ELKAR EZAGUTZEN DUGU DBHko 1.maila Hasierako ikas-sekuentzia
Pilar Etxebarria Berritzegune de Leioa
Natur Zientziek eta matematika arloak lantzen diren arren, ikas-jarduera gehienak beste arlo edo kurtso batean ere erabilgarriak dira, beren helburuak ondorengoak direlako: Ikasleen elkarrezagutza Ikastaldearen kohesioa Ikasgela talde finkoetan antolatzea Elkarlanaren garrantzia ezagutaraztea Oinarrizko lan-prozedurak sortzea Hasierako ebaluazio egitea Materiala irakasleei zuzenduta dago eta Sarean helbide honetan eskura.
Gida didaktikoa Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara iristerakoan, ikasleen egoera nahiko aldatzen da. Klase edo ikastetxe desberdinetako ikasleekin elkartzen dira, antolakuntza desberdinaren aurrean daude, arloetako irakasle berriak... Egoera berri honetara moldatzea pilo kostatzen zaie eta sarbide errestatu behar diegu. Ikasturtearen une garrantzitsu batean gaude, bai elkarbizitzan, bai antolakuntzan oinarriak jartzeko une egokia da. Horretarako ikas-sekuentzia bat aurkezten da. DBHko 1.mailan eta NNZZ eta Matematika arloetan garatzeko prestatuta dago. Hala eta guztiz, planteatzen diren ikas-jarduera gehienak beste kurtsotan egin daitezke, ikasleak elkar ezagutzeko, ikastaldea kohesionatzeko, ikasgela talde finkoetan antolatzeko ikasgelako giro ona sortzeko eta oinarrizko lan-prozedurak jezartzeko pentsatuta daudelako. Egitura honetan klaseko eta tutoretzako saioak bateratzen diren arren, irakasle bakoitzak saioen egitura moldatu eta bere ordutegira egokitu ahal du. Dena den, irakasle-talde osoaren artean banatzen baditugu, hobe, hasierako lehen egunetan harrera eta ongietorri orokorra egiteko moduan. Ikas-jarduera ugari arbel digitala, ikasleen ordenagailuak eta web-tresnak erabiltzeko prestatuta daude, baina off line garatzeko aukera beti ikusten da. Hurrengo esteketan beste ikas-jardueren bilduma bat eskaintzen da, irakasleak, bere estiloaren arabera, komenigarria jotzen duenak aukera ditzan. Elkar hobeto ezagutzen: kohesioa lantzeko ikas-unitatea. 2012. Jokin Lacalle Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko 15 jarduera digitala. Pilar Etxebarria
SAIOEN PROPOSAMENA O SAIOA: Ongietorria Ikastetxe guztietan ikasturtearen hasieran lehendabiziko saioa garatzen da berez. Normalean orientatzaileak diseinatzen du eta tutorearen aurkezpena gehi ikasturtearen antolakuntza orokorra (arloak, ordutegiak...) aurkezteko balio du.
1. SAIOA: elkar ezagutzen dugu
Ongietorria: Tutoreak bere aurkezpen pertsonal prestatzen du 5 diapositibetan. Izen-katea: zerrenda pasatzen dugun heinean elkar ezagutzen dugu Gure eskuak: aurkezpen pertsonala egiteko dinamika
2. SAIOA: partekatzen
Kolorezko pegatinak: dinamika honen bidez talde batetik kanpo egotearen sentimendua lantzen da. Partekatzen: irakasleak Google Docs aplikazioaren funtzionamendua azaltzen du eta, aldi beran, taldea kohesionatzen da. Nire elkarlanari buruzko aburua: formulario honen bitartez, irakasleak hainbat datu aterako ditu gero taldeak egiteko
3. SAIOA: nire zientzia-motxila / motxila matematikoa
Nire zientzia-motxila: hasierako ebaluazioa NNZZetan. Motxila matematikoa: hasierako ebaluazioa matematikan
4. SAIOA: Taldean ikasten dugu
Elkarrekin ikasten: behin behineko taldeak eratzen dira aurreko ebaluazioak zuzentzeko
5.SAIOA: elkar antolatzen dugu
Taldeak eratzen: irakasleak talde finkoak antolatzen ditu Ilargian galduta: taldearen garrantzia ikusten da ikas-jarduera honetan. Denok batentzat...: talde bakoitzak bere bi slogan aukeratzen ditu.
6.SAIOA: ibiltzen hasten gara
Ikasgela digitala: irakasleak azaltzen ditu zeintzuk diren ikasturtean zehar erabiliko ditugun oinarrizko prozedurak baliabide digitalak erabiltzeko. Koaderno digitala: Talde bakoitzak bere web-tokia egiten hasten da
7.SAIO: nire portafolio pertsonala / gure ikastetxea ezagutzen dugu
Nire ikasteko tokia: ikasle bakoitzak irekitzen du bere web-tokia ikasgelako gunean (Sites, Wiki...) eta beren datu pertsonalekin betetzen du Gure ikastetxea: ikastetxea ezagutzeko ikerketa txikia planteatzen da. Ikastetxeko weborrian oinarrizko datuak, egutegia, ordutegiak...bilatzen eta beren koaderno digitalean kokatzen dituzte.
8.SAIO: bizikidetzarako arauak
Ikasgelako arauak: arau esanguratsu batzuk adosten ditugu eta koaderno digitalean barneratzen dira.
Ongietorria Irakasleak bere ikasleei ongietorria ematen die hasierako azalpentxo baten bidez Diapositibez baliatuko zara, testu, irudi, argazki edo bideoak barneratuz. Irakaslearen informazioa, interesak, asmoak, gustuak, ikasturte honetako nahiak eta abarrekoak. Arloaren informazioa, zer ikasiko dute, nola, ikasturtearen antolakuntza eta ebaluatzeko era. Komenigarria da zerbait pertsonala eramatea haiei erakusteko, hala nola, liburu bat, abesti bat, beste ikasturteetan egindako ikasleen ekoizpen adierazgarria... Aurkezpenaren iraupena: 15-20 minutu
Oharrak:
Aurkezpen hau guztiz pertsonala da, ez du zerikusirik tutore bezala egiten duzunarekin. Zure ikasleengandik hurbiltasuna lortzea da bere helburua. Zure ikasleek galderak egiteko denbora utzi behar duzu. Beste aukera bat: aurkezpena Voki batean kokatzea eta ikasgelako webtokian jartzea
Izen-katea "Zerrenda pasatzea" eta elkar ezagutzeko modu desberdin bat "Izen-katea" egiten dugu 1. Ikasle bat hasten da bere izena eta zaletasun bat ozenki esanez: "......izena dut eta ....gustatzen zait" 2. Hurrengoak, lehendabizi, aurrekoaren izena eta zaletasuna aipatu behar ditu, eta gero katea jarraitzen du bere datuekin 3. 10 izen osotu arte egiten da. Gero beste kate bat hasten dugu. 4. Norbaitek ez badu gogoratzen, ez da ezer gertatzen, katea hasten da berriro eta kito. Oharrak: Ikas-jarduera azkarra izan behar da eta giro lasaia sortu behar du Hainbat aldiz errepikatu ahal da, ikasle desberdinekin hasita Beste teknika bat "biribila eta pilota" da. Ikasgelaren erdian biribila egiten dugu eta erdian ikasle bat pilota batekin kokatzen da. Ikasle honek beste bati botatzen dio pilota bere izena aipatzen duen bitartean. Pilota jaso duena biribilean sartzen da eta prozedura errepikatzen du. Azkenean guztiak barruan bukatuko dira.
Gure eskuak Dinamika honen bitartez hobeto elkar ezagutzen dugu eta ikasle-taldeari mugimendua ematen diogu. Folio batean ikasle bakoitzak bere eskuaren silueta marrazten du eta ondorengoa idazten du: Hatz txikia: nire gustuko ikasgaia eta zergatik Hatz nagia: nire zaletasun bat Hatz luzea: nire nolakotasunaren bat Hatz erakuslea: hobeto ikasten dudan egoera bat Hatz lodia: identifikatzen naizen izaki bizidun bat
Folioan izena jarri barik, behin beteta irakasleari ematen zaio. Irakasleak nahasten ditu eta berriro banatzen dizkie, inori bere folioa eman gabe, noski. Banaketa bukatu ondoren, ikasleak altxatzen dira eta beren orrietan agertzen den izaki bizidunen keinuak egiten hasten dira idatzi duenarekin topatu arte. Beren kidea aurkitu eta gero bion artean folioa egiaztatzen dute eta ikasle hau esertzen da. Denak beren aulkietan jarri eta gero, aurkezpen katekatu bat egiten da. Batek bere kidearen eskua aurkezten du eta bueltatzen dio. Honek katea jarraitzen du denak aurkeztu arte.
Oharrak : Dinamika hau egin baino lehen oso garrantzitsua da "ixiltasun-keinua" adostatzea, hala nola, irakasleak eskua altxatzen duenean, ikasleak ere joango dira bereak altxatzen eta segituan isiltzen, denok isilik egon arte. Irakasleak dinamikan parte hartzea ere komenigarria da. Dinamika hau Spencer Kagan-en egitura batean oinarrituta dago: "Bikoteak zutik partekatzen" Iraupena: 30 minutu
Kolorezko pegatinak Dinamika honen bidez talde batetik kanpo egotearen sentimendua lantzen da. Taldehausnarketa batekin osotzen da.
Ikastaldea bi taldetan banatzen dugu eta hormaren kontra kokatzen dira Irakasleak ikasle bakoitzari pegatina bat jartzen dio buruan edo sorbaldan. Ikasleak ez du ikusten zein koloretakoa den. Bi talde bakoitzari kolore desberdin bat. Era berean bi edo hiru ikasle aukeratzen ditu eta kolore desberdinetako pegatinak ipintzen dizkie. Segidan, ikasleak ikasgelatik ibiltzen hasten dira eta bere pegatina berea duten kideak bilatzen dituzte. Aurkitzen duenean, eskuak hartu eta beste kide baten bila jarraitzen dute. Azkenean bi talde handiak geratuko dira eta batzuk, argi dagoenez, bakarrik geratuko dira bere kidea aurkitu ezin. Jezartzen gara guztiak eta eztabaida txiki bat planteatzen dugu, ea bakoitzak nola sentitu duen.
Partekatzen Partekatzea ikasturtearen helburu garrantzitsuetariko bat da. Has gaitezen ilusioz beterik dinamika honekin, digitaltasuna eta "taldekatzea" batzen dituen ikas-jarduera.
Ikas-jarduera honetan Google Docs aplikazioaren funtzionamendua azaltzen da modu praktikoan. Irakasleak ereduaren papera hartzen du, pausoz pauso dena azaltzen. Irakasleak testu dokumentu bat irekitzen du Google Docs-en eta ikasturte honetarako bere nahi pertsonala idazten du : "zuek hobeto ikasteko egin ahal dudan gauza bat" Jarraituan ikasle guztiekin partekatzen du dokumentua Ikasle bakoitzak bere posta elektronikoa kontsultatzen du, partekatutako docs irekitzen du eta, nork kolore eta letra desberdinekin, bere nahia idazten du dokumentu berean: " Nik hobeto ikasteko egin dezakeedan gauza bat" Dokumentua irekia mantenduko da arbel digitalean ikaskide guztien kolorezko nahiak bete arte.
Oharra: Hurrengo diapositibetan Google Docs-en testu dokumentuak nola egin azaltzen da.
Nire elkarlanari buruzko aburua Ikas-sekuentzia honen garapenean ikasturtearen hasieran talde heterogeneoak eta finkoak eratzea proposatzen da. Horretarako irakasleak datu batzuk bildu behar ditu. Hauetariko bat, elkarlanari buruz, ikasle bakoitzaren iritzi pertsonala da. Bete
ondorengo
formularioa.
Zure
iritzia
oso
garrantzitsua
da.
Mila
esker.
1) Talde-lanari dagokionez, idatzi zure aburuz: Alde positibo bat: Alde negatibo bat: 2) Hurrengo eginkizunen artean, aukeratu erosoagoa sentitzen duzun bat: Bozeramailea Idazkaria Materialen arduraduna Lanen eta denboraren koordinatzailea 3) Zure ustez, zertan lagunduko zenioke taldeari? (trebetasuna, ezagupena, balorea... ) 4) Adierazi nola aukeratuko zenituzke zure taldekideak, lehentasuna ematen ( 1 gutxiago, 4 gehiago): Arrazoiak Jatorra da Nire laguna da Oso langilea da Beste bat
1
2
3
4
Nire zientzia-motxila Hasierako ebaluazioa: izaki bizidunak, gisa-gorputza eta ingurugiroa. Hasierako froga batean ezinezkoa da gaitasun guztien garapena neurtzea. Planifikatzea, ikerketak egitea, emaitzak komunikatzea, iturri desberdinetako informazioa biltzea, taldean aritzea...gaitasunak bakarrik ebaluatu ahal dira ikasleen ekoizpenen bidez eta hau ikasturtean zehar egingo dugu. Beraz, hasierako ebaluazio honetan Lehen Hezkuntzako 3.zikloko eduki batzuk aukeratu dira , ikasle bakoitzeko oinarrizko ebaluazioa, baita ikasgelako maila ere, egiteko asmoarekin. Era honetan programazioa moldatuko da eta taldeak jezartzeko irizpideak izango ditugu. Edukiak Lehen Hezkuntzako ingurune arloko Dekretuan oinarrituta daude eta 1-2-3-8-9-10 ebaluazioirizpideetan. Zientzia, Teknologia eta Osasun Kulturarako gaitasuna markoan dauden dimentsioak kontutan harturik, baloratzeko errazagoak diren adierazleak hartu dira eta txantiloi batean kokatu dira. Ezaguera zientifikoaren ulermena Naturaren errealitatearen azalpena Ikerkuntza zientifikoaren funtsezko ezaugarrien azterketa Ezaguera zientifikoen erabilera erabaki hartzeetan
Txosten medikua Frogak paperez egiteko prestatuta dauden arren, digitalizatuta garatzeko ere adibide batzuk ematen dira. Demagun mediku bat zarela eta ikastetxe batean zabaltzeko liburuxka informatzailea bat egiteko agindu dizute. Fotokopiatu nahi dute ikasle, irakasle eta familien artean banatzeko. Jarraituan betetzeko eredua duzu. Saia zaitez ideiak ondo laburtuta islatzen. Ekintza Tabakoa erretzea
Alkohola edatea Drogak hartzea Oso gutxi edo gehiegi jatea Harreman sexualak babesarik gabe izatea Hortzak ez garbitzea Eguneroko dutxa ez hartzea Ariketa fisikoa ez egitea
Kaltekatutako Karia sistema
Prebentziozko neurriak
Aukera digitalak: Ikasleak txostena testu dokumentu batean betetzen du eta irakasleari bidaltzen dio e-mailez Ikasleari web-orri batzuk ematea, berak prebentzio-neurriak bila ditzan Froga osoa birmoldatzea, "altxorarren bila" moduko ikerketa txikia egiteko asmoz
Paisaiak Zure inguruan dagoen paisaiak gauza ugari adierazi ahal dizkizu. Behatzaile ona zara? Saiatu hurrengo galderei erantzuna ematen:
1. Identifikatu Euskadiko bi paisai hauen elementuak:
Hirikoak: Naturalak: Kutsatzaileak: Gehien nabarmentzen den elementua: Jarri izenburua:
Hirikoak: Naturalak: Kutsatzaileak: Gehien nabarmentzen den elementua: Jarri izenburua:
2. Seinalatu hurrengo elementuak Bilboko plano honetan: Nerbio ibaiko meandro bat Bi berdegune Garraibide bat (autopista, trena, metroa...) Biztanlego handiko gunea bat eta biztanlego gutxiko beste bat Sestra-kurbak oso hurbil dauden zonalde bat. Azaldu zer esan nahi du honek.
3.- Behatu arretaz hurrengo lau paisaiak eta idatzi historia bat. (Irudien jatorria: IHITZA 13)
4. Hurrengo paisaian uraren zikloa agertzen da.
a) Aipatu zikloan zehar aldatu ahal daitezen 3 natur elementuak eta 2 hirikoak.
b) Lantegi batek isuri toxikoa itsasoan egingo balu, zer nolako ondorioak izango lirateke?
Aukera digitalak: Ikasleak txostena testu dokumentu batean betetzen du eta irakasleari bidaltzen dio e-mailez Ikasle berak Euskadiko bi paisai desberdinak bilatzeko agintzea gero analizatzeko Ikasleak bere herria edo hiria mapa digital batean bilatu ahal du (Google Maps) eta ikasjarduera honen bidez garatzen du.
Maskotak Zure lagun batzuk bildu dira egun batean beren maskotak erakusteko. Ikastetxera eraman nahi dituzte eta eztabaidatzen hasi dira. Mikelek pentsatzen du landare bat ez dela maskotarik, mugitzen ez delako. Amaiak dio batzuk oso "basatiak" direla maskotak izateko. Karmelek esaten du iguana bat maskota bezala izatea debekatuta egon behar zela. Jonen aburuz, denak elkarrekin eramatea ez da posiblea, elkarren artean jango dutelako. Laguntza eman ahal diezu?
Zeintzuk dira izaki bizidunak? Zergatik? Zeintzuk dira animaliak eta zeintzuk landareak? Zertan datza haien arteko desberdintasuna? Ugaztunaren bat al dago? Ugaztunak ez direnak, zein taldetan sailkatuko zenituzke?
 Egin eskematxo bat adierazten zer gertatuko litzatekeen elkarrekin egongo balira Iguana eta loroa galzorian dauden izaki bizidunak dira. Hala ere maskotak bezala saltzen dira. Eman zure iritzia.
Aukera digitalak:  Ikasleak txostena testu dokumentu batean betetzen du eta irakasleari bidaltzen dio e-mailez  Ikasleek web-ean dagoen artikulu bat irakurtzen dute (adibidea: espezieak gero eta azkarrago ari dira galtzen) eta informazioa taula batean antolatzen dute: zertan datza, bere ondorioak, beren iritziak..
Balorazio Txantiloia Hiru frogen emaitzak deskargatzeko txantiloia. Norbanako txantiloia Irizpideak
1
2 3
Gisa-gorputzaren sistemak identifikatzen ditu eta beren funtzioarekin parekatzen ditu Osasun ohitura nagusiak ezagutzen ditu Osasuna prebenitzeko neurriak ezagutzen ditu izaki bizidunen oinarrizko ezaugarriak identifikatzen ditu Inguruko izaki bizidunak sailkatzen ditu izaki bizidunen arteko harreman sinpleak ezagutzen ditu Giza eragina biodibertsitatean identifikatzen du Paisaiaren oinarrizko elementuak antzematen ditu Paisaiaren eboluzioa nabarmentzen du Elementu batzuk mapa eta planoetan kokatzen ditu Uraren eragin geologiko batzuk ezagutzen ditu Kutsaduraren oinarriak antzematen ditu eta sistema baten etorkizuna adierazten du Zientzia hizkuntza egokia erabiltzen du Informazio nagusia identifikatzen du eta argi ordenatzen du 1: % 25 baino gutxiago / 2: % 25 eta % 75 ren artean / 3: % 75 baino gehiago NORBANAKO PLANERAKO ERABAKIAK :
Ikastaldeko txantiloia
Irizpideak
1.ik.
2.ik.
3.ik.
4.ik.
5.iK.
Gisa-gorputzaren sistemak identifikatzen ditu eta beren funtzioarekin parekatzen ditu Osasun ohitura nagusiak ezagutzen ditu Osasuna prebenitzeko neurriak ezagutzen ditu izaki bizidunen oinarrizko ezaugarriak identifikatzen ditu Inguruko izaki bizidunak sailkatzen ditu izaki bizidunen arteko harreman sinpleak ezagutzen ditu Giza eragina biodibertsitatean identifikatzen du Paisaiaren oinarrizko elementuak antzematen ditu Paisaiaren eboluzioa nabarmentzen du Elementu batzuk mapa eta planoetan kokatzen ditu Uraren eragin geologiko batzuk ezagutzen ditu Kutsaduraren oinarriak antzematen ditu eta sistema baten etorkizuna adierazten du Zientzia hizkuntza egokia erabiltzen du Informazio nagusia ordenatzen du
identifikatzen
du
eta
argi
GUZTIRA
ERABAKI KURRIKULARRAK
Nire motxila matematikoa Hasierako ebaluazioa matematika arloan Hasierako ebaluazio honetan bi froga mota proposatzen dira. Lehenengoa, "Mikelen Urtebetetzea Jaia" klasikoagoa da, Lehen Hezkuntzako 3.zikloko oinarrizko gaiak lantzen dira (hizkuntza matematikoa, zenbakiak, portzentaiak, neurriak, grafikak, geometria, kalkulua, azalerak, eguneroko problemen ebazpena) eta Lehen Hezkuntzako Dekretua Matematikan agertzen diren bezala, beren ebaluazio irizpideak. Helburua da ikasle bakoitzeko oinarrizko ebaluazioa, baita ikasgelako maila ere, egitea. Era honetan programazioa moldatuko da eta taldeak jezartzeko irizpideak izango ditugu. Bigarrena, "Ikastetxeko Gymkhana matematikoa", zeozer aurreratua egin nahi duen irakasleentzako proposamen desberdina da. Bat ez da bestearen baztertzailea, osagai moduan egin daiteke eta.
Matematikako gaitasun markoaren dimentsioak kontutan harturik, baloratzeko errazagoak diren adierazleak hartu dira eta txantiloi batean kokatu dira. "Aldaketak, erlazioak eta ziurgabetasuna" dimentsioa ez da baloratzen. Kopurua Espazioa eta forma Problemen ebazpena
Mikelen urtebetetze jaia Mikelen urtebetetzea hurbiltzen da eta bere lagunek jai "sorpresa" bat antolatzea pentsatu dute. Lan banatu dute eta bakoitzari antolakuntzaren zati bat tokatu zaio. Den dena prest izateko lagundu ahal diezu? 1. LONJA Mikelek bere koadrilarekin lonja alokatu bat partekatzen du. Bere neurriak 10 x 6 m. dira eta han ospatuko da jaia. Lonjan 1metro karratuko 8 aulki handi daude, 0,5 m2ko beste 4 aulki eta 3m2ko 2 mahai. Horma laburra sofa batekin eta 0,8 zabalera duen apalategi batekin okupatuta dago Juani espazio ordenatzea tokatu zaio, gustura egon daitezen. Jaiera 16 lagunak etorriko dira. Osotu taula, hurrengo kode matematikoak erabiliz: + - = ≠ < > x /
Zure hitzez
Zenbakiz
Aulki txikiak handiak baino gehiago daude
8>4
Eserlekuak pertsonaren kopurua baino gutxiago daude Aulki handiak gehi txikiak hamabi eserleku ditugu Aulkien zenbakia mahaien zenbakiaren desberdina da Mahiak aulki txikiak bikoiztu dira Aulki handien erdia aulki txikien zenbakia da 16 pertsonei 12 eserleku kentzen badizkiezu, etxetik ekarri behar ditugun eserlekuaren zenbakia dugu Dauzkazun datuekin, egin lonjaren eskema eta bere altzariak. 2. SORPRESA Lonja Mikelen etxeko azpisolairu batean dago , hau da, –1 solairuan. Mikel 5. solairuan bizi da. Sorpresa emateko, Ainarak telefonoz deitzea pentsatu du, giltzarik ez duela eta mesedez jaisteko esatea. Ainarak kalkulatu behar du zenbat denbora beharrezkoa izango duen Mikelek guztiak beren zain izateko, ezkutatzeko, argiak amatatzeko eta...sorpresa!
Pausoak
Kalkuluak
Zenbat solairu jaitsi behar ditu Mikelek lonjara heldu arte? Solairu bakoitza jaisteko 30 segundo ematen dira, Zenbat denbora emango du solairu guztiak jaisteko? Mikelek 1.solairuan gelditzeko ohitura du, atezaintzan, han lonjaren giltzak daudelako. Guztira minutu bat ematen du. Zenbat denbora emango du guztira lonjaren atean egon arte?
3. GOZOKIAK Jonathani tokatu zaio gozokiak erostea. Denda batera joan da eta pakete handi bat erosi du, merkeagoa izan delako. Baina orain edukia 16 poltsatan banatu behar du. Nola egiten du? Pakete handia: 34 karamelu, 18 txupatxusa eta 96 txokolatina Zein kalkulu egin behar du Jonathanek banatzeko? Zenbat karamelu, txupatxusa eta txokolatina daude poltsa bakoitzean? Zenbat gozoki geratzen dira soberan? 4. OPARIA Guztien artean skate bat erosiko dute. Bakoitzak 6 euro jarri ditu. Josune erostearen arduraduna da, baina, dendan sartzen denean, prezio desberdinak daudela konturatzen du, monopatina osoa eros daiteke edo alez ale osotu. Begiratu prezioen taula: Produktu
Prezioak (eurotan)
Monopatina osoa
85
Taula
42
Borobilak
13,5 bakoitza
Ardatzak
7,3 bakoitza
Hara non monopatina osoa beherapenetan dagoela eta deskontuaren % 10 du
Zer da merkeena , monopatina osoa erostea edo aleak? Ordenatu kalkuluak taula honetan: Osoa
Alez ale
Guztira:
Guztira:
Osoa deskontuarekin
ERABAKIA: .............................................. 5. EDARIAK Maitek freskagarriak erosiko ditu eta zenbat kostatzen diren kalkulatu behar du. Gutxi gora behera kide bakoitzak 3 edalontzi hartuko dituela pentsatzen du. Edalontzia bakoitza 250 mlkoa da eta saltzen diren botilak 2 litrokoak dira. Zenbat botila erosten ditu?
1. BOKATAK Kepa da bokaten arduraduna. Bokata bakoitzean urdaiazpiko 15 gramo eta gaztako 10 gramo ipiniko ditu. Zenbat kilo behar ditu, gutxienez gonbidatu bakoitzak bi bokata jan ditzan?
7. TARTA Esther eta Luis tartaren bila doaz. Gozodendan tarta koadratuak eta borobilduak daude eta ez dakite zein aukeratu. Borobilduak 22 cm. diametro du eta koadratuaren aldiak zenbaki bera. Zein da handiagoa?
Koadrilaren 1/3-ri txokolate- tarta gustatzen zaio 1/2-ri txokolate eta esne-gaineko tarta 1/6-ri limoi eta esne-gainekoa
Zein izango da tartarik egokiena guztiak pozik ateratzeko? Zergatik?
Balorazio txantiloia mate "Mikelen urtebetetze jaia": emaitzak deskargatzeko txantiloia NORBANAKO TXANTILOIA IRIZPIDEAK Zenbaki-kodeak interpretatzen du Operazioak egiten ditu zenbaki osoa eta hamartarrekin
1
2
3
Operazioak egiten ditu zatikiekin Eguneroko % buruzko problemak ebazten ditu Krokis errazak egiten ditu Grafikoak eta taulak interpretatzen daki Denbora unitateekin kalkulatzen du Idem masazko unitateekin Idem bolumenekin Oinarrizko forma geometrikoak identifikatzen ditu Azalerak kalkulatzen ditu Erregulartasunak bilatzen ditu eta prozedura egokiak erabiltzen ditu Prozedurak argi eta garbi azaltzen ditu Erabakiak hartzen ditu egoera problematikoen aurrean 1: % 25 baino gutxiago / 2: % 25 eta % 75 ren artean / 3: % 75 baino gehiago NORBANAKO PLANERAKO ERABAKIAK :
Ikastaldeko txantiloia
IRIZPIDEAK Zenbaki-kodeak interpretatzen du Operazioak egiten ditu zenbaki osoa eta hamartarrekin Operazioak egiten ditu zatikiekin Eguneroko % buruzko problemak ebazten ditu Krokis errazak egiten ditu Grafikoak eta taulak interpretatzen daki Denbora unitateekin kalkulatzen du Idem masazko unitateekin Idem bolumenekin Oinarrizko forma geometrikoak identifikatzen ditu Azalerak kalkulatzen ditu Erregulartasunak bilatzen ditu eta prozedura egokiak erabiltzen ditu Prozedurak argi eta garbi azaltzen ditu Erabakiak hartzen ditu egoera problematikoen aurrean
ERABAKI KURRIKULARRAK
1.Ik. 2.Ik. 3.Ik. ...
Ikastetxeko Gymkhana matematikoa Gymkhana matematikoaren planteamendua LAN DITZAKEGUN EDUKIAK: Planoak Krokisak Neurriak Eskalak Orientazioa espazioan Geometria Ángeluak ALDE ETA KONTRA Ikas-jarduera honen bidez kontzeptu eta jarrera ugari lan daitezke: Oso motibatzailea da, hasieratik ikaslea inplikatzen delako Aldaera asko onartzen ditu, ikasleen interesak, ikas-estiloak eta ikas-maila desberdinetan moldagarria da. Oso ikusgaia geratzen da Eragozpen bakarra diseinuaren konplexutasunean dago eta ikastetxe bakoitzera kustomizatu behar da.
IRADOKIZUNAK
Ikastetxean zehar ibilbidea egiten da, ikasgelatik abiatuta berriro hara bueltatzeko. Ikasleentzako Ikasgela esanguratsuetatik pasatzen da (informatika-gela, gimnasioa, laborategia, jantokia, komunak, zuzendaritza, idazkaritza, fotokopiagailua...). Baita era ikastetxetik kanpo joan daiteke, bus-geltokiaren bila, adibidez. Plano erreal batean espazio eta toki guztiak seinalatzen dira. Ibilbidea egin daiteke hasieran gidoi bat pista guztiekin emanez edo bakarrik 1.pistarekin eta han bestera joateko gako nagusiak Geldigune batzuetan pista lortu ahal da norbaiti galdera bat eginez. Ibilbidearen helburua amaieran "altxorra", ongietorri-txartela...zeozer aurkitzea da. Modu kooperatiboan diseinatu ahal dugu, hots, talde bakoitzak aurkitzen duena amaierako zatia izaten. Beste ideia da ibilbidean zehar hartzen dituzten datuak beharrezkoak izan daitezke ikasleen agenda betetzeko (ikastetxearen datuak, ikasgelen kokapena, irakasleen izenak, ordutegia...) Espazioen argazkiak atera ahal dituzte, geroxeago plano batean kokatzeko eta honela eskalak, neurriak eta abar neurtzea. Talde bakoitzak ibilbide desberdina egin ahal du, ikastetxean oztopo handia egin ez dadin. Ibilbideak oinarrizko geometria edukiak landu behar ditu: krokisak, planoak, eskalak, neurriak, orientazioa, iparrorratza... Ordu bateko ibilbideak hobe, klaseko saioa ez gainditzeko.
PAUTAK Ikas-jarduera aldez aurretik azaltzen da eta dokumentazioa ematen da. lau ikasle taldeak
Talde bakoitzari gidoi bat ematen zaio, ibilbideko jarraibideekin edo 1. pistarekin. Emaitzak hartzeko taula edo eskema ere ematen da. Denbora mugatzen da, 40 minutu, esate baterako. Talde bat galtzen bada, muga gaindituz ikasgelara bueltatu behar da. Ibilbidea behin bukaturik, hurrengo klase saioan, ikasleek hausnarketa bat egiten du, ea zer jakin behar izan duen ibilbidea egiteko. Gero guztien artean komunean jartzen da. Ikas-jarduera hau erreferentzia bezala hartuta, Irakasleak, ikasturtean landuko diren edukien aurkezpena egiten du. Irakasleak, prestatu baino lehen, ikasgelaren egoera kontutan hartu behar du eta ikastetxeko planoa eskuratu. gainera beste lankideekiko laguntza behar izango du.
GIDOIA Onena izango litzateke liburuxka moduan antolatzea, jarraibideak, testuak edo argazkiak ondo ikusteko eta oharrak edo erabakiak hartzeko tokiarekin. Adibide bezala ondorengo duzue. (C. Martinez eta A. Mañas irakasleengandik moldatuta): Sarrera: “ Zuen .....kurtsoko ikaskideek ikastetxearen toki batean opari bat ezkutatu dute....baina eskuratzeko jolas baten proposamena luzatzen dizuete: pista batzuen bidez bilatu behar duzue eta horretarako gidoi hau ematen dizuete. Gidoian jarraibideak dituzue. Taldeka banandurik, talde bakoitzak opariaren zati bat bilatuko du. Adi egon, beraz, guztien zatiekin bakarrik lortuko duzuelako.” Garapena: 1.- Atera ikasgelatik eta eskuinera/ eskerretara / erdira jo .... 2.- Eman ......urratsak eta geldi egon zure eskuinera /eskerrera / ....ko ikasgela gera dadin....... 3.- Ibili pasabidetik eta egin ...graduko angelua ate bat aurkitu arte. Sartu barrura... 4.- Atera argazki bat / egin espazioaren eskema... 5.- Zein ikasgela da? Zein da bere forma geometrikoa? Neurtu aldeak, perimetroa...Nola egin duzue? Zailtasunarekin topatu zarete? 6.- Ikasgelaren zati txikien erdian, aulki batean hurrengo pista aurkituko duzue ......... Jarraibideak izan daitezke: Zuzenbideak: eskuina, eskerra, zentroa, erdia, aurrera, atzera... Erreferentziazko puntuak: zeren eskuina, eskerrera, erdian... Biraketak gradutan: 90º, 180º, 270º, 360º Zenbakiak: 21 urrats, 14 adreilu... Operazioak: urratsen bikoitza, erdia... Espazio-orientabideak: iparraldera, hegoaldera... Espazio-egoerak: jarraitu zeren parekoa. hartu zeren perpendikularra... Figura geometrikoak : ikasgelako objektuak, mahaiak, leihoak, trafiko seinaleak... Galderak izan daitezke: Espazioen izenei edo hormatan idatzita dauden datuei dagozkienak . Tokien forma geometrikoei buruz Distantzia-kalkuluak Perimetro edo azalera- kalkuluak Krokisen marrazkiak Eskalak kalkulatzea Objektuen deskripzio geometrikoa Objektuen sailkapen geometrikoa Egoera problematikoak: zenbat pertsona sartzen dira? nola jarriko zenukete iragarki bat espazio gutxien okupatzeko?... Pistak izan daitezke: Toki baten indikazioa, norbaiti galdetzea, geldigune bakoitzean egin behar den operazioen emaitza... Gymkhana matematikoen esperientziak:
Gymkhana matemática de Córdoba On line mathematical ghymkana in Seville Gymkhana Matemática IES Alfonso XI Pilar Flores eta José Luis Alcón. "I Encuentro de Experiencias de BP 2.0", ITE, 2009ko martzoaren 2an
Gymkhanaren autoebaluazioa NORBANAKO TXANTILOIA IRIZPIDEA
1
2
3
4
5
Objektu bat kokatzen dut beste baten erreferentzia izanda Espazio-koordenadak antzematen ditut Angeluak neurtzen ditut Distantziak neurtzen ditut Neurri-tresnekin lan egiten dut Neurri-kalkuluak egiten ditut Puntu kardinalen arabera gidatzen dakit Iparrorratza erabiltzen dakit Krokisak egiten ditut Planoak interpretatzen ditut Forma geometrikoak ezagutzen eta sailkatzen ditut Perimetroak kalkulatzen ditut Azalerak kalkulatzen ditut 1: ez dut ezagutzen 2: pixka bat dakit 3: ezagutzen dut, baina gogoratu behar dut 4: ondo ezagutzen dut 5: beste kide bati azaltzeko gai naiz NORBANAKO PLANERAKO ERABAKIAK:
Elkarrekin ikasten Ikas-jarduera honen bidez taldeko hasierako ebaluazioa zuzentzen da Hasierako ebaluazioaren helburua da irakasleak, frogetatik ondorioak behin aterata, ikasgelako "argazkia" egin ditzan, bere programazioa moldatzeko asmoz. Ikasleek, ordea, ez dute zertan froga hauen presioa sentitu behar, ez dute zertan azterketa bezala hartu behar. Horretarako, ikasleek beraiek zuzenduko dituzte dinamika kooperatiboak erabiliz: "boligrafoak erdigunera" eta "parking loft".
1) Lau ikasleko taldeak eratzen dira. Talde bakoitzak bozeramaile eta idazkari bat izendatzen ditu. 2) Ikasle bakoitzari bere froga banatzen zaio. 3) Boligrafoak mahai erdian kokatzen dira eta 1.galdera planteatzen da. Bakoitzak nola ebatzi duen azaltzen du, ezer idatzi gabe, guztien ekarpenak entzuten akordio batera heldu arte. Zalantzarik izanez gero, idazkariak idazten ditu. 4) Orain bai, irtenbidea idazten, edo zuzentzen da, bakoitzak bere boligrafoa hartuta. Prozesua errepikatzen da galdera guztiak bete arte. 5) Idazkariek ohar eta zalantza guztiak ikasgelako "galdera-kutxa" batean uzten dituzte. 6) Irakasleak zalantzak banan banan kutxatik ateratzen ditu eta ikasgelan berriro planteatzen ditu. Talde batek ebazten badaki, bere bozeramailearen bidez egiten du. Ez badakite, irakasleak berak azaltzen ditu. "Galdera-kutxa" objektu fisikoa edo on line dokumentu komuna izan daiteke. Paperez egin dezakete eta, bide batez, "talde kohesioatzeko ikas-jarduera" bezala erabil ahal dugu
Taldeak eratzen Irakasleak 2.saioko formularioaren bidez hartutako datuekin eta ikasleen hasierako ebaluazioko emaitzekin, talde finkoak eratzen ditu eta ikasleei zergatia azaltzen die. Elkarlanaren baldintzak: Taldeak HETEREOGENEOAK izan behar dira, ikasmaila, generoa, etnia, portaera...kontutan harturik. Ikasleek berez eginez gero, beti ikasle bereak elkartzeko joera dute, hau da, ikasle "aurreratuak" edo lagunen artean. Talde bakoitzean klase osoa ondo banatuta egotea eta talde osoari indarra eman nahi diogu, modu antolatuta egin behar dugu. Bai ikasgela, bai ikasleak, elkarlanean ETENGABE aritzeko kokatuta egon behar dira. Ikasturtean zehar ikasgela antolatu behar dugu "talde finkoak" beti izateko. Talde finko hauek aldatzen joan ditzakegu, irakaslearen behaketen arabera edo lantzen ditugun gaien arabera (Pere Pujolàs). Era berean, momentu zehatzetan beste taldekatze batzuk eratu ahal dira, hala nola, "aditu-taldeak" edo " birpasatzeko edo sakontzeko taldeak". Ikasleen kokapenak talde bakoitzean bere garrantzia du. Komenigarriagoa da talde bakoitzean LAU IKASLE izatea, aldi berean bikoteka ere jar ditzakegulako. Ikasleak taldeka kokatzeak IKASGELAKO ESZENATOKIA aldatzea ere suposatzen du, altzariak, arbela...elkarlanean aritzeko prest. Talde batek EBOLUZIONATZEN duela barneratu behar dugu. Taldeak eguneroko praktikaz elikatzen dira, fase desberdinetatik pasatuz, gatazka barne, bere efikazia lortu arte. Taldeak eratzeko erreferentzia batzuk: Ikasleen aurreko ezagupena, irakaslearen eskarmentua Ikasturtearen hasierako egunetan egindako behaketak (klaseko giroa) Galdesortaren emaitzak Hasierako ebaluazioen emaitzak
Datu guzti hauen arabera grafiko antolatzaile bat egin dezakegu txartelen teknikaren bidez (Spencer Kagan) Ikasle bakoitzari txartela bat egiten zaio, bere izenarekin eta erreferentzia-maila markatzen duen kolore batekin. Gero, ikasturtea aurrera joaten den heinean, txartelak aldatuko dira. Ikasle kopuru bakoitia denean, hobe da hiru ikasle- taldeak egitea, bost ikaslekoak baino.
Jarraituan, taldeak egiten dira eta txartelak lauki baten jarriz, talde bakoitzean ikasle aurreratu bat, laguntza behar duen beste bat eta erdi mailako bi egoteko moduan. Antolakuntza hau ez die ikasleei erakusten, noski, irakaslearentzako grafikoa besterik ez da. Taldeetan, bikoteen kokapen egokiena hurrengoa da: maila ona duena erdi mailakoaren aurrean eta aurreratua behe mailako ikasleen aurrean.
Ideas prácticas sobre el aprendizaje coperativo. Peré Puyolas. 2003 AC, estructuras de Spencer Kagan: Pilar Etxebarria. 2010
Ilargian galduta Ikas-jarduera honen helburua, taldeko erabakiak norbanakoak baino zuzenak edo egokienak direla aurkitzea da eta elkarlana norbanako lana baino eraginkorragoa da ere bai. Egin eta gero, hausnarketa egitea komenigarria da. Astronauta-talde bat zarete. Istripu bat izan duzue ilargian eta espaziontzia utzi behar izan duzue. Oinez, 300 Km. distantzia ibili behar duzue lurrera eramango duzuen beste espaziontzi batera. Material ugari daukazue, 15 objektu hain zuzen ere ( laukian daudenak). Zuen biziraupena objektu hauek ondo sailkatzearen menpe dago. Zerrendatu behar dituzue, ezinbestekoetatik ezinbesteko ez direnetara. Sailkatu 15 objektuak 1-15 zenbakiaren artean. Pentsatu lehendabizi indibidualki eta gero taldean. Taldean jartzeko erabili " boligrafoak erdian" teknika. Zerrenda behin erabakita,
kontsultatu N.A.S.A. -k gomendatzen duena eta egiaztatu zein zerrenda hurbiltzen den gehiago, norbanakoak edo taldekoa. Materialak
Norbera
Taldea N.A.S.A.
Poxpolu -kaxa Jangai kontzentratua 20 metro Nylon-soka Paraxuterako setazko ohiala Elikagaien berogailua Bi pistola Esne-hauts kutxa Bi oxigeno botila Ilargiaren mapa Salbamendu-txalupa Iparrorratza 25 litro ur Bengalak Botikina Transmisorea
Materialak
NASA
Poxpolu -kaxa
15
Jangai kontzentratua
4
20 metro Nylon-soka
6
Paraxuterako setazko ohiala
8
Elikagaien berogailua
13
Bi pistola
11
Esne-hauts kutxa
12
Bi oxigeno botila
1
Ilargiaren mapa
3
Salbamendu-txalupa
9
Iparrorratza
14
25 litro ur
2
Bengalak
10
Botikina
7
Transmisorea
5
Taldearen eraginkortasuna ikusteko beste ikas-jarduera batzuk: Ebakigarriak: paper ebakigarri bat aukeratu eta fotokopiatzen dugu. Lehenengo indibidualki muntatzen da ikasle bakoitzak ematen duen denbora neurtzen. Gero jarraibideak taldean komunean jarrita, taldean egiten da muntaia, lehenak lehen tolesdura edo pausoa egiten du, gero bigarren ikasleari luzatzen dio... Denbora ere neurtzen da eta, normalean, gutxiago da. Ebakigarriak: Cubeecraft / Paperkraft Gozokiak: talde bakoitzari gozoki-poltsa banazten zaio. Poltsan lau gozoki mota egon behar dira. Lehendabizi mahia gainean jartzen da eta lau multzotan sailkatzeko agintzen zaie. Denbora neurtzen da. Gero berriro nahasten dira eta poltsan sartzen dira. Prozesua errepikatzen dugu, baina orain, sailkatu baino lehen, lana banatzen da ikasleen artea, bakoitzak gozoki mota batez arduratzen den moduan.
Logika-jolasak / "nor da nor": beti bezala, lehendabizi indibidualki eta gero taldean. Tarkus / Taringa / CVC-¿Quién es el asesino? /
Denok batentzat... Ikas-jarduera honen bidez ikasleek beraiek talde baten funtzionamendurako ezaugarrien deskripzioa egingo dute. Talde bakoitzak garrantzitsua iruditzen zaien eguneroko bizitzako taldea aukeratzen du (kirola, zientzia-fizkioa...). "Folio birakaria" teknika aplikatuz, lankidetzaren ezaugarrien zerrenda egiten du.
1) Taldeak bere "talde ideala" aukeratzen du 2) Talde bakoitzari folio bat banatzen zaio 3) Ikasle bakoitzak, txandaka, esaldi bat idazten du. Esaldian talde ideal honetako lankidetza baten ezaugarri bat isladatzen du. 4) bizpahiru buelta egiten dira 5) Gero, idatzitakoa partekatzen dute eta bere talderako bi "eslogan" aukeratzen dituzte 6) Eslogan guztiak komunean jartzen dira ikasgelan 7) Talde bakoitzak gehien gustatzen zaizkionak bere koaderno digitalean idazten ditu.
Ikasgela digitala Ziur gure ikasleek ordenagailuak erabili dituztela Lehen Hezkuntzan, baina ikasturte honetan ekipo eta sare berriak izango dituzte eta aldez aurretik ezagutzea oso komenigarria da.
Ikasturtean erabiliko dituzten hainbat tresna digitalen erabilera azaltzeko momentua da, hala nola: eskuko ordenagailuak, kargadoreak, mantenua, arauak... Ikastetxe eta ikasgelako kudeaketa-sistemak edo sareak Ikasgelako web-orria ...
Oharrak: Ikastetxeak Google Apps bezalako sistema badu, bere erabilera azaltzen da Bestela, irakasleak ikasle bakoitzaren Gmail kontua irekiko du, Google-ren tresna digitalak erabiltzen hasteko (familiaren baimenarekin). Ikasgelako Sites, Wikia edo bloga egin dezake, ikasle eta talde bakoitzari atal bat emanez, bere portafolio digitala izan dadin.
Koaderno digitala Irakasleak ikasgelako web-orria irekitzea proposatzen da atal honetan. Honela, ikasturtean zehar "koaderno digital" bezala erabili ahal izango du, hots, baliabideak, ikastresnak, ikasleen ekoizpenak ... eskura izateko toki moldagarria.
Gaur egun tresna digital ugari ditugu gure web-orria eraikitzeko, baina oso gomendagarriak dira elkarlana baimentzen dutenak. Ezagunenak Wikiak eta Sites dira. Bere oinarrizko egitura hurrengoa izan daiteke:
Web-orria erabiltzeko jarraibideak edo tutoriala Gaiak: lan-gaiei buruzko informazioa, materialak eta baliabideak kokatzeko atala Taldeak: talde bakoitzak atal bat eta, honen barruan ikasle bakoitzaren atala Estekak: ikasleek ekartzen dituztenak hobe Glosarioa: arloko hiztegi txikia, komunean egin daiteke Frogak egiteko atala, behin betiko edukia jarri baino lehen
Saio honetan: 1.Web-orria azaltzen da eta bere oinarrizko erabilera 2.Talde bakoitzak bere atala irekitzen du eta... Guztien artean Taldearen izenburua aukeratzen dute 1,2,4 dinamika erabiliz eta weborrian idazten dute Taldeari egokia iruditzen zaion Logotipoa-avatarra. Hemen asko dituzue: Klikatekla irudiak Lehenengo kargu-banaketa egiten da (idazkaria, bozeramailea, moderatzailea eta materialen arduraduna) eta taula batean idazten dute, bakoitzaren eginkizunekin lotuta. ikasturtean karguak txandakatuko dira. 3.Oinarrizko egitura honi geroxeago planifikazioa, jarraipena eta taldearen ebaluazio egiteko tresnak gehituko dizkiogu.
KARGUA
EGINKIZUNA
NOR
Idazkaria
Taldearen erabakiak, akordioak jarduera komunak idazten ditu
Bozeramailea
Beste taldeekin komunikatzen du
eta
...ARTE
eta
irakaslearekin
Jarduera zuzentzen du, hitz-txandak Moderatzailea ematen ditu, tonua kontrolatzen du eta dispertsioa saihesten du Materialen arduraduna
Material komuna gordetzen eta zaintzen du eta guztiek materialak garaiz ekartzeko ardura hartzen du
"Koaderno digitalen" adibideak: Lanean ari gara /Estamos trabajando. Wiki del Colegio Ayalde para el proyecto "Un billete de ida y vuelta" Ikasleen koadernoa. Artaza Romoko BHIko ikasleen Wikia "Joan eta etorriko bidaia" proiektua garatzeko
Nire ikasteko tokia Ikasgelaren web-orrian ikasle bakoitzak bere toki pertsonal izatea proposatzen da. Atal honetan bere agenda izango du, bere ikas-erritmoa kontrolatuko du eta bere ikasekoizpenak kokatuko ditu. Era berean bere datuak, hausnarketak, planifikazioa, zirriborroak eta abar jartzeko baliogarria da. Ikasle bakoitzak ikasgela web-orrian (Sites, Wiki...) bera atala ireki eta gero, betetzen hasten da. Irakasleak prozesuan zehar laguntza emango dio. Atalak:
1) Oinarrizko informazioak, agenda moduko atala 2) Ikasgaiak kokatzeko atal desberdinak. Saioa honetan lehenengoa beteko du ikasleak: Datu pertsonak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, familiaren kontaktua. Bere argazki edo avatar bat gaineratu ahal du... Ordutegia Ikastetxeko datuak, beste ikas-jarduera batean ikerketatukoak. (ikusi hurrengoa) Bere gustuko irudiak, estekak ... Oharrak: Beste aukera bat: koadernoa testu dokumentu batean izan eta karpeta batean gordetzea. Ikas-jardueran zehar irakasleak web-tresnaren erabilira azaltzen joango da Adibideak: Cuadernos de las alumnas del Colegio Ayalde para el proyecto "Un billete de ida y vuelta" Portfolios de física y química de los alumnos Adrián Navarro y Héctor Jorquera
Gure ikastetxea Ikas-jarduerak honek ikasleak bere ikastetxea hobeto ezagutzeko balio du Bikoteka, ikastetxeko web-orrian ikerketa bat egiten dute. Jasotako informazioa eta datuak ikaslearen web-txokoan idazten dituzte. Irakasleak, aldez aurretik , galderak prestatu ditu. Zure ikastetxeko web-orrian kontaktatu 1. Bilatu datu orokorrak eta idazti zure ikas-tokian: izenburua, helbidea, telefonoa, emaila... 2. Nola deitzen da zuzendaria? 3. Jantokia, zein ordutan dago irekia? 4. Zein ordutan joan zaitezke liburutegira? 5. Bilatu Ikastetxeko ikas-eskaintza. Zer nolako ikasketak eskaintzen ditu? 6. Kontsultatu egutegia eta esteka bat jarri 7. Bilatu ikastetxeko planoa eta itsatsi irudia zure atalean. Zenbat eraikuntza ditu? Zenbat solairu? Zeinetan dago zure gela? 8. Seinalatu planoan ikasturte honetan erabiliko dituzun espazioak ( zure ikasgela, gimnasioa, jantokia, informatika, musika, plastika, orientazioa, liburutegia...) 9. Bilatu Internet-en ikastetxeko argazkia eta itsatsi ere bai
Ikasgelako arauak Ikasgelarako oinarrizko arauak komunean aukeratzeko proposamena egiten da. Gatazkak sortzen diren ahala, osotuko da. 1.-Aldez aurretik, taldeka eta 1-2-4 dinamikaren bidez, ondorengo galderei buruz pentsatzea proposatzen dugu:
Pentsatu arauen bidez erregulatzen duen giza-aktibitatearen adibidea
Ikasgelako bizikidetza arazoen artean, zeintzuk hartzen ditugu hobeto arauak jartzen badira? Taldeen bozeramaileek landutakoa erakusten dute
2.-Orain eta dinamika berea erabiliz, talde bakoitzak, ikasgelan gustatzen ez zaigun zerbait, bi esalditan idatziko ditu. Adibidez, "ezin dugu arreta mantendu", "eserita egoteaz nekatuta gaude"... Irakasleak ideia nagusiak ordenatzen ditu arbelean atal logikoak osotzen. 3.-Gero, indibidualki post-it-ak banatzen dira. Bakoitzean ikasgelako funtzionamendurako beharrezkoa jotzen duten arau bat idatziko dute (arbelean dauden ideien arabera). Bukatzerakoan, kokatzen dituzte beren pos-it-ak dagozkien ataletan. Irakasleak irakurtzen ditu eta, taldeen laguntzarekin, birkokatzen ditu, beharrezkoa denean. 4.-Talde bakoitzak idazten ditu bere Koaderno digitalean Post-it erabili beharrean, horma irudi digitalak erabil ditzakegu. Gero koaderno digitalean ere kapsulatzen dira. Wallwisher Koowall Lino-it Spaaze