3 minute read

IBAI FLORES

Next Article
NABURRISMOS

NABURRISMOS

Gargantua vs Pop

ibaiflores@gmail.com

Advertisement

Karl Marx gazteak bere lehen idatzietan, kultura ezin daitekeela industria bat izan adierazi zuen. Ideologia ezin liteke komunikabideak sortutako produktua izan. Nazismoaren etorrerarekin 1934ean Frankfurteko Eskola soziologiko eta filosofikoa itxi egin zuten. Ez naiz sartuko Goebbels eta propagandaren arteko leku komun horretan, aspergarria da.

Frankfurteko eskolan Theodor W. Adorno dugu pentsalari naguesienetarikoa geroago 68ko maiatzan berebiziko garrantzi intelektuala izango duena. Adornok, bere eskolakide Max Horkheimerrekin batera, Karl Marx, Georg W. F. Hegel eta Sigmund Freuden espektro intelektualari jarrituta, Komunikazioa Domeinu Bezala lana argitaratu zuen Komunikazioaren Eskola Kritikoaren dokumentu fundazionala izango dena.

Aurretik aipatu dudan eskolan esentzialki hau ikusi zuten: kultura industria bada, domeinu modu bat da. Kultura bideratutako produktu bat bada, asfixia bitala eragiten du. Ni neu, asfixia metafisiko horren semea naiz, orduan eta gehiago.

Domeinutik ihes egiteko, Frankfurteko eskolak egin zuen bezala, kritika egin dezakegu edo bestela, arnasa hartzeko, askatasun espazioak aurkitu. Kritikaren bidea alde batera utzita eta asfixiaren aurka erabiltzen dudan teknika terapeutikoa, arimaren gaixotasunaren aurka, askatasun espazio intelektualen arkeologian oinarritzen da. Orain deskribatuko dizuedan askatasun espazioa François Rabelais idazleak sortu zuen eta Gargantua eta Pantagruel XVI.mendeko liburuan deskribatzen da.

Liburu honetan, Thelema-ko Abadia dugu gure askatasun espazioa edo ez-lekua eta bertan lege bakarra dago: “Egin zure borondatea”. Thelemak grekoz “borondatea” esan nahi du. San Agustinek ere bere modura esan zuen: “Dilige et quod vis fac”,“Maitatu eta egin nahi duzuna”. Aleister Crowley Master Hiperbolikoak, erlijio oso bat sortu zuen jarrera etiko honen inguruan eta maxima honen ingururuan. 68-ko gazte bon burgeois-ak, Renault-eko langilegoak muzin egiten zion talde mahoista horrek Thelemaren bertsio hedonista zuten ere Sorbona zen askatasun espazioa zen pintadetan inmortalizatuta:“Jouissez sans entraves”, “Disfrutatu oztoporik gabe”. Fiedrich Nietzscheren botere borondatearen kontzeptua ere arnas espazio terapeutikoa izan liteke, inkluso, jarrera izpiritual askatzailea. Hots, domeinuaren aurka, borondatea. Barnea entzunda eta amplifikatuta, norberaren patuaren eraikuntza. Izpirituaren amplifikazioak ekintza eta erabaki pertsonaletan islatuta, gure errealitatearen norabidea determinatzen du. Niaren borondatea, gure errealitatearen Demiurgo eraikitzailea bezala.

Zer gertatzen da borondatea neurrigabea denean?

Gargantua, Rebelaisen liburuan, dena (lo que es) neurrigabe irensten duen pertsonaia da. Christopher Nolanen Interestellar filmean, kosmonauta dimentsionalek zulo beltzari Gargantua deitzen diote, dena tragatzen duelako, bere inguruan dagoen materia osoa, bere inguruan dagoen argia irensten duelako ere. Gargantuak irentsi nahi du eta irensten du, neurrigabe.

Liburuan agertzen den Thelema-ko Abadiara bueltatu gaitezen. Literalki adieraziko dut liburuan agertzen dena eta gaur egungo Mass Medien ideologiaprodukzioak sortzen duen errepresio espazioekin aldera dezagun. Hau da testu honen lehen helburua. Eta, kontutan hartu, askatasunaren arkeologian, askatasun espazioak hermetikoak, efimeroak eta itxiak direla, fiktizioak askotan, gertatutakoak bestetan eta azken finean, humanismoaren eta ilustrazioaren eginbeharra, askatasun espazioak orokorrak, iraunkorrak eta zabalak bilakatzea dela. Ikus, nola orduan eta gehiago, errepresio espazioak zabaltzen, orokortzen eta unibertsalizatzen ari diren, modu boluntarioan askotan. Hau da testu honen bigarren helburua. Eta honela dio Rebelaisen testuak Thelema-ko Abadian zeuden giza-baldintzen inguruan:

“Inork ez zituen iratzartzen, inork ez zion janariari ez edariari neurrik jartzen, ez beste edozertan neurririk jartzen ere; Gargantuak honela ezarria zelako. Bere domeinuan eta bere ordenaren ideian klausula bakarra zegoen: egin zure borondatea. Askeak diren gizakiak, ongi jaioak eta ongi heziak direnak eta lagunarte ona dutenak, espontaneitate eta sena natural hori dutelako eta haien jarrera bertutsetsua da eta bizioetaz aldentzen da eta honi ohorea deitzen diogu. Gizaki hauek, geldiaraziak direnean eta derrigortuak direnean, naturalak dituzten bertuteera heltzen dira tiranikoki behartuak diren morroitzaren kateak hausteko asmoz; gizakiaren naturarekin bat baitator debekatuak zaizkien gauzak desiatzea”.

Honela, asfixia kulturalaren aurkako botika gizakiaren borondate naturalean konfidantza izatea da, gure ohorea errespetatzen badugu, askatasun esparru zabal batetan kokatzen gara eta gizakiaren berezko senarekin kontaktuan jartzen gara. Baina badago testuaren azken esaldian aldez aurretik esandako guztia kolokan jartzen duen adierazpen bat: Gizakiak, debekatzen zaion hori desiratzen du.

This article is from: