Orria 42

Page 20

IKASLE LAGUNTZAILEAK

10 URTEZ LANEAN 10 urte bete ditu San Fermin Ikastolak Ikasle Laguntzaileak egitasmoarekin gatazken konponbidea ikasleen arteko bitartekaritzarekin bideratuz Ikasle Laguntzaileak egitasmoa duela hamar urte martxan jarri zen San Fermin Ikastolan DBHko maila guztietan, elkarbizitza sustatzeko eta gatazken aurrean berdinen arteko bitartekaritza bideratzeko asmoz. Pilar Vicente Ikastolako zuzendariarekin batera, Nuria Ozkoidi orientatzailea izan zen horretan aitzindari eta hasierako garai haiek gogoratuz, gai honen inguruan zerbait desberdina, berria, sortzeko sentitu zuten beharraz oroitu da. Hain justu, garai horretan, Hezkuntza Saileko formazio arlotik (ILZ), honen guztiaren gaineko ikastaroak antolatzen ari ziren eta, ikastolatik, Ozkoidi bera, zuzendaritzako beste kideekin batera aritu zen hiru urteko formakuntza jasotzen. “Ilusio handiarekin baina aurrean amildegi moduko bat genuela sentituz hasi ginen. Ez genekien oso ongi nola aterako zen, baina argi genuen zerbait egin beharra zegoela. Gatazken konponbidean ikasleak inplikatzea eta, hori baino gehiago, sor daitezkeen arazo handiagoei aurre egitea, alegia, prebentzioa lantzea, ezinbestekoa zela argi genuen” nabarmendu du Ozkoidik. Izan ere, Ikasle laguntzailearen zeregina horixe baita: behaketa lana egin, sortzen diren gatazkak edo egoera liskartsuak detektatu, ahal den neurrian, une horretan bertan esku hartu edo ondoren, orientatzailearekin eta tutore batekin egiten diren bileretan arazo horiei irtenbidea bilatzen saiatu… Bitartekaritza lana, ezinbestekoa da hau guztia aurrera ateratzeko eta horretarako, euren burua boluntario aurkez dezakete eta gero bozen bidez aukeratzen dituzte ikasleek euren ordezkariak. Gela bakoitzean 3 ikasle laguntzaile daude eta gutxienez mutil bat eta neska bat izan behar dira hautatutakoen artean. Ondoren, formakuntza jasotzen dute ikasle hauek (entzuketa arduratsuan, errespetuzko komunikazioan, gataz20

orria

sanferminikastola.com

ken konponbidean…) haien lana zein den eta nola egin behar duten jabetu daitezen. Hasierako garai hartan jardun ziren Iñigo Mayans eta Itziar Goñi ikasle ohiek ere oroitzapen politak dituzte. Goñiren arabera, “honelako egitasmo batean parte hartzeak asko erakusten dizu pertsona bezala, gerora, helduen munduan, gatazkak etengabe izango ditugulako, eta, ekimen honen bidez, horiei aurre egiteko tresnez hornitu gara”. Gaur egun irakaskuntzan aritzen den Mayansentzat, berriz, ezinbestekoa da Ikasle Laguntzaileen figura, gela batean gertatzen ari denari buruzko informazio jakin bat bakarrik iristen zaiolako irakasleari. “Ikasleen artean, beste era batetako harremanak eta gatazkak sor daitezke eta, jakina, erasoa pairatu duenak, adibidez, nekez izango du indar nahikoa irakasleengana edo orientatzailearengana jotzeko laguntza eske. Hain zuzen momentu horietan dira garrantzitsuak laguntzaileak” nabarmendu du. Gainera, Ikasle Laguntzaile moduan aritzeak, enpatia lantzea, alegia, besteen lekuan jartzen jakitea ahalbidetzen du. “Bai eta gatazka horien aurrean aurreiritzirik gabe kokatzen jakitea” gaineratu du Iñigo Mayansek. Iritzi berekoak dira azken urteetan Ikasle Laguntzaile gisa aritu diren Maite Munarriz eta Asier Muñoz 2. Batxilergoko ikasleak. Haien ustez, egitasmoak “funtzionatzen du” , nahiko genukeen guztia lortzen ez bada ere, gutxienez gatazka egoerak detektatu eta horiei konponbidea ahalik eta modu naturalenean jartzen saiatzen direlako. Diskrezioa baita Ikasle Laguntzaile batek izan behar duen doaietako bat, baina baita beste batzuk ere. Nuria Ozkoidiren arabera, ikasleek oso ongi erantzun dute beti laguntza eskatu zaienean. Bakoitza trebea den alde horretatik: batzuk oso onak izan daitezke behaketan, beste batzuk


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.