ORRIA 50

Page 12

ELKARRIZKETA

Mikel Urdangarin Musikariak Ikastetxeetan

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak antolatzen duen Musikariak Ikastetxeetan programaren eskutik, Mikel Urdangarin abeslariaren bisita jaso genuen ikastolan azaroaren bukaeran. Saio ederra eskaini zien DBHko 4. mailako ikasleei, abestiak kantatuz, euskararekiko duen maitasuna erakutsiz eta, oro har, musikaren mundura ateak zabalduz. Programa honetan parte hartzen duzun lehenego aldia da. Bai, lehenengo urtea eta lehenengo saioa ere ikasleen aurrean. Aurretik ere beti deitu izan naute parte hartzeko baina lanpetuta nenbilenez, ezin baiezkoa eman. Zer iruditzen zaizu, musikarien ikuspegitik horrelako egitasmoak martxan jartzea ikastetxeetan? Iruditzen zait sekulako mugarria jarri dela euskarazko hezkuntzan. Pena daukat lehenago etorri ez izana, ekimen honen parte sentitzen hasi naizelako. Hezkuntzan, nire ustez behar handia dago musikaren kultura zertan datzan, non dagoen lantzeko. Eta zer esanik ez, euskarazko musikaren kultura zabaltzearen beharra. Zer den, non dagoen, nondik gatozen eta nora joan nahi dugun ikasleei erakusten ahalegintzea oso garrantzitsua da. Musikaria gela barruan sartzea da ekimenaren helburua. Zuzeneko hartu-eman hori egotea. Musika gu gara, musikariak, baina baita entzuleak ere. Elkarrizketa hori gertatzea oso aberatsa da. Aberastasun hori, dena den, bi norabidetan ematen da. Ikaslearentzat aberatsa da, kanpoko esperientzia hori ikitu egiten duelako gela barruan. Eskuraezina den mundu bat ekartzen du gelara, oso modu hurbilean. Baina guretzat ere oso 12

orria sanferminikastola.eus

aberatsa da, hortik jasotako erantzunetik asko ikasten baitugu. Gure ikasleek euskaraz bizitzeko dituzten zailtasunak asko dira. Hain zuzen, musikaren munduan ere euskararen alde egin duzun hautuaren berri bereziki helarazi nahi izan diezu zure saioan. Egia bat erakutsi nahi izan diet. Haiek ikusi behar dute zer nolako erabakia dagoen euskaraz abesteko erabakiaren atzean. Zer nolako pisua daukaten gure erabakiek gure bizitzetan. Eta zer nolako, kasu honetan, pisu ona izan zuen nire kasuan euskaraz kantatzeko egindako hautuak. Zein garrantzitsua izan den nire bizitzan, batez ere, bizimodu bat ekarri didalako. Ateari jo nion eta erantzun zidan. Askotan ikusten da euskara herramienta txiki bat bezala, gaztelania bezain indartsua ez balitz bezala. Eta euskara, zorionez, baliagarri izan daiteke modu berean, zer eta ofizio bat egiteko. Zer eta artearekin lotutako hain lanbide ederra. Musikako edukiak, arteak edo sorkuntzak berak kurrikulumaren baitan duten tarte txikia ere zerikusia izango du transmisio hori bermatzeko dugun zailtasunean. Ikasleei instrumenturen bat zenbaitek jotzen zuten galdetzerakoan bakar batek erantzutea asko harritu nau. Tristetu egin nau, egia esan, musikak euren bizitzetan zer pisu gutxi duen ikusita. Horregatik, ekimen hau oso berritzailea dela esango nuke. Ez dut uste Estatu espainoleko hezkuntza sisteman halako beste ekimenik dagoenik. Ikasleei herri honetako mapa mental bat osatzeko aukera ematen die. Eta gainera, ekimen ludiko batetik, gure pasioez aritzeko tartea hartzen ari gara. Oso polita eta garrantzitsua da. Gero gertatuko da gertatutako dena, baina nik susmoa daukat hauetako saio bakoitzean hazitxo bat uzten dugula haiengan. Nik hori sentitu dut. Lokarri afektibo bat sortu dugula, behintzat. Hori gertatu bada, zubi bat eraiki badugu euskararekiko, nirekiko, kantuekiko‌ Sekulako garaipena da, gehienetan jasotzen dutena oso bestelakoa baita. Pandemiak eragindako itxialdian, musikak eta kul-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.