GELA EGONKORRA. GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkartea 1978.urtean sortu zen;Hain zuzen,Autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea eta horien senitartekoei laguntza emateko bidea sustatzeko Guraso Elkarte moduan. Gaur egun,GAUTENAn banaka-banakako zerbitzuak sustatzen eta kudeatzen ditugu,Autismoa duten pertsonei,Garapenaren Nahasmendu Orokorrak dituzten pertsonei eta adimenezintasunarekin lotutako antzeko veste arazo batzuk dituzten pertsoneei arreta eskeintzeko asmoz.Horretarako,nazioartean egiaztatuta dauden metodologiak erabilita,Hezkuntza Programak,Eguneko Arretarako Programak,Etxebizitza Programak,Diagnostiko eta Tratamendurako programak,Aisialdi eta Astialdirako Programak eta Familiei Laguntzeko Programak lantzen ditugu.Betiere,Gizarte Zerbitzuen,Hezkuntzaren eta Osasunaren arloetan Administrazio Publikoarekin Hainbat hitzarmen sinatuta. GAUTENAn gauzatzen dugun lan guztiak ezintasunak dituzten pertsonak gizartean ahalik eta hobekien txertatzeko filosofiari begiratzen dio.Horretarako,beraz,bizi-kalitate egokia sortzeko proiektu pertsonala gauzatzean,¨ahalik eta ingurune murriztaileena¨ irizpidea aplikatzen dugu.Tekniketan eta metodoetan izandako berrikuntzari esker,azken aurrerapen teknolojikoak txerta ditzakegu arlo honetan,eta bide batez,Erabateko Kalitatearen EFQM ereduaren menpeko kudeaketa-printzipioen arabera bidera dezakegu gure egitekoa. Gela egonkor horietan hiru eta sei ikasle artean daude,eta horiekin batera irakasle bat ,hezitzaile bat eta bi zaintzaile.Profesional horiek guztiak espezialistak dira TEA duten ikasleen heziketan eta gure mediku-psikologo taldeak eta GAUTENAren hezkuntza zerbitzuaz arduratzen den pedagogo batek laguntzen die. San Martin Agirre herri eskolan 2014-15. urtean gela egonkor bat zabaldu zen. Gaur egun bost ikasle dira ikastetxe honetan eskolarizazioa konpartitzen dutena.