Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria-394. Zkia.-2021ko iraila

Page 28

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

21

Donostia, galaz Aurtengo Donostiako Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da Unibertsitateko Aldizkaria

Laurent Cantet, Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Claudia Llosa eta Claire Simon zinemagile ospetsuak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Gainera, 2021eko irailaren 17tik 25era bitartean izango den aurtengo 69. edizioan, Alina Grigorek, Zhang Jik eta Tea Lindeburgek lehenbiziko filmak aurkeztuko dituzte, eta Inés Barrionuevok laugarren lana erakutsiko du. Ressources humaines (1999) filmarekin, Laurent Cantet-ek Zinemaldiko New Directors Saria eskuratu zuen, eta, harrezkero, hainbatetan parte hartu du Perlak sailean: L'Emploi du temps lanarekin (2001), Vers le Sud (2005) filmarekin; Entre les murs (2008), zeinarekin Urrezko Palmorria eskuratu baitzuen Cannesen, eta Retour à Ithaque obrarekin azkenik (2014). Terence Davies-i atzerabegirako bat eskaini zitzaion Zinemaldiaren 2008ko edizioan, eta hirugarren aldiz lehiatuko da Urrezko Maskorra eskuratzeko; aurretik, The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) filmekin parte hartu zuen. Aurtengo edizioan, Benediction aurkeztuko du. Biopic horretan, Jack Lowden eta Peter Capaldi aktoreek Siegfried Sassoon antzeztuko dute bizitzaren une desberdinetan: I. Mundu Gerratik bizirik irten zen soldadu eta poeta antibelizista.

Edizio honetatik aurrera, Donostiako Zinemaldiak ez du genero-bereizketarik egingo interpretazio-sarietan Lucile Hadzihalilovic-ek New Directors Saria eskuratu zuen Innocence (2004) estreinako filmarekin, eta, ondoren, sail horretako bertako epaimahaikide izan zen. Halaber, Donostian aurkeztuak ditu La Bouche de Jean-Pierre film ertaina (Zabaltegi, 1996) eta De natura film laburra (Zabaltegi-Tabakalera, 2018). Horretaz gainera, Claudia Llosa lehenbizikoz lehiatuko da Sail Ofizialean Distancia de rescate / Fever Dream lanarekin (María Valverde, Dolores Fonzi, Germán Palacios eta Guillermo Pfening di-

tu antzezle-taldean). Aurretik, Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza irabazi zuen La teta asustada-rekin (2009), ingelesez besteko Film Onenaren Oscar Sarirako hautagai izan zen Peruko lehenbiziko titulua. Fikziozko eta ez-fikziozko lanetan dago zaildurik Claire Simon, eta, aurtengo edizioan, Vous ne désirez que moi / I Want to Talk about Duras lana aurkeztuko du. Michèle Manceaux kazetariak Yann Andrearekin izaniko elkarrizketa bat gerturatuko du, zeina Marguerite Duras idazlearen azken urteetako maitale izan baitzen. Erresuma Batuan jaiotako zinemagile frantsesak lehenbizikoz parte hartuko du Sail Ofizialean. Bestalde, Ines Barrionuevok bere laugarren film luzearekin parte hartuko du lehiaketan; hala, Camila saldrá esta noche lanean, protagonista, neska gazte bat, Buenos Airesera joango da bizitzera, eskola pribatu tradizional batean sartuko da eta aldaketa horiei guztiei aurre egin beharko die.

Iraultza Kulturalaren erdian lanesparru batetik ihes egin eta hainbat urtean ikusi gabeko alabaren irudi batzuen bila abiatuko den gizon bat du protagonista. Michael Showalter, The Big Sick (Perlak, 2017; gidoi onenaren Oscar sarirako izendatua) filmaren idazlea eta zuzendaria zinemaaretoetara itzuliko da The Eyes of Tammy Faye lanarekin. Thierry de Peretti zuzendari, aktore eta gidoilariaren Les Apaches / Apaches (2013) eta A Violent Life (2017) filmak Cannesko Quinzaine des Réalisateurs eta Semaine de la Critique ataletan hautatu ziren, hurrenez hurren; oraingoan, narkotrafikoaren testuinguruan polizia-ustelkeriaren lekuko den an-tzinako espioi baten garaiko kazetaritza-ikerketa batean sakontzen du egileak Enquête sur un scandale d'Etat / Undercover filmaren bidez. Roschdy Zem, Pio Marmade, Vincent Lindon eta Julie Moulier an-tzezleak daude aktore-zerrendan.

Hiru hasiberri Zinemagile hasiberriak ere izango dira Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian. Esate baterako, Alina Grigore aktore eta gidoigile errumaniarra. Crai nou / Blue Moon ekarriko du Sail Ofizialera: emakume gazte baten drama kontatzen du, zeinaren familia disfuntzionaleko giro itogarriak kontra egingo baitie haren desioei. Lehenbiziko obra aurkeztuko duen bigarren zuzendaria Zhang Ji da. Orain artean, argazki-zuzendari gisa aritu da hainbat filmetan, hala nola Ba bai bang / Letters from Death Row (Kevin Feng Ke, New Directors, 2008). Errealizadore gisa eginiko estreinaldian, Ping Yuan Shang De Mo Xi / Fire on the Plain aurkeztuko du, Txinako Fentun hirian giroturiko thriller bat. Tea Lindeburg egilearen lehenbiziko film luzea, Du som er i himlen / As in Heaven, literatura danimarkarreko klasiko batean dago oinarrituta: 1912an Marie Bregendahl idazleak argitaratutako lan batean, alegia. Inaugurazioa Zhang Yimou-ren Yi miao zhong / One Second filmak lehian inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioa. Yimou, azken hamarkadotako zuzendari txinatar ospetsuenetako bat, estreinakoz lehiatuko da Sail Ofizialean. Zinemari egiten dion omenaldi berezia da bere film berria, eta

Johnny Depp aktore estatubatuarrak irailaren 22an jasoko du Zinemaldiko ohorezko golardo garrantzitsuena eta izandako ibilbidea aitortuko zaio horrekin

Johnny Depp, Donostia Saria Johnny Deppek, zinematografia garaikideko talentu eta moldakortasun handieneko aktoreetako batek, Donostia Saria jasoko du irailaren 22an (asteazkena) Kursaal Auditoriumean, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren barruan. Depp hiru aldiz izendatu dute Oscar sarietarako; Golden Globe bat lortu du eta hamar aldiz izan da hautagai; Screen Actors Guild Award sari bat jaso du (gizonezko aktore onenarena), eta sari horietarako sei izendapen ere izan ditu; eta, azkenik, People's Choice Award sarien 14. edizioa irabazi zuen. Ikus-entzunezko 90 ekoizpenetan baino gehiagotan hartu du parte antzezle gisa, eta hamar filmen ekoizlea ere izan da, besteak beste, hauena: berriena, Minamata (2020), Andrew Levitasek zuzendua; Hugo (2011),

Martin Scorsesek zuzendua; eta Crock of Gold: A Few Rounds With Shane MacGowan, Julien Templek zuzendua, Donostia Zinemaldiaren azken edizioan Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuena. Halaber, film laburrak zuzendu ditu, baita The Brave (1997) film luzea ere, non Marlon Brandok parte hartu baitzuen antzezle gisa. Johnny Depp hirugarrenez izango da Zinemaldian aurten; izan ere, 1998an Terry Gilliamekin etorri zen, eta 2020an ere izan zen Donostian, Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan ekoizpenean parte hartu zuelako. Sigourney Weaver, kartel ofizialean Sigourney Weaver aktorea izango da Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren kartel ofizialaren protagonista. Irudiak aktore estatubatuarraren zuri-beltzeko argazki bat agertzen du, brotxakada koloristekin apainduta. Beste sail batzuetako kartelak ekartzen dizkigu gogora; horiek ere Eva Villar Estudiok diseinatu ditu Juan Ugalderekin elkarlanean. 2018an, ildo grafiko berri bat hasi zuen Zinemaldiak karteletarako: argazkia eta ilustrazioa konbinatzen ditu eta nazioarteko zinematografiako pertsona garrantzitsuak ditu protagonista. Isabelle Hupperten, Penélope Cruzen eta Willem Dafoeren ondoren, 2021ean, 69. edizioan, Sigourney Weaver agertuko da Eva Villar donostiarraren diseinuan; Matthew Brookesen argazki batetik abiatuta sortu du.

Weaverrek Donostia lehen aldiz bisitatu zuenean, debuta egin zuen zineman Alien (1979) filmarekin. Film horrek ekarri zion fama, bada, Ripley tenientearen pertsonaia ahaztezinari esker. Harrezkero, beste bitan izan da gurean aktorea. Sail Ofizialean aurkeztu zituen jada nazioarteko izar bihurtuta A Map of The World (1999) eta A Monster Calls (2016). Azken horretan, Donostia saria jaso zuen, ibilbide osoaren aintzatespen modura. Hirutan izan da Oscar sarietarako hautagai eta bi Urrezko Globo irabazi ditu. Gainera, Alien eta Ghostbusters sagetan eta Gorillas in Mist (1988), Working Girl (1988), Death and the Maiden (1994), The Village (Belodromoa, 2004) eta Rampart (Sail Ofiziala, 2011) filmetan parte hartu du. Besteak beste, Ridley Scott, Peter Weir, James Cameron, Mike Nichols, Roman Polanski, Ang Lee eta David Fincher zinemagileekin lan egin du. “Zinemaldiak plazer eta ohore handiz iragarri nahi du 69. edizioaren irudia Sigourney Weaverrena izango dela. Aparteko aktore bat da, asko maite du publikoak eta erregistro guztietan nabarmendu da iruditeria zinematografiko unibertsalaren parte diren pertsonaiekin”, esan du José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Donostia Zinemaldiko zuzendariak Joxean Fernández Zuzendaritza Batzordeko kidearekin aurkeztu du gaurko ekitaldia Tabakaleran. Informazio gehiago: www.sansebastianfestival.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.