2017/2018 ELEANIZTASUNERANTZ
SAN MARTIN AGIRRE HERRI ESKOLA
1
DIAGNOSIA San Martin Agirre Herri Eskola Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Hiru eraikuntzek osatzen dute eta Bergaran kokatuta dago. Orokorrean udalerri euskalduna bada ere, erabilera datuak ezagutzarenak baino baxuagoak dira. 15.000 biztanle, eskas. Gaitasuna: %68 euskalduna, %16 ia-euskalduna. Kale erabilera, %40-45 inguruan. (Bergarako Udala). Hortaz, herrian gertatzen denaren erakusgarri da gure eskola. 1997-98 ikasturteaz geroztik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan lanean ari gara. Atzerriko hizkuntzarekin izandako esperientziaren ostean, Marko Hirueleduna proiektuari heldu genion 2011. urtean. Gure ikastetxeak konpetenteak izango diren pertsonak hezi nahi ditu. Curriculumak eskaintzen digun aukerari helduz, eta gure printzipioetan finkatu eta sendotzeko helburuari jarraituz, ikastetxeak berrikuntzaren aldeko apustua berretsi du. Aipatu oinarriei men eginez, 2009. urteko irailean irakas-praktika aldaketa hauek jarri ziren martxan eskolan onartutako proiektu globalaren baitan: 
Diziplina arteko proiektuetan oinarritutako irakasteko eta ikasteko prozesua aurrera eramateko metodologia, hirugarren zikloan Eskola 2.0 programak eskura jartzen zizkigun baliabideak ere integratuz

Diziplinek beraien artean komunean dituzten ezaugarrien lanketa modu integratuan eta ildo nagusi baten inguruan. Aldi berean, arlo bakoitzak dituen berezkotasunak jorratzeko denbora eta guneak kontenplatuz.

Ikasleak eginez ikasten duela eta konpetentziak garatzeko bidean ikasleari heziketa prozesuaren protagonismoa eta ardura emanez, metodologia aktiboa bultzatzen dugu.
Bestalde, gure eskola D ereduko ikastetxea da. Hezkuntza Proiektuan, Plan Estrategikoan nahiz Zuzendaritza Proiektuan jasota dugun bezala, euskararen erabilera areagotzea, hedatzea eta gozatzea da gure helburu nagusienetariko bat. Euskal kultura indartu nahi badugu ere, beste kulturetako ohiturak ezagutzera emateko ateak zabalik ditugu. Era horretan, kanpoko jatorria duten ikasleen eta bertakoen arteko harremana sendotzeko bidea landu nahi dugu. Etorkizunean ere horrela izaten jarraitzea nahi dugu. Halaber, eskolaren eginkizuna da gizartean ematen ari diren eraldaketen aurrean ikasleak ondo prestatzea. Gizarte eleanitzean murgilduta gaudela ukaezina da. Beraz, ekitatearen printzipioari jarraiki, gizartean eragiteko ezinbestekoak diren hizkuntzak menperatzeko bideak eskaini beharko dizkiegu ikasleei. Testuinguru horretan ezinbestekoa dugu eskura ditzakegun baliabide eta aukera guztiez baliatzea.
2
Eleaniztasunerantz deialdi hau aukera ezin hobea izango da irakasleak atzerriko hizkuntzan formatu eta ezinbesteko prestakuntza sendotzeko. San Martin Agirre ikastetxeak aspaldi ekin zion eleaniztasunaren bideari eta horren adibide dira:
Ingeles goiztiarra martxan jarri zenetik SAN MARTIN AGIRRE ikastetxeak egitasmoan sartuta egotea INEBI programaren barruan hizkuntzen trataera bateratuarekiko konpromisoa aurrera atera nahian urteetan zehar lanean aritzea 2010 ikasturtean martxan jarri zen Ingelesezko Egonaldiak esperientzietan seigarren mailako ikasle eta irakasleen parte-hartzea Laugarren mailako hiru talderekin Marko hirueleduna proiektuari heldu izana (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan)
Ikastetxean eginiko balorazioaren arabera ondorioztatu genezake ingelesa lantzeko egin diren saiakera guztiak positiboak izan direla. Marko Hirueleduna proiektuak eskaini digun aukera azpimarratuko genuke, ingelesez irakatsitako orduen kopuruak lotura zuzena izan baitu ingelesean lortutako mailarekin. Gauza bera gertatu da euskararekin ere. Argi dago gizartean ematen ari diren eraldaketen aurrean beharrezkoa dela ikasleek atzerriko hizkuntzetan duten gaitasun linguistikoa zein irakasleen formakuntza hobetzea. Une honetan, ingelesari dagokionez, beraien arloa ingelesez emateko gaitasuna eta titulazioa duten bederatzi irakasle daude eskolan. Beste seik adierazten du hizkuntza horretan duten maila “nahikoa” dela. Hamasei irakasle “hasiera/ oinarrizko mailan” kokatzen dira. Gainontzeko irakasleek ingeleseko ezagutza oso txikia dela aitortzen dute. Bestalde, hizkuntza- gaitasuna ingelesez sakontzen jarraitzeko beharra adierazten du taldetxo batek. Eleaniztasunerantz proiektuak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, hiru irakasle talde aritu dira aurreko bi ikasturtetan ingeleseko hizkuntza -gaitasuna lantzen. Irakasle askok adierazten dute hizkuntzen irakaskuntzarako prestakuntzan sakontzen jarraitzeko beharra: komunikazio egoerak, horietan eragin ahal izateko estrategiak, ikasteko motibazioa, eta ikas-prozesuaren kontzientzia garatzeko prestakuntza zein hizkuntza jarreren lanketa. Aurretik aipatuta bezala, ELEANIZTASUN Proiektu honek ahalbidetzen du ikastetxeko irakasleria eleaniztasunaren bidean jartzea eta, bide batez, aurrerantzean gure ikastetxean proposatuko ditugun proiektu eleaniztasunei indar gehiago eman ahal izatea.
PROIEKTUAREN HELBURU ESTRATEGIKOAK Ikastetxearen filosofiari jarraiki, eskolak eskaini beharreko hezkuntza helburuak ez ditugu aktibitate puntual edo ikasgai askeekin lotzen. Arlo guztiak ohiko zereginetan elkar lotzeko gai diren ekimen edo proiektuetan sinesten dugu. Hori horrela, gure hezkuntza proposamena egunerokotasunaren jardunean integratuko dugu. Gure proposamenak ez ditu arloak hizkuntzen artean banatuko. Eleanitz Markoa eskolako metodologiarekin uztartzea eta lan proiektu bakoitzean egoera komunikatiboa sustatzea ditugu xede; horretarako, arlo desberdinetako edukiak (gehienbat natur zientziak, gizarte zientziak eta matematika)eskolako curriculumeko hizkuntzen artean banatuko ditugu. Horrela, natur zientzietako, gizarte zientzietako eta batzuetan matematikako eduki batzuk euskaraz, beste batzuk gazteleraz eta beste batzuk ingelesez txertatuko dira. Hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuak lantzen dituzten zientzietan egon diren aurrerapenek egiaztatu baitute eraginkorragoa dela eginez ikastea eta hizkuntza aldi berean ikastea eta erabiltzea.
3
4
Gutxi gora behera hiru hilero proiektu bat programatzen da. Aurreko ikasturtean landutako proiektuak izaten ditugu abiapuntu, gehienetan, proiektuak programatzen hasterakoan, baina egokiak ikusten ditugun moldaketak erantsita. Beste batzuetan, berriz, proiektu berriak sortzen ditugu. Arloek eta hizkuntzek komunean duten guztiari dagokienez, abian jarriko den proiektu bakoitzarekin garatu nahi diren konpetentziak sailkatuko dituzte irakasleek, proiektuan landuko den testu mota eta hizkuntza bakoitzean landuko den generoa ere adostuz. Hori guztirako konpetentziak, helburu, eduki eta ebaluazio irizpideak batzen dituen "Behaketa koadernoa" izango dute oinarri. Proiektu bakoitza amaitzerakoan burutu beharreko ebaluazioan, lorpen maila baloratzeaz gain, zer eta nola jorratu den aztertuko da, ikas-irakas prozesu osoa analizatuz. Horrez gain, berezkotasunei ere tokia egin behar zaienez, ikasleek era komunikatibo eta aktiboan praktikatu dutenaren inguruan hausnarketa linguistikoa ere burutuko dute.
PROIEKTUAREN ASPEKTU METODOLOGIKO ETA DIDAKTIKOAK /ESTRATEGIAK Urteetan zehar lantzen dihardugun Hizkuntzen Trataera Bateratua errealitate bihurtu dugu dizipliarteko proeiktuen bitartez. Hizkuntzen programazio adostu horren oinarriak geureganatuz, metodologia bera erabili eta planifikazio osoa egiten dugu hiru hizkuntzen irakaskuntzan, horien artean dauden aspektu komunen transferigarritasuna aprobetxatuz eta bakoitzaren berezitasunei erreparatuz. Astero mailako tutoreak, eta ahal den neurrian ingeleseko berezilaria eta ikasketa burua biltzen dira programatze saioetan; HTBn ildotik ekiten diote lanari eta, testuen lanketan oinarrituz, diziplinarteko proiektuen inguruan lana antolatu eta programazioa gauzatzea izaten dute jomuga. Ikastetxean bertan sortutako "Hizkuntzen Alderdi Testuala" txostena erabiltzen dugu testuak ahoz zein idatziz lantzeko. Ahozkotasunean aurrera pausoak eman nahian, lan handia egin da ikastetxeko metodologian eraginez. Astean behin hiru hizkuntzetako ahozkotasuna jorratzen dugu Lehen Hezkuntzako maila guztietan "Ahozkotasuneko Tailerrak" aurrera eramanez. Tailer horiek gauzatzeko testu mota desberdinak lantzen ditugu ikastetxean sortutako "Ahozkotasuna" txostena erabiliz. Haur Hezkuntzan euskarazko eta ingeleseko ahozkotasunari ere garrantzi handia ematen zaio "Ahozkotasuna lantzeko uneen aprobetxamendua " ikastetxean sortutako dokumentua erabiliz. Gure programazioa aurrera eraman ahal izateko konpetentziak, helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak adostuta ditugu Curriculumak markatzen dituen gaitasunak lortzeko, beti ere testuinguru errealak erabiliz. Hizkuntza desberdinen ahozkoaren erabilera sustatze aldera ikaskuntza kooperatiboko hainbat dinamika ere txertatzen ditugu egunerokotasunean. Gure Hobekuntza Planean ere hiru hizkuntzetan “testuen lanketa� jarduerei ematen diegu lehentasuna.Testu mota eta genero bakoitzaren ezaugarriak jorratzearekin bat, sortutako egoera komunikatibo horiek aprobetxatzen ditugu esaldien egituraketak eta hiztegiaren sakontzea jorratzeko.
5
6
Antolaketari dagokionez Ikuspegi komunikatiboa da eskolako proiektu guztien abiapuntua, hizkuntzen trataera bateratua egitea ahalbidetzen duen metodologiarik egokiena dela uste baitugu. Hizkuntza guztien ikaskuntzaren xedea komunikazioa izanik, horiek ikas-irakaskuntza prozesua komunikazio testuinguru errealetan bultzatzearen aldeko apustua egiten dugu. Prozesu guztian zehar irakasleek metodologia bera erabiltzen dute hizkuntza guztietan; hizkuntza bakoitzaren ikaskuntzak besteetan probetxagarriak diren neurrian, etekin handiagoa ateratzen zaio hizkuntza bakoitzean ikasitakoari eta hizkuntza guztien oinarrian dauden eduki komun eta partekatuari. Gelako jarduerak antolatu eta hiruhileko bakoitzean proposaturiko helburuen jarraipena egin ahal izateko, proiektuan parte hartu duten irakasleen arteko elkarlana estua izaten da: irakasleen arteko lana koordinatze aldera, bi saio planifikatzen dira astero, betiere irakasleriaren ordutegi barruan . Bestalde, IKT Informazio eta Komunikazio Teknologiek lehentasuna dute gure planteamendu metodologikoaren baitan, hizkuntzen ikaskuntza, ekoizpenak eta lankidetzan errazten baitute. Era berean, ikasleak ESKOLA 2.0 programan murgiltzen doazen heinean, lan proiektuak osatzeko aukera eskaini digu IKT modu eraginkorrean erabiltzeak. Eskolako WIFI eremua erabiliko da hainbat saioetan, 3. zikloko gelak, hain zuzen. 2017-2018 ikasturteari begira Azken urteetan zehar gauzatu dugun eleaniztasun proiektuak oso balorazio ona izan du, eta, ondorioz, aurtengo ikasturterako Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6mailara arte orokortzeko proposamena egin genuen. Era horretan, 3. mailatik aurrera finkatuta geldituko litzateke. Gauzak horrela, ingelesari toki gehiago egin diogu. Baina ez dugu hor gelditzerik nahi. Horregatik, hurrengo ikasturterako proposamena da Lehen Hezkuntza guztira hedatzea. Dena den, ikasleen adina kontuan harturik, Lehen Zikloan proposamena beste modu batean gauzatuko genuke; dagoeneko abian dugun txokoetako antolaketa aprobetxatu eta, horrela, ingelesa gela/txoko baten landuko diren ekintzetan txertatuko dugu.
Zer eta nola egingo dugu ikasleen ahulezi eta indarren arabera. Metodologia: Irakasleak ikasleen laguntzaileak eta gidariak izango gara, hau da, ikasleei eskuragarri duten informazio askotarikoa biltzen, hautatzen eta bereganatzen lagunduko diegu. Bestetik, ikasleek ebatzi ditzaketen erronkak planteatu eta horiek ebazteko prozesuak abian jarriko ditugu, ikaskuntza-egoera irekiak abiaraziz, beti ere ikasleen interesak kontuan harturik. Ikasleek euren ikaste-prozesuaren ardura hartu beharko dute,hots, prozesua erregulatzen ikasi beharko dute, beren egitekoak planifikatuz eta hobetu behar dituzten alderdiak identifikatuz. Ikasleen taldekatzeak Une zehatz batzuetan ikasleek banakako lana egin beharko duten arren, talde-lana planteatuko da, arloen ezaugarriek eskatzen dituzten jarduera motak kontuan hartuta: ikerketak, informazioa bilatzea, elkarrizketa, eztabaida ‌ Momentu puntualetan bikoteak ere erabiliko dira. Ikasketa kooperatiboa bultzatuko da, eta, horretarako, lan kooperatiboa garatu ahal izateko egoerak planifikatuko dira, egoera horiek momentu bakoitzean eskatzen dituen taldekatze mota desberdinak erabiliz (talde homogeneoak, heterogeneoak ‌)
7
IRAKASLEEN FORMAZIO PLANGINTZA ETA GAUZATZEKO EGUTEGIA Urritik maiatza bitartean asteko egun bat edo bi erabiliko genuke irakasleen prestakuntzarako. Guztira bi orduko 40 saio izango lirateke. Hiru taldetan banatu ditugu irakasleak aurten, beraien ingeles maila abiapuntu: hasiera mailan dauden irakasleak, erdiko mailan daudenak eta maila aurreratua duten irakasleak, ingeleseko irakasleak, hain zuzen. Lekualdatze lehiaketa dela eta, ezingo dugu zehaztu datorren ikasturtea parte hartuko duen irakasleen kopurua. Bi urte hauetan formazioa eskaini digun Ingeleseko akademiak izango du prestakuntza saioak kudeatzeko ardura..
IRAKASLEENTZAT AURREIKUSITAKO HELBURUAK ETA METODOLOGIA JARDUERAK HELBURUAK Helburuak, metodologia eta ebaluatzeko irizpideei dagokionez hau izan da aurtengo akademiak egindako proposamena: Parte hartzaileen hitz-jarioa areagotu eta ingelesarekiko duten konfiantza hobetzea bilatuko du ikastaro honek. Irakasleek hainbat aukera izango dituzte beraien ingeles maila hobetzeko, bai gaitasun linguistikoari dagokionez, baita gaitasun metodologikoaren aldetik ere. Bereziki mintzamena landuko den arren, hizkuntzaren ezagupena birziklatzea ere garrantzitsua izango da. Horrez gain, hala nahi duten irakasleek titulazio espezifikoak (A2, B1, B2) lortzeko prestakuntza ere jaso ahal izango dute. Material desberdinekin lan egiteko teknikak jorratuko ditu ikastaroak ikasketa erakargarriagoa egite aldera.
METODOLOGIA Hizkuntza ikasteko ematen dituzten ahalbideen araberakoak eta aldizkatuak izango dira prestatuko diren jarduerak. Irakasleak lehendik duen ezagutzatik abiatu eta bakoitzaren ikaste – atazara egokituko dira. Hizkuntza garatzeko hiztegia eta gramatika lantzen dituzten ariketa eta jarduera ezberdinak proposatuko dira saioetan. Ildo horretan, konpetentzia linguistikoa indartuko dugu ahozko ekoizpen erabilita. Gainera, CLIL/EHII (Content and Language Integrated Learning/Edukien eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua) metodologian oinarritutako ekintza ezberdinak ere antolatuko ditugu. CLIL metodologiak bultzatzen ditu kontzeptuak, trebetasunak eta jarrerak barneratzea beharrezkoa duten ikaskuntza-prozesuak.Horregatik, CLIL metodologiek oso kontuan hartzen dituzte jarduera bakoitzaren eskaera kognitiboak eta, horretarako, honako hauek erabiltzen dituzte gehien: ikusentzunezko estimulu eta ikaste kooperatibo (taldeka edo binaka).Lehenengo saioetan irakasleen proposamenak jasoko ditugu. Bakoitzaren ingeles maila zehaztu ostean, gero urtean zehar landuko diren gaien egitaraua banatuko zaie.
PROIEKTUA EBALUATZEKO IRIZPIDEAK Ikastaroan zehar garatutako estrategien eta edukien laburpena egingo da azken saioetan “Brain Storming" metodoaz baliatuz. Horrela, ideia berriak eskaini eta hartzaileei ingeles autodidaktak izateko gaitasuna lantzen jarraitzea ahalbidetuko da. Ikastaroan zehar egindako azken lan baten aurkezpenean (ahozko aurkezpena edo idatzizko artikulua) oinarrituko da ebaluazioa. Horrez gain, landutako gaitasunen hobekuntza ebaluatuko da banakako elkarrizketa batean. Gainera, partehartzaileen iritzia ere kontuan hartuko da, ikastaroaren balorazio pertsonala egiteko galdeketa bat 8
emango baitzaie. Ikasleekin egiten dugu bezala, irakasleen formazioan ere egoera komunikatiboak oinarri dituen metodologia hobesten dugu. Izan ere, parte hartzaileen hitz-jarioa areagotzea eta ingelesarekiko duten konfiantza hobetzea da ikastaroaren helburua. Irakasleek hainbat aukera izan beharko lituzkete beraien ingeles maila hobetzeko, gaitasun linguistikoari zein metodologikoari dagokionez.
SAIOEN BANAKETA Hurrengo ikasturtera begira ondorengoa izango litzateke saioen antolaketa:
Lehenengo ordua: Irakurmena, gramatika eta entzumena landuko dira Coffee Break: hamabost minutuko jarduera izango da. Modu informal batean ingelesez arituko da taldea irakaslearekin: eguneko gertakariei buruz hitz egin, informazio pertsonala landu, eta abar Bigarren ordua: Hiztegia eta ahozkoa landuko dira
ERAGIN ADIERAZLEAK Proiektua, LH1.mailatik aurrera orokortzea nahi da. Momentuz badakigu iazko irakasle batzuek jarraituko dutela, baina ez dakigu zer gertatuko den etorriko diren irakasle berriekin. Jarraituko duten irakasleek interes handia erakutsi dute atzerriko hizkuntza formatzeko proiektu honetan jarraitzeko. Hori guztia kontuan izanik, hurrengo ikasturtean ere beraien inplikazioa handia izango dela uste dugu eta, ondorioz, aurreikusitako helburuak lortzeko aukera izango dugula iruditzen zaigu
9