Eskolako ortua

Page 1

SAN MARTIN AGIRRE ESKOLAKO ORTUA "No puedes enseñar nada a un ser humano; sólo puedes ayudarle a descubrirlo por sí mismo." Galileo Galilei (1564-1642) “¿Habéis visto a un caracol soñar con una lechuga? ¿Habéis oído el latido del corazón de un tomate? ¿Habéis observado la danza de las mariquitas? ¿Os habéis sumergido entre los repliegues de una col? ¿Habéis explorado las galerías que una lombriz ha excavado en la tierra? ¿Habéis trepado por una mata de judías? Probablemente la respuesta a estas preguntas está reservada a la magia de los cuentos.... del libro “El huerto escolar ecológico” Autora: Montse Escutia, Ed. GRAO, 2009

JUSTIFIKAZIOA Gaur egungo jendarte industrialetan ahazten ari gara naturarekiko izan beharko genukeen berezko lotura estua. Sarritan, fikziozko oparotasunean bizi gara, ez bakarrik jabetza materialaren ikuspuntutik, baita elikaduraren ikuspuntutik ere. Azken urteotan elikatzeko ohituren aldaketa bizi izan dugu Euskal Herrian. Nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan inposatu den eredu produktibista dela eta, laborantzak bere helburu nagusia galdu du: pertsonen elikadura. Gaur egun, janaria ekoiztea negozio handia da. Nekazal eta elikadura enpresa handiek inposaturiko ekoizpen sistema industrialak naturaren zikloetatik kanpo daude. Lurreko biztanle guztiok jan dezakegunaren ia bikoitza ekoizten da. Hala ere, F.A.O-ren arabera, munduan, egunero, 1020 milioi pertsonek jasaten dute gosetea (2009). Euskal Herrian zorionekoak gara. Era batean edo bestean, elikagaien hornidura bermatuta daukagu. Baina egoera hau fikziozkoa da: gure baserritar eta arrantzale txikiak egoera latza pairatzen ari dira, gure itsaso, lur eta ibaiak agortzen ari dira; gero eta lur gutxiago dago elikagaiak ekoizteko, hiri eta azpiegitura handien hazkundearen mesede. Beraz, saltoki handietan ditugun elikagaiak urrutitik datozkigu. Betidanik etxetik gertu ekoitzi izan diren produktuak, urrunetik ekartzen ditugu orain. Baina gure kontsumo-ohitura horrek badu eragin kaltegarririk etxetik urrun: txirotasuna, gosea, zarrastelkeria, oihan eta basoen suntsipena eta abar. Hori dela


eta, herrialde aberastuek herrialde txirotuekiko zor ekologikoa eta soziala bereganatu dituzte. Gure inguruan, berriz, bestelako ondorioak ditu: nekazaritza familiarra eta abeltzaintzaren desagerpena; ohitura eta jakintza askoren galera; ekosistemen suntsiketa; bioaniztasunaren murrizketa... Hau da, gure landa-inguruarekin, sustraiekin eta lurrarekin lotuta dauden bizimoduen desagerpena dakar. Gaur egungo bizimoduarekin askotan ahaztu egiten dugu janaria nondik datorren, nork eta nola ekoizten den. Maiz, badirudi elikagaiak lortzeko era bakarra saltoki handiek eskaintzen digutena erostea dela. Eskola-baratzea baliabide bikaina da ikasleek euren natur eta giza inguruneari buruzko esperientzia anitz bizi ditzaten: ingurunearekin ditugun menpekotasun eta harremanak ulertzeko; ingurugiroa zaintzeko; eta ingurugiroaz arduratzeko jarrerak eta ohiturak praktikan jartzeko. Janaria lortzeko prozesuan, ortua tresna paregabea da gure natur baliabideek duten garrantzia bertatik bertara ikusteko. Ortuaz baliatuz bi xede lortu nahi ditugu:alde batetik, ikasleek ingurumena errespetatzen ikasiko dute (ura, lurra, haziak‌). Eta, bestetik, gosetea ekiditze aldera, baliabide horiek munduko herri guztien eskura egotea beharrezkoa dela ulertuko dute. Proiektu hau, nekazaritzarekin zerikusia duten ezagutzak praktikan jartzeko erabiliko da (haziak nola eskuratu, nola gorde, non erein edo landatu, jakiak nola prestatu‌). Izan ere, jakien inguruan belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ezagutzak eta ohiturak berreskuratu nahi ditugu. Horrela, Migel Altunak "Elkarrekin ikasi" proiektuak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz irakasle, haurren eta San Josepe jubilatu Elkartearen arteko elkarlana sustatzen ahaleginduko gara. Jakin badakigu elikadura osasuntsu baten garrantzia errazago ulertuko dela norberak bere janaria ekoiztean. Modu horretan, haurrek hobeto ulertuko dituzte bai nekazari eta landainguru bizien garrantzia, eta irakasle eta gurasoek, eredu globalizatu neoliberalak bultzatzen duen sistema produktibistak sortzen dituen arazoak. Fao ren esanetan eskoletako ortuak ikasleen heziketa eta nutrizioa hobetzeko tresna ezinhobeak dira, aldi berean sustatzen dutelako ingurugiroaren iraupena eta eskola komunitateko ongi izate fisiko eta mentala.

ZERGATIK ORTU EKOLOGIKOA? Eskolako ortua izanik, ezinbestean izango da ortu ekologikoa; ez dugu besterik aurreikusten. Ikasleek ingurumen-heziketa bereganatu behar dutela uste dugu; ingurumenarekiko errespetua eta gizakien arteko zein horiek naturarekin duten erlazio(ar)en ulermena izango dira gakoak. Helburu hori erdieste aldera, beharrezkotzat jotzen dugu ortuaren funtzionamendu prozesuan parte-hartze aktiboa izatea. Ez dugu uste egokia denik haurrak produktu kimikoekin kontaktuan egotea; beraz, nekazaritza ekologikoaren filosofiaren aldeko apustua egiten dugu, izurrite bati aurre egingo dieten landare osasuntsu eta indartsuak lantzeko konpromisoa hartuz. Jakin badakigu konpromiso horri jarraiki, printzipio edo irizpide batzuetan oinarritu beharko dugula gure lana:


A.- Laborearen txandatzea egitea. Era horretan lurraren elikagai guztiak aprobetxatuko lirateke eta izurriteen garapena mugatuko litzateke. Barazkien arabera, lau gunetan banatuko dugu ortua: a) Probetxua atera diezaiekegun hostodunak b) Probetxua atera diezaiekegun sustrai edo erraboildunak c)Probetxua atera diezaiekegun lore edo fruitudunak d) Deskantsurako gunea, hazitegi edo konposterako Aurrez zehaztutako orden bati jarraiki, laboreak gunez aldatuko ditugu denboraldiro. B.- Asoziazioak. Zenbait landare hobeto hazten dira alboan beste landare batzuk baldin badituzte: lagundu egiten diete, usaina igortzen dute, izurriteak saihesten dituzte, etab. C.- Metodo biologikoen bitartez eginiko izurriteen kontrola. Produktu kimikoak alde batera utziz, landareak sarri ikuskatzearen aldeko apustua egiten dugu. Izurritea goiz detektatuz gero, besteak beste, hura sortzen duen intsektua kendu edota landareen estraktuen haustutzea egiteko aukera izango dugu. D.- Ongarritzea. Animali jatorriko ongarri organikoak, lekadunen laborantzatik eratorritako ongarri berdeak edota konposta (hosto, arrama, janari hondar... eratorritako materia organikoaren deskonposizioaren emaitza) erabiliko ditugu lurra ongarritzeko.

ESKOLAKO BARATZAREN HELBURUAK Ortua egitearen helburua ez da nekazari trebeak bihurtzea, lankidetza eta lurrarekiko lotura indartzea baizik Arestian aipatutako arazoei erantzuna ematera bideratu beharko da eskolako ortua , helburuak hauek izanik: o

Hezkuntzaren kalitatea hobetzea pedagogia dinamikoaren bitartez, ezagutza praktikoa , teorikoa eta iraupen teknikak konbinatzen dituen disziplinarteko proiektuetan txertatuz.

o

Hezkuntza aktiboa sustatu , barazkigintza asialdiari zein matematika, ingurune, hizkuntzak, artistikoa, idazketa, irakurketa... arloei lotuz.

o

Elikadurari buruzko irakaskuntza praktikoak irakatsi bizi modu osasuntsua sustatzeko.

o o

Ikasleengan nekazaritzari buruzko jarrera eta ezagutza hobetzea. Ingurumen Heziketaren bitartez inguruarekiko sentsibilitatea heztea, planetaren jasangarritasuna bultzatuz.


o

Lankidetza bultzatzea.

o

Berdintasunaren baloreak erabiliz hezkidetza sustatzea.

o

Urtaroen zikloetatik abiatuz, lurraren laborantza, erabilitako tresneria ezagutzea .

nekazaritzaren hiztegia eta

o

Ikerketan oinarritutako heziketa sustatzea (datoen jasotzea, mapa kontzeptualak, ebazpen proposamenak...)

o

Ikasleak euren ikaskuntzaren protagonistak bihurtzea.

o

Ortuan egindako lanen bitartez ardurak hartzeko jarrerak lantzea.

Hezkuntza-berrikuntzaren eta ingurumen-hezkuntzaren ikuspuntutik, baliabide hezigarri oso indartsu eta erabilgarria da ortua. Izan ere, arazoen ebazpen planifikatuan oinarritutako ikaskuntza aktibo eta kooperatiboa ahalbidetzen du. Bestalde, ingurumeneko baliabideen erabilera jasangarriarekin, eta ingurunea zaindu eta hobetzearekin konpromiso sendoa agerian utziko duten jarrera eta baloreen garapena ere nabaria izango da ikasleengan.

LANDUKO DIREN GAITASUNAK      

Nork bere kabuz arduratsuki bizitzen ikastea Kritikoki pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea Pertsona gisa garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea

LEHEN HEZKUNTZAKO EDUKIAK KONTZEPTUALAK           

Baliabide naturalak Ingurune fisikoa: ura, lurra, haizea... Klima: tenperatura, euria, haizea Euskal Herriko ekosistemak Flora: espontaneoa, laborantza, belar apaingarriak, sendagarriak, lurrintsuak... Lurra: azidoa, basikoa, hondarrezkoa, trinkoa ... Fauna: deskonposatzaileak, kaltegarriak, mesedegarriak, parasitoak ... Elikadura eta kultura gastronomikoa Higadura eta inpaktuak Ongarri organikoak Sendagai naturalak


PROZEDIMENTALAK           

Behaketa Datoen arakatzea ( eguraldiarenak, laborantzarenak ...) Neurriak: luzerakoak, azalerakoak, denborazkoak, tenperaturazkoak ... Lanaren antolaketa, Plangintza, Funtzionamendu arauak .... Aurrekontuen kalkulua Orientazioa, Planoaren diseinu eta irudikapena Fitxeroen lanketa, herbarioak Laborantza teknika ezberdinak: goldatzea, iraultzea, ereitea, ureztatzea, ongarritzea ... Berrerailera eta birziklatzea Zuhaitz landaketa Ureztatze muntaien eratzea

JARRERAZKOAK            

Zarrastelkeriaren ukatzea Materialen berrerabilera Tresnen zainketa Banakako eta taldeko erantzukizuna Ortuaren garapenerako kuriositatea eta interesa Izaki bizidunengan sentsibilitatea eta enpatia Bildumazaletasun harrapariaren errefusa Baliabide naturalen erabilera zentzuduna Hondakinen aldeko balorazioa Lankidetzarako jarrera "Zabor janaria" bezalako elikadurari buruzko jarrera kritikoa Nekazal industria eta bere ondorio kutsatzaileekiko jarrera kritikoa

PLANIFIKAZIOA/ANTOLAKETA Proiektu honen antolaketa IPA saioen barruan kokatuko genuke. Ikasleen partaidetza zein euskararen erabilera sustatze aldera IPA antolaketan batzorde desberdinak eratzen dira. Aurtengo ikasturtean hauek ditugu martxan: Geletako ordezkarien batzordea, Agenda 21 batzordea, Patioko jolasen batzordea, Aniztasuna /Elkarbizitza batzordea, Irratia Batzordea eta Hondakinak kudeatzen duen Taldea. Azken hau astero aldatzen doa, eskolako ikasle guztiek ekintza honetan parte hartzen dutela ziurtatuz. Beste batzordeak urtean zehar finkoak dira eta LHko talde bakoitzeko ikasle bat dago bertan. Datorren ikasturterako, eskolako ortuko proiektua onartuko balitz, Agenda 21eko batzordean uztartuko genuke eta ortuaren kudeaketa bertatik bideratzea proposatzen dugu. Proiektuaren koordinatzailea: Lanaren koordinazioa Agenda 21eko Batzordeko arduradunak eramango du. Berak egingo du proiektuaren kudeaketa eta jarraipena, beti ere batzordeko partaideen laguntzaz. MIREN LABORDA OTADUI NAN: 72567946W/

Emaila: mlabordui@gmail.com


Batzordekideak: Agenda 21eko batzordeko ikasleak arduratuko dira behar diren materialak aurreikusten, eskatzen, geletan banatzen, txandak egiten, ortua antolatzen‌ Irakasleak: Batzordetik etorritako lana taldean bideratzeko konpromisoa izango dute. Hainbat kasutan geletan hazitokiak jarriko dituzte eta euren zainketaz arduratuko dira. Beharrezkoa izango balitz ikasleekin ortura joango lirateke. Zuzendaritza Taldea Proiektuan parte hartzeagatik jasoko den dirua materiala erosteko erabiliko du. Eskolaz kanpoko erakundeekin harremanetan jarriko da behar diren laguntzak lortzeko: udaletxea, guraso elkartea, San Josepe jubilatuen Elkartea. San Josepe Elkartea Eskolako ortuaren proiektua aurrera eramateko Migel Altunak dinamizatzen duen "Elkarrekin ikasi" programan partea hartzen dugun heinean herriko jubilatuen San Josepe Elkartearekin harremanetan jarriko ginateke; batetik oso interesgarria ikusten dugulako belaunaldi desberdinen arteko elkarlana eta bestetik Elkarteko partaide batzuek ortuko kontuetan eskarmentu handia dutelako eta horrek guretzat laguntza handia eskainiko ligukeelako. Gainera eurekin hitz egin ondoren oporretako tarteetan ortuaren zainketa euren eskuetan utzi genezake.

PROZESUA Eskolako ortua martxan jartzeko prozesua patxadatsua izango da eta bi erritmo desberdin markatuko ditugu. Lehenik eta behin ezinbestekotzat jotzen dugu ikasleengan interesa eta gogoa piztea. Berehalako lorpenen bitartez erdietsi nahi dugu helburu hori. Hazkuntza azkarreko haziz osaturiko hazitokia geletan edukitzea pizgarri egokia izan daiteke. Bestalde, belar gaiztoak kentzea, lurra iraultzea edota, lehen zikloko ikasleriaren kasuan, marrazkiak egitea, ipuinak asmatzea edo gaiarekin loturiko abestiak ikastea izango dira lehen hilabetetako programazioaren ardatzak. LEHEN HIRUHILEKOA ALDEZ AURREKO EKINTZAK:

Lursailaren prestakuntza - Ortura bisita landu beharreko espazioa zehazteko - Lursailaren garbiketa belar txarrak eta beste landaketen arrastoak kentzeko - Lurra aitzurtu eta ereitea - Onarrizko tresneria eta behar diren hazi eta produktuak - Ikasleek ekarritako hazien bilketa eta horien zein gainontzekoen ezagutza Banaketa eta egokitzapena Jariodun ureztapen sistema kokatuko dugu, baratze-alor bakoitzean ixteko giltza bat jarriz. Era berean, konpostera ere jarriko dugu, sortzen doazen hondar organikoak bertan metatze


aldera. Gainera, hesiaren bestaldean gelditzen den lursail zatia txukundu eta landare usaintsuak jartzeko prestatuko dugu, landareak izurriteetatik babesten dituzten intsektuen babeslekua izango da. Agenda 21 batzordeko ikasleen ardurapean udaberriko landaren hazitokiak prestatuko dira. Batzorde bera, hondakinen jasotzearekin arduratzen den taldearekin elkarlanean, konposterako lanaz arduratuko da. Zikloen arabera banatuko dira laboreak: -Lekadunak (babak, idarrak) -Erraboil eta tuberkuluak (azenarioak, errefauak, berakatzak) -Usaintsuen aldaxkak (izpiliku eta erromeroa) -Estoloiak (marrubiak) -Barazkiak (zerbak eta ziazerbak) BIGARREN HIRUHILEKOA A) Hazitokietan dauden laboreen ortuan landareak landatuko dituzte ikasleek B) Laboreen zaintza eta ikuskatzearekin hasiko dira. Ortuan erabiltzen diren erremintak (aitzurra, pala, ereile, arrastelua) eta bertan burutzen diren lanen (aitzurtzea, ereitea, birlandatzea, kimatzea, ongarritzea) ezagutza sustatuko da. C) Geletan udaberriko landareendako (tomate, pipar, berenjena) hazitoki berriak erantsiko dira HIRUGARREN HIRUHILEKOA A) Udaberriko landareak landatuko ditugu ortuan B) Ordura arte egindako ortuko lanei jarraipena emango zaie eta uzta egingo dugu C) Izurrite eta gaixotasunak agertzeko arriskuari erreparatuko diogu eta, beharrezkoa balitz, ortu ekologikoetarako gomendatutako produktuak erabiliko D) Ortuaren garapenarekin bat eskuratutako ezagutzak baloratuko dira

BEHARREZKO MATERIALAK              

Aitzur txikiak Jorraiak Lorezainek erabiltzen dituzten pala txikiak Arrastelua Hazitoki bat gelako Haziak eta kimuak Jariodun ureztatze sistema Ureztontzia Kimatzeko guraizeak Eskularruak Ontzia Koilara eta birlandagailua Ureztailua Neurtzeko tresnak


    

Konpostera eta konposta Lastoa edota belar sikua Jariodun ureztapen sistema Ikasle bakoitzarentzat "Ortuko koaderno bat" Klase guztiarentzat "Ortuko liburu" komuna

KONPOSTAJEA Eskolan sortzen diren hondakinen zati bat hondakin organikoak dira, hauek beste hondakinekin batera ostegunetan jasotzen dira eta errez konposta ditzakegu. Gainera konposta dugu ortu ekologikoaren oinarri. Lurrari bizitza ematen dio landareak indartsu has daitezen; paregabeko osagaia da ortuko gaitzak saihesteko. Interesgarria izan daiteke udaletxearekin hitz egitea konpostera eskuratzeko, eta konpostaren osagaiak lortzeko. Adibidez: lorategi plublikoen sega ostean sortutako belar hondakinak; zuhaitz-kimaketan jasotakoak; animalien zimaurra eta abar…

METODOLOGIA Ikaskuntza esanguratsuak eta funtzionalak lortu nahi dira. Horregatik, gelan ikusitako hainbat kontzeptu teoriko praktikara eramateko baliogarria izan daiteke ortua. Eskolako ortuan burutuko ditugun ekintzak beste zenbait arlotan ere aplikagarriak izango dira; hots, gatazken ebazpena, irtenbideen bilaketa edota ohitura ikertzailea ageri diren beste edozein egoeratara estrapolatu ahal izango dira ikasle bakoitzak ortuan biziko dituen esperientziak. Ekintzak antolatzerako orduan bakarra izango da gure lana gidatuko duen irizpidea: beraien ikaskuntzaren sortzaile bezala identifikatu behar dute bere burua ikasleek. Horrez gain, garrantzi berezia emango zaio ondorengo puntu hauei: 

Jarduera ikertzailea. Ikasleek oharrak egitea, zalantzak mahaigaineratzea, hipotesiak azaltzea, egiaztapenak egitea, bere ideia eta ezagutzak informazio iturri berriekin konektatu eta norberak bere ondorioak ateratzen ikastea sustatu nahi dugu. Taldeko lana. Taldean antolatu beharko dute lana ikasleek: ardurak txandakatu, informazioa elkartrukatu, sortzen diren arazoei aurre egiteko adostasunera iritsi, gerta daitekeena aurreikusi, etab. Horretarako ezinbestekoa izango da talde erabakiak hartu zein praktikan jartzeko modu desberdinak lantzea, taldeko pertsona guztiei zuzendutako jarduera eta ekintzak prestatzea eta, bereziki, hasieratik amaiera arte beenetako protagonistak ikasleak izatea. Osotasuna. Eskolako ortua zeharkako baliabidea da, alor desberdinetako gaiak lantzeko aukera eskaintzen baitu: kontsumoa, elikadura, hondakinak eta birziklapena, osasuna edota herrien garapena. Naturaren osotasuna nabari da bertan, dena dago elkarlotuta, ezer ez dago inkomunikatua, denak osatzen du dena: urak, aireak, eguzkiak, lurrak, eskaintzen dituen elikagaiak eta hura lantzeko egiten dugun esfortzuak.


DENBORALIZAZIOA 2015-2016 ikasturtearen baitan jarriko dugu martxan eskolako ortua. Bertan landatuko ditugun laboreak eskola egutegira moldatu beharko ditugunez, zikloa ekainean amaitzen duten barazkiak landatuko ditugu. Urrian burutuko dugu lursailaren prestaketa; hortaz, San Josepeko kideen laguntza asko eskertuko genuke. Gure eskaria onartua izango balitz eta San Josepeko kideek udako hilabeteetan zehar ortua zainduko balute, udaberrian hasitako laboreen garapena ikusteko aukera izango lukete ikasleek. Are gehiago, uda garaiko produktuak (tomateak eta piperrak, adibidez) landatuko lituzkete.

EBALUAZIOA Ikasturte amaieran egingo da proiektuaren emaitzen ebaluazioa, bertan parte-hartu dutenen inplikazioa zein izan den neurtuz. Prozesuaren ebaluazioa jarraitua izango da; aldez aurretik eginiko antolaketa eta planifikazio prozesuetatik (kolaboratzaile izan daitezkeenekin kontaktuan jartzea, ikasleak motibatzea, etab.) hasita, ortuaren proiektuaren gauzatze eta mantentzearekin (metodologia, talde lana, konfiantza giroa, erreminta eta baliabideen doitzea, informazio iturriak, hausnarketa eta sintesi momentuak, etab.) jarraituz, balorazio global batera iritsi arte. Azken pausu horretan kontuan hartuko da ekintza desberdinen aurrean (ortuaren funtzionamendua berrikusi, aldaketak planifikatu edota datorren ikasturtera begirako hobekuntzak proposatu) ikasleek azaltzen duten jarrera. Etengabeko ebaluazioak gaitasun ugariei erreparatzen die: prozedura eta jarreren ikaskuntza, behaketa, sormena, sailkapena, zeregin desberdinetako ardurak, espiritu kooperatiboa, ebazterako orduko zehaztasuna, etab. Horrez gain, gehiago zehazte aldera, ondorengoak dira ebaluatzerako orduan kontuan hartzen diren alderdiak: 1.- Jarduerek eragiten edo sortzen duten motibazio maila 2.- Ikasleen parte-hartze maila 3.- Sormenezko ekarpenen kopurua 4.- Jarduerak esparru kurrikular desberdinetan duen eragina 5.- Ikasleen "Ortuko koadernoa"-ren jarraipena, txukuntasuna eta ordenari ere arreta berezia eskainiz 6.- Kolektiboki eratuko den "Ortuko Egunkaria" sortzeak eragiten duen interesa Ebaluazioa proiektuaren memoria egiteko abiapuntua izango da. IRAKASLEEN FORMAZIOA Deialdiak eskaintzen duen formazio saioetan parte hartuko du gutxienez Agenda 21 Batzordearen arduradunak. Ikasturte hasieran egingo den antolaketaren arabera eta egokia ikusiko balitz irakasle gehiago gehitu ahal izango litzateke formazio horretara.


PROIEKTUAREN AURREKONTUA Aurreikusten dugun aurrekontua ondorengoa da: 1.- Materiala: haziak, kimuak, zuhaitzak, ongarri naturalak............................................200€ 2.- Ikasgelan egingo den lanetik eratorritako materiala: papela, koloreak, fotokopiak, kolak, etiketak.........................................................................................100€ 3.-

Bibliografia. Kontsulta liburuak erosiko ditugu ikasle zein irakasleentzat ....................................................................................................................................100€ 4.- Lan espezializatuetatik eratorritako gastuak Laboreak babesteko 20 metroko perimetrodun barruti baten eraikuntza... 300€ Ortua betetzeko lur emankorra............................................................................... 100€ Jariodun ureztatze sarea.......................................................................................... 450€ GUZTIRA..................................................................................................... 1250€


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.