Bikaintasunerantz

Page 1

BIKAINTASUNERANTZ “Partekatuz Ikasi” SOLASALDI DIOLOGIKOAK San Martin Agirre Herri Eskola


JUSTIFIKAZIOA: AURRETIKOAK Bide luzea daramagu ikasleekin lanean eta formazio saioen antolaketan, SAN MARTIN AGIRRE eskolan, Ikasleen oinarrizko gaitasunetan errotutako ikasketa prozesua bermatzeko irakasleen prestakuntza eta bidezko irakas-praktika aldaketa ezinbesteko baldintzak direla sinetsiz. Formazio teorikoa jasotzea garrantzitsua izan arren zalantzarik ez dago irakasleok, ikasleek bezala, ikasketa sakona eginez lortzen dugula, praktikatuz, ezagupen berriak aldi berean praktikan jartzearen ondorioz, jakintza eta ekintzak uztartzearen alde ematen diren pausoak biziz. Ikaste prozesuaren atalen inguruan egin diren hainbat ikerketetan (Stainback, Aguado, Ainscow, Santos Guerra) agerian gelditu da ikasleen garapenerako oztopo gordinenak ez daudela hainbeste ikasleengan baizik eta eskolarekin lotutako beste faktore

batzuetan:

irakasleok

ikasleenganako

ditugun

espektatibetan,

gela

antolaketan, ezagutza eraikitzeko erabiltzen diren sistemetan, irakasle bakoitzaren eta irakasle taldeen balioetan edota gelako ateak irekitzeko ahaleginetan, norbanakoen gaitasunak garatzeko ikasleei eskaintzen zaien aukera anitzetan, eta abar. Baina nazioarteko komunitate zientifikoaren ikerkuntza nagusiak erakusten dute, baita ere, haurren ikaskuntza ez dela bakarrik gelan gertatzen (Snow eta Danbor, 1993), etxean edo lagunen artean bizi duen giroa eta harremanak ere eragin handia dutelako haurraren garapenean, ikaskuntza elkarrekintza guztien ondorioa bihurtzen delarik. ZERGATIK SOLASALDI DIALOGIKOAK Ikaskuntza, inguruan gertatzen diren interakzioen emaitza dela ohartuz, irakurketa dialogikoa interakzio hauek hobetzearen alde ezagutzen ditugun proposamen teoriko eta praktiko nagusien biltzaile gisa agertzen zaigu, ikasleak irakaslearekin, beste ikasle batzuekin, senideekin harremanak

emankorrak

eta inguruko beste hainbat agenteekin dituen

bihurtzeko

ahaleginetan

laguntzaile

bikaintzat

har

dezakegula uste dugu. Ikaskuntza buruzko ikuspegi dialogikoak ondo definitzen du pertsonen arteko elkarrekintza soziala, hizkuntza dutela bitarteko: Elkarbizitza elkarrizketan errotzen da, gizakien harremana solasaldian, mota bateko edo besteko hizkuntzaren baitan oinarritzen da, adostutako kodigoen trukaketan. Hizkuntzei esker pertsonek ahal


dute ideiak konpartitu, elkarlanean eta elkarrengandik ikasiz ekoiztu jakintza, komunikatzeko sistema osatuagoak bilatu, esanahi berriak aurkitzeko eta sortzeko bidean hizkuntza bera zein bizitza eraldatzen duten ezaugarriak garatzen dutelarik. Irakurketa dialogikoa

konpartituz egindako irakurketa

prozesua dela badakigu,

testua ulertzeko eta sakontzeko ahaleginetan guztien interpretazio kritiko eta afektiboaz osatutakoa, testu beraren eta testuinguruaren gainean sortzen den hausnarketa kolektiboak irakurle bezala izandako ulermena biziagotzen duelarik taldekideen interakzioari esker. Honela, irakurketa dialogikoak pertsona eta testuaren artean ematen den interakzio subjektibo itxia zabaltzen du, ekintzaren gunea maila indibidualean gertatzeaz gain ikasleak, ikaskide eta pertsona helduen artean testuarekiko sortzen den erlazioan, munduari so egiteko begirada hedatzen du, testu bakoitza ulertzearekin batera ingurua hobeto ulertzeko aurrera pausoa ematen

dugulako,

bakoitzak

bere

esperientziarekin

egiten

dituen

loturak

elkarrizketaren bidez partekatuz, eztabaidatu eta adostu ondoren ezagutza berriak guztion artean eraikitzen direlako.

HOBEKUNTZA PLANA: PRAKTIKARA NOLA ERAMAN Ezintasun puntu bat garatzen ari da eskolan, bereziki Lehen Hezkuntzako Lehen eta Bigarren Zikloko irakasleengan, burututako zenbait esfortzu, ahalegin eta saialdiak ez direlako islatzen ikasleen irakurketa maila hobetzean edo irakurtzeko zaletasuna piztean. Kezka honek eraman gintuen, antolaketarekin erlazionatutako beste erabaki batzuen artean, irakurketan zentratzea aurreko Hobekuntza Plana. Aurtengo formazio proposamenen artean, arlo praktikotik heldutako Solasaldi Dialogikoen esperientzia partekatzeko aukera dugula ikusirik, hau dela momentua irakurketaren inguruan jorraketa sakona eta bizia burutzeko eskolan uste dugu, bereziki alderdi praktiko eta bizia dakarrela proposamenak bere baitan ulertzen dugulako. Alderdi teorikoa landuz jabetu gara irakurketa dialogikoa jarduera kultural eta didaktikoa dela. Badakigu, gainera, parte hartzaileek kalitatezko testu literario baten oinarrituta, gizarteari buruz hausnartu, eztabaidatu, argudioak eman eta euren esperientziak kontatzen dituztela. Irakurmen maila aberastea, irakurzaletasuna eta ahozko adierazpena suspertzea, eta komunikazioarekiko hobetze jarrerak garatzeaz gain, praktikan jarri den hainbat


lekuetan parte hartu dutenen artean taldearen elkartasuna eta elkarbizitza sustatu eta autoestima hobetu egin dela dirudi, solasaldiaren helburua ez delako inolaz ere besteak konbentzitzea baizik eta hausnarketa zein elkarrizketa oparoagoa bideratuko dituzten argudioak aurkeztea. Ahalegin honekin bat eginez guk ere solasaldi dialogikoa sustatzen duen metodologia bideratu nahi dugu eskolan.

EREMUA: LEHEN HEZKUNTZA OSOA Hau guztia kontutan hartuta, Lehen Hezkuntzako hiru zikloetako irakasleriak onetsi du esperientzia honetan parte hartzeko eskaera luzatzea. Esperientzia modu arrakastatsuan garatzeko denak batera hastea gehiegi izan daitekeela pentsatzen dugu, horregatik lehen zikloko ikasle eta irakasleak izango dira formazio teorikoa jaso ahala gelako praktikara eramaten ahaleginduko diren lehenak. Asmoa, praktikan jartzeko ekimena hirugarren eta laugarren mailako geletara lehen bai lehen zabaltzea da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.