DIZIPLINARTEKO PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIAREN INGURUKO GOGOETA San Martin Agirre Herri Eskola
LOE (Hezkuntzaren Lege Organikoa, 2006koa) legean jaso eta horren ezarpena arautzen duten dekretuen bitartez garatutako curriculum berriak ulertzeko eta abian jartzeko ahaleginetan daramagu lauzpabost urte eskolan, beste hainbat ikastetxetan bezala. Abagune horretaz baliatu nahi izan genuen hasieratik gure hezkuntzapraktikaz gogoeta egin eta hura birplanteatzeko, besteak beste. Indarrean genuen
eredu
pedagogikoa
identifikatu
ahal
izateko,
curriculumaren
xehakapeneko azterketatik eta ebaluazio irizpideak finkatzeko ahaleginetik abiatu ginen Euskal Autonomi Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma ezartzea xedatzen duen dekretua argitaratu ondoren. Curriculumak
ikaskuntza-irakaskuntza
eredu
jakin
baten
alderdi
arauemailearen adierazpena izateaz gain, irakasle garen aldetik ditugun kontzepzioez gogoeta kritikoa egitera bultzatzen gaitu, egunerokotasuneko praktikan egitea komeniko litzatekeenaz hausnarketa burutzera, garatzen ari garen curriculuma aztertuz metodologia gaurkotua eta testuinguruari egokitua bilatzeko asmoz. Esku artean dugun praktika pedagogikoaren arabera era batera edo bestera erantzungo diegunez irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gidatzen duten galdera nagusiei, hau da, Ze ikasle mota bultzatu nahi dugu? Zertarako, zer, nola irakatsi? Zein da gure eginkizuna gidatzen duen helburua?, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma gure erkidegoan ezartzea xedatzen duen urriko 175/2007 Dekretuak onesten duenaren harira, euskarri gisa diziplinarteko proiektuak jasotzen dituen metodologia garatzen ari gara San Martin Agirre eskolan, funtsezko printzipio hauek dituelako oinarri:  Gela jardueren erreferentzia dira ikasleek dakitena (aurretiazko ideiak, esperientzia,
ezagutzak...)
eta
gertuko
inguruaren
errealitatea.
Proposaturiko ezagutzari nahiz ezagutza horren eraikuntzari dagokienez, ikaslearen interes eta ideiak aintzat hartzen ditu. Ikasleen aurreko ezagutza
eskemak
eta
haien
hipotesiak
osatugabeak) lotu nahi ditu abiapuntu gisa.
(egiazkoak,
faltsuak
edo
Ikasleak mundua ulertzeko eta bertan esku hartzeko geroz eta eredu konplexuagoetara begiak zabaltzea sustatzen du. Irakaskuntza eratzeko abiapuntua irakaslearen aurreikuspena da, ze sekuentzia eta
ze
egitura
logiko
antolatzen
dituen
edukiak
errazago
ulertarazteko eta ahalik eta eredu konplexuagoetara eramateko ikasleak, beti kontutan hartuta aurreikuspen hori abiapuntua besterik ez dela, aldatu egin daitekeelako gelako interakzioan. Ingurune fisiko eta gizarte arazoetako elementuen elkarreraginak kontuan hartzen ditu: ekonomia, ekosistemak, gizartea... Arazoen inguruko lanean dihardu, arazo horien tratamenduari dagozkion jarduera sekuentzietan. Alor ezberdinetako erreferentziak integratzen ditu: diziplina akademikoak, eguneroko bizimoduari dagozkionak, inguru eta gizarte
alorretako
problematika,
diziplinatik
haratago
doan
ezagutza, e.a. Ikasleei aukera ematen zaie proiektua lantzeko prozesuan erabakiak hartzeko, ekarpenak sortzeko, eztabaidatzeko guneak aprobetxatuz
beraien
interesak
defendatzeko,
ekintzetan
beharrezko diren trebetasun guztiak garatzeko (diseinua, ekitea, ebaluaketa...), hau da, ikaslearen rol aktiboa sustatzen du metodologia honek, ikaslea dela bere ezagutzearen eraikitzailea eta berreraikitzailea ulertuz. Oro har elkarlana bultzatzen du eta baita herritar gisa dugun gaitasuna eta parte hartzea. Ebaluazioak garatutako sekuentzia osoa hartzen du kontutan, jarraitutako prozesua eta baita ikaskuntzan sortutako erlazioak ere: erabakiak aurreikustea, arloen arteko erlazioak ezartzea, problema
berriak ondorioztatzea, e.a. Ebaluazioa egiteko hainbat jarraipen tresna darabiltza: errubrikak, ikasleen produkzioak, azken xedeak, autoebaluazioa, irakaslearen behaketa koadernoa, lantaldearen ibilbidea, e.a.
1. IKASI ETA IRAKATSI PROIEKTUEN BIDEZ Diziplinarteko
lan-proiektuek
eskola
ezagutzak
uztartzeko
eta
irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak antolatzeko modu bat dira. Eskolako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua prestatzeari begira, ikasleen ideia
inplizituak
edo
intuiziozko
ezagutzak
antzemateko
garrantzia
hezkuntzako profesional gutxik jartzen dute auzitan gaur egun. Seguruenik, gure arteko adostasun maila oso zabala lortuko genuke ezagupen berria ideia horiek euskarri eta gida harturik sortu eta antolatu beharko litzatekeela esatearen inguruan. Alor horretan (hezkuntza-psikologia eta zientziaren filosofian, batik bat) hezkuntza-ikerkuntzak eginiko aurrerapenei esker gure ikasleek dakitenera dezente hurbiltzen gara, ezagutza berriak nola sortzen diren eremuari buruz, ordea, ezer gutxi dakigu. Izan daiteke hori eskola-praktikak, ikaskuntzairakaskuntza prozesuen antolamendu eta garapenari dagokionez, espero zen norabidean eboluzionatu ez izanaren zergatietako bat? Diziplinarteko proiektukako metodologiaren jatorriak ez daude oso argi, Dakiguna da XX. mendearen hastapenean, Kilpatrick eguneroko bizimodura begira eta ikuspegi globalizatzaile batez hezkuntza-praktikak garatzeko komenigarritasun
eta
egokitasunaren
alde
agertu
zela
edo
Dewey-k
irakaskuntzaz zuen ikusmoldearen inplementazioa ere metodologia horren garapena ahalbidetu duen erreferentzia teorikoetako bat izan daitekeela.
Azken hamarkada hauetan unibertsitate alorrean (Bartzelonako Pompeu Fabra, Kanadako McMaster, Danimarkako Aalborg eta beste abar gero eta luzeagoa)
eginiko
ikerketek
ere
proiektuen
bidezko
metodologiaren
eraginkortasuna balioesten dute. Maila pragmatikotik abiatuz, han eta hemen martxan jarritako praktikatik garatu den metodologia da diziplinarteko proiektuetan oinarritzen den ikaskuntza prozesua. Metodologia honen bereizgarriak finka lezakeen oinarri teoriko sendorik jorratua ez izatean topa dezakegu, agian, proiektuen bidezko ikaskuntza terminoaz dugun anbiguotasunaren zergatia. Funtsean, irakasleak gidaturiko ikasleen lankidetzan garatzen den eta ikaslea erdigune hartuta dagoen ikaskuntza gisa defini dezakegu; horren helburua, ikasleen interes, esperientzia, ezagutza eta jakinguratik jalgiriko problematika
bati
erantzuna
ematea
da,
adiera
praktikoan,
ikasleen
errealitateari lotuta, prozesua ixten duen produktu baten bitartez. Ezagutzak, ulergarriak izateko, ez dira antolatzen modu zurrunean, ezta aurretik ezarritako diziplina erreferentzien arabera. Proiektuen funtzioa eskola-ezagutzak antolatzeko estrategiak sortzen laguntzea da, beraz, proiektu edo interes gune bakoitzari modu egokian lotu diezaioketen kontzeptuak, prozedurak, jarrerak, helburuak, garatu beharreko gaitasunak alegia, garbi izan beharko ditu irakasleak ikasleen ikaskuntza prozesua era arrakastatsuan bideratu edo gidatu ahal izateko.
2. DIZIPLINARTEKO PROIEKTU BAT GAUZATZEAREN HELBURUAK 
Egoera errealak aztertzerakoan antzematen diren arazoei aurre egiteko edo lortu nahi diren helburuak eskuratzeko behar diren ezagutzak barneratzea.

Arazo desberdinei aurre egiteko zeharkako gaitasunak eta ezagutzak aplikatzea eta diziplina desberdinak integratzea, gaur egungo ikasketa aktiboa sustatuz.
Ikasleria bere ikasketa prozesuan ardura hartuz, euren autonomia indartuz eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatuz, ikaskuntza pasibotik aktibora pasatzea, norbera bere ezagutzaren eraikitzailea izateko.
Konexioak sortuz eta errealitate bakarraren ideia zalantzan jarriz, ibilbide bakoitzaren berezitasunak ulertzea, zenbait informazio mota lantzea, diziplinen arteko kontzeptual integrazioa garatuz ideien sintesia burutzea, besteen esperientziak ezagutzeko irrika sustatzea.
Sormenerako baliabideak erabiliz, egoera ezberdinen azterketa eginez, eta analitiko interpretazio eta ebaluaziozko estrategien garapenaren bidez asmamena, kritika, kontzeptual integrazioa, erabakiak hartzeko ahalmena eta pertsonen arteko komunikazioarekin erlazionatutako gaitasunak bultzatzea.
Ikaskuntza-
irakaskuntza
prozesua
etengabe
birdiseinatzea
eta
berregokitzea. Ikasle, irakasle eta edukien arteko interakzioetan datza ikasleek ezagutza garatzearen arrakasta, beraz, irakasleak bere praktika aldiro ikertzeko prest egon eta interakzio hauek aztertzeko beharra dago ikasleek nola ikasten duten gertutik ezagutu eta identifikatutako ezagutza berrien arabera prozesua moldatzeko.
Jarduerei eustea elementu eragile gisa prozesu osoan barrena: hainbat iturrietan informazioa bilatu, esperimentatu, lege fisikoak nahiz giza arauak
deskubritu,
eginkizunak
planifikatu,
baliabideak
kudeatu,
erabakiak hartu, egindako lanaren inguruko gogoeta burutu, jasotako arrakasta eta porrotak aztertzen ohitu, zeregin bera modu ezberdinetan gauzatzea baloratu, gertaeren zergatiak eta gure jokabideen ondorioak ikertu.
3. LAN PROIEKTUAREN DEFINIZIOA ETA SORKUNTZA Eginkizuna:
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren abiapuntua egiazko problematika izan beharko luke. Problematika, jakingura edo galdera bat identifikatu eta formulatzetik abiatu behar du; hasierako planteamendu hori ikasleek beraiek egin dezakete, irakasleak proposa dezake edo helduek eginiko proposamenez hasitako eztabaidaren ondorio izan daiteke.
Problematikak adierazgarria izan beharko du eta bizitzan beharrezkoak izango diren ezagutzak garatzeko aukera eman beharko du, hots, ikasleen interesetatik gertukoa eta horiek ulertu eta bere egiteko modukoa.
Oinarrizko arazoa erabaki ondoren, gelako partaide guztien artean lehen bilaketa bat egingo da “Zer dakigu gai honi buruz?” galderari erantzunez.
Lehenengo galdera hau definitu eta gero hurrengo galderara pasatuko gara: “Zer jakin behar dugu?” (informazioa zertarako behar dugun, zein helbururako, etab.).
“Non bila dezakegu informazioa?” galderaren inguruan hausnarketa bat egingo dugu jarraian, iturri posibleen zerrenda eta aukeraketa eginez bai hasierako ezagutzak bai ordena eta interpretazio irizpideak zabaltzeko.
Proiektuan lortu nahi ditugun helburuen zerrenda argia eta ordenatua egin eta gero informazio bilaketarekin hasiko da (IKT, liburutegiak, gertuko pertsonak, herriko informazio guneak, etab.).

Informazio bilaketa kideen artean bananduko da pertsona edo azpitalde bakoitzak zereginaren alde bat landuz. Gaiarekin lotuta agertzen diren kontzeptuak eta terminologia argituko da ere, proiektuaren ulermena hobetzeko eta sakontzeko asmoz.

Funtsezkoa
da
ezagutza
garatuko
den
testuingurua
eta
osagai
soziokulturala aintzat hartzea, beharrezkoa maila indibidualekoaren nahiz sozialekoaren arteko integrazioa bilatzea. Eskola-ezagutzan funtsezkoa den faktoreetako bat aldarrikatzen du proiektu bidezko metodologiak, elkarreragin soziala hain zuzen, elkarlanean eginiko zerbaiten bidezko ikaskuntzari buruz ari garelako. Ezagutza ikasgelan garatzen diren elkarreraginei esker osatzen da: ikasleen, irakasleen eta, noski, edukien arteko elkarreragin prozesuetan. 
Proiektuaren bukaeran osatuko den produkzioa erabakitzeak markatuko ditu lan ildoak, azken xedea lortzeko beharrezkoak diren jarduerak identifikatzen eta antolatzen lagunduko digulako, hots, geure buruari erantzunaraziko dizkiogun kontuen arabera erabaki beharko dugulako elkarlanean jarduera bati edo beste bati ekiteko bidezkotasuna.
4. LABURTUZ Proiektua ikasgela osoak definitzen du; ez da gai bat hautatze hutsa, aukeratzen da aurretik landutako beste proiektu batzuen arabera, ikasturte horretan ezinbestez landu beharrekoak diren zenbait kontzeptu edo edukien arabera, taldearen historiaren arabera, e.a. Gaia, gainera, ez da bere horretan definitzen, lan-gidoi baten arabera baizik. Ikasleek gai bat aukeratzen dutenean ez dute egiten gustatzen zaielako; aukera horren oinarri, ostera, aurretik landu dituzten ataza eta proiektuak dira, horrek ahalbidetzen duelako informazioarekin lotura modu berriak eratzea eta jardueren antolaketa gidatuko duen lan hipotesiak egitea.
Irakaslearen funtsezko zeregin bat planteatutako proiektuaren aukerak taldeari erakustea edo aurkiaraztea da, aurretik dakitena ezagutzeko nahikundea gainditzeko bidean. Lan proiektuen antolaketa globalizazioaren ikusmolde jakin batean oinarritzen da, globalizazioa barne prozesu bat baino gehiago barne prozesu bat dela ulertuz, non edukien eta ezagutza arloen arteko erlazioak sortzen dira ikaskuntzaren baitan dauden problematika batzuk ebazteko beharren arabera. Ez dago gairik proiektuen bidez landu ezin daitekeenik. Proiektu batean garatu behar diren faseek eta jarduerek ikaskuntza prozesuaz
jabetzen
laguntzen
die
ikasleei,
eskola
edukiak
modu
esanguratsuago, irekiago eta malguagoan egituratzeak dakartzan erronkei irakasleek erantzuten dieten bitartean. Proiektua eraikitzeko behar den informazioa ez dago aurretik zehaztuta, ez dago irakasle baten edo testuliburu baten menpe; aitzitik, informazio hori gai jakin bati buruz ikasle bakoitzak dakienaren menpe dago, baita eskola barruko eta eskolaz kanpoko harremanetan erabil lezakeen informazioaren menpe. Horrek informazio iturriak estandarizatzeko eta homogeneizatzeko arriskua saihesten du, eta aldi berean, ikasleek informazio iturriak elkarrekin trukatzeak komunikazioa lantzen laguntzen du.
4.1. PROIEKTUAK DEFINITZERAKOAN AINTZAT HARTU BEHARREKOA Proiektuak irakasle edo ikasleen partetik formulatuak egon daitezke, baina orokorrean hauexek dira aspektu garrantzitsuenak fase bakoitzean: 1.- Gaiaren aukeraketa: Gaia aukeratzen denean batik bat honako hiru alderdiak aztertu: Ikasleentzat interesgarri den, garrantzi sozialeko gaia den eta curriculumean duen kokapena.
2.-
Edukien
azterketa:
Gaia
bideratzen
duten
elementu
guztiak
(curricularrak, zeharkakoak, etab.) eskema batean jarri 3.- Ezagutzen errebisioa: irakasle taldeak gaiaren dossierra egin beharko du (grafikoak, testuak, irudiak, mapak, artikuluak, etab.) 4.- Analisi didaktikoa: ikasleek dakitena eta ezagutu eta landu beharko luketena (adierazleak eta konpetentziak) identifikatu behar dira. 5.- Diseinu didaktikoa: Jarduera sekuentziaren diseinua proiekturekin erantzun nahi diren galderek lagunduta.
4. 2. IRAKAS PRAKTIKA ON BATEN HAINBAT EZAUGARRI Jarduera pedagogikoak ez daude soilik galderak erantzutea edo arazoak konpontzera zuzenduak, kontuan hartzen dituzte izatea, ezagutza, egiten jakitea eta baloreak. Ikasten ikasteko irakasten dugu; pentsatzen, erabakitzen eta inguruko arazoak konpontzen irakasten dugu. Egin eta ekiten irakasten dugu, ideiak ekintza bihurtzen, irudimena erabiltzen, jarduerak garatzen eta gertuko nahiz urrutiko gizarte eta ingurumen hobekuntza gaineko ardura hartzen. Elkarbizitzan irakasten dugu, partehartze demokratikoan, gatazkak indarkeriarik gabe bideratzen, elkarrizketaren bitartez. Autonomia, ardura eta jarrera kritikoarekin bizitzen irakasten dugu, ezagutzarako jakin mina sustatuz. Testuinguru anitzak erabiltzen dira, non ikasitakoaren funtzioa aplikatu eta ebaluatu daitekeen. Ebaluaketaren ondoren, irakasleek prest dituzte hobekuntza proposamenak eta prozedurak laguntza eta errefortzua behar duenarentzat.
Ekintzen erreferentzia dira ikasleek dakitena (aurretiazko ideiak, esperientzia, ezagutzak...) eta gertuko inguruaren errealitatea. Hortik aurrera gaiaren ezagupena jorratzen da ikasleek zekitena aberastuz eta prozesuaren bukaeran ikasitakoaren kontzientzia hartzera animatuz. Ikasleek aukera dute parte hartzeko ikasgaiaren erabaki prozesuetan eta ekarpenak egin eta eztabaidatzeko guneak eta denborak dituzte ikasgeletan, modu sistematikoan lantzeko erabakitzearen garrantzia eta ondorengo ardurak. Jarduerak ekintza askotarikoak planteatzen dira, ekintzetan beharrezko diren trebetasunak lantzen dira (diseinua, ekitea, ebaluaketa...) eta oro har elkarlana bultzatzen dute, eta baita herritar gisa dugun gaitasuna eta parte hartzea. Jardueretan
sustatzen
ditugu:
jakin-mina,
arrazoibide
logikoa,
jarrera
dogmatikoekiko kritika. Ikasleek proposaturiko ekintzak ere kudeatzen dira.
Talde-lana, auzolana edo kooperazioa dira erabiltzen ditugun estrategiak alor eta ikasgai osoan. Parte-hartzerako teknikak eta jarrera afektiboa (entzutea, errespetua, keinuak...). Banaka aritzearen garrantzia ahaztu gabe. Gizakia biosferaren parte izatearen ikuspegia lantzen da, natur ingurunearen balorazioa, naturaren gozatze arduratsua. Ingurumen eta gizartearen arazoei buruzko sentsibilizazioa,
hiritartasun
aktiboa.
Ingurune
fisiko
eta
gizarte
arazoetako
elementuen elkarreraginak kontuan hartzen dira: ekonomia, ekosistemak, gizartea eta abar. Ikasleek aukera dute elkarlanean aritzeko taldekideak ez diren beste batzuekin: pertsonal ez irakaslea, familien estamentuko pertsona nagusiak, beste adin eta ikasgela batzuetako ikasleak. Kontuan hartzen dira jasangarritasunaren oinarrizko kontzeptuak (premiak eta mugak), eta helburuak (gaurko eta etorkizuneko premiak bete), gelako zein jarduerako antolakuntzaz eta kudeaketaz erabakiak hartu behar direnean.
Jardueraren proposamenean tokia egiten zaie ikasleen izaera eta baloreei, Giza Eskubideei eta gure gizarteko aurreiritzi eta estereotipoen azterketari. Gelako/taldeko giroa zaindu egiten dela erakusten duten estrategia, intentzioa edo ekintzak planifikatzen dira. Landu egiten da egunerokotasunean, sortzen diren gatazka eta abarretan, ikasleak
beren
kasa
pentsatzeko
gai
izatea,
arazoen
gaineko
informazioa
eskuratzearen garrantzia, iritzi eta ikuspuntuez kritiko izatea. Ikuspegi desberdinetatik lantzen dira gaiak, buruketak, ingurumen eta gizarteko arazoak, gure garapen ereduko ekoizpen eta kontsumo joeren inguruko interes anitzak sorturikoak. Jakintza, dakiguna eta ezagutzaren eraikuntza soziala ez dago oinarritua egia absolutuetan,
baizik
eta
zalantzan,
kritikan,
zorian,
ziurgabetasunean,
testuinguruaren azterketan. Informazioa ondo kudeatzen ikastearen garrantzia. Aniztasuna, bereziki giza aniztasuna (ideiak, kulturak, bizimoduak, erlijioak) eta biodibertsitatea (ekosistemak, espezieak...) aberasgarritzat baloratzen ditugu Ikusmira lokal eta globala lantzen dira, hau da, norberaren inguruan bizi eta ikasitakoa, eta bakoitzaren taldean hartutako erabakiak kontrastatu egiten ditugu beste toki eta garai batzuetan gertaturikoarekin. Gaiak tratatzean edo egoerak planteatzean kontuan hartzen dira ikusmira historikoa, giza jokabide eta jarduerak eragindako oraingo egoera/guk uzten ditugun aztarnak (historian, ekonomian, herriko edo eskolako bizitzan, lagun taldean). Gizakiengan eragindako ondorioak aztertzen dira, bereziki haurrengan (pobrezia, osasuna, heziketa eza) eta etorkizunerako eszenarioak aurreikusi. Arazoak/Alternatibak/Egoerak
aurkeztu
eta
jorratzerakoan
jokoan
egon
daitezkeen interes sozial eta ekonomikoak kontuan hartzen dira, eta arrazoi kultural eta politikoak ere bai.
Eskolako irakasleek beste ikastetxe batzuetako irakasleekin lan-taldeetan parte hartu eta kolaboratzen dute, esperientziak eta hezkuntza materialak trukatuz. Irakasleak hausnarketa partekatua egiten du irakaskuntza-ikasketa prozesuan duen egiteko modua eta jarreraz. Zertan laguntzen duen bere jokabideak eta zertan alda dezakeen ikasleek hobeto gara dezaten beraien gaitasunak. Ikasleekin
batera
baloratzen
dira
irakas-ikas
jarduerak
berrikuntzarako proposamenak, ikerkuntza eta etengabeko hobekuntza.
eta
heziketa