1 minute read

Solaskide programa

Euskarazko mintzamena indartzeko Hezkuntza Departamentuak indarrean jarritako programa da Solaskide. San Fermin Ikastolan 1. Batxilergoko ikasleekin jarri genuen martxan joan den urrian eta lehenengo txanda abendura bitarte luzatu da. Programa honi esker, irakasle solaskidea gelan sartzen da Euskara irakaslearekin batera eta ikasleek ahozkotasuna talde txikoagoetan landu ahal izaten dute, erdibitu egiten baita taldea.

Dagoeneko hainbat ikasturte egin ditugu ikastolan programa hau garatzen eta, emaitzak ikusita, oso ekimen interesgarria dela esan daiteke. Bereziki ahozkotasunera bideratutako saioak antolatzea lagungarria da zentzu honetan, baina are lagungarriago taldeetan antolatzeko aukera izatea, kopuru txikiagoko taldeetan hitz egiten hastea lagungarriago baita, dudarik gabe.

Advertisement

Programa honen bigarren txanda urtarriletik apirila bitarte burutuko da eta horretan interes berezia jarri ohi dute aurreko ikasturteetan EGA azterketara aurkezteko asmoa duten ikasleek, oso lagungarri egiten baitzaie ahozko frogaren atala gainditzeko.

Programa SOLASKIDE

Solaskide es el programa puesto en marcha por el Departamento de Educación para reforzar el uso del euskera dentro del aula. En San Fermin Ikastola lo pusimos en marcha con el alumnado de 1º de Bachillerato el pasado mes de octubre y el primer turno de esta iniciativa se ha extendido hasta diciembre. Gracias a este programa, la profesora interlocutora ( solaskidea) entra en el aula junto con la profesora titular de Euskera y se ofrece al alumnado la posibilidad de trabajar la oralidad en grupos más pequeños, ya que estos se desdoblan.

La segunda ronda de este programa se llevará a cabo entre enero y abril y en ella suelen poner especial interés aquellos alumnos y alumnas que tienen previsto presentarse al examen de EGA, puesto que les ayuda mucho para trabajar el apartado de la prueba oral.

This article is from: