Salestarrak Magale Aldizkaria 2023

Page 1

MAGALE aldizkaria 05| Urnieta, 2023ko urtarrila HAUR ESKOLA Iraila Magalen! LANBIDE HEZIKETA Normaltasunera bidean LH Iraila Magalen! BATXILERGOA Batxilergo Amerikarra DBH STEAM proiektuak

Bidean bat!

Comenzamos una nueva etapa, en la que Magale Txiki pasa a ser parte de Salesianos Urnieta, con el propósito de ofrecer un mejor servicio, enriqueciéndose mutuamente, y apoyándose en la fortaleza de Salesianos.

Duela 4-5 urte eta gure ezagutza partekatzeko aukera ikusita sortu genuen Magale ikastetxea proiektua. Gure helburua ikasleei eta familiei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzea, bi proiektuak elkarri laguntzea eta gure artean ditugun sinergiak aprobetxatzea zen. Proiektu honen ondorioz, Presentación de Maria (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) eta Salesianos Urnieta (DBH eta BATXILERGOA) elkarlanean aritu gara, koordinazioaren ardura txandakatuz. Oso urte emankorrak izan dira, eta hobetzeko aukera eman digute.

Urte hauen ondoren, Magale proiektu osoaren titularitatea Urnietako Salestar Ikastetxearekin integratuz aurrera egiteko aukera berri bat ikusten dugu. Gizartea aldatu egiten den bezala ikasleak ere aldatu egiten dira, eta baita familiak ere. Horregatik, gure asmoa haiei arretarik onena eskaintzen jarraitzea da.

Bidean bat! Gure familiek irakasle konprometituak eta bokaziodunak bilatzen dituzte, seme-alabei hurbiltasunez eta maitasunez lagunduko dietenak, batez ere laguntza gehien behar duten ikasle horiei. Eta alderdi hori gure izakeraren alderdi garrantzizkoa izan da beti.

Salestarrak Magale Urnieta proiektu berriak gure nortasunean sakonduko du. Proiektu honetan irakasleen, ikasleen eta familien artean proiektu bakarra egiten dugu. Izan ere, Ametsen Lorategiko auzolanean frogatu den bezala, familia eta ikasleekin lan egiten dugunean, urrunago iristen gara.

Mila esker orain arte zure altxorrik preziatuenaren hezkuntza gure ardurapean jartzeagatik!

Hace 4-5 años, vimos la oportunidad de mejorar nuestro servicio a los alumnos y familias, apoyarnos mutuamente ambos proyectos, aprovechar sinergias, compartir nuestro conocimiento y nació el proyecto Magale Ikastetxea. Fruto de este proyecto hemos trabajado codo con codo Presentación de Maria y Salesianos Urnieta (DBH y BACHILLERATO), alternando la responsabilidad de la coordinación. Han sido años muy fructíferos que nos han permitido mejorar.

Nuevamente tras estos años vemos una nueva oportunidad de avanzar integrando todo el proyecto Magale bajo la titularidad de Salesianos Urnieta. La sociedad cambia, los alumnos, las familias y nuestro propósito es seguir ofreciendo la mejor atención a ellas.

Bidean bat! Nuestras familias buscan un profesorado comprometido, vocacionado, que acompañen con cercanía y cariño a sus hijos, sobre todo a los que más apoyo necesitan. Y este aspecto ha sido siempre parte de nuestro ADN.

El nuevo proyecto Salestarrak Magale Urnieta, va a profundizar en nuestras señas de identidad. En este proyecto nos encontramos y hacemos un proyecto único entre los profesores, alumnos y familias. Porque como se ha demostrado en el Auzolan de Ametsen Lorategia, cuando trabajamos junto a familias y alumnos, llegamos más lejos.

¡Muchas gracias por confiarnos como hasta ahora vuestro tesoro más preciado!

2| magale magale aldizkaria

Magale ikastetxeak martxan jarri du "Ametsen lorategia"

Haurrek naturarekin duten harremana handitzeko beharraz jabetuta, Magale ikastetxeko jolastokia egokitzeko beharra ikusi genuen eta “Ametsen lorategia” proiektua jarri genuen martxan.

"Ametsen lorategia" bi helbururekin sortu zen: batetik, haurraren garapen integralean eragin positiboa izatea, naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz, eta, bestetik, natura eta biodibertsitatea berariaz babestea. Proiektu hau aurrera eramateko ikasleekin jolaslekuaren analisi bat egin zen eta jolastokia nolakoa izatea nahiko luketen jakiteko. Ondoren, guraso eta irakasleek osatutako talde batek aldaketa diseinatu zuen.

Ohikoa da jolas librea izatea ikasteko metodologia nagusia, haurrek ikasteko metodo naturaltzat hartzen baita. Jolastokia zenbat eta anitzagoa izan eta haurrari aukera desberdinak eskaini, orduan eta aberasgarriagoa izango da haurraren garapenerako. Testuinguru natural batek, adibidez, alternatiba gehiago eskainiko ditu bere belar, harri, baratze, harea, zuhaitz, adar, hosto eta abarrekin. Jolastoki inklusibo bat sortzea jolas-espazioak eta jolas-uneak sortzea da, ikastetxeko haur guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ahal izan ditzaten, baina espazio horiek ikastetxe barruan, ikasgeletan, ematen diren eskolak emateko ere balia daitezke. Ingurune natural batean - musika eskolak, irakurketa uneak, ikasleek proiektuetan egiten dituzten aurkezpenak, etab. - espazio egokiak izatea ere motibagarria eta onuragarria da haurrentzat.

"Jolastokia zenbat eta anitzagoa izan eta haurrari aukera desberdinak eskaini, orduan eta aberasgarriagoa izango da haurraren garapenerako".

magale |3
Haur eta Lehen Hezuntza · magale aldizkaria

Auzolana

Auzolanaren balioa elkartasuna eta komunitatearen garrantzia dira. Horixe sustatu nahi izan da Magale ikastetxean azken hilabeteetan.

Orain urtebete eskolako sarrera pintatzeko lanei ekin genien guraso, irakasle eta ikasle ohien artean. Jendearen parte hartzea ikaragarria izan zen eta sortutako lan dinamika, itzela. Antolaketa honetan lan batzuk indar handiagoa eskatzen dute eta beste batzuk, ordea, ezagutza handiagoa. Baina hori da auzolana egiteko modua, pertsona bakoitzak egin dezakeena egitea, baina guztion artean eraikitzea. Sarrera margotu ondoren patioaren eraldaketa egiteko garaian ere auzolanean aritu gara guraso eta irakasleen artean. Azken finean, eskola hezkuntza komunitate osoaren lanaren emaitza da eta horixe da lortzen ari garena; gurasoak eskolako partaide gehiago sentitzea. Iraganean auzolana herria ulertzeko modu bat zen eta elkarbizitzan garrantzia handia izan bazuen ere, gaur egun horixe nahi dugu Magale ikastetxean, auzolana eskola ulertzeko modu bat izatea eta, aldi berean, elkarbizitzan ekitea.

Lana bai, baina ongi pasatzea eta guraso-irakasle, gurasoguraso edota, azken finean, hezkuntza komunitate osoaren arteko erlazioak sustatzea - kohesioa - ekartzen dute horrelako ekimenek.

Gaur egun arte 25-30 familia ezberdinek parte hartu dute auzolan ekimenean eta hemendik aurrera ere lan dinamika honetan jarraitu nahi dugu, Magale proiektua aberastea baitakar. Eskerrik asko parte hartutako guztioi eta hurrengo ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu oraindik auzolana ezagutzen ez duzuenoi.

4| magale
"Eskola geu garela hobeto konturatzeko eta gure gazteei elkarlanaren balioa sustatzeko balio du”.

Iraila Magalen!

Irailean beste ikasturte bati hasiera eman genion Magale ikastetxeko haur eskolan. Honek ikasturte berriaren bizipenak ekarri zizkigun: espazio berriak, pertsona berriak, egoera berriak… Laburbilduz, gure txikientzat mundu berri bat. Beti bezala haurra ardatz hartu eta familiarizazio indibidual eta pertsonalizatuta diseinatu dugu, beti ere, haurraren beharretan oinarrituta. Haurrarentzat haur eskolan hastea aldaketa handia izaten da, familia giro batean egotetik inguru ezezagun batera salto egitea baita. Prozesu honetan, hezitzaileen papera oso garrantzitsua da: goxotasunetik eta errespetutik abiatuz, haurrekiko atxikimendu segurua lortzea da gure helburua. Konfiantzazko pertsona bihurtzea, haurra lasai eta seguru sentitu dadin. Etxeko giro goxoan egongo balitz bezala haur eskola irekita dago familientzat ETXEAN

BEZALA SENTI DAITEZEN

A.Peñagarikanok, bi urteko haur baten aitak, honela definitu du bere haurraren eskola hasiera: “Ingurumen atsegin bat sortzeko asmoz familia eta hezitzaileen arteko elkarlana aipatzekoa da. Haurraren garapenari eta beharrei erreparatuz, egokitzapen malgu eta pertsonala iruditu zaigu” Anderrek dioenaren harira, gure helburua lortzen dugula ikusten dugu: gurasoak Magalen, etxeko “altxorrik” handienak lasai uztea, haurrak hezitzaileon magalean etxeko senitarte batekin bezala sentitzea.

magale |5

Gure herriko nagusiekin gabonak pasatzen

Pandemiak, Magale Txikin ohitura bihurtzen ari zen ekintza bat geldiarazi zuen. Ikasturte honetan Eguneko Zentrora bisitak hasi ditugu eta, horretarako, zer hobeto gure herriko nagusienekin Gabonak prestatzea baino!

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleak bertara joan ziren eta horko kideekin eskulanak egiten aritu ziren. Marrazkiak margotu, moztu, kadenetak egin eta, nola ez, beraiekin solas ederrean aritu ziren. Ezin duzue pentsatu ere zenbat ikasi zuten batzuek besteengandik! Esperientzia bikaina izan zen!

Baina noski, hau ez da hemen geldituko den ekintza bat. Urtarriletik aurrera, Lehen Hezkuntza osoa bertatik pasako da aiton-amonekin eskulan gehiago egiteko, egunkaria irakurtzera eta, azken finean, esperientziak konpartitzera.

Horrelako ekintzekin solidaritatea eta enpatia bezalako baloreak lantzen ditugu. Bi generazio desberdin bildu ez ezik, elkarrenganako interesa adierazten dute, beti ere errespetuzko kontestu batean.

6| magale
Lehen Hezkuntza · magale aldizkaria

Irakurketa plana Haur eta Lehen Hezkuntzan

Irakurtzen ikastea ezinbesteko abilezia da eskolara joateko adina duten pertsonentzat. Jakintza gehiena idatziz jasotzen da eta haurrek ondo irakurri behar dute geroz eta zailagoak izango diren testuak ulertzeko. Zentzu honetan, Magale ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan irakurketa planaren jarduera zehatzak aurrera eramaten ari dira egunero era programatu batean.

Jarduera hauek Ikasleen irakurketa maila eta garapenaren arabera antolatu dira, garapen zehatz bat jarraitzen dute eta irakurketa piramidean dauden alderdi ezberdinak jorratzen

dituzte. Aipatutako piramide horretan daude kontzientzia fonologikoa, kodea, jarioa, lexikoa eta ulermen estrategiak. Ikasleak horiek guztiak bereganatu beharko ditu irakurle konpetente bat izateko.

Ondo irakurtzen irakasteak garrantzi handia du irakurle onak sortzeko eta horregatik, aurreko ikasturtean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasle guztiek irakurketa planaren inguruan formakuntza jaso ostean, ikasturte honetan irakurketa plana abian dute.

magale |7
Hezkuntza · magale aldizkaria
Lehen

Lehen

“Zure alboan” guraso eskola

Magale ikastetxeak, urtero legez, “Zure alboan” guraso eskola jarri du aurtengo ikasturtean ere martxan. Bere helburu nagusia haurren familiei tresnak eskaintzea da, beraien seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere hauen eguneroko beharretatik abiatuta. Horrela, elkarrekin, gurasotasunaren bidea oparoagoa izango baita.

Antolatzen diren topaketa hauetan familiak izango zarete protagonistak. Zuen zalantzak, kezkak… guztien artean partekatu eta baliabideak garatzeko espazioa izango da. Prozesu guzti horretan bide-lagun izango gara, eta momentu atsegin bat pasatzea izango dugu helburu. Bide batez, gure egunerokotasunean lagunduko diguten komunikazio positiborako baliabideak, harreman sendoak garatzeko bideak eta haurren garapenean lagunduko diguten teknikak elkarbanatuko ditugu.

Ikasturtean zehar izango diren topaketetan gai ezberdinak landuko dira: -Lehen sorospenak: Zer egin edota zer ez egin etxean istripu bat gertatzean. -Keinu bidezko komunikazioa: Hizketan hasi aurretik nola komunikatu gure seme-alabekin frustrazioak ekiditeko.

-Masaje tailerra: Masajeak dituen onurak zein diren jakin eta masajea haurrei nola eman ikasi.

-Haurraren loa: Loa zertarako eta zein fase dituen ezagutzea.

-Alderdi emozionala: haurren hazkuntzan haurrei laguntzeko norberak oreka emozionala nola lortu dezakeen lantzea.

8| magale
Hezkuntza · magale aldizkaria

Familien esker ona irakasle taldeari

Durante estas últimas semanas el conjunto del profesorado de Magale ikastetxea está recibiendo numerosas muestras de agradecimiento por parte de padres y madres por la cercanía e implicación mostrados hacia el alumnado en la dinámica diaria del colegio. Los familiares se sienten agradecidos por la ayuda que les ofrecemos porque ven que el nivel de satisfacción de sus hijos e hijas es alto y porque el profesorado hace asimismo un esfuerzo especial a la hora de atender las necesidades del alumnado con mayores dificultades. Todo ello provoca la tranquilidad para muchos padres y madres que tenían dudas sobre qué colegio elegir y dónde matricular a sus hijos e hijas.

Edozein familiarentzat une zaila izaten da ikastetxez aldatu edota etapa berri bat hasi behar izatea. DBH hasteko unea adibidez, kezka eta urduritasunez beterikoa da. Gurasoek badakite dagoeneko beraien seme-alabek Lehen Hezkuntza bukatu dutela eta hauen beharrak argi dituzte; kasu batzutan despistatu egiten dela, bestetan arreta jartzea kosta egiten zaiola edota beste batzutan ikasketarako erreztasunik ez duela. Horregatik, gurasoak zalantzaz beterik izaten dira askotan eta kezka sortzen zaie aukeratu duten ikastetxea egokia izango den ala ez beraien seme alabentzat.

Kasu guzti horietan gurasoek irakasleen aldetik gertutasun eta inplikazio berezi bat nahi dute; irakaslea beraien semealabei laguntzeko prest egotea, gertutasuna eta bokazioa. Horregatik, eta nahiz eta batzuentzat erlijio hitzak kezka sortzen dien, berehala uxatzen dira mamuak Magale-n ikasturtea hasten denean.

Guraso askoren testigantzek beraien seme-alabak Magale ikastetxean egotearen gogobetetzearen adierazle dira. “Badakigu gure semeari kosta egiten zaiola". "Zailtasunak dauzka ikasketetarako, baina irakasleen partetik beti ikusi dugu prest zaudetela behar duen laguntza emateko" “Oso mentalitate irekikoak zerate eta hori asko eskertzen da...” “Bokazioa duzuela argi ikusten dugu”, “Gure semea, nahiz eta zailtasun asko izan, oso gustora etortzen da ikastetxera”, “Zorionak egiten duzuen lanagatik”. Gurasoen aldetik ugariak izan dira esker oneko adierazpen hauek azken egunetan.

Gainera, ez da kasualitatea atentzio berezia behar duten geroz eta gazte gehiago gure ikastetxean izatea. Behar berezia duten ikasle hauek gustora sentitzen dira irakasleon lanarekin eta hauek emandako atentzioarekin. Guzti honek, irakasle eta eskola bezela, oraindik eta gogo eta motibazio gehiagorekin lanean jarraitzea eragiten digu.

magale |9

STEAM proiektuak ikastetxean

Zer dira STEAM proiektuak? STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematika.

Baina STEAM hezkuntzaz ari bagara, eredu pedagogiko berri bati buruz ari gara, ikasgai horien ikaskuntza modu interdiziplinar eta integratuan lantzen duena.

Asko dira STEAM proiektuekin lan egiteak dakartzan onurak: elkarlana, arloartekotasuna, ikasleek arazoaren definizioan eta konponketan aktiboki parte hartzea, motibazioa, ikaslearen eguneroko bizitzako arazo eta egoerei aurre egitea, trebetasun eta gaitasun berritzaileak garatzea eta azkenik kultura zientifiko teknologikoa sustatzea.

2015-2016 ikasturtean hasi ginen arloarteko proiektuak lantzen, Honela, DBH guztian eta BATXILERGOan hainbat proiektu sistematizatuta ditugu eta azken bi urte hauetan bultzada berezia eman diegu STEAM proiektuei.

Proiektu hauen helburua edukiak eta zeharkako gaitasunak elkarrekin lantzea da. Honela, arlo desberdinetako irakasleak elkarlanean, ikasleekin landuko ditugun proiektuak sortzen eta gauzatzen ari gara, arloak ez ezik zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzeko eta gure ikasleak gure gizarteko erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalduntzeko.

Proiektu hauek diziplinaz haratago landuko dira, ikaskuntza-arlo desberdinen artean ezarritako ordutegiak eta mugak hautsiz. Horretarako, ikasleek proiektua garatzeko 10 ordu izango dituzte astero, eta ikasgai hauen edukiak eta gaitasunak landuko dituzte.

STEAM proiektuetan honako ezaugarriak lantzen ditugu: - Gai desberdinen irakaskuntza integratua.

- Steam konpetentzien garapena.

- Ikerketan oinarritutako ikaskuntza.

- Genero ikuspegiari arreta berezia eta ekitatea.

- STEAM bokazioen sustapena eta aspirazio profesionalak. Aurtengo ikasturtean gure ikastetxeak “Antzinaroko Grezia” proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan eta oniritzia jaso dugu.

10| magale
magale |11 DBH · magale aldizkaria

Batxilergo Amerikarra - Lehen urratsak

Urrian sartu bezain pronto eman genion hasiera Academica ikastetxeak bideratutako Batxilergo Amerikarrari. Modu honetara, dagoeneko Ipar Ameriketako ikasleek ikasten dituzten hainbat gaietan murgilduta dabiltz gure ikastetxeko 8 ikasle.

Iraila amaieran, Diploma Dual-ean (hala deitu ohi diote Academicako langileek Batxilergo Amerikarrari) parte hartu nahi izan zuen ikasle bakoitzak azterketa bat egin behar izan zuen, zeinaren helburua ikasle bakoitzaren ingeleseko maila neurtzea izan zen. Honen arabera, esaterako, ingelesa ikasgaian maila baxu edo altuagoxean sailkatu izan zen ikasle bakoitza, honen beharretara egokituz eta hasiera batean, kurtsoa eramangarriagoa suertatze aldera.

Zer esanik ez dago ikasleek ez dutela inolako arazorik online bidezko irakaskuntza jarraitu eta honetara egokitzeko. Programa Dualak gainera, ziurtapen hori baieztatzen lagundu digu, DBH-Batxilergoko ikasleek ez baitute bestelako

arazorik izan irakaskuntza mota honetara ohitzeko. Egiari zor, Batxilergo Amerikarra antolatuta dagoen era ere lagungarria dela azpimarratzekoa da, ikasleek eskuragai dituzten korreo elektroniko, plataforma zein liburu digital ezberdinak oso modu intuitibo eta nabarmenean daude adierazita eta.

Horrez gain, ikasle bakoitzak tutore moduko bat du bere ardurapean, hurbileko jarraipen bat egiten diona, ikasleak edozein hanka sartze egiten duela ere, hauekin berehalakoan kontaktuan jartzen delarik eta astean zehar, hautazko 3 tutoretza ordu ezberdin eskaintzen dituelarik, ikaslearen edonolako zalantza edo buruhausteak argitzeko.

Zehaztasun hauek albo batean utzita, ikasleek dagoeneko irakaskuntza amerikarraren nondik norakoen berri badutela dirudi eta aipatu beharra dago, hauek erritmo onean eta aitzakia handirik gabe dihar dutela lanean. Jarrai dezatela ba horrela!

12| magale magale |12
Batxilergoa · magale aldizkaria

Orientazio Akademikoa

Urnietako Magale-Salestarrak ikastetxean garrantzia handia ematen diogu Batxilergoko Orientazio Akademikoari; izan ere, berebiziko garrantzia hartzen du bi urteetan zehar lortutako notaren batazbestekoak: unibertsitatera sartzeko azken notaren % 60ko balioa eta Lanbide Heziketara sartzeko % 100eko balioa, hain zuzen ere.

Etorkizunean aukeratu behar dituzten ikasketei dagokionez, lehenengo mailatik hasten dira ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateetako eta Goi mailako ziklo ezberdinen inguruko informazioa jasotzen. Tutoretza saioak baliatzen dira horretarako eta ikasle ohien testigantzak ere jasotzen dituzte.

Aurtengo ikasturtean, jadanik, Mondragon eta Nafarroako Unibertsitateetakoak izan ditugu eskolan beraien eskaintza azaltzeko. Bigarren mailan jarraipena ikastetxean bertan egiten da, modu indibidualizatuan, dena den, prozesu osoan zehar izaten dute orientatzailearen laguntza. Jakin badakigu ez dela erabaki erraza, beraz gure helburua ongi hausnartutako ahalik eta erabakirik zuzen eta egokiena hartzen laguntzea da.

DBH eta Batxilergoa · magale aldizkaria magale |13

Erasmus Proiektuak

Erasmus plus-en eskutik 2020-2021 kurtsoan hasiera eman genien bi proiektu internazionalak bere amaierara heltzen ari diren honetan, proiektuetan murgilduta gaudenok buru belarri gabiltza jorratutako material eta lan guztiei azken ukituak ematen, eta ahal den neurrian, hauek praktikan ipintzen.

Growth Mindset (Hazkunde Mentalitatea) eta Gamelearn (Joku bidezko Ikasketa) proiektuak dira hauek, hain zuzen ere. Aipatutako lehenari 2023ko otsailean emango diogu amaiera eta besteari, berriz, martxoaldean. Esan bezala, azken pausuak emateko, Growth Mindset proiektuan parte hartzen dugun 6 herrialdeetako kideak azaroan Errumanian eta abenduan Eslovenian elkartu ginen lotura guztiak egiteko eta proiektuaren amaiera antolatzeko.

Ideia bat emate aldera, azken proiektu honen helburua ikasle, irakasle zein gurasoei hitz eta lan egiteko modu zehatz bat aurkeztea da, zeinak; jarduna anbizioz egitea eta akats edo porrot bakoitza aukera edo irakaspen bat bezala hartzeko jarrera edo pentsamoldea eratzea sustatuko duen. Eginiko lanaren funtsean, guraso-ikasle-irakasleen arteko hirukiak hartzen du garrantzia eta baliabide hauetan, harreman hauek hazkunde pentsamoldea nola bermatu dezaketen azaldu eta hainbat gomendio ematen dira.

Dagoeneko, material guztia osatu dugu kideok; baita DBH-ko lehen mailako gurasoei “newsletter” moduan bidali ere, pentsamolde honen berri izan dezaten. Gure eskerrik onenak ematea besterik ez zaigu falta parte-hartu duten guraso guztiei, artikuluak bidali ostean, hauen ebaluazioa edo iritziak eskuratu baititugu, korreo elektronikoz bidalitako galdetegi baten bidez. Ezinbestekoa izan da guretzat “feedback” hau eskuratzea, ahal den heinean, osatutako materiala eta orokorrean, gure proiektua hobetu ahal izateko.

Azken 3-4 hilabete hauetan, eginiko materiala ahalik eta gehien zabaltzea eta ikastetxean praktikan jartzea izango da datorren helburua.

14| magale Proiektuak · magale aldizkaria

Magale ikastetxearen euskararekiko konpromezua

Magale ikastetxea osatzen dugun komunitate osoak kopromezu berezia erakutsi du Euskal kultura eta Euskararen erabilera sustatzearen alde. Euskaraldia eta Euskararen eguna izan direla eta, ugariak izan dira Magale Txiki-n, Magale-n eta Lanbide Heziketan egindako ekintzak.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Ariketa honen helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraun du ekimenak eta norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, ikastetxean parte hartzeko aukera ere izan dugu urte guztian baita hainbat arigune eratu ditugulako. Txikienek, euskal kulturarekin erlazionatutako hainbat ekintza egin dituzte egun horietan guztietan eta amaiera Euskararen Egunarekin eman diote. Berdina izan da ikasle helduenekin ere.

Hamabostaldi horretan, klaseen hasiera euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten hausnarketa txikiekin eman zaie. Hauek ere amaiera, Euskararen Egunaren ospakizunarekin eman diete, joku berezi bat antolatu delarik eta lehiaketa berezi batean parte hartzeko aukera izan dutelarik. Irakasleon artean ere leihaketa egon da. Halere ez dugu ahaztu behar, olatuari urte guztian zehar heldu behar zaiola eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko egun guztiak direla baliagarriak. Geure ikastetxearen helburu nagusienetako bat berau dugu, euskararen erabilera egunerokoa izatea eta era berean maila guztietan erabilera areagotzea.

magale |15 Proiektuak · magale aldizkaria

Gabon garaiko ohitura eta jaien itzulera berrikuntzekin

Tras 2 años de pandemia en los que no hemos podido disfrutar de las Navidades siguiendo nuestras costumbres, este año hemos retomado nuestras tradiciones habituales con novedades y con más ganas que nunca.

Azken 2 urtetan eta pandemia izan dugula eta ezin izan ditugu betiko jaiak eta jendez beteriko festak antolatu. Baina aurten bai! Aurten Salestarrak Magale-n inoiz baino gogo gehiagorekin ospatu ditugu.

Hasteko, eta ohitura den bezela, Lehen Hezkuntza eta DBH1-eko ikasleek Gabon Kantak abestu zituzten Urnietako Parrokian.

Aurrerago, Abenduak 14-an Etxeberri Plazan jarri dugun jaiotzaren Argien Piztuera festa egin genuen, Gabon kantak, bertsoak, dantza eta txokolatada egitarauaren parte izan ziren eta aurtengo jaiotzari ikasleek egindako osagai berri asko jarri dizkiogu jaiotzari. Aldi berean, ikasle eta ume txikienak batez ere ilusioz beterik eta gozatzen egon ziren Olentzero eta Mari Domingi-k egin zigun bisita izan zela eta.

Azkenik, eta Gabonetako ekintzei amaiera emateko, Abenduak 24-an Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasle eta irakaslek Urnietako kaleetatik zehar kantuan ibili ginen, giroa alaituz eta festa giroa eta zoriona zabalduz..

Zoragarria eta pozgarria izan da Urnietako herriaren babesa jasotzea jarduera guzti hauetan.

16| magale magale
aldizkaria

Bosko Anitz

Pandemia amaitu eta urtebetera, inongo murrizketarik gabe, Bosko Anitz aisialdi taldea berriro martxan jarri da.

Uda garaian, Iruñeko Salestarretako taldearekin batera, gutxi batzuek Logroñoko kanpamenduan parte hartzeko aukera izan zuten. Urritik aurrera berriz, begirale batzuen eskuzabaltasun eta motibazio apartari esker berriro ere motorrak martxan jarri dira.

Ikasturte honetan, talde handia adinaren arabera mailakatu da, jarduerak adin eta gustu desberdinetara hobeto egokitzeko. Parte-hartzaileen artean, talderik handiena Lehen Hezkuntzako 5. mailakoa da eta ondoren 6.mailakoa. Kideak hainbat herritakoak dira, esate baterako, Urnieta, Hernani, Andoain eta Astigarragakoak.

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik hasi eta 2. DBHkoentzako jarduerak larunbatetan 15:30ean hasi eta 19:30ean amaitzen dira

eta "Kluba" deritzo. Hortik aurrerakoei, alegia, helduenen taldeei "Zentrua" deitzen zaio, eta txikienek ez bezalako ordutegia dute: 17:30etik 21:00etara.

Datorren hiruhilekoan On Boskoren festarekin hasiko gara eta festa handia antzokian ospatuko da. Ondoren atsedenerako denbora urria izango dute begiraleek izan ere inauteriak antolatu beharko baitituzte. Aurretik aipatutako guztiaz gain, "irteera" bat ere antolatuko da aterpetxe batera. Azpimarratzekoa da beti sortzen den giro on eta alaia.

On Boskoren ametsa betetzeko asmoz eta gogoz gaude eta zuen zain egongo gara!

magale |17
Anitz · magale aldizkaria
Bosko

Normaltasunera bidean

2020ko martxoan munduaren zutabeak astindu zituen pandemiaren agerpenak, eta ordura arteko guztion jokamoldeak eta ohiturak errotik aldatu ziren egun gutxiren buruan. Ikastetxeko jardunean ere aldaketa nabarmenak izan ziren eta denbora dezente behar izan da berriz ere lehengo egoera berreskuratzeko. Horrela, aurtengo ikasturtean hasi gara pixkanaka betiko ekintzak eta ihardunaldiak burutzen. Izan ere, arlo teknikoaz haratago, bestelako baloreak lantzeari garrantzia handia ematen zaio gurean: elkarbizitza, laguntasuna, besteekiko elkartasuna eta ingurukoekin harremanak sakontzeko norberaren gaitasunen garapena ezinbestekotzat jotzen ditugu. Aterki horren pean kokatu behar dira, besteak beste, Santu Guztien egunaren bueltan ospatu dugun gaztaina jana, adibidez. On Boskok bere momentuan egindako mirari baten harira, zeinaren arabera gaztain gutxi batzuekin orduko gaztetxo talde handi bati jaten emateko gai izan zen, ikastetxean bertan udazkenean hain ohikoak diren gaztainak erre eta lagun giroan dastatzeko aukera izan zen. Gaztainen prestaketa eta erretze lanak, nola ez, ikasleek eurek egin zituzten. Azaroan, bestalde, lanbide heziketako goi mailako ikasleek Madrilera egin zuten bi eguneko txangoa, Matelec azoka bisitatzearen aitzakian. Automatizazio eta robotikako

Gureak-era bisita

ikasleak zein elektrizitatekoak ilusioz joan ziren Madrilera, arlo elektrikoan azken nobedadeak aurkezten dituen azoka entzutetsua bisitatu eta egonaldi probetxugarri bat egin asmoz. Behin bertan gaua pasata, biharamunean ikastetxean lantzen dituzten gaiekin harreman zuzena duten bi enpresa bisitatzeko aukera izan zuten, Amazon eta Scheiber Foods hain zuzen. Lehenengoan internet bidez erositako produktuen logistika gune batek zer nola lan egiten duen bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten ikasleek eta bigarrenean esnekiak ekoizteko gune industrial baten jarduera nolakoa den ezagutzeko parada. Ikasturteak aurrera egin ahala bestelako jarduera ludikoek ere euren tartea izango dute, hala nola askotariko gaiak jorratzen dituzten heziketa orduek, atseden tarteetako kirol txapelketek, On Bosco zein Miren Laguntzailea asteetako jarduerek, proiektu azokak… amaierarik ez duen zerrenda luzea da. Izan ere, jarduera eta ekintza berezirik gabeko ikastetxea ez baita ikastetxe bizi bat, ikasgelan arlo teknikoa zorroztasunez landuagatik.

OLH1 eta OLH2ko ikasleak egon ziren Lasarteko Gureakeko lantegian NIZU= programaren parte den bisita egiten. Bertan, desgaitasunen bat (fisikoa, psikikoa, sentsoriala, ...) zein buru gaixotasunen bat duten pertsonei lanpostua nola egokitzen dieten ikusi eta ikasi zuten. Gureaken ez da pertsona lanpostura egokitu behar, alderantziz baizik, lana norbanakoaren gaitasunetara egokitzen da. Nola? Eginbeharrak faseka zatikatuz eta lan talde on batekin. Guk ere eskolan taldean lan egiten dugu hainbatetan eta ondo dakigu zein garrantzitsua den taldekide bakoitzak bere ardurapean dagoen atala burutzea eta lana ondo egitea. Aldi berean, guztiak garrantzitsuak direla edo garela, gogorarazi digute, azken emaitza ona izan dadin. Izan ere, bakoitzak zerbait baliagarria gehitu dezakegu. Mila esker Gureak aukera polit honengatik eta noski, gure ikasleei!!

18| magale
Heziketa · magale aldizkaria
Lanbide

Etengabeko prestakuntzaren garrantzia

Eneko Barragan langilearen esperientzia.

Kaixo Eneko, zer moduz zaude?

Ondo, une honetan lanpetuta, gure enpresan urteko azken hilabeteetan lan asko izaten baitugu.

Duela urte batzuk, Salestar Ikastetxera etorri zinen langileei zuzendutako “Siemens Automata Programagarrien” ikastaro pare bat egitera. Zerk bultzatu zintuen?

Bai, hala da, nik Loyola Norten egiten dut lan, instalazio elektrikoak egiten dituen enpresa batean. Gaur egun, hainbat sektore ditugu enpresan, eta horietako bat 4.0 industriari buruzkoa da. Batzuetan, automatak programatzeko ezagutzak behar dituzten bezeroentzako proiektuak garatzea tokatzen zaigu, eta horregatik erabaki nuen Siemens automatak programatzeko ikastaroa egitea, oinarrizkoa, zein aurreratua.

Oker ez banago, zuk Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zenuen. Ez al zenituzten gai horiek karreran eman? Nire ikasketak adar mekanikoarekin erlazionatuta zeuden arren, 10 urte daramatzat elektrizitate enpresa batean lanean. Industria-injinerua naiz eta unibertsitatean, mekanika-modalitatean, elektrizitatearekin lotutako bi irakasgai genituen baina klase guztiak teorikoak ziren, eta horietan, oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzu, baina sakondu gabe.

Zu hernaniarra zara, inguruan hainbeste prestakuntza-eskaintza izanda, zergatik aukeratu zenuen Salestar Ikastetxea ikastaroa egiteko?

Hernanin bizi naiz gaur egun, eta nire ustez, Urnietako Salestar Ikastetxea erreferentzia da inguru honetan, bertan dagoen eskaintza akademikoa enpresen beharretara oso bideratuta baitago.

Gainera, bere lan egiteko modua ezagutzen dut. Gure enpresan, lan praktikak egiteko bertako ikasleak hartzen ditugu eta ondorioz, irakasle batzurekin harremana dut.

Ikastetxea nola aurkitu zenuen, lehenagotik ezagutzen zenuen ala norbaitek gomendatu zizun? Aspalditik ezagutzen nuen, dagoeneko, Lanbide Heziketan klaseak ematen dituzten hainbat irakaslerekin adiskidetasun-harremana dut.

Nola laburbilduko zenuke ikastetxearekin izan duzun esperientzia? Harrera, edukia, irakaslea… Esperientzia positiboa izan da, bilatzen ari nintzena aurkitu dut, hau da, zehaztapenekin bat datorren prestakuntza, proiektu teoriko-praktikoetan oinarritua. Harrera ere ezinhobea eta irakaslea asko inplikatu da.

Ikastaroren bat egin nahi duen norbait ezagutuko bazenu, gure ikastetxea gomendatuko zenioke? Bai, zalantzarik gabe.

magale |19
Lanbide Heziketa · magale aldizkaria

OC22200523

SIEMENS S7-400 Y S7-1500 AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK. OINARRIZKOA / AUTÓMATAS PROGRAMABLES SIEMENS S7-400 Y S7-1500. NIVEL BÁSICO 70

OC22200524 SIEMENS S7-400 Y S7-1500 AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK. AURRERATUA / AUTÓMATAS PROGRAMABLES SIEMENS S7-400 Y S7-1500. NIVEL AVANZADO 60

OC22200530

OC22200531

APLIKAZIOEN GARAPENERAKO ARDUINO HASTAPENAK / INICIACIÓN A ARDUINO PARA DESARROLLO DE APLICACIONES 45

INSTALAZIOEN DISEINUA ETA MUNTAKETA EPLANEKIN / DISEÑO Y MONTAJE DE INSTALACIONES CON EPLAN 40

MEKANIKOA / FABRICACIÓN MECÁNICA

20| magale KODEA CÓDIGO ELEKTRIZITATEA eta ELEKTRONIKA / ELECTRICIDAD y ELECTRÓNICA ORDU HORAS OC22200399 AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK. 1.GO MAILA / AUTÓMATAS PROGRAMABLES. NIVEL 1 30 OC22200462 AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK. MAILA AURRERATUA / AUTÓMATAS PROGRAMABLES. NIVEL AVANZADO 30 OC22200486 CAD ELEKTRIKOA EPLAN P8. OINARRIZKOA / CAD ELÉCTRICO EPLAN P8 BÁSICO 30 OC22200490 CAD ELEKTRIKOA EPLAN P8. AURRERATUA /CAD ELÉCTRICO EPLAN P8 AVANZADO 30 OC22200501 EPLAN OINARRIZKOA / EPLAN INICIACIÓN 30 OC22200512 ROBOT INDUSTRIALAREN OINARRIZKO PROGRAMAZIOA / PROGRAMACIÓN BÁSICA ROBOT INDUSTRIAL 60 OC22200514 ROBOT INDUSTRIALAREN PROGRAMAZIO AURRERATUA / PROGRAMACIÓN AVANZADA ROBOT INDUSTRIALES 80 OC22200515 DOMOTIKA ETA ETXE DIGITALA: TECNOLOGIAK ETA NEGOZIO EREDUAK / DOMÓTICA Y HOGAR DIGITAL: TECNOLOGÍAS Y MODELOS DE NEGOCIO
IKUSPEGI ARTIFIZIALA ROBOTIKA INDUSTRIALEAN / VISIÓN ARTIFICIAL EN LA ROBÓTICA INDUSTRIAL 20
KNX PROTOKOLOA DOMOTIKARAKO /PROTOCOLO KNX
100 OC22200516
OC22200519
PARA DOMÓTICA 40
MODELADO INDUSTRIAL DE PIEZAS Y CONJUNTOS EN 3D. AVANZADO (SOLIDWORKS) / PIEZEN ETA 3D MULTZOEN MODELATZE INDUSTRIALA. AURRERATUA 30 INSTALAZIO eta MANTENIMENDUA / INSTALACIÓN y MANTENIMIENTO OC22200491 TÍA PORTAL V14 PROFIBUS PROFINET AS-I Y HMI 45 OC22200494 TIA PORTAL V14 SIEMENS AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK / TÍA PORTAL V14 AUTÓMATAS PROGRAMABLES SIEMENS 45 45 ARTE GRAFIKOAK / ARTES GRÁFICAS OC22200532 SERIGRAFÍA 40 OC22200802 IRUDIEN DIGITALIZAZIOA /DIGITALIZACIÓN DE IMÁGENES 40 ETENGABEKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK - LANBIDEK FINANTZATUA CURSOS DE FORMACIÓN CONTINUA - FINANCIADOS POR LANBIDE LEHENTASUNA LANDUNAK - PRIORIDAD TRABAJADORES/AS EN ACTIVO Plazen %30a LANGABEENTZAT / 30% de plazas para DESEMPLEADOS-AS INFORMAZIOA eta IZEN-EMATEA / INFORMACIÓN e INSCRIPCIÓN: 943 55 17 89 - 638 784 973 / nekaneb@salesianosurnieta.com
FABRIKAZIO
OC22200522 SOLDADURA ELEKTRIKOA ELEKTRODO ESTALIEKIN / SOLDADURA ELÉCTRICA CON ELECTRODOS REVESTIDOS 50 OC22200526 SOLIDWORKS 40 OC22200533 PIEZEN ETA 3D MULTZOEN MODELATZE INDUSTRIALA. OINARRIZKOA / MODELADO INDUSTRIAL DE PIEZAS Y CONJUNTOS EN 3D. BÁSICO (SOLIDWORKS) 30 OC22200534
magale |21
NIVEL KODEA CÓDIGO IKASTAROA / CURSO Profesionaltasun-ziurtagiria / Certificado de Profesionalidad ORDU HORAS
INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK
TELEKOMUNIKAZIO-INSTALAZIOAK
ERAGIKETA
AUXILIARES DE MONTAJE
INSTALACIONES ELECTROTÉCNICAS
TELECOMUNICACIONES
EDIFICIOS
MAILA
1 22200793 ERAIKINETAN
ETA
MUNTATZEKO
OSAGARRIAK (Profesionaltasun-ziurtagiria. 1.go maila) ELES0208 OPERACIONES
DE
Y DE
EN
(Certificado de profesionalidad de nivel 1) ELES0208 380 2 22200792
ERAIKINETAN TELEKOMUNIKAZIO-AZPIEGITURAK MUNTATZEA ETA MANTENTZEA (Profesionaltasun-zirutagiria. 2.go maila) ELES0108 MONTAJE Y MANTENIMIENTO DE INFRAESTRUCTURAS DE TELECOMUNICACIÓN EN EDIFICIOS (Certificado de profesionalidad de nivel 2) ELES0108 450 2 22200794
MANTENTZE ETA MUNTATZE MEKANIKOA
maila) IMAQ0108 MANTENIMIENTO Y MONTAJE MECÁNICO DE EQUIPO INDUSTRIAL (Certificado de profesionalidad de nivel 2) IMAQ0108 590 Europako Gizarte Funtsarekin batera LANBIDEK FINANTZATUA FINANCIADO POR LANBIDE y cofinanciado por el Fondo Social Europeo LEHENTASUNA LANGABEAK - PRIORIDAD DESEMPLEADOS/AS LANDUNAK %30 - OCUPADOS 30% INFORMAZIOA eta IZEN-EMATEA / INFORMACIÓN e INSCRIPCIÓN: 943 55 17 89 - 638 784 973 / nekaneb@salesianosurnieta.com Langabeak/LANBIDE/Desempleados Convocatoria/2022 – 2024/ Deialdia
TRESNERIA INDUSTRIALAREN
(Profesionaltasun-zirutagiria. 2.go
MATRIKULAZIO EPEAK / PLAZOS DE MATRICULACIÓN HH, LH ETA BIGARREN HEZKUNTZA Otsailak 13tik 24ra del 13 al 24 de Febrero Matrikula ikastetxeko idazkaritzan edo ikasgunea-ren web orriaren bitartez http://ikasgunea.euskadi.eus.magaleikastetxea.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.