Haitzezko Balearen Altxorra

Page 1

ZALDUBI

Haitzezko Balearen Altxorra

Haitzezko Balearen Altxorra

1



Haitzezko Balearen Altxorra ZALDUBI



J

ai bezpera batean, Don Anjel Jakinbadaki irakaslea bazihoan arratsaldeko azken klasea ematera. Besapean liburuak harturik, irribarre alaiez, marfilezko hortzak agertzen zituen, «eta gero jai…» pentsatzen zuen bitartean. Lehenbailehen iristeko baserritar pausoak ematen zituen ikastolako iraganpide hartan. 4B jartzen zuen atera hurbildu zenean, ikasleen gelatik zetozen zarata handiek bere belarri luzeak kolpatu zituzten Flash Disc festa gelako rock gogorraren zartadak izango balira bezala… «Ui, ui, ui… hara zer festa prestatu didaten!» –zioen berekiko–. «Baina, ogi gogorrari, haragin zorrotza». Eta bapatean hortzak estutu zituen eta betazalak tinkatu. Bere begiek ñirñir distiratzen zuten iluntasunean, eta amen batean gelako atea ireki zuen… Deabruz josia zirudien… Navas de Tolosako gudan baino areago oraindik, buru–belarri mundialetako futbol partiduetan baino ankerrago ari ziren. Hura zen atarramendua, hura! Herriko festetan ere horrelako olgetan apenas ibiltzen ziren! Hura bezalako nahaste–borrasterik santa sekula ez zuen aurkitu. Berebiziko iskanbila alajaina… Eta ura bere bidetik nola bideratu? Jakinbadakiren oinetan paperezko hegazkin bat lurreratu zen… Concorderen ahotsez aldarrika hasiko zela zirudien, txakurrarenak esaten. Hegazkina bota zuena Iker zen, baina bere lagunek Per bezala ezagutzen zuten, saltsa guztietako perrejila bait zen. Haitzezko Balearen Altxorra

5


Haruntzago Jose Betigose aurkitzen zen, lodikote biribila. Askaritarako zuen Chorizo Pamplonazko ogibitartekoa ikastolatik irten arte ezin utzi eta, zintzurreraino sarturik, kristoren horzkada eman zion eta mauka-mauka han ari zen aho betean jaten. Beragatik berdin zen gelako festa hura… Bazuen zeregin garrantzitsuagorik… Gela erdian Juan Luis Inbiriz eta Igor Gogor burrukan zebiltzan. Gogorrek Inbirizi lepotik besoa pasa eta bizkarrez jartzea ia lortu zuen; hala ere, Inbiriz ez zegoen etsita eta Gogorri saihetsean kolpeak ematen jarraitzen zuen. Nola barkatu egin ziona? Emango ziola, emango ziola… eta azkenean tori eta tati. Arraiopola! Hartuko zituen bereak eta bost! Dunixi Ezinikusik ere bazuen bere festa. Nonbaiten utzi zituen beira lodiko bere betaurrekoak eta ezin aurkitu. Han zebilen itsumutsuka jo bat eta bultza bestea… Azkenean tientuan ibiltzen hasi zen. Baina, bai zera! Guztia alferrik… Han jo zuen giza hezurdura ikasteko zegoen hezurrezko gizona, eta katapun! Han joan ziren hezur guztiak lurrean bueltaka, eta ikasle guztiek aho batez garrasi egin zuten. –Kristo Lezokoa! –irten zitzaion Jakinbadaki irakasleari, eskuak burura zeramatzan bitartean. –Izan ere, ez dut ikusi… –esanez zuritu nahi izan zuen Ezinikusik bere errua. –Baina, zer demontre gertatzen da hemen? – ihardetsi zuen begietatik txispak zerizkion bitartean. Bapatean bakoitza bere lekuan esertzera abiatu zen bere biziko ziztuan. Aitaren egin orduko denak eserita zeuden. Txintik ere ez zen entzuten. –Hau da pulamentua gela baterako! –Don Anjel Jakinbadakiren kantalotsak oihartzuna egin zuen. Euli baten 6

Haitzezko Balearen Altxorra


hegada hotsik ere ez zen entzuten ondoren. Hutsune bat egin zen eta gero honela jarraitu zuen irakasleak–. Nahiz eta ostirala izan, era honetan jokatu duzuelako azterketa bat jarriko dizuet… –Zakurren bibolinak! –moztu zion Perrek. –Hau da tunante kuadrila… –Jakinbadakik. –Hara bestea! –Gogorrek. –Barrabaskeria honek ezin dezake ondorio onik ekarri! –esan zuen Jakinbadakik oraindik temari eutsi nahiz. –Azterketa baino hobeago genuke zure ipuin horietako bat entzutea –adierazi zuen Inbirizek. –Bai, bai. Ipuin bat! –errepikatu zuen gela osoak aho batez. «Hau ere badugu! –hausnartu zuen berekiko Jakinbadakik–. Zer ikusteko jaio garen! Gure garaian deus ez genuen agintzen. Handiak izatera iristean aginduko genuela eta zakurraren putza! Usteak ustel… Badugu nork agindu goitik eta behetik..! Alazankoa, denboraren joana alderantziz izan balitz! Orain jaio eta gure gazte denboran zahartu…» Dena den, faszistarena ez egitearren, amore emateari egoki zeritzon, pentsatuz hobea zela nahi hutsa aho hutsa baino. Bere kopetilun hura lasaitu zuen, eta berriz marfilezko hortzak loratu ziren bere ahoan. Iadanik ekaitza joana zen… eta gelan han hemenka marfilezko lore berriak loratzen zihoazen bitartean, honela mintzatu zen Jakinbadaki ipuinlaria: –Orain kontatuko dizuedan ipuinak Haitzeko Balearen Altxorra du izenburutzat. –Aibala! A ze polita izango den…! –oihukatu zuen Perrek. –Orain balea jan behar ote diagu? –galdetu zuen Betigosek. Haitzezko Balearen Altxorra

7


–Balea hori niretzat. «Lehen!»… –esan zuen Inbirizek. –Beinga, beinga! Hasi lehenbailehen –eskatu zuen Gogorrek– txorakeriak utzita. Behin batean, orain dela urte batzu –hasi zen Jakinbadaki ipuina kontatzen, gela guztia adi-adi zegoen bitartean–. Zarautzen bazen eskola bat, oso zaharra zena. Zaharra ezezik ankerra ere… Hura zen eskola, hura! Hamaika haserrealdi pasa zuten ikasleek, hainbat jipoi hartu, hainbeste errierta entzun… hango ikasleak ez ziren egoten pagotxa jaten. Irakasletzat zegoen txorimalo hark agudo ernatzen zituen ikasle koittaduak. Hura zela eta herriko umeak joan, joaten ziren, baina inork ez du ezer ematen musutruk eta bibotedun zital haren eskutik euskararen etorkizuna kinka larrian jarri zen. Euskaraz mintzatzen zenari eraztuna ematen zion, eta hau saiatzen zen lehenbailehen beste bati pasatzen, zeren egunaren bukaeran eraztuna berekin zuena zigorturik geratzen bait zen Don Bigotesek nahi zuen arte. Edozein inozokeria gogor zigortzen zuen. Zenbat ipurt masail mindu zituen? Zenbaten azkazalak urratu ote zituen bere makila gogorrez gizajale doilor hark? Hori bai! Egunero bandera jaso, berari kilimusi egin eta Cara al sol kantatu… Horrelako izatez asperturik, piper egitea erabaki zuten Mikel, Maria Jesus eta Joxek. Mikel gibel-handi bat zen. Ia denetik pasatzen zen. Horregatik Gibel deitzen zioten. Maria Jesus, berriz, jakinminez betetakoa zen eta beti kuxkuxka zebilen nonnahi. Horregatik Kuxkux deitzen zioten lagun guztiek. Eta Joxepe mutiko trebea zen edozertarako, eta hori zela eta Trebe deitzen zioten lagun guztiek. 8

Haitzezko Balearen Altxorra


Egun hartan eskolako lau hormen artean beraien burua gartzelatu ordez, eskolari iruzur eginik Munoan aurkitu zuten elkar. Inork ikusita ere leku arriskutsua zenez, Trebek joateko imintzioa egin zuen buruaz eta hirurak hondartzarantz abiatu ziren. Eguraldia zoragarria zetorren. Talaimendi gainetik suzko baloia aidean zihoan, zeuden laino apurrak urratuz urregorrizko txanpona izango balitz bezala. Olatuek irribarrez besarkatzen zuten hondartzaren zabalera guztia. Itsasbehera zegoen eta hondartzak galsoro handi bat zirudien. –Lehenbailen ezkutatu behar dizkiagu geure buruak –esan zien Trebek Kuxkuz eta Gibeli–. Bestela, norbaitek ikusiz gero, zuriak eta beltzak jasan beharko dizkiagu etxekoekin. –Egon lasai, Trebe! –moztu zion Kuxkuxek leku guztietara begiratu ondoren–. Gure inguruan ez duk inor aurkitzen eta. –Niri bost axola, ikusten bagaituzte ere. Esango zieagu irakaslearen urtebetzea dela eta jai eman digula. Eta gero gerokoak. –Dena den, hobe diagu segurutik jokatzea, ez gaituk damutuko eta –esan zuen Trebek, beste biek ados zeudela buruaz baieztatzen zuten bitartean. Muinotik jaitsi ondoren, malekoian aurkitu zuten lehen arranpalatik hondartzaratu ziren hirurak lasterka. Hango iji eta aja! Batak bestea bultzatu… Atzetik jarraitu… Kanalerantz jo zuten, alde hartan jende gutxiagok ikusiko zituelakoan. Hiru pare oinetakoek hiru urrats egin zituzten Haitzezko Balearen Altxorra

9


hondartzan zehar batzutan elkarren ondoan eta bestetan zerbait urrunago. Itsasoak ekarritako gauzen artean baloi bat aurkitu zuten: –Hara, baloi bat! –esan zuen Kuxkuxek. Berehala Trebek lasterka batean bereganatu eta ostiko bat eman zion. Gero beste zartada bat… ondoren Gibeli pasa zion, honek Kuxuxi, honek berriro Treberi, eta abar. Hura zen gozamena! Hura txolartea! Noiz izan ziren orduan baino alaiago? Halako batean Trebek gogorki jo zuen baloia, Gibelek ezin gelditu eta urrutiraino joan zen. Une batez, bila joan ala ez duda–mudatan egon zen, baina Trebe lasterka zela ikustean, Gibel ere berdin hasi zen norgehiagoketa batean, eta ia iritsi zenean, zast… Treberen hankak oinmuturretik kendu zion. Bere lasterketa alferrikakoa izan zela ikustean, abiadura makaldu eta arnasari buelta eman ezinez, fu eta fa ihardun zuen, harik eta arnasa lasaitu arte. Honetan ari zirela, itsasoak ekarritako gauzen artean, botila bat aurkitu zuen. Oso berezia zen. Bere lepoan lokarri bat zeraman, zeinen muturrak etena zirudien. Hartu zuen sokatik eta bere gorputzaren inguruan bira batzu eman eta gero airean bota zuen. –Kontuz, Kuxkux! –oihukatu zuen Trebek. Botila hura Kuxkuxen oinetara erori zen eta sekulako ikara hartu zuen. –Harrapatzen bahaut, kristorenak eta bi hartuko dituk… –mehatxu egin zion Kuxkuxek, botila eskutan hartzen zuen bitartean. 10

Haitzezko Balearen Altxorra


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.