Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 413. Zkia.- 2024ko urria

Page 1


413.zkia.2024ko urria Doakoa

Laguntzen du

Hemen da udazkena!

Udazkenaren etorrerarekin batera,urriko Unibertsitateko Aldizkaria dator.Horrekin batera,Euskal Herriko Unibertsitateko,Mondragon Unibertsitateko,Deustuko Unibertsitateko,Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko azken albisteak dakarzkizuegu.

Horien artean,nabarmentzen dira 2000 ikasle atzerritar baino gehiago daudela UPV/EHUn,MUk erreferentzia izan nahi duela nazioartean bere 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoarekin,Deustok ikasturte berriari ongietorria egin zio-

la,NUPeko ikasleak solidarioak direla eta NUko 444 ikasle kanpoko dohaintzen onuradun direla. Beste berri batzuk ere aurkituko dituzue,hala nola Sukaldean

Sortzaile lehiaketa abian ipini dutela berriz Ausolanek eta BCC Culinary Clubek,eta zientziaren etorkizunari buruz gogoeta egin dutela Ikerbasqueko 240 ikertzailek.

Tartea izango dute ohiko atalek ere: Trebakuntza,Uniozio,Uniemakume eta Unieskubide.

Urtaro berri oparoa izan dezazuela!

uniagenda

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141 Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000 Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555 Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444 Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus

LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa www.unavarra.es

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000 Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala) www.uned.es

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea

www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO

Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO

Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea. Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

EUNEIZ Unibertsitatea

www.euneiz.com

EUNEIZ UnibertsitateaGasteizBiosferako Pasalekua,6945 255 007

Deustuko Unibertsitatea www.deusto.eus Nafarroako Unibertsitatea www.unav.es

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600 Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943 219 877

TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877

Idazkaritza eta Administrazioko

Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea www.ikaslan.net

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072

Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181 CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala

20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

Lege Gordailua: BI-338-93

ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.

ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.

PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

HONEK EUSKO

EUROPE DIRECTCEDERNA GARALUR.NAFARROA

Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B 48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

unibertsitatea

Nazioarteko 2.000 ikasle baino gehiago UPV/EHUn

Ongietorria egiteko ekitaldiak egin ziren hiru campusetan eta,horien bidez,lehen lauhileko honetan iritsi diren ikasle atzerritarrek eta sartu berriak diren 8.700 ikasleek unibertsitatea ezagutzeko aukera izan zuten

Unibertsitateko Aldizkaria

2024-2025eko ikasturte berri honetan,Euskal Herriko Unibertsitateak nazioarteko 2.000 ikasle baino gehiago jasoko ditu.Ikasturte honetako ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiak egin ziren eta ikasle horien artean zeuden lehen lauhileko honetan etorri diren mugikortasuneko mila ikasle baino gehiago (hau da,joan den ikasturtean baino % 10 gehiago).Haietako % 60 dira emakumeak.

Ongietorria emateko antolatutako hiru jardunaldietan (campus bakoitzeko bana),unibertsitatea,unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ikasgeletatik ateratzean parte har dezaketen lankidetza, kultura edo kirol arloko jarduerak sakon ezagutzeko aukera dute jaieta jolas-giroan.Ekitaldi horren bidez,beste unibertsitate batzuetatik iritsitako eta gutxienez lehen hiruhilekoa UPV/EHUn egingo duten mugikortasuneko 1.054 ikasleei (nazioarteko 847 ikasle eta Espainiako unibertsitateen arteko mugikortasuneko-programako,Sicue-

ko,beste 207 ikasle) eta ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasiko dituzten 8.700 ikasleei ongietorria emango zaie.

Lehen lauhilekoan, EHUra

mugikortasuneko 1.054 ikasle iritsi ziren (122 Arabako campusera, 669 Bizkaiko campusera eta 263 Gipuzkoako campusera)

UPV/EHUko errektoreak,Eva Ferreirak,Gipuzkoako Campusean harrera-ekitaldian hartu zuen parte eta honako hau azpimarratu nahi izan zuen: “Euskal Herriko Unibertsitatea ikasle horiek jasotzeaz oso harro dago; izan ere,beste hainbat aukeraren artean,ikasketa akademikorako toki onena delakoan gu hautatu gaituztela esan nahi du horrek.Ziur nago ez direla erabakiaz damutuko.Esperientzia bete-betean aprobetxatzea, ikastea,gozatzea,kultura berriak

ezagutzea eta bide horretan topatuko dituzuen erronkak ikasteko beste aukera bat izango direla jabetzea gomendatzen dizuet”. Lehen lauhileko honetan,Euskal Herriko Unibertsitatera mugikortasuneko 1.054 ikasle iritsi ziren (122 Arabako campusera,669 Bizkaiko campusera eta 263 Gipuzkoako campusera) besteak beste unibertsitate hauetatik: University of Cambridge (Erresuma Batua),University of Massachusetts in Boston (AEB), Tokyo Institute of Technology (Japonia),University of Johannesburg (Hegoafrika),Pontificia Universidad Católica de Chile,Universidad de Buenos Aires,(Argentina),Universidad Nacional Autónoma de México, eta Instituto Tecnológico de Costa Rica.Iritsitako ikasle gehienek (554 ikasle) Europar Batasunak finantzatutako Erasmus+ mugikortasunprograman hartzen dute parte.Ondoren,Latinoamerika programa (262 ikasle) eta beste toki batzuetakoa (31) aipatu behar dira.Datuek agerian uzten dute Euskal Herriko Unibertsitatea erakargarria dela ikasketak egiteko toki gisa.

Ikertzaileen Europako Gaua,zientzia eta dibertsioa kalean

UPV/EHUk antolatutako dibulgazio zientifikoko ekitaldi hori Bilboko Areatzara itzuli zen irailaren 27an,bertaratu ziren guztientzako jarduerak eskainiz

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin zuen,beste urte batez,Europako Ikertzaileen Gauarekin.Ekimen hori Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da. Aurten,Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan bezala,irailaren 27an egin zen.Bosgarren aldia izan zen UPV/EHUk topaketa horretan parte hartzen zuena,G-9ko partzuergoarekin batera.

Jarduera nagusia Bilboko Areatzako kaian izan zen,Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka hartu zuen gunean. Oraingo honetan,hainbat arlotako adituen eskutik zientziaz gozatzeko 31 stand izan ziren ikusgai.

170 ikertzaile inguruk parte hartu zuten Gauan

Modu erakargarrian zenbait tresnaren funtzionamendua erakutsi zen: hala nola,minbizia detektatzeko eta tratatzeko laborategiko aparatuak, nanoimanak eta nanonabeak,edota erabilera medikua duten 3D inprimagailuak.“Isilik hitz egiteko” teknologia ere ezagutzeko aukera egon zen.Gure dietak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia be-

rriek osasunean duten eragina ezagutarazi zen.Parte hartzen zutenek hirietako temperatura jaisteko edo kutsadura murrizteko proposamenen berri izan zuten.Beste hainbat ikerketa zientifikoren emaitzak aditzera eman ziren,eremu ugaritakoak: polinizazioa,energia berriztagarriak,mikroalgak,itsasoa aztertzeko edo hiritetako bizi-kalitatea hobetzeko sateliteak,besteak beste.Matematika erabiliz asmamen-jokoetan aritzeko aukera egon zen.

Horretaz gain,UPV/EHUko emakumezko ikertzaileen ekarpenak ikustarazteko txoko berezi bat egon zen neska eta emakumezko nerabeen artean bokazio zientifikoa sustatze aldera.

Nazioarteko proiektu bat

G-9 partzuergoak antolatuta,Ikertzaileen Europako Gaua Europako Batasuneko 370 hiritan baino gehiagotan ospatu zen.Unibertsitate-talde hori G9-Science4All proiektua garatzen ari da,Europako Batzordearen finantziazioaz.Ekimen hau,EBko Ikerketa eta Berrikuntzako Programaren barruan dago.

Helburu nagusiak honako hauek ziren: alde batetik,ikertzaileak herrita-

rrengana hurbiltzea,haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagut ditzaten,eta beste aldetik,ikasleen artean karrera zientifikoak sustatzea,genero-oztopoak ezabatuz.

Modu erakargarrian, zenbait tresnaren funtzionamendua

erakutsi zen; adibidez, minbizia detektatzeko eta tratatzeko labor ategiko aparatuena

Proiektuaren ardatza Europar Batasunak munduko arazo sozial handiei irtenbideak emateko asmoz abian jarri dituen bost ikerketa eta berrikuntza misioak dira.Misio horiek minbizia, klima-aldaketara egokitzea (gizarteeraldaketa barne),ura eta ozeanoak, hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak eta lurzoruaren osasuna eta elikagaiak dira.Horiek guztiek Europako Itun Berdearen,Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) xedeak lortzen lagunduko dute.

MUk nazioarteko erreferentziazko unibertsitatea izan nahi du

Mondragon Unibertsitateak 2025-2028 aldirako Plan Estrategiko berria prestatzen amaitu du

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak irailaren 17an egin zuen 2024-2025 ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala,Arrasateko berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko Hirekin zentro inauguratu berrian.Uniber-tsitateak epealdi estrategiko berriari ekin dio, datozen hiru urteetarako jardunbide nagusiak zehaztuko dituen 20252028 aldirako Plan Estrategikoa onartuta.Planak etorkizunean jartzen du jomuga,eta erronka eta helburu zehatzak zein asmo handiko kopuruak finkatzen ditu.Epemuga horretarako,4 erronka estrategiko finkatu ditu Uniber-tsitateak,eta dagoeneko lanean ari da horietan: ikasleen ikaskuntza-esperientziaren bikaintasuna handi-tzea; profesionalentzako etengabeko prestakuntzaren eskaintza birtual eta hibridoa sendotzea; ikerketa eta transferentzia bultzatzea,enpresen lehiakortasuna hobetzeko,eta

tokiko eta nazioarteko posizionamendua indartzea.

Imanol Pradales lehendakariak eman zion hasiera ofiziala ikasturteari,ekitaldia amaitzeko.Haren hitzaldiaren aurretik,esku-hartze hauek izan ziren: Idoia Peñacoba Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusiarena -aurreko ikasturteko memoria akademikoa aurkeztu zuen-,Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearena eta Pedro Arrázola Goi Eskola Politeknikoko doktore eta ikertzailearena -irekitze-hitzaldia egin zuen-.Haiekin batera,politikaren eta unibertsitatearen arloetako beste agintari batzuk ere izan ziren,tartean Juan Ignacio Pérez Iglesias,Eusko Jaurlaritzako Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua; Xabier Egibar,Mondragon Unibertsitateko lehendakaria; Bakartxo Tejeria,Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Maider Morras,Arrasateko alkatea;

Amparo Merino,Gizarte Ekonomiarako estatu idazkaria,Carlos García, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria,eta Pello Rodríguez,MONDRAGONeko lehendakaria.

Mondragon Unibertsitateak 8 titulu berri eskainiko ditu ikasturte honetan -hiru master,aditu-ikastaro bat eta lau espezializazio-ikastaro-,ezagutza-arlo hauetan: ingeniaritza,enpresa-kudeaketa,ekintzailetza,hezkuntza,humanitateak eta gastronomia. Guztira 7.000 ikasle baino gehiago matrikulatu dira ikasketa ofizialetangraduak,masterrak eta doktoregoak.Haietatik,berriak dira 2.400 ikasle, orain laur urte baino % 18 gehiago. 2024-2028 aldirako Plan Estrategikoa

Bertaratutako agintariei ikasturtearen hasierako ekitaldira etorri izana eskertu ondoren,ekitaldiaren garrantzia aipatuz hasi du Mondragon Unibertsitateko errektoreak hitzaldia;

izan ere,Unibertsitateak bertan berresten du,urtero,goi-mailako hezkuntzarekiko eta,bereziki,pertsonen prestakuntza integralaren bidez eragin nahi duen gizarte-eraldaketarekiko konpromisoa.Unibertsitatearen arduradun gorenak bi bloke bereizi ditu bere hitzaldian: iragana eta geroa.Batetik,Unibertsitateak aurten erdietsi dituen lorpenak aipatu ditu, eta,bestetik,etorkizunerako erronka eta lehentasunak identifikatu.Azken horien barruan,azpimarratzekoa da 2025-2028 aldirako Plan Estrategiko berria,Unibertsitateak datozen urteetan erdietsi nahi dituen asmo handiko kopuruak jasotzen dituena. Ikasleen ikaskuntza-esperientziaren bikaintasuna da Unibertsitateak identifikatutako erronketako bat. Haren bidez,ikasleak pertsonalki eta profesionalki trebatu nahi ditu, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.Ildo horretan,helburu hau iragarri du errektoreak: % 20 handitzea Mondragon Unibertsitatean trebatuko diren ikasleen kopurua eta 2028an 8.200era iristea.“Gainera, gure ikasleen % 50ek prestakuntza duala izatea eta % 70ek nazioarteko esperientzia hartzea nahi dugu, erantsi du”.

Etengabeko prestakuntza da Unibertsitateak etorkizunerako identifikatutako beste erronka handietako bat.Izan ere,profesionalen trebakuntza eta prestakuntzazko eguneratzea lehentasunak dira ekonomia eta gizarte guztietan,eta irtenbide malgu eta pertsonalizatuak eskatzen dituzte.Hori dela eta,Mondragon Unibertsitateak indartu egingo du etengabeko prestakuntzaren eskaintza,prestakuntza hibrido eta birtualaren bidez,ikasleek gaitasun berriak garatzeko aukera izan dezaten.Eskaintza horri esker,bere ikasgeletan urtero prestakuntza eguneratzen duten profesionalen kopurua bikoizteko asmoa du Unibertsitateak.

Era berean,enpresei bikaintasunaren bidez ezagutza transferitzea da ondorengo urteetarako beste jardunbide nagusietako bat.Helburua:

enpresen lehiakortasuna hobetzea, ezagutza eta teknologia transferitzearen bidez.Zentzu horretan,transferentzia-jarduera % 40 handitzen saiatuko da Unibertsitatea.

Zehazki,asmo handiko

helburuak finkatu ditu

Unibertsitateak datozen

lau urteetarako,hala

nola: ikasle-kopurua

% 20 handitu eta

8.200era iristea; urtero etengabeko prestakuntzako programen bidez trebakuntza

eguneratzen duten profesionalen kopurua bikoiztea...

Euskadiko presentzia handitzea

Era berean,Unibertsitatearen tokiko eta nazioarteko posizionamendua indartu beharra dagoela azpimarratu du errektoreak.Tokiko posizionamenduari dagokionez,Unibertsita-

teak hiru lurraldeetan eskainiko du prestakuntza.Hain zuzen ere,prestakuntza-eskaintza bat sortuko du aurki Araban,Basque Culinary Centerrek bultzaturiko Edariak eta Ardoa (EDA) - Drinks & Wine campusaren bidez.Halaber,errektoreak adierazi duenez,datozen urteetan Bilbo eta Bizkaia izango dira hazteko ahalmenik handiena duten esparru geografikoak.Hori dela eta,Unibertsitateak indarra egingo du lurralde horretan bere presentzia eta eragina sendotzeko,eta proiektu berriak sortuko ditu.Gaur egun,Unibertsitateak 1.300 ikasle baino gehiago ditu Bizkaiko campusetan,eta Bilboko Udalarekin elkarlanean garatutako Bilbao AS Fabrik proiektua goraipatu du errektoreak. Nazioarteko posizionamenduari dagokionez,Europa,Latinoamerika eta Mexiko dira Unibertsitatearen eremu estrategikoak,eta horietara bideratuko ditu bere ahaleginak eta presentzia,ikasle atzerritarrak erakartzeko.Europan,EU4Dual aliantza dualean lan egiten jarraituko du Mondragon Unibertsitateak,eta nazioarteko lehen unibertsitate duala jarriko du martxan,Europako beste 8 unibertsitaterekin elkarlanean, euskal unibertsitatea gidaria dela.

Deustok ongietorria eman zion ikasturte berriari

Juan Jose Etxeberria errektorea: “Osasunaren arloko eskaintza zabalduko dugu, Osasunaren Euskal Itunaren esparruan,gizartearen zerbitzura dauden pertsonen prestakuntza indartzeko"

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak irailaren 25ean inauguratu zuen 2024-2025 ikasturtea Donostiako campusean. Graduko 1.mailako 2.500 ikasle berri inguru gehiago zituen eta 6.000 eskaera jaso zituen.Ikasturtearen hasiera-ekitaldia Donostiako Elizbarrutiko gotzain Fernando Prado Ayuso buru izan zuen eukaristia baten ondoren hasi zen.Cristina Iturrioz-Landart Deusto Business Schooleko katedradunak eman zuen irekiera-hitzaldia: “Errotzea: pertsonen,enpresaren eta lurraldearen arteko sinergien palanka”.Haren hitzetan,lurraldean errotuta egotearen oinarrian eragileek lurraldearekin era dinamikoan sortzen dituzten loturak daude. Landarten esanetan,ikuspegi ekonomikotik,“lurraldearekin errotzea inte-

res handiko fenomenoa da,eragileen portaeran eragin handia duen indarra baita eta,ildo horretatik,eskualdeen garapena ulertzen laguntzen baitigu”. “Lectio brevis” horretan,irakasleak lurraldea-enpresa-lurraldea dinamika zirkularraz hitz egin zuen,dinamika horrek lurralde bereiziak osatzeko sinergien palanka bihurtzen baitu errotzea,“lurralde horiek enpresa eta gizarte garapenerako eremu emankor bihurtu ala ez”.

Zerbitzua,bikaintasuna eta kontuak ematea

Ekitaldia 2023-24 ikasturtearen memoria akademikoaren irakurketarekin hasi zen,Stella Solernou Idazkari Nagusiaren eskutik.Txosten horrek iazko jarduera nagusiak laburbiltzen zituen eta,Juan José Etxeberria errektorearen arabera,gure “zerbi-

tzurako bokazioa” eta “aldaketarako prestasuna” islatzen ditu,“eta espero dugu ikasturte berri honetan ere hori dena biltzen eta bultzatzen jarraitzea”. Ondoren,funtsezko galdera bat planteatu zuen: Hori guztia,zertarako? Zer nahi dugu? Horri buruz adierazi zuenez,“misio batek zuzentzen du gure jarduera eta misio horrek hiru dimentsio ditu ezinbesteko gauzatuko bada: gure gizartearentzako zerbitzua,errotzea,eta bikaintasunarekiko eta kontuak ematearekiko konpromiso sendoa”.

“Zerbitzuari” dagokionez,errektoreak berretsi zuen Deustok,irabazi-asmorik gabeko erakundea den aldetik,gizarteari zerbitzu ematea beste helbururik ez duela.“Gure erakundearen ezaugarri horrek eskakizunmaila goratzen digu beste erakunde batzuen aldean: gure prestakuntza-

ko eskaintzak epe ertainera eusteko modukoa izan behar du,[...] eta gure jarduera guztiak gizartea hobetzen laguntzea nahi dugu”.Azken urteotan,gizartearentzako zerbitzu hori “inpaktu sozialean” biltzen da: kontzeptu horrek laburbiltzen du unibertsitateak ongizateari eta garapen inklusibo eta jasangarriari egiten dien ekarpena.

Cristina Iturrioz-Landart

Deusto Business

Schooleko katedradunak

eman zuen

irekiera-hitzaldia

Ildo horretan,adierazi zuen datuek erakusten dutela Deustuko Unibertsitateak ekarpen garrantzitsua egiten diela Euskadiko goi-mailako hezkuntzari,enplegagarritasunari (graduatuen % 99 ikasketak amaitu eta hiru urtera lanean ari dira),eta enpresek eta erakundeek aitortzen dutela prestakuntza ona ematen duela eta balio handia ematen dietela beren proiektuei.Gainera,Deustok dozenaka enpresa-proiekturi laguntzen die eta aurten,Donostiako campus honetan, Innogune inkubagailuak 100.proiektua ospatu du.Halaber,Deustok GJHetan duen eragina aztertu da,eta Hizkuntza Politikarako Plan Gidari berriak Unibertsitateak kultura- eta hiz-

kuntza-alderdietan egiten duen ekarpena aztertu du.

Errotzea

Iturrioz-Landart irakasleak irekierahitzaldian errotzeari buruz defendatu zuen bezala,Juan José Etxeberriak ere uste zuen lotura dela Deustoren zentzuaren gakoetako bat,eta adierazi zuen: “gu,Deustuko Unibertsitatea, errotuta sentitzen gara,geure buruaz haragoko zerbaiten parte,batzen eta konprometitzen gaituen lurralde baten parte”.Gaineratu zuenez,“gure sustraiak herri honen historian sakon sartuta daude eta,aldi berean,gure existentziak historia hori elikatu du enpresen,erakundeen eta gizartearen garapenean lagundu duten pertsonekin”.

Deustuko Unibertsitatearen eta gizartearen arteko sinbiosi hori adibidez hornitzeko,errektoreak bi pasarte berri aipatu zituen.Lehenengoa, 1931n sortutako Asociación Vizcaína de Cultura erakundeak,Jesusen Konpainia desegin ondoren haren lanari eusteko sortutakoak,beraren funtsak uztailean dohaintzan ematea izan da.Horri esker,erakundearen historia hobeto ezagutu ahal izango da.Bigarrena 1937an gertatu zen, Jesus Maria Leizaolak,lehendakari izango zenak,Gerra Zibilean Unibertsitatea suntsitzea saihestu zuenean. Bi pasarte horiek ondo baino hobeto islatzen dute unibertsitateko misioaren garrantzia eta haren babesa.Ho-

rrez gain,bi adibideek,gaur egun, instituzio,erakunde eta pertsonekiko harremanak eskertzeko balio izan diote,“gugan konfiantza duten eta gure erakundean babestu beharreko ondasun bat ikusten duten erakunde eta pertsonekin ditugun lotura guztiak” eskertzeko.

Demokrazia sendotzea Zerbitzurako bokazio eta errotze horrek,errektoreak adierazi zuen bezala,etengabe hobetzen eta bikaintasuna lortzen ahalegintzearekin konprometitzen du unibertsitatea. Horretarako,ziur dago “ezinbestekoa dela gizarteari irekita egotea eta kontuak ematea”.Horregatik,Unibertsitateak bere jardunaren ebaluazioa Deustoko kulturaren parte egin du.Horrela,ikasleek irakaskuntza-lanarekin edo liburutegiaren funtzionamenduarekin,besteak beste,duten gogobetetasuna neurtzeaz gain,kanpoko ebaluazioak ere egiten dira etengabe.

Adibide gisa,aipatu zuen Deusto aitzindaria dela bere zentro guztien (fakultateak) Erakunde Akreditazioa lortzen eta berritzen.Era berean,Times Higher Education bezalako ranking globaletan nabarmentzen da eta GJH jakin batzuetan munduko unibertsitate onenen artean kokatzen dute; edo beste batzuetan,hala nola Deusto Business School munduko negozio-eskolen gorengo mailan kokatzen dute egiaztapenetan.

NUPeko ikasleak,solidarioak

200dik gora ikaslek hartu dute parte NUPen Prestakuntza Solidarioa nazioarteko mugikortasun-programan duela hogei urte sortu zenetik

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zenbait titulaziotako 200dik gora ikaslek hartu dute parte gaur arte nafar erakundearen Prestakuntza Solidarioa programa berekian,zeina duela bi hamarkada jarri baitzen abian.Prestakuntza

Solidarioa programan parte hartzeko eskaera NUPek urri hasieran argitaratuko duen ikasleentzako Nazioarteko Mugikortasunerako Deialdi Orokorrean egin behar da. Beren esperientzien berri emateko, ekimen horretan parte hartu duten ikasleek bideo bat egin dute beren herrialde hartzailetik: Álvaro Ranz

Doncel eta Leyre Giménez Fañanas (Madagaskar),Leire Ros Larumbe eta Asier Astiz De la Gracia (Kuba) eta Amaya Tanco Latienda eta Maite Barguilla Sanclaudio (Kolonbia).

Nazioarteko mugikortasun horri esker,Latinoamerikan, Afrikan edo Indian egiten ahal dira praktikak,eta urrian irekiko da mugikortasun-programa horretan parte hartzeko epea

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) nazioarteko programa horri esker ikasleek Latinoamerikako,Afrikako eta Asiako ingurune babesgabeetako garapenerako lankidetzako proiektuetan parte hartzen ahal dute.Destinoko herrialdeetako unibertsitateekin eta kontraparte lokalekin lankidetzan (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin

Prestakuntzako Solidarioan parte hartzen duten ikasleen bideoetako baten fotograma.Amaya eta Maite ikasleak,Kolonbian.

eta nazioarteko beste lankidetzaagentzia batzuekin) egiten da mugikortasun egonaldia.

Prestakuntza Solidarioko helburu nagusiak dira,batetik,unibertsitateko komunitateko kideen artean solidaritatea eta garapenerako hezkuntzaren balioak sustatzea,eta,bestetik,prestakuntza profesional praktikoa eskaintzea nazioarteko garapenaren esparruan.Programan parte hartzeko, nazioarteko lankidetzari eta garapenari buruzko 3 ECTS kredituko ikastaro bat egin behar da aurretik.

Ikasturte bakoitzean ikastaroaren bi edizio egiten dira (irailetik azarora eta otsailetik apirilera).

Ikastaroa egin ondoren,3 eta 6 hilabete bitarteko mugikortasun egonaldi bat egiten da destinoko proiektua gauzatzeko,hots,praktikak edo ikasketa amaierako lana egiteko.NUPeko eta unibertsitate

bazkideko ikasleek ikuskatzen dituzte egonaldiak.

Herrialdeak eta finantzatzaileak Ezarri zenetik ia bi hamarkada igaro dira,eta denbora-tarte horretan NUPeko 200 ikasle baino gehiagok egin dituzte nazioarteko egonaldiak zenbait herrialdetan,hala nola Bolivia,Kolonbia,Kuba,Ekuador,El Salvador,India,Madagaskar eta Peru, eta garapenerako nazioarteko lankidetzako esperientziak eta ezagutzak handitu dituzte.

Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak eta NUPek finantzatzen dute programa.Ikasle parte-hartzaileek bidaia-gastuetarako laguntza bat izanen dute,baita gaixotasunak erabat barne hartzen dituen aseguru bat ere,eta ostatu eta mantenu gastuetarako dirulaguntza bat jasoko dute hilero.

NUP,Ikasle Mugikortasunaren eta Ikaskuntza Globalaren Azokan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak,UNITA unibertsitateen aliantzaren bidez, Europako goi-mailako hezkuntzaren mugikortasunari buruzko ekitaldi handienean parte hartu du

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ordezkaritza batek,Jorge

Elso Torralba Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea buru zela,Nazioarteko Hezkuntzako Europako Elkarteak (EAIE,ingelesezko sigletan) antolatzen duen Ikasle Mugikortasunaren eta Ikaskuntza Globalaren Azokan parte hartu zuen irailean,Tolosan (Frantzia). Kontinente Zaharrean egiten den goi-mailako hezkuntzaren nazioartekotzeari buruzko ekitaldirik handiena da.Azokan mundu osoko unibertsitateen eta beste hezkuntza-erakunde batzuen 200 stand zeuden,eta 7.000 lagunek parte hartu zuten.Edizio honetako berrikuntza gisa,NUPek UNITA unibertsitateen europar aliantza osatzen duten erakunde bazkide eta elkartu guztiekin batera jarritako stand batekin esku hartu zuen,NUP UNITAko kide baita.

Lehenengo aldiz UNITA entitate bereki gisa egon zen azokan,eta haren helburua izan zen loturak eta lankidetza-esparru berriak ezartzea Europako eta munduko unibertsitatee-

kin eta beste eragile batzuekin,bai eta aliantzaren nazioarteko dimentsioa sustatzea ere.Horrez gain,Europako unibertsitate-aliantzek goimailako hezkuntzaren esparruan duten zeregina indartzea eta ikusaraztea ere bazuen xede.Tolosan ordezkatuta egon ziren hogeitik gora aliantzarekin partekatutako helburu bat da,eta aliantza horiekin lankidetzan jarduteko bideak ireki dira.

Tolosako (Frantzia) azokan mundu osoko hezkuntzaerakundeetako 7.000 lagunek hartu zuten parte

NUPen ordezkaritza osatu zuten errektoreordeak,Begoña Ballaz Torres Nazioartekotze eta Lankidetza Ataleko buruak eta Arantxa Pérez Larrea NUPen UNITA Bulegoko buruak,eta ordezkaritzaren jarduera nagusiak izan ziren bai aliantza bes-

teekin batera sustatzea bai harremanak egitea eta hitzarmenak sinatzea beste unibertsitate eta hezkuntzaerakunde batzuekin, Nafarroako erakunde akademikoko ikasleen mugikortasun-aukerak handitzeko

Horien guztien artean,nabarmentzekoak dira GEMINAE programako unibertsitateekin ezarritakoak.UNITAk sustatutako unibertsitateen sare paraleloa da programa hori,eta unibertsitate horiek Europar Batasunetik kanpoko herrialdetakoak dira,batez ere Afrika eta Amerikakoak,non hizkuntza erromantzeak hitz egiten baitira. Europako Batzordeak 2017tik sustatutako Europako unibertsitate-aliantzak Estatu kideetako goi mailako hezkuntzako erakundeen arteko epe luzerako lankidetza-proiektuak dira. Aliantza horien bidez,beste helburu batzuen artean,goi mailako hezkuntzaren kalitatea eta Europako unibertsitateen lehiakortasuna hobetu nahi dira,bai eta Europako Unibertsitate Eremua garatzen lagundu ere.

UNITA aliantzako unibertsitateetako ordezkariak (NUP barne),Tine Delvarekin batera,Europar Batasuneko Hezkuntzako eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiko kidea.

Dohaintzen onuradunak Nafarroako Unibertsitatean

444 gazte Nafarroako Unibertsitatean ari dira ikasle ohien,enpresen eta erakundeen dohaintzei esker

Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko 444 ikasle ari dira 2024-25 ikasturte honetan Nafarroako Unibertsitatean ikasten Alumni Beka bati esker.Horietatik 386 espainiarrak dira (145 nafarrak) eta 58 nazioartekoak,16 herrialdetakoak: Argentina,Kolonbia, Costa Rica,Ekuador,El Salvador, Frantzia,Honduras,Hungaria,Italia,Kazakhstan,Mexiko,Nikaragua, Paraguai,Peru eta Dominikar Errepublika.

Zentro akademikoak ikasle horiei ongietorri-ekitaldia egin zien,Ikasleen Errektoreordea,Rosalía Baena, buru zela,eta bertan parte hartu zuten Raquel Lázaro Filosofia eta Letren Fakultateko irakasleak,eta Eugenia Ciordia Ikasle ohien bekadun eta Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko 3.mailako ikasleak.

Alumni Bekak 2003an sortu ziren edozein talentudun ikasle Unibertsitatean ikas dezan xedearekin.Enpresen,Unibertsitateko lagunen, ikasle ohien eta zentro akademikoaren proiektuan sinesten duten beste

pertsona eta erakunde batzuen ekarpenari esker onartzen dira,esker oneko kate handia osatuz. "Honaino iritsi garela ospatu nahi dugu,beste urte batez egitaraua martxan jarri dugula.Une hau garrantzitsutzat jo nahi dugu: jende askoren ahalegin kate luze baten ostean iristeko aukera da”,nabarmendu zuen errektoreordeak. Era berean,Rosalía Baenak unibertsitateko esperientziaren minutu bakoitza aprobetxatzeko eskatu zien bekadunei eta erakundearekin duten lotura nabarmendu zuen.“Unibertsitateak, nolabait,konfiantza berezia dauka zuetako bakoitzarengan.Daukazuenaz bereziki kontziente izatea eskatzen dizuegu.Zigilu berezi bat daramazue.Lan bikaina egin dezakezue.

Ia 4 milioi euroko zenbatekoa

Aurten Ikasle Ohien Beketara bideratu den zenbatekoa 3.992.241 eurokoa da.Beka bakoitzeko batez besteko zenbatekoa 8.991,53 eurokoa da,irakaskuntzara eta ostatura zuzenduta.Bestalde,Unibertsitateak bere 75.urteurrenerako 15 milioi eu-

ro gehiago biltzea jarri du helburu, betiko 75 beka ahalbidetzeko.Hala deitzen zaie,esleitzen zaien zenbatekoa funts edo zuzkidura batetik datorrelako,programa modu egonkorrean finantzatzeko balio duen aktibo-zorro batetik.Azken urtean,Unibertsitateak 5 dohaintza jaso zituen, Betiko Alumni Beken 5 funtsak.

Zentro akademikoak ongietorri-ekitaldia egin zien Alumni bekadunei

Ekitaldian hitzaldia Eugenia Ciordia iruindarrak eskaini zuen,Nazioarteko Harremanetan eta Zuzenbidean gradu bikoitzeko ikasleak,hirugarren urtez beka lortu duena."Gaur ikasle ohien bekak izateagatik dugun zortea gogoratzera natorkizue",nabarmendu zuen.Bestetik,ikasleak emaileei eskerrak ematearen garrantzia azpimarratu zuen: “Unibertsitate honetan ikasten dugunok zorionekoak gara.Eta Alumni Beken proiektuaren parte garen guztiak are gehiago".

NUko Cima,20 urte pazientearen zerbitzura

18 herrialdeko 400 profesional baino gehiagok proiektu berritzaileak garatzen dituzte minbiziaren,DNA eta RNA medikuntzaren eta berrikuntza teknologikoaren alorretan

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitateko Cimak ikerketa biomedikoan 20 urte bete ditu pazientearen zerbitzura.Gaixotasun nagusi eta arraroetarako terapia aurreratuen garapena gidatzen duten ideia disruptiboen aldeko konpromisoan bi hamarkada daramatza zentroak.

Cimak minbiziaren, DNA eta ARN medikuntzaren eta terapia aurreratuen alorretan proiektu berritzaileen aldeko apustua egiten du

2004ko irailaren 28an Felipe eta Letizia jaun-andreek,orduko Asturiasko printzesek,inauguratu zuten Nafarroako Unibertsitate Klinikaren ikerketazentroa,sendatzeko ikertzeko helburuarekin,hasiera batean 4 arlo zehatzetan: onkologia,neurozientziak,gaixotasun kardiobaskularrak eta terapia genetikoa eta hepatologia. “15 enpresen ekarpenek,ikerketa eta teknologia transferentzia kontratu berri baten bitartez,Cima abian jartzea ahalbidetu zuten.Gaur egun gure finantzaketa hiru zutabeetan oinarritzen da: estatuko eta nazioarteko proiektu lehiakorrak,enpresekin hitzarmenak eta filantropia.Diru-sarreren iturri horrek bikaintasun-zientzia translazionalaren helburua aurrera eramatea ahalbidetzen du,gure proiektu zientifikoak pazientearen benetako beharretara bideratuz",azaltzen du José Andrés Gómez Canterok, Cimako zuzendari nagusiak.

Gaur egun,18 herrialdetako 400 profesional baino gehiagok proiektu berritzaileak garatzen dituzte minbiziaren,DNAren eta ARNaren medikuntzaren eta berrikuntza teknologikoaren alorretan.Bere zuzendari zientifikoak,Antonio Pineda-Lucenak,azaldu duenez, “Minbiziaren Arloan,Cancer Center Clínica Universidad de Navarra-n integratuta,tumore solido eta hematologikoen garapenean parte hartzen duten mekanismoak aztertzen ditugu.Era berean,tratamendu aukerak eta pazienteen bizi-kalitatea hobetu nahi dugu,immunoterapia eta erradioterapia barne-tumoralaren konbinazio berrien bitartez.Bestalde,DNA eta ARN Arloan informazio genetikoa ikertzera bideratzen dugu gaixotasun onkologiko eta neurodegeneratibo arraroak tratatzeko.Azkenik,Berrikuntza Teknologikoko Arloan puntako tresnak integratzen ditugu,irtenbide terapeutikoak ikuspegi berritzaile batetik jo-

rra-tzeko aukera ematen digutenak,ehunen ingeniaritza,eredu konputazionalak eta biologia kuantitatiboaren bitartez”.

40 patente aktibo eta 6 spin-off 2004az geroztik,Cimak 130 asmakizun baino gehiago sortu ditu,eta 40 patente aktibo sortu dituzte. Horrez gain,ikerketa-taldeek garatutako zientziak 6 spin-off sortu ditu, Wilson-en gaixotasunaren eta Parkinson gaitzaren terapia genetikoan, hemorragiaren tratamendurako estrategietan,minbiziaren aurkako immunoterapian eta terapia zelular aurreratuetan ardaztuta dauden enpresa berriak.

Cima Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuaren (IdiSNA) eta zentro anitzeko partzuergoen parte da,eta aktiboki lankidetzan aritzen da beste ikerketa zentro batzuekin.Horrez gain,aliantza estrategikoak sinatu ditu nazioarteko erreferentziazko zentroekin,hala nola Oxfordeko Unibertsitatearekin,Erresuma Batuan.

CIC energiGUNEko bost ikertzaile munduko zientzialari garrantzitsuenen artean

Ranking of the World Scientists ospetsuaren arabera,maila guztietako Euskadiko ikertzailerik garrantzitsuena Michel Armand irakaslea da,CIC energiGUNEko elektrokimika-arloko ohorezko zuzendari zientifikoa

Unibertsitateko Aldizkaria

CIC energiGUNEk,energia elektrokimikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak bost zientzialari ditu Stanfordeko Unibertsitateak eta Elsevier argitaletxe akademikoak urtero egiten duten “Ranking of the World Scientists” zerrendaren barruan.Azken ekitaldiko txostenaren emaitzak jakinarazi berri dituzte.

Michel Armand irakaslea,CIC energiGUNEko elektrokimika-arloko ohorezko zuzendari zientifikoa,Euskadiko ikertzailerik garrantzitsuena da berriro ere,adar zientifiko guztiak kontuan hartuta,eta Estatu-mailan hirugarren postuan dago jada,iazkoarekin alderatuta postu bat igota.Gainera,bere espezialitate-eremuaren barruan -energia-,Armand irakaslea bai Euskadiko,bai Espainiako ikertzailerik garrantzitsuena da,eta 14.postuan dago mundu-mailan. Eragin handieneko zientzialarien rankingaren buruan baita ere,baina kasu honetan Ingeniaritza Mekanikoaren arloan,Elena Palomo CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketa Arloko zuzendari zientifi-

koa eta Ikerbasque Professor-a dago.Palomo doktorea,gainera,Ingeniaritza Mekanikoaren arloan eragin handiena duten estatu mailako ikertzaileen zortzigarren postuan dago.

Elena Palomo,Energia Termikoko Soluzioen Arloko Zuzendaritza Zientifikoko arduraduna eta Ikerbasque Professor-a,berriz,Euskadiko ikertzailerik garrantzitsuena da Ingeniaritza Mekanikoaren arloan

Logikoa denez,CIC energiGUNEren espezializazio-eremua kontuan hartuta,Energiaren arloa erreferentea da rankingean aipatutako beste bi zientzialarirentzat.Horrela,Michel Armandekin batera,argitalpenak Montse Casas-Cabanas Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketa Arloko Zuzendari Zientifiko eta Ikerbasque Research Professor-ak Euskadiko hamargarren

besteberrriak

zientzialari garrantzitsuena izaten jarraitzen du, eta Yaroslav Grosu,Fenomeno Interfazialen eta Medio Porotsuen taldeko burua,bi postu azpitik baino ez dago,adar horretan Euskadin eragin handiena duten zientzialarien artean hamabigarren postuan agertuz.

Azkenik,Kimikaren eta Fisikaren arloan,CIC energiGUNEk Euskadiko laugarren ikertzaile garrantzitsuena du,estatu-mailan ikerketa-eremu horretan 19.postuan dagoen eta adar zientifiko guztiak kontuan hartuta Euskadiko ikertzailerik ospetsuenen artean 58.a den Javier Carrasco, hain zuzen.

Hilabete honetan ezagutzera eman den “Ranking of the World Scientists” zerrendak 2023an egindako jarduera zientifikoari buruzko informazioa jasotzen du.Esparru zientifikoko nazioarteko erreferentzia nagusitzat hartzen diren argitalpen horren datuak mundu osoan biltzen dira,argitaratutako ikerketen eraginaren arabera -210.000 ikertzaile baino gehiago aipatzen dira-,zenbait faktore kontuan hartuta,hala nola egilekidetza edo auto-aipamenen ehunekoa.Indexatutako argitalpen zientifikoen eraginarekin zuzenean erlazionatutako parametro normalizatu batzuen analisi konbinatua ere hartzen da kontuan.Ikerlanak ikertzaileen ibilbide profesional historikoaren zein aztertutako azken urtean egindako lan espezifikoaren ikuspegia ematen du.

Ibilbide profesional historikoaren kasuan,nabarmentzekoa da Michel Armand irakaslea 10. postuan dagoela mundu mailan,energiaren arloan,eta horrek agerian uzten du bere ibilbidearen balio paregabea eta CIC energiGUNEn egindako lanaren garrantzia.

CIC energiGUNEko ikerlariak

1946an Frantzian jaioa,Michel Armand 80ko hamarkadaren amaieran hasi zen litiozko bateria kargagarriak ikertzen -polimero solidoaren elektrolitoarekin egindako konbinazioaren bitartez-.Horri esker,besteak beste,garatu ahal izan dira ibilgailu elektrikoari lotutako teknologia nagusiak.Gaur egun,CIC energiGUNEren elektrolito solidoaren ikerketa-arloko arduraduna da,eta etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren egoera solidoko bateria lortzera bideratutako lantalde bat koordinatzen du.Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar,hala nola Volta Award edo Galileo Saria,eta berriki ECSk “Fellow of The Electrochemical Society” izendatu du Atlantan egin duen Kongresuan.

Elena Palomo Biltegiratze Termikoaren Arloko arduradunari dagokionez,zazpi ikerketa-proiektu

handi gidatu ditu,eta FP6,FP7 eta H2020 programen ebaluazio-kide izan da.Nazioarte mailan, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (2006-2017)

Energy Conversion through Energy Storage programaren batzorde exekutiboaren Frantziako ordezkaria izan da,eta 6 urtez biltegiratze termikoko nazioarteko I+G sarerik garrantzitsuena (“Compact Thermal Energy Storage” - SHC/ECES IEA programak) gidatu du.2021ean Arabako Emakume Profesional eta Enpresaburuen Elkarteak (AMPEA) emandako “Emakumea eta Zientzia” saria jaso zuen.

Montse Casas-Cabanas CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketa Arloko zuzendari zientifikoa da.Bere lana energia biltegiratzeko material funtzionalak diseinatzera bideratzen da nagusiki,eta esperientzia du energia biltegiratzeko hainbat teknologiatan.Gainera,nabarmentzekoa da nazioarteko hezkuntza-programetan eta ikerketa-sareetan izan duen parte-hartzea,hala nola i-MESC edo Alistore-ERI programetan,bai eta Europa mailako baterien teknologiako berrikuntzarako ekimenetan ere,Batteries Europe izenekoan,besteak beste.

Azken ekimen horretan “Teknologia Berri Emergenteak” taldeko Lider Tekniko gisa hartu du parte,eta Battery2030+ ekimenean kimika berrien gaikako lider gisa.2021ean,Espainiako Kimikako Errege Elkartearen Ikertzaile Gaztearen Saria eman zioten.

Yaroslav Grosu 2015ean sartu zen CIC energiGUNEn,bertako Fenomeno Interfazialen eta Medio Porotsuen taldeko burua da eta biltegiratze termikoko aplikazioetarako materialen garapenean zentratu du bere ikerketa.Doktorea da Kimika Fisikoko Frantziako Blaise Pascal Unibertsitatean,beste toki batzuen artean.

HiTZ zentroa,Bangkok-en saritua

HiTZ zentroaren Latxari buruzko lanak nazioarteko saria jaso du, euskarak ikerkuntzan duen pisua handituz

Unibertsitateko Aldizkaria

Association for Computational Linguistics hizkuntzaren teknologiari buruzko elkarte zientifiko nagusia da.Bere kongresua gai horretan ari diren ikertzaileen publikazio zientifikoen gune nagusia eta prestigiosoena da.Aurtengo edizioan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroak eraiki duen Latxa hizkuntza-ereduari buruzko artikulua saritu du.Kongresu berean egindako aurkezpen batean euskarak ikerkuntzan duen pisua aipatu zen,1.200 artikulu baino gehiagotan aipatzen baitira euskararen inguruko esperimentuak. Association for Computational Linguistics delakoak Bangkok-en antolatu zuen kongresuak 4.400 artikulutik gora jaso zituen,eta 5.000 errebisoretik gorako batzordeak 940 besterik ez zituen onartu.Publikazio-gune prestigiosoena izanda kalitate hobereneko artikuluak besterik ez ohi dira publikatu.Autoreen artean unibertsitate,ikerketa-zentro eta enpresa nagusietako ikerlariak izaten dira,hala nola Microsoft,Meta eta Apple,besteak beste.Onartutako ikerkuntza-lanetatik 14 artikulu aukeratu dituzte sarietarako,tartean Latxa hizkuntza-ereduari buruzkoa.Sari-banaketa kongresura hurbildu ziren 4.000 ikerlarien aurrean egin zen. Hizkuntza eredu handi bat,edo LLM ingelesez, adimen artifizialeko eredu bat da,giza hizkuntza

ulertu eta sortzeko ikaskuntza automatikoko teknikak erabiltzen dituena,datu multzo masiboetatik sortutako ezagutzan oinarrituta.UPV/EHUko HiTZ zentroak garatutako Latxa euskararentzako hizkuntza ereduen familia bat da eta lizentzia libreko testuen corpus handienarekin eta hizkuntza gaitasunari,irakurmenari,kultura orokorrari eta azterketa profesionalei buruzko zenbait proba bankurekin banatzen da.Latxak duela bi urte abiarazitako jatorrizko ChatGPTbertsioa (orain GPT3.5 gisa ezaguna) gainditzen du,eta baliabide digital urriko hizkuntza baten eredu ireki batentzat lehenengo aldiz,GPT-4 gainditzen du hizkuntza gaitasunean.Latxa deskribatzen duen artikulu zientifikoan corpusak nola bildu diren, eredua nola entrenatu den eta ebaluaziorako datu-multzoen eraikuntza deskribatzen dira. Julen Etxaniz egile nagusietako bat da,Naiara Pérezekin eta Oscar Sainzekin batera,eta Bangkok-en izan zen lana aurkezten eta saria jasotzen.Julen Etxanizek ondokoa aipatu zuen: “Saria ematean azpimarratu izan da Latxa ereduetatik haratago doala,baliabide urriko beste hizkuntzatara hedatu daitekeen metodologia eta ingurune esperimentala planteatzen baititu, zientzia irekiaren ildoa jarraituz”.Oscar Sainzek zera azpimarratu zuen: “Sarituen artean unibertsitate eta ikerkuntza-zentro entsutetzuenak zeuden,eta bertan gure unibertsitatea aipatu izanak zirrara berezia ematen du”.

240 Ikerbasque ikertzaile,zientziaren etorkizunari buruz gogoetan

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek,Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak,Tabakaleran egindako topaketa batean parte hartu zuen

Unibertsitateko Aldizkaria

Tabakaleran egin zen joan den urriaren 2an Ikerbasquek bere komunitate zientifikoarekin urtero antolatzen duen topaketa.Azken urteotan talentu zientifikoa erakartzeko,atxikitzeko eta berreskuratzeko egiten ari den lanari esker, euskal unibertsitateek eta Euskadiko ikerketazentroek ikertzaile bikainak izan ditzaten helburuan lotzeko,ezinbesteko eragile bilakatu da Ikerbasque.Gaur egun Ikerbasqueko ikertzaile direnetatik 240 bildu ziren Donostian.

Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua den Juan Ignacio Pérez Iglesiasek parte hartu zuen topaketan,Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa den Fernando Cossiorekin eta Ikerketako zuzendaria den Amaia Esquisabelekin batera.Sailburu izendatu zutenetik,urriaren 2koa izan zen Pérez Iglesiasen lehenengo bilera Ikerbasqueko komunitate zientifikoarekin. Bertan,sailburuak eskerrak eman nahi izan zizkien ezagutzaren arlo guztietan egunero egiten duten lanagatik eta euskal gizarteari eta zientziaren garapen globalari egiten dioten ekarpen zuzenagatik.Sailburua ziur agertu zen ehun zientifikoa Euskadin izaten ari den bilakaera onak -zientzia-politiken indartzeak eta zientziako profesionalen inplikazioak-,euskal zientzia

etengabe hobetzea ahalbidetuko duela; funtsezko gaia aurrera egin nahi duen edozein gizarterentzat.

Bestalde,Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak, Fernando Cossiok - mahai-inguru batean parte hartu zuen Luis Oro eta Violeta Demonte zientzialariekin batera - ikerketaren aldeko apustuak sortzen duen eragin zuzena azpimarratu zuen.Cossiok aipatu zuenez,egindako apustu ekonomikoak berehalako itzulkinak lortzen ditu,inbertsio gehiago eta enplegu berriak ahalbidetzen dituztenak.Halaber,epe luzera,ikerketak produktu eta zerbitzu berriak sortzen ditu, euskal enpresek lehiakortasuna hobetu dezaten eta aberastasuna eta enplegua sor dezan.

Bilerak ikerketa-komunitatearen ekarpenak eta gogoetak jasotzea izan du helburu, etorkizuneko estrategiak definitze aldera

Nola hobetu zientzia Euskadin: 2025-2028

Plan Estrategikoa

Ikerbasquek sustatutako topaketak helburu bikoitza zuen oraingoan: alde batetik,ikertzaileen arteko sinergiak ahalbidetzea,ideiak eta etorkizuneko proiektuak sor ditzaketen hausnarketa partekatuak eragitea.Baina,gainera,kasu honetan ere,zientzialarien inplikazio eta partehartze zuzena bilatzen zen,Ikerbasqueren 2025- 2028 Plan Estrategikoari begira. Ideia,gogoeta eta proposamen guztiak baliotsuak eta beharrezkoak direla sinetsita,Ikerbasquek bere ikertzaileak inplikatu ditu erronkak,aukerak,indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatzen.Gero eta konplexuagoa eta interkonektatuagoa den mundu honetan,zientziak aurrera egiten du hainbat diziplinaren ezagutzari ezker,hala nola gaixotasun neurodegeneratiboak,material berriak,adimen artifiziala eta sortzen duen eztabaida,teknologia kuantikoa, klima edo energia.

Bizkaiko Esperientzia Gelek XXV. urteurrena ospatu dute

Zentroaren eskaintza Bilboko eta lurraldeko 450 adineko baino gehiagorengana iristen da urtero

Unibertsitateko Aldizkaria

Bizkaiko Esperientzia Gelek Bizkaia Aretoan egindako ekitaldi batekin ospatu dute euren 25 urteko historia.Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotzi ordezkaria eta Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria izan ziren ekitaldian. Aski ezaguna da UPV/EHUk esparru akademiko tradizionaletan egiten duen lana (graduak, berezko tituluak,masterrak,udako ikastaroak...).Esperientzia Gelek Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren bidez 55 urtetik gorako biztanleentzat garatzen duten jarduera zertxobait ezezagunagoa da,baina ez garrantzi gutxikiagokoa.Hala ere,25 urte daramatza unibertsitate-kultura Bizkaiko eta Bilboko biztanleen artean hedatzen.Ikasturte honetan, adibidez,Bizkaiko 450 adineko baino gehiago daude ikasgeletan.

Esperientzia Gelen XXV.urteurrena ospatzeko sortu den bideoa: https://fromsmash.com/s4_iClAgZHct.

Proiektu honek urte hauetan guztietan sortu dituen esperientziak errepasatu,baloratu eta ospatzeko balio izan du gaurko topaketak."Gaur egun,Esperientzia Gelak Giza Zientzien berezko tituluan trebatzera zuzendutako ikastegi akademiko bat baino askoz gehiago dira.Esperientzia integrala da,lagunena,ikastaro osagarriena, kultura-,musika-,antzerki- eta aisialdi-jarduerena.Eta,etorkizunera begira,ziur nago datozen urteetan proiektu hau ez dela mantenduko soilik,indartu egingo dela,lortu duena sendotuz eta ekimen eta esperientzia berriak bilatuz ",azaldu zuen Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak.

Gonbidatuen artean Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordea,Manuel Montero UPV/EHUko errektore ohia,Amaia Irazusta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendaria, Aritz Ruiz Arabako Esperientzia Geletako zuzendaria,Mikel Bilbao eta Josetxo Urrutikoetxea Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendari ohiak izan ziren.Gainera,ordezkari akademikoak,Gelako

irakasleak eta lehengo eta egungo ikasleak bertaratu ziren.

Esperientzia Gelen XXV. urteurrena ospatzeko sortu den bideoa:

https://fromsmash.com/s4_iClA gZH-ct

25 promozio eta 2.000 ikasle baino gehiago

Orain arte 25 promozio eta 2.000 ikasle baino gehiago igaro dira Bilboko Alde Zaharreko Banco de España kaleko 2.zenbakian dagoen egoitzatik. Unibertsitateko irakaskuntzak emateaz gain,55 urtetik gorako pertsonen garapen soziokulturala eta giza garapena sustatzeko jarduera osagarriak egiten dira gela horietan.Programa akademikoa bi unibertsitate-ikasketa motaren inguruan egituratzen da: Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua (4 ikastaro) eta,hori amaituta,Unibertsitate Ikastaro Osagarriak,hiru prestakuntza-ibilbideren bidez.

"Bizkaiko Esperientzia Gelak unibertsitate-irakaskuntzak ematen diren gune bat baino gehiago dira",adierazi zuen Idoia Igartuak,Bizkaiko Esperientzia Gelen zuzendariak.

Nafarroak diplomak eman zizkien LHko 115 ikasleri

Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek formazio-egonaldiak egin dituzte

Europar Batasuneko 10 herrialdetan Erasmus+ programaren bidez

Jon Lasa Galdos

Guztira,2023-2024 ikasturtean Europako Erasmus+ programan parte hartu duten Lanbide Heziketako 115 ikaslek jaso zituzten joan den irailaren 20an Europar Batasuneko 10 herrialdetan egindako prestakuntza-praktikak egiaztatzen dituzten diplomak.

Ekitaldi publikoan,Hezkuntza Departamentuko batzar-aretoan,Goi Mailako Lanbide Heziketako 71 ikaslek,Erdi Mailako 50 ikaslek eta Oinarrizko

Mailako 61 ikaslek jaso zituzten Lisboan (Portugal) egindako prestakuntza-egonaldiak egiaztatzeko diplomak,baita honako toki hauetan egon zirenenak ere: Berlin eta Schwanau (Alemania), Krakovia (Polonia),Salento,Parma,Milan,Vicenza,Avezzano,Catania eta Florentzia (Italia),Nay (Frantzia),Malta,Lappeeranta (Finlandia), Utrecht (Holanda) ),Maribor (Eslovenia),Anberes (Belgika) eta Dublin (Irlanda).

Lanbide Heziketako,Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia,Luis Calatayud, izan zen ekitaldian.Harekin batera Ricardo Goñi izan zen,Rural Kutxaren ordezkaria,eta 550 euroko txeke bat eman zion goi-mailako lanbide heziketako graduko ikasle bakoitzari.Txeke bakoitza

Rural Kutxak ematen du,izan ere,entitate honek programa honetan laguntzen du.Diru kopuru hau jasotzen dute Europako Batzordearen araudiaren arabera,erdi mailako ikasleek baino Erasmus beka gutxiago jasotzen dituzte ikasle hauek. Europako Erasmus+ programako parte-hartzaileetako batzuek Nafarroako lantokietan egin zuten aurretik prestakuntza,eta Europako praktika horiekin burutu zituzten titulua lortu ostean.Beste batzuek,martxotik ekainera bitartekoek,praktika ofizialak egin zituzten Europako enpresetan eta ondoren balioztatu zituzten titulua lortzeko. Hiru hilabeteko mugikortasun-programa horiez gain,azken ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako,Erdi Mailako Graduko,Lanbide Heziketa Bereziko eta Goi Mailako 182 ikaslek parte hartu dute 10 eta 15 egun arteko egonaldi laburretan.Bestalde,lanbide heziketako 33 irakaslek aste 1 edo 2ko egonaldiak egin dituzte taldean edo bakarkako modalitatean.

Lanbide Heziketaren helburu nagusietako bat langile kualifikatuen enpresen eskakizunetara etengabe egokitzea da.Nafarroako Erkidegoko enpresa gehienek nazioartekotzea garapenerako eta merkatu irekitzeko erronka estrategikotzat hartu dute.

Joera berri honek Nafarroako Lanbide Heziketa bultzatu du nazioartekotzearen erronka ere hartzera eta beste herrialde batzuetako enpresetan eta erakundeetan prestakuntza sustatzera,Europar Batasunak finantzatutako ekimen eta programen bitartez.

Nafarroako Gobernuak Erasmus+ Programaren bitartez Lanbide Heziketako Mugikortasun proiektuak kudeatzeko duen gaitasuna aitortzen du. Lanbide-prestakuntzaren bidez parte hartzen duen Europako proiektuak hauek dira:

❚ Europako mugikortasun proiektuak Erasmus+KA1.

❚ Interreg POCTEFA.

❚ Europako berrikuntza eta lankidetza proiektuak.

Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa Nafarroan

Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek azaroaren 28ra arte egin ahal izango dute izen-ematea

Jon Lasa Galdos

Gazteek banaka edo taldeka aurkez dezakete beren film laburra.Ez dago nazionalitate- edo bizileku-murrizketarik.Baldintza bakarra da film laburra zuzentzen duen pertsona Europako Gazte Txartelaren titularra izatea eta berak formalizatzea inskripzioa.

Lehiaketak gaur irekiko du izena emateko epea, eta azaroaren 28ra arte iraungo du. Aurkezten diren film laburrek 2024an eginak izan behar dute.Piezek gehienez 10 minutuko iraupena izan dezakete,kredituak barne,eta film laburrak edozein hizkuntzatan onartuko dira.Hala ere,gaztelaniaz ez daudenetan azpitituluak jarri beharko dira hizkuntza horretan.

Lehiaketako sariak

Film laburrak zineman aditu diren pertsona talde batek baloratuko ditu,eta honako sari hauek emango dituzte:

❚ Film Labur Onenaren Lehen Saria: 600 €.

❚ Film Labur Onenaren Bigarren Saria: 400 €.

❚ Interpretazio Onenaren Saria: 350 €.

❚ Argazkirik Onenaren Saria: 350 €.

❚ Jatorrizko Musikarik Onenaren Saria: 350 €. Izen-ematea Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gazte Txartelaren webgunean (www.carnejoven.navarra.es) eskuragarri dagoen formularioaren bidez egingo da,eta bertan Nafarroako Filmategira bidaliko diren materialak deskargatzeko esteka sartuko da.Filmategiaren webgunetik ere sartu ahal izango da (www.filmotecanavarra.com).

Bi web orrialdeetan,gainera,lehiaketaren oinarri legalak jasotzen dira.

Publiko gazteagoa bilatzeko ekintza Nafarroako Filmotekako zabalkunde-arlotik Zazpigarren Artearen Historia aintzatesteko helburua duten proiekzio-aretoa programatzeko eta beste jarduera batzuetan parte hartzeko baliabideak ez ezik,Nafarroako zinematekak arte zinematografoa sustatzeko beste bide batzuk ere proposatzen ditu,sorkuntzatik edo didaktikatik abiatuta. Joan den ekainean gazteentzako zinema tailerra berreskuratu zuen,eta,orain,hedabidea ezagutzen duen eta bere lanak zabaltzeko aukerak bilatzen dituen kolektiboa gonbidatzen du film laburren lehiaketa honetan parte hartzera.Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan antolatzen da lehiaketa hau.Nazioarteko esparrua izango du eta bereziki Europako Gazte Txartela duten gazteei zuzenduta dago.

Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka 2011ko martxoaren 1ean zabaldu zen.Artxibo Filmografikoak bat egiten du Proiekzio eta Programazio Arloarekin,zeinak zinema-ziklo programatuak eta gordailuan dauden funtsak erakusten eta hurbiltzen baitizkie ikusle interesatuei. Artxibo Filmografikoa Nafarroako Filmotekaren bihotza da,eta bere zeregina funtsezkoa da Nafarroako Ondare Filmografikoari balioa emateko eta hura kontserbatzeko.

Ia 50.000 ikasle Euskadiko LHko produkzio-sarean

Ikasturtea hasi da Euskadiko Lanbide Heziketan produkzio-sarean jardungo duten 49.233 ikaslerentzat

Jon Lasa Galdos

Imanol Pradales lehendakariak Leioako Ostalaritza Eskola bisitatu zuen joan den irailaren 13an,Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak eta Ibon Andraka ikastetxeko zuzendariak lagunduta.Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek jada hasi dute ikasturtea.Heziketa-zikloetan 49.233 ikasle sartu dira,baina matrikula biziak matrikula berriak egiteko aukera ematen du.2024-2025 ikasturtea 64.105 plazarekin hasi da Euskadin,aurreko ekitaldian baino 5.780 plaza gehiagorekin.Aipatutako 5.780 plaza horietatik gehienak goi-mailako heziketa-zikloetan sortu dira,eta horien % 70 sare publikoan.Onarpen-prozesu berri horren beste berrikuntzetako bat izan da C Graduak (ziurtagiri profesionalak) eta ibilbide integratuak egiteko aukera zabaldu dela.

Eskolako instalazioetara egindako bisitan,Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen % 90ek duten enplegagarritasun-maila handia baloratu zuen Lehendakariak,eta azpimarratu zuen

gaitasunak dituzten pertsonak prestatzen jarraitu behar dela,gure herriko ekoizpen-sarearen beharrei erantzuteko.Esparru guztietan eragina izango duten aldaketa teknologiko handiak gertatuko direla jabetuta,Pradalesek aurreratu zuen Lanbide Heziketak funtsezko zeregina izango duela eraldaketa horretan.Ostalaritza Eskolaren digitalizazioa edo aldi berean lau paella prestatzeko gai den robot batekiko elkarreragina ezagutzeko,irailaren 13ko bisita egokitzapen teknologiko horren erakusgarria izan zen.

Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa

Hezkuntzako sailburuak eraldaketa teknologikoaren adibide den Leioako Ostalaritza Eskola bisitatu zuten irailaren 13an

Etorkizunean sortuko diren erronken aurrean, Lehendakariak ikasleak prestatzeko eta ikasleei laguntzeko beharra adierazi zuen,talentua,originaltasuna,konpromisoa,konfiantza eta balioak dituzten profesionalak izan daitezen.Era berean, lanbide-heziketa duala bultzatzen jarraitzearen aldeko apustua egin du.Gaur egun,20.000 enpresa baino gehiago ari dira Euskadiko Lanbide Hezkuntzarekin lankidetzan,eta,horrela,ikasleen % 100ek lan-esparruarekin harreman estuan osatzen dute euren prestakuntza.

Pradales Lehendakariak ziurtasunez adierazi zuen errendimendu handiko prestakuntza bultzatu behar dela,lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan ikasteko metodologia aktiboen bidez.

Lehendakariak jakitera eman du hasierako lanbide heziketa berri bat jarriko dela abian kolektibo zaurgarrienei erantzuteko,askotariko egoeretara egokitutako ikaskuntza-ibilbideekin.Azken batean,gizarteratzea eta gizarte-kohesioa indartuko dituen prestakuntza-maila da.

Talentua eta ekintzailetza

bultzatzea eta Euskadiko Lanbide Heziketaren bidez gizarte-kohesioa lortzea izan ziren lehendakariak aipatutako beste gakoetako batzuk

Publiko gehiago,emakume gehiago, euskara gehiago

Gaur egungo 49.233 matrikuletatik 7.180 Arabako Lurralde Historikoari dagozkio,23.328 Bizkaiari eta 18.725 Gipuzkoari.Ikastetxe publikoetako matrikulazioak ehuneko 6 puntu igo dira, matrikulen 57,4ra arte.Eta % 3 egin dute gora D ereduko matrikulazioek ere.Sare publikoa bakarrik erreferentziatzat hartuta,D ereduan matrikulatutako ikasleek % 19,75 egin dute gora, eta itunpeko sarean % 11,50. Sektoreei dagokienez,% 41,12k industria-sektorean ikastea erabaki dute,% 56,28k zerbitzuen sektorean eta % 2,5ek nekazaritza- eta arrantzasektorean.Sektore teknologikoan,STEAM eremua barne,matrikulatutako pertsonen % 30,5 emakumeak dira eta zientzienean % 78,2.

Enplegagarritasun handia

Euskadiko Lanbide Heziketaren egoerari buruzko ondorio nagusia Lanbide Heziketa amaitzen duten ikasleen enplegagarritasun handia da.EAEko LHko ikasleen % 90ek lortzen dute enplegua,ikasleen gaitasunek industria- eta ekonomia-sarearen beharrei erantzuten dieten seinale.

“Energia eta Ura” eta “Instalatze eta Mantentze Lanak” arloak nabarmentzen dira,ia % 100eko enplegagarritasuna baitute,hau da,% 98,08koa eta % 95,01ekoa,hurrenez hurren.Jarraian daude

“Jarduera Fisikoak eta Kirolak” (% 92,42),“Fabrikazio Mekanikoa” (% 91,89),“Informatika eta Komu-

nikazioak” (% 90,86),“Nekazaritza” (% 90,86) eta “Segurtasuna eta Ingurumena” (% 90,15).Egia esan,26 lanbide-arloek,batez beste,% 89,60ko enplegagarritasuna dute.

13 Michelin izarreko sorlekua

Leioako Ostalaritza Eskola euskal gastronomiaren erreferentea da.1981-1982 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Plentzian,II.Graduko Lanbide Heziketan,Ostalaritza eta Turismoa adarrean, Ostalaritza espezialitatean. Lanbide Heziketaren filosofiak berak aholkatzen zuen praktika erreala sukaldaritza bezalako jarduera bat irakasteko aukera bakar gisa,eta Unibertsitateko Campusean pentsatu zen,beraz,eskola behin betiko kokatzeko 1983an.UPV/EHUra 1983an eramatea garrantzitsua eta erabakigarria izan zen eskolaren izaerari eta nortasunari dagokienez,hanbat abantaila ekarri baitzituen, besteak beste,irakaskuntzaren kalitatea hobetzea baliabide berrien bidez eta fakultate ezberdinekin lankidetzan arituz.

1997/1998 ikasturtean,Urdaitegi eta OkindegiGozotegi tailerrak sortu ziren,bai eta kafetegi-zerbitzu berria ere.Ostalaritza Eskola 2003-2004tik dago gaur egungo lekuan.Horrek aldaketa kualitatibo handia ekarri zuen azpiegiturei eta ikasgeletako,tailerretako eta jantokietako ekipamenduei dagokienez.Eskola abangoardian dago,ez ostalaritzako ikasketetan bakarrik,baizik eta baita sukaldaritza-enpresetan ere.13 Michelin izar atera dira bertatik.

Bizkaia eta Telefónica,digitalizazioa bultzatzen

Aldundiak eta Telefónica Fundazioak lau urterako berritu dute 42 Urduliz

Bizkaian talentu digitala sustatzeko duten lankidetza

Jon Lasa Galdos

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak lau urterako berritu dute gaitasun digitalen 42 Urduliz Bizkaia campusa sustatzen jarraitzeko duten lankidetza-akordioa.Orain arte lortu diren emaitza onen ondorioz,Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Telefónica Fundazioko zuzendari nagusi Luis Prendesek beste hitzarmen bat sinatu dute,Bizkaian dagoen prestakuntza digitaleko zentro berritzaile hori indartzeko.

beste alor batzuetako batez bestekoa baino kopuru nabarmenki handiagoa da hori. Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek azpimarratu duenez,"akordio honek berretsi egiten du Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko talentuaren eta prestakuntza teknologikoaren bidez enpresa-sarean digitalizazioa sustatzen jarraitzeko duen konpromisoa.Gure ETEek gaitasun digitalak dituzten pertsonak behar dituzte lehiakorrak izaten jarraitzeko.42 Urduliz Bizkaiak eskari horri erantzuten dio teknologiaren alorrean talentua garatzearen bidez,kalitatezko enplegu gehien eskatzen duen esparruetako bat baita". Gizartean digitalizazioa etenik gabe ari da hazten,eta gaikuntza digitalik ez izatea gizarte-bazterketako faktorea izan daiteke,prestakuntza akademikoaren parean.Luis Prendesek azaldu duenez,42 proiektua "funtsezkoa da pertsonen garapenean laguntzeko,aukera ematen baitie kalitatezko prestakuntza berritzailea eta doakoa eskuratzeko programazioaren alorrean.Aniztasuna 42 ezaugarrietako bat da,ikasleak sektore teknologikoan profesionalki sartzeko prestatzen dituena.Baina,gainera,beren lan-okupazioa edozein dela ere,trantsizio digitalak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiten laguntzen die".

2021ean sortu zen 42 Urduliz Bizkaia campusa eta,harrez geroztik,Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen aliatu garrantzitsua izan da behar duten talentu digitala garatzeko orduan.Enpresaehuna gero eta gehiago ari da digitalizatzen,eta zentroak gaitasun teknologikoetako prestakuntza ematen du eredu berritzaile,doako eta irisgarri baten bitartez,irakaslerik eta ikasgelarik gabe,lan-merkatuaren eskaeretara egokituta. Ireki zenetik,campusean 572 ikaslek jaso dute prestakuntza,eta guztira 7.500 eskaera inguru jaso dira hautaketa-prozesuetarako ("igerileku" gisa ezagutuak).Haur egun,310 ikasle aktibo ditu zentroak.42 Urduliz Bizkaiko parte-hartzaileen % 21 emakumeak dira,eta teknologiaren

Talentu digitala konektatzen Bizkaiko ETEen eskariarekin

Akordioa berritzearen bidez argi geratzen da erakunde biek apustua egiten dutela gaikuntza digitalaren alde,digitalizazioaren eta STEM talentu (STEM ingelesezko akronimoa: zientzia,teknologia, ingeniaritza eta matematika) eskasiaren erronkei aurre egiteko erantzuna den aldetik.42 Urduliz Bizkaiak konektatu egiten ditu enpresa-sareak profil teknologikoetarako duen eskari gero eta handiagoa eta herritarren gaitasun berrien garapena,enpresen lehiakortasunean eta pertsonen enplegagarritasunean laguntzeko.

Urdulizko metro-geltokiaren ondoan dago campusa,eta Urduliz Dorrearen bost solairu hartzen

Laguntzen du

ditu,2.400 metro koadro,programazioko eta gaitasun digitaletako prestakuntzarako.Zentroa talentu digitalaren,ekintzailetzaren eta Bizkaiko enpresen arteko topagune gisa finkatu da,eta enplegu kualifikatua sortzen eta Bizkaiko herritarren gaitasun profesionalak etengabe hobetzen laguntzen du. Akordioa berritzeko ekitaldia gaur goizean izan da Urdulizen,eta bertan izan dira ere bai Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko diputatu Ainara Basurko,Telefónica Fundazioaren Enplegagarritasuneko eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendari Inés Temes,Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekintzailetza,Talentu eta Lurralde Lehiakortasuneko zuzendari Joseba Mariezkurrena eta 42 Urduliz Bizkaiko zuzendari Estíbaliz León.

Bizkaiko ahaldun nagusi

Elixabete Etxanobek eta

Telefónica Fundazioko zuzendari nagusi Luis

Prendesek adierazi dute Urduliz dorrean dagoen gaitasun digitalen campus berritzailea

bultzatzen jarraitzeko konpromisoa dutela,eta horrekin batera enplegurako

42 metodologia: nork bere erritmoan ikasten du

42 Urduliz Bizkaia mundu osoan sakabanatutako 50 zentroko nazioarteko sare baten barruan dago.42 filosofiak,gaitasun teknikoetako prestakuntza emateaz gain,mundu profesionalean asko baloratzen diren beste gaitasun batzuk garatzen ditu ere bai pertsonengan,hala nola frustrazioarekiko tolerantzia,talde-lana,berrikuntza eta nork bere burua gainditzeko gaitasuna.Ikasteko kontzeptu desberdina da,non ikasleek noiz ikasi aukeratuta eta lankidetza sustatuta ikasten duten.Hori guztia sormena, adimen emozionala eta bizikidetza sustatzen dituen espazio berritzaile baten barruan.Campusera sartzeko ez da aldez aurreko esperien-

tziarik izan behar,ezta ezagutza teknikorik ere. 18 urte izatea da betekizun bakarra. Campusak STEAM Euskadi zigilua dauka 2023tik, zientzian,teknologian,ingeniaritzan eta matematikan dauden bokazioak arteen eta humanitateen loturarekin batera bultzatzeagatik.

Eman orain izena

42 Urduliz (Bizkaia) lan-merkatuari ateak irekitzen dizkion doako programazio campusik berritzaileena da.Metodologia iraultzailearekin eta batez beste hiru urteko iraupenarekin,eguneko 24 orduetan irekita dago,astean 7 egunetan,zure denbora kudeatuz ikasi ahal izateko. 42 Urdulizen (Bizkaia) parte hartzeko ez duzu aldez aurreko ezagutzarik edo inolako titulaziorik behar,18 urte baino gehiago,ikasteko gogoa,jarrera eta iraunkortasuna besterik ez dituzu behar. Bi fase baino ez dira gainditu behar: izena online emateko test bat eta aurrez aurreko 26 eguneko hautaketa prozesua.

Izen-ematea beti dago zabalik Urduliz,Madril,Malaga eta Bartzelonako campusetan.

Informazio gehiago: www.42urduliz.com

Laguntzen du

Espainiak Erasmus+ mugikortasunaren lidergoa du LHn

Irailaren 18an eta 19an,Espainia osoko 150 lagunek parte hartu zuten "Erasmus+ Lanbide Heziketako Jardunaldiak,Epe laburreko ikasle eta langileen mugikortasun proiektuak (KA122-LH)” jardunaldietan, Santanderreko Jaialdien Jauregian

Jon Lasa Galdos

Lanbide Heziketak leku garrantzitsua lortu du eta aurrekaririk gabeko hazkundea izan du Espainian Erasmus+ programan,aitzindaria izan baita Funtsezko Ekintza horretan sektore horretarako eskaerak jasotzen.Zentzu horretan,Lanbide Heziketa ematen duten zentroek egiten duten lana bikaina da,eta horien artean aipatu behar dira Musika Kontserbatorio Profesionalak,Udalak,Foru Aldundiak eta mugikortasun-proiektuak gauzatzen dituzten eta hori egiten duten erakunde ugari.Espainia abangoardian dago Europan,bai arlo horretan aurkezten diren proposamenen kopurua gero eta handiagoa delako,bai kalitate handia dutelako.

2024an,8,3 milioi euro baino gehiago esleitu ziren 202 proiektu eta 8.300 mugikortasun-jarduera baino gehiago gauzatzeko

Europar Batasuneko Erasmus+ programak hazkunde esponentziala bilatzen du Lanbide Heziketako sektoreko mugikortasun eta lankidetza ekintzetan.Hori lortzeko,aurrekontuan gorakada nabarmena izan du orokorrean,garapen-prozesuan funtzionalitate batzuk dituzten kudeaketatresna berrietatik hasita,partaidetza-jarduera berrietara (ikasle taldeen mugikortasuna) eta proiektu mota berrietaraino.Horien artean nabarmentzen dira:

❚ Ekintza honen aurrekontuak % 34,23ko igoera izan du 2024an.

❚ % 5,9ko igoera banakako bidaiarako laguntzetan,inflazioaren eraginari aurre egiteko.

❚ Finantzaketa handitzea eskatzen diren herrialdeetan.

❚ Erakundeentzako inklusiorako laguntza areagotzea.

Hezkuntza nazioartekotzeko Espainiako zerbitzua

❚ Prestaketa-bisitetarako laguntzak zabaltzea.

❚ Talde mugikortasunera joaten den parte-hartzaile bakoitzeko 100 euroko zenbatekoa gehitzen da.

Testuinguru horretan,indarrean dagoen Erasmus+ 2024 deialdian,8,3 milioi euro baino gehiago bideratu dira EBko aurrekontu-funtsetatik, ikasle eta lanbide heziketako langileentzako epe laburreko 202 mugikortasun-proiektu finantzatzeko,eta horrek sektore hezitzaile honetako 8.300 jarduera baino gehiago adierazten du ikasle eta langileentzat.

2024ko deialdiaren Lanbide Heziketako sektoreko Erasmus+ mugikortasun-proiektuetarako (KA1) diru-laguntzen esleipenaren ebazpenetik abiatuta,Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE),Espainiako Erasmus+ programaren Agentzia Nazionalak eta Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari atxikitako erakundeak,Kantabriako Gobernuko Hezkuntza,Lanbide Heziketa eta Unibertsitate Departamentuarekin batera antolatu ditu “Erasmus+ Lanbide Heziketako Mugikortasun Jardunaldiak 2024”,mugikortasun proiektuen koordinatzaileei zuzendutako iraupen laburreko ikastaroak,alegia.Indarrean dagoen deialdian hautatuak izan ziren Espainiako Lanbide Heziketako zentroak irailaren 18an eta 19an Santandereeko Jaialdietako Jauregian formatu hibridoan (presentziala eta birtualean) ospatzen diren jardunaldi hauetan Espainia osoko 150 lagun inguruk hartu zuten parte.

María Gómez SEPIEko Lanbide Heziketako eta Europass Unitateko zuzendariak hitzaldiaren aurkezpenaren ostean,Alfonso Gentil SEPIE Agentzia Nazionaleko zuzendariak zera adierazi zuen: “Orain exekutatzen hasi diren proiektuek ez dute soilik ahalbidetuko gure LHko ikasle eta langileei nazioarteko esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera ematea,baizik eta funtsezko gaitasunak garatzen eta hezkuntza komunitate irekiago eta globalago bat sortzen lagunduko du".

Cristina Montes,Hezkuntza,Lanbide Heziketa eta Gobernuko Unibertsitate Ministerioko LH eta Etengabeko Hezkuntzako zuzendari nagusia ere izan zen irekieran.

Kantabriatik honako hau adierazi zuen: “Erasmus+ programa balio erantsia da gure lanbide heziketako ikasleen prestakuntza-curriculumean,Kantabriako gure enpresek baieztatu dutenez,lankidetza-proiektuak egiteko aukera eskaintzen baitu, baita prestakuntza eta praktika onak trukatzea".

Egun hauetan zehar,aurkezpen eta mahai-inguru desberdinak egin ziren proiektu hauek garatzen dituzten Lanbide Heziketako erakundeei horiek arrakastaz kudeatzen laguntzeko.Saio hauek zuzenean jarraitu ahal izan ziren SEPIEko YouTube kanalean ere.

SEPIE Agentzia Nazionalari buruz

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE) Europar Batasuneko Erasmus+ programaren Espainiako Agentzia Nazionala da hezkuntza eta prestakuntza arloetan.Erasmus+ Europar Batasuneko nazioarteko mugikortasun akademikorako programa enblematiko bat da, munduko herrialde ia guztiei eta pertsona guztiei (ikasle,praktiketako eta hezkuntza-sektore guztietako irakasleei) zabalik dagoena.SEPIEk Erasmus+ programaren ekintza deszentralizatuak kudeatzen ditu: Key Action-Ekintza Gakoa 1 (pertsonen hezkuntza-mugikortasuna) eta Key Action-Ekintza Gakoa 2 (erakunde eta instituzioen arteko lankidetza).

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) Erasmus+ programaren Hezkuntza eta Prestakuntzaren alorrean kudeatzeko, hedatzeko,sustatzeko eta eragin-azterketak egiteko Agentzia Nazional gisa jarduten du esan bezala,Europako beste hezkuntza-ekimen eta programa batzuez gain.Era berean,estatuko eta

nazioarteko proiektuetan koordinatzen eta parte hartzen du,eta bere eginkizunen artean,Espainiako unibertsitate-sistemaren eta bere eskaintzaren nazioarteko proiekzio handiagoan laguntzea ere sartzen da.

SEPIE arduratzen da programen deialdia zabaltzeaz,ekintzen balizko onuradunei laguntza eta aholkularitza teknikoa emateaz eta jarraipen egokia egiteaz,aurreikusitako ekintzek emaitzak lor ditzaten.

Hedapen- eta jarraipen-lanetarako,SEPIEk erakunde-sare zabal baten lankidetza du: Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sailak,Unibertsitateak,Eskualdeko Enplegu Zerbitzu Publikoak, Merkataritza Ganberak,enpresa- eta sindikatuerakundeak eta prestakuntza-jarduerak garatzen dituzten beste erakunde batzuk.

SEPIEk,Europar Batasuneko Hezkuntza eta Prestakuntzaren arloan,Erasmus+ programa garatzen eta kudeatzen du,irailaren 16ko 15/2014 Legean ezarritakoaren arabera,sektore publikoa arrazionalizatzen eta administrazio erreformako beste neurri batzuk kontuan hartzen dituena.

MONDRAGONek B Acceleration

Week-en lehen edizioan parte hartu du

BATdorrearen bigarren fasearen inaugurazioaren testuinguruan,Eroski, Laboral Kutxa,LKS Next,Mondragon Unibertsitatea,ORBIK Cybersecurity eta MONDRAGON Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroak hartu zuten parte ekitaldian,30 herrialde baino gehiagoko startup,inbertitzaile eta eragileekin batera

Jon Lasa Galdos

BATdorreak hazten jarraitzen du.PwCko taldeak kudeatzen du BATekintzailetzarako nazioarteko zentro hori,eta ekosistema berritzaile horrek korporazioak,startupak,scaleupak,inbertitzaileak eta sektoreko gainerako eragile interesgarriak biltzen ditu,aurten,lehenengoz,B Acceleration Week ospatzeko aukera eman dutena.Mugarri bat da eskualdeko startupen eta berrikuntzaren esparruan,eta BATeko komunitate ekintzailearen barruan ezagutza trukatzeko eta berrikuntza sustatzeko plataforma nabarmena izatea du helburu. Bi egunez,irailaren 23an eta 24an,munduko hainbat lekutako 500 lagun baino gehiago bildu ziren,berrikuntzako eta ekintzailetzako azken joerei buruzko esperientziak,ikuspegiak eta ezagutzak partekatzeko.30 herrialde baino gehiagoko 100 startup berritzailek eta lehen mailako 60 hizlari baino gehiagok hartu zuten parte.

Gainera,bigarren urtez jarraian,Startup World Cupen eskualdeko finala egin zen.Maila altuko 13 startup lehiatu ziren Iberiaren ordezkariak izateko Startup World Cup Grand Finale txapelketan, San Frantziskon (AEB).Irabazlea Barbara enpresa bizkaitarra izan zen,urriaren 4an Silicon Valleyn jokatuko den munduko finalean parte hartuko duena.

Eroski,Laboral Kutxa,LKS Next,Mondragon Unibertsitatea,Mondragon Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroa eta Orbik Cybersegurity kooperatiben bidez egon da ordezkatuta MONDRAGON.Besteak beste,hurbildutako 100 startupekin sinergiak bilatzen eta aurrez hautatutako startupekin bilera pertsonalizatuak egiten aritu da,eta retail eta 4.0 industriari buruzko bi mahaingurutan hartu du."Gure etorkizuneko helburua BATdorrean modu proaktiboan dauden korporatiboekin,inbertitzaileekin eta zientzia eragileekin aliantzak bultzatzen jarraitzea da,lankidetzan negozioak bultzatzen jarraitzeko",esan du Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroko zuzendariak.

BAT,parerik gabeko lankidetza-proiektua

BATB Accelerator Tower herrialdeko proiektu estrategikoa da,eta Bizkaia nazioarteko ekintzailetzaren mapan jartzea du helburu.Euskal erakunde nagusien laguntzari esker,BATB Accelerator Tower-en antzeeko proiekturik ez dago; Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zerbitzura dauden tresna publikoak uztartzeko gai da,zerbitzu ezberdinduekin eta PwC,Talent Garden eta Impact Hub-en nazioarteko sareekin.BATB Accelerator Tower Europako hegoaldeko berrikuntza HUB garrantzitsuena eta ondoen konektatua izatea nahi da.

Laguntzen du

Enplegu eta ekintzailetza programa Bizkaian

Abian da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia

Urriaren 10era arte egingo da edizio berriko parte-hartzaileen behin betiko hautaketa,zeina urriaren 16an hasiko baita eta 2025eko otsailaren 7an amaitu.Anezka bakoitzean hogei pertsona egongo dira gehienez eta hamabost astez egingo dute lan,edo kide guztiek lana aurkitu arte; halaber,taldeko saioak (aurrez aurre eta online) eta banakakoak egingo dira,parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetze aldera.

ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken programak ahalbidetzen du beste pertsona batzuekin batera bilatzea lana,bai eta teknikari aditu baten laguntza jasotzea ere,zeina saioak dinamizatzeaz arduratuko baita eta etengabeko laguntza eskainiko baitu.Programan sartzea borondatezkoa da eta ez da ezer ordaindu behar; alabaina, konpromiso handia eskatuko da parte-hartzeari eta antolatutako saioetara bertaratzeari dagokienez,salbu eta lana aurkitzen bada.

Hauexek dira programak barne hartzen dituen jarduerak:

❚ Taldeko saioak non,besteak beste,honako gai hauek jorratuko baitira:

- Autoezagutza,marka pertsonala eta helburu profesionala.

- Lan-merkatuaren funtzionamendua.Lana bilatzen den sektorean diharduten enpresak identifikatzea.

- Lana bilatzeko eta aukerak antzemateko baliabideak.

- Curriculuma,elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.

- Lana bilatzeko tresna digitalak.

❚ Banakako saioak:

- Tailerrak,lana bilatzeari lotutako askotariko gaietan espezializatutako adituen eskutik.

- Foroak,enpresen networkinga nahiz ekitaldiak antolatzea eta horietan parte hartzea.

- Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Aintzat hartuta lana dela gizarte-egituran sartzeko eta bertan parte hartzeko faktorerik erabakigarrienetakoa,Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak eta diputatu nagusiordeak hauxe nabarmendu du bere sailari buruz: “2015ean martxan jarritako ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken proiektuak indarrean jarraitzen du eta helburua da lan-merkatuan sartzeko prozesua eraginkorragoa eta jasangarriagoa izatea”. Oraingoz,63 anezka jarri ditu abian Bizkaiko Foru Aldundiak eta horri esker 1068 pertsonak hartu dute parte hizpide dugun programan,horrek dakartzan onurekin: kezkak eta esperientziak partekatzea antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin,eta gehiago ikastea lanmerkatuari eta horren funtzionamenduari buruz, bai eta lana bilatzeko estrategiei buruz ere.Hori guztia lagungarria izan da ANEZKAri esker 668 pertsonak lana aurkitu dezate eta kopuru hori (% 62,55) handituko da,azken anezketako partehartzaileak bete-betean baitaude murgilduta enplegu-bilaketa aktiboan,udan amaitu ziren anezketan egon ostean.

Madrid4Tech itzuli zen

Talentu teknologikoa sektoreko puntako enpresekin lotzen duen ekitaldi nagusiak bere V.edizioa egin du Jon Lasa Galdos

Madrilgo hiriburua izan zen berriro ere Madrid4Tech-en eszenatokia,eta joan den urriaren 9an itzuli zen bere V.edizioa egiteko.Topaketa hori,dagoeneko enplegu teknologikoaren alorreko garrantzitsuenetako bat da,eta ehunka profesional eta sektore teknologikoan interesa dutenak lotu zituen.

IMMUNE Teknologia Institutuak,prestakuntza teknologikoko zentroak,antolatutako ekitaldiak dei egin zien bai aurrez aurre,Castellana Pasealekuan duen egoitzan,89.zenbakian,bai birtualki,Datu Zientziaren,Zibersegurtasunaren,Web Garapenaren,Adimen Artifizialaren,Hodeiko Informatikaren eta UX/UI diseinuaren arloetako espezialistei eta Iberdrola,CaixaBank Tech,AWS, Telefónica eta Accenture enpresa handien lankidetza izan zuen,besteak beste.

Jardunaldia inaugurazio saio batekin hasi zen,non adimen artifizialak azken bi urteetan izan duen eragina eztabaidatu zen,tekno-optimismoaren eta

tekno-zenizoaren arteko jarrera desberdinak jorratuz,sektoreko adituen parte-hartzearekin.

Iberdrolaren esku-hartzea izan zen,energia berriztagarrien testuinguruan zibersegurtasunaren erronkei aurre egin ziena,eta CaixaBank Tech,big dataren kudeaketan adimen artifizialaren aplikazioak eztabaidatu zituena.

Gainera,edizio honetan ExpoIMMUNE aurkeztu zen,IMMUNE ikasleek beren proiektuak puntako enpresen aurrean erakusteko aukera izango duten espazioa,ingurune profesionalean dituzten gaitasunak erakutsiz eta negozio ekosistemarekin giltzarri diren konexioak erraztuz.

Ekintza ezberdinak

Ekitaldia AWS eta hodeiko adituek zuzendutako tailer praktikoekin eta teknologiaren sektoreko enplegagarritasunari eta aukerei buruzko saioekin amaitu zen,zibersegurtasuna,web garapena,adimen artifiziala eta UX/UI diseinua bezalako arloetan profil kualifikatuak eskatzen jarraitzen duen arloa. Juan Riva,IMMUNE Teknologia Institutuko zuzendari nagusi eta sortzailearen hitzetan: “Madril4Tech-en edizio berri honekin eta ExpoIMMUNEren aurkezpenarekin,esperientziadun teknologiako profesionalen eta erronkei aurre egiteko bilatzen dituzten enpresen arteko konexio puntuak sortzen jarraitu nahi dugu eraldaketa digitalean.STEM gaitasunak dituzten profilen eskariak esponentzialki hazten jarraitzen du,eta ezinbestekoa da horrelako espazioak eskaintzea teknologian talentua sustatzeko".

Hala,2023ko Munduko Ekonomia Foroaren arabera,datuen analista eta zientzialarien,big datako espezialisten,adimen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoko espezialisten eta zibersegurtasuneko profesionalen enplegua % 30 haziko dela kalkulatzen da 2027ra arte.Gainera,Digitalizazioan oinarrituta,2 milioi lanpostu berri sortzea aurreikusten da,hala nola,merkataritza elektronikoko espezialistak,eraldaketa digitaleko espezialistak eta marketin eta estrategia digitaleko espezialistak.

Sukaldean Sortzaile lehiaketa gastronomikoa itzuli da

Ausolanek eta BCC Culinary Clubek antolatutako ekimenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 12 eta 17 urte bitarteko ikasleek proposamen osasungarri eta berritzaileak gauzatzea

Jon Lasa Galdos

Ausolanek,bere Hezkuntza Proiektutik,eta BCC Culinary Clubek,hots,Basque Culinary Centerreko gastronomiazaleei zuzendutako arloak, gizartean kultura gastronomikoa bultzatzen eta sustatzen duenak,Sukaldean Sortzaile lehiaketaren VI.edizioa abiarazi dute: gazteak euren etxeko plater tradizionaletan oinarritutako bideoerrezetak egitera gonbidatzen dituen lehiaketa gastronomikoa,partaideak tokiko gastronomiara hurbiltzeko eta familian kalitatezko denbora igarotzea sustatzeko helburuarekin.

Ausolanen Hezkuntza Proiektuaren barneko ekimen horrek aurreko edizioan izandako arrakasta ikusita (200 haurrek parte hartu zuten eta 70 bideo-errezeta egin zituzten),aurten ere eskola-jangela hezkuntza integraleko gune izatea sustatu nahi da,“gastronomiak gure kulturan duen garrantzia gogoratuz eta gazteak beren aitona-amonen plater klasikoetan oinarritutako errezeta osasungarriak egitera gonbidatuz”,adierazi du Ausolanek. Sukaldean Sortzaile proiektua ikasturteko lehen hiruhilekoan egingo da,eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetako 12 urtetik 17ra arteko ikasleei zuzenduta dago. Ekimen honen helburua da "ohitura osasungarriak sustatzea eta gure adinekoekin denbora gehiago igarotzea,ezagutzaren eta jardunbide egokien iturri naturala baitira",adierazi du Ausolanek EAEn duen Hezkuntza Proiektuko taldeak.Ekimenak,haurtzarotik hasita,bizimodu osasungarria izatea zeinen garrantzitsua den irakasten die ikasleei,pertsona afektiboak, errespetuzkoak eta solidarioak izateko hezten laguntzen die,bai eta gizarte eta kultura beharrei erantzuten ere.

BCC Culinary Clubek nabarmendu duenez,"Sukaldean Sortzaile proiektuak balioan jartzen du aitona-amonen ohitura gastronomikoen ezagu-

tza bilobei transmititzea,eta erronka bihurtzen da proposamen gastronomiko eguneratu bat sortzeko beren sormen guztia aplikatu behar duten gazteentzat”.

Parte hartzeko epea azaroaren 4ra arte egongo da irekita eta irabazlearen saria izango da berak eta bere gelakideek BCC Culinary Clubeko tailer gastronomiko batean parte hartzea

Lehiaketaren epeak eta finalisten hautaketa

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 4an hasi zen eta azaroaren 4ra arte egongo da zabalik,Sukaldean Sortzaile webgunearen bidez.“Ikastetxeek aukera izango dute beren taldeak sortzeko,eta aitona-amonen errezeta bat sortu eta berridazteko eta bideo bat grabatzeko,honako hauek azalduz: errezetaren jatorria,zergatik hautatu duten, zer urrats egin dituzten eta zer tresna erabili dituzten.Gainera,platera erabat bukatuta aurkeztu beharko dute",zehaztu du Ausolanek. Izena emateko epea amaitzen denean,YouTuben publikoak “atsegin dut” gehien emandako bideoen lehen aukeraketa egingo da. Bigarren fasea ikastetxeetan izango da,eta gehien gustatu zaien eskualdeko bideoa bozkatuko dute.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.sukaldeansortzaile.com

Nafarroan euskararen erabilera sustatzeko akordioa

Euskarabideak euskararen presentzia indartu du Euskal Wikilarien Elkartearekin duen hitzarmena berrituz

Jon Lasa Galdos

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako,Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak,Ana Ollo lehendakariordeak zuzenduta,Euskarabidea/Instituto Navarro del Euskera erakundearen bitartez,Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du,informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko.

Lehentasunezkotzat jo den helburuetako bat da euskarazko argitalpenak eta eskaintza areagotzea Interneteko informazio-guneetan.Hitzarmen hau hizkuntzei eta teknologia berriei buruzko estrategia baten barruan sartzen da,adimen artifizialaren (Gaitu),komunikabideen edo publiko gaztearekin lan egitearen (Sarean Euskaraz) arloko beste proiektu eta lankidetza batzuk barne hartzen dituena.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak,2016an sortu zenetik,Nafarroari lotutako hainbat proiektutan lan egin du,Wikipediaren bidez Nafarroako kultur ondarea sustatzeko,tokiko eragile eta entitateekin lankidetzan; tokiko toponimia,euskalkiak,historiak eta monumentuak izan dira abian jarritako ekimenen protagonistak.Wikipedia atari erreferentziala da,eta euskarak 400.000 sarrera baino gehiago ditu dagoeneko,hiztun-komunitate aktibo bati eta EAEk ere garatzen dituen laguntza instituzional mota horri esker. Egunean milioika kontsulta sortzen dituen Wikipedia bezalako euskarri erreferente batean euskara agertzeak duen garrantziaz gain,Memoria eta Bizikidetzako,Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak beste erakunde publiko batzuekin ere partekatu du adimen artifizialak duen garrantzia,gaur egungo munduan gero eta erabakigarriagoa baita.Hori dela eta,Nafarroako Gobernuak,Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak,Hiruko Ituna lankidetza-hitzarmen instituzionalaren barruan,Gaitu izeneko

kanpaina bat jarri zuten abian irailean,testu- eta ahozko datu-masa handia behar duten makinei eta teknologia berriei euskara irakasteko; izan ere,horietan,gehiengoa ez diren hizkuntzek ere beren presentzia digitala bermatu behar dute, egunerokoan erabili ahal izateko.“Batu ditzagun gure ahotsak" lelopean,euskal hiztunei gaitu.eus atarian sartzeko eskatzen zitzaien,euren ahotsa grabatzeko eta euskal hizkuntza eta kulturaren garapenean laguntzeko.Orain arte 688 orduko grabazioak egin dira,eta ekimenak zabalik jarraitzen du herritarren elkarlanerako.

Wikipediari buruzko hitzarmena hau Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak teknologia berriak sustatzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da

8.000 ikasle baino gehiago igaro dira dagoeneko "Sarean Euskaraz" saiotik

Bestalde,Euskarabideak,lankidetza horren jarduera-ildo estrategikoen barruan,hizkuntza horren presentzia bi eremu eta publiko giltzarritan indartzearen garrantzia aurreikusten du,haren berreskurapena sendotzeko eta etorkizunera begira haren garapena bermatzeko: publiko gaztea (euskara lau gaztetik batek ezagutzen duen hizkuntza da,Nastat-en arabera,goranzko adierazle bat) eta teknologia berriak,non,hein handi batean,pertsonen arteko harremanak eta nazioarteko hizkuntzen presentzia jokatzen diren, baina baita korronte uniformizatzaileago horri aurre egiten dioten eremu urriko hizkuntzak ere.

Bi osagai horiek Euskarabidearen ibilbide eta arrakasta handieneko proiektu batean gurutzatzen dira, Sarean Euskaraz-en,hain zuzen ere.Proiektu horretan,urtero (2024an,VIII.edizioa iritsiko da)

DBHko eta Batxilergoko 1.400 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute Baluarten,hainbat eremu eta modalitatetan euskara teknologia berrien esparruan sustatzea helburu duen ekimen batean,aplikazioen erabilerari buruzko tailerren bidez (musika, argazkigintza,jokoak...) edo gaurkotasun handiko gaiei buruzko hitzaldien bidez,hala nola sareetako pribatutasuna edo 2.0 harremanak. 2017an abian jarri zenetik,8.000 gaztek baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan,Memoria eta Bizikidetzako,Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuaren ildo estrategiko baten barruan.

Haurrentzako proiektuak eta enpresak digitalizatzeko laguntzak

Publiko gazteagoari zuzentzen zaizkio euskara eta kultura digitala uztartzen dituzten beste bi proiektu."Mattin eta kattalin" proiektua,Nafarroako Euskararen Mediatekako funtsetan oinarritua eta 2021etik existitzen dena,haurrei euskarazko ahozko tradizioaren edukiak helarazteko asmoz sortutako webgune bat da.Edukiak Mattinetakattalin.eus plataforma oso intuitibo eta manipulagarri baten bidez eskaintzen dira,hogei bideo labur dituen webgune baten bidez. Bestalde,haurrei begira ere,duela bi urtetik hona bi postcat sortu ziren,bata euskaraz,"Euskara aleka",

eta bestea gaztelaniaz,"Ecos del euskera" (26 kapituluz osatua bakoitza,52 audio guztira),Nafarroako euskararen historiari eta bitxikeriei buruzkoak. Podkastek "lingua navarrorum" aren historia kontatzen dute kontakizun,istorio,gertakari eta bitxikerietan,Nafarroako geografia osoan zehar,bai Iruñean eta bere Eskualdean,bai Mendialdean, Nafarroa Ertainean eta Erriberan. Publiko orokorrari begira,eta komunikabideen eta, oro har,enpresa-sektorearen garrantzia kontuan hartuta,Euskarabideak digitalizazioarekin lotutako bi laguntza-deialdi ditu.Zehazki,aurrekontuek 271.500 euro esleitu dituzte "Euskarazko hedabideak berritzeko eta digitalizatzeko proiektuetarako laguntzak" partidarako,eta beste bi,orokorragoak, "Enpresen eremu digitalean euskara sustatzeko aplikazioak garatzeko laguntzak" (12.000 euro) eta "Irabazi-asmorik gabeko erakundeen eremu digitalean euskara sustatzeko aplikazioak garatzeko laguntzak" deialdietarako (90.000 euro).

Euskarabidea

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua Memoria eta Bizikidetzako,Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuari atxikitako erakunde autonomoa da.

Besteak beste,Euskarabideak honako zereginak ditu: euskararen erabilera ofizialaren arautegia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak,eta euskararen baliabideak planifikatzea,sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

Lorea Argarate,IV.Gladys sariaren irabazle

Epaimahaiak aho-batez hartu zuen erabakia eta haren ibilbideko hainbat alor azpimarratu zituen; batez ere,ekintzailetasuna

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Lorea Argarate Zubia (Bilbo,1990) izan da Gladys Sariaren IV.edizioko irabazlea,eta PUNTUEUS eta UPV/EHUko Informatika Fakultatearen eskutik jaso zuen garaikurra UPV/EHUko Informatika Fakultatean,Donostian,egin zen ekitaldian.Bertan Lorea Argarate,Gladys Sariaren aurtengo sariduna,Nerea Isasi GFAko Berdintasuneko foru-zuzendaria,Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin-zuzendaria,Naiara Aginako,UPV/EHUko Informatikako Fakultateko dekanordea eta Iratxe Esnaola epaimahaikidea izan ziren.Ekitaldia Olatz Arbelaitzek,Informatika Fakultateko doktoreak eta Berdintasun Batzordeko kideak aurkeztu zuen.

Epaimahaiak aho-batez hartu zuen erabakia eta haren ibilbideko hainbat alor azpimarratu zituen; batez ere,ekintzailetasuna: telekomunikazio ingeniari ikasketak ditu eta TAZEBAEZ kooperatibako ekintzailea da.Egun,hezkuntza arloko berrikuntza eta digitalizazio prozesuetan dihardu. Argaratek aitortu zuenez “ekintzaile izatea oso neketsua da.Baina,oso emozionantea ere bada!

Egunero ikasten dira gauza berriak,egunero ezagutzen da jendea eta jende horrekin sortzea plazera da”.

Argareteren komunikazio eta dibulgazio lanak ere nabarmendu zituen epaimahaiak: “zientzia eta teknologiaren inguruko elkarrizketa eta solasaldietan parte hartu du zenbait hedabideetan.Bloke-kateak,pentsamendu konputazionala,hezkuntza eta ingurune digitala,eta STEAM eta emakumeen inguruan hitz egin izan du,besteak beste”.Epaimahaiak Lorearen komunikazio-gaitasuna goraipatu zuen.

Saridunaren curriculum aberatsa goraipatu zuen epaimahaiak,askotariko proiektutan parte hartu du Loreak; emakumeen bokazioa sustatzeko InspiraSTEAM-en eta Kaixo Mundua hezkuntza-proiektuan,besteak beste.

Musikaria ere bada Argarate,eta saria jasotzerakoan azaldu zuenez,“musikatik iritsi nintzen teknologiara.Kuriositateak eraman nau beti teknologiara”.

Argaratek ilusioz jaso zuen saria eta emakumeak teknologian egoteko beharra aldarrikatu zuen: “ezin dezakegu eduki mundu bat non soluzioetan

Sariduna eta agintariak Informatika Fakultatearen atarian.

ez duten parte hartu neskek.Soluzio horiek emakumeen ikuspuntua behar dute.Talde dibertsoek askoz gauza gehiago aurreikusi eta hobeto diseinatzen dute”.

Gladys Saria PUNTUEUS Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatu dute,Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren babesarekin eta Danobatgroup industria-taldearen,Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin. Lehiaketak euskal ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten duten emakume gazte berritzaile eta euskaldunak bilatzen ditu,mundu teknologikoan erreferente berriak sortzeko eta gazteenen artean STEM bokazioak sustatzeko asmoz.Edizio honetan,baldintza guztiak betetzen zituzten 40 hautagaitza ebaluatu ditu epaimahaiak,inoiz baino gehiago.

Argaratek aitortu zuenez, “ekintzaile izatea oso neketsua da.Baina oso emozionantea ere bada!"

Musika Pasio duen teknologoa

Lorea Argarate Zubia (1990) Bilbon jaio zen eta Berlinen bizi da.Arlo akademikoan fisika gradua hasi bazuen ere telekomunikazio ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea,2016).Antolakuntza industrialeko graduondokoa egina du (Deustuko Unibertsitatea, 2017) eta bi master: Big Data & BI (Deustuko Unibertsitatea,2017) eta irakasleen prestakuntza masterra (VIU,2018).Blockchain programa ere osatu zuen Deustuko Unibertsitatean (2018).Egun TAZEBAEZ kooperatibako ekintzailea da eta hezkuntza arloko berrikuntza eta digitalizazio prozesuetan dihardu Berlinen eta Bilbon.

Musikarekiko pasio handia duen pertsona da, eta horrek fisikako ikasketak egitera bultzatu zuen,akustika ikasteko asmoarekin.Hala ere, ikasketak ez zituen momentu horretan amaitu eta telekomunikazio ingeniaritzan hasi zen,soinuan eta irudian espezializatuz.Bertan,arlo digitala eta programazioa deskubritu zituen. Gradua amaitu ondoren,beste esparru batzuetan murgiltzeko gogoz,antolakuntza industrialeko eta Big Data-ko masterrak egin zituen.Orduan hasi zen Deustotech-en lanean.Hezkuntzarekin eta zientzia-dibulgazioarekin zuen harreman estua ikusita,irakasleen prestakuntzarako master bat ere egin zuen,oinarri sendoagoak izateko.

Argarate oso gaztetatik bizi izan da zientzia eta teknologiaren dibulgazioan murgilduta,bertako eta kanpoko agenteekin harremanetan,jakintza partekatuz.STEAM ikuspegia oso presente izan du,InspiraSTEAM proiektuaren hasiera bizitzeko aukera izan baitzuen,eta ordutik,neskatilengan izan daitekeen inpaktuari erreparatu dio. White Mirror / Tech for Good teknologia esponentzialak ongizaterako programaren sorreran parte hartu zuen.Hainbat erakunderekin kolaboratu du,tartean,PUNTUEUS,Elhuyar eta GAZTEA. Gaztea izan arren,foro askotan parte hartu du eta sarritan gonbidatzen dute ingurune digitalaz hitz egiteko.Eduki gehienak euskaraz egiten ditu,gazteei zuzenduak,haien formatu eta hizkuntzan.Loreak proiektuak genero-ikuspegiarekin lotzen ditu,estereotipoak apurtuz,profesio berriak erakutsiz eta besteak inspiratuz. Klarinete jotzaile gisa karrera egina du,baina azken urteotan ezagunagoa da musika elektronikoan egin duen ibilbideagatik.Las Tea Party DJs musika proiektuko eta Mazmorra taldeko kidea izan zen.Gaur egun "Mauriziak ez du inor hil"-en ari da, eta bakarka ere aritzen da hamaika izenpean.

Gladys sariari buruz

PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatu dute Gladys Sariaren laugarren edizioa,Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren babesarekin eta Danobatgroup industria-taldearen,Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.

unieskubideak

UPV/EHU,ikasle errefuxiatuen etxea

Euskal Herriko Unibertsitateak 10 herrialdeko 36 ikasle hartu zituen 2023-2024an,errefuxiatu gisa

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Euskal Herriko Unibertsitateak 2015eko urriaren batean aho batez hartutako erabakiaz bat etorrita,babes eta aterpearen eske datozen pertsonen eskubideen alde agertu nahi izan zuen aitzakiarik gabe.Horrela,36 errefuxiatu hartu zituen bere ikasgeletan 2023-2024 ikasturtean.2018an, UPV/EHU estatuko lehen unibertsitatea izan zen matrikula ordaintzetik salbuesten asilo eskatzaileak,nazioarteko babesa duten pertsonak edo aberrigabeak.

Harrera-programa horren barruan,Unibertsitateak pertsona horiekin duen konpromisoa beste eremu batzuetara ere zabaltzen da: hala nola hizkuntza programak,laguntza juridikoa eta bitartekotza,laguntza psikologikoa eta alojamendua UPV/EHUko ikastetxe nagusietan eta egoitzetan.

UPV/EHUren Garapenerako Lankidetza Bulegoa arduratzen da pertsona horiei aholkua eman eta unibertsitatera sartzeko eta matrikula ordaintzetik salbuesteko behar diren dokumentuak aurkezten laguntzeaz.Bulegoak elkarlanean dihardu hainbat erakunderekin: CEAR (Errefuxia-

tuen Laguntzarako Espainiako Batzordea),Gurutze Gorria eta ACCEM (Espainiako Migrazio Batzorde Katolikoaren Elkartea).Elkarte horiek unibertsitatera bideratzen dituzte goi-mailako ikasketak beren herrialdeetan hasi zituzten atzerritarrak.Harrera lan horretan laguntzen dute ere UPV/EHUren Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiak eta Bilboko Udalak.

UPV/EHUren Garapenerako Lankidetza Bulegoak ikasle horiei lagundu eta aholkuak ematen dizkie harrera-prozesuan

Unibertsitate alorreko premia bereziei dagokienez,beharrezko baliabideak jartzen dira unibertsitatean ikasten duten errefuxiatuen egoera akademikoa erregularizatzeko.Harrera prozesua osatzeko,pertsona migratzaileen eta giza eskubideen inguruko prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak egiten dira,eta ikas materiala

unieskubideak

erosteko,mantenurako edo garraiorako laguntza ekonomikoak ematen dira.

36 ikasle graduetan eta graduondokoetan 2023/24 ikasturtean,nazioarteko babesa duten

36 ikasle (16 emakume eta 20 gizon) matrikulatu dira UPV/EHUren graduetan,tasak ordaindu gabe,3 campusetako 13 ikastegitan.10 herrialdetatik etorritako ikaslek dira (Sahara,Mauritania,Kolonbia,Ukraina,Maroko,El Salvador,Venezuela,Siria,Errusia eta Afganistan).

Gainera,nazioarteko babesa izateagatik tasak ordaintzetik salbuetsi dira ere beste 7 ikasle (2 emakume eta 5 gizon),unibertsitate masterrak egiteko

UPV/EHUn,den-denak Bizkaiko Campusean. “Bat etorriz 2015eko urriaren 1eko Gobernu Kontseiluan aho batez hartutako erabakiarekin, UPV/EHUk bere gain hartu du asilo eta babes eskatzaileen eskubideen ezbairik gabeko defentsa; alde batetik,tasak ordaintzetik salbuetsiz; bestetik,20.000 euroko funts ekonomikoa sortuz urtean,pertsona horien aparteko beharrei erantzuteko eta unibertsitateko kideak sentsibilizatzeko”, azaldu du David Hoyos Ramos EHUguneko (Konpromisoa eta Eragin Soziala) zuzendariak. UPV/EHUk hartu dituen pertsonen artean Errusiatik etorritako ikasle bat dago,nahiago duena anonimotasunean jarraitu,segurtasun arrazoiengatik,eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduaren 4.maila egiten ari da.2022. urtean iritsi zen Euskal Herrira,justu Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra piztu aurretik.“Ez nekien gaztelaniaz,ingelesez ikasten nuelako, eta ezin nintzen Errusiara itzuli,errusiar armadara deitua izan nintzelako.Beraz,hemen geratu nintzen”.Ikasle honentzat Garapenerako Lankidetza Bulegoaren laguntza lortzea “hil edo bizikoa izan zen,hemen hizkuntza ez zekielako eta lana aurkitzen lagunduko zidan jendea ezagutzen ez nuelako”.Bulegoaren laguntzari esker, “gerra albo batera utzi eta unibertsitatean ikasten jarraitu dut”,kontatzen du,“hizkuntza berri bat ikasi eta lan ibilbide bati ekiteko moduan nago,karrerako azken urtean bainago”. Bestetik,Ivan Prieto Viktoriiaren harrera aita da, UPV/EHUko Letren Fakultatean Ingeles Ikasketen Gradua egiten ari den ukrainar gaztea.Prietoren hitzetan,“lankidetza zerbitzuarekin dugun tratua oso ona izan da hasiera-hasieratik.Ukrainako gerrak espero ez genuen egoera batean jarri gintuen,eta Viiktoria nola matrikulatu begiratzen hasi behar izan genuen”.Errefuxiatuei laguntzeko Zehar elkarteari esker,UPV/EHUk atzerritarrak hartzeko programa bat duela jakin zuen,eta horrela jarri zen harremanetan zerbi-

tzuarekin.“Espedientea Viktoriiaren Ukrainako unibertsitateari eskatzen lagundu ziguten: zer dokumentazio entregatu behar genuen,dagokion fakultateko kontaktua...Era berean,azaldu ziguten UPV/EHUk errefuxiatuentzako laguntzak eskaintzen zituela,eta pazientzia handiz lagundu ziguten dokumentazioa biltzen.Jasotako aholkuari esker,prozesu hori guztia askoz errazagoa izan da,apur bat galduta baikeunden egin beharreko urratsen aurrean”,esan du Prietok,eskerrak emanez.

Izan ere,horrelako ikasleak unibertsitatera iristen direnean,UPV/EHUren Garapenerako Lankidetza Bulegoko talde teknikoak laguntzen die unibertsitatera sartzeko eta matrikula egiteko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezten. Estibaliz Martinez Garapenerako Lankidetza teknikariak azaldu duenez,“unibertsitateek ezin diote iskin egin azken urteotan areagotzen ari den errefuxiatuen drama izugarriari”.Horregatik,UPV/EHUko kideen banakako inplikazioez gain,“unibertsitateak,erakunde gisa,bere giza ahalmena,baliabideak eta ezagutza jarri behar ditu pertsona horien eskura,haien bizi baldintzak hobetzeko”.

Martinezek gaineratu du UPV/EHUren Garapenerako Lankidetza Bulegoak lehen harrera egiten diela pertsona horiei unibertsitatean,arreta pertsonalizatua,“kasu bakoitza berezia delako eta premia bereziak dituelako: dokumentazio akademikoa itzultzea,bizitokia aurkitzea edo ikastegira joateko laguntza ekonomikoa ematea”.Zeregin horiek guztiak sartzen dira UPV/EHUk asilo eta babes eskatzaileen eskubideen defentsarekin duen konpromisoaren baitan.

Kafkaren mendeurrena 2024ko Ja!-n

Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat egingo da urrian Bilbon

Unibertsitateko Aldizkaria

Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren hamabosgarren edizioa urriaren 10etik 20ra egingo da Bilbon.Aurreko deialdiko agertokiak errepikatuko dira. Lehen astean,BBK Sala (Kale Nagusia 19) izango da jaialdiaren egoitza, 2010ean hasi zenetik bere ohiko eszenatokia.Bigarren zatia,berriz, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea,3) egingo da,Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoan,Guggenheim Museoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren artean.

Ohikoa den bezala,2024ko Ja!-n nazioko eta nazioarteko autore gailenak egongo dira.Arteekin eta umorearekin lotutako gaiak izango dituzte hizpide.Behin betiko egitaraua irailaren erdialdera argitaratuko da,baina edizio honetako gai nagusia eta protagonista batzuk aurrera ditzakegu.

Kafka,egitarauaren eta Javier Jaénen karteleko gai nagusia

Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrenean,Ja! Jaialdiak mundu osoko ospakizunarekin bat egingo du.Txekiar egile handiak alemanez idatzitako obra literatura modernoaren oinarrietako bat da,ahaztezina bezain originala.

Jaialdian,Kafkaren irudia,obra,harremanak eta ondorioak ikuspegi desberdinetatik jorratuko dira.Gaiari lotuta,arreta berezia emango zaio umoreari.Kafkaren bereizgarri bat izanagatik,haren obra gertutik ezagutu dutenek baino ez dakite hori, eta,izan ere,kafkiarra testuinguru beltz eta paradoxikoei erreferentzia egiteko baino ez da erabiltzen,Kafkaren literaturan nagusitzen den umore beltz bereizgarriari erreparatu gabe.Jakina denez,Kafkak askotan irakurtzen zizkien bere kontakizunak lagunei,eta barre algaraka hasten zen.

2024ko kartela Javier Jaén artista grafikoak diseinatu du,hirugarren urtez.Kromatismo alaiak intsektujale bihurtutako Kafkaren erretratu bikainarekin kontrastatzen du.Zalantzarik gabe,'La metamorfosis' ekartzen du gogora,literatura unibertsaleko obrarik eraginkor eta interpretatuenetako bat.

'Kafka Kaleidoskopioa'

Franz Kafkaren mendeurrena ospatzeko erakusketa kolektiboa antolatzen ari dira jaialdiko arduradunak. 2024ko Europako erakusketarik handienetako bat izango da.'Kafka Kaleidoskopioa' izenburupean,erakusketak txekiar egile bikainaren bizitza eta

obra erakutsiko dizkigu hogeita hamar artistaren ikuspegitik: Robert Crumb,Miquel Barceló,Paco Roca, Max,Ana Juan,Fernando Vicente,Luis Scafati,Peter Kuper,Renáta Fucíková, Fernando Falcone,Tavo Montañez, Tom Gauld,Nicolas Mahler,Jaromír 99,Federico Delicado,Antonio Santos, Tomas Hijo,Sara Morante,David de las Heras,Manuel Marsol,Manu Quintero,Miguel Almagro,Rodrigo Cortés, Caroline Leaf,Koji Yamamura,Javier Jaén,Javier Olivares,Joaquín Pertierra,Alex Orbe eta Asier Sanz. Interesgarria izango da obren gaineko -'Metamorfosia','Gaztelua','Prozesua','Sugilea','Gosearen artista',besteak beste- interpretazio desberdinak alderatzea,baita Kafkaren beraren gainekoak ere.

Aurreko deialdiko agertokiak errepikatuko dira: BBK Sala (Kale Nagusia 19), UPV/EHUren Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea,3), UPV/EHUren paraninfoa, Guggenheim eta

Bilboko Arte Ederren Museoa

Erakusketak obra eta material originalak,erreprodukzioak eta ikusentzunezkoak bilduko ditu,eta,horrez gain,unibertso kafkiarrean oinarritutako objektuak sortuko di-

tugu.UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Axular,Etxepare eta eranskinetan (250 metro karratu) egongo da ikusgai,urrian,eta sarrera doakoa izango da.

Erakusketatik hautatutako hamar irudi (Kafkaren erretratuak) formatu handian ikusiko dira Bilboko metrogeltokien atondoetan (Alde Zaharra/ San Mames/ Abando),urrian eta azaroan.

Zadie Smith eta Reiner Stach 15.edizioan

Lehen ediziotik generaman Zadie Smith jaialdira ekarri nahian.Azkenik,idazle britainiarra 2024ko protagonistetako bat izango da.

Zadie Smithek (Londres,1975) estreinaldi sonatua izan zuen.22 urterekin argitaratu zuen bere lehen eleberria,'Dientes blancos',eta,atzetik, ipuinak ('Grand Union'),eleberriak ('Sobre la belleza','NWLondon') eta entseguak ('Contemplaciones','Con total libertad') etorriko zitzaizkion.

Urrian,Salamandrak,bere ohiko argitaletxeak,'The Fraud' eleberriaren gaztelaniazko bertsioa argitaratuko du.Genero historikoa lantzen duen lehen aldia da.Aloma Rodríguez idazle eta kazetari kulturalak,swingeko bikotekide izango duenak,egingo dio jendaurreko elkarrizketa.

Fran Kafkaren biografia bere obraren osagarri garrantzitsua da,eta bereizezina,hil zenean 40 urte baino ez bazituen ere (1883-1924).

Ehunka eskutitz idatzi zituen eta sinbolismoz betetako gutunak.'Un artista del hambre' kontakizunean, adibidez,gaixotasuna oso aurreratuta dagoela irensteko zailtasunari egiten dio aipamena,baita barau profesionalari ere.

Reiner Stach (Rochlitz,Saxonia, 1951) idazleak hamarkada oso bat eskaini zion Kafkaren biografia zabala idazteari (2.368 orrialde).Txekiar egilearen behin betiko biografia da.Carlos Forteak itzulpen bikaina egin du gaztelaniara,eta

Acantilado argitaletxeak argitaratu du.

Ja! Jaialdia

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia kultur ekitaldia da.Umoreak arteetan eta,bereziki,literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena,bere zentzurik zabalenean ulertuta. 2010az geroztik,udazkenaren hasieran egiten da,eta Bilboko gune desberdinak ditu eszenatokitzat. Jaialdiak egitarau zabala du,eta hausnarketarako eta jostaketarako espazioa ere bai.Batetik,gai anitzei buruzko solasaldiak eta autore interesgarriei elkarrizketak biltzen ditu,eta,bestetik,erakusketak,lehiaketak eta saioak.

Jarduera guztiak doakoak dira.

Informazio gehiago: www.jafestival.com

Donostia beldurgarria aste oso batean zehar

“Daniela Forever” filmak emango dio hasiera

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35.Asteari

Unibertsitateko Aldizkaria

Nacho Vigalondok zuzendutako film berriak,Daniela Forever (2024) euskal koprodukzioak,urriaren 25ean

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35.Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean.Astea urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean garatuko da Principal eta Victoria Eugenia antzokietan eta hiriko beste agertoki batzuetan.

Filma Sayaka Producciones-ek ekoiztua da,Wrong Men,Señor y Señora, Mediacrest Entertainment eta XYZ Filmsekin batera,eta joan den irailaren 5ean estreinatu zen Torontoko Zinemaldian.Henry Golding,Beatrice Grannò,Aura Garrido,Rubén Ochandiano eta Nathalie Poza ditu protagonista.

Astea urriaren 25etik azaroaren 1era

bitartean garatuko da

Principal eta Victoria

Eugenia antzokietan eta hiriko beste agertoki batzuetan

Programazioaren aurrerapena

Jarraian urriaren 25a eta azaroaren 1a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35.Astean zenbait film luzeren aurrerapena dator.

❚ 1978 (2024).Onetti Anaiak. Argentina.

Argentinaren eta Holandaren arteko Mundu Kopako finalean,diktadura militarraren garaian,torturatzaile talde bat indarrez sartzen da etxe batean,eta gazte talde bat

bahitzen du atxilotze zentro klandestino batera eramateko.Galdeketa krudel batekin hasi eta benetako sufrimendu bihurtzen da dena: pertsona talde okerra bahitu dute.Zentroa infernu gorria da Onetti anaien -Francesca (2015), Los olvidados (2017),Abrakadabra (2018)- azken film honetan.

❚ Bodegón con fantasmas (2024). Enrique Buleo.Espainia. Mantxako herri txiki bateko mamuek eta gizakiek,bizitzaren eta heriotzaren atsekabe eta estualdiek larrituta,ikaragarrizko ahaleginak egiten dituzte beren arazoei azkena emateko,eta helburu hori lortzeko ez dute ez zalantzarik izango muturreko eta etsipenezko planak gauzatzeko.

❚ Else (2024).Thibault Emin. Frantzia-Belgika.

Anx barnerakoia bere ohean Cass bizizalea ondoan duela esnatzen da gau batean.Nahiz eta hasiera batean ez dirudien oso antzekoak direnik,zerbait loratzen hasi da. Dena den,bere harreman hasiberria arriskuan dago birus misteriotsu bat planetan zehar zabaltzen denean.Birusak infektatutako pertsonak ukitzen duten guztiarekin fusionatzea eragiten du.

❚ House of Sayuri (2024).Koji Shiraishi.Japonia.

Urteetan sakrifizio handiak egin ondoren,Kamiki familiak azkenean lortuko du landetxe bat erosteko ametsa betetzea.Itxaropenez eta ilusioz beterik lekualdatzen dira...harik eta han aspaldi eraildako nerabe baten mamu mendekatzailearekin bizi behar dutela jakiten duten arte.Umorez betetako buelta berri bat deabruak hartutako etxearen azpigenerora, besteak beste Cult (2013),Sadako

vs.Kayako (2016) eta Welcome to the Occult Woods (2022) filmen zuzendariaren eskutik.

❚ Krazy House (2024).Steffen Haars,Flip van der Kuil. Herbehereak.

90eko hamarkadan girotutako komedia beltza,Bernie (Nick Frost) jainkozale porrokatua eta bere sitcom familia protagonista dituena. Bere etxean erreforma batzuk egiteko kontratatu dituen langile errusiarrak kriminal arriskutsuak dira,lapurreta batean harrapatutakoa urte batzuk bertako hormetan ezkutatu eta berreskuratu nahian etorriak.Bernie,bere familia salbatzeko,ahaldundu egin beharrean izango da eta arma guztiekin haiei aurre egin beharko die.

❚ MadS (2024).David Moreau. Frantzia.

Romain gazteak geldialdi bat egiten du droga-saltzailearen etxean. Pilula berri bat probatu eta parrandan joateko prest dago orain. Bidean emakume bat ikusten du errepide ondoan zaurituta.Autora igotzen duenean,oso modu bitxian jokatzen hasten da emakumea,eta azkenean bere burua sastakatu eta odolustuta hiltzen da.Pilulak eragindako bidaldi txar bat ote? Edo beste zerbait? Gauza segurua hau da: hasi baino ez du egin gauak.

❚ Oddity (2024).Damian McCarthy.Irlanda.

Daniren hilketa basatia gertatzean, bere senar Tedekin batera eraberritzen ari zen landetxean,denek uste dute erruduna inguruko ospitale psikiatrikoko paziente bat dela; Tedek lan egiten duen lekua.Susmagarria hilda agertuko da handik gutxira.Urtebete igaro da,eta Darcy - Daniren ahizpa biki itsua,psikikoa eta objektu madarikatuen bildumagilea- etxean agertzen da -non Ted bere bikote berriarekin bizi den_ han benetan zer gertatu zen jakin nahian.Damian MacCarthy irlandarraren bigarren film luzea,Astean bere film labur asko eta aurreko Caveat (2020) aurkeztu dituena.

❚ Onsen Shark / Hotspring Sharkattack (2024).Morito Inoue.Japonia.

Kostaldeko Atsumi City turistikoan bainulariak zirkunstantzia arraroetan hasi dira desagertzen.Haien gorpuak puskatan aurkitu dira,zerbaitek…marrazo erraldoi batek eraso izanaren zantzuekin.Agintariak kezkatuta daude.Polizia ikertzen ari da.Film japoniar zoro bezain dibertigarri hau inolako aurreiritzirik gabe hurbiltzen da marrazo hiltzaileak

protagonista dituzten pelikulen azpigenerora.

Álex de la Iglesia,azken 30 urteetako munduko fantasiazko zinemaren izen handienetako bat, Astearen karteleko protagonista da

❚ Operation Undead (2024).

Kongkiat Komesiri.Thailandia. Chumphon probintzia,Thailandia, 1941.Bigarren Mundu Gerran,Mok eta bere soldadu taldea indar inbaditzaile japoniarrei aurre egiten ari zaie; arma biologiko beldurgarri bat dakarte azken hauek.Mek,Moken anaia zaharrena,ofizialordea da,eta Japoniako tropekin indarrak batzeko agindua ematen diote,tropa horiek beren armaren kontrola galtzean. Hala,haren aginduek bere anaiaren heriotza ekar dezakete.

❚ Things Will Be Different (2024). Michael Felker.AEB. Lapurreta baten ondoren poliziarengandik ihes egiteko,Joseph eta Sidney,azken urteotan harreman

handirik izan ez duten bi anaia, beste garai batera eramango dituen etxalde batean babestu dira. Han aste batzuk egoteko asmoa dute,harik eta egoera baretu eta beren bizitzara itzuli arte.Baina ez da hain erraza izango,indar misteriotsu batek haien arteko familia loturak proban jarriko dituelako.

❚ Timestalker (2024).Alice Lowe.

Erresuma Batua.

Komedia erromantiko honek Agnesen istorioa kontatzen du,maitasunaren bila denboran zehar bidaiatzen duen erromantiko porrokatua.

Lehen aldiz 1688an Eskozian agertuko da; bertan Alexez maitemintzen da,eta heriotza bortitza izango du.Mende bat geroago,berraragiztatua,atzera gizon harekin topo egin eta maitemintzen da berriro.Bidaia bat historian eta maitasunean zehar,Prevenge (2016) filmaren zuzendari eta protagonistaren eskutik.

Franz Kafka Tabakaleran

Tabakaleran,aurten,Franz Kakfari eskainitako bi saio prestatu ditu Asteak,haren heriotzaren mendeurrenean.Urriaren 26an,Michael Hanekek 1997an zuzendutako Gazteluaren moldaketa proiektatuko da,eta 31n,

berriz,idazle txekiarraren obran oinarritu edo inspiratutako film laburren maratoia.

❚ El castillo (Das Schloss,1997).

Michael Haneke. Austria-Alemania-Frantzia.

Neguko gau hotz baten azken orduan,K.lur-neurtzailea Brückenhof herrira iritsi zen.Une horretatik aurrera,bertan nabarmentzen den gaztelura iristen saiatuko da,kontratatu duten lana egiten hasteko; inork ez daki zergatik.Baina zenbat eta gehiago saiatu horretan,orduan eta hurbilago dirudi bere helburua. Michel Hanekek telebistarako moldatu zuen Franz Kafkaren bukatu gabeko nobela,Funny Games zuzendu zuen urte berean (aktore berak dira haietako batzuk).

❚ Franz Kafka: film laburrak saioa.

The Country Doctor (1953).Lorenza Mazzetti.Erresuma Batua

The Flat / Byt (1968).Jan Svankmajer.Txekoslovakia.

La cabina (1972).Antonio Mercero.Espainia.

The Metamorphosis of Mr.Samsa (1977).Caroline Leaf.Kanada. Franz Kafka's It's a Wonderful Life (1993).Peter Capaldi.Erresuma Batua.

L'Homme qui attendait (2006).

Theodore Ushev.Kanada. Dream of Kafka (2020).David Babayan.Armenia.

Álex de la Iglesia,kartel ofizialaren protagonista

Álex de la Iglesia,azken 30 urteetako munduko fantasiazko zinemaren izen handienetako bat,Fantasiazko

eta Beldurrezko Zinemaren 35.Astearen karteleko protagonista da. Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrenaren urtean,Asteak gorazarre egin nahi dio autore txekiarrari eta fantasiazko zineman izan duen eraginari Santipérezen ilustrazio honekin; haren lanik ospetsuenean, Metamorfosian,inspiratua.Kartelaren diseinua Ytantosek egin du.Ilustratzailearen beraren hitzetan:

“Kafkaren heriotzaren mendeurrena,eta gonbidatu oso berezia,Álex de la Iglesia: nola uztartu bi premisa hauek? Denok ezagutzen ditugu Metamorfosiaren kontakizuna eta lanari eskainitako bizitza baten zorigaiztoko emaitza: entrega-datek eragindako antsietatea,ezinezko epeak,presioa egiten diguten nagusi edo bezero egonezinak,abiatzen ez diren proiektu berriak, ekoizpenak atzeratzen dituzten ustekabeko arazoak,agortzen diren aurrekontuak…Gregor Samsa, karga honengatik guztiarengatik, edo garaiko antzeko kontuengatik, goiz batean erabat somatizatu eta esna-tzen da beste gauza ahul batean bihurturik…Nola fusionatu bi premisa horiek? Ez da zaila,protagonista aldatuta.Ideia horrekin, kartela garatzeko taldeko kide guztiok adostua,eta baztertutako proposamen batzuen ondoren sortu zen lan hau,joan den mendeko azken hamarkadetako beldurrezko eta fantasiazko komikien azalak irudikatzen dituen hau,digitala alde batera utzita (azken teknologiak ezta pentsatu ere) eta pintzelak eta pigmentuak erabiliz”.

Álex de la Iglesia

Acción mutante (1993) filmarekin debuta egin zuenetik eta bereziki El día de la Bestia (1995) estreinatu ondoren,Álex de la Iglesia nazioarteko zinema fantastikoaren erreferentzietako bat bihurtu zen. Perdita Durango (1997), La comunidad (2000), Balada triste de trompeta (2010), Las brujas de Zugarramurdi (2013) eta Veneciafrenia (2022) filmek,besteak beste,XXI.mendeko generoko zinemagile garrantzitsuenen artean kokatu dute. Ekoiztu dituen filmen artean aipatzekoak dira Musarañas (Juan Fernando Andrés eta Esteban Roel, 2014) eta Venus (Jaume Balagueró, 2022),eta “Plutón BRB Nero” (20082009) eta “30 monedas” (2020) serieak zuzendu ditu.

2009 eta 2011 artean Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidentea izan zen. Jaso dituen sarien artean nabarmentzekoak dira Zinematografiako Sari Nazionala 2010ean,Méliès International Festivals Federationek (MIFF) 2018an emandako lehen Career Méliès saria fantasiazko zinemari egindako ekarpenagatik,zuzendari onenaren Goya saria 1995ean El día de la Bestia filmagatik,eta La Máquina del Tiempo saria Sitges 2005ean, bere ibilbide osoari.

Santipérez

Santipérez (Santiago Pérez Domínguez,Madril,1970) beldurrezko komikien marrazkilari eta gidoilaria da.Bere lehen istorioak Creepy aldizkarian argitaratu zituen 90eko hamarkadan; urteak eman zituen aldizkari horretarako kolaboratzen. Lau album ditu editatuak: Various Horror Visions (Diábolo Ediciones, 2013), Diablo House (Norma Editorial,2019), El taxidermista y otras histerias macabras (Isla de Nabumbu,2021) eta Un puñado de historias de terror (Diábolo Ediciones,2023). Istorio laburrak biltzen dituzte,fantasiazko munduarekin eta izuarekin lotutako gaien inguruan.

Iruña Fokatu argazki-lehiaketa itzuli da

Argazkiak lehiaketan aurkezteko epea azaroaren 4an amaituko da

Unibertsitateko Aldizkaria

Hemen da berriz ere Fokatu Iruña argazki-lehiaketa,Iruñean argazkilaritza maite duten pertsona guztiei zuzendua dagoen ekimena.Nafarroako hiriburua izango da protagonista lehia horretan; izan ere,ohitura denez,hirian bertan ateratako irudiak soilik aurkez daitezke. Iruñeko Udalak 'Iruña Fokatu' argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin,hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien 2025eko udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber.Argazkiak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 4ko 23:59an amaituko da.Argazkirik onenari 900 euroko saria emango zaio.Horrekin batera,bigarren eta hirugarren sari bat ere izango dira,600 eurokoa eta 500 eurokoa,hurrenez hurren.Bestalde, egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria izango dute.

Aurreko edizioan bezalaxe,aurten formatu digitalean soilik aurkeztuko dira argazkiak

Aurreko edizioan bezalaxe,aurten formatu digitalean soilik aurkeztuko dira argazkiak,dagoeneko webgune honetan erabilgarri dagoen izena emateko formularioaren bidez: https://www.pamplonaescultura.es/eu/lehiaketak/iruna-fokatu-2024/

Neurri horiekin aurkeztutako irudiak epaimahaiak baloratzeko baino ez dira erabiliko.Ondoren,sarituak edo hautatuak izan diren argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira,lehiaketaren

antolatzaileek hala eskatzen dutenean,eta formatu fisikoa 28x38cmkoa izango da (bertikala edo horizontala).Webgune honetan bertan kontsultatzen ahalko dira deialdiaren oinarriak.Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai,jatorrizkoak izan behar dute.Izan ere,ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak.

Argazkiak (2 MBkoak gehienez ere),JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez,72 ppi-ko bereizmena).Tamainaz ezin izanen dituzte neurri hauek gainditu: 794x1077 pixel bertikalean,eta 1077x794 píxel horizontalean.Horrez gain,argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen,eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da.Pertsonak erretratatzen dituzten argazkiek bertan agertzen diren pertsonen baimena eta oniritzia beharko dute.

Argazki sarituak eta haiek erabiltzeko eskubideak Iruñeko Udalaren jabetzakoak bilakatuko dira.

Sariak

Lehen saria: 900 €.Bigarren saria: 600 €.Hirugarren saria: 500 €.2023ko udal egutegia ilustratzeko aukeratuta-

ko argazkientzako sariak: 150 €-ko 12 sari.Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi ematen ahalko ditu gehienez ere.

Sari banaketa

Epaimahai teknikoak beste prozedurarik erabakitzen ez badu,abenduan egingo da CIVIVOX-en.Epaimahaia argazkigintzako profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute.

Parte hartzeko formularioa

Formularioa osatzeko behar den informazioa: Datu pertsonalak,bizilekua eta harremanetarako datuak.Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babestutako datuak (1999ko abenduaren 13a).

Gainera,argazkia egin den eguna,tokia eta argazkiaren deskripzio laburra adieraziko dira.Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin bat etortzea.

Oinarriak

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartu eta epaimahaiaren erabakiei men egitea.Lehiaketaren oinarriak web honetan daude ikusgai: www.pamplonaescultura.es edo www.pamplonaescultura.es/eu

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.