Txokoen zirkulazioaren dinamika

Page 1

TXOKOEN DINAMIKA Txokoak maila bereko geletatik zehar banaturik daude. Gela bakoitzean txoko desberdinak daude, material eta proposamen propioekin.

ZIRKULAZIOA TXOKOETAN Bi eta hiru urteko gelak Talde bakoitza bere Irakaslearekin tokatzen zaion gelara joango da, errotazioa eginez, eta gela horretan dauden txokoetan arituko da. Lau eta bost urteko gelak Ikasleak nahi duten txokoan aritzen dira. Aukeratutako jarduna bukatzen dutenean beste txoko batera joateko aukera dute, beti ere arau basiko batzuk beteaz: erabilitako materiala bere tokira jaso eta txoko bakoitzean egon ahal den haur kopurua errespetatzea. ZIRKULAZIO LIBREAREN ABANTAILAK • Txoko gehiago ikasleen eskura ipintzeko aukera ematen digu eta baita material desberdinekin aritzeko aukera ere. • Ikasleen autonomia garatzeko era egokia da, erabakiak hartzeko aukera dutelako eta beraien ekintzen ardura hartu behar dutelako. • Umeei beraien nahi eta interesetatik abiatzeko aukera ematen zaie eta horrek gauzak egiteko gogoa suspertzen du. • Mailako ikasle guztien arteko harremana bultzatzen da eta ez bakarrik gela batekoen artekoa. Bestalde ikasleak txokoetatik mugitzen diren bitartean irakasle desberdinen laguntza jasotzen dute. • Bukatzeko, dinamika honek aurretik hasitako ekintzak amaitzeko aukera ere ematen die,.bakoitzaren erritmoa errespetatuz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.