8 minute read

Leire Ubaniri elkarrizketa

Leire Ubani San Fermin Ikastolako irakaslea da Lehen Hezkuntzan

Aurtengo ikasturtean Euskara Egitasmoa garatzeko ardura hartu du beste hainbat kiderekin batera. Iazko ikasturtean praktika gogoetatsuekin hasi ziren lanean ikastolan eta honi buruz gehiago jakin nahian elkarrizketatu dugu.

Advertisement

Azalduko diguzu laburki zertan datzan praktika gogoetatsuen dinamika?

Euskara egitasmoa euskararen kalitatean eta erabileran eragitea helburu duen proiektua dugu. Horretarako, elkarrekintza didaktikoa gelan txertatzeaz gain, praktika gogoetatsuaren bidez irakaslearen eguneroko jarduna aztertzen da. Tresna gisa autokonfrontazioa erabiltzen hasi gara. Saioak grabatu egiten dira eta jarraian aztertu. Bi pertsonen artean ikus daitezke, autokonfrontazio sinplea eginez, baina beste molde batzuk ere badira, autonfrontazio gurutzatua edo talde autokonfrontazioa, kasu. Autokonfrontazioetan, gelan gertatu dena ulertzeko saiakera egiten da, epaitu gabe, saio horretako baldintzatzaileak aztertuz. Oso ariketa berezia da, konfi antzazko burbuila sortzen da saioa ikusteko unean, eta parte hartzen duten guztiendako aberasgarria da, bai saioa grabatu duen lagunarendako, baita autokonfrontatzailearendako ere.

Praktika gogoetatsuaren fokua, hortaz, egiteko moduetan jartzen da, praktika onak eta indarguneak identifi katuz, elkarrekin partekatuz, eta ikasiz.

Garbi izan behar omen dugu hizkuntza erabiltzea ez dela hizkuntza lantzea. Horrek zer dakar?

Gure testuinguruan bereziki kontutan hartu behar da ikasleak euren bigarren hizkuntzan ari direla lanean, eta ama hizkuntza euskara duten ikasleek ere arloari dagokion hizkuntza ikasi behar dutela. Arlo bakoitzean zer gaitasun komunikatibo garatu behar dituzten, zein testu genero ezagutu… kontzientzia hartzea komeni da, irakasle guztiak hizkuntza irakasleak baikara. Beraz, irakasleak gelan izanen den elkarrekintza aldez aurretik diseinatzeak horretan ere lagunduko du, hizkuntzari dagokion alderdia ere diseinatu, zailtasunak aurreikusiz eta testuinguru komunikatibo errealak sortuz.

Interesgarria izan daiteke egiten ditugun galdera motetan ere sakontzea, batetik, ikasleen diskurtsoak luzeagoak izan daitezen, galdera irekien bidez, eta bestetik, galderek bakoitzaren prozesua azaleratzea bidera dezaten. Ez da gauza bera ikasleari emaitza zein den galdetzea, edota emaitza horretara nola iritsi den galdetzea. Bigarrenaren bidez, ikaslea erantzuten ari den bitartean, estrategia ezberdinak erabiliz, arloari dagokion hizkuntza hori lantzeko aukera sortuko zaigu.

Elkarrekintza horrek, bestalde, hiru dimentsio omen ditu. Azalduko dizkiguzu, mesedez?

Elkarrekintza fenomeno konplexua da. Hiru dimentsio daude elkarrekintzaren baitan: dimentsio kognitiboa, soziala eta linguistikoa. Dimentsio kognitiboa ezagutza eta pentsamendua garatzeari dagokio, besteak beste, zer galdera mota egiten dituen irakasleak ezagutzan sakontzeko eta gaiak aurrera egiteko. Dimentsio soziala, gelako esparrua toki sozial moduan ulertzearekin lotzen da. Hori hala izanik, harreman sozialak izanen ditugu gela bakoitzean, rolak, botere-harremanak, “Autokonfrontazioa potentzialitate handia duen tresna da: norbere eguneroko jarduna hobetzeko esanguratsua da, egiteko moduan aldaketa txikiak egiteko”

hitz txandak nola erregulatzen diren…Dimentsio honetan kokatuko genuke emozioen alderdia ere.

Azkenik, dimentsio linguistikoa ere aurki dezakegu, hizkuntzari dagokiona. Haurrak euren bigarren hizkuntzan ikasten ari direnean garrantzi berezia hartzen du dimentsio honek. Zer onura ekartzen ditu zure ustez elkarrekintza ikaskuntzako oinarritzat hartzea?

Elkarrekintza didaktikoa gure jardunaren arretaguneetako bihurtu nahi badugu, ezinbestean elkarrekintza diseinatzen hasiko gara. Era berean, hitza zertarako eta nork erabiltzen duen kontzientzia hartzera garamatza diseinu horrek eta gure ikasleek benetan hitza hartzeko tartea izaten ote duten eta nolako tartea den hausnartzera bideratuko gaitu. Hausnarketak eta diseinatzeko beharrak aldaketa txikiak ekarriko ditu gure eguneroko praktikan, eta intentzionalitatea gehituko zaio

gelan unean unean irakasleak hartu behar dituen erabakiei.

Pentsatzen dut, irakasleentzat, autokonfrontazio hori egitea ez dela erraza izango?

Egia esan, oso pozik gaude. Iazko ikasturtean hasi ginen, saio batzuk grabatu, eta egoera zaila izanagatik, itxialdian zehar autokonfrontazioak online ere egin genituen. Autokonfrontazioa biluzte ariketa dela esan daiteke, azken batean, zure praktika beste pertsona batekin (edo batzuekin) partekatzen ari zara. Hori ez da lan erraza.

Hala ere, bideoa ikusteko une hori kontrastea egiteko momentu ere bihurtzen da, kide baten praktika ikusiz, nolabait, norberak bere burua ere islatuta ikusten baitu. Horregatik izaten da guztientzako aberasgarria, ispilua aurrean jartzen duen ariketa da.

Non dago zailtasunik handiena?

Zailtasunik handiena norberak bere burua ez epaitzean datza. Saio baten azterketa egiten dugunean, momentu horretan, gela horretan gertatu zena ulertzen saiatzen ari gara. Hori da helburu nagusia eta gure begirada modu horretan bideratu behar da, baita norberak bere buruarekiko begirada ere. Oso garrantzitsua da hau ongi ulertzea.

Eta ekarpenik handiena?

Potentzialitate handia duen tresna dela esango nuke. Batetik, norbera bere praktikatik abiatu eta aztertzen du, hortaz, norbere eguneroko jarduna hobetzeko esanguratsua da, egiteko moduan aldaketa txikiak egiteko. Bestetik, elkarrengadik ikasteko ere balio du, praktika onak zabalduz. Azkenik, gure praktikaren inguruan hausnartzeko kultura bat sortzeko ere balio lezake, kasu honetan euskararen erabileran eta kalitatean eragiteko baliatzen ari gara, baina beste alderdien inguruko hausnarketak bideratzeko erabil liteke: gatazken ebazpena, aurrezagutzen lanketa, proiektuen aurkezpena ikasleei nola egin...

Proceso “Eragiten” para promover el uso y la calidad del euskera

El proceso Eragiten (infl uyendo), que desde el pasado año se puso en marcha en San Fermin Ikastola, es un proceso impulsado por Ikastolen Elkartea.

Ideado por la Universidad de Mondragon pretende infl uir en el uso del euskera del alumnado así como en la calidad de la lengua hablada. En realidad, es esta universidad la que está guiando este proceso de la mano de cuatro personas expertas en la materia y se está llevando a cabo en un total de cinco ikastolas: Anoeta, Armentia, Ander Deuna, Urretxindorra y San Fermin Ikastola.

El proyecto se puso en marcha el curso pasado en 2º y 6º de Primaria y lo más novedoso es, sin duda, la metodología, ya que se basa en la práctica refl exiva. Una metodología que pone al profesorado a observar su práctica y, desde su observación, intenta descubrir cuáles son sus líneas de mejora. El profesor o profesora graba sus sesiones, realiza después una observación y la confronta con un técnico. De esta manera se intenta analizar qué es lo que pasa dentro del aula desde el punto de vista de la interacción didáctica y su infl uencia en el uso y la calidad del euskera y se trata asimismo de extraer cuáles pueden ser la líneas de mejora en este sentido.

Por el momento solo se han realizado las confrontaciones en equipos de dos, pero la idea es ir extendiendo esta cultura para poder terminar haciendo confrontaciones de grupo. No es un proceso fácil, y muchas veces resulta complicado para el profesorado realizar esta tarea sin juzgarse, pero merece la pena el esfuerzo, teniendo en cuenta lo enriquecedor que está resultando este método.

En las experiencias realizadas en 2º y 6º de Primaria, se han diseñado primero las sesiones, teniendo en cuenta a quién iban dirigidas, cuál era el contexto… Y con todo ello, pensando siempre en las mejores fórmulas para que el alumnado tenga la oportunidad de tomar la palabra. Para ello, hay que tomar muchas decisiones previas de manera consciente: cómo vamos a incentivar que participen de la conversación, qué parte va a ir dirigida por el profesorado y qué no…

En realidad, no se trata de una metodología que tengamos que emplear en el ámbito del euskera exclusivamente. Cuando cualquier profesor o profesora interactúa con el alumnado debería llegar a ser algo a tener en cuenta. Para poder poner en práctica este método, algunos miembros de la ikastola se han formado como técnicos y, además, se han llevado a cabo pequeñas sesiones de formación con el resto del profesorado de los mencionados cursos.

Para el presente curso, la idea es implementar este proyecto en todos los cursos de Primaria e Infantil. Contamos para ello con material audiovisual especialmente preparado por Mondragon Unibertsitatea como base de una serie de tertulias dialógicas que se llevarán a cabo con todo el profesorado. El objetivo es extraer una serie de conclusiones de estas tertulias que nos sirvan para formar poco a poco unas pautas comunes para el diseño de la interacción con el alumnado. Posteriormente el profesorado diseñará sus sesiones, las grabará y, junto a los técnicos, se realizarán las confrontaciones individuales y/o grupales, que permitirán realizar una refl exión sobre su propia práctica y establecer pautas para mejorarla.

La baja utilización del euskera entre nuestro alumnado es un tema que preocupa y que se recoge también en HIZPRO, nuestro proyecto lingüístico. Las carencias que se aprecian en este sentido entre el profesorado se deben probablemente a diversas y variadas razones, pero una de ellas también tendrá que ver con las veces en las que el alumnado tiene la opción de hablar en euskera dentro del aula. Partiendo de esa lectura, hemos visto la necesidad de empezar a poner el foco en qué es lo que hacemos al impartir nuestras clases y cómo lo hacemos. Eso es precisamente lo que persigue el proyecto Eragiten.

Euskararen erabilera eta kalitatea sustatzeko “Eragiten” egitasmoa

San Fermin Ikastolan iazko ikasturtean martxan jarritako Eragiten egitasmoa Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmoa da. Mondragon Unibertsitateak (HUHEZI) diseinatuta, ikasleen euskararen erabileran eta ahozko hizkuntzaren kalitatean eragin nahi du. Gurekin batera, Anoeta, Armentia, Ander Deuna eta Urretxindorra ikastola ere sartu dira ekimen honetan.

Egitasmoa Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailetan jarri zen abian, eta, zalantzarik gabe, erabiltzen den metodologia da berritzaileena, praktika gogoetatsuan oinarritzen baita. Metodologia horren bidez, irakasleak bere praktika behatzen du eta, behaketaren bidez, hobekuntza-ildoak zein diren jakiten saiatzen da. Irakasleak bere saioak grabatzen ditu, ondoren behaketa bat egiten du eta teknikari batekin aurrez aurre jartzen du, hau da, konfrontazioa egiten du. Modu honetarako, euskararen erabileraren ikuspegitik, ikasgela barruan zer gertatzen den aztertu nahi da eta, era berean, alde horretatik hobetzeko ildoak zein izan daitezkeen ikusi nahi da.

Egia esan, ez da euskararekin bakarrik erabili beharreko metodologia. Edozein irakaslek ikasleekin elkarreragiten duenean kontuan hartzekoa izan beharko luke.

Gure ikasleek euskara gutxi erabiltzeak kezka sortzen du eta hala jasotzen da HIZPRO gure hizkuntza-proiektuan ere. Zentzu horretan irakasleen artean hautematen diren gabeziak, ziurrenik, hainbat arrazoirengatik gertatzen dira, baina horietako batek zerikusia izan dezake ikasleek ikasgelan euskaraz hitz egiteko duten aukerarekin.

This article is from: