DON BOSCOREN ESALDIAK
Maita dezaten nahi duenak, maita dezala. Maitatua denak guztia lortzen du, batez ere gazteengandik.
Hezkuntzan emaitzak ez dira berehala lortzen. Erein ondoren, uztaroa pazientziaz itxaroten duen nekazaria bezalakoak gara.
Gazteen bihotzean luzaroen irauten duten inpresioak heziketagaraikoak dira.
Gazteriaren heziketa egokiaren beharrean dago herrialdeen zoriontasuna.
Gazte baten jokabidea zuzendu behar baduzue, egin isilean, pribatuan eta samurtasunez.
Heziketaren sekretua bihotzaren kontua da.
Umearentzat zorionik handiena, maite dutela jakitea.
Adeitasuna izan dadila beti zuen jokabidea. Gogoan izan San Frantzisko Saleskoa: “Euli gehiago harrapatzen da koilarakada bete eztiz, upel bete ozpinez baino�.