Eleaniztasunerantz san martin agirre herri eskolan

Page 1

ELEANISTASUNERANTZ San Martin Agirre Herri Eskola

1


DIAGNOSIA San Martin Agirre Herri Eskola Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Hiru eraikuntzek osatzen dute eta Bergaran kokatuta dago. Orokorrean udalerri euskalduna bada ere, erabilera datuak ezagutzarenak baino baxuagoak dira. 15.000 biztanle, eskas. Gaitasuna: %68 euskalduna, %16 ia-euskalduna. Kale erabilera, %40-45 inguruan. (Bergarako Udala). Hortaz, herrian gertatzen denaren erakusgarri da gure eskola. 1997-98 ikasturteaz geroztik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan lanean ari gara. Atzerriko hizkuntzarekin izandako esperientziaren ostean, Marko Hirueleduna proiektuari heldu genion 2011. urtean. Gure ikastetxeak konpetenteak izango diren pertsonak hezi nahi ditu. Curriculumak eskaintzen digun aukerari helduz, eta gure printzipioetan finkatu eta sendotzeko helburuari jarraituz, ikastetxeak berrikuntzaren aldeko apustua berretsi du. Aipatu oinarriei men eginez, 2009. urteko irailean irakas-praktika aldaketa hauek jarri ziren martxan eskolan onartutako proiektu globalaren baitan:   

Diziplina arteko proiektuetan oinarritutako irakasteko eta ikasteko prozesua aurrera eramateko metodologia, hirugarren zikloan Eskola 2.0 programak eskura jartzen dizkigun baliabideak ere integratuz. Diziplinek beraien artean komunean dituzten ezaugarrien lanketa modu integratuan eta ildo nagusi baten inguruan. Aldi berean, arlo bakoitzak dituen berezkotasunak jorratzeko denbora eta guneak kontenplatuz. Ikasleak eginez ikasten duela eta konpetentziak garatzeko bidean ikasleari heziketa prozesuaren protagonismoa eta ardura emanez, metodologia aktiboa bultzatzen dugu.

Bestalde, gure eskola D ereduko ikastetxea da. Hezkuntza Proiektuan, Plan Estrategikoan nahiz Zuzendaritza Proiektuan jasota dugun bezala, euskararen erabilera areagotzea, hedatzea eta gozatzea da gure helburu nagusienetariko bat. Euskal kultura indartu nahi badugu ere, beste kulturetako ohiturak ezagutzera emateko ateak zabalik ditugu. Era horretan, kanpoko jatorria duten ikasleen eta bertakoen arteko harremana sendotzeko bidea landu nahi dugu. Etorkizunean ere horrela izaten jarraitzea nahi dugu. SAN MARTIN AGIRRE eskolako ikasle batzuek euskaraz mintzatzeko aukera gutxi izaten dituzte eskolaz kanpo. Hori dela eta berebiziko garrantzia dute:  ULIBARRI programak zabaltzen dituen aukerak  Antzerkiak  Euskara Astea  Barnetegiak  eta abar Halaber, eskolaren eginkizuna da gizartean ematen ari diren eraldaketen aurrean ikasleak ondo prestatzea. Gizarte eleanitzean murgilduta gaudela ukaezina da. Beraz, ekitatearen printzipioari jarraiki, gizartean eragiteko ezinbestekoak diren hizkuntzak menperatzeko bideak eskaini beharko dizkiegu ikasleei. Testuinguru horretan ezinbestekoa dugu eskura ditzakegun baliabide eta aukera guztiez baliatzea.

2


Eleaniztasunerantz deialdi hau aukera ezin hobea izango da irakasleak atzerriko hizkuntzan formatu eta ezinbesteko prestakuntza sendotzeko. San Martin Agirre ikastetxeak aspaldi ekin zion eleaniztasunaren bideari eta horren adibide dira:    

Ingeles goiztiarra martxan jarri zenetik SAN MARTIN AGIRRE ikastetxeak egitasmoan sartuta egotea INEBI programaren barruan hizkuntzen trataera bateratuarekiko konpromisoa aurrera atera nahian urteetan zehar lanean aritzea 2010 ikasturtean martxan jarri zen Ingelesezko Egonaldiak esperientzietan seigarren mailako ikasle eta irakasleen parte-hartzea Laugarren mailako hiru talderekin Marko hirueleduna proiektuari heldu izana (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan)

Ikastetxean eginiko balorazioaren arabera ondorioztatu genezake ingelesa lantzeko egin diren saiakera guztiak positiboak izan direla. Marko Hirueleduna proiektuak eskaini digun aukera azpimarratuko genuke, ingelesez irakatsitako orduen kopuruak lotura zuzena izan baitu ingelesean lortutako mailarekin. Gauza bera gertatu da euskararekin ere. Argi dago gizartean ematen ari diren eraldaketen aurrean beharrezkoa dela ikasleek atzerriko hizkuntzetan duten gaitasun linguistikoa zein irakasleen formakuntza hobetzea. Une honetan gure ikastetxean ingeleseko gaikuntza duten zazpi irakasle daude, maila apala baina perfilik ez duten lau eta gainontzekoek ezer gutxi dakite. Aurretik aipatuta bezala, ELEANIZTASUN Proiektu honek ahalbidetzen du ikastetxeko irakasleria eleaniztasunaren bidean jartzea eta, bide batez, aurrerantzean gure ikastetxean proposatuko ditugun proiektu eleaniztasunei indar gehiago eman ahal izatea.

PROIEKTUKO HELBURU ESTRATEGIKOAK Ikastetxearen filosofiari jarraiki, eskolak eskaini beharreko hezkuntza helburuak ez ditugu aktibitate puntual edo ikasgai askeekin lotzen. Arlo guztiak ohiko zereginetan elkar lotzeko gai diren ekimen edo proiektuetan sinesten dugu. Hori horrela, gure hezkuntza proposamena egunerokotasunaren jardunean integratuko dugu. Gure proposamenak ez ditu arloak hizkuntzen artean banatuko. Eleanitz Markoa eskolako metodologiarekin uztartzea eta lan proiektu bakoitzean egoera komunikatiboa sustatzea ditugu xede; horretarako, arlo guztietan arituko gara hiru hizkuntzatan. Hiru hilabetero momentuko gaiaren araberako bi proiektu programatuko dira. Pasa den ikasturtean landutako proiektua izango dugu abiapuntu irailean, baina egokiak ikusten ditugun moldaketak erantsiko dizkiogu. Arloek eta hizkuntzek komunean duten guztiari dagokienez, abian jarriko den proiektu bakoitzarekin garatu nahi dituzten konpetentziak sailkatuko dituzte irakasleek, hizkuntza bakoitzean landuko den testu mota eta generoa ere adostuz. Hori guztirako helburu, eduki eta ebaluazio irizpideen taulak izango dituzte oinarri. Proiektu bakoitza amaitzerakoan burutu

3


beharreko ebaluazioan, lorpen maila baloratzeaz gain, zer eta nola jorratu den aztertuko da, ikasirakas prozesu osoa analizatuz. Informazio hori guztia jaso ondoren hurrengo hiruhileko edukiak (helburuak, gaiak, ebaluazio irizpideak, baliabideak, iraupena eta abar) prestatzeari ekin beharko diote irakasleek, aurrekoan zerbait landu gabe edo asebete maila nahikorik lortu gabe gelditu bada, berreskuratu eta proposamen berrian integratuz. Testu mota eta genero guztiak hiru hizkuntzatan landuko diren arren, bakoitzari momentu eta gai jakin bat egokituko zaio. Lan-proiektu bakoitzean egindako aukeraketek gainontzekoak baldintzatuko dituzte. Hiru urteko epea izango dute proiektu guztiek osatzeko. Horrez gain, berezkotasunei ere tokia egin behar zaienez, astean saio bat izango dute ikasleek era komunikatibo eta aktiboan praktikatu dutenaren inguruan hausnarketa linguistikoa burutzeko.

PROIEKTUAREN ASPEKTU METODOLOGIKO ETA DIDAKTIKOAK /ESTRATEGIAK Urteetan zehar lantzen dihardugun Hizkuntzen Trataera Bateratua errealitate bihurtu dugu dizipliarteko proeiktuen bitartez. Hizkuntzen programazio adostu horren oinarriak geureganatuz, metodologia bera erabili eta planifikazio osoa egingo dugu hiru hizkuntzen irakaskuntzan, horien artean dauden aspektu komunen transferigarritasuna aprobetxatuz eta bakoitzaren berezitasunei erreparatuz. Astero mailako tutorea, ingeleseko berezilaria eta ahal den neurrian ikasketa burua bilduko dira programatze saioetan; HTBn ildotik ekingo diote lanari eta, testuen lanketan oinarrituz, diziplinarteko proiektuen inguruan lana antolatu eta programazioa gauzatzea izango dute jomuga. Ikastetxean bertan sortutako "Hizkuntzen Alderdi Testuala" txostena erabiliko dugu testuak ahoz zein idatziz lantzeko. Ahozkotasunean aurrera pausoak eman nahian, lan handia egin da ikastetxeko metodologian eraginez. Astean behin hiru hizkuntzetako ahozkotasuna jorratzen dugu Lehen Hezkuntzako maila guztietan "Ahozkotasuneko Tailerrak" aurrera eramanez. Tailer horiek gauzatzeko testu mota desberdinak lantzen ditugu ikastetxean sortutako "Ahozkotasuna" txostena erabiliz. Haur Hezkuntzan euskarazko eta ingeleseko ahozkotasunari ere garrantzi handia ematen zaio "Ahozkotasuna lantzeko uneen aprobetxamendua " ikastetxean sortutako dokumentua erabiliz. Gure programazioa aurrera eraman ahal izateko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak adostu ditugu Curriculumak markatzen dituen gaitasunak lortzeko, beti ere testuinguru errealak erabiliz. Hizkuntza desberdinen ahozkoaren erabilera sustatze aldera ikaskuntza kooperatiboko hainbat dinamika ere txertatzen ditugu egunerokotasunean. Gure Hobekuntza Planean ere hiru hizkuntzetan “testuen lanketa� jarduerei ematen diegu lehentasuna.Testu mota eta genero bakoitzaren ezaugarriak jorratzearekin bat, sortutako egoera komunikatibo horiek aprobetxatzen ditugu esaldien egituraketak (sinpleenetik hasi eta era mailakatuan konplexutasun handienekoetara iritsi arte) eta hiztegiaren sakontzea jorratzeko.

4


Antolaketari dagokionez Aurtengo ikasturtean (2014/2015) LHko laugarren mailan 22 eta 21 ikaslez osatutako bi talde izango ditugu. Lan-proiektu hauek burutzerako orduan, talde kopurutsuak direla kontuan harturik, hiru taldetan funtzionatuko dute ikasleek; bat euskaraz arituko da, bestea gazteleraz eta hirugarrena ingelesez. Astero dagozkien lan saioak betetzen dituztela ziurtatzeko, "txoko" edo "tailer" ezberdinetan oinarritutako errotazio sistema funtzionala eratuko da hizkuntza bakoitzeko. Horrek guztiak antolaketa malgua eskatzen du bai ikasleen taldekatzean, zein arloak banatzeko ordutegian. Gelako jarduerak antolatu eta hiruhilabeteko bakoitzeko proposaturiko helburuen jarraipena egin ahal izateko, proiektuan inplikatuta egongo diren irakasleen arteko elkarlana estua izango da. Izan ere, bi saio planifikatuko dira astero hiru irakasleren arteko lana koordinatzeko, betiere irakasleriaren ordutegi barruan. Bestalde, hizkuntzen ikaskuntza, ekoizpenak eta lankidetza errazten duten heinean, IKTak lehentasuna izango dute gure planteamendu metodologiko honen baitan. Hala, gure ikasleak ESKOLA 2.0 programan murgiltzen doazen neurrian, lan proiektuak osatzeko aukera eskainiko digu IKTak modu eraginkorrean erabiltzeak. Hemen ere hizkuntzen ikaskuntza testuinguru errealei lotuta planteatuko dugu, zentzuzko izaeraz jantziz eta egoera komunikatibo batean eman behar direla kontuan hartuz. Beraz, ikasleen ekoizpenendako (ahozkoak, idatzizkoak edo multimedia) irteera errealak proposatuko ditugu, testuingurutik at burutzen diren unitate linguistikoen azterketa eta deskripzioa gaindituz. Inplikatutako irakasleriaren ezaugarriak Eskolako laugarren mailako tutoreak izango dira hiru hizkuntzatan irakatsiko dutenak, bietako batek ingeleseko habilitazioa izanik atzerriko hizkuntzako klaseak emango baitu.

PLANGINTZA ETA GAUZATZEKO EGUTEGIA Urritik maiatza bitartean formakuntzara bideratutako astearte batzuk eta ostiral guztiak erabiliko genituzke gure plangintza aurrera eraman ahal izateko. Denera bi ordutako 50 saio izango lirateke. Lau edo bost irakaslez osaturiko bi talde sortzea aurreikusten dugu. Aurrekontuak ahalbidetuko balu, maila aurreratua duten bi edo hiru irakaslerekin hirugarren talde bat ere osatuko genuke. Hirugarren talde horrek hilabetean astebetez jasoko luke hizkuntza-eguneratzea lortzeko prestakuntza. Formakuntza saioak akademia batek emango lituzke. Hortaz, beraiekin harremanetan jarri gara helburuak, metodologia, jarduerak eta ebaluazio irizpideak ezagutzeko.

5


IRAKASLEENTZAT AURREIKUSITAKO HELBURUAK ETA METODOLOGIA JARDUERAK HELBURUAK Parte hartzaileen hitz-jarioa areagotu eta ingelesarekiko duten konfiantza hobetzea bilatzen du ikastaro honek. Irakasleek hainbat aukera izango dituzte beraien ingeles maila hobetzeko, bai gaitasun linguistikoari dagokionez, baita gaitasun metodologikoaren aldetik ere. Bereziki mintzamena landuko den arren, hizkuntzaren ezagupena birziklatzea ere garrantzitsua izango da. Horrez gain, hala nahi duten irakasleek titulazio espezifikoak (A2, B1, B2) lortzeko prestakuntza ere jaso ahal izango dute. Material desberdinekin lan egiteko teknikak jorratuko ditu ikastaroak ikasketa erakargarriagoa egite aldera. METODOLOGIA Hizkuntza ikasteko ematen dituzten ahalbideen araberakoak eta aldizkatuak izango dira prestatuko diren jarduerak. Irakasleak lehendik duen ezagutzatik abiatu eta bakoitzaren ikaste – atazara egokituko dira. Hizkuntza garatzeko hiztegia eta gramatika lantzen dituzten ariketa eta jarduera ezberdinak proposatuko dira saioetan. Ildo horretan, konpetentzia linguistikoa indartuko dugu ahozko ekoizpena landuz eta CLIL/EHII (Content and Language Integrated Learning/Edukien eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua) metodologian oinarritutako ekintza ezberdinak antolatuz. Saioetan aintzak hartuko diren oinarrizko printzipioetako batzuk: • Hizkuntza ikasteko eta, bide batez, komunikatzeko erabiltzen da • Hizkuntza bat erabiltzen dugunean garrantzitsuagoa da hitz-jarioa zehaztasuna baino Teorialariek diotenez, CLIL abian jartzeko lau oinarrizko printzipio errespetatu behar dira: edukia, komunikazioa, kognizioa eta kultura; hau da, Curriculumeko 4C-ak (Content, Comunication, Cognition eta Culture). Horien arabera (Coyle, 1999) CLILren ikasgai bat ongi planteatzeko honako elementu hauek konbinatu behar dira: • Edukiak: Ezagutzan, trebetasunetan eta curriculumeko gai espezifikoak ulertzean aurrera egitea • Komunikazioa: Hizkuntza ikasteko erabiltzea, hizkuntza bera ikasten den bitartean. • Kognizioa: Kontzeptuak (abstraktuak eta konkretuak), ezagutzak eta hizkuntza lotzen dituzten trebetasun kognitiboak lantzea. • Kultura: Nor bere buruaz eta besteen izateaz ohartzea eragiten duten askotariko ikuspegiak eta ezagutza partekatuak erakustea

6


CLIL metodologiaren bidez kontzeptuak, trebetasunak eta jarrerak barneratzea beharrezkoa duten ikaskuntza-prozesuak bultzatzen dira. Horregatik, CLIL metodologiek oso kontuan hartzen dituzte jarduera bakoitzaren eskaera kognitiboak eta, horretarako, ikus-entzunezko estimulu eta ikaste kooperatiboak (taldeka edo binaka) erabiltzen dituzte gehien.

PROIEKTUA EBALUATZEKO IRIZPIDEAK Ikastaroan zehar garatutako estrategien eta edukien laburpena egingo da azken saioetan “Brain Storming" metodoaz baliatuz. Horrela, ideia berriak eskaini eta hartzaileei ingeles autodidaktak izateko gaitasuna lantzen jarraitzea ahalbidetuko da. Ikastaroan zehar egindako azken lan baten aurkezpenean (ahozko aurkezpena edo idatzizko artikulua) oinarrituko da ebaluazioa. Horrez gain, landutako gaitasunen hobekuntza ebaluatuko da banakako elkarrizketa batean. Gainera, parte-hartzaileen iritzia ere kontuan hartuko da, ikastaroaren balorazio pertsonala egiteko galdeketa bat emango baitzaie.

ERAGIN ADIERAZLEAK Aurretik aipatu bezala, Proiektua laugarren mailako 21 eta 22 ikasleko bi taldetan ezarriko da. Gure ikastetxetik hamaika irakaslek parte hartuko dute, hau da, irakasleen %22ak. Maila aurreratua duen irakasle batek B2 perfila lortzea izango litzateke helburua. Maila ertaina dutenen artean hiruk B1 eta gainontzekoek A2 lortzea. Irakasle horiekk interes handia azaldu dute atzerriko hizkuntzan formatuko dituzten proiektu honetan parte hartzeko. Hori guztia kontuan izanik, beraien inplikazioa handia izango dela uste dugu eta, ondorioz, aurreikusitako helburuak lortzeko aukera izango dugula iruditzen zaigu.

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.