ÂŤIkasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren hizkuntzazko egokitasun-aitorpena jaso du 2013ko martxoaren20anÂť
HITZEKIN JOLASTU ESALDIAK HITZAK Lucía Timpanaro Orcajada M. Garbiñe Candina Acebes
Egileak: Lucía Timpanaro Orcajada M. Garbiñe Candina Acebes Marrazkilaria: Francisco Fernández Amezua Eskerrak: Inés García Timpanaro Carmen Echezarreta Pagola I.S.B.N.: D.L.:
ISBN: 978-84-15649-99-1
Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Ahozko hizkuntzaren elementu guztiak (esaldiak, hitzak, silabak eta fonemak) ezagutzeko eta
konbinatzeko trebetasuna duzula esan nahi du kontzientzia fonologiko ona izateak. Hainbat ikerketak frogatzen duten bezala, abilezia hori lantzea ezinbestekoa da idazten eta irakurtzen ikasteko. Hori dela eta, bai Haur Hezkuntzan (2. zikloan) bai Lehen Hezkuntzan (1.go zikloan) kontzientzia bera lantzea oinarri ona da. Ikasmateriala bilduma moduan aurkezten da: 1. HITZEKIN JOLASTU : hitzak. 2. SILABEKIN JOLASTU: silabak. 3. FONEMEKIN JOLASTU: letrak eta soinuak. Liburu bakoitzak hainbat aktibitate, marrazki motibagarri eta erakargarri ditu.
Ikasmaterialaren helburu zehatzak: 1. Ahozko hizkuntza estimulatu eta euskararen soinu guztiak bereizi. 2. Deskubritu, bereizi, gogoratu, aurkitu eta aukeratu soinuen katea.
3. Sahiestu, akuilatu eta berrezi entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta. 4. Berrezi eta ekidin artikulazio-arazoak. 5. Lagundu idazketa eta irakurketa- prozesuan, gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiliz. Liburuaren erabilera: Bildumaren ordena jarraitzea komeni da. Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta dagoenez, bai hitzak, bai silabak, bai letrak eta soinuak zenbatzea garrantzitsua da. Adibidez, txaloka. Horrela, hitz, silaba, letra edo soinu bat esatean, txalo bat eman beharko da.
Nagusiek jarduerak zuzenduko dituzte. Umeei orria erakutsi ostean, hantxe proposatzen dena ahoz landuko dute, talde guztiarekin. Ebaluatzeko ere erabil daiteke. Horretarako, umeek bakarkako lana egin dezakete. Ebaluazio globala eta jarraia egingo da, haurren ezaugarrien, interesen, motibazioen eta garapen-erritmoaren arabera. LucĂa Timpanaro Orcajada M. GarbiĂąe Candina Acebes
1
ZENBATU HITZAK
ZENBAT HITZ DAUDE ESALDIAN?
TXIMINOA MARROIA DA. 9
ZENBAT HITZ DAUDE ESALDIAN?
KONTUZ LABANAREKIN! 10
ZENBAT HITZ DAUDE ESALDIAN?
NESKA POZIK DAGO. 11
ZENBAT HITZ DAUDE ESALDIAN?
ITSASONTZIA HANDIA DA. 12
ZENBAT HITZ DAUDE ESALDIAN?
KOPA HUTSIK DAGO. 13
ZENBAT HITZ DAUDE ESALDIAN?
KALEA ESTUA DA. 14