1 minute read

Biologiako hitzaldia batxilergoan

Nafarroako Unibertsitateak urtero antolatzen du “Dibulgazio Zientifi korako Hitzaldiak” programa eta, urtero, ikastola, hitzaldi horietako bat gurean antolatzen saiatzen gara. Aurten, gurekin izan genuen Irene Cantero, Farmazia eta Nutrizio Fakultateko Onarpen Arduraduna. Canterok Inmunoterapia izan zuen hizpide eta hitzaldia 2. Batxilergoko ikasleek jaso zuten, zehazki Biologiako ikasgaia lantzen dutenek. Maila honetako ikasleek Biologiako gaitegian immunologia lantzen dute berez, eta bizitzen ari garen egoera berezi honetan ere, haientzat oso interesgarria izango zela kontuan hartu zen. Immunologia min-

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna

Advertisement

Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, hamaika ekimen antolatu zituzten zenbait ikaslek Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan. Kartelen bidez sentsibilizazio lanketa egin nahi izan zuten eta ikasle asko eta asko egun horretan beltzez jantzita etorri ziren ikastolara.

Immunologiari buruzko hitzaldi interesgarria covid egoeran

biziaren kontrako terapia osagarri bezala erabiltzen da, baina beste gaixotasunetarako ere ikertzen ari dira. Gure sistema immunitarioa indartzeko modu bat da, laburki esateagatik.

Hori guztia azaltzeaz gainera, botika baten sortze prozesuan eman beharreko pauso guztiak aipatu zituen Canterok, adibidez, Covid-aren txertoa lortzeko eman beharrekoak, beraz, gaurkotasun handiko gaia jorratu zuten.

This article is from: