ZALDUBIREN IPUIAK
ZALDUBI
ZALDUBI
ZALDUBIREN IPUIAK
© Jose Antonio Gesalaga «Zaldubi»
ISBN: 978-84-16414-41-3
ADABAKISA............................................................................... 9 AINGIRAK IBAIRA ITZULTZEN DIRA BETI......................... 19 ARROSAREN PETALOAK......................................................... 27 ASKATASUNAREN HIRIBIDEA............................................... 37 BIKITXO ETA DOGO ............................................................... 55 ESKULUZE................................................................................. 63 HIMATXALAN XALOAREN IPUINA...................................... 71 HISTORIO BAT.......................................................................... 81 INDARKERIAK EZ DU MUGARIK.......................................... 93 KANTAURI MENDIKATEKO BORDA..................................... 111 LEIARRA..................................................................................... 133 MAITASUN DEBEKATUA......................................................... 149 ORKATZ ARGI .......................................................................... 163 OTARREA................................................................................... 175 PAKE GARRATZA...................................................................... 183 «STELLA MARIS»...................................................................... 193 TABOSA GORRISKA.................................................................. 203 TOPAKETA ................................................................................ 211 URRE ZAHAGIAREN BILA ...................................................... 217 WALKIE-TALKIAK..................................................................... 229 ZEDITXO-ENEA JAUREGIAN................................................. 243 ZERGATIK GARBIÑE?.............................................................. 249
ZALDUBIREN IPUIAK
ADABAKISA
«Loreak udan ihintza bezala» (Bilintx)
L
aureano etxeratu zenean, «Maite, Maite!» hoska ekin bazion ere ez zuen erantzunik jaso eta kanpora irtengo zatekeela eta lasai gelditu zen. Bere ilunaren pean ez zen ordea antzeman ezinik, aintzinatik jarria zegoen eta hartara. Eguzkitan bailebilen, betiko abaroan franelazko jaka beltza biharamonera arte eskegita laga zuen. Onenera berehala etorriko zelakoan, atseden llabur bat har zezakeela eta txolarteaz baliatzea otu zitzaion lo kuluxka’bat eginez. Logelan sartzearekin batera, supitoki tupustean ezusterik haundienarekin topo egin zuen. Bere ezkerreko belaunak han zegoen zerbait jo zuen. Eskua eraman bazuen eraman zuen eta miatzean izerdi hotz bat igo zitzaion bizkar hezurretik gora. Izu aztoragarri batek jo bailuen, oinaztargiaren gisan irten zen hartatik. Garrazika eta zotinka auzo denak erakarri zituen eta izerdi patsetan negarrari eman zion. «Zergatik? Zergatik? - ltauntzen zion behin eta berriz bere buruari. Mesanotxe gainean zegoen larru gozozko liburuxka gorri bat jo zuten auzoko baten begiek egoeraz jabetu bezain azkar. Gezi mezulari bat bailitzen, arretarik haundienaz eskuratu eta irakurtzen hasi zen. Hogei urte bete nizkinanean, ezagutu ninan estreinekoz Ekain, Enpresaritza egiten ari hunan EUTG-n. Lagunarteko ospakizun apal bat antolatu geninan. Oso herabeti agertu hunan. Mugimenduak oso lotuak zizkinan. Ez hunan printze urdina, ez urrik ere, bazinan, ZALDUBIREN IPUIAK
9
ordea, halako zerbait erakartzen ninduena, eta zimiko berri bat sortarazi zidanan. Benetan begikoa ninan. Egun borobila izan hunan hura. Ia gauerdian Disco-Paira dantzatzera joateko plana egin geninan. Ni ezin kabiturik, harro samar nebilenan erabat suharra, ia-ia nire onetik irtena, eta saiatu nindunan lagunek ahalik eta ondoen pasa zezaten ilunabar hura. Jarri zizkinaten Heavy diskek denbora gutxian piztu zinaten suak eta garrak. Nere txoroan, neronek dantzatu ninan estreinekoa. Ekainek ez zidanan begirik kendu dantzaldi hartan, beste neska guztiei muzin eginez. Lausengua neritzonan jokaera horri, eta bera hautatu ninan hurrengo dantzarako. Ez hunan berehalakoan bat etorri horretarako. Nik eskatu bai, baina aitzaki-maitzaki iheska zebilenan. Erregutuarena egiten ari hunan, eta bapatean lepotik heldu nionan, eta erdi behartuta atera ninan pistara, besteen txistuz eta txaloz lagundurik. Hasieran kaiolan zegoen txori zalapartaria zirudinan, eta mugimenduen eitea bideratzea Neri zegokinan. Gero, aitzitik, piztaz nagusitu hunan beste guztiak beraren pean jarriz. Oso dotore dantzatzen zinan, bere mugimenduen erakusketa niretzat eskeinia bailuen, Oso laket izan zitzaidanan. Ordu txikitan irten gintunan dantzalekutik, nunbait ugazabak egunsentiaren ailaera luzetsi eta herstea erabaki zuenean. Iadanik laurdendua zegoenan taldea, biharamuneko konpromezua zela eta. Azkenerako biok elkarrekin gelditu gintunan aurpegiz-aurpegi ezin ekidinik. Irrifar maltzur antzeko bat nabari nionan begi nimi単o haien begiratuan, eta ezerk baino lehen, ez si eta ez no, Ekainen aurpegia hurbiltzen somatu ninan, bere ezpain goriek nireak topatu arte. Harrizkoa gelditu ninunan eta atxikimenduaz baliaturik laztantzen jarraitu zinan. Ni ez ninunan, bada, plantak egiten hasiko hartaraino erakartzen ninduen mutiko xaloarekin. Hargatik ez nionan eragozpenik eraiki. Haatik ez nintzaionan itsu-itsuan eman. Bai zera! Goitadu agertu nintzaionan. 10
ZALDUBIREN IPUIAK
Neska laguntzea eskatu zidanan goazen-goazenka, eta nik ameto eman nionan. Handik aurrerakoak oroitzapen ezabaezina utzi zigunan. Orduz geroztik, sortu zitzaidanan erraiak jango zizkidan harra. Ekain nire burutazio eta gogoeta guztietan nekusanan. Kupidoren lana zatekeenan, apika. Egia zena hunan, maitasuna gorpuzten zihoan ahala, elkarrenganako irekitasuna hedatzen eta sustraitzen ari zela. Elkarrekin irteten hasi gindunan. Bere adeitasunazjabetzen nindunan, eta laket zitzaidanan osotoro. Munduan ez hunan beste eguzkirik Ekain ezik. Bera hunan dena niretzat. Maitea ninan, ondo maitea. Edozein zertzelada eskatuta ere, egin niezaiokenan, baldin eta eskatu balit. Itsasertzetik ibiltzean eskutik helduta, bere hestutasunaz jabetzen nindunan eskakizun nimiñoenaz. Noiz-nahi bere irrifarrea loratzen hunan kaioen garrazi eta bagen marmarrekin nahasiz, eta nik neure bularretan hestutzen ninan iadanik erreparorik gabe «maite zaitut Ekain» esanez. Aste buru batean, dantzalekuan Kalimotxo eta Gintonik batzuek hartu ostean, eten gabeko jolasean aritu gindunan. Banku batean eseri hunan eta hankalatrabaka bere belaunetan jezarri ninduenean, sutegian bezalatsu urtu nindunan. Ekain ere su goritan zegoenan eta bi muxu amoltzuren ondoan bi begietara behatuz maitasunaren froga eskatu zidanan galdera sotil batekin «Egin nahi duzu?» Mila galdera zetozkidanan burura, bi mila eragozpen, hiru mila zalantza… Denak nahasian, denak batera ezin uxatuz. Oinez egindako bidea ez nezakenan bertan behera utz eta atzera jo. Hautaketan buruak ez baina bihotzak pisu haundia izan zinan eta hartaratu gindunan. Babes egokia aurkitzean, jolasaren zurrunbiloan murgildu, eta laztanez eta igurtziz goza arazi zidanan. Bere ekimenaren menean elkarrekin bogatu geninan. Bere ezpainen suak nireak irazeki zizkinan. Bere eskuek nire gorputz osoa laztandu. Halako batean, min zorrotz bat erasan ninan nire erraietan eta hestuki heldu nionan Ekaini garrazi lazgarri bat jaurtikiz. Himena urratua zenaz jabetu ninunan, nire barruan somatzen ninan eta eixa. ZALDUBIREN IPUIAK
11
Begiei zerien bi anpuloak izerdiarekin nahastean desagertu hitunan. Egina eginda zegoenan. Atzera-itzul ezinezko kurpilaren istorioa dun. Haatik, estalita ostean, Ekainek laztanaren laztanez goza arazi zidanan ezin gehiagora arteraino. ÂŤMaite zaitutÂť esaten zidanan, ÂŤNik ere oso maite zaitutÂť erantzuten nionan behin eta berriz, eta bion ezpainak elkartzen hitunan hamaika era desberdinetan, dena emankizun ginelarik. Elkartze honetatik adeitasun paregabe bat eraiki hunan, munduko erauntsi haundienak ere eten ez zezakeena. Nire lagun Kuttuna dena hunan niretzat. Orduan ezagutu ninan maitasunaren zoriontasuna. Asti eta txolarte guztietaz baliatzen gindunan elkarrekin ibiltzeko. Halabaina azterketen garaia heldu zenean, topaketa hauek murrizten joan hitunan. Batak ez bazuen, besteak geninan azterketa edo lanen bat burutu beharra eta gero eta zailago egiten zitzaigunan abagadunea aurkitzea, tarteka-marteka elkartzen baginen ere. Sutan ez dagoen zartagia hozten den gisan, gurea ere suberatzen joan hunan, udazkeneko eguratsa bailitzen. Iluntze batean elkarrekin irteteko hitz emanak geundenan, baina ordu bat lehenago hotsegin zidanan lanpeturik zegoela eta ea ez zitzaidan axolarik, salbuespen bat eginez, ez irtetea. Nik ere lan atzeratua neukala eta ez irtetekotan gelditu gintunan. Ikasten niharduela tabakorik gabe gelditu nindunan. Etxepeko tabernan Lucky-rik ez, eta Winston-ik ez erosteagatik urrunago joan behar izan ninan. Pentsa nolakoa izango hunan nire harridura, nire Ekain beste ikaskide ilehori batekin, besoa sorbalda gainean zuelarik ikusi nuenean. Jotama gelditu nindunan, geziak bihotza zeharkatu bailuen. Ekainek ni ikustean, begiratuan izua nabari edo, eskua gainetik kendu zionan berehala. Beranduegi hunan, ordea. Ontzia apurtuta zegonan, eta ez zinan balio plantak egiteak. Sumarioa baino gordeagoan eduki zinan, bai! Espaloian hurbiltzen gindoazenan, parera heltzean, Ekainek zuritu nahian edo zerbait esan nahi izan zinan. Nik jaramonik ez, ordea, lehertzear aurkitu arren. Gurutzatu ginunan eta fitsik esan gabe lipar batean dena bukatu hunan. 12
ZALDUBIREN IPUIAK
Egun mingotsak izan hitunan hurrengoak. Erraiak sastakatzen zizkidan aiztoaren ebakiak eta tristurarik mingarriena ezagutu nizkinan luzaroan isolaturik. Batek zakin porrot hartatik burua altxatzea zer kosta zitzaidan, setati burrukatzen zinaten eta gogoetek. Zerbait urruntzen baziren ere bertara itzultzen hitunan, padurako hegaztiak bailiren. Egun batez, udaberriko eguzki goiztiarra urre eta laranjazko laino artean Urgull gaineko hegitik agertu zenean, itsas barea gurutzatu zinaten perla bitxizko izpiek egunsenti berri bat gaztigatuz. Kresala flist eta flast kolpatzen hunan harkaitzetan behin eta berriz gogorrena ere pitzatuz eta legunduz. Urrunean bagak braust eta braust etengabe hondartza entzungorra xaxatuz eta harraiak hare bilakatuz. Gosaltzeko asmotan taberna batetara sartu nintzenean ezagutu ninan Maggi. Melenazko ile beltzaran motzantza zeramanan. Aurpegia ia makilatu gabe. Betazaletako errimel beltz hutsala ezik, ez zitekeenan nabarmen deus ere. Atorra zabala galtza bakeroen gainera aterata, batere hornidurarik gabe. Bapatean hestuasun bat etorri zitzaionan eta bere poltsa arakatzen aritu hunan. Bukatua bide zinan. Ez ninan xaukun izan nahi, baina luzatu egin nionan Kleenx polsatxoa, hori behar zuelakoan. Gartsuki eskertu zinan, eta deitoratu leheriago ez gogoratua. Elkarrizketa hartatik sortu hunan atxikimendua eta elkar ezagutzeari ekin genionan. Neska xaloa hunan eta atsegina, hiztuna eta zehatza, beti seneanzegoena. Geure bizitzan zigor berdintsua pairatu geninan biok. Gizonekiko ikuspuntua ere berdintsua hunan biok genduena. Ez hunan bekaizkeria, aitzitik mingoski gogoratzen genizkinan adeitasun ezak bihotzean sorturiko zauri garratzak. ÂŤAr gizarte honetan gizona dun erabakitzailea. Berak egiten dizkin bere neurriko legeak. Gure eritziak edo nahiak ez al din ezer balio? Nire amak zionan amen, amen eginda eramangarriagoa izaten dela. Gizonak emakumea, berea ebalihartzeko baizik ez din erabiltzen. Gizonak zer ditun, ZALDUBIREN IPUIAK
13
bada, emakumerik gabe? Eskegitako buzo zaharraren hurrengoak!Zionan ziurtasun osoz barrengo mindurek eraginda. Maggi liberala hunan oso. Ideia desberdinei irekia, baina bazizkinan mugarri aldaezinak. Adibidez, emakumezkoen rola gizonezkoenarekin parekatzen zinan berdintasun osoz. Beharbada horregatik zeraman bere motxilan zintzilika maitasun libreko irudia kutuna bailitzen. Honek erakargarriago egiten zinan. Maggi ezagutzen joan nintzen heinean, laketago zitzaidanan. Zartadako emakumea hunan, eta begietan lausorik gabea, halabaina bazinan bihotz sentikor bat paregabea, samindurak saihesturik xehetasun nimiĂąoenaz ere jabetzen zena. Beti zinan laudoriozko esaldiren bat ezpainetan irrifartsu ihalgia ÂŤGaur ilea moztu dun. Oso ondo gelditu zainÂť. Inoiz ez zitzaionan falta emetasunaren zantzurik jantzietan. Kirol zapatiletan marra arrosaren bat agertuko hunan. Atorra edo jertsean kolore morea ere bai. Zehazkizunak ondo baino hobeto zaintzen zizkinan. Elkarrenganako konfiantzak gehitzen joan hitunan txiteanitean-pitean. Bere izakeraz kutsatu ninunan eta larregi onerizten ninan. Bera hunan ipartorratza eta bere bidexidorretik neramanan, zumarkaletik joan ordez nire adostasunarekin. Berak erakutsi zidan leber izaten, ekile eta ez pairatzaile. Unerik txarrenean ere beti zinan hitz samurren bat kontsolagarri zena. Bion ezkutuzko ezkutuenak ere elkarri kontatzen genizkionan. Batak bestearen hilekoa noiztsu jaitsiko zen ere bagenekinan minak hasi aintzinetik, gauzarik naturalena bailitzen hitzegiten geninan eta. Elkarri erregaliak egiten hasi ginunan eta jantziak uzten ere bai Elkarri orrazteari pozjario generitzonan. Maggiren ukimenak laztantzat hartzen nizkinan. Inoiz edo behin, irakurgai bera irakurtzen geninan sorbaldan esku bat jarrita, bion aurpegia hurbil baino hurbilago, baten eta bestearen ileak elkarri ferekatuz, elkarren 14
ZALDUBIREN IPUIAK
arnasa aurpegiko azalean somatuz, galtzarbeko desusaintzaile Shila eta Boles d´or koloniaren usain gozo naturalak usnatuz. Desegiten joan hitunan bereizten gintuzten eragozpenak, gainditzen gintuen lotura bat eraikiz. Lehenago agurretan elkarri ematen genizkion muinetatik, ezpainetako muxuetara iragan gintunan agurrik naturalenak bailiren. Zer axola zionan, bada, norbait begira egonda ere. Maggi maitea ninan, ondo maitea. Haizea tabernan gelditu gindunan arratsalde batean, eguratsa hain zakarra zegoenan, berandatu egin bait zitzaidan, eta purrustadaren bat jaso beharko nukeelakoan, kezkaturik nindoanan. Zer izango nire harridura eta Maggi tabernako leiarretik ikusi ninan itxoiten. Berak ere ikusi nindunan eta arnas hatsa barru-barrutik atera eta leiarrera bota zinan, eta lurruriezko tabosa grisean eri erakusleaz bihotz bat marraztu zinan. Kupidoren geziak joa bainintzen, gorritu egin nindunan. Muxua inoiz baino amoltsuagoa eta inoiz baino luzeagoa eman genionan elkarri. Inolako ziorik gabe, elkartze hura ospatu geninan bi lagun min izango bagina bezela. Ondoren bere etxera gonbidatu nindunan, eta sorbaldatik uztartuta joan gintunan euri jasari jaramonik egiteke. Goitik beheraino blai heldu gintunan Maggienera, eta erropak aldatzea proposatu zinan. Zetazko bi kamisoi sare ekarri zizkinan eta bat niri luzatu. Janztean biziki mabarmendurik iger zitezkeenan emetasun alderdiak geruza sotil baten pean harantz eta honantz ukurka. Praxitelen irudia bailitzen, inoiz soinekoa gorputzaren biragunetara meneraturik ikus nezakeenan, ispilutik irtendako jainkosa bailitzen. Vangilisen abestiak ipini zizkinan, eta haseran bera bakarrik hasi hunan dantzan zetazko jantzia gorputzera lotuagotuz. Gero dantza bat eskatu zidanan kortesiak ohi duen bezala, eta biok dantzatu geninan. Arian arian elkarrengandik hurbilago, eta ia-ia ukitzean, ihes egiten zinan nire irrika areagotuz. Azkenik bere ezpainak somatu ZALDUBIREN IPUIAK
15
nizkinan nireetan sugar eta laztankiro. Gero ezpainez elkarren gorputza laztantzen hasi ginunan eta ferekatzen, ase ezinezko gose samurrena genuelarik gozotasunik paregabekoena dastatuz. Egun hartatik bion poza zoriontasun bihurtu hunan, eta topaketak ugaldu egin hitunan, elkarrekiko horenak luzatuz.»Noan lehenbaitlehen Maggi zai egongo den eta» izaten hunan nire baitako kezka bakarra. Beti izaten zinan ezusteren bat eta eguna eramangarriago egiten zinan. Hilabete batzuek gerorago txitean-pitean irrifarrak gutxitzen joan zitzaizkionan eta iheskorrago ere somatu ninan, zergaitia ez ordea. Ondoezen bat zelakoan pasa hitunan egunak. Zerbaiten errudun nintzenentz ere pentsatzen ihardun nindunan, argitasunik aurkitutzeke. Egun batetan kalera irteteko bere etxera joan nindunan, eta irten aurretik dutxatu egin behar zuela eta itxoiten gelditu nindunan zerbait irakurtzen. Telefonoak jo zinan, eta hartzearekin batera: «Kaixo Maggi kuttuna! Ezin izan dinat; lehenago hotsegin» gizonezko ahots bat entzun ninan. Ezin ninan barrengo loturarik askatu. «Zazpietan betiko lekuan. Muxu bat. Gero arte». «Bai, bai. Gero arte» erantzun nionan Maggi bainintzen, eta eskegi. Maggi itxuraz horrekin irteten hasia hunan. Ia lehertzear, negar anpuloak masailean behera zerien. Paper batean idatzi nionan «Zazpietan betiko lekuan, zure kuttuna». Mahai gainean utzi eta kanpoko atea gibelean herstean, Maggiren ahotsa entzun ninan dutxatik irteten «Nor hunan?». Baina nik bideari ninderraionan. Egun mingotsak izan hitunan hurrengoak. A zer nolako iruzurra egin zidana! Ezintasunaren amorrazioz negar egiten ninan. Malenkonia eta tristura jasan nizkinan bakardadean. Isolamendua ezagutu ninan bere garraztasun osoan, burutazioek sastadaka ziharduten bitartean. Ez ninan ezer jakin nahi. Ez ninan inorekin egon nahi. Zingira erdian txalupa bakartian bainintzen jitoan nenbilenan arraunik gabe. Barrungo deiak isilarazteko edanari eman nionan eta gehiegizko zamaren burugaltzea ezagutu ninan. 16
ZALDUBIREN IPUIAK
Sentsazio berriekin topatu nitunan eta sarritan abesti txoroekin ahantz erazten nizkinan barrungo penak. Egun batetan tabernatik irtetean, begiak lausoturik nizkinan, eta brisararen ferekak zerbait argitzean, kantuan hasi nitunan: «Yo tengo unos ojos negros, ¿Quíen me los quiere comprar?» Kalean zehar nindoala eskuko soinu baten notekin elkartu hitunan nire abestiarenak. Orduan ezagutu ninan Laureano. Gizon apala benetan. Bere musika doinu goibelen truk, eskuzabalen txanponen doinu jostalari alaia eskatzen zuena. Larruzko poltsatxoa ireki eta irauli egin ninan, azkenengoa ere eror zedin astinduz. Laureanok, lotsaturik edo, ez zinan asmatzen bere burua ezkutatzen, eta edonora begiratzen hasten hunan. Geroxeago hobeto begiratuta, bere begi galduak ikustean, jakin ninan itsua zena. Onartua zinan bere itsutasuna eta bizitzari eskatzen ziona hain hutsala hunan, ze maitagarria egiten baihunan. Hurbildu eta masailean muxu eman nionan. Irrifarre herabeti bat egin zinan eta uzkurtu. Nola bizi zen galdetu nionan. «Txoriek ez dute ereiten eta haiek ere bizi dira» erantzun zidanan. Ez zekinat nola, baina erakarria nabari nindunan hain ahalmen gutxiko hartaz. Ezer gutxi eska niezaiokenan eta beharbada hobe hunan horrela. Egun hartatik begikoa ninan Laureano itsua eta noizbehinkako topaketak eguneroko solasaldietara iragan hitunan. Ikusten ez zuen arren, gehiegi «ikusten» zinan eta gizakien jokaerak ezagutzen berebizikoa hunan. Leku ezagunetan edonola ibiltzen bazen ere, gainontzeko harremanetan iritsi nindunan bere begiak izatera, eta herabeti eta hitz samurrez eskertzen zidanan, ni gorritzeraino. Atxikimendu hori gorpuzten joan hunan eta elkarrekin ibiltzen hasi gintunan. Nik Naturaren alderdi eta zoko guztien berri ematen nionan, nola itsas-ertz, hala mendi eta ibarrena ere. Laureanok bere eran ezagutzen zizkinan. Horrela bion artean maitasun berezi bat eraiki geninan, maitasun garbia eta sotila. Elkarri eskutik hartzen ZALDUBIREN IPUIAK
17