3 minute read

Mikel Urdangarin elkarrizketa

Mikel Urdangarin

Musikariak Ikastetxeetan

Advertisement

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak antolatzen duen Musikariak Ikastetxeetan programaren eskutik, Mikel Urdangarin abeslariaren bisita jaso genuen ikastolan azaroaren bukaeran. Saio ederra eskaini zien DBHko 4. mailako ikasleei, abestiak kantatuz, euskararekiko duen maitasuna erakutsiz eta, oro har, musikaren mundura ateak zabalduz.

Programa honetan parte hartzen duzun lehenego aldia da.

Bai, lehenengo urtea eta lehenengo saioa ere ikasleen aurrean. Aurretik ere beti deitu izan naute parte hartzeko baina lanpetuta nenbilenez, ezin baiezkoa eman.

Zer iruditzen zaizu, musikarien ikuspegitik horrelako egitasmoak martxan jartzea ikastetxeetan?

Iruditzen zait sekulako mugarria jarri dela euskarazko hezkuntzan. Pena daukat lehenago etorri ez izana, ekimen honen parte sentitzen hasi naizelako. Hezkuntzan, nire ustez behar handia dago musikaren kultura zertan datzan, non dagoen lantzeko. Eta zer esanik ez, euskarazko musikaren kultura zabaltzearen beharra. Zer den, non dagoen, nondik gatozen eta nora joan nahi dugun ikasleei erakusten ahalegintzea oso garrantzitsua da.

Musikaria gela barruan sartzea da ekimenaren helburua. Zuzeneko hartu-eman hori egotea.

Musika gu gara, musikariak, baina baita entzuleak ere. Elkarrizketa hori gertatzea oso aberatsa da. Aberastasun hori, dena den, bi norabidetan ematen da. Ikaslearentzat aberatsa da, kanpoko esperientzia hori ikitu egiten duelako gela barruan. Eskuraezina den mundu bat ekartzen du gelara, oso modu hurbilean. Baina guretzat ere oso aberatsa da, hortik jasotako erantzunetik asko ikasten baitugu.

Gure ikasleek euskaraz bizitzeko dituzten zailtasunak asko dira. Hain zuzen, musikaren munduan ere euskararen alde egin duzun hautuaren berri bereziki helarazi nahi izan diezu zure saioan.

Egia bat erakutsi nahi izan diet. Haiek ikusi behar dute zer nolako erabakia dagoen euskaraz abesteko erabakiaren atzean. Zer nolako pisua daukaten gure erabakiek gure bizitzetan. Eta zer nolako, kasu honetan, pisu ona izan zuen nire kasuan euskaraz kantatzeko egindako hautuak. Zein garrantzitsua izan den nire bizitzan, batez ere, bizimodu bat ekarri didalako. Ateari jo nion eta erantzun zidan. Askotan ikusten da euskara herramienta txiki bat bezala, gaztelania bezain indartsua ez balitz bezala. Eta euskara, zorionez, baliagarri izan daiteke modu berean, zer eta ofi zio bat egiteko. Zer eta artearekin lotutako hain lanbide ederra.

Musikako edukiak, arteak edo sorkuntzak berak kurrikulumaren baitan duten tarte txikia ere zerikusia izango du transmisio hori bermatzeko dugun zailtasunean.

Ikasleei instrumenturen bat zenbaitek jotzen zuten galdetzerakoan bakar batek erantzutea asko harritu nau. Tristetu egin nau, egia esan, musikak euren bizitzetan zer pisu gutxi duen ikusita. Horregatik, ekimen hau oso berritzailea dela esango nuke. Ez dut uste Estatu espainoleko hezkuntza sisteman halako beste ekimenik dagoenik. Ikasleei herri honetako mapa mental bat osatzeko aukera ematen die. Eta gainera, ekimen ludiko batetik, gure pasioez aritzeko tartea hartzen ari gara. Oso polita eta garrantzitsua da.

Gero gertatuko da gertatutako dena, baina nik susmoa daukat hauetako saio bakoitzean hazitxo bat uzten dugula haiengan. Nik hori sentitu dut. Lokarri afektibo bat sortu dugula, behintzat. Hori gertatu bada, zubi bat eraiki badugu euskararekiko, nirekiko, kantuekiko… Sekulako garaipena da, gehienetan jasotzen dutena oso bestelakoa baita.

turak asko lagundu ziguten aurrera egiten. Gerora, ez gara oso esker onekoak izan, sektore kaltetuenetako bat baita gaur egun.

Kultura kolpatuena ez bada, hortxe egongo da. Baina ez bakarrik pandemia, kudeaketak ere badu zer esanik. Ezin zaio orain erru guztia naturaren kolpe honi bota. Guk kudeatzen dugu hau guztia eta egoera ikusita, gauzak hobeto kudeatzen ikasi beharko genuke. Kultura autobusak edo trenak baino toki seguruagoak direla esango nuke, beraz, toki seguruak direnak saritu egin behar dira, eta ez horrelako errazkeriaz jokatu, batzuetan gertatu den bezala. Zigortu gaituztela uste dut. Gure dinamika estutu da ikaragarri, ez bakarrik kontzertuak suspenditu direlako. Ez dut ulertzen nola ez diren aprobetxatzen antzokiak, aribidez, toki seguruak izan daitezkeela jakinda. Zorionez mantendu dira gune batzuk eta horregatik egin izan ahal dira halako kontzertu batzuk, beste asko galdu dira… Eta galtzen den bakoitzaren ondorioz, sekulako zuloa sortzen da, sekulako mina egiten du. Ez dut ikaragarri kritiko azaldu nahi badakidalako oso zaila dela hau dena kudeatzen, baina uste dut ez dela jokatzen berdin batekin edo bestearekin.

Pandemiaren ondorioz ere, kulturak ez zuen lehentasunezko jardueraren etiketa jaso. Kontraesan handia dirudi, itxiadian hainbeste lagundu ziguna orain sektore kolpatuenetako bat dela ikustea.

Asko eman dugu, zeditu dugu ikaragarri profesio honetan, krisialdia abiatu zenean. Eta gertatzen ari den tragediaren barruan akaso kontzertuak galtzea zenbaitentzat ez da lehentasuna. Baina ariketa horretan injustizia bat ematen da. Garrantzitsua da eskarian arreta jartzea, baina saia gaitezen bide batez egoera hori berriro errepika ez dadin. Saia gaitezen gauzak lehenbailehen normalizatzen. Eta aprobetxa dezagun, aukeran, aurretik genuen hori baino hobea izan dadin.

This article is from: