 20 urte beteko ditu eta beste hainbeste eta gehiago ere bete ditzala! n Joxe MigeL Lopez

HISTORIA

| 77


Peluko Torria

Arkaleko harkaitzetan, Arkaizlepotik mendebalde aldera, 8 metroko diametroa eta 80 zentimetroko hormak dituen oin biribileko dorre baten aztarnak ikus daitezke oraindik. Peluko torria izenez ezagutzen diren aztarnak dira, hain zuzen ere. Dorre horrek, ordea, nahasketa ugari sortu ditu hainbat idatzitan. Alde batetik Juan San Martinen “Beloagatik Pelura� artikulua daukagu, 1987an idatzia. Bertan hausnarketa egiten du hitz batzuek ahoz ahoko transmisioan izaten duten bilakaeraz, eta esaten du bilakaera hori, nolabait ere, onartu beharra dagoela hitz egiteko orduan, baina ez hitz horiek idatzita jaso behar direnean, laburturik eta itxuragabeturik, ulertezin eta zentzugabe bihurtzen dira eta. Adibide moduan esaten digu Beloagako dorreaz galdezka hasten bagara nekez aurkituko dugula, gaur egun Peluko torria izenarekin ezagutzen baita; izan ere, toponimo hori Beloagatik Feloagara, gero Feloagatik Peluagara eta azkenean Peluagatik Pelura pasatu da. Eta esaten du ondare hori zuzen gordetzen ez badugu kalte izugarria izan daitekeela hizkuntzarentzat. Neurri handi batean ados nago San Martinen hausnarketa horrekin. Akatsa edo hanka sartzea, ordea, artikuluaren hasieran dago, idazleak Peluko dorrea edo Beloagako dorrea Beloaga gaztelua dela uste baitu, eta ez dakit artikulu hori irakurriagatik edo, baina ez zen horrela pentsatzen zuen bakarra.

78 | Historia

Bestetik Jose Zufiaurre etnografoaren “Torres de telegrafo� lana daukagu. Zufiaurrek ongi bereizten ditu Beloaga gaztelua eta Beloagako dorrea edo Peluko dorrea, berak jaso zuen moduan, dorrea gazteluaren mendebaldean kokatzen baitu. Torreondoa izenarekin ere ezagutzen dela aipatzen du. Baina dorre hori Madril-Irun Lineako telegrafia optikoko dorre bat dela esaten du. Linea hori 1846ko urriaren 5ean jarri zen martxan, eta 1855ean, telegrafo elektrikoa iritsi zenean, abandonatua geratu zen. Hala ere, azken karlistaldian dorre horiek hirien arteko komunikabideak babesteko erabili zituzten.

Madriletik Irunerainoko bidea 52 dorrek osatzen zuten, eta batetik bestera 2 legoa inguruko distantzia zegoen gehienez, 10 bat kilometro. Dorrearen gainaldean barra batzuen bitartez 3 X 3 metroko espazio bat sortzen zen, eta bertan erabiltzen zuten zenbaki bidezko kodea deszifratuz komunikatzen ziren. Gipuzkoan zeuden dorreak hauxek ziren: 43.a Etzegarateko dorrea; 44.a Segurakoa; 45.a Olaberriakoa; 46.a Altzagakoa, Itsasondon; 47.a Ollaungoa, Altzon; 48.a Uzturrekoa, Tolosan; 49.a Aizbeltzekoa, Andoainen; 50.a La Motakoa, Donostian; 51.a Etxeberrikoa, Oiartzunen, eta 52.a Olazabalgoa, Irunen. Dorre horiek, ordea, karratuak ziren; Altsasukoa ikustea besterik ez dago, ia osorik kontserbatu baita, edo Tolosakoa, nahiz eta hori erdi eroria egon. Gertatzen dena, zera da, herri askotan, Oiartzunen bezala, erabat desagertu direla eta, bakar batzuek oraindik gogoan badituzte ere, memoria kolektibotik galdu egin dira. Horregatik Zufiau-


rreren lana irakurri nuenean sinetsi egin nuen Arkalekoa linea horretakoa zela, baina gero F. Javier Ajamilen “Madril-Irun Lineako telegrafo optikoko dorreak Euskal Erkidegoan” lana irakurrita eta Francisco Coellok 1848an egindako mapa ikusita, argi eta garbi geratzen da Etxeberriko dorrea Usategieta jatetxearen atzealdean zegoela. Gainera, 1885eko Narración de la Gerra Carlista de 1869 a 1876 obraren V. liburuko pasarte batean irakur daiteke 1874 urtean liberalek, Jaizkibel hartu ondoren, Gaintxurizketara jaitsi eta Usategietako telegrafo zaharraren inguruko posizioak hartu zituztela. Horretaz gain, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan dokumentu bat dago, zeinetan esaten baita Javier Maria Iturralde jaunak Usategieta ondoko lursail bat saldu ziola Herri Lanen Zuzendaritzari telegrafo dorre bat jartzeko.

Orduan noiz eta zertarako eraiki zuten Arkalen zegoen dorre biribil hori? Egia esan, erreferentzia gutxi daude. Argi dago ez dela Madril-Irun Lineako telegrafo dorrea, ezta Hernaniko Santa Barbaran dagoena ere; izan ere, Zufiaurrek biak linea horretan sartzen ditu. Bi dorre horiek oinplano biribila dute, eta Madril-Irun Lineakoak baino pixka bat modernoagoak dira: azken karlistaldikoak, hain zuzen ere. Jose Antonio Saezek “Las fortificaciones liberales en las proximidades de San Sebastián” lanean esaten duenez, bigarren dorrea Santa Barbara baselizan kokatzen da, eta telegrafo optiko moduan erabili zuten, baina soilik bertako militarrei abisuak pasatzeko, Arkalekoa erabili zuten moduan. Beraz, Donostia babesteko lerroan komunikatzeko erabili zituzten dorreak ziren. Eta nolakoa zen jakiteko Saezen “Fortificaciones en el noreste de Guipuzcoa” lanean ikus daiteke hemen duzuen marrazkia. Eta azken karlistaldiari buruz ari garenez, aprobetxatu nahi dut 2007ko urtekariko Santa Kruzen

gaineko artikuluan egin nuen hanka sartze bat zuzentzeko. Bertan Santa Kruzen guardia aipatzean, oiartzuar asko tartean, Joxekrutzeneko Hilario Berrondo kaboa aipatzen nuen, eta esaten nuen Joxekrutzene garai bateko Urdiñolatarren etxea zela, gaur egungo Landetxe etxea, alegia. Baina orain dela gutxi Joxe Mari Mitxelenari esker jakin nuen beste etxe bat zela, nahiz eta garai hartan etxe hori ere Urdiñolatarrena izan. Joxekrutzene Elizaldeko autobidea pasa eta Learreko maldaren ezkerraldean zegoen lehenengo etxea zen. Oraindik ere bertan ikusten da horma sendo bat, Don Pablo Irigoien eta haren arrebena izan zen etxearen azpian, hau da, ezkerreko lehenengo etxearen azpian.

Etxe horretan Arditurriko kontuak eramaten zituen Urdiñolatar bat bizi zen, Penadegi Txikiko Irazu batekin ezkondua. Haiekin batera morroi lanetan edo aritzen zen Hilario Berrondo bizi zen, berez Ugaldetxorako errepideko lehenengo etxekoa izan arren. Baina Berrondoren etxea zelakoan edo, liberalek etxe horri ere su eman zioten, kaleko Putxutxo Berri edo Alemaneneri bezala. Eta Urdiñolatarrak azkenean Kolonbiara joan ziren ihesi, liberalak izan arren. Bestalde, 2017ko artikuluan “La noche de Moriones” izeneko gau lazgarria aipatzen dut, gau hartan Moriones generalak Arantzatik OiartzuHISTORIA

| 79


nera sartu eta 40 bat etxe erre baitzituen. Ba, Joxe Mari Mitxelenarekin jarraituz, kontatu zidan ez zela liberalek egin zuten erreketa bakarra; aurretik eta egun argiz zazpi baserri erre baitzituzten: Biorritza (Beorraltza), Larrea, Ibarburu Txiki, Ibarburu, Azku, Olatxe (Olatzene) eta Pulli (Pullegi). Biorritzan, Goikoetxea baino goraxeago bidearen ezkerraldean zegoen baserrian, Mitxelenatarrak bizi ziren, hain zuzen ere, eta horrexegatik ezagutzen du Joxemarik hain ongi zer gertatu zen goiz hartan. Etxeko gizona Arantzara joana zen goizean goiz behi bat erostera, eta etxean emaztea eta bost seme-alabak geratu ziren, tartean Joxemariren birraitona, Juan Luis Mitxelena Irastorza, 11 urteko mutikoa. Soldaduak sumatu zituztenean barrenean geratu ziren isil-isilik, eta bertan zeudela eman zioten su baserriari. Alde egin zutenean ama, presaka, animaliak larrera ateratzen hasi zen, eta horretan laguntzeko alaba zaharrenak, gehiegi pentsatu gabe, hilabetetako haurra labetxoan sartu zuen, paretan, su baxoaren ondoan, izaten zen labe moduko konpartimentu batean. Egoera larri hartan ama haurraz gogoratu zenean, alaba zaharrenak labetxoan sartu zuela esan zion, eta erretzeko arriskuan, ziztu bizian sartu zen ama sukaldera haurraren bila, baita onik atera ere.

Biorritza ez zuten berreraiki, eta Mitxelenatarrak Elizaldeko Goiko kalera joan ziren bertan hutsik zegoen Etxe Zaharrera. Han seigarren umea jaio zen, mutiko bat, baina urte hartan aita eta jaioberria hil ziren. Beraz, 35 urteko Joxepa Anttoni Irastorza alargun geratu zen bost seme-alabekin, eta horrela bihurtu ziren Mitxelenatarrak azeri, azeritarra berez ama baitzen. Izan ere, azeritarrak eta otsotarrak mende bat lehenago, XVIII. mendean, sortu ziren anaien arteko borroka sutsu batean. Borrokaren zalapartan indartsuenak, ahulagoa zena kikildu nahian edo, otsoa bezain indartsua zela esaten hasi zitzaion; besteak, ordea, kikildu beharrean, erne ibiltzeko erantzuten zion, bera azeria baino maltzurragoa zela, baina biak Irastorzatarrak ziren. Beraz, denboraren poderioz bihurtu ziren Mitxelenatarrak azeri, Joxepa Anttoni alargundu zenean, alegia, eta otsotarrek ere bilakaera bera izan omen zuten urte batzuk geroago.

80 | HISTORIA

Eta azken karlistaldiarekin bukatzeko, orain dela gutxi gerra horren inguruko liburu bat aurkitu nuen Interneten, Francisco Apalategik idatzia. Bertan Pedro Beldarrain jaunak, Oiartzungo parrokoa izan zenak, gerra hartako hainbat pasadizo kontatzen

ditu, berak egindako plano batzuekin osatuta. Beste gauza batzuen artean kontatzen du liberalek kuartel moduan udaletxea zutela, nahiz eta ia Oiartzun osoa karlisten menpe egon. Liberalek eraso txiki asko izaten zituzten; batzuetan Arregiko Beltza bakarrik ere jaisten omen zen tiro batzuk egitera. Horregatik, udaletxea nahiko defentsa ez zela ikusita, lubaki bat egitea erabaki zuten udaletxetik Mendiburu kaleraino, arriskurik gabe elizako dorrera iristeko eta handik ere tiroka plaza defendatzeko. Liberalen kapitaina Fernandez izeneko bat omen zen, harro galanta, eta herriko gehienak karlistak zirela jakinda, han ibiltzen omen zen tabernan zein kale erdian irainka bazter guztiak nahasten. Hori zela eta, jende dezentek hartu omen zuen fusila haren kontra borrokatzeagatik.

Horrela, Santa Kruzek gau batean udaletxea hartzeko egin zuen saioan, larri ibili ziren liberalak, karlistak kanoi eta guzti etorri ziren eta. Eraso garaian karlisten artean “Fernandez akabatu!!! Erre bizirik!!!� eta horrelako garrasiak entzuten omen ziren. Udaletxe ondoko etxeei su emateko tentazioa ere izan omen zuten; azkenean, ordea, egunak argitu zuenean erretiratzea erabaki zuten. Santa Kruzek gerra utzi zuen karlistek berek behartuta, baina oiartzuar askok bukatu arte jarraitu zuten, bizirik atera zirenek, behinik behin. Izan ere, hildakoen artean izan ziren oiartzuarrak ere: Arregiko Beltza, gerra bukatzen ari zela, Munaundin, eta aurretik Arrietakoa edo Antxuse. Hildako franko, gerra guztietan bezalaxe. n Joxe Mari iturriotz


Oiartzun 2. Karlistadan eta gerra aurreko urteetan (1868-1876) Sarrera Ia 150 urte igaro dira Hego Euskal Herriko lurraldea suntsituta utzi zuen azkeneko karlistada amaitu zenetik. Bateren batek pentsa dezake badela ordua gertaera historiko triste horiek atzean uzteko, denboran urruti geratzen zaizkigulako ez ezik, gaindituta ditugulako ere. Hala eta guztiz ere, karlistadek ‒bigarrenak bereziki‒ eragin erabakigarria izan dute herri gisa dugun identitatearen sorreran eta garrantzizko zeregina bete dute gure oraingo gobernu-ereduaren eraikuntzan. Gerra amaitu eta handik lau hilabetera ‒1872ko abenduak 20-1876ko otsailak 27‒ Errestaurazioko gobernu alfontsotarrak, Cánovas de Castillo buru zela, 1876ko uztailaren 21ean dekretu bidez abolitu zituen foruak euskal probintzietan. Agindu hura astinaldi bat izan zen populazio guztiarentzat. Kolpe batez geratu ziren indargabetuta autogobernuko araudiak, gutxienez mende erdiko indarraldia izan zutenak gure artean. Asaldaketak saihesteko ‒gertatu ziren hala ere‒ gobernu zentralak gerra-legea deklaratu zuen. Hala, hiru urtez, 40.000 gizonek osatutako indar bat ezarri zen euskal lurraldean.

Harrezkero, Estatuari zergak ordaintzera behartu zituzten euskaldunak. Administrazio zentralak ez zuenez non ezarri Euskal Herrian, ezta nahikoa azpiegitura ere, aldi baterako formula bat asmatu zuten egoera hari irtenbide bat emateko: probintzietako aldundiak arduratuko ziren zergak biltzeaz eta, ondoren, itundutako kopuru edo kupo bat ordaindu behar izango zuten Estatuko ogasunaren diru-kutxarako. Horrela sortu zen Kontzertu Ekonomikoa edo Kupoa deritzana, gaurdaino dirauena. Abolizio-legeak behartu egin zituen euskaldunak lau urte luzez armadan soldadutza egitera. Hala, karlisten semeei eta bilobei zegokien soldadutza egitea. Aldiz, ia 50 urtez, familia liberalak salbuetsita egon ziren soldadutza egitetik.

Inolako zalantzarik gabe, forua indargabetzea komunitate osoari ezarritako zigor kolektibo bat balitz bezala ikusi zuten biztanle guztiek, haien filiazioa edozein izanik ere, gerran izandako jarreragatik, hain zuzen ere. Izan ere, interpretazio hura erabakigarria izan zen ondorengo belaunaldietan herri-identitate sena areagotzeko, mendearen amaieran goren unea izan zuena nazionalismoaren sorrerarekin.

1868ko irailean, militar-talde progresista batek estatu-kolpe bat eman zuen eta suntsitu egin zuen Borboien monarkia, Isabel II.a buru zuena. Gertaera hark azkena eman zion oso gobernu hertsien ibilbide historiko luze bati, kontuan izanik zein nabarmen murriztu izan zituzten eskubideak, bizitza politikoan parte hartzekoa besteak beste, eta horrek bidea egin zion askatasun aldi bati, Seiurteko Demokratikoa deitutakoari. Lehen aldiz eztabaidatu ahal izan zen, inolako trabarik gabe, oraindik konpondu gabe dauden kontzeptu eta gaiei buruz, besteren artean: gobernatzeko modua, monarkia edo errepublika; estatuaren egitura, federala edo konfederala; autodeterminaziorako eskubidea; eliza eta estatua banantzea eta abar. Zoritxarrez, gutxi iraun zuen saialdiak. Gizarteak gobernu-mota eztabaidatu bitartean ‒monarkia edo errepublika‒ Nazioaren behin behineko agintaldiak hilabete eskas batzuetan bizkor jokatu eta lege-sorta bat ezarri zuen ‒aurreratuegiak oraindik erregimen zaharrean sustraituta zegoen herrialde batentzat‒ eta horrek erabateko gaitzespena sorrarazi zuen espektro soziopolitikoaren muturretan kokatutako bi taldeetan: batetik, karlistak eta, bestetik, errepublikano erradikalak. Karlistak eta “neokatolikoak” izutu egin ziren gobernuak hartutako neurrietako batzuen kutsu antiklerikalaren aurrean. Hala, Gipuzkoan, klausurako komentuak ixteari ekin zioHISTORIA

| 81


Aboitiz kapilauaren partida, Durangon, 1873ko hasieran. Egilea: Lejarreta, José de. Orbe Fondoa.

Karlistak Lizarra hartzen, 1873ko abuztuaren 24an. Egilea: M. Vierge. Le Monde Illustrée.

ten hainbat herritan, Zumaian, Errenterian, Tolosan, Azpeitian, besteren artean. Loiolako jesuiten apaiztegia ere itxi zuten, baita Donostian Ordenak eramaten zuen ikastetxea ere, aurrerantzean laikoa izan behar baitzuen irakaskuntzak.

Gerraren hastapenak Gerra 1872ko abenduaren 20an hasi zen. Aurretik izandako beste altxamendu batzuek, 1870eko abuztukoak eta 1872ko apirilekoak, porrot egin zuten era nabarmen batean.

Errepublikano erradikalek, egitura konfederalean oinarritutako Estatu batean sinesten zutenek, iruzurgiletzat hartu zituzten boterean elkarren segidan ezarritako erregimen desberdinak ‒Amadeo I.aren monarkia aurrena eta errepublika ondoren‒ haien gobernuak eginahal guztiak egin zituztelako iraileko iraultzaren hasierako bulkadak arintzen. Hala, azkenean armak hartuta egin zioten aurre bi taldeek gobernuari. Beraz, bi gerra zibil sortu ziren aldi berean Espainian, eta larriagotu egin zen egoera Kuban antzeko beste gatazka bat sortu zenean, espainiarren aldekoen ‒ideologia kontserbadorekoak eta esklabotzaren aldekoak‒ eta independentziaren aldekoen ‒progresistagoak eta esklabotzaren kontrakoak‒ artean. Iparraldean, euskal probintzietako lurralde txikira eta Nafarroara mugatu zen gerra. Gerrako ahaleginaren pisu ekonomikoa ia soilik Hego Euskal Herriko udalek eta aldundiek hartu behar izan zuten beren gain, eta lur jota geratu ziren horren ondorioz. Lehian ziren bi armadak hornitzera behartuta, euskal instituzioek ez zuten ia ordainik jaso horren truke. Izan ere, XX. mendearen hasieran gobernu zentralak ordaindu gabe zituen oraindik gobernuaren armada hornitzeko egindako zorrak.

82 | Historia

Beraz, beste modu batera jokatu behar izango zuten matxinatuek. Gerrillako estrategia bat burutzea zen haien asmoa, oso talde txikitan antolatuta, ustekabeko kolpeekin eta berehalakoan erretiratuz, armadari aurre egin behar ez izateko. Hasierako partida karlistak eskas armatuta zeuden eta ez zuten uniformerik. Soldadu askok makilak, eskopetak edo largabistak eta abar eramaten zituzten; edozein gauzak balio zuen armatzat. Hala eta guztiz ere, banda eragabe eta onbehar haiek diziplina handiko batailoi trebatu bilakatu ziren hilabete gutxitan, lur zabalean gobernuko soldaduen aurka arrakastaz borroka egiteko gai. Boluntarioek sinesmen osoa zuten haien ideialek adierazten zuten onberatasunean: erlijioa eta haien tradizioak defendatzea, alegia. Itsumustuan sinesten zuten alkandoretan brodatuta zeramaten Jesusen Bihotzaren irudiak babestu egingo zituztela etsaiaren baletatik eta baionetetatik. Hasierako partidetako buruzagien egoera erregularizatzen joan zen eta eratu ahala batailoietan sartzen.

Gipuzkoan, prestalan karlistak atzeratu egin ziren Santa Kruz apaizaren erruagatik. Apaizak, hilabeteak zeramatzana borrokatzen Antonio Lizarraga jenerala ‒Gipuzkoako komandante nagusia‒ probintzian agertu zenean, uko egin zion haren agintea onartzeari. Santa Kruzek bere kabuz jarraitu zuen: kuartel bat ezarri zuen mugatik


Madrildarrak, errepublikaren iritsiera ospatzen. 1873ko otsailaren 12an. Le Monde Illustrée

gertu, Aritxulegin, eta lapurtu egiten zituen Lizarragarentzat Frantziatik iristen ziren armak eta dirua. Era guztietako amarruak erabiltzen zituen. Izan ere, indarra eta zigorra ere erabili ohi zituen mutilak komandante jeneralaren lerroetan erroldatu ez zitezen.

Errepublikaren aldarrikapena. Karlisten aitzinatzea Iparraldean 1873ko otsailaren 12an, gerra hasi eta handik bi hilabetera, Errepublika aldarrikatu zen, eta oso mesedegarria izan zen matxinatuen interesentzat.

Gazteen erroldatze masibo bat ekarri zuen horrek berekin. Hasiera batean, borondatez erroldatzen ziren, parrokoek adore emanda, zeinek etsaitzat hartzen baitzuten errepublika, eliza suntsituko zuena. Handik gutxira, ordea, agintariek behartuta erroldatu ziren mutilak. 1873ko apirilean, Gipuzkoako diputatu nagusiak, dekretuz agindu zuen 18 eta 40 urte bitarteko gizon guztien errekrutatze masiboa. Kolpe batez, milaka gaztek blaitu zituzten lerro karlistak, eta armak bakarrik falta zitzaizkien erabat hornituta egoteko.

Defentsako miliziak: ”Askatasunaren boluntarioak” Soldadutzara derrigortzeko diputatu nagusi karlistaren dekretuari erantzunez, Gipuzkoako gobernadoreak agindu egin zuen herri guztietan defentsa-miliziak edo “askatasunaren boluntarioak” antolatzeko; miliziak populazioaren % 4ak osatutakoak izango ziren, eta gotorlekuak eraikiko zituzten xede horretarako.

Herri handietan ‒Hernani, Tolosa, Errenteria, Eibar, Donostia, Irun eta abar‒ ordurako bazeuden boluntarioen unitateak, askoz ere lehenago eratuak: 1869ko uda-udazkenean aurreneko asaldurak eta kaleko protestak sortu zirenean. Orain,

Donostiako askatasunaren boluntarioen milizia. San Telmo Museoa-STM

gobernuaren zirkularrak derrigortu egiten zituen herri guztiak milizia armatuak edukitzera. Herri txiki askorentzat beranduegi iritsi zen agindua; haietan ezinezkoa izan zen armak erabiltzeko prest egongo ziren herritarrak biltzea, haien ideologia karlista zelako edo Santa Kruz apaizaren beldur zirelako. Oiartzun izan zen kasu haietako bat.

Karlistak eta liberalak Oiartzunen Oiartzun, trenbidearen eta errepidearen ertzean kokatua, lehenaldian ainguratuta geratu zen; landa-inguruneko herri bat zen, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ekonomia

Bide karlista. Posizio karlistak Oiartzunen, Errenterian eta Irunen 1874an. Egileak: JA Recondo, E. Salvador. Errege-bide zaharra Irunera (1). Errepidea Irunera (3). “Bide Karlista” (2). Errenteria (4). Irun (5). Oiartzungo auzoak (6). Bera (7). San Markos eta Txoritokieta (8). Gogorregi (9). Muno-Aundi (10). Urkabe eta Arkale (11). San Martzial (12). Lastaola (13). Aritxulegi (14). Gaintxurizketa (15).

HISTORIA

| 83


Santa Kruzen partida, “Guardia beltza”. 1873ko ekaina. Kornarzewski-ren argazkia, Beran. Victor Sesúmaga Fondoa. Behealdean eta ezkerretik eskuinera, oiartzuar hauek: Jose Ignazio Rekalde “Xabalo”, Jose Antonio Odriozola “Albixtur” eta Jose Ignazio Zapirain “Ereteitxiki”. Apaizaren eskuinaldean: Francisco Elizondo “Ardoz” oiartzuarra eta Hernialde, Berrobi eta Zarauzko beste hiru mutil. Egun hartan ez zen Itxaso azaldu, gaixo zegoelako Goierrin. Atzealdean daudenak Jose Ignacio Intxausti “Gaztelutxo” eta Ignacio Amonanekua “Amoña” errenteriarrak dira.

batekin, inguruan gertatzen ari ziren aldaketa sozioekonomiko eta politikoekin zerikusirik ez zuena. Herriak 3.900 biztanle inguru zituen, gehienak ideologia karlistakoak, eta horregatik ez zen Santa Kruzen aurka borrokatzeko prest egongo zen herritarrik. Hortaz, kanpoko gizonekin osatu behar izan zen Oiartzungo guarnizioa, 40 boluntario mobilizaturekin eta Irunetik iritsitako mikeleteekin. 1873ko apirilean, gobernadorearen agindua betez, lortu ahal izan zen tokiko defentsa-milizia bat osatzea 30 herritarrekin, Pedro Yndart notarioaren agintaritzapean. Beste kideetako batzuk hauek izan ziren: notarioaren seme Modesto Yndart, Javier Noain farmazeutikoa, Tomás Vallejo zirujau praktikantea, José Castro Retegui zamaltzaina eta Picavea Miranda bake-epailea. Udaletxean kokatu zuten beren kuartel nagusia, Elizalde auzoan, eta gotortu egin zuten. Arkuak, balkoiak eta leihoak harri-hormekin itsutu zituzten, eta gezileihoak ireki zituzten fusilarientzat.

Santa Kruz apaiza eta Aritxulegi Aritxulegin ezarri zuen Santa Kruzek bere kuartel nagusia; leku estrategikoa zen hura, hainbat bideren elkargunea, mugatik gertu eta Aiako harriko malda pikoen babesean. Bere gizon gehienak Oiartzungo baserrietako kolonoen semeak ziren. Haietako asko kontrabandoan aritu izanak zirenez, ondo ezagutzen zuten eremua. Baina haien etsaiek, liberalek ere ezagutzen zuten ondo ingurua; mikeleteen zutabe bereziak zituzten, herriko mutilek osatuak eta

84 | Historia

beteranoek gidatuak ‒Arana Irunen, Urdanpilleta Azpeitian, Logendio Ataunen…‒ baita karabineroen destakamentuak ere, primeran moldatzen zirenak mendietatik, pasabideetatik, bidexketatik eta bidezidorretatik ibiltzean.

Apaizak 600 soldaduk osatutako partida lortu zuen. Hasieratik banandu zen bi kuadrillatan. Haietako bat, Sebastian Soroeta oiartzuarraren agindupean, erretaguardian geratu ohi zen, Aritxulegin, inguruan jarduten eta hainbat zeregin betetzen: lan logistikoak, armen kontrabandoa, instrukzioa, armen konponketa eta kartutxoen fabrikazioa. Beste taldeak, gizon porrokatuenek osatuak, Santa Kruzi laguntzen zion bere erasoetan Tolosaldea-Goierri- Aiatik, non lagun eta konfiantzazko pertsona ugari zituen apaizak. Egun batzuk kanpoaldean eman ohi zituen, ustekabeko kolpeak ematen, segadatan erortzen, zergak eta bidesariak kobratzen, eta baita trenak errailetik irtenarazten eta trenbideak eta geltokiak suntsitzen saiatzen ere. Ondoren, Aritxulegiko bere babeslekura itzultzen zen errekruta mordo berri batekin; Olaundietan jasoko zuten haiek instrukzioa, Aritxulegi inguruko muino txiki batean.

Erasoa Elizalde auzoari 1873ko uztailaren 4ko gauean gertatu zen Santa Kruzen erasoa, esperotakoa eta izu-ikara zabaldu zuena, Elizalde auzoa babeslekutzat zuten ibarreko liberalen aurka. Garai hartan, zeharo menderatzen zuen gerrillariak egoera eta bere legea ezarri zuen Bidasoa-Oiartzun inguruan. Hilabete bat lehenago, Endarlatsako gotorlekuaren harrapaketa gertatu zen baita, odol hotzean eta azkeneko sakramentuak ja-


Oiartzungo udaletxea, 1940an. Marin Pascual Fondoa. Kutxa fototeka.

Elizaldeko planoa. XIX. mendea. Egileak: JA Recondo, E. Salvador San Esteban eliza (1). Udaletxea (2). Kastroetxea (3). Urdiloñane (4). Juantxone (5). Kilirikupe (6). Legarretxiki (7).

sotzeko aukerarik gabe, 40 karabinerok osatutako guarniziotik bizirik irtendako 28en fusilamendua ere. Gertaera hark sumindura zabaldu zuen gizartean, eta batez ere sekulako izu-ikara. Hala, Endarlatsako ekintza gertatu eta handik egun gutxi batzuetara Santa Kruzek Beasaingo geltokia eraso eta su eman zionean ‒bertan gordailutzen zen balio itzela zuen Iparraldeko Trenbideen Konpainiako parke mugikorra‒, leku hura defendatzen zuten 100 karabineroren destakamentuak, tiro bakar bat ere jaurti gabe, ihesari eman eta Ordiziara alde egin zuen babes bila.

Santa Kruz Elizaldera iristear zela, udaletxean ezkutatu zen guarnizio liberala, Antonio Fernández tenientearen agindupean. Karlistak beren artilleria bakarraz baliatu ziren: poltsikoko kanoi txiki bat, medio mundo ezizena jarri ziotena, eta Juantxoneren atzealdeko petrilean kokatu zuten, udaletxetik metro gutxi batzuetara, eta halaxe hasi ziren eztandak jaurtitzen udaletxeko fatxadaren kontra; jaurtigaiek, ordea, ez zuten arrastorik utziko harlanduan eta, gutxi balitz bezala, oso tiratzaile trebeak ziren defendatzaileak. Orduan, aurrena Legarretxiki baserrira eta hurrena Bordaxarreko gaztainadira lekualdatu zuten kanoia. Bi posizioak zeuden hasierakoa baino urrutiago eta garaiera handiagoan. 38 tiro paraboliko jaurti zituzten teilatuaren gainean, su eman nahian, baina ez

zuten ez, asmatu. Bordaxarreko jaurtigaietako batek ozta-ozta urratu zuen apaizaren burua, bere soldaduen bonbardaketa Kilirikupeko izkinatik behatzen ari zen bitartean. Setiatzaileak udaletxeari su ematen saiatu ziren Castro eta Urdiñolako baratzeetatik jaurtitako bonba su-eragileekin. Baina zutik jarraitu zuen fatxadak. Orduak aurrera egin ahala ere, apaizak tematsu jarraitzen zuen defendatzaileak errenditu edo bizirik su eman nahian. Azkenean, sorospen-indar armatu bat iristear zela, herritik alde egin behar izan zuen Santa Kruzek; bi herritar entzutetsu eraman zituen berekin, baita hiru soldadu ere, zeinengatik erreskate handi bat eskatzen zuen ordainetan. Santa Kruzen partidak sei hildako eta zauritu ugari izan zituen; liberalek, berriz, zauritu bat. Apaizak inolaz ere ez zuen amore ematea pentsatu Elizalderen jaun eta jabe egiteko bere asmoan. Baina egun gutxitan, Beran zela, ustekabean hartu zuen Valdespina jeneralaren iritsierak eta, Karlos jaunaren agindua betez, Lizarraga jeneralaren agindupean jartzera derrigortu zuen hark. Santa Kruz amarruak eta engainuak erabiliz saiatu zen estutasun hartatik ateratzen; azkenean, ordea, bere burua inguratuta ikustean, Frantziara igaro beste biderik ez zuen izan, bere gizonek fusilatu ez zezaten.

1873ko udako ERASOALDI karlista 1873ko udan, gerra hasi eta handik zortzi hilabetera, karlistek ofentsiba bati ekin zioten fronte guztietan, eta Hego Euskal Herriko ia lurralde osoaren jaun eta jabe egin ziren. Hiriburuak eta herri nagusiren bat besterik ez ziren liberalen kontrolpean geratu. HISTORIA

| 85


ko armadako buru, IruĂąean zela, Tolosarantz abiatu zen Belateko eta Lesakako bidetik. 13.000 gizon, 400 zaldi eta 22 artilleria-pieza eraman zituen berekin. Tropak arratsaldeko 3:30ean iritsi ziren Aritxulegira, baina handik aurrera moteltzen joan zen aurrerabidea, eremua buztinez beteta zegoelako. Hala, gaua sartu zen. Armadari bidea egin zioten mikeleteek baserriei su eman ez zuten beste erremediorik izan, tropak ilunpean gidatu ahal izateko. Berrogei baserrik su hartu zuten gau hartan. Erasoa Santiagomendiri. The Illustrated London News. GFA-KMK

Gipuzkoan, zehazki, abuztuaren hasieratik, probintziako mendebaldeko herriak, OĂąati, Arrasate, Elgoibar, Azpeitia, Eibar eta abar, matxinatuen eskuetan erortzen hasi ziren.

Komandanteburu karlista Antonio Lizarragaren hurrengo xedea Tolosa eta Oiartzun konkistatzea zen. Oiartzunek garrantzi estrategikoa zuen. Urkabeko eta Arkaleko goietatik erraz kontrolatu zitekeen komunikazioa Irungo herriarekin eta mugarekin. Tolosa oso harrapakin erakargarria zen. Foru hiriburu izandakoa zen. Biztanle kopuru handiena zuen bigarren herria zen Gipuzkoan eta foru aldundiaren egoitza izaten jarraitzen zuen. Karlistentzat, Tolosak, herri industriala eta aberatsa zenez gero, behar adina baliabide emango zien gerraren gastu handiak ordaindu ahal izateko.

Oiartzungo eta Tolosako setioa Tolosak eta Oiartzunek izugarrizko setioa jasan zuten, 7 hilabete iraun zuena. Bi herrietara laguntza-konboiak iritsarazteko liberalen saialdiek baja ugari ekarri zituzten berekin.

Hamabost egunean behin irteten zen sorospen-espedizio bat Errenteriatik, eta etsaiak bidean ipinitako oztopo, parapeto eta trintxera ugari salbatu behar izaten zituen. 1873ko abenduan, Tolosari laguntza emateko saialdi handi batek izugarrizko ondorio txarrak ekarri zizkion Oiartzungo ibarrari. 1873ko abenduaren 8an, Moriones jenerala, Iparralde-

86 | Historia

Korporazio liberala eta herritarrak Oiartzundik alde eginda Elizalde okupatzeko Santa Kruzek huts egindako saialdiaren ondoren, korporazioak, kabildoak, herritar gehienek eta askatasunaren boluntarioek alde egin zuten herritik. Mikeleteak eta Irungo boluntario mobilizatuak izan ziren bertan geratu ziren bakarrak. Dena den, ez zuten asko iraun. Handik hiru hilabetera utzi behar izan zuten herria. Ez zuten urik ezta jatekorik ere. Karlistek hornikuntza-hoditeria moztu zieten. Hortaz, setiatuak, Putxutxo errekako ura kutsatua edatera behartuta, gaixo jarri ziren. Bertatik alde egin aurretik, herritarrekiko haserreak bultzatuta, lauzpabost etxeri su eman zieten guarnizioko kideetako batzuek. Irungo boluntarioak destakamentu beterano batek ordeztu zituen, karabineroek, guardia zibilek eta soldadu hautatuek osatuak; 250 bat gizon ziren, karabineroen teniente koronel baten agindupean. Guarnizioak udaletxea eta eliza hartu zituen. Lurpeko bide bat edo zanga estali bat eraiki zituzten bi eraikinak komunikatzeko. Eta iraun egin zuten, Lizarragaren gizonen aldetik etengabeko erasoei aurre eginez. Karlistek menditik tirokatzen zituzten eta liberalek kanpandorretik erantzuten zieten.

Ozentzioko baseliza eta Manuel Gabino Sein parrokoa Oiartzungo parrokoa, Manuel Gabino Sein, hasieratik egon zen matxinatuen alde eta herriko mutilak animatzen zituen gerrillan sar zitezen. Gabinok berak 1872ko apirilean huts egindako altxamenduan parte hartu zuen. 1874ko urrian, parrokoak Ozentzioko baseliza altxatzeko agindua eman zuen, herritarrek meza entzun zezaten, liberalen guarnizioa gotorleku gisa erabiltzen ari baitzen eliza.


Ozentzioko baseliza, 1874an eraikia.

1874ko otsailaren amaieran, gobernuak agindu egin zuen Oiartzun eta Tolosa husteko, baita Oria ibai-arroko gainerako herriak ere. Goren aginte militarrak, 1873ko abuztutik Bilbo jasaten ari zen setioa altxatzeko asmotan estualdian zenak, bere tropa guztiak behar zituen.

Andoain eta Tolosa ERASOALDI karlistan. “Bide Karlista” Tolosa eta Andoain laguntza-base gisa erabili ziren erasoaldi karlistan, oraindik liberalen menpean jarraitzen zuten herrien aurka: Donostia, Errenteria, Pasaia, Lezo, Irun eta Getaria. Tolosa lehen mailako gune logistiko bilakatu zen erretaguardian, eta karlisten kuartel nagusia Andoainen ezarri zen.

Garrantzizko komunikaziorako lotune bat izan zen Andoain. Karlistek bide militar bat ireki zuten, autoentzako egokia eta muga Andoainekin konektatzen zuena Lastaola inguruan. Andoain trenak lotzen zuen Zumarragarekin. Han zeuden arma-gordetegiak. Azpeitian galdatutako kanoiak norabide batetik eramaten zituzten bide hartatik, eta Beran fabrikatutako jaurtigaiak bestetik. Aldi berean, Frantziatik kopuru handitan iristen ziren armak, munizioak eta uniformeak kontrabandoan.

Ospitale nagusiak Tolosan zeuden. Andoainen, Oiartzunen (Altzibarreko dorretxea) eta Lastaolan odol-ospitaleak gaitu ziren. Lehenengo bi herrietan establezimendu sanitarioek medikuak zituzten, eta interbentzio txikiak egin zitzaketen;

Batailoi karlista, Tolosatik alde egiten. 1874ko uztaila. The Graphic.

Oiartzungo ospitaleen zigilua. AGG-GAO.

aldiz, garrantzizko kirurgia, anputazioak, Tolosan egiten ziren. 1874ko urrian baztanga-izurri larri bat hedatu zen Oiartzungo ibarrean. Baztangak erasotako gaixoentzat propio, ospitale bat gaitu zen Teresenea etxean, Altzibarreko dorretxeko gaixoen eta zaurituen ospitalearen parean. Karitateko bost ahizpa lekualdatu ziren Tolosatik kutsatutakoak zaintzera. Oheak falta zirenez, 30 ohe ekarri behar izan ziren udaletxetik, herria babesten ari zen konpainia erabiltzen ari zenak. Karlistek gotorlekuen eta trintxeren lerro bat eraiki zuten herri liberalak mehatxatzeko. “Bide Karlistari” esker, elkarrekin komunikatuta zeuden kokaguneak eta trintxerak.

Bideak mugikortasun handia ematen zieten batailoiei. Nahikoa zuten fronteko posizioetan hedatutako unitate gutxi batzuk mantentzearekin ‒gainerakoak erretaguardian mantentzen ziren bitartean‒ ordu gutxi batzuetan behar zituzten lekuetara bertaratzeko. Aitzitik, herri liberalak isolatuta zeuden, elkarrekin komunikatzeko modurik ez zutela, eta haien guarnizioak hertsituta zeuden hirietako barrutietan. HISTORIA

| 87


Irungo bonbardaketa, 1874ko azaroaren 4tik 9ra. Karlos jauna, artilleriako suaren eraginkortasuna San Martzialetik behatzen. The Graphic. GFA-KMK.

Irungo setioa eta bonbardaketa. Posizio karlisten konkista 1874. urtearen hasieran Bizkaian ari ziren erabakitzen gerraren bilakabidea. Karlistek setiatuta zuten Bilbo eta bonbardaketa handi bat jasaten ari zen hiria. Elkarren segidako armada liberalek, Santanderretik hiriburura iristen saiatzen zirenek, Somorrostroko mendietan karlistek eraikitako defentsa-sare gotorren kontra egiten zuten talka. Bilboren askapena estatu gai bilakatu zen. Bilboren aurrean izandako porrotak eraginda erori egin zen errepublika eta horrek eman zion bide diktadura militarrari. Serrano jeneralak, erregimen berriko gizon ahalmentsuak, nazioko baliabide guztiak jarri zituen militarren zerbitzura, eta lortu egin zuen bere xedea azkenean. Maiatzeko lehenengo egunetan, karlistek altxatu egin zuten hiriaren setioa. Manuel Gutierrez de la Concha jenerala, armadako militar entzutetsuena, izan zen Bilboren askatzailea. Conchak heriotza-ukaldia sartu eta Lizarra, karlisten hiriburua, konkistatzea erabaki zuen. Baina ekainaren 24an sekulako porrota izan zuen Abartzuzan. Jeneralburua bera hil zen borrokaldian. Armada liberala bururik gabe eta adore gabe utzita, karlistek erasoaldiari ekin ahal izango zioten, baina horren ordez, gotorlekuen lerroa sendotzera eta trintxera gehiago aitzurtzera mugatu ziren. Ahotsak entzuten ziren karlistaburuen artean, gelditasun hura arriskutsua izan zitekeela ziotenak, egoera horrek berrantolatzeko aukera ema-

88 | Historia

Operazioak San Markosen eta Txoritokietan. 1874ko azaroaren 10a. Errenteria (1); Agustindarren komentua (2); Gogorregi (4); San Markos (5); Txoritokieta (6). GFA-KMK.

ten baitzion etsaiari. Azkenean, urrian, Irun konkistatzea erabaki zuten Karlos jaunak eta bere estatu nagusiak.

Operazio hartara 8 batailoi gipuzkoar eta 5 batailoi nafar bideratu ziren; guztira 6.000-7.000 gizon. Karlistek artilleria ugari zuten une hartan; 30 pieza inguru erabili ziren Irungo setioan. Gipuzkoako komandanteburu Hermenegildo Diez de Ceballosek hartu zuen beregain operazioen aitzindaritza.

Armada liberalari bidea eteteko helburuz, Irungo defendatzaileei laguntzera etorriko zirelakoan, Ceballosek 6 batailoi gipuzkoar eta nafar bat kokatu zituen bide karlistan zehar. Indarrak urriak ziren, Andoainetik Lastaolara joango zen hain lerro handi batentzat. Konpainia nafar batzuek Jaizkibel mendi-hegalean hartu zituzten posizioak. Gainerako batailoiak, Valdespina jeneralaren agindupean, setioaren premietarako erabili ziren.

Azaroaren 4an hasi ziren gotorlekua bonbardatzen bolboraz betetako ia hogeita hamar armarekin; bonbardaketa hura bost egun luzatu zen. Azaroaren 10ean, asteartean, goizerako aurreikusita zegoen karlistek Irun erasotzea; azkenean, ordea, ez zuten erasoa burutu, ordu berean Iparraldeko Armadako Burua, La Serna, Errenterian agertu zelako 17. 000 efektibok osatutako armada batekin. San Markoseko eta Txoritokietako karlisten posizioak konkistatzea izan zen La Sernaren aurreneko erabakia. Bi brigada aukeratu zituen eta haiekin bi zutabe antolatu zituen. Mikeleteen konpainia bat baino gehiago zituen bakoitzak, eta aitzinean zihoazen tropei bidea egiten. Zutabe bat,


Loma jeneralaren agindupean, Nafarroako atetik irten zen Errenteriatik, eta bestea, Barges brigadierraren agindupean, beste aldetik irten zen Versaillesko gunetik.

Agustindarren komentuan eta inguruko etxeetan babestutako karlisten erresistentzia oldartsuari aurre egin behar izan zion lehenengo zutabeak. Mikeleteek erasoan hartu behar izan zituzten etsaiaren posizioak. Gogorregiko goietara iritsita, bi batailoi nafar topatu zituzten, Gogorregi eta AzaĂąeta baserrietako inguruetan lubakituta zeudenak. Nahikoa izan zen mikeleteen baionetaren eraso bakar bat nafarrek bataila-eremua atzean uzteko. Bere aldetik, Txoritokietaren jabe egin ahal izan zen Barges, eta San Markoseko gailurrerantz jarraitu zuen aurrera, eskuinaldetik, Lomaren gizonek ezkerraldetik aurrera egin bitartean. San Markoseko eta Txoritokietako hegalak etsaiaren trintxera-lerroez josita zeuden. Mikeleteak tropen aitzinean zihoazen eta hildako asko atzean utzita gainditu behar izan zituzten trintxera haiek. San Markos mendiaren gailurrean zain zituzten gipuzkoarren 4. eta 5. batailoiak eta Erregearen Gidarien batailoia. Karlistak oldarkortasun handiz defendatzen ziren. Etsaiak kopuruan handiagoak baziren ere, nahiko denbora luzez mantendu ahal izan zituzten beren posizioak. Defendatzaileek behin eta berriro jaurtitzen zizkioten kontraerasoak baionetari, eta une batez geldiarazten zituzten erasotzaileak. Azkenean, ordea, amore eman behar izan zuten. San Markoseko eta Txoritokietako konkistak garrantzi estrategiko handia izan zuen, eten egin baitzuen komunikazioa Ceballosen eta Valdespinaren gizonen artean.

Armada une batez egin zen Oiartzunen jabe. Baserrietako suteak Liberalentzat, hurrengo egunean, hamaikagarrenean, izandako arrakasta handi bat, Jaizkibel, Gaintxurizketako gaina eta Oiartzun hartzean. Gaintxurizketa garrantzizko gune estrategiko bat zen. Defentsarako trintxera eta parapeto ugari eraiki zituzten bertan karlistek. Portilla brigadierraren zutabea, Pasaiatik irtetean, Jaizkibeleko gailurrera igo zen eta ondoren hegalean behera jaitsi ziren, etsaiak begien bistan ez zituela, lainoa erabat sartuta zegoelako. Horri esker harrapatu ahal izan zituzten bizkarretik eta oharkabean defendatzaileak. Bitartean, beste zutabe bat, Lezo-Errenteriako bidea hartu zuena, Blanco jene-

ralaren agindupean, Urkaben egin zen etsaiaren posizioen jabe. Gaintxurizketa eta Urkabe hartu izanak lur jota utzi zuen dispositibo karlista osoa. Errege-kuartela Oiartzunen zegoen, erregegai Karlos jaunarekin, Valdespinako markesarekin eta beste buruzagi batzuekin. Zentinelek, elizako dorrean igota, alarma-seinalea eman zuten eta kanpaia-hotsa entzun zitekeen erretreta joz. Ikaratuta, arrapaladan hanka egin zuten buruzagiek, soldaduek eta herritarrek, bakoitza bere aldetik Aritxulegiko gainetara iristeko asmoz. Karlos jauna bakarrik geratu zen; bakarrik utzi zuten bere laguntzaileek eta Lekuneko baserrian ezkutatu behar izan zuen; bertan igaro zuen gaua.

Aginte liberal gorenak hasierako plan bat asmatu zuen estatu nagusi karlistaren jabe egiteko, haiek ihes egitea eragotziz. Hirugarren zutabe batek, Loma jeneralaren agindupean, erretaguardia karlistaren eskuinaldetik aurrera egitea zuen misiotzat, haien erretreta eragozteko. Baina Munoaundiko defendatzaileen erresistentzia oldarkorrak ordu batzuk geldiarazi zuen Lomaren gizonen aurrerabidea. Armada liberala Ebroko lerroko bere baseetara itzuli bezain laster, karlistak berriro okupatu zuten Oiartzun, baita Arkale eta Urkabeko goialdeak ere, non gotorleku bana eraiki zuten. Irun, berriro ere, inkomunikatuta geratu zen lurrez.

Euren martxan, bidean topatu zuten guztia suntsitu zuten liberalek. 130 baserriri su eman zieten Oiartzunen eta guztira 300 baserriri Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Irungo inguruetan ( azaroak 10 eta 11) .

Putxutxoberri etxea, Putxutxo erreka kalean. Etxea zaharberritu egin zuten gerran su hartu eta gero. Oraindik ere ikus daiteke suaren kearen beltza. Argazkia: J.A. Recondo

HISTORIA

| 89


Mikeleteak, tropen aitzinaldean zihoazela, izan ziren gehienbat hainbat eta hainbat baserriri, basori eta sorori su eman, hondatu eta lapurretan ibili zirenak. Militar batek, gertaeren lekuko, deiadar egin zuen: “Zirraragarria zen haur, emakume eta zaharren familia osoak ikustea, indargabe eta gosez mendi haietatik noraezean, non lo egin eta ahora eramateko ogi kozkor baten bila”.

Oiartzunen behin betiko erorialdia. Desagertu egin zen udal artxiboa 1875eko uztailean, zapalduta zeuden ozta-ozta bi matxinada, Erdialdeko, Kataluniako eta Maestrazgoko karlista, eta errepublikano “erradikalen” kantonala, Cartagena eta Levantekoa. Gobernukoak iparraldera bidaltzeko moduan zeuden tropen kontingente berriak. Trillo jeneralak, gobernuko Gipuzkoako tropen agintaritzan, erasoaldi bat egin zuen fronte guztietan eta berreskuratu egin zuen Oiartzun. Berrezarri egin zen Irunekin errepideko komunikazioa eta korporazio liberala Oiartzunera iritsi ahal izan zen horrela. Karlistek lurperatu egin zuten hilerrian udal artxiboa. Dokumentazio gehiena berreskuratu ahal izan zen; ez, ordea, aktak, 1866az geroztik eginak, eta betiko galdu ziren, beraz.

Oiartzunen erorialdia ustekabeko bat izan zen karlistentzat, eta galdu egin zuten konexioa Frantziarekin Lastaolako gunetik. Gipuzkoako aldundia aduanak ematen zizkion diru-sarrera handi haiek gabe geratu zen. Gainera, “bide karlista” berriro taxutu behar izan zen. Aduanako postu berria Nafarroako lurretan, Beran, ezarri zen, eta Iturriotz auzoarekin geratu zen komunikatuta Galtzarrieta eta Bianditz mendien bitartez.

Eskertza: Eskerrak eman nahi dizkiot Koro Pascuali, Oiartzungo udal artxibokoari, erraztasun guztiak eman dizkidalako bertan dagoen dokumentazio guztia aztertu ahal izateko. Baita “Kaxka”ri ere, asko lagundu baitit landa-lanean.

Lan labur hau beste zabalago baten zati bat da, duela gutxi argitaratu izandakoarena liburu moduan, izenburu honekin: “La 2ª guerra carlista en Gipuzkoa (1872-1876). Tolosa y San Sebastián: dos modelos contrapuestos”. Hemen duzue nire email eta Facebook helbidea edozein argibide edo informazio nahi izanez gero. jarecondo@yahoo.es

n Jose Antonio Recondo Bravo Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea

90 | Historia


Oiartzuar emakumeak udalekuetan 2018ko Oiartzungo udaleku irekietan, urtero bezala, haur taldeak izendatzera gindoazela, taldeen izenen aitzakiaz, haurrekin zer eduki landu nahi genuen hausnartzeari ekin genion. Ordura arte, Oiartzungo baserri izenak, Oiartzungo erreka eta mendi izenak, mitologiako pertsonaien izenak, eta abar erabili izan genituen haur taldeak izendatzeko eta lantzeko. Taldeen izendatzea lekuak, pertsonaiak edo pertsonak ezagutarazteko aukera bikaina zela ikusirik, Oiartzungo herrian esanguratsuak izan diren emakumeetariko batzuen izenak erabiltzea erabaki genuen. Era horretan, emakume horien aitortza egin nahi izan genuen, baita horien garrantziaren aldarria ere. Horrela, zenbat talde ziren ikusi, eta Oiartzungo beste hainbeste emakumeren biografia osatzeari ekin genion. Emakume horiek garai, adin eta arlo ezberdinetakoak izatea aberas-

garritzat jo genuen, eta hori kontuan izanik, lehengo eta oraingo emakume segalariak, bertsolariak, emaginak, musikariak, artistak, sortzaileak‌ zerrendatu genituen. Ilusioz eta pozez hartu genuen emakume bakoitzaren biografia osatzeko lana, argazki eta guzti. Argi baikenuen nolabait isilpean eta ezkutuan zeuden emakumeei protagonismoa emango geniela eta haurrei ere erreferente femeninoak emango genizkiela, esparru oso anitzekoak.

Zalantzarik gabe esan dezakegu hemen ez ditugula Oiartzungo herrian esanguratsuak izan diren emakume guztiak bildu, hau Oiartzungo emakumeen historiako lagin bat besterik ez baita. Dena den, historia horren bilketarako hasierako pausoa izan daiteke eta aurtengo udalekuetan jarraipena emango diogu.

MARIA MENDIZABAL ITURRIA (SOPRANOA) 1965ean Errenterian jaio bazen ere, Oiartzunen bizi izan zen. Oiartzungo Lartaun abesbatzan hasi zen kantatzen, ondoren hainbat taldetan hartu zuen parte, adibidez, Donostiako Orfeoian eta Andra Mari Koroan. 1997an, hau da, 31 urterekin, Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan eta LogroĂąoko Udal Sari Nagusian irabazi zituen bere lehen sariak.

Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian, Perun eta Estatu Batuetan Mozart, Rossini, Verdi, Vivaldi eta Bachen lanak kantatu izan ditu besteak beste, oratorio eta operako abeslari gisa, bai eta pianoz lagunduriko errezitaldiak eskaini ere. Zarzuelan, berriz, Sorozabal, ChapĂ­, Soutullo eta Vert, Guerrero eta hainbat musikariren lanetan jokatu du. Prosako antzerkia eta antzerki klasikoa ere landu ditu gazteleraz nahiz italieraz. Bere errezitaldietan inoiz ere ez da falta izaten euskal musikarien pieza sortaren bat.

HISTORIA

| 91


LUKASIA ELIZEGI BARAIBAR (BERTSO JARTZAILEA) 1886an Oiartzunen jaio zen. 1941ean hil zen, ondoezik denbora askoan egon ondoren.

Emakume hori Pello Errota bertsolari ezagunaren iloba zen. Bertsoak idazten egiten zuen lanaz gain, bertso kantari ere aritzen zen. Emakume bertsolari oso gutxi ziren garai hartan, horregatik Lukasiak ez zituen bertsoak kalean edo plazetan abesten, baina bai lagun artean. Bertso asko idatzi zituen eta, horiek hobetu nahirik, behin eta berriz berridazten zituen, beraz bertso berdinaren bertsio ezberdinak aurkitu daitezke. Hauetako asko Pello errotaren itzala liburuan aurkituko ditugu.

IRATZ INZIARTE AGIRREZABALA (ESKALATZAILEA) Iratz Inziarte Agirrezabala emakume eskalatzailea da 1983an jaio zen, Donibane-Lohizunen. Euskal Herrian eta bertatik kanpo ere hainbat tokitan aritu izan da eskalatzen: Pirinioetan edo Alpetan adibidez. Berak dioenez, mendian oso garrantzitsua da nork bere buruan sinestea. Beste bost lagunekin batera, Espainiako emakume eskalatzaile selekzioan ibilia da. Horretaz gain, ilustratzailea ere bada eta hainbat liburutako marrazkiak egin ditu.

IRAITZ MATEO GOGORZA (BERTSOLARIA) Iraitz Mateo Gogorza oiartzuarra 1997ko uztailaren 1ean jaio zen, eta bertsolaria da. Han-hemenka ibiltzen da bertsoak abesten. Zenbait txapelketatan parte hartu du: 2012an Gipuzkoako Eskolarteko bertsopaper lehiaketan 2. saria irabazi zuen eta hurrengo urtean gaztetxoen mailan Oiartzungo taldearekin batera bat-bateko finalera iritsi zen; 2014. urtean 34. Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari Txapelketan finalera iritsi zen, eta bertso ederrak sortu arren, ez zuen txapela lortu. 2017an, beste hainbat oiartzuar bertsolarirekin, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketetan parte hartu zuen. Egun, gazteen saioetan kantatzen du batik bat eta haurren bertso eskolan irakasle lanetan dabil.

92 | Historia


IZASKUN ZUBIZARRETA GERENDIAIN (MENDI ESKIATZAILE ETA LASTERKARIA) Izaskun Zubizarreta Gerendiain 1970ean jaio zen Oiartzunen, eta mendi-zeharkako eskiatzailea da. 1997an hasi zen kirol horretan eta 2006tik lehiaketetan hartzen du parte, Espainiako taldearekin Europa eta munduko txapelketetan. Hainbat sari irabazi izan ditu bakarkako eta taldekako txapelketatan. Azken urte hauetan, eskiaz gain mendi lasterketetan ere parte hartzen du, eta oso emaitza onak lortu ditu.

NEREA OIARTZABAL ARRILLAGA (ATLETA) Nerea Oiartzabal Arrillaga oiartzuarra 1999ko maiatzaren 17an jaio zen. Haurtzaro Ikastolako Atletismo Taldean hasi zen bere lehen urratsak egiten altuera jauzian eta gainera zenbait sari ere lortu ditu!

2017. urtean Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan zen altuera jauzian. Euskal Herrian ez ezik Espainia mailan ere ibili da, eta 2017. urtean bosgarren postua lortu zuen. Gaur egun, Bidasoa Atletiko Taldearekin entrenatzen da eta aurtengo denboraldian zilarrezko domina lortu du Euskadiko txapelketan.

IZAR ETXEBERRIA ARRUABARRENA (DANTZARIA) Izar Etxeberria Arruabarrena dantzaria da, eta 1995eko azaroaren 26an jaio zen Oiartzunen. Txiki -txikitatik hasi zen dantzan, baita soinu zahar txapelketan parte hartzen ere. Zenbait txapelketa ere irabazi ditu! Gainera, dantza soltean ere aritu izan da Xanti Leonet oiartzuarrarekin batera. Azken urte hauetan, Eskola Dantza Taldean ari da eta, gainera, euskal dantzak ere erakusten ditu. Txapelketei dagokienez, bost urteetan irabazi du Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa.

HISTORIA

| 93


IZAR AIZPURU LOPEZ (DANTZARIA) Izar Aizpuru 1995eko irailaren 14an jaio zen, Oiartzunen. Sei urte zituela hasi zen euskal dantzetan eta dantza garaikidean. Oso gaztetatik parte hartu du euskal dantzako txapelketetan, baita asko irabazi ere! Haurtzaro Dantza Taldeko partaide izan zen, baina ondoren Goizaldi Dantza Taldera egin zuen salto. Handik gutxira, Oinkari Dantza Taldean hasi zen dantza garaikidean gehiago sakontzeko asmoz. Gaur egun, dantzaz gozatzen jarraitzen du, bere ametsa egia bihurtu baitu. Izar jada dantzari profesionala da! Kukai Dantza Konpainiako partaide da eta, horretaz gain, dantza irakasle lanetan ere badabil.

IDOIA BERATARBIDE ARRIETA (ILUSTRATZAILEA) Idoia Beratarbide (1977) artista eta ilustratzailea da. Arte ederrak ikasi zituen eta haurrentzako liburu askoren marrazkiak egiten ditu (Lur beldur, Igel marroitxo eta Koldo ipuinenak adibidez); baita helduentzako nobelenak ere. Gainera, azalak, posterrak eta kartelak ere egiten ditu, egunkarientzat adibidez.

Bestalde, Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko eragilea izan da, Edo! argitaletxeko editorea ere bai, Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile‌ eta horretaz guztiaz gain, aktorea eta arropen diseinatzailea ere bada. 2013an Oiartzunen 100tze espazioa zabaldu zuen, haurren sormena garatzeko, eta egun bertan dihardu klaseak ematen.

LUR KORTA REDIN (IPUIN KONTALARIA) Lur Korta 1978ko urrian jaio zen. Txikitatik antzerkia asko gustatu zaio, eta garai hartan Oiartzunen horretan aritzeko aukerarik ez zegoenez, Ur teatroan egin zituen lehen pausoak. Ondoren Nafarroako antzerki eskolan egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak. Lur Korta ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da. Bere hitzetan, betidanik istorioak kontatu eta antzezteko grina izan du.

Nafarroako Arte Eskolan Arte Dramatikoak ikasi zituen eta ordutik hainbat antzerki taldetan ibili da: Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai, Txalo‌ Telebistan ere ibili izan da, eta gaur egun antzerkia eta ipuinak kontatzeaz gain, antzerki irakaslea ere bada herriko bi ikastetxeetan eta gazteen antzerki taldeetan. Askotan ikusiko dugu bai herrian eta bai herritik kanpo antzerkian eta baita ipuinak kontatzen ere.

94 | Historia


IRATI ZABALA MUXIKA (ESKALATZAILEA) Irati Zabala (1999) eskalatzaile gazte bat da. 14 urterekin hasi zen eskaladan buru-belarri, Oiartzungo rokodromoan, eta urte bat barru jada lehiatzen hasi zen. Berak dioenez, mendian eskalatzea du gustukoen eta eskalada-bidaiak dira entrenatzen jarraitzeko duen motibazio handiena. Horietan lauzpabost egun ematen dituzte arrokan eskalatzen, zailtasun gradu zailenak bilatuz. Txapelketetan, urtetik urtera hobekuntza handia egin du. 2018. urtean bere kategoriako Euskal Herriko Txapela eskuratu zuen Zailtasuna eta Boulder modalitateetan. Espainia mailan ere lehiatzeko aukera izan du, Euskal Selekzioko partaide gisara, eta birritan lortu du brontzea. Aurten, Euskadiko Boulder Selekzio Absolutuan hartu dute, eta Espainia mailaz haratago, Guangzhou-ra (Txina) lehiatzera joan ahal izateko gogor entrenatzen dabil.

LIDE LEIBAR ERASO (MENDIZALE/ ESKIATZAILEA) Lide Leibar (1993ko urriaren 11n Oiartzunen jaioa.) mendi eskiatzaile gazte eta indartsu bat da. Lau urte baino ez zituenean hasi zen eskiatzen, gurasoekin. Eguberri batzuetan elkarte batek antolatutako mendi egonaldi batean parte hartu zuen oso gazterik, eta hortik Euskal Mendi Selekziora egin zuen jauzi. 15 urterekin jada lehiatzen zuen. “Euskal Selekzioa nire neguko bigarren familia izan dela esan dezaket�.

Ostera, Mendi Eskiko Espainiako Selekzioan hasi zen eta dagoeneko Munduko hiru Txapelketatan parte hartu du. Egun, lehiak hartu duen norabidea ikusita, selekziotik aldentzea erabaki du, betiere erronka berriak bilatzeko asmoz. Udan Kirgizistanera joango da lagun talde batekin mendi garai bat igotzen ahalegintzera.

HISTORIA

| 95


MAIALEN OIARTZABAL MENDIBIL (ESKIATZAILEA) Maialen Oiartzabal Mendibil 1999ko irailaren 25ean jaio zen, Oiartzunen, eta Altzibar auzoan bizi da. Txikitatik izan du eskiatzeko zaletasun handia; izan ere, gurasoekin joaten zen astebururo Frantziako estazio batera eskiatzera. Duela urte batzuk Freestyle eski modalitatean eta txapelketa herrikoi batzuetan parte hartzen hasi zen. Duela bi urte, Andorrara joan zen lehen aldiz lehiatzera eta orduan egin zuen salto maila handiagoko txapelketetara. Gaur egun, zenbait lehiaketatan aritzen da, maila bikainean. Besteak beste, 2017ko Sierra Nevadako Espainiako Eski Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen eski akrobatikoan eta ondoren etorritako beste bi Espainiako txapelketetan ere lehen postua lortu du. Europa mailan ere eski akrobatikoetako txapelketetan parte hartu izan du, maila handian gainera; txapelketa horietan dagoen maila oso handia izanik ere, berak bere onena ematen du beti, hori da, bere hitzetan, bere helburu nagusia. Aurtengo denboraldian, 4. eta 9. postuekin amaitu du Europako Kopako ranking orokorrean, 2 modalitatetan (Big Air eta Slopestyle).

ONINTZA ETXEBESTE LIRAS (ARTISTA) 1993an jaio eta laister izan zuen Onintzak arte munduarekiko interesa. Hasiera batean esperimentaziotik abiatutako marrazki eta pinturan jardun zuen, eta gaur egun askotariko tekniketan oinarritzen ditu bere lanak.

Arteko ikasketak egin zituen unibertsitatean, bai eta graduondokoa amaitu ere. Bertan ikasitakoa praktikan jarriz, erakusketa anitz egin eta zenbait sari irabazi ditu, besteak beste, Mikelentxone baserrian (Ugaldetxo) garatutako Sagardotegia omen zan lanarekin. Egun, baserriarekiko interes horren ondorioz, arte eremutik abiatzen diren proiektuen bitartez, bere transmisioari buruzko ikerketa garatzen ari da. Horretaz gainera, bestelako enkarguak ere egin ohi ditu, Oiartzunen hain ezagunak diren Basandreen maskarak sortu eta Intxixuak ere konpontzea, adibidez. Diseinu mailako beste hainbat lanetan ere ibili da, Autobus Magikoa musika taldearekin (“Musker� kamiseta eta diskaren diseinua...) edota Belarriprest eta Ahobizi kanpainaren irudien garapenarekin esaterako.

96 | Historia


IOSUNE COUSILLAS (GIRIZIA SOKATIRA TALDEKO MUNDUKO TXAPELDUNA) Oiartzungo Girizia Taldeko emakumeek balentria handia egin zuten 1991n; izan ere, urrezko domina irabazi zuten Munduko sokatira txapelketan, Faduran (Getxo, Bizkaia). Hamazazpi eta hogeita bat urte arteko emakume hauek irabazi zuten sari handi hori: Gurutze Aranburu, Arrosa Azpiroz, Begoña Arbelaitz, Domi Azpiroz, Eva Pagadizabal, Ana Gaztelumendi, Mailu Arrieta, Iosune Cousillas, Igone Salaberria, Jone Murillo eta Mari Azpiroz. «Astero entrenatzen ginen, bi egunez. Ez zen xamurra: korrika egin, kargaz beteriko polea tiratu eta mutilen kontra nahiz geure artean aritzen ginen bi ordutan». Prestatutakoan, Xanixtebanetan eta inguruko herrietan aritu ziren sokatiran.

Urteen poderioz, Girizia Taldeak nagusitasun osoa izatea lortu zuen. Taldeko kideak ongi baino hobeto uztartuta zeuden eta zaila zen haiek ezustean harrapatzea. «Indarrak batean erabiltzen zekitenez, areriorik ez zuten». 1991n, Girizia Taldeko emakumeak Euskal Herriko txapelketan inolako arazorik gabe nagusitu ziren eta gero etorri zen Munduko Txapelketa. «Txapelak eskuratzera atera ginen, Getxon. Eta lortu genuen, bai horixe!», zioten harro.

ANE NARBARTE LASA (ARTISTA) Anek 28 urte ditu eta Oiartzunen bizi da. Txikitatik izan du artearekiko zaletasuna, betidanik gustatu izan zaio marraztea. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta ondoren bere bidea egitea erabaki zuen artearen munduan. Hasiera batean, paperean Afrikako mundua islatzen hasi zen, izan ere, izugarri gustatzen zaizkio bertako kultura eta koloreak. Gaur egun, ordurik gehienak enkarguz erretratuak egiten pasatzen ditu. Gehien gustatzen zaiona begirada nabarmentzea da. Orain, artearen beste zenbait estilo probatzen ari da forma berriak ezagutu eta landu ahal izateko, Psikologiako ikasketak egiten dituen bitartean. Oso soka fina bada ere, bere hitzetan sendoa da artearen eta psikologiaren arteko harremana. HISTORIA

| 97


MIRARI MARTIARENA IRAOLA (ESATARIA) Oiartzun, 1986. Komunikazio arloan lanean aritua, bereziki irratian. Oiartzun Irratian, Info7, Zebrabidea irratsaioan, Gaztean edo Euskadi Irratian kolaborazioak egin ditu, betiere umoreari loturik. Argian eta Hamaika Telebistan ere aritu da. 2017. urtean umorearen aldeko apustua egin eta Mirarikeriak bakarrizketarekin egin zuen salto oholtzara. 2018an Idoia Torregaria “umore bikiarekin” elkartu eta Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa-elkarrizketa saioa sortu zuen.

MARITXU GAZTELUMENDI URRUZOLA (IDAZLEA) Oiartzungo Karrika auzoko Aroxkene baserrian jaio zen, 1938ko uztailaren 17an. Eskola garaian, etxeko lanetan laguntzen eta esne partitzen ibili zen. Gero, Administrazio ikasketei heldu zien Maritxuk, eta ikasi bitartean, haurrekin irakasle aritzeko aukera sortu zitzaion, Errenterian lehenik, eta hazten ikusi zuen auzoan bertan gero, Oiartzungo Karrikan, hain zuzen. Karrikan kultur sustatzaile lanetan ere jardun zuen, dantza taldea eta beste hainbat kultur adierazpen bultzatuz, eta gaur egun Karrikan den Artaso Elkartea abian jartzeko lehen pausoak eurek eman zituzten, gerora auzolanean altxatua izan bazen ere. Oiartzundik kanpo bizi ondoren, Ugaldetxo auzora etorri zen bizitzera. Oiartzunera itzuli eta gerra aurreko “poxpolinak” berreskuratze lanetan jardun zuen, Jon Oñatibia idazle eta txistulariak abiatutako asmoari segika. Hiru liburu ditu idatziak eta bere kontura argitaratuak: Karrika Xabaleko aritz-ondotik (2004), Poxpolinak (Jon Oñatibiaren oroimenez) (2004) eta Aitona sutondoan ipuin kontari (2014).

98 | Historia


MARIA GARAIAR (SINDIKALISTA) Maria Josefa Garaiar Ugaldetxoko Txipito baserrian jaio zen, 1889ko maiatzaren 22an. Errenteria-Oreretan lan egin zuen, paper-fabrikan eta bertan sartu zen langile mugimenduan: UGTko sindikalista izan zen. Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihes egiten zebiltzan ingelesak aterpetu zituzten etxean. Gerrako iheslariek Oiartzunen bi baserritan hartzen zuten ostatu: Maria Garaiarren etxean eta altzibar auzoko Bastero Txiki baserrian. Iheslariek han egiten zuten Errenteriara joan aurreko azken geldialdia, eta batzuetan gaua ere ematen zuten bertan. Goizean goiz, Oiartzun herritik Errenteriara lanera joaten ziren beharginekin batera bizikletaz egiten zuten bidea iheslariek, langileen artean gordeta. Garai horretan, gogor zigortu zuten Garaiar. Frankistek atxilotu eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. Gero, bizi osorako espetxe zigorrarengatik aldatu zioten kondena. Ondarretan, Saturraranen, Palma de Mallorcan... egon zen preso, gutxienez 1944 arte.

KORO IRAGORRI ROTETA (RAKETISTA) Koro Iragorri Roteta 1952ko urriaren 25ean jaio eta 2000ko apirilaren 15ean hil zen.

1917 eta 1980 arteko garaia izan zen raketistena. Horiek Euskal Herritik kanpo joan behar izaten zuten, garaiko emakumearen moldearekin ez zutelako bat egiten, hemen ez baitzeuden ongi ikusiak. Madrilen, Bartzelonan, Mexikon eta Kuban oso ezagunak eta ospetsuak izan ziren. Koro Farmazia ikastera joan zen Madrilera eta bertan raketan ibiltzen zen beste neska bat ezagutu zuen, “Chiquita de Aizarna”. Honek probatzera animatu zuen eta urte batzuk entrenatzen pasatu eta gero Madrileko frontoian debuta egin zuen 1977an. Aurrelaria zen eta “Coro” izenarekin jokatzen zuen. 1977-1980 urte artean izan zen raketista profesionala. Ezin izan zuen jokatzen gehiago jarraitu raketisten azken frontoia zen Frontón Madrid itxi egin zelako. Nahiz eta raketisten frontoian azken urteetako gainbehera bizi, raketista bezala irabazten zuen diruarekin ikasketak, Madrilen etxebizitza eta lehenengo kotxea erosi ahal izan zituen. Sona handiko kirolariak izan ziren raketistak hainbat hamarkadatan. Ezagunak, maitatuak, errekonozituak… Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren Espainiako Estatuan eta Ameriketan. Zabalkuntza horrek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren raketa eskolak. HISTORIA

| 99


KONTXA MURGIA EGAÑA (ABERTZALEA) Kontxa Murgia Egaña 1806ko urtarrilaren 29an jaio zen, Oiartzunen, gaur egungo liburutegian. Bere aita organista zen eta Oiartzungo Elizan plaza atera zuen. Horregatik etorri zen Irunetik Oiartzunera bizitzera. Liburutegi sarreran, 2000. urtetik bere omenez Udalak jarritako plaka bat dago ikusgai.

“Etxe honetan jaio zen Kontxa Murgia Egaña (18061854) Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izango zen Manuel Martinez Murgiaren ama. / Nesta casa naceu Concha Murgia Egaña, nai de Manuel Martínez Murgia, berce do nazonalismo galego”

Kontxak 9 urte zituela Tolosara joan ziren bizitzera, horregatik jende askok uste du jaio ere han egin zela. Gari hartako egoera politikoa zela eta, Kotxak eta bere familiak Galiziara egin zuten ihes. Aita urte batzuen buruan Euskal Herrira itzuli zen, baina berak han egin zuen bere bizitza. Galizian egonda ere, beti izan zuen buruan Euskal Herria. Urtero, gure herrian omenaldi txiki bat egiten zaio. Emakume hori Manuel Martinez Murgiaren ama izan zen, eta gizon hori Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria eta Academia Galegako sortzailea izan zen. Kontxa Murgia 1854an hil zen, Santiagon (Galizia), bihotzeko batez.

ALAZNE INZIARTE AGIRREZABALA “LOLO” (FUTBOLARIA) Alazne Inziarte Lolo Donibane-Lohizunen jaio zen, 1985eko ekainaren 24an. Kirolzalea izaki, bere futbol ibilbidea Oiartzun kirol elkartean egin du. OKEn 17 urtez jokatu du, kapitaina ere izan da, eta 2016-2017ko denboraldian egin zuen erretiroa. Bost igoera fase jokatu ditu guztira eta, azkenekoan, 2015-2016ko denboraldian, bere taldearekin Lehen Mailara igo zen. Urtebetez Granadako talde batean jokatu zuen eta bertako selekzioak deitu zion arren, Oiartzuna buelta egin zuen. Futbola utzi izan arren, beste hainbat kirolekin gozatzen jarraitzen du.

100 | Historia


MARIA ASUNCION AZEO “MAITXO AZEO� (SEGALARIA) Emakumeen arteko desafioen berri apenas iritsi den gugana. Emakumeen eta gizonezkoen arteko baten baten berri asko jota. Hartara, Maria Asuncion Azeo Ezkerraren kasua nabarmentzekoa da, 60ko hamarkadan sona handia izan baitzuen. 37 urte zituen oiartzuarrak eta lau seme-alabaren ama zen. Segalari bikaina zen eta hori jendaurrean erakusteko aukera izan zuen, beste emakume askok ez bezala.

Senarrak antolatu zion lehen apustua, 1967ko ekainean. Nonbait, Larraza eta Olatzenekoa beren arteko apustua ixteko geratuak ziren Oiartzungo Toki Alai jatetxean eta Olatzenekoa berandutu egin zen. Eta Azeoren senarrak esan omen zuen bere emazteak hark bezainbeste egingo lukeela segan. Etxera bueltatu zen Maria Asuncioni esanez apustua antolatu ziola San Pedro egunez. Hilabete baino ez zuen entrenatzeko. Antonio Larraza Urtizberea izan zuen parean, oiartzuarra hori ere. Hernaniko Jauregi baserrian jokatu zen apustua eta jendetza bildu zela kontatzen dute garaiko kronikek. Ikusmin handia zegoen, garai hartan apenas ikusten baitzen emakumerik jendaurrean herri kirolen munduan. Eta gutxiago lehian. Denak harrituta geratu omen ziren Azeo galtza luzeak jantzita agertu zenean, denek gonarekin joatea espero baitzuten. Ordubetean gizonezkoak emakumezkoaren bikoitza moztuko ote zuen zen kontua. Bakoitzak 50.000 pezeta jokatu zituen. Amaieran, Larrazak 2.325 kilo ebaki zituen eta Azeok, berriz, 1.896. Aise irabazi zuen, beraz. Adituen esanetan, oso txukun aritzen zen segan Azeo, eta garbi samar zegoen hasieratik irabazi egingo zuela. Handik hilabete batzuetara beste apustu bat jokatu zuen Polipasorekin, garai guztietako segalari onentsuenarekin. Orion jarri zuten hitzordua urriaren hasieran. Azeo ez omen zen oso gustura aritu, osasunez makal samar omen zegoen-eta egun hartan. Baina, hala ere, irabazi egin zuen. Orduan ere Polipasok Azeoren bikoitza ebaki behar zuen irabazteko. Ez zuen lortu, Polipasok 2.193 kilo ebaki zituen, eta Azeok, 1.652.

HISTORIA

| 101


ANE ASENSIO TELLETXEA (ATLETA) Ane Asensio Telletxea Oiartzunen jaio zen, 2002 urtean. Haurtzaro Atletismo Taldean hasi zen kirolari gisa eta gaur egun Ostadar SKT eta Mindara elkarteetan ere badabil. Momentu honetan kirol batean baino gehiagotan aritzen da: Slalom, Boccia, Atletismoa, bai silla eta Handbikean, eta Gurpil aulkian saski baloian. Gaur egun, Gurpildun Slalomean WS5F kategorian Espainiako txapelduna da erlojupeko eta eliminatorian, eta bi proba horietan Espainiako errekorraren jabea da. Kirol horietan hainbat txapelketa eta domina irabazi ditu, bai Euskal Herri eta baita Espainia mailan ere. Handbikean proba askotan parte hartu du, bestek beste azken bi urteetako Lilaton Lasterketan. Aurten ere Bocciako Euskal selekzioarekin Espainiako gazteen txapelketan parte hartu du, eta taldekako saria irabazi du Euskal selekzioak.

ALAITZ TELLETXEA TOLOSA (TRIKITILARI eta ABESLARIA) Alaitz Telletxea Tolosa (Oiartzun, 1976) abeslari eta trikitijolea da eta 9 urte zituela hasi zen soinu txikia ikasten. 14 urte zituenean, Maider Zabalegirekin elkartu zen, eta bikotea osatu zuten. Berak trikitia jo eta abestu egiten zuen. 16 urterekin berak sortutako 10 kantuz osaturiko maketa kaleratu zuen Maider Zabalegirekin batera. Talde horrek (Alaitz eta Maider) arrakasta handia lortu zuen 1990eko hamarkadaren amaieran. Hiru disko kaleratu zituzten: Alaitz eta Maider ( 1997), Inshalla ( 1999) eta Auskalo (2002). 2004. urtean Alaitz eta Maider bikoteak bere ibilbideari amaiera eman zion eta beren azken kontzertua Oiartzunen egin zuten. 2004. urtean Patxi Perez dantza erakuslearekin Patxi eta KonpaĂąia taldeko partaidea izan zen, eta 2006. urtean Zubia izeneko DVDa kaleratu zuten. Zenbait urtetan Euskal Herriko eta Europako jaialdietan ibili zen talde horrekin, Euskal Herriko eta munduko dantzak transmititzeko ekimenean.

2007an, berriz, hainbat taldetan aritutako musikariekin batera osatu zuen Lantz folk garaikideko taldea, Mikel Errazkin musikariaren gidaritzapean. 2007. urtean Igaran gaiak izeneko diskoa grabatu eta kaleratu zuen talde horrekin. Mikel Errazkinen heriotza zela eta, taldea bertan behera gelditu zen. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria ere izan zen hainbat urtetan.

Gaur egun Lazkaoko ikastolan Musikako irakasle lanetan ari da eta tarteka kontzertu txiki batzuetan parte hartzeko aukera izaten du.

102 | Historia


ALAIA MARTIN ETXEBESTE (BERTSOLARIA) Oiartzunen jaioa, 1987ko abenduaren 28an. Ikus-entzunezko Komunikazioan (zineman) lizentziatua da eta gidoigintzan ibili da Martin telesailean, Sautrelan eta Izan egin eragin eta Tximeletak dokumentaletan. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta Oiartzungo, Santutxuko eta Zamalbideko bertso eskoletan ibilitakoa da. Bertsolaritzari dagokionez, Gipuzkoako txapelketako finalean hirugarren izan zen 2011n eta bigarren 2015ean. Era berean, 2013ko eta 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetan jardun zen. 2013an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartzear egon zen eta 2015ean Gipuzkoako Txapelketan buruz burukoa jokatu zuen. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio atalean irakasle ibilia eta Euskadi Irratiko Zubiak eta Barrubiak saioetako gidoigile eta kazetari izan da bertsolari ezaguna.

Bertsolaria izateaz gain, beste hainbat gauza ere egin ditu. Horien artean Xirika gehigarriko elkarrizketatzailea izan zen eta baita Gaztezulo eta Zazpika aldizkariko iritzi emailea ere. Bertsolaritzan zentratua badabil ere, sormenarekin zerikusia duten alor asko lantzea gustatzen zaio: ikus-entzunezkoak, artikulugintza, ipuingintza... eta hainbat literatur sari irabazi ditu.

Gaur egun, Euskadi Irratian Zubiak programa aurkezten dabil, Pantxis Bidart eta Lohizune Amatriarekin, eta udaran Barrubiak saioan.

EDURNE AGIRREZABALA UGALDEBERE (AKTOREA) Edurne Agirrezabala Oiartzuarra 1956ko apirilaren 1ean jaio zen, Oiartzungo Iturriotz auzoan. Antzerki eta telebista munduan ibili izan da, Goenkale telesailean parte hartu izan du eta zineman ere aritu da aktore gisa Lasa eta Zabala filmean. Bakarkako lan asko egin ditu. Urte batzuetan herriko helduen antzerki taldeko zuzendaria ere izan da. Edurneren ibilbidea urteetan motza izan den arren, 42 urterekin hasi baitzen, eremu askotan ibili da eta ibilbide oparoa izan du.

HISTORIA

| 103


GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ (IDAZLEA) Goiatz Labandibar Arbelaitz euskal idazlea da, Kazetaritzan lizentziatua eta kazetaria. Oarsoaldeko Hitza egunkarian lan egin du eta zenbait komunikabidetan kolaboratu du. Gaur egun, Oiartzungo udaletxean dabil lanean, komunikazio arloan. Bere lehen lana Igartza Saria irabazita argitaratu zuen: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak.

2014ko udan, Poloniako Wroclaw hirian egindako egonaldi artistiko batean, argazki batzuk baliatuz (argazkilari emakume poloniar zein euskaldunek egindakoak), hamabi ipuin labur idatzi zituen: Hala bazan... klixk! izan zen proiektuaren emaitza. 2017an, bigarren narrazio liburua argitaratu zuen: Fotogramak.

Erakurleak irakurle talde digitalaren dinamizatzailea izan zen, eta gaur egun Oiartzungo Irakurketa Taldea dinamizatzen du.

ANE LARDI ENBIL (OIARTZUN IRRATIAREN SORTZAILEA) Ane Lardi Enbil Oiartzunen jaio zen, Ergoiengo Killimo baserrian, 1971ko azaroaren 19an. Oiartzun irratia proiektua 1998an jarri zen martxan. Oarso telebistako kide zen Gema Lasarte Leoneten ideia izan zen Oiartzunen irratia sortzea. Aurretik bi irrati egonak ziren Oiartzunen (Urritza Irratia eta Kontakatilu irratia). Gema Lasartek Ane Lardiri egin zion irratia martxan jartzeko gonbita eta hark onartu egin zuen. 1999 hasieran Udalarekin hitzarmena sinatu zuen Oarso Kultur Fundazioak. Udalak azpiegiturak utziko zizkion fundazioari eta fundazioak programazioa eskainiko zuen. Proiektu hasieran irratiko alderdi teknikoaz arduratuko zen Jose Luis Pikabea sartu zen talde lanean. Horrela, 1999ko uztailaren 7an Oiartzun irratiko lehenengo saioa eman zen. Herritar askok parte hartu zuten proiektuan. 2002 inguruan irratiari izaera juridikoa eman zioten eta Hitz Hots elkartea sortu zuten. Urteak aurrera egin ahala, irratia handitzen joan zen tresna eta taldekide aldetik. Gaur egun, martxan dago irratia eta bide oparoa du egiteko. Mila esker, beraz, bide luze honetan parte hartu duzuen guztioi!

104 | Historia


FERNANDA MITXELENA ERIZE (1. TXIRRINDULARI OIARTZUARRA) Fernanda Oiartzunen jaio zen, 1968. urtean. 16 urterekin hasi zen txirrindularitzan, aldez aurretik atletismo egin ondoren. Emakumezko lehen txirrindulari federatua izan zen herrian. Bere taldean emakume bakarra zen. Karrera zirkularrak izaten ziren hasiera batean, hau da, toki batean hasi eta toki berean bukatzen zirenak. Poliki-poliki karrerak aldatzen joan ziren eta zirkular izateari utzi zioten, toki batean hasi eta bestean bukatzen ziren. Fernandak pista edo estalia probatu eta aukera hori hartu zuen. Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere lehiatu izan da, hasieran mutilekin bera bakarrik, baina gero nesken taldeak sortzen joan ziren eta bertan ibili zen.

AIORA PEREZ DE SAN ROMAN URIA (1. EMAKUME ALKATEA) Aiora Perez de San Roman 1978ko irailaren 27an jaio zen, Oiartzunen, eta Psikologian lizentziatua da. Oiartzunen alkate guztiak gizonezkoak izan ziren bera iritsi arte; ondorioz, herriko lehen alkate emakumea izan zen 2011. urtetik 2015. urtera.

AINARA LASA PEREZ (SORTZAILEA) Ainara Lasa Perez jaiotzez Arraguakoa da, baina azken urte hauetan Ergoienen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon. Hainbat erakusketa egin ditu azken urteetan eta kontzeptuetatik abiatu ohi da lanerako. Garatu nahi duen ideiari ondoen datorkion teknika eta materialak aukeratzen ditu eta azkeneko urteetan argazkiak ditu sorkuntzarako lehengai. Gorputzetik eta paisaietatik abiatuta dihardu lanean orain, ni-aren eta gu-aren arteko gogoetak proposatu nahian. Ergoiengo Urtxal(l)e edo Uztapide plazari lotutako proiektu bat ere abian du; auzokideen bidez plazari lotutako oroitzapenen bilduma egitea da asmoa, dagoeneko apenas erabiltzen diren espazio publikoei lotutako gogoeta sustatu nahian.

HISTORIA

| 105


MARTZELINA LOPETEGI OLAIZ (BERTSOLARIA) Martzelina Oiartzungo Galtzarreta baserriko bertsolaria zen, nahiz eta garai haietan emakume izatea arazo bat bertsolari ibilbidea egitekoh. 1864. urtean jaio eta 1930ean hil zen. Familian bost senide ziren: Guadalupe, Nikolasa, Kanuta, Kaitano eta txikiena bera, Martzelina. 1907an, 43 urte zituela, Juan Kruz Irastortzarekin Zabale baserrira ezkondu zen eta ezkondu ondorengo bertsorik edo bertso jardunik ez da jaso. Bere bertso gutxi batzuk jaso dira, eta horietaz gain Aita Zavalak berari buruz gogoratutakoa gorde da.

Erromerietan eta bileretan bertsolariak izaten zirenean, Martzelina haiengana hurreratu eta sarritan beraiekin bertsotan lotzen omen zen, batzuetan entzuten zegoen lekutik eta beste batzuetan, bertsolariengana hurbilduta. Martzelinaren lau ahizpek eta lagunek ez omen zuten gustuko hori, eta errietan egin eta beragandik aldentzen ziren, baina hura bertsolaria izanik, ezin omen zen gelditu.

Jaietan Galtzarretara inor laguntzera joandakoekin ere bertsotan aritzen omen zen, eta edozein momentutan erantzuna ere bertsotan ematen omen zuen Martzelinak. Hari buruz esaten da bizia eta ausarta zela edozein gizonekin bertsotan aritzeko eta gizasemeen moduko ahots altua zuela. Txirritarekin ere bertsotan jarduna zen, Txirrita Galtzarreta etxe kanpotik eta bera leihotik. Txirritak Martzelinari Zuloagako errotan-edo botatako bertsoak ere gogoratzen dira, hainbat aldaerarekin.

JULI LOINAZ AZPIAZU: AMONA JULI Juli 1933ko urriaren 30ean jaio zen. Ezkondu eta gero Karrikako Arrasku baserrira joan zen bizitzera. Bertan 4 seme-alaba hezi zituzten. Baserriko lanak egiteaz gain, sendabelarren zaletasuna ere landu du. Sendabelarrak jaso eta mota askotako ukenduak egiten ditu berak, betiere osagai naturalak erabiliz: erredurentzat, hidrataziorako, kolpeentzat‌

Normalean pasmo-belarra eta berbena erabiltzen ditu bere ukenduentzat. Belar horiek olioarekin nahasten dira pasta bat sortzeko, ondoren poteetan sartu eta bertan uzten da gogortu arte. Ukenduak egiteaz gain, noizean behin ikastaroak ere eman izan ditu Julik, bere abilezia hori besteei zabaltzeko asmoz.

106 | Historia


LUISA BERRONDO IARTZABAL (MAIXTRA) Oiartzun (1916-2014). Luisa Berrondo izenez baino gehiago ezagutzen du jendeak “Luixa maixtra” esanda; izan ere, oiartzuar asko izan ziren Luisaren ikasle. Maistra garaietan gogorra izanaren pena zuela esan zigun Luisak. Gogorra ez dakigu, baina ausarta eta nortasun handikoa zela ez dugu zalantzarik. Baserrian jaio zen eta gazterik gelditu zen guraso gabe. Osaba apaizak senide guztiei eman nahi izan zizkien ikasketak, eta aukera ongi aprobetxatu zuen Luisak: irakasle-ikasketak egin zituen. Gerrak onen-onenean harrapatu zuen eta aisialdia ahaztu eta lana egin behar izan zuen beste askok bezala, baina bere garaiko emakume batentzat pentsaezina izan zitekeena egitera ausartu zen bera: gerrak lanerako aukera kendu zionez, berak, bere kabuz, eskola ireki zuen. Ugaldetxoko eskolan 80 ikasletik gora eduki izan zituen, eta denak erne edukitzeko makina bat trikimailuz baliatuz irakatsi zien denei hezkuntzaz gain, heziketa ere bai. Poz gaitza ematen zion ikasle haiek bizitzan aurrera egin zutela ikusteak.

BALERIANA ARANBURU (EMAGINA) Baleriana Aranburu oiartzuarra (1879/10/141950/06/09) Altzibar auzoan bizi zen. Bere garaian, Oiartzunen bi sendagile zeuden, Don Regino eta Oñatibia. Aranburuk horien baimenarekin lanak egiten zituen eta modu horretan diru pixka bat ateratzen zuen etxera eramateko. Alarguna zen eta seme-alabek eta berak bizitzeko dirua behar zutenez, emagin lanez gain etxean jendea hartzen zuten apopilo, eta zenbait etxetako arropak garbitzen zituen. Don Rogelio sendagileak esaten zion zein etxetara joan eta zein emakumeri lagundu erditzen. Garai haietan ez zeuden gaur egungo aurrerakuntza eta botikak, eta ume eta ama asko hiltzen ziren erditze garaian.

HISTORIA

| 107


GARAZI LASARTE ESKUDERO (ARRAUNLARIA) Garazi Lasarte Eskudero Oiartzunen jaio zen 1995eko maiatzaren 9an. Familian traba ugari jarri zizkioten arraunean hasteko, itsasoarekiko beldurragatik, mutilen kiroltzat eta oso kirol gogortzat zeukatelako arrauna, eta hasi bezain pronto utziko zuela pentsatzen zutelako. Hala ere, berak aurrera jarraitu zuen, eta 16 urterekin Hondarribiko arraun elkartean hasi zen. Bertan 3 urtez egon ondoren, Irungo Santiagotarrak klubean jarraitu zuen arrauneko beste modalitate batzuetan. Gaur egun, hor jarraitzen du eta 5 urte daramatza bertan.

Tartean, 2015. urtean San Juan taldean aritu zen arraunean eta urte horretan Kontxako bandera irabazi zuten. Urte hauetan aritu den arraun klub eta talde guztiekin sari asko irabazi ditu hainbat kategoria eta modalitatetan, Espainian, Euskal Herrian eta Gipuzkoa mailan.

FATIMETU salec mohamed Fatimetu Saharan jaio zen 1978an. Bertako kanpamenduetan bizi izan zen haurtzaroan, 1975ean bere gurasoak Sahara Okupatutatik ihesian joan zirelako AĂąjeriara, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara. 22 urte zituela lehen aldiz Kanariar uharteetara joan zen bere haur txikiarekin. Ondoren, semea amonarekin utzi eta Valladoliden barrena ibili eta gero Oiartzunera iritsi zen.

Era askotako lanak egin ditu: zahar egoitzetan, kafetegietan, dendetan, helduak zaintzen, garbiketan‌ bere familia [familia handia] aurrera ateratzeko. Oiartzunen hamar urte daramatza. Oiartzungo El Watan elkarteko kidea da. Bertan Saharar herriaren alde egiten du lan, janari-bilketan parte hartzen du, ekintzak antolatzen ditu: hitzaldiak, afari sahararrak‌ Euskal Herri mailan ere aritzen da. Oiartzunen, zehazki, El Watan elkarteari asko laguntzen dio udan haur sahararrak etortzen direnean: haurrei gauzak adierazten, lasaitzen eta abar. Gaur egun beste lau urteko seme bat eta bi urteko alaba ditu.

108 | Historia


KARMELE MITXELENA ETXEBESTE (IDAZLEA) Oiartzunen jaio (1988-01-13) eta bertan bizi da. Idaztea maite du batik bat, bertsoaren neurri estuetan zein prosa librean, baina idaztea.

10 urterekin bertso eskolan izena eman zuenetik ez da bertsolaritzaren mundutik asko aldendu: bertso eskolako ikasle, bertso eskoletako irakasle, bat-bateko bertsolari eta bertso-jartzaile izan da. Hainbat bertsopaper lehiaketa irabazi ditu, hala nola Ordiziako Lazkao Txiki, Mungiako San Antontxu, Oreretako Zapirain anaiak, Durangoko Julene Azpeitia‌ Prosaren alorrean ere sari ugari jasotakoa da, adibidez: Oreretako Errenteria Hiria ipuin lehiaketa, Zumarraga-Urretxuko Iparragirre saria, Ordiziako Kimetz, Gordexola Harana, Hondarribiko Bordari edo Markina-Xemeingo Peru Abarka. Literaturaz gain, hezkuntza da bere beste afizioa, eta zorionez baita ofizioa ere. Irakaslea da ogibidez. Lehen Hezkuntzan diplomatua, Haur Hezkuntzan teknikaria eta graduatua eta psikomotrizista da. Egun Donostiako ikastetxe batean egiten du lan.

n aBARAXKA Oiartzungo Udal Ludoteka

HISTORIA

| 109


Karaez eta Oiartzun herrien arteko sareak estutuz, 25 urtez

1994 inguruan hasitakoa da oiartzuarren eta karaeztarren arteko harremana, Euskal Herria eta Bretainiako bi herri txiki horien arteko adiskidetasuna. Senidetasun hori gorpuztuz joan da geroztik, eta hastapeneko harreman soilak bi herrien arteko lotura bilakatu dira.

1994ko maiatzaren 14an Jon IĂąarra Oiartzungo alkateak eta Daniel Cotten Karaez herriko alkateordeak senidetza akordioa sinatu zuten, Oiartzungo Udal Aretoan. 25 urte bete dira bi herrien arteko harremana ofizialdu zenetik, eta sortutako loturak jarraitu egiten du gaur egun.

110 | Historia

Urte horien guztien buruan, urtez urte, herritarren arteko harreman pertsonalez gain, ekitaldi ugari antolatu dira, urtean behin, txandaka, urte batean Oiartzunen eta bestean Karaezen ospatu izan diren senidetze egunetan. Ospakizunaren ekintza nagusia bi herrietako herritarrek elkarrekin egiten duten bazkaria izan ohi da, baina badira nabarmentzeko beste ekintza asko ere: bi herriak eta inguruak ezagutzea, dantzaldiak, kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, ikastolaren eta diwan eskolaren arteko trukaketak, etab.

Hasierako urratsak Hogei eta bost urte pasa dira Karaez eta Oiartzunen arteko senidetza sinatu zenetik, baina senidetza hori ez zen egun batetik bestera sortu. Gure herrien arteko harremana lehenagokoa ere bazen. Izan ere, garai hartako egoerak


bultzatuta, Bretainiak eta bereziki Karaezeko herritarrek euskaldunoi, eta bereziki oiartzuarroi, eskainitako laguntzak (errefuxiatu asko joan ziren Bretainiara, oiartzuar asko Karaezera), bi herrion arteko zubiak eraikitzen lagundu zuen.

Gauzak horrela, 1993ko maiatzean Oiartzungo Udalak irteera bat antolatu zuen Karaez aldera bi herrien arteko loturak sustraitzera. Bi autobus herritarrez bete-beteak irten ziren Oiartzundik eta Karaezen hartu zuten ostatu, bertako kanpinean. Lau egunez egindako txangoak oso emaitza polita ekarri zuen. Izan ere, oiartzuarrak pozik itzuli ziren etxera hango parajeak bisitatuta. Horrela zioten: “Gure egoera bertsuko herri bat topatu dugu, bertako jendea apal bezain irekia, eta ingurunea, berriz, eder eta ongi zaindutakoa”. Iritzi berekoa zen beste oiartzuar hau ere: “Estetika aldetik oso polita da Karaez, eta herritarrak berriz irekiak harrapatu ditut. Gazte eta zaharrak guztiak herri festan nola integratzen ziren ikusteak poza eman dit”. Ezin uka irteera hartan elkartasun hitzarmenaren prozesuan urrats garrantzitsua eman zenik.

1994ko maiatzaren 14a eta 21a: Senidetza HItzarmena Urtebete beranduago Karaez eta Oiartzun herrien arteko harremanak eman zuen bere fruitua: izan ere, Oiartzunen 1994ko maiatzaren 14an eta Karaezen maiatzaren 21ean sinatu ziren Senidetza Hitzarmenak. Hortaz, izaera ofizialez jantzi zen aspaldian hasitako harreman lana. Bestalde, Udalen harremanen pare, herritarrez osaturiko Senidetza Batzorde bana eratu zen bi herrialdeetan, eta guztiak batean elkarlanari ekin.

“Bi udalek sinatutako hitzarmena bada ere, herritarren arteko senidetza da hau, bai Karaezen eta bai Oiartzunen eratutako komiteek bizirik mantendu dutena. Desberdintasunak desberdintasun, kidetasun asko dugu Oiartzunek eta Karaezek, Bretainiak eta Euskal Herriak: herri gisa ukatuak, gure hizkuntza, kultura eta nortasuna arriskuan, baina hala ere buru-belarri lanean gure herriei munduan dagokien tokia aitor diezaioten, herri bezala dagozkigun eskubideak aitor diezazkiguten”, zioen 1994an Joxe Mari Mendikutek, Oiartzun-Karaez senidetza batzordeko Oiartzungo kideak.

Urte hauetan guztietan zehar ehunaka oiartzuarrek izan dute Karaez, Bretainia ezagutzeko aukera, eta karaeztar mordoa ere izan da gurean, Euskal Herrian, Oiartzunen, gure artean. Bi herrien errealitateak ezagutzeko aukera izan dugu horrela eta, gure kezkak eta arazoak, baina baita pozak eta garaipenak elkarbanatzeko aukera ere izan dugu. Sinatutako hitzarmenak berehala izan zuen segida. Urtero-urtero oiartzuarrak Karaezen eta karaeztarrak Oiartzunen ziren, sortutako harremanak sendotzen joateko. Era berean, Haurtzaro Ikastolak 1998an hasi zen ikasleen arteko trukeak antolatzen. “Lehendabiziko bisita DBH 2. eta 3. mailako ikasleekin antolatu genuen, 1996-97 ikasturte amaieran. Frantsesa aukerazko gaia ikasten zuten ikasleek parte hartu zuten eta astebetez Karaezko familien etxeetan hartu zuten ostatu”, adierazi du Helena Santamaria irakasleak. “ HISTORIA

| 111


Ikasleen arteko trukaketa Orduz geroztik, Haurtzaro Ikastolako frantseseko ikasleek urtero-urtero egin zuten Karaezeko egonaldia ikasturte amaieran, ikastolan ikasitakoari zukua ateratzera. Izan ere, harrezkero etengabeak izan ziren Haurtzaro Ikastola eta Karaez herriko diwan ikastetxearekin, Bretainian bretoiera hutsean ikasteko aukera eskaintzen duen eskola-komunitatearekin, sortutako harremanak. Gauzak horrela, 1998-99an hasi ziren Karaezeko ikasleak Oiartzungo familietan. Esperientzia benetan aberasgarria, bi herriotako kultura hurretik ezagutzeko. 2004an, 10. urteurrena Karaezen Senidetza Hitzarmenaren hamargarren urteurrena Karaezen ospatu zuten bi herriek. Cristian Troadec Karaezeko alkateak gonbidapena luzatu zion Oiartzun herriari ospakizun festa Karaezen egiteko. Hala, azaroaren 26an autobusa abiatu zen Oiartzundik eta hurrengo egunean egin zuten ekitaldi ofiziala. Hantxe bildu ziren, besteak beste Martin Beramendi eta Cristian Troadec alkateak, baita Jon Iñarra eta Jean Pierre Jeudy alkate ohiak ere. Hurrengo egunean, berriz, bi alkateek zuhaitz bana landatu zituzten 10. urteurrenaren oroigarri.

Hogeigarren urteurrena ospatzea, berriz, Oiartzun herriari egokitu zitzaion antolatzea, lehendabizi. 2014ko maiatzaren lehen astean ospakizunak egitea erabakita zuten bi herrietako ordezkariek. Hala, maiatzaren 3an, larunbatarekin, egin zen Oiartzun-Karaez senidetzaren 20. urtemuga, Oiartzun-Karaez senidetza taldeak antolatuta Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Esan bezala, larunbatean eguerdiko 13:00etan egin zitzaion ongietorria Karaez herritik etorritako komiteari, udaletxeko areto nagusian. Hantxe bildu ziren bi herrietako senidetza komiteko kideak eta hainbat herritar. Ekitaldian Aiora Perez de San Roman alkate oiartzuarrak eta Marie Antoinette Kilherou Karaezeko zinegotziak hartu zuten hitza 20. urtemuga ospatzeko. Oiartzungo senidetza komitearen izenean, berriz, Joxe Mari Mendikutek hitz egin zuen eta bi bertso hauekin bukatu zuen bere jarduna:

112 | Historia

Euskal iheslariei lagundu Zenioten horrenbeste

Eskainiaz zuen babesa

Itxaropena eta borondate Oraindik borrokari eutsi Askatasuna lortu arte Hargatik anaitu ginen

Orain dela hogei urte. Atsegin zaigu zuekin izatea bide lagun

guk behintzat hobeagorik ezin aurkitu inun

alaitasunez igaro ditzagun oraingoz hiru egun

ozenki oihukatuz gainera

Bai Karaez ta bai Oiartzun!

Gero, 14:00etan bazkari herrikoia egin zen Girizia elkartean. Eta egun seinalatu hori behar bezala amaitzeko kantu saioarekin bukatu zuten. Bestalde, udaletxeko areto nagusian erakusketa zabaldu zuen senidetza komiteak bi herrien arteko senidetzaren 20 urte horietako argazkiekin.

Urteroko bisita Senidetza dela medio, hamabost aldiz-edo oiartzuarrek Karaez aldera jo dute abuztua aldera. “Xanistebanak amaituta, autobusa betetzea lortzen genuen”, gogoratzen du Joxe Ostolaza Senidetza Elkarteko kideak. “Karaezera iritsita egun bat igarotzen genuen herria bisitatzen eta bertako festetan parte hartzen. Gainontzeko egunetan aldameneko herriak bisitatzen genituen, hala nola: Locronan, Monts D’Arre…


Ar Redadeg lasterketa herrikoian Bestalde, oiartzuarrek bretoieraren aldeko lasterketa herrikoian, Ar Redadeg-en (Euskal Herriko Korrikaren antzekoa) parte hartu izan dute. Horrela, 2018ko maiatzean Bretainia zeharkatu zuen lasterketak eta Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak eta Intxixu AEk euskaltegiak Ar Redadegera irteera antolatu zuten eta 24 oiartzuar animatu ziren parte hartzera. Horretarako, Oiartzungo udalak, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak, Haurtzaro ikastolak eta Oarsoaldeko AEK-k kilometro bana erosi zuten bretoieraren aldeko lasterketa herrikoi horretan eta oiartzuarrek eraman zuten lekukoa kilometro horietan.

Lau eguneko bidaia izan zen eta Karaezko udaletxean harrera instituzionala jaso zuten oiartzuarrek, Iosune Cousillas eta Domi Azpiroz zinegotzien ordezkaritzarekin. Gainera, Ar Redadegera antolatutako bidaia aitzakia hartuta, Udalak Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak 1994an bi herriak senidetu zirenetik Bretainia eta Euskal Herriaren arteko harremanak indartzeko egin duen lana eskertu zuen eta Intxixu AEK-k zein Haurtzaro Ikastolak, Oiartzunen euskararen alde egiten duten bezala, oraingoan Bretainian bertako hizkuntzaren alde agertzen duten ahalegina publikoki eskertu zuen.

Eta aurten egin den Korrika 21 edizioan Karaezeko ordezkariak izan ziren Oiartzunen apirilaren 12an. Izan ere, 2124. kilometroan eraman zuten lekukoa, Ugaldetxotik barrena. Aurretik Oiartzungo Udalak, Oiartzun-Karaez Senidetza elkarteko lagunek eta Intxixu AEK euskaltegiko kideek egin zieten ongietorria eta elkarrekin afaldu zuten Girizia elkartean.

Karaez herria, Finisterre departamenduan Karaez herria (Carhaix) Bretainia mendebaldean eta Finisterre departamenduan kokatua dago; Poher eskualdeko burua da. 7.305 bizilaguneko herria zelai eta mendixka artean. Laborantzan ari dira gehienak eta industria eta zerbitzuak ere badaude. Turistikoa ere bada. Soslaia horrekin, alderik alde, Oiartzun herriarekin ederki parekatzen da.

Senidetza Hitzarmena sinatu zen garaian Jean-Pierre Jeudy ezkertiarra zen hango alkatea; Oiartzungoa, berriz, Jon IĂąarra zen. Gaur egun Cristian Troadec da hango auzapeza. Oiartzun eta Karaezen arteko harreman sortu zenetik hiru alkate izan ditu Karaezek: Jean-Pierre Jeudy komunista, Andre Leroux eskuindarra eta Troadec abertzale ezkertiarra. Karaez herria ohituta dago senidetza kontuetan. Sei herriekin dago senidetua gaur egun: Alemaniako Waldkappel herriarekin, Irlandako Carrickmacross herriarekin, Erresuma Batuko Dawlish herriarekin, Herbehereetako Rijnwoude herriarekin, Palestinako El Arroub herriarekin eta Oiartzunekin.

Gaur egungo Karaez eta Oiartzun ez dira duela 25 urteko berdinak, baina horrelako senidetzak garai hartan bezain garrantzitsuak dira gaur egun ere. Lan molde berriak jarri beharko dira martxan, egungo egoerara egokitutako dinamikak sortu beharko dira, baina euskaldunon eta bretoien arteko senidetzak denbora askoan sendo jarraituko du. n JAIONE UGALDEBERE SARASUA

HISTORIA

| 113


Oiartzun nortasun handiko herria da eta bertan bizi garenok harro sentitzen gara. Lehen sektorea, kultura edota hizkuntza mimoarekin zaintzen dituen herri bat da; bertan ekintza asko egiten da bere identitatea bermatu dadin gizarte globalizatu honetan. Euskal Herria asko sufritu duen herri bat da; Frankismoko diktaduratik jazarpen bortitzak bizitu izan ditu bere nortasuna defendatzeagatik. Sufrimendutik eta aldarrikapenetik, gure egoera berdintsuan dauden beste herrialde batzuetara jo izan dugu elkartasun eta laguntza bila.

Europa koloretsu honetan badaude nortasun handiko eta biziko herri txikiak eta horietako bat Bretainia da. Badira urteak euskaldunak bertan ibiltzen direla eta beti -beti bertako etxeetako ateak zabal-zabalik aurkitu dituzte.

Ni neu orain dela 25 urte joan nintzen lehenengo aldiz. Gaztea nintzen eta orduan Euskal Herriko abertzaletasuna agerian eramaten nuen. Horrelako bidaietan ikusi eta ikasi dut gehiago ikusi eta entzun behar dugula, badaudela gure egoera berdina pairatzen duten beste herri batzuk eta gure herria errespetatzea nahi badugu, guk besteena errespetatu behar dugula.

Bretoia langile jendea da eta asko borrokatzen ari da beren arbasoak utzitako ondarea bizirik mantentzeko. Karaez herrian, zehazki –geografikoki barnealdean dago– asko borrokatzen dira beraien eskubideen alde. Bertan tren geltokia egon dadin edota ospitalea ez dezaten ken borrokatzen dira, esaterako. Beraien arteko harremanak oso gizatiarrak eta gertukoak dira. Kalean ezagunen batekin topatzen direnean, lehenengo gauza egiten dutena begietara begiratu eta bostekoa ematea da. Bai, asko dugu ikasteko!

Beste herriekiko elkartasun handia daukate; Palestinarekin eta Irlandarekin senidetzak dituzte, besteak beste.

Guk, euskaldunok, horrelako harremanak zaindu egin behar ditugu, ezin dugu iparra galdu. Zorionez, sartu garen garai berri honetan nortasun propioa dugun herri txiki asko elkartu eta elkarlanean aritzen bagara, elkarri laguntzen badiogu, ostadar handi bat sortuko dugu. Inork ezingo du ezabatu ostadar hori, bere oinarrian urrea baino baliotsuagoa dena duelako: herri baten nortasuna. n gari san Jose. oiartzun-karaez senidetza Batzordea

114 | HISTORIA


Seme-alabak


Ion Zabaleku omenez Fuentefriako alkate, eskertzeko ditugu zuk irekitako hainbat ate!

“Festa ttikiek, auzo ttikitan handitzen dute herria” Badira bizitzan bere ondoan egote hutsarekin energia positiboa txertatzen dizutenak. Eta horietako bat zinen, bai, horietako bat zara. Zeru urdina ikusten dugun bakoitzean zure irribarrea datorkigu burura. Lanerako gogoa, gaztetasuna, suzirien soinua eta bizipoza. Letxunaren goialdean ikusten zaitugu, beti alai, indartsu eta umore onean. Zoragarria izan da zure ondoan egin dugun bidaia, ohorea eta plazera. Familia handi bat sortu duzu, elkartua, gertukoa; eta ez da edonolako hutsunea orain geratuko dena. Familia umezurtza, bai, umezurtza. Iturriozko kuadrilla, hori da zure inguruan ibili garenongan utzitako arrastoa, tal-

116 | SEME-ALABAK

de izaera, lantaldea. Bakoitzari bere zukua nola atera bazenuen errezeta, errezeta magikoa. Eta norberaren hondar alearekin sekulako sugarra osatu duzu, geldiezina den sugarra, inoiz errauts bihurtuko ez dena. Orain 12 urte ekin genion beste batzuek hasitako ideiari. Noraezean, urduritasunez… Berehala bilakatu zinen motor eta ausardiaz aurre egin. Ezin aipatu gabe utzi jaia eta lana uztartzeko zure gaitasuna. Mimoz, maitasunez nahi den oro lor daitekeela erakutsi diguzu. Edozein eginbeharren aurrean “hau ere egingo dugu” esanez, lanerako tresna denak hartu eta aurrera. Hori izan baita zurekin lan egitea, izerdi tantak gustura botatzea eta lo orduak eskasak izan arren, esnatzeko gogoa izatea. Zurekin basoa erdi hutsa egotetik erdi betea ikustera pasatu garelako.


Ezinezkotzat ez zenuen ezer eta zurekin egingarri zen dena. Eta egingarria da, ez baitzaigu gustatzen iraganeko zerbait bezala aipatzea, zu oraina baitzara, hemen, gurekin present jarraituko duena. Eguzki izpi bakoitzean sentitzen zaitugulako eta badakigulako ilargiaren alde sekretuan zaudela, auzoari so, begirada botaz iturrioztarroi. Eta inoiz bakarrik utziko ez gaituzula jakiteak arintzen digu bihotzeko mina.

Eta zer esan auzoari buruz, zure Iturriotz handiari buruz, gure Iturriotz izatea lortu duzun horri buruz. Hogei urteren bueltan hasiko zinen auzoa dantzan jartzen, auzo ikuspegia eta identitatea landu eta sekulako konfiantza jarriz auzoa berpiztu duzu. Auzotik auzoarentzat eta auzotik herrira; auzoa josiz, eta baita herria ere. Harremanen jostun bikaina, bai horixe! Asko zor dizugu eta noizbait bueltan jasoko duzula espero dugu. Auzoari zenion maitasunera jauzi egiteko gonbita zabaldu zenigun behin, eta ez gara batere damutzen pauso hori eman izanaz, azken batean horrek elkartzen gintuen. Bizitzan tren gutxi pasatzen dira halako indarraz, halako maitasunez; eta bete-betean sartu ginen zurean, zure bagoira igo ginen.

Zure dohainen zerrenda luzean egunero gehi zitekeen besteren bat. Dena emozioz eta energiaz bizi zenuen, eta hori ere kutsatu diguzula ohartuta gaude. Grinaz, ilusioz, goxotasunaz zipriztindu dituzu bazter guztiak eta bizitzako irakaspen handienak eman dizkiguzu. Lanerako konplize bikaina, egun grisei kolorea jartzen iaioa eta hamaika abenturaren gidari. Bizitza laburra dela eta gozatu beharra zegoela hamaika aldiz aipatu izan duzu. Eta aukeran, denbora laburregia izan da gaurdaino. Laburra bai, baina kutsatu gaituzu bizipozez, energiaz eta alaitasunez. Kutsatu gaituzu zure mundu ikuskerarekin, zure bizitasunarekin.

Auzolana. Hitz horren esanahia ere zurekin ikasi dugu. Ezerezetik panpano arteko itzalpean amets egiten erakutsi diguzu, gure bizitza horra lerratu eta uztailean Aste Nagusi zoragarriak aurrera eramanez. Auzoko indarrarekin batera, elkarrekin, giro onean, jende gaztearen eta helduaren arteko elkarlanean sinetsiz. Hegan egiteko hegoak eskaini dizkiguzu, bihotza zabaldu eta baita zure etxeko ateak ere. Nola ahaztu Kamiyoko barrikote, festa

eta algarak. Zurekin igarotako momentuen zerrenda luzea da, oso luzea. Auzoko eskoletatik hasi eta gaztetxeraino; Madalenetatik bueltan gaupasaz mezetako aulkiak jartzetik gure txokoko gau amaiezinetaraino. Eta bai, Gure Txoko “gure txoko� bihurtu duzu, auzoko lokala gure etxe eta kantinako uneak ahaztezin. Ahaztezinak baitira horiek eta beste hamaika. Gure oroimenean ez ezik azalean eta bihotz barruan ere hainbat une tatuatu dituzu oharkabean. Maiz auzoko ordezkari gisa aritu zara eta sokan txapelduna izan ez arren, kaleko errege beti. Maitasuna eta zoriontasuna banatzen Euskal Herriko txoko denetan. Eta orain izar iheskor baten gisan, bazter guztiak alaitzen jarraituko duzula badakigu, ezin baitzara geldirik egon. Bat-batean eta indar handiz etorri zinen, baina baita isiltasunean joan ere. Zure distirak bizirik dirau hala ere, eta jakin horrek edonora eramango gaituela! Eta letxun beraren kimuek eta adarrek hemen jarraituko dugu, zuk erakutsitako kamiyotik aurrera, auzotik eta auzoarentzat, etorkizun urdin eta librerantz. Hemen jarraituko dugu auzo txikietan jai txikiak antolatuz, zuk amestutako herria handitzen. Beti matteko zattugu zure anai-arreba urdinok! Eskerrik asko, Zapo!

n Iturriozko lagun ta festakidiak

SEME-ALABAK

| 117


Gurekin dantza, Intxixu Mitologia, misterioa, herri usadioa. Kataxulon bertan bizi omen, inork ez du ikusi, dena den. Ihote festak toki berezia du oiartzuar askoren bihotzean. Batzen gaituen festa da eta izaera ematen digun ondarea. Emozioz eta ilusioz egiten diegu harrera, urtero-urtero, Aiako Harrian bizi diren lagunei. Baina, aurtengoan, festa honek guretzat gozotik bezainbeste izan du gazitik. Urte luzez bidelagun izan zaitugu festaren antolakuntzan eta, aurten, ezin izan zaitugu nahi bezain gertu eduki. Urtean behin, jaistean herrira udaletxera igotzen dira.

Ta ozen kantuan hasi ohi gera, denak batera. Denak batera, denak elkarrekin, elkarlanean. Horixe da herrigintza eta hori oso ongi zenekien zuk ere. Trukean ezer eskatu gabe herritarrei asko eskaini diezu, borondatez, bihotzez. Eta bihotzez eskertu nahi dizugu guk ere. Ez ditugu ahaztuko zure ondoan bizi izandako abenturak eta elkarbanatutako esperientziak eta ikasgaiak. Herrigintzan aritzea neketsua da batzuetan, baina emandako adina jasotzen da bueltan. Zenbat ofiziotan aritu garen elkarrekin‌ Izan gara tabernari, sukaldari, ingeniari, ekonomialari. Izan gara aurkezle, antzezle, dantzari. Izan gara diseinatzaile, epaile, antolatzaile, koordinatzaile. Eta iturgin, eta egurgile, eta jostun. Horixe da herrigintza: mila ofizio eta mila emozio. Emozioz egiten zenituen lanak, gogotsu, ilusioz. Emozio handiz bizitzen zenuen festa hau, eta, aurten ere, hala egin duzu. Aspaldiko urteetan ez bezala, intxixuen azaletik bizi ordez, zakua soinean zenuela parte hartu zenuen festan. Kataxuloren goxotasunetik egin zenien harrera intxixu eta basandreei, eta beste begi batzuetatik ikusi ahal izan zenuen zenbaterainokoa den festa honek herritarrei sabelean sortzen dien zirrara; beste begi batzuekin sentitu zenuen plazako suaren indarra

118 | SEME-ALABAK

eta berotasuna. Eta guk ikusi ahal izan genuen zure begien argia, distira. Argi horri segika, bide berean jarraituko dugu aurrerantzean ere, zu gabe, baina zurekin. Aiako Harriyan nahi dugu bizi, basandriekin batera hezi, sorginen sekretuak ikasi, amalurraren eskutik hazi.

Beti izango zaitugu presente, eta intxixu, basandre eta sorginekin etorriko zara urtero gure artera. Ikusiko zaitugu udaletxeko kainaberan, antortxetako suan, Kataxuloko magalean, Kastroko iturrian, poxpolin jantzietan, zapi koloretsuetan eta Zirri-latzen begietan. Hitz egingo dugu zapo hizkuntzan eta jarraituko dugu elkarrekin marraztu dugun bidean, herrigintzaren bidean, herrikide izatetik lagun izatera eraman gaituen bide berean. Intxixu dantza in tzazu, in tzazu dantza, intxixu. Intxixu dantza in tzazu, gurekin dantza, intxixu.

Maite zaitugu, Zirri-latz.

n Oiartzungo Ihote Taldia


Ion Zabaleku omenez Zaila da eta gogorra, oso gogorra, gertuko baten heriotza dela eta lerro batzuk idaztea. Are gogorragoa gertuko hori laguna, kuadrillakoa, beti presente eta bizi-bizirik dagoen horietakoa izan denean. Eta horixe izan da Ion: beti hor dagoen laguna, poza transmititzen duen pertsona.

Baina lerro hauek, agur esateko baino gehiago, emandako guztia oroitu, partekatu eta gure baitan gordetzeko izatea nahi genuke. Bere eredua, bere bidea jarraitzen badugu, agur esateko baino gehiago, eskerrak eman eta aurrera indartsuago egiteko aukera delako. Oroitzea gogorra baina ederra, oso ederra, ere izan daitekeelako. Hauxe esan genion Ioni, Zapori, eta ez zaigu adierazi nahi duguna adierazteko ezer egokiagorik bururatzen. Ikaragarri maite haugu, Ion. Ikaragarri matte yeu, Zapo. “Beste planeta batetik aterrizatu yun, ta guria reboluzionatu.

Kamiyoko parrilladak, Covarrubias, Artikutzako abenturak, Euskal Herriyai itzuliya bizikletan ta herriko festaz herriko festa, Kubako mojituak, Intxixuak ta sorginak, Mirentxineko bidaiak, talogiliak, Zabaleku informatika, Bakero, Fuentefriako Aste Nagusiyak… Beste planeta batetik aterrizatu yun, ta berriya sortu. Auzolana, eskuzabaltasuna, kohesiyua, kiritika ta autokritika, alaitasuna… ta bereziki laguntasuna. Hire onduan seittun ikasi genin zer ttuken hoik denak. Ikusi ta ikasi. Beti ingurukuk zaintzen ta xaxatzen, hi yaz eozein kuadrillak beharrezkua diken motorra. Beste planeta batetik aterrizatu yula uste genin, hirian guk aterrizatu genila kontutu giñun arte. Ta, gu re burugogorrak izaki, ez gattuk Kamiyoplanetetik sekula muttuko. Ikaragarri matte yeu, Zapo.

Eta, Ion Zabaleku Zaporen inguruko idazki honi amaiera emateko, Ander Lizarralde bertsolariak omenaldian kantatutako bi bertsoak berreskuratu nahi izan ditugu. Elkartu gara lagunartea, familia ta inguru, pasatakoa onartu ezin duten horrenbeste buru. Baina bizitzak sarritan ditu zitalak hainbat helburu ta ulertzen ez ditugun arren jasan egiten ditugu, eta Aurrera egitekotan elkarren beharra dugu. Arituz gero lehenaldira begiradarik okertzen, oroitzen zaitut santiyuetan han zure faltarik ez zen, oroitzen zaitut hain umoretsu adar jotzen, parrez lehertzen, oroitzen zaitut eskuzabala: ematen eta eskertzen… Zaila izango da zuk utzitako hutsune latz hau betetzen.

Hire lagunak”. n kuadrilLa

SEME-ALABAK

| 119


ANE ASENSIO:

“Atletismo egokituan hasi nintzenean, lagunekin kirola egin nahi nuen, ondo pasatzeko� Ane Asensio Telletxea kirolaria Haurtzaro Atletismo Taldean hasi zen atletismo egokitua egiten duela bost bat urte. Ordutik, izugarrizko markak eskuratzen ari da bere kirol arloan. Gaur egun, Lasarteko Ostadar Atletismo Taldeko kirolaria da eta Mindara Elkarteko kidea. Aurten, Oiartzungo herriaren aldetik aipamena jaso du: Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak erabaki du berak merezi zuela IV. Kirol Saria. Aurten Oiartzungo IV. Kirol Saria jaso duzu. Pozik al zaude? Bai, oso pozik nago.

Espero zenuen halako saririk? Egia esan, ez nuen halako saririk espero. Sorpresa handia izan zen niretzako eta nire ingurukoentzako. Nola sentitu zinen ekitaldian?

Ekitaldiaren hasieran pixka bat urduri nengoen. Baina gero, jendearen laguntzarekin lasaiako egon nintzen. Baina beti oso pozik!

Testu eder bat irakurri zenuen han: jende asko izan zenuen gogoan. Zeintzuk izan dira garrantzitsuak zure kirol-ibilbidean? Nire kirol ibilbidean testuan aipatutako pertsona guztiak izan dira garrantzitsuak. Baina horretaz gain ere, kiroletik kanpo, lagunek maitasuna eta laguntza asko eman didate.

120 | SEME-ALABAK


Atletismo egokitua egiten hasi zinenean, ikastolan zeundela, ba al zenekien zertan hasi behar zenuen? Nik, hasiera batean, lagunekin kirola egin nahi nuen, ondo pasatzeko. Zergatik hasi zinen atletismo egiten?

Txiki-txikitatik gustatzen zitzaidan atletismoa. Gainera, duela hiru urte kirol hau probatu eta asko gustatu zitzaidan. Espainiako Txapelduna zara 3 probatan. Duela bost urte atletismo egokitua egiten hasi zinenean, imajinatuko zenuen hau?

tzen da errekor berri bat lortzen duzun bakoitzean? Poz handia sentitzen dut ikusten dudalako entrenatzen dudan guztiak fruituak ematen dituelako.

Lasterketetan ere parte hartzen duzu handbikearekin. Aurten, Lilatoia irabazi duzu! Nola entrenatzen duzu? Astean behin entrenatzen dut modalitate hau nire entrenatzaile Jokinekin, Donostian. Nahiago dituzu slalom probak edo errepideko lasterketak?

Hasiera batean ez nuen horrelako gauzarik espero. Nire helburu bakarra ondo pasatzea zen. Aurtengo helburuak zein dira?

Bi kirol hauek oso gustuko ditut eta egia esan, ez nizuke erantzuten jakingo zein aukeratu.

Lehenik eta behin, ondo pasatzea. Baina asko gustatuko litzaidake berriro ere Espainiako txapelduna izatea. Hanbikean ere ibiltzen naiz eta aurten 15 kilometro egin nahi nituzke.

Egia esan, oso gustura nabil saskibaloian daukadan taldearekin. Oso gustura sentitzen naiz beraiekin entrenatzen naizenean.

Errekorrak hausten ari zara, zure propioak eta Euskadikoak, Espainiakoak. Zer senti-

Saskibaloian ere ibiltzen zarela badakigu‌ Gustura al zabiltza?

n Goiatz Labandibar Arbelaitz

SEME-ALABAK

| 121


Katerin Artola

Txiki-txikitatik dabil dantzan Katerin Artola, 18 urteko altzibartarra. Sari eta txapel asko irabazi ditu bere ibilbide guztian eta iaz Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa irabazi zuen. Ordizian jokatutako txapelketa horrek badu, gainera, berezitasun bat. Izan ere, orain arte gizonezkoak alde batetik (Aurresku Txapelketa) eta emakumeak bestetik (Soinu Zahar Txapelketa) lehiatzen baziren ere, aurten lehenengoz lehiaketa mistoa izan da. Oso txikitatik hasi zinen dantza munduan‌ LH1-en hasi nintzen dantzan, 6 urterekin, Haurtzaro Dantza Taldean. Amak apuntatu ninduen eta gustatu zitzaidan. Nire amona ere dantzaria zen, Segurakoa, eta familia osoan afizio handia dugu

Eta oso txikitatik hasi zinen txapelketetan parte hartzen, gainera. Nola bizitzen duzu lehiaketa? 8 urterekin hasi nintzen txapelketetan, Lorena Zalakainen eskutik. Lagun batek animatuta hasi nintzen, eta horretan jarraitu dut orain arte. Hasieran jolas baten modukoa zen niretzat,

122 | SEME-ALABAK

ongi pasatzera joaten nintzen. Gainera, horrela gehiago ikasten nuela konturatu nintzen eta gustura joaten nintzen egia esan. Entsegu asko eskatzen du lehiaketak, eta zorroztasun hori gustatzen zait. Dantza tradizionala landu izan duzu gehien bat, baina oinarri tradizionala duen dantza garaikidea ere gustuko duzu, ezta?

Bai, biak gustaten zaizkit. Garaikideak ematen dizun askatasuna gustatzen zait, baina tradizionalak eskatzen duen zorroztasuna ere oso gustuko dut. Azken urteetan bilakaera eman da talde askorengan: batzuk jarraitzen dute tradizionala soilik egiten, baina beste talde askok uztartzen dute dantza tradizionala garaikidearekin. Ni gehien bat txapelketetarako prestatzen naiz, Lezon, Lurdes Esnaolarekin –egia esan, azkenaldian Lurdes min hartua dabil eta nire kontura aritzen naiz gehienbat–, eta txapelketek tradizionalerako joera izaten dute. Hala ere, astean behin Errenteriara ere joaten naiz, Dantzagunera, Haatik konpainiak antolatu eta Aiert Beobidek zuzentzen duen ikastaro batetan parte hartzera, eta bertan dantza garaikidea ere egiten dugu. 2018an lehen aldiz Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa mistoa izan da, eta irabazi egin duzu. Txapel hau berezia da zuretzat, ezta?


Bai, oso pozik nago. Txapelketa honek oihartzun handia du, eta mistoa izan den lehenengo urtean txapela jantzi izana oso berezia da gainera. Ordiziako txapelketa horren aurretik, Zarauzko Euskal Asteko Aurresku Txapelketa ere irabazi zenuen, mistoa hori ere. Mutil zein neska, dantzari guztiak elkarrekin lehiatu eta denek dantza mota berak dantzatzea zer iruditzen zaizu?

Ederki iruditzen zait. Lehen, ni dantzan hasi nintzenean, oso bereizita zeuden “mutilen” eta “nesken” dantzak, baina esan izan didate aspaldiko garaietan bereizketa hori ez zela hain nabarmena, gerora hasi zela hain nabarmen bereizten, eta uste dut dantzari guztiek dantza guztiak egitea oso ongi dagoela, gustatzen zait.

Oiartzunen dantzari bikainak daude eta afizioa ere handia da. Ikastetxetako dantza taldeez gain, duela urte batzuk Olarri dantza taldea ere sortu zen…Nola ikusten duzu zuk herriko egoera? Nik uste herrian dantzari oso onak izan ditugula eta oraindik ere maila eta afizio handia mantentzen ditugula. Izar Etxeberria oiartzuarra, esaterako, urte askotan zehar Soinu Zahar txapelketako irabazle izan da. Aurten ez da aurkeztu, eta beste oiartzuar batek irabazi du. Olarriri dagokionez, nik uste oso ongi dagoela herrian dantza talde bat egotea, dantzan jarraitu nahi dutenek herrian gelditzeko aukera izan dezaten. Ni 12 urterekin Villabonara joaten hasi nintzen, Oinkarira, baina joan-etorrietan denbora asko pasatzen nuen eta azkenean utzi egin nuen. Orain, berriz, Lezon Lurdes Esnaolarekin eta Errenterian Haatik konpainiarekin entseatzeaz gain, fandango eta arin-arin lehiaketetara aurkezteko prestatzen ere banabil, Lezoko Iker Belintxonekin, eta egia esan ez dut gehiagorako denborarik. Fandangoa eta arin-arina ez ditut asko landu orain arte, eta denbora asko eskatzen dit, baina ilusio handiarekin nabil. Dantza zuretzat kirola ere badela entzun izan dizut… Bai, niretzat dantza kirola ere bada. Diziplina eta zorroztasun handia eskatzen ditu, eta alderdi fisikoa oso garrantzitsua da. Azken urteetan, gainera, txapelketetan pieza gero eta zailagoak eta luzeagoak dantzatzeko joera da-

go, eta fisikoki oso prestatua egotea beharrezkoa da. Horri lotuta, dantzatzerako garaian jantziaren pisua ere garrantzitsua da. Ahalik eta arinena izatea komeni da, eta horretan Lurdesek lan handia egiten du.

Lurdes Esnaola, zure dantza irakaslea izateaz gain, zure jantziak josten ere aritzen da… Bai, esan bezala jantziek badute bere garrantzia dantzatzerako garaian. Gainera, jantzien estetika ere zaintzea gustatzen zaigu, nire amari ere asko, eta hiruron artean aritzen gara iritziak eman eta erabakiak hartzen.

Irailean Unibertsitatean hasiko zara, pentsatzen dut zailagoa izango dela oraingo erritmoari eustea, ezta? Datorren ikasturtean Unibertsitatean ikasten hasiko naiz, bai, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasteko asmoa dut. Baina dantzatzera oso gustura joaten naiz, baita txapelketara ere, eta horretan jarraituko dut. Uste dut ongi uztartu ahal izango dudala guztia. Eta etorkizunean, zertan ikusten duzu zure burua?

Etorkizunean, gustatuko litzaidake dantzaz bizitzea, dantza konpainia batetan edo, baina oso zaila ikusten dut. Ikasketekin zerikusia duen zerbaitetan lanean ikusten dut nire burua, dantza alde batera utzi gabe, noski. n Asier Legorburu

SEME-ALABAK

| 123


Ramuntxo Sagarzazu Gaztelumendi Ramuntxo Sagarzazu Gaztelumendi Irunen jaio zen, 1965ean. Lehen pausoak Oiartzunen eman zituen arren, Donibane Lohizunera joan behar izan zuen sei urterekin, bere familiarekin batera. Hogei urte beteta itzuli zen jaioterrira, Ugaldetxoko Txaparrera, hain zuzen. Ibilbide gorabeheratsu eta gogor baten ostean, 2012az geroztik Oiartzunen bizi da eta Haurtzaro Ikastolako irakaslea da. Pozik dagoela nabari zaio. Nolakoa izan zen zure haurtzaroa?

“Gure garaiko gazteriak kontzientzian eta esku hartze politikoan indar handiagoa zuela pentsa daiteke, baina, opresioa, zapalkuntza eta jazarpena hain ziren nabarmenak non aurre egitea erraza, beharrezko egiten zitzaigun.� Hizlari fina eta saiatua dugu Ramuntxo, elkarrizketa honetan ikusiko duzuen gisan. Intentzio handiz aritu da gurekin tertulian, eta bere bizitzako gertakari eta istorio interesgarri ugari kontatu dizkigu.

124 | SEME-ALABAK

Haurtzaro oso mugitua izan genuen. Haurtzaro Ikastolako lehenbiziko belaunaldikoak izan ginen Eskarne arreba eta biok. Bertan urtebete egin ondoren, Donibane Lohizunera joan behar izan genuen amak, Eskarne arrebak eta hirurok (Lorea arreba gazteena Donibanen sortua baita), gure aita errefuxiatu bilakatu zelako Iparraldean. Bertan, Anai Artea izeneko harrera etxean hartu gintuzten; Telesforo Monzon, Pierres Larzabal, Anjel Arregi eta Iparraldeko beste abertzale batzuek osatzen zuten elkarte moduko bat zen hura. Denboraldi batez, gela batean bizi izan ginen familia osoa, gure egoera berean zeudenekin elkarbizitzan. Esan bezala, beste iheslari batzuk ere tartean ziren, eta nahiz eta arreba eta biok oso haurrak izan, konturatu ginen gureaz gain bazirela gure gisara bizi ziren familia gehiago ere. Zer izan zen gogorrena esperientzia hartan?

Gogorrena irakaskuntza prozesu frantziarrean aritu beharra izan zen niretzat behintzat. Ikastolak sei urte artean zeudenentzat ziren soilik eta gu muga-mugan ginenez, ez genuen frantziar irakaskuntza prozesuan sartzea baino beste aukerarik eduki. Arreba eta biok tutik ere ulertzen ez genuela joaten ginen ikastetxera, hori dela eta, oso momentu gogorrak pasatu behar izan genituen.

Bestalde, aurreko guztiari kontrajarriz, pozgarria izan zen koturatzea bizi ginen lekua beste herrialde bat izanik ere, euskaldunak


bazeuden lurraldea ere bazela. Guk ulertu ahal izateko irakasle batzuek euskaraz egiten zuten gurekin eta horrela ohartu ginen euskaraz egiteko modu bat baino gehiago bazegoela. Guretzat ezezaguna zen moduan mintzatzen ziren arren, ez zitzaigun arrotz egiten, haur bat berehala ohartzen baita entzuten duen hori ama hizkuntza duela, nahiz eta desberdina izan. Gazte zinelarik ezagutu zenuen kartzela, zer dela eta?

1986an, Batxillergoa bukatu bezain laster, aitaren lanpostuan sartu nintzen, aitak gorde egin behar izan zuelako, GALen garaiak ziren, gogorrak oso. Urte bereko urrian, Sokoako gure lantokian, ustez ETArena zen zuloa aurkitu zuen Frantziako poliziak eta espainiar nazionalitatea genuenok kanporatuak izan ginen. Bai iheslari politikoak zirenak, baita ez ginenok ere. Ni Guardia Zibilen eskutan jarri ninduten, eskutik eskura. Gertakariarekin ezer ikustekorik ez genuen arren, Madrilgo Carabanchel kartzelan amaitu genuen. Han preso politiko guztiak batera zeuden, oraindik dispertsio politikari ez baitzioten bide emana, eta Terra Lliureko katalanak, preso anarkistak, eta preso politiko palestinar batekin egotea ere egokitu zitzaidan. Handik Alcalara eraman gintuzten eta bi hilabete eman nituen kartzelan, baina oroitzapen hunkigarriak ditut. Noiz itzuli zinen Oiartzunera?

Kartzelatik atera nintzenean, Frantziako Estatutik egotzi egin nindutenez, ezin nuen Donibanera itzuli. Hortaz, familia osoa etorri ginen honuntza. Oiartzunera lehenik, izebaren etxera, Txaparrera, eta Hondarribira gero, aita izan ezik, familia elkartzeko asmoz. Orduan izan nuen herrian birkokatzeko aukera, 6 urte nituenetik 20 urte bete arte kanpoan bizi izan nintzelako nahiz eta asteburuetan auzoa genuen GariĂąora etortzen nintzen. Eskerrak eman nahi dizkiet beren etxeko ateak zabaltzeagatik GariĂąoko Miren ta Xabini, beren seme gisa hartu baininduten. Nerabezaroa han pasatu nuen eta gariĂąotarrei esker oiartzuar bilakatu nintzela esan behar dut. Zerk piztu zizun borrokarako grina?

Aitona-amonek eta gurasoek bizitu izandakoaren ondorio zuzena garela uste dut. Gerra galdu zutenen belaunaldietatik nator ni, jende

askoren moduan Frankismo garaian asko sufritutako familia girotik. Gainera, gure kasuan, aitak eta amak erabaki zuten borrokarako bidea hartzea, biena izan zen erabakia. Etxean, kalean bezalaxe, presentzia handia zuen gaia zen eta modu oso naturalean bizi izan nuen borrokarekiko konpromisoa.

Bestalde Frankismoak indartsu jarraitzen zuen gure artean, baina Europatik beste haize ufadak zetozen. Adibidez, 1968ko maiatzean gertatutakoak eragin nabarmena izan zuen gurean. Euskal kontzientzian eragin zuen, gure izateko moduan, ohituretan, arlo kulturalean, emakumearen egoeraren inguruan... horrekin guztiarekin poliki-poliki kontzientzia hartzen joan ginen. Horretaz gain, Kubako Iraultza ere hor zegoen, Gerra Hotza puri-purian zegoen, Vietnameko esperientzia, Aljeriakoa... Laburbilduz, kolonien kontrako borroka antiinperialistak zuzen jo zuen gure kontzientzietan. Pentsatzen genuen posible zela hemen ere askapen borroka bat egite, parametro berdintsuetan. Gizartea ere askoz gazteago zen orain baino, eta gaztea denak grina dauka! Gazteak aipatu dituzu. Alde handia al dago gaurko eta zuen garaiko gazteen artean?

Gaztea beti gazte dela ikusten dut, horretan ez dago aldaketarik. Gaztea bere garaiko egoera politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalen emaitza da. Beraz, gure gazteria gaur egungoarekin alderatuz, desberdina da, gizartea desberdina den hein berean, ez txarragoa ez eta onagoa ere, desberdina. Frankismo garaiko gazte baten egoera eta gaurko gazte batena zeharo desberdinak dira, pertsona gisa eta nazio gisa pairatzen genuen zapalkuntza benetan bortitza zelako. Nire garaiko nahiz lehenagoko gazteak Iparraldera joaten ziren askatasun eske, adibidez, libre zen pornografia ikustea, libre zen antisorgailuez hitz egin eta erostea, libre zen ikurrina jartzea... pentsa orduan hemen zein egoeratan bizi ginen. Erlijioarekin oso lotuak, moral eta hezkuntza aldetik oso itxiak, eztabaida-gune oso mugatuekin, egoera pisutsua zen benetan. Gure garaiko gazteriak kontzientzian eta esku hartze politikoan indar handiagoa zuela pentsa daiteke, baina, opresioa, zapalkuntza eta jazarpena hain ziren nabarmenak non aurre egitea erraza, beharrezkoa egiten zitzaiSEME-ALABAK

| 125


gun. Gainera, oso hedatua zegoen kontra egiteko joera, batez ere kalean. Uste dut gaur ez dagoela zapalkuntzari buruzko hain kontzientzia garbirik; informazio asko dago eta guztiz eskuragarri gainera. Aukeratu beharra izaten da zerbait txukuna ondorioztatzeko, hauteskundeetan boza emateko... antitesian gaudela uste dut. Horrek ez du esan nahi zapalkuntzarik ez dagoenik, baina askoz ere sibilinoagoa da, bizimoduarekin eta kontsumo mailarekin lotuagoa. Beste era batera antolatua. Horren kontzientzia da agian jaitsi dena. Venezuelan denboraldi bat pasatu zenuela badakigu. Zer oroitzen duzu egonaldi horretatik?

1994an atxiloketa batzuk izan ziren nire inguruan, Oiartzunen, Iñaki lagun zaharra atxilotu zuten eta nik ihes egitea lortu nuen. Borroka konpromisoaren fase berrian, Venezuelara deportatu ninduten, paper faltsuekin harrapatu nindutelako. Bi hilabete pasatu nituen kartzelan. Kartzelan nengoela Euskal Etxeen laguntza ikaragarria jaso nuen, baita han bizi ziren iheslari eta deportatuena ere. Kanpoan ere ezinbesteko laguntza izan ziren, paperak egiteko, osasun zerbitzuetan laguntzeko, ekonomikoki laguntzeko... Denak borrokatu ziren gogor ni han geratzearren. Espainiarrek botatzeko ahaleginak egin zituzten, baina arrazoi politikoengatik han geratzea lortu zen eta euskal erbesteratu bilakatu nintzen. Beti eskertuko dut Euskal Etxeko kideek eta burkideek egindako guztia. Babes handia jaso genuen eta horri esker ez ginen bakarrik sentitzen. Azkenean, gobernuak libre utzi ninduen, soilik hilean behin aurkeztu behar izaten nuen polizia etxera eta kito.

Maider eta bion semea dugun Eki ere han jaio zen, Oiartzungo lehenengo venezuelanoa! Oroitzen dut izena jartzerakoan nola harriduraz begiratzen ninduten, ez zuten ezer ulertzen. Guk “Eki” esaten genuen eta beraiek hango azentuagatik “x” hizkiaz ari ginela uste zuten. Paperean izena idatzi beharreko lekuan “X” idazten hasi zen, neronek idatzi nuen azkenean! Nolakoak izan ziren kartzelan igarotako urteak? Momentu onak eta txarrak pasatuko zenituen...

126 | SEME-ALABAK

2005eko maiatzaren 23an atxilotu ninduten. Frantziako Estatuko ekialdera eraman ninduten hasieran eta 9 hilabete pasa nituen bakartua. Gero, Bordelera ekarri ninduten eta bertan ia bost urte egin nituen epaiketaren zain. Espetxean ikasketak egin nituenez, 11 hilabete gutxiago pasa nituen barruan. Epaitu ondoren, Arlesen bukatu nuen espetxealdia, kunplimentuzko kartzelan, 7 urte eta hiru hilabete. Ahazten ez diren uneak egoten dira, noski. Baina semearen lehenengo bisita izugarria izan zen, oso momentu polita eta hunkigarria. Ia bi urte zituenetik zazpi urterarte egon ginen elkar ikusi gabe. Akordatzen naiz urrutira ikusi ninduela eta, lotsagabe, oso modu naturalean, kartzela barrura sartu zela korrika. Kartzeleroak zer egin ez zekiela, sartzen utzi behar izan zion, pentsa! Bertan geratu ziren kideei agurtzea izan zen momentu gogorrenetakoa. Bai, ni kalera nindoan, baina beraiek hantxe geratuko ziren. Bisita bakoitzaren agurra ere gogorra izaten zen. Eta noski, inpotentzia handia izaten da hor barruan, ezin duzu ezer aportatu, ez familian, ez inon.... Kanpoan hainbeste ematen dutenak ikusten dituzu, astero-astero joan-etorrian. Erruz sufritzen dutela sumatzen duzu, ahaleginak eta bi egiten, eta zuk ezin ekarpenik egin. Konplikatuak izaten dira bisita ondorengo orduak, bai. 2012an irten zinen, ongi etorria ere egin zitzaizun, baina noiz sinistu zenuen benetan libre zinela?

Herriratu nintzen eguna xelebrea izan zen, egun handia. Ez nekien azken unera arte nola bukatuko zen, Madrildik pasatu behar izango nuen edo ez, ez zidaten ezer argi esaten. Familia Kataluniako mugan zegoen zain, eta lagunak badaezpada Burgosen. Ni Madrilera ailegatu nintzen hegazkinez.

Benetan libre sentitu nintzen Madrilen nintzela, hegazkinetik jaitsi bezain pronto bi polizia gazte etorri eta esan zidatenean “ate horretatik aurrera hire kabuz moldatu beharko duk”. Ez nekien nire bila etorri ahal izateko deia nola egin ere, xoxa banuen baina telefonoak nola funtzionatzen zuen ez nekien, nire atzean ilaran zai zegoenak lagundu behar izan zidan, eta eskerrak! Nafarroan elkartu ginenean, oso momentu hunkigarria izan zen. Dudarik gabe,


Maider, Eki eta Ramuntxo, Venezuelan, 1999an.

irteeraren onena Maider eta Ekiri emandako lehen besarkada hura izan zen. Ahazten ez den horietakoa. Oiartzungo herritarrek egindako harrera ere zoragarria izan zen, jende asko, jende anitza, izugarria... Zer esango zenioke kartzelan sartu berri duten gazte bati? Adibidez, Altsasuko kasuan espetxeratutakoren bati.

Lehendabizi besarkada estu bat emango nioke; animoak gero. Gogor eusteko esan, barruan bere nortasuna tinko mantentzen ahalegintzeko. Lasai egoteko ere bai, herri honen zati batek modu ezin hobean erantzun duelako beste behin‌ Zer esan oiartzuarrei?

Lehenik eta behin, azpimarratu nahi dut agian ez dela hauxe unerik egokiena gauza hauetaz aritzeko, Xanistebanak ez dira agian testuinguru egokiena ez dakit‌ Bestela, eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. Batetik, eta zintzoki esaten dut, ni bezala pentsatzen ez duten herritarrak eskertu nahi ditut, atera nintzen lehen egunetik gaur arte babesa eta errespetua erakutsi didatela-

ko; herritar sentiarazi naute eta hori izugarri eskertzen dut. Herri honen eraikuntzan, modu eta arlo batean zein bestean aritu direnek dute meritua. Bestetik, ezker abertzaleko burkideak eskertu nahi ditut erakutsitako elkartasunagatik, eta baita momentu zailenetan ere, erakutsi duten borroka-konpromisoagatik. Herri honek, izan alde batekoa zein bestekoa, gorriak pasatu ditu, eta pasatzen ari gara gaur egun ere. Eta noski, familiari eskerrak, bereziki Maider emazteari, 18 urte luze horietan hor egon delako beti. Baita laguntza eman duten guztiei ere, nire kasuan, bi aldeetako familiei, Zapiraintarrei eta Txantxangorritarrei. Esan dezaket, egiazki, zuek gabe ez ginatekeela. Ez nuke elkarrizketa bukatu nahi Joanesi besarkada estu bat bidali gabe. Ta gora Xanistebanak, noski!

n Mattin Kazabon Cousillas Ramon Sagarzazu Gaztelumendi

SEME-ALABAK

| 127


XIXILI PIKABEA:

“Goizean sasi-eskolak ematen nituen eta arratsaldetan baserriko lanetan aritzen nintzen” GOIZETAN, SASI-ESKOLAN Sasi-eskolak zer ziren? Karrerarik gabeko maistren eskolak. Genekiena erakusten genuen. Gerra denboran nola ikasi behar genuen bestela guk? Gerra denboran nire ahizpak eman zituen sasi-eskolak. Gure izeba xahar batek erakutsi zion pixka bat Artxabalta baserrian, eta gero berak auzoko umeei pixka bat. Eta ni ere harekin ibili nintzen. Bertara joaten ginen, Portuberri baino goraxeago dagoen baserri batean Santanderrera. Ahizpa zaharrena zen, Martxelina. Ni bost urterekin harengana joaten nintzen. Ume asko juntatzen al zineten?

Xixili Pikabea Artola Ergoiengo Portuberri baserriko alaba da, Tornola parajekoa. Joxe Manuel eta Eustakiaren hamaika seme-alabetan gazteena da bera, 1931ko urtarrilaren 26an jaiotakoa. Sasi-eskolan ikasi eta sasi-maistra izan zen bera ere. Urrutiko landa eremuetako baserrietako haurrei leitzen, eskribitzen eta doktrina erakusten zioten emakume haien memoria berreskuratu nahi izan dugu Xixiliri esker. Ez zen bakarra izan eta. 10 urtean izan zen sasi-maistra Portuberrin eta Añakin, 1955etik 1965era. Urte haietan, 72 ume pasatu ziren haren mahaitik. Hala ere, Xixili sasi-maistra baino gehiago ere izan da, eta elkarrizketa honetan izan dute tokia beste kontu batzuek.

128 | SEME-ALABAK

Barriokoak. Nire edadekorik ez zen izaten.

Sasi-eskola gehiago ba al ziren Oiartzunen? Bai! Bestea zen Sorondon. Horrela aritzen ginenak genekiena erakusten genuen. Oiartzunen denda bat zegoen denetik zeukana. Handik erosten genituen hasieran kartilla ttiki bat, gero kartona eta gero entziklopedia. Aizainen (Haize Gain) ere bazegoen eskola. Han bizi zen Jose Luis, mendiko guarda, eta andreak eskola jarri zuen hango umeentzat; ez ziren asko: Ailuxita Goikoa eta Behekoa, Gorosketa… Zulatxipin ere aritu zen nire koinata Dolores eskola ematen. Arrikoa zen izatez. Baina bazituen bost ume ere, eta hainbeste haurrekin ezin zuen, eta eskolak emateari utzi zion. Zer erakusten zenuen?

Ondo erakutsi behar zena doktrina zen, katezismoa, jaunartzea egiteko. Zazpi urtetan egiten zen komunio bat eta beste bat 11tan. Guk erakusten genuen katekesia. Eta hortik aparte lei-


Nolatan hasi zinen sasi-eskolak ematen? Barrioko gizonak etorri zitzaizkidan eskolak emateko eskatzera. Nik gauza gutxi nekiela esan nien, baina ez zuela inporta esan zidaten. Nekiena erakutsiko nuela esan nuen. “Dakizuna erakutsi eta bale. Eta doktrina erakutsi, doktrina komunioa egiteko”, esan zidaten. Ahizpa ezkondu zen, bederatzi ume izan zituen… tenporada batez eman zituen eskolak, baina gero utzi egin zuen. Gero, Arrikoak utzi zuenean, eskolarik gabe geratu ziren ume guztiak. Eta orduan etorri ziren nigana. Zerbitzatzen egona nintzen Oiartzunen, beterinarioaren etxean. Urtebete-edo eginda etxera joan nintzen. Aisa animatu zinen?

Bai. Aisa-aisa. Niri asko gustatzen zitzaidan irakurtzea, idaztea… Eta gustura ematen al zenituen sasi-eskolak?

Xixili, ahizpekin eta Euxtaki Azpiroz ilobarekin. Bere ikasle izan zen.

tzen pixka bat, eskribitzen beste pixka bat… eta sumar, restar, multiplicar. Nire ahizpak sumar bakarra zekien, gaixoak. Nik gehixeago ikasi nuen, afizioa nuen eta. Izeba batengana joan nintzen eta harekin pixka bat gehixeago ikasi nuen. Trumoitar bat bazegoen fraile izan nahi zuena eta komentu batera joan zena. Errezo asko zekien, eta idazten eta irakurtzen ere bai. Nik harekin ikasi nuen multiplikatzen, Txarondo azpiko etxe hartan. Etxe ondoan txondorra egiten zuen eta ni nintzenez eskolako zaharrena, gazteei lezioa hartzen uzten zidan. Dividir gizonak erakutsi zidan. Eskola ona zuen hark. Nire umeei lau erregelak erakutsi nizkien. Eguerdian, eskolako azkeneko gauza, arrosarioa esaten nuen. Euskaraz ematen zenuten doktrina edo kastillanoz? Ez genekien kastillanoz eta! Ergoiendik Lesakara egin zuten karretera gerra ondorenean militarrek, eta guk taberna geneukan Portuberrin. Han, soldaduekin, ikasi genuen pixka bat kastillanoz eta horrekin salbatu ginen.

Bai! Denak ziren auzoko familietako umeak. Etxe bakoitzean ume mordoxka izaten zen orduan. Emitatik, Olatzenetik, Askostitik… etortzen ziren. Ergoienen ez zen eskolarik orduan, beranduago jarri zuten eskola publikoa. Maistra bat etorri zen, karrerakoa. Txanpañe ondoan eman zituen eskolak emakume hark. Nik utzi nuenean, umeak hara joan ziren eskolara. Lan honengatik sos batzuk jasotzen zenuten, ezta?

Bai. 10 pezeta ordaintzen ziguten gurasoek. Eta udaletxetik ere bai. Gurasoak laguntza eskatzera joan ziren, Emitako Juanito-eta. Inazio zen idazkaria orduan eta zerbait ematen zigun. Bizitzeko adina bazen?

Gu baserritik bizi ginen, lana galanki eginez. Goizean 9etatik ordu batetara ematen nituen sasi-eskolak, eta arratsaldean baserriko lanetan aritzen nintzen. Portuberriko tabernan ere aritzen zinen?

Gutxi. Jendea batez ere igandetan etortzen zen, bazkaltzera. Baserritarrak etortzen ziren tripakiak, oiloa gisatua… horrelako gauzak jartzen zirelako. Orduan ez zen izaten arraina, txipiroiak eta deus. Hamar urtean aritu zinen. Zergatik utzi zenuen 1965ean?

Ezkonduta Ergoienera joan ginen bizitzera; Txanpañera ezkondu ginen. Portuberrin eskolak SEME-ALABAK

| 129


eman ondoren, senarraren baserrian ere eman nituen sasi-eskolak, Añakin, denbora gutxi batez. Ordurako ezkonduak ginen. Egunero Txanpañetik Añakira joaten nintzen eskola ematera, oinez tapa-tapa. Aise aski joaten nintzen, gainera! Ezkondu ondorenean segitu nuen pixka batean, bi urtez edo, baina alabaz haurdun geratu nintzenean medikuak galarazi egin zidan horrela ibiltzea. Aurretik gaizki hasi nuen beste haurdunaldi bat eta esan zidan ezin nuela hala ibili, bestela ez nuela haurra kontserbatuko. Eta utzi egin behar izan nuen. Zenbat urterekin hasten ziren haurrak zuregana joaten?

Lau urterekin hasitakoren bat izan zen. 12 urte arte jasotzen genituen umeak. 12 urterekin Oiartzunera etortzen ziren, eskola publikora. Bi ezkongabek ematen zuten eskola eta esan zidaten oso ondo preparatuak bidaltzen nituela. Zaila eginarekin bidaltzen nituen: irakurtzen bazekiten, idazten ere bai… Uxabaneko M. Pilarrek hala esaten dit, “zuk erakutsitako eskolarekin bizi naiz ni!”. Ni oso neska koxkorra nintzen eskola utzi nuenean, baina nonbaitetik periodiko zahar bat agertzen bazen baserrian, hura nahitaez irakurri behar nuen; asko gustatzen zitzaidan irakurtzea eta idaztea. Afizioa neukan. Nola erakusten zenuen irakurtzen eta idazten?

Arbel handi bat erregalo egin zidaten Portuberriko tabernara etortzen ziren Errenteriako gizon batzuek. Han jartzen nizkien letrak eta handik kopiatzen zuten. Bestela, liburu bat jartzen nien kopiatzeko eta diktaketak ere egiten nizkien. Ortografia akatsak ikusten banituen, koadernoan jartzen nizkien: zer behar zen hatxerekin, b edo uverekin… eta koadernoa zuzenean betetzen zuten. Hala ikasi zuten. Denak elkarrekin jarriko zenituen, ezta?

Bai! Sala handi bat zegoen Portuberrin, mahai handi batekin, eta hantxe egoten ginen. Eguraldi hotza bazen, sukaldean jartzen nituen, su ederra eginda, han beste mahai handi bat genuelako, goxo-goxo. Zenbat haur izaten zenituen talde bakoitzean? Egunean 10 bat ume etortzen ziren. Denak ez ziren etortzen egunero, baserriko lanaren arabera. Gutxitan izaten ziren 10etik goiti. Baserrian ume-koxkor guztia aprobetxatzen zen:

130 | SEME-ALABAK

hango ardia, hemengo behia… Ni neu, eguerdian eskola emanda umeak bidali eta gero, ganaduarentzako mazka bila joaten nintzen. Koinatuak mazka ebaki, nik bildu, kargatu -zakuzko manta bat kargatzen genuen, lotu, kointuak jaso eta nik bizkarrean etxera ekartzen nuen. Hori dena eskola eman eta gero. Eta uzten zenien jostatzeko denborarik? Bai! Errekreo pixka bat ematen nien!

Umeak goiz aski esnatu beharko zuten eskolara iristeko? Batzuek bi ordu behar zituzten iristeko. Urrutiena Beinberriko Manuel izango zen.

Izebak eta ahizpa ere izan ziren sasi-maistra. Etxekoa duzue erakusteko grina? Bai. Nire izeba hori Irunera joan zen zerbitzatzera. Han ikasi zuen idazten eta. Senideak, denak eskola gabekoak ziren eta horregatik jarri zuen eskola txiki bat baserri batean. Nire senideak hara joan ziren. Baina adibidez, nire aitak eta amak ez zekiten ez idazten eta ez irakurtzen. Nire anaiek ere eskola gutxi eskatu zuten, ez zuten gogorik. Baina ahizpek bai. Ahizpa guztiak joan zineten eskolara?

Bai. Ni nintzen txikiena. Bost urterekin hasi nintzen izebarengana joaten. Izeba gero Ergoienera etorri zen bizitzera. Komunioa egin ondoren ere ibili nintzen Ergoienen izebarekin, Muxunen, Kapeo bazterrean. Hara joaten nintzen, ttapa-ttapa, bakar-bakarrik. Multiplikatzeko taula ikasi behar genuenean, bidean taula errepasatzen joaten nintzen. Zer moduzko ikasleak zenituen?

Denetik zegoen. Xalbadorrek ez zuen batere gogorik eta Josefina ilobak ere ez. Koinatuak esaten zidan, “pazientzia ederra hartzen diozu zure iloba horri!”. Memoria zaila zeukan. Baina, poliki-poliki, erakutsi nion. Nik erakutsitakoa bakarrik izango du horrek ere! Doktrinaren liburu guztia erakusten nien. Orain Gure aita esaten da, baina orduan Aita guria esaten genuen. Hori zen diferentzia bakarra. Ez ziren ume gaixtoak. Komunioa egitera kalera joango ziren, ezta?

Bai. Eta aurretik 22 egunetan egunero-egunero joaten ziren apaizarengana. Bi komunio


Xixili eta senarra.

Xixili, etxekoekin.

izaten ziren, 7 urtekoa eta 11 urtekoa. 11 urte behar zenituen aurreko urtean kunplituak, 12 egin gabeak. 11 urtetako komuniorako ere guk preparatzen genituen. Komeria ederra izaten zen. Ez zenekien zein galdera egingo zituen apaizak, orduan, asko ikasi behar zen. Galderak raka-raka-raka erantzun behar ziren. Neskei arrosarioa esaten erakutsi nien, bainika egiten, gurutz-puntua… Eskulana. Mutilak ez nituen bainika eta puntua egiten jartzen. Mutikoentzat eramaten nituen koaderno batzuk dibujoekin, kontentu aski egoten ziren haiek pintatzen mutil-kozkorrak!

Ez, ez. Orain katekistak izaten dira, baina orduan guk erakusten genuenarekin egiten zen komunioa. Liburua ikasi behar zenuen. Liburu koxkor bat izaten zen, punta batetik bestera ikasia. Komuniorako propio prestatu behar zen. Gainerakoan, ez zegoen interes handirik, baina hura nahitaez egin behar zen. Ederki aldatu dira garaiak! Neskak beti izaten ziren listoxegoak.

Doktrina baino gehixeago erakusten zenuen orduan… Ahal nuen guztia! Nekien guztia erakusten nien. Eskulanak nola ikasi zenituen?

Bainika eta puntua egiten, galtzerdiak-eta, ahizpak erakutsi zidan. Eta gurutz-puntua nire kabuz ikasi nuen. Izaten ziren telak, eta hari begira. Apaizak doktrina nola erakutsi esaten zizuen?

Ba al duzu orduko erretraturik?

Pena ederra dut nik! Tarteka-tarteka, Oiartzungo sakristaua zena, Dionisio, ibiltzen zen argazkiak ateratezn. Rekuerdo hori ez izanaren pena izugarria daukat. Esan nion nahi nuela, baina ez zen moldatzen eta hala-hala, gabe. Orain denek badute argazkia, edo mobillarekin, hilak piztu eta dena egiten dituzte!

ARRATSALDEZ, BASERRIAN…

Eta arratsaldean, baserriko lanak egiten zenituen… Ura ere bizkarrean ekartzen genuen. Etxean ez zen urik. Zenbat bidaia egiten ote genituen ura ekartzen! Pulpa izeneko gauza bat zegoen, ganaduari ematen zitzaiona. Hura uretan beratzen jarri behar izaten zen. Horretarako ur asko behar zen. Bidaia asko egin behar ziren. SEME-ALABAK

| 131


Eta taberna zeinek gobernatzen zuen? Gurasoek. Baina ez zen orain adina tontakeria: ardo beltxa, eltzeko kafea, anisa eta koinaka. Sueltoan sartzen zen Errandonean. Gero, etxean jaten ez zutena jatera etortzen ziren baserritarrak Portuberrira. Nire ama zena oso kozinera ona zen. Etortzen ziren meriendatzera inguruko baserrietatik. Eta hamaiketakoa egitera, salda hartzera. Oilo salda. Orain grasa kendu egiten da, baina orduan grasarekin hartzen zen. Akordatzen naiz Portuburuko aitonak nola esan zuen egun batean, “o, salda honek begia gutxi du!”. Grasa gutxi izaki hark. Hamaiketakoan salda hartzen zuten eta arrautzak urean pasatuak. Ardoa ateratzen zen litro erdi bat, botilan, eta denek baso bakarretik edaten zuten, txandaka-txandaka. Geroagoko kontua da baso banarekin edatea. Guri ere, ume kozkorretan, fuente handi batean jartzen zigun amak kafesnea ogi txikituarekin, gainetik azukrea botata, eta lau-bost edo sei umek, denok handik jaten genuen, kutxara batekin, ez genuen bakoitzak katilu bana izaten. Horiek dira lehengo istorioak. Eskola, taberna, artzainak… Baserri inportantea zen Portuberri orduan! Dolarea ere bagenuen eta baserriko jendea hara joaten zen sagardoa egiteko sagarra txikitzera. Etortzen ziren hiru-lau gizaseme eta gero, etxekoa etortzen zen afaria ekartzera, xexto batean oilo gisatua edo garbantzuak. Batzuetan, sagar egosiak ere bai. Postre gutxi jaten zen orduan. Tarteka arroz-esnea. Goizean tabernan ardoa eta kafea hartzen zuten. Jaten ere ematen zenutela esan duzu…

Jendeak eroak bezala enkargatzen zituen bazkariak. Arkume jateak egiten ziren. Arkumea ere etxekoa izaten zen.. Aitarekin festa gaitza izaten nuen nik! Esaten zidan, “gaur arkume hori hil behar dugu” eta nik “ bai zera, polita dago oso eta! Aurreragoko utzi behar dugu!”; gero, “hori hil behar dugu” eta nik, “ez, hori aharitarako utzi behar dugu”. Kutxilloarekin hil behar izaten zen eta aita zena arrunt listoa zen horretan. Eztarria hartu eta txist. Odol hura tazatan hartzen zen, eta mamitu egiten da. Gero, egosi eta hozten uzten zen. Gero, txikitu eta tipularekin jarri. Oso goxoa geratzen da. Ama zenak lau klasetara jartzen zuen arkumea. Arkumea hilda, errekara joaten nintzen tripak garbitzera. Zenbat gauza egi-

132 | SEME-ALABAK

ten nituen! Tripak ondo-ondo garbitu errekan, etxera ekarri eta egosi egiten ziren perrexila sorta batekin. Hura hozten utzi eta gero heste haiek txiki-txiki-txiki egiten ziren. Amak fuente koxkor batean jartzen zituen heste txikituak, perrexila botata, eta gero arrautza bota, nahasi eta berriz egosten zuen. Hura mamitua geratzen zen. Gero egiten zenuen troxoka ebaki eta irineztatuta jarri fuente batean. Eta odola txikitua aparte, bueltan. Hori barrenak. Arkumearen erdiarekin gisatua egiten zuen patatekin eta beste erdia erre. Lurreko suan erretzen zen, burni batean sartuta. Letxuga entsaladarik eta deus gabe! Orduan ez zen horrelako ilusiorik. Baita ere izaten ziren kalean modista aritzen ziren emakumeak eta haiek mamia enkargatzen zuten. Portuberrira joaten ziren hura jatera propio. Dena etxekoa izango zen gainera…

Karo ba! Oilasko errea ere bai. Bi txerri hiltzen genituen eta, odolkiak eta xolomoa jatera ere jende asko joaten zen. Ze animalia izaten zenituzten baserrian?

Ardi asko. Bost behi ere izaten genituen. Bi idi, lanerakoa, lurra bueltatzeko eta. Eta asto txar bat, gaixtoa. Txuria zen. Gero, koinatuak behor eder bat jarri zuen, mandozaina baitzen. Sega ere berak sartu zuen Portuberrin. Ordura arte igitaiarekin ebakitzen genuen mazka. Iratzea ere bai. Aita zenari mendia garbia gustatzen zitzaion. Artzain lanetan ere ibiltzen omen zinen…

Gehiena ni. Ardiak jezten eta behiak jezten, denean aritua naiz. Ez nuena inoiz egin, gazta da. Ama zena aritzen zen, eta hura faltatu zenean ahizpa, Dolorex. Lana galanki egiten genuen baserrian, baina lan sanoa zen. Oraingo gazteak baino hobeto bizitu ginen! Orain beti korrika dira. Orain denetik dago, lababajillas, labadora… Orduan ez zen ezer. Ura suaren gainean balde bat zintzilik jarrita berotzen genuen, barreño handi batean beratzen jarri, gero xaboitu lagarto edo txinborekin, eta gero errekara aklaratzera. Errekan hankak sartuta askotan! Erreka ez genuen oso urruti, baina gero senideek eta gurasoek iturria jarri zuten Portuberrin, arropa garbitzeko malda zeukala harriak. Aska bat. Komodidade handia izan zen. Baina hala ere, lasaiago bizi ginen!


Ez zenuen izurik pasatzen?

Xixili Pikabea, beterinarioaren etxean neskame zenean.

Zuena al zen Portuberri baserria? Maizterrak ginen, Gurutzeko Pelukoena zen. 1980an atera ziren ahizpa-eta Portuberritik. Portuberritik martxa eginda, baserriko lanetan jarraitu zenuen? Txanpañera joan ginenetik, ez. Kontrabandora ere ailegatu ginen. Hala salbatu genuen diru pixka bat, bestela ez zegoen ezer. Baserrian ez zen guretzako dirurik.

ETA GAUEAN, KONTRABANDOAN

Zergatik aritu zineten kontrabandoan? Portuges pila ederra pasatu genuen, zaharrak asko. Kartzelan egon zen gizona Madrilen eta Cordoban kontrabandoarengatik bi urte, ezkondu aurretik. Ezkonduta jartzeko diru pixka bat behar zen, eta baserrian ez genuen dirurik irabazten. Ateratzen zena aitak hartzen zuen. Orduan hala izaten zen. Gorde-gordean izaten zuen.

Bai, baina… Senarra laguntzen aritu nintzen. Portuberrira kamioia ailegatzen zen jendearekin. Erne egoten nintzen noiz ailegatzen ziren. Haiek hartu eta Añakira eramaten nituen: maldan beheiti jaitsi, erreka pasa, maldan gora joan eta hantxe zegoen senarraren baserria. Hura esnatzeko, bere koartoko leihora harria tiratzen nion. “Hor utzi dizut kuadrilla, meta baten ondoan eserita”, esaten nion. 10-12 eramaten nituen aldiko. Etxekoek sumatu gabe! Ixil-ixilik ateratzen nintzen eta ixil-ixilik bueltatu. Gero, senarrak beste aldera eramaten zituen. Gero, gure anaia Pedro hasi zen harekin. Garai hartan Oiartzunen kontrabandista asko zen. Politikoak ere pasa genituen, gerra ondorenean, auskalo zer ziren, baina jende inportantea. Andre bat bizkarrean pasatu zuen senarrak Endarlatsan. Senarra Frantzian zuen nonbait, eta harengana joan nahi zuen. Frantzian etxe batean uzten zituen eta gero beste kuadrilla batek hartzen zituen. Pasada gogorrak hartzen zituen senarrak. Busti-bustia, arropa hormatuarekin egiten zuen buelta. Beharrak bultzatuta, beraz…

Orduan lana segituan harrapatzen zen, baina gutxi pagatzen zuten. Behin 14 urtez eginez gero, mutil-kozkorrak morroi joaten ziren baserrietara. Gure senarra Aristuburun egon zen. Mantendu truke izaten zen. Familia handiak izaten ziren, eta jan behar izaten zen, eta ez zegoen dirurik. Neskak, kozkortzen zirenean haur-kontu joaten ziren. Neskatxa egiten ziren denboran restaurantean kamarera hasten ziren. Zer geratzen da gaur egun Portuberriko familia hartatik?

Denak joan dira. Ahizpa bat bakarra geratzen zait. Bederatzigarrena. 94 urte ditu. Anaia bat gerran hil ziguten. Nire ama orduan gaixotu zen eta ez zen gehiago sendatu. San Martzialgo frontean hil zuten. Ez dakigu nora eraman zuten lur ematera. Beran ote dagoen, baina ez dakigu. Kintoa zen: 20 urte. Gizaixoa. Nik bost urte nituen. Akordatzen naiz permisoarekin etorri zela, eta mezetara joan zen igandea zelako, traje marroi batekin, marra zuriekin. Ikusi nuen heldu zela anaia eta muxu eman zidan. Orduan ez zen nolanahi ematen muxu! Orain, apaizek eta dena, baina orduan ez! Rekuerdo hori geratu zait. SEME-ALABAK

| 133


Xixiliren ikasleen zerrenda: • Añakiko Josetxo, Modesto, Joxe Agustin eta Mari Karmen. • Arriyako Krisostomo eta Begoña.

• Artxabaltako Mañoli eta Mari Angeles. • Askostiko Maritxu eta Inaxio.

• Bazterkalteko Joxe Manuel, Pepita, Mañoli, Domingo, Migel Mari, Higinio eta Xanti.

• Beinberriko Manuel.

• Emitako Lukas, Julian, Iñaxi, Josetxo, Inaxio, Luisito, Luixa, Prantxiska, Mañoli eta Nikolasa. • Emita Goiko Mañoli, Guillermo eta Maria Dolores. • Ganbarako Mari Karmen.

• Latabordako Josetxo, Mari Karmen, Felipe, Lorentxo, Mari Dolores, Dominika, Manolo, Eustaki, Mari Angeles eta Mañoli. • Olatzeneko Enrike eta Mañoli.

• Penaiko Mari Karmen, Maritxu, Mañolo eta Josetxo.

• Penaitxikiko Salvador, Xatur, Terexita eta Joxe Anjel. • Portuberriko Joxe Manuel eta Mari Anttoni.

• Sailpuruko Pedro.

• Santanderko Josefina

• Tomasenbordako Paulino, Martin eta Mari Pilar.

• Tomasenborda Beheko Joxe Mari, Joxe Manuel, Mari Bittori eta Mañolo. • Txarondoko Joxe Mari.

• Txarondo Errotako Juliantxo, Rafaelita, Grabiela eta Rufino. • Zelaiburuko Joxe Antonio, Anttoni, Maritxu eta Andres.

• Oiartzungo sasi-eskola eta sasi-maistra informazio gehiago baduzue: kultura@oiartzun.eus-era. n Goiatz Labandibar Arbelaitz

134 | SEME-ALABAK


Š JON URBE

ENEKO GIL:

“Umetan neukan dantzatzeko ilusioa hor dago oraindik� Eneko Gil Alberdi dantzaria errenteriarra da jaiotzez, baina 6 urterekin Altzibarrera etorri zen bizitzera, gurasoekin. Atzera Errenteriara bueltatu da, baina Oiartzunekin lotura berezia sentitzen du. Kukaiko dantzari izan da 16 urtez. Max Sarien azkeneko edizioan, Kukairen Erritu piezarengatik gizonezko dantzari onenaren sarirako izendatua egon da.

Zer geratzen da ikastolatik atera, autobusa hartu eta Ereintzara dantzatzera joaten zen mutiko hartaz? Umea hortxe geratzen da beti. Dantzatzeko ilusioa hor dago oraindik. Garai hartan askoz inuzenteagoak ginen, eta gaur egun beste modu batera bizitzen dut dantza mundua. Zure nahia izan al zen dantzan hastea?

6 urterekin hasi nintzen dantzan baina txikitatik dantzatzen nuen etxean. Akordatzen naiz amonaren etxean trapu zahar bat neukala, eta harekin jolasten nintzen. Pasilloak atzean leiho bat zeukan, eta silueta ikusten zen. Gonarekin erotuta ibiltzen nintzen, bueltaka eta bueltaka, 3 bat urtereSEME-ALABAK

| 135


kin. Nik nahi nuelako eraman ninduten gurasoek Ereintzara. Uste dut garai hartan ez zegoela mutilentzako dantza talderik Oiartzunen. Han hasi nintzen euskal dantzak eta balleta egiten. Zenbat egunetan joaten zineten?

Hiru aldiz edo. Pare batetan euskal dantzak egiten genituen eta beste batean, balleta. Autobusez joaten nintzen batzuetan, baina oso gogoan dut amak Ford Fiestan zenbat buelta ematen zituen: Koipetik atera, Oiartzunera etorri nire bila, ni Errenteriara eraman, gero Ibargain Musika Eskolara‌ Bizitza osoa horrela, bueltaka.

Euskal dantzatik zatoz. Eskertuta zaude dantza tradizionalari? Txikitan, gustatzen zitzaidan dantza tradizionala egitea. Hortik edan dut bizitza guztian, beraz, nahitaez geratzen zaizu arrasto bat dantzatzeko maneran. Gaur da momentua beste gauza batzuk nahiago ditudala. Ez dut ezer euskal dantzaren kontra, baina etapa hori bukatu zen. Kukaien dantzakera estilo bat sortu dugu, bakoitzak berea. Adibidez, dantza garaikidean hasi nintzenean, egokitu zait dantzatzeko estilo bat izatea arrasto hori dudalako, beste dantzari batek ez duena izango. Euskal dantzari gisa, sari garrantzitsuak jaso izan dituzu.

Bai, Dantza Solteko txapelketetan jaso ditut, Nerea Vesgarekin. Euskal Herriko Txapelketa irabazi genuen 2008an, Gipuzkoakoa‌ Garai bakoitzari egokitzen zaizkion oroitzapenak ditut. Onak. Gaur egun dantza garaikidetik hurbilago zaude. Gogoan duzu lehenengo kontaktua?

Nire izeba Maite Egiguren zen gure balleteko irakaslea eta lehenengo esperientzia haren semearekin izan nuen. Italiarra da eta ikastaro batzuk eman zituen Errenteriako Kontserbatorioan, 14-15 urte nituela. Gero, 19 urterekin-edo, Kukaien, Maider Oiartzabal irakasle lasartearra etorri zitzaigun klaseak ematera. Hor hasi nintzen dantza garaikidearekin harremantzen. Maider Hnuy illa ikuskizunerako sorkuntza batzuk egiten aritu zen eta berak animatu ninduen Asier Zabaletaren proba baterako. Hautatu egin ninduen Asierrek eta hortik aurrera, bi bide horiek uztartu ditu: Kukairekin jarraitu duguna alde batetik, eta bestea, garaikideagotik.

136 | SEME-ALABAK

Batxilergoan zeundeten gaztetxo bat zinen Kukai sortu eta dantzan hasi zinenean. Nola sortu zen aukera hura? Batxilergoko 1. mailan geundenean, Olentzero begi gorri izena zuen Gabonetako programa baterako koreografia bat prestatzeko eskatu zioten Jon Mayari; urte hartan Luis Mariano omentzen zuten. Bost minutuko gauza baterako elkartu gintuen Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Alain Maya, ni eta bera. Hori izan zen Kukaik egin zuen lehenengo gauza. Urtebetera, 1937 estreinatu zen, 2. Batxilergoan geundela. Justu azterketa garaian. Akordatzen naiz irakasleek aukera eman zigutela errekuperaketetan egiteko azterketa batzuk. Adin hartan halako aukera izatea nola bizitu zenuen?

Izugarrizko ilusioarekin. Oso berezia izan zen. Ez genekien zer aterako zen handik. Lehenengo esperientziak ziren oholtza batean beste modu batera dantzatzen genuena: antzoki batean, argiekin... Oso-oso oroitzapen politak ditut. Kukairen aukera gabe, zailagoa izango zen dantza munduan profesionalizatzea?

Pentsatzen dut baietz. Beste bide batzuk ere jorratu ditut, baina Kukaiek ateak pixka bat ireki dizkit. Ni, azken finean, jendeak Kukairekin lotzen nau (normala den bezala). Urte askoan Kukaiko kide izan zara, baina beste bide batzuk probatzea erabaki duzu. Zer dela eta?

Urte asko izan dira elkarrekin. Kukaiek daraman lan-ildo batzuekin konexio gehiago daukat eta horiek mantendu nahi izan ditut: Oskara ikuskizunean jarraitzen dut, Erritu ikuskizunean ere bai eta pentsatzen dut aurrerantzean ere proiektu batzuetan parte hartuko dudala. Baina, aldi berean, gogoa nuen loturak kendu eta beste bide batzuk jorratzeko, proiektu txikiagoetan parte hartzeko, jende ezberdinarekin lan egin‌ Azkenean, urte asko dira elkarrekin eta bizioak hartzen dira, dinamikak errepikakorrak bihurtzen dira. Eta zertan aritu zara ikasturte honetan?

Filologia ikasketak dauzkat eta badaezpada ere, irakasle-masterra egin dut. Myriam Perez Cazabonekin ibili naiz gauzatxo batzuetan. Hura ere erdi-oiartzuarra. Baionako Bilaka kolektiboarentzako sorkuntza bat egiten hasi naiz. Hurrengo urtean estreinatuko da, baina hasi gara lanean. Hika Teatroa-


rekin ere proiektu bagratten hasieran gabiltza, kaleko ikuskizun bat hiru aktore eta dantzari batekin. Dantzaria ni izango naiz. Villabonako Oinkarin eskolak ematen ditut, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldean ere bai… 23 urtez gorako jendez osatutako dantza-talde bat da. Herriko emakume animatuak dira. Helduei dantza ematea oso esker onekoa da. Askoz nahiago dut 12 urteko nerabeei eman baino… Pixkanaka sortzen dira gauzak, horretan saiatzen ari naiz. Ateratzen dira gauzak, beraz.

Ez da erraza. Batzuetan superbibentzia da. Apirila eta maiatza lanez lepo ibili naiz, eta ekaina, adibidez, askoz lasaiago. Urria eta azaroa ere topera izango ditut. Garaian arabera da. Artistaren bizimodua horrela da: edo dena, edo ezer ez. Oinkariko irakasle zarela badira urte batzuk.

Lau bat edo. Dantza garaikideko irakaslea naiz. Batzuetan, sorkuntzak ere egiten ditut euskal dantza-garaikidea nahasiz. Hika Teatroarekin egin zuen Sagartu ikuskizuna egin nuen beraiekin eta orain Bagera egin dugu, Villabona-Amasa sortu zela 400 urte bete baitira. Horren harira, makro-ikuskizun bat prestatu dute eta hor aritu naiz lanean. Dantzak jende asko ezagutzeko aukera eta asko bidaiatzeko aukera eman dizu, ezta?

Kanpotik zoragarria dirudi. Denek esaten digute “ze ongi bizi zareten, bidaiatzen…”. Askotan, ez nioke inori opako. Batzuetan oso gogorra izaten da. Bidaiak ordu txarretan izaten dira, emanaldiak berandu bukatzen dira, goizean goiz bidaiatu behar duzu bueltan, hegazkinak, eskalak, etxera iritsi eta akaso biharamunean berriz atera behar duzu eta ez duzu denbora ezta garbigailu bat jartzeko ere… Baina oso jende interesgarria ezagutu dut, bai hemen inguruan eta kanpora joatean ere bai. Badaukazu gogoan emanaldiaren bat, bereziki?

Oso toki berezietan dantzatu dugu, batez ere Oskararekin. 90 emanalditara iristera goraz eta toki potenteetan dantzatu dugu. Adibidez, Monacoko Operan. Izugarria da toki hori. Madrilen Tea-

© NACHO URRUTIA

tro Canalen dantzatu dugu eta azaroan Moskuko Bolshoien dantzatuko dugu… Horrelako tokietan ez du edonork dantzatzen. Horra iristea izugarria da. Kukaien atzean lanean dabiltzanek ere izugarrizko lana egin dute. Badakit etxean esaten zizutela, “zuk, ikasi”.

Batxilergoko ikasketak egin aurreko orientazioetan, beti ateratzen zitzaidan arte eremutik joateko. Baina gurasoek esaten zidaten zerbait serioa ikasteko, eta gero gerokoak. Gurasoen jarrera oso ohikoa da. Nahiko exijenteak dira, nahiko diziplinatuak eta oso burugogorrak, tradizionalak. Baina nire insistentziak honaino eraman nau. Karrera bukatuta hasi nintzen gero eta gehiago garaikidearekin eta dantzari izan nahi nuela, eta SEME-ALABAK

| 137


dantzaria naiz. Badira 10 urte dantzatik bakarrik bizi naizena. Baina beno, idealizatzen duzuna eta gero egitan denak ez du zerikusirik. Beti eduki dut buruan konpainia handiago batean dantzatzea, edo Europan. Baina badakit dantza mundua ez dela batere erraza, ez hemen ez Berlinen. Badakit toki bakoitzak izango dituela bere gauza txarrak, ezer ez dela perfektua. Eta orain gurasoek zer diote?

Oso pozik daude. Adibidez, Max sari-banaketara joan ziren Valladolidera, ilusioa egiten zien. Niretzat oso pozgarria da heldu naizen tokira heltzea; eta gurasoentzat ere bai. Koreografiak sortzen dituzu tarteka. Sortzaile mundu hori gustatzen zaizu?

Egin ditut nire saiakerak: Dantzaz konpainiarekin, Polonian solo bat egin nuen, Oinkariarekin, hasi naiz Bilakarekin… baina errespetua ematen dit. Ez dut oso ongi pasatzen, batez ere segurtasun faltarengatik ,eta batzuetan neure buruari ume izateko eta jolasteko jartzen dizkiodalako mugak. Lanketa horretan nago: “Jolastu zaitez, deitu badizute zerbaitengatik deitu dizute eta saiatu prozesuaz disfrutatzen”. Koreografoak erabaki asko hartu behar ditu, denak daude zure zain. Eta, niri, batzuetan asko kostatzen zait erabaki horiek hartzea, ez dakidalako ongi edo gaizki ari naizen. Ez ditut koreografia ikasketak eta nirea oso lanketa intuitiboa da. Hala ere, pentsatzen dut geroz eta gehiago egin, gero eta seguruago sentituko naizela. Lan egin duzun koreografoen erreferentziak ez dituzu erabiltzen?

Konturatu gabe, nire koreografiak batzuetan noizbait egin dudan zerbaiten antza duela konturatzen naiz. Normala da. Hortaz elikatu naiz eta kontuz ibili behar da, konturatu gabe gauza oso antzekoak atera daitezkeelako. Baduzu koreograforen bat zeinarekin bereziki gustura lan egin duzun?

Koreografo guztietatik ikasten duzu zerbait, baina Kukain eduki ditugun azken bi koreografoekin, Marcos Morau eta Sharon Freeman, lan egitea izugarria izan da; goi mailakoak dira eta pila bat ikasi dut, inkontzienteki. Prozesuan zehar ez zara konturatzen, baina gero arrastoa uzten dute. Max sariak irabazi dituzu Kukairekin taldean. Aurten, lehenengoz, bakarka izendatu zaituz-

138 | SEME-ALABAK

te. Ez duzu sagarra etxera ekarri, baina nola bizitu duzu prozesu hau? Ez nuen espero. Apirila hasieran esan zidaten finalera iritsi nintzela, eta izugarrizko energia txutea izan da. Oso ondo hartzen dira notizia horiek. Baina kito, betiko martxara itzuli behar dugu. Valladoliden izan zen sari-banaketa, eta bezperan Ceutan izan genuen emanaldia. Izugarrizko tetrisa egin behar izan nuen iristeko: ferria, taxia, trena, hegazkina… denak hartu nituen! Tentsio izugarria neukan, pasatzeko gogoa. Daniel Doñari eman ziotenean saria, arnasa hartu nuen. Badaezpada esan beharrekoaren gidoia prestatu nuen, ez ondoegi. Gu dantzariak gara, ni ez nago ohituta 1.000 pertsonaren aurrean hitz egitera! Kukaiko beste bi oiartzuarrak, Nagore Martinez eta Izar Aizpuru, han izan zenituen…

Bai. Eta gurasoak. Eta Jon Maya. Eta Koreografoa eta bere senarra. Eta pare bat lagun ere bai, sorpresaz. Oso oroitzapen polita daukat, oso emozionantea izan zen dena. Aipatuko al zenizkiguke gustuko koreografo bat eta pieza bat?

Koreografoa, Pina Bausch. Gaur egun, hori esatea zaharkitua dela dirudi baina niri asko-asko gustatzen zait. 2009an hil zen eta, zoritxarrez, ez nuen aukerarik izan zuzenean bere ezer ikusteko. Pieza gisa, asko gustatu zitzaidan La Veronalen Rusia, konpainiaren hasiera-hasierako piezetako bat. Gaur egun Marcos Morau izugarrizko produkzioak egiten ari da Europan eta munduan barrena, eta Rusia oraingo piezak baino xumeagoa da, arintasun eta umore puntuarekin. ‘Oiartzun’ urtekaria denez hau, ezinbesteko galdera: zer da Oiartzun zuretzat?

Oiartzun nire haurtzaro eta gaztaro guztia izan da. Hemen ikasi nuen eta beti mantendu izan dut harremana lagunekin. Beti gogotsu etortzen naiz Oiartzunera. Iazko Xanistebanetan ez nintzen etorri eta Xanistebanak hoberenak dira! Oso oroitzapen polita daukat Oiartzunekin, ikastolarekin… 25 urtez bizi izan naiz hemen, baina familia Errenteriakoa zen, eta beti ibili gara erdi eta erdi. Orain Errenterian egiten dut bizitza, baina Oiartzun nire haurtzaroa, ikastola eta hemengo jendearekin mantentzen dudan harremana da. n Goiatz Labandibar Arbelaitz


Oiartzungo Udalak egindako omenaldian.

“Zuek tortzen tzazten egunetan, ez do buruko minik” Horixe da monjek esaten zietena behin eta berriz Osasun Pastoraleko taldeko emakumeei, zaharren egoitzara arratsalde pasa joaten zirenean. Ordutik, 22 urte pasatu dira. Taldea Kontxi Erizek eta Koro Labandibarrek sortu bazuten ere, urte hauetan guztietan emakume asko pasatu dira taldetik. Gaur egun emakume talde polita elkartzen da; besteak beste, parte hartzen dute, Koro Labandibarrek, Kontxi Erizek, Begoña Goñik, Milagros Garañok, Arantxa Madariagak, Pili Gerendiainek, Txaro Cerezok eta Maite Sarastik.

SEME-ALABAK

| 139


Ihauteriak ospatzen, zaharren egoitzan.

mabost egunean behin, bingoa antolatzen dute. Aiton Etxe eguneko zentrora ere sarritan joaten dira, bertan ekintzak egitera. Irteerak ere egin izan dituzte.

Osasun Pastoralak garrantzi handia du Petra Lekuona zaharren egoitzan. Herriko emakume talde honek egoitzako amona-aitonei poza, laguntza, irribarreak, jolasak... ematen dizkie. Hau guztia, gainera, musu-truk, borondate onez. Pozez eta ilusioz gainezka egiten dute lan hau. Antolatzen dituzten ekintzak anitzak izan ohi dira. Besteak beste ospatzen dute, Sansebastianetako danborrada, sanferminak, Aitona-amonen Astea irailean... Eguberrietan eta maiatzean, Gaixoen Pazkoaren bueltan, etxeetara bisitak egiten dituzte. Horretaz gain, ha-

140 | SEME-ALABAK

Taldeko emakume batzuk bere garaian katekista lanetan ibili ziren. Diotenez, makina bat haur pasa ziren beraien eskuetatik. Hori horrela izanik, beraien eginkizuna aldatu nahian, Osasun Pastoralean lanean hasteko erabakia hartu zuten. Hasieran astero biltzen ziren eta huts egin gabe Petra Lekuona egoitzara joaten ziren arratsalde pasa. Garai hartan monjek kudeatzen zuten egoitza. Gaur egungo egoerarekin alderatuta, oso ezberdina zen guztia. Alde batetik, bertako amona-aitona guztiak oiartzuarrak ziren, eta noski, denek euskaraz hitz egiten zuten. Bestetik, haien osasun egoera nahiz umorea hobeak ziren oraingoak baino. Gainera, pertsona gutxiago zeudenez, esan daiteke familia giroan jarduten zutela. Gaur egun, ordea, egoitza Matia Fundazioak kudeatzen duenetik, Gipuzkoa osotik etor daitezke amona-aitonak Petra Lekuonara. Gizarteko egoera ere aldatu denez, bertako erabiltzaileak adinez nagusiagoak dira orain. Hori dela eta, osasun egoera kaxkarragoa eta dependentzia maila altuagoa dute.


Garai batean, egoitzan sartzen ziren pertsonen gehiengoak ez zuen senitartekorik. Senitartekoak izanez gero, adineko jendea, etxean mantentzeko joera zegoen. Egun, aldiz, senitartekoak izan arren, amona-aitonak beren burua kudeatzeko gai ez direnean, egoitzara ekartzen dira; askotan, jadanik dependentzia egoera altua dutela.

Aipatutako guztiak eragin handia izan du Osasun Pastoralaren eginkizunetan eta ekintzak antolatzeko garaian. Nolabait esatearren, egoera zaildu egin da hainbat arrazoi tarteko. Alde batetik, une honetan, denak oiartzuarrak ez direnez, ez dute elkar ezagutzen. Bestalde, amona-aitonen senitartekoak bisitan oso maiz etortzen dira eta denbora asko pasatzen dute elkarrekin, paseatzen nahiz denbora-pasa. Gainera, egoera fisiko eta emozionala txarragoa da orokorrean. Beraz, hori horrela izanik, emakume taldekoek diotenez, une honetan egiten duten ekarpena ezberdina da. Familia bat izatetik talde handiago bat izatera pasatu dira. Horretaz gain, duela urte batzuk, ospitalera gaixoak bisitatzera joateko ohitura zuten. Oiartzuarren bat han zegoela jakiten zutenean, hura bisitatzen ahalegintzen ziren. Orain, berriz, pertsonen intimitatea eta familien nahia dela eta, ez dituzte horrelako bisitak egiten.

Zaharren egoitzan, sariak banatzen.

“

Guk asko eskaini diegu, baina beraiek guri ere bai: begiradak, irribarreak, elkarrizketak, kontu zaharrak, jakinduria‌ Horrekin geratzen gara�

Iazko Xanistebanetako kultur ekitaldian Udalak omenaldia egin zienean oso hunkigarria izan zen. Ez zuten inondik ere espero eta sorpresa handia izan zen beraientzat. Herriaren aurrean aitortuak sentitzea oso atsegina izan zen eta ez zaie inoiz ahaztuko. Udalak oparitu zien koadroan idatzitako hitzek garbi adierazten zuten urteetan egindako lana bikaina izan zela, hainbat bizitza koloreztatu dituztelako. Osasun Pastoraleko emakume hauen nahia da norbaitek beraien eginkizunekin jarraitzea. Argi adierazten dute, konpromiso eta ardura handia dela, baina merezi duen eginkizuna dela.

Ea ba emakume hauek urtetan zehar egin duten lan honek segidarik baduen. Izan ere, gaur egun galtzear dauden hainbat baliotan oinarritutako ekarpena izan da, besteak beste, adin ezberdinen arteko harremana, zaintza, laguntasuna eta errespetua landu dutelarik. Mila esker eta jarraitu beharra duen pertsonen bizitza koloreztatzen.

n Iosune Cousillas Aramendi

SEME-ALABAK

| 141


“Oiartzun herrian bertsoetarako afizio izugarria zegoen. Esan daieteke harri bakoitzaren azpian bertsolari bat zegoela”

GOTZON ISASA BELAUNZARAN

Iturriotz auzoko semea, Gotzon Isasa Belaunzaran Ierobi Haundi baserrian sortu zen, 1948an. Urtebete zuela Iturriotz auzoko Gartxitene etxera mudatu zen Erramun Isasa eta Mertxe Belaunzaran gurasoekin eta Joxe Mari anaiarekin. Gero jaioko zen Itziar arreba. Hasiera hartan Angel Mari zen. Txillardegiri irakurrita jakin zuen Angel Gotzon zela euskaraz eta auzoko lagunak hasi zitzaizkion horrela deitzen. Nortasun agirian ere Gotzon agertzen da. Izenaren aldaketa hori auzoko askok ere bizi izan zuten: Karla Santxokoak, Josebe Garmendikoak… Joxe Joakin Mitxelenak piztu zion bertsotarako grina. Euskal Herria maitatzen ere oso gazterik ikasi zuen eta kartzelaren gogortasuna ezagutu zuen garairik zailenean. Antzerkizalea, abestiak euskaratzen ere trebea dugu Gotzon.

142 | SEME-ALABAK


Aita, ama eta Joxe Mari anaiarekin, izeba Juliren ezkontzan.

Hiru senideak: Gotzon, Itziar eta Joxe Mari.

Hara gure galderei Gotzonek emandako erantzunak.

lehendikan zetorrena izango zen ziur aski. Nabarmena zen gure garaian behintzat izugarrizko bertsotarako afizioa sortu zuela Mitxelenak.

G: Bertsotarako grina nondik datorkizu zuri? E: Bertsotarako afizioa niri, egia esan, ttiki-ttikitatik heldu zait. Ni Ierobi Haundi baserrian jaio nintzen eta urtebete nuela Gartxitene baserrira eraman ninduten. Aitaren aiekako familiak bertsotarako ez zeun hainbesteko zaletasunik, baina amaren aiekatik, berriz, bai. Gure amaren etxean beti ikusten nituen bertsopaperak. Ferietara joaten zirenean, handik ekarriak izaten ziren gure etxean. Bagenituen bi osaba. Gogoratzen dut haien oholtza edo pulpitua komuna izaten zela. Egunero kriston saioa egiten zuten memoriz ikasitako bertso zaharrak kantari. Hortaz, bertsotarako nire grina ordutik datorkit. Joxe Joakin Mitxelena ere zure maisu izan zen.

Bai, gure etxeko frentean bizi zen Joxe Joakin Mitxelena bertsolari handia emaztearekin batera. Familiarik ez zutenez, ni beti haien etxean sartu-aterean ibiltzen nintzen eta Mitxelenak ia semetzat hartzen ninduen, oso gustura. Garai hartan, oso gutxik ibiltzen zuten kotxea, haietako bat Mitxelenak zeukan eta orduan toki askotara eraman ninduen berak.

Niretzat Mitxelena izan da beti idolo bat. Hura zen Oiartzunen, gure inguruan, bertolari profesionala, Manuel Uztapide, Lezoti eta Koxme Lizasorekin batera. Baina nik gertukoa Mitxelena nuen. Izan ere, garai hartan Iturriotzen behintzat bertso giro ederra sortu zuen. Agian

Zeintzuk osatzen zenuten bertsotarako kuadrilla?

Kuadrillaka elkartzen ginen garai hartan, edade berdintsukoak. Eta kuadrilla guztietan baziren bertsolariak. Dozena erdi bat erraz. Esan liteke orduan etxe bakoitzean bertsolari bat bazela, izugarrizko afizioa baitzegoen. Akordatzen naiz elkartzen ginela Inazio Garaño, Luis Gaztelumendi Tonkolo, Erramun Urdanpilleta Sasene, Migel Legorburu Enkomentene… Egia da bertsotan gure artean aritzen ginela, saltseatzen edo… Bertsolari bertsolariak ez ginen, baina… Bertsotan non aritzen zineten?

Ni 14 urtetan hasi nintzen lanean eta ni bezala baita beste lagunak ere. Orduan, joaten ginen Albiztur tabernara (Altzibar auzoa) afaltzera eta afal ondorenean beti bertsotan bukatzen genuen denok, afizio handia zegoen.

Iturriotz auzoaz ari naiz, baina beste auzoren bat aipatzearren Ergoien izango litzateke. Ergoien auzoan bazegoen harri bakoitzaren azpian bertsolari bat. Bertso giro izugarria zegoen. Xabier Amuriza bertsolaria aipatzen duzu aitzindari moduan bertso munduan.

Gu Frankismo garaian hasi ginen bertsotan. Orduan ez zegoen askatasunik. Bertsolaria erabat lotua zegoen, ez zuen askatasunik ezerSEME-ALABAK

| 143


Oiartzungo bertso eskolan, Juan Mari Lekuonarekin.

tarako. Gero, denbora joan eta Amuriza etorri zen. Pertsonaia kultua zen. Eta jakintsu bat doan tokian bere arrastoa uzten duen horietakoa. Bizkaitarrak sortu zuen bertsolaritzan izugarrizko balioa izan duen liburua: Hiztegi Errimatua. Garai bateko bersolariak, Mitxelena‌ kasik analfabetoak ziren. Haiek belarrizko eta ahotsezko errimak zeuzkaten eta gure belaunaldiak adibidez idatzitakotik jaso du eta irakurritakoan ikusi egiten dugu guk errima. Haiek ez, haiek errima entzunez jasotzen zuten. Mitxelenak ere bere afana hori zuen: bere barruko kutxan zeuzkala errimarik zailenak. Eta horiek denak pikutara bota zituen Amurizak. Hiztegi horrekin gaurko gazteak blai eginak daude errima horiekin. Orain gainera ordenagailuko tekla bat zanpatzea nahikoa da milaka errima agertzeko. Hortaz, abantaila hori du gaurko bertsolariak. Joxe Joakin Mitxelenak bazuen bertso doinu berezia, 12 puntukoa. Hura oso doinu ona zen eta nik ere inoiz kantatu izan dut. Doinu horretan bertsoa bota eta jendea, bertso dezentea ateratzen baldin bazaizu, aulkitik altxatu egiten da. Musika elegantea da, zaila da oso. Bertsolariak aurrez landutako gauza asko edukitzen ditu bere almazenean: errimaz gain, esaldiak, gaiak eta zenbaitetan kasi bertsoa antolatua, agurrak... Bertso Eskola sortu ez izanaren pena duzu.

Amuriza uste dut izan zela lehenbiziko bertso eskolak martxan jarri zituena. Gure garaian ez zegoen horrelakorik. Eta hori akats bat izan zen.

144 | SEME-ALABAK

Izan ere, herri honek horrelako zaletasuna izan eta bertsolari gehiago ez ateratzea gure belaunaldian... Koxme Lizaso eta Jose Luis Lekuona Lezoti erretiratu ziren, Joxe Joakin Mitxelena hil zen, baita Uztapide ere. Eta hor gelditu zen hutsaldi handia, guk bete behar genuena baina egin izan ez genuena. Juan Mari Lekuonak inoiz esan izan du akats handiena eurena izan zela. Haiek bazekiten hemen zer behar zen eta eskura zeukaten gainera. Manuel Arbelaitz Garbuno baserrikoa alkate zegoen. Oso bertsozalea zen eta Uztapide, Lezoti eta Mitxelenarekin zebilen beti. Hark alkate zela behar zen dirua lortuko zuen udaletxetik. Uztapide ere izan zitekeen gure irakaslea, gu gazteak ginen garaian. Baina ez zuten praktikan jarri eta Lekuonak beti izan zuen pena handi hori. Nolanahi ere, beranduago bada sortu zen Bertso Eskola Oiartzunen.

Larogeiko hamarkadan Bertso Eskolan hasi ginen. Euskadiko Kutxak zeukan lokalean elkartzen ginen. Garai hartan Jose Kruz Ezeiza Kaxka bultzatzaile borrokatua izan zen. Gure herrian paper handia jokatu zuen, bertsogintzaren bultzatzaile petoa zen eta gai jartzaile moduan ere fama handia hartu zuen. Oso originala zen.

“

Ni bertsolari afizionatu bat naiz�


Baleioneko sotoan, barrikotea. Ezkerretik hasita: Xalbador eta Jexux Isasa anaiak, Gotzon Isasa, Juan Mari Lekuona, Joxe Joakin Mitxelena, Manuel Lekuona, Joxe bikarioa eta Joxe Mari Isasa.

Orduantxe hasi zen Aduriz-enea sagardotegian bertso festak antolatzen. Ni ere hasi nintzen parte hartzen. Baina aitortu behar dut miedo escenico beti izan dudala nik. Zure ahuldadeak hor ikusten dira. Ausardia falta hori hor etortzen da, zeure buruarekin konfiantzarik ez daukazulako. Hori gertatzen zitzaidan, baita beste bertsolariei ere. Zein elkartzen zineten Aduriz-eneko bertso saioetan?

Xamoa bi anaiak, IĂąaki Urkia Xarraka, Joxemari Zabala Bainketa, Juan Jose Mitxelena Otsua, Joxe Mari Irasorza Larraxabal, Penai Txiki. Afaldu egiten genuen lehendabizi. Gero hasten zen bertso saioa. Kaxkak jartzen zituen gaiak. Epaile lanak ere egiten zituen Manuel Lekuonarekin batera. Txapela Lekuonak jartzen zuen. Behin irabazi nuen Aduriz-enean eta Manuel Lekuonak jarri zidan txapela. Behin irabaziz gero erretiratu egin behar izaten zen.

Gero, hiru lagun ibili zineten bertsolari lanetan herriz herri. Bai, hiru lagun ibili ginen: Joxe Mari Irastorza Larrexabal, IĂąaki Urkia Xarraka eta hirurok. Izan ere, baneukan esperimentatzeko gogoa. Bertsolaritza beti inbiriagarri izan baitzen niretzat. Hasi ginen herri ttikietara joaten eta gero eta gehiago deitzen ziguten. Baina bazegoen arrazoi handi bat horretarako: debalde joaten ginela. Gehienetan propina ematen ziguten, 10.000 pezeta bakotzari (60 euro). Garai hartan Hondarribia eta Irun aldean bastante ibili ginen, bi urtez edo.

Gero, auzoetako festetan izan ginen: Iturriotz auzoko Santiyutan, Ugaldetxoko Sanmieletan behin baino gehiagotan, Iturri-Berri elkartean ere bai. Asko ez, baina probatzeko hainbeste izan genuen aukera.

Horrela ikusi nuen ez zela dena festa. Nik bertsoa beti identifikatu izan dut festarekin. Baina garai hartan konturatu nintzen ez zela broma. Bertsolariak kantatu behar badu, bazkaltzeko garaian hasten da lanean, gero kantatu behar duenaz pentsatzen, zein doinutan kantatu behar duen... Bere burua lanean ari da kantatzen hasi aurretik.

Nik pentsatzen dut oraingo fenomeno horiek lasai jongo direla, izan ere dagoeneko eginak daude horretara. Baina guri, hasiberritan, kosta egiten zitzaigun. Baina probatzeko aukera izan nuen behintzat eta ez naiz damutzen. Bertsolariak neurriko lana behar du bere lantegian. Buruhauste handiko lana eta bertsogintza uztarrezinak dira, nire ustez.

Bertsolariak burua lasai eduki behar du bertsotan ongi aritzeko. Bertsolariak ez du bakarrik lantzen oholtza gainean. Bertsolaria baldin bada, kotxean, lantokian, edozein tokitan. Orduan buruhauste bakarra hura behar du bertsolariak ona baldin bada. Eta hori ez zen nire kasua. Gaur egun bertsotan aritzen al zara?

Bai, inoiz aritu naizen gustuena orain aritzen naiz, nahiko denbora dudalako, buruhauste pizar bat ere ez daukadalako eta burua horretarako jarrita daukadalako. Eta gainera ahaleSEME-ALABAK

| 145


Pernando Amezketarra txapelketan. Zutik, Zabala, Felix Iñurrategi eta Danel Goikolea aretxabaletarrak, Gotzon Isasa eta Joxe Mari Irastorza Larraxabal; makurtuta, Iñaki Izarzelaia aretxabaletarra, Iñaki Urkia Zarraka eta Joxerra Gartzia.

gindu behar dut gehiago, iruditzen baizait altzeimerraren aurkako eta gaineko gauzetarako ona dela bertsotan aritzea, burua forman edukitzeko.

Nire moduko lagun batzuk elkartzen gara sagardotegietan urtean lauzpabost aldiz. Aurtengo azkena Larregain sagardotegian ospatu genuen Segundo Añarrekoa, Manuel Aristizabalkoa, Ozentzioko Peio, Jose Mari Irastorza Larraxabal, Iñaki Urkia Xarraka, Gillermo Mitxelena Otsua eta ni neu. Bertsolariak entzulea behar du, haren bertsoak entzungo dituena. Nik ere baditut hainbat lagun bertsoak gustuko ez dituztenak eta bertsotan hasten naizen ordurako beste konbertsazio bat hasten dutenak, ehiza edo… eta horrek desmotibatu egiten zaitu. Non bota duzu bertsorik zailena?

1970eko abenduan oso sonatua izan zen Burgoseko juizioa edo Consejo de Burgos. Hamasei lagun epaitu zituzten ETAko buruzagi gisa. Haietatik seiri heriotza zigorra ezarri zieten eta sei horietatik hiruri bi heriotza zigor bakoitzari. Horrek esan nahi zuen hiru horiek hil egingo zituztela. Baina ez zen horrela gertatu. Frankismoaren aurkako mobilizaziorik handienak egin ziren. Ez Euskadin bakarrik, Espainian, Europan eta leku askotan protesta izugarriak egin ziren, baita greba orokorra ere. Mundu guztiko prentsa Frankismoaren aurka

146 | SEME-ALABAK

Hemezortzi urterekin bigarren eskuko moto vespa baten jabe egin nintzen. Munduko palazio ederrenak ere ez zidakeen horrelako ilusiorik egingo. Izugarria izan zen niretzat”

jarri zen eta presio izugarri horren aurrean erregimenak atzera egin zuen. Heriotza zigorrak komutatuak izan ziren eta kartzela zigor handiak ipini zizkieten. Une haietan, hogeita hamar bat lagun egongo ginen Burgoseko kartzelan, haietatik bost oiartzuar. Beste preso guzietatik aparte edukitzen gintuzten ETAkoak.

Tentsio handia zegoen ilunabar hartan. Bazkaltzeko baso erdi bat ardo txuri ematen ziguten eta berdin afaltzeko. Gutako batek jasotzen zuen bost litroko plastikozko bidoi batean guzien ardoa. Tapoian zulotxo txiki bat zeukan, zato gisa erabiltzeko ardoak gehiago iraun ze-


zan. Gau horretan ardo bila joan zenak funtzionarioari eskatu zion ea ez zegoen gau hartan bederen pixka bat razioa igotzerik eta, beno, doblatu egin ziguten.

Afal ondoren hasi ginen kantari baina abesti tristea ateratzen zen, nahiz eta umorea jarri nahi izan. Bata bestea animatzen aritu ginen. Akordatzen naiz Txomin Ziluagak nola esan zidan: “Gotzon, hik hemen bertsoak bota behar dituk”. Nik inoiz pasatu dudan trantzerik gogorrena edo txarrena orduantxe izandu nuen. Bota nituen bizpahiru bertso esanez egoera horretan herria hainbeste mugitu eta gero hiltzea ere ohore bat zela, iraultzaile batek behar duen ohorea. Bertsoak horrela enfokatu nituen.

Berehala, preso sozial bat etorri zen esanez rezintora atera zutela garrote vil. Afusilatuak izango ziren edo garrotez hilko zituzten ez genekien. Tentsioa izugarria zen. Gaur hartan ez zuen inork lo egin. Bakoitza bere zeldatan geunden; denok belarriak erne jarrita geneuzkan ea inongo soinurik edo mugimendurik bazen. Zerbait gertatuz gero, denok protestaka, ate joka hasiko baikinen ahal zen bezala… Baina ez zen ezer gertatu eta hurrengo egunean abogadoa etorri zen esanez konmutatu egin zietela heriotza kartzelako urte askorengatik. Orduantxe arnasa hartu genuen benetan. Garai hartan Xabier Amuriza ere kartzelan zegoen, Zamoran. Topatu izan baldin banu, orduan ikasiko nuen ederki bertsotan. Ordurako, bera listoa, azkarra, kultua, asko zekiena zen eta hark zuzenduko ninduen. Baina, beno, askotan bidean zoazela hartzen duzu bide bat edo beste bat, ez duzu zenbaitetan markatzen, etorri egiten da.

Zure belaunaldia konpromiso handikoa izan da gizartearekin. Nola sartu zinen politikan? Bertsotan bezalaxe, txiki-txikitatik jaso nuen nik. Pertsona bakoitzak bere arrazoiak izaten ditu politikan era batera edo bestera sartzeko. Eta gure etxean tragedia izugarri bat gertatu zen. Gerra Zibilaren garaia zen.

Gure amaren senargaia Iyeru baserrikoa zen eta nire amaren anaia Domingo baserri horretara joan zen egun horretan lanean laguntzera. Iyeru baserriaren aldamenean beste etxe bat dago eta han militarrak zeuden eta horien zal-

dien gobernua Iyerukoek egiten zuten. Egun horretan eta etxe horretatik zilarrezko kubiertoak faltatu omen ziren. Militarrez gain gure hauek besterik sartu ez zirenez, biei leporatu zieten lapurreta egitea. Atxilotu, ez epaiketa eta ez deus gehiago gabe altabozez deitu jendeak ejekuzioak ikus zitzan eta hurrengo egunean Altzibar auzoko plazan Xoteroneko hormaren kontra biak afusilatu zituzten. 18 eta 21 urte zeuzkaten. Eta handik urte askotara, hil aurreko egunetan, Arabako soldadu batek deklaratu zuen bera izan zela Oiartzungo gauzak lapurtu zituena. Hori kontatzen zuen Olaizola frantsesak, gure osabaren lagun zaharra zen eta hark jarraitu zuen bertatik gai hau. Gure etxean nola ez zuen inork deus ere esaten, bada Olaizolak esan zuen.

Bestalde, ez da ahaztu behar faxismoaren manualetan zetorrena: beldurraren poderioz irauten zuela botereak. Orduan, haien eginkizuna zen beldurra hezurretaraino sarraraztea herriari eta halaxe egin zuten Oiartzunen ere. Gure etxean ere eragina izan zuen egoera horrek. Ni hori gertatu eta hamabi urtera sortu nintzen eta ez nion inori entzun horri buruz hitz bat ere. Pentsatu zer-nolako beldurra zegoen gure etxean. Baina nik kanpotik jakin nuen gertatutakoa eta horrek sortu zidan rebeldia bat. Hamalau urterekin hasi nintzen lanean Iturriotz auzoan zegoen Pinatxo tailerrean eta hasi ginen paperez egindako ikurrinak pasatzen jendeari… Hamazazpi urtetan atxilotu ninduten lehendabiziko aldiz. Nola gogoratzen duzu lehen atxiloketa hura?

Norbaitek multikopista bat eta zakukada bat liburu ekarri zizkidan ezkutatzeko. Mendiko txabola batean gorde nituen eta hurrengo egunean tailerrera joan ziren poliziak galdetzera ea non nituen gordeak traste horiek. Adin txikikoa nintzelako edo, goizean atxilotu ninduten eta arratsaldean libre utzi ninduten, amenaza galantak jaso ondoren. Hogei urtekin gertatu zen bigarren atxiloketa. Eskualde mailan izugarrziko sarekada izan zen, baita herri mailan ere. Nirekin batera Tomax Aristizabal Arkale, Higinio Olaiz, Lino Zapirain, Jean Paul Harregui… Joxe Ostolaza ere preso hartu zuten, baina ez zen gure taldekoa. SEME-ALABAK

| 147


Preso hartu eta bost urte pasatxo kartzelan. Halaxe da, bost urte eta hiru hilabete. Lehendabizi Martutenen 8 egun egin nituen; gero Iruñean urtebete; handik Burgoseko espetxera; Soria, Segovia eta Nanclares de la Oca ere jiratu nituen. Berriz ere Segoviara eraman ninduten eta handik etxera.

Gaur egun badira 30 urte eta gehiago daramatenak preso, eta konparatuz bost urte oso gauza txikia ematen du, baina izugarria da. Kartzelako urtea oso luzea da. Agintariek presoekin daramaten politika erabat krudela da eta kontzienteak izan behar dugu herriak eragindako presioaren bidez askatu behar ditugula. Gu espetxean egon ginen garai haietan greba orokorrak egiten ziren eta amnistia lortu zen. Zure epaiketa gorabeheratsua izan zen.

Hogeita bat urte eskatzen zizkidan fiskalak. Juizio politikoa deitzen geniona egitea pentsatu nuen. Herritik jende asko joan zen Burgoseko kuarteletan zegoen epaitegira, baita gure ama eta senideak ere.

Medaillaz beteriko militar haiek juzgatzen hasi zitzaizkidanean, zutitu eta tribunal fantasma hura ez nuela errekonozitzen eta ni juzgatzekotan herriak bakarrik juzgatuko ninduela. Arrastaka atera ninduten. Hogeita bat urte eskatzen zituen fiskalak eta sei urtetan utzi zidaten probarik ez zegoelako. Baina juizio politikoa egitearren beste juzio bat egin zidaten eta bi urte gehiago bota, “por desacato a la autoridad”. Guztira 8 urte. Espetxetik irten nintzenean ez ninduten soldaduskara deitu. Konturatu ginen juizio politikoa egin genuen inori ez zigutela deitu. Aita kartzelan zeundela galdu zenuen.

Burgosen nintzela telegrama bat jarri zidaten aita gaizki zegoela. Berehala ulertu nuen hil zorian zegoela edo hila. Martutenera eraman ninduten eta han Errenteriako Sarasola zenak esan zidan atsekabean laguntzen ninduela. Nire harridura ikusi zuenean, berehala jabetu zen nire ezkaintasunaz, eta orduantxe esan zidan aita zendu zela. Gero Oiartzungo kuartelera ekarri ninduten, Elizalde eskolaren frenteko etxean zegoen

148 | SEME-ALABAK

(tartean Altzibar auzoko kuartela eraikitzen ari ziren). Hor utzi zidaten etxekoak agurtzen. Beno, hasierako asmoa zuten etxera joaten uztea, baina ikusita han zenbat jende zegoen ni errezibitzeko, ez ziren ausartu eta atzera koartelera eraman ninduten. Iturriotzen zeuden lagunak jakinaren gainean jarri eta denak Beheko Plazaraino igo ziren ni agurtzera. Ama agurtu nuen, baita gainontzeko senideak ere. Ordu erdi bat egin genuen elkarrekin. Berriz furgonetan sartu eta Martutenera. Handik gero Burgoseko espetxera. Hala ere, ongi etorri zitzaidan Burgosetik ateratzea… Gainera akordatzen naiz Martuteneko espetxean bazegoela tendentzia guztietako jendea, CCOO, MC… Haiekin hitz egitea polita izaten zen. Nola gogoratzen duzu askatutasuna berreskuratu zenuen eguna?

Libre utzi nindutenean kartzelatik atera nintzen maleta bat eskutan nuela. Beno, kartzelan lagun guztiak agurtzea ez da lan erraza. Gogorra izaten da han uzten dituzulako. Gainera, garai hartako zigorrak oso gogorrak ziren eta ez zenuen jakiten noiz iritsiko zen ateratzeko ordua. Hortaz, pena izugarriarekin atera nintzen. Eta behin kalean nintzela, zeharo nahastuta nengoen. Emakume bat pasa zen niki estu-estuarekin eta begiak joan egiten zitzaizkidan hainbeste urte emakume bat ikusi gabe nengoelako, tonto baten moduan bide erdian geratu nintzen. Hark esango zuen hau pailazo bat ote da.

Beno, gero trena hartu nuen Segovian eta gau guztia trenean eman nuen. Gogoratzen dut nire aurrean gizon bat eseri zela, bizarrarekin… Andaluza zen eta ea nora nindoan galdetu zidan. Nik Donostiara nindoala esan nion. Bera ere hara omen zihoan. Donostiara iritsi eta guardia zibilen jeep bat zegoen eta hantxe sartzen ikusi nuen gero. Ez dakit, kasualitatea izan zen edo ni kontrolatzen ari ote zen. Betiko zalantza geratu zait. Iritsi eta berehala ama sumatu nuen urrutira esaten “ez da etorri, orain ere falta da...”. Eta jendea ikusten nuen jaisteko txandaren zain eta urrutira ama, anaia eta arreba… Atera, eskua altxatu eta… hura eromena… ikaragarria izan zuen une hori. Handik Baleionera joan ginen. Hango senideak zain zeuden kafesne bero -beroa prestatuta gure zain. Haiek agurtu eta


auzora ailegatu nintzen. Iturrioztarrak Gartxitene aurrean zeuden, ni noiz iritsiko zain. Ikaragarria izan zen hango errezibimendua. Denok besarkatzeko pronto jarriak. Goiz hura ez dut inoiz ahaztuko, ez horixe! Atxiloketen festa amaitu al zen gero?

Geroko garai haiek ere beldurgarriak izan ziren. ETAk ekintza ugari burutzen zituen eta kartzelatik atera eta gero ez ninduten bakean uzten. Bi alditan atxilotu ninduten. Behin, gogoratzen dut Altzibar auzoko koartelera eraman gintuztela Joxe Anjel Ameztoi, beste lagun bat (izena ahaztuta daukat) eta hirurok. Sargento Lopez zegoen orduan eta itxurak egiten hasi zen, bainera urez betetzen, beldurra sartzen. Deitu nindutenean, ahoan jarri zidan fusila baina ez nintzen beldurtu bai banekien ez zuela tiro egingo, ez baitzegoen arrazoirik.. Kartzelatik atera berria nintzen eta zer ekintza politiko egin nezakeen. Galderarik ere ez ziguten egiten…

Handik denbora batera Foru Aldundiaren presidentea hil zutenean berriz ere sarekada izan zen, eta Oiartzundik Tomax Aristizabal Arkale, Luis Zapirain Estanko, Lino Zapirain eta ni neu eraman gintuzten atxilotuta. Egia esan, ez gintuzten ukitu baina zenbaitetan desiatzen nuen ukitzea hala egon baino. Kalabozo hartan igual egongo ginen 30 edo 40 lagun. Ez zegoen esertzeko lekurik ere eta eramaten zutena baineran sartzen zuten ez galderarik eta ez deus ere esan gabe. Handik txiki arraio eginak itzultzen ziren. Represalia gordina zen. Hiru egun egoera hori bizitzen, jakin gabe noiz iritsiko zen zure txanda. Iturrioztarrek festa politak antolatu ohi dituzte auzoan. Zu ere festa zalea al zara?

Bai, hori egia da. Iturriotz auzoko festak antolatzen ibili ginen gazte garaian. Hori beti kuadrillaka etortzen zen. Gure aurretik Erramun Urdanpilleta Sasene, Jeronimo eta Inazio Garaño, Trumoieneko anaiak, Xanti Oiartzabal Frantsesa… ibili ziren. Gure txanda iritsi zenean Iturri-Berri elkartea sortu berria genuen. Ordurako Lartaun elkartea martxan zen herrian, eta besteok zer egiten zuten kopiatzeko zain egoten ginen. Elkartea helburu politiko batekin sortu bagenuen ere, gero gastronomikoa bihurtu zen. Ordurako ikuspegi ezkertiarra bageneukan, intuizioz bederen. Izan ere, ez genuen askorik

irakurtzen… Emakumeek sartzerik izango zuten edo ez galdera sortu zen berehala. Batzuek ezezkoan zeuden, emakumea sartzen den tokian saltsa sortzen dela argudiatuz. Guk, berriz, ezetz, emakumeek ere sartu behar zutela. Eta hala erabaki zen: emakumeek ere eskubidea zutela elkartean parte hartzeko. Iturri-Berri elkartea 1966an sortu zen, Saseneko sotoan.

Auzoko gazteok antolatu genuen elkartea. Sasenen beheko partean lastotegi bat zegoen. Toki hura elkarte bihurtu genuen goiko gela berritzeko promesarekin. Halaxe egin genuen. Denon artean berritu genituen pisua eta lekartea gure eskulanez. Batzuk igeltsero, besteak peoi… Elkartea zabaldu eta berehala etorri ziren auzoko festak. Elkartea auzoko dinamizatzaile bihurtu zen. Bilerak ere bertan egiten genituen. Festekin batera antzerkia ez zen falta Iturriotzen.

Xabier Lete etorri zen Iturriotza eta hark jarri zuen antzerki taldea martxan. Lete Amurizaren tipoko beste elementu garrantzitsua izan zen herrian. Kultua zen, baina berez oso bizkorra zen buruz. Beti nabarmentzen zen, beste inork ez zituen ideiak izaten zituen.

Lete Juan Mari Lekuonarekin eta Disparateneko Xanti Aizarnarekin ibiltzen zen. Hogei urte zituela, Lete behin ikusi nuen Jean-Paul Sartreren El ser y la nada irakurtzen, Frantziako filosofo existentzialistarena. Katalunian ikasten ibilia zen eta hango giroa ekarri zuen Oiartzun aldera eta bere moduko lagunak harrapatu zituen: Artze anaiak eta Ez dok Amairuko kideak… Euskal Kultura berpiztu zutenak izan ziren, Frankismoaren aurka jarri ziren, izugarrizko ekarpena eginez kultura eta borroka mailan. Antzerkiak zuzentzen ere hasi zen Lete eta berak gidatuta Manuel Lekuonak idatzitako Ehun dukat antzeztu genuen, udaletxean. . Joxe Antonio Otamendi, Karla Lekuona eta hirurok parte hartu genuen. Orduko parte hartzaile askoren izenak ahaztuta dauzkat, baina esango ditut oroitzen naizen batzuk: Joxe Mari Sanzberro; Joakin, Potto gaztia; Valeriano Oiarzabal; eta Iturrioztik, Karla Lekuona, Joxanton Otamendi eta ni neu. SEME-ALABAK

| 149


Santiyutan, bertso kantari.

Beste bat ere antzeztu genuen, oso polita: Gabriel Arestiren Justizia txistulari. Aresti bera ere etorri zen udaletxera antzerkia ikustera eta bukatutakoan bostekoa eman zigun Letek aurkeztuta.

Eta esperientzia hartu ondoren, gure kontura taularatu genuen Suantza antzezlana. Talde lana izan zen. Bi bertso bazekizkien norbaitek eta haiei tiraka eta guztion artean aurkitu genituen historia zahar horren aztarnak. Gero, ahal zen moduan idatzi genuen. Euskaraz idazten erabat analfabetoak ginen orduan. Ahal genuen moduan moldatu ginen. Horma etxearen beheko lokalean taularatu genuen, arrakasta gaitzarekin. Xabier Lete bera ere etorri zen gu ikustera.

Juan Mari Lekuonak lortu zizkigun Suantzaren bertsoak. Oso bertso politak ziren. Antton Valverdek abesten zituen. Abestiak euskarara itzultzen ere ibili omen zinen.

Rebeldia politiko handiko garaia zen eta euskararen erreklamazio bat zen hori. Dena gazteleraz zegoen orduan, Iparragirreren bertsoak izan ezik. Xabier Lete eta Ez dok Amairu hasteko zeuden. Xabierrek gitarra jotzeko ideiarik ez zeukan, baina ausartu egiten zen eta guztiok txundituta harri begira.

Iturriotz auzoko Pepi Otamendik ahots zoragarria zeukan. Animatu nuen ahotsa edukatzera joateko balio zuela, baina ez zen joan. Orduan hasi ginen rantxeradak euskaratzen, izan ere Pepitak oso ongi abesten zituen. Nik ahal nuen moduan itzultzen nizkion euskarara, gero Santiyutan kantatazeko. Nolako festak antolatzen zenituzten?

Festa ederrak izaten ziren. Den-dena auzotarrekin egiten genuen. Akordatzen naiz boxeoa antolatzen genuela, bat beltzez margotuta… Jendeak estimatu egiten zuen. Gaurko telebistarik ez baitzegoen. Kantatzen ere ateratzen ginen. Pepi Otamendik Jorge Negreteren abestiak kantatzen zituen. Modako kantak euskeratu eta a capella kantatzen genituen. Dianan ere parte hartzen nuen, txistua jotzen bainuen. Mikel Arruabarrena Juanenekoa

150 | SEME-ALABAK

txistulari, Joxe Antonio Otamendi danborjole eta ni neu bigarren txistulari. Juanito Arozenarekin eta Joxe Mendizabalekin ikasi nuen bi pieza jotzen.

Bertsolariak ere ez ziren falta auzoko festetan. Bertsotan orain ez den zaletasuna ikusten zen orduan. Beheko soroan jendea erruz biltzen zuten bertsolariek. Mitxelena, Lezoti eta Lizaso fijoak ziren. Gero ekartzen hasi ginen Azpillaga, Lopategi, Lazkao txiki, Lasarte, Enbeita, Mattin… Punta-puntako bertsolariak Iturriotzen. Oso festa onak izaten ziren Iturriotzen, umore askokoak. Tarteka ekitza politikoren bat ere egiten genuen. Behin bost minutuko antzerki motz bat osatu genuen. Teloia zabaldu eta oholtza gainean tipo bat atera zen odolez beteta, eskutan liburu gorri handi bat zeukala, katez josia. Katea hautsi eta “Gora Euskal Abestia!” esan zuen. “Gora!” esatea hutsak jendeari eragin handia sortzen zion. Egunetan egon zen komentario hori azuoan.


Familiarekin: Gotzon, Maria Jexux, Oihane eta Irati.

Erretiroa iritsita, zertan zabiltza gaur egun? Orain jubilatuta nago eta itsasoan ibiltzea dut oso gustuko. Ez nuen uste inoiz horrela biziko nintzenik. Orain dakit bizitza ona zer den. Buruhausterik bat ere ez. Goizean lanik handiena eguneko plana egitea izaten da. Ia egunero Bidegorrian edo mendian ibiltzen naiz, bi orduz. Astean behin isasotzian itsasoan ibiltzen naiz arrantzan, itsasoak uzten badu behintzat. Pasioa daukat arrantzarako. Lagunekin joatea dut gustuko. Migel Legorburu lagunarekin askotan joan izan naiz. Emaztea orain erretiratu da eta hari ere sartu diot arrantzaren arra.

Eta elkarrizketa amaitzerako, hauxe da Gotzonek kantatu digun bertsoa:

Jaionek galderak egin dizkit ta nik erantzuten lanak oroitzapenen armarioan erdi ahaztuta neuzkanak.

Guziei hautsak ondo kenduta aurkitu ditut aztarnak. Gauza batzuek aldatu dira ez nik nahi nituen danak.

Oporzalea ere bazara.

Urtero joaten gara emaztea eta biok. Hiri asko bisitatu izan ditugu. Paisaje ezberdinak oso gustukoak ditut: Afrika edota Finlandia, esatebaterako. Ipar Polora iritsita nago. Betikotasunetik ateratzen diren gauza horiek maite ditut. Orain basamortua ezagutzeko irrika daukat. Afrikara eztei-bidaian joan ginen eta Kenya bisitatu genuen, safari batean. Emaztea erretiratu berria dela eta, Mediterraneoan zeharreko bidaia egitekoak gara.

Gotzon Isasa Belaunzaran inolako debekurik gabe mintzatu zaigu, eta ez genekien mila gauzaren berri eskaini digu. Gure herriaren historia xehea egiten ari den aldizkari honetan, beharrezkoa zen hau guztia jasotzea.

Galderak egin eta jaso: n JAIONE UGALDEBERE SARASUA

SEME-ALABAK

| 151



Kultura


Erraldoi txikiak Oiartzungo haur eta familiek diseinatu eta sortu ditugun erraldoi txikiak aurkeztera gatoz. Prozesua nahiko luzea izan da, baina oso aberatsa. Soinuenea Herri musikaren txokoko eta Abaraxkako kideok erraldoiak egiteko ideia landu eta aztertu ondoren, herriari sortze-prozesua hasteko deialdia egin genion abenduan. Hilabete horretan hasi ginen erraldoi txikiak sortzen eta martxoan izan dugu emaitza aurkezteko parada.

Hasiera batean, Euskal Herriko erraldoi ezberdinak ezagutzeari ekin genion, Bilbokoak, IruĂąekoak, Donostiakoak eta nola ez gure herriko erraldoi handiak! Esteban, Ixiar (batzuentzat Joxepa), meatzaria eta Kattalin.

Ondorengo saioetan, sortuko genituen erraldoiak marraztu eta diseinatzen aritu ginen. Hurbildutako guztiak bere gustuko erraldoia marrazteko aukera izan zuen, hori bai, beti argi izanez lau erraldoi sortuko genituela eta bakoitzak marraztutakoa eta diseinatutakoa ezingo zela bere horretan sortu. Hau da, denon ideia eta marrazkiak nahasiaz eta batuaz

154 | kultura

sortuko genituela gure erraldoi txiki berriak. Nolabait, ni-tik gu-ra pasa gara, norberarena denena bihurtuz.

Paperetik haratago joateko eta diseinuen batura ikusteko unea ere iritsi zen. Otsailean hainbat larunbat arratsaldetan, auzolanean eta elkarrekin jositako lanean murgildu ginen. Soinuenea Herri musikaren txokoa izan genuen kabi, eta Abaraxka eta Buruarinak-eko lagunak gidari ibilbide berri honetan. Gure eskuekin sortze lanari ekin genion: egur, mailua, tornilo, kola , artile, goma-eva‌ Hasieran, egurrezko gorputzak sortu genituen, ondoren buruak, eta azkenik arropak. Ez da lan makala izan, baina egia da, egunak pasa ahala eta hauek poliki-poliki sortzen ikusteak poztasun handia eman digula larunbatero elkartu garen familia txikiari.

Erraldoiak sortu ondoren, izenen aukeraketari ekin genion denon artean. Herriko toponimiarekin zer ikusia duten hainbat izen proposatu eta bertaratutakoen bozkaz aukeratu genituen ARRAXKU eta ARKOTX izenak. BLENDAri izen hau aukeratu genion familia afrikarra duelako eta ondorioz, berarentzat


izen berezia nahi genuelako, baina, era berean, Arditurri meategietako mineral bat da. KIÑU erraldoiaren izena oso argi genuen hasieratik, izan ere, hainbat elkarteri keinu egiten dielako izendatu dugu horrela.

Otsaila bukaerarako erraldoi guztiak prest genituen!!! Baina ondorengo galderak sortu zitzaizkigun: orain zer? nork dantzatuko ditu? noiz? nola? Galdera hauei erantzun bat eman nahian, oso arrakastatsuak izan ziren bi dantza tailer antolatu genituen.

Bukatzeko, martxoak 9an, ERRALDOI TXIKIEN ATSOLORRA ospatu genuen. Egun aparta izan zen. Gure erraldoien aurkezpenean, herriko eta inguruko hainbat erraldoik egin zieten ongi etorria Arraxku, Arkotx, Blenda eta Kiñuri. Gainera, espreski gonbidatutako Naizen, Aspanogi, Mindara, Bihotzez eta Juneren hegoak elkarteko kideak, prozesuan parte hartutako haur eta familiak eta egunean bertan hurbildutako jendeak harrera beroa egin genien erraldoi txikiei.

Lanketa osoan zehar, hezkidetza eta aniztasuna izan ditugu ardatz eta helburu. Generoa, kultura, hizkuntza gutxituak, gure eskualdean haurrekin lanean aritzen diren hainbat elkarte eta gure eguneroko errealitateko bizipenak ahaztu gabe egin dugu lan.

Argi dugu erraldoi hauek ez direla gureak, Oiartzungo herriarenak direla. Argi dugu erraldoi hauek gure maitasun osoz sortuak direla eta denborarekin bizitza hartuko dutela. Eta oso argi dugu erraldoi hauek herri hezkideago bat sortzen lagunduko digutela, herri anitzago bat, errespetuzko herri koloredun, alai eta pozgarri bat. Horrexegatik erabaki dugu, emakumearen egunaren harira egitea erraldoi txikien atsolorra. Beraz, ezin artikulua amaitu prozesu luze honetan elkarrekin izan garen guztioi eskerrak eman gabe.

4Izena: BLENDA HISTORIA: Familia afrikarra duen erraldoi oiartzuarra dugu Blenda.

Haren larruazal kolorea dela eta, jendeak askotan ez dio euskaraz hitz egiten, baina Blenda oiartzuarra da eta ederki daki euskaraz. Berak oiartzuar afrikarra dela esaten du harro-harro. Gure hizkuntzaz gain, etxekoek Nigeriako jalaa hizkuntza erakutsi diote; hau da, Afrikako beren hizkuntza. Horrela, ez du galduko familiako hizkuntza.

Hemen bizi direla urte batzuk pasatu diren arren, gurasoek asko hitz egin diote Afrikaz eta asko gogoratzen dira beren jatorriko herriaz, familiaz, lagunez, usainez, lekuez eta janariaz. Hala ere, oso pozik eta ongi bizi dira Oiartzunen. Horregatik, Blendak soinean daramatza maitasunaren adierazgarri den bihotz handia bularraldean, ortzadarraren koloreak buruan eta hortzetako aparatuaz hornitutako irribarre zabala ahoan.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

• LGTBko zapia, ortzadarraren koloreak izateaz gain LGTBko koloreak ere badirelako (lesbiana, gay, transexual eta bisexualen koloreak) • Hortzetako aparatua.

KULTURA

| 155


4Izena: ARRAXKU HISTORIA: Arraxku oso erraldoi alaia da orain, baina garai batean triste samar egon zen. Izan ere, bere ileen kontrako iruzkinak entzuten zituen etengabe, eta horrek ileak kentzera edo ezkutatzera behartu zuen, berak nahi zuenaren kontra. Erraldoi txikiak bazekien jende askok gorputzeko ileak kentzen zituela eta oso ongi iruditzen zitzaion kentzea norberak hala nahi bazuen. Baina berak bere ileak maite zituen eta haiekin bizi nahi zuen, inork gaizki sentiarazi gabe.

Triste zegoen. Haren egoeraz arduraturik, lagun batek betaurreko more magikoak oparitu zizkion Arraxkuri. Haiekin, gizarteak sinetsarazi nahi zizkion ileen kontrako ideiak okerrak zirela ikusi ahal izan zuen. Betaurreko moreak jantzi zituenetik, bere buruaren jabe, libre eta boteretsu sentitzen da Arraxku eta, horregatik, txapel morea darama. Gainera, hain maite dituen ileak erakusten ditu, badakielako ez dela lotsatzekoa denok ditugun ileak izatea eta erakustea.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK: • Bekain eta besape iledunak.

• Betaurreko moreak. Hauek mugimendu feministari keinua egiten diote. • Txapel morea darama buruan, ahalduntzearen adierazgarri. • Azazkalak gorri-gorri margotuak ditu.

4Izena: ARKOTX

HISTORIA: Oiartzunen jaio eta bizi den erraldoi txikia. Ez da arraroa, baina bai ezohiko pertsona. Estereotipoetatik ihes egiten duen horietakoa. Egun, indar eta nortasun handia du, baina asko kosta zaio. Txikia zenean jendeak burla egiten zion, inguruan zuen jende gehienen gustuetatik urrun zegoelako: janzkera, musika estiloa, jolasteko joerak… Asko sufrituta eta asko kostata, baina lortu du berak nahi duen eta gustatzen zaion bezala janztea, ibiltzea eta izatea. Gaur egun, herritarrak ohitu dira eta ez diote hain arraro begiratzen, baina egia da garai batean denek buelta ematen zutela bera pasatzen zenean neska ala mutila zen galdetuaz. EZAUGARRI AIPAGARRIAK: • Ile luze-luzea. • Bibotea.

• Belarritako bat.

• Betile luze eta apainduak.

156 | kultura


4Izena: KIÑU HISTORIA Kiñu gaixo dago, minbizia diagnostikatu baitzioten duela gutxi. Horregatik, ilea galdu du eta oraindik arraro ikusten du bere burua. Gainera, ospitalean luze egotea ez da oso atsegina gure erraldoi txikiarentzat, jolasteko denbora gutxiago baitauka. Hala ere, bere zorionerako, ospitalean lagun berriak egin ditu, eta herriko lagunek bisita egiten diote maiz. Haiekin elkartzen denean, ikertzaile direla antzeztuz jolasten dira eta urrutiko lurraldeetara egiten dute bidaia. Bidaiarako, buruko zapiaz gain, Naizeneko lagunek ekarritako kamiseta dotorea eta Mirentxin lehengusuak oparitutako motxila txapaduna daramatza Kiñuk soinean. Zapi, motxila eta txapa horiekin, ikertzaile ausartak edonora joan daitekeela sentitzen du, bera bezalako haurrei eta haien familiei laguntzeaz arduratzen diren elkarte lagunen indar guztia sentitzen baitu bere baitan.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

• Belarri bakoitzean belarritako bana du

• Buruan daraman zapia Aspanogi elkartekoa da, Gipuzkoako haur minbizidunen elkartekoa. • Soinean duen kamiseta Naizen elkartekoa da, adingabe transexualen gurasoen elkartekoa. • Motxiladun umeen motxila urdina darama bizkarrean. • Motxilan, hainbat elkarteren txapak daramatza:

o Mindara elkarteko txapa, dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko elkartekoa. o Bihotzez elkarteko txapa, kardiopatiak dituzten haurren elkartekoa.

o Juneren hegoak elkarteko txapa, arazoak dituzten haurrei eta haien familiei laguntza eskaintzeko elkartekoa.

n aBARAXKA UDAL LUDOTEKA

KULTURA

| 157


Soinuenean azken urte honetan... Soinuenean azken urte honetan herri musikarekin lotuta dauden lanetan murgilduta ibili gara. Zertan bestela?

Erakusketarengatik ezaguna den gure fundazioa herri musikan espezializatutako dokumentazio zentroa da, eta gai horri buruzko dokumentazioa biltzeaz gain herri musika bera, bertakoa zein mundukoa, ezagutaraztea du helburu. Horretara bideratzen ditugu gure esku dauden baliabideak eta bertan ari garen langileak, museoko laurak eta HM Eskolako bostak, baliabide horiei ahalik eta etekin handiena nola atera bilatzen aritzen gara. Horri esker antolatzen dira urtean zehar makina bat ekitaldi herri musikaren inguruan. Kontzertuak, kalejirak eta haurrentzako tailerrak dira ikusgarrienak eta ezagunenak, baina argitalpen, jardunaldi eta eskolek ere garrantzi handia dute, berekin ekartzen duten lanketarik gabe gaiaren sakoneko kontuak ezagutzerik ez dagoelako eta gainera zentzurik gabeko lanean aritzeko arrisku larrian izango ginatekeelako. Urtean zehar egin ditugun ekitaldien berri izateko udaletxetik banatzen den Gotti Betti begiratzea besterik ez dago. Hilero saltsa batean ez bada bestean murgilduta izaten gara, eta horietako askotan herriko zein kanpoko taldeekin elkarlanean aritzen gara; zenbatetan biltzen ote gara Abaraxkako Nekane Martiarenarekin herri musikaren mundu zabala haurrei helarazteko bideen bila?

Pierre Caubet txanbelari zuberotarra Urtero proiektu berriren bat ere bururatzen zaigu, eta forma ezberdinak har ditzakete proiektu horiek. 2018aren bukaeran, esate baterako, Pierre Caubet musikari zuberotarrari buruzko lana argitaratu dugu. Abeslari aparta izateaz gain, Oiartzuar askorentzat ezezaguna den txanbela jotzen zuen gizon horrek... Argitalpen honetan Juan Mari Beltranen testuen ondoan IruĂąeko Gaiteroek 2008an, Jean Mi-

158 | kultura

xel Bedaxagar eta Titika Rekaltek idatzitakoak daude. Denen artean Pierre Caubet musikaria zein zen azaltzeaz gain, txanbela zer den ere agertzen dute. Eta musikari bati buruzko lana denez, aparteko garrantzia dute hari egindako grabaketekin osatu diren CD eta DVDak, biak argitalpenean sartuak.

Erraldoi oiartzuar berriak Haurrei zuzendutako ekintzetan apartekoa izan da Erraldoien inguruan egindako lanketa. Abaraxka Udal Ludotekarekin batera antolatutako tailer multzoan Buruarinak hernaniarrek lagundu dute. Haurrek erraldoien sorkuntza prozesu osoa eta haien erabilera ezagutzeko aukera izan dute. Nagusiki 9 urte baino gutxiago zituzten haurrak izan dira beraien gurasoekin tailer hauetan aritu direnak. Lehenengo topaketan, erraldoi eta buruhandiak zer irudikatzen duten azaltzearekin batera, zein egunetan ateratzen diren edo nolako musika dantzatzen duten azaldu zitzaien. Bigarren aldiz elkartu zirenean erraldoiak diseinatu egin zituzten, horretarako hainbat ezaugarri kontuan hartuz, izan ere haurrek beren inguruan ikusten dituzten hainbat errealitate erraldoi berri horietan azaltzea nahi zen. Hala, immigrazioa, dibertsitate funtzionala, haur motxiladunak edota LGTB kolektiboari keinu egiten dieten erraldoiak dira; bada bat hortzetako aparatua duena, eta bada minbiziaren tratamenduarekin ilerik gabe geratu ondoren burua oihal batez estalita daraman erraldoia ere. Diseinuaren ondorengo tailerretan erraldoi horien buruak, besoak, eskuak eta oinarrizko egiturak egin zituzten haurrek helduen laguntzarekin, eta arrunt emaitza ederrak lortu zituzten. Gero, haurren neurrira prestatutako erraldoi horiek dantzatzen ikasteko tailerra izan zen. Eta, azkenik, Herri Musikaren Jardunaldien egitarauaren barruan izan zen erraldoien topaketan, Oiartzungo erraldoi berri txikien aurkezpen publikoa egin zen udaletxearen aurrean.


Herri Musikaren 18. Jardunaldien lehen eguneko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsen topaketan Oiartzungo erraldoi berriak aurkeztu ziren.

Artzainak, Landetan. (Argazkia: Félix Arnaudin)

Mugaz gaindiko proiektua Urte honetan lanpetuta gauzkan beste proiektu garrantzitsua Gaskoiniako Lo Nau eta Nafarroako Ortzadar elkarteekin batera egiten ari garen Tralhaires per delà lo blu de las montanhas da. Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak diruz lagundutako proiektu horretan, ondare immateriala ikertzen eta ezagutzera ematen aritzen garen hiru elkarte ari gara, eta hiruren artean memoriaren transmisioari eta sorkuntzari buruzko lana ari gara egiten. Hiru elkarte izanik, elkar osatzen duten hiru ataletan banatu dugu lana: antzinako dantzen koreografia ikerketa bat, pelikula eta liburu batez osatutako argitalpena, eta ikuskizun bat.

tean, Nafarroako eskualde horretan kantatzen diren jotak aztertu dira.

Soinuenea argitalpenaren arduraduna izango da. Juan Mari Beltranek zuzenduta, Faltzesko Maya Aguirre artzain familiaren inguruko lana ari gara prestatzen. Lan hori egiteko Juan Marik berak urtetean Faltzesen artzaintzaren inguruan egindako grabazioak erabili dira. Faltzesko artzainei buruzko informazioarekin batera, transhumantzia eta artzainek egin behar izaten dituzten lanak ageri dira. Horrekin ba-

Ikuskizun horiek era ezberdinetan zabalduko dira publikora. Eta Oiartzunen abenduan erakutsiko dira jendaurrean. Abenduaren 13an egingo da pelikularen aurkezpena eta kontzertua abenduaren 14an.

Ortzadar elkarteak Nafarroako eta Biarnoko makil dantzak ikertu eta horren inguruko sorkuntza koreografikoa egin du.

Lo Nau elkartea arduratu da, Joan Francés Tisnèr-en zuzendaritza artistikoarekin, Tralhaires per delà lo blu de las montanhas ikuskizunaren sorketa lana gidatzeaz. Lo Nauk egindako bilketa lanean eskuratutako materialaz gain, Ortzadar eta Soinueneak bildutako eta sortutakoa ere baliatu du ikuskizuna sortzeko.

KULTURA

| 159


Behingoz isil daitezen

Euskaraz jaio nintzen Euskal Herrian jaio. Eta esan zidaten ezetz ez nuela euskaraz hitz egin behar espainieraz baizik derrigorrez. Ezetz jaio nintzen lurra ez zela Euskal Herria Espainia baizik. Esan zidaten ez nintzela txori librea hegan egin ezin nuen txoria baizik.

Esango digute espainiarrak garela frantsesak espainieraz hitz egiteko derrigorrez frantsesez txori kaiolatuak garela esango digute esaten digute esaten ziguten…

160 | kultura

Esaten didate baietz euskaraz ikasi dezakedala eta mintza baina derrigorrezkoa espainiera dela. Baietz jaio nintzen lur hau Euskal Herria dela baina espainiaren barruan eta haren mende. Esaten didate baietz txori librea naizela hegan egin dezakedala baina soilik kaiolaren barruan.

Hala ere jaio nintzenetik bizi naiz Euskal Herrian jaio nintzenetik naiz euskalduna euskaraz hitz egiten dut euskaraz kantatu euskaraz arnastu euskaraz amestu arrotzen lege guztien gainetik jaio nintzenetik.


â?ş

â?ť

â?ź

Alferrik kanpotar tiranoen lege maltzur menperatzaileak. Ez dute gure sentimendurik aldatuko ez gure sustrairik deserriratuko ez dugu gure arimarik galduko ez etsaiari salduko.

Martxoko xirimiri gurearen soinu kantaria pagadiko haizearen firu-firu musikatua udazkeneko iratze gorri txigortuaren krak-krak jostalaria errekaren ilunsentiko marmar gozagarria lizar hosto dantzarien pla-pla-pla zalapartatsua ilbeltzeko elur maluten plastateko gozoa itsasoko olatu apartsuen braustada freskagarria‌ Esan esan zuek ere esan zein den zuen hizkuntza esan nongoak zareten oihukatu egin garrasi, egin irrintzi esan zuek ere euskaldunak zaretela. Behingoz isil daitezen.

Eta nik ere gero eta euskaldunagoa izango naizela esaten diet esango diet. Behingoz isil daitezen. Isil bitez betiko!

n Antton Kazabon

KULTURA

| 161


Oidultz Musika Elkartea

Oarsoaldeako eskualdean, betidanik, sekulako musika tradizioa izan da, eta hori herriko kaleetan islatu da jai eta ekintza kultural bakoitzean. Usadio horrek zaletasuna piztu du herritarren artean eta sona eta ospe handiko musikari ugariren sorterria izatera ekarri du Oiartzun. Euskal Herriko musika tradizionalean agertzen diren soinu-tresnen artean, dultzaina izan da, txistu eta albokarekin batera, azken mendeetan iraunkorren eta nabarmen agertzen dena. XX. mende erdialdean oso gutxi ziren dultzaina joleak, baina mende horren bukaeran berpizten hasi zen.

162 | kultura

AURREKARIAK 1996ko urtarrilean, Juan Mari Beltranen eta Oiartzungo Udalaren artean egindako hitzarmenaren ondorioz, 2002ko martxoaren 1ean, Herri Musikaren Txokoa sortu zen Oiartzunen. Herri Musikaren Txokoa herri musikaren inguruko topaleku eta dokumentazio zentroa da. Bere jarduerak, arlo ezberdinetan, herri musika eta soinu tresnak ezagutzera, ikertzera, zabaltzera eta sustatzera zuzenduak daude. Haritz Ezeiza Zabala, Juan Mari Beltranen uretatik edandako ikaslea, hasi zen Oiartzunen dultzaina eta atabala irakasten, eta garai bateko abestiak eta dantzak museoetatik kalera ateratzeko zubia eraiki zuen, herritarrei hainbat hots eta musika estilo entzuteko aukera eskainita.

NOR GARA Euskal Musika Tradizionalari buruzko kezkak eta jakin-minak bultzatuta, herritar talde bat duela hamaika urte Oiartzunen dultzaina eta atabala ikasten hasi ginen Herri Musikaren


Txokoan. Eskualdean eskaintzarik ez zegoenez, Errenteria, Donibane, Lezo eta Donostiako herritarrak ere etorri ziren Oiartzuna ikastera. Herri Musikaren Txokoko ikasle eta ikasle-ohien zaletasuna eta konpromisoa ikusirik, 2017ko maiatzaren 2an Oidultz Musika Taldea osatzea erabaki genuen, Euskal Musika Herrikoia ezagutarazi, landu, duindu eta zabaltzeko asmoarekin. Taldea emakume eta gizonek osatzen dute, guztiok musikazaleak eta konpromiso handikoak. Gure taldean ez dugu urratzen emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa honakoei dagokienez: helburuak, kideak onartzeko edo sartzeko sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduna, antolamendua eta/edo estatutuetan. Onarpen-prozesuan edo funtzionamenduan ez dugu onartzen inolako diskriminaziorik izatea jaiotza, arraza, sexua, jatorria, erlijioa edo iritziak direla-eta edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal nahiz sozial dela eta.

GURE FILOSOFIA Taldea herrikoia denez, eskualdeko jaialdi eta kultur ekintzetan parte hartzen dugu. Izan ere, gure eredu kulturala zero kilometroa sustatzea da, eta horrek esan nahi du gure bizi-

tokiko festak, jaiegunak eta kultura-jaialdiak lehenesten ditugula.

Kaleko Musika egiten dugu, eta horren ezaugarri nagusia herritarrez inguratuta ibiltzea da. Horretaz baliatuz, herritarren parte-hartzea herriko ekitaldietan sustatzeko tresna izan nahi dugu. Izan ere, musika herritarren arteko harremanak sortzeko elementu bat da, pertsonen artean kohesio eta batasun sendoa sortzen duena. Gure emanaldiekin, alde batetik, ekitaldi herrikoiak girotu nahi ditugu, bertako errepertorioko doinuekin eta, bestetik, herritarren artean zaletasuna pizteko lehen urratsak egin.

Gure ezaugarrietako bat da urteetan txistuarekin eta trikiarekin baino entzun ez diren melodiak dultzainarekin berrinterpretatzea, eta bizi berria ematea.

GURE ERRONKAK Globalizazioaren ondorioz etor litekeen homogeneizazioari aurre egingo badiogu, uste dugu beharrezkoa dela euskal kulturaren garapena sendotzea, eta, horretarako, gure egitasmoa da hurrengo belaunaldiei transmititzea Euskal Herriko Musika tradizionala modu erakargarrian, egoera ludiko eta atseginekin lotu dezaten. KULTURA

| 163


Oiartzungo Flauta Taldea

Oiartzungo Flauta Taldeak beteak ditu dagoeneko 25 urte baino gehiago, Iñaki Gurruchagak sortu baitzuen 1993an. Hortxe dabil urtez urte herriko bizitza kulturala aberasten. Egindako ekarpenari begiratuta, badu nahiko meritu, bai horixe!! Hori horrela izanik ere, gaur ez gara kontu horretaz ariko, aurreko urtekarietan irakurri izan baititugu horren guztiaren berri ematen duten beste zenbait artikulu. Aurten, ibilbide oparo horrekin batera, bada nabarmendu nahi dugun beste ezaugarri berezi bat. Izan ere, aniztasuna nagusi den talde honetan belaunaldi arteko harremana bultzatzen dela ezin ukatu. Bertan, astero, oso adin desberdinetako pertsonak (10 urteko haurrekin batera, nerabeak, gazteak edota aspaldian heldutasunera iritsitako lagunak) biltzen dira. Oso esparru desberdinetan dabiltzan ikasle eta langileak elkartzen dira entseguak egin eta, bertan nahiz kanpoan, antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko. Kideei erreparatuz gero, ohikoa ez den beste kontu batek ere atentzioa emango digu, hots, zenbait gazteren gurasoak ere taldeko partaide

164 | kultura

izatea. Pentsa genezake seme-alabek gurasoengandik jaso dutela zaletasun hori eta gurasoek ezarritako bideari jarraipena eman diotela hainbat eta hainbat egoeratan gertatzen den eran. Harritzekoa bada ere, kasu honetan alderantziz gertatu dela esan beharra dago.

Maiz esaten dugu zenbat daukagun haurrengandik edo seme-alabengandik ikasteko eta jasotzeko. Hauxe da adibidea. Musika eskolako ikasleek osatu dute betidanik Flauta Taldea. Haurrak zirela, gurasoak ere inguruan ibili izan direnez zuzendariarekin harreman estuan, honen gonbidapenari erantzunez hasi dira taldean. Horien arteko aniztasuna ere azpimarratzekoa da. Alde batetik, badira musika ikasketak eginak zituztenak eta musika jotzeari berrekin diotenak. Bestetik, badira sekula musika ikasi gabekoak, baina hasi eta Flauta Taldeko partaide izatera iritsi direnak. Batzuk zein besteak ados daude, ordea, oso esperientzia polita eta aberatsa dela diotenean. Gaur egun, hezkuntza munduan hainbeste aipatzen diren “inklusibotasuna”, “dibertsitatearen trataera”, “lan kooperatiboa”, “elkarbizitza eta elkarrekiko errespetua”, eta abar talde honetan gauzatzen direla esan genezake. Musikaz gain, bizitzarako garrantzitsuak diren abilezia eta baloreak ere lantzen eta bizitzen dira. Lehiakortasuna alde batera utzi eta elkarlanaren emaitza polit eta aberatsa partaide guztiontzat.


Ibargain Musika Eskola: belaunaldi desberdinen tokia Iraila iritsi da eta berarekin egunero postontzian begiratzeko nire ohitura. Etxean sartzerakoan gutuna iritsi den edo ez galdetzen diet gurasoei. Ze gutun? Ba Ibargain Musika Eskolakoa. Bertan klaseen ordutegi banaketaren egunak daude adierazita, baita kurtsoa hasteko eguna ere.

Horrela igaro izan ditut nik betidanik irailak, gutun horren zain. Bost urte nituela hasi nintzen astean bitan Ibargainera joaten, eta nire egunerokoaren zati bat bihurtu da. Lehenengo, solfeoarekin bakarrik hasi nintzen, nire ahizpa Eiderren pausoei jarraitzen niela. Berak ordurako pianoa jotzen zuen, baina instrumentuarekin hasi aurretik, nik erritmoak eta notak ikasi behar nituen. Eta horrela pasatu nuen Ibargainen nire lehenengo urtea, Saioaren zuzendaritzapean, beste hogei bat haurrekin batera, niretzat “joko musikatuak” zirenak eginez.

Baina egia esan beharko banu, ez dut uste musika eskolan hasi ginen ume horiek solfeoarengatik bakarrik egin genuenik. Guk benetan nahi genuena instrumentu bat jotzea zen, hori baitzen musika egiteko modurik ikusgarriena. Hurrengo urtean iritsi zitzaigun aukera, eta nik pozez zoratzen jaso nuen berri hori. Baina zein instrumentu aukeratuko nuen? Egia esan, gaur egun harritzen naiz hartu nuen erabakiagatik. Betidanik kopiatu izan diot Eiderri berak egiten zuen guztia, nire eredu ezin hobea baitzen hainbat eta hainbat gauzatan. Alaba gazteena izateak hori dakar, helduenari kopiatzen diozula… Instrumentuarekin, ordea, ez nuen horrelakorik egin. Harrigarriki, kasu horretan ez nuen pianoa jotzea aukeratu. Gurasoek kontatu didatenez, akordeoia joko nuela susmatzen zuten: etxean jostailuzko hauspo bat genuen eta nik hori hartu eta “eskusoinua jotzen nuen”. Horregatik ez ziren harritu akordeoia jotzen ikastea erabaki nuenean. Egia esateko, nik ez dut gogoratzen hura aukeratzearen arrazoia, baina gogoan daukat amonari esan nioneko momentua: “Primeran!”, esan zidan berak, “horrela zuk jo eta nik dantzatuko dut”.

“Ados”, erantzun nion irribarrez nik. Ez nuen gehiago behar. Amonaren esaldi horrek bide luze bat ireki zidan: jendea nire doinuez alaitzeko eta familia osoa dantzan jartzeko ikasiko nuen nik akordeoia jotzen.

Eta horrela hasi nintzen, pixkanaka-pixkanaka, akordeoi klaseak hartzen, Maialen bidelagun nuela. Biak batera ateratzen ginen solfeoko klasetik eta Juan Pabloren gelako atera gindoazen korrika. Han prest zegoen bera, bi akordeoi txikirekin batera. Hura bai aukera paregabea akordeoien doinuaz gozatzeko. Horrela hasi nintzen nire lehenengo abestiak jotzen: Maitia nahi badezu, Aitorren hizkuntz zaharra, Andre Maddalen… Ikasturte horretan, lehenengo hilabetea, astean nituen bi klase horiek ziren akordeoia jotzeko nuen aukera bakarra. Atzera begira, ulertezina iruditzen zait orain hasiera horretan zenbait gauza post-it bat erabiliz ikasi nituela pentsatzea. Post-it bat? Bai, notatxoak idazteko erabiltzen diren papertxo KULTURA

| 165


horiak, bai. Horietako batekin hasi nintzen ni akordeoia jotzen ikasten. Nire akordeoia erosi bitartean, Juan Pablok papertxo batean akordeoiaren eskuineko eskuko botoiak eta bere noten izenak marraztu zizkidan. Etxean ikasi behar nuenean, nire partiturak atera eta behatzak post-itaren gainean jartzen nituen, doinua abesten nuen bitartean. Hura bai zela nota guztiak “ongi” jotzea… Hilabete iraun zuen bitxikeria horrek, baina nik oraindik ez dut ahaztu. Asko zor diot nik papertxo horri. Hilabete horren buruan iritsi zen nire akordeoia eta, orduz geroztik, berarekin igaro ditut orduak eta urteak. Horrela joan nintzen mailaz igotzen eta egun batean Juan Pablok akordeoi taldean sartzeko eskaintza egin zidan. Akordeoi taldean, ni???!!! Bertan akordeoi jole “helduek” jotzen zuten: Aloña, Garazi, Aitziber, Aintzane, Oneski… Zer egingo zuen ni bezalako batek haien artean? Ba beste guztiek egiten zutena, akordeoia jo. Eta horrela bilakatu nintzen orduko Akordeoi taldeko kiderik gazteenean. Astean behin genuen entsegua eta, esan zidatenez, Ibargainek antolatutako kurtso amaierako kontzertuan abestiren bat jotzeko aukera izango genuela zirudien. Eta halaxe izan zen. Oraindik gogoan dut kontzertu horretan, beste instrumentu jole batzuekin batera, akordeoi taldeak jo zuen abestia: Siamsa. Musika zelta, alaia eta dantzakorra. Itxaron segundo bat. Ez al nuen nik horretarako jotzen akordeoia? Amona Pepitari agindutakoa pixkanaka betetzen ari nintzela zirudien. Urteak aurrera joan ahala, instrumentu talde batean baino gehiagotan jotzeko aukera izan nuen, solfeoko formazioa alde batera utzi gabe. Horrela, Idoiarekin jarraitu nuen musika lengoaia lantzen. Idoia, pazientziaz beteriko gure irakasle goxoa. Berak ikusi gaitu Ibargaindik pasatu garen ume guztiak hazten eta, nire ustez, denek maitasun osoz gogoratzen dugun irakasle bat da. Argi islatzen da bere ikasgelan sartu eta azkeneko kurtsoetako ikasle irribarretsuen argazkietan. Horietako urte batean, Juan Pablo beste proposamen batekin etorri zitzaidan: Xanistebanetako pregoian parte hartzea. Xanistebanak hastear daudela adierazteko, zenbait musikari auzoz auzo doaz, abestiak jotzen, jendea alaitzen. Lotsa pixka batekin (ez bainuen bertan ateratzen zen jende asko ezagutzen) baietz

166 | kultura

esan nuen eta Xanisteban bezperan hantxe nintzen prest herrian zehar musika jotzeko. Orduz geroztik ia urtero atera naiz pregoian, eta aipatu behar da poliki-poliki gauzak aldatzen joan direla: hasieran txistulariak ziren instrumenturik ugariena eta autobusez gindoazen auzoz auzo. Orain, ordea, instrumentu aniztasuna da pregoiaren zigilu, Joxe Leonek gidatutako trenarekin batera. Hori bai, urteekin aldatu ez den gauza bakarra zera da: pregoiaren espiritu alaia eta ondo pasarazteko desioa.

Geroago, nire akordeoi mailak gora egiten zuenez, Ganbera musikarekin hastea gomendatu zidaten. Bertan ezagutu nuen Caroline, Galeseko irakasle paregabea. Berarekin musika bizitzeko modu ezberdin bat ikasten hasi nintzen. Musika ez baita bakarrik “horri batzuetan agertzen diren inurri aleatorio batzuen segida”. Musika, horretaz haratago doa eta inprobisatzen ere ikasi egin behar da. Musika estilo eta musika egiteko modu asko ikasi ditut (eta ikasten jarraitzen dut) berarekin. Nork esango zuen Endikak jotzen zuen gitarra elektrikoa, Carolinen txeloa eta nire akordeoiaren doinuak batuta The Beatles talde mitikoaren Penny Lane abestiaren bertsio bat egingo genuela? Edota gaur egungo Ganbera musikako talde handiarekin, bi txelo, bi flauta, bi akordeoi eta bi pianoen indarra batuz, musika klasikoa jotzeaz gain, Ed Sheeranen Perfect abestia jotzen bukatuko genuela? Zoragarria da benetan bere ikasleen buruetan musikaren inguruan irekitzen duen mundu berri hori. Urtetik urtera mailaz igotzen joan ondoren, ustekabean 18 urte bete eta ikasketak amaitu nituen. Musika eskolan erdi-mailako gradua bukatu nuenean agiria jaso eta orduan… zer? Argi neukan ez nuela musika alde batera utziko eta, horregatik, nahiz eta “ikasketa ofizialak” bukatu, Ibargainera joaten jarraitu nuen, Eiderrek egiten zuen bezala. Horrela, unibertsitateko ikasketak ere nire musika klaseekin uztartu nituen. Ez dakit nire hobby maitea zelako edo ordurako behar bat bihurtu zelako. Ikasketekin goraino nintzenean, musika nire ihesbidea izan zen eta gaur egun izaten jarraitzen du. Erlaxatu eta burua husten laguntzen baitizu musikak. Izan ere, ikertzaile askok diotenaren arabera, musikak eragin ona dauka gure buruan.


Esan bezala, Unibertsitatean nintzen bitartean, musika egiten jarraitu nuen, ganbera musikako taldeetan jotzen. Oraindik ez nekien musikarekin bizi behar nituen momenturik dibertigarrienak etortzeko zirela. Egun batean, Juan, tronpeta irakasle “festazalea”, niregana etorru zen eta honela esan zidan: “Hiru Bi Band taldeko kide izan nahi duzu?”.

HIRU BI BAND!!! Nola deskribatu talde horrekiko nuen miresmena. Txikitatik ikusi izan nituen Pop rock orkestraren emanaldiak kurtso bukaerako kontzertuetako momenturik dibertigarriena bezala. Gero, 15 urte zituela, Eider talde horretako kide bihurtu zen eta berarekin batera, ia familia osoa, taldea zihoan tokira joaten baikinen gu: Donostiako Bulebarrera, Fnacera, Kursaaleko terrazara, Astigarragara, Oiartzun KE-ko urteurrenera… Are gehiago, Unibertsitatean hasi zenean, Iruñean egin zituen ikasketak eta larunbatetan klaseak zituen. Baina nola utziko zuen berak bere musika talde maitea? Ba hortxe zihoan ostiralero nire aita Iruñeraino, haren bila, 18:00etan klasea bukatu eta Ibargainera 19:30erako garaiz iristeko aukera bakarra baitzen. Hurrengo goizean, unibertsitateko klasera iristeko, amak Donostiako autobus geltokira eramaten zuen, 07:00etako autobusa hartu eta hango klasera iristeko. Hori bai dela musikarekiko maitasun eta konpromisoa. Beren emanaldieki benetan disfrutatzen nuen eta, horregatik, Juanen galderaren aurrean ez nuen zalantzarik izan: BAI! Horrela, 2012an Hiru Bi Bandek akordeoilari bat gehitu zuen bere tronpeta, baxu, gitarra, piano eta bateria-joleen artean. Ostiraletan, 19:30eko

klasea agertu zen nire agendan. Lehenengo aldiz, Eiderrekin batera jotzen nuen talde batean. Beno, eta senide gehiagorekin batera ere, Eider 8 hilabetez haurdun egonda ere, taldean jotzen jarraitu baitzuen!

Atzera begira, urte hauetan guztietan zenbatu ezin ditudan hainbat eta hainbat kontzertu eman ditut, koroarekin abestuz eta akordeoia joz, bakarrik edo talde baten barruan. Ibargaingo piramidepeko “kontzertutxoak” bide hasiera izanda, Gabonetan elizan eta kurtso amaieretan udaletxean, edota Elorsoro edo Madalensoron emandako kontzertuetan jotzen aritu naiz. Baina, horretaz gain, Hiru Bi Bandekin beste hainbeste agertokitan jotzeko aukera ere izan dut: Kastro edo Laia tabernak antolatutako kontzertuak, Euskararen egunean Kontzejupean, Irrisarri Land parkean, auzoetako festetan, edota Xanistebanetan!

Baina Ibargainek bere lau pareten artean gertatzen dena baino askoz gehiago eman dit. Alde batetik, bertako jendea eman dit: irakasle on eta ulerkorrak eta lagun bilakatu diren gelakideak. Ohikoa da entsegu baten aurretik edo ondoren taldekideekin zerbait hartzera joatea edo behintzat urtean behin Ganbera taldekoekin “musika txango” bat antolatzea, eta afari goxo batekin bukatzea.

Beste alde batetik, musikari begiratuta, Ibargainek bere ateak ireki eta munduari nire musika erakusteko aukera eman dit. Lehenago aipatu dudan Xanistebanetako pregoian sartzen laguntzeaz gain, musika eskolara ekitaldetarako musikari bila joan direnei, behin baino gehiagoKULTURA

| 167


tan nire izena eman zaie. Horrela, Haurtzaro dantza taldearen edo Lartaun abesbatzaren urteurrenak ospatzeko antolatu ziren ekitaldietan akordeoia jo nuen beste musikari batzuekin batera. Horietaz gain, duela lau urte, Xosé Estévez musika eskolara iritsi zen musikari bila. Berriz ere, Juan Pablo “ikasle helduen” bila etorri zen eta horrela, Edurne (pianoa), Haizea (zeharkako flauta) eta ni (akordeoia), Kontxa Murgiari egindako omenaldietan jotzen aritu gara azkeneko urteetan. Zalantzarik gabe, plazer eta ohore handia da guretzat horrelako ekitaldietan parte hartzea. Ezin dut ahaztu, gainera, Ibargainen ikasi dudanari esker hainbat familia ospakizun musikatu ditudala, jaunartzeak, lagunen ezkontzak eta senitartekoen azken agurrak barne. Jendea omentzeko dudan modurik ederrena musika dela iruditzen baitzait.

Horrela igaro ditut nik azken 20 urteak, nire partiturekin Aialde kalera joanez. Iaz, Mitxelenatar berri bat hasi zen Ibargainera joaten. Bertako irakasleak ez ziren harritu Eider musika eskolara sartzen ikustean, Hiru Bi Bandeko entsegura zihoala pentsatu baitzuten. Baina egun horretan bost urteko alaba zeraman eskutik: Alaiak musika ikasi nahi zuen. Sorpresa!! Ez, ez zen sorpresarik egon umeak hartutako erabakiarekin. Bere amaren sabelean zegoela hainbat eta hainbat entsegu eta kontzertutan egon zen eta txikitatik joan izan zen Ibargaingo kontzertuetara bere ama eta izeba ikustera. Beraz, argi zegoen berandu baino lehen bere musikarekiko grina hori ere aterako zela.

Guk egin genuen bezala, solfeoarekin bakarrik hasi zen gure txikia, Orkatzekin erritmoak eta abesti errazak ikasten, aurten bere instrumentua aukeratu duen arte. Eta orain Alaia musika eskolatik ikusten dudan bakoitzean irribarre bat marrazten da nire aurpegian. Maitia nahi badezu, Aitorren hizkuntz zaharra… Nik jotzen nituen partitura berdinak eman dizkio Juan Pablok. Bai, aurten hasi da akordeoia jotzen eta ilusioz beterik esertzen da abesti berriak ikastera. Badirudi istorioa errepikatzen ari dela… Espero dut bere amak eta nik egin dugun bezala, musikaz disfrutatzea eta urte batzuk barru bera izatea aldizkari honetan bere bizipenen inguruan hitz egiten duena. Nire ustez, musika bizitzan zehar daukagun bidelagun separaezina baita.

168 | kultura


Auntxa Trikitixa Eskola

Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita zortzi urte pasatu dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAn, eta aukera honetaz baliatuz gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari: irakasle, ikasle, guraso eta abarri‌. Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiegatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoan ere, gure ikasleek makina bat ekitalditan parte hartu dute: Gabonetan, San Tomas egunean, Kuestaziyuan, Elizalde egunean, Maiatzean Irunen egiten den Sagardo egunean, Ekainaren 9ean Kontzejupean Irungo Musika eskolarekin egindako trukatze jaialdian, batzuk aipatzearren.

Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldiak antolatzen gure ikasleekin, horrela beraiek ikasitakoa jende aurrean emateko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hori ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko. Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitia irakasteko erabil zen aurrena da, garai baten trikitia jotzen horrela irakasten baitzuten.

3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat, hamabigarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da; ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetan eta, emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, eta abar.

Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta.

Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako, deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510. Gurekin pertsonalki hitz egin nahi badezu, astearteetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat OIARTZUAR guztioi eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela AUNTXA TRIKITIXA ESKOLAREN izenean.

n. IĂąaki Aranaga

KULTURA

| 169


Hitzen Lihoa 2018ko abenduan egin genuen Hitzen Lihoaren lehen ekitaldia. Hilabete batzuk lehenago, lagun talde bat elkartu gintuen gogo batek: euskal kulturaren transmisioa egin eta sortzaileei plaza berri bat eskaintzeko gogoak, hain zuzen. Izan ere, argi genuen oiartzuarren artean baditugula euskal literaturari ekarpena egin dioten idazleak, badugula bertsolaritzarekiko halako tradizio bat, baditugula euskal musikagintzan bidea egin dutenak. Iraganean izandakoak gogora ekartzeko beharraz pentsatu genuen, gaur egun ditugunez baliatuta, etorkizunean berriak sortzeko.

Memoria berreskuratzeko edo osatzeko ahalegin bat izan zitekeen, transmisiorako bide bat eta, ahal izanez gero, sortzaile berriak sortzekoa. Izandakoei aitortza egiteko modu bat ere izan zitekeela pentsatu genuen. Eta horretan ari ginela, Xabier Lete etorri zitzaigun gogora. Hitza, bertsoa eta musika uztartu zituen sortzailea; abiapuntu ederra gure asmo horri forma ematen hasteko. Ekimenaren izena bera ere hitza-bertsoa-musika uztarketa horren adierazgarri izango zena bilatu genuen: Hitzen Lihoa; bertsolari baten omenezko kantu bateko hitzak.

Abenduaren 4aren bueltako asteburua aukeratu genuen, Xabier Leteren heriotzaren urteurrenarekin bat eginez, lehenengo ekitaldia egiteko. Eta hala, 2018rako, azaroaren 30ean hasi eta abenduaren 4ra bitartean honako egitaraua antolatu genuen:

sikariek Xabier Leteren abestiak jo zituzten: Beira, Jon Bergaretxe, BegoĂąa Bergaretxe, Joxeleon Kazabon, Oihana Lekuona, Irati Odriozola, Mirari Perez Gaztelu, Alaitz Telletxea, Maider Zabalegi. Tartean, Donostiako Udalak antolatzen duen Xabier Lete Poesia Sariko irabazleek euren eta Leteren poesia bana errezitatu zuten: Luis Garde, Karlos Linazasoro, Juanjo Olasagarre eta Asier Serrano.

Azaroaren 30ean, Xabier Lete: idazlea eta kantaria mahai-ingurua egin genuen. Jon Martin bertsolari eta idazle oiartzuarra izan zuen gidari, Xabier Leteren inguruko tesia egiten ari dena, eta hizlari, berriz: Jose Anjel Irigaray, Ez Dok Amairu mugimenduko kidea izana, Xabier Leteren obraren testuingurua eta esanahia azaldu zuena; Alex Gurrutxaga, Xabier Leteren poesian aditua; eta Antton Valverde, batez ere, Xabier Leteren musikaren arloa aurkeztu zuena. Azaroaren 30ean, Ruper Ordorikaren Bakarka kontzertua izan genuen. Bere ohiko kantuekin batera, Xabier Leteren bertsioak eskaini zizkigun.

Abenduaren 1ean, larunbatean, Xabier Leterenak Xabier Leteri jarriak poesia eta kantu emanaldia egin genuen Oiartzungo elizan. Oier Guillanek aurkeztuta, herriko abeslari eta mu-

170 | kultura

Abenduaren 2an, lehendik zetorren ekimen bati eman genion bukaera. Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? ikastaroaren azken saioa egin genuen, Rafa Ruedaren eta Gotzon Barandiaranen eskutik. Aurretik, beste hiru saio izan genituen urriaren 7an, 28an eta azaroaren 11n. Abenduaren 4an, Leteren heriotzaren urteurrenean, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izan zen. Orain arte Txerri egunean ospatu izan denak egitarau honen baitan leku egokia zuela ikusi genuen, eta hala proposatu genion herriko Euskara Batzordeari. Era horretan, gainera, herritar gazteagoak ere ekimenaren parte egiteko aukera ikusi genuen.


Ildo beretik, herritar guztientzako egitaraua osatze aldera, Ludotekari eta Kuadrillategiri ere luzatu genien gure ekimenarekin bat egiteko proposamena. Hala, Abaraxka ludotekan, abenduaren 4an, Joxe Leon eta Antton Kazabonek kantu eta poesia emanaldia eskaini zien Oiartzungo txikienei; Kuadrillategiren eskutik, berriz, herriko gaztetxoek Leteren eta haren obraren berri izan zuten, azaroaren 30ean; ondoren, Malen eta Ekain Elizasuren emanaldia. Aurrera begira ere, hitzen lihoa eratzen jarraitu nahiko genuke hitzaren eta musikaren bueltan; gogoratuz eta sortuz, izan direnak eta izango direnak elkarri josiz. Azaroaren 30eko hitzaldian gurean izan genuen Jose Anjel Irigarayk esan zuenez, “atzoko hariak eta gaur sortzen diren berriak ehunduz, etengabe mamituz-osatuz-sortuz doan liho bizia� osatu nahi genuke.

KULTURA

| 171


Oiartzungo Organozaleak elkarteari

Duela hiru hilabete Oiartzungo San Esteban eliza dotore zein paregabean Peio Irigoyen irundarrak eta neuk eskainitako kontzertuari buruz hitz batzuk idazteko eskatu didate Oiartzungo organozaleak elkartetik. Pasa den denbora kontuan hartuta, arratsalde musikal hartako oroitzapenak hiru hitzetara iragazi dira: lana, miresmena eta eskertza. Lana, elkarte honetako bakanek hartu zutena kontzertua mimo handiz prestatzerako garaian; ez baititu jende askok ezagutzen horrelako ekitaldi bat antolatzeak teloi atzetik dituen lanak, musikariak entseguetan jasotzen eman beharreko orduak edota elizako banku guztiei emandako bueltak, publikoaren pertzepzio hobeagoa lortu nahian. Kontzerturo musikaren alde errepikatzen den protokoloa duzue hau; musikak bere erritmoan jarraitzen du baina gauza bizia den momentutik berarenganako estima eskertu egiten du eta dugu, ondorioz, bere bueltan gabiltzanok. Horretan benetan abilak zarete oiartzuarrak.

Miresmena, orain arte elkarte honek egin duenarekiko. Organoa instrumentu berezia da, bere kokapen eta historiari dagokionez; handiak dira gaur egun, oraindik, instrumentuak jasan behar dituen desaireak, elizarekiko lotura dela-eta. Gizarteratze prozesu sakonak behar ditugu gure eskualdeko bazterretan altxor eta ikur diren organoak galbidean gera ez daitezen; organo ikasgelak martxan jarri, hitzarmenak lortu herrietako kultur mugimendua garatzen duten taldeekin, kontzertuak antolatu; herria organora gerturatu, gerturatu organoa herrira. Guzti honetaz bada-

172 | kultura

kite zerbait Oiartzunen: konposatzaile garaikideei musika lanak enkarguz eskatu dizkiete noizbehinka; herriko jendeari bisita gidatu bidez esku artean dugun patrimonioa erakutsi diete. Instrumentuaren sozializazioan exenplu dira beraz kultur talde honen konbikzioak eta berau osatzen duten pertsonak.

Eta azkenik, eskertza. Peio eta nik gaur egun Musikene, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian gauzatzen ditugu gure ikasketak eta gure arteko harreman onaz baliatuta, 2018-2019 ikasturtean ganbera musika ikasgaia batera egitea erabaki genuen. Hasierako momentu hartan planteatu genuen ikasgela barruan (eliza barruan, kasurako) sortutako giroa eta bertan gauzatutako lana emandako fruituak ezin zirela lau pareten artean gelditu eta geure herriko beste zenbait txokotan jotzea benetan aberasgarria eta ederra izango litzatekeela. Oiartzungo proposamena izan zen lehenengoetakoa eta zinez kariĂąo handiz prestatu eta gauzatu genuen kontzertua, jende artean publiko dezente zelarik. Ez dakit beraiek gozatu ote zuten; Peiok eta nik bai behintzat, antolakutza onak eman ohi duen lasaitasunarekin, gainera. Segi ezazue bide horretan, musikak eta herriak eskertuko baitizue. Herri baten esentzia, alajaina, herritarrak dira eta berauen esku dago herriaren etorkizuna. Zuena oparoa izango dela dudarik ez dut. Laster berriro elkar ikusiko dugulakoan, esker mila! n. Ignacio Arakistain Agirre


Oiartzungo Ondarearen proiektua “Oiartzungo Udalak, herriko Kultur Ondarea bildu eta jendearen eskuetan jartzeko apustu handia egin du azkenaldian” Zer da Ondare Kulturala? Zertarako balio du Ondare Kulturalak? Babestea beharrezkoa da? Asko dira kontzeptu honen inguruan sortzen diren galderak, baina ezin dugu ulertu ezagutzen ez dugun hori, beraz lerro hauetan Oiartzungo Ondare bilketa proiektua ezagutu eta galdera ohikoenei erantzungo diegu.

XX. mende erdialdera arte ez da zabalduko gizartean Ondarea Kulturalaren kontzeptua. Ugariak izango dira momentu horretatik aurrera ondarea definitu eta babesteko sortu diren erakunde eta konbentzioak. Bi gerren arteko garaian, ondarearen eta kulturaren inguruko kezkak gora egin zuen, gerrak zekarren suntsipen masiboaren aurrean. Momentu horretan sortu zen Hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundea (UNESCO), 1945. urtean. Erakunde horren helburu nagusia izan da munduko kultur zein natur ondarea identifikatu, zaindu eta babestea. 1972an UNESCOren biltzar nagusiak mahai gainean jarri zuen herrialdeen arteko elkarlanaren beharra, eta arriskuan zegoen kultur eta natur ondarea babesteko pausoak eman eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko beharra azaldu zuen. Hiru urte geroago, 38 artikuluz osatutako Munduko Ondarearen Konbentzioa onartu zen. 1975 urtetik aurrera, asko izan dira egin diren hitzarmenak; horren adierazle da Kultur Ondare Immaterialak zilegitasuna lortzea 2003an.

Kultur Ondarea zer den hitz laburretan azaltzea ez da lan erraza, asko baitira kontzeptu horrek bere gain hartzen dituenak. Orokortuz esan dezakegu kontzeptu oso zabala, subjektiboa eta dinamikoa dela eta gizakiak momentu

Udal Museo Batzordea.

historiko konkretuetan ematen dion balioak baldintzatzen duela eta ez ondasunak berak. Kultur Ondare Material, higigarri (pintura, eskultura…) eta higiezina (eraikinak…), eta ondare immateriala (hizkuntza, ohiturak…) herrien nortasunaren adierazle dira; belaunaldiz belaunaldi transmititu diren kultur adierazpen eta ohitura edo tradizioak. Ondare kulturalak, herrien identitatea izateaz gain, iragana ezagutu eta oraina eraikitzen du, gizarte guztiarena da eta, ondorioz, denen artean balioan jarri eta babesteko konpromisoa hartu behar dugu.

Oiartzungo ondarearen atzetik Pentsatu momentu batez zer gertatuko zen Arditurriko meategiak, harrespilak edo Kastroko iturria botako bagenitu? Elementu horiek oiartzuar guztiek ezagutzen dituzten ondarea dira, beraz oiartzuarren identitatea eraikitzen duten zati garrantzitsu batekin bukatuko genuke, gure historia eta gure ondarea herritarren bizitzen pilare diren heinean. Beraz, guregana iritsi den ondarea babesten ez badugu eta ondorioz desagertzen bada, gure nortasunaren zati bat berarekin galduko da. Ondare Material zein Immaterialak sortzen du KULTURA

| 173


herri baten nortasuna, eta horren adibide argia dugu hizkuntza. Xabier Amurizaren letrak dioen bezala, “zer euskal herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?”. Adibide hori inguratzen gaituzten gainontzeko elementu, ohitura eta tradizioetara estrapola daiteke. Oiartzungo Udalak, herriko Kultur Ondarea bildu eta jendearen eskuetan jartzeko apustu handia egin du azkenaldian. Herritarrek urte luzez plazaratu dute herriko ondarea bildu eta ezagutzera emateko nahia, eta aurten desio hori egia bihurtzen ari da. XX. mende bukaeran, asko izan ziren herriko kultura berreskuratzearen aldeko ekimenak bultzatu zituzten norbanako zein taldeak. Gogora ekarri behar dugu Oiartzuarren kulturaren bultzatzaile izandako Manuel Lekuona handia, bailararen inguruan ikertu eta idatzi zuena; edo urte batzuk geroago martxan egondako OBIE taldea. Azken hori Iñaki Arbelaitz, Nicolas Etxebeste eta Jose Manuel Lekuonak osatzen zuten eta ikerketa eta artikulu ugariez gain, eskolekin ere elkarlanean aritu ziren “zaharkinak” izeneko proiektuaren baitan. Asko dira Oiartzungo urtekari zaharretan Oiartzungo Museoa sortzeko egindako ahaleginen berriak. Oiartzungo Museoa ez zen errealitate izatera iritsi, baina estatutu propioak eta Udal Museo Batzordea sortzera iritsi ziren, eta hainbat ekimen bultzatu zituzten, galtzear zegoen mundua eta momentuko gizartea babesteko ahaleginetan. Urteetan zehar, beraz, asko izan dira Oiartzungo historia, kultura eta ondarearen inguruan beren esparruetan jardun dutenak, hala nola, aipatzekoak dira ere Beloaga Bizirik edo Kattin Txiki taldeak eta Soinuenea, Arditurri edo Luberriko museoak besteak beste.

Ezin ditugu ahaztu, halaber, Oiartzungo historia eta ondareari dedikaturiko Mugarri bilduman parte hartu duten historialari zein interesatuak, ondarea gizarteratzeko eta ezagutarazteko beste modu bat, dudarik gabe.

Garai berriak ondarearentzat. Gaur egun ondarea gordetzeko, gizarteratzeko, baloratzeko eta izendatzeko moduak aldatu dira. Duela urte batzuk museoak sortzea zen herri bateko ondarea jasotzeko modu egokiena. Hori dela eta, museo txiki eta espezifikoak ugaritu ziren, eta Oiartzunek ere bertako on-

174 | kultura

darea jasotzeko apustua egin nahian, bide hori hartu zuen, ikusi bezala. Gaur egun ikuspuntua aldatu egin da, bai ondarearekiko eta baita hori gordetzeko eta geroratzeko moduekiko ere.

Horretaz jabetuz, herriko eragileek eta Udalak proiektu berri bat jarri dute martxan. Bultzatutako proiektu berri honek herriko talde eta norbanako eragileak batu nahi izan ditu Ondare Mahaia deitu den lantaldean. Talde horrek ezagutzak partekatu, indarrak batu eta elkarlanean Oiartzun herriko Kultur Ondarea identifikatu, babestu eta aditzera ematea dauka helburu, betiere gaur egungo ikuspuntutik eta baliabide berriak bilatuz. 2017tik biltzen daraman arren, Ondare Mahaia 2018ko urtarrilean hasi zen forma hartzen. Horren guztiaren kudeatzailea Miren Amoriza izan da, Udalak proiektu hau aurrera eramateko kontrataturiko Errenteriko gaztea. Taldea osatuta, eta koordinazioa edukita, asko izan dira egindako aurrera pausoak:

• Eragile guztien elkarlanak datu base batean ondarea biltzeko aukera eman du. Egun 150 fitxa ditugu ondare higiezinaren barruan, 60 fitxa higigarriaren barruan eta 4 ondare Immaterialaren barruan. Fitxa bakoitzak ondasunaren informazio eta argazkiak ditu eta hilabete batzuetan jendearen esku jarriko dira oraindik eraikitzen gauden plataforma baten bitartez. • Udal Biltegian urte luzez ahaztuta egon diren ondasunak identifikatu eta babesteko pausoak eman ditugu. Udal Biltegian aurkitzen diren ondasunen artean, Garmendia baserriko dolarea, errota pikatzeko sistema, hilerri zaharreko gurutzeak, baserri giroko hainbat lanabes... daude. Horietako batzuk beste entitate publiko batzuetara bideratuko dira, bertan baldintza egokietan gordetzeko eta beste batzuk herriko toki jakinetan kokatuko dira, betiere zentzu historikoari jarraituz. • Oiartzungo Udalaren webgunean, Udalak babestutako liburu eta bideoen informazioa zintzilikatu da eta laster Mikel Mendizabalek digitalizatu dituen bideoak eskuragarri jartzea da helburuetako bat. • Ondare Mahaitik sumatu den gabezia garrantzitsuetako bat eskola eta herriko talde kulturalen arteko elkarlanaren falta izan da. Gabezia hori osatu nahirik, eta garai batean


eskolak eta kulturak izandako harreman estua berreskuratzeko asmoz, Oiartzungo Ondare Mahaitik, herriko eskolen eta Ondare mahaiaren arteko elkarlana sustatu nahi da. Elkarlan horri abiada emateko, herri-ondare-eskola programa martxan jarri behar da, zeinetan eskolek, herriko instituzioek -museo, entitate publiko, entitate kultural…- proposatzen dituzten ekintza hezitzaileetara batuko diren, herriko eskaintza hezitzailea eskola jarduerekin integratzeko.

• Europako Ondare Jardunaldietan parte hartzeko proposamen bat ere bidali da. Horren helburua da urtero gai bat jorratuz ondarea balioan jarri eta ezagutaraztea.

• Iñaki Arbelaitzek utzitako ondarearekin lanean ari gara. Bere ametsa zen etxean Oiartzunen ingurukoak gorde-antolatzea eta edonork kontsultarako eskuragarri izatea, eta horretan ari gara, utzitako ondare aberats horrekin lanean.

Altzibarko zubia inauguratu zeneko oroigarria.

• Ihurrita errotaren eta herriaren arteko harremana estutzeko konpromisoa hartu dugu, eta horrekin lotuta, bidegorrian panel informatibo bat jartzea bultzatu da besteak beste.

Ondare Mahaitik, herritarrak prozesu horren parte aktibo izatera gonbidatu nahi zaituztegu; informazio, iradokizun edo galderarik izanez gero gerturatu guregana eta pozik hartuko zaituztegu. Gure aldetik eskerrak eman Oiartzungo Udalari ondarearen inguruan horrelako apustu bat egiteagatik eta Ondare Mahaiko kide guztiei beren borondate on eta jarrera positiboagatik. Lan handia da egiteko gelditzen dena, baina guk argi daukagu: Oiartzungo Ondarea zuen esku jarriko dugu! n Miren Amoriza Suberri Matelo

KULTURA

| 175


KORRIKA 21 Bi urtero legez, aurtengoa ere Korrika urtea izan dugu. Bertan bizitakoak ez dira batere motz geratu: zenbat emozio, istorio txiki, malko, argazki eta bizipen! Apirilaren 4an ekin zion Korrikak Garesetik, eta 2562 kilometro egin ostean, Gasteizera iritsi zen 10 egun geroago. Bertan aurtengo mezuaren egilea Maialen Lujanbio zela jakin genuen, eta bertsolariak berak hauxe zioen Ama Zuriaren plazan bildutako jendetzaren aurrean:

Hizkuntza ez da edukitzekoa. Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika Beraz, KLIKA! Instalatu eta elika! (...) Baina besteekiko badu alde bat: euskarak dena du aurka; eta horrexegatik juxtu, dena du mauka! Dena du egiteko, euskarak, dena du egiteke. Hizkuntza bat dugu ahulguztiduna.

176 | kultura

Oiartzundik apirilaren 9 ostiral gauean pasatu zen, gauerdi inguruan. Gaua izanagatik, eguraldia lagun, sekulako giroa sortu zen. Jendetza ederra ikusi ahal izan genuen Arragua, Ugaldetxo, Elizalde, Altzibar eta Iturriozko kaleetan zehar, baita Perurenara bidean ere. Plazan ere jende andana bildu zen Korrikaren etorreraren zain, eta une magikoak bizi izan genituen, erraldoiek edota dultzaineroek giro ederra sortzen zuten bitartean. Intxixu AEK-ren lekukoa eramateaz Alaitz Vangeneberg irakaslea, Yurima Sagastuy irakasle ohia eta Juan eta Laida Valderrama ikasleak arduratu ziren, azken biak aita-alabak. Juan Valderramari galdetu nahi izan diogu nola bizi izan zituen une horiek.


Kontatu nola joan zen eguna. Gogo handiz egon nintzen egun osoan zehar. Lekukoa eramatea oso garrantzitsua iruditu zitzaidan, berdin zen zer ordutan zen. Afalostean petoak probatu genituen eta zenbakia idatzi genuen. Ondoren, alaba Altzibarren utzi nuen, han hartzen baitzuen Korrika, eta ni tokatzen zitzaigun kilometrora hurbildu nintzen autoz. Ilusioz beterik nengoen. Zer sentitu zenuen lekukoa hartzean? Nola azalduko zenuke?

Euskararen alde parte hartzen ari nintzela sentitu nuen. Esango nuke oso polita dela beste pertsona askorekin ekimen hau bultzatzea. Jende ugarik hartzen du parte, eta ikusten da lan asko egiten dela; beraz, benetan harrigarria eta oso polita da. Lekukoa eramaten zenuen lehen aldia zen? Parte hartu izan duzu aurreko edizioetan?

Lekukoa ez dut inoiz eraman izan, lehenengo aldia zen. Partu hartu bai, korrika atera izan naiz. Errepikatuko zenuke? Bai, noski!!

Zer esango zenioke Korrikan inoiz parte hartu ez duen bati? Ateratzeko esango nioke, gauza oso polita baita. Jende askorekin elkartuz ondo pasatzeko oso aukera ona da; eta batez ere, oso garrantzitsua da, euskara bultzatzeko modu bat da-eta. Amaitzeko, zein iritzi duzu aurtengo kantari buruz?

Asko gustatu zitzaidan. Bi dantza mota elkartu, bat egiteko. Oso ideia ona iruditu zait.

Arestian esan bezala, oiartzuarron parte-hartzea sekulakoa izan zen, eta zinez eskertu nahi dizuegu. Plazer hutsa izan zen, gauez izanda ere, furgonetaren atzetik ehunka pertsona korrika ikustea. 2021ean izango da Korrikarekin hurrengo hitzordua. Bitartean, Maialenek zioen moduan, ez ezazue euskara zuen baitan gorde, lika ateratzeko arriskua egon daiteke-eta; denon artean pasatu behar dugu euskararen alde egotetik egitera. GORA KORRIKA ETA GORA OIARTZUN EUSKALDUNA!

n Intxixu AEK euskaltegia

KULTURA

| 177


Lartaun Abesbatza 2018 Nafarroan uzta oparoa

Abesti berriak, entseguak, emanaldien prestaketa, etengabeko hobekuntza bilatzea eta abar izan dira, beste behin, ere Lartaun Abesbatzaren azken ikasturtean garrantzia izan duten alderdietako batzuk. Bada, ordea, horietaz gain, taldearen nortasunean dagoen ezaugarri bat eta gure 2018an nabarmendu dena: beste taldeekin egiten ditugun trukeak, eta, zehatzago esateko, Nafarroan erein dugun uzta oparoa. 2018ko lehen hilabeteak abesti sakro zein profanoak prestatzen igaro genituen eta horiek erakusteko parada martxoaren 24an etorri zitzaigun, Errenteriako Landarbasoko Dizdizkarekin, 15-25 urte bitarteko gazteez osatutako taldearekin, eskaini genuen emanaldian. Lehendabizi Lartaun Abesbatzak euskarazko abesti sorta abestu zuen, saioari abesti ingeles batekin amaiera ematen ziola, eta ondoren Errenteriako gazteak aritu ziren. Kontzertuaren amaieran bi taldeek elkarrekin Rossignolet Gentil erromantze suitzarra eskaini genuen eta Udaletxeko Areto Nagusia bete zuten ikusleek txalo zaparrada ederrarekin eskertu zuten bi abesbatzen lana.

178 | kultura

Urtearen bigarren hiruhilekoan Nafarroan eskaini behar genuen bi kontzertuetako lehena prestatzeari ekin genion. Coral Emilio Arrieta abesbatzaren gonbidapenari erantzunez, ekainean Lartauneko kideok Garesen emanaldia genuen, eta kasu horretan Lartaunek kontzertu osoa eskainiko zuenez, prestaketa berezia eskaini genion.

Ekainaren 16an taldekideok goizean goiz abiatu ginen Gares aldera, arratsean izango zen emanaldiaren aurretik bertako inguruak ezagutzeko asmoz. Abeslari eta senideez betetako autobusak geldialdi pare bat egin zituen Nafarroako herri zoragarri hartara iritsi baino lehen, eta goiz ederra igaro genuen bazkaltzeko eseri baino lehen. Indarberritu ondoren, Gareseko eliza probatzera joan ginen, ondoren eskainiko genuen emanaldia behar bezala entseatzeko, izan ere, Lartaun izango zen kontzertu osoa eskainiko zuena. Zeruko Dama eta Neure Maitena izeneko maitasun abestiak, Mutil Txaleko Gorri edota Porrusalda folklore kutsukoak, edota A Ti eta A Tu Lado habanerak izan ziren, besteak beste, Lartaunek eskaini zituen obrak, bertako ikusleek harrera beroarekin hartu zituztenak. Kontzertuan lortutako arrakastaren ondoren, bertako Emilio Arrietako lagunek elkarte batera eraman gintuzten afaltzera. Abesbatzako kide bakoitzak etxean prestatutako janariz


osatutako afari paregabea izan zen, kide bakoitzak jarritako ilusioa agerikoa baitzen eta horixe izan zen guri ere iritsi zitzaiguna: jateko aukera ugari, nahi adina jateko eta batez ere lagun berri bakoitzak berak egindako janariekin erakusten zigun ilusioa. Egunari amaiera ezin hobea emateko, bi taldeek elkarrekin abestu eta dantzatu genituen abesti batzuk, eta Lartauneko kideok egun ederra igaro izanaren sentsazioarekin bueltatu ginen.

Uztailean Hipatia lorategiko kontzertua, Xanistebanetako emanaldiak eta gainontzekoak eginda, urteko bigarren zita nafarrari erantzuteko prestatzen hasi ginen, azaroan izango genuenari. Oiartzunekin harreman estua duen Goizuetan genuen emanaldia, bertako Umore Ona abesbatzaren deiari erantzunez. Azaroaren 11ko igande goizean bertara abiatu ginen meza ondoren eskainiko genuen kontzertua eskaintzeko. Kasu honetan, kontzertua bi taldeek partekatu genuen eta amaieran gainera elkarrekin bi abesti, zuzendari banaren zuzendaritzapean abestuz. Umore Onakoek ekin zioten emanaldiari eta ondoren Lartaunek egin zuen bere zatia, beti bezala mota guztietako abestiak zituen errepertorioarekin. Eliza beteta zegoen eta Goizuetako korukoek zein ikusleek ederki eskertu zituzten Lartaunek eskainitako abestiak.

Emanaldi horren ondoren ere, adiskidetasun bazkari ederra egin genuen bi taldeok, herriko elkarte batean. Ez zen izan, ordea, edozein motatakoa, korukideek guretzat bereziki prestatutako bazkari goxoa baizik. Hasieratik sumatu genuen berezia izango zela eta ez ginen asko okertu, izan ere, sekulako bazkaria egin eta etxean egindako postreekin bukatu ondo-

ren, taldekide batek bere teklatuarekin zuzeneko musika eskaintzeari ekin zion. Kantua eta dantza ugari izan ziren bi koruen artean eta harreman ezin hobea sortu zen, sorpresa ederrarekin amaitu zena: Umore Ona Abesbatzako kideek bertso bat prestatu zuten Lartauneko kideentzat, pergamino paperetan inprimatu eta bildu, kide bakoitzari bana oparitu eta zuzenean abestu zigutena. Bihotzera iritsi zitzaigun opari ederra. Irribarre handi batekin ezpainetan eta abesteak sortzen digun pozarekin bihotzean bueltatu ginen etxera, horrekin jarraitzeko gogoz beteta. Besteak beste horrelako esperientziak bizitzeko aukera ematen baitigu Lartauneko parte izateak eta horretan jarraitzeko asmoa baitugu urte luzez! Hau guztia Bautista Ibarguren gure laguna zenaren omen eta oroigarri gisa jaso dezazuen bukatzen dugu gure kontakizuna. n LARTAUN ABESBATZA

KULTURA

| 179


Paleoinguruen tailerra martxan Geologia jendearen artean zabaltzeko eta, bereziki, haurren artean, zabaltzeko, LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoak paleoinguruak aztertzeko tailerra antolatu du aurten eta museoaren eskaintza didaktikoan txertatu du. Fosilen ikusgarritasunaz haratago, tailer honen bidez, ikasleek gaur egungo paisaia bat nolakoa zen irudikatu behar dute, gertakariak denboraren eskala geologikoetan kokatuta.

Atlantikaldian, Atlantikoko herrien musika eta kultura jaialdia (Errenteria).

Proposamen berri honen ildotik, hiru tailer antolatu ditu LUBERRIk 2018an: • 2018/05/18an, Naturaldiaren barruan, Altzako kultur etxean (15 haurrek parte hartu zuten tailerrean.

• 2018/07/11n eta 2018/07/26an, Oiartzungo udalekuetan (guztira, 73 haurrek eta horien begiraleek parte hartu zuten tailerrean).

IBILBIDE GIDATUAK

GEOarsoaldea bilakaera tailerra (Luberri): paleontologia indusketa bat irudikatuz Oarsoaldeko bilakaera geologikoa aztertzeko tailerra. Pasaia Itsas Festibala

2018an, lehen aldiz ospatu da Pasaiako Itsas Festibala, maiatzaren 17tik 21era. 5 egunetan zehar, Europa osotik etorritako ehun itsasontzi baino gehiago ibili dira badiako uretan, eta lehorrean berriz programazio kultural eta gastronomiko aberatsa izan da. Itsasargien ibilbidea, Mater eta Luberri museoen eskutik. Maiatzaren 12an eta 19an, Pasaia San Pedrotik abiatuta.

Aurten ere ibilbide gidatuak eskaini ditugu urte osoan, gure inguruko paisaiaren jatorria ezagutarazteko, batez ere, Aiako Harriaren inguruan eta San Markos inguruan. Argazkian, 2019ko maiatzaren 19an Altzatik San Markoseraino egindako ibilbide gidatua (20 lagunek parte hartu zuten txango horretan.

OARSOALDEKO MUSEOEN MAHAIA Aurten, eskualdeko 8 museoen eskaintza bateratua eta udalekuen eskaintza berezia batzeko dossier didaktikoa prestatu da eta, lan horri esker, irteerak egin dituzte hainbat haur-taldek udaleku irekietako eskualdeko museoetara. Eskualdeko museoen mahaiaren bitartez, 3 ekintza bateratu antolatu ditugu aurten eta 6-10 urte bitarteko 234 haurrek parte hartu dute tailerretan

180 | kultura

Laburrean

• 2.700 bisitari inguru hurbildu dira LUBERRI ikasgune geologikora 2018an.

• Arditurrirekin batera, panel batzuk jarri ditugu bide berdean, hainbat museoren informazioa eskaintzeko.

• LUBERRI lankidetzan hasi da Salas de los Infantes herriko Dinosauroen Museoarekin, LUBERRiko ikertzaileek aspaldi aurkitutako dinosauro txiki baten burezurra ikertzeko.

n LUBERRI IKASGUNE GEOLOGIKOA


Kirola


Oiarpe Kirol Elkartea 2018-19 denboraldian ere jo eta su aritu dira Oiarpeko pilotariak Madalensoroko hormak astintzen. Haur mailan 16 pilotari izan dira Ander Imaz entrenatzailearen esanetara. Pilotari horietako batzuek lehen urtea izan dute elkartean eta hurrengo urtean ere bertan jarraitzeko asmoa adierazi dute. Kadete mailan 6, jubenil mailan 5 eta nagusien mailan 8 pilotari izan ditu Jose Juan Esnaolak bere aholkuei jarraitzen. Pilotari horietako gehienek urte asko daramatzate elkartean, euren onena emateko asmotan betiere. Ibai Uriarte prestatzaile fisikoak lan bikaina egin du kirolari ororentzat hain garrantzitsua den alor horretan.

Beasainen aurkako estreinako partidako taldearen argazkia. Goian, ezkerretik eskuinera: Zigor Salaberria, Jokin Hernandez, Ekain Etxeberria, Josu Azpirotz eta Xabier Aburuza. Behealdean, ezkerretik eskuinera: Ekaitz Salaberria, Oroitz Sein, Mikel Aranburu eta Ekain Sein.

Oinarri ona izateak, emaitzak lortzea ere ekartzen du sarritan. Oiarpe Kirol Elkartearen kasuan ere hala izan da, eta gure pilotariek lorpen ugari lortu dituzte urte guztian zehar jokatutako finaletan:

• Josetxo Ezkurra XXVIII. Memoriala 4 1/2: Oroitz Sein finalista gazte mailan, 13-18 galdu ostean Sergio Gutierrez errioxarraren aurka.

182 | kirola

• Herrerako txapelketa: Gaztetxo mailan, Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldunorde, 10-22 Añorgako Amiano eta Azpirotzen aurka galduta. Gazte mailan, berriz, Oroitz Sein eta Josu Azpirotz txapeldun, 22-7 irabazita Lazkaoko Gutierrez eta Garmendiari. • Eskualdeko 4 terdiko txapelketa: Mikel Aranburu irabazle, finalean Hernaniko Oiartzabali irabazita, 22-15.


• Usurbilgo txapelketa: Gazte mailan, Unai Aburuzak eta Jon Iñarrak 20-22 galdu zuten finala Albeniz-Iruretagoiena bikotearen aurka.

• Adunako XV txapelketa: Ekain Sein eta Xabier Aburuzak 22 Aimar Egiguren eta Josu Labakak 18. Oiartzuarrak txapeldun gaztetxoen mailan.

• Getariako XXI. Salbatore txapelketa: Gaztetxo mailako finalean Ekain Sein eta Xabier Aburuzak 6 De La Fuente eta Azpirotzek 22. Gazteen mailan, berriz, Oroitz Seinej ta Josu Azpirotzek 22 Etxanizek eta Gartziak 19. • Gartzarongo txapelketa: Haur mailan, Otaegi-Antimasberes bikoteak 18-16 gainditu zuen Oihan Etxeberria oiartzuarrak eta Ibarluzea goierritarrak osatutako bikotea. • Baztango XXXVII. Txapelketa: Haurren A mailan, Oier Zabaleta eta Unax Landak 18 eta Urmeneta-Salcedo burlatarrek 11. Haurren B mailan, Iker Ubiria eta Haitz Aranburuk 18, Aldasoro-Askarai lazkaotarrek 13.

Imanol Ugalde, Euskal Herriko txapelduna buruz buru 22 urtez azpiko mailan.

• Gipuzkoako buruz buruko txapelketa haur mailan, Oihan Etxeberria txapeldun 8-4, 8-3 irabazita Goierriko Oier Ibarluzeari.

• Zizurko 4 terdiko txapelketa: Oihan Etxeberria txapeldunorde haur mailan, Oberenako Daniel Sanchezen aurka 18-5 galduta. • Euskal Herriko kluben arteko txapelketa: 22 urtez azpiko eskuz banakako txapelketan, Imanol Ugalde txapeldun Herriaren elkarteko pilotariari 22-9 irabazita.

Herriarteko txapelketan ere gogor lehiatu zen Oiartzun, baina ez zuen finalera iristea lortu. Lehen kanporaketan Beasain izan zuten aurkari oiartzuarrek. 4-2 gailendu ostean aurrera egin zuten eta bigarren kanporaketan Oñati egokitu zitzaien. Kanporaketa hau errazagoa suertatu zen gure taldearentzat eta 6-0 irabaztea lortu zuten. Finalerdietara iritsi eta Azpeitia izan zuten aurkari oiartzuarrek, baina ezin izan zuten berriro ere finalean sartzea lortu. Gogor lehiatu ziren pilotari oiartzuarrak, baina 4-2 galdu zuten ondoren txapeldun izatea lortu zuen herriko taldearen aurka.

KIROLA

| 183


184 | kirola


KIROLA

| 185


186 | kirola


Oiartzun Kirol Elkartea 2018-2019 Beste urte batez Oiartzun Kirol Elkartean denboraldi honek eman duena errepasatu nahi dugu. Berriro ere elkartea errekor marka guztiak gainditzen dabil: denboraldi honetan 21 talde izan dira, ahalegin handiarekin aurrera atera direnak. Puntu honetan, elkarteak dituen taldeen uztarketa lanean, Edu Marquet Sarasola kirol zuzendariak egiten duen lan bikaina goraipatu nahi dugu. Bestalde, oso pozik gaude elkartea osatzen duten gazte kopuru handiarekin eta behingoz udal kirol instalazioak hobetzeko eta bizi dugun garaietara egokitzeko Udaletxea lantzen ari den proiektuarekin. OHOREZKO ERREGIONALA Elkarteko lehen taldeak aspaldi maila ziurtatua duelarik, denboraldia lehenbailehen bukatu nahian dabil. Denboraldi honetan etxeko partiduetan gehiegi sufritu dugu eta, ondorioz, saria duten postuak eskuratzeko aukerak uxatu dira. Bigarren denboraldiz Ekaitz Auzmendi eta Xabier Jauregi izan dira teknikoak, Julen Emezabalen laguntzailea eta Xabier Estebanez ordezkaria.

Ohorezko Erregionala.

1. Erregionala.

1. ERREGIONALA Taldea denboraldi ikusgarria egiten ari da. Hasierako fasean multzoko lehen postuan bukatu dute, eta oraintxe bertan preferenterako igoera fasea jokatzen ari dira; emaitzek txarrera egiten ez badute, kategoria igoera eskuratzekotan daude. Entrenatzailea Agustin Jimenez da, Iosu Mitxelenaren laguntzarekin.

OHOREZKO GAZTEAK 1. Erregionalak igoera eskuratuko duen modu berean, gure gazteen lehen taldea ere egoera berean dago, kasu honetan Euskal ligara sailkatzeko. Multzoko lehenak gelditu dira eta orain igoera kanporaketa jokatuko dute. Entrenatzailea Imanol Sein izan da, Julen Mitxelena laguntzailearekin batera.

Ohorezko Gazteak.

KIROLA

| 187


2. Mailako Emakumeen Taldea. GAZTEEN LEHENENGOA Une honetan Kopa jokatzen ari dira maila onean, eta multzoko lehen postua borrokatzen ari dira, ahalik eta urrunena iristeko itxaropenarekin. Entrenatzailea Jon Galdona da, eta Aitor Ibarguen ordezkaria.

2. mailako emakumeen taldea Mailara egokitu ondoren eta emakumeen ligaren berregituratzea baliatuz, taldeari erabateko bira ematea erabaki da, antzinatasun apur bat mantenduz baina gazte berri asko taldera sartuz eta beheko taldeko jokalariei aterabidea ematen saiatuz. Kalitate handiko jokalariak izanda ere, egoera honek bere isla izan du maila altuko partidetan, baina datorren denboraldiari begira oso ona izango da hartutako eskarmentua. Jose Luis Oiartzabal izan da zuzendari teknikoa Evelyn Santos, Iker Calvo, Ane Perez eta Mikel Irigoienen laguntzarekin ordezkari gisa. 1. KADETEAK A Talde honek denboraldiko hirugarren igoera eskaini ahal digu. Kasu honetan, Ohorezko kadeteetara. Saria duten postuetan dabil eta gauzek asko aldrebestu behar dute igoera ez lortzeko. Entrenatzailea Carlos Rubio izan da, Gexan Estebanen laguntzarekin eta Jon Gaztelumendi eta Jose Manuel Etxabe ordezkari lanetan.

188 | kirola

1. KADETEAK B Entrenatzaileak etorkizunerako baliagarria izango den denboraldi berrian aritu dira lanean. Momentu honetan kopa jokatzen ari dira, eta emaitza onak eskuratu dituzte. Entrenatzailea BeĂąat Trigo izan da, Aitor Mitxelena eta Ibai Kortabitarteren laguntzarekin.

1. HAURRAK A Denboraldi ederra gazte hauena etorkizun polit baten prestaketan, Iker Marquet entrenatzailearen eskutik eta Ibon Sors eta Kevin Tiatiren laguntzarekin. Taldea txapeldunen fasea jokatzen ari da, baina hutsegite batzuek lehen postuetatik urrundu dute.

1. HAURRAK B Bigarren talde hau urtetik urtera hobetzen doa eta momentu honetan Kopan urrutira iristeko aukerarekin dabil. Aitzuri Noble eta Iker Salvador dira balentria horren egileak. 1. HAURRAK C Haurren hirugarren talde honek askotxo sufritu du, baina, hala ere, eskertu beharra dago jokalariek aurpegia eman izana denboraldi osoan. Entrenatzailea Imanol Perez de San Roman izan da.


HAUR TXIKIAK Ikusgarria izaten ari da Haur txikien denboraldia. Beren eskuetan dago datorren denboraldian elkarteak Ohorezko haurren kategorian talde bat berriz ere edukitzea. Edorta Fernandez izan da entrenatzailea.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA Kostata bada ere, taldeak maila mantentzea lortu du lasaitasunez, izan ere, belaunaldi aldaketak talde honetan ere eragina izan du. Entrenatzailea Jon Alkorta izan da, eta Eukeni Cia, Aitor Igartua, Eider Herrero eta Olatz Hoyos laguntzaileak. TERRITORIALEN EMAKUMEZKOA Talde honen bigarren denboraldia izaten ari da eta denboraldi polita egiten ari dira. Momentu honetan Kopa dute jokoan, Endika Loiola entrenatzailea buru duela, Aitor Otxotorena laguntzailearekin.

EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEAK Belaunaldi aldaketa gehien pairatu duen taldea da hau. Hala ere, taldean aldaketak egin ostean, salbazioa eskuratzeko gertu dago. Entrenatzailea Amaia Agirre izan da, Mikel Manzisidor eta Yonh Perurenaren laguntzaileekin.

OHO. HAUR-8 NESKAK Denboraldi honetan, Haurren A taldea zena kategoria honetara pasatu da. Berez oso zorrotza den kategoria honetan lehen txanpan ongi ibili arren, Kopako final zortzigarrenean kanporatu dituzte. Entrenatzailea Nagore Isasa izan da, eta Udane Etxebeste eta IĂąigo Olaizola laguntzaileak.

HAUR-8 NESKAK Haurren bigarren talde honen helburua gazteak etorkizunari begira prestatzea izan da, eta lortzen ari direla esan dezakegu Sara Alberdiren eta June Urraren eskutik.

ALEBINAK Alebinen talde honek, maila bereko beste taldeek bezala, etorkizunerako jokalari onak izateko ikastea du helburu. Kasu honetan, David Brun eta Garikoitz Argoteren eskutik.

ALEBINAK ESKOLA

Eskolako taldeetan, eskola kirolen ondoren elkartera sartzen hasten dira, eta ikasketa prozesu batean murgiltzen diren. Talde hau Jon Garmendiak eta Asier Alkortak gidatzen dute.

NESKA ALEBINAK ESKOLA

Mutilen taldean gertatzen den bezala, talde honetan ere modu berean lantzen da. Oraingoan Haizea Izargaray eta Izar Susperregiren eskutik.

ARETO FUTBOLA

Berriro ere taldea igoera kanporaketarako sailkatzeko zorian dago merezimenduzko denboraldi baten ostean. Entrenatzailea Oskitz Saizar da, eta Intza Lekuona laguntzailea.

ARETO FUTBOLA OKE MIREN TABERNA

Bigarren denboraldiz jarraian, Miren Taberna OKEren filiala izan da, eta sailkapenaren goiko postuetan dabil borrokan. Arantxa Ibarra izan da taldeko ordezkaria. Eta amaitzeko, oiartzuar guztiei opa diegu 2019ko Xanistebanak bikainak izatea, eta bereziki gogoratu nahi ditugu hainbat arrazoi direla medio egun hauetan gurekin egon ezin direnak.

OIARTZUN, GOGOR ERANTZUN!

KIROLA

| 189


Oiartzungo Saskilagunak S.K.T. Beste urte batez, saskibaloiak bere lekua izan du Oiartzunen. Saskibaloia gustuko duten oiartzuarrek euren kirola egiteko eta ikusteko aukera izan dute herritik atera gabe. Izan ere, hori da gure helburu nagusia: saskibaloia gustuko duten herritarrek, herritik atera gabe, maite duten kirola egiteko eta ikusteko aukera izatea. Aurten, lau talde aritu dira saskibaloian Oiartzunen eta guztiek ere lan ederra egin dute urtean zehar. SENIOR GIZONEZKOAK 1. maila. Iaz lortutako igoeraren ondoren, aurten Gipuzkoako erregionaleko 1. mailan jokatu dute Josu Arabolazaren aginduetara aritu diren mutilek. Maila berrira egokitzea kosta egiten den arren, ederki egokitu dira gure gazteak 1. mailara, eta denboraldi hasieratik garaipenak eskuratu dituzte. Lan ederraren ondoren, taularen erdialdean bukatu dute.

SENIOR GIZONEZKOAK 3. maila. Iaz jubeniletan aritutako taldeak senior mailan jokatu du aurten. Lehen urtea izanik, mailara egokitzea izan da helburua nagusia eta, pixkanaka, oraindik jokalari jubenilak ere badituen taldeak mailan bere lekua egin du. IĂąaki Olaizolak zuzentzen duen taldean, hasiera zaila izan duen arren, denboraldiak aurrera egin duen heinean gero eta erosoagoa sentitu dira gure jokalariak.

190 | kirola


JUNIOR EMAKUMEZKOAK. Josu Arabolaza entrenatzaileak gidatzen duen taldeak lan ederra egin du aurten ere. Iazko jokalariei berriak gehitu zaizkie, eta hasierako egokitzapen fasearen ondoren, taldearen jokoa aldatu egin da. Modu horretan, denboraldi erditik aurrera taldea bikain aritu da eta sailkapenaren erdialdean bukatu du.

KADETE EMAKUMEZKOAK. Iazko bide onetik jarraitu du gure talde gazteenak. Oskitz Legorburuk zuzentzen duen taldeak maila bikaina erakutsi du beste denboraldi batez. Hasieran, garaipenak eta porrotak txandakatu dituzten arren, bigarren fasean garaipenak izan dira nagusi eta denboraldia lehenengo postuan bukatu dute. ZORIONAK, NESKAK!!!

“

Saskibaloia gustuko duzuen guztiak animatu nahi zaituztegu, Elorsoro Kiroldegira etorri eta, gurekin batera, saskibaloiaz gozatzera!!!!

KIROLA

| 191


Kenpo Kai Kaixo guztiei, Urtero legez, aurten ere hemen gatoz urtean zehar egin ditugun ekintzen berri ematera. Baina lehenengo, Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteak daramatzan 36 urte hauetan antolatutako ekintza esanguratsuenetako batzuk gogora ekarriko ditugu.

txapelketa (Gipuzkoakoak, Euskadikoak Nazioartekoak) erakusketak, eta abar antolatu ziren Kenpo Kai Honbu elkartearen bitartez. 2016an Honbu elkarteko beste kide bat, Emma Garmendia zehazki, Munduko Txapelketan txapeldun gelditu zen Kata eta Juho modalitateetan.

Urte batzuk kolokan pasatu eta gero, indaberritu eta berriro lanean jarri ginen. Gerrikoz aldatzeko azterketak oiartzunera ekarri genituen, 2018an Gipuzkoa eta Euskadiko Kenpo Federatuaren Txapelketa gure herrira ekartzea lortu genuen. Aurten ere, Gipuzkoako Kenpo Federatuaren Txapelketa Oiartzunen antolatzea lortu dugu. Hori lortzea ezinezkoa izango zen Oiartzungo Udala gure alde edukiko ez bagenu. 2005. urtean, Honbu zentro kultural japoniarra ireki zen Oiartzunen; hori ospatzeko asmoz, Nazioarteko lehiaketa bat antolatu zen eta lehen aldiz Japoniako ordezkaritza bat etorri zen Oiartzunera. Urte askotan Europako Kenpo Kaiaren egoitza zentro horretan egon zen. Oiartzun herria Kenpo Kai-ko munduaren barruan erreferente bihurtu zen. Mundu osoko Kenshi-ak (Kenpo Kai egiten dutenak) Oiartzunen entrenatzera etortzen ziren (Frantziatik, Nepaldik, Alemaniatik...). Bi urte geroago, 2007an, kontrako bidaia egitea tokatu zen, Oiartzundik 7 gaztetxo bidaiatu ziren Japoniara, bertan Munduko Txapelketan lehiatzeko asmoz. Sekulako arrakasta izan zuten. Maila infantilean oiartzuarrek bete zituzten podiumeko hiru koskak. Hurrengo urteetan hainbat

192 | kirola

Baina norbait nabarmendu behar baldin badugu, daramatzan urteengatik eta egindako lanangatik, Alain Isasa da. Hasieran aipatu ditugun gazteetxoetako bat Alain Isasa zen. 14 urte zituela Japoniara joan zen lehen aldiz Munduko Txapelketa bat lehiatzera, eta txapelarekin itzuli zen etxera. Hori hasiera besterik ez zen izan, hurrengo urteetan hainbat arrakasta eduki zituen Oiartzungo gazte horrek: Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak, Espainiakoak, Europakoak, Mundukoak... Bi aldiz Europako borrokalaririk onena izendatu dute, eta behin mundu mailakoa. 12 urte geroago, oraindik mundu mailan lehiatzen jarraitzen du, Oiartzun herriaren izena zabaltzen. Iazko urtea oso borobila izan zen Alainentzat, Espainiako Txapeldun geratzeaz gain, lehen aldiz Kenpo Federatuaren munduko txapelketan lehiatu zen eta Kobudo modalitatean zilarrezko dominarekin itzuli zen etxera. Arrakasta horrek Oiartzungo Kirolari onena izateko atean utzi


zuen, baina AFEDEGI eta Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteari esker, bere esfortzua saritua ikusi zuen. Aurten berriro Kenpo Kaiko Munduko txapelketak antolatuko dira Japonian, eta Alain Isasa eta Emma Garmendia han izango dira berriro ere Oiartzunera Munduko Txapela ekartzeko asmoz. Emma Garmendia Kata, Borroka eta Juho modalitateetan aurkeztuko da. Lehen biak bakarkako modalitateak dira; Juho izenekoan, berriz, Alain edukiko du bikotekide. Alain, bestalde, borrokan bakarrik lehiatuko da.

Gaur egun Kenpo Kaia oso zabaldua dago Euskal Herri mailan, baina Oiartzungo taldeadagoen indartsuenetakoa da. Poliki-poliki herriko gazteak txapelketetan lehiatzen eta postu onak lortzen ari dira. Irati Matelo, Lander Hernandez, Aritz Valderrama, Iker Matelo besteak beste. Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Honbuko beste gaztetxo batek sekulako txapelketa egin zuen, Mikel Osak. Herriko lehenengo gerriko beltza izan zen Gorka Osa maisuaren semeak zehazki. Alain Isasa Senseia dabil haurren arduradun gisa eta Pilar Martinez maisua (5. Dan-a den lehenengo emakumea) helduen arduradun, biak Juan Mari Vidal maisuaren gidaritzapean.

Daukagun historiagatik eta dugun lan taldeagatik, Oiartzun herrira garaipen gehiago ekartzeko asmoa daukagu.

KIROLA

| 193



Irakaskuntza


Hegoak Iparra behar du eta Iparrak hegoak Gu herrialde estuan sortu ginen, arbasoek aberri mendrea utzi ziguten. Merkatari aberatsek merke edo kario erosten dituzte gure lurrak, gure jendearen hezurrak. Lurrak eta hezurrak, eta badoaz urtaroak, eta gu ere bagoaz, geroago eta gutiago gara ginenak, gero eta urrutiago ginena.

196 | irakaskuntza

Zer geratuko da gerorako? Leku izenak, agian, ez besterik: Ursouia, Itchasou, Irouleguy, Aussurucq eta Tchoko Maitia‌ Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu leku izenok, jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izenok.

Joseba Sarrionandia


Bizi-indarrak aurkari bizi eta indartsua du Duela 50 urte sortu zuten Seaska; bost haurrekin hasi zen 1969an Arrangoitzen Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioa lanean. Duela 50 urte bostehun biztanle zituen Zuberoako Santa Grazi herriak, %95 euskaldunak, eta horietatik asko elebakarrak edo elebakar funtzionalak ziren.

2019an Seaskak 3.689 ikasle ditu 36 ikastolatan: hamaika ama-ikastola, Lehen Hezkuntzako hogei zentro, lau kolegio eta lizeo bat; azken hamar urteotan %60 hazi da ikasle kopurua. Bien bitartean, Santa Grazin berrehun lagun dira gaur egun, eta transmisioaren kateak begi berririk ez du: eten egin da guztiz, ez baita haur-gazte euskaldunik lehengo Urdatxen.

Seaskaren indarra hiru lurraldeetan da nabari; Sohütako Eperra ikastola Zuberoako eskolarik handiena da eta Alozeko Basabürüa ikastolak eskualdeko haurren %21 hezten du. Nonahi ere antzeman daiteke Santa Graziko hizkuntza-ordezkapen fenomenoa; Santa Grazi, gainera, Basabürüko azkeneko txokoan dago, Mauletik 33 kilometrora, 624 metrotan Pirinioei itsatsita, eta mendiarte horretan eskola frantsesa besterik ez dago. Frantsesezko irakaskuntza bakarra eta transmisioaren etena Eskiulan ere, eta gauza bera han eta hemen. Horregatik, Seaskaren egungo estrategia-ildoa da ahalik eta herririk gehienetan ikastolak irekitzea, haur gutxirekin bada ere, euskarazko irakaskuntza bermatzea.

Izan ere, Seaskan ikusi dute eskaintzak eskaera handitu egiten duela, eta nahiz eta haur -kopurua jaisten ari den demografia tarteko, ikastolak etengabe ari direla hazten azkenaldian. Horretaz gain, Seaskaren hedapenak eragina izan du Iparraldeko hezkuntza-sisteman: ikastolen murgiltze-ereduak eredu elebiduna ezartzera bultzatu zituen eskola asko, publikoak izan zein pribatuak. Gaur egun, koska bat harago, hainbat eskola publiko murgiltze-eredua bera eskaintzen ari da modu esperimentalean, mehatxuak mehatxu.

Euskararen hilotzean artsenikoA dago Monarkia absolutista nahiz Errepublika totalitario, aspalditik bilatzen du hizkuntza-or-

dezkapena Frantziak Euskal Herrian, eta horretarako, askotariko bideak erabili izan ditu. Honela laburbiltzen du Paxkal Indok, Seaskako lehendakariak, estatuaren jarrera hori: “Pentsatzen dut, zinez, Hegoaldetik ezin dela ohartu zer maltzurkeriarekin aritzen diren frantses gobernuak. Ezker ala eskuin, denak dira frantses jakobino, inperialista eta kolonialista”. Jakobino izenondoak gogora dakarkigu asimilazio-prozesu luze eta jarraitu horren gertaerarik dramatikoenetakoa, 1794ko agindu batek eragin zuena, hain zuzen. Espainiaren eta Frantziaren arteko Konbentzio gerra zen, eta berrogeita zazpi gazte lapurtar ihes eginak ziren Hegoaldera. Agindu horrek Itsasu, Sara eta Azkaine infames izendatu zituen eta herritar guztiak erbestera bidali mugatik laurogei kilometrora gutxienez. Haur zein zahar, denak, gurdietan sartu zituzten, Landetara eraman eta han giltzapetu. Haiekin batera, Ainhoa, Ezpeleta, Zuraide, Kanbo, Larresoro, Makea, Lekorne, Luhuso eta Biriatu herrietako jende andana ere kanporatu zuten, eta hustutako etxeak arpilatu eta erre egin zituzten. Bost hilabeteren buruan, 1.600 lagun inguru hilak ziren deserri horretan. Bide batez, euskara fanatismoaren hizkuntzatzat jo zuten. Iraultzaile jakobinoek herrien izenak ere aldatu nahi izan zituzten: Ahurti-Liberté, Hiriburu-Tricolor, Itsasu-Union, Sara-La Palombière, Baigorri-Thermopyles, Donazaharre-Franche… Erbestea eta elebestea, uztarri beretik biak. Hortik aurrera, agintariek eskolan ikusi zuten akulturazio-tresna egokiena denetan. Euskaldunek zigor eta irainen bitartez lehenengo ikasgaia barneratu behar zuten, beren hizkuntzan aritzea lurrera tu egitea zela, alegia. Mauleko suprefetak aski garbi esan zuen 1802an: “euskaldunak frantsesteko modurik eraginkorrena eskola da”. Handik mende bat pasatxo, Gerla Handiak astindu zuen Europa, Frantziako Estatuak, ziurrenik, hobekien baliatu duen gertakaria frantsesa gogo-ezpainetan ezartzeko. Lehen Mundu Gerran 6.000 euskaldun hil ziren eta beste 10.000, gutxienez, zauritu. Eskuara baizik ez zekiten haiek landetaratu zituztenekilan erori ziren zerraldo iparraldeko su-zelaietan; hogei eta berrogei urte bitarteko zuberotar gizonezkoen %45, esate baterako. Pierre Eyherabarren, Marc Curutchague, Ambroise IRAKASKUNTZA

| 197


Accoceberry, François Etchetto eta, horrela, berrogeita hiru santagraztar zenbatu arte; berrogeita zazpi eskiulatar; Liginaga-Astüeko herritarren %7,14… Harrezkeroztik, Aberri Handiaren aldeko ezinbesteko identifikazioak gutxiespena eta lotsa areagotu egin zituen, diglosia funtzionala erabateko diglosia bilakatu zen, frantsesak esparru guztiak hartu zituen, etxeetan sartu zen, eta, behin sutondoan -areago, telebista ondoan- nagusi, beheko eta goiko funtzioak bereganaturik, ordezkapenaren azkeneko fasera iritsi gara.

Frantziako asimilazio-mekanismo ilustratuen eraginkortasuna ukatzerik ez dago: hasi Argien Mendea euskal eskola sortu berriak ixten eta euskarazko liburuak erretzen, eta lortu helburua Askatasunaren, Berdintasunaren eta Elkartasunaren izenean gure mendearen argitan. Azkenean, hiruzpalau belaunalditan burutu da prozesu osoa. Hain motel eta hain azkar, aldi berean, arroztu egin da Santa Grazi.

Diagnosia ala autopsia? Azkeneko inkesta soziolinguistikoaren ―2016koa― irakurketa baikorrak gazteen artean berreskuratze-zantzu batzuk antzematen ditu. Horren atzean, bistan da, Seaskaren lana dago. Izan ere, 35-49 adin tarteak du euskaldun ehuneko apalen hiru lurraldeetan (%15),

198 | irakaskuntza

25-34koan %16 da euskalduna eta 16-24koan %19. Isuria gelditu dela ematen du.

Irakurketa ezkorrak, ordea, urratuta ikusten du hizkuntzaren soinekoa ia alderdi guztietan. Ezagutzaren esparruan, euskaldunen zenbatekoak 2011ko kopuruari eusten badio ere, 9.000 frantses elebakar gehiago dago egun orduan baino presio demografikoa dela eta (1996an 136.000 ziren; gaur egun, 175.000 dira, haietatik %57 Euskal Herritik kanpo sortuak). Baldintza horietan, ezin bestela izan, erabilera orokorrak moteltzen segitzen du. Erabilerarik ezean, hizkuntzaren aizkora kamusten ari da, gero eta gehiago baitira euskaraz baino erdaraz adierazkortasun handiagoa dutenak. Eta gainera, hizkuntzarekiko jarreraren aldetik (hura ere ezagutzari lotua), aurkakotasuna igotzen ari da eta aldekotasuna, berriz, jaisten.

Bestalde, Frantziako Gobernuak errotik galarazi nahi du murgiltze-ereduaren zabaltzea. Lurralde Kohesiorako ministroak inposaketatzat eta Konstituzioaren aurkakotzat jotzen du eredu hori sare publikoan ezartzea. Inposaketarena eta Konstituzioa, biak ala biak, argudio sendoak ditugula ongi dakigu; hain dira sendoak eta eztabaidaezinak egia horiek Irisarriko gurasoen %84ren eta Ainhoakoen %95en nahia deuseztatzen baitute deblauki.


Iparra galdu gabe Sasi-oztopo guztien gainetik eta laino-mehatxu guztien azpitik hegan egin nahian dabiltza zuberotarrak. Arantxa Camusek, Basabürüa ikastolako gurasoak, honela dio: “Gure helburu nagusietarik bat da ikastolaren ahal bezain luzaz bizirik atxikitzea. Ikastola zerratzen bada, orai arte egin diren aitzinamenduak Basabürüan galduko lirateke, eta beste eskola elebidunak ixteko arriskuan lirateke, euskarazko postuek kostu handia dutelako. Eta egia da Basabürüko demografia ez dela goitituz joaiten, eta hori izaiten ahal dela mehatxü handi bat”. Christelle Elgoihen gurasoa ere antzera mintzo da: “Erran behar da orai familietan nekez dela euskararen transmisio egiten maleruski. 2015ean, hitzarmen bat plantan ezarri dugu Aloze-Sohüta-Oiartzun; gauza aberatsa da hori. Kari hortara, etorri zirezte maskaradetarat, eta eskertzen zaituztegu. Diruz lagüntü gütüen hegoaldeko herriak ere eskertu nahi ditugu, urte hanitxez sos lagüntza hori esker eta beste sos laguntzeri esker, eskola eder bat egin dügü ikasleak baldintza honetan lanean aritzeko gisan. Baina laguntza hori gelditu da eta orai nekez, zinez nekez, ari gira aitzina diruaren aldetik. Gastuak zinez handiak dira (langile, karguak,...), xede hanitx eramaiten dutugu sos sarrarazteko, baina ez da aski”. Alozeko Basabürüa eta Sohütako Eperra ikastoletan aritu ondoren, ikasle askok Manex Erdozaintzi kolegioan egiten dituzte Bigarren Hezkuntzako ikasketak, Nafarroa Behereko Larzabale herrian. Hiru ikastola horiekin du, hain zuzen, hartu-emana Haurtzaro Ikastolak 2015 geroztik. Urtero-urtero, gure ikasleak hara joaten dira hiru egunez eta haienak hona etorri. Lehen Hezkuntzako ikasleei gurasook egiten diegu harrera iristen diren egunean eta afari-merienda eskaini. Kolegiokoak etxeetan hartzen ditugu, gureak han hartzen dituzten gisa berean. Ikasle-trukea oinarri, hango eta hemengo ikasle, irakasle eta gurasoen arteko ezagutza eta lankidetza sustatzen bestelako ekinbideak eta proiektuak ere egiten ditugu. Izan ere, Zuberoan hegoak behar dituzte eta guk iparra ezin dugu galdu. n Josu Delgado (Haurtzaro Ikastola)

IRAKASKUNTZA

| 199


Elizaldeko Oihartzuna Eskolako abesbatzak, hamar urte

Taldean abesteko jarduera edo kantu koralak, gozamen iturri izateaz gain, oso kontuan hartzeko onurak dakartza haurraren garapenerako. Hizkuntza gaitasunerako beharrezkoa den entzumena garatzen du, esaterako; baita ahozko adierazpenerako lagungarria den garapen melodikoa ere. Matematikarako lagungarriak diren erritmo, modua eta ordena ere lantzen dira. Orokorrean, ikaskuntzarako ezinbestekoak diren pertzeptzioa, arreta, kontzentrazioa eta memoria lantzeko ariketa aproposa da. Zer esanik ez, talde lana den heinean, haurraren sozializazio prozesua sustatzeko ere aukera ederra eskaintzen du. Eta noski, afektibitateari dagokionez ere, jarduera hau oso egokia da sentimendu eta emozioen adierazpenerako ere. Eta beste hainbat alderdi ere aipa ditzakegu, non argi ikusten den ekarpen handia egin diezaiokeela haurraren heziketa prozesuari.

200 | irakaskuntza


Ikuspegi pedagogikotik hain jarduera aberatsa gerta zitekeela ikusiz, eskolan haur abesbatza antolatzea erabaki genuen 2008-09 ikasturtean.

Elizaldeko Oihartzuna, gure eskolako abesbatza, musika arlotik sortu eta bideratu zen, irakasleen eta guraso elkartearen laguntzaz, arloaren ekintza osagarri moduan.

Orduz gero 8-12 urte bitarteko ehunka ikaslek parte hartu dute eskola orduz kanpoko jarduera honetan.

Aurten ere, hamargarren urteurrena ospatzen den honetan, LH eta DBHko neska-mutilez osatutako talde polita dugu, abesbatza munduan hain ezaguna den Imanol Elizasu pasai-antxotarraren zuzendaritzapean.

Koru zuzendaritza esparruan ibilbide luze eta esperientzia handiko irakaslea dugu Imanol. Urteetan pianojole, abeslari bakarlari eta Zaria Koru Eskolako zuzendaria izan da.

Astean behin elkartzen dira, eta munduko kultura eta estilo ezberdinetako musika eginez gozatzen dute. Ahots emisioaren lanketa eta eszena lanak bereziki garrantzia dute saio horietan.

Lerro hauek idazteko une honetan, hamargarren urteurrena ospatzeko lanean, emanaldi aparta prestatzen ari dira. Maiatzaren 17an izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Zorionak guztioi, eta nola ez, urte osoan zehar lanean zintzo aritu diren neska-mutil taldeari.

n Marian Brosa Arruabarrena Irakaslea

IRAKASKUNTZA

| 201


Bidaia kulturala

Talde osoa, Eiffel Dorrean.

Elizalde BHIko ikasleak Parisera joan gara bidaia kulturala egitera. Sekulako gogoa genuen hara joateko. Gainera, bigarren ebaluazioa bukatzear zegoen eta oraindik gogo gehiagorekin hartu genuen.

Lehen egunean, iritsi ondoren denbora librea eduki genuen, ondoren parke batean bazkaldu genuen eta, azkenik ,Garaipenaren Arkua ikustera joan ginen. Hotelera joan baino lehen SacrĂŠ-CĹ“ur-en egon ginen. Bigarren eguna Disney Land Parisen pasatu genuen, eta hainbat atrakziotan eta ikuskizunetan ibili ginen. Hirugarren egunean Sena ibaia zeharkatu genuen itsasontzi batean eta ondoren Eiffel Dorrea bisitatzera joan ginen.

Bidaiako anekdota aipagarrietako bat gaueko ihesaldiak ziren. Irakasleak banan-banan pasatzen ziren gela bakoitzetik bertan ginen jakiteko, baina ondoren korridoretik ibiltzen ginen isil-isilik korrika.

Bidaia oso motza egin zitzaigun, primeran pasatu bai genuen, baina egun guztiak ederki aprobetxatu genituen behintzat.

n Nagore eta Maider Elizalde DBH 4

202 | irakaskuntza

Sena ibaiko itsas ontzian, Eiffel Dorrea atzean dugula. .


Jai herrikoiak Haur Eskolan Urmendi haur-eskolan lehen aldiz jai herrikoiak modu desberdin batean ospatu ditugu ikasturte honetan, eta horren zergatia azaldu nahi genuke lerro hauetan. Dudarik gabe, ospatu izan ditugun jai guztiak ilusioz eta ahalik eta mimo gehienarekin antolatu izan ditugu, baina iaz, 2017-2018 ikasturtean, orain arte ospatu izan ditugun jai herrikoien inguruan hausnarketa eta lanketa zehatza egin genuen haur-eskolako irakasleok. Aditu espezialistengandik jasotako formazioa eta hainbat jardunalditan bildutako eduki pedagogikoak, ideiak, argumentuak… mahai gainean jarri, aztertu eta gure errealitatearekin alderatu genituen. Tokian tokiko esentzia eta identitatea kontuan hartuz, baina batez ere gure haurren adin tarteari garrantzia emanez (0-3). Gure haur txikien beharrak aintzat hartuz alegia. Orain arte jai ugari ospatu izan dugu, hala nola, San Nikolas, San Tomas, Olentzero, Donostia eguna, ihoteak, iñauteriak, Sanjoanak eta Sanfermiñak, baina ikasturte osoko hausnarketaren eta lanketaren ondoren, jai herrikoien inguruan ospakizun modu desberdin bat adostu genuen, haurra ardatz izango duena eta bere beharretara egokitua. Horrek jai bakoitza banan-bana- aztertzea ekarri zuen. Batzuek, bere garaian arrazoi esanguratsu baten harira “sortuak” izan arren, gure herriarekin lotura zuzenik ez zutela ikusi genuen, Donostia egunak adibidez; haurrek soinua, zalaparta, hotsa, erritmoa, eta abar bizitzeko duten zaletasuna eta beharra zuen oinarri, baina ulertzen dugu behar horri urte osoan zehar edozein momentutan erantzun diezaiokegula, indarra egun jakin batean bakarrik jarri beharrean. Hori izan da, beraz, jai hau gure ospakizunen zerrendatik baztertzearen arrazoi nagusia. Sanferminena, berriz, gure haur txikien aitona-amonek beraien bilobekin egiten duten lan guztia eskertzeko eta errekonozitzeko festa izan zen sorreran, eta urte askoz egun horretan haur

bakoitzaren aitona-amonak gonbidatzen ziren festara (gurasorik gabe). Haur kopurua handitzearekin, espazio arazoak tarteko, bertan behera utzi behar izan zen aitona-amonen parte-hartzea, nahiz haurrekin ospatzen jarraitu; baina jai hau ere zerrendatik baztertzeko erabakia hartu genuen gure herriarekin lotura zuzenik ez duelako.

Bestalde, adin tarte bakoitzaren ezaugarri psiko-pedagokikoak eta beharrak ere kontuan hartu genituen, esate baterako: • Identitate propioaren eraikuntza eta autoirudia • Mugimendu askea

• Behar fisiologikoen asetzea • Eguneroko errutina • ….

Haurraren identitate propioaren eraikuntzak bereziki 0-2 adin tartean hartzen du indarra, etengabe bere buruari buruzko informazioa jasotzen eta osatzen ari delako, bere gaitasunez ohartzen, bere mugez jabetzen, fisikoki bere gorputz-atalak ezagutzen… Finean bere autoirudia osatzen, eta ulertzen dugu prozesu sakon horretan (helduoi iruditzen zaiguna baino sakonagoa) zenbait ospakizunek dakarten IRAKASKUNTZA

| 203


itxura aldaketak ez duela laguntzen lanketa horretan guztian, esate baterako, haurra une batetik bestera txita, lehoi, untxi, indio eta abar bihurtzeak.

Mugimendu askearen inguruan esan genezakeena da bere kabuz batera eta bestera dabilen haurrari oztopo suerta lekizkiokeela ospakizun hauekin lotutako hainbat jantzi, esate baterako katuka dabilen haur bati baserritar jantziaren gona; hanketara ongi doitzen ez zaizkion edo behin eta berriz askatzen zaizkion abarkak…

Behar fisiologikoen asetzearekin lotuta, oztoporik ez da falta izan ospakizun hauetan, izan ere fardelak aldatzeko garaian, esaterako, ohi baino arropa gehiago izan dute (inauterietan sarritan buzo formakoak); arrazoi horrengatik esfinterren kontrola lortua duen haurrari eta lortzen ari denari bidea zaildu zaio behin baino gehiagotan. Goizetan kuluxka egiteko premia izan duten haur batzuen beharrak ere atzeratu izan ditugu, maiz taldeko argazkia jantzi bereziekin ateratzeko helduon ilusioagatik.

Inauteriek eguneroko errutinan ere eragin zuzena izan dute. Urteak dira ikastolak arratsaldez antolatzen duen ikuskizunean parte hartzen hasi ginela, baina aipatzekoa da parte-hartze horrek 2 urteko haurren dinamikan aldaketa esanguratsua ekartzen zuela, hain zuzen ere beren behar fisiologikoen ordutegiak aldatzea: otordua eta loa (siesta). Ohi baino ordubete lehenago bazkaldu behar izaten zuten, eta oheratu ere bai, beraietako asko logalerik gabe, eta gero lo hartuz gero, behar adina lo egin gabe esnatzeko beharra etortzen zitzaien, eta begiak ireki ordurako goitik behera mozorrotu beharra. Egoera horretan aurre egin behar izan diote euren bizitzan lehen aldiz parte hartu behar izan duten festa erraldoiari.

204 | irakaskuntza

Aipatzekoa da urtez urte topatu ditugula egoera hori dena oso ongi bizi izan duten eta festa giroan gozatu izan duten haurrak, baina egoera horretan egon ez direnak ere ugari izan dira, kontuan izanik gainera negarrik ez egiteak ez duela ziurtatzen haurrak gozatu duenik. Aipatutako arrazoiak tarteko, sehasketako taldeekin eta ertainetakoekin Gabonak, ihoteak eta inauteriak ez ospatzea erabaki genuen, eta ospakizun horiek 2-3 urtekoentzat mugatzea, ulertzen baitugu aurrez aipatutako oztopo eta zailtasun gehienak adin horretan gaindituta edo gainditzeko bidean daudela, betiere beren beharretara egokituz et beraz, festari txikitasuna eta goxotasuna eskainiz. Adin horietan jai horiekin bizitzen dutena beste modu batez ulertu eta barneratu dezaketela uste dugu, festaz gozatzeko errekurtso gehiago dituztela, baina horrek ez du inondik ere ziurtatzen festaz gozatu egingo dutenik. “A ze-nolako pena bukatu izana!” moduan bizi izango duten haurrak topatzea ohiko egoera izango da, baina “eskerrak bukatu den! moduan biziko duten haurrak ere hor izango ditugu, eta zer esanik ez tarteko hainbat bizipen modu ere.

Gozatzen ari ez den haurraren bizipenak errespetatzen ahaleginduko gara, inolako arazorik ez baitakar mozorroa jantzi nahi ez duen haurrari mozorroa ez janzteak, ezta? Inolako arazorik ez jantziaren elementu bakar batzuk jantzi nahi dituenari bere nahia errespetatzeko. Inolako arazorik ez Mari Domingiren ondoan eseri nahi ez duenari nahi duen tokitik begiratzen uzteko. Inolako arazorik ez… Gure txikiek sentitzen duten moduan bizitzen dituzte ospakizunak, askotan helduok nahi genukeen moduarekin bat etorri ez arren. Horregatik, haur-eskolan gure egunerokotasuna ahalik eta giro lasai eta goxoenean gozatzen saiatzeko apustua egin dugu gure txikien beharrak eta bizipenak errespetatuz.

n Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko (Urmendiko) hezitzaile taldea


Herri eragileak


10.301

Elkartasun Keinu

Gaur egun, asko dira beren herrialdeetako miseriak, ezegonkortasunak, krisiak zein gudak bultzaturik Europara migratzen duten pertsonak. Etorkizun hobe baten bila etortzen direnetariko batzuk afrikar jatorrikoak dira eta Mediterraneo itsasoa gurutzatzen dute Europara iristeko.

Haientzat bide formaletatik etortzea ezinezkoa denez, beren bizitza arriskatzen dute Mediterraneoan. Izan ere, munduko heriotza tasa altuena duen migrazio itsasbidea da horrako hori. Bizirik irauten dutenek bidean egoera oso latzak jasaten dituzte: gosea, intsolazioa, hipotermiak, naufragioak, bortxaketak... Ikerketen arabera, Mediterraneoa gurutzatzen duten 4 haurretatik 3k sexu abusuak jasaten dituzte. Mediterraneoa gurutzatzen ahalegintzen diren beste asko, ordea, itota edo bidaia gogorraren eraginez, hil egiten dira. Egoera oso larria da eta hori argi erakusten dute ACNURen datuek (Nazio Batuen Erakun-

206 | HERRI ERAGILEAK

deko errefuxiatuen agentzia). Horien arabera, 2014tik 2018ra 17.610 pertsona hil edo desagertu dira Mediterraneoan.

Horren aurrean, Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) sustatutako Aita Maria Zubia itsasontziak, pertsona profesionalen eta boluntarioen bidez, Libiar zonaldeko nazioarteko uretan dauden naufragoak erreskatatzen ditu, pertsona horien heriotza eta sufrimendua saihesteko. Europar Batasunak krisi horren aurrean konponbide duin eta eraginkorrik eskaintzen ez duenez, erakunde independenteak dira mende honetako genozidio handiena saihesteko lanean ari diren bakarrak. Gaiarekin arduraturik, Oiartzungo herritar talde batek, 2019ko apirileko hilabetean zehar, kontzientziazio, sentsibilizazio eta solidaritate hilabetea osatu dugu, eta horretarako hainbat ekintza antolatu ditugu: merchandising sal-


menta, Oiartzuna etorri berri diren herritarrei harrera, dokumental emanaldiak eta hitzaldiak, pertsona migratzaileen historiak ezagutzeko pintxo-tertulia, truk txapelketa solidarioa, bazkaria, eta abar.

Gure helburua, gaiaren inguruko kontzientzia sortzeaz gain, Aita Maria Zubia itsasontziarentzat oiartzuar herritar bakoitzeko euro bat biltzea izan da, hau da, 10.301â‚Ź. Hortik dator ekimenaren izena hain zuzen: 10.301 ELKARTASUN KEINU.

Era berean, apirilean, Zaporeak proiektua babestu nahi izan dugu. 2016ko martxoaz geroztik Grezian dauden pertsona errefuxiatuentzat janaria prestatzeaz arduratzen den proiektua. Horretarako, janari bilketak egin ditugu: apirilaren 1 eta 12 artean, ikastetxeetan egin ditugu eta apirilaren 15 eta 16an gaztetxean. Ekintzek harrera oso ona izan dute, herritar asko gerturatu da antolatutako guztietara. Bereziki pozik gaude, gainera, gerturatutako jendea askotarikoa izan delako. Adin eta esparru guztietako jende asko elkartu du ekimenak eta hilabetean zehar sortutako esparru anitz eta zabal honetan kontzientzia piztea oso positiboa izan da. Gaia gure artera ekarri dugu, elkarbanatu, hitz egin, pentsatu, hausnartu... Denerako eman du antolatutako hilabete solidarioak eta, horregatik bakarrik, merezi izan du egitasmoak.

Zaporeak proiektuaren aldeko janari bilketei dagokienez, ikastetxeetan egin diren jasoketak oso oparoak izan dira eta oso pozik gaude ikasle eta familien erantzunarekin. Bereziki, Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasle taldearen lana azpimarratu nahi dugu janari bilketari eta orokorrean proiektuari dagokionez. Izan ere, aktiboki parte hartu dute, eta erraztu egin dute janari bilketa, azoka solidarioa antolatu, rifak saldu, etab. Gaztetxeko janari bilketei loturik, oiartzuar andana gerturatu da aportazioa egitera eta janari asko bildu dugu. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu 10301 ekimenean modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztiei. Dela diru ekarpenen bidez, dela ekintzetara gerturatuz, janaria ekarriz, merchandisinga erosiz edo antolaketan lagunduz. Norbanako bezala ekimen honi egin dion ekarpena garrantzitsua izan da.

Apirilean ikusi den bezala, Oiartzun harrera herria da. Jarrai dezagun horretan.

n 10.301 ELKARTASUN KEINU

HERRI ERAGILEAK

| 207


Kirillikupe,

Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola • Los procesos, brujeriles en Euskal Herria (Sorginkeria prozesuak Euskal Herrian). Inkisizioak emakume horiek (sorginak) desagerrarazi egin zituen. Sorginak medikuntza naturalean adituak ziren.

Sorgin hitzak “Sortu, jaio + egile” esan nahi du: “Sortzaileak”

KilliriKupE, Historia HandiKo izEna. Taldeko aitzindariek izena nola sortu zen kontatzen digute. Behinola, emakumeak beren umeekin Killirikupe izeneko txokoan bildu eta, umeak jolasten ziren bitartean elkarrekin gustora egoten ziren. Killirikupe leku esanguratsua da Oiartzunen, horrexegatik Jose Mª Isasak oparitutako koadroak ilusio handia egin digu. Ikasturtean zehar, hazkunde pertsonalari bideratutako egungo gaiak jorratzen ditugu beti. Hala nola:

• “Mujeres en lucha (alardes) OTRA MIRADA”: Alardeak beti ezarritako rolak ditu, gizonak desfilatu eta emakumeak txalo egin!

GizartEa zaHarKitzEn duEn mito soziala da. • Feminizidioak

• Elkarrekin egotearen egiazko gozamena

• Adinduen zaintza. Muntaia-katea sukaldean hasten da.

208 | HERRI ERAGILEAK

Aipatutako gaiekin zerikusia duten testu eta liburuekin batera, pelikula batzuk ikusi eta aztertu ditugu ere. Aurtengoan hauek izan dira: • Mary Shelley, Haiface AlMansoour zuzendariarena (Erresuma Batua, 2017) • Roma, Alfonso Cuaron (AEB, 2018)

Neus Albertok zuzendutako tailerrekin jarraitu dugu eta ahalduntzearen proiektuen lurraldeen arteko topaketetan parte hartu dugu, Castello-n ospatu zirenak.


Norbaitekin lagun minak izatea behar dugu, zoritxarreko egoera honetan konplizeekin kontatzeko eta elkarbanatzeko aukera behar dugu. Laguntasunean inbertsio handia egin nahi dugu, lagun minetan. Genero elkartasunean, emakumeen sareetan. Aurkitu egin behar dut neure burua eta aurkitu egin behar zaitut. • Ikastaroak, urritik/martxora (barne) irauten dute.

• Bi talde daude: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. • Euskarazkoa: ostegunetan. Gaztelaniazkoa: asteazkenetan. • Ordua: beti 18:00etatik 19:30era.

• Ikastaroa: Jose Luis de la Mata eskolako bi koordinatzaileek zuzendu eta bideratzen dute talde bakoitza.

Artikuluak, testu teorikoak, nobelak eta filmak erabiltzen ditugu gaiekin lotzeko. Ez da gutxieneko ezagutzarik eskatzen, soilik ikasteko gogoa eta interesa.

Ikasturtearen aurkezpena irailean izango da. Benetan, merezi du, ANIMATU ZAITEZ!!!

HERRI ERAGILEAK

| 209


Motxila motxila truk

210 | HERRI ERAGILEAK


Zer astuna dudan motxila. Bete xamarra, zein astuna egin zaidan astea, zein astuna aste bukaerako bidaia … – Ongi al zaude, maitea?

– Bai, ama, idazten ari naiz.

Zein irribarre urduria eskaini diodan amari. Begira dut orain, badaki nola nagoen, baina nire erantzuna entzun nahi du, badakit. Begira ditut itxarongelako zaindariak, horiek ez dakite nola nagoen. Begiratu nahi naute, motxila begiratu nahi didate, agian astunago bihurtu nahian. – “Familiares de Lekuona Mitxelena”. – Hara, gure txanda.

Bagoaz aita, bagoaz burdina artera. Ate hotsez burdina hotsez gaindi, irribarretsu noa eta ondokoek ezin dute ulertu. Min egin nahian, inbidiaz agian, motxila arakatuko didate, badakit, goitik behera begiratu, amaren kezka, baina zergatik egiten dut irribarre? Ez diet esango. Tori nire motxila astuna:

– ¡Abra la mochila!. ¿Pero qué es esto?, ¿Una linterna, una foto, un bote con agua, una castaña y un libro? Begirada oraindik eta arraroagoak, baita amarena ere, ez nau motxila prestatzen ikusi. – Bueno, pase pase.

Ate hotsen artetik daramat motxila astuna. Sarrailaz itxitako gela iluna, zer dakite bada zer dakarten. Arnasa arnasaren estutasunez ito nahian. – Aitaaaaaaa!!!!

Atera ditut motxilatik aste guztian bildutako muxu eta besarkadak. Bazen tokia, bazen debekuen begiek ikusi ezinezko tokian gordetzeko moduan.

Gaztaina bakarrik atera da, udazken bat gehiago, badaki aitak hostoz betetako lekuan bildu nuela, badaki Urkabe mendiko magaleko arnasak goxaturikoa dela. Atera dut ura, aitari eman diot. Potoa zabaltzeaz batera badaki zer den, arnasa sakon hartu du, sakon barreneraino. Plazako iturri zaharreko ur berriak badu usaina, berak bada-

ki. Guzti-guztia edan du, tanta guztiak barren oro busti arte.

– Argazkia da hau, aita, ni txikia nintzenekoa, zuk ateratakoa, begira nazazu egunero, begira nazazu nahi adina, zurekin egongo naiz beti. Linterna piztu dut ondoren, argiak itzali, hormak desagertu dira, ipuina eman dizut: – Kontadazu berriro aita, kontadazu beste behin astean zehar lokartu nadin. Aske naiz, aske gara.

– Orain zure ordua da, aita, utzidazu motxila betetzen. Bete potoa masailetik behera doakizun malkoez, emadazu ziegako harri koxkor bat, eman beldurtzen zaituen pentsamendu bat eta emazkidazu aste osoan zehar banatzeko behar ditudan muxu eta besarkada guztiak. Ama negarrez ari da, baina begiradaz asea dagoela dirudi. Aitak ilusioz begiratzen nau eta malko potoa beterik dago jada. Motxila itxi dut, hankartean dut berriz. Nirea da, nire motxila. Besarkada bakarrean, hitzak gainezka diren unean amaitu da aste honetako argi printza. – Vayan saliendo.

Aita eraman dute lehenik, nik irribarrea jantzi dut berriz, motxila gainean hartu eta bagoaz. Itzuli dira hormak, itzuli sarrailak, urruntasunean bazoaz geldi den gunera. Orain bagoaz, begiraden artean bagoaz, irribarretsu, amaren besoak narama. Astuna da zarata, astuna irteera, astuna itzulerako bidea. Pentsamenduetan nekatzen hasi naiz: – Ama, zergatik zigortzen gaituzte gu?

– Ekarri motxila, maite, orain nik eramango dizut eta.

Beharra nuen, oraingoan behar nuen, amaren begiradak badakit zer dioen, motxila ez da nirea bakarrik. Hitz gutxitan guztia esan dit amak: – Maitia, goazen herrira, askatasun gehiagoren bila. Egilea: Zigor Agirre

Irudia: Udane Ansa n Oiartzungo Sare Herritarra

HERRI ERAGILEAK

| 211


Torri Gukin!! Nora? Noiz? Norekin? Galdera hauek denak erantzuteko eta gurekin parte hartzeko, Oiartzungo Udaleko gizarte zerbitzuetara joan besterik ez duzu. Sail honek bultzatuta hasi baitzen 2015. urtean TORRI GUKIN proiektua. Hau da, 60-65 urtetik gorako herritarren aisialdian aurrerapausoak eman dituen egitasmoa. Ikasturtean eta orokorrean astean behin elkartzen gara. Gure proposamenak, nahiak, kezkak‌ denon artean partekatu eta urte osoko plangintzatxoak egiten joaten gara. Era berean, herriko ekintzetan, jaietan, eta baita eragile eta norbanakoekin ere elkartzen gara. Bertaratu, elkar ezagutu, eta aukera dagoen guztietan parte hartuz.

Bigarren urtea da Donostiako Deusto Unibertsitatera hurbiltzen garela gure egitasmoaren berri eta gure bizipenak bertako ikasle talde batekin partekatzera. Nork esango zuen gure adinean eta unibertsitatean!!!

Laboren, Elikan ere izan gara. Altzibarko Olaldetxo ere ezagutzera hurbildu gara. Abaraxka ludotekan izaten gara urtean hiruzpalau aldiz bertako haurrekin. Herrian egiten diren erakusketetara ere joaten gara. Baina ez gara herrira bakarrik mugatzen, aukera dugun guztietan herritik kanpo ere mugitzen gara. Donostiara, Oreretara, Pasaiara, Irunera‌.

Elkar zaintzen dugu, elkar laguntzen eta, nola ez, elkar maitatzen.

Horrela ezagutu ditugu herriko museo denak, parte hartu dugu Ihoteetan, Abitturekin, Haziak egitasmoarekin.

212 | HERRI ERAGILEAK

Egitasmo honi esker lagun taldetxo bat ere sortu da gure artean. Honek bultzadatxo bat eman digu geure kabuz ere etxetik irten eta lagun artean egoteko. Hilabetero izaten gara herrian antolatzen diren antzerki emanaldietan adibidez. Hau baino gauza eder eta politagorik ba al dago ba? n Torri Gukin egitasmoa.


‘Buru osasuna eta honen arreta Oarsoaldean’. Diagnostikoa. 2016an Arraztalo eta Aldura elkarteok Oarsoaldean gaixotasun psikikoaren inguruko tailerrak antolatu genituen. Tailer horien izenburua hauxe izan zen: ‘Zein kolore du gaixotasun psikikoak?’. Galdera horrekin, gaixotasun psikikoaren mila koloreak irudikatu nahi izan genituen. Tailerren helburua zen gaixotasun psikikoa duten pertsonen inguruan gauden guztiok gure iritziak partekatzeko eta besteenak entzuteko foroa sortzea. Oarsoaldeko lau herrietatik pasatu ondoren, konturatu ginen tailerretan parte hartu zuen kolektibo bakoitzak gaixotasun psikikoari eta hori jasaten dutenen arretari buruzko ikuspuntu oso ezberdinak genituela. Galdera hauei erantzuteko beharra ikusi genuen: nola bizi dira buruko gaixotasunak dituzten pertsonak? Zer-nolako bizi baldintza dituzte? Lanik egiten al dute? Laguntzarik badute? Ikuspuntu guztiak bildu eta eskualdeko egoerari buruzko diagnostikoa egitea beharrezkoa zela konturatu ginen. Ordutik, SIISekin elkarlanean, bi urte egon gara diagnostiko hori egiten eta eragileen iritziak biltzen. Ikerketa horren emaitza 2018ko abenduan aurkeztu genuen eta jarraian laburpen bat egingo dizuegu. Ikerketa honek bi atal nagusi ditu. Batetik, osasun mentaleko arazoek Oarsoaldean duten eragina aztertu da. Horrekin batera, arazoari aurre egiteko dauden baliabideen erabilera zein den ikusi da. Bestetik, eragile guztiekin azterketa kualitatiboa egin da, ematen den arretari buruz zer-nolako iritzia duten jakiteko.

OARSOALDEKO OSASUN MENTALEKO ARAZOEN INTZIDENTZIA ETA ARRETA SAREAREN DESKRIBAPENA Ikerketaren atal honetan, osasun mentaleko arazoek zer-nolako eragina duten eta horri zein erantzun ematen zaion aztertu da. Ondorio esanguratsuenak honako hauek dira: • Euskadiko Osasun Inkestaren (2013) arabera, Gipuzkoako lurraldeko bost biztanletik batek izan omen ditzake antsietateeta depresio-sintomak, baina kasu guztiek ez dute intentsitate edo larritasun maila bera izaten.

• Oarsoaldeko eskualdean nahasmendu mentaleko diagnostikoa jasotakoen kopuruari dagokionez, ia 2.000 biztanle inguru izan omen dira 2016. urtean zehar Errenteriako osasun mentaleko zentroan artatutako biztanleak. Gizonak

Emakumeak

Guztirak

18 – 24 urte

43

44

87

25 – 34 urte

78

121

199

35 – 44 urte

221

240

461

45 – 54 urte

302

236

538

55 – 74 urte

166

185

351

65 – 74 urte

75

113

188

75 edo gehiago

44

123

167

Guztira

929

1.062

1.991

• Oarsoaldean 835 pertsonak zuten desgaitasun balorazioa gaixotasun psikiko batengatik. Gainera, datuek erakusten dute 2009tik gaixotasun mentalek duten eragina handitzen joan dela.

HERRI ERAGILEAK

| 213


Gaixotasun mentala duten pertsonentzako arreta baliabideen inguruan, honako datu hauek bildu dira:

• Gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako arreta sareko erabiltzaileen kopurua jaitsi egin da. 2016ko abenduan 9 pertsona zeuden Oarsoaldean egoitzatan eta beste 9 eguneko zentroetan. Laburtuz, Oarsoaldeko gaixotasun mentalak dituzten pertsonen datuek argi uzten dute pertsona horiek gehiago joaten direla osasun mentaleko zentroetara gizarte zerbitzuetara baino. • Oarsoaldeko eskualdean ezgaitasunen bat aitortutako biztanleriaren zifrak estrapolatuz gero, gaixotasun mentala duten 121 bat pertsonak lan egiten dute Enplegu Zentro Berezietan edo Zentro Okupazional batean.

• Arreta–datu horiek genero–ikuspegi batetik aztertuz gero, gaixotasun mentala duten emakumeen diskriminazio bikoitza egiaztatzen da, izan ere, osasun mentaleko zentroetan artatutako biztanleen %53 dira, baina Oarsoaldeko eskualdeko gizarte-zerbitzuetako eta gizarteratze soziolaboraleko erabiltzaileen %11 dira soilik.

GAIXOTASUN MENTALAK DITUZTEN BIZTANLEEN PREMIEN AZTERKETA KUALITATIBOA Azterketa kualitatiboan, 44 elkarrizketa eta bi eztabaida talde egin dira, gaixotasun mentala duten pertsonei arreta ematen dieten kolektiboekin. Horren emaitzak honako hauek dira:

• Gaixotasun psikikoa duten pertsonen arreta sistemaren muga nagusietako bat arreta integrala eta kalitatezkoa eskaintzeko baliabide komunitarioen eskasia da. Eredu komunitarioa martxan jartzeko Gipuzkoan baliabide nahikorik ez dagoela uste dute eragileek. Gainera, lurraldean bizi diren gaixotasun psikikoa duten pertsonei estaldura eta kalitatezko arreta emateko ospitalez kanpoko baliabideak eskasak eta aniztasun gutxikoak direla uste dute. • Ez da nahikoa eguneko zerbitzuen plazak handitzearekin, baizik eta etxez etxeko zerbitzuen estaldura handitu behar da eta osasun mentaleko zentroen eta

214 | HERRI ERAGILEAK

udal gizarte zerbitzuen inplikazioa bilatu behar da gaixotasun psikikoa duten pertsonen arretan.

• Bigarren zailtasun bat ereduaren ikuspegi orokorrak ezartzen du, ez baitago behar bezainbeste zuzendua epe luzerako zaintzara, kalteak gutxitzera eta exijentzia baxura. • Osasun sistemak, berriz, erronka nagusi batzuk ditu hasieran planteatu zen errehabilitazioaren eta komunitarioaren ikuspegia guztiz martxan jartzeko. Sinbolikoa izan arren, azpimarratu behar da epe luzerako ospitale psikiatrikoak oraindik ere badaudela. Hala ere, gabezia larriena Osasun Mentaleko Zentroek duten gehiegizko lan karga da. Dirudienez, lan karga handi honen arrazoia langileria eskasia da, azken urtetan zentroetan laguntza eskaera handitu egin baita. • Esparru soziolaboralari dagokionez, dauden integrazio laboraleko programak gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen beharretara ez direla behar bezala egokitzen ikusi da. Gabezia nagusien artean daude lanaldi luzeegiak, ordutegien malgutasun falta, erakargarriak ez diren ekintzak eta, orokorrean, exijentzia maila handia.

• Arreta sarean badira beren behar eta gaitasunetara egokitzen den laguntza aurkitzeko zailtasunak dituzten profil zehatz batzuk. Horien artean daude adineko pertsonak, pertsona gazteak, bereziki 18 eta 25 urte artekoak, atzerritarrak eta nortasun nahasmenduak dituzten pertsonak.

GAIXOTASUN PSIKIKOAK DITUZTEN PERTSONEN ARRETA SISTEMAREN ERRONKAK GIPUZKOAN Zenbait erronka azpimarra daitezke azterketa honen ostean, izan ere, aurretik esandakoez gain, aintzat hartu beharrekoak dira Oarsoaldeko eskualdean gaixotasun mentalarekin bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko: • Gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien egoera zehazten duen datu–bilketa egitea. Eskualdeko gaixotasun mentala duten pertsonen egiazko egoerara hurbiltzeko, datu esanguratsuenak zein diren ezagutzeko analisi baten premia eta arlo bakoitzari


dagozkion aldaketak egitea azaleratzen da. Gaur egun ez dira datu zehatzak biltzen eta zaila da egoera zein den ezagutzea.

Ikerketa eskuragarri dago Arraztaloren webgunean.

• Arreta-indibidualizazioa areagotzea. Ez dago kasu–erreferente gisara jokatzen duen profesionalik, ematen den arreta koordinatu eta hobetzeko. Gainera, oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileen formakuntza faltak detekzio goiztiarra oztopatzen du. • Zaintzaren iraunkortasuna bermatzea. Gabezia handienak agertutako hiru arlo nagusiak hauek dira: arreta–kasuen jarraitutasuna eta detekzioa, eta zerbitzu komunitarioetatik nahasmendu mental larriko kasuak osasun mentaleko zerbitzu espezializatuetarako deribazioa; arreta psikiatrikoko larrialdi– zerbitzuetatik izaera anbulatorioa duten zerbitzuetarako iragatea, bereziki lehen ospitaleratze psikiatrikoaren ostean; eta, azkenik, esku hartze goiztiarreko programa–garapen urria.

• Erabiltzaileen partaidetzan eta ahalduntzean sakontzea: zerbitzu-diseinuan eta haien birgaitze- eta zainketa-planen inguruko erabakietan. Erabiltzaileen partaidetza sozialari eta ahalduntzeari dagokionez, norbanakoek eta kolektibo osoak duen estigmaren iraunkortasuna eta haiekiko aurreiritzi sozialak azpimarratu behar dira; eta, ildo horretatik, gaixotasun mentalen jatorriei eta ondorioei buruzko ikusgarritasuna lortu eta gizartea sentsibilizatu behar da.

Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea 17. posta kutxa, 20180, Oiartzun. arraztalo@gmail.com 634254670 arraztaloelkartea.wordpress.com @arraztalo

Azterketa honen ondoren, zerbitzu guztien koordinazioa beharrezkoa dela ikusten dugu Arraztalo Elkartetik. Horretarako, arreta sarean parte hartzen duten eragile guztiak bilduko dituen Eskualdeko buru osasunaren mahai bat sortzea izan daiteke konponbidea. Mahai horretan egongo lirateke udalak, Aldundia, arreta psikiatrikoko zerbitzuak, erabiltzaileak, gizarte zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak, juridikoak, segurtasun indarrak, hezkuntzako eragileak, Lanbide, garapen agentziak, eta abar. Batzorde honen helburu nagusia eragile guztiak bildu, elkarren arteko elkarlana bultzatu eta etorkizuneko erronkak gainditzeko sarea osatzea izango litzateke.

HERRI ERAGILEAK

| 215


Elikan “ere� bagoaz!

2016ean Makutsoko Agroaldearen lurrak lantzen hasi ginenetik, proiektuak aurrerapauso dezentekoak eman ditu. Idatzi honetan, egindakoaren laburpena eta gure bidearen inguruko hausnarketak partekatu nahi ditugu. Oiartzungo herria ez dago mendebaldeko gizarte kapitalistaren gaitzetatik aparte. Oiartzungo Elika Kooperatiba herri ekimenez sortu zen, joera gaizto horiei nolabait aurre egin, eta alternatibak lantzeko helburuarekin.

Elikadura-subiratuza, nekazaritza-jarduera naturala, ekonomia zirkularra, lanpostu duinak, komunitatea egitea, pertsonen arteko erlazio goxoak, esperientzien trukea, kontzientziazioa, eta abar. Gure ametsen saskian hamaika ideia sartu ditugu eta lurrari esker haietako batzuekin bidea egiten ari gara.

216 | HERRI ERAGILEAK

Elika, primerako ekipoa! Elikaren oinarrian Amalurra eta bere seme-alabak ditugu, Alazne eta Joritz nekazari profesionalek dute ekoizpen eta merkaturatzearen ardura, eta haien jarduna babesten kooperatibista taldea, egunerokotasunean baratzean berebiziko laguntza ematen duen boluntario kuadrilla, saskia astero jasotzen duten familiak, bisitan eta erostera bertaratzen diren herritarrak... denok osatzen dugu ekipoa. Bereziki nabarmendu nahi ditugu, Angel, Arantxa, Edurne, Jabier, Joxean, Lurdes, Mikel eta Felix. Mila esker, maite zaituztegu!


Ekoizpena: Lurretik ikasten. Ekoizpen naturala eta kalitatezkoa nahi dugu. Makutsoko zelaiak Oiartzun ibaiak urteen poderioz moldatu eta ongarrituriko lurrak dira. Lur puska honetan barazki bakoitzaren beharrak eta lurraren dinamika naturalak ezagutu eta bultzatzen ari gara. Ekoizpen ekologikoan oinarritzen dugu baratzegintza, bide horretan nekazaritza ekologikoaren zigilu ofiziala lortzeko prozesuan sartuak gaude. Bestalde, ekoizpena sendotzeko, oinarrizko azpiegiturak sendotzen ari gara, negutegiak, ureztatze sistema, makineria… Merkaturatzea: Prezio duinak bertatik bertara. Proiekturen alde ederrenetakoa produktua kontsumitzaileen eskuetan jartzea da. Hiru dira Elikako barazkiak etxeetaraino eramateko bide nagusiak: • LABORE Kooperatibarekin dugu harreman bikainaren eskutik, LABOREko dendan. • Zuzenean baratzean bertan erosita.

• Otarre bitartez, astero-astero baratzeko produktu sorta baratzean jasoz. HERRI ERAGILEAK

| 217


Ainara Lasak udaletxeko Areto Nagusian egindako ‘Jakituriak’ ekitaldian osatu zuen artelana.

Herrigintza Urte hauetako ondorio argietako bat hauxe izan da: baratzeak eta Elika Kooperatibaren proiektuak interesa sortu du, horrela erakusten du guregana gerturatu diren pertsona eta erakundeen aniztasunak. Hasi bidegorriko ibiltariak, herriko eskoletako ikasle eta irakasleak, baina baita lanbide hezkuntzako eta unibertsitate mailako ikasle, irakasle eta ikerlariak ere, adin, jatorri eta interes desberdinetako pertsona askorekin izan dugu harreman zuzena baratzean. Partekatzen, sareak sortzeko lanean, Elikak ere jarri du berea, hainbat herri-ekimenetan presente egon gara, adibidez, herri mailako ekimenetan (Txerri eguna), edo nazio/nazioarte mailakoetan (OlatuKoop eta Txantxafrika Ekimenean).

Aldi berean, aipatu beharrekoak dira gure balioak zabaldu eta kontzientzia pizteko Elikatik antolatzen ditugun ekimenak. Horren adibide nabarmena izan zen 2018ko udaberrian udaletxeko Areto Nagusiak ospatu genuen jardunaldia: nekazaritza–garapena eta artea uztarri berean!

218 | HERRI ERAGILEAK

Bagoaz! Erronkaz beteriko bidean goaz, eta gustura. Jakina zen gizarteko eredu menperatzaileekin egingo genuela topo eta, noski, baditugu zailtasunak (errentagarritasuna bilatzen ari gara, ekoizpenean arazoak daude, lapurretak jasan ditugu..). Baina, bestalde, Makutson askotan sentitzen dugu goxotasun puntu bat, Amalurrak, pertsonek eta baratzeak sortzen duten giro berezia. Aurrera jarraitzeko gogoz beterik gaude eta herri guztiari egiten diogu gure baratza eta proiektua ezagutu eta bertan parte-hartzeko gonbidapena.

Etorri gure saskia dastatzera, baditugu barazki bikainak eta baditugu “ideia eroak”, mundua eraldatzeko ideiak: lur-banku publikoa, elikadura osasunaren oinarri, sare sozialen erabilera egokia, akuaponia, trantsizio energetikoa e.a… Ekarri zureak!

Proiektuan parte-hartzeko bideak:

• Kooperatibista bihurtzea: 100€ diru ekarpena izena ematerakoan. • Otar eroslea: (otar txikia 30 €/hileko; otar handia 50 €/hileko).

• Produktuak erostea. Laboren, herriko dendetan, zuzenean Makutson.

Harremanetarako:

• Makutsoko baratza • mugikorra: 644752437 • e-posta: elikakoop@gmail.com


Merkataritza txikia edo handia? Herri batean merkataritza eredu bat ala bestea egoteak ondorio oso ezberdinak ditu arlo guztietan; aberastasunaren banaketan, lurralde antolamenduan, ingurugiroan, gizarte ereduan‌ Aberastasunaren banaketa Merkataritza txikian dauden komertzioek herritarrenak diren lokaletan funtzionatzen dute. Ondasun higiezin komertziala esaten zaio horri. Merkataritza jarduera txiki horiek sortutako irabazi guztia, gainera, herritarren artean banatzen da. Merkataritza handian mugitzen diren enpresen lokalen jabeak, aldiz, inbertsio funtsak esaten direnak izaten dira gehienetan. Horrek ez dio herritarrei onurarik ematen, finantzaketari bai, ordea. Jakina da merkataritza eredu horrek ematen dituen irabaziekin esku gutxi direla aberasten direnak. Boterea dutenak alegia. Lurralde antolamendua Herrietako kokapen onenak aukeratu eta okupatzearekin batera, komertzio hauetarako irisgarritasunak ere kaltea dakarkie herritarrei. Errepideak autoz betetzen dira eta askotan, neurrira eginiko sarbide berriak egokitzen zaizkie. InguruMENa Nabaria da enpresa handiek, ingurumenean txikiek baino dezente kalte handiagoa eragiten dutela. Eta hau ez da komertzio motaren araberakoa bakarrik, horien inguruan sortzen diren beharrengatik ere izaten da. Jendea komertzio txiki batera oinez edo garraio publikoan joaten da, baina ia ezinezkoa da gauza bera egitea azalera handiko komertzio batera joateko. Garraio publikoa egon daiteke, baina portzentaje handi batek auto pribatua erabitzen du, eta horrek ere ez dio mesederik egiten gure planetari.

Gizarte eredua Garai bateko gizarte eredutik urruntzen ari gara komertzio handi batek bere ateak irekitzen dituen bakoitzean. Lanpostuen prekarizazioa handituz doa, kontziliaziorako arazoak daude eta aberatsen eta herritarren arteko tartea handituz doa.

Ion Zabaleku.

Komertzio txikiko eredu handia Oraindik dardarka dauzkagu gorputzak duela hilabete batzuk gure elkartekide zen Ion Zabalekuk utzi gintuela jakin genuenetik. Topikoak topiko, eredugarria izan da Ionek gurean egindako ibilbidea. Herrigizona izaki, beti zegoen esku bat botatzeko prest, laguntzeko, parte hartzeko, egiteko eta ekiteko, lana gozamen eta gozamena bizimodu. Ez zara edozein, Ion. Itturri Oiartzungo Merkatari Elkartetik adierazi nahi dizugu eredu izango zaitugula hemendik aurrera sortzen ditugun ekintzetan eta moduetan. Zuk erentzian utzitako dinamika ez dugu bertan itzaltzen utziko, eta akaso ez zuk bezain ongi, baina saiatuko gara gauzak modu txukunean eta gogotsu aurrera ateratzen. Gure lehendakari, gure gidari eta Oiartzungo komertzio txikien bultzatzaile, eskerrik asko guztiagatik, Ion. Matte yeu. n ITTURRI Oiartzungo Merkatarien Elkartea

HERRI ERAGILEAK

| 219


Sasi guztien gainetik zozomikotik! “Kaixo euskal lagunak, ni Ron naiz. Jatorriz Herbehereetakoa (Hagakoa) naiz. Duela urtebete eta erdi Euskak Herrian (Oreretan) bizi naiz, eta egunero, euskaltegira joaten naiz. Hizkuntzak ikastea gustatzen zait eta kirola egitea ere bai (korrika ala txirringaz ibili).

(Jaxinto-antxumea, Nivea-alabatxoa). Bazen behin Altzibarko plazan Barin aiekako... antxume panpina bat eta bertako alabatxo panpoxa, ondoan biak, begisolasean ama-zaindari goxoen berriketan murgildurik. – Ze ondo zauden!, ze ondo gauden! – Bai, bai! Hala bai!

– Nik lau hankekin badakit ibiltzen!

– Nik tente ibiltzen oraindik ez, baina amatxoren eskutik, bai.

Eta hala bazan edo ezpazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Oiartzungo plazan!

“Suitzako iparraldekoa naiz, eta, hemen, Euskal Herrian aurkitu dut bizi ametsa eta hemen egin dugu gure etorkizun bizia: Aian du izena. Berak kontatuko dizue laster”.

220 | HERRI ERAGILEAK

Mendira joatea asko gustatzen zait. Han, Herbehereetan ez dago mendirik! Lehenago, Hagan, jatetxe begano bat ireki eta 20 urtez martxan izan nuen. Gero snach-jatetxe bat neukan. Nire ama oraindik Herbehereetan bizi da eta, oporrak baditut, beti bisitatzera joaten naiz. Beno, hori da! Ondo pasa, agur”.

“Aupa, kaixo denoi! Aritz naz, orain Oiartzunen bizi naz. Nire bizia ez da erraza! Duela sei urte nire arreba hil zen, 45 urte zeuzkan. Nire ama gaixorik dago; bizi osoan gaixorik egon da. Datorren hilabetean ospitalera joango gara, probak egingo dizkiote, organoak %20ko indarrean dauzkalako eta dialisia jarriko diote? Ez dakit. Nire bizia Amara zaharrean hasi zen, Donostiako primerako auzoa. Gero gaztetan Zaragozara joan nintzen, 10 urte bizi han eta Delineazioa bukatu nuen. Eskolan ez nuen euskara ikasi eta nire etxean ere ez genuen hitz egiten. Orain, gaur egunean, ikasten ari naz euskaraz Xabierrekin, asko gustatzen zat, eta niretzat eta guretzat lortuko dugu! Aupa Euskal Herria, sendabelarrak eta aupa gu eta gutarrak”.


“SENDABELARRAK” ikastaroak 22. urtez jo du Oiartzunen amona eta jakintsuen eskutik, osasuna eta bizia ulertu eta era naturalean zaintzeko.

Epixkarko DOLOXek ezagutu zituen ote-otaxka, gobara, artajorra, ATSOLORRA: “Bai! Ama batek familia izan eta, haurrak, hamabost egun-edo zituela egiten zen atso guztiak bildu. Eta jaten zen zerbait ere, eta biba la juerga! Oso polita izaten zen. Tertulian egoten ginen”. Barin baserrira ezkondutako MARIA DOLORES LEONET ZABALA (1930) bizi da eta kontatu digu. Ulertzea belarriak eta begiak jartzea da!

Aurten, Portugal baserriko ERRAMUNAren “intsusa ukendua” egin eta bere antzinako ibilerak -soinu eta guzti-, Epixkar eta Barin barrena gogoratu ditugu:

Oiartzungo goi-beheak oso ederrak dira eta bertan bizi direnak are gehiago (ken bakar batzuk, jakina). Horregatik, osasuna ezin delako dirua, gezurra eta farmazia multinazionalekin nahasi eta euskaldun bizi nahi dugulako... INTSUSAri bertso pare bat bota behar diogu:

“Eta bularra tiratzera etortzen zen emakumearena ere ezagutu genuen, Portugal baserriko Erramuna. Hantxe etortzen zen, guri bularretik tiratzera. Gure amari, berriz, aitak berak tiratu zion bularretik. Niri, berriz, andre hura etortzen zitzaidan... Hil zen Portugalgo Erramuna, emakume ederra, oso zerbitzala zen eta bromosoa. Soinua jotzen zuen hark. Soinua jo eta bera hasten zen dantzan. Pieza bakarra zekien: Fun-da-ta, fun-da-ta, fu-rru -rrui... funda-ta, fun-da-ta fu-rru-rrui... Baina guk ezin genuen dantza egin mutilekin, bekatu zen eta. Batak bestea ukitu gabe beti. Eta elizan ere aparte. Apaizak apartatu izan zituen senar-emazteak elizan elkarren ondoan jarrita zeudenak”. (‘ARGIA’ 1919-2019). HERRI ERAGILEAK

| 221


-“Usai gozoko lore/indartsua dena/erle ta txoritxoak/maite zaituztena./ Txuritzen zarenean/ zera nabarmena/malkarrin egoteak/ematen du pena,/loretegi batean/bear zendukena.

Aundi etzera baina/zugaitza kutuna/izena ala dezu:/ etxeko laguna/lIndar berexia zuk/ ixil daukazuna,/ orain artean eman/dezu erantzuna,/zugana joan leiteke/sendatu nai duna!” Eskerrik asko, Mariano Ostolaitz Goia, Iturriotz, Oiartzun (l925-l990).

Etxeko kontuokin ezin ahaztu Zegamako amona SOLITAREN ALDE bi milatik goiti sinadura edo firma bilduak ditugula, hau da, bi milatik goiti lagun berri dauzkala orain 90 urteko amonak. Aupa Solita eta bizi diren beste zortzi senideen ama, Covadonga Gar(bi)zia; aita Axintxiok Asturiesetik hamazazpi urteko gazte ederra zegamaratutakoa. Izan gara han, Covagongaren ahizpa Virginiarekin, 92 urte, Castañedo de Luarcan (Asturies) Solitak eskatuta. Arrazoia: Virginia askotan etorri zen Zegamara ahizpa laguntzera. Hangoa eta hemengoa zen eta bai argi eta maitagarria! Nazkagarria, aldiz, Espainiako Farmazia multinazionalen, Nafarroako Opusdeiren (UPN) eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko arduraduna, 27.000 euroko isuna jarri baitzioten 40 urtetan animaliak eta pertsonak sendatzen aritutako amonari. Ohore zegamarrari eta, bide batez, ohore zuei duela 22 urte SENDABELARRAK sortu eta lan egiten aritu zareten amona, aitona, zahar, gazte eta laguntzaile guztioi!

222 | HERRI ERAGILEAK

Aurtengo tartetxo honetan Hondarribiko JUSTIZeko PRANTXISKA amona, TXIMISTA baserriko PEDRO jakituna eta JOXEPA DARZELES emagin bihotzekoari eskerronen aipamen xumea.

Maiatzaren 25ean LIZARRA eguna zen SEASKAren egutegian eta berari eta zuhaitzei dedikatu genien saioa gure sustraiak eta basoa nola dauden ikusteko, asko dakite eta. Azkenik, ekainaren 1ean, Oiartzungo Herri Azokan, norberaren edo taldeko lanaren erakusketa eta elkarren arteko balorazioa. Eta maiatzak ekaina, uztaila eta agorrila ekarri!

Bi milatik goiti lagun berri Solitarentzat eta Euskal Herria eta mundu zabalari, berak maite duen TXANGORRI - xaingorriari hitz pare bat: Lore gorrixta-lila koloreko sendabelar hau udaberri-udazkenean berritzen da. Txantreako amona Magdalena Ziritza Gonzalezek esaten duenez, “ahoko gaitzak gor-gor eginez (litro uretan 25 gr belar jaso berria), faringitisak, eztul gaiztoak, kakeriak, urdaileko ultzerak, odola pixan edo txistuan, gogordurak, karetsak; herpes, erredurak, zauriak ondo ixteko; emakume edo gizon antzutasun boladak, alu eta umetokiko ezintasun zahar ala berriak (bainuak). Landarea lehorra bada, egosi pixka bat.

TXANGORRI - xaingorriak PLANTINA (ARDI MINGAINA) aparteko LAGUNA du!”.


20l9ko herri saio nimino hau ondo bukatzeko, ipuin txiki bat.

Bazen behin han nonbait kolka bat sei arrautzetik bost aurrera atera zituena. Baserritarrak oso ondo zaintzen zuen eta, gainera, arratsaldero, bere arrautzak busti egiten zituen gaua goxo igarotzeko.

Seitik bost, esan bezala, nahiz eta ernaldia pixka bat luzatu. Amalurra ezagutu ahala, kolka, bere biziko indarrez han hasi zen aztarka eta aztarka .. eta, ahatetxitoak: Zer ari da amatxo lurra harrotu eta harrrotu, ERREKA HEMEN ATZEAN DAGO-TA?

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila buru-bihotzean!

INTXIXU herri kultur lantaldea “Maurixiren sotoa� euskaltegia

& 652 732 431 OIARTZUN EUSKAL HERRIA

HERRI ERAGILEAK

| 223



Albiste aipagarriak


Urtean zehar ALBISTE izan dira MAIATZA 2018/05/06: Tximeleta Elkarteak Oiartzungo Udala saritu zuen “balio hezitzaileak sustatzeagatik�, Gimnasia Erritmikoko Eskolarteko II. Jaialdiaren barrenean.

2018/05/11: Oiartzungo eragileek Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrikan parte hartu zuten: Udalak, Haurtzaro Ikastolak eta Oarsoaldeko AEK-k kilometro bana erosi zuten.

2018/05/14: Torri Gukin-eko partaideak Deusto Unibertsitateko Gizarte Heziketa graduko ikasleei egitasmoa azaltzen izan ziren.

2018/05/18: Txomin Perurenaren garaikurrak Elorsoro kiroldegiko sarreran bitrina batean jarri ziren ikusgai. 2018/05/19: Oihane Irastorza oiartzuarrak Elkarren 10. ilustrazio eta ipuin lehiaketa irabazi zuen E mailan, Amonaren amantala ipuinarekin.

2018/05/21: Oinbusa martxan jarri zen, ikasleak ikastetxeetara oinez joateko ohitura berreskuratu eta sustatzeko.

2018/05/27: Ane Asensiok, kronometratu proban, kanporaketan eta taldeka Espainiako Txapelketak irabazi zituen.

EKAINA

2018/06/02: Izaskun Zubizarretak Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa irabazi zuen.

2018/06/08: Oiartzunek palako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen, Errenteriaren kontra.

226 | Historia


2018/06/10: 1.000 oiartzuarrek baino gehiagok Gure Esku Dago-k antolatutako giza kateko bi kilometro bete zituzten.

2018/06/15: Txiribuelta gazteen antzerki taldeak Donostiako Gazteen Antzerki Topaketan Talde Artistiko Onenaren saria jaso zuen, Zinema paradise lanarengatik.

2018/06/16: Eskola Kiroleko jardunaldietara bizikletaz gehien joan zirenak Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan ziren eta, horregatik, saria jaso zuten.

2018/06/16: Saharako bost haur Oiartzunera iritsi ziren, Oporrak bakean pasatzera.

2018/06/27: Aintzane Galardik IruĂąa Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketako euskarazko saila irabazi zuen Epaimahaiaren erabakia lanarekin.

UZTAILA 2018/07/15: VII. Arditurri Eguna ospatu zen.

2018/07/18: EHUko Udako Ikastaroko ikasleak Oiartzunen memoria historikoarekin egin den lana ezagutzera etorri ziren, Pako Etxeberria forentsearekin.

2018/07/27: Frankistek Oiartzun hartu zuteneko 82. urteurrena gogora ekartzeko eta udalbatzarra desegin zutela gogoratzeko ekimena egin zuen Katin Txikik.

2018/07/29: Leire Arozena igerilariak bere marka pertsonala bi aldiz hobetu zuen Espainiako Txapelketan.

2018/07/31: Harri Beltzaren urteroko kontzertuko gonbidatua IĂąaki Salvador izan zen. HISTORIA

| 227


ABUZTUA 2018/08/01: Xanistebanetako kultur ekitaldian, Osasun Pastorala omendu zen. Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora lana ere aurkeztu zen, Mugarria bilduman.

2018/08/18: Jon Otegi segalariak Europako Txapelketan parte hartu zuen, Txekian.

2018/08/22: Oihartzun Guk-ek arropa bilketa antolatu zuen, Irunera trantsitoan iristen diren migratzaileei laguntzeko.

IRAILA

2018/09/01: Katerin Artolak Zarauzko Aurresku Txapelketa irabazi zuen.

2018/08/02: Xanistebanak Arraguako Aldeguna Elkarteak botatako txupinazoarekin hasi ziren, Jai Batzordeak hala erabakita, eta Asanblada Feminista izan zen soka-dantzako gonbidatua.

2018/08/15-26: BeĂąat Felipe Lekuona eta Ekain Jimenez Elizondo pistako txirrindulariek Europako eta Munduko Txapelketetan parte hartu zuten, Suitzan eta Italian.

228 | Historia

2018/09/03: Euskal Memoria Fundazioaren Gogoan hartzeko izenak erakusketa inauguratu zen udaletxeko Areto Nagusian, errepresio polizialak eta estatu terrorismoak eragindako biktimak gogora ekartzeko.

2018/09/08: Oier Guillanek Donostia Hiria lehiaketa irabazi zuen antzerki sailean, Aire ikusezina lanarekin. 2018/09/08: Katerin Artolak Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 2018/09/24: Sarek Motxilak gora erakusketa ireki zuen, gurasoren bat espetxean duten haurren inguruko sentiberatzea egiteko.

URRIA 2018/10/04: Taxibus zerbitzua auto elektrikoarekin ematen hasi ziren Oiartzungo taxilariak.


2018/10/06: Pilotako zenbait modalitate ikusi eta Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora Mugarriaren aurkezpena egin zen.

2018/10/06: Espainiako Kenpo Kopan zilarrezko domina lortu zuen Alain Isasak eta brontzezkoa Lander Hernandezek, bakoitzak bere kategorian.

AZAROA 2018/11/01: Bizkaiak irabazi zuen Beheko Plazan jokatu zen Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. 2018/11/04: Luxiano Juaristi Atano X.a Oiartzungo herriari bere biografia eskaintzera etorri zen.

2018/10/13: Urkabeko Igoeran 35 lagunek hartu zuten parte. Jon Urtizberea gizonezkoetan eta Elurtza Etxebeste emakumezkoetan izan ziren azkarrenak.

2018/11/09: Altzibarko Cadarso enpresa eraisteko lanak hasi ziren.

2018/11/13: Elizalde Herri Eskolan eta Institutuan energia aurrezteko 50/50 egitasmoa martxan jarri zuen Oarsoaldea Garapen Agentziak. 2018/10/18: Goya Anduaga emagina omendu zuten berarekin guraso izandakoek, erretiroa hartzeko momentuan.

2018/10/19: Guruzne Azpirozek San Juango nesken arraun-taldearen ardura hartu zuen.

2018/11/19: Juan Mari Beltranek Musika Bulego Saria jaso zuen Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa proiektuarengatik.

2018/11/22: Ander Iriartek zuzendutako Emarri dokumental laburra estreinatu zen Errenteriako Film Laburren Jaialdian. HISTORIA

| 229


ABENDUA 2018/12/01: Hitzen Lihoa ekimena ospatu zen lehenengoz. Aldi honetan, Xabier Lete izan zen gai nagusia.

2018/12/03: Euskaraldiari bukaera emateko, flashmoba dantzatu zen plazan. 1.759 oiartzuarrek parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest roletan.

2018/12/04: Prosa eta Poesia lehiaketa dataz aldatu zen, Xabier Leteren heriotzaren urteurrenarekin bat egiteko.

2018/12/10: Antonio Lekuona Arbelaitz Matxiyo hil zen. Antonio Valverde Aialde margolariak Xenpelar bertsolaria margotzeko erabili zuen modeloa izan zen. 2018/12/15: Euskal Herriko Txirrindularitza galan zazpi oiartzuar saritu zituzten: Asier Maeztu pistako hautatzailea eta, Gexan Albisu, Iker Arruabarrena, BeĂąat Felipe, Kattalin Iriondo, Ekain Jimenez eta EkhiĂąe Rivas. 2018/12/22: OKEk eta Mindara Elkarteak futbol egokituko topaketa antolatu zuten, lehenengoz, Karla Lekuona zelaian.

URTARRILA

2019/01/01: Maddi Galardi Gonzalez izan zen Euskal Herrian jaio zen lehenengo neska. 2019/01/05: Xabier Zapirain Arbide Gurutze Berriko sortzaile eta sukaldaria hil zen, 83 urterekin. 2019/01/11: Olatz Mitxelena Larretak irabazi zuen Berriaren Bidaia eta Mendi Kroniken lehiaketa, Grezia: memoriaren postalak lanarekin.

2019/01/22: Haurtzaro Ikastolako lehendakari kargua hartu zuen IĂąaki Uzkudun gurasoak, Asier Bergaretxeri erreleboa emanez. 2019/01/25: Aiton Etxe eguneko zentroak 15 urte bete zituen.

2019/01/27: Martxelina Lasa Etxeberriak 100 urte bete zituen. Ugaldetxoko Itxatxo baserrikoa sortzez, Altzibarko Herreronera ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen Zalakain errementariarekin.

2018/12/06: Antton Kazabonek Bisera gorria lana aurkeztu zuen Durangoko Azokan. Horretaz gain, haur eta gazte literaturako beste bi lan ere argitaratu zituen idazleak: Emiliren desbenturak eta Kantu bat Alikarentzat.

230 | Historia


2019/01/27: Kattalin Iriondok eta EkhiĂąe Rivasek irabazi zuten Giuzkoako pista Txapelketa, Jubenil eta Kadete mailetan.

2019/02/21: Maider Zabalegik bakarkako bigarren diskoa aurkeztu zuen: Bidean.

OTSAILA

2019/02/02: Ekain Jimenezek Espainiako Txapelketa irabazi zuen abiadura proban. 2019/02/06: Irati Lizeaga pasaitarrak Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu saria jaso zuen Lintzirin guneak Oiartzunen duen inpaktu linguistikoari buruzko ikerketa dela eta.

MARTXOA 2019/03/01: Oiartzunen izandako eraso matxista salatzeko bat egin zuten Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Udalak. 2019/03/08: Martxoaren 8ko greba feministak jarraipen handia izan zuen.

2019/02/15: Araitz Sagarna bertsolari gazteak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen.

2019/02/15: Onintza Etxebestek eta Eneko del Amok Eva Campo Mueller beka eskuratu zuten, Saran (Lapurdi) Xareta, lurraldea artekari proiektua garatzeko.

2019/03/09: Oiartzun ibaia garbitu zuten auzolanean Itsas Gelak antolatuta, Ugaldetxo parean.

2019/03/15: Ane Asensio Telletxea atletak Oiartzungo IV. Kirol Saria jaso zuen. 2019/03/16: OKEk eta Mindarak futbol egokituaren bigarren jardunaldia antolatu zuten Karla Lekuona zelaian.

2019/02/16: Irati Zabala eskalatzaileak hirugarren postua lortu zuen Euskal Herriko Boulder txapelketan.

HISTORIA

| 231


2019/03/23: Labore Oarso elkarteak 2. urteurrena ospatu zuen.

2019/04/11: Haitz Aranburu poesia arloan Azkue Sariko onena izan zen, A mailan. Beste lau oiartzuarrek ere sariak jaso zituzten: Oihane Retegi, Mattin Etxebeste, Malen Etxebeste eta Anne Arrizabalagak. 2019/04/12: Korrikaren 21. ekitaldia Oiartzundik pasatu zen.

2019/03/26: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan sariak eskuratu zituzten Haurtzaro Ikastolako bost ikaslek (Kattalin Arabolaza, Markel Uzkudun, Malen Etxebeste, Ekain Telletxea eta Malen Frantsesena), bertso idatzien atalean.

2019/03/31: 2018an jaiotako 79 oiartzuarren atsolorra ospatu zen. 28 haurrek eta horien familiek hartu zuten parte.

2019/04/13: Nerea Abancens Napo OKEko nesken talde nagusiko kapitaina omendu zuten Karla Lekuonan, futbola utzi duelako.

2019/04/14: Gurutzeko Bizardia Elkarteak antolatzen duen Ibilaldi Neurtuak 40. ekitaldia bete zuen.

APIRILA 2019/04/05: Ekain Jimenez pistako txirrindulariari Talentudun Kirolari izendatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2019/04/18: Juan Mari Lekuona. Bertsoak liburua argitaratu zuten Jon eta Paulo Kortazarrek.

2019/04/05: Stop Desahucios taldeak Banco Santanderri Oiartzungo familia baten etxegabetzea geratzeko eskatu zion. 2019/04/07: Maialen Oiartzabal Espainiako Txapeldun bihurtu zen, eski akrobatikoko modalitatean. 2019/04/10: John Berkhout taldeak etenaldia iragarri zuen bere ibilbidean.

232 | Historia

2019/04/28: Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan, EH Bildu izan zen indarrik bozkatuena (botoen %48,72).


Oiartzun argazkietan


ugaldetxo auzoko baserritarra. egile ezezaguna Oiartzun, c 1910 San telmo Musoko bilduma.

Juanene baserriko argazkia. identifaktu gabeko emakumeak.

234 | Oiartzun argazkietan


On Manuel Lekuona, Olaizberri baserrian.

Jose Luis Lekuona Lezoti bertsolaria, aierdi baserriaren aurrean.

Oiartzun argazkietan

| 235


ergoiengo festetako danborrada, 1980. urte inguruanz zuzendari lanetan, Birgilio Labandibar.

Manuel Olaizola uztapide bertsolaria, auzoko danborradari begira, Bidealde tabernaren atarian.

236 | Oiartzun argazkietan


Dantzariak, festetan.

Sokatira txapelketa, urtxale plazan.

Oiartzun argazkietan

| 237


Josetxo iparragirre Oiarbide, askostiko artzaina.

etxetxikiko angel eta Postako gregorio, 1935eko edo 1936ko Olentzero egunean.

238 | Oiartzun argazkietan


amnistiaren aldeko Olentzerorekin, diru-eskean, 1985 inguruan.

aierdiko ikasleak.

Oiartzun argazkietan

| 239


aierdiko ikasleak.

aierdiko ikasleak.

240 | Oiartzun argazkietan


Julian Lekuona (ondoren erreketeek eramana eta desagerrarazia), eguberrietan edo Santa ageda bezperan.

Oiartzun argazkietan

| 241



ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea:

• Iosune Cousillas Aramanedi • Mattin Kazabon Cousillas • Joxan Eizmendi Garate

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Jaione Ugaldebere Sarasua IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores Literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Aldeguna Elkartea Amoriza, Miren Arakistain, Ignacio Arbelaitz, Orkatz Arraztalo Elkartea Asensio, Ane Auntxa Trikitixa Eskola Ballesteros, Saioa Bergaretxe, Alaitz Elika Elizalde Herri Ikastetxea 10301 Elkartasun Keinu Estévez, Xosé Garmendia, Iñaki Gartzia, Erik Gil, Eneko Goikoetxea, Arkaitz Haurtzaro Ikastola Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea Hitzen Lihoa Hualde, José Ignacio Ibargain Musika Eskola Intxixu Herri Kultur Lantaldea Irixoa, Iago Isasa Gotzon Itturri merkatarien elkartea Iturriozko Jai Batzordea Iturriotz, Joxe Mari Karaez Oiartzun senidetza elkartea Kazabon, Antton Kilirikupe Labandibar, Goiatz Lartaun Abesbatza Lekuona, Arantza Lopez, Joxe Migel

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Luberri Ikasgune Geologikoa Matelo, Suberri Mendizabal, Anton Mendizabal, Mikel Mitxelena, Joxe Mari Mitxelena, Oihane Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzun Irratia Oiartzungo Flauta Taldea Oiartzungo Ihote Taldea Oiartzungo Kempo Kai Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Sare Oiartzungo Saskilagunak Oidultz musika taldea Olentzeroren Laguntzaileak Osasun Pastoraleko emakume taldea Pikabea, Xixili Recondo, Jose Antonio Retegi, Inazio Ruiz de Azua, Maite Sagarzazu, Ramon Salaberria, Eneko San Jose, Gari Sorondo, Andoni Susperregi, Xabier Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txost, Errebote Taldea Ubiria-Tapia sendia Ugaldebere, Jaione Unsain, Dolores Urmendi Haur Eskola Zabaleku, Ion “Zapo”ren sendia eta kuadrila Zapirain, Xabier Zapirain, Oskar


aurkibidea

3 Alkatearen agurra 5 Editoriala

Elkarrizketa

8 Dolores Unsain

Historia

24 Olentzeroren laguntzaileen taldeak 25 urte 35 Oiartzungo Intsumiso Eguna 25. urteurrena 41 Euskararen zipriztinak gaztelaniaren uretan 44 Gobernu onerako autoak: gizartearen ohituretan murgilduz 46 Maria Illarra sorgina 50 Mende erdiz plater artean 52 Oiartzungo azentuera zaharra 61 Julia Irazu, maistra aurrendari bat 64 Cazabontarrak Oiartzunen 68 Oiartzun Irratia, 20 urte urrutira jo gabe 72 Oiartzun Irratiak 20 urte ditu 78 Peluko Torria 81 Oiartzun 2. karlistadan eta gerra aurreko urteetan (1868-1876) 91 Oiartzuar emakumeak udalekuetan 110 Karaez eta Oiartzun herrien arteko sareak estutuz, 25 urtez

Seme-alabak 116 120 122 124 128 135 139 142

Ion Zabaleku omenez Ane Asensio Katerin Artola Ramuntxo Sagarzazu Gaztelumendi Xixili Pikabea Eneko Gil “Zuek tortzen tzazten egunetan, ez do buruko minik� Gotzon Isasa Belaunzaran

154 158 160 162 164 165 169 170 172 173 176 178 180

Erraldoi txikiak Soinuenean azken urte honetan... Behingoz isil daitezen Oidultz Musika Elkartea Oiartzungo Flauta Taldea Ibargain Musika Eskola Auntxa Trikitixa Eskola Hitzen Lihoa Oiartzungo Organozaleak elkarteari Oiartzungo Ondarearen proiektua Korrika 21 Lartaun Abesbatza 2018 Paleoinguruen tailerra martxan

Kultura


Kirola 182 Oiarpe KE 184 Txost 187 Oiartzun Kirol Elkartea 2018-2019 190 Oiartzungo Saskilagunak S.K.T. 192 Oiartzungo Kenpo Kai Elkartea

Irakaskuntza 196 200 202 203

Haurtzaro Ikastola. Hegoak Iparra behar du eta Iparrak hegoak Elizaldeko Oihartzuna abesbatzak, 10 urte Elizalde Herri Eskola. Irteerak DBH Urmendi Haur Eskola. Jai herrikoiak Haur Eskolan

Herri eragileak 206 208 210 212 213 216 219 220

10.301 Elkartasun Keinu Killirikupe, emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo Eskola Oiartzungo Sare herritarra. Motxila motxila truk “Torri Gukin” egitasmoa Arraztalo. “Buru osasuna eta honen arreta Oarsoaldean”. Diagnostikoa Elikan “ere” bagoaz! Itturri. Merkataritza txikiaedo handia? Intxixu HKL

225 Urtean zehar albiste izan dira 233 Oiartzun argazkietan


irovisa

Lintzirin Carretera N-1 Km. 469 20180 Oiartzun Gipuzkoa

Poligono naves 2 y 3 Galdakao ES-BI ES 48960 Iru-Bide Kalea 48960 Galdakao Bizkaia

Carretera de Bilbao Ind. Pol., 7 B Lintzirin Carretera N-1 a Galdakao, km. 6 20270 Anoeta-Tolosa Km. 469 Galdakao 48960 Gipuzkoa 20180 Oiartzun Bizkaia Gipuzkoa

Oria etorbidea, Pabellรณn 2 20160 Lasarte-Oria Gipuzkoa

C. Segundo Izpizua Kalea, 14 20001 Donostia Gipuzkoa


Oiartzun

Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com



Xanistebanetako kartel lehiaketako gaztetxoen saria

Azala: 2019 ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Fabian Iraola Poirotte

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977

Mattin Etxebeste Sanzberro eta Iker Dacosta Oiartzabal.


OIARTZUN 2019


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.