Eskolako ortua 2016-17

Page 1

SAN MARTIN AGIRRE ESKOLAKO ORTUA JUSTIFIKAZIOA Gaur egungo jendarte industrialetan ahazten ari gara naturarekiko izan beharko genukeen berezko lotura estua. Sarritan, fikziozko oparotasunean bizi gara, ez bakarrik jabetza materialaren ikuspuntutik, baita elikaduraren ikuspuntutik ere. Azken urteotan elikatzeko ohituren aldaketa bizi izan dugu Euskal Herrian. Nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan inposatu den eredu produktibista dela eta, laborantzak bere helburu nagusia galdu du: pertsonen elikadura. Gaur egun, janaria ekoiztea negozio handia da. Nekazal eta elikadura enpresa handiek inposaturiko ekoizpen sistema industrialak naturaren zikloetatik kanpo daude. Lurreko biztanle guztiok jan dezakegunaren ia bikoitza ekoizten da. Hala ere, F.A.O-ren arabera, munduan, egunero, 1020 milioi pertsonek jasaten dute gosetea (2009). Euskal Herrian zorionekoak gara. Era batean edo bestean, elikagaien hornidura bermatuta daukagu. Baina egoera hau fikziozkoa da: gure baserritar eta arrantzale txikiak egoera latza pairatzen ari dira, gure itsaso, lur eta ibaiak agortzen ari dira; gero eta lur gutxiago dago elikagaiak ekoizteko, hiri eta azpiegitura handien hazkundearen mesede. Beraz, saltoki handietan ditugun elikagaiak urrutitik datozkigu. Betidanik etxetik gertu ekoitzi izan diren produktuak, urrunetik ekartzen ditugu orain. Baina gure kontsumo-ohitura horrek badu eragin kaltegarririk etxetik urrun: txirotasuna, gosea, zarrastelkeria, oihan eta basoen suntsipena eta abar. Hori dela eta, herrialde aberastuek herrialde txirotuekiko zor ekologikoa eta soziala bereganatu dituzte. Gure inguruan, berriz, bestelako ondorioak ditu: nekazaritza familiarra eta abeltzaintzaren desagerpena; ohitura eta jakintza askoren galera; ekosistemen suntsiketa; bioaniztasunaren murrizketa... Hau da, gure landa-inguruarekin, sustraiekin eta lurrarekin lotuta dauden bizimoduen desagerpena dakar. Gaur egungo bizimoduarekin askotan ahaztu egiten dugu janaria nondik datorren, nork eta nola ekoizten den. Maiz, badirudi elikagaiak lortzeko era bakarra saltoki handiek eskaintzen digutena erostea dela. Eskola-baratzea baliabide bikaina da ikasleek euren natur eta giza inguruneari buruzko esperientzia anitz bizi ditzaten: ingurunearekin ditugun menpekotasun eta harremanak ulertzeko; ingurugiroa zaintzeko; eta ingurugiroaz arduratzeko jarrerak eta ohiturak praktikan jartzeko. Janaria lortzeko prozesuan, ortua tresna paregabea da gure natur baliabideek duten garrantzia bertatik bertara ikusteko. Ortuaz baliatuz bi xede lortu nahi ditugu:alde batetik, ikasleek ingurumena errespetatzen ikasiko dute (ura, lurra, haziak‌). Eta, bestetik, gosetea ekiditze aldera, baliabide horiek munduko herri guztien eskura egotea beharrezkoa dela ulertuko dute. Proiektu hau, nekazaritzarekin zerikusia duten ezagutzak praktikan jartzeko erabiliko da (haziak nola eskuratu, nola gorde, non erein edo landatu, jakiak nola prestatu‌). Izan ere, jakien inguruan belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ezagutzak eta ohiturak berreskuratu nahi ditugu. Horrela, Migel Altunak "Elkarrekin ikasi" proiektuak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz irakasle, haurren eta San Josepe jubilatu Elkartearen arteko elkarlana sustatzen ahaleginduko gara.

1


Jakin badakigu elikadura osasuntsu baten garrantzia errazago ulertuko dela norberak bere janaria ekoiztean. Modu horretan, haurrek hobeto ulertuko dituzte bai nekazari eta landa-inguru bizien garrantzia, eta irakasle eta gurasoek, eredu globalizatu neoliberalak bultzatzen duen sistema produktibistak sortzen dituen arazoak. Fao ren esanetan eskoletako ortuak ikasleen heziketa eta nutrizioa hobetzeko tresna ezinhobeak dira, aldi berean sustatzen dutelako ingurugiroaren iraupena eta eskola komunitateko ongi izate fisiko eta mentala.

ZERGATIK ORTU EKOLOGIKOA? Eskolako ortua izanik, ezinbestean izango da ortu ekologikoa; ez dugu besterik aurreikusten. Ikasleek ingurumen-heziketa bereganatu behar dutela uste dugu; ingurumenarekiko errespetua eta gizakien arteko zein horiek naturarekin duten erlazio(ar)en ulermena izango dira gakoak. Helburu hori erdieste aldera, beharrezkotzat jotzen dugu ortuaren funtzionamendu prozesuan parte-hartze aktiboa izatea. Ez dugu uste egokia denik haurrak produktu kimikoekin kontaktuan egotea; beraz, nekazaritza ekologikoaren filosofiaren aldeko apustua egiten dugu, izurrite bati aurre egingo dieten landare osasuntsu eta indartsuak lantzeko konpromisoa hartuz.

ESKOLAKO BARATZAREN HELBURUAK Ortua egitearen helburua ez da nekazari trebeak bihurtzea, lankidetza eta lurrarekiko lotura indartzea baizik Arestian aipatutako arazoei erantzuna ematera bideratu beharko da eskolako ortua , helburuak hauek izanik: o

Hezkuntzaren kalitatea hobetzea pedagogia dinamikoaren bitartez, ezagutza praktikoa , teorikoa eta iraupen teknikak konbinatzen dituen disziplinarteko proiektuetan txertatuz.

o

Hezkuntza aktiboa sustatu , barazkigintza asialdiari zein matematika, ingurune, hizkuntzak, artistikoa, idazketa, irakurketa... arloei lotuz.

o

Elikadurari buruzko irakaskuntza praktikoak irakatsi bizi modu osasuntsua sustatzeko.

o

Ikasleengan nekazaritzari buruzko jarrera eta ezagutza hobetzea.

o

Ingurumen Heziketaren jasangarritasuna bultzatuz.

o

Lankidetza bultzatzea.

o

Berdintasunaren baloreak erabiliz hezkidetza sustatzea.

o

bitartez

inguruarekiko

sentsibilitatea

heztea,

planetaren

Urtaroen zikloetatik abiatuz, lurraren laborantza, nekazaritzaren hiztegia eta erabilitako tresneria ezagutzea .

2


o

Ikerketan oinarritutako heziketa sustatzea (datuen jasotzea, mapa kontzeptualak, ebazpen proposamenak...)

o

Ikasleak euren ikaskuntzaren protagonistak bihurtzea.

o

Ortuan egindako lanen bitartez ardurak hartzeko jarrerak lantzea.

Hezkuntza-berrikuntzaren eta ingurumen-hezkuntzaren ikuspuntutik, baliabide hezigarri oso indartsu eta erabilgarria da ortua. Izan ere, arazoen ebazpen planifikatuan oinarritutako ikaskuntza aktibo eta kooperatiboa ahalbidetzen du. Bestalde, ingurumeneko baliabideen erabilera jasangarriarekin, eta ingurunea zaindu eta hobetzearekin konpromiso sendoa agerian utziko duten jarrera eta baloreen garapena ere nabaria izango da ikasleengan.

LANDUKO DIREN GAITASUNAK      

Nork bere kabuz arduratsuki bizitzen ikastea Kritikoki pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea Pertsona gisa garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea

LEHEN HEZKUNTZAKO EDUKIAK KONTZEPTUALAK           

Baliabide naturalak Ingurune fisikoa: ura, lurra, haizea... Klima: tenperatura, euria, haizea Euskal Herriko ekosistemak Flora: espontaneoa, laborantza, belar apaingarriak, sendagarriak, lurrintsuak... Lurra: azidoa, basikoa, hondarrezkoa, trinkoa ... Fauna: deskonposatzaileak, kaltegarriak, mesedegarriak, parasitoak ... Elikadura eta kultura gastronomikoa Higadura eta inpaktuak Ongarri organikoak Sendagai naturalak

PROZEDIMENTALAK           

Behaketa Datoen arakatzea ( eguraldiarenak, laborantzarenak ...) Neurriak: luzerakoak, azalerakoak, denborazkoak, tenperaturazkoak ... Lanaren antolaketa, Plangintza, Funtzionamendu arauak .... Aurrekontuen kalkulua Orientazioa, Planoaren diseinu eta irudikapena Fitxeroen lanketa, herbarioak Laborantza teknika ezberdinak: goldatzea, iraultzea, ereitea, ureztatzea, ongarritzea ... Berrerailera eta birziklatzea Zuhaitz landaketa Ureztatze muntaien eratzea

3


JARRERAZKOAK            

Zarrastelkeriaren ukatzea Materialen berrerabilera Tresnen zainketa Banakako eta taldeko erantzukizuna Ortuaren garapenerako kuriositatea eta interesa Izaki bizidunengan sentsibilitatea eta enpatia Bildumazaletasun harrapariaren errefusa Baliabide naturalen erabilera zentzuduna Hondakinen aldeko balorazioa Lankidetzarako jarrera "Zabor janaria" bezalako elikadurari buruzko jarrera kritikoa Nekazal industria eta bere ondorio kutsatzaileekiko jarrera kritikoa

PLANIFIKAZIOA/ANTOLAKETA Proiektu honen antolaketa IPA (Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa) saioen barruan kokatzen jarraituko genuke. Ikasleen partaidetza zein euskararen erabilera sustatze aldera IPA antolaketan batzorde desberdinak eratzen dira. Aurtengo ikasturtean hauek izan ditugu martxan: Geletako ordezkarien batzordea, Agenda 21 batzordea, Patioko jolasen batzordea, Aniztasuna /Elkarbizitza batzordea, eta Hondakinak kudeatzen duen Taldea. (Hondakinen jasotzean LHko ikasle guztiek hartzen dute parte astero jasotzea egiten duten taldeak txandakatuz). Batzordeak urtean zehar finkoak dira, eta Lehen Hezkuntzako talde bakoitzeko ikasle bat dago bertan. Aurten, eskolako ortuko proiektua onartu dutenez, Agenda 21eko Batzordean txertatuko dugu, eta ortuaren kudeaketa bertatik bideratu da. Batzordeak egin du ortua martxan jartzeak eskatzen zuen aurre-lanketa; hots ortuaren kokapena aztertu eta erabaki du, beste ikastetxe bateko ortua bisitatu du bertatik informazioa jasota, ortua mugatuko duen hesiaren neurketak egin ditu... Aipatu beharra dago hesiak jartzea Udalari dagokiola, eta, nahiz eta aspaldi hesiak ipintzeko eskaera egin genuen, ez dugu oraindik lortu. (Horiguztia proiektuko memorian jasoko dugu).

PROZESUA Iaz aurkeztu genuen proiektuan ortua martxan jartzeko prozesua patxadatsua izango zela aipatzen genuen; hori horrela, bi erritmo desberdin markatu genituen. Esan genezake lehenengoa bete dugula; hau da, ikasleengan interesa eta gogoa piztea. Orain bigarren faseari ekiteko asmoa dugu. Hesiak jartzea lortu ostean, beste guztiarekin lehenbailehen hastea espero dugu; hala, lurra prestatzen dugun bitartean, hazkuntza azkarreko haziz osaturiko hazitokia geletan edukitzea egokia izan daiteke. Bestalde, belar gaiztoak kentzea, lurra iraultzea edota, lehen zikloko ikasleriaren kasuan, marrazkiak egitea, ipuinak asmatzea edo gaiarekin loturiko abestiak ikastea izango dira lehen hilabetetako programazioaren ardatzak. Jariodun ureztapen sistema jarriko dugu, baina lehenengo eta behin Batzordekideekin landuta: sistemaren beharra ikusiz, Migel Altunak "Elkarrekin ikasi" proiektuak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz ere Migel Altunako ikasleekin bildu eta sistemaren antolaketa adostuz, Era berean, konpostera ere jarriko dugu, sortzen doazen hondar organikoak bertan metatze aldera. Gainera, hesiaren bestaldean gelditzen den lursail zatia txukundu eta landare usaintsuak jartzeko prestatuko dugu, landareak izurriteetatik babesten dituzten intsektuen babeslekua izango da.

4


Aurreko proiektuan hiruhileko bakoitzean egin beharrekoa zehaztu genuen, baina kanpoko arazoek oztopatu dute gure lana. Ortuaren proiektuarekin jarraitu ahal izateko kanpoko elementuen menpe gaudenez, oraingo proiektuan ez dugu horrelako zehaztapenik egingo eta prozesuan beharrezkoak diren gaiak konpontzen doazen heinean, gure lanarekin jarraituko dugu.

BEHARREZKO MATERIALAK                    

Aitzur txikiak Jorraiak Lorezainek erabiltzen dituzten pala txikiak Arrastelua Hazitoki bat gelako Haziak eta kimuak Jariodun ureztatze sistema Ureztontzia Kimatzeko guraizeak Eskularruak Ontzia Koilara eta birlandagailua Ureztailua Neurtzeko tresnak Konpostera eta konposta Lastoa edota belar sikua Jariodun ureztapen sistema Ikasle bakoitzarentzat "Ortuko koaderno bat" Klase guztiarentzat "Ortuko liburu" komun

KONPOSTAJEA Eskolan sortzen diren hondakinen zati bat hondakin organikoak dira, hauek beste hondakinekin batera ostegunetan jasotzen dira eta errez konposta ditzakegu. Gainera konposta dugu ortu ekologikoaren oinarri. Lurrari bizitza ematen dio landareak indartsu has daitezen; paregabeko osagaia da ortuko gaitzak saihesteko. Foru Aldundiak eskainitako programaren bitartez eskuratu dugu konpostagailua, eta konpostaren osagaiak lortzeko udalarekin jarriko gara harremanetan . Adibidez: lorategi plublikoen sega ostean sortutako belar hondakinak; zuhaitz-kimaketan jasotakoak; animalien zimaurra eta abar…

METODOLOGIA Ikaskuntza esanguratsuak eta funtzionalak lortu nahi dira. Horregatik, gelan ikusitako hainbat kontzeptu teoriko praktikara eramateko baliogarria izan daiteke ortua. Eskolako ortuan burutuko ditugun ekintzak beste zenbait arlotan ere aplikagarriak izango dira; hots, gatazken ebazpena, irtenbideen bilaketa edota ohitura ikertzailea ageri diren beste edozein egoeratara estrapolatu ahal izango dira ikasle bakoitzak ortuan biziko dituen esperientziak. Ekintzak antolatzerako orduan bakarra izango da gure lana gidatuko duen irizpidea: beraien ikaskuntzaren sortzaile bezala identifikatu behar dute bere burua ikasleek. Horrez gain, garrantzi berezia emango zaio ondorengo puntu hauei:

5








Jarduera ikertzailea. Ikasleek oharrak egitea, zalantzak mahaigaineratzea, hipotesiak azaltzea, egiaztapenak egitea, bere ideia eta ezagutzak informazio iturri berriekin konektatu eta norberak bere ondorioak ateratzen ikastea sustatu nahi dugu. Taldeko lana. Taldean antolatu beharko dute lana ikasleek: ardurak txandakatu, informazioa elkartrukatu, sortzen diren arazoei aurre egiteko adostasunera iritsi, gerta daitekeena aurreikusi, etab. Horretarako ezinbestekoa izango da talde erabakiak hartu zein praktikan jartzeko modu desberdinak lantzea, taldeko pertsona guztiei zuzendutako jarduera eta ekintzak prestatzea eta, bereziki, hasieratik amaiera arte beenetako protagonistak ikasleak izatea. Osotasuna. Eskolako ortua zeharkako baliabidea da, alor desberdinetako gaiak lantzeko aukera eskaintzen baitu: kontsumoa, elikadura, hondakinak eta birziklapena, osasuna edota herrien garapena. Naturaren osotasuna nabari da bertan, dena dago elkarlotuta, ezer ez dago inkomunikatua, denak osatzen du dena: urak, aireak, eguzkiak, lurrak, eskaintzen dituen elikagaiak eta hura lantzeko egiten dugun esfortzuak.

DENBORALIZAZIOA 2016-2017 ikasturtean jarraituko dugu eskolako ortuarekin. Gure eskaria onartua izango balitz eta San Josepeko kideek udako hilabeteetan zehar ortua zainduko balute, udaberrian hasitako laboreen garapena ikusteko aukera izango lukete ikasleek. Are gehiago, uda garaiko produktuak (tomateak eta piperrak, adibidez) landatuko lituzkete.

EBALUAZIOA Ikasturte amaieran egingo da proiektuaren emaitzen ebaluazioa, bertan parte-hartu dutenen inplikazioa zein izan den neurtuz. Prozesuaren ebaluazioa jarraitua izango da; aldez aurretik eginiko antolaketa eta planifikazio prozesuetatik (kolaboratzaile izan daitezkeenekin kontaktuan jartzea, ikasleak motibatzea, etab.) hasita, ortuaren proiektuaren gauzatze eta mantentzearekin (metodologia, talde lana, konfiantza giroa, erreminta eta baliabideen doitzea, informazio iturriak, hausnarketa eta sintesi momentuak, etab.) jarraituz, balorazio global batera iritsi arte. Azken pausu horretan kontuan hartuko da ekintza desberdinen aurrean (ortuaren funtzionamendua berrikusi, aldaketak planifikatu edota datorren ikasturtera begirako hobekuntzak proposatu) ikasleek azaltzen duten jarrera. Ebaluazioa proiektuaren memoria egiteko abiapuntua izango da.

IRAKASLEEN FORMAZIOA Deialdiak eskaintzen duen formazio saioetan parte hartuko du gutxienez Agenda 21 Batzordearen arduradunak. Ikasturte hasieran egingo den antolaketaren arabera eta egokia ikusiko balitz irakasle gehiago gehitu ahal izango litzateke formazio horretara.

6


PROIEKTUAREN AURREKONTUA Aurreikusten dugun aurrekontua ondorengoa da: 1.- Materiala: haziak, kimuak, zuhaitzak, ongarri naturalak............................................200€ 2.- Lan espezializatuetatik eratorritako gastuak Ortua betetzeko lur emankorra............................................................................... 450€ Jariodun ureztatze sarea.......................................................................................... 350€ GUZTIRA..................................................................................................... 1000€

Proiektuaren koordinatzailea: Lanaren koordinazioa Eskolako Ikasketa Buruak eramango du. Agenda 21eko Batzordeko arduradunak berriz egingo du proiektuaren kudeaketa eta jarraipena, beti ere batzordeko partaideen laguntzaz. MIREN LABORDA OTADUI NAN: 72567946W/

Emaila: miren.laborda@sanmartinagirre.eus

Agenda 21eko Batzordeko arduraduna MARIAN HERNANDEZ NAN:

Emaila: marian.hernandez@sanmartinagirre.eus

Batzordekideak: Agenda 21eko batzordeko ikasleak arduratuko dira behar diren materialak aurreikusten, eskatzen, geletan banatzen, txandak egiten, ortua antolatzen… Irakasleak: Batzordetik etorritako lana taldean bideratzeko konpromisoa izango dute. Hainbat kasutan geletan hazitokiak jarriko dituzte eta euren zainketaz arduratuko dira. Beharrezkoa izango balitz ikasleekin ortura joango lirateke. Zuzendaritza Taldea Proiektuan parte hartzeagatik jasoko den dirua materiala erosteko erabiliko du. Eskolaz kanpoko erakundeekin harremanetan jarriko da behar diren laguntzak lortzeko: udaletxea, guraso elkartea, San Josepe jubilatuen Elkartea. San Josepe Elkartea Eskolako ortuaren proiektua aurrera eramateko Migel Altunak dinamizatzen duen "Elkarrekin ikasi" programan partea hartzen dugun heinean herriko jubilatuen San Josepe Elkartearekin harremanetan jarriko ginateke; batetik oso interesgarria ikusten dugulako belaunaldi desberdinen arteko elkarlana eta bestetik Elkarteko partaide batzuek ortuko kontuetan eskarmentu handia dutelako eta horrek guretzat laguntza handia eskainiko ligukeelako. Gainera eurekin hitz egin ondoren oporretako tarteetan ortuaren zainketa euren eskuetan utzi genezake.

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.