Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza
012265 CEP SAN MARTIN DE AGUIRRE LHI - Hizkuntza Normalkuntza Proiektua 2014-2018 2014-2018 epealdirako ikastetxe honek prestatu duen Hizkuntza Normalkuntzako Proiektu honek ikastetxearen Organo Gorenaren onespena duela aitortzen dut.
EREMUEN GAINEKO HAUSNARKETA JUSTIFIKAZIOA San Martin Agirre Herri Eskola, Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da, hiru eraikuntzek osatzen dute. 1997-98 ikasturtea geroztik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan lanean ari gara. Ibilbide handia egin ondoren aurrera pausoak egin ditugula uste dugu. Dena den helburu nagusia lortzeko lanean jarraitu behar dugula pentsatzen dugu. Ahozkotasunaren inguruan lan handia egin da ikastetxeko metodologian eraginez. Momentu honetan Hizkuntza Trataera Bateratuaren ildotik diziplinarteko proiektuen inguruan oinarritzen dugu gure lana. Ikaskuntza kooperatiboko hainbat estrategia ere egunerokotasunean txertatzen ditugu. Aurrean aipatutakoa indartuz eta Euskararen erabilera areagotzeko helburuari begira lau urtetako proiektua gauzatuko dugu. Brankan ateratako datuak aztertu ondoren, ondorio batzuk atera ditugu: -Guk nahikoa ez dela pentsatu arren eta gaiarekin kezkatuta egon arren, erabilera mailan hobetu dugula esan behar da. - Bergara mailan euskara ezaguera maila 10 puntutan jaitsi bada, ikastetxean eragina izatea normala izango litzateke. Hala ere 5 puntu jaitsi da eskolan ezaguera maila.Beraz emaitza ez da txarra baina egoera honen aurrean eragiteko prozedurak hobetzeko hausnarketa sakona egin beharko dugula uste dugu. - Eremu instituzionalean, eskola kontseiluan zein zuzendaritzan erabilerak gora egin du. - Kanpoko harremanei dagokienez erabilera jaitsi egin da. Zuzendaritzan esku guztiz egon ez arren, ahalegin bereziak egin beharko ditugu eremu honetan.
EREMU INSTITUZIONALA Aurreko plangintza-alditik eremu honen gaineko hausnarketa, balorazioa, ondorioak, jarraibideak... Eremu instituzionalean, Brankak erabilera areagotu behar dugula esan arren, margen gutxi dugula uste dugu, egoerak horrela eskatzen duelako, batzuetan gaztelera erabiltzera behartuta gaudela uste dugu. Eragin dezakegun eremua kanpoko hornitzaileak izan daiteke. Dena den hau kontuan hartzen da baina batzuetan ezinezkoa izaten da, pertsonak ere aldatu egiten direlako enpresa berean, eta batzuetan helburuak bideratuta daudenean, kudeatzaileak aldatuta hizkuntza erabilera ere aldatzen da eta berriro hasten da prozesua edo ezinezkoa da ikastetxean dugun irizpidea gauzatzea. Eremuaren gaineko BRANKAren datuak Presentzia: %86.19 Erabilera: %76.79 Espero zitekeen erabilera: %74.06 - %80.22 BRANKAk ateratako datuen interpretazioa: Ertaina.Ikastetxeko euskararen erabilera maila euskararen presentzia-mailak, berez (zoriz), ahalbide dezakeen atalase-maila zerbait gainditzen duenean; hizkuntza-bizitasun maila moteleko ikastetxea dela adierazten du. Eraginkortasun txikiko hizkuntza-plana Eremuaren gaineko hausnarketa eta 4 urteko plangintzarako irizpideak. Brankan ateratako datuen interpretazioan eraginkortasun txikiko Hizkuntza Plana dugula adierazi arren, emaitza hau hainbat datu gaizki sartu genituelako izan dela uste dugu. "Aurrekontu" eta "Ikastetxeko Kudeaketa Plana" eremuetan Gazteleraz sortutako dokumentuak direla esan arren, gaizki sartu dugun datua izan da. Beraz Brankako emaitza ez da erreala.Sortzen ditugun dokumentu guztiak euskaraz sortzen ditugu. Aurreko Lau urtetarako plangintza egiteko kontuan hartutako Brankan dauden datuak oraingoarekin konparatuz , oraingoak askoz hobeak direla ikusten da, hau da , dokumentu guztiak euskaraz sortuak ditugu. Ordenagailuen interfazeei dagokienez orain dela lau urte euskaraz %32a bazeuden oraingoan % 75.46 daude, beraz
aurrerapauso handiak eman ditugu, dena den datorren ikasturtera begira neurri handiagoan eragiteko asmoa dugu.
ESKOLAKO KIDEEN HIZKUNTZAZKO PRESTAKUNTZA ETA ERABILERA Aurreko plangintza-alditik eremu honen gaineko hausnarketa, balorazioa, ondorioak, jarraibideak... Azken lau urte hauetan metodologia aldetik aldaketa gauzatu dugu eskola mailan. Hasiera batean, haur hezkuntzan proiektuetan oinarrituta egiten genuen lana. Zirkulazio librea ere aurrera eramaten dugu 8 bat urte dela. Momentu honetan aurrekoa egiteaz gain Lehen Hezkuntzan ere Hizkuntza Trataera Bateratuaren ildotik Diziplinarteko Proiektuen bitartez egiten dugu lana. Lehenengo zikloan Txokoen Zirkulazioa ere martxan jarrita daukagu orain dela 4 urtetik hona. Guzti honek, beste gauza batzuen artean ahozkotasuna modu programatu batean aurrera eramatea ahalbidetzen du, eta ikasleen arteko ahozko elkarreragina handiagoa da, hizkuntzaren komunikazioa sustatzen duelarik , hizkuntza erabilera ohiturak finkatuz aldi berean. Jakina, hau guztia, euskaraz izan dadin lan egiten da. Lehen Hezkuntzan astero tutore, berezilari eta ikasketa burua biltzen diren programatzeko saioetan, Hizkuntza Trataera Bateratuaren ildotik eta testuen lanketan oinarrituz gauzatzen da programazioa. Baliabide bezala, ikastetxean bertan sortutako "Hizkuntzen Alderdi Testuala" txostena erabiltzen dugu (testuak ahoz zein idatziz lantzeko baliabidea dugu hau). Haur Hezkuntzan maila bereko tutoreak biltzen dira astero, programatzeko, bertan ere "Ahozkotasuna lantzeko uneen aprobetxamendua " dokumentua dugu baliabide gisa. Ahozkotasuneko adierazleak Irakaslearen Behaketa Koadernoan ditugu ebaluaketa gauzatu ahal izateko. Ahozkotasuneko aurkezpen bat behatu ahal izateko errubrika bat ere sortuta dugu, eskolako "programazioa karpetan", "Ahozkotasuna" atalean. Lehen Hezkuntzako maila guztietan "Ahozkotasuneko Tailerrak" aurrera eramaten ditugu astean behin. Tailer hauek aurrera eramateko zikloka testu mota desberdinak lantzeko txosten batzuk ditugu baliabide gisa. Astean bi saiotan "Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa" gauzatzen dugu. Saio hauen helburua modu esanguratsu eta integratu batean, ikasleen arazo eta proposamenak kontuan izanda, ahozko hizkuntzaren gaitasuna hobetzea da. Jorratzen diren gaiak jasangarritasuna, elkarbizitza eta tutoretza dira. Patioan ere antolaketa berezi bat aurrera eramaten dugu. Bi helburu nagusiak Elkarbizitza hobetu eta ikasleen arteko harremanak gero eta euskaldunagoak izatea dira ( Gorputz Hezkuntzako hainbat saiotan ikasi eta trebatutako abesti eta jolasak, patioko orduan martxan jarriz adibidez). Haur Hezkuntzan kanpainak antolatzen ditugu eta eskola mailan hainbat festa burutuz ikasleen arteko harremanak euskaraz sendotzen saiatzen gara (Gaztainerre, Liburuaren Eguna, handiak txikiekin hainbat ekintza, Gabon kantak, Euskararen Eguna, Korrika ...). Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan Tailerrak (antzerkia, dantzak, sukaldaritza,jolas kooperatiboak ...)burutzen dira astean behin. Ahozkotasuna lantzeko helburuarekin gelak baino talde bat gehiago egiten dira, ikasle kopurua txikiagoa izanez hitzegiteko aukera gehiago edukitzeko. Brankako emaitzak "erabilera handia" dela esan arren, jangela eta autobuseko esparruan hobetu beharra dugula pentsatzen dugu. Eremu zaila da gure zuzeneko langileak ez direlako, beraz guk ez dugu erabakitzen. Datorren ikasturtera begira tarte honetan hainbat talde osatzeko asmoa dugu, modu ludiko batean, euskararen erabilera eta emozioekiko lotura areagotzeko. Eguerdiko tartean hainbat tailer antolatzeko asmoa dugu (antzerkia, eskulanak, euskaraz jolasean ...). Berritzeguneko HNP aholkulariarekin euskararen normalizazioaren inguruko sentsibilizazio eta formazio saioak egin izan dira, hausnarketa egin eta egunerokotasunerako baliagarriak izan diren irizpideak eta lanketak adosten joan gara ikasturte ezberdinetan. Irakasleen formazioari dagokionez momentu honetan Normalkuntza Teknikariak proposatutako IRALE formazioa zabalduko dugu klaustroan. Taldetxo bat osatuz gero aukera dago eskolan bertan formazioa jasotzeko. Honetaz gain datorren ikasturtera begira euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lau bat formazioa saio adostu ditugu Berritzeguneko erreferentearekin. Urte guztian gaiaren presentzia ziurtatzeko formazio saioak tartekatu eta bitartean gaiaren inguruko lanketa gauzatuko dugu klaustro mailan. Ikasturte hasieran familiekin izaten ditugun bileretan euskararen erabileraren garrantzia azpimarratzen dugu. Aurten gaiaren inguruan hitzaldi bat antolatutako da gurasoentzat Jardun elkartearen eskutik. Datorren ikasturtera begira, otsaila aldera ere aurrera eramango da hitzaldia. Euskara indartzen duten beste erakundeekin harreman zuzenean lan egiten dugu indarrak bilduz (Jardun, Udala, Berritzegunea...) Eremuaren gaineko BRANKAren datuak Presentzia: %57.08 Erabilera: %71.42 Espero zitekeen erabilera: > %57.28 BRANKAk ateratako datuen interpretazioa: Oso handia.Ikastetxeko euskararen erabilera maila euskararen presentzia-mailak ahalbide dezakeenda gainditzen du; hikuntza bizitasun maila handiko ikastetxea dela adierazten du. Hizkuntza-plana arrakastatsua Eremuaren gaineko hausnarketa eta 4 urteko plangintzarako irizpideak.
Ikastetxe mailan hobetu behar dugunaren inguruan hausnarketa sakona egin dugu eta proposamenak Hobekuntza Planean jarri ditugu. Gainera dugun antolaketari esker hausnartzeko zein erabakiak hartzeko hainbat saio ditugu ordutegi barruan (asteroko mailetako ikasle zein gelen jarraipena, mailetako programazio saioak, ziklotako bilerak, formazio saioak, beharren arabera erabiltzen dugun asteroko saioa, eta beharren arabera egiten ditugun moldaketak). Ebaluazio Diagnostikotik abiatuta Hobekuntza Planean, Euskararen Normalizazio zein hau indartzeko helburuari lotutako, jarri ditugun ekintza eta jarduerak Ulibarri lau urtetarako Plangintza honekin bat joan behar direla uste dugu. Hau dela eta, bertan proposatutako hiru ekintzak Plangintza honen barruan sartzen ditugu: -Ahozko zein idatzizko testuen ulermen, adierazpena eta idazmena hobetzeko adostutako estrategiak aplikatzea eta ikastetxean orokortzea. -Irakurketa Plana. -Pentsamendu zientifikoa garatu. Hau guztia egin ahal izateko irakasleriaren formazioa sustatuko da, bai hizkuntzaren aldetik, bai metodologiari dagokionez eta baita normalizazio ikuspegitik ere. Jakina, euskararen ezagutza bermatzea da helburua, baina baita euskararen prestigioa sustatzea eta euskara gozamenerako eta ikasketetara baliozko tresna gisa balioztatzea ere.
GELAZ KANPOKO JARDUERAK Aurreko plangintza-alditik eremu honen gaineko hausnarketa, balorazioa, ondorioak, jarraibideak... Eremu hau oso zabala da eta beraien artean Euskararen erabileran alde handia dago. Antolaketaren aldetik gero eta indar eta baliabide gehiago jartzen ari da Eskola. Badakigu puntu ahul batzuk ditugula eta hauek indartzeko plangintza gauzatu behar dugula (sarrera- irteerak girotu, jangelako tartea berrantolatu ...) Eskolaz kanpoko beste jarduera batzuk ez daude gure esku, baina Udalarekin harreman zuzena izaten dugu bertan antolatzen den bileran parte hartuz (Udaleko Teknikariak Eskola Kirolean Euskararen erabileraren inguruko datu bilketa egiten du Ikastetxean ikasleen bitartez adibidez), eta hor eragiteko ahalegina egiten dugu, gure ikuspegia azalduz eta proposamenak eginez. Eremuaren gaineko BRANKAren datuak Presentzia: %90.31 Erabilera: %54.76 Espero zitekeen erabilera: < %81.21 BRANKAk ateratako datuen interpretazioa: Txikia.Ikastetxeko euskararen erabilera maila euskararen presentziamailak, berez (zoriz), ahabide dezakeenera iristen ez denean; hizkuntza-bizitasun maila txikiko ikastetxea dela adierazten du. Hizuntza-plane antzua edo hizkuntza-planik ez Eremuaren gaineko hausnarketa eta 4 urteko plangintzarako irizpideak. Uste dugu martxan jarrita dagoenari eutsi behar diogula eta egunerokotasunean hausnartuz datorren ikasturteko plangintzan jarduerak Euskararen erabilerari begira planifikatu behar direla.
BESTELAKO TRESNAK Horrelako edo antzeko tresnarik erabili baduzue aurreko urte hauetan, zehaztu ondorengo lerro hauetan lanketa horretatik ateratako ondorioak, hausnarketak eta abar... Erabilera neurketa ikastetxeko eremu informaletan Gela-argazkia Arrue ikerketa Bestelakoak
EREMUEN LEHENTASUNEN INGURUKO HAUSNARKETA Plangintzaldian zein lehentasun eta garrantzia eman nahi zaio eremu bakoitzari. Gure helburua egoera formal eta ez formaletan Euskararen erabilera areagotu eta komunikazio gaitasuna hobetzea denez, indarra irakasleon etengabeko hausnarketa eta esku hartzean jarri behar dugula uste dugu. Ulertzen dugu baita eskola osotasun bezala bizi behar dugula eta erabileraren gaiak, presentzia eta lehentasuna izan behar duela. Ikastetxeko jardueretan modu integratuan programatu behar dugula uste dugu, beste Programak ere kontuan hartuz eta haiek HNParekin uztartuz.
4 URTEKO PROIEKTUA 1.-EREMU INSTITUZIONALA
1.1.-IKASTETXEAREN ANTOLAKUNTZA Esparru honetako eragin-esparruak: organu gorena, eskola kontseilua, gurasoak (partaidetza-inplikazioa), zuzendaritza, dok. administratiboak-ekonomia, jakinarazpenak, mediateka, espazioaren hizk. antolaketa-paisaia, hizk. normalkuntzarako egitura, bestelakoak
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
ARDURA
JARDUERA MOTA
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
Eskolako sare informatikoa euskaraz erabiltzeko aukera momentura arteko %75a mantentzeaz gain, presentzia handitzea.
Honetarako izendatuta egongo den pertsona.
Antolaketa jarduerak , Mantentze jarduerak
Brankarekin lotutakoa % tan,%90
1516
1617
1718
1.2.-NORMALKUNTZA SUSTATZEKO ERABAKIAK Esparru honetako eragin-esparruak: hezkuntza proiektua, Curriculum proiektua, hizkuntza proiektua, AJA, ikastetxeko kudeaketa plana, aurrekontua, urteko memoria, bestelakoak
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
ARDURA
JARDUERA MOTA
Sortzen ditugun dokumentu guztiak euskaraz sortzen direla ziurtatu.
Antolaketa jarduerak , Zuzendaritza Sentiberatzemotibazio jarduerak
ADIERAZLE MOTA KUANTITATIBOA
ADIERAZLE 14MOTA 15 KUALITATIBOA
1516
1617
1718
Betetze maila ehunekotan neurtzen dutenak % tan,%100
1.3.-IKASTETXEAREN HARREMANETARAKO HIZKUNTZA IRIZPIDEAK Esparru honetako eragin-esparruak: ikastetxeekin, berritzegunearekin, hezkuntza administrazioarekin, instituzioekin, elkarteekin, enpresekin, hornitzaileekin
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
ARDURA
JARDUERA MOTA
Orain arte lortutako emaitzei eutsi eta hornitzaileekin harremanetan lehentasunetariko bat euskararen erabilera bermatu izatea.
Sentiberatzemotibazio jarduerak , Erabakiak Idazkaritza adosteko prozesuak , Mantentze jarduerak
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
1516
1617
1718
Betetze maila ehunekotan neurtzen dutenak % tan,%70
1.4.-ESKOLA ETA ERAGILEEN ARTEKO ELKAR HARTZEA Esparru honetako eragin-esparruak: EBPN, ikastetxeen arteko jarduerak, herriko euskara elkarteak, bestelako elkarteak, euskal komunikabideak, bestelakoak
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
Euskara bultzatzen duten herriko erakundeekin harremanak bermatu eta ikastetxea herriko bizitzan modu integratuan murgildu.
ARDURA JARDUERA MOTA
HNAT
Antolaketa jarduerak , Sentiberatze-motibazio jarduerak , Prestakuntza edo trebatze jarduerak , Erabakiak adosteko prozesuak , Ebaluazio jarduerak , Mantentze jarduerak
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
1516
1617
1718
Betetze maila Betetze ehunekotan mailaren neurtzen dutenak balorazioa, 7 % tan,%70
2.-ESKOLAKO KIDEEN HIZKUNTZAZKO PRESTAKUNTZA ETA ERABILERA 2.1.-IKASLEAK Esparru honetako eragin-esparruak: komunikazio gaitasuna, interakzio didaktikoa, partaidetza inplikazioa, motibazioa-girotzea
DENBORALIZAZIOA HELBURU
ADIERAZLE
ADIERAZLE
14-
15-
16-
17-
HELBURU ZEHATZA
ARDURA JARDUERA MOTA
Ahozko erabilera handitu ikasleen Irakasle artean egoera guztiak formal eta ez formaletan.
Antolaketa jarduerak , Sentiberatze-motibazio jarduerak , Prestakuntza edo trebatze jarduerak , Erabakiak adosteko prozesuak , Hausnarketa jarduerak , Ebaluazio jarduerak , Mantentze jarduerak
Komunikazio gaitasuna hobetzeko programazioa gauzatu.
Antolaketa jarduerak , Prestakuntza edo trebatze jarduerak , Hausnarketa jarduerak , Ebaluazio jarduerak
Irakasle guztiak
MOTA MOTA KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
Brankarekin lotutakoa % tan,%60
1415
1516
1617
1718
Prestakuntzaren balorazioa, 8
Asebetetzearen balorazioa, 8
2.2.-IRAKASLEAK Esparru honetako eragin-esparruak: metodologi-interakzio didaktikoa, komunikazio gaitasuna, prestakuntza, irakasleen arteko interakzioa, partaidetza-inplikazioa, motibazioa girotzea
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
Egoera formal eta ez formaletan, ikasleen ahozko hizkuntzaren gaitasuna hobetzeko eta erabilera areagotzeko plangintza gauzatu.
ARDURA
JARDUERA MOTA
Irakasle guztiak
Antolaketa jarduerak , Sentiberatzemotibazio jarduerak , Prestakuntza edo trebatze jarduerak , Erabakiak adosteko prozesuak , Hausnarketa jarduerak , Ebaluazio jarduerak
Antolaketa Ikasleengan Euskararen jarduerak , erabilera areagotu eta Sentiberatzegaitasuna garatzeko motibazio helburuarekin, jarduerak , Berritzeguneko Prestakuntza edo teknikariarekin, trebatze ikasturtean zehar, lau bat Zuzendaritza jarduerak , formazio saio gauzatuko Erabakiak ditugu. Aipatutako adosteko helburuak lortzeko prozesuak , hausnarketa egin eta esku Hausnarketa hartzeak planifikatuko jarduerak , dira. Ebaluazio jarduerak
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
1516
1617
1718
Asebetetzearen balorazioa, 8
Parte hartzeari dagokiona % tan,%80
Betetze mailaren balorazioa, 8
2.3.-ADMINISTARIA(K) ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK Esparru honetako eragin-esparruak: komunikazio gaitasuna prestakuntza, partaidetza-inplikazioa, motibazioa-girotzea
DENBORALIZAZIOA ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
HELBURU ZEHATZA
ARDURA
Ikaslebegiraleen arteko harremanetan Euskararen
Antolaketa jarduerak , Sentiberatze-motibazio jarduerak , Prestakuntza edo Brankarekin Jangelako trebatze jarduerak , lotutakoa % arduraduna Erabakiak adosteko tan,%70
JARDUERA MOTA
1516
1617
1718
Euskararen erabilera handitzea.
prozesuak , Hausnarketa jarduerak , Ebaluazio jarduerak
tan,%70
2.4.-GURASOAK Esparru honetako eragin-esparruak: familiaren hizkuntza topologia, harreman hizkuntza, komunikazio gaitasuna-prestakuntza, motibazioagirotzea, gurasoak-eragile
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
ARDURA
JARDUERA MOTA
Seme-alabek euskararekiko duten jarreraren aurrean beraien paperak duen garrantziaz jabetu eta aldeko jarrerak jorratu.
Antolaketa jarduerak , SentiberatzeEskola motibazio kontseilua jarduerak , Hausnarketa jarduerak
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
1516
1617
1718
Betetze maila Betetze ehunekotan mailaren neurtzen dutenak balorazioa, 7 % tan,%60
3.-GELAZ KANPOKO JARDUERAK 3.1.-ESKOLA ERAGILE Esparru honetako eragin-esparruak: jolasaldiak, jantokia, sarrera-irteerak, jai-ospakizunak, irteerak, egonaldiak, autobusa, eskola-kirola, aisialdia, bestelakoak
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
ARDURA JARDUERA MOTA
Jolasaldian daukagun antolaketa Elkarbizitza hobetzeko helburuarekin lotzeaz gain, planteatzen Irakasle ditugun jarduerak, guztiak ikasleen Euskara erabilera areagotzeko helburuarekin lotu.
Antolaketa jarduerak , Sentiberatze-motibazio jarduerak , Prestakuntza edo trebatze jarduerak , Erabakiak adosteko prozesuak , Hausnarketa jarduerak , Ebaluazio jarduerak
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
1516
1617
1718
Brankarekin lotutakoa % tan,%70
3.2.-ELKARTE/ERAKUNDEAK ERAGILE Esparru honetako eragin-esparruak: jai-ospakizunak, irteerak-egonaldiak, udalekuak, aisia-kirola, erakundeen esku-hartzea, erlijio jarduerak, musika, bestelakoak
DENBORALIZAZIOA HELBURU ZEHATZA
ARDURA JARDUERA MOTA
Ikasleei Euskaraz bizitzeko dituzten aukeren berri eman.
HNAT
Antolaketa jarduerak , Sentiberatze-motibazio jarduerak
ADIERAZLE ADIERAZLE 14MOTA MOTA 15 KUANTITATIBOA KUALITATIBOA
Betetze mailaren balorazioa, 8
1516
1617
1718