ELKARBIZITZA PLANA
AURKIBIDEA 1. Sarrera 1.1. Ikastetxearen ezaugarriak. Testuingurua 1.2. Elkarbizitza Plana prestatzeko jarraitutako prozesuaren deskribapena. 1.3. Ikastetxeko bestelako dokumentuekiko lotura 2. Elkarbizitzaren definizioa 3. Ikastetxeko elkarbizitzaren diagnostikoa 4. Helburu orokorrak 5. Prebentzio neurriak eta Helburuen lorpena sustatzeko egiturak 5.1. Elkarbizitzaren Behatokia 5.2. Bestelako egiturak 6. Irakasleriaren formazioa 7. Jarduteko irizpide eta ildo orokorrak 7.1. Jarduteko irizpide orokorrak 7.2. Eskola jazarpen kasuetan jarduteko irizpideak 7.3. Jarduteko ildo orokorrak 8. Elkarbizitza Planaren urteko zehaztapena 9. Zabalkundea 9.1. Elkarbizitza Planaren zabalkundea 9.2. Urteko helburu eta jardueren zabalkundea 10. Elkarbizitza Planaren jarraipena eta ebaluazioa 10.1. Elkarbizitza Planaren jarraipena eta ebaluazioa 10.2. Elkarbizitza Planaren urteko zehaztapenaren ebaluazioa 11. Eranskinak
1. Sarrera Elkarrekin bizitzeko modua hobetu nahi duen gizarteak giro egokia behar du, eta bakea, askatasuna, justizia eta giza eskubideen errespetua izan behar ditu oinarri. Hori da hain zuzen ere San Martin Agirre herri eskolak bultzatu nahi duena; eskola komunitatea osatzen dugunon elkarrekin bizitzeko modua hobetzea, hain zuzen ere. Ildo hori jarraituz, Elkarbizitza Plana dokumentuak jasoko ditu, besteak beste, ikastetxeak elkarbizitza positiboa hobetu eta garatzeko dituen helburuak, horiek lortzeko estrategiak eta jarduerak, eta, era berean, plana bera ebaluatzeko erabiliko ditugun tresnak. Ikasturtero egiten dugun Urteko Planean lehenetsi nahi ditugun elkarbizitza-helburuak zehaztuko ditugu, baita helburu horiek lortzeko antolatuko ditugun berariazko ekintzak ere. Plan hori sortzerakoan, ondorengoan izan ditugu kontuan: gure komunitatean indarrean dagoen araudia, ikastetxea antolatzeko eta kudeatzeko urteetan zehar sortutako dokumentuak, eta plangintza egiteko prozesuan moldatutako, sortutako zein berristutako dokumentuak. 2013-14 ikasturtean eskola komunitatearen artean adostutako lerro estrategikoetan elkarbizitza positiboaren sustapena aipatu genuen; asmo horrek barne-hartzen du gatazkak konpontzeko elkarrizketa, errespetua eta komunikazioa erabiltzea, eta baita elkarbizitza urratzen duten egoerak saihesteko prebentzio-jarduerak garatzea ere. Bestalde, Hezkuntza proiektuak azpimarratzen du San Martin Agirre eskolako ardatz pedagogikoa oinarritu nahi dugula ikasleak XXI. mendeko inguru anitz, aldatzaile eta konplexuan bizitzeko eta elkarbizitza sustatzeko prestaketan. Ikastetxeko egunerokotasuneko dinamika gehienen erantzule nagusiak irakasleak direnez, eguneroko zereginetara hurreratzeko dauden ohiturak birplanteatzeko beharra ikusten dugu. Ondorioz, irakaslearen garrantzia berretsi nahi du, informazio igortzaile izatetik bitartekari edota haurren ikasketen eragile, bultzatzaile, laguntzaile izatera iristeko egin beharreko bidea jorratuta. Esan bezala, San Martin Agirre herri eskolaren helburua da eskola komunitatea osatzen dugunon elkarbizitza hobetzea, asmo hori hezkuntza prozesuaren oinarria bihurtuta. Horrez gain, frogatu nahi dugun posible dela bizitza osorako baliogarriak izan daitezkeen ezaguerak lagunen arteko interakzioaren bidez eraikitzea. Elkarrekin bizitzen ikastea da gaur egun hezkuntzak duen ikasketarik garrantzitsuena, eta, horretarako, Elkarbizitza Plana funtsezko tresna izango da. Elkarbizitza plana ondorengo printzipioetan oinarritu dugu: •Duintasunean oinarritutako elkarbizitzarako hezkuntza-konpromisoa bultzatzea •Elkarbizitza xede duten giza eskubideen aldeko hezkuntza- eta prestakuntza-ekimenak ugaritzea •Indarkeriaren adierazpide ororen prebentzioa bultzatzea eta giza eskubideen babes unibertsalaren aldeko konpromisoan heztea sustatzea •Proiektuak hezkuntza-curriculumaren esparruan txertatzea eta garatzea
•Giza eskubideen eta elkarbizitzaren aldeko hezkuntzan diharduten eragileen, tokiko erakundeen eta gizarte zibileko ordezkarien arteko sinergia eta ikaskuntza-komunitatea sustatzea •Ikasleekin garatu beharreko hezkuntza-ekimenak lehenestea; horretarako, baliabide sortzaileak – antzerkia, literatura, teknologia berriak, hizkuntzak...– erabiltita eta familien parte-hartzea sustatuta Pertsona guztientzako gune seguru bilakatu behar da ikastetxea; pertsona guztiek sentitu behar dute ikastetxean ongi-etorriak direla, eta guztiek izan behar dute garatzeko aukera, beti ere, beren diferentzia errespetatzen dela sentituta. Asmo hori lortze aldera, egitura desberdinak erabiltzen ditugu: banakako tutoretzak, partaidetza-batzordeak, etab. Horietan, hitza, hausnarketa, elkar laguntzea, norberak bere burua arautzea…, izango dira tresna nagusiak.
1.1. Ikastetxearen ezaugarriak. Testuingurua San Martin Agirre herri eskola Bergarako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Kalitatezko eskola euskaldun, inklusibo eta jasangarria eskaintzen dugu. Hiru eraikuntzek osatzen dute: Osintxun gela bat dugu eta bertan biltzen dira auzoko Haur Hezkuntzako ikasleak; gainontzeko bi eraikuntzak Bergaran daude: HHko eraikuntza (Boni Laskurain 15) eta Lehen Hezkuntzako eraikuntza (Boni Laskurain 25), bertan dago zuzendaritza. Azken urteetan 500 ikasletik gora ditugu eskolan. Neska-mutil horien ikaskuntzairakaskuntza prozesuaren ardurari erantzun ahal izateko, berrogei irakaslek baino gehiagok osatzen dute klaustroa, tartean daude Musika, Hizkuntza Errefortzua, Gorputz Hezkuntza, Ingelesa, Heziketa Berezia (Aholkularia, P. T., ALE), eta Erlijioko berezilariak. Mota askotako familiak daude, eta, gehienak seme bat edo biko familia tradizionalak badira ere, azken urteetan bestelako familia-egitura duten ikasle-kopurua hazi egin da. Eskola ez dago gizartetik at, hortaz, inguruan gertatzen diren aldaketetara moldatzeko gaitasuna izan behar dugu. Familiek, orokorrean, garrantzia ematen diete ikasketei, eta errendimendu akademikoari gehiago erreparatu izan diote integrazioari edo ikaskideekin harremanak izateko dituzten zailtasunei baino. Hala ere, joera hori aldatzen joan da azken urteetan zehar, eta eskolak egindako lanak eragin handia izan du bilakaera horretan. Guraso eta senideen parte hartzea aztertu ostean, ohartu gara ikasgelako bileretara eta tutoreekin dituzten elkarrizketetara joaten direla gehienak. Baina gutxi batzuek hartzen dute parte ikastetxeak antolatutako jardueretan edota gurasoek sortutako foroetan (Guraso berritsuak, Guraso elkartea, ,etab.). Gaur egun, ikasleek ikastetxeko bizimoduan modu aktiboan parte hartzen dute, diziplinarteko proiektuen zein IPA antolaketaren bitartez. Ikasleen ia %45ak eskolaz kanpoko jarduerak ikastetxean bertan egiten ditu, eta zehazki ezagutzen ez dugun kopuru txiki batek ikastetxetik kanpo. Hasieran ekintzarik arrakastasuenak ingelesarekin eta matematikarekin loturikoak baziren ere, azken ikasturteetan beste ekintza batzuk indartzen ari dira: hala nola, robotika, xakea, psikomotrizitatea edota pintura eta marrazketa. Eskola Kontseilua ikastetxeko organo gorena da eta ondorengoek osatzen dute: hamabost gurasok, hamar irakaslek, udaleko ordezkariak, langile ez irakasle batek, zuzendariak, idazkariak eta ikasketa buruak. Aipatu beharra dago irakasle ez diren langileek ikastetxearen kudeaketan duten partehartzea baxua dela. Ikasturtean zehar hainbat koordinazio-bilera egiten dira, eta gai ugari eztabaidatzen dira bertan: esaterako, jangelan edota zaintzan arauak betetzen ote diren ikusteko jarraipena.
Azpimarratzekoa da ikastetxeak erlazionatutako gaietan.
eskarmentu
handia
duela
elkarbizitzarekin
1.2. Elkarbizitza Plana prestatzeko jarraitutako prozesuaren deskribapena. Eman beharreko urratsak 1.Ezagutaraztea: Ikastetxean eginda dagoen Elkarbzitza plana dokumentuaren zirriborroa Klaustrokideei, ikasleei, Guraso Elkarteari eta Eskola Kontseiluko partaideei helarazi hausnarketa egiteko (abiapuntua, helburuak, plangintza) 2.-Hausnarketa Hausnarketarako une egokiak eskaini eta erabili (tutoretzak, IPA saioak, ziklo bilerak, guraso elkartekoen bilerak‌) erabakiak hartzeko, ekintzak proposatzeko, ikastetxean egiten ari den lana ezagutzeko... 3. Ekarpen jasotzea Hausnarketa egin ondoren hezkuntza komunitateko partaideen ekarpen jasotzea 4. Plangintzaren borobiltzea eta formulazioa Egindako ekarpen guztiekin, hartutako erabakiekin, proposatutako ekintzekin... planaren zirriborroa ostu eta forma emanez idaztea 5. Planaren zabalkundea Zabalkunde aproposa egiteko, komunikaziorako estrategia egoki eta berritzaileak sortzea, betiere, ikastetxearen eta bertako kideen ezaugarriak eta errealitateak aintzakotzat hartuta
Arduradunak Zuzendaritza
Baliabideak -Zuzendaritza -Irakasleak -IIkasleak -Gurasoak
Denboralizazioa
Zuzendaritza -Irakasleak -IIkasleak -Gurasoak
-"Elkarbzitza plana" dokumentuaren zirriborroa -Bilera gune desberdinak
2016ko Abendua/ urtarrila
6. Prozesuaren ebaluazio lana Emandako prozesuaren ebaluazioa urteko oroitza txostenean jasotzea
Zuzendaritza -Irakasleak -IIkasleak -Gurasoak
2016ko - - azaroa-
-
Zuzendaritza
2017ko otsaila
Zuzendaritza
2017ko martxoa apirila 2017ko maiatza
Zuzendaritza
-Foiletoak -Triptikoak -Panel informatiboak -Kartelak -Web guneak -Zentroko aldizkaria Elkarrizketak.... Oroitza txostena
2017ko ekaina
1.3. Ikastetxeko bestelako dokumentuekin duen lotura Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren zati bat da Elkarbizitza Plana; hori dela eta, ikastetxeko beste dokumentu batzuekin koherentzia izan beharko du, besteak beste, Hezkidetza planarekin, Tutoretza planarekin, Aniztasuna planarekin, AJArekin, Hizkuntza proiektuarekin eta Proiektua kurrikularrarekin. Azken finean, elkarbizitza izan behar da hezkuntzaren oinarri eta, horretarako, lehentasunezko elementutzat hartu behar da gaitasun sozialak eta afektiboak garatzea, bai eskola-planifikazioan, baita antolamendu eta kudeaketan ere. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuari dagokionez:
Ikastetxearen elkarbizitza-eredua zehazten du
Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudiari dagokionez:
Ikastetxeko elkarbizitzaren arauak eta kudeaketa ezartzen ditu
Aniztasuna planari dagokionez:
Hezkuntza-beharrak antzemateko, baloratzeko eta martxan jartzeko prozedura zehazten du
Tutoretza planari dagokionez
Tutoretza saioetan garatu beharreko curriculumeko orientazio edukiak antolatzen ditu eta tutorearen esku- hartzea sistematizatzen du ikasleen hainbat eremutan
Hezkidetza planari dagokionez
Hezkidetzan oinarritutako eskola eredua ezartzen du
Hizkuntza proiektuari dagokionez
Curriculumeko hizkuntzen arteko erabilera irizpideak eta horien arteko elkarbizitza ereduak ezartzen ditu
Ikastetxearen Curriculum Proiektuari dagokionez:
Elkarbizitzarekin zerikusi duten trebetasunak curriculumean nola garatuko diren taxutzen du
Arloen programazioek Elkarbizitza Planean adierazitako jardueraildoak jasoko dituztela bermatzen du
Urteko Planari dagokionez, ikasturte bakoitzean Elkarbizitza Planaren zein helburu garatuko diren zehazten duen neurrian:
Helburuak garatzeko ekintzak taxutzen ditu.
Arduradunak izendatzen ditu.
Epeak ezartzen ditu, zein baliabide behar diren xedatzen du…
Lorpen-adierazleak finkatzen ditu.
Jarraipen- eta ebaluazio-plan bat ezartzen du.
2. Elkarbizitzaren definizioa 2.1 Gure ikastetxeko irakasleen definizioa: Ikastetxean aritzen garen guztiok elkarrekin bizi eta lan egin behar dugula kontuan izanik, San Martin Agirre herri eskolan honela ulertzen dugu elkarbizitza: gainontzekoekin harremantzerako orduan elkar errespetatzea, enpatiaz eta begikotasunez, solidaritatez eta elkar ulertuz; era berean, elkarrekiko konfiantza sustatzea, lan-giro ona bultzatzea eta adierazteko askatasuna defendatzea; gure arteko errespetuzko harremanak izatea besteak baloratuz eta baloratuak sentitzea. 2.2 Definizio desberdinak 2.2.1. “Hezkuntza-komunitateko kideen arteko elkarbizitza baketsua; alegia, haien arteko harreman positiboa, eta hezkuntza helburuak, ikasleen garapen integralaren aldeko giroan, behar bezala bete ahal izateko aukera ematen duena”. (Hezkuntza Ministerioak Eskola Elkarbizitzari buruz). 2.2.2.“Ikastetxean, elkarbizitza gisa ulertzen da hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko harremanek osaturiko sarea, non komunikazioa, sentimendua, balioa, jarrera, rola, estatusa eta boterearen prozesuak eratzen diren.” (R. Ortega, 1997).
3. Ikastetxeko elkarbizitzaren diagnostikoa 3.1 IRAKASLEAK Gure ikastetxeko elkarbizitzaren egoerari buruzko datuak jasotzeko prozesuan, zenbait inkesta burutu dira, eta irakasleen artean alderdi hauei buruzko iritziak jaso dira : ESKOLAKO HEZKUNTZA POLITIKA Eremu honetan aztertutako gaien artean irakasleen arteko koordinazioaren aipamena nabarmentzen da. Haur Hezkuntzan koordinazio gehiagoren premia ikusten da; Lehen Hezkuntzan, berriz, tutoreen arteko koordinazioa ziurtatuta badago ere, berezilariekin koordinazio sistematizazioaren beharra sumatzen da. Horren harira, ebaluazio bileren antolaketa bideratzeko denbora gehiagoren beharra ikusten da. Bestalde, Haur Hezkuntzan aipatzen da formazio edo prestakuntza jarduera desberdinak egiten direla, baina ez dagoela horiek sakontzeko astirik. Dagoeneko, Batzorde Pedagogikoan gaia jasota dago eta hurrengo ikasturterako formazio saioei beste jarraipen bat emateko proposamena egina ere. Inklusibotasun -irizpideen erabileraren zein gizarte- jarrera baikorren sustapenarekin loturiko gaietan egiten dugun lanaren pertzepzioa oso ona da.
Gainontzeko gaien balorazioa ona izan da: hots, ikastetxeko prozesu berritzaileen buru den zuzendaritza taldearena, eskolaren hezkuntza ardatzenetariko bat izatea ikasleek heldutasun pertsonala lortzea, eta ikastetxearen hobekuntzarako auto-analisia eta ebaluazioa. BIZIKIDETZAREN ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua eta aurrera eramateko gida argitaratuta egon arren, Haur Hezkuntzakoek aipatzen dute ez dutela araudi orokor bat ezagutzen eta zikloka zein mailaka adosten diren arauek ez dutela jarraipenik. Gainontzeko gaietan egiten den lanaren balorazioa ona da orokorrean:
Harremanen oinarrian pertsona guztien eskubideak eta betebeharrak daude Hezkuntza-komunitateak elkarbizitza-arauen prestaketan parte hartzen du, eta ezagutzeaz ez ezik, onartu ere egiten ditu Gatazkaren aurrean gehiago dira prebentziozko jarduerak premiazko esku-hartzeak baino Gure ikastetxea hezitzailea eta inklusiboa da Jarduerak antolatzen dira elkar ezagutzeko eta giro atsegina sustatzeko Ikastetxea gune seguru eta erosoa da, eta bertako bizitza eta elkarbizitza osasuntsuak dira Gatazkei modu eraikitzailean heltzen zaie: elkarrizketa, enpatia eta irmotasuna erabilita Elkarbizitza positiborako ohiko estrategiak dira berdinen arteko laguntza, komunikazioa eta bitartekaritza Ikastetxeak giza-baliabideak eta baliabide materialak erabiltzen ditu elkarbizitza positiboaren proiektua garatzeko
GATAZKAREN ERALDAKETA ETA ETIKA Gatazka egoeretan berehalako esku-hartzea egitea kosta egiten dela sumatzen da eta, ondorio hezitzaileekin asmatzen dugun ere zalantzan jartzen da. Ildo horretatik, oso positiboki baloratzen da egoera gatazkatsuen aurrean lehen urratsa entzutea eta laguntza pertsonala ematea izatea. Gainontzeko gaietan lortutako bataz besteko balorazioa ona da:
Gure ikastetxean, autorregulazioa eta erantzukizun partekatua bultzatzen dira, elkarbizitza positiboa eraikitzeko asmoz Onartu egiten da pertsonen arteko harremanetan gatazkak sortzen direla, eta gizabanakoeta talde-garapenaren sustatzailetzat hartzen dira Elkarrizketa, bestea eta bere berezitasunak onartzea, eta adostasunak bilatzea ohiko estrategiak dira gure elkarbizitzan Hezkuntza-komunitate osoarentzat une eta gune batzuk sortu eta sistematizatzen dira entzun, lasaitu eta gatazkari irtenbideak aurkitzeko Komunitate osoak onartzen dituen esku-hartzeko neurri hezitzaile multzo bat dago eta ekintzaren, haren ondorio eta konponketaren, eta, batez ere, pertsonaren zaintzaren artean dagoen lotura bilatzen dute
PARTAIDETZA Oso garbi ikusten da Ikasgelako Biltzarra eta Ordezkari-batzordeak bultzatzen direla garrantzizko baliabide parte-hartzaile modura. Berdin gertatzen da ordezkapen- sistema eta informazioa trukatu eta itzultzeko mekanismoekin, oso modu eraginkorrean egiten direla baloratzen baita.
Gainontzeko gaiek balorazio ona jaso dute.
Ikastetxeko komunikazioa erraza da, eta elkarrizketak gardenak eta eskuragarriak dira. Hala ere, Haur Hezkuntzakoek somatzen dute bi eraikuntzetan banatuta egoteak sarritan komunikazioa zailtzen duela. Ikastetxearen jardueretan adostasuna eta koherentzia dago Familien, ikasleen, administrazio eta zerbitzutako langileen arteko errespetuzko harremaneta trataera-motak adosten dira
EMOZIOAK, SENTIMENDUAK ETA IDENTITATEA Eremu honetan eskolan egiten den gai batzuetako lanketa oso ondo baloratua izan da:
Elkarri laguntzea da gure ikastetxeko harremanen ezaugarrietako bat Ziur gaude aukerak kontuan hartzea, zailtasunak gainditzea eta akatsetatik ikastea dela aurrera egiteko bidea Lan-giroko baikortasuna, eta ikasteko zein eskolan arrakasta izateko aukerak dira gure ikastetxearen ezaugarriak
Beste gai batzuek, aldiz, balorazio ona jaso dute:
Komunitateko pertsona guztiei harrera emateko, elkarrekin harremanak trukatzeko eta guztiak aitortzeko jarduerak antolatzen dira Pertsona guztiek, dagokien neurrian, hautatzeko eta erabakitzeko benetako aukera dute
IRAKATSI ETA IKASTEKO PROZESUAK Irakatsi/ ikasi prozesuan aztertutako gai gehienek oso balorazio ona jaso dute:
Curriculumaren garapen malguak aukera ematen du ikaskuntza sozial eta emozionalari erantzuteko eta elkarbizitza positiboa garatzeko Antolatzen diren eduki eta jarduerek aurretik motibatuak izan diren ikasleen interesak eta beharrak hartzen dituzte kontuan Lanerako informazio-iturri eta -trataera desberdinen erabilera bultzatzen da Elkarlana edota lan elkarreragilea bultzatzen da, denek ikasi eta harremanak hobe ditzaten
Bestalde, Lehen Hezkuntzan onartzen da ikasleak kasu gehienetan ez duela parte hartzen ikaskuntza-jardueren aukeraketan eta diseinuan. Era berean, aitortzen da ikasleen nahiak eta beharrak kontuan izaten direla eta ikasleak horien helburua ezagutzen duela. IRAKASKUNTZA ESTILOA Eremu honi dagokionez, balorazio altuena honako gaiak jaso du: profesionaltasunak eta inplikazioak, benetako gogoak, irakatsi eta ikasteko konpromisoak komunitaterako ongizatea dakarte.
Hala ere, beste zenbait gai eskolan ondo bideratzen direla baloratu da:
Taldearen garapena, partekatzea eta lankidetza sustatzea zaintzen dira Hezkuntzan diharduten pertsonenganako konfiantza dago eta horrek ziurtasuna ematen du Pertsonen balorazioa eta aintzatespena orokortuta daude harremanetan Hezkuntza-komunitateko kide bakoitzarengan zein taldearengan itxaropen handiak jartzen dira
3.2 IKASLEAK Orokorrean ikasleria pozik dago ikastetxeko elkarbizitza positiboaren mailarekin. Baina ikasleen portzentaia txiki bat sentitu da noizbait beldurtuta /ez seguru /gaizki ikaskide edo irakasleren batek emaniko tratuarengatik. Egin zaien galdeketaren arabera hauek dira atera diren iritziak puntuz puntu: ONDO SENTITZEN DIRA
Bere buruarekin: patioan lagunekin jolastean, txokoetan, proiektuetan, musika gelan, ordenagailuetan, marrazkiak eta eskulanak egitean, gauzak ondo egiten dituztenean Ikaskidee artean: elkarrekin jolasten dutenean eta elkarri laguntzen diotenean Irakasleekin dituzten harremanetan: lanak egiten laguntzen dietenean, beraiekin jolasten dutenean, beraien gauzak kontatzen dizkietenean Atezain, begirale eta abarrekin ditudan harremanetan: begiraleek beraiekin jolasten dutenean Ikasgelako jardueretan: proiektuak lantzerakoan, txokoetan daudenean... Lana eta emaitzekin: lanak bukatzen dituztenean Ikasgela eta ikastetxeko bizimoduan dudan partaidetzarekin: IPAko batzordeetan parte- hartzen dutenean, hondakinak jasotzen dituztenean, patio jolasetan parte hartzen dutenean, ekintza osagarrietan,... Ikastetxeko eta ikasgelako arauekin: arauak denon artean aukeratzen dituztenean, beraiek proposatutako ekintzak onartu eta martxan jartzen direnean (eskailerak lasaiago igo eta jaisteko jarri diren oinatzak, adibidez) Gatazken kudeaketarekin: istilu bat dagoenean besteei laguntzen dietenean
GAIZKI SENTITZEN DIRA
Bere buruarekin: lagunekin borrokatzean; norbaitek jolasten uzten ez dietenean; norbaitek jotzen, molestatzen edota iraintzen dituztenean Ikaskideen artean: gauzak apurtzen dizkietenean, hitz zatarrak esaten dizkietenean, jotzen dituztenean, nagusiek abusatzen dutenean,... Irakasleekin dituzten harremanetan: irakasleak beraiekin haserretzen direnean Ikasgelako jardueretan: lan zailak egin behar dituztenean, zarata dagoenean, batzuk gaizki hitz egiten dutenean Ikastetxeko eta ikasgelako arauekin: betetzen ez direnean Gatazken kudeaketarekin: gezurretan edota lapurretan ibiltzen direnekin
3.3. FAMILIAK Gure ikastetxeko elkarbizitzaren egoerari buruzko datuak jasotzeko prozesuan, familien aldetik jasotako iritziak hauek dira: Ikastetxeko gurasoen arteko harremanak informazio konpartitzeko aukera egokia bezala ikusten dira, nahiz eta inplikazio falta handia nabaritzen den Irakasleekin dituzten harremanak beharrezkoak diren arren, batzuetan, Lehen Hezkuntzan gutxiegi direla sumatzen dute; Haur hezkuntzan, aldiz, harremana zuzenagoa eta egunerokoa dela aipatzen dute.
Eskolako diziplinarteko proiektuetan oinarritutako metodologiaren alde agertzen dira, ikasleen interesak kontuan hartzen direlako, baina, batzuetan, gurasoek proiektuari buruzko informazio gutxiegi jasotzen dutela pentsatzen dute Notek eta lanaren emaitzek proiektuan landutakoarekin erlazio gehiago izan beharko luketela adierazi dute. Kasu batzuetan orokorregiak iruditzen zaizkie. Ikastetxeko gatazken kudeaketari dagokionez, irakasleekin kontaktuan egotea oso garrantzitsua deritze, kudeaketa bateratua izateko. Irakasleek ikasleak tratatzen dituzten moduarekin lotuta, positiboki baloratzen dute ikasleen egoera pertsonala kontutan hartzen denean, baina ez zaizkie hain positiboak iruditzen egoera pertsonalak aintzat hartu gabe egiten diren aldaketak edota banaketak
3.4. IRAKASLEAK EZ DIREN LANGILEAK Talde honetan jasotako iritzien artean, irakasle batzuek irakasleak ez diren langileenganako tratu hotza eta axolagabea nabarmentzen da. Zorionez, ez da irakasleria osoaren jarrera, eta, orokorrean, eskola komunitateko kide gehienen artean harreman ona gailentzen da. Azpimarratu nahiko genuke zuzendaritza taldearekin dagoen harreman bikaina aipatzen dela.
4. Helburu orokorrak Ikaskuntza integraleko eremu gisa ulertu behar ditugu ikastetxeak; hala, elkarrekin bizitzen ikasi behar dute ikasleek, elkarbizitza egiten, eta bizitzan zehar gertatuko zaizkien egoera ugariak kudeatzeko baliabideak garatzen. Hori horrela ulertuta, euskal eskola publikoko Bihe -Sarean - Ehige elkarteek elkarbizitzarako ezarritako helburuekin bat egiten dugu: 1. Elkarbizitza positiboaren eraikuntza ikastetxeen ardatz egituratzaile bilakatzea, ikastetxearen hezte-funtzioa (ez soilik irakaste-funtzioa) onartuta 2. Ikas-komunitatea osatzen dugun pertsona guztiak zaintzea, eta haien garapenik handiena ahalbidetzea 3. Ikastetxeetan garatzen diren proiektu guztiak elkarrekin lotzea eta ikasleen garapen osora bideratzea 4. Sinesmenetik lantzea elkarbizitza; ez premiatik. 5. Elkarbizitza planifikatzea eta ebaluatzea 6. Ahalik eta gehien indartzea ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa, curriculuma haietako bakoitzaren beharretara egokitzen dela, eta haien eskolaarrakasta errazten dela bermatuta 7. Eskola-elkarte osoarentzako partaidetza- eta hausnarketa-eremu bilakatzea ikastetxeak, hartarako behar diren egiturak sortuta
8. Protagonismoa ematea ikasleei ikastetxeko bizitzan, haien autonomia eta ekimena sustatuta 9. Elkarbizitza positiboaren garapena antolatzea, ikastetxe guztietan hura arautzen duten agiriak eratuta: Elkarbizitza-plana, AJA, aniztasunaren tratamendua, etab. 10. Irakasleen, ikasleen, langile ez-irakasleen eta familien trebakuntza hobetzea: elkarbizitza positiboaren gaian, ikasgela-kudeaketan, gatazken konponketan, adimen emozionalean, etab. 11. Koordinazio-eremuak sortzea irakasleen artean, bai ikastetxeen barruan, baita haien artean ere, elkarbizitza eta eskola-giroa hobetzen dituzten lan-sareak sustatuta
5. Prebentzio neurriak eta Helburuen lorpena sustatzeko egiturak 5.1. Elkarbizitzaren Behatokia Elkarbizitzaren Behatokia ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa izango da. Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea da bere xedea. Talde honek ildo nagusiak markatuko ditu, jarraipena egingo du, informazioa jaso eta emango du, eta, behar denean, Eskola kontseiluari proposamenak egingo dizkio. Komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzerako orduan, erantzukizuna eta partaidetza izango dutela. Estamentu guztien ordezkaritza zein emakume eta gizonen arteko parekotasuna (edo proportzionala) bermatzeaz arduratuko da eskola. Hori horrela, horrelako talde bat proposatzen dugu: Zuzendaritza Taldeko kide bat Etapa bakoitzeko irakasle bat (bat HHkoa eta bestea LHkoa) Ikasleen ordezkari bat Garraio eta jantokiko arduradun bana Pertsonal ez irakasleen ordezkari bat Guraso edo arduradun legal bat Eskolaz kanpoko saileko ordezkari bat Bergarako udaletxeko Hezkuntza zinegotzia
 5. Prebentzio neurriak eta Helburuen lorpena sustatzeko egiturak 5.2. Beste egitura batzuk Elkarbizitza planak ikasleen arteko tratu txarrei aurre hartzen lagundu behar digu.. Egiaztatuta dago ikastetxeetan indarkeria prebenitzeko modu egokiena dela pertsona guztien eskubideetan eta betebeharretan oinarritzea hezkuntza-komunitateko harremanak, duintasunarekiko errespetuan eta jokabide prosozialak sustatzen dituzten irizpide hezigarri eta integratzaileetan, eta eztabaida erabiltzea gatazkei aurre egiteko. Horregatik, elementu horiek dira gure elkarbizitza -planaren ardatz. Horretarako, indarkeriaren kultura gainditzeko prozesuak landu behar dira ikastetxeetan, hori baita bide bakarra ikasleak sozializa daitezen, eta ikastetxeek gizarteari adierazi diezaioten elkarrizketa, errespetua, ardura eta komunikazioa direla bizikidetzaren oinarrioinarrizko elementuak. Prebentzio-neurrien artean, elkarbizitzako helburuak lortzen lagunduko dizkigutenak, honako hauek bereiz ditzakegu: orokorrak, ikastetxeko bizikidetza orokorra hobetzeko xedea dutenak; eta berdinen arteko tratu txarrekin eta jazarpenarekin lotutakoak, ikasgelako taldearekin edo banaka aplikatu ohi direnak, hezkuntza-komunitate osoan eragina izan badezakete ere.
5.2.1.METODOLOGIA 5.2.1.1.DIZIPLINARTEKO PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA Lan proiektuen antolaketa globalizazioaren ikusmolde jakin batean oinarritzen da. Globalizazioa barne prozesu gisa ulertzen dugu, non edukien eta ezagutza arloen arteko erlazioak sortzen diren ikaskuntzaren baitan dauden problematika batzuk ebazteko beharren arabera. Ez dago gairik proiektuen bidez landu ezin daitekeenik. Proiektu batean garatu behar diren faseek eta jarduerek ikaskuntza prozesuaz jabetzen laguntzen diete ikasleei, eskola edukiak modu esanguratsuago, irekiago eta malguagoan egituratzeak dakartzan erronkei irakasleek erantzuten dieten bitartean. Proiektuen metodologiaren bitartez ikasten ikasteko irakasten dugu; pentsatzen, erabakitzen eta inguruko arazoak konpontzen irakasten dugu. Egiten eta ekiten irakasten dugu, ideiak ekintza bihurtzen, irudimena erabiltzen, jarduerak garatzen eta gertuko nahiz urrutiko gizarte eta ingurumen hobekuntzaren gaineko ardura hartzen. Elkarbizitzan irakasten dugu, parte-hartze demokratikoan, gatazkak indarkeriarik gabe bideratzen, elkarrizketaren bitartez. Autonomia, ardura eta jarrera kritikoarekin bizitzen irakasten dugu, ezagutzarako jakin mina sustatuta.
Talde-lana, auzolana edo kooperazioa dira erabiltzen ditugun estrategiak alor eta ikasgai guztietan. Parte-hartzeko teknikak eta jarrera afektiboa (entzutea, errespetua, keinuak...) lantzen ditugu, banaka aritzearen garrantzia alde batera utzi gabe. Gainera, ikasleek aukera dute elkarlanean aritzeko taldekideak ez diren beste batzuekin: pertsonal ez irakaslearekin, familien estamentuko pertsona nagusiakin edota beste adin eta ikasgela batzuetako ikasleekin, esaterako. IKASTURTE HASIERAKO LEHENENGO PROIEKTUA Elkar ezagutza elkarbizitzaren oinarriaren lehen urratsa dela ulertuta, ikasturte hasiera guztietan Elkarbizitzarekin lotutako proiektu berezi bat lantzen da. Ia hiruhilabete pasatu dute ikasleek eskolara etorri barik; horregatik, oso aproposa deritzogu ikasleen arteko harreman positiboak zein euskararen erabilera bultzatuko duen lehen proiektu hori burutzea. 5.2.1.2.TXOKOAK Gaitasun ugari lantzeko aukera eskaintzen diete txokoek ikasleei; beraien interes, gustu, behar edota egoera emozional zein afektiboetatik abiatutako lanketa egiten baitute bertan. Azpimarratzekoak dira testuinguru batetik bestera pasatzerakoan haurrek erakusten duten lasaitasuna, ikasgeletan sartzeko eta bertatik ateratzeko duten autonomia, giro lasaia, ikasleen arteko elkarrizketetan nabari den bolumen atsegina, txokoek ikasleei eskaintzen dieten estimuluen ugaritasuna, jarduerak garatzeko erabiltzen duten sormena, banakako jarraipena egiteko ematen duten aukera, etab. Horri guztiari esker, ikasleen arteko elkarbizitza ez ezik, balore ugari lantzen ditugu. 5.2.1.3.IKASKUNTZA KOOPERATIBOA Partaide guztien bidezko parte-hartzea eta interakzioa sustatzen du ikaskuntza kooperatiboak. Ikasleen elkarrekintza ahalik eta gehien erabiltzeko xedeari jarraiki, kide gutxiz osaturiko lan talde baten bitartez helburu didaktiko bat lantzean oinarritzen da. Errendimendu eta gaitasunei dagokionez, lan taldeak heterogeneoak izan ohi dira. Partehartze paretsua eta interakzioa sustatuko dituzten ariketa motak lantzen ditu. Era horretan, partaide guztiek eskola edukia ikastea lortu nahi da, bakoitzak ahal duen gehien ikasiz eta lan taldean lan egitera ohituz. Kooperazioa eta elkarbizitza banaezinak dira. Elkarbizitza ere eginez ikasten da. Komunitate zientifikoko aditu franko ari da ikaskuntza kooperatiboa aldarrikatzen elkarbizitza hobetzeko. Garbi baitago zein den metodologia indibidualistaren duen efektua eta zer efektu lortzen den kooperazioaren bidez. Gizarte demokratikoa eta parte-hartzailea nahi baldin badugu, gure ikasleei balore demokratikoak eta parte-hartzea eginez ikasarazi beharko
diegu. Elkarbizitza gizartearen zutabea izatea nahi baldin badugu, ohiko testuinguruan eta ohiko praktiketan oinarritu beharko dugu.
5.2.2.IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA (IPA) Eskolako egunerokotasunean parte-hartze eta ardurak bereganatzeko jakintzak, beste arloetan gertatzen den bezala, eginez barneratzen dira, hau da, egoera eta testuinguru zehatz eta errealetan erabilita. Hala, ikasleen partaidetza zuzena eta esanguratsua berma dezakeen antolaketa izan zitekeenaren lehen urratsak eman genituen 2009/2010 ikasturtean. Beraien aktibitatetan, eskolako hainbat jardueretan eta ingurumenarekiko dugun erantzukizunean ikasleen benetako partaidetza ziurtatu nahian, 2010/2011 ikasturtean jarri zen benetan martxan IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA izeneko espazio berri bat eskolako ikas ordutegi barruan. Ikasleek dakitena eta gertuko inguruaren errealitatea izan behar badira ekintzen erreferentzia, ikaskuntza prozesuaren barruan denbora eskaini beharko zaie haurrei, besteak beste, gizartearekiko nahiz ingurumenarekiko dugun erantzukizun pertsonal eta kolektiboaz hausnartzeko. Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa saioaren helburu nagusiena ikasleen partaidetza bultzatzea da. Eskola nola bizi duten ezagutu eta elkarbizitza nahiz eskolaren jasangarritasuna sustatzea, beraiek ere arduradun gisa funtzionatzen ikastea, zerbaiten ardura hartzen dugunean hasieratik amaieraraino eraman behar dugula barneratzea, tarteko guztia kontutan hartuta. Astero, arratsalde oso bat erabiltzen dugu helburu horien lorpenari begira. Lehen Hezkuntzan batzorde desberdinak gauzatu dira urte hauetan zehar. Aurtengo ikasturtean, besteak beste, hauek daude martxan: Elkarbizitza/Hezkidetza, Patio jolasen antolaketa, Ordezkarien batzordea, Agenda 21, Gure aztarnak eta hondakinen kudeaketako brigada. Gela bakoitzeko ordezkari batekin sustatzen dira hamabost pertsnaz osaturiko batzorde horien eztabaidak, ekarpenak, baliabideak eta abar.
5.2.2.1.ELKARBIZITZA-HEZKIDETZA batzordea Hezteko modu bat da hezkidetza, hezkuntza komunitate guztiaren artean landu beharreko proiektua. Ez du ikasgai jakin batekin loturarik, ikastetxearen eguneroko jardunean zeharka ageri behar den ikuspegia da. Elkaribizitza/ hezkidetza batzordeak bete beharreko eginkizunen artean, honakoak nabarmendu ditzakegu: •Elkarbizitzari buruz dauden ikuspegiak partekatzea
•Ikastetxean eta gizarte bizitzan inplikatzen ikastea, elkarrizketaren bidea ikastea, enpatia izatea edota gatazken aurrean jarrera positiboak izatea •Gure taldea hausnartzeko eta elkarbizitza positiboko jarduerak bultzatzeko gunea izatea •Ikastetxeko kide izatearen sentimendua indartzea •Kideen artean balizko indarkeria eta tratu txarren kasuak antzematea Errespetua da gure ustez Elkarbizitza osasuntsuaren ezinbesteko oinarria eta, horretarako, sentsibilizazioa da landu beharreko lehen urratsa. Errespetua aipatzen dugunean, ondorengoari erreparatzen diogu: pentsaera, kultura, sexu eta iritzi desberdinetako pertsonak baloratu egingo ditugula tolerantzia giro batean. Beste hitz batzuetan esanda, aniztasuna elementu aberasgarri legez biziko dugula. Elkarbizitza eta hezkidetzarekin lotuta ikasturtean zehar proposatzen ditugun gaien artean ondorengoak nabarmendu ditzakegu:
Emakumeenganako indarkeriari kontrako kanpaina.
Gabonen atarian, jostailuen aukeraketari begira, hausnarketa sustatzeko kanpaina. Sexismorik eta indarkeriarik gabeko jolas eta jokoak aukeratzeko hainbat gomendio bildu eta eskolako zenbait gunetan jarri ikusgarri
Txoko Morea. Azken urteetan zehar, elkarbizitzarekin eta hezkidetzarekin erlazionatuta dagoen informazioa biltzen dugu bertan.
5.2.2.2.PATIO JOLASEN batzordea Tradizionalki, jolastokia mutilek burutzen dituzten ekintzetara mugatu izan da; horren adierazle da, normalean, futbol zelaiak okupatu ohi duela ikastetxeetako patioen espaziorik handiena. Hori horrela, beste ekintza batzuk gutxiesten dira eta, ondorioz, ikasleriaren zati bat, bereziki neskak, izkinetako guneetan zokoratuta gelditzen direla ohartu ginen. 2011. urtean, gatazka erreal bati erantzuna eman nahian, Patio Jolasak deritzon batzordea sortu genuen (IPA barruan); eskolako patioa hainbat gunetan banatu eta jolas anitzetan jolasteko aukera eskaintzea izan du helburu batzordeak bere sorreratik. Integrazioa eta elkarbizitza bultzatzeko espazio bezela ikusi nahi dugu jolastokia; baita diskriminazioa saihesteko gune gisa ere. Hori kontuan izanik, batzordearen helburu nagusiena da espazio parte hartzaile bat izatea; era berean, ikasleek jolas ezberdinak ezagutzea, bizitzea eta beraien erabakien protagonistak izatea ere bultzatu nahi du. Beraien harremanak sendotzea eta euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da beste helburu nagusienetariko bat. Gaur egun, batzordea irakasle arduradun batek (Gorputz Hezkuntzako irakaslea) eta gela bakoitzeko ordezkari batek osatzen dute. Patio jolasak eta espazioak antolatu, eta jolas, ekintza eta ekarpen berriei buruz hitz-egiteko ostegunero biltzen dira.
5.2.2.3.ORDEZKARIEN batzordea Eskola-komunitateko partaideak garen heinean, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea kide guztiok daukagun eginkizuna. Eskola demokratiko batean bagaude, hezkuntza-komunitateak duen iritzia jasotzea ezinbestezkoa da. Ildo horretan, eskolako antolaketarekin zerikusia duten gaiak aztertzen ditugu Ordezkarien batzordean. Eskolako antolaketa horretan ikasleak eragile aktiboak dira eta eskolarekin inplikatuta sentitzera animatzen ditugu. Parte-hartze hori pertsona bakoitzarengan modu desberdinetan adierazi daiteke: •Informatua sentitzea •Iritzia emateko aukera iza tea •Proposamenak egitea •Erabakiak hartzea •Ekitea Hiritar aktibo eta arduratsuak hezi nahi ditu gure eskolak. Hortaz, ikasleei tresnak ematen dizkiegu euren kaxa pentsatzeko gai izan daitezen eta pentsamendu kritikoa garatu dezaten. Prozesu hori aurrera eramateko, batzordeetan taldeko lanean aritzen gara, eta, ikasketa kooperatiboa oinarri, kide bakoitzak bere rola dauka. Era horretan, gabeziak eta arazoak aztertu eta hobetzeko proposamenak planteatzen ditugu. Hezkuntza proiektua aurrera eramateko saiakeran, eskolako giroa zaintzeari ezinbestekoa deritzogu. Hortaz, 2015-2016 ikasturtean, Ordezkarien batzordeko ekimena izan zen pasiloetan giro lasaiagoa lortzea. Izan ere, pertsona ugari mugitzen da eskailerak gora eta behera. Lekualdatzeak era antolatu batean egitea garrantzitsua zela ikusi eta ondorengoa proposatu zuten: koloretako oinatzen bidez igotzeko eta jaisteko aldeak bereiztea.Hori horrela, barandaren ondoan igotzeko oinatz moreak jarri ditugu eta paretaren ondotik jaisteko, berriz, berdeak. Horrez gain, eta gure batzordetik eskatuta, txirrina jotzen dueneko soinua musikagatik aldatzea onartu da, baita martxan jarri ere. Horrelako gaiak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu, eskolako elkarbizitza positiboa ahalbidetzen laguntzen dutelako. Beraz, gaiak aztertzeko eta, ahal den neurrian, onartzeko ahaleginak egiten jarraituko dugu batzorde honetatik. 5.2.2.4.AGENDA 21 batzordea 5.2.2.4.1.Eskolako ortua Eskola-ortua baliabide bikaina da ikasleek euren natura eta giza inguruneari buruzko esperientzia anitz bizi ditzaten: ingurunearekin ditugun menpekotasun eta harremanak
ulertzeko; ingurugiroa zaintzeko; eta ingurugiroaz arduratzeko jarrerak eta ohiturak praktikan jartzeko. Janaria lortzeko prozesuan, ortua tresna paregabea da gure natura baliabideak duten garrantzia bertatik bertara ikusteko. Gainera, Eskola–baratzean egingo den lanerako planteatuko diren hezkuntza– helburuen artean, balore eta jarrera desberdinak lantzea aipa daitezke, hala nola, elkarbizitza, autonomia, elkartasuna, lankidetza, ... Baratzea lehen mailako tresna da hezkuntza-baliabide gisa; arazoen konponbide planifikatuan oinarritutako ikaste aktibo eta kooperatiboa martxan jartzea ahalbideratzen baitu, bai eta ingurunea zaindu eta hobetzearekin eta ingurugiro baliabideak era euskorrean erabiltzearekin jokabide konprometituagoak lortzeko jarrera eta baloreak eraginkortasunez garatzea ere. Proiektu hau Agenda 21 batzordean txertatu dugunez, bertatik bideratuko dute ortuaren kudeaketa. 5.2.2.4.2.Oinezbusa Oinezbusa prozesu parte-hartzailea da, eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguruan egitea bultzatzen duena; motordun ibilgailuak murriztu eta oinezkoentzat espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikitzea du helburu. Eguneroko ohituren hobekuntzaren eta ingurumenaren kontserbazioaren arteko lotura zuzena egitea ahalbidetzen digu; hau da, ikasleen onurarako izatearekin bat, ingurunearentzat mesedegarria ere bada Oinezbusa. Gainera, herria hobeto ezagutzea, umeek espazio publikoa bereganatzea eta eraldaketaren protagonista izatea ahalbidetzen du egitasmoak. Eta zer esanik ez, elkarbizitza hobetzeko bidea ere sustatzen du. Aurretik bi saiakera egin dira, baina 2016-17 ikasturtean lortu da proiektua ikasturte osoan martxan jartzea, Agorrosin Guraso Elkarteak proiektua Jaurlaritzako deialdian aurkeztu eta dirulaguntza jaso ondoren.
5.2.2.5.GURE AZTARNAK batzordea Gure aztarna ekologikoak gizakiak naturan duen eragina neurtzen du, hau da, kontsumitzen ditugun baliabide guztiak ekoizteko eta sortzen ditugun hondakin guztiak jasotzeko zenbat lur emankor eta ur erabiltzen dugun adierazten du. Gure aztarna batzordeak jasangarritasuna du ardatz eta helburu. Zentzu horretan, eskolako eta herriko bizitzan inplikatu nahi du hezkuntza-komunitatea; izan ere, natura baliabideak kontsumitzeko, produktu eta zerbitzuak erabiltzeko, eta sortzen diren hondakinak tratatzeko orduan arduratsu jokatu behar dugu. Jasangarritasunean hezteak ekintza praktikoak eskatzen ditu; ohiko bihurtu diren eta ezarri egin dizkiguten jardueren inguruan hausnartu behar dugu erabakiak hartu ahal
izateko. Hala, Gure aztarna batzordeko kideek gogoeta egiten dute, ondorioak gelan aztertu eta konpromisoak hartzen joateko asmoz. Gure aztarnako batzordekideak astero biltzen dira hori guztia bideratzeko. Berriz, patioan, pasiloetan eta geletan sortzen diren hondakinen kudeatzea izango da Hondakinen kudeaketako brigadaren lana. Horretarako, hondakin bakoitzari dagozkion edukiontziak dauzkagu geletan zein patioan. Hondakinak kudeatzeaz gain, ahalik eta zabor gutxien sortzea ere lortu nahi dugu. Eskolaren jasangarritasuna suspertzeaz gain, garbi izan behar dugu Ikasleen Antolaketa saioen helburu nagusiena ikasleen partaidetza bultzatzea dela, beraiek ere arduradun gisa funtzionatzen ikastea, modu horretan elkarbizitza sustatuz eta bide batez euskararen erabilera areagotuz.
5.2.3.JANGELA ONDORENGO PATIO ORDUA Patio Jolasen batzordean planteatutako ideiari jarraiki, jangela ondorengo patio orduan proposamen bera gauzatzen da. Bergarako euskara elkarte Jardunen eskutik, eta jangelako begiraleen laguntzaz, ia ordubeteko tarte horretan eremu desberdinak antolatzen dira, eta eremu bakoitzean jolas kooperatibo bat lantzen da. Proposamen horrek euskararen erabilera bultzatu ez ezik, ikasleen arteko elkarbizitza positiboa ere oso modu eraginkorrean indartzen du; beraien artean sortzen diren liskarrak, baztertzeak, haserreak... saihestu eta, ondorioz, gelara joan behar denerako giroa lasaiagoa izatea lortuta.
5.2.4 TUTORETZ PLANA 
DK 0205 12 TUTORETZA PLANA H.H.

DK 0205 01
TUTORETZA PLANA
6. Irakasleriaren formazioa Ikastetxeko elkarbizitza hobetzeko eta kudeatzeko helburuarekin, hainbat prestakuntza saio egin ditu irakasleriak. Horien artean, 2013-14 eta 2014-15 ikasturteetan GEUZ taldearen eskutik jasotako formazioa nabarmendu nahiko genuke. Saio horietan, esparru teorikoez gain, esku-hartzeko proposamen praktikoak ere jaso zituzten irakasleek, zuzendu behar diren jokabideak bideratzeko izaera hezigarria duten neurri zuzentzaileen lanketaren bitartez.
Zigor-diziplinako eredu tradizionalen aurrean, diziplina positiboaren ikuspuntuak ikasleen garapena eta autonomia morala bultzatu nahi ditu, ikasgelan adostutako arau-sistema baten bidez. Adostutakoa bete ezean, zigorren ordez erabiliko dira ondorio hezigarriak. GEUZ taldeko saioen ostean, ondorio/neurri hezitzaileen planteamendua gureganatu genuen, baina, egindako eskolaren diagnostikoan ondorioztatu daitekeen bezala, gatazka egoeretan berehalako esku-hartzea egitea kosta egiten dela sumatzen da, eta, ondorioz, zalantza dugu ea asmatzen dugun edo ez. Gauzak horrela, zalantza eta zailtasun horiek Batzorde Pedagogikoan aztertu genituen eta, horiei aurre egiteko helburuarekin, "Resolución de conflictos en el aula" (Juan Vaello Ots) testua irakurtzeko proposamena egin zen eta irakasleriaren formazio saioetan eztabaida bultzatu da. Saio horietan ondorioak aztertuko dira eta, egoera gatazkatsuei aurre egiteko plangintza adoste aldera, hausnarketa sakona bultzatuko da, ondoren planean txertatzeko asmoarekin. Eguneroko lanean erabiltzen diren neurriak aztertzeko ere parada izango da, baliogarriak dinenak baloratuz, eragin gutxi dutenak aztertuz, estrategia berriak txertatzeko aukerak kontuan hartuz edota egin duguna edo egin dezakeguna baloratuz. Bestalde, hezkidetza ere sakon aztertzen dihardugu aurtengo ikasturtean. Honez gero hiru saio burutu ditugu. 1. Saioa: hezkidetzaren oinarriak
- Kontzeptuen argipena: sexismo, androzentzismo, sexu-genero sistema, hezkidetza
- Hezkuntza sistemaren azterketa eta hezkidetzaren bidean estrategien lanketa atal edo esparru ezberdinei erreparatuta: edukiak, balioak eta konpetentziak, ikastetxearen antolaketa, hizkuntza, materiala, rolak eta harremanak - Egoera larrien identifikazioa edo gatazka kasuen azterketa
2. Saioa: Hizkuntza ez sexista monografikoa
Hizkuntza sexista da edo hizkuntzaren erabilera da sexista? Oinarrizko nozioen argipena Hizkera androzentrikoaren erabileraren ondorioak adibideen bitartez Hizkera androzentrikoa ekiditeko estrategiak etaproposamenak
3. Saioa: Hizkuntza ez sexista monografikoaren jarraipena Maiatzean burutu da 2. saioaren jarraipena. Dena den, ikasleen jarreren hausnarketarekin egiten ari garen bezala, hezkidetza gaiarekin ere prozesu bera eramatea proposatzen da.
7. Jarduteko irizpide eta ildo orokorrak 7.1.Jarduteko irizpide orokorrak Hezkuntza-komunitate osoak kontuan izango ditu jarduteko irizpide hauek:
Elkarbizitza positiboren sustapena esparru guztietan zezin curriculumeko arlo eta ikasgai guztietan egingo da Gure ikasleen inklusioa eta hezkuntza-arrakasta oinarrizkotzat hartzen ditugu, guztion ongizatearekin eta elkarbizitza positiboaren lorpenarekin zuzeneko lotura baitute Partaidetza izango da elkarbizitza-araudiari buruzko erabakiak hartzeko lehentasunezko bidea. Arauak eta erabakiak denon eskubideen eta ongizatearen bermea sustatzen duten elementuak izango dira, eta hala ulertu eta partekatuko ditu komunitate osoak. Hezkuntza komunitateko pertsona heldu guztiek, garrantzizko egoera liskartsuren bat ezagutuz gero, esku- hartu edota haren berri eman beharko diete arduradunei Gatazkak konpontzeko lehentasuna emango zaie adiskidetzeko eta kalteak konpontzeko prozedurei. Gatazkak kudeatzeko beti aztertu beharko dira lehenik arrazoiak, eta, hala badagokio, zigorraren eragin berrezitzailea. Hartzen diren neurriek helburu berrezitzailea izan beharko dute beti. Adiskidetzea eta kalteak konpontzea lehentasunezko prozedurak izango dira. Ikasleek gatazkak konpontzeko duten modua eta proposatzen dugun elkarbizitzabalioen araberako jokaera duten ala ez kontuan hartuko da elkarbizitzarako gaitasunaren ebaluazioan eta, ondorioz, oinarrizko gaitasunen garapen-mailaren neurketan Jazarpen-kasuen, eta edozein bereizketa- eta indarkeria-motaren aurrean eta, bereziki genero arrazoiengatiko bereizketa eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, tolerantziarik ez
7.2. Eskola jazarpen kasuetan jarduteko irizpideak Eskola jazarpenean, eta bizikidetza-gatazka guztietan oro har, hezkuntzako langile guztiek modu koordinatuan esku hartzen dutela bermatu behar da, bai ikastetxean (zuzendaritzataldea, tutorea, orientatzailea, aholkularia, irakasle-taldea, bizikidetza-behatokia, etab.), bai ikastetxea eta familiaren eta kanpoko zerbitzuen artean ere (Berritzegunea, Hezkuntzako Ikuskaritza, osasun-zerbitzuak, udal-zerbitzuak, etab.). Era berean, funtsezkoa da balizko eskola jazarpen kasuren bat antzeman duen hezkuntzakomunitateko edonork, berehala, ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraztea. Zuzendariak koordinatutako du era horretako jokabideetan inplikatutako ikasleenganako esku- hartzea. Eskola jazarpenari aurre egiteko jarduera-protokoloa oinarrizkoa eta aginduzkoa da. Horregatik, protokoloa hasiko da ikastetxeak eskola jazarpen esparruko jokabideren bat ikusten duen guztietan, bai eta ikasleren batek bere edo kideren baten kontrako balizko jazarpen egoera bat dagoela adierazten duenean, edo ikasle baten familiak edo legezko tutoreek adierazten dutenean ere . Era berean, honako egoera hauetan ere hasiko da protokoloa:
Polizia- edo epai-salaketa jarri dela edo Arartekoari kexua aurkeztu zaiola jakinez gero.
Hezkuntzako Ikuskaritzak hala eskatzen badu.
Lan-talde bat eta/edo irakasle arduradun bat izendatuko da informazioa koordinatzeko
eta zentralizatzeko, jarduerak planifikatzeko, familiekin egingo diren bilerak prestatzeko eta deitzeko, kasuaren jarraipena egiteko eta gauzatzen diren ekintzak eta egoeraren bilakaera ebaluatzeko. Eskola jazarpeneko kasu bat detektatuz gero, jarduerak planifikatzerakoan, kontuan hartu behar dira, gutxienez, honako alderdi hauek: a)
Ustezko biktimarekin gauza daitezkeen jarduerak
Ikaslearentzat hurbilekoa izango den heldu batek laguntza-, babesa- eta segurtasunbermea emango dio biktimari . • Laguntza eskatu behar duela adierazi. Laguntza eskatzeak ez diola kalterik egingo azalduko zaio, eta diskrezioa eta konfidentzialtasuna bermatuko da. • Indarkeria-egoeraren testuingurua aztertu, egoera hori zer unetan dagoen jakiteko: • Autoestimua landu.. • Trebetasun sozialak landu: bere burua babesteko jokabideak eta asertibitatea; taldean lan egiteko trebetasunak, erasotzaile bihurtu gabe, biktima izateari uzteko trebetasunak lantzea. • Jazarpen sexistako egoeretan, estrategiak eman, ez ditzan onartu rol sexista jakin batzuk, ez eta sexuen arteko berdintasunarekin bateragarri ez den ohiturarik edo sinesmenik ere. • Beharrezko irizten bada, kanpoko zerbitzuetara igorri (gizarte-zerbitzuak, osasunekoak, Emakunde, etab.). •
b)
Jokabide erasotzailea eragin duten ikasleekin gauza daitezkeen jarduerak
Berehala esku hartzea pertsona jazarleekin, eta, inola ere, erasorik ez dela onartuko argi adieraztea. • Banakako elkarrizketa antolatu: •
Arazoa oso larria dela ulertarazteko.
Indarkeriazko jokabideak identifikatzeko.
Jarreraren zergatia aztertzeko.
Eragindako kaltearen gainean gogoeta egiteko eta hori onartzeko.
Enpatia eta arrazoibide morala lantzeko.
Jarrera aldatzen hasteko eta kaltea konpontzeko.
Eragindako kalteak konpontzea eta konpentsatzea sustatzeko.
Adierazteko jarduera negatiboak edo antisozialak ez direla onartzen eta ez direla zigortu gabe geratuko.
Trebetasun sozialak lantzeko programak abiarazi. Nork bere erasorkotasuna kontrolatzeko programak sustatu. Zuzenketa-neurri hezigarriak aplikatu. Jazarpen sexistako edo sexualeko egoeretan, programa espezifikoa abiarazi, sinesmen, jokabide eta jarrera sexistak zuzentzeko; tradiziozko gizontasuna, sinesmen eta aurreiritzi sexistak, genero-estereotipoak eta abar ezbaian jartzera zuzendutako hezkuntza-programak izango dira. • • • •
c)
Ikusleekin edo, hala badagokio, ikasgelako taldearekin gauza daitezkeen jarduerak
Tutoretza-plana Berdinen arteko bizikidetzako indarkeriazko jokabideak esplizituki baztertzeko eta salatzeko aukera emango duten jarduerak gauzatu: • •
Argi zehaztu salatu beharreko jokabideak.
Egoera horietan ikusleek jokatzen duten rola argi zehaztu. Bidegabekeria salatzea elkartasun-jokabidea dela adieraztea, eta ez dela salatari izatearen berdina.
Jokabide horiek ez onartzeko jarrerak landu, erantzun alternatiboak aztertuz, eztabaidatuz eta bilatuz.
Lagun-taldeek ematen duten segurtasun erakargarritasunari buruz eztabaidatu.
faltsuari
eta
banden
itxurazko
Ikasleak inplikatu isolamendua eta biktimizazioa babesteko, prebenitzeko eta zuzentzeko esparru baten sorreran. •
Berdinen arteko laguntzarako estrategiak landu.
Ikasle bitartekarien esku hartzea sustatu.
Ikasle guztiak taldean barneratu, eta trebetasun prosozialak landu lankidetzaren bidez
Ikasleei laguntza eskatzen irakastsi, bai eta salataritzat joak izateko edo eurak ere biktima bihurtzeko beldurra gainditzen ere. • Beldurrarazteko egoerak sala daitezkeela jakinarazi, eta horretarako, ikastetxean badaudela konfidentzialtasuna bermatzen duten bitartekoak (iradokizunen postontzia, elkarbizitza behatokia...). • Soziogramak edo egokiak ikusten diren beste tresna batzuk erabili, taldeko barneharremanei buruzko informazioa biltzeko, gutxi gorabeherakoa bada ere. •
• Jazarpen sexistako egoeretan, lan espezifikoak egin sexuaren araberako aurreiritziak,
estereotipoak eta rolak desagerrarazteko; d)
Jarduerak familiekin
Familiei egin beharreko jakinarazpenak kontu handiz prestatu, eta ongi zehaztu bilera bakoitzeko helburuak. Elkarrizketetan parte hartuko duten pertsonen kopurua murriztu. Bilerak ez bikoiztu. • Familia bakoitzarekin bakarka lan egin. • Gatazka-egoera desagerraraztea ez dela xede bakarra azpimarratu; aitzitik, ikasleek esperientzia horretatik honako hauek ikastea ere nahi da: jarrera-aldaketa, trebetasun sozialak... • Familiei jarrera ulerkorra agertu. Ez jo erruduntzat. Aldaketak edo proposamenak leuntasunez eta errespetuz iradoki. Argi adierazi seme-alaben ongizatea eta garapen pertsonala, soziala eta morala direla helburu nagusiak. • Bilera guztietan akta jaso, eta akta horretan adierazi bileraren xedea, parte-hartzaileak, ondorioak, proposamenak... • Familiei beren semeari edo alabari buruzko informazioa eman, eta inoiz ez beste ikasle bati buruzkoa. • Ikastetxeak eman dituen urratsen berri eman. •
Jazarpen sexista eta/edo sexu-jazarpena badago, dauden baliabide espezializatuen berri eman (udalerrietako berdintasun-sailak, gizarte-zerbitzuak, Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzarena, etab.). •
e)
Jarduerak irakasle-taldearekin
Jarduera-irizpideak adostu eta bateratu. Tutorearen lana erraztu. Gertakariaren izaera eta neurria ebaluatu galdetegien bidez, eta esku hartzeko estrategia zehatzak diseinatu kasuaren arabera. • • •
Irakasle-taldearen jarduerak
f)
Irakasleek hautematen duten eraso- edo jazarpen-egoera guztietan esku hartu behar dutela gogorarazi, bai eta erasoari berehalako laguntza eta babesa eman ere, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo. • Beren edo beste kideren baten egoerari buruz, ikasleek eman dezaketen informazioarekiko jarrera irekia agertu., • Zaintza espezifikoa eta sistematikoa. Arreta berezia jarri behar da erasoak pairatzen ari daitezkeen ikasleen jarrera-aldaketetan (umore-aldaketak, uzkurtasuna, bakardadea, hezkuntza-errendimendua murriztea...). • Bitartekoak sortu ikasleek tutoreei, irakasleei edo eskola-komunitateko beste kideei informazioa helaraz diezaieten: postontziak jartzea, laguntza-helbideen berri ematea, etab. • Gatazken kudeaketan ikasleen inplikazioa sustatu (ikasle laguntzaileen edo bitartekarien programak antolatzea). • Irakasleen prestakuntza sustatu jazarpen sexistako edo sexu-jazarpeneko egoeretan, hezkidetzan eta emakumeen kontrako indarkeriaren; eta bere esku jarri sexuagatiko bereizkeriako egoerak, jazarpen sexista eta eraso sexualak hauteman, eta horiek ikasgelan lantzeko estrategiak garatzeko materialak eta baliabideak •
g)
Funtsezkoa da gauzatutako esku-hartzeen jarraipenerako eta ebaluaziorako irizpideak ezartzea, eta baita prozesuaren arrakastarako adierazleak ere, egoera behar bezala konpondu den erabakitzeko.
Prozesua amaitutzat joko da biktimaren ongizatea eta jokabide erasotzailea eragin duen pertsonaren jarrera-aldaketa bermatuko dituzten baldintzak sortzen direnean. Biktimaren ongizateari buruz, azpimarratu beharra dago eskola jazarpenak eragindako ondorio emozionalak ez direla erraz gainditzen, eta, askotan, ageriko “normaltasunaren” azpian estalirik gelditzen direla. Gure lana biktimarengan sortu ahal izan den balizko estigmazioaren desagertarazpen osoa lortzea izango da, eta autoestimuaren berreskurapena bermatzea ere, bere gertuko inguruko elkarbizitza positiboarekin batera. -
Aurreko helburu horren lorpena adierazten duten ebaluazio-irizpideen eta adierazleen hainbat adibide: ־ ־
Ikasle biktimak eta horren familiak jazarpen egoera amaitu deneko adierazpena Erasoa eragin duen pertsonaren/en benetako barkamen eskaera ahoz edo idatziz, eta biktimaren onarpena.
־ ־
Inplikatutakoek borondatezko jarduerak edo lanak batera gauzatzea, betiere beren arteko harreman ona adierazgarria den kasuetan. Kasuaren jarraipenaz arduratuko den taldeak horretarako ezarritako epean zehar, mota horretako egoerak berriz ere gertatu ez direneko egiaztapena.
Jarraipena ongi planifikatuko da. Horretarako, prozedurak, datak eta arduradunak zehaztuko dira. Egoera birbideratua izan dela pentsatu arren, prebentziozko zaintzarako zentzuzko aldia ezartzea komeni da
7.3.Jarduteko ildo orokorrak Jarduteko ildo orokorrak kalitate programan zehaztuta daude. Jarraian aipatuko dira elkarbizitza sustatzeko abian ditugun jarduerak jasotzen dituzten dokumentuak:
DK 0201 01 IRAKASLE BERRIAK
DK 0201 02 IKASLEEN SARRERA L.H.
DK 0201 03 IKASLE BERRIEN HARRERA
DK 0201 04 IKASLE BERRIEI GELAN EGITEKO HARRERA
DK 0201 05 BI URTEKO IKASLEEN HARRERA
DK 0201 07 HEZITZAILEEN HARRERA
DK 0201 08 TUTORETZAK BANATZEKO IRIZPIDEAK
DK 0201 09 IKASLEAK TALDEKATZEKO IRIZPIDEAK
DK 0201 10 IKASTURTEKO LEHEN EGUNA- ZUZENDARITZA
DK 0201 11 IRAKASLEEN LEHEN ASTEKO ANTOLAKETA
DK 0201 17 HERIOTZA PROTOKOLOA
DK 0201 18 IKASLEEN SARRERA H.H.
DK 0202 01
HEZKUNTZA PROIEKTUA
DK 0202 02
ZUZENDARITZA PROIEKTUA
DK 0202 03 HOBEKUNTZA PLANA
DK 0202 04
DIZIPLINARTEKO LAN PROIEKTUAK
DK 0202 06 CURRICULUM EGOKITZAPENAK ARGIBIDEAK
DK 0202 07 IKASLEEI BIDERATUTAKO LAGUNTZAK
DK 0202 08 TXOKOEN DINAMIKA H.H.
DK 0202 09 PROIEKTUEN LANKETA H.H.
DK 0202 11 HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN ARRETARAKO JARRAIBIDEAK
DK 0203 02 GREBA ETA LANUZTE DEIALDIAK
DK 0203 03 H.H. OHITURAK
DK 0203 04 ESKOLA ORDUKO IKASLEEN JOAN ETORRIAK
DK 0203 05 ESKOLA KIROLEAN JARRERA ARAZOAK
DK 0203 06 IKASLEAK EUSKARARA EKARRI
DK 0203 07 ZIKLO KOORDINATZAILEAREN BETEBEHARRAK
DK 0203 09 EMERGENTZIA PLANA
DK 0203 10 LARRIALDI EGOERA BATEN AURREAN
DK 0203 11 PATIO ANTOLAKETA HAUR HEZKUNTZA
DK 0203 12 PATIO ANTOLAKETA LEHEN HEZKUNTZA
DK 0203 13 LA CARPETA DE EQUIPO
DK 0203 14 APRENDIZAI KOOPERATIBOAK - ÁMBITO A
DK 0203 15 TALDEAREN KOHESIO DINAMIKAK
DK 0203 16 IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA
DK 0203 17 IPA GELETAN
DK 0203 18 ORDEZKAPENAK BETETZEKO IRIZPIDEAK
DK 0203 19 IKASLEEN ORDUTEGIA ETA ESKLUSIBEN ORDUTEGIA
DK 0203 20 IRAKASLEEI ONGI ETORRIA
DK 0203 21 BILERA GUZTIETAN
DK 0203 23 PSIKOMOTRIZITATE SAIOAK H.H.
DK 0203 24 LIBURUTEGIA H.H.
DK 0203 25 ESKOLAKO JAIEN ANTOLAKETA
DK 0204 01 EBALUAZIO AKORDIOAK
DK 0204 02 MAILAKO IKASLEEN JARRAIPENERAKO IRIZPIDEAK
DK 0204 03 H.H. HELBURUAK ETA EBALUAKETA IRIZPIDEAK
DK 0204 04 HH IRAKASLEENTZAKO MANUALA
DK 0204 05 HH GAITASUNAK eta EBALUAKETA IRIZPIDEAK
DK 0204 06 LH IKASLE-GELEN JARRAIPENERAKO BILERAK
DK 0205 01
DK 0205 02 GURASOEKIN ELKARRIZKETAK -IRIZPIDEAK
DK 0205 03 ARAUAK DEFINITU
DK 0205 04 BANANDUTAKO GURASOAK
DK 0205 05 ELKARBIZITZA OSASUNTSUA HAUR HEZKUNTZA
DK 0205 06 DOLUA DOKUMENTUA
DK 0205 07 EBETE 2 URTE
DK 0205 08 A/B/C EBETE 3 URTE
DK 0205 09 EBETE 4 ETA 5 URTE
DK 0205 10 EBETE 5 URTE
DK 0205 11 BIZIKIDETZA PLANA HAUR HEZKUNTZA
DK 0205 12 TUTORETZA PLANA H.H.
TUTORETZA PLANA
Dokumentu horiez gain, beste hainbat baliabide erabiltzen ditugu, horien artean: Eskola jazarpeneko protokoloa, Golden 5, Elkarrekin ikasi proiektua, etab.
8. Elkarbizitza Planaren urteko zehaztapena Ikastetxeko Urteko Planean urtero proposatuko dugu ikastetxeko elkarbizitza hobetzeko gutxienez helburu bat. Elkarbizitza Planean jasotako helburuetako baten zehaztapena izango da, hain zuzen ere. Gainerako urteko helburuen kasuan gertatzen den bezala, plangintza egin eta jarduerak garatuko dira helburu horiek ere lortzeko. Eta gainontzeko helburuekin egiten den bezala, arduradunak finkatuko dira, baita denborak, baliabideak eta jarraipen- eta lorpenadierazleak ere. Helburu horien ebaluazioa ikasturte amaierako memorian islatuko da eta kontuan hartuko da hurrengo ikasturteko elkarbizitza-helburuak ezartzean. Elkarbizitzaren Behatokiak, hau da eskola-komunitateko eremuen ordezkaritza biltzen duen estamentuak, urtero elkarbizitzarako helburuak proposatuko ditu, eta garatu beharreko jardueren diseinuan eta jarraipenean parte hartuko du. Urtero egiten den bezala, prozedurak ezarriko dira komunitateko kide guztiek ikasturte bakoitzeko helburuak ezagutu ditzaten eta haiek lortzen lagun dezaten.
9. Zabalkundea 9.1. Elkarbizitza Planaren zabalkundea Elkarbizitza planaren zabalkuntza modu eraginkorrean egiteko, eskola komunitateko agente guztiek ezagutu beharko dute eta, hori lortze aldera, modu eta bide desberdinak erabiliko ditugu:
Eskolako klaustroan aurkeztuko da, aldez aurretik, partaide guztiei plana helarazita
Eskola kontseiluan aurkeztuko da onartzeko, aldez aurretik, partaide guztiei plana helarazita
Plana egiteko parte hartu duten guztiei planaren deboluzioa egingo zaie, euren ekarpenak kontuan hartu direla baieztatu dezaten
IPA (Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa) garrantzitsuenak landuko dira ikasleekin
Ikastetxearen webgunean jarriko dugu, "Informazioa" atalean eskolako beste dokumentu garrantzitsuen artean
saio
baten
planaren
alderdi
9.2. Helburuen eta urtean burutu beharreko jardueren zabalkuntza Webgunean jarriko da Ikastetxeko Urteko Planaren barruan Ikasturtearen hasieran familiekin, ikasleekin, klaustroarekin, guraso elkartearekin eta abarrekin izaten diren bileretan, hainbat gairen artean, Ikastetxeko Elkarbizitza Planaren funtsezko zenbait alderdi eta haien urteko zehaztapenak aurkeztuko dira
10.Elkarbizitza Planaren jarraipena eta ebaluazioa 10.1. Elkarbizitza Planaren jarraipena eta ebaluazioa Elkarbizitzaren Behatokiak egingo du, gutxienez, lau urtetik behin Elkarbizitza Planaren ebaluazioa alderdi hauek aztertuta:
Hezkuntza-komunitateak zenbateraino ezagutzen duen Elkarbizitza Plana. Kideak aldatu egiten direnez, ezagutza ziurtatze aldera, zuzendaritzak bide desberdinak jorratuko ditu: galdetegiak, bilerak...
Zabalkunderako eta sentsibilizaziorako prozeduren eraginkortasuna. Bi urtean behin puntu hori sakon aztertuko da, gizarteak zabalkuntzarako eskaini ditzakeen aukera berriak kontuan hartuta.
Elkarbizitza Planaren ezarpen-maila eta helburuen azterketa. Bi urtean behin Behatokiak aztertuko du Elkarbizitza Planeko helburuak nola joan diren zehazten urteko planean; Elkarbizitza Planaren ezarpen-maila ere balioztatuko du.
Hezkuntza–komunitatearen ezaugarri eta beharrekiko Planaren erantzun-maila. Urtero galdera-sorta pasatuko da, guztien ongizatea eta ikastetxeko parte izatesentimendua indartuko duen elkarbizitza-giroa lortzeko gauzatzen ari diren jardueren inguruan hezkuntza-komunitateko sektoreen asebetetze-maila jasotzeko.
Ikastetxeko elkarbizitzaren bilakaera. Urtero, ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxeko elkarbizitza eten duten egoeren berri emango dio Elkarbizitzaren Behatokiari, eta baita hartutako neurrien berri ere.
Elkarbizitza Plana eguneratu egingo da testuinguruaren baldintzak aldatzen badira.
10.2. Elkarbizitza Planaren urteko zehaztapenaren ebaluazioa Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da ikasturterako planifikatutako helburu eta jarduerak kudeatzeaz, eta Elkarbizitzaren Behatokiari emango dio kudeaketa horren berri. Ebaluazio hori Urteko Memorian jasota geratuko da. Ikasturteko memorian proposaturiko helburuen lorpen-maila aztertuko da; ondorioak aterako dira, eta hurrengo ikasturteko helburuak ezartzeko oinarri izango diren hobekuntza-proposamen berriak sortuko dira.
11. Eranskinak "Jarduteko ildo orokorrak" puntuan aipatutako dokumentuak. Eskolako kalitate karpetan