1 minute read

ADI BIZIKLETEKIN!

Next Article
GURE ETXEA

GURE ETXEA

Egun batean, bizikleta estatikotik erori zen Lizar. Bere buruak kolpe handia hartu zuen eta, egun hartatik, batzuetan, Lizarrek gauza arraroak egiten ditu. Batzuetan, bere ahoskera aldatzen du eta bere oiloen inguruan galdetzen du. Lizarren familiak esaten du Lizarrek ez zuela inoiz oilorik izan eta ez zuela animaliekin lan egin. Oilaskoen inguruan sukaldean baino ez da ibili, eta jateko. Gainera, batzuetan, Lizarrek sukar tifoidearen pandemiari buruz hitz egiten du eta esaten duela jende asko hil zela gerra ondoren horregatik.

Bere doktoreak esaten du ez dela nortasun bikoitzeko nahastea. Medikuak uste du aurreko bizitza bateko proiekzio bat dela eta terapia erregresibo bat prestatu du.

Advertisement

Hipnotismoa sesioek arrakasta handia izan zuten. Lizarraren bidez hitz egiten duen pertsona Josef Nestezja da, Poloniako baserritarra. Aurreko bizitza baten agerpena oso normala da. Baina problema bat dago. Lizar da etorkizuneko bizitza baten oroitzapenak erakusten dituen lehen pazientea.

This article is from: