URDIN ALDIZKARIA SAN MARTIN AGIRRE HERRI ESKOLA 2016-2017 IKASTURTEA
IPA
IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA
2
IPA
IKASLEEN PARTAIDETZARAKO ANTOLAKETA
J
akintzak eginez barneratzen dira. Haurrek parte hartzen eta ardurak bereganatzen ikas dezaten, egoera eta testuinguru zehatz eta errealetan jarri behar dute praktikan ikasitakoa. Hala, 2009-2010 ikasturtean alor horretan lehen urratsak eman genituen eskolan: ikasleen partaidetza zuzen eta esanguratsua bermatuko lukeen antolaketan pentsatzen hasi ginen.
urteetan zehar. Aurtengo ikasturtean, besteak beste, ondorengoak daude martxan: Agenda 21, Elkarbizitza/Hezkidetza, Patio jolasen antolaketa, Ordezkarien batzordea, Gure aztarnak eta Hondakinen kudeaketako brigada. Gela bakoitzeko ordezkariek osatzen dituzte batzordeak; eztabaidak eta ekarpenak egiteaz gain, horiek gauzatzeko baliabideak ere bilatzen dituzte.
Ikasturte bat beranduago eman zituen fruituak lan horrek: Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa (IPA) sortu genuen; ikas-ordutegi barruan dagoen saioa da, eta eskolako zein gizarteko hainbat alorretan ikasleen partaidetza zuzena lantzea eta sustatzea du helburu. Iritziak azaldu eta bozketa batean bukatzen diren erritual sinbolikoak gainditzeko asmoarekin sortu genuen IPA; ikasleentzat esanguratsuak, hezitzaileak, baloreen sortzaileak edota integratzaileak izan daitezkeen uneak ahalbidetzeko asmoari jarraiki eman genion forma.
Aipatutako guztiaz gain, azpimarratu nahiko genuke euskararen erabilera lantzeko aukera paregabea eskaintzen digula IPAk. Izan ere, euskara egoera ez-formaletan lantzeak dakartzan onurak ugariak dira; esaterako, hizkuntza orokortu eta normalitzatzen dela egiaztatzen dugu eskolako eguneroko bizitzan.
Prozesuak aurreikusitako diseinutik hasi eta amaierako ebaluazioraino burutzea; irtenbideak aurkitzeko baliotsuak izan daitezkeen argumentuak, ideiak eta proposamenak eztabaidatzea; adostutako erabakien aurrean konpromisoak hartzea. Hori guzti hori ahalbidetuko duen espazioa eta denbora ezinbestekoa du eskolak. Zertarako? Jakin-mina, arrazoibide logikoa, jarrera dogmatikoekiko kritika edota elkarlana lantzeko. Astero, arratsalde oso bat erabiltzen dugu helburu horien lorpenari begira. Lehen Hezkuntzan hainbat batzorde osatu ditugu azken
El alumno/a construye su conocimiento a partir de su propia forma de ser, pensar e interpretar la información. Desde esta perspectiva, es un ser responsable que participa activamente en su proceso de aprendizaje. Pero para que el alumnado interiorice responsabilidades y tome conciencia de la importancia de su participación en la vida de la escuela, hay que ofrecerle contextos reales y concretos. Con esa finalidad, el curso 2009-10 nace IPA (Organización para la Participación del Alumnado) en Educación Primaria. Cada semana, utilizamos una tarde para conseguir ese objetivo. Los jueves se reúnen las distintas comisiones, formadas por un/a alumno/a de cada grupo y analizan distintas cuestiones relacionadas con dicha comisión. Más tarde será este alumnado el que dinamice en su grupo las diferentes cuestiones trabajadas. Este año tenemos las siguientes comisiones: Agenda 21, Convivencia/ Coeducación, Representantes de clase, Organización de los juegos de patio, Gure aztarna (Nuestra huellla ecólogica) y la Brigada de recogida de residuos. Además de tratar diferentes temas, potenciar el espíritu crítico, fomentar la participación..., estamos reforzando el uso del Euskera en situaciones y contextos menos formales, normalizando su utilización en la vida de la escuela.
3
ESKOLAKO AGENDA 21 batzordea
JASANGARRITASUNERAKO
HEZI
J
asangarritasunerako hezkuntza estrategia garrantzizkoa izanik, badira urte batzuk San Martin Agirre ikastetxea Eskola Agenda 21 ingurumen-hezkuntza programan parte hartzen ari dela. ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du xede nagusi. Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira: •Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri • Ikasleen protagonismoa bilatzen du • Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du • Curriculum berrikuntza eragiten du Orain arte, ingurumenarekin loturiko gai ugari landu ditugu: hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumo jasangarria, uraren erabilera arduratsua, elikadura orekatua eta jasangarria, edota mugikortasuna. Aurtengo gaia BIOANIZTASUNA da. Agenda 21 es un programa educativo para la sostenibilidad y la calidad del centro educativo. Basado en la participación de la comunidad, interviene y colabora con el desarrollo sostenible del municipio. Como programa de Educación Ambiental, su finalidad es desarrollar conocimientos, capacidades, actitudes, motivación y compromisos para tomar parte en la resolución de los problemas ambientales. Han sido varios los temas trabajados hasta ahora y este año trabajaremos la BIODIVERSIDAD.
ESKOLA JASANGARRIA Jasangarritasunak oinarrizko bi kontzeptu hartzen ditu: batetik, premiak, bereziki munduko alde behartsuenetako premiak, eta, bestetik, mugak, gure planetaren baliabideak ez baitira agortezinak. Ekintza, hausnarketa, auto-ebaluazioa eta ikerketa dira alor horretan garatzeko jardueren giltza. Eskola Agenda 21erako garrantzitsua da, halaber, eskola-komunitateko partaide guztiak beren paperaren eta ekarpenaren jakitun izatea. Langile ez irakasleak, familiak eta irakasleak ezinbestekoak dira egunerokoan errespetua lantzeko, eskolako baliabideak zaintzeko, arau demokratikoetan konfiantza eta giro ona izateko. Badira lau ikasturte Eskola jasangarria ziurtagiria lortu genuela; ziurtagiri horrekin batera, hobetzen jarraitzeko txosten bat ere jaso genuen. Azken lau urteetan txosteneko hobekuntzen ildotik jarraitu dugu lanean, eta, aurten, ziurtagiria berristeko auditoria pasatuko dugu.
El reconocimiento de escuela sostenible se inscribe dentro del programa educativo Agenda 21 Escolar. Sus objetivos son desarrollar la sensibilización, concienciación, conocimiento, cambio de actitud y acción individual y colectiva por el medio ambiente. El alumnado tiene aquí la oportunidad de desarrollar investigaciones relacionadas con el medio ambiente, y el profesorado, a su vez, de crear nuevos materiales y experiencias pedagógicas. Hace cuatro años que nuestra escuela consiguió el certificado de Escuela sostenible y este año estamos trabajando para renovarlo.
4 AGENDA 21 BATZORDEAK BULTZATUTAKO EKIMENAK
Oinezbusa
raso Elkarteak proiektua Jaurlaritzako deialdian aurkeztu eta dirulaguntza jaso ondoren.
Oinezbusa prozesu parte-hartzailea da, eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguruan egitea bultzatzen duena; motordun ibilgailuak murriztu eta oinezkoentzat espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikitzea du helburu. Eguneroko ohituren hobekuntzaren eta ingurumenaren kontserbazioaren arteko lotura zuzena egitea ahalbidetzen digu; hau da, ikasleen onurarako izatearekin bat, ingurunearentzat mesedegarria ere bada Oinezbusa.
Oinezbusa aberaste aldera, IPAko saioetatik hainbat ekintza bideratu zituzten: puntu desberdinetatik eskolara dagoen distantzia neurtu zuten, ibilbide egokienak aztertu zituzten, kotxean etortzearen desabantailak landu zituzten...
Aurreko ikasturte bukaeran Udalak martxan jarri zuen lehen saiakeran parte hartu genuen ikasle talde batekin eta guraso boluntario batzuekin. Aurtengo ikasturtean, berriz, egitasmoa martxan jarri dugu, Agorrosin Gu-
Oinezbusa es un proyecto cuyo objetivo es impulsar modos de transporte sostenible entre toda la comunidad escolar. Está dirigido a fomentar los traslados diarios de casa a la escuela de manera no motorizada y autónoma, todo ello por una ruta segura.
Eskolako ortua Eskola-ortua baliabide bikaina da ikasleek naturari eta giza inguruneari buruzko esperientzia anitz bizi ditzaten; ingurunearekin ditugun menpekotasun eta harremanak ulertzeko; ingurugiroa zaintzeko; edota ingurugiroaz arduratzeko jarrerak eta ohiturak praktikan jartzeko.
Programaren leloa eta logoa aukeratzeko udalak antolatutako deialdian parte hartu zuten eskolako ikasleek, eta eskolako talde batek proposatutako leloa eta marrazkia aukeratu zituzten.
Proiektu hau Agenda 21 batzordean txertatu dugunez, bertatik bideratuko dute ortuaren kudeaketa. Hori dela eta, ortua martxan jartzeak eskatzen duen aurre-lanketa egin dute ikasleek: ortuaren kokapena aztertu, beharrezko materiala erosi, inguratuko duen hesiaren neurketa egin… Eta orain, hurrengo pausoei ekiteko asmoa dugu: lurra prestatu, haziak aukeratu, landatu…
Este proyecto contribuye a sensibilizar al alumnado sobre el problema ambiental que supone el uso excesivo del coche durante nuestra vida cotidiana, así como lo saludable de andar diariamente. El año pasado, atendiendo una propuesta del ayuntamiento, participamos en una prueba piloto que se realizó durante dos semanas. Viendo el éxito obtenido, este año lo hemos incluido en nuestro proyecto educativo y se lleva a cabo todos los días con muy buena aceptación por parte de las familias.
cias acerca de su entorno natural y rural, además les da la posibilidad de entender las relaciones y dependencias que tenemos con él, y poner en práctica actitudes y hábitos de cuidado y responsabilidad medioambiental; experiencias interesantes para el desarrollo de las capacidades fundamentales en Educación Ambiental.
Proiektu honen bitartez, bi xede erdietsi nahi ditugu: batetik, ikasleek ingurumena errespetatzen ikastea (ura, lurra, haziak …); eta, bestetik, gosetea ekiditze aldera, baliabide horiek munduko herri guztien eskura egotea beharrezkoa dela ulertzea.
Es también un instrumento que permite poner en práctica el aprendizaje activo y cooperativo basado en la resolución planificada de problemas, así como un eficaz desarrollo de actitudes y valores que conducen a unos comportamientos más comprometidos con la conservación y mejora del entorno y con la utilización sostenible de los recursos ambientales.
Nekazaritzarekin zerikusia duten ezagutzak praktikan jartzeko erabiliko dugu ortua. Izan ere, jakien inguruan belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ezagutzak eta ohiturak berreskuratu nahi ditugu.
Este proyecto lo hemos integrado en la comisión de Agenda 21 y ya se han dado los primeros pasos, tales como la ubicación del huerto, compra del material necesario, mediciones para su vallado, …
El huerto es un excelente recurso que posibilita al alumnado, mayoritariamente urbano, múltiples experien-
5
ELKARBIZITZA-HEZKIDETZA batzordea
H
ezteko modu bat da hezkidetza, hezkuntza komunitate guztiaren artean landu beharreko proiektua. Ez du ikasgai jakin batekin loturarik, ikastetxearen eguneroko jardunean zeharka ageri behar den ikuspegia da. Elkaribizitza/ hezkidetza batzordeak bete beharreko eginkizunen artean, honakoak nabarmendu ditzakegu: •Elkarbizitzari buruz dauden ikuspegiak partekatzea •Ikastetxean eta gizarte bi-
A 25
azaroak 25
Emakumeenganako indarkeriari ezetza adierazteko eskola morez jantzi genuen, leihoetatik oihal moreak zintzilikatuta. Bestalde, EL TORO FERDINANDO laburmetraia (Oscar Disney) landu genuen ikasgeletan. Elkarrekin ikusi ostean, eztabaida egin genuen “Zer garrantzia du izaera bat edo bestea izateak?” galderatik abiatuta. Jarraian, tratu onei buruzko ideia baikorrak zein harreman afektiboetan onartu ezin direnak idatzi zituzten ikasleek. Horiek guztiak bildu, horma-irudi erraldoia egin eta eskolako aterpean jarri genuen.
zitzan inplikatzen ikastea, elkarrizketaren bidea ikastea, enpatia izatea edota gatazken aurrean jarrera positiboak izatea •Gure taldea hausnartzeko eta elkarbizitza positiboko jarduerak bultzatzeko gunea izatea •Ikastetxeko kide izatearen sentimendua indartzea •Kideen artean balizko indarkeria eta tratu txarren kasuak antzematea
eta, horretarako, sentsibilizazioa da landu beharreko lehen urratsa. Errespetua aipatzen dugunean, ondorengoari erreparatzen diogu: pentsaera, kultura, sexu eta iritzi desberdinetako pertsonak baloratu egingo ditugula tolerantzia giro batean. Beste hitz batzuetan esanda, aniztasuna elementu aberasgarri legez biziko dugula.
Errespetua da gure ustez Elkarbizitza osasuntsuaren ezinbesteko oinarria
Elkarbizitza eta hezkidetzarekin lotuta aurtengo ikasturtean egindako ekintza batzuk ageri dira jarraian:
A 15
TM
abenduak 15
Txoko Morea
Gabonen atarian, jostailuen aukeraketari begira, hausnarketa sustatzeko kanpaina jarri genuen martxan. Sexismorik eta indarkeriarik gabeko jolas eta jokoak aukeratzeko hainbat gomendio bildu eta eskolako zenbait gunetan jarri genituen ikusgarri.
Hausnarketa bultzatzeko eta gizartean gailentzen diren genero estereotipoei aurre egiteko konpromiso argia du gure eskolak.
Gure ustez, jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dute; hori dela eta, ezin daitezke elementu neutraltzat hartu. Hala, opariak hautatzerako orduan, ondorengo premisa izan behar dugu ardatz: “jostailuek ez dute generorik”. Jostailuak ere hezkidetzarako baliabide oso interesgarriak izan daitezke!
Konpromiso horri jarraiki, Txoko Morea sortu genuen eskolan, gure lanak, hausnarketak, ondorioak, ideiak edota gomendioak adierazi eta ikusgarri egiteko asmoz. Azken urteetan zehar, elkarbizitzarekin eta hezkidetzarekin erlazionatuta dagoen informazioa biltzen dugu bertan.
6
comisión de
COEDUCACIÓN-CONVIVENCIA
L
a coeducación no debe entenderse como una materia a impartir, se trata de una manera de educar, que debe ir implícita en todas las actuaciones que llevemos a cabo en el centro, con toda la comunidad educativa.
de ver las desigualdades y las injusticias que se producen en su entorno, observando e interviniendo en los comportamientos y pautas inadecuados, mediante el diálogo, con una actitud positiva, y siempre en un clima de tolerancia.
Lo mismo ocurre con la convivencia, que junto con la coeducación se convierten en objetivos principales de la educación. Desde la escuela trabajamos para que el alumnado sea capaz
Partimos del respeto como premisa para la convivencia y la coeducación, para lo que es conveniente sensibilizar al alumnado y al profesorado en el respeto a la diversidad.
25 N
25 de noviembre
El 25 de noviembre la escuela se vistió de morado; se colocaron bandas en las ventanas conmemorando el Día Internacional contra la Violencia de Genero. Además, el alumnado trabajó el tema en clase. Visionó el cortometraje EL TORO FERNANDO (Oscar Disney) y realizó un debate a partir de la siguiente pregunta: “¿qué importancia tiene tener una identidad u otra?”. Complementario a eso, escribieron ideas positivas en una hoja sobre el buen trato y sobre aquellos actos que son inaceptables en cualquier relación afectiva. Juntaron todas las frases y realizaron un mural que colgaron en la entrada de la escuela.
15 D
Como objetivos principales de la educación que son, los dos temas están presentes en las programaciones de clase, pero cobran especial fuerza en la comisión, donde se profundizan los temas, proponiendo algunas actividades para días concretos, en los cuales se hace más explicito nuestro trabajo . Ejemplo de ello son tanto las actividades realizadas en el marco del 25 de noviembre y las navidades, como el Rincón Morado.
RM
15 de diciembre
Rincón Morado
A las puertas de las fiestas navideñas, realizaron la campaña “Juegos y juguetes no sexistas”, que tenía como objetivo fomentar la reflexión sobre el sexismo presente en la elección de los juguetes navideños. Para ello, aparte de tratar el tema en clase, el alumnado recopiló una serie de consejos para elegir juegos y juguetes sin sexismo ni violencia, y los pusieron en distintos puntos del centro.
Hemos creado el “Txoko Morea” con el fin de que el alumnado desarrolle las capacidades personales y aprenda a tomar decisiones sin las limitaciones impuestas por los roles tradicionales en función del sexo.
Creemos firmemente que los juegos y los cuentos cumplen una función educativa, por lo que no pueden considerarse elementos neutrales. Y, ¿cuál es la clave de todo ello? Que los juguetes no tienen género. Con todo esto queremos recalcar que los juguetes pueden ser unos recursos muy interesantes para tratar la coeducación.
En el mencionado espacio colocamos nuestros trabajos, y la información que creemos de interés con relación a los temas trabajados.
7
PATIO JOLASEN batzordea
T
radizionalki, jolastokia mutilek burutzen dituzten ekintzetara mugatu izan da; horren adierazle da, normalean, futbol zelaiak okupatu ohi duela ikastetxeetako patioen espaziorik handiena. Hori horrela, beste ekintza batzuk gutxiesten dira eta, ondorioz, ikasleriaren zati bat, bereziki neskak, izkinetako guneetan zokoratuta gelditzen direla ohartu ginen. 2011. urtean, gatazka erreal bati erantzuna eman nahian, Patio Jolasak deritzon batzordea sortu genuen; eskolako patioa hainbat gunetan banatu eta jolas anitzetan jolasteko aukera eskaintzea izan du helburu batzordeak bere sorreratik. Integrazioa eta elkarbizitza bultzatzeko espazio bezela ikusi nahi dugu jolastokia; baita diskriminazioa saihesteko gune gisa ere. Hori kontuan izanik, batzordearen helburu nagusiena da espazio parte hartzaile bat izatea; era berean, ikasleek jolas ezberdinak ezagutzea, bizitzea eta beraien erabakien protagonistak izatea ere bultzatu nahi du. Beraien harremanak sendotzea eta euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da beste helburu nagusienetariko bat. Urtero-urtero gauzak aldatzearekin bat, helburuak ere aldatzen joan dira; hala, 2013. urtean Gorputz Hezkuntzako klaseetan ere patio jolasei denboratxo bat eskaintzen hasi ginen. Horri esker, orain dela urte batzuk jolasten ziren jolasak berreskuratu ditugu: soka, freesbeak, tortoloxak, xibak …
Gaur egun, batzordea irakasle arduradun batek (Gorputz Hezkuntzako irakaslea) eta gela bakoitzeko ordezkari batek osatzen dute. Patio jolasak eta espazioak antolatu, eta jolas, ekintza eta ekarpen berriei buruz hitz-egiteko ostegunero biltzen dira. Bertan hartutako erabakien arabera antolatzen da patioa asteazken eta ostiraletan. Asteko beste hiru egunetarako, aldiz, “karrotxoa” daukagu, non material eta jolas ugari dauden. Ostegunetako bilerak arratsaldeko bi saio ezberdinetan egiten dira: alde batetik 1.,2. eta 3. mailakoak biltzen dira, eta, bestetik, 4.,5. eta 6. mailakoak.
Tradicionalmente, la hora del patio de recreo se ha centrado en los juegos y deportes practicados por los chicos. El fútbol ha ocupado gran parte del espacio del patio, postergando a gran parte del alumnado, principalmente femenino, a pequeños espacios. En el año 2011, y como forma de hacer frente a la citada situación, se creó la comisión que se encarga de organizar los juegos y espacios del patio, con la finalidad de que todo el alumnado tenga opción de ocupar su espacio y, a la vez, puedan conocer diferente tipos y formas de juegos. Consideramos el patio como un espacio de integración donde el alumnado pueda fortalecer sus relaciones y aprender nuevos juegos de cooperación. También es importante señalar que este tipo de organización nos ayuda a impulsar la utilización del euskera en contextos diferentes al del aula.
8
ORDEZKARIEN batzordea
E
skola-komunitateko partaideak gara. Kontzeptu horren baitan, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea kide guztiok daukagun eginkizuna. Eskola demokratiko batean bagaude, hezkuntza-komunitateak duen iritzia jasotzea ezinbestezkoa da. Ildo horretan, eskolako antolaketarekin zerikusia duten gaiak aztertzen ditugu Ordezkarien batzordean. Eskolako antolaketa horretan ikasleak eragile aktiboak dira eta eskolarekin inplikatuta sentitzera animatzen ditugu. Parte-hartze hori pertsona bakoitzarengan modu desberdinetan adierazi daiteke: •Informatua sentitzea •Iritzia emateko aukera iza tea •Proposamenak egitea •Erabakiak hartzea •Ekitea
Hezkuntza bizitzarako prestaketa bat dela zioen Jose Martík. Zer esan nahi du horrek? Bada, pentsatu, sentitu eta ekin deituriko dimentsioak garatu behar direla pertsonaren eremu sozialean, hezkuntza ez baita ezagupenen transmisiora mugatzen. Baina horrekin bakarrik ezin ditugu konpetentziak garatu; ezagutu eta ulertu ondoren, ezagutza testuinguru batean aplikatu
behar da, konpetentzien garapena osoa izan dadin. Hiritar aktibo eta arduratsuak hezi nahi ditu gure eskolak. Hortaz, ikasleei tresnak ematen dizkiegu euren kaxa pentsatzeko gai izan daitezen eta pentsamendu kritikoa garatu dezaten. Prozesu hori aurrera eramateko, batzordeetan taldeko lanean aritzen gara, eta, ikasketa kooperatiboa oinarri, kide bakoitzak bere rola dauka. Era horretan, gabeziak eta arazoak aztertu eta hobetzeko proposamenak planteatzen ditugu. Hezkuntza proiektua aurrera eramateko saiakeran, eskolako giroa zaintzeari ezinbestekoa deritzogu. Hortaz, 2015-2016 ikasturtean, Ordezkarien batzordeko ekimena izan zen pasiloetan giro lasaiagoa lortzea. Izan ere, pertsona ugari mugitzen da eskailerak gora eta
behera. Lekualdatzeak era antolatu batean egitea garrantzitsua zela ikusi eta ondorengoa proposatu zuten: koloretako oinatzen bidez igotzeko eta jaisteko aldeak bereiztea. Iazko egitasmo horri amaiera ematea izan da ikasturte honetako lehenengo ekintza: barandaren ondoan igotzeko oinatz moreak jarri ditugu eta paretaren ondotik jaisteko, berriz, berdeak.
Poz-pozik joaten gara denok markatutako bidetik elkar errespetatuz. Desde la Comisión de Delegados y Delegadas nos preocupamos por analizar aspectos relacionados con la organización de la escuela y ver cómo podemos poner nuestro granito de arena para poder construirla entre todos y todas. Trabajamos de manera cooperativa y niños y niñas van desarrollando sus competencias, sintiéndose partícipes de la comunidad educativa: desde estar informados, poder dar su opinión y hacer propuestas, hasta sentir que pueden tomar decisiones y llevarlas a cabo. A modo de ejemplo, nuestra primera iniciativa ha sido marcar el lugar por donde debemos subir y bajar las escaleras para crear un ambiente más
agradable en los desplazamientos, siguiendo la propuesta que hicieron nuestros/as compañeros/as pertenecientes a esta comisión el curso pasado. Gracias a ello, todos y todas subimos y bajamos las escaleras de la escuela de manera ordenada y, sobre todo, respetando a nuestros y nuestras compañeras.
9
GURE AZTARNA batzordea
G
ure aztarna batzordeak jasangarritasuna du ardatz eta helburu. Zentzu horretan, eskolako eta herriko bizitzan inplikatu nahi du hezkuntza-komunitatea; izan ere, natura baliabideak kontsumitzeko, produktu eta zerbitzuak erabiltzeko, eta sortzen diren hondakinak tratatzeko orduan arduratsu jokatu behar dugu. Ingurumen-sentsibilizazioan du oinarria jasangarritasunak; natur ingurunea gure bizitzaren parte dela sentitu eta gozatzean, izaki bizidunekin enpatia izatean, eta gu ere planeta honen parte garela sentitzean, beti ere, baliabideak mugatuak direla eta arretaz kudeatu behar ditugula ahaztu gabe. Jasangarritasunean hezteak ekintza praktikoak eskatzen ditu; ohiko bihurtu diren eta ezarri egin dizkiguten jardueren inguruan hausnartu behar dugu erabakiak hartu ahal izateko. Hala, Gure aztarna batzordeko kideek gogoeta egiten dute, ondorioak gelan aztertu eta konpromisoak hartzen joateko asmoz. Hausnarketarako gaiak hauek izango dira: uraren zikloa, kontsumismo eredu berriak, kutsadura, ingurunea,elikadura, arroparen erabilera, zaborren kudeaketa edota pobrezia. Guztion
artean irtenbide sortzaile eta hezitzaileak lortzea du helburu. Prozesu horri ekiteko, behar-beharrezkoa ikusten dugu ikasleengan pentsamendu kritikoa indartzea, hausnarketaren ondorioak erabaki bihurtuko baitira. Langile ez irakasleak, familia eta irakasleak ezinbestekoak dira egunero errespetua lantzeko, eskolako baliabideak zaintzeko edota arau demokratikoetan konfiantza eta giro ona izateko ikasleei eskainitako harreman eta irakaskuntzan. Gure aztarnako batzordekideak astero bilduko dira hori guztia lortzeko. Patioan, pasiloetan eta geletan sortzen diren hondakinak kudeatzea izango da beraien beste helburuetako bat. Horretarako, hondakin bakoitzari dagozkion edukiontziak dauzkagu geletan zein patioan. Hondakinak kudeatzeaz gain, ahalik eta zabor gutxien sortzea ere lortu nahi dugu. Asmo horri heltze aldera: •Eskolako hondakinak jasotzeko batzorde bat osatu dugu: Hondakinen kudeaketarako brigada. Astero jasoketa egin eta hondakinak ontzi egokira joan diren baloratuko dute.
•Gela bakoitzean arduradunak izendatu ditugu patio orduan sortzen diren hondakinak kudea ditzaten •Sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu La comisión llamada Nuestra huella ecológica trabaja en favor de la sostenibilidad de nuestro planeta. Para ello, la comunidad educativa tiene que implicarse en la vida de la escuela y del pueblo, en lo que se refiere al consumo responsable y el tratamiento de residuos. Todos y todas formamos parte del medio que nos rodea, por lo que debemos cuidarlo, mostrar empatía hacia los seres vivos, y ser conscientes de que los recurso son limitados y que los tenemos que gestionar de forma responsable. Para educar en la sostenibilidad hace falta diseñar prácticas educativas concretas y reflexionar sobre ellas, para poder después tomar decisiones. En ese sentido, nuestro grupo de trabajo realiza reflexiones que luego plantea en el aula, donde se toman decisiones y compromisos al respecto. Los posibles temas de reflexión para este curso son: el ciclo del agua y la contaminacion, el consumismo, la contaminacion ambiental, la gestión de los alimentos, el tratamiento de residuos, las desigualdades sociales sociales existentes...
10
Comisión
NUESTRA HUELLA ECOLÓGICA Laburbilduz, ondorengoa da ideia nagusia: mundu konplexua dugu, baita ingurumen arazo konplexuak ere, hortaz, pentsamendu konplexua behar dugu sinplekeriak gainditzeko. Konponbide sinpleek zerbait konpon dezakete, baina ez osotasuna. Horregatik, konponbide global eta integralak aurkitu behar dira, sistemaren harreman eta elementu guztiak barne hartuko dituztenak.
dilemak aztertu eta kontsentsua aurkitzeko.
Ez da horrenbeste ikuspegi guztiak aztertzea, baizik eta ikasleak jakitun bihurtzea konplexutasuna existitzen dela, eta horrek behartzen gaituela, ingurumen arazoak aztertzean, arazoen ondorio anitzak (ekologiko,soziak, kulturak, ekonomikoak…) kontuan hartzera. Konponbide eta alternatibak proposatzerako orduan ere, interes eta ikuspuntu anitzak hartu behar dira kontuan, eta proposamenak partekatu eta eztabaidatzeko prest egon behar dugu. Simulazio jokoak aproposak izan daitezke
Hondakinen kudeaketarako brigada
Ante la complejidad del tema, se trata de que el alumnado vaya conociendo los aspectos globales y, a su vez, se sensibilice con ellos. De la misma manera, el objetivo es que vaya adquiriendo pequeños compromisos que ayuden a la sostenibilidad del entorno cercano y, a fin de cuentas, del planeta.
Geletan aurrez bereizita utzi dituzten hondakinak biltzeaz arduratzen da brigada hau. Ikasle nagusiak txikienekin nahasten dira eta, astero, ostegunetan, burutzen dute beraien zeregina. Kontrol orria betetzen dute, egon daitezkeen zalantzak jaso edota hondakinen kudeaketan hobetzeko zer egin daitekeen hausnartzeko.
BRIGADA DE GESTIÓN DE RESIDUOS Al tiempo que las diferentes comisiones se reunen los jueves por la tarde, la brigada de gestión de residuos se responsabiliza de la recogida de residuos que han sido anteriormente clasificados en las aulas. Mayores y pequeños/as se mezclan formando diferentes grupos que se encargan de la recogida.
TALDE SUSTATZAILEA
T
alde Sustatzailea arduratzen da IPA saioak antolatzeaz, eta batzorde guztietako irakasle arduradunez eta zuzendaritza taldeko kideez osaturik dago. Bere betebeharren artean honako hauek daude: IPA osatzen duten batzorde guztietan landuko diren gaiak geletatik jaso eta modu eraginkorrean bideratzea Gela eta batzorde bakoitza osatzen duten ikasleekin partaidetzaren eta ardurak hartzearen ezaugarriak indartzea Ikaslen protagonismo kritiko eta eraginkorra bultzatzea
Aktiboa eta parte hartzailea da batzordeetatik bideratzen den metodologia. Hausnarketa sustatzearekin bat, iritziak zein esperientziak trukatzeko aukera eskaintzen digu. Gainera, ikasitakoa modu praktikoan aplikatzea ere bilatzen du. Bestalde, gai bakoitzerako berariaz proposatutako dinamiken bidez, talde-lana landuko dute ikasleek. Halaber, edukiaren gaineko gogoeta bultzatzen denez, neska-mutilak aktiboki parte hartzera animatuko dituzten jarduerak garatzen dira; hala nola, eztabaidak, jolasak, role playingak eta abestien, ipuinen edota telebistako mezuen azterketa.
El grupo impulsor se encarga de proponer y encauzar el trabajo que se realiza en las comisiones. Estos, a su vez, asumen la labor de plantearlo y de dinamizarlo en el aula. Las dinámicas planteadas son activas y participativas, fomentando la reflexión del alumnado y favoreciendo el intercambio de opiniones y experiencias.
11
Hezkuntza komunitateko kideen
iritziak
PALOMA CARRILLO Eskolako idazkaria eta Talde Sustatzaileko kidea “Sentitzen duguna azaldu eta partekatzeko bidea izatea oso garrantzitsua dela uste dut. Besteekin elkartu eta iritzi desberdinak entzuterakoan, aberastu egiten gara, elkarrengandik ikasiz. Eskolan denon parte hartzea ezinbestekoa da eta IPA saioetan partaidetzarako estrategiak lantzeko aukera paregabea daukagu. Era horretan, gure lana ikasleak “zirikatzea” da, euren jakinmina sortu eta, ondoren, erantzunak bilatzen lagundutzeko”. “Me parece muy importante tener la oportunidad de expresar y compartir lo que pensamos. Al reunirnos con otras personas y escuchar distintas opiniones, aprendemos los/las unos/as de los/las otros/as y nos enriquecemos. La participación en una escuela es un elemento imprescindible y las sesiones IPA nos dan la oportunidad para trabajar las estrategias para la participación. En ese sentido, nos corresponde estimular la curiosidad del alumnado, para después guiarles en la búsqueda de las respuestas”.
ANA LARRAÑAGA Eskolako irakaslea
Kris Markina Eskolako ama “Txalotzeko egitasmoa da! IPAren bitartez gure neska-mutikoek taldean erabakiak hartzeko aukera paregabea daukate, norberaren iritziak besteenekin partekatuz. Autoestimua indartzen dute, eta ikuspuntu ezberdinen aurrean izan behar r e k o begirunean hezten dira. Gainera, hartutako erabakiak gauzatuak ikus ditzakete eskolako eguneroko jarduera-esparruetan. Gure eskolako partaide izateaz harro sentiarazten gaituen ekimena hau ere”. “¡Una iniciativa excelente! Los chicoas y chicas tienen la oportunidad de tomar decisiones colectivas y compartir opiniones gracias a estas sesiones, que refuerzan su autoestima. En IPA crecen aprendiendo a respetar las opiniones de las demás personas. Es más, pueden ver reflejadas sus decisiones en la vida cotidiana de la escuela. Es por eso porlo que pienso que es una iniciativa que nos hace sentir orgullosas y orgullosos de formar parte de esta comunidad educativa”.
BEGOÑA OTSOA-AIZPURUA Eskolako zuzendaria
“Ikasleek euren kezka, arazo eta proposamenen inguruan hitz egiteko aukera dute; beraiengandik ateratzen diren gaieik lekua dute IPAn, beraientzat garrantzitsuak direlako. Gainera, pertsona bezala hezteko prozesuari begira, momentu honetan elkarrekin egiten dugun ibilbidean estrategiak partekatzeko aukera eskaintzen digu tarte honek.
“Ikaste-prozesua arrakastatsua izate aldera, haurren aurretiazko esperientziatik eta inguru hurbil eta errealetik abiatu behar dugu. Ildo horretatik, beraien burujabetasuna eta hiritar aktibo gisa aritzeko gaitasuna garatu ahal izateko, ezinbesteko baldintzatzat jotzen dugu ikastetxeko erabakietan ikasleen parte hartze esanguratsua.
Askotan ondoezak daude eta, aztertzen ditugunean, horien zergatiak ulertzen ditugu. Hortik abiatuta, konponbideak topatzen ditugu, inguruan zein gure egunerokotasunean aldaketak ezarrita. Egiteko modu hori barneratzea garrantzitsua dela uste dut; izan ere, beti berdina egiten jarraitzen badugu, ez dugu hobekuntzarik lortuko”.
Zazpi urte daramagu bide hori jorratzen: ikasleengan funtzionamenduaren inguruko hausnarketak bultzatzen, beraien arteko eztabaidak eta adostasunetara iristeko estrategiak sustatzen, erabakien nondik norakoak azaltzeko beharra ikustarazten, ondorioen erantzukizuna garatzen, erabilitako prozeduren lorpenak baloratzen eta abar”.
“El alumnado tiene la oportunidad de hablar sobre sus dudas, problemas o propuestas. Intentamos dar espacio a los temas que salen de ellos/as.
“Para que el proceso de aprendizaje sea exitoso, es imprescindible partir de las experiencias previas y del entorno cercano y real del alumnado. En ese sentido, nos parece muy importante que el alumnado pueda participar de las decisiones del centro. Por todo ello, seguiremos trabajando para propiciar la reflexión, fomentar el debate y promover las estrategias necesarias para llegar a acuerdos”.
Cuando detectamos un malestar, intentamos entender su origen y encontrar soluciones después de analizarlos. Ello nos brinda la oportunidad de aplicar ciertos cambios en nuestra vida cotidiana. Me parece muy impontante interiorizar esa forma de actuar; y es que, sin cambios no hay mejora”.
12
Ikasleen iritziak Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak “Munduan, eskolan eta gure inguruan gertatzen denaz pentsatzen laguntzen digute IPAko gaiek”
“Los temas de IPA nos animan a reflexionar sobre lo que pasa a nuestro alrededor”
“Gure ideiak eta pentsamenduak adierazten ditugu”
“Podemos expresar nuestras ideas y pensamientos”
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak
“Elkarbizitzako tratu onak aztertzen ditugu denak poziago bizitzeko”
“Tratamos temas relacionados con la convivencia para poder vivir mejor”
“IPA interesgarria da denok parte hartzen dugulako” “En IPA podemos participar todas y todos”
“IPA garrantzitsua da eskola hobetzen laguntzen digulako” “IPA nos permite mejorar la escuela”
“IPAk eskola hobetzen du” “IPA mejora la escuela”
“Gure arteko harremanak hobetzen laguntzen digu” “Nos ayuda a mejorar las relaciones”
“IPari esker aldaketak ikusten ditugu eskolan, adibidez eskaileretan jarri diren oinatzak”
Ikasleek proposatutako gaiak Jolas eta jostailu gehiago izatea gelan zein jolastokian Más juegos en las aulas y en el patio
Txokoetarako aldaketa batzuk proposatu: magia txokoa...
“Impulsa cambios en la escuela, por ejemplo las huellas que hemos puesto en las escaleras”
Incluir un rincón de magia
Kalean nola ibili behar garen landu (bide hezkuntza)
“IPAn proposatzen diren gaiak aproposak dira. Adibidez: matxismoa, eskola hobetzea, gure artean ez haserretzea, Bullyna nola kendu, ingurunea zaintzea...”
Trabajar la educación vial
“Tratamos temas muy adecuados: el machismo, cómo mejorar la escuela, no enfadarnos entre nosotras/os, cuidar el medioambiente, bullyng...”
"IPA gabe eskola desastre bat izango litzateke" “Sin IPA la escuela sería un desastre”
“Jarrera aldaketa handi bat ikusi dut, orain eskaileretan ez dizute hainbeste bultza egiten” “Se nota un cambio de actitud, ahora en las escaleras no te empujan tanto”
“ IPA guztion iritzia emateko eta entzuteko aukera ematen duen ekintza da” “Expresamos y escuchamos las opiniones de todas y todos”
“IPA ez zait gustatzen, baina ez dago gaizki eskola antolatzeko”
“No me gusta mucho, pero nos ayuda a organizar la escuela”
“Gure arteko harremanez edo izaten ditugun arazoez gehiago hitz egin nahiko genuke”
“Nos gustaría poder hablar más sobre nuestras relaciones o problemas”