12 minute read

Uniozio

Next Article
Trebakuntza

Trebakuntza

Donostia,galaz

Aurtengo Donostiako Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da

Unibertsitateko Aldizkaria

Laurent Cantet,Terence Davies,Lucile Hadzihalilovic,Claudia Llosa eta Claire Simon zinemagile ospetsuak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean.Gainera,2021eko irailaren 17tik 25era bitartean izango den aurtengo 69. edizioan,Alina Grigorek,Zhang Jik eta Tea Lindeburgek lehenbiziko filmak aurkeztuko dituzte,eta Inés Barrionuevok laugarren lana erakutsiko du. Ressources humaines (1999) filmarekin,Laurent Cantet-ek Zinemaldiko New Directors Saria eskuratu zuen,eta,harrezkero,hainbatetan parte hartu du Perlak sailean: L'Emploidu tempslanarekin (2001), Vers le Sud (2005) filmarekin; Entre les murs (2008),zeinarekin Urrezko Palmorria eskuratu baitzuen Cannesen,eta Retour à Ithaque obrarekin azkenik (2014). Terence Davies-i atzerabegirako bat eskaini zitzaion Zinemaldiaren 2008ko edizioan,eta hirugarren aldiz lehiatuko da Urrezko Maskorra eskuratzeko; aurretik, The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) filmekin parte hartu zuen.Aurtengo edizioan, Benediction aurkeztuko du. Biopic horretan,Jack Lowden eta Peter Capaldi aktoreek Siegfried Sassoon antzeztuko dute bizitzaren une desberdinetan: I.Mundu Gerratik bizirik irten zen soldadu eta poeta antibelizista.

Lucile Hadzihalilovic-ek New Directors Saria eskuratu zuen Innocence (2004) estreinako filmarekin,eta,ondoren,sail horretako bertako epaimahaikide izan zen. Halaber,Donostian aurkeztuak ditu La Bouchede Jean-Pierre film ertaina (Zabaltegi,1996) eta De natura film laburra (Zabaltegi-Tabakalera,2018). Horretaz gainera,Claudia Llosa lehenbizikoz lehiatuko da Sail Ofizialean Distancia de rescate / Fever Dream lanarekin (María Valverde, Dolores Fonzi, Germán Palacios eta Guillermo Pfening ditu antzezle-taldean). Aurretik, Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza irabazi zuen La teta asustada-rekin (2009),ingelesez besteko Film Onenaren Oscar Sarirako hautagai izan zen Peruko lehenbiziko titulua. Fikziozko eta ez-fikziozko lanetan dago zaildurik Claire Simon,eta, aurtengo edizioan, Vous ne désirez que moi / I Want to Talk about Duras lana aurkeztuko du.Michèle Manceaux kazetariak Yann Andrearekin izaniko elkarrizketa bat gerturatuko du,zeina Marguerite Duras idazlearen azken urteetako maitale izan baitzen.Erresuma Batuan jaiotako zinemagile frantsesak lehenbizikoz parte hartuko du Sail Ofizialean. Bestalde,Ines Barrionuevok bere laugarren film luzearekin parte hartuko du lehiaketan; hala, Camila saldráesta noche lanean,protagonista,neska gazte bat,Buenos Airesera joango da bizitzera,eskola pribatu tradizional batean sartuko da eta aldaketa horiei guztiei aurre egin beharko die. Hiru hasiberri Zinemagile hasiberriak ere izango dira Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian.Esate baterako,Alina Grigore aktore eta gidoigile errumaniarra. Crai nou / Blue Moon ekarriko du Sail Ofizialera: emakume gazte baten drama kontatzen du,zeinaren familia disfuntzionaleko giro itogarriak kontra egingo baitie haren desioei. Lehenbiziko obra aurkeztuko duen bigarren zuzendaria Zhang Ji da. Orain artean,argazki-zuzendari gisa aritu da hainbat filmetan,hala nola Ba bai bang / Letters from Death Row (Kevin Feng Ke,New Directors,2008).Errealizadore gisa eginiko estreinaldian, Ping Yuan Shang De Mo Xi / Fire on the Plain aurkeztuko du,Txinako Fentun hirian giroturiko thriller bat. Tea Lindeburg egilearen lehenbiziko film luzea, Du som er i himlen / As in Heaven,literatura danimarkarreko klasiko batean dago oinarrituta: 1912an Marie Bregendahl idazleak argitaratutako lan batean,alegia. Inaugurazioa Zhang Yimou-ren Yi miao zhong / One Second filmak lehian inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 69.edizioa.Yimou,azken hamarkadotako zuzendari txinatar ospetsuenetako bat,estreinakoz lehiatuko da Sail Ofizialean. Zinemari egiten dion omenaldi berezia da bere film berria,eta Iraultza Kulturalaren erdian lanesparru batetik ihes egin eta hainbat urtean ikusi gabeko alabaren irudi batzuen bila abiatuko den gizon bat du protagonista. Michael Showalter, The Big Sick (Perlak,2017; gidoi onenaren Oscar sarirako izendatua) filmaren idazlea eta zuzendaria zinemaaretoetara itzuliko da The Eyes of Tammy Faye lanarekin. Thierry de Peretti zuzendari,aktore eta gidoilariaren Les Apaches / Apaches (2013) eta A Violent Life (2017) filmak Cannesko Quinzaine des Réalisateurs eta Semaine de la Critique ataletan hautatu ziren,hurrenez hurren; oraingoan, narkotrafikoaren testuinguruan polizia-ustelkeriaren lekuko den an-tzinako espioi baten garaiko kazetaritza-ikerketa batean sakontzen du egileak Enquête sur un scandale d'Etat / Undercover filmaren bidez.Roschdy Zem,Pio Marmade,Vincent Lindon eta Julie Moulier an-tzezleak daude aktore-zerrendan.

Edizio honetatik aurrera,Donostiako Zinemaldiak ez du genero-bereizketarik egingo interpretazio-sarietan

Johnny Depp aktore estatubatuarrak irailaren 22an jasoko du Zinemaldiko ohorezko golardo garrantzitsuena eta izandako ibilbidea aitortuko zaio horrekin

Johnny Depp,Donostia Saria Johnny Deppek,zinematografia garaikideko talentu eta moldakortasun handieneko aktoreetako batek,Donostia Saria jasoko du irailaren 22an (asteazkena) Kursaal Auditoriumean,Donostia Zinemaldiaren 69.edizioaren barruan. Depp hiru aldiz izendatu dute Oscar sarietarako; Golden Globe bat lortu du eta hamar aldiz izan da hautagai; Screen Actors Guild Award sari bat jaso du (gizonezko aktore onenarena),eta sari horietarako sei izendapen ere izan ditu; eta,azkenik,People's Choice Award sarien 14.edizioa irabazi zuen.Ikus-entzunezko 90 ekoizpenetan baino gehiagotan hartu du parte antzezle gisa,eta hamar filmen ekoizlea ere izan da,besteak beste,hauena: berriena, Minamata (2020),Andrew Levitasek zuzendua; Hugo (2011), Martin Scorsesek zuzendua; eta Crock of Gold: A Few Rounds With Shane MacGowan,Julien Templek zuzendua,Donostia Zinemaldiaren azken edizioan Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuena.Halaber,film laburrak zuzendu ditu,baita The Brave (1997) film luzea ere,non Marlon Brandok parte hartu baitzuen antzezle gisa. Johnny Depp hirugarrenez izango da Zinemaldian aurten; izan ere, 1998an Terry Gilliamekin etorri zen,eta 2020an ere izan zen Donostian, Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan ekoizpenean parte hartu zuelako. Sigourney Weaver,kartel ofizialean Sigourney Weaver aktorea izango da Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren kartel ofizialaren protagonista.Irudiak aktore estatubatuarraren zuri-beltzeko argazki bat agertzen du,brotxakada koloristekin apainduta.Beste sail batzuetako kartelak ekartzen dizkigu gogora; horiek ere Eva Villar Estudiok diseinatu ditu Juan Ugalderekin elkarlanean. 2018an,ildo grafiko berri bat hasi zuen Zinemaldiak karteletarako: argazkia eta ilustrazioa konbinatzen ditu eta nazioarteko zinematografiako pertsona garrantzitsuak ditu protagonista.Isabelle Hupperten,Penélope Cruzen eta Willem Dafoeren ondoren,2021ean,69. edizioan,Sigourney Weaver agertuko da Eva Villar donostiarraren diseinuan; Matthew Brookesen argazki batetik abiatuta sortu du. Weaverrek Donostia lehen aldiz bisitatu zuenean,debuta egin zuen zineman Alien (1979) filmarekin. Film horrek ekarri zion fama,bada, Ripley tenientearen pertsonaia ahaztezinari esker. Harrezkero, beste bitan izan da gurean aktorea. Sail Ofizialean aurkeztu zituen jada nazioarteko izar bihurtuta A Map of The World (1999) eta A Monster Calls (2016).Azken horretan,Donostia saria jaso zuen,ibilbide osoaren aintzatespen modura. Hirutan izan da Oscar sarietarako hautagai eta bi Urrezko Globo irabazi ditu.Gainera, Alien eta Ghostbusters sagetan eta Gorillas in Mist (1988), Working Girl (1988), Death and the Maiden (1994), The Village (Belodromoa,2004) eta Rampart (Sail Ofiziala,2011) filmetan parte hartu du.Besteak beste,Ridley Scott,Peter Weir,James Cameron, Mike Nichols,Roman Polanski, Ang Lee eta David Fincher zinemagileekin lan egin du. “Zinemaldiak plazer eta ohore handiz iragarri nahi du 69.edizioaren irudia Sigourney Weaverrena izango dela.Aparteko aktore bat da,asko maite du publikoak eta erregistro guztietan nabarmendu da iruditeria zinematografiko unibertsalaren parte diren pertsonaiekin”,esan du José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Donostia Zinemaldiko zuzendariak Joxean Fernández Zuzendaritza Batzordeko kidearekin aurkeztu du gaurko ekitaldia Tabakaleran.

Nola eraiki dezake norberak erakusketa bat?

Artium Museoak Antonio Ballester Morenoren 'Norberak eraikitzea.Pieza solteak.Jolasa eta esperientzia' erakusketa aurkeztu du

Unibertsitateko Aldizkaria

Artiumek,Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Norberak eraikitzea.Pieza solteak.Jolasa eta esperientzia.Antonio Ballester Moreno (A3 aretoa,2021eko azaroaren 1era arte) erakusketa aurkeztu du.Proiektu hori Museoak bere hiri-testuinguruarekin eta testuinguru sozialarekin duen harremanari buruz eta,zehazki,bere barruko plazak inguruko elkargune gisa duen potentzialari buruz hausnartzeko prozesutik sortu da. Ballesterrek,Museoarekin gai honi buruz hitz egin duen artistetako batek,norberak eraikitzean eta jolasean oinarritutako pedagogiako praktika historiko batzuk berrikusi ditu,eta elkartzeko eta ikasteko espazio bat eratu du,ohiko erakusketa ez izateko pentsatutako proiektu horretan.Carme Nogueira,Raphael Escobar eta Abraham Cruzvillegas artisten lanak ere biltzen dituen erakusketa Ángel Calvo Ulloak komisariatu du,eta Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunearen eta Vitoria-Gasteizko Barrutia Ikastolako ikasle eta irakasleen laguntzarekin egin da. Antonio Ballester Morenoren Norberak eraikitzea.Pieza solteak.Jolasa eta esperientzia erakusketa Plazaraturen esparruan abian jarritako hainbat lankidetza-prozesuren emaitza da,hau da,Museoak erakunde gisa eta egitura arkitektoniko gisa bere ingurunearekin duen loturari eta elkargune eta gizarte-harremanen gune izateko duen gaitasunari buruzko hausnarketa-prozesuaren emaitza. Ballester Morenok pedagogiarekin lotutako metodoak erabiltzen ditu bere praktika artistikoan; zenbait proiektutan ikasle taldeak sartzen ditu tartean hasierako ideia bati forma emateko eta noizean behin baita helduak ere.Artium Museoan egindako proposamenean,artistak XX.mendean garatutako praktika pedagogiko batzuk hartu ditu erreferentziatzat,norberak jolas gisa eraikitzean eta ekintza -eraikitzea, berreraikitzea,konpontzea,birmoldatzea- ikasteko,prestatzeko eta bizitzeko modu bihurtzean oinarrituta.Lady Allen of Hurtwood arkitekto ingelesa,Palle Nielsen ekintzaile danimarkarra,Enzo Mari arkitekto italiarra edo Simon Nicholson artista ingelesa dira esperientzia horiek inspiratzen dituzten irudietako batzuk, Ángel Calvo Ulloa komisarioak erakusketari lagun egiten dioen argitalpenean azaltzen duen bezala. Horrela,Antonio Ballester Morenok Gasteizko Barrutia Ikastolan eta Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean udaberrian egindako lantegietan ekoitzitako lanak instalatu ditu museoko A3 aretoan.Barrutia Ikastolaren kasuan,ikasleak,familiak eta irakasleak deitu zituen artistak Enzo Mariren praktikari eta haren autoprogettazione? eskuliburuari eta Simon Nicholsonen "pieza solteen" teoriari jarraituz altzariak eraikitzeko lantegi batean parte hartzera.Oinarrizko pieza eta tresnak erabiliz eta berariazko plano eta jarraibideen arabera sorturik,objektu horiek -mahaiak, aulkiak,plataformak,kabinak- plaza edo haur-parke bihurtu dute A3 aretoa,museoaren kanpoaldera hiri-baratzera irekia.

Erakusketak norberak eraikitzean eta jolasean oinarritutako pedagogiako praktika historiko batzuk berrikusi eta elkartzeko eta ikasteko espazio bat sortu du

Barrutia

Bestalde,erakusketan 30 metroko luzeko eta 4 metro gorako mural handi bat ere badago,Ballester Morenok Dinamoa Sormen Gunean proposatutako diseinuetatik abiatuta zuzendu zuen lantegian ekoitzitako 164 serigrafiapiezak osatua. Ballester Morenok "taldean urtzen diren proiektuetan lan egiteko" duen joera hori,komisarioak adierazten duen bezala,areagotu egiten da beste artista batzuk Norberak eraikitzea…proiektuan parte hartzera gonbidatuta: Carme Nogueira eta hark Buñuelen Las Hurdes,tierra sin pan dokumentaletik eta Extremadurako eskualde horretan 30eko hamarkadan garatutako esperientzia pedagogiko berritzaileetatik abiatuta egin zituen lantegiak,Raphael Escobar eta Os Cupins das Artes, São Paulon etxerik gabeko pertsonekin egindako lantegiak,eta Abraham Cruzvillegas eta Mexiko Hiriko auzo herrikoietan errotutako autoeraikuntza prozesuak,haren praktika artistikoan suma daitezkeenak. Ballester Morenok bakarkako erakusketak egin ditu Valladolideko Patio Herreriano Museoan,Madrilgo La Casa Encendida museoan,Mexikoko Guadalajarako MAZ museoan,Leongo MUSAC museoan,Madrilgo MaisterraValbuena galerian,Lisboako Pedro Cera galerian,Santa Monicako Christopher Grimes museoan eta Berlingo zein Los Angeleseko Peres Projects museoetan.Talde-erakusketetan ere parte hartu du, hala nola Sao Pauloko 33.biurtekoan,artista eta komisario gisa, Michigango MSU Broad Museumen,Madrilgo CA2Men,eta New York,Berlin eta Los Angeleseko galerietan,besteak beste.Bere lana bilduma hauetan dago: Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean, MUSACen (Leon),CA2Men,Iberdrola Bilduman eta Fundación Helga de Alvear-en. Norberak eraikitzea.Pieza solteak.Jolasa eta esperientzia.Antonio Ballester Moreno: ❚ A3 aretoan,2021eko azaroaren 1era arte. ❚ Komisarioa: Ángel Calvo Ulloa.

Ja! Barre egiteko jaialdia

Ja! jaialdiaren hamabigarren edizioak nazioarteko parte-hartzaileak izango ditu berriz ere,eta baikortasuna eta bizipoza sustatzea du helburu

Unibertsitateko Aldizkaria

Hemen dugu jada Ja! jaialdiaren 12.edizioa! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia urriaren 1etik 10era izango da. Edizio honetako egitarauak 14 ekitaldi bilduko ditu,eta umore onaren hainbat aktibista edukiko ditu protagonistatzat,txertoei esker,pixkanaka normaltasunean aurrera goazela berresteko asmoz.Izan ere, 2020an muga guztiak itxi ziren, pandemiaren ondorioz,eta,aurten, nolabaiteko normaltasunaren seinale,hiru idazle frantziarrek parte hartuko dute (Hervé Le Tellier,Philippe Lançon,Mathias Enard) eta argitalpen berrien egile asko ere izango dira: 'Los vencejos','Subidón','Feria','Los años extraordinarios'; 'Vivir no es tan divertido,y envejecer,un coñazo','La casa del ahorcado','La muerte del hipster', 'La anomalia'…

Jaialdiaren zortzi egunetan zehar, hitzaldiak,elkarrizketak,proiekzioak,antzezpenak eta irratsaioak antolatuko dira,Bilbo erdigunean dauden bi entzunareto nabarmenetan: Elkarte Filarmonikoaren Aretoa eta BBK Aretoa.Sarrera zenbakitua eta doakoa izango da (www.jabilbao.com webgunean jaitsi behar da).Erriberako Azokak eta Bilboko Metroak erakusketa bina hartuko dituzte.Erriberako Azokak Umore Grafikoko VII.Eskola Lehiaketako lanak erakutsiko ditu,eta Indautxuko,Moyuako eta Alde Zaharreko geltokietan,hamar panel handi egongo dira,Flavita Bananaren binetekin.Egilearen binetetan umore garratza eta zorrotza da nagusi,eta askotan istilua eta zentsura eragiten dute, sare sozialetan bereziki.

Gonbidatuen artean daude,besteak beste, Hervé Le Tellier, Mathias Enard eta 2015ean Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatutik bizirik irten zen Philippe Lançon Idazleak, zinemagileak, aktoreak eta kazetariak eta edozein eremutan umorea antzemateko, gauzatzeko eta aldarrikatzeko prest dauden beste hainbat aztoratzaile bertaratuko dira aurten

Egitaraua

Jaialdiaren 12.edizioa urriaren 1ean (ostirala) hasiko da,Elkarte Filarmonikoaren Aretoan,Juan Soto Ivarrek eta Ana Iris Simónek 'La feria de los ahorcados' izenburupean izango duten elkarrizketarekin. Solasaldia arratsaldean izango da,Elkarte Filarmonikoaren aretoan.Puritanismo berriaren agerpenari eta horren ondoriozko atzerapen tribalei buruz mintzatuko dira: tabuak,kopla-burukoa,zigor errituala…Izan ere,topaketaren zuzendari diren Juan Basek eta Carolina Ontiverok dioten bezala, “Ja! oso kritikoa da umorearen oinarrizko askatasunari eraso egiten dioten atzerapen” horiekin. Hervé le Tellier idazleak eta haren azken liburua ('La anomalía') itzuli duen Pablo Martín Sánchezek hartuko diete erreleboa.Oulipo izeneko taldearen kide dira biak. Narrazioarekin esperimentatzen duen abangoardiako taldea da, eta Raimond Queneauk sortu zuen 60ko hamarkadan.Idazleak eta itzultzaileak bikoizten diren bidaiariez betetako hegazkinei eta bestelako literaturaesperimentuei buruz hitz egingo dute. Larunbatean,egitaraua bikoitza izango da,eta aurreko ekitaldietako agertoki bera edukiko du kokaleku. Elena Sierrak Fernando Aramburu,'Patria' fenomeno sozial eta literarioaren egilea,elkarrizketatuko du.Aramburuk 'Los vencejos' plazaratu berri du,tragedia eta komedia naturaltasunez nahasten dituen eleberri bat,alegia.Jarraian,Rodrigo Cortések eta Arturo GonzálezCamposek haien ikuspegi umoristikoak erkatuko dituzte,eta publikoarekin 'txantxa pribatuak' partekatuko dituzte. Asteari amaiera emateko,igande arratsaldean,Paco Plaza zinemagileak bere umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak aurkeztuko ditu. Zuzendariaren lanetako batzuk dira 'REC','Verónica','Quien a hierro mata' eta laster estreinatutako den 'La abuela' beldurrezko filma.Lehenago,goiz horretan bertan,Javier del Pinoren 'A vivir' programa egingo dute zuzenean,Elkarte Filarmonikoan.Hirugarren aldiz egongo da jaialdian,eta ziurrenik bete egingo da aretoaren edukiera. Bi eguneko atsedenaren ondoren, Ja! jaialdia urriaren 6an (asteazkena) itzuliko da,BBK Aretoan.'El humor de dos cuentistas' izenburupean,Cristina Fernández Cubas eta Pedro Ugarte solasean arituko dira. Idazleek orri gutxi batzuk nahikoak dituzte argi uzteko,normaltasun-itxuraren azpian,ustekabekoetarako,bitxikerietarako eta guztiok barruan daramatzagun askotariko munstro barregarri eta beldurgarrietarako lekua ere badagoela.

Hurrengo egunean,Azul Tejerina eta Joaquín Reyes bilduko dira BBK Aretoan.Joaquín Reyes belaunaldi oso baten umorean eragina izan duten 'La hora chanante' eta 'Muchahada Nui' telesaioekin bihurtu zen ezagun.Publikoa barre-algaraka arituko da haren lehen eleberriaren aurkezpenean: 'Subidón'.Emilio Escribano dugu istorioko protagonista. Cuencako komiko profesionala da, eta helburu du entzule guztiak “ipurdia okertuta” uztea. Egitarauaren gainerako ekitaldi guztiak Bilboko Elkarte Filarmonikoaren ganbera-areto ikusgarrian egingo dira.Urriaren 8an (ostirala), Emilia Pardo Bazánen lanaren umorea aldarrikatuko dute Isabel Burdiel historialariak eta Antonio Orejudo literatura-irakasleak,Carolina Ontivero Ja! jaialdiaren zuzendarikidearen begiradapean.Gero, Luz Sánchez-Mellado eta Oscar Tusquets arkitekto,diseinatzaile, margolari eta idazlea patxadaz arituko dira solasean.Azken horrek 'Vivir no es tan divertido,y envejecer,un coñazo' izenburu adierazgarria jarri dio haren oroitzapenak jasotzen dituen lanari. Larunbatean,landa-fenomenoari buruzko literatura izango da protagonista.Mathias Enard eta Daniel Gascón trebe-trebeak dira hiriko eta giza espezieen (hipsterrak barne) arteko talkak islatzen,eta haien iritziak partekatuko dituzte entzuleekin.Eta 'nekazaritzaren xarman' murgildu ostean,2015ean Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren erredakzioaren kontrako erasotik bizirik atera zen Philippe Lançonen ahotsa indarrez entzungo da aretoan.Gertaera horren ondorioz,haren bizitza eta umorea desberdinak dira, bere azken lanean, 'Crónicas del hombre de antes',bildutako artikuluetan ongi islatzen den bezala,eta idazleak bizitako aldaketa horiek azalduko ditu. Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratuek Kar Kar Festa euskal umorearen galarekin gozatuko dute.Ekitaldia Ja! jaialdiaren eta euskal kultura sustatzeko eta transmititzeko helburua duen Loraldia elkartearen arteko lankidetzaren lehen emaitza da,eta Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak zuzenduko dute.Duo komikoak umore zentzugabez betetako bi ikuskizun aurkeztuko ditu: 'Txilin Hotsak',Tranpola eta Metrokoadroka konpainiek batera ekoiztutakoa,eta 'Salaketa',Tartean konpainiak ekoiztutakoa. Komunikazioaren hiru pertsonaia handik gidatuko dute jaialdia bukatzeko ekitaldia: Maruja Torres, Edu Galán eta 'Maricón perdido' telesailaren egile den Bob Pop.Ez dute inor epel utziko,bizitza kabareta dela aldarrikatuko baitute, 'La vida es un cabaret' izeneko solasaldian.Erritmoz,etorriz eta arrazoizko probokazio-dosiez betetako ekitaldia izango da,abaguneak merezi duen bezala. Kartela eta aurrekariak

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioaren kartelean,xiringa batekin ordeztu da Ja! logotipoaren harridura-ikurra,erremedioaren, zorigaitza gainditzearen eta halabeharrezko umore-senaren adierazgarri. 2010an sortu zen Ja! Bilbao,La Risa de Bilbao izenaren pean,eta harrezkeroztik urtero antolatzen da, udazken hasieran.Aurreko hamaika edizioetan,hainbat egilek hartu dute parte; esaterako: Tom Sharpe, Francisco Ibáñez,Ismail Kadaré, Robert Crumb,Julian Barnes,Fernando Trueba,John Cleese,Joyce Carol Oates,Álex de la Iglesia,Jeanette Winterson,Elvira Lindo,Mircea Cartarescu,Tricicle,David Foenkinos,Raúl Cimas,Pantomima Full,Javier Cansado,Miguel Zugaza,Ernesto Sevilla,Ignatius Farray, Max,Javier Cercas,James Rhodes, Mercedes Cebrián,Marta Sanz,Kepa Junkera,Imanol Uribe,Rosa María Calaf,David Trueba,Eduardo Mendicutti,El Gran Wyoming,Jon Sistiaga,Pilar Adón,Pedro Olea,Olmo,Forges,Gallego y Rey,Isabel Coixet,Joan Manuel Serrat,Lionel Shriver,Luis Goytisolo,Martin Caparrós,Paco Roca,Diego Manrique, Javier Mariscal,José Luis Cuerda, Nick Hornby,Ouka Lele,Santiago Segura,Bernardo Atxaga,Fernando Savater,Pepe Viyuela,Albert Boadella,David de Jorge,David Lodge, Frédéric Beigbeder,Pedro Reyes, Ramiro Pinilla,Kirmen Uribe,Martin Amis,Michel Houellebecq...

This article is from: