GURE AZTARNA EKOLOGIKOA zituen:
Unescoren 1998ko Giza Garapenaren Txostenak bost kontsumo-paradoxa identifikatu
Kontsumoak ez du zoriontasuna bermatzen. Pertsona pobre asko oparotasun gehieneko gizarteetan bizi dira. Hazkunde ekonomikoak ez du garapenaren kalitatea neurtzen. Iparraldeko kontsumoa maiz Hegoaldekoaren kontura egiten da. Kontsumoaren ondorioz Lurra suntsitzen ari gara.
Baliabide naturalen kontsumo edo erabilera handiak, batez ere Iparraldeko herrialdeetan, eragina dute ingurumenean. Gure jarduera guztien eragina Lurraren gainean egindako inprimaketa edo "aztarna" dela esan daiteke. Inprimaketa horri gure "aztarna ekologikoa" deitzen zaio. Gure aztarna ekologikoak gizakiak naturan duen eragina neurtzen du, hau da, kontsumitzen ditugun baliabide guztiak ekoizteko eta sortzen ditugun hondakin guztiak jasotzeko zenbat lur emankor eta ur erabiltzen dugun adierazten du. "Gaur egun gizaki bizidun guztiek batez beste Estatu Batuetako, Alemaniako edo Frantziako biztanle batek baliabide naturalak kontsumitzen dituen eta karbono dioxidoa isurtzen duen proportzio berean kontsumitu eta isuriko bagenu, gutxienez Lurraren moduko beste bi planeta beharko genituzke".
Nola lagun dezake hezkuntzak kontsumo-ereduak aldatzen? Zer egiten ari gara ikastetxean kontsumo iraunkorrari dagokionez? Jasangarritasunari aurre egiteko Gure eskola gero eta handiagoa denez, sortzen dugun hondakin kopurua ere gero eta handiagoa da. Hau guztia kudeatu ahal izateko badakigu zeintzuk diren bete beharreko urratsak: 1. Sortzen dugun hondakin kopurua Gutxitu, gutxiago erabiliz. 2. Sortzen ditugun hondakinak Berrerabili, bota baino lehenago beste erabilera bat topatuz. 3. Sailkatu, edukiontzi desberdinetara eramanez birziklatu ahal izateko
AURRERA ERAMATEN DITUGUN EKINTZAK GAZTAINERRE EGUNA Lan handia egin ondoren denon artean lortu genuen egun horretan sortzen den hondakin kopurua murriztea; gaztainak batzeko ontziak etxetik ekarriz. Horrez gain gaztainak jan ondoren gure patioa txukuntxukun utzi genuen.
Trayendo los tuper de casa
ATE IREKIAK Ate irekietarako ekintza berezi bat prestatu genuen. Boluntarioki eskaini ziren ikasleen artean eko-talde desberdinak antolatu genituen. Arratsaldean zehar hauen lana eskolan zebilen jendeari hondakinen sailkapenari buruzko galderak egitea izan zen. Horrela galderak eginez denok ikasi genuen zertxobait gehiago gai honi buruz.
OSTIRALETAN
ESKOLAKO HONDAKINAK JASOTZEN Eskolako hondakinak jasotzeko eta behar diren edukiontzietara bideratzeko, ostiraletan, talde desberdinak jarri ditugu martxan. Gela guztietako boluntarioen zerrendak egin ditugu eta hiru talde egin dira, maila desberdinetako ikasleak nahastuz. (6.mailakoak, hirugarren mailakoekin; bosgarren mailakoak, bigarren mailakoekin eta laugarren mailakoak lehenengo mailakoekin.) Ostiraletan, ikasleak, goiko solairuan biltzen dira; bost talde osatuz, plastikozko poltsak eta kontrol orriak jaso ondoren lanean hasteko.
Sarri askotan geletan hondakinen sailkapenari buruzko zalantzak sortzen dira . Horregatik gai horri gogoz heldu diogu.
HONADAKIN AK JASOTZEKO TALDEAK
GURE LANA AZALTZEN Eskolako gela guztietatik pasatu gara gure lanaren berri emateko, zalantzak argitzeko zerrenda bat banatuz. Horrez gain Txoko berdean ere jarri ditugu edukiontzi desberdinak eta sortutako zalantza guztiak argitzen saiatu gara.
IDAZTEKO TRESNERIA BILTZEN Orain arte zakarrontzira botatzen genituen idazteko tresnak ere jasotzen hasi gara. Hemendik aurrera eskolan, idazteko tresneria (boligrafoak, errotuladoreak, markatzaileak‌ Arkatzak eta margoak izan ezik) jasoko dugu.
Jasotako materiala TerraCycle enpresara bidaliko da, bertan birziklatzeko. Enpresa horrek, jasotako idazteko tresneriagatik puntuak emango dizkigu. Emandako puntuak diruagatik trukatuko dira, premia bereziak dituzten haurren elkarte desberdinetara bideratzeko. Beraz, tapoiekin egiten dugun antzera, etxeetan gastatuta dituzuen idazteko tresnak ekartzera gonbidatzen zaituztegu. Sarreran kaxa bat jarriko dugu eta bertan utzi ahal izango dituzue .
PARTAIDETZA BULTZATZEN
Eskolaren jasangarritasuna suspertzeaz gain, garbi izan behar dugu Ikasleen Antolaketa saioaren helburu nagusiena ikasleen partaidetza bultzatzea dela, beraiek ere arduradun gisa funtzionatzen ikastea, modu horretan elkarbizitza sustatuz eta bide batez euskararen erabilera areagotuz.