Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria-394. Zkia.-2021ko iraila

Page 1

394. zkia.

Doakoa

2021ko iraila

Laguntzen du

Iraila, itzuleraren hilabetea Hemen gaude berriz ere ikasturte berri bati ongietorria egiten! Iaz bezala, ziurgabetasun handiarekin hasiko da, ez baitakigu nola amaituko den, egun bizi dugun pandemia dela eta. Dena den, aurrerapauso nabarmena eman dute unibertsitateek aurten, aurreko urtearekin alderatuta, guztiek presen-tzialtasunarekin hasi baitituzte klaseak. 2021-2022 ikasturteko gure lehen aldizkari honetan, euskal eta nafar unibertsitateeta-

ko azken albiste nabarmenenak izango dituzue, hala nola UPV/EHUren postu ona Shangaiko rankingean, MUren eskaintza akademiko berria, Deusturen eta NUren ikasturte-hasiera eta NUPen truke-programako ikasleen harrera. Horretaz gain, gure ohiko atalak izango dituzue, alegia Beste Berriak, +Trebakuntza, Uniemakume, Unieskubideak, Uniozio eta Unigazte. Espero dugu ikasturtea elkarrekin eta egoera hoben amaitzea! Animo!

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .16 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 28 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila 02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BY EWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

03

UPV/EHU, postuak hobetuz UPV/EHU sendotu egin da Shanghaiko rankingean, eta 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du, ezagutzera eman den Shanghai-ko rankingaren edizio berrian. Sailkapena Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak osatzen du urtero, eta ebaluazio-irizpide guztiz errespetatua eta enblematikoa da gaur egun unibertsitateen munduan. Euskal unibertsitate publikoa orain bederatzi urte sartu zen sailkapen horretan. Orduan 500 unibertsitate onenen artean sailkatu zen, eta iaz 400 onen artean. Estatu espainiarreko zortzi unibertsitate baino ez daude hautatutako 400 unibertsitateen talde horretan. “Shanghaiko rankinga oso ebaluazio zorrotza da, eta mundu osoko 20.000 unibertsitate baino gehiago aztertzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean dedikazio eta ilusioarekin jarraitzen dugu lanean goi-mailako hezkuntza eta ikerketako mundu-esparru gero eta lehiakorrago batean. Munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzea oso arrakasta garrantzitsua da, agerikotasun handiagoa eta nazioartean ospe handia ematen diguna. Horregatik, oso harro gaude eta gure unibertsitate-komunitate osoa zoriondu nahi dut, gure unibertsitate publikoa proiektu kolektiboa delako eta bere arrakastak ere bai”, adierazi du UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak. Rankingak, funtsean, unibertsitateen ikerketen eragina neurtzen du; baita haien nazioarteko pres-

tigioa ere. Izen handiko ranking honetan 2012an egindako ebaluazioan agertu zen lehen aldiz Euskal Herriko Unibertsitatea. Harvard, Stanford eta Cambridgeko Unibertsitatea dira, ordena honetan, rankingeko lehen hiru erakundeak. Lehen hamar postuetatik zortzi Estatu Batuetako unibertsitateek betetzen dituzte, eta bi (Cambridgekoaz gain, Oxfordekoa) Britainiar Handiko unibertsitateak dira.

Espezialitateen sailkapenean, 150 unibertsitate onenen artean kokatu da Kimikan, Ingeniaritza Kimikoan, eta Ingeniaritza Metalurgikoan; eta 200 onenen artean Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Materialen Zientzia eta Ingeniaritzan, eta Nanozientzia eta Nanoteknologian Euskal Herriko Unibersitatea ex aequo kokatzen da 301 eta 400 postuen artean. Inguruabar hori azaltzeko, zerrendan emaitzak aurkezteko ezarritako sistema ulertu behar dugu. Hala, 1. postutik 100. postura handienetik txikienera bitarteko hurrenkera zorrotza

ezartzen dute, puntuazioaren arabera. Ondoren, bloke bat osatzen da 50 unibertsitaterekin; beste bloke bat beste 50 unibertsitaterekin; eta hortik aurrera, 500. postura arte, 100 unibertsitateko hiru multzo bereizten dira. Bloke bakoitzaren barruan unibertsitateak ordena alfabetikoaren arabera agertzen dira. Sailkapen honek duen garrantzia zenbatekoa den konturatzeko, gogoratu behar da mundu osoan goi mailako 20.000 hezkuntza erakunde baino gehiago daudela. Unibertsitateen bikaintasuna neurtzeko nazioarteko erreferentzia den zerrenda hau osatu ahal izateko, kontuan izan dira Nobel saria eta Matematiketako Fields dominak eskuratu dituzten irakasle edo ikasle

ohiak dituzten unibertsitateak, ikertzaile oso aipatuak eta Nature edo Science aldizkarietan argitaratutako artikuluak. Guztira, 1.300 unibertsitate baino gehiago ebaluatzen dira, eta 500 argitaratu. Espezialitateen araberako sailkapena Espezialitateei dagokienez, edizio honetan, Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 150 unibertsitate onenen artean kokatu da hiru jakintza arlotan: Ingeniaritza Metalurgikoa, Ingeniaritza Kimikoa, eta Kimika; eta 200 onenen artean, beste hirutan: Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Materialen Zientzia eta Ingeniaritza, eta Nanozientzia eta Nanoteknologia.

Espezialitate aipagarri horiez gainera, euskal unibertsitate publikoak postu onak lortzen ditu ere beste diziplina batzuetan: Ingurumen Zientzia eta Ingeniaritza, Energiaren Zientzia eta Ingeniaritza, Matematika, Fisika, Nekazaritzako Zientziak, Farmazia, Zientzia Farmazeutikoak, eta Hezkuntza (munduko 300 unibertsitate onenen artean); Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Zientzia Biologikoak, Osasun Publikoa, eta Zientzia Politikoak (400 onenen artean); eta Informatika Zientzia eta Ingeniaritza, Lurraren Zientziak, Ekologia, Zientzia biomedikoak, eta Kudeaketa -Management- (500 onenen artean).


04

2021iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Eskaintza berria MUko ikasturte berrian Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabaldu du, datorren ikasturtean bere lau jakintza-arloetan hamar titulu erantsita Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak bere eskaintza zabaldu du 2021/2022 ikasturtean, hamar titulu berrirekin -gradu-aipamen bat eta bi espezialitate berri, bost master berri eta bi aditu-ikastaro-, bere lau jakintzaarloetan: ingeniaritza, enpresagintza, hezkuntza eta gastronomia. Helburu bakarra izango du: gizartean gertatutako aldaketen beharrei erantzutea eta premia horiekin bat datozen lanpostuak prestakuntza berrien bidez betetzea. Eskaintza berri hori unibertsitateak ikasturte honetan emandakoari gehitzen zaio. Horren barruan, nabarmentzekoak dira 17 gradutitulu, 16 unibertsitate-master eta lau doktorego-programa, bai eta lau esparru horietako hainbat graduondoko, titulu propio eta aditu-ikastaro ere. Ingeniaritzako hiru master Ingeniaritzaren arloan, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak hiru master berri eskainiko ditu urritik aurrera. Alde batetik, Goi Eskola Politeknikoak Hidrogeno Teknologien Unibertsitate arteko Masterra eskainiko du, Mondragon Unibertsitateak beste unibertsitate batzuekin, Lanbide Heziketako zentroekin eta ikerketakoekin batera diseinatua eta Repsol-Petronor taldeak sustatua. Masterra teknologia berri horiek trantsizio energetikoan laguntzeko duten ahalmenean trebatzeko interesa duten profesionalei dago zuzenduta. Egoitza anitzeko titulua da eta lau lekutan emango da: Bilbon, Bartzelonan, Tarragonan eta Zaragozan; nagusiki, modalitate birtual sinkronoan eskainiko da, eta urriaren 15ean hasiko du bere ibilbidea. Bestalde, Fabrikazioko Europako Master Bikoitza jarriko du abian.

Masterra Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) EITE Manufacturing Programaren parte da, eta robotika jasangarriko profesionalak trebatzea du helburu, fabrikazioaren arloan produktu eta zerbitzu berriak garatzeko, Europaren lehiakortasuna hobetze aldera. Mondragon Unibertsitatea da Fabrikazioko Europako Master Bikoitza emango duen Estatuko unibertsitate bakarra, eta lehen urtean beka osoa jasoko du. Ikasturtea irailean hasiko da, lehenengo urtea Arrasaten emango da eta bigarrena Austrian.

Eskaintza hori Mondragon Unibertsitateak 2020/21 ikasturtean eman dituen 17 gradu eta 16 unibertsitate-masterrei gehitzen zaie Enpresagintza Fakultateko eskaintza berria Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ere bi berrikuntza ekarriko dizkio Mondragon Unibertsitatearen hurrengo ikasturteko eskaintza akademikoari; zehazki, urrian hasiko diren bi aditu-ikastaro. Alde batetik, Data Analytics Marketinean aditu-ikastaroa. Online programa horrek marketin, salmenta eta bezeroen arloko profesionalei lagunduko die bezeroen eta marketinaren insightak (gakoak) negozioabantaila lehiakorretara eramaten. Programak erakundeen marketinerronkei aurre egiteko funtsezko tresna analitikoak jorratzen ditu. Ikastaroa otsailean hasiko da.

Eta, bestetik, Pertsonen Kudeaketan eta Lan Etorkizunean adituikastaroa eskainiko du. Lan-munduko joerak bete-betean ari dira eragiten erakundeetako pertsonen kudeaketan. Gogoeta egiteko, partekatzeko eta ikasteko garaia da, aurrera egin ahal izateko. Adituikastaro honen helburu orokorra Giza Baliabideen eta Pertsonen Kudeaketaren arloko profesionalei garapenean eta ikaskuntzan laguntzea da, beren erakundeetan kontzientzia hartzen eta pertsonak kudeatzeko estrategiak diseinatzen lagunduko dieten gaitasunak eskura ditzaten, lanaren etorkizuneko joera berriak kontuan hartuta. Hori guztia lortzeko, bizipen erreala eta inspiratzailea eduki behar da esparru horretako profesionalen eskutik, erakunde bati dakarzkion inplikazioak ezagutzeko. Ikastaroa Donostian emango da eta otsailean hasiko da. Gradu-aipamen berri bat Hezkuntzaren arloan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat berrikuntza eskainiko ditu

Bilboko As Fabrik ekosisteman urritik aurrera: alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra, zeinak, berritasun gisa, bere espezialitateetako bi Bilbon ere eskainiko baititu datorren ikasturtean (Teknologia eta Giza Zientziak, eta Gizarte Zientziak). Bestalde, aipamen berri bat Lehen Hezkuntzako Graduan: Berrikuntza Digitala. Aipamenak kualifikazio handiagoa ematen duten curriculum-areagotzeak dira, eta oso balorazio positiboa dute ikastetxeetan. Eta, azkenik, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Graduak datorren ikasturtean ekingo dio bere ibilbideari, gradu dual gisa. Graduak bi ibilbide eskainiko ditu: Ikus-entzunezkoen sorkuntza eta Komunikazio digitala. Komunikazio digitalaren ibilbideak dual modalitaterako aintzatespen ofiziala lortu berri du. Gastronomiako bi master berri Gastronomiaren arloan, Mondragon Unibertsitatearen Gastrono-

mia Zientzien Fakultateak-Basque Culinary Centerrek Komunikazioa eta Kazetaritza Gastronomikoa Masterra jarriko du abian, eta urritik aurrera komunikazio gastronomikoaren prestakuntza integrala eskainiko du, nazioarteko ikuspegiarekin. Masterrak eduki eta ekimen gastronomikoak ikuspegi global eta garaikidetik diseinatzeko, ekoizteko eta sustatzeko beharrezko gaitasunak irakatsiko ditu. Komunikazioa eta Kazetaritza Gastronomikoa Masterreko programa 2021eko urriaren 4an hasiko da, formatu erdi-presentzialean (sei hilabeteko online prestakuntza eta hilabete batekoa Basque Culinary Centerren instalazioetan). Helburu izango du komunikazio gastronomikoaren arloko profesionalak prestatzea eta nazioko eta nazioarteko kazetaritza gastronomikoaren ikuspegi global eta modernoa eskaintzea, elikaduraren arloko egungo joerak ezagutaraziz gastronomiaren, elikaduraren eta ostalaritzaren esparruko eduki sakon eta gaurkotasunekoak kudeatze aldera.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

05

Ikasturtea hasita Deustuan Graduko 2.000 ikasle berrik baino gehiagok hasi dute ikasturtea Deustuko Unibertsitatean Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak ekin dio 2021-2022 ikasturteko jarduera akademikoari. Zehazki, 1. mailako ikasleen eta nazioarteko ikasleen ongietorria egin da. 2.000 ikaslek baino gehiagok egin dute matrikula aurten Bilboko eta Donostiako campusetako graduko ikasketetan eta Gasteizko egoitzan. Maila guztietako eskolak irailaren 13an hasi ziren. Nolanahi ere, ikasturtearen inaugurazio ofiziala irailaren 22an izan zen, Donostiako campusean. Deustuko Unibertsitateak erabateko presentzialtasunaren aldeko apustua egin du, eta dena prest du pandemiaren aurreko egoerara itzultzeko, osasun-agintariek horretarako aukera ematen dutenean. Ordura arte, presentzialtasun egokituan eskainiko ditu eskolak, iazko ikasturtean bezala. Hala, urruneko eskola sinkronikoak (talde handietan) eta ikasgelako aurrez aurreko eskolak (talde txikietan) konbinatuko dira. Ikasturteko berrikuntza akademikoen artean azpimarratzekoa da Donostiako campusean Zuzenbi-

deko gradua eskaintzea. Ikasketa horiek 130 urte baino gehiagoko tradizio luzea dute Bilboko campusean eta aurtengo ikasturtetik aurrera, Donostian ere egin ahal izango dira. Horretaz gainera, EAZko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako graduetako ikasleentzat zuzendaritza estrategikoko ibilbide duala eskainiko da.

Maila guztietako eskolak irailaren 13an hasi ziren eta ikasturtearen inaugurazio ofiziala irailaren 22an izan zen Nazioarteko ikasleen itzulera Nazioarteko ikasleen orientazio eta ongietorri saioak ere izan ziren bi campusetan. 2021/22 ikasturteko lehenengo seihileko honetan, Deustuko Unibertsitateak atzerriko 300 ikasle hartuko ditu Bilboko campusean eta 127 Donostiako

campusean, gehienak presentzialtasun egokituko ereduan ikastera. Aurrez aurreko irakasgaiak International Virtual Campuseko irakasgai birtualekin osatuko dituzte ikasle horietako batzuek. Atzerriko graduko eta graduondoko ikasleak 25 herrialde baino gehiagotatik datoz eta Unibertsitateak atzerritarrei eskaintzen dizkien bi modalitateetan egingo dituzte ikasketak: International Virtual Campusean eta presentzialtasun egokituan.

Deusto Virtual Campus espazio digital bat da, mundu osoko ikasleei Deustun nazioarteko esperientzia edukitzeko aukera ematen diena, bi campusetako (Bilbo eta Donostia) eguneroko eta unibertsitateko bizitzaz gozatzeko. Aurten, hirugarrenez eskaintzen da modalitate hau. Gizarte inklusiori laguntzen dionez, etorkizunean unibertsitateko normaltasun berriaren zati izango da. Harrera saioetan, ikasle birtualei eta presentzialtasun egokituan arituko direnei Deustuko Unibertsitatearen eta harrera hirien inguruko informazioa emango diete Nazioarteko Harremanetako Bulegoko eta Deustuko Campuseko arduradunek. Bilboko eta Donostiako ongietorri instituzionala Irailaren 9an, Bilboko campuseko Paraninfoan, ongietorri instituzionala izan zen, 12:30ean, aurrez aurre. Biharamunean, irailaren

10ean, onlineko ongietorri instituzionala izan zen, 13:00etan. Ekitaldi horietan parte hartu zuten José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Alex Rayón Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Bilboko kontsulek agur birtuala egin zieten ikasleei. Egun horretan bertan, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Loiola Centrumean, 09:15ean, Donostiako ikasleen ongietorri instituzionala izan zen, aurrez aurre. Honakoek hartu zuten parte bertan: Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko campuseko errektoreodea, Alex Rayón Nazioarteko Harremanetako errektoreordea, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaria eta Elena Lamarain Donostiako campuseko Nazioarteko Harremanetako Bulegoko zuzendaria.


06

2021iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Atzerriko ikasleak NUPen NU, itzulera seguru Truke-programetako 101 ikasle hasi dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasten, 2021-2022 ikasturteko udazkeneko seihilekoan

baterako prest

Nafarroako Unibertsitatea ikasgelarako itzulera seguru eta presentziala prestatzen ari da: txertoa campusean, PCR probak eta edukiera mugatzea

Unibertsitateko Aldizkaria

Trukeko ikasleak 'Buddy' programako ikasleekin batera, NUPen.

Unibertsitateko Aldizkaria

Hogei bat herrialdeko 101 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dute 2021-2022 ikasturteko udazkeneko seihilekoa, Unibertsitateak eskaintzen dituen nazioarteko mugikortasun-programen diferenteen bidez. Ikasle horietatik 9k ikasturte osoa emango dute NUPen. Ikasleak abuztu bukaeratik aurrera hasi dira Unibertsitatera iristen. Haietako batzuek parte hartu zuten jada ongietorria egiteko jardunaldietako batean, abuztuan, eta Jorge Elso Torralba Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea izan zen jardunaldiaren burua. Gainera, Unibertsitateko egonaldian egin ditzaketen ikasketen edukiari eta kultura -eta kiroljarduerei buruzko informaziohitzaldiak eman zitzaizkien. Gazte atzerritarrek Buddy Programan parte hartzen duten NUPeko hogeita hamar bat ikasleren laguntza izango dute lehen seihilekoan. Harrera egiteko ekimen horretan, NUPeko

ikasleek laguntza ematen diete atzerritar horiei, dela Iruñea eta Unibertsitatea ezagutzen, dela beste zenbait kontutan, hala nola bizilekua bilatzen eta zenbait tramite egiten. Horretaz gainera, ongietorri instituzionala egiteko beste zerbitzu bat espainierako doako ikastaro trinko bat da, astebetez egiten dena Unibertsitateko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian.

Gazteak hogei bat herrialdekoak dira, eta erakunde nafarreko boluntarioek egin zieten harrera, Buddy Programari esker Ikasleak, herrialdeka Nazioarteko 101 ikasleak (60 emakume eta 41 gizon) hogei bat herrialdetakoak dira. Zehazki, herrialde hauetakoak: Alemania

(10), Austria (3), Belgika (1), Danimarka (4), Frantzia (18), Grezia (1), Hungaria (3), Italia (13), Herbehereak (5), Polonia (1), Portugal (2), Txekiar Errepublika (3) eta Turkia (7). Amerikari dagokionez, Estatu Batuetako 7 ikasle, Txileko 4, Mexikoko 5, Peruko 3, Argentinako 1, Boliviako 1 eta Uruguaiko 4 etorri dira. Horietaz gainera, Indonesiako 3 pertsona eta Japoniako 2 arituko dira NUPen. Programa motari dagokionez, Erasmus+ programako 73 ikasle daude (Europar Batasuneko eta beste herrialde batzuetako ikasleekin trukea egiteko), haren bidez baitatoz Unibertsitatera etortzen diren ikasle gehienak. Programa horri gehitu behar zaizkio Palafox (NUPen programa berekia Latinoamerikarekiko trukeetarako), ISEP eta aldebiko hitzarmenak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak 50 herrialdetako goi mailako hezkuntzako 300 erakunderekin hitzarmenak sinatu dituelako daude martxan truke-programa hauek guztiak.

Irailaren 1ean hasitako ikasturterako, Nafarroako Unibertsitateak presentzialtasunaren aldeko konpromisoa hartu du berriz, betiere osasun-agintarien argibideei jarraituz eta pandemiaren bilakaerara egokitzeko malgutasunarekin. Ikastaroaren hasiera segurua bermatzeko eta Covid-19a ez hedatzeko, zentro akademikoak hainbat neurri ezarri ditu. Lehenik eta behin, Iruñeko campuseko ikasleek Unibertsitateko egoitzan txertoa hartu ahal izango dute ikastaroaren lehen egunetan. Nafarroako Gobernuak baimena eman dio administrazioari eta bera izango da unibertsitateen laguntzarekin ikasleen inokulazioa kudeatuko duena. Oraindik txertatuta ez dauden edo txertaketa-jarraibide bat falta zaien guztiek izango dute txertatzeko aukera. Prozesu horren osagarri eta pandemiak ikasleen artean duen eragina ezagutzeko, txertoaren egoera frogatzeko eskatuko zaie. Modu berean, eta ikasturtea berme osoekin hasiera emateko, abuztuaren 26tik aurrera, doako PCR bat egiten zaie ikasleei, txertoaren egutegi osoa dutenei, azken 180 egunetan gaixotasuna izan dutenei edo azken 72 orduetan egindako PCR negatiboa dutenei izan ezik.

Edukiera, maskarak, garbiketa eta aireztapena Bestalde, edukierari, maskarak erabiltzeari, espazioen garbiketari eta abarri buruzko neurri sanitarioak berrikusi dira. Ikasgeletako eta mintegietako edukierari dagokionez, 20-21 ikasturtean bezala geratzen dira (1,5 metro ikasgeletako eserlekuen artean). Musukoak derrigorrezkoak dira oraindik barrualdean eta kanpoan 1,5 metroko distantzia bermatzen ez denean. Espazioen garbitasuna, aireztapena, baita araudiaren arabera jarraitu behar diren seinaleztapen guztia ere argibideekin mantenduko da. Bestalde, mediku bulego birtualak (Covid Eremua) infekzioak laguntzen eta kontrolatzen jarraituko du eta ikasleen eta profesionalen harreman estuak. 20-21 ikasturtearen balantzea Azken urtean, Unibertsitateak 4 milioi euro bideratu zituen Covid-19ren aurkako neurrietara. 34.042 PCR eta 10.769 antigeno azterketa egin zitzaizkien ikasleei eta profesionalei, eta praktika klinikoak egin zituzten 1.360 ikasleei txertoa jarri zitzaien. Era berean, 750 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Covid Eremura, eta 13.500 mezu elektroniko ere erantzun zituzten. 1.350 lanpostu ireki gaitu ziren campusean eta 165.500 ordu irakatsi ziren ikasgeletan.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

07


08

2021iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Deustu, teknologia bultzatuz Deustuko Unibertsitateak eta Tekneik zientzia eta teknologiaren arloko gazte profesionalen sustapenean elkarrekin lan egingo dute, unibertsitate-enpresako gela teknologiko berri bat sortuz Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak eta Teknei talde teknologikoak hitzarmen bat sinatu dute datozen hiru ikasturteetan bi erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen zientzia eta teknologiaren esparruetan elkarrekin lan egiteko, bereziki gazte profesionalen sustapenean. Hitzarmena Joseba Lekube Tekneiko zuzendari exekutiboak eta Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoak sinatu dute. Prestakuntza-jarduerak elkarrekin egitea bultzatu nahi dute, unibertsitateenpresako gela teknologiko bat sortuz. Gela horrek Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetako proiektuak eta ikasleak hartuko ditu, baita konpainiak bi lurralde historikoetan dituen profesionalak ere. Informatikako Ingeniaritzarekin, Datuen Zientziarekin eta Adimen Artifizialarekin lotutako jarduerak sustatuko dira. Jarduera horien artean azpimarratzekoak dira irakasleen prestakuntza, hezkuntzako edukiz hornitzea, prestakuntza arautuko eta etengabeko prestakuntzako jarduerak edo unibertsitate hedapeneko jarduerak aurrera eramatea, horien artean, aurkeztu berri den gela teknologikoa. Era berean, bi erakundeek ekitaldiak elkarrekin antolatuko dituzte Deustuko Unibertsitatearen instalazioetan (hitzaldi teknikoak, mintegiak, produktuen aurkezpenak, topaketa profesionalak) eta elkarlaneko ikerketa proiektuak bultzatzeko lan egingo dute. “Guretzat harro egoteko modukoa da Deustuko Unibertsitatearekin lan egitea”, esan zuen Joseba Lekube Tekneiko sortzaile eta zuzendari exekutiboak. “Gure ustez, hezkuntza arloko erakundeen eta

enpresa munduaren arteko elkarlana funtsezkoa da prestakuntza osatzeko, merkatuko beharren ikuspegia eta erronka errealei konponbide bat emango dieten soluzio teknologikoen aplikazioa ere kontuan hartzeko. Gainera, aukera ematen digu esparru honetako gazte profesionalekin harremanetan jartzeko, etorkizunean haien talentua erakartzeko. Datozen urteetan, datuen industria berriko profesionalen eskaria asko handituko da: adimen artifizialean espezializatutako sistemen ingeniariak, datuen zientzialariak, datuen arkitektoak... Horregatik, garrantzitsua da pertsonak industria handi berri hau osatzen duten teknologietan prestatzea”, erantsi zuen Lekubek.

Informatikako Ingeniaritzarekin, Datuen Zientziarekin eta Adimen Artifizialarekin lotutako jarduerak sustatuko dira Ideia bera azpimarratu zuen Asier Perallosek, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak: “Adimen artifizialak IKTen sektorea eta beste lanbide asko eta asko irauliko ditu. Inoiz ikusi ez den jauzi kualitatibo bat ikusten ari gara bai erakundeetan eta negozioetan sortzen ari diren igurikimenetan, baita gure ikasleen etorkizuneko igurikimenetan ere. Izugarriko aukerak irekitzen ari zaizkie”. Hala ere, hainbesteko abiaduran aldatzen ari den eta hobi zehatz asko dituen arlo honetako unibertsitate prestakun-

tzan lider izateko “ezinbestekoa da beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea; ez da nahikoa zure erakundean duzun jakintza, etengabe hitz egin behar da teknologia ekoizpen sektoreetara aplikatzerakoan erreferentzia diren enpresekin. Eta Teknei horietako bat da. Deustun jakintzagaiak eta gaitasunak ikuspegi integralarekin lantzen ditugu, alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz. Gaurkoa bezalako lankidetzei esker, eskoletan enpresa kasu arrakastatsuak landu ditzakegu, gure ikasleei esperientzia berezia ematen dietenak”, erantsi zuen. Deustuko Ingeniaritza Fakultateari buruz Deustuko Unibertsitatea gizarte ekimeneko ikastetxe bat da. Bilbon eta Donostian ditu campusak eta Gasteiz eta Madrilen, egoitzak. 130 urte baino gehiagoko ibilbidea du goi mailako hezkuntzan

eta ekarpen handia egiten dio ekonomia, gizarte eta teknologia garapenari. Ingeniaritza Fakultatearen eta bertako Teknologia InstitutuarenDeustoTech bidez, teknologia arloan ikertzen du, bereziki adimen artifizialean, nonahiko konputazioan eta konputazio sistemetan, industria sektore askotan aplikatzeko, esate baterako, industrian, mugikortasunean, energian edo gizartean, oro har. Deusturen bereizgarrietako bat da espiritu ekintzailea eta prestakuntza integrala sustatzea, enpresekin harremanetan. Garrantzi berezia ematen zaie programa dualei eta enplegagarritasunari. Hala, ikasle guzti-guztiek egiten dituzte praktikak enpresetan. Unibertsitateaaren ezaugarri dira, halaber, justiziarekiko konpromisoa eta nazioarteko proiekzioa, bai nazioarteko proiektuen garapenaren eta lidergoaren bidez eta bai programa akademikoen nazioar-

tekotzearen bidez. Hain zuzen ere, ikasleen % 15 atzerritarrak dira, munduko 68 herrialdetatik datoz. Deustun 10.000 ikaslek baino gehiagok egiten ditu Graduko eta Masterreko ikasketak. 7 ikasletatik 1ek unibertsitatearen beraren beka jasotzen du ikasketak egiteko. Etengabeko prestakuntzan eta executive programetan 5.000 ikasle baino gehiago ditu. Tekneiri buruz Teknei soluzio informatikoetan eta informazio sistemetako sistema osagarrietan enpresa liderra da. 2010ean sortu zenetik, I+G+Bn egiten duen inbertsioari eta hainbat esparru teknologikoko enpresa estrategikoak erosteari esker, Tekneik hainbat esparrutako zerbitzua eta soluzioak eskaintzen ditu: ECM (Enterprise Content Management), RPA (Robotic Process Automation), zibersegurtasuna, outsourcing, identitate digitala eta blockchain.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila 10

Euskal unibertsitateetako errektoreak bilduta Bildarratz sailburuaren eta euskal unibertsitateetako errektoreen arteko bilera bat egin zen joan den abuztuan Unibertsitateko Aldizkaria

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak bilera izan zuen joan den abuztuaren 27an Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateetako errektoreekin: Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearekin, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorearekin eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearekin. Topaketak aurreko ikasturtearen bilakaerarekin lotutako alderdi nagusiak aztertzeko balio izan zuen, bai eta 2021-2022 ikasturte berrirako lehentasunak eta erronka nagusiak aztertzeko ere.

Topaketak aurreko ikasturtearen bilakaerarekin lotutako alderdi nagusiak aztertzeko balio izan zuen

Bileraren hasieran, Bildarratz sailburuak -Adolfo Morais Unibertsitatea eta Ikerketa sailburuordea lagun zuela- eskerrak eman nahi izan zizkien errektoreei, azken hilabeteetan koordinazioan eta lankidetzan erakutsi duten konpromisoagatik. Pandemiak gizarte osoa jarri du proban -baita Euskal Unibertsitate Sistema ere-, eta lortutako emaitzek erakutsi dute unibertsitateek hartutako neurriak eta erabakiak egokiak izan direla. Errektoreen lanari esker, baina baita fakultateetako deka-

noen, irakasleen eta, oro har, unibertsitateetako langile guztien lanari esker ere, ikasleek dagozkien ikasketak berme guztiz eta beharrezko kalitate akademikoarekin egin ahal izan dituzte. Joan den apirilean, errektoreek eta Hezkuntza sailburuak -bere lan taldearekin batera-, gisa honetako beste bilera bat izan zuten, hastear dagoen ikasturteari begira lehentasunak zehazteko. Orduan, lan-ildo eta koordinazio-talde berriak definitu ziren, eta ordutik egindako lanari esker, 2021-2022 ikasturteko plangintza zehaztu ahal izan da. Abuztuaren 27an egindako bileraren helburua adostutako neurriak sendotzea izan zen, pandemiak bizi duen uneari buruzko irakurketa berri bat egitea, eta unibertsitateen eta

Eusko Jaurlaritzaren arteko koordinazioa are gehiago indartzea. Helburu bera Ikasturte berriari begira, bai Hezkuntza Sailak eta baita euskal unibertsitateek helburu bera izango dute: normaltasun akademikoa berreskuratzea, % 100eko presentzialtasuna lortuz. Helburu horrekin batera, prestakuntza bikaina lortzea, euskal unibertsitate-sistemaren nazioartekotzea bermatzea eta indartzea, unibertsitatea+enpresaren aldeko apustua zabaltzea eta bikaintasuneko ikerketaren aldeko apustuari lehentasuna ematea ere izango dira helburuak. Laburbilduz, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman handiagoa lortzea, ikasleei ahalik eta prestakuntza egokiena eskainiz. Hori guztia Osa-

sun Sailarekin une oro koordinatuta, COVID-19k hirugarren urtez jarraian unibertsitatearen ohiko garapenean eragina izaten jarraituko baitu. Ildo horretan, Hezkuntza sailburuak eta hiru errektoreek azpimarratu eta eskertu nahi izan zuten Osasun Saileko arduradunen aldetik une oro aurkitu duten jarrera, pandemiaren ondorioz orain arte aplikatu behar izan diren neurriak erabakitzeko eta definitzeko orduan. Jokin Bildarratzek, Eva Ferreirak, Jose Maria Guibertek eta Vicente Atxak, euskal unibertsitateak pandemiaren aurrean gune seguruak direla azpimarratu nahi izan zuten. Aurreko ikasturtean hartutako prebentzio-neurriek eta ikasleen eta unibertsitateko langileen txertaketak hurrengo ikasturteari begira ikuspegi baikorra izatea ahalbideratzen dute. Bereziki nabarmendu nahi izan zuten aurreko ikasturte osoan unibertsitateko ikasleek erakutsi zuten konpromisoa, une bakoitzean hartutako neurriak errespetatuz eta ikasturtea behar bezala osatzea ahalbidetu zuten erabaki akademikoak onartuz. Abuztuak 27an izandako bileraren ostean, Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza eta koordinazio estuarekin jarraitzeko beharra berretsi dute, ikasleen eta ordezkatzen dituzten erakundeen mesedetan.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila 12

Urruzuno Literatura Lehiaketako sarituen aitortza Hezkuntza Sailak harrera egin die 2021eko Urruzuno Literatura Lehiaketako sarituei Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den irailaren 3an, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan jaso zuten saria 2021eko Urruzuno Literatura Lehiaketan irabazle izan diren 20 neska-mutil gazteek, Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria buru zela egin den ekitaldian. Bost egunez Arantzako aterpetxean (Nafarroan) egonaldia egin ondoren iritsi ziren gazteak Gasteizera. Izan ere, sormena lantzeko tailerretan eta beste hainbat jardueratan parte hartu zuten gazteok, berriro ikasturteari heldu aurretik elkarrekin egun gogoangarri batzuk pasatzeko aukerari uko egin gabe. Egonaldi hauxe izan zuten irabazleek sari nagusia. Aurten 36. ediziora iritsi da gazteen literaturzaletasuna bultzatzeko Hezkuntza Sailak 1986tik antolatzen duen lehiaketa. 2021eko lehiaketaren irabazleekin batera, iazko sarituak ere bertan izan ziren, aurreko urtean ezin izan baitzen ekitaldirik burutu, pandemia tarteko.

Saritutako lanekin liburua argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara bidaliko da aurki

Literatura egonaldia Arantzan Bost egunez, lagun izan zituzten Arantzako egonaldian Yolanda Arrieta, Fernando Morillo, Eneko Aizpurua edo Eñaut Elorrieta, besteak beste. Idazle, musikari eta sortzaile hauekin gertuko eta zuzeneko harremana izan zuten gazteek. Arrietaren eskutik, literatura tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten; Eneko Aizpuruarekin, ibilbide literarioa osatu dute Bortzirietako parajeetan, idazlearen Bidasoan gora lana abiapuntu hartuta; Eñaut Elorrietaren gitarra eta ahotsek, berriz, ahaztezin bihurtu zuten idazle gazte hauen egonaldia arratsalde batez; eta Amaia Elizagoien Amelie-ren ipuin kontaketa musikatuarekin, gaubelaren bat uste baino gehiago luzatu zen. Baina aipaturiko horiez gain, Andoni Egañak eta Jon Maiak giroturiko bertso bazkaria eta gaubela literarioak ere izan zi-

ren aste honetako egitarauan. Sormena lantzeko eta literaturazaletasuna pizteko abagune polita gazteontzat, ikasketetara itzuli aurretiko azken opor egunetan. Aisialdiko kirol jarduerarik ere izan zuten egun hauetan, Arantza eta inguruak barne barnetik ezagutzeko. Espeleologia eginez, Arruzpiko kobazuloa bisitatu zuten idazle gazteek. 2021eko Urruzuno Literatura Lehiaketan 342 lan aurkeztu ziren orotara, 55 lan poesian eta 287 prosan. Ohi den eran, egungo euskal literaturan eta kultur munduan entzute handikoak diren izenek osatu zuten aurten ere lehiaketako epaimahaia: Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Goiatz Labandibar, Jasone Osoro eta Patxi Zubizarreta idazleak izan dira epaimahaikide. 2021eko edizio honetan sarituak gertatu diren lan guztiekin liburua argitaratu du Hezkuntza Sailak Sagastiberri bilduman. Liburua laster banatuko da eskola guztietara, eta parte hartzaile guztiei ere bidaliko zaie. Urruzuno Literatura Lehiaketa, 36 urteko ibilbidea Hezkuntza Sailak 1986an antolatu zuen lehen aldiz Urruzuno literatura lehiaketa. Hasiera-hasieratik, ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna indartzea izan du helburu ekimenak. Prosan nahiz poesian, belaunaldi gazteenek euskaraz sortutako literatura lanak zabaldu ditu lehiaketak urtez urte. Baina helburu hau ez da asmo hutsean gelditu, eta azken hamarkadetako jardunak ondo frogatu du lehiaketak bere xedea ongi bete duela. Irabazle horietako asko

euskal kultur munduan sinadura ezagunak dira gaur egun, bai literaturan, kazetaritzan, bertsolaritzan edo zinemarako gidoigintzan, beste zenbait arloren artean. Dagoeneko 500dik gora dira ekimen honek saritu dituen “urruzunotarrak”, eta zerrenda horretan izenak ugarituz doaz, urtez urte. Urruzuno literatura lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen du, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik. Adina kontuan harturik, bi kategoria bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari diren gazteek hartzen dute parte; B kategorian berriz, DBHko 3. eta 4. mailetan ari direnek. Urruzuno 2021 - Saridunak ❚

POESIA, A Kategoria: Ekaitz Martín Pérez Idazlanaren izenburua: Boterearen dantza amaigabea Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI; Uxue Pérez Mugika Idazlanaren izenburua: Loredien maitalea Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI; Ander Villacián Idazlanaren izenburua: Ez-lekuak Ikastetxea: Bilboko Botikazar BHI; Irati Eizaguirre Otegui Idazlanaren izenburua: Hego doinua Ikastetxea: Zarauzko Lizardi BHI; Nahia Urteaga López Idazlanaren izenburua: Ohe zurian Ikastetxea: Loiuko Lauro Ikastola. ❚ POESIA, B Kategoria: Maddi Agirre Epelde Idazlanaren izenburua: Portzelanazko panpina Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Armentia Ikastola; Leyre Rivera Cuevas Idazlanaren izenburua: Nire bizitzako mamuek zure izena daukate Ikastetxea: VitoriaGasteizko Santa María Ikaste-

txea-Marianistas; Maddi Guraya Idazlanaren izenburua: Korrika bizian amildegiratzen den urpekaria Ikastetxea: Sopelako Ander Deuna Ikastola Izaro Sánchez Azcarate Idazlanaren izenburua: Jakin-mina Ikastetxea: Burlatako Askatasuna BHI; Irati Oskoz Egiguren Idazlanaren izenburua: Aukeratzen ez diren bidaiak Ikastetxea: Donostiako Arantzazuko Ama. ❚ BHI PROSA, A Kategoria: Maider Eraunzetamurgil Elustondo Idazlanaren izenburua: Eppur si muove Ikastetxea: Tolosako Laskorain Ikastola; Onintze Arrastia Mauleón Idazlanaren izenburua: Izarrak zeruan Ikastetxea: Lizarrako Lizarra BHI; Txomin Valverde Costa Idazlanaren izenburua: 240 segundo Ikastetxea: Leioako Artaza Romo BHI; Xuban Senar Usandizaga Idazlanaren izenburua: Hesitik haratago Ikastetxea: Irungo Pio Baroja BHI; Maider Zugasti Rodríguez Idazlanaren izenburua: Gutun klandestinoa Ikastetxea: Hernaniko Hernani. ❚ BHI PROSA, B Kategoria: June Aiestaran Iparragirre Idazlanaren izenburua: Mendekuen fabrika Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI; Nahia Iturbe Orbegozo Idazlanaren izenburua: Beirazko esfera Ikastetxea: Tolosako Laskorain Ikastola; Unax Muniozguren Alonso Idazlanaren izenburua: Ilargiaren eskuetan Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI; Oihana Fernández de Larrinoa Ibarbia Idazlanaren izenburua: Odolkiak ordainetan Ikastetxea: Villabonako Erniobea BHI; Naia Urtaran Bilbao Idazlanaren izenburua: Heriotza Gorria Ikastetxea: Murgiako Murgia BHI.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

13


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila 14

2021-2022 ikasturteko protokoloa finkatuta Bildarratz sailburuak 2021-2022 ikasturtearen hasierarako protokoloaren neurri nagusiak azaldu ditu

Unibertsitateko Aldizkaria

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak abuztuaren 30ean azaldu zituen irailaren 8an hasi zen 2021-2022 ikasturterako neurri nagusiak. Hezkuntza Sailak ikastetxeetara bidali duen protokoloan daude jasota neurriok. Bildarratzek gogorarazi zuenez, joan den ikasturtearen amaieran, ekainean, berak zuzentzen duen Sailak prest utzi zuen ikasturte berrirako protokoloa, ikastetxeetako zuzendaritzekin eta Osasun Sailarekin elkarlanean egina. Adierazi zuenez, nahiz eta oso dokumentu kontserbadorea izan eta joan den ikasturteko ia neurri guztiak mantentzen zituen, hura osatzen lan egin zuen taldea jakitun zen abuztuaren amaieran berrikusi egin beharko zela, egungo egoerara egokitzeko. Lan hori Osasun Sailarekin batera egin zen.

Sailburuak adierazi zuenez, oinarrizko neurriei dagokienez, ikasturte berria aurrekoa amaitu zen bezala hasiko zen, antzeko neurriekin Sailburuak adierazi zuenez, oinarrizko neurriei dagokienez, ikastur-

te berria aurrekoa amaitu zen bezala hasiko zen, antzeko neurriekin. Beraz, ikasturte honetan ikastetxeetan jarraituko dute segurtasundistantziek (1,5 m), higiene-neurriek, aireztapen egokiak, kontaktu mugek edo maskarek. Oinarrizko neurri horiekin batera, berrikusitako dokumentu berriak 12 urtetik gorako ikasleen txertaketa-prozesua ere azpimarratzen du, gaixotasunaren prebentzioan garrantzi eta eraginkortasun handiko neurri gehigarri gisa, duela oso hilabete gutxi arte izan den neurria. Dokumentuak, halaber, arreta merezi duten beste berrikuntza batzuk ere baditu: ❚ Ikastetxeetara ekainean bidalitako dokumentuak Lehen Hezkuntzan burbuilak (edo Bizikidetza Egonkorreko Taldeak) eratzea jasotzen zuen, betiere maskara erabilita. Gainera, gela bakoitzaren barruan 4 edo 5 ikasleko azpitalde egonkorrak osatu ahal izango dira. Eguneratutako protokoloak neurri hori mantentzen du Lehen Hezkun-tzarako. ❚ DBHko 1. eta 2. mailetan ere egin ahal izango dira lan-azpitalde egonkorrak, 3 edo 4 ikasleren taldekatze egonkorrak. Taldekatze horien arteko distantzia 1,5 metrotik gorakoa izango da, eta egonkor mantenduko dira gutxienik 10 egunetik gorako oporraldiak igaro bitartean. ❚ Bestalde, protokoloa berrikusterakoan eskolaz kanpoko jarduerei dagokien atala osatu eta garatu egin da. Jarduera horiek

burutu ahal izateko oinarrizko segurtasun neurri batzuk zehaztu dira. Ikastetxeen edo eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituzten elkarteen eskariz egin dugu hau, jarduera hauek berme osoz garatzen hasi ahal izan daitezen ikasturte berrian. Dokumentu berrian jasotako neurri orokor horiek lagungarriak izango dira eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituzten erakundeek beren protokoloak gara ditzaten. ❚ Ikasturte berrirako protokoloak Barnetegietarako propio sortutako eranskin bat ere badauka. Pandemia hastearekin batera bertan behera utzi behar izan ziren Hezkuntza Sailetik antolatzen diren “Euskal Girotze Barnetegiak”. Jarduera hau berriro abian jartzea lehentasuna izan da Sailarentzat, euskara ikasteko prozesuari bultzada eraginkorra emateko gune garrantzitsuak baitira hauek. Berariazko protokolo edo eranskinarekin, ikasturte berrian Barnetegiak berriro martxan jarriko dira. Aipaturiko alderdi horiez gain, berrikuspenean are gehiago azpimarratu dira prebentzio pertsonaleko neurriak. Eskuetako higienearen garrantzia bezalako auziak dira, edo sudurra, begiak eta ahoa ez ukitzea bezalako gomendioak. Oinarri oinarrizko gaiak dira, eta Bildarratzek gogorarazi duenez, ezin dira alde batera utzi, oraindik pandemian gaudelako eta birusak gure artean jarraitzen duelako. Egoe-

ra horren aurrean, sailburuak funtsezko hiru kontzeptu azpimarratu ditu: zuhurtzia, prebentzio neurriak eta txertaketa.

Berrikusitako dokumentu berriak 12 urtetik gorako ikasleen txertaketa-prozesua ere azpimarratzen du Bildarratzek hizpide izan ditu, halaber, ikasturte-hasiera honetarako argi pixka bat ematen duten zenbait elementu: txertaketa-prozesuak gazteen artean azken aste honetan hartu duen erritmo ona (12 eta 19 urte bitarteko adintarteetan), edo joan den ikasturtean Covidi aurre egiteko lanean harturiko esperientzia. Horrela bada, aurreko urtean legez ikasturte berri honetan ere ikastetxeek gune seguruak izaten jarrai dezaten, Bildarratzek gogorarazi du Hezkuntza Sailak beharrezko baliabide guztiak jarriko dituela berriro, irakasle gehigarriak barne. Sailak 160 milioi euro bideratuko ditu Covid baliabide gehigarrietarako. Era berean, beste 37,5 milioi euro bideratuko ditu itunpeko ikastetxeetara, Covid-19ren prebentzio-protokoloak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarrietarako.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

15


Sariak proiektu berritzaile eta teknologikoentzat Euskadiko Lanbide Heziketak eta BEAZek II. Provider Sariak eman dizkiete enpresa-proiektu berritzaile eta teknologikoei Jon Lasa Galdos

Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, Jon Labaka Tknikako zuzendari exekutiboarekin batera, Provider sariak banatu ditu gaur goizea, Zamudion; sari horien bidez, Lanbide Heziketako ikasleen eskutik sortu diren teknologiako enpresa-ekimen berritzaileenak aitortzen dira. Ekitaldian, era berean, Olatz Goitia BEAZeko zuzendari nagusiak eta Joseba Mariezkurrena BFAko Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendariak parte hartu dute. Providerren bigarren edizio honetako sari-banaketa elkarlaneko robot baten laguntzaz egin da, BIC Bizkaia eraikinean, Zamudioko Teknologia Parkean. Provider elkarlan baten emaitza da: Tknikak (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Sailarena) eta BEAZ-Bizkaiak (Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa, enpresei eta ekintzaileei laguntzekoa) elkarrekin sustatutako programa. Providerren helburua ez da soilik enpresak sortzea eta gazteen artean ekintzailetzakultura sustatzeaa, nahiz eta bere zeregina hori ere baden. Helburu duen ekimena, nagusiki, Euskadin 4.0 industriarako

zerbitzuen enpresa-sarea sustatzea da. Alegia, fabrika adimendunerako irtenbideen hornitzaileak sortzea. Horretarako, Lanbide Heziketako harrobira jotzen du eta, hala, ikasleen talentua, sentsibilitate ekintzailea eta gaitasun berritzailea aitortzen eta saritzen ditu.

Provider-en helburua Euskadin fabrika adimendunerako irtenbideak ematen dituzten enpresen sarea sortzea da

Saritutako proiektuak Providerren bigarren edizio honetan, sariketara zazpi proiektu ekintzaile aurkeztu dira, eta honako hauek izan dira irabazle: ❚ DISEÑALMI. Errealitate birtualaren eta 3D inprimaketaren teknologiak integratzen dituen proiektua da; hartan, errealitate birtualaren betaurrekoen bidez, erabiltzaileak 3Dn sortu eta modelatu ahalko ditu piezak, ondoren inprimatzeko. ❚ VERTEX. 3D inprimaketako proiektua da; hartan, 3D inprimagailuak

diseinatzen eta fabrikatzen dira, PRUSAk garatutako teknologian oinarrituak, eta, horretarako, VERTEXek garatutako osagaiak integratu eta, hala, inprimatzeko bolumenaren gaitasuna handitzen da. Bi proiektu horiek milana euroko saria jaso dute, eskudirutan. Baina, gainera, BICBizkaiaren teknikarien aholkularitza eta sei hilabetez enpresa-mintegi honen ekintzailetza-aretora (Zamudio) sarbide zuzena izango dute. Hala, lehen urratsak ematen eta haien enpresa-proiektuan lan egiten hasi ahalko dira eta, hil batzuetan, proiektu hori errealitate bilakatu. Bi fase: sentsibilizazioa eta lehiaketa Provider programak bi fase ditu: lehen fasea, ikasleak sentsibilizatzekoa, eta, bestea, enpresaproiektuen lehiaketa-fasea. Lehen fasea, sentsibilizaziokoa, LHko ikasleei, zabalkunde-jardunaldi batzuen bidez, programaren amaierako helburuarekin bat datozen teknologia disruptibo batzuk hurbiltzean datza. Edizio honetan, jardunaldiak teknologien -besteak beste, Blockchain eta big data-, zibersegurtasunaren, dronen eta elkarlaneko robotikaren

eta 3D inprimaketaren ingurukoak izan ziren. Helburua ikasleak teknologia horietan sentsibilizatzea da, gero haien proposamen ekintzaileak landu ahal izateko. Gainera, aurrez aurre ezagutzen dituzte proposamenak enpresa bilakatu dituzten ekintzaileen esperientziak.

Bigarren edizio honetan, Diseñalmi eta Vertex enpresa-proiektuek jaso dituzte sariak; biak Lanbide Heziketako ikasleek sortuak

Providerren bigarren edizio honetan, sentsibilizazio-jardunaldietan Bizkaiko LHko 17 zentrok parte hartu dute; haietan, 340 ikasle baino gehiago daude. Bigarren fasera, enpresa berritzaileen proiektuen lehiaketaren fasera, zazpi proiektu aurkeztu dira, eta, haien artean, aurretik aipatutako biak saritu dituzte.


GEM, ekintzailetzaren neurketa Jarraian, ekintzailetzaren jarduera neurtzen duen GEM proiektua aurkeztuko dizuegu Jon Lasa Galdos

GEM proiektua ikertzaileen arteko nazioarteko lankidetzaren adibide da, ekintzailetza-jardueraren analisi harmonizatua egiteko. Urtero, proiektu honen barne, dozenaka herrialdetako datuak biltzen dira biztanleriaren ekimen ekintzailea neurtzeko, baita negozio berriak garatzen diren ingurunearen baldintzak ere. Bildutako datuek ekintzailetzari buruzko aldizkako txostenak argitaratzea ahalbidetzen dute mundu-mailan, nazioan, eskualdean eta toki-mailan. Gainera, datu horiekin, izaera berezia duten txosten monografikoak ere argitaratzen dira ekintzailetzaren fenomenoaren alderdi zehatzei buruz (adibidez, ekintzailetza eta generoa, ekintzailetza-arloko hezkuntza eta prestakuntza, landa-ekintzailetza, hazkunde potentzial handia duten ekintzailetzak, ekintzailetzaren finantzaketa, gizarte-ekintzailetza eta ekintzailetza korporatiboa, besteak beste). Proiektua 10 herrialderekin hasi zen 1999an, London Business School eta Babson College-ren laguntzarekin. Ordutik, 115 herrialde inguruk parte hartu dute proiektuaren edizio desberdinetan, 21 urte daramatzala. 2020-2021 edizio honetako parte-hartzaile kopurua 50 herrialdetakoa da. GEM proiektuak ekintzailetza ulertzeko oinarrizko hainbat alderdiri buruzko datuak eskaintzen ditu. Txosten honek azpimarratzen du alderdi hauei buruz: 1.Biztanleria helduaren balioak, pertzepzioak eta jarrera ekintzaileak. 2.Jarduera ekintzailearen mailak eta egiten dutenen ezaugarriak. 3.Ekintzailetzaren jardueraren ondoriozko negozioaren kalitatearen adierazpenak. 4. Ekintzailetza prozesua gertatzen den testuingurua. Metodologia Ikuspegi klasikotik, ekonomien hazkundea eta oparotasuna oinarrizko eskakizunen eta eraginkortasunaren sustatzaileak daudelako azaldu da, enpresa finkatuak baldintza egokietan baliabideak ustiatzen laguntzen dutenak, inbertsioaren erabilerarekin kapitalean eta lanean. Oraintsuago, giza kapitala hazkunde ereduetan ere sartu da eta berrikuntzak eta ekintzailetzak ekono-

miaren garapen prozesuan duten garrantzia ezagutzen hasi da. GEM proiektua ekintzailetzaren rolean oinarritzen da, kontuan hartuta jendeak negozio aukerak identifikatu eta ustiatzeko gaitasunak ekonomiari laguntzen diola enpresa finkatuek egiten duten ekarpenarekin batera. Negozio aukerak identifikatu eta ustiatzen dituzten pertsonek berrikuntzari eta ekintzailetzari eragiten dioten testuinguru zehatzaren barruan jarduten dute. Testuinguru horrek baldintza sozial, kultural eta ekonomiko bereziak ditu, lurraldea ekintzailetza jarduera sustatzeko garrantzitsua bihurtzen dutena. Modu honetan, negozio aukeren pertzepzio indibiduala eta horiek gauzatzeko gaitasuna jendeak jarduten duen testuinguru zehatzak moderatzen ditu.Beste modu batera esanda, testuinguru bakoitzean, biztanleriaren pertzepzioek eta jarrera ekintzaileek jarduera ekintzailearen edo negozioak sortzeko prozesuen emaitza desberdinak sortzen dituzte, sortutako negozioen nahien maila edo kalitate zantzu desberdinekin. Testuinguruaren baldintzak aztertzeko berrikuntzan eta ekintzailetzan eragiten du, GEM proiektuak datuak biltzen ditu adituei zuzendutako inkesta baten bidez (NES). Jarrera ekintzaileak, jarduera ekintzailearen emaitzak eta sortutako negozioen kalitate adierazpenak aztertzeko, berriz, datuak biztanleria helduari zuzendutako

inkestaren bidez biltzen dira (APS ingelesezko siglak). Azkenik, GEM proiektuak aitortzen du ekintzailetza jarduera ez dela helduen errendimendu indibidualera eta independentera soilik mugatzen (TEA - Guztizko Ekintzailetza Jarduera izenarekin ezagutzen dena), baizik eta lehendik dauden enpresen mende dauden langileen jarduera ekintzailetatik ere sortzen da.

Urtero, GEM proiektuaren barne, dozenaka herrialdetako datuak biltzen dira Jarduera ekintzailearen neurketa Ekintzailetzaren jarduera, oro har, negozio aukerak identifikatu,ebaluatu eta ustiatzeko prozesu gisa planteatzen da. GEM proiektuak zenbait adierazle eskaintzen ditu lurralde bateko jarduera ekintzailearen mailak neurtzeko, ekintzailetza prozesuaren fase desberdinetan dauden enpresa ekimenetan parte hartzen duten pertsonak identifikatuz. Etapa horien artean daude etorkizun hurbilean pertsona batek ekiteko asmoa duen epea, hasierako negozio baten sorreran murgilduta dagoen aldia, negozio berri baten jabe den

eta hori kudeatzen duen epea,sortutako negozioa finkatuta dagoen epea, eta baita negozio jarduera bat uzten duen epea ere. Jarraian, ekintzailetza prozesuarekin lotutako GEM proiektuaren adierazle desberdinak azaltzen dira: ❚ Datozen 3 urteetan enpresa berria sortzeko asmoa adierazi duten ekintzaile potentzialen edo biztanleria helduaren (18 eta 64 urte bitartekoak) ehunekoa. ❚ Enpresa bat sortzeko denbora eta esfortzua inbertitu duten enpresaburu edo helduen ehunekoa, baina hiru hilabetetik gorako soldatak ordaindu ez dituztenak. ❚ 3 hilabete baino gehiagotan eta 42 hilabete baino gutxiagotan soldata ordaindu duten negozioaren jabe diren ekintzaile berrien edo helduen ehunekoa. Beraz, finkatuak ez dauden enpresen ekintzaileen ehunekoa. ❚ Ekintzailetzaren jarduera-tasa (TEA) edo hasierako fasea, hau da, GEM proiektuak prestatutako adierazle nagusia, eta hasierako ekintzaileen ehunekoaren eta ekintzaile berrien ehunekoaren batuketari dagokiona. ❚ 42 hilabetetik gora soldatak ordaindu ondoren merkatuan finkatuta dauden negozioen jabe diren ekintzaileen edo helduen ehunekoa. ❚ Enpresa uztearen adierazle: azken 12 hilabeteetan negozioa itxi edo bertan behera utzi duten helduen ehunekoa bezala neurtuta.

Laguntzen du


Euskadiko LHko sariak banatuta Euskadiko Lanbide Heziketak Urratsbat eta Ikasenpresa sariak eman ditu, ikasleen eta ikastetxeen ekintzailetza aitortzeko arena. Tknikak eman du saria. Mambak arkitektura, ingeniaritza, instalazio eta hirigintzako proiektu teknikoak idazten ditu. ❚ 2021eko Urratsbat saria, 2.500 €-koa, gizarte-arloko enpresa onenari: Arati Galapan, Galdakaoko Ostalaritza Eskolarena. La Caixa fundazioak eman du saria. Arati Galapanek zaldi-txangoak eskaini eta ekinoterapia egiten du. Urratsbat programak lehenengo pausoak eman zituenetik (2004-2005eko ikasturtea), LHko ikasleek programa honen bidez guztira 1.023 enpresa sortu dituzte, LHko ikastetxeetan bertan. Gaur egun, horietatik % 65ek jarraitzen dute martxan.

Jon Lasa Galdos

Euskadiko Lanbide Heziketaren XV. Ekintzailetza sarien ekitaldia aurten 'Elkarrekin aukerak ereiten' lelopean egin da, eta Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridek hartu zuen parte bertan, ekainaren 17an. Ikasle, irakasle eta enpresaburu berrien ordezkariak bildu ziren ekitaldian, Iurreta LHIIn, segurtasun-neurri zorrotzen artean. Ekitaldian Jon Labaka ere izan zen, Tknikako (Euskadiko LHren Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa) zuzendari exekutiboa. Tknika, hain zuzen, Lanbide Heziketako ekintzailetza-programak koordinatzeaz arduratzen da. Sari horien bidez, Tknikak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bultzatzen eta koordinatzen dituen ekintzailetza-programetako bakoitzeko proiektu onenak nabarmendu eta aitortzen dira urtero; zehazki, Urratsbat eta Ikasenpresa programetakoak. Sariak emateko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridek honako hau nabarmendu zuen: "Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek 202021ean egindako lana aitortu nahi dugu. Pandemiaren ondorioz, ikasturte hau oso konplikatua izan da guztiontzat, baina ekintzailetzan lan bikaina egin da. Ekintzailetzaprogramen beren lana ere nabarmendu nahi dugu, oztopoak gaindituz egoerara egokitzen jakin

dutelako eta ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzeko helburu guztiak aurrera ateratzea lortu dutelako. Ikasle guztiek barneratu behar dituzte dohain horiek, eta Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak horien aldeko apustua egiten jarraitzen du". "Gazteek, 4.0 testuinguru batetik abiatuz, jasangarritasuna edo osasuna jorratzen dituzten prestakuntza-zikloen alde egitea da oraindik ere sailburuordetza honetako kideon apustua, besteak beste, arlo horietan indartu beharra daukagulako. Euskal gizarteak 4.0 ekintzaileak behar ditu". Bestalde, Tknikako zuzendari Jon Labakak gogorarazi zuenez, aintzatespen ekitaldi honen helburua honako hau da: "Euskadin ekintzailetzak duen garrantzia nabarmentzea eta, euskal Lanbide Heziketako hainbat esparrutako prestakuntza jaso ondoren, pandemia-urte honetako zailtasunak zailtasun, beren enpresa-ideia aurrera ateratzen jakin duten ekintzaileen balioa azpimarratzea. Ikastetxeetako irakasleek ekintzailetza-kultura zabaltzeko egindako lana ahaztu gabe, gainera. Balioak aldatu eta ekintzailetzari merezi duen garrantzia emateak gizarte erresilienteagoa izaten lagunduko digu, zalantzarik gabe". Ekintzailetza-programa eta proiektu sarituak Urratsbat programa: Ikasleek martxan jarritako 56 enpresetatik 5 enpresa saritu dira. Euskadiko LHko Urratsbat programaren helburua LHko ikasleei beren enpre-

sa sortzen laguntzea da. LHko ikastetxeak benetako enpresahaztegi bihurtzen dira, eta aholkularitza eta laguntza osoa jartzen dute ikasle ekintzaileen esku, beren enpresa martxan jarri ahal izan dezaten. Benetako enpresak. Joan den ikasturtean (2019-2020), LHko ikasleek Euskadin 56 enpresa sortu zituzten beren ikastetxeetan bertan, Urratsbat programaren bitartez. Kategoria hauetako bakoitzean -2.500 €-ko sari batez hornituakhonako hauek nabarmendu dira: ❚ 2021eko Urratsbat saria, 2.500 €-koa, teknologia-arloko enpresa onenari: Elkartenet, Harrobia ikastolarena. La Caixa fundazioak eman du saria. Elkartenetek hezkuntza- eta asozianismo-proiektuak eta merkataritza suspertzearekin lotutakoak egiten ditu, software librean garatutako aplikazioen bitartez. ❚ 2021eko Urratsbat saria, 2.500 €-koa, industria-arloko enpresa onenari: Bela Detail, Iurreta LHII ikastetxearena. La Caixa fundazioak eman du saria. Bela Detail ibilgailuen zaintza eta mantentze estetikoaz arduratzen da. ❚ 2021eko Urratsbat saria, 2.500 €-koa, zerbitzuen arloko enpresa onenari: Miri Sorgin, Zornotza LHII ikastetxearena. La Caixa fundazioak eman du saria. Miri Sorginek landa-eremuetan etxeko ile-apainketa eta estetikako zerbitzuak ematen ditu. ❚ 2021eko Urratsbat saria, 2.500 €-koa, emakumeek zuzendutako enpresa onenari: Mamba arquitectas, Irungo La Salle ikastetxe-

Ikasenpresa programa: 6 saritu, garatutako 970 proiektuetatik Ikasenpresa hezkuntza-programa bat da, ikasleen artean ekintzailetzakultura sustatzeko. Urratsbat programaren aurretik eman beharreko pausoa dela esan daiteke. Benetako produktu edo zerbitzu bat eskaintzen duen enpresa bat garatuta, ikasleek beren gaitasunak garatu eta profesional on, enplegagarri, pertsona aktibo, ekintzaile eta barne-ekintzaile bihurtzeko aukera daukate. Ikasleek ekinez ikasten dute ekintzaile izaten. 2020-2021eko ikasturtean, LHko 83 ikastetxetako 5.000 ikasle inguruk eta 236 irakaslek parte hartu dute programan, eta guztira 970 Ikasenpresa proiektu aurkeztu dituzte. Ikasenpresa programan gehien nabarmendu diren proiektuak aintzatestea helburu duten sari hauetarako 6 kategoria sortu dira, eta landutako 970 proiektuetatik honako hauek saritu dira: ❚ Negozio-ideia: Guretech S. Coop., Urnietako Salestarrak BHIPrena. ❚ Merkatu-azterketa eta mix marketina: IzAz3D Coop., Emilio Campuzano LHIIrena. ❚ Gizarte-eragina, abiatze-kanpaina eta dibulgazioa: Hyptnotic S. Coop., San José de Calasanz BHIPrena. ❚ Salmenta-gunea eta merchandisinga: Nicolás Larburu LHII. ❚ Etorkizuneko proiekzioa duen negozio-ideia: Babiru Argitaletxea kooperatiba, Nicolás Larburu LHIIrena. ❚ Gizarte-ekintzailetza: Era Berria S. Coop., San José de Calasanz BHIPrena.


"Conecta Empleo" anezka berria Iruñean Nafarroako Gobernuak, Santa María La Real Fundazioak eta Telefónica Fundazioak langabeei zuzendutako lan-orientaziorako sustatutako doako programa da

Jon Lasa Galdos

"Conecta Empleo” anezka berria urrian hasiko da Iruñean, langabezian dauden pertsonei lanmerkatu berriaren araberako teknika eta tresna digitalekin lan-bilaketa suspertzen eta optimizatzen laguntzeko. "Conecta Empleo" anezka berria martxan jarriko da datorren urrian Iruñean, langabezian dauden pertsonei beren lan-bilaketa lan-merkatu berriarekin bat datozen teknika eta tresna digitalekin berriro aktibatzen eta optimizatzen laguntzeko helburuarekin. Ekimena edozein prestakuntza-maila duten eta edozein lan-sektoretan diharduten 18 eta 60 urte bitarteko langabeei zuzenduta dago, aurreko esperientziarekin edo esperientziarik gabe, eta bost hilabetetan zehar burutuko da Iturrondoko agentzia integralean (Burlata). Lan orientaziorako doako programa hau Santa María la Real Fundazioak eta Telefónica Fundazioak sustatzen dute, Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez Nafar Lansare, Eskubide Sozialen Departamentuaren menpeko era-

kundea, eta kofinantzaketa du, Europako Gizarte Funtsetik, POISES programa operatiboaren bidez (Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiarako Programa Operatiboa). Martxora arte, parte-hartzaileek enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea lortzeko gidatuko dituzten langile espezializatuen aholkuak izango dituzte. Formatu mistoarekin, jarduerak saio birtualak eta presentzialak izango ditu eta bertan, lana bilatzeko ibilbide integrala garatzen ikasiko dute adimen emozionalaren dinamiken bidez, haien curriculuma eguneratzen eta lan elkarrizketak eta enpresekin harremanak simulatzen. Parte hartzeko interesa dutenek urriaren 8ra arteko epea dute izena emateko www.lanzaderasconectaempleo.es webgunean edo Nafarroako Enplegu Zerbitzuan Nafar Lansare-, 848 424500 telefonoan hitzordua eskatuz. Nafarroak "Conecta Empleo" anezken ekimenaren hainbat edizio hartu ditu Iruñean eta Tuteran, ehun parte-hartzaile baino gehiagorekin, eta horietatik % 60 inguruk enplegu egoera hobetu dute: lana aurkitu dute, beren negozioa sortu dute, beren prestakuntza

zabaldu dute edo Profesionaltasun Ziurtagiria lortu dute. Oraingo edizioan, programa herrialde osoko ehun hiritan baino gehiagotan ezarriko da hemendik 2023ra, 7,7 milioi euroko aurrekontu globala duena, eta eraldaketa digitala eta 6.000 langaberen enplegagarritasuna hobetzea zuzenean sustatzeko balioko du.

presentzialetan. Teknikari espezializatuen aholkularitza dute, hauek enplegagarritasuna hobetzeko eta txertatzeko jarraibideak emanez. Gaitasun transbertsalak eta digitalak indartzen dituzte, lana bilatzeko plana garatzen ikasten dute; curriculuma eguneratzen dute eta lan-elkarrizketen simulazioak egiten dituzte; enplegagarritasun mapak eta enpresekin harremanak.

Aurtengo edizioan, programa Nafarroako ehun hiritan baino gehiagotan ezarriko da

Alfabetizazio Digitala (AD)

"Conecta Empleo" Langabezian dauden pertsonentzako doako lana orientatzeko programa da, lana bilatzeko plan integrala talde gisa diseinatzen ikas dezaten, teknika berriekin eta tresna digitalekin. Formatu mistoa du: parte-hartzaileak astean hainbat egunetan elkartzen dira saio birtualetan eta

Lineako lana orientatzeko programa da, langabeek teknologiarekiko beldurra galtzen laguntzeko eta lana bilatzeko oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko. Hiru aste irauten du. Parte-hartzaileek bideokonferentziak egiten ikasten dute, lana bilatzeko Gmail kontu bat kudeatzen; Drive bezalako tresnak erabiltzen, dokumentazio guztia gordetzeko; edo Google Calendar edo Trello bezalako aplikazioak, lana bilatzeko plana diseinatzeko. Ziurtagiri digitalak lortzen ikasten dute, sare sozialek beren burua kokatzeko eta lana aurkitzeko dituzten aukerak ezagutzeaz gain, batez ere LinkedInen.


"Trak gaixoa lehenago eta hobeto sendatzeko tresna bat da" Jon Lasa Galdos

Jon Vital-ek, Carlos Rodriguez Sierra-k eta Daniel Soler-ek zuzentzen dute Trak, lesio ugari errehabilitatzeko tratamenduak dituen plataforma digitala. Trak 2020ko martxoan sortu zen, eta gaur egun, ospitaleei, medikuei eta fisioterapeutei zuzenduta dago, pazienteen beharrak asetzeko. Elkarrizketa honetan, Jon Vital Trak-i eta ekintzailetzarekin lotutako beste gai batzuei buruz arituko da. Zer da Trak? Trak plataforma bat da, lesio muskuloeskeletikoen errehabilitaziorako software bat. Bi interfaze ditugu, bata fisioterapeutarentzat eta bestea pazientearentzat, eta fisioterapeuta plataformaren bidez ariketak agintzen dituena da. 200 ariketako liburutegi bat dugu, eta fisioterapeutak gaixoarentzat egokiena aukeratzen du eta berari bidaltzen dizkio. Ondoren, gaixoa plataformara sartu eta fisioterapeutak aurretik bidalitako ariketak aurkitzen ditu. Handik aurrera, errehabilitaziora sartzen dira eta adimen artifizialeko algoritmo bat garatzen dugu, pazientea nola ari den etengabe irakurtzen duena, denbora errealean zuzentzen eta ondoren fisioterapeutari datuen berri ematen diona. Desberdintzen gaituena da Trak erabiltzeko gaixoak ez duela bere mugikorra edo ordenagailu eramangarria ez den beste gailu bat behar, izan ere, kamerarekin gure softwareak mugimenduak irakurri eta detekta ditzake.

"Tratatzen ditugun patologiak sorbalda, lunbarrak, zerbikalak, belaunak eta orkatilak dira"

ta konfinatua zegoen eta sorbaldako lesioa izan zuen. Ikusi genuen ezin zela inolaz ere birgaitu, ospitalean egiten ari zen errehabilitazio prozesuak ez zuela inolako laguntzarik, ez ziren berarekin harremanetan jarri eta 'stand by'ean geratu zen. Hortik aurrera, adimen artifizialeko teknologia ezagutu genuen, erabiltzen ari garen 'pose estimation' algoritmoak, eta Carlos eta biok, teknologiako 'friki'ak garenak, hark eskaintzen zizkigun aukerak ikusten hasi ginen. Horrela, antzeman genuen teknologia honek gaixoari urrutitik jarraipena eta laguntza eman ziezaiokeela, kalitatezko errehabilitazioa eskaintzeko. Hortik aurrera, gutxieneko bertsio bat sortzen hasi ginen, fisioterapeutei erakusten hasi ginen eta interes handia zegoela ikusita, aurrera egin genuen.

"Pandemiak osasun digitalaren erabilera areagotu du”

Zer lesio mota tratatzen ditu? Zertan bereizten da Trak beste errehabilitazioko metodoetatik? Metodo tradizionala, gaur egun gehien erabiltzen dena, ariketa txartelak edo orriak agintzea da. Honekin gertatzen dena da gaixoak ez duela ondo ulertzen zer ariketak dauden, ez dago fisioterapeutaren eta gaixoaren arteko komunikaziorik eta gaixoak ez daki ariketa horiek ondo egiten. Ez daki ondo egiten ari den edo gehiago zauritzen ari den. Horrek eragiten du gaixoen % 30ek soilik egiten dituztela ariketa orri horiek. Bestalde, guk, egiten ari garen lehenengo proben arabera, % 70etik gorako tratamenduaren gainditzea dugu. Hori dela eta, zer onura ematen dio gaixoari Trak erabiltzeak?

Nola bururatu zitzaizuen ideia? Carlos eta biok kirolariak gara eta fisioterapeutan askotan egon gara, eta konfinamenduan, arazoa lehen eskutik bizi genuen. Nire ai-

tzul daitezke. Azkenean, kalitatearekin ariketa fisikoa egiteko tresna bat ematen diegu, klinikara joan beharrik izan gabe, fisioterapeuta ari baita atzetik ariketak sortzen, eta badakite zerbait gaizki ateratzen bada, beti galderak egin ditzaketela, plataformaren bidez.

Gaixoekin hitz egin dugu eta Traketik gehien gustatzen zaiena da tresna honekin lehenago sendatuko direla dakitela. Ariketak egiteko tresna ematen diegu eta ahalik eta lasterren normaltasunera i-

Daukan barrutia nahiko zabala da, eta muskulu-eskeletoko lesioetara bideratuta gaude. Tratatzen ditugun patologiak sorbalda, lunbarrak, zerbikalak, belaunak eta orkatilakoak dira, eta lesio mota guztiak tratatzen ditugu patologia horien barruan. Gaixo kirurgikoak, gaixo kronikoak eta patologia horietan eragina duten guztiak ere tratatzen ditugu. Erreumatologia sailarekin ere ari gara lanean. Lesio ugari ditugu aurre egiteko eta pixkanaka goaz. Zein da funtzionamendua? Oraintxe bertan, Trak osasun zentroetara zuzenduta dago, fisioterapeutentzako eta ospitaleentzako. Gaixo bat ezin da bere kabuz sartu. Beraz, fisioterapia klinikak edo ospitaleak Trak erabiltzen badute, funtzionamendua honakoa da: fisioterapeutak pazienteari ariketa fisikoa egiteko protokoloa bidaltzen dio gure liburutegitik eta esaten dio zein egunetan egin behar duen ariketa; gaixoak oroigarri bat

jasoko luke adierazitako egunetan, eta plataformara sartuko litzateke. Bertan, fisioterapeutak bidali dizkion ariketak aurkituko ditu, eta Ariketak Hasi klikatuz, erakartzen duen esperientzia gamifikatu eta dibertigarri batean sartuko da, etxetik ariketa fisikoa egiteko, fisioterapeutak bidali dizkion ariketa guztiekin eta zuzenketekin denbora errealean, hori dena bereizten gaituena. Pazienteak sorbalda edo belauna behar bezala altxatzen ez badu, gure algoritmoak denbora errealean zuzentzen du eta ondoren, errehabilitazio saio osoko datuak biltzen ditugu eta fisioterapeutari helarazten dizkiogu, fisioterapeutaren eta gaixoaren arteko zubi hori laburtzeko.

"Ekintzailetzan, horrek ematen dizun askatasuna da onena" Erabilera daturik ba al dituzue? Bai. Lehenengo pilotu bat egin dugu Riberako Saludeko ospitaleetan 60 paziente ingururekin, eta erantzuna oso ona izan da pazienteen eta osasun arloko profesionalen aldetik. Zein osasun zentrorekin egiten duzue lan?


Ribera Salud ez ezik, irailerako merkaturatzea prestatzen ari gara. Irailaren 13an plataforma fisioterapia kliniketara zabalduko dugu, bolumen handiagoarekin, fisioterapia klinika orok erabil dezan, eta hainbat ikerketatan murgilduta gaude, bat Osakidetzarekin, Biodonostiarekin eta beste bat Asunciónekin, Tolosako ospitalearekin. Zeintzuk dira lesiorik ohikoenak gaixoen artean? Sorbaldako paziente kirurgiko ugari ditugu, sorbaldan ebakuntza izan dutenak, eta gaixo horiek eboluzio marjina handia dutela ikusten dugu, hasieran sorbalda nekez mugitu dezaketelako, eta Trak-ekin egiten dituzten ariketekin, egunetik egunera gero eta gehiago mugi daitezke. Horrek azkenean ariketa egitera, plataforma erabiltzera eta ahalik eta azkarren sendatzera bultzatzen ditu. Pazienteen adinaren arabera, lesio mota desberdinak al daude? Adinei dagokienez, harrigarria egiten zaigu zein diren Trak-eko erabiltzaile nagusiak. Aurkitu dugu 60 urtetik gorako gaixoak direla plataforma gehien erabiltzen dutenak, motibazio gehien dutenak, nahiz eta egia den adin tartearen arabera lesioa asko aldatzen dela. Baina edozein adin, fase edo lesioestadiorako ariketak ditugu eta fisioterapeutak programa horien arabera egokitu dezake. Bizimodu berriak lesio berriak ekartzen ari al dira? Bai. Hemen lesio ugari aurkitzen ari gara, batez ere gerrialdea eta zerbikalak, telelanetik eratorritakoak. Detektatu dugu orain bulegoko aulkietan lan egin beharrean maiz sukaldeko aulkietan edo zuzenak ez diren beste ohitura batzuetan ari garela. Lesioen bolumen nahiko handia aurkitzen ari gara eta protokolo zehatz bat sortzen ari gara horietarako. Pandemiak lesioren bat areagotu al du? Bai. Esan bezala, telelana eta bizimodu sedentarioak eragindakoak edo etxean denbora gehiago igarotzeagatik sortutakoak. Pandemiak areagotu duena teknologia honen erabilera da, eta osasun digitala batez ere, etxetik ariketa fisikoa egitea, etxetik birgaitzea, ordenagailua eta beste batzuk erabiltzea... guzti hori asko hazi da.

Zer aholku emango zenuke lesioak ekiditeko? Lesio bat dugunean fisioterapeutarengana joatera ohituta gaude, eskuzko tratamendua egitera, fisioterapeuta izatera tratatzen zaituena eta gero etxetik ariketak ez egitea. Hala ere, hainbat ikerketa ikusi ditugu esaten dutenak ariketa terapeutikoak lesioaren azken emaitzan eraginik handiena duela. Fisioterapeuta artatu eta ukitzeaz gain, ezinbestekoa da gaixoak etxetik ariketak egitea. Azkenaldian fisioterapeuta eta mediku asko ikusten ari gara apustu egiten dutenak honetan, ariketa terapeutikoan, lesioetatik errekuperatzeko modu gisa.

"Edozein karrerak ekintzailetza zer den irakatsi behar die ikasleei" Zer da onena eta txarrena negozio bat sortzerako orduan? Alde negatiboan, hainbeste ez den arren, zuk hartzen duzun erantzukizunaz, ordaintzeaz, erantzun behar duzun inbertitzaileez hitz egingo nuke... eta bizi behar duzun zatia da. Alde positibo gisa, lehenik eta behin, benetan gustatzen zaizun hori burutzeko eta lan egin ahal izateko ematen dizun askatasuna nahiko garrantzitsua da. Ondoren, asko gustatzen zaidan zerbait, egunerokoan egiten dudanarekin beteta sentitzen da, aurre egin behar eta gainditu behar ditudan erronkak.

Zer aholkatuko zenieke enpresa sortzea pentsatzen ari diren pertsona horiei? Erraza da esaten, baina arriskatzea, igerilekura jauzi. Bizi garen lekuan ez dago ekintzailetzaren hainbesteko kulturarik. Besteentzako lan egiteko hezten gaituzte, eta biztanleriaren zati handi baten helburu nagusia oposizio batzuk gainditzea eta irteera eroso bat izatea da, ekitearen ordez. Baina gizarte gisa ekintzailetza gehiago babestu behar dugu, eta igerilekura jauzi egin. Nola ikusten duzu lan mundua gazteriari dagokionez? Unibertsitatetik, karrerak asko zuzentzen dira eta nora joan behar duzun: unibertsitatea, praktikak eta gero bertan lan egiten jarraitzea. Zentzu horretan, ez da ondo moldatuta gaudela, baina ohituta gaude bizimodu horretara, eta ez dago ikasle edo gazteei ekiteko aukera ematen dieten aterik edo modurik. Uste dut laguntzak behar direla erakunde publikoetatik, hezkuntzatik, ikasleak ahalduntzeko eta ikus dezatela ekin dezaketela, bai ekonomiako, biologiako edo medikuntzako karrera batean. Edozein ibilbide motak ikasleei ekitea zer den irakatsi behar die, baita egunerokoan zein erronkari aurre egin behar dioten. Zer plan dituzue Trak-entzat? Lehenik eta behin, merkatuan finkatzea fisioterapia klinikekin eta ospitale zentroekin. Horixe da orain prestatzen ari garena, estrategia komertzial osoa eta horiei nola au-

rre egin. Eta gero, hortik aurrera, handiki pentsatuta, nazioartekotzea, gure taldea zabaltzea espero dugu... Baina gure epe laburreko helburua fisioterapia klinikekin eta ospitale zentroekin finkatzea da. Teknologiaz, adimen artifizialaz... hitz egin dugu. Zure ustez, teknologia eta digitala etorkizuna al dira negozio batek arrakasta izateko? Bai. Teknologia berriek lehen imajinatzen ez genituen aukerak ematen dizkigute, eta geratzeko etorri dira, baina hala ere,giza faktorea funtsezkoa dela ere esaten dut.Beti azpimarratu nahi dugu fisioterapeutaren osagarri bat garela; ez dugu inolaz ere hori ordezkatu nahi, ezin dugulako,nagusiki.Beste adibide bat telelana da, abantaila ugari dituena, baina uste dut ez dagoela lankideekin pertsonalki eta eskuz esku lan egitea bezalakorik, eta aurrez aurreko giza-faktorea ezin da galdu inoiz. Nola bultzatuko zenituzke erabiltzaileek Trak erabiltzera? Trak erabiltzailea lehenago eta hobeto berreskuratzeko tresna da. Lesioren bat baduzu eta lehenago errekuperatu nahi baduzu, zer hobe zure kabuz aritzea baino, jakinik zer egin behar duzun lehenbailehen berreskuratzeko, besteek esan beharrik gabe edo hurrengo asteko fisioterapeutaren kontsultaren zain egon beharrik gabe etapak erretzeko. Guk aukera hori ematen diegu paziente horiei, Trak erabili eta lehenbailehen birgaitu ahal izateko. www.trak.es


Hasi dira Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak Hemendik aurrera, Lanbide Heziketako ikasleek, ikasketak amaitzean, Espezializazio Ikastaroak egiteko aukera izango dute Jon Lasa Galdos

Lanbide Heziketak ikasleen aldetik gero eta eskaera handiagoa badu eta lan-merkatuan azkar kokatzeko tasa handia badu, hobetzen jarraitzen du. Izan ere, Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro berriak EBOn argitaratuta daude dagoeneko. Unibertsitatetik irteten diren ikasleek master baten bidez espezializatzeko aukera duten moduan, aurten hasita, Lanbide Heziketako Goi Mailako Titulua amaitzen dutenek aukera izango dute ikasitako arloan espezializatzeko eta ezagutzak zabaltzeko, desberdintasun batekin, doakoak direla. Espezializazio ikastaroak Lanbide Heziketako titulua lortu eta beren gaitasun profesionalak etengabe garatzen ari diren lan merkatu batera zabaldu eta egokitu nahi dituzten pertsonei zuzenduta daude. Bere helburu nagusia Lanbide Heziketako lizentziatuei produkzio sektore desberdinen eskaera berrietara egokitzea ahalbidetzea da. Printzipioz, hauek dira Euskal Herrian emango diren espezializazio ikastaro berriak: ❚ Zibersegurtasuna Informazio Teknologien Inguruneetan: • IES Zubiri Manteo • IES UNI Eibar-Ermua ❚ Zibersegurtasuna Teknologia Eragileen Inguruneetan: • ICIFP Andra Mari • ICIFP Easo ❚ Fabrikazio Adimenduna: • CIFP Miguel Altuna • IES Laudioalde ❚ Espezializazio Ikastaroa Artisau Okindegian eta Gozotegian: • Galdakaoko Ostalaritza Eskola ❚ Zelula-Laborantzak: • CIFP Easo ❚ Ibilgailu Hibrido eta Elektrikoen Mantentze-Lanetan Espezializatzeko Ikastaroa: • CIFP Bidebieta • Don Bosco CIFP • CIFP Meka • CIFP Mendizabala ❚ Fabrikazio Gehigarrien Espezializazio Ikastaroa: • CIFP IMH

Bideo-Jokoen Garapenean eta Errealitate Birtualean Espezializatzeko Ikastaroa: • CIFP Tartanga “Ibilgailu Hibrido eta Elektrikoen Mantentze-Lanetan Espezializazioa” ikastaroa 4 zentrotan emango da. Gainerakoak, bitan bakarrik, eta horregatik nabarmentzekoa da sektore hau goraka doala eta eskaera handia duela Euskal Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketako Goi Mailako Titulua amaitzen dutenek aukera izango dute ikasitako arloan espezializatzeko eta ezagutzak zabaltzeko Beraz, ikasleak aukeratutako arloan ezagutza teoriko eta praktikoetan prestatuta ateratzen baziren, orain beste buelta bat eman dezakete, bai ikasleek eta bai euskal lan merkatuak mesede egingo dieten trebetasunak hobetuz. LH espezializazioa 2021ean LH espezializazio ikastaro berrien berri izan al duzu? Litekeena da espezializazio ikastaro hauei buruzko informazio gehiegirik ez

izatea azkenaldian abian jarri direlako, baina oso itxura ona dutela ziurtatzen dizugu. Beraz, Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroak zer diren eta zertan datzaten azaltzea proposatzen dizugu. Aspaldidanik, Lanbide Heziketa hurrengo maila batetara eramateko beharraz hitz egiten da. LHko ikasleek zein enpresek arlo zehatz batzuetan ikasketa zehatzagoak eskatzen zituzten, lan errealitatearen egungo eta etorkizuneko beharrei irtenbidea emateko. Beraz, baiezta dezakegu ikastaro hauek gaur arte Lanbide Heziketa izan zenerako urrats handia izango direla eta Europako beste herrialde batzuetako Lanbide Heziketara hurbilduko direla, hala nola Alemaniakoa edo Frantziakoa. Abiapuntu gisa, 7 espezializazio ikastaro sortu dira familia profesional desberdinekin lotuta, erdi mailakoak zein goi mailako tituluak, eta espero da datozen urteetan ikastaro mota honen eskaintza ikastaro gehiagorekin zabalduko dela. Jakin nahiko al zenuke zein diren abian jarri diren lanbide heziketako espezializazio ikastaroak? Orduan, jarraitu irakurtzen. Esan genezake LHko espezializazio ikastaro berriak Lanbide Heziketako titulua duten ikasleentzako graduondoko ikasketak direla, beren prestakuntzarekin jarraitu nahi duten ikasleentzat, beren ikaske-

ten arloetako jakintza eta trebetasun espezializatuak eskuratzeko. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen iraupena 600 eta 720 ordu artekoa da, bi hiruhilekoren parekoa, adibidez. Ikastaroaren iraupenaren arabera, 36 eta 43 kreditu artean esleituko da. Ikus dezakezunez, ikasturte bat baino gutxiagoan sakondu eta espezializatzeko aukera ematen duen ikastaroa egin dezakezu eta, batez ere, lan aukera berriei ateak irekitzen dizkie.

Datozen urteetan ikastaro mota hauen eskaintza askoz ikastaro gehiagorekin zabalduko dela espero da Nork ikas dezake LHko espezializazio ikastaro bat? Beharrezkoa al da aurreko titulaziorik? Azken galdera honen erantzuna baiezkoa da. Ikastaro horietako batera sartu ahal izateko, aukeratutako ikastaroaren arabera Goi Mailako titulua izan behar duzu. Gainera, ez zaizu Lanbide Heziketako edozein titulu balioko, baizik eta titulazio zehatz batzuen bidez bakarrik sartu ahal izango zara ikastaro horietara.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

16


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila 17

Emakumeak, 'Beldur Barik' 'Nola prebenitu Beldur Barik jarrerarekin indarkeria matxista gazteen artean' tailerra antolatu zen Bilbon

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Formakuntzaren helburuak

Irailaren 1etik 10era, Gazteen Euskal Behatokiak 'Nola prebenitu Beldur Barik jarrerarekin indarkeria matxista gazteen artean' tailerra antolatu zuen Bilbon. Irati García López de Aguiletak, Beldur Barik-eko Idazkaritza Teknikoaren heziketa-edukien arduradunak eman zuen tailerra. Aurrez aurreko tailerra izan zen eta aukera egon zen entzule moduan aritzeko Zoom plataformaren bidez. Beldur Barik euskal gazteen artean indarkeria matxista eta sexista prebenitzeko erakunde arteko programa bat da (www.beldurbarik.eus) eta bere XII. edizioan dago. Emakundek kudeatzen du, Eudelen eta hiru foru-aldundien babesarekin eta Hezkuntza Sailaren, Gazteria Zuzendaritzaren, UPV/EHUren eta EITBren laguntzarekin. Indarkeria sexistaren jatorria kultura matxistan dagoela ulertuta, ezinbestekoa da gizarteeta kultura-eredu horri eusten dioten balioen eta sinesmenen multzoa eraldatzea. Eta eraldaketa sozial horretan lagundu ahal izateko, programaren helburua da gazteekin batera hausnarketa- eta eztabaida-prozesuak sustatzea, Beldur Barik jarrera azpimarratuz. Beldur Barik jarrera feminitateeta maskulinitate-eredu tradizionalen inposizioa hausten duten adierazpen multzoa da, eta erreferente positiboak eta ahalduntze-erreferenteak eta indarkeria matxistaren aurrean erantzun proaktibo, sortzaile eta eraldatzaileak ikusarazten dituzte.

Indarkeria sexista eta matxistari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikastea (eta horiek gaztaroan dituzten berezitasunak) eta indarkeria horren aurreko ikuspegi prebentiboa ikastea. ❚ Beldur Barik filosofia ezagutu eta ulertzea. ❚ Beldur Barik programa, haren funtzionamendua eta tresnak ezagutzea. ❚ Beldur Barik 2021 heziketa-tresnak ezagutzea. ❚ Gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzeko egungo erronka nagusietan sakontzea. ❚ Indarkeria matxistaren prebentzioan esku-hartzeko esperientziak eta oztopoak, zailtasunak eta aukerak partekatzea. ❚ Indarkeria matxista prebenitzeko jardunbide egokiak identifikatzea. Hartzaileak: Lehentasuna izan zuten 12 eta 26 urte bitarteko gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (erakunde edo elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). ❚ Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, Udalak, Aldundiak, Gazte eta Aisialdirako Elkarteak, eta bestelako erakundeak). ❚ Gizarte hezitzaileak. ❚ Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak. Ibilbidea Beldur Barik programa Berdinsarea (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeria-

ren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa. Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta

emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusi da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea. Eta baita, mutilekin, berriz, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea, eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatzea. Testuinguru honetan Beldur Barik programa sortzen da. Etenganbeko mugimenduan eta haunditzen doan programa da, eta bertan lan egin eta inplikatzen diren pertsonen beharrizanetara egokitzen dena. 2010ean lehenengo edizioa egin zenetik, urtero hasi egin da aurkeztu dituzten lanen kopurua, lehenengo edizioko 100 lanetatik 300 baino gehiagora azken urteotan. 2011 urtetik aurrera ikuspegi aldaketa bat eman zen eta lanen kalitate artistikoa baino, agertzen zuten jarrera kontuan hartzera pasa zen. Urte horretan ere ikastetxeen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen inplikazioa sustatu zen, inplikazio hori urteetan zehar mantendu da. Bigarren edizio honetan, lan guztiak web orri honetan jarri ziren ikusgai eta herri bozka jarri zen martxan. Urte hauetan zehar programa finkatzea lortu da, bai programak indarkeria sexista ekiditzeko egiten duen abordatzea zein den transmitituz, baita lan markoak finkatuz: gazteekin lan prozesuak zehaztuz, tokiko prozesuak ardatz hartuta. Urteak aurrera, tresna berriak sortu dira eztabaida prozesuak errazteko eta baita indarkeria sexistari aurre egiten duten Beldur Barik Jarrerak zeintzuk diren identifikatuz. Gazteekin eztabaida eta hausnarketa prozesu hauek sortu eta helarazi nahi horrretan, beraiei gerturatzen gara gure webgune eta sare sozialen bitartez, urtero gora egiten dute audientzia mailan eta jende gehiagorengana iristen gara.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

18


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila 19

Giza eskubideak Afganistanen Afganistanek Estatu Batuen eta talibanen artean azken hilabeteetan jasan duen liskarra dela eta, herrialde horretako bizitanleen giza eskubideei buruzko hausnarketa egitea iruditu zaigu Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Giza eskubideen gaia gatazkatsua da Afganistanen, eta gatazkak sor ditzake herrialde horrek azken 40 urteetan bizi izan duen egoera larria dela eta. Talibanek giza eskubideen urraketa ugari egin zituzten arren, talibanen osteko garaian giza eskubideen urraketek jarraitu egin dute, eta talde hori iritsi aurretik gertatu dira. Afganistanek giza eskubideen esparru sendoa du bere konstituzioaren barruan. Eskubideen proposamen bat Afganistango Errepublika Islamikoko konstituzioaren bigarren kapituluan dago jasota. Bizitzarako eta askatasunerako eskubidea konstituzionalki babestuta dago, baita epaiketa zuzena izateko eskubidea eta pertsona guztientzako errugabetasun-presuntzioa ere. Horrek herritar guztiei bermatutako giza eskubideen esparru sendoa ematen dio Afganistango Errepublika Islamikoari. Afganistango Segurtasun Indarrei eta bere inteligentzia agentziari giza eskubideen urraketa larriak egitea egotzi diete, hala nola derrigorrezko desagertzea, judizioz kanpoko exekuzioak eta susmagarrien torturak. Horrez gain, Afganistango segurtasun indarrek eta Afganistango Aire Indarrak ere lurreko operazioetan zibilen hilketan parte hartu dute, baita aire erasoetan ere. Mohammed Zahir Shah-ren monarkiaren barne, oro har, giza eskubideak errespetatzen ziren. 1949tik lehen ministro Shah Mahmud Khanek prentsa askatasuna areagotu zuen, baina mugimendu horiek laster alderantzikatu ziren. 1965eko uztailean onartutako Prentsa Legeak prentsari askatasun handia eman zion lehenengo aldiz. Prentsa askea zen arren, zenbait kasutan erregeak mehatxutzat jotzen ziren disidenteen komunikabideak itxi zituen. 1978an Saur Iraultzaren ondoren, Afganistan gobernatu zuen Khalq errepublika komunista basatia izan zen, oposizioa indarrez zapalduz. Gobernuak milaka preso bahitu eta exekutatu zituen, landadisidente zibilak. Babrak Karmal buruzagi berriak zin egin zuen Khalqen basakeriarekin amaituko zuela, neurri batean egin zuena, baina giza eskubideen urraketek jarraitu zuten. Gobernuak sobietarrekin batera (Sobietar-Afganistango gerran) nahita bideratu zituen landa eremuetako asentamendu zibilak. Mohammad Najibullah presiden-

tearen erreformen arabera, adierazpen askatasuna are gehiago hobetu zen, baina, oro har, giza eskubideak mugatuta zeuden. 1990eko hamarkadan, hainbat miliziek ankerkeriak egin zituzten zibilen aurka. Kabulgo batailan suziririk gabeko erasoek, batez ere Gulbuddin Hekmatyarren milizienek, milaka herritar hil zituzten. Talibanek, 1996az geroztik agintean, emakumeei murrizketa handiak ezarri zizkieten, exekuzio publikoak burutu zituzten eta zibil gosetuei zuzenduriko nazioarteko laguntzak herrialdean sartzea eragotzi zuten.

Talibanek giza eskubideen urraketa ugari egin zituzten arren, talibanen osteko garaian giza eskubideen urraketek jarraitu egin dute XXI. mendea 2001eko Bonn Akordioak Afganistango Giza Eskubideen Batzorde Independentea sortu zuen giza eskubideen erakunde nazional gisa, giza eskubideak babestu eta sustatzeko eta giza eskubideen urraketa eta gerra krimenak ikertzeko. 2004ko Afganistango Konstituzioak Batzorde Independentearen existentzia ziurtatu zuen. Etengabeko nahasmenduak, indarkeriak eta berreraikitze ahaleginak askotan gertatzen ari denaren argazki zehatza lortzea zailtzen duten arren, GKE batzuen txostenek Afganistango gobernu-

ko hainbat adarrek giza eskubideen urraketetan parte hartzea leporatu diete. AEBetako soldaduek Afganistango zibilen aurka giza eskubideen aurkako urraketak ere egin dituzte, batez ere Baghrameko kartzeletan, non zibil errugabeek torturak, baldintza umiliagarriak eta tratu gizagabeak jasan zituzten. Estatu Batuek gogor kritikatu zuten soldadu arduradunentzako zigor arina. Talibanak kanporatzean Estatu Batuek babestutako Afganistango gudalburu ohiek eta indar handiko gizonek 2003an giza eskubideen urraketa ugari egin zituzten, hala nola bahiketak, bortxaketak, lapurretak eta estortsioak, azken lau hamarkadetan. Torturari buruzko akordioa 2002ko martxoan, ABC News-ek esan zuen CIAko goi funtzionarioek galdeketa teknika polemiko eta gogorrak baimendu zituztela. Galdeketa egiteko tekniken artean, besteak beste, astindu eta zaplaztekoa egin zuten, presoak zutik kateatzea, presoa zelula hotz batean mantentzea eta urez bustitzea, eta itsaspekoa. 2011n, Nazio Batuen Erakundeko ikerketa batek 379 atxilotutako elkarrizketen berri eman zuen eta poliziak edo inteligentzia zerbitzuak atxilotutakoek jipoiak, azazkalak ateratzea eta deskarga elektrikoak jasan zituztela aurkitu zuten. Justizia sistema Afganistanek bi justizia sistema nagusi ditu: estatu sistema formala eta sistema tradizional informala. Sistema judizial arrunta dagoen arren, or. Auzitegi Gorenak, Segurtasun Nazionaleko Auzitegiak (terrorismoarekin lotuta-

ko kasuak jorratzen ditu), lehen eta bigarren instantziako auzitegiak, "jirga" eta "shura" erakunde tradizionalak martxan daude. Zuzenbidea Segurtasun Nazionaleko Zuzendaritzari, Afganistango segurtasun nazionaleko agentziari, bere kartzelak zuzentzea, susmagarriak torturatzea eta kazetariak jazartzea egotzi diote. Bere sarekadetan zibilak nahita hiltzea ere egotzi diote. Bertako milizietako segurtasun indarrei, beraien espetxeak ere badituzte, torturak eta hilketa arbitrarioak leporatu dizkiete. Iparraldeko gudarosteek jabetzak suntsitzea, bortxatzea eta erailketak erabili dituzte desplazatutako paxtunak beren etxeak berreskuratzeko. Haurren lana eta pertsonen trafikoa ohikoak dira Kabuletik kanpo. Zibilak sarritan hil dituzte Gerrako Jaunen indarren arteko borroketan. Jendez gainezka dauden espetxeetako baldintza txarrek presoen gaixotasuna eta heriotza eragin dute. Kartzelak birgaitzeko programa 2003an hasi zen. Sistema judizial nazional eraginkorrik ezean, babes judizialeko eskubidea arriskuan jarri da epaiketa penaletan tokiko arau desorekatuak nagusitu direlako. Epaiketa justu baten printzipioak Afganistango konstituzioan eta prozedura penalean jasota daude, baina maiz urratzen dira hainbat arrazoirengatik, besteak beste, langile hezituak eta profesionalak (batez ere defentsako abokatuak), baliabide materialik eza, ustelkeria eta buruzagi eta politikarien legez kanpoko interferentzia. Azken lau hamarkadetan Afganistanen hainbat milaka pertsona behartutako desagerpenaren biktima izan dira.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

20


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

21

Donostia, galaz Aurtengo Donostiako Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da Unibertsitateko Aldizkaria

Laurent Cantet, Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Claudia Llosa eta Claire Simon zinemagile ospetsuak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Gainera, 2021eko irailaren 17tik 25era bitartean izango den aurtengo 69. edizioan, Alina Grigorek, Zhang Jik eta Tea Lindeburgek lehenbiziko filmak aurkeztuko dituzte, eta Inés Barrionuevok laugarren lana erakutsiko du. Ressources humaines (1999) filmarekin, Laurent Cantet-ek Zinemaldiko New Directors Saria eskuratu zuen, eta, harrezkero, hainbatetan parte hartu du Perlak sailean: L'Emploi du temps lanarekin (2001), Vers le Sud (2005) filmarekin; Entre les murs (2008), zeinarekin Urrezko Palmorria eskuratu baitzuen Cannesen, eta Retour à Ithaque obrarekin azkenik (2014). Terence Davies-i atzerabegirako bat eskaini zitzaion Zinemaldiaren 2008ko edizioan, eta hirugarren aldiz lehiatuko da Urrezko Maskorra eskuratzeko; aurretik, The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) filmekin parte hartu zuen. Aurtengo edizioan, Benediction aurkeztuko du. Biopic horretan, Jack Lowden eta Peter Capaldi aktoreek Siegfried Sassoon antzeztuko dute bizitzaren une desberdinetan: I. Mundu Gerratik bizirik irten zen soldadu eta poeta antibelizista.

Edizio honetatik aurrera, Donostiako Zinemaldiak ez du genero-bereizketarik egingo interpretazio-sarietan Lucile Hadzihalilovic-ek New Directors Saria eskuratu zuen Innocence (2004) estreinako filmarekin, eta, ondoren, sail horretako bertako epaimahaikide izan zen. Halaber, Donostian aurkeztuak ditu La Bouche de Jean-Pierre film ertaina (Zabaltegi, 1996) eta De natura film laburra (Zabaltegi-Tabakalera, 2018). Horretaz gainera, Claudia Llosa lehenbizikoz lehiatuko da Sail Ofizialean Distancia de rescate / Fever Dream lanarekin (María Valverde, Dolores Fonzi, Germán Palacios eta Guillermo Pfening di-

tu antzezle-taldean). Aurretik, Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza irabazi zuen La teta asustada-rekin (2009), ingelesez besteko Film Onenaren Oscar Sarirako hautagai izan zen Peruko lehenbiziko titulua. Fikziozko eta ez-fikziozko lanetan dago zaildurik Claire Simon, eta, aurtengo edizioan, Vous ne désirez que moi / I Want to Talk about Duras lana aurkeztuko du. Michèle Manceaux kazetariak Yann Andrearekin izaniko elkarrizketa bat gerturatuko du, zeina Marguerite Duras idazlearen azken urteetako maitale izan baitzen. Erresuma Batuan jaiotako zinemagile frantsesak lehenbizikoz parte hartuko du Sail Ofizialean. Bestalde, Ines Barrionuevok bere laugarren film luzearekin parte hartuko du lehiaketan; hala, Camila saldrá esta noche lanean, protagonista, neska gazte bat, Buenos Airesera joango da bizitzera, eskola pribatu tradizional batean sartuko da eta aldaketa horiei guztiei aurre egin beharko die.

Iraultza Kulturalaren erdian lanesparru batetik ihes egin eta hainbat urtean ikusi gabeko alabaren irudi batzuen bila abiatuko den gizon bat du protagonista. Michael Showalter, The Big Sick (Perlak, 2017; gidoi onenaren Oscar sarirako izendatua) filmaren idazlea eta zuzendaria zinemaaretoetara itzuliko da The Eyes of Tammy Faye lanarekin. Thierry de Peretti zuzendari, aktore eta gidoilariaren Les Apaches / Apaches (2013) eta A Violent Life (2017) filmak Cannesko Quinzaine des Réalisateurs eta Semaine de la Critique ataletan hautatu ziren, hurrenez hurren; oraingoan, narkotrafikoaren testuinguruan polizia-ustelkeriaren lekuko den an-tzinako espioi baten garaiko kazetaritza-ikerketa batean sakontzen du egileak Enquête sur un scandale d'Etat / Undercover filmaren bidez. Roschdy Zem, Pio Marmade, Vincent Lindon eta Julie Moulier an-tzezleak daude aktore-zerrendan.

Hiru hasiberri Zinemagile hasiberriak ere izango dira Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian. Esate baterako, Alina Grigore aktore eta gidoigile errumaniarra. Crai nou / Blue Moon ekarriko du Sail Ofizialera: emakume gazte baten drama kontatzen du, zeinaren familia disfuntzionaleko giro itogarriak kontra egingo baitie haren desioei. Lehenbiziko obra aurkeztuko duen bigarren zuzendaria Zhang Ji da. Orain artean, argazki-zuzendari gisa aritu da hainbat filmetan, hala nola Ba bai bang / Letters from Death Row (Kevin Feng Ke, New Directors, 2008). Errealizadore gisa eginiko estreinaldian, Ping Yuan Shang De Mo Xi / Fire on the Plain aurkeztuko du, Txinako Fentun hirian giroturiko thriller bat. Tea Lindeburg egilearen lehenbiziko film luzea, Du som er i himlen / As in Heaven, literatura danimarkarreko klasiko batean dago oinarrituta: 1912an Marie Bregendahl idazleak argitaratutako lan batean, alegia. Inaugurazioa Zhang Yimou-ren Yi miao zhong / One Second filmak lehian inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioa. Yimou, azken hamarkadotako zuzendari txinatar ospetsuenetako bat, estreinakoz lehiatuko da Sail Ofizialean. Zinemari egiten dion omenaldi berezia da bere film berria, eta

Johnny Depp aktore estatubatuarrak irailaren 22an jasoko du Zinemaldiko ohorezko golardo garrantzitsuena eta izandako ibilbidea aitortuko zaio horrekin

Johnny Depp, Donostia Saria Johnny Deppek, zinematografia garaikideko talentu eta moldakortasun handieneko aktoreetako batek, Donostia Saria jasoko du irailaren 22an (asteazkena) Kursaal Auditoriumean, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren barruan. Depp hiru aldiz izendatu dute Oscar sarietarako; Golden Globe bat lortu du eta hamar aldiz izan da hautagai; Screen Actors Guild Award sari bat jaso du (gizonezko aktore onenarena), eta sari horietarako sei izendapen ere izan ditu; eta, azkenik, People's Choice Award sarien 14. edizioa irabazi zuen. Ikus-entzunezko 90 ekoizpenetan baino gehiagotan hartu du parte antzezle gisa, eta hamar filmen ekoizlea ere izan da, besteak beste, hauena: berriena, Minamata (2020), Andrew Levitasek zuzendua; Hugo (2011),

Martin Scorsesek zuzendua; eta Crock of Gold: A Few Rounds With Shane MacGowan, Julien Templek zuzendua, Donostia Zinemaldiaren azken edizioan Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuena. Halaber, film laburrak zuzendu ditu, baita The Brave (1997) film luzea ere, non Marlon Brandok parte hartu baitzuen antzezle gisa. Johnny Depp hirugarrenez izango da Zinemaldian aurten; izan ere, 1998an Terry Gilliamekin etorri zen, eta 2020an ere izan zen Donostian, Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan ekoizpenean parte hartu zuelako. Sigourney Weaver, kartel ofizialean Sigourney Weaver aktorea izango da Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren kartel ofizialaren protagonista. Irudiak aktore estatubatuarraren zuri-beltzeko argazki bat agertzen du, brotxakada koloristekin apainduta. Beste sail batzuetako kartelak ekartzen dizkigu gogora; horiek ere Eva Villar Estudiok diseinatu ditu Juan Ugalderekin elkarlanean. 2018an, ildo grafiko berri bat hasi zuen Zinemaldiak karteletarako: argazkia eta ilustrazioa konbinatzen ditu eta nazioarteko zinematografiako pertsona garrantzitsuak ditu protagonista. Isabelle Hupperten, Penélope Cruzen eta Willem Dafoeren ondoren, 2021ean, 69. edizioan, Sigourney Weaver agertuko da Eva Villar donostiarraren diseinuan; Matthew Brookesen argazki batetik abiatuta sortu du.

Weaverrek Donostia lehen aldiz bisitatu zuenean, debuta egin zuen zineman Alien (1979) filmarekin. Film horrek ekarri zion fama, bada, Ripley tenientearen pertsonaia ahaztezinari esker. Harrezkero, beste bitan izan da gurean aktorea. Sail Ofizialean aurkeztu zituen jada nazioarteko izar bihurtuta A Map of The World (1999) eta A Monster Calls (2016). Azken horretan, Donostia saria jaso zuen, ibilbide osoaren aintzatespen modura. Hirutan izan da Oscar sarietarako hautagai eta bi Urrezko Globo irabazi ditu. Gainera, Alien eta Ghostbusters sagetan eta Gorillas in Mist (1988), Working Girl (1988), Death and the Maiden (1994), The Village (Belodromoa, 2004) eta Rampart (Sail Ofiziala, 2011) filmetan parte hartu du. Besteak beste, Ridley Scott, Peter Weir, James Cameron, Mike Nichols, Roman Polanski, Ang Lee eta David Fincher zinemagileekin lan egin du. “Zinemaldiak plazer eta ohore handiz iragarri nahi du 69. edizioaren irudia Sigourney Weaverrena izango dela. Aparteko aktore bat da, asko maite du publikoak eta erregistro guztietan nabarmendu da iruditeria zinematografiko unibertsalaren parte diren pertsonaiekin”, esan du José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Donostia Zinemaldiko zuzendariak Joxean Fernández Zuzendaritza Batzordeko kidearekin aurkeztu du gaurko ekitaldia Tabakaleran. Informazio gehiago: www.sansebastianfestival.com


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021iraila

22

Nola eraiki dezake norberak erakusketa bat? Artium Museoak Antonio Ballester Morenoren 'Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia' erakusketa aurkeztu du Unibertsitateko Aldizkaria

Artiumek, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia. Antonio Ballester Moreno (A3 aretoa, 2021eko azaroaren 1era arte) erakusketa aurkeztu du. Proiektu hori Museoak bere hiri-testuinguruarekin eta testuinguru sozialarekin duen harremanari buruz eta, zehazki, bere barruko plazak inguruko elkargune gisa duen potentzialari buruz hausnartzeko prozesutik sortu da. Ballesterrek, Museoarekin gai honi buruz hitz egin duen artistetako batek, norberak eraikitzean eta jolasean oinarritutako pedagogiako praktika historiko batzuk berrikusi ditu, eta elkartzeko eta ikasteko espazio bat eratu du, ohiko erakusketa ez izateko pentsatutako proiektu horretan. Carme Nogueira, Raphael Escobar eta Abraham Cruzvillegas artisten lanak ere

biltzen dituen erakusketa Ángel Calvo Ulloak komisariatu du, eta Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunearen eta Vitoria-Gasteizko Barrutia Ikastolako ikasle eta irakasleen laguntzarekin egin da. Antonio Ballester Morenoren Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia erakusketa Plazaraturen esparruan abian jarritako hainbat lankidetza-prozesuren emaitza da, hau da, Museoak erakunde gisa eta egitura arkitektoniko gisa bere ingurunearekin duen loturari eta elkargune eta gizarte-harremanen gune izateko duen gaitasunari buruzko hausnarketa-prozesuaren emaitza. Ballester Morenok pedagogiarekin lotutako metodoak erabiltzen ditu bere praktika artistikoan; zenbait proiektutan ikasle taldeak sartzen ditu tartean hasierako ideia bati forma emateko eta noizean behin baita helduak ere. Artium Museoan egindako proposamenean, artistak

XX. mendean garatutako praktika pedagogiko batzuk hartu ditu erreferentziatzat, norberak jolas gisa eraikitzean eta ekintza -eraikitzea, berreraikitzea, konpontzea, birmoldatzea- ikasteko, prestatzeko eta bizitzeko modu bihurtzean oinarrituta. Lady Allen of Hurtwood arkitekto ingelesa, Palle Nielsen ekintzaile danimarkarra, Enzo Mari arkitekto italiarra edo Simon Nicholson artista ingelesa dira esperientzia horiek inspiratzen dituzten irudietako batzuk, Ángel Calvo Ulloa komisarioak erakusketari lagun egiten dioen argitalpenean azaltzen duen bezala. Horrela, Antonio Ballester Morenok Gasteizko Barrutia Ikastolan eta Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean udaberrian egindako lantegietan ekoitzitako lanak instalatu ditu museoko A3 aretoan. Barrutia Ikastolaren kasuan, ikasleak, familiak eta irakasleak deitu zituen artistak Enzo Mariren praktikari eta

haren autoprogettazione? eskuliburuari eta Simon Nicholsonen "pieza solteen" teoriari jarraituz altzariak eraikitzeko lantegi batean parte hartzera. Oinarrizko pieza eta tresnak erabiliz eta berariazko plano eta jarraibideen arabera sorturik, objektu horiek -mahaiak, aulkiak, plataformak, kabinak- plaza edo haur-parke bihurtu dute A3 aretoa, museoaren kanpoaldera hiri-baratzera irekia.

Erakusketak norberak eraikitzean eta jolasean oinarritutako pedagogiako praktika historiko batzuk berrikusi eta elkartzeko eta ikasteko espazio bat sortu du Barrutia Bestalde, erakusketan 30 metroko luzeko eta 4 metro gorako mural handi bat ere badago, Ballester Morenok Dinamoa Sormen Gunean proposatutako diseinuetatik abiatuta zuzendu zuen lantegian ekoitzitako 164 serigrafiapiezak osatua. Ballester Morenok "taldean urtzen diren proiektuetan lan egiteko" duen joera hori, komisarioak adierazten duen bezala, areagotu egiten da beste artista batzuk Norberak eraikitzea… proiektuan parte hartzera gonbidatuta: Carme Nogueira eta hark Buñuelen

Las Hurdes, tierra sin pan dokumentaletik eta Extremadurako eskualde horretan 30eko hamarkadan garatutako esperientzia pedagogiko berritzaileetatik abiatuta egin zituen lantegiak, Raphael Escobar eta Os Cupins das Artes, São Paulon etxerik gabeko pertsonekin egindako lantegiak, eta Abraham Cruzvillegas eta Mexiko Hiriko auzo herrikoietan errotutako autoeraikuntza prozesuak, haren praktika artistikoan suma daitezkeenak. Ballester Morenok bakarkako erakusketak egin ditu Valladolideko Patio Herreriano Museoan, Madrilgo La Casa Encendida museoan, Mexikoko Guadalajarako MAZ museoan, Leongo MUSAC museoan, Madrilgo MaisterraValbuena galerian, Lisboako Pedro Cera galerian, Santa Monicako Christopher Grimes museoan eta Berlingo zein Los Angeleseko Peres Projects museoetan. Talde-erakusketetan ere parte hartu du, hala nola Sao Pauloko 33. biurtekoan, artista eta komisario gisa, Michigango MSU Broad Museumen, Madrilgo CA2Men, eta New York, Berlin eta Los Angeleseko galerietan, besteak beste. Bere lana bilduma hauetan dago: Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean, MUSACen (Leon), CA2Men, Iberdrola Bilduman eta Fundación Helga de Alvear-en. Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia. Antonio Ballester Moreno: ❚

A3 aretoan, 2021eko azaroaren 1era arte. ❚ Komisarioa: Ángel Calvo Ulloa.


23

2021iraila

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Ja! Barre egiteko jaialdia Ja! jaialdiaren hamabigarren edizioak nazioarteko parte-hartzaileak izango ditu berriz ere, eta baikortasuna eta bizipoza sustatzea du helburu Unibertsitateko Aldizkaria

Egitaraua

Hemen dugu jada Ja! jaialdiaren 12. edizioa! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia urriaren 1etik 10era izango da. Edizio honetako egitarauak 14 ekitaldi bilduko ditu, eta umore onaren hainbat aktibista edukiko ditu protagonistatzat, txertoei esker, pixkanaka normaltasunean aurrera goazela berresteko asmoz. Izan ere, 2020an muga guztiak itxi ziren, pandemiaren ondorioz, eta, aurten, nolabaiteko normaltasunaren seinale, hiru idazle frantziarrek parte hartuko dute (Hervé Le Tellier, Philippe Lançon, Mathias Enard) eta argitalpen berrien egile asko ere izango dira: 'Los vencejos', 'Subidón', 'Feria', 'Los años extraordinarios'; 'Vivir no es tan divertido, y envejecer, un coñazo', 'La casa del ahorcado', 'La muerte del hipster', 'La anomalia'…

Jaialdiaren 12. edizioa urriaren 1ean (ostirala) hasiko da, Elkarte Filarmonikoaren Aretoan, Juan Soto Ivarrek eta Ana Iris Simónek 'La feria de los ahorcados' izenburupean izango duten elkarrizketarekin. Solasaldia arratsaldean izango da, Elkarte Filarmonikoaren aretoan. Puritanismo berriaren agerpenari eta horren ondoriozko atzerapen tribalei buruz mintzatuko dira: tabuak,kopla-burukoa, zigor errituala… Izan ere, topaketaren zuzendari diren Juan Basek eta Carolina Ontiverok dioten bezala, “Ja! oso kritikoa da umorearen oinarrizko askatasunari eraso egiten dioten atzerapen” horiekin. Hervé le Tellier idazleak eta haren azken liburua ('La anomalía') itzuli duen Pablo Martín Sánchezek hartuko diete erreleboa. Oulipo izeneko taldearen kide dira biak. Narrazioarekin esperimentatzen duen abangoardiako taldea da, eta Raimond Queneauk sortu zuen 60ko hamarkadan. Idazleak eta itzultzaileak bikoizten diren bidaiariez betetako hegazkinei eta bestelako literaturaesperimentuei buruz hitz egingo dute. Larunbatean, egitaraua bikoitza izango da, eta aurreko ekitaldietako agertoki bera edukiko du kokaleku. Elena Sierrak Fernando Aramburu, 'Patria' fenomeno sozial eta literarioaren egilea, elkarrizketatuko du. Aramburuk 'Los vencejos' plazaratu berri du, tragedia eta komedia naturaltasunez nahasten dituen eleberri bat, alegia. Jarraian, Rodrigo Cortések eta Arturo GonzálezCamposek haien ikuspegi umoristikoak erkatuko dituzte, eta publikoarekin 'txantxa pribatuak' partekatuko dituzte. Asteari amaiera emateko, igande arratsaldean, Paco Plaza zinemagileak bere umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak aurkeztuko ditu. Zuzendariaren lanetako batzuk dira 'REC', 'Verónica', 'Quien a hierro mata' eta laster estreinatutako den 'La abuela' beldurrezko filma. Lehenago, goiz horretan bertan, Javier del Pinoren 'A vivir' programa egingo dute zuzenean, Elkarte Filarmonikoan. Hirugarren aldiz egongo da jaialdian, eta ziurrenik bete egingo da aretoaren edukiera. Bi eguneko atsedenaren ondoren, Ja! jaialdia urriaren 6an (asteazkena) itzuliko da, BBK Aretoan. 'El hu-

Gonbidatuen artean daude, besteak beste, Hervé Le Tellier, Mathias Enard eta 2015ean Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatutik bizirik irten zen Philippe Lançon

Jaialdiaren zortzi egunetan zehar, hitzaldiak, elkarrizketak, proiekzioak, antzezpenak eta irratsaioak antolatuko dira, Bilbo erdigunean dauden bi entzunareto nabarmenetan: Elkarte Filarmonikoaren Aretoa eta BBK Aretoa. Sarrera zenbakitua eta doakoa izango da (www.jabilbao.com webgunean jaitsi behar da). Erriberako Azokak eta Bilboko Metroak erakusketa bina hartuko dituzte. Erriberako Azokak Umore Grafikoko VII. Eskola Lehiaketako lanak erakutsiko ditu, eta Indautxuko, Moyuako eta Alde Zaharreko geltokietan, hamar panel handi egongo dira, Flavita Bananaren binetekin. Egilearen binetetan umore garratza eta zorrotza da nagusi, eta askotan istilua eta zentsura eragiten dute, sare sozialetan bereziki.

mor de dos cuentistas' izenburupean, Cristina Fernández Cubas eta Pedro Ugarte solasean arituko dira. Idazleek orri gutxi batzuk nahikoak dituzte argi uzteko, normaltasun-itxuraren azpian, ustekabekoetarako, bitxikerietarako eta guztiok barruan daramatzagun askotariko munstro barregarri eta beldurgarrietarako lekua ere badagoela.

Idazleak, zinemagileak, aktoreak eta kazetariak eta edozein eremutan umorea antzemateko, gauzatzeko eta aldarrikatzeko prest dauden beste hainbat aztoratzaile bertaratuko dira aurten Hurrengo egunean, Azul Tejerina eta Joaquín Reyes bilduko dira BBK Aretoan. Joaquín Reyes belaunaldi oso baten umorean eragina izan duten 'La hora chanante' eta 'Muchahada Nui' telesaioekin bihurtu zen ezagun. Publikoa barre-algaraka arituko da haren lehen eleberriaren aurkezpenean: 'Subidón'. Emilio Escribano dugu istorioko protagonista. Cuencako komiko profesionala da, eta helburu du entzule guztiak “ipurdia okertuta” uztea. Egitarauaren gainerako ekitaldi guztiak Bilboko Elkarte Filarmonikoaren ganbera-areto ikusgarrian egingo dira. Urriaren 8an (ostirala), Emilia Pardo Bazánen lanaren umorea aldarrikatuko dute Isabel Burdiel historialariak eta Antonio Orejudo literatura-irakasleak, Carolina Ontivero Ja! jaialdiaren zuzendarikidearen begiradapean. Gero, Luz Sánchez-Mellado eta Oscar Tusquets arkitekto, diseinatzaile, margolari eta idazlea patxadaz arituko dira solasean. Azken horrek 'Vivir no es tan divertido, y envejecer, un coñazo' izenburu adierazgarria jarri dio haren oroitzapenak jasotzen dituen lanari. Larunbatean, landa-fenomenoari buruzko literatura izango da prota-

gonista. Mathias Enard eta Daniel Gascón trebe-trebeak dira hiriko eta giza espezieen (hipsterrak barne) arteko talkak islatzen, eta haien iritziak partekatuko dituzte entzuleekin. Eta 'nekazaritzaren xarman' murgildu ostean, 2015ean Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren erredakzioaren kontrako erasotik bizirik atera zen Philippe Lançonen ahotsa indarrez entzungo da aretoan. Gertaera horren ondorioz, haren bizitza eta umorea desberdinak dira, bere azken lanean, 'Crónicas del hombre de antes', bildutako artikuluetan ongi islatzen den bezala, eta idazleak bizitako aldaketa horiek azalduko ditu. Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratuek Kar Kar Festa euskal umorearen galarekin gozatuko dute. Ekitaldia Ja! jaialdiaren eta euskal kultura sustatzeko eta transmititzeko helburua duen Loraldia elkartearen arteko lankidetzaren lehen emaitza da, eta Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak zuzenduko dute. Duo komikoak umore zentzugabez betetako bi ikuskizun aurkeztuko ditu: 'Txilin Hotsak', Tranpola eta Metrokoadroka konpainiek batera ekoiztutakoa, eta 'Salaketa', Tartean konpainiak ekoiztutakoa. Komunikazioaren hiru pertsonaia handik gidatuko dute jaialdia bukatzeko ekitaldia: Maruja Torres, Edu Galán eta 'Maricón perdido' telesailaren egile den Bob Pop. Ez dute inor epel utziko, bizitza kabareta dela aldarrikatuko baitute, 'La vida es un cabaret' izeneko solasaldian. Erritmoz, etorriz eta arrazoizko probokazio-dosiez betetako ekitaldia izango da, abaguneak merezi duen bezala.

Kartela eta aurrekariak Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioaren kartelean, xiringa batekin ordeztu da Ja! logotipoaren harridura-ikurra, erremedioaren, zorigaitza gainditzearen eta halabeharrezko umore-senaren adierazgarri. 2010an sortu zen Ja! Bilbao, La Risa de Bilbao izenaren pean, eta harrezkeroztik urtero antolatzen da, udazken hasieran. Aurreko hamaika edizioetan, hainbat egilek hartu dute parte; esaterako: Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese, Joyce Carol Oates, Álex de la Iglesia, Jeanette Winterson, Elvira Lindo, Mircea Cartarescu, Tricicle, David Foenkinos, Raúl Cimas, Pantomima Full, Javier Cansado, Miguel Zugaza, Ernesto Sevilla, Ignatius Farray, Max, Javier Cercas, James Rhodes, Mercedes Cebrián, Marta Sanz, Kepa Junkera, Imanol Uribe, Rosa María Calaf, David Trueba, Eduardo Mendicutti, El Gran Wyoming, Jon Sistiaga, Pilar Adón, Pedro Olea, Olmo, Forges, Gallego y Rey, Isabel Coixet, Joan Manuel Serrat, Lionel Shriver, Luis Goytisolo, Martin Caparrós, Paco Roca, Diego Manrique, Javier Mariscal, José Luis Cuerda, Nick Hornby, Ouka Lele, Santiago Segura, Bernardo Atxaga, Fernando Savater, Pepe Viyuela, Albert Boadella, David de Jorge, David Lodge, Frédéric Beigbeder, Pedro Reyes, Ramiro Pinilla, Kirmen Uribe, Martin Amis, Michel Houellebecq... Informazio gehiago: www.jabilbao.com


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Nafarroako Gazte Parlamentuaren 5. edizioa hastear dago Lehenengo osoko bilera urriaren 15ean egingo da ziur aski, Nafarroako Parlamentuan Nafarroako Gazte Kontseiluak

Nafarroako Gazte Parlamentuak, aurreko urteetan bezala, datorren urrian emango dio hasiera bilerari. Irailaren 19ra arte, Nafarroakoa den edo Nafarroan bizi den eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edozeinek proiektuan parte hartzeko aukera izan du. Hautagaitza guztiak bildu ondoren, hauteskundeen aldia hasiko da. Izan ere, urriaren 3tik 10era bozketak irekiko dira; horien esparruan,Nafarroako gazteek gustukoen duten hautagaia aukeratu ahal izango dute. Azpimarratu beharra dago pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango duela, eta prozesua Nafarroako Gazte Parlamentuaren webgunearen bidez burutuko dela. Informazio guztia eta jarraituko diren urratsak gure sare sozialen bitartez partekatuko dira, hemen: @parlamentojovna. Botoak zenbatu eta egin daitezkeen errekla-

mazioak ebatzi eta gero, emaitzak urriaren 14an emango dira jakitera.

Guztira, gehienez 30 gaztek hartuko dute parte partaidetza-proiektu honetan 2021-2022 ikasturtean Guztira, gehienez 30 gaztek partaidetza-proiektu honetan parte hartuko dute 2021-2022 ikasturtean. Lehenengo osoko bilera urriaren 15ean ospatuko da, ziur aski. Horren esparruan 4. Gazte Parlamentua itxi egingo da. Osasun-egoera kontuan hartuta, oraindik ezin da jakin bilera Nafarroako Parlamentuaren hemizikloan ospatuko den edo, aurreko urtean bezala, bide telematikoen bidez egingo den.

Ikasturte berri honetan, aurrekoetan egin den moduan, hainbat ekintza eta topaketa lasai burutzeaz gain, Parlamentua hilabetean behin bilduko da Nafarroako hainbat tokitan lantaldeetan garatzen diren proposamenak eztabaidatzeko eta adosteko. Ondoren, proposamenak Foru Parlamentura bidaliko dira. Emakumeentzako deia Aurtengo edizioan, Gazte Parlamentuak dei berezia egin nahi izan die Nafarroako emakume gazteei proiektuan parte hartzeko. Aurreko lau urteetan, berdintasuna landu da horrelako guneetan, eta aurrerapausoak eman dira, baina ez dira nahikoak izan. Horregatik, aurtengo helburu nagusietako bat parte-hartze parekidea lortzea da. "Gizartean berdintasuna egotea nahi badugu, emakumeek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartu behar dugu", adierazi dute Gazte Parlamentutik.

2021iraila 24



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.