SAN MARTIN IKASTETXEKO GURASOEN EUSKARA BATZORDEA
Abiapuntua Gure seme-alabak euskaldun eleanitzak izatea nahi dugu: -
Hizkuntza bat baino gehiago ondo ikasiko dituztenak.
-
Euskara asko, askorekin eta egoera askotan erabiliko dutenak. Are gehiago, euskaraz bizi nahi duten euskaldun eleanitzak.
Gurasook ezin ditugu erabaki seme-alaben hizkuntza-ohiturak, baina oinarri on bat eskaintzen saiatu gaitezke. Oinarri hori eskaintzera begira, guraso bakoitza bere kabuz aritu daiteke edo hainbat guraso modu antolatuan aritu gaitezke elkar laguntzera begira eta eraginkorragoak izatera begira. Hori da Gurasoen Euskara Batzordea osatzearen arrazoia.
Lan eremuak Jarduerak antolatzerako garaian edo gurasoei tresnak eskaintzerako garaian, hiru puntu hauek behintzat hartu behar dira kontuan: lan eremuak, adin tartea eta hizkuntza tipologia. Hizkuntza-tipologia: guraso euskaldunei begirako tresna den, euskara pixka bat dakitenei begirakoa edo ezer ez dakitenei begirakoa. Adin
tartea:
haur
txikien
gurasoei
zuzendutakoa
den,
Lehen
Hezkuntzakoei begirakoa den, Bigarren Hezkuntzakoei begirakoa den edo guztiei zuzendutakoa den. Lan eremua: sei lan eremu kontuan hartzea proposatzen da. -
Erreferenteak
-
Bizipenak
-
Euskara aberatsa
-
Eredu egokiak
-
Mezu egokiak
-
Arnasguneak
Erreferenteak: Euskarazko erreferente asko eta erakargarriak behar dituzte. Gaztelaniatik eta ingelesetik etengabe jasotzen dituzte. Euskarazko ask izan ditzaten zaindu behar dugu. Bizipenak: Euskarazko bizipen asko eta indartsuak behar dituzte. Euskara aberatsa: Etxetik ahalik eta euskara aberatsean eskaintzeko ahalegina egin behar dugu. Zenbat eta euskara aberatsagoa, orduan eta joera txikiagoa gaztelaniatik maileguak hartzera begira. Hemen kokatzen dira: euskalkia,
hitanoa,
elkarrizketetan
gaztelania
eta
euskara
tartekatzea,
euskaraz ari garenean gaztelaniazko esamolde asko erabiltzea‌ Euskaraz ez dakiten kasuan, ohiko elkarrizketetan euskarari lekua egitea ere hemen kokatzen da. Eredu egokiak: Hizkuntza-ohitura asko imitazioz ikasten dira. Gurasook gure hizkuntza-ohiturak zaintzen baldin baditugu, seme-alabek hori ikusi eta ikasiko dute. Baina ez baditugu zaintzen, zer eskatu behar diegu beraiei? Mezu egokiak: Euskara balio moderno eta erakargarriekin ere lotu behar dute. Zaintzen al dugu hori? Euskara gurea da, zaharra, altxor bat‌ Baina etorkizunekoa ba al da? Indartsua?... Honi begira, garrantzitsuena etxean euskarak duen lekua zaintzea da, baina agian gauza gehiago ere egin daitezke. Arnasguneak: Euskaraz izango diren gune babestuak. Ez dute aukeratu behar euskararen eta gaztelaniaren artean. Zenbat eta arnasgune gehiago, eta hobe.
Lehentasunak jartzeko modua Batzordearen plangintza zehazterakoan modu ezberdinetara heldu diezaiokegu gaiari: -
Hizkuntza-tipologia batean kokatzetik hastea. Adibidez: euskaraz ez dakiten gurasoentzat tresnak.
-
Adin
tarte
batean
kokatzea:
Haurreskolako
haurren
gurasoak,
DBHkoenak‌ -
Lan eremu bati heltzea: euskara aberatsa, erreferenteak‌
Zein izan daiteke abiapuntu egokiena? Non ikusten dira hutsuneak? Oinarri on bat jartzera begira zein da lehentasuna?
Jarduera adibideak
Erreferenteak -
Erreferente
izan
familientzat
daitezkeen
ekintzaren
bat
pertsonekin
ekintzak
(arnasgunearekin
antolatzea:
lotuta)
eta
hor
erreferenteak ere parte hartzea. Pertsonai ezagunak edo gertuko erreferenteak. -
Euskarazko musika taldeen berri emateko kanpainak.
-
Euskaraz telebista programa, irrati saio edo webguneak ezagutzera emateko eta horiek kontsumitzera sustatzeko ekimenak (adibidez, lehiaketak).
-
Euskarazko aldizkarietara harpidetzak sustatzea: Gaztezulo, Irrien Lagunak…
Bizipenak -
Udalekuak, eskola kirola, antzerkia, musika… (Horietan euskararen erabilera sustatu dadin babesa ematea eta jarraipena egitea).
-
Euskarazko ekitaldietan parte hartzea indartzea: antzerkia, zinema…
-
Euskararen aldeko ekimenetan eragile: Korrika, euskararen inguruko jaialdiak…
-
Beste testuinguru batzuetako euskaldunekin harremanak: Nafarroa hegoaldea, Iparraldea, EAEko testuinguru erdaldunak…
Euskara aberatsa / Etxetik euskara -
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat aholkuak eta tresnak: euskarazko hiztegia, eguneroko esamoldeak, jolasak, abestiak… Eta horiek praktikatzeko guneak.
-
Euskara pixka bat dakitenentzat: seme-alabekin ahalik eta euskara gehien eskaintzera begirako aholkuak…
-
Gurasolagun / Familia-lagun
-
Guraso euskaldunentzat: Euskara aberatsa eskaintzeko aholkuak (gaitasun komunikatiboekin lotuta), gaztelaniaz erabiltzen diren esamoldeen
ordezkoak
eta
horiek
euskalkiaren inguruko ikastaroren bat…
praktikan
jartzeko
aukera,
Eredu egokiak -
Gurasoen
arteko
harremanean
begirako
kanpainak
eta
euskararen
tresnak:
guraso
erabilera
indartzera
euskaldunen
artean,
euskaldun eta erdaldunen artean… -
Gurasoek ohiko harremanetan euskararen erabilera zaindu dezaten kanpainak eta tresnak: euskaraz izan daitezkeen eta ez diren harremanetan,
euskaraz
izan
ote
daitezkeen
ez
dakigun
egoeretarako…
Mezu egokiak -
Etxean
euskararen
proposamenak
lekua
guraso
zaintzera
begirako
euskaldunentzat
zein
aholkuak
eta
euskara
ez
dakitenetzat: telebista irratia, musika, prentsa, hizkuntza-paisaia… Mezua: euskara ez da soilik haurrentzat. -
Seme-alaben jarrerak lantzera begirako mezu eta jokabide egokiak: lagunartean gaztelaniara jotzen badute nola jokatu, euskararen erabilerarekiko nolako mezuak eman, seme-alaben ezintasunen aurrean zer esan (lagunek erdaraz egiten dute…), helburu txikiak adostea + laguntzea + errefortzuak ematea, guk egiten ez duguna beraiei ez exigitzea…
-
Seme-alaben euskararen kalitatearekiko mezuak: euskañolari buruz, euskararen aberastasunari buruz, euskararekiko jolasteari buruz…
-
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat tresnak ere bai: seme-alabei euskararen gehiago erabiltzeko eskatzera begira, interesa erakustera begira…
Arnasguneak -
Kuadrillategi
-
Familien txangoak eta ekintzak
-
…