ELKARRIZKETA
Leire Ubani
San Fermin Ikastolako irakaslea da Lehen Hezkuntzan Aurtengo ikasturtean Euskara Egitasmoa garatzeko ardura hartu du beste hainbat kiderekin batera. Iazko ikasturtean praktika gogoetatsuekin hasi ziren lanean ikastolan eta honi buruz gehiago jakin nahian elkarrizketatu dugu.
gara. Saioak grabatu egiten dira eta jarraian aztertu. Bi pertsonen artean ikus daitezke, autokonfrontazio sinplea eginez, baina beste molde batzuk ere badira, autonfrontazio gurutzatua edo talde autokonfrontazioa, kasu. Autokonfrontazioetan, gelan gertatu dena ulertzeko saiakera egiten da, epaitu gabe, saio horretako baldintzatzaileak aztertuz. Oso ariketa berezia da, konfiantzazko burbuila sortzen da saioa ikusteko unean, eta parte hartzen duten guztiendako aberasgarria da, bai saioa grabatu duen lagunarendako, baita autokonfrontatzailearendako ere.
Azalduko diguzu laburki zertan datzan praktika gogoetatsuen dinamika?
Praktika gogoetatsuaren fokua, hortaz, egiteko moduetan jartzen da, praktika onak eta indarguneak identifikatuz, elkarrekin partekatuz, eta ikasiz.
Euskara egitasmoa euskararen kalitatean eta erabileran eragitea helburu duen proiektua dugu. Horretarako, elkarrekintza didaktikoa gelan txertatzeaz gain, praktika gogoetatsuaren bidez irakaslearen eguneroko jarduna aztertzen da. Tresna gisa autokonfrontazioa erabiltzen hasi
Garbi izan behar omen dugu hizkuntza erabiltzea ez dela hizkuntza lantzea. Horrek zer dakar? Gure testuinguruan bereziki kontutan hartu behar da ikasleak euren biga-
rren hizkuntzan ari direla lanean, eta ama hizkuntza euskara duten ikasleek ere arloari dagokion hizkuntza ikasi behar dutela. Arlo bakoitzean zer gaitasun komunikatibo garatu behar dituzten, zein testu genero ezagutu‌ kontzientzia hartzea komeni da, irakasle guztiak hizkuntza irakasleak baikara. Beraz, irakasleak gelan izanen den elkarrekintza aldez aurretik diseinatzeak horretan ere lagunduko du, hizkuntzari dagokion alderdia ere diseinatu, zailtasunak aurreikusiz eta testuinguru komunikatibo errealak sortuz. Interesgarria izan daiteke egiten ditugun galdera motetan ere sakontzea, batetik, ikasleen diskurtsoak luzeagoak izan daitezen, galdera irekien bidez, eta bestetik, galderek bakoitzaren prozesua azaleratzea bidera dezaten. Ez da gauza bera ikasleari emaitza zein den galdetzea, edota emaitza horretara nola iritsi den galdetzea. Bigarrenaren bidez, ikaslea erantzuten ari den bitartean, estrategia ezberdinak erabiliz, arloari dagokion hizkuntza hori lantzeko aukera sortuko zaigu. sanferminikastola.eus orria
15