1 minute read

Unigazte

Next Article
Unibertsitatea

Unibertsitatea

Nafarroako Gazte Parlamentuaren 5. edizioa hastear dago

Lehenengo osoko bilera urriaren 15ean egingo da ziur aski, Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Gazte Kontseiluak

Nafarroako Gazte Parlamentuak, aurreko urteetan bezala,datorren urrian emango dio hasiera bilerari. Irailaren 19ra arte,Nafarroakoa den edo Nafarroan bizi den eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edozeinek proiektuan parte hartzeko aukera izan du. Hautagaitza guztiak bildu ondoren, hauteskundeen aldia hasiko da.Izan ere, urriaren 3tik 10era bozketak irekiko dira; horien esparruan,Nafarroako gazteek gustukoen duten hautagaia aukeratu ahal izango dute.Azpimarratu beharra dago pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango duela,eta prozesua Nafarroako Gazte Parlamentuaren webgunearen bidez burutuko dela. Informazio guztia eta jarraituko diren urratsak gure sare sozialen bitartez partekatuko dira, hemen: @parlamentojovna.Botoak zenbatu eta egin daitezkeen erreklamazioak ebatzi eta gero,emaitzak urriaren 14an emango dira jakitera.

Guztira,gehienez 30 gaztek partaidetza-proiektu honetan parte hartuko dute 2021-2022 ikasturtean. Lehenengo osoko bilera urriaren 15ean ospatuko da,ziur aski.Horren esparruan 4.Gazte Parlamentua itxi egingo da.Osasun-egoera kontuan hartuta,oraindik ezin da jakin bilera Nafarroako Parlamentuaren hemizikloan ospatuko den edo,aurreko urtean bezala,bide telematikoen bidez egingo den. Ikasturte berri honetan,aurrekoetan egin den moduan,hainbat ekintza eta topaketa lasai burutzeaz gain, Parlamentua hilabetean behin bilduko da Nafarroako hainbat tokitan lantaldeetan garatzen diren proposamenak eztabaidatzeko eta adosteko.Ondoren,proposamenak Foru Parlamentura bidaliko dira.

Guztira,gehienez 30 gaztek hartuko dute parte partaidetza-proiektu honetan 2021-2022 ikasturtean

Emakumeentzako deia Aurtengo edizioan,Gazte Parlamentuak dei berezia egin nahi izan die Nafarroako emakume gazteei proiektuan parte hartzeko.Aurreko lau urteetan,berdintasuna landu da horrelako guneetan, eta aurrerapausoak eman dira, baina ez dira nahikoak izan.Horregatik,aurtengo helburu nagusietako bat parte-hartze parekidea lortzea da."Gizartean berdintasuna egotea nahi badugu,emakumeek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartu behar dugu",adierazi dute Gazte Parlamentutik.

This article is from: