HEZKUNTZA ZIENTIFIKORAKO “ZIENTZIA HEZKUNTZA�PROGRAMA Ikastetxea:
SAN MARTIN AGIRRE HERRI IKASTETXEA LHI
Kodea: 012265 Herria: BERGARA Herrialdea: GIPUZKOA Proiektua: Zientzia Hezkuntza Programa 2017-2018 Justifikazioa. Aurkezten dugun proiektu honetan gure asmo nagusia da Zientzia irakaskuntza sustatzeko metodologia aktiboa eta ikertzailea bultzatzea; lehendabizi, irakasleriaren prestakuntzaren bitartez eta, bigarrenean, ikasgelan bertan ekoizpen didaktikoa praktikan jarriz. Gainera, metodologĂa honen bidez, azken garai hauetako ikerketa didaktikoen ondorioak islatu nahi ditugu: Zientziak Ikasteko eta Irakasteko prozesu berritzaileak, Oinarrizko Gaitasunen garapena, talde-lanaren garrantzia eta aplikazioa digitalen integrazioa geletan. Alfabetatzea zientifikoa funtsezko elementua bihurtu da gizarte modernoetan. Ikasleek inguruan duten guztia uler dezaten, errealitatea arrazionaltasunez eta askatasunez interpretatu ahal dezaten, jakintza zientifikoa ezinbestekoa da. Zientzia jarduerak landuz, zientziarako gaitasunaz gain beste konpetentziak era lantzen dira, hala nola, matematikarako gaitasuna, hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, informazioa
tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, gizarterako eta
herritartasunerako
gaitasuna,
giza
eta
arte-kulturarako
gaitasuna,
norberaren
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Zientziaren ezagutza jarduera praktikoak eginez errazago ikasteaz gain, ikasleak motibatuago daudenez, interes gehiagorekin lan egiten dute. Hori guztia dela eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako deialdia aprobetxatu nahi dugu ikastetxean erronka zientifikoari aurre egin ahal izateko.
1. Ikastetxearen abiapuntuko egoera. Azken urtetan jasan ditugun espazio arazo larrien eraginez, ez dugu ikastetxean izan gela arrunta ez den ezer erabiltzeko aukerarik, ez dugu izan ez tailerrik, ez laborategirik (ezta 1
liburutegia, ez musika txokorik, ez informatika gelarik, …), ikastetxeko espazio guztiak eskolako taldeen gela arruntak bihurtu behar izan genituelako. 2014/2015 ikasturtean eraikin nagusiko espazioak errekuperatu ondoren, zientzia ekintzei toki aproposa egin diegu tailer- laborategia martxan jarriz. Poliki-poliki errealitate bihurtzen dihardugu zientziaren aldeko apustua, gure ikasleei oinarrizko heziketa zientifiko esperimentala bizitzeko aukera emanez.
2. Garatu beharreko proiektuaren plangintza 2.1. 2017-2018 ikasturterako jarritako helburuak.
Lehen Hezkuntzako irakasleek zientzien irakaskuntzarako eta oinarrizko konpetentzien garapenerako baliabide didaktikoak eta estrategiak lortzea, jarduera praktikoak burutuz.
Curriculumaren edukiak era aktibo eta integratuan lantzeko proposamen zehatzak lantzea eta gomendatutako laborategi baliabideak erabiltzen ikastea.
Zientziaren izaerari eta eskatzen dituen komunikazio aukerei buruzko hausnarketa egitea, ondoren, gelan ikasleekin modu egokian landu ahal izateko.
Hainbat
ikasle-talderekin
Zientzia
Hezkuntza
bultzatzeko
proposatzen
zaizkigun jarduerak lantzea.
Emakumeek zientzia eta teknologian historian zehar, eta gaur egun ere, duten garrantzia azpimarratzea eta nesken zientziarekiko zaletasuna bultzatzea.
Irakasleen eta Ikasleen arteko elkarlana bultzatzea, bai prozesu didaktikoetan, bai ikasgelako bizikidetzan, klaseko giro egokiaren bila.
Oinarrizko Gaitasunak garatzea, ez bakarrik gaitasun zientifikoa, baizik eta, sekuentzia didaktikoen bidez, konpetentzien integrazioa lortzea.
2.2. Jarduerak eta denboralizazioa. 1.hiruhilekoa: urteko plangintzan ikastaroan landuko diren jarduerak aurreikusi. Honetarako, Zientzia Hezkuntza Programan proposatzen diren jarduerak sitesan ikusi eta bertatik zer landu daitekeen begiratuko dugu.
Ikasturtean zehar:
Laborategi-baliabideak eta ikastaroetan landutako jarduerak ikasletaldeekin praktikara eramatea diziplinarteko proiektuetan txertatuz. 2
Irailean erabakitzen diren laborategi-baliabideak erosi.
Zientzia Hezkuntza Programaren Sitesean dauden eta ikastaroetan landu diren unitate eta sekuentzia didaktikoak gelan inplementatzea
Ikasturte bukaeran: Ikasturtean zehar egindako lanaren memoria prestatzea. Bertan agertuko da ea helburuak bete diren, ikasitakoa nola landu den, zenbat taldetan, zein irakaslek, emaitzak, alde positiboak, alde ahulak, hobetu behar dena eta 2018-2019 ikasturterako aurreikusten dena. Ondoren, ikastetxeko agiri ofizialetan, Zientzia Hezkuntza txertatzeko asmoa adierazten dugu, ikasturte honetan izango dugun esperientzian oinarriturik.
Hezkuntza Proiektua,
Curriculum Proiektua,
Antolakuntza eta Jarduera Araudia
Urteko plana
Urteko Memoria
3.3 Laborategi-baliabideak eta curriculumaren arteko lotura. LEHENENGO ZIKLOA Garrantzi berezia emango zaie Ingurunea eta hura iraunaraztea, Landaren bizitza ezkutua eta Osasuna eta garapen pertsonala jorratzen duten proiektuei.
BIGARREN ZIKLOA Ziklo honetan berriz, osasuna sustatzea izango da lehentasuna landuko diren diziplinarteko proiektuetan. Higienea eta gaixotasunen prebentzioa. Ohitura osasungarriak izatearen garrantzia balioestea.
HIRUGARREN ZIKLOA Lurzorua, Izaki bizidunen aniztasuna, Lurreko bizitzaren jatorriari buruzko hipotesiak. Izaki bizidunen bilakaera: Kreazionismotik eboluzionismora: Darwin. Giza gorputza eta Materia eta energia gaiei ere emango zaie lehentasuna diziplinarteko proiektuetan arlo zientifikoko ikuspuntua indartuz lantzeko. 3
3.4. Irakasleen inplikazioa Laborategia-tailerra hornitzen jarraituko dugu eta orokorrean Lehen Hezkuntzako irakasleek hartuko dute parte, antolamendu desberdinen bitartez.
Koordinatzailea: Berritzegune Nagusiko arduradunekin eta Eibarreko Berritzegunekin harremanetarako koordinatzailea, zuzendaria izango da: Izen-abizenak: BEGOÑA OCHOA-AIZPURUA AGUIRRE NAN: 72567658J Emaila: zuzendaritza.sma14@gmail.com
4. Ebaluazioa eta lorpen-adierazleak. Jarritako helburuei begira, esperientzia baloratzeko orduan adierazle hauek kontuan izango dira:
Irakasleek jarduera didaktikoak landu dituzte.
Laborategi-baliabideak aurreikusitako talde eta ikasleekin erabili dira.
Komunikaziorako tresnak eta aukerak zientzia gaiez irakurtzeko eta idazteko erabili dira.
Emakumeek zientzia eta teknologian historian zehar, eta gaur egun ere, duten garrantziaz hitz egin da eta neskek zientzia jardueratan aktiboki parte hartu dute.
Irakasleen arteko elkarlana bultzatu da eta etapako beste irakasleei ere laborategi-baliabideak erakutsi zaizkie.
Ikasleen arteko elkarlana bultzatu da eta ikasleen motibazioa lortu da.
Oinarrizko Gaitasunak garatu dira eta konpetentzien integrazioa lortu da.
5. Bestelako zehaztapenak. Deialdian zehazten diren berariazko betebeharrak errespetatuko dira.
a) Diru-laguntza onartuko da. b) Proiektua Urteko Planean jasoko da.. c) Diru-laguntza Zientzia Hezkuntza Programatik proposatzen diren laborategibaliabideak erosteko eta proiektua gauzatzeko erabiliko da.
d)
Berritzegune
Nagusiarekin,
Eibarreko
Berritzegunearekin,
Hezkuntza
Ikuskaritzarekin eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarekin lankidetzan jardungo gara, onartutako proiektuarekin zerikusia duten lanetan: aholkularitza, ebaluazioa, jarraipena eta kudeaketa. 4
e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak —deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak betetzeko—
eskatutako
informazioa emango zaie.
f) Proiektua gauzatu izana justifikatzeko agiriak ezarritako epean eta moduan aurkeztuko ditugu.
5. Eskatzen den diru-laguntza eta justifikazioa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren hezkuntza zientifikoko Zientzia Hezkuntza Programan parte hartzeagatik eskaintzen duen gehienezko diru laguntza, 1.800 eskatzen dugu. Diru hori Zientzia Hezkuntza Programa aurrera eramateko laborategi-baliabideak osatzeko erabiliko dugu. MATERIALA
KOP
PREZIOA
Metileno urdina
1
29,04
Portaobjetos
6
24
Cubreobjetos
6
29,16
Placas de Petri
12
29,04
Embudo de Berlese
1
128,82
Mini esqueleto
1
58,63
Cestillas tinción
4
14,68
Recipientes tinción
4
38,72
Pinzas
12
72,72
Brújulas de campo
6
32,4
Equipo fuerza-peso-gravedad
1
165,63
Equipo 3 estados de la materia
1
81,19
Equipo palancas y poleas
1
120,45
Equipo mundo vegetal
1
173,12
Equipo mundo animal
1
214,6
Matraces Erlenmeyer
2
22,82
Morteros
2
46,28
Pipetas
6
13,26
Pinzas universales
6
87,84
Soportes pies de platos
2
22
Nueces dobles
12
69,84
Tubos de ensayo
6
1,26
Pinzas de ensayo
6
1,26
5
Lamparas de alcohol
2
164,72
Imanak
6
47,16
Birutak
1
3,20 GUZTIRA 1691,84
6