13 minute read

Unibertsitatea

Next Article
Uniagenda

Uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021iraila 03

UPV/EHU,postuak hobetuz

UPV/EHU sendotu egin da Shanghaiko rankingean,eta 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du,ezagutzera eman den Shanghai-ko rankingaren edizio berrian. Sailkapena Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak osatzen du urtero,eta ebaluazio-irizpide guztiz errespetatua eta enblematikoa da gaur egun unibertsitateen munduan.Euskal unibertsitate publikoa orain bederatzi urte sartu zen sailkapen horretan.Orduan 500 unibertsitate onenen artean sailkatu zen,eta iaz 400 onen artean.Estatu espainiarreko zortzi unibertsitate baino ez daude hautatutako 400 unibertsitateen talde horretan. “Shanghaiko rankinga oso ebaluazio zorrotza da,eta mundu osoko 20.000 unibertsitate baino gehiago aztertzen ditu.Euskal Herriko Unibertsitatean dedikazio eta ilusioarekin jarraitzen dugu lanean goi-mailako hezkuntza eta ikerketako mundu-esparru gero eta lehiakorrago batean.Munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzea oso arrakasta garrantzitsua da,agerikotasun handiagoa eta nazioartean ospe handia ematen diguna.Horregatik,oso harro gaude eta gure unibertsitate-komunitate osoa zoriondu nahi dut,gure unibertsitate publikoa proiektu kolektiboa delako eta bere arrakastak ere bai”,adierazi du UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak. Rankingak,funtsean,unibertsitateen ikerketen eragina neurtzen du; baita haien nazioarteko prestigioa ere.Izen handiko ranking honetan 2012an egindako ebaluazioan agertu zen lehen aldiz Euskal Herriko Unibertsitatea. Harvard,Stanford eta Cambridgeko Unibertsitatea dira,ordena honetan,rankingeko lehen hiru erakundeak.Lehen hamar postuetatik zortzi Estatu Batuetako unibertsitateek betetzen dituzte, eta bi (Cambridgekoaz gain,Oxfordekoa) Britainiar Handiko unibertsitateak dira.

Euskal Herriko Unibersitatea ex aequo kokatzen da 301 eta 400 postuen artean.Inguruabar hori azaltzeko, zerrendan emaitzak aurkezteko ezarritako sistema ulertu behar dugu.Hala,1.postutik 100.postura handienetik txikienera bitarteko hurrenkera zorrotza ezartzen dute,puntuazioaren arabera.Ondoren,bloke bat osatzen da 50 unibertsitaterekin; beste bloke bat beste 50 unibertsitaterekin; eta hortik aurrera,500.postura arte,100 unibertsitateko hiru multzo bereizten dira.Bloke bakoitzaren barruan unibertsitateak ordena alfabetikoaren arabera agertzen dira.Sailkapen honek duen garrantzia zenbatekoa den konturatzeko, gogoratu behar da mundu osoan goi mailako 20.000 hezkuntza erakunde baino gehiago daudela. Unibertsitateen bikaintasuna neurtzeko nazioarteko erreferentzia den zerrenda hau osatu ahal izateko, kontuan izan dira Nobel saria eta Matematiketako Fields dominak eskuratu dituzten irakasle edo ikasle ohiak dituzten unibertsitateak,ikertzaile oso aipatuak eta Nature edo Science aldizkarietan argitaratutako artikuluak.Guztira,1.300 unibertsitate baino gehiago ebaluatzen dira,eta 500 argitaratu. Espezialitateen araberako sailkapena Espezialitateei dagokienez,edizio honetan,Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 150 unibertsitate onenen artean kokatu da hiru jakintza arlotan: Ingeniaritza Metalurgikoa,Ingeniaritza Kimikoa, eta Kimika; eta 200 onenen artean, beste hirutan: Elikagaien Zientzia eta Teknologia,Materialen Zientzia eta Ingeniaritza,eta Nanozientzia eta Nanoteknologia. Espezialitate aipagarri horiez gainera,euskal unibertsitate publikoak postu onak lortzen ditu ere beste diziplina batzuetan: Ingurumen Zientzia eta Ingeniaritza, Energiaren Zientzia eta Ingeniaritza,Matematika,Fisika,Nekazaritzako Zientziak,Farmazia,Zientzia Farmazeutikoak,eta Hezkuntza (munduko 300 unibertsitate onenen artean); Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa,Ingeniaritza Mekanikoa,Zientzia Biologikoak, Osasun Publikoa,eta Zientzia Politikoak (400 onenen artean); eta Informatika Zientzia eta Ingeniaritza,Lurraren Zientziak,Ekologia, Zientzia biomedikoak,eta Kudeaketa -Management- (500 onenen artean).

Espezialitateen sailkapenean,150 unibertsitate onenen artean kokatu da Kimikan,Ingeniaritza Kimikoan,eta Ingeniaritza Metalurgikoan; eta 200 onenen artean Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Materialen Zientzia eta Ingeniaritzan,eta Nanozientzia eta Nanoteknologian

Eskaintza berria MUko ikasturte berrian

Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabaldu du,datorren ikasturtean bere lau jakintza-arloetan hamar titulu erantsita

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak bere eskaintza zabaldu du 2021/2022 ikasturtean,hamar titulu berrirekin -gradu-aipamen bat eta bi espezialitate berri,bost master berri eta bi aditu-ikastaro-,bere lau jakintzaarloetan: ingeniaritza,enpresagintza,hezkuntza eta gastronomia. Helburu bakarra izango du: gizartean gertatutako aldaketen beharrei erantzutea eta premia horiekin bat datozen lanpostuak prestakuntza berrien bidez betetzea. Eskaintza berri hori unibertsitateak ikasturte honetan emandakoari gehitzen zaio.Horren barruan, nabarmentzekoak dira 17 gradutitulu,16 unibertsitate-master eta lau doktorego-programa,bai eta lau esparru horietako hainbat graduondoko,titulu propio eta aditu-ikastaro ere.

Ingeniaritzako hiru master Ingeniaritzaren arloan,Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak hiru master berri eskainiko ditu urritik aurrera.Alde batetik, Goi Eskola Politeknikoak Hidrogeno Teknologien Unibertsitate arteko Masterra eskainiko du, Mondragon Unibertsitateak beste unibertsitate batzuekin,Lanbide Heziketako zentroekin eta ikerketakoekin batera diseinatua eta Repsol-Petronor taldeak sustatua. Masterra teknologia berri horiek trantsizio energetikoan laguntzeko duten ahalmenean trebatzeko interesa duten profesionalei dago zuzenduta.Egoitza anitzeko titulua da eta lau lekutan emango da: Bilbon, Bartzelonan,Tarragonan eta Zaragozan; nagusiki,modalitate birtual sinkronoan eskainiko da,eta urriaren 15ean hasiko du bere ibilbidea. Bestalde,Fabrikazioko Europako Master Bikoitza jarriko du abian. Masterra Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) EITE Manufacturing Programaren parte da,eta robotika jasangarriko profesionalak trebatzea du helburu,fabrikazioaren arloan produktu eta zerbitzu berriak garatzeko,Europaren lehiakortasuna hobetze aldera.Mondragon Unibertsitatea da Fabrikazioko Europako Master Bikoitza emango duen Estatuko unibertsitate bakarra,eta lehen urtean beka osoa jasoko du.Ikasturtea irailean hasiko da,lehenengo urtea Arrasaten emango da eta bigarrena Austrian.

Eskaintza hori Mondragon Unibertsitateak 2020/21 ikasturtean eman dituen 17 gradu eta 16 unibertsitate-masterrei gehitzen zaie

Enpresagintza Fakultateko eskaintza berria

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ere bi berrikuntza ekarriko dizkio Mondragon Unibertsitatearen hurrengo ikasturteko eskaintza akademikoari; zehazki,urrian hasiko diren bi aditu-ikastaro.Alde batetik,Data Analytics Marketinean aditu-ikastaroa.Online programa horrek marketin,salmenta eta bezeroen arloko profesionalei lagunduko die bezeroen eta marketinaren insightak (gakoak) negozioabantaila lehiakorretara eramaten. Programak erakundeen marketinerronkei aurre egiteko funtsezko tresna analitikoak jorratzen ditu. Ikastaroa otsailean hasiko da. Eta,bestetik,Pertsonen Kudeaketan eta Lan Etorkizunean adituikastaroa eskainiko du.Lan-munduko joerak bete-betean ari dira eragiten erakundeetako pertsonen kudeaketan.Gogoeta egiteko,partekatzeko eta ikasteko garaia da, aurrera egin ahal izateko.Adituikastaro honen helburu orokorra Giza Baliabideen eta Pertsonen Kudeaketaren arloko profesionalei garapenean eta ikaskuntzan laguntzea da,beren erakundeetan kontzientzia hartzen eta pertsonak kudeatzeko estrategiak diseinatzen lagunduko dieten gaitasunak eskura ditzaten,lanaren etorkizuneko joera berriak kontuan hartuta.Hori guztia lortzeko,bizipen erreala eta inspiratzailea eduki behar da esparru horretako profesionalen eskutik,erakunde bati dakarzkion inplikazioak ezagutzeko. Ikastaroa Donostian emango da eta otsailean hasiko da.

Gradu-aipamen berri bat Hezkuntzaren arloan,Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat berrikuntza eskainiko ditu Bilboko As Fabrik ekosisteman urritik aurrera: alde batetik,Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan,Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra,zeinak,berritasun gisa,bere espezialitateetako bi Bilbon ere eskainiko baititu datorren ikasturtean (Teknologia eta Giza Zientziak,eta Gizarte Zientziak). Bestalde,aipamen berri bat Lehen Hezkuntzako Graduan: Berrikuntza Digitala. Aipamenak kualifikazio handiagoa ematen duten curriculum-areagotzeak dira,eta oso balorazio positiboa dute ikastetxeetan. Eta,azkenik,Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Graduak datorren ikasturtean ekingo dio bere ibilbideari,gradu dual gisa. Graduak bi ibilbide eskainiko ditu: Ikus-entzunezkoen sorkuntza eta Komunikazio digitala.Komunikazio digitalaren ibilbideak dual modalitaterako aintzatespen ofiziala lortu berri du.

Gastronomiako bi master berri Gastronomiaren arloan,Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultateak-Basque Culinary Centerrek Komunikazioa eta Kazetaritza Gastronomikoa Masterra jarriko du abian,eta urritik aurrera komunikazio gastronomikoaren prestakuntza integrala eskainiko du,nazioarteko ikuspegiarekin.Masterrak eduki eta ekimen gastronomikoak ikuspegi global eta garaikidetik diseinatzeko,ekoizteko eta sustatzeko beharrezko gaitasunak irakatsiko ditu. Komunikazioa eta Kazetaritza Gastronomikoa Masterreko programa 2021eko urriaren 4an hasiko da,formatu erdi-presentzialean (sei hilabeteko online prestakuntza eta hilabete batekoa Basque Culinary Centerren instalazioetan). Helburu izango du komunikazio gastronomikoaren arloko profesionalak prestatzea eta nazioko eta nazioarteko kazetaritza gastronomikoaren ikuspegi global eta modernoa eskaintzea, elikaduraren arloko egungo joerak ezagutaraziz gastronomiaren, elikaduraren eta ostalaritzaren esparruko eduki sakon eta gaurkotasunekoak kudeatze aldera.

Ikasturtea hasita Deustuan

Graduko 2.000 ikasle berrik baino gehiagok hasi dute ikasturtea Deustuko Unibertsitatean

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak ekin dio 2021-2022 ikasturteko jarduera akademikoari.Zehazki,1.mailako ikasleen eta nazioarteko ikasleen ongietorria egin da.2.000 ikaslek baino gehiagok egin dute matrikula aurten Bilboko eta Donostiako campusetako graduko ikasketetan eta Gasteizko egoitzan. Maila guztietako eskolak irailaren 13an hasi ziren.Nolanahi ere, ikasturtearen inaugurazio ofiziala irailaren 22an izan zen,Donostiako campusean. Deustuko Unibertsitateak erabateko presentzialtasunaren aldeko apustua egin du,eta dena prest du pandemiaren aurreko egoerara itzultzeko,osasun-agintariek horretarako aukera ematen dutenean.Ordura arte,presentzialtasun egokituan eskainiko ditu eskolak,iazko ikasturtean bezala. Hala,urruneko eskola sinkronikoak (talde handietan) eta ikasgelako aurrez aurreko eskolak (talde txikietan) konbinatuko dira. Ikasturteko berrikuntza akademikoen artean azpimarratzekoa da Donostiako campusean Zuzenbideko gradua eskaintzea.Ikasketa horiek 130 urte baino gehiagoko tradizio luzea dute Bilboko campusean eta aurtengo ikasturtetik aurrera,Donostian ere egin ahal izango dira. Horretaz gainera, EAZko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako graduetako ikasleentzat zuzendaritza estrategikoko ibilbide duala eskainiko da.

Maila guztietako eskolak irailaren 13an hasi ziren eta ikasturtearen inaugurazio ofiziala irailaren 22an izan zen

Nazioarteko ikasleen itzulera

Nazioarteko ikasleen orientazio eta ongietorri saioak ere izan ziren bi campusetan.2021/22 ikasturteko lehenengo seihileko honetan, Deustuko Unibertsitateak atzerriko 300 ikasle hartuko ditu Bilboko campusean eta 127 Donostiako campusean,gehienak presentzialtasun egokituko ereduan ikastera. Aurrez aurreko irakasgaiak International Virtual Campuseko irakasgai birtualekin osatuko dituzte ikasle horietako batzuek. Atzerriko graduko eta graduondoko ikasleak 25 herrialde baino gehiagotatik datoz eta Unibertsitateak atzerritarrei eskaintzen dizkien bi modalitateetan egingo dituzte ikasketak: International Virtual Campusean eta presentzialtasun egokituan. Deusto Virtual Campus espazio digital bat da, mundu osoko ikasleei Deustun nazioarteko esperientzia edukitzeko aukera ematen diena,bi campusetako (Bilbo eta Donostia) eguneroko eta unibertsitateko bizitzaz gozatzeko. Aurten, hirugarrenez eskaintzen da modalitate hau. Gizarte inklusiori laguntzen dionez,etorkizunean unibertsitateko normaltasun berriaren zati izango da. Harrera saioetan, ikasle birtualei eta presentzialtasun egokituan arituko direnei Deustuko Unibertsitatearen eta harrera hirien inguruko informazioa emango diete Nazioarteko Harremanetako Bulegoko eta Deustuko Campuseko arduradunek.

Bilboko eta Donostiako ongietorri instituzionala Irailaren 9an,Bilboko campuseko Paraninfoan,ongietorri instituzionala izan zen,12:30ean,aurrez aurre.Biharamunean,irailaren 10ean,onlineko ongietorri instituzionala izan zen,13:00etan.Ekitaldi horietan parte hartu zuten José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak,Alex Rayón Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak,Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak,eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.Bilboko kontsulek agur birtuala egin zieten ikasleei. Egun horretan bertan,Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Loiola Centrumean, 09:15ean, Donostiako ikasleen ongietorri instituzionala izan zen, aurrez aurre. Honakoek hartu zuten parte bertan: Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko campuseko errektoreodea,Alex Rayón Nazioarteko Harremanetako errektoreordea,Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaria eta Elena Lamarain Donostiako campuseko Nazioarteko Harremanetako Bulegoko zuzendaria.

Atzerriko ikasleak NUPen

Truke-programetako 101 ikasle hasi dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasten,2021-2022 ikasturteko udazkeneko seihilekoan

Trukeko ikasleak 'Buddy' programako ikasleekin batera,NUPen. Unibertsitateko Aldizkaria

Hogei bat herrialdeko 101 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dute 2021-2022 ikasturteko udazkeneko seihilekoa, Unibertsitateak eskaintzen dituen nazioarteko mugikortasun-programen diferenteen bidez.Ikasle horietatik 9k ikasturte osoa emango dute NUPen. Ikasleak abuztu bukaeratik aurrera hasi dira Unibertsitatera iristen.Haietako batzuek parte hartu zuten jada ongietorria egiteko jardunaldietako batean, abuztuan,eta Jorge Elso Torralba Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea izan zen jardunaldiaren burua.Gainera, Unibertsitateko egonaldian egin ditzaketen ikasketen edukiari eta kultura -eta kiroljarduerei buruzko informaziohitzaldiak eman zitzaizkien. Gazte atzerritarrek Buddy Programan parte hartzen duten NUPeko hogeita hamar bat ikasleren laguntza izango dute lehen seihilekoan.Harrera egiteko ekimen horretan, NUPeko ikasleek laguntza ematen diete atzerritar horiei,dela Iruñea eta Unibertsitatea ezagutzen, dela beste zenbait kontutan,hala nola bizilekua bilatzen eta zenbait tramite egiten.Horretaz gainera,ongietorri instituzionala egiteko beste zerbitzu bat espainierako doako ikastaro trinko bat da,astebetez egiten dena Unibertsitateko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian.

Gazteak hogei bat herrialdekoak dira, eta erakunde nafarreko boluntarioek egin zieten harrera,Buddy Programari esker

Ikasleak,herrialdeka

Nazioarteko 101 ikasleak (60 emakume eta 41 gizon) hogei bat herrialdetakoak dira.Zehazki,herrialde hauetakoak: Alemania (10),Austria (3),Belgika (1),Danimarka (4),Frantzia (18),Grezia (1),Hungaria (3),Italia (13),Herbehereak (5),Polonia (1),Portugal (2),Txekiar Errepublika (3) eta Turkia (7). Amerikari dagokionez,Estatu Batuetako 7 ikasle,Txileko 4,Mexikoko 5,Peruko 3,Argentinako 1, Boliviako 1 eta Uruguaiko 4 etorri dira.Horietaz gainera,Indonesiako 3 pertsona eta Japoniako 2 arituko dira NUPen. Programa motari dagokionez, Erasmus+ programako 73 ikasle daude (Europar Batasuneko eta beste herrialde batzuetako ikasleekin trukea egiteko),haren bidez baitatoz Unibertsitatera etortzen diren ikasle gehienak. Programa horri gehitu behar zaizkio Palafox (NUPen programa berekia Latinoamerikarekiko trukeetarako),ISEP eta aldebiko hitzarmenak.Nafarroako Unibertsitate Publikoak 50 herrialdetako goi mailako hezkuntzako 300 erakunderekin hitzarmenak sinatu dituelako daude martxan truke-programa hauek guztiak.

NU,itzulera seguru baterako prest

Nafarroako Unibertsitatea ikasgelarako itzulera seguru eta presentziala prestatzen ari da: txertoa campusean, PCR probak eta edukiera mugatzea

Unibertsitateko Aldizkaria

Irailaren 1ean hasitako ikasturterako,Nafarroako Unibertsitateak presentzialtasunaren aldeko konpromisoa hartu du berriz,betiere osasun-agintarien argibideei jarraituz eta pandemiaren bilakaerara egokitzeko malgutasunarekin. Ikastaroaren hasiera segurua bermatzeko eta Covid-19a ez hedatzeko,zentro akademikoak hainbat neurri ezarri ditu. Lehenik eta behin,Iruñeko campuseko ikasleek Unibertsitateko egoitzan txertoa hartu ahal izango dute ikastaroaren lehen egunetan. Nafarroako Gobernuak baimena eman dio administrazioari eta bera izango da unibertsitateen laguntzarekin ikasleen inokulazioa kudeatuko duena. Oraindik txertatuta ez dauden edo txertaketa-jarraibide bat falta zaien guztiek izango dute txertatzeko aukera. Prozesu horren osagarri eta pandemiak ikasleen artean duen eragina ezagutzeko,txertoaren egoera frogatzeko eskatuko zaie. Modu berean,eta ikasturtea berme osoekin hasiera emateko, abuztuaren 26tik aurrera,doako PCR bat egiten zaie ikasleei,txertoaren egutegi osoa dutenei,azken 180 egunetan gaixotasuna izan dutenei edo azken 72 orduetan egindako PCR negatiboa dutenei izan ezik. Edukiera,maskarak, garbiketa eta aireztapena Bestalde,edukierari,maskarak erabiltzeari,espazioen garbiketari eta abarri buruzko neurri sanitarioak berrikusi dira.Ikasgeletako eta mintegietako edukierari dagokionez, 20-21 ikasturtean bezala geratzen dira (1,5 metro ikasgeletako eserlekuen artean). Musukoak derrigorrezkoak dira oraindik barrualdean eta kanpoan 1,5 metroko distantzia bermatzen ez denean.Espazioen garbitasuna, aireztapena,baita araudiaren arabera jarraitu behar diren seinaleztapen guztia ere argibideekin mantenduko da. Bestalde, mediku bulego birtualak (Covid Eremua) infekzioak laguntzen eta kontrolatzen jarraituko du eta ikasleen eta profesionalen harreman estuak.

20-21 ikasturtearen balantzea Azken urtean,Unibertsitateak 4 milioi euro bideratu zituen Covid-19ren aurkako neurrietara.34.042 PCR eta 10.769 antigeno azterketa egin zitzaizkien ikasleei eta profesionalei, eta praktika klinikoak egin zituzten 1.360 ikasleei txertoa jarri zitzaien. Era berean,750 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Covid Eremura,eta 13.500 mezu elektroniko ere erantzun zituzten.1.350 lanpostu ireki gaitu ziren campusean eta 165.500 ordu irakatsi ziren ikasgeletan.

Deustu,teknologia bultzatuz

Deustuko Unibertsitateak eta Tekneik zientzia eta teknologiaren arloko gazte profesionalen sustapenean elkarrekin lan egingo dute,unibertsitate-enpresako gela teknologiko berri bat sortuz

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak eta Teknei talde teknologikoak hitzarmen bat sinatu dute datozen hiru ikasturteetan bi erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen zientzia eta teknologiaren esparruetan elkarrekin lan egiteko,bereziki gazte profesionalen sustapenean. Hitzarmena Joseba Lekube Tekneiko zuzendari exekutiboak eta Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoak sinatu dute.Prestakuntza-jarduerak elkarrekin egitea bultzatu nahi dute,unibertsitateenpresako gela teknologiko bat sortuz.Gela horrek Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetako proiektuak eta ikasleak hartuko ditu,baita konpainiak bi lurralde historikoetan dituen profesionalak ere. Informatikako Ingeniaritzarekin, Datuen Zientziarekin eta Adimen Artifizialarekin lotutako jarduerak sustatuko dira.Jarduera horien artean azpimarratzekoak dira irakasleen prestakuntza,hezkuntzako edukiz hornitzea,prestakuntza arautuko eta etengabeko prestakuntzako jarduerak edo unibertsitate hedapeneko jarduerak aurrera eramatea, horien artean, aurkeztu berri den gela teknologikoa.Era berean,bi erakundeek ekitaldiak elkarrekin antolatuko dituzte Deustuko Unibertsitatearen instalazioetan (hitzaldi teknikoak,mintegiak,produktuen aurkezpenak,topaketa profesionalak) eta elkarlaneko ikerketa proiektuak bultzatzeko lan egingo dute. “Guretzat harro egoteko modukoa da Deustuko Unibertsitatearekin lan egitea”,esan zuen Joseba Lekube Tekneiko sortzaile eta zuzendari exekutiboak.“Gure ustez,hezkuntza arloko erakundeen eta enpresa munduaren arteko elkarlana funtsezkoa da prestakuntza osatzeko, merkatuko beharren ikuspegia eta erronka errealei konponbide bat emango dieten soluzio teknologikoen aplikazioa ere kontuan hartzeko.Gainera,aukera ematen digu esparru honetako gazte profesionalekin harremanetan jartzeko,etorkizunean haien talentua erakartzeko.Datozen urteetan,datuen industria berriko profesionalen eskaria asko handituko da: adimen artifizialean espezializatutako sistemen ingeniariak, datuen zientzialariak,datuen arkitektoak...Horregatik,garrantzitsua da pertsonak industria handi berri hau osatzen duten teknologietan prestatzea”,erantsi zuen Lekubek.

Ideia bera azpimarratu zuen Asier Perallosek,Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak: “Adimen artifizialak IKTen sektorea eta beste lanbide asko eta asko irauliko ditu.Inoiz ikusi ez den jauzi kualitatibo bat ikusten ari gara bai erakundeetan eta negozioetan sortzen ari diren igurikimenetan,baita gure ikasleen etorkizuneko igurikimenetan ere. Izugarriko aukerak irekitzen ari zaizkie”.Hala ere,hainbesteko abiaduran aldatzen ari den eta hobi zehatz asko dituen arlo honetako unibertsitate prestakuntzan lider izateko “ezinbestekoa da beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea; ez da nahikoa zure erakundean duzun jakintza, etengabe hitz egin behar da teknologia ekoizpen sektoreetara aplikatzerakoan erreferentzia diren enpresekin.Eta Teknei horietako bat da.Deustun jakintzagaiak eta gaitasunak ikuspegi integralarekin lantzen ditugu,alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz.Gaurkoa bezalako lankidetzei esker,eskoletan enpresa kasu arrakastatsuak landu ditzakegu,gure ikasleei esperientzia berezia ematen dietenak”,erantsi zuen.

Informatikako Ingeniaritzarekin, Datuen Zientziarekin eta Adimen Artifizialarekin lotutako jarduerak sustatuko dira

Deustuko Ingeniaritza Fakultateari buruz Deustuko Unibertsitatea gizarte ekimeneko ikastetxe bat da.Bilbon eta Donostian ditu campusak eta Gasteiz eta Madrilen,egoitzak. 130 urte baino gehiagoko ibilbidea du goi mailako hezkuntzan eta ekarpen handia egiten dio ekonomia,gizarte eta teknologia garapenari. Ingeniaritza Fakultatearen eta bertako Teknologia InstitutuarenDeustoTech bidez,teknologia arloan ikertzen du,bereziki adimen artifizialean,nonahiko konputazioan eta konputazio sistemetan, industria sektore askotan aplikatzeko,esate baterako,industrian, mugikortasunean,energian edo gizartean,oro har. Deusturen bereizgarrietako bat da espiritu ekintzailea eta prestakuntza integrala sustatzea,enpresekin harremanetan.Garrantzi berezia ematen zaie programa dualei eta enplegagarritasunari. Hala,ikasle guzti-guztiek egiten dituzte praktikak enpresetan. Unibertsitateaaren ezaugarri dira, halaber,justiziarekiko konpromisoa eta nazioarteko proiekzioa,bai nazioarteko proiektuen garapenaren eta lidergoaren bidez eta bai programa akademikoen nazioartekotzearen bidez.Hain zuzen ere, ikasleen % 15 atzerritarrak dira, munduko 68 herrialdetatik datoz. Deustun 10.000 ikaslek baino gehiagok egiten ditu Graduko eta Masterreko ikasketak.7 ikasletatik 1ek unibertsitatearen beraren beka jasotzen du ikasketak egiteko. Etengabeko prestakuntzan eta executive programetan 5.000 ikasle baino gehiago ditu. Tekneiri buruz Teknei soluzio informatikoetan eta informazio sistemetako sistema osagarrietan enpresa liderra da. 2010ean sortu zenetik,I+G+Bn egiten duen inbertsioari eta hainbat esparru teknologikoko enpresa estrategikoak erosteari esker, Tekneik hainbat esparrutako zerbitzua eta soluzioak eskaintzen ditu: ECM (Enterprise Content Management),RPA (Robotic Process Automation), zibersegurtasuna, outsourcing,identitate digitala eta blockchain.

This article is from: