Altzo urtekaria 2013 web

Page 1

Altzo Urtekaria

2013

Altzoko handia, txikien opera

Joseba -- Azkarraga

Altzotarrak Frabensan

12 tesi bizimodu honen akaberaz


-2-


-3-


Altzo Aurkibidea

-4-


Urtekaria

20133

Jota Editoriala: Jota

Krisiak jota omen gauden honetan, ekonomiaz eta energiaz gaizki esaka ari diren honetan, enpresa noiz itxiko nornahi beldurrez ageri denean, hobe izango da hari mutur honetatik gehiago ez tiratzea, inoren atsedena izorratu nahi ez badut.

Bazen garaia! 23-25 urte inguru izango dira Tolosaldeko zabortegia Altzorako izendatu zutenetik. Eta gai hori pipiak jota erortzen ari ote den ikusten da zorionez. Norbait burutik jota dagoela dirudien arren, egoskor izateak beti balio izan du eta aro berri baten aurrean ote gauden ematen du. Barruan kabitzen ez nonbait eta, nonahi ageri dira zabor poltsak balkoitik zintzilik; zabortegi hura etxetik 500 m-tara seinalatu izan balitzaie …

Eta balkoiak aipatu ditugunez, Espainiako bandera edo piper-potoa delako hori ere oso jota ikusi dut gure herrian. Hain dotorea eta zabala izanik, hain inperiala eta esanguratsua, munduko selekzio onenaren ikur, hainbeste militar edo pikoloren maskota preziatu, zer eta, inork ez duela bere balkoian jartzeko aukeratzen! Derrigortu egin behar, halako artikuluak diona beteaz udaletxeko balkoiko loreei itzala egitera ( handirik ez die egingo) . Beste zereginik ez dute, edo gorroto jota daude nonbait. Beude! Etxea zaintzen geratze hori ere hondoak jota ikusi dut. Balkoitik begira paisaia dotoreak ikusi besterik ez eta, kanpora joan behar erremediorik gabe. Ez da bada izango “etxean baino hobeto inon ez” behin baino gehiagotan entzun ez dugulako. Edozein aitzakia aukeratzen dugu munduan zehar ibiltzeko, eta gustura bueltatu gainera! Oporren aitzakian, billetea erosi eta munduaren beste puntara, halazankoa! Ikasi egin behar duela, eta 18 urte bete orduko baziak. Tokitan geratu dira udako belar ontzeak, sagarra jota sagardoa egiteak eta neguko artoa aletzeak! Bertako erlea Asiako liztorrak jota dagoela pentsatzea ere! Balkoiko loreak ureztatzean (aspaldi behar handirik … ), jendea hizketan sumatzen baduzue, ez da ganbaratik jota dagoelako, edo besterik ezean bakarrizketari ekin diolako, ez; hegaldi xalapartarian inguratu den erlea bertakoa dela ziurtatzen ariko da, entzun erne bestela: “hi nongoa haiz? Euskaraz ba al dakin?” Eta erantzunik ez bada, zapatillazoa seguru. Umorez hartzea hobe izango dugu, ez al da hala, Kike? Jota egotea, huts-hutsik, ez da ederra, eta festa nahiz opor usainez inguratuta gauden honetan, beste J batzuetaz disfruta dezagun; hala nola, pilota frontoi zaharreko pilarea jota, nahiz Aragoiko jota, edota J.(B.) txupito bat ere, bat esan dut. Onak izan.

Agustin Amiano Gurrutxaga -5-


-6-


Urtekaria

20133

Familia eta komunitatea 2002tik 2008ra Lleidako lurraldean sei urtez ikaste lanean gogor aritu, Oviedon beste urtebeteko ikasketa aldi gogor bat egin eta, ondoren, bost orduko azterketa estatala egin eta gero, Madrilgo Osasun Ministerioan aurkitzen nintzen bostehun pertsona urduriz inguratua, non eta zein espezialitate aukeratuko nuen erabakitzen. Bilboko San Inazio auzoan Medikuntza Familiar eta Komunitarioa egitea aukeratu nuen. Nire espezialitatea guztiok ezagutzen dugun “kabezerako medikua� izateko egin beharreko bidea da, baina gutxi batzuk dakite, osasun arloan maila ezberdinetako espezialitateak daudela eta berau lehen mailako espezialista izango litzatekeela, osasun zaintzan sartzeko jendearentzat eskuragarri dagoen lehenengo atea. Gure espezialitatea pertsonetan dago oinarritua, mila eta bostehun - bi mila pertsona inguru ditugu gure ardurapean, eta horien gorabeherak zaintzea da gure helburua. Pertsonok dugun edozein arazo, biologiko (gorputzeko sistema guztia bere osotasunean), psikologiko edo soziala zaintzen saiatzen garenez, espezialitatea horizontala dela esan genezake, gainontzeko espezialitateekin alderatuz.

Nire formazioa honetan, komunitatean osasun arloa lantzeko izandako aukeretako bat, Bartzelonako Raval auzoko osasun zentroan egotea izan zen. Bertako biztanleriaren %50 atzerritarra da, eta hauetatik %70a Pakistandarrak dira; osasun zentroan ikusten diren pazienteen %80a Pakistandarrak dira. Hauek dituzten ezaugarriek (euren lurraldeetatik urrun egotea, gazteak izatea, erlijio ezberdinekoak izatea, lanik gabea egotea, behartsuak izatea, komunikaziorako hizkuntza arazoak izatea ‌) inpaktu zuzena dute osasunean eta bertako medikuek komunitatearentzako prebentzio lan handia egiten dute, hala nola, eskoletara joanez, gazteentzako osasun arloko hitzaldiak emanez, bizitokirik ez dutenentzat txertaketa kanpainak kalean eginez etab. Honek guztiak nire formazioa zabaltzeko eta ikuspuntua berreraikitzeko aukera eman dit.

Ondorio guzti hauetara iritsi naiz, barne mediku egoiliar bezala pasa ditudan lau urteetan zehar bizitakoak irakatsi didatenetik. Gure formazioa, hainbat arlotan lan eginez garatzen da: ospitaleko sail ezberdinetako departamentuetan hilabete bat edo bi igarotzen ditugu, eta hilero-hilero lau edo bost egun oso aritzen gara lanean ospitaleko larrialdietako sailean.

Eta egoiliarra izateari uzteko hilabete eskas gelditzen den honetan, hamaika urte pasa dira bidaia luze honi ekin niola. Berriz ere bidaiaren hasieran nago, beste bidai baten hasieran, oraingoan motxila bizitako esperientzi askorekin ondo beteta. Eli Ganzarain -7-


Altzo Espainiarren bandera-legeari BANDERAREN LEGEA, EZIN JARRI BAKOITZAK BEREA. BANDERAREN LEGEA, DERRIGORTUZ ERAKUTSI NAHI BITEREA, HERRIAREN NAHIA AINTZAKOTZAT HARTU GABE ORDEA. BANDERAREN LEGEA, ZEIN AGINTARI URDEA, KATEGORIARIK GABEA, ZEHARO KALAMIDADEA, ZIGORRA JARTZEN TREBEA. BANDERAREN LEGEA, INPOSAKETA EZ DA HOBEA, ALFERRIK ESANGO DUTE ZEIN DEN GURE KOLOREA.

Sinestea ere! Zer eta piper-potea zintzilik Altzoko udaletxetik! Horri deituko diote lurraldea espainolizatzea? Herrian ia inork nahi ez duen ikur bat jar araztearekin zerbait lortzen dutelakoan ote daude? Begira zer lortu duten: balkoiak ikurrinaz josita edukitzea; “non jarri dute bada?” galdezka ibiltzea. Hor dago bai, ondo “babestuta”, pixka bat gehixeago babestea ere, neguan sartu garenez …

Urte asko bete dira baimendu zutenetik, Altzon ere lur azpitik berreskuratu zenetik, eta ez dugu berriro ezkutatuko, ez, gustura debekatuko luketenak nonahi ageri badira ere. Ikurrinak batu behar gaitu, berak erakutsi behar digu gure bidea, multa guztien gainetik, zigor guztien saihetsetik, sinesten dugunari eutsi behar diogu, apal, lasai, baina atzera pausurik gabe, gure etorkizunaren jabe.

Beharbada ez dira honekin gustura izango. Lege horretan aldaketak egin eta metroak eta zentimetroak sartzeko gauza ikusten ditut nik. Baina orduan ere, gure begiek, beti bezain arrotz, zimur, simaur, txiki edo ustel ikusiko dute. Gustukoa ez denari begirada laburra egin ohi zaio, egiten bazaio!; beraz, ez da komeni errepide inguruan gora begira jartzea, toki arriskutsua ere bada.

GORRI, ZURI ETA BERDE. Gorria, indarra, aurrera egiteko behar duguna; arrazoiaren indarra, txikiak handiari erakutsi behar izaten duguna; arrasto beretik joanda pilatuko duguna. Zuria, zuria, zurikeriarik gabea, fina, erakargarria; hitzez aireratzen dena, aho batetik bestera hedatu, mendi tontorretik abiatu eta itsasoraino heltzen dena. Berdea, itxaropentsua. Ez omen zen kolore bat, ia guztia baita berdea, hemen batez ere. Hauxe behar dugu, herri bat izango garen itxaropena, esperantza; inork atxilotu, derrigortu, zanpatu edo miatuko ez gaituen lurralde baten jabetza. Oinutsik zapaldu nahi dugun kolorea.

Hobe plazatik lasai aurrez aurre daukagunari begiratzea, askoz politagoa da gainera, niri hala iruditzen zait behintzat. Azkenean, zapi bat besterik ez da, baina bere esanahia jasotzen du berarekin batera, euskaldunon babesa, helburu baten inguruan biltzen gaituen manta goxoa, larre garbira garamatzan artzain jatorra.

Agustin Amiano

-8-


Urtekaria

20133

Doinua: Iparragirre abila dela

Beste behin ere leku onean daukagu demokrazia! Euskal herritar sentitu ohi da hemen jaio ta hazia; gure zaharren legea, bakoitzari berea, Ikurrina da guztia, Altzo nahi dugu ikusi gorri berde ta zuriz jantzia.

Gorri-horia derrigorrean jarri digute horrela, Udaletxeko leiho ertzean katu beldurti bezela. Nahiz legeak osatu, ta neurrira moldatu, konturatu daitezela, herri gogoa zapaldu eta indartzen den sua dela.

Ikurrina da altzotarrona, Bandera dugu bestea, gure nahiaren kontra ezarri diguten trapu tristea; ta jarrita pentsatzen, ez diegu eskatzen, gurea haiek jartzea, baizik behin eta betikoz gure gogoa errespetatzea.

I単aki Olano Orbegozo -9-


Altzo Txikia handi Nortasun partikular hau duen irakaslea nor izango dugu, bada? ELI AMIAMA BELOKI, noski. Gure alboan urte batzuetan izan dugun profesional on eta pertsona hobea. EREDUGARRIA.

Beltxaran eta ile motxa. Azal txuri eta pekaduna, makilaje eta pintura gabekoa. Gorputz txiki baina neurrikoa. Jazkera diskretu eta korrientekoa. Oinetako takoi eta marka bakoak... Horrelakoxea da orrialde honetara dakarkigun protagonista.

Nahiz eta eskola honetan gustura egon, Hezkuntza Administrazioak derrigortuta, beste eskola batera joan zitzaiguna, lanpostu finkoa eskuratzearren. Urrundu zitzaigun lankide eta lagunoi, Altzoko herritarroi, ikasle eta gurasooi baina ez dugu ahaztuta, ez horixe!

Itxura xalo eta apala duen emakume honek izaera aparta duela aitor genezake gertu -gertutik ezagutu dugunok. Izan dugu, gidari eta laguntzailea, lankide berriak izan garenean, ausart eta zuzena, egoerak konplikatzen zirenean, parte hartzaile eta animatzailea, proiektuak aurrera eramateko garaian, arduratsu eta inplikatua, komunitatearekiko, lagun eta gertukoa, ondoan izan dituenontzat, gozo eta maitekorra, ikasleentzat, umoretsua, egoerak hala eskatzen zuenean eta, adeitsua, guztiekiko.

Ekaineko eskola festan, bere despedida egunean, Elik kantatutako bertsoak dakarzkigu urtekari honetara. Orduan ere esker oneko gure Eli, GURE TXIKI HANDIA.

BI MILA TA BIAN IZAN ZEN

BATZUK BAGOAZ BESTEAK BERTAN,

IRAILAREN BATEAN

ZUEKIN DIRA GERATZEN

HAIZE EPELAK EKARRI NINUN

HEGO HANDIAK, AHOTS XAMURRAK,

ZUENGANA BAPATEAN

ESKOLA BAI DUTE ZAINTZEN.

ASKO IZANDA EGIN DUGUNA

ALTXOR HANDI BAT UZTEN DIZUET,

TALDEAN, DENON ARTEAN,

LANEAN GOGOZ JARRAITZEN,

GURASO, IRAKASLE ETA IKASLE

NIRE MALETAN BIDAI HONTAKO

HAINBESTE HAMAR URTETAN,

EMOZIO TA BIZIPEN

GUZTIAK OROIMENEAN.

BETIKO DITUT GORDETZEN. Eskolako irakasleok

-10-


Urtekaria

20133

Altzotik mundura Esan bezala, Arantxak Parke eta Lorategien Diseinua ikasi zuen. Gero, hala ere, horrekin zerikusirik ez duen lan batean hasi eta horretan jarraitu du. Azken hamahiru urte hauetan energia eolikoaren inguruan lan egiten duen enpresa batean dabil, zehazki hegalak egiten dituzte. Bera Altsasuko fabrikan hasi zen lanean, langile normal bat bezala. Bertan, sekzio ezberdinetan egin zuen lana. Han zebilela, Estatu Batuetan fabrika bat ireki zuen enpresak eta berari eskaini zioten hara joango zen taldeko kide izatea: gerentea, ingeniari batzuk, Arantxa eta beste langile bat joango ziren hara. Arantxaren lana, kanpoko fabrika berrietara joaten denean lanera, bitan zatitzen da: lehenik eta behin, bertako etorkizuneko langileei bere lana zein izango dien erakusten die. Ondoren, behin fabrika martxan jarrita, han egiten den materialen kalitatea neurtu eta ziurtatzeaz arduratzen da. Kanpoan lanik ez badago, Arantxak enpresa honen Aoizko fabrikan du bere postua.

Egia izango da esaten dena, bizitzan ez dakizula inoiz non bukatuko duzun , edo gaztelaniazko “nunca digas nunca” dioen esamolde hori. Arantxa San Sebastiani ere horixe gertatu zitzaion. Altzoko Zuhaznabarzahar baserrian jaioa da bera, Garmendiane herritar askorentzat, baina ikasketak aukeratzeko orduan ez zuen inongo oztoporik izan hemengoa utzi eta Madrila joateko, “ a la aventura” dio berak. Hara jo zuen, bertan baitzegoen berak ikasi nahi zuena: Parke eta Lorategien Diseinua. Han gustura egon arren, bueltatzean baina amari sendo esan omen zion berak ez zuela gehiago Altzotik atera nahi. Eta begira zer diren gauzak, etxetik milaka kilometrotara aurkitzen da orain lanean: Indian, Txinan, Estatu Batuetan … eta hain gustura gainera, non beti lan horretan jarraituko lukeela dioen, nahiz eta argi uzten duen hori erabat bakoitzaren bizitza pertsonalaren baitan dagoela. Bidaiatzea halere betidanik gustatu izan zaio Arantxari; ahal duen gehien bidaiatu izan duela dio berak, eta horrela ezagutu ditu Erroma, Hegoafrika, Peru, Amazonia, Costa Rica, Etiopia, Kanbodia …

NewYork 20 gradu zero azpitik eguzkitan Amazonas, piraña arrantzatzen

-11-


Altzo

Arantxaren lehen lan- bidaia Estatu Batuetara izan zen. Fabrika Pensilvanian zegoen, eta lehenengo Ebesburgen eta ondoren Philadephian egon zen. Bertan denboraldi bat egin ondoren, Txinara bidali zuten Arantxa.

Arantxak haiei galdetu omen zien ea ezaguna egiten zitzaien, eta haiek esan Aznar zela. Aldatuta omen zegoen. Arantxak haiei galdetu omen zien ea ezaguna egiten zitzaien, eta haiek esan Aznar zela. Aldatuta omen zegoen. Beste egun batean, oraingo honetan lantokian zeudela, gerentea hurbildu zitzaion Arantxari hurrengo egunean Obamaren bisita jasoko zutela eta berak loreak eman beharko zizkiola jakinaraziz. Arantxak txantxa bat zela pentsatu zuen, eta hurrengo egunean lasai-lasai lantoki aurrera iristean sarrera erabat itxita zegoela ikusi zuen. Beraz egia zen, Obama eguerdiko hamabietan zen iristekoa fabrikara, energia eolikoa energia berriztagarrien erreferentea baitzen. Behin bisita hasita, protokoloa hautsi eta Obama Arantxa eta beste langile batzuengana hurbildu zen hauek agurtzera. Hala ere, ez zen egia loreak eman beharra zeuzkala. Eta hau gutxi balitz, beste egun batean Hillary Clintonen bisita jaso zuten. Orduan, ordea, fabrika erabat itxi zuten eta Arantxa eta gainerako kideak ere ez ziren han. Bitxikeria moduan, esan, bi bisitariek hegal horietako bat sinatu zutela, eta gero berriro lixatu eta pintatu behar izan zituztela dio umorez, gero Irakera edo iritsiz gero arriskua hor izango baitzen berriz.

Urte berri eguna ospatzen Txinan

Bertan urtebete egin zuen, eta beraz turismo pixka bat egiteko ere izan zuen astia. Hala ere, Arantxak dio hainbeste lan dagoenean duzun denbora apurra deskantsatzeko nahi duzula. Txina oso ondo prestatua dagoela ikusi zuen gauez ateratzeko: jatetxeak … eta gainera dio hauek oso onak direla, oso ondo jan daitekeela bertan. Urtean zehar, gainera, jendea ezagutzeko aukera ere izan zuen, lotura handia izan baitzuen langile eta inguruko jendearekin. Ezagutu zuenaren arabera langileak dira, baina ez hainbeste, langile kopurua hain handia izanik bakoitzari tokatzen zaiona ez baita hainbeste. Gainera, erregimen komunistaren zantzuak nabarmenak dira langileriaren antolaketa eta lan-moduetan: dena oso hierarkizatua dago eta oso gainean egon beharra daukazu zerbait egingo badute.

Estatu Batuetako lana amaitu ondoren, Indiara bidali zuten Arantxa, eta bertan jarraitzen du oraindik ere. Bertan astean 6 egun lan egiten ditu, eta gujarati hizkuntza dute. Berak ulertzen du, nahiz eta idazten ez dakien. Berezitasun bezala, esan “agur” hitza “ayo” esaten dutela. Kasualitatea ote?

Eta Txinatik, atzera ere Estatu Batuetara. Estatu Batuetako bigarren egonaldi honetan, hainbat pasadizo bitxi izan zituen Arantxak, eta ez nolanahiko jendearekin, Aznar, Hillary Clinton eta Obama baitziren tarteko. New Yorkeko Madison Square Gardenen aurkitzen zen arratsalde batean, ezaguna egiten zitzaion norbait ikusi omen zuen bibote zuri batekin, baina ez zitzaion etortzen nor zen. Kafetegi batera sartu eta han omen zegoen hura, eta baita neska espainiar batzuk ere.

India, lau moton ta ama titia ematen umeari

-12-


Urtekaria

Erabat aldatu zaio Indiarekiko dugun pertzepzioa. Herrialde gainpopulatua izateak eta kasten arabera oso bereizita egoteak bertako biztanleak zapalduta egotea dakar. Gainera, ez dirudi beheko kastetakoak ere hau aldatzeko zerbait egin nahian dabiltzanik, beti beraiek baino beherago egongo den norbaiten bila baitabiltza. Goikoei, berriz, ez zaie kastak desagertzea interesatzen, eta beraz hirugarren munduan jarraituko dutela deritzo Arantxak, nahiz eta garapen bidean dagoen herrialdea izan sozialki oztopo handi bat dutelako.

20133

Momentu onak gailentzen badira ere, badira une gogorrak ere.Fabrika berriari behar duen denbora guztia eskaini behar diozu, beharrezko diren ordu guztiak, pazientzia izan erakustean, hizkuntzarekin ‌ Batzuetan itzultzaileen laguntza izaten du, baina horrez gain ingelesa ere ondo menderatzen du. Berak dioenez, lehen aldiz Estatu Batuetara joan zenean COU arte emandako ingelesa baino ez zekien, eta hala ere hotel batean konferentzia bat ematea egokitu zitzaion. Orduan estutasuna pasa zuen arren, gero denboraren poderioz ikasten joan da, lehenik entzuten zuena ikasiz, idazten jakin gabe. Horrela ikasi omen zuen, esaterako, “naistumityuâ€? (nice to meet you). Horrez gain, gabonak bezalako garai jakin batzuetan etxean ez egotea gogorra dela dio Arantxak. Hala ere, kanpoan lan egiteko aukera izatean izugarrizko zortea duela sentitzen du Arantxak, nahiz eta lan honek ikaragarrizko dedikazioa eskatzen duen. Hainbeste tokitan egon ondoren, eta hainbeste esperientzia bizi izan eta gero, une gogorrak eta une politak, Arantxak argi du oso gustura dabilela eta oraingoz behintzat horrela jarraitu nahi duela. Ea zer kontatzen digun hurrengoan etortzen denean!

India, autopista erdian, emakumeak lanen.

Honek haien pertsonalitatean ere erabat eragiten duela dio Ara ntxak, ez dutela edukaziorik eta orokorrean oso egoistak direla. Hala ere hau ere herrialdearen egoerarekin lotzen dela dio, herrialde gainpopulatua izanik bat ez bada mugitzen besteek zapaldu egiten zaituztela. Hala ere, bere esperientziaren arabera jendea oso atsegina eta irekia ere badela dio, eta segituan irekitzen dizkizutela beren etxeetako ateak. Esaterako, bera bizi den eraikuntzak arratsaldero biltzen dira bizilagunak, kontu kontari egoteko.

Autobusa gisan Indiatik ere ekarri du zer kontatua Arantxak. Bitxikeria bezala dio, euri-denboraldian kaleak urez betetzean jendeak igerileku moduan hartzen dituela, eta baita sugeak oso gertu ikus daitezkeela ere. Berari gertatu zitzaiona da goizez parke batean zebilela ia kobra bat zapaldu izana. Maialen Zapirain

Yakarta, fruta ezberdinak dastazen. -13-


Altzo Euskal Herria zuzenean Uda garaiarekin batera, Euskal Herriko txoko askotan musikak izugarrizko protagonismoa hartzen du, jaialdiek batez ere. Hortxe dugu Donostiako Jazzaldia, Gasteizen ospatzen den rock zaleentzako Azkena Rock, Bilboko BBK Live‌ Badugu aukera non eta zer entzuteko.

Jaialdi honetara joateko aukera eduki dugunok, berezia eta herrikoia dela esan behar dugu. Heletan ospatu izan denean, oso familiarra edo herrikoia den jaialdia dela konturatzeko aukera izan dugu. Herriko zelaietan kanpatu, bertako produktuak dastatu ‌ Gazte, zahar eta helduak batzen dira bertan, dantza emanaldiak egiten dira, kaleantzerkiak herriko plazan, joaldunak akanpalekutik paseoan, pailazoak, artisau azoka ‌ Eta nola ez, musika kontzertuak! Zoragarria eta herrikoia!

Baina bada Euskal Herrian, bestelako jaialdietatik ezberdina dena, herrikoia dena, ipar Euskal Herrian ospatzen dena, Lapurdin hain zuzen ere, Euskal Herria Zuzenean izenekoa. Arrosan sortu zen 1996.urtean. Helburutzat, euskal nortasuna, kultura eta hizkuntzaren baloreztatzea zituen, eta gaur egun ere, ibilbide berdinean jarraitzen du. Elkarte militantea izanez, dirua irabazteko helbururik gabekoa, alderdi politiko zein sindikalik menpe izan gabea, askatasun osoz egiten du bere bidea. Guzti honek, oso berezi egiten du Euskal Herria Zuzenean.

Mundu guztiko musika taldeek jo dute Euskal Herria Zuzenean-en, eta giro ezin hobea sortzen da jaialdian. Lapurdin izanez, frantses asko gerturatzen da bertara baina baita Euskal Herriko edozein txokotako jendea ere. Jaialdi merkea dela esan behar da (55â‚Ź inguru hiru egunetako bonoak), eta bertako edariak zein janariak ere kalitatezkoak eta merkeak izaten dira.

Toki aldaketak izan ditu jaialdiak. Arrosan sortu zen eta bertan ospatu zen lehen 8 urteetan; gerora, Idauze-Mendin 5 urtez, eta azken urtetan Heletan ospatu izan da. Baina kontuak kontu, eta ekonomiaren krisialdiaren ondorioz, Lekorneko (Lapurdi) Garroko gazteluan ospatzeko ideiak azaldu dira azken aldian. Ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran ospatzen da normalki. Hiru egunetan zehar ospatzen da, eta hiru-lau agerraldi edo eszenatoki izaten ditu. Kontuan izanik auto-laguntzaz antolatu eta bideratutako jaialdia dela, ekonomikoki larri ibiltzen da eta ondorioz, Euskal Herriko gazte zein heldu guztiei egiten zaie deialdia bertara hurbildu daitezen, parte hartu, gozatu eta bide batez laguntzera.

Beraz, adi ibili!! Ekaina eta uztaila bitarteko astebururen batean ospatzen da eta benetan merezi du. Jaialdi herrikoiak bultzatu, eta nola ez, musikaz gozatzeko aukera paregabea! Ane Uriarte

-14-


Urtekaria

20133

Elordi Elkartetik 1.- EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA (2012-02-12)

IV.

MUS

Bigarren aldiz antolatu da Altzon, Euskal Herriko Mus Txapelketarako sailkapen saioa. Elordi Elkartean burutu zen eta zortzi bikotek parte hartu zuten. Joxe Joakin Murua eta Joakin Goikoetxea izan ziren irabazle. Bikote hau joan zen altzotarren ordezkaritzan Arbizun jokatu zen finalera. Ez ziren Euskal Herriko txapeldun atera baino ezta urruti ibili ere. Zorionak Altzo hain ondo ordezkatzeagatik!.

Ondoren, Elkartean ia dena bertako produktuekin egin zen afarian 35 pertsonek parte hartu zuten. Apetittu ederrarekin hurbildu zen jendea eta sukaldariek ondo kalkulatu zuten nonbait ez baitzen ia ezer sobratu. Afari eder batek eskaintzen duen goxotasuna aprobetxatu behar.

2.- SAGARDOTEGIRA GOAZ!! (2012-03-28) Elordi Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen irteeran hogeita hamar herritar animatu ziren Altzueta sagardotegira. Ederki pasatzeaz gain bertaratutakoek kupel ezberdinetako sagardoaren gora beherez gogotik aritu ziren. Ai sagardoa,sagardoa, gure mama goxoa!. 3.- XVI. MUS eta XV. PUNTTU TXAPELKETA eta ONDORENGO AFARIA (2012-05-05)

4.- LUDOTEKA (2012-06-26/2012-07-26) Hamaseigarrenez antolatu da aurten herriko gaztetxoentzako Ludoteka. Udala eta Guraso Elkarteak antolatu dute Elordi Elkartearen laguntzaz. Ekimenak oso harrera ona izan du eta 3-12 urte arteko 46 gaztetxo ibili dira herrian ekintza mordo bat burutuz eta ongi pasaz beraien arretan egon diren 6 begiraleen “zaintzan”. Bejondeizuela bai umeei eta zer esanik ez “ume zaharrei”.

Bere sorreratik Elordi Elkartean urtero jokatzen den mus eta punttu txapelketa herrikoian 12 bikotek parte hartu zuten musean eta 10 bikotek punttuan . Musean, Joxe Luis Uriarte eta Antton Iztuetak irabazi zieten finala Joxe Mari Agirre eta Joxe Amianori. Punttuan Joseba Amiano eta Ibai Irurentzat izabazi zuten. Saria, Elkartean ondoren egin zen afaria izan zen.

5.- TOUR-EKO PORRA Urtero bezala antolatu den Tourreko Porran 68 herritarrek parte hartu dute. Parte-hartzaileak adi -adi egon ziren eguneroko etapen joan etorrian, sariak baitzeuden jokoan. 6.- GARAGARDO FESTA (2012-10-06) Elordi Elkarteak badaramatza urte batzuk ekimen hau antolatzen eta jendeak ongi erantzuten du, 47 heldu eta 20 gaztetxok parte hartu zuten. Jakina gaztetxoek ez zutela garagardorik probatu. Mahaiaren inguruan eta zerbeza katxien inguruan ederki gozatu zuen jendeak eta “kodillo eta saltxitxaz” ere gure gureak ez izan arren.

-15-


Altzo

7.- BERTSO AFARIA (2012-11-23) Zineforo aldiariarekin lotuta antolatu da Bertso afaria. Aurtengoan Jon Maia eta Amaia Agirre izan genituen bertsotan. 56 lagun elkartu ziren denera. 38 heldu eta 18 gaztetxo (bertsoaren segida badela ematen du gazteen artean ere, ea ba egia den). Saio polita egin zuten eta mahaian zeuden hainbat zirikatu eta lotsatu araztea ere lortu zuten.

8.- HERRIKO ESKOLA EGUBERRIETAN KANTARI (2012-12-24) Urtero bezala eguberri bezperako goiz-eguerdi partean etxez etxe ibili zen kantari makinatxo bat jende. Santillazpi Guraso Elkartea eta eskola arduratzen diren ekimen honetan 100dik gora lagun (ikasle, irakasle eta guraso) bildu ziren, negu girora baino udazkenekora gehiago hurbiltzen zen eguraldia lagun zutela. Bukaeran, ohitura den moduan, Elordi Elkartean eskainitako hamaiketakora inguratu ziren guztiak (egia esan etxez etxe ematen zaizkien kutixi mordoarekin helduak bakarrik egin zuten hamaiketakoa).

9.- KORUAREN URTE ZAHARRETAKO II. EMANALDIA (2012-12-31) Iaz berreskuratu zen garai bateko ohiturari jarraituz, Altzoko Koruak, David Azurzak zuzenduta, urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria egiteko kontzertua eskaini zien Elordi Elkartera hurbildutakoei; Elkartean bertan eskaintzea erabakita bait zuten; kontzertutxoaren ondoren mokadu eta ardo goxo askoak ere eskaini zituzten. Eskerrik asko eta segi horrela.

-16-


Urtekaria

20133

Tragoxka bat zahatotik Abarken lokarriek zintzo lotu dute galtza-barrena artilezko galtzerdiei lapatuz, kiribilduz. Ukuilutik sorora doan bideari ekin diote, leial, urteroko legez. Zelaiak alto eman die, ertzean, eta unetxo bat hartu dute lanean hasi aurretik. “Hasi aurretik tragoxka bat eingo iau, Joxemiel. Ateazak zahatoa uztarri gainetik. Pasa. Ñoo, earki sartzek, presko-preskoa. Tia, hik ee estutu bat emaiok eta has gattezen. Ertzetik abittu hai eta segi zuzen-zuzen. Akuilue astindu beharrik eztaukek, zintzo jungo ittuk Txato ta Gorri. Hok ohittuta zerek. Aida! Holaxe, earki!” Gue attezanak hezitako idiparea. Bai, tenple ona zin harek aziendantzako. Gozo. Bai hoixe. Bai ikuilun ee. Jezten ai zanen geldi-geldi eote ittuen denak. Baita betizu ostikalari hue ere. Nei berriz, hasi orduko ostikoa eta baldea aiden esne ta guzti. Nik etzekit ze aztikeri erabiltzen zun. “Uoo, uooo! Earki ai gattuk. Trago bana meezi iau.” Larru zaharrak eman du orain ere, iturri beltz freskagarritik. Eztarritik behera mahats zuku gozoa, hauts garbitzaile bihurtuta, ideiak berritzeko buruaren gainetik kokatu da, oilar harro baten pare. “Segi aurrea Joxemiel, itzai dotorea haiz, zuzen zuzen damakik soroa.” Bai, aurten ee, egoaldik launtzen bau behintzat, artaberde earra eaman behait etxea hemendik. Berrize eongoek gue ikuilue inon inbirik gabekoa. Aze behiek dauzkeuna oaintxe, hoik bizkarrak. Ta txekorrak, ilaran, zein baino zein hobea. Nekauen! Oain goatzen naizela, atzo enitxeken eskobila pasa gainea. Gaur gauen pasa behar tziet ahaztu gabe. Hauxe goldetu, etxeakon baztarren utzi ditteun arbiburuk hartu gurdin, hoik arbiburuk, inok ikusi nahi baittu haundinak bixte-bixten jarri bahaizkit, bai hoixe; Jabierrek ee gauza bea eitteik, buruik haundina zimelduta geo ere atarin eukitzeik hamarbat eunetan.” Uoo, uooo! Ateazak zahatoa, eztarrie lehortu zaiak eta.” Egarriak begirada gorantz luza arazten du, iturri meheari ezpain eta hortz tartetik bide zuzena seinalatuz. Zerua urdin ageri da, udaberriko egun dotorea, landareak lotsagabe gonbidatzen dituen horietakoa. Zerua, abarkak jantzi aurretik onartu beharreko zama, edo mauka. “Heldu, Joxemiel, erdie baino gehio ein diau. Segi aurrea arrastotik. Eguerdiako bukatuko iau. Patata ein bahaiau geo, hiru aste barru, ilberan. Ganbara erdie beteko iau ondo geala, erdoiak jotze ezpau behintzat.” Aste hontan prepaatu behait soroa, lurre harro-harro jarrita. Bai, ta astelenen Tolosako peria jungo nauk, ondo meezita gainea. Anttoniok esan tziaken ahuntze salduko ziala ta eosi ingo zioat, tratue ixten badeu. Mila erreal baino gehio etzioat paatuko nik, ezta bi ume dittula seinale bau ere, ez hoixe! Bai, erreka bazterra sasik hartzen ai dik, eta bason ee nahiko laharra ta hosto baik, eta, eosi ingo zioat. Katen segitzaile ona izango al da, ez al da temoso zipotz hoitakoa izango, bestela gue Mieltxo nazkatukoek bela. “Uoo, uooo! Nahikoa iau, hamaiketakoa inbehaiau, atea zak zahatoa.” “Uretan pasatako” arrautz bana, ondo gogortu gabe, ogi kozkor bana eta zahatotik ardo trago bana baino gehixeago. Soro bazterreko harri txapalak, arratoi-txakur baten begien zainketa berezia eta lana bukaerara iristen ari denaren poza. Denboraren muga eza, lasaitasuna, patxada. “Riojano horrek ez tik beti holako ardoa ekartzen, ez hoixe. Aspaldi ekarriun earrena baek hau. Helduiok Joxemiel, saile aurreatu iau ta. Aida, Txato!” Abuztu aldea etxei zurittu bat emango bagenio. Bai, premie bazeukek. Sei urte izangoittuk azkeneko aldiz pintatu gendula. Hesola batzuk ee prepaatu beaizkit, haizti aldeko saile itxi behait udazkenen; Manolito astoa hantxe ibilikoek earki, ikuilu bazterren baino hobeto eongoek. “Hoi dek! Bukatuiu! Bota zahatoa! Azken tragoa in behaiau! Kauen! Hau hustu ek! Goazemak, Joxemiel, hemengo lanak ein dizkiu ta!

Denbora kide, ingurua lagun, sorotik ukuilurako bidea hartu dute orain. Egunetako, asteetako lana lotuta, guztia ondo pentsatuta. Naturak berak lotzen dituen eran, txukun lotu ditu eginkizun ugari, soroan hara eta hona zebilen bitartean. Dena lotuta, guztia lotuta. Ez! Abarkako lokarria askatu da. Agustin Amiano -17 -171717


Altzo Gure lokala Aspalditik genbiltzan herriko gazteok lokal baten bila eta azkenean udaletxeari esker lortu genuen. Udaletxeak, eskola azpian eginiko geletako bat utzi zigun guk lokal gisa erabil genezan, gimnasioaren ondoan hain zuzen.

Udalak lokalarekin batera futbolina, pingpongeko mahaia, telebista eta aulki batzuk eman zizkigun. Guk ordea altzotarren laguntzaz sofak, beste telebista bat, mahai bat eta armairu bat lortu genituen. Horrela lokala osaturik gelditu zen.

Bertara sartzeko udaletxeak txartel batzuk jarri ditu gure eskura. Txartel hori lortzeko 12 urte baino gehiago eduki behar dira eta gehienez 18. Doanekoa da, baina hautsi ezkero 5â‚Ź ordaindu behar dira.

Oso lokal egokia da, handia eta ondo kokatua, gainera, eguraldi ona egiten duenean sofak kanpora ateratzen ditugu eta ederki egoten da bertan. Lokaleko txartela nahi duenak udaletxean eskatu besterik ez du. Mari Murua

Argazki honetan ez gaude denak!

-18-


Urtekaria

20133

Sendabelarrak II Lehengo urtean hartutako bideari jarraitu eta Altzotarren herri jakinduria gorde eta zabaltzeko asmoz, aurten ere saiatu gara gure herritarrengana hurbiltzen sendabelarren inguruan duten jakinduria denon artera zabaltzeko intentzioarekin eta hementxe duzue aurtengo emaitza.

LANDAREA

ZERTARAKO

NOLA ERABILI

OSINEN ZAINE

Katarroa sendatzeko

Infusioan: Osinen zainak garbitu uretan. Ura irakiten jarri eta irakiten duenean eskukada bat bota eta sua itzali. 5 min eduki tapatuta. 3 goizetan baraurik hartu.

URKI HOSTOA

Tentsioa jaisteko eta azido uriko edo “gota� sendatzeko.

Infusioan: Beti bezala, ura jarri sutan (basokada bat), irakiten duenean eskuka urki hosto bota eta tapatuta utzi 5 min. 3 goizetan baraurik ur hori edan.

BABARRUN GORRIEN AZALA

Pixa eginarazteko eta tentsioa

Infusioan: aurrekoen antzera ura irakitean babarrun azal lehorrak bota eta utzi 5 min. 3 goizetan baraurik ur hori edan.

jaisteko.

ARTOBIZARRA

Pixa egin arazteko

Infusioan aurrekoak bezala.

INTXAUR HOSTOAK

Kolesterola jaisteko

Infusioan aurrekoak bezala.

BOST ORRI

Fistula

Infusioan aurrekoak bezala.

-19-


Altzo

LANDAREA

ZERTARAKO

NOLA ERABILI

INTXUSA

Erreuma eta azaleko infekzioak sendatzeko

Ukenduan: litro bat oliba olioan eta 200 gr argizariri 50 gr intxusaren bigarren azala bota. Su baxuan egiten eduki 3 ordutan, eta, gero, gau osoan utzi asentatzen . Hurrengo egunean berotu, iragazkian pasa eta kristalezko pote txikitan gorde.

AZERI BUZTANA

Pixa-eragilea; osinarekin batera odol garbitzailea. Anemiarentzat eta sudurreko odol jarioak mozteko.

Infusioan eta sudurreko odol jarioan infusioan bustitako gasa pittin bat sartuz sudurrean.

Altzotarron herri jakinduriaren zabalkundean eta sendabelarren mundu miresgarrian beste urrats garrantzitsu bat eman dugu. Aurrera begira ere gure sendabelarren inguruan aurrekoen jakintza aberatsa zabaltzen jarraitzeko “gai”-rik baldin badugu egingo diogu tartea urtekariren batean. Gaiaren inguruan gehiago irakurri nahi izan ezkero hona iturri interesgarri batzuk: ·

maraikosendabelarrak.blogspot.com

·

Gabriel Garcia Marquezen “Sendabelarrak” liburua. Marta Agirrezabala Zubillaga

-20-


Urtekaria

20133

Konpostazank!!!! Konpostatze kanpainak etxean ditugun garai honetan, egokia ikusi dut ekokulturaren txoko xume honetan, konposta zer den erakustea eta gure etxeetan konpost bikain bat egiteko oinarriak ematea. Zutabetxo honen ostean, konpostagile titulu bat lortuko duzu eta ongi etorriko zaizu herrian abiatu berri den konpostatze bidean egoki aritzeko. Dakizuen bezala, bizi garen gizarte honek makina bat zabor sortzen du urtero. Birziklaia eta berrerabilpenean esfortzu apur bat egiten dugun arren, egunero doaz tonaka zabor ez birziklagarri, kirasdun eta kutsakor zabortegira, gure ekonomia eta ingurumenean eraginez.

daden jan genizkin hamar txuletak, oaindik konpostagailun zebiltzek!”

Zabor guzti hau erre ere egin daiteke, baina zaborra erretzean, airera CO2a eta bestelako konposatu kimikoak askatzen dira. Asko eta asko kaltegarriak gure osasunerako. Inork ikertu al ditu?

Behin konposta izango diren hondakinak konpostagailuan daudenean, gure bizidun txikiak lanean hasiko dira. Pentsa ezazu, guretzat hondakina dena, lurpeko bizidunentzat janari iturri bikaina dela eta zoruan hondakin guzti hauen presentzia nabari dutenean, lurpetik atera eta gure konpostagailu azpitik hondakin multzo honetan barneratzen dira berataz elikatuz.

Baina ba al zenekien Tolosaldean zabortegira botatzen dugun zaborraren %60a baino gehiago konpost bihur daitekeela? Ba al zenekien, zabor guzti hau gure herrian konpost bihurtuko bagenu, zabortegietara tonaka zabor gutxiago joango zela eta gaur egungo gizartean dugun arazo nagusietako bati konponbidea ipini ahal geniokela?

Baina, ez pentsa lurpetik metro terdiko munstrotzarrak joaten direla gure konpostagailura. Ugarienak mikroorganismo eta onddoak dira, hauek dira hondakinak desegiten lehenengoak, ostean bizidun ezagunagoek egiten dute bisita gure konpostagailura: fruta euli txikiak, intsektuen beldarrek, zizareek, kukurutxa edo “bitxobolek”…

Zabor zikin eta usaintsu batetik, konpost gozo eta erabilgarri bat lortzeko, ez dugu elektrizitaterik gastatu behar, ezta ere lizentziatura bat atera beharrik, konposta, bizidunek egiten digute… doainik!

Gure konpostagailuko bizidun kopurua eta beraien jarduera, ahin da handia, zeren lehen asteetan, gure konpostagailuko tenperatura 50 graduraino igo daitekeela!

Konposta lortzea oso erraza da, gure sukaldeetan sortzen diren hondarrak konpostagailu batera bota behar ditugu soilik. Janari hondar hauek usteltzen direnak izan behar dute, hala nola, janari gordin eta prestatuak, barazki zatiak, mariskoa, fruta hondarrak, baita zikindutako paper zatiak ere.

Baina konpost bikain bat lortzeko, xomorro hauei geuk ere laguntza txiki bat eman behar diegu, batez ere konpostagailu barrena ongi aireztatua egon behar du.

Txuleta baten hezurra konpostatu egiten da ere, baina sagardo denboraldiko txuleta-hezur erraldoi bat konpostagailuan usteltzeko, urte oso bat behar du, beraz, zenbait hondakin besteak baino azkarrago bihurtzen dira konposta. Gero ez etorri nigana esanez: “hi biologo! Lehengo asten sozi

Horregatik, hondakinak botatzeaz gain, ahal dugun guztietan nahastu egin behar ditugu, konpostagailu barruan airea egon dadin eta airerik gabeko deskonposaketaz sortzen diren usain txarrak ekidinez -21-


Altzo

Kontuz ere hezetasunarekin, zeren gure sukaldeetako hondakinen gehiengoa oso humela izaten da eta beharrezkoa da, hauekin batera, materi organiko lehorra nahastea, egur zati txikiak, zotzak , trirbila, orbela‌ bikainak dira horretarako. Honela gure, hondakinak lehor mantentzen dira eta usain txar eta bestelako kolore arraroko putzuak ekiditen ditugu. Gure hondakinak aireztatu eta materiale lehorrarekin konbinatzen baditugu, 6 hilabete inguruan, gure lehen konposta lortuko dugu, elikagaiez betetako konpost beltz eta gozoa, landareentzako, baratzerako ezinhobea eta‌ dohain! Gainera, edukiontzietara askoz ere zabor gutxiago ateratzeko dugula konturatuko gara. zabor bilketaren kostua gutxituz. Eta hemen doha aste honetako galdera ezerosoa: gauzak honela‌ ez al lukete, birziklatzen eta konpostatzen duten herritarrek, zabor-zerga baxuagoa ordaindu beharko?

Ekokulturaren txoko xume honek, gure inguruko bizidunekin elkarlanean, konpostaia egitera animatzen zaitu, lauzpabost kontzeptu argi eduki ezkero, oso esperientzia aberasgarria lortuko duzu, eta ze demonio‌ bada garaia geuk gure hondakinen kargu egin gaitezeen, zeren birziklaiak birziklai, oraindik lan handia dugu egiteko.

Artikulu hau Tolosaldeako HITZAan argitaratu zen 2012ko Azaroaren 21ean

-22-


Urtekaria

20133

II. BEGIRADAK Zinealdia Azaroaren 16ean, Telmo Esnalek zuzendutako URTE BERRI ON AMONA (2011) komedia beltzezko pelikula eskaini zen. Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen ditu. Mari amonak Maritxu alabaren arreta osoa bereganatzen du, eta Joxe Marik, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak, zaharren egoitza batean sartzea erabaki du. Joxe Marik, emaztea ohartu gabe, egin behar du hori, Kintxo suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela eta, ustekabeko ondorioak ekarriko dituen lehia bihurtuko da. Gatazka umoreaz baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen du; besteak beste, bakardadeari beldurra, balio galera, norberekoikeria eta familiaren desegituratzea.

Lehengo urtean martxan jarri zen ekimen honi jarraipena eman nahian eta Kultura Batzordearen laguntzarekin II. BEGIRADAK Zinealdia antolatu zuen Elordi Elkarteak. Urriaren 9an hasi eta Azaroaren 30ra bitartean lau pelikula eskaini ziren Udaletxeko Areto Nagusian. Oro har oso harrera ona izan zuen herritarren aldetik iaz hasitako ekimen honek:

Urriaren 9an, Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako GARTXOT (2010) pelikula proiektatu zen. Animazio-drama honek Bardo deitzen zaion herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariaren istoria kontatzen du. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista. 15 ikus -entzule izan dira.

Telmo Esnal zuzendaria etortzekoa zen baina azken orduko bidai bat medio ezin izan zuen bertaratu, hala eta guztiz ere 35 ikus entzule bildu ziren filma ikustera.

-23-


Altzo

Azaroaren 23an, Ibarrako Eneko Aritza lagunen elkarteak aurrera eramandako proiektuaren emaitza da SUA (2012) film historikoa. Unai Igartua partaidea guregana hurbildu zen filmaren aurkezpena egitera, ondoren ezin izan zuen geratu eta jendea galderak egiteko gogoz geratu zen. SUA filma XVII. mende hasieran Lapurdin izandako inkisizioan oinarrituta dago.

Azaroaren 23an, 19:00etan, GAZTA ZATI BAT dokumentala (2012) eskaini zen. Ikuslea historiaren protagonista bihurtzen duen dokumentala pantailaratu zen. Bertara Jon Maia zuzendari eta bertsolaria etorri zen eta dokumentalaren xehetasunak eman zituen. Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandako ekimena da eta Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana. Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da. Duela lau urte, Nazioen Mundua-ko kideak hasierako bidaiak grabatzen hasi zirenean, ez zuten sekula pentsatu horiek dokumental baten hasiera izango zirenik. 4 urte hauetan, jende askok hartu du parte proiektuan, Nazioen Munduko borondatezko talde-lan eskergari esker lortu da Gazta Zati Bat dokumentala egi bihurtzea. Bukaeran, dokumentala grabatzeko izan zituzten gora beherak azaldu zituen eta jendearen galderei erantzun ere. Dokumentalak 60 ikusentzule izan zituen.

Bertan Pierre de Lancre inkisidoreak 600 pertsona baino gehiago torturatu eta hil zituen. Zuzendariek diotenez hau ez da dokumental bat, historia kontatzeko modua bat baino. 2004. urtean hasi ziren dokumentazio lanetan Eneko Aritzaren Lagunak Elkartea eta 2005eko maiatzean grabaketetan. Hurrengo 5 urte ere lan horretantxe eraman zituzten. Filmean 700 pertsonatik gora parte hartu dute. Lan guztia autogestionatua izan da, jendeak emandako laguntzarekin eta ekimen sortzailea antolatu omen da dirua lortzeko Unai Igartua filmeko partaidearen esanetan. Pelikulara 27 ikus entzule bertaratu ziren.

Marta Agirrezabala

-24-


Urtekaria

20133

Altzoko handia, txikien opera David Azurza, Altzon bizi den tolosarrak operarako gaia aukeratu zuen, musika korala eta txotxongiloak ikuskizun batean uztartu ahal izateko. Bera Arte Ederretan lizentziatua da. Kontratenore profesionala ere bada. Tolosako Hodei Truk haur abesbatzaren zuzendaria da, ahots teknikako maisua eta konpositore autodidakta. XIX. mendean Altzoko herrian, Migel Joakin Eleizegi izeneko mutikoak jasaten duen gaixotasuna dela eta bizi izaten duen erraldoitasunaren istorioa gaitzat hartuta, burutu zuen proiektu hau. Koldo Izagirre, aldiz, hainbat genero landu dituen idazle ezaguna dugu. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da. Azurzak proposaturik, Altzoko Haundiari buruzko datuak oinarri hartuta libretoa idazteaz arduratu da. Iazko ekainaren 5ean egin zuten aurkezpena Altzoko udaletxean. Bestalde, ez omen dakigu ia ezer berari buruz. Baina horregatik omen da pertsonaia interesgarria, txoko batekoa eta apala izaki, pertsonaia unibertsal bihurtzeko.

Donostiako San Telmo museoan daude Haundiaren eskunarruak, kapelua eta aulkia. Indartsua, jatuna eta gizon ona zela esaten dute kronikek. Argazkiren bat egin zioten eta marrazkiak ere bai.

Bi hari erabili zituzten libretoa egiterakoan. Lehenbizi, hari narratiboa, gertakariak lotzen dituen haria, bidaia. Kontratua egin zioten, eta horrela ibili zuten munduan barrena. Baina ez dabil gustura, eta txokora itzultzen da txikia izan zeneko garaira itzuli nahi duelako. Bidai hori bi eratakoa da: alde batetik, fisikoa (bidaia); eta bestetik, haundia izan arren pertsona normaltzat hartuko duten tokira dator Migel Joakin (bidai sikologikoa), Koldoren hitzetan.

Altzoko Haundiak badu sona Gipuzkoa osoan. Hala ere, bere figura ez da baliatu izan ez folklorean, ez kantuan, ez bertsotan, ez literaturan. Hartaz idatzi den ia guztia, gehiena erdaraz idatzi izan da eta artikulugintza dibulgatiboaren mailan geratu da. Harrigarria da ahaztura hori. Altzoko Haundiak hainbat aukera ematen ditu literatura egiteko. Pertsonaia berezia —fisikoki—, groteskoa bestaldetik, eta aldi berean, maitagarria. Beraz, oso elementu interesgarria da literatura egiteko. Bestalde, herri txiki batetik mundurat eraman zuten eta munduan triste zebilenez, txokora etorri zen. Gai eta xehetasun hauek interesgarritzat jo zituen Koldo Izagirrek.

Bigarren haria, berriz, maila sakonago batean, ze elementu dauzkagun aztertzea litzateke, Koldok dionez. Kontratoak dio mezetara joaten utziko zaiola; pipan erretzen omen zuen… horrek joko dramatiko bat eman lezake. Saskigilea omen zen Migel Joakin eta Tolosan saltzen omen zituen. Saskia oso tresna interesgarria da eszena batean erabiltzeko… gauzak garraiatzeko, edukitzeko… edo eserita egoteko. Migel Joakin saskigilea izanik, lanabes horrek dimentsio poetikoa har lezake: saskia ura ekartzeko izan daiteke baina hori ez da posible. Baina Migel Joakinek ematen dituen erantzunetan eman nahi izan diote unibertsaltasuna Altzoko Haundiari, Izagirrek esan zuenez.

Haundia izan arren ez zuen haundikeriarik egin, behintzat ez zaio horrelakorik ezagutzen. Gigantismoaren gaia asko eta bikain landu izan da literaturan eta beste euskarri batzuetan: King Kong, Frankenstein, Gulliver… zer esanik ez gure folklore zaharrean… Tartalo, Basajaun… eta horrelakoak. Beraz, Altzoko Haundia oso interesgarria da Izagirreren esanetan.

Antton Iztueta

-25 -2525--


Altzo Udaletxetik dator notizia URTARRILAK 31 • 2012ko aurrekontua onartu zen. SARRERAK: 1. Zerga zuzenak

155.900,00

2. Zeharkako zergak

20.000,00

3. Tasak eta beste sarrera batzuk

44.220,00

4. Transferentzia arruntak

291.390,72

5. Ondarezko sarrerak

1.550,00

6. Inbertsioen salmentak 7. Kapital transferentziak

38.500,00

8. Finantza aktiboak 9. Finantza pasiboak GUZTIRA

551.560,72

• Eskola azpiko lokaleko gela berdean GAZTE –GUNEA jartzeko urratsak ematen hasi ziran eta gune hori arautzen duen udal ordenantza onartu zen. • Hiru mozio onartu ziren: 1. Sektore publikoaren erreformari buruzko mozioa. 2. Garoñako zentral nuklearrari buruzko mozioa. 3. Lapurtutako haurren auziari buruzko mozioa. • Altzoko plan orokorrarekin bat etorriz, eraikiko diren altzoko udal etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantza onartu zen.

MARTXOAK 13 • Bi mozio onartu ziren: 1. Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna. 2. Lan Merkatuaren erreformarako estatuaren dekretua. Motibazioa.

APIRILAK 3 • Ongizate sailean ezintasunak dituzten pertsonentzat aparkaleku txartelak bideratzen dira. Txartel hau nola erabili behar den araututa dago baina ongi erabili ezean udal bakoitzak eman behar dituen urratsak udal ordenantza batean finkatu behar dira. Helburu horrekin txartel hau arautzen duen udal ordenantza onartu zen.

-26-


Urtekaria

20133

• Tolomendi eta Altzoko Udalaren artean hitzarmena onartu zen, Tolosaldeko Udalerrien informazio eta komunikazio teknologien dinamizazio eta aholkularitza lanaren sustapenerako. Honen arabera informatiko bat etorriko da Udaletxera astean bi orduz eta udalak hileko 240€ ordainduko dizkio Tolomendiri.

• Udalak Apirilaren 3an egindako osoko Bilkuran HERRI TXIKIETAKO HONDAKINAK deituriko Mozioa onartu eta zehazki ondorengo erabakiak hartu ziren: 1. Altzoko Udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko eta bilketa sarean ez sartzeko hondakin organikoa etxeko konpostatze edo konpostatze komunitario bidez kudeatuko du. 2. Altzoko udalak Mankomunitatearekin batera adostuko du konpostatze kanpaina zabala egitea herriko familien artean. 3. Altzoko udalak ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartzen du eta mankomunitatearekin batera bilketa efiziente eta bideragarria adosteko bidea egingo du, horretarako lantaldea osatuz. 4. Udalak etengabeko urratsak emango ditu Altzon zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean. 5. Altzoko udalak Tolosaldeko Mankomunitateari eskaera egiten dio, 2013 urterako, zaborraren tasak sortze-bidezko finantziazioaren baitan izatea. Hau horrela izanik, batzorde bat sortu zen herritarren artean eta herritar guztiei autokonpostagailua jartzeko gonbidapena luzatu zitzaien, honetarako Udalean izena eman behar zen. Izena emandako herritarrek Tolosan jaso zuten ikastaroa, Maiatzaren 19an. Honetaz gain, Udalak beste ikastaro bat ere eman zuen herrian bertan, Ekainaren 9an: Ainhoa Errasti eta Imanol Azpiroz etorri ziren ikastaro teorikoa eta praktikoa eskaintzera. Tolosaldeko Mankomunidadeak Spora izeneko enpresa kontratatu zuen konpostagailuen jarraipen bat egiteko eta jarri gabe zeukaten etxe-jabeei konpostagailua eskaini eta informazio osoa emateko.

EKAINAK 5 • Oporrak bakean 2012 programan parte hartu eta haur baten gastua ordaintzeko erabakia hartu zen.

• Hitza-rekin 2012 urterako hitzarmena onartu da. Hitzarmen honetan besteak beste ondorengoak esaten dira: 2012 urterako izango da, 1200€ko diru laguntza emango zaio eta hitzaren proiektuetan parte hartuko du udalak, 10 Ale utziko ditu Udaletxe azpian herritarrentzat doan.

• Mozio hau onartu zen: Espainiako Gobernuari eskatzea Lehiberrirako hitzartutako diru laguntza emateko.

• Hiru proiektu aurkeztu ziren Tolomendiren diru-laguntza programara eta hauetako bi onartu zituzten: herrian zehar buzoiak jartzeko proiektua eta Arrima Baserritar Elkartearen erabilpenerako segadora erosteko proiektua. Hala, buzoi berriak jarri ziren herrian eta segadora berri bat erosi zuten Arrima Baserritar Elkartekoek.

-27-


Altzo

AZAROAK 13 • Legeak ala behartuta eta udal korporazio osoaren gogoaren aurka, Udaletxeko fatxadan espainiar bandera zintzilikatu zen. Hau hala izan ezean auzietan sartuko zen udala eta bukaeran udal korporazio osoaren inhabilitazioa ekar zezakeen. Egoera ilun honen aurrean nolabait erantzun bat emateko asmoarekin udalak idatzi bat bidali zuen etxe guztietara balkoi eta fatxadetan gurea den ikurrina jartzera gonbidatuz. • Franconi fundazioak eta Altzo eta Alegiako alkateek, prekarista gisa, hitzarmena sinatu zuten Udalek Franconi-etxea babespeko etxebizitza bezala erabiltzeko. • Frontoian toldoak jarri ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol sailetik etorritako diru laguntza bati esker. • Kultur eta kirol jarduerak antolatzeagatik herriko bi elkarteri (Elordi eta Santillazpi) 1.200 €ko dirulaguntza eman zitzaien. Bestalde, 2000 € banatu ziren Altzoko udalak antolatzen ez dituen kultur eta kirol ekintzak burutzeko diru-laguntza eskaera egin zuten herritarren artean. • Altzoko Plan Orokorrean, Altzo Muñon, plazaren iparraldean eraikuntza sozio-kultural bat eraikitzea aurreikusten da. Hau eraikitzeko beharrezkoa den 720m2ko lur saila erosi zuen udalak. ·

Udal lokalak erabiltzen uzteko eskaerak jasotzen dira batzuetan eta egoera hori arautzeko “UDAL LOKALEN ERABILPENA UZTEKO BALDINTZAK” arautuko zuen Udal Ordenantza onartu zen.

-28-


Urtekaria

20133

12 tesi bizimodu honen akaberaz Abenduaren 19an, JOSEBA AZKARRAGA ETXAGIBEL abadinarrak (1972) eman zion hasiera bere hitzaldiarekin Olentzero Jakinminez–en 2012ko ekitaldiari. Hemezortzi bat lagun elkartu ginen Udaletxeko areto nagusian. Soziologian doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea ez ezik Unibertsitate bereko LANKI ikertegiko lankidea da Joseba. Argia eta Berriako artikulugile emankorra, bi saiakera lan ditu argitaratuak: Berandu baino lehen (2009) eta Euskal Harriak ( 2011). Aitormen eta sari ugari jasotako lanak ere baditu eginak; batzuk aipatze aldera: Diruak behar luke bihotzik (2005); Mendebaldearen mintzo mindua. Begiratu kritikoa gizarte eta kultura modernoari (2006); Nor bere patroi. Arrasateko kooperatibistak era globalaren aurrean (2007) Euskal Harriak saiakeran sakondua duen gaiaz hitz egitera, oharkabean gauzatzen ari zaigun trantsizio sozioekologikoaz, ekarri genuen gurera. Urtekari honetara bildu ditugu hitzaldiko zatirik esanguratsuenak. KRISIA SISTEMIKOA DA handitzen joan da proportzio hauetan: 1960an, 1 -30 zen proportzioa; 1990an, 1-60koa; eta 2008an, 1-80koa. Munduko %1a da bertako aberastasunaren %40aren jabe. Guri dagokigunez, Hego Euskal Herrian %1,30ak, aberastasunaren %44,4 kontrolatzen zuen 2009an. Lau urteotan, krisi ditxosoak areagotu egin ditu ezberdintasunak, baina lehenagotik zetorren ezberdintasunen handitze etengabea.

Nola irakurri gaurko mundua? Zeintzuk dira bere ezaugarri esanguratsuenak? Nora garamatza? Kontu hauen inguruan badugu zer pentsatua, eta erantzunak behar ditugu. Itxura guztien arabera hasi dira pronostikoak betetzen eta, ondorioz, den-dena aldatzen. Bizi garen eta bizi gaituen egitura moderno industriala krisi sistemikoak jota dago. Hau ez da zalantzagarria; zalantzan dagoena zera da: nola egingo dugun trantsizioa hazkundearen ondorengo aro berrira, trantsizio hori izan baitaiteke boluntarioa (ordenatua nolabait), edo behartua eta kaotikoa (desordenari omena).

Zuzendu beharreko oinarrizko bigarren ustea: “Guztiaren konponbidea hazkunde ekonomikoa da”. George W. Bushek zur eta lur utzi zuen mundua 2002an, hau esan zuenean: “Hazkunde ekonomikoa da aurrerapen ekologikoaren giltza”. Ez da izan munduak eman duen mandataririk buruargiena, baina babalore adimentsu bihurtu zuen horrek: ezin hobeto laburbildu zituen sistemaren preferentziak.

Lau koloso ditugu ate-joka: krisi finantzari- ekonomikoa, energiaren krisia, krisi klimatikoa eta bioaniztasunaren krisia. Hitz egin genezake baita ere elikaduraren, demografiaren, hizkuntza eta kultura aniztasunaren, psikologia kolektiboaren edo politikaren krisiaz ere. Baina lehen lauak dira hizki larriaz nabarmendu beharrekoak eta besteen iturburu neurri handian. Horiei banan bana heldu aurretik, ordea, zenbait uste oker zuzendu behar ditugu. USTE OKERRAK ZUZENTZEN: Zuzendu beharreko oinarrizko lehen ustea“Munduko desberdintasunak gutxitzen ari ziren krisi aurreko sasoian”. Aberats eta pobreen arteko aldea eten gabe handitzen ari da. Munduko Bankuak ematen dituen datuen arabera %20 aberatsenaren eta %20 pobreenaren arteko aldea -29-


Altzo

Askoz lehenago, 1955ean, salmenten analista zen Victor Lebowek argiztatu zuen guztion etorkizuna: “Hain produktiboa den gure ekonomiak eskatzen du kontsumoa bihurtzea gure bizieraren muina, erritual bihurtzea erosketa eta ondasunen erabilera, kontsumoan bilatzea gure asebetetze espirituala eta gure egoeraren betetasuna ‌ Gero eta erritmo biziagoan gauzak baztertuak eta ordezkatuak izan daitezen eragin behar dugu.â€?

non hara-hona dabilen diru kopurua (fikziozko ekonomia finantzarioa) askoz azkarrago handitzen den produktibitatea baino (ekonomia erreala). Fikziozko ekonomia finantzarioa bereiziz doa ekonomia errealetik. Etengabe hazi beharra, hein handi batean, halako sistema finantzariotik dator: ekonomia erreala haztea behartzen du maileguak eta hauen interesak bueltatu ahal izateko. Hau, ordea, ezinezkoa da, eta ziklikoki bere burua suntsitu ohi du sistema finantzarioan oinarritzen den ekonomia honek. Hau da gertatzen ari zaiguna orain: Bankuak erreskatatzeko diru publikoa barra-barra erabiltzen ari dira, krisi finantzario gisa hasi zena, krisi ekonomiko lehenik eta krisi sozial bihurtzeko gero; bereziki Europan, jakina da abian dela gizarte oso baten errebisioa, irabazien pribatizazio eta galeren sozializazioaren bidez. Krisiaren aterabidea, nonbait, beronen eragile nagusia izan dena suspertzea eta indartzea da; oinarriak jartzen ari dira hurrengo leherketarako, are eta larriagoa izango dena. Eta ezkerrak ere bide hau jarraitu nahi du. Bestelakorik zioen Julio Cortazarrek: Ezin zaio kapitalismoari aurre egin kapitalismoaren beraren hizkuntza eta ekipaje mentalarekin.

Gauzak ez dira gertatu besterik gabe, gauari egunak jarraitzen dion naturaltasunarekin. Kontsumo gizartea diseinatua izan da; hazkundearen gizarteak sortutako mekanismo instituzionalak daude bizi dugun jasangaiztasun honen oinarrian. Produktibismoaren delirio hau ez dute soilik defendatu kapitalismoaren aldekoek, ezkerreko hainbat indarrek ere pentsatu dute mugarik gabeko oparotasun materiala eta progresoa direla gizadiaren helburu azkena. Joera honek, beste datu bat jartzen digu aurrez aurre: gizakiok lur planetako animali biomasaren %0,5 baino ez gara, baina planeta honek sortzen duenaren %40 inguru kontsumitzen dugu. Hazkunde ekonomikoaz eta bere ondorioez, beraz, irakurketa askoz konplexuagoa egin behar da: inoizko desberdintasun sozioekonomiko handienak eragin ditu; ingurumenari atzera bueltarik gabeko erasoak egin dizkio; baliabideen agortzea (Peak Everything)denbora kontua da; eta diru sarrera jakin batetik aurrera, ez da ongizaterik sortzen, ondoeza sintoma nabarmenak baizik. Azken urteotan, hainbat herrialdetako biztanleei galdetu zaie pozik bizi diren hala ez eta erantzunak errenta per capitarekin gurutzatu; bizi-pozaren txapelketan AEBtako biztanleen indizeak ez dira portugaldarrenak baino altuagoak, iparramerikarrek askoz energia eta material gehiago kontsumitzen badute ere.

ENERGIAREN KRISIA: Erregai fosilak daude gaur ezagutzen dugun produkzio eztandaren oinarrian, batik bat petrolioa. Bada, baliabide honen xahutze gero eta bizkorragoak (argindarra eta beroa; produkzio kate gero eta ahaltsuagoak; garraio eredua, auto, hegazkin eta itsasontzi trafikoa e.a.) baliabide horien ahitzea begi bistan jarri digu. Kontua ez da petrolio barik geratuko garela, baizik eta petrolio ugari eta merke gabe geratuko garela lur-azpian dagoenaren erdia gehi bat kontsumitzen dugunetik.

KAPITALISMO FINANTZARIOEKONOMIKOAREN KRISIA: Nagusi, hegemonikoa, dugun sisteman diru eskaintza haziz doa eten gabe. Bankuetako aktibo finantzarioak bikoiztu egin ohi dira 10-15 urtero. Honela, gure ekonomian une jakin bat heltzen da -30-


Urtekaria

20133

Hubberten teoria begi bistan geratzen da munduko ekonomia eta energi iturri globalen bilakaera aztertuta. Azken hiru hamarkadetako energia merkatuaren arrastoari eta produkzio arrastoari begirada bat emanez gero, ikusiko du nola bi marrak pare-parean doazen. Hau da energia fosilen prezioaren gorabeherak eta, ondorioz, produkzioak izan duen bilakaera (eta bide batez ekonomiarena) batera doaz.

Adituen ustez, grafikoak hala azaltzen du, petrolioaren erreserbek gailurra jo dute eta beheranzko bidea hartu dute; gaurko erritmoari jarraituz gero 2080ko hamarkadan petrolioa ateratzea ez da errentagarria izango. Hala dio Anthony Giddens (2009): “Iraultza izugarri baten azken buruan aurkitzen gara, petrolioaren erabateko morroi den ekonomiaren bukaerarenean�. Aditu honen eta beste askoren ustez, petrolio eta bere antzekoen putzuek eman dituzte handienak, hau da, erdia gehi bat erre dugu; onena, eskuratzen errazena, erre dugu.

Beste kontu bat uzten digu honek aurrez aurre: badela motiborik pentsatzeko 2008tik datorkigun krisi ekonomiko globalak harreman zuzena duela energiarekin: zorpetzea oinarri duen ekonomia sistemak ezinbestean behar du hazkunde ekonomikoa, baina hazkundea nekez gertatuko da gero eta urriagoa eta garestiagoa den petrolioarekin. Eskasia energetikoari aurre egiteko garrantzitsuak izango dira soluzio teknologikoak: energia berriztagarriek hornitu beharko gaituzte, baina energia berriztagarriek nekez ordezkatuko dituzte petrolioaren erabilera guztiak (energia kontsumoa nahitaez jaitsi beharko da). Oraingoz ez dago energia alternatibarik gizarte urbanoindustrialaren forma eta tamaina fisikoari eusteko, eta gutxiago bere joera historiko hazkorra bermatzeko.

Gero eta gutxiago geratzen da, kalitate txarragokoa, eskuratzen zailagoa eta tratamendu garestiagoa eskatzen duena. Zer ekarriko du gutxitze eta zailtze honek? Botere borrokak, gerrak (dagoeneko, munduan dauden gatazka gehienen jokalekuak zerikusia dute honekin) eta garestitzea, erregaiarena berarena eta, ondorioz, bizimoduarena. Hubbertek aurreikusi zuen gertakizun hau, eta Hubberten gailurra gisara ezagutzen den teoria garatu zuen. Honen arabera, petrolioa eta gainerako erregai fosilak ustiatzeko faktore nagusia, ateratzeko behar den energia kopurua da eta ez bere ekonomi kostua. Modelo matematiko honi jarraiki, ekoizpen- gailurra erdi-erdian kokatzen da eta puntu horretara heldu orduko, petrolio kupel bakoitza ateratzeko gero eta energia gehiago beharko denez, garestiagoa bihurtzen da ustiapena. Poliki-poliki gero eta petrolio gehiago beharko da ateratzeko aterako dena adina edo gehiago behar izan arte. Honetara iritsirik, petrolioa ateratzea ez da errentagarria izango.

KRISI KLIMATIKOA Gertaera gisa erraldoia da, eta bere eragina kalkulaezina. Iraultza industriala hasi zenetik, fosilak erretzearen ondorioz, gora eta gora egin du negutegi efektua egiten duten gasen isurketak. -31-


Altzo

Klimaren aldaketa uste baino azkarrago ari da gertatzen , eta badirudi zenbait inpaktu saihestezinak direla dagoenerako, ezta gaur bertan mundu osoan koordinatutako egundoko plangintza abian jarriko bagenu ere! Dagoeneko inork ez du sinesten mende honetan tenperatura 2 ºC baino gehiago haziko ez denik; igoera “txiki” honek ondorio izugarriak ekarriko ditu. Eta ez dago motiborik gauzak aldatuko direla pentsatzeko; garapen bidean dauden herrialdeek ez diote muzin egingo hazteari, eta herrialde aberatsak ahalegin betean ari dira kosta hala kosta behetik gorako bidea hartzeko berriro, hazten jarraitzeko. Ondorioak ez dira soilik ingurumenari lotuak izango, ekonomikoak, sozialak eta politikoak izango dira. Kapitalismoa bere kaxara utziz gero, bere suntsipenerako gaitasunak ez gaitu defraudatuko.

rak txarrera egingo duela datozen urteetan. Ekosistemen “zerbitzurik” gabe ez dago ekonomia posiblerik; halere, polinizazioaren garrantziaz ez da ezer entzungo, ez irakaspenik emango, inongo ekonomia edo soziologia fakultateetan. Pertsonok autoaskiak garela sinestera bultza gaituen mitoak irentsiak gaude. Ezjakintasun horrek bakarrik azal dezake biosferaren eta bioaniztasunaren suntsitzea onartu izana ekonomiaren “albo kalte” gisa.

EUSKAL HERRIA KRISIEN PLAZAN Euskal Herria krisi-ildo bakoitzaren eragile bezain eramaile da, biktima bezain borrero, xahutzaile bezain sortzaile. Ekonomiari dagokionez, hazkunde ekonomiko garaiak ez dira gurean berdintasun garai gozoak izan. Barne Produktu Gordina (BPG) izugarri hazi zen krisi aurretik: 1993an, EAEak 11.118 euroko BPGa zuen biztanleko; 2007an, 30.599 eurokoa. Enplegua ere ikaragarri igo zen: soldatapekoak 620.000 izatetik 1993an, 1.090.000 izatera heldu ginen 2008an. Aberastasuna, ordea, ez da hain modu ekitatiboan banatu EAEn: 1993an soldatak %55a ziren; 2006an, %48a. Bestela esanda: aberastasuna hirukoiztu da, baina 6 puntutan jaitsi da herritarren soldatetara doan aberastasunaren zatia; enpleguak 45 puntu gora egin du epe berean. Orain, krisiak bizia prekarizatu dio hainbati: hiru langiletik batek 1.000 euro baino gutxiago irabazten zituen 2010ean.

BIOANIZTASUN KRISIA Bioaniztasuna suntsitzen ari gara. Bigarren Mundu Gerratearen ondoren ekonomia izugarri hazi da, eta ohikoa da txalo-zaparrada entzutea urte hauetako garapena aipatzean hazkunde ekonomikoaren alderdi sozialak ere hobetu zirelako: gizatiar aurpegiko kapitalismoaren aroa

Energiari dagokionez, zaila da energia menpekotasun handiagorik irudikatzea: %95 da menpekotasun tasa (Europarena, bataz beste, %52koa). Esaten zaigu bertan ekoizten dugula ia-ia kontsumitzen dugun guztia, baina ezin energia burujabetzaz hitz egin: kontsumitzen dugun lehengai energetikoen %95a inportatu egiten da, petrolioa eta gasa nagusiki. Gainera, euskal lurraldetik kanpo daude azpiegitura hauen erabaki guneak. Beldurgarria da gure hauskortasuna energia fosil merkeak bukatu osteko garaiaren aurrean.

Irakurketak konplexuagoa behar du, ordea: aurreko mendeko azken 25 urteetan ekonomia halako lau hazi bazen ere, munduko ekosistemetako ondasun eta zerbitzu garrantzitsuenen %60a desegin, edo degradatu, zen; munduko arrantza poltsen %75a, esaterako, desagertuak edo desagertze zorian daude. Azken 65 miloi urteko bizitzaren galera handiena eragiten ari gara. Behera doa planetak duen ahalmena gu baliabidez hornitzeko eta adierazle guztiek esaten digute egoe -32-


Urtekaria

20133

trialaren antzeko bizibidea ere iradokitzen digu bere lanetan. Ikuspegi baikorragoren bat beharko dugu.

Klima aldaketari dagokionez, berotegi efektua eragiten duten isurketak gutxitzetik urrun, euskal gizarteak nabarmen handitu zituen 1990-2008 epean: %47a. Euskal Herritarrok, bataz beste, Europako Batasuneko biztanleek baino gas gehiago isurtzen dugu atmosferara, eta txinatar bakoitzeko halako hiru.

Lovelock fisikaribiologo ekologista britainiarrak, Gaia teoria plazaratu zuen. Teoria ekologista da, eta oso aurreikuspen katastrofista egiten du, gizakion desagertze masiboa aurreikusten baitu mende amaierarako klima aldaketak biomasan egindako eraginaren ondorioz.

Bioaniztasunari dagokionez, Europan gertatutako ondare naturalaren eraldatze eta pobretze ildoan, Euskal Herriko mendi eta basoek aspaldi utzi zioten fauna basatiaren erresuma izateari: pinuaren inbasioa, itsasoaren huste azkarra…

ALDAKETA GLOBALA ETA Dennis Meadows zientzialari Estatu B a t u a r r a k (Erromako Klubaren Hazkundearen mugak klasikoaren idazleetakoa), 50 urte barru heren bat gutxiago izango garela aurreikusi du. Bere aburuz, petrolioaren gainbeheraren eta aldaketa klimatikoaren kausaz; geratzen direnentzat bizimaila nabarmen jaitsiko da

ZENTZU- KRISIA Aipatutako azken hiru krisi-ildoetako bakoitzak (energiarena, klimatikoa, bioaniztasunarena) indar aparta dauka mundua ez-egonkortzeko bere kabuz, inoren laguntzarik gabe. Hirurek batera egin dezaketenaz hausnartzeak garamatza zibilizazioaren krisiaz hitz egitera. Sistema orekatu batek zaindu egin behar ditu ongizateak dituen hiru iturriak: ekonomia ekoizpena, truke ez-merkantila (zaintza, identitatea, hezkuntza komunitatea…) eta ekosistemak. Mendebaldearen garapen-ereduak eraman gaitu produkzio ekonomikoaren esfera nahi beste hedatzera; alegia, lehen iturria beste bien kaltetan gain-garatzera. Eta hortxe Mendebaldeko garapen-ereduaren arazoa: ekoizpen ekonomikoak tamaina itzela hartu du, baina eskastu zaizkigu giza premiak asetzeko beste bi iturri ezinbestekoak. Garapen ekonomikoak beti ditu koste sozial eta ingurumenezkoak. Kolapso sistemikoaren posibilitateaz hitz egiten dute hainbat autorek:

Martin Rees astronomo eta astrofisiko britaniarrak: “Beharbada ez da hiperbole absurdoa, ezta gehiegikeria e r e, e sa t e a hemen eta gaur bizi dugula espazioan eta denboran inoiz izandako unerik erabakigarriena (big bang gisa ezaguna den eztanda alde batera utzita). Irudi zait gure zibilizazioak mende honen amaieran bizirauteko duen probabilitatea ez dela %50a baino handiagoa. Gure erabaki eta ekintzek biziaren geroa ziurta dezakete. (…). Baina, aitzitik, zitalkeriagatik edo zoritxarragatik, XXI mendeko teknologiak biziaren potentziala arriskuan jar lezake.”

Colin Campbell geologo alemaniarrak ez dizkigu aurreikuspen baikorrak egiten: 1.000 milioi biztanlera jaitsiko gara, petrolioaren gainbeheraren eta aldaketa klimatikoaren ondorioz; klanez osaturiko gizadiak, aro aurreindus -33-


Altzo

Ikerlari asko errekonozituek horrelako aurreikuspenak egin badituzte, kontuan hartzekoa izango da. Antzematen ere hasiak gaude, gainera.

ATERABIDERIK BAI? Trantsizio desordenatua, aterabide mingarria: behartuta egin beharko dugu. Kolapso katastrofiko arin eta erabatekoa dago teoria honen muturrean. Jasan beharko ditugu, sufrimenduak, hondamendi ekologikoak, injustiziak, populismoak, frustrazioa, desorden sistemiko eta militarismo gehiago.

Jarrai geniezaioke azken urtetako hazkunde etengabearen bideari, zientziak irtenbideak aisa emango dizkigula pentsatuz, zientzialariek beraiek ikusten ez dutenean (tekno fantasia).

Trantsizio ordenatua, aterabide suabea: tokikotasuna indartzetik globaltasuna aberastuz; ekoizteko, kontsumitzeko, kudeatzeko bestelako moduak jorratuz; autoeraketan sakonduz; inteligentzia politikoa indartuz; ongizatearen definizioa berrituz eta baieztatuz ondo bizi gaitezkeela eta baita hobeto ere gutxiagorekin: Benetako aurrerapen soziala ez da beharrak gehitzea, baizik eta horiek borondatez murriztea. (Mahatma Gandhi)

Berriztagarrien garapenean aurkitzen dute askok “garapen jasangarria� (teknologia berdearen oreka), posible delakoan hazkunde ekonomikoa eta egungo bizi estilo kontsumistari eustea (kapitalismo berdea).

Bi aukera hauetan humanitatea bigarrenaren taula-gainean ibiltzen irudikatzea da itxaropenari irekitako leihoa: Egun batean eztu inork ezer erosiko; egun batean ezta merkatuetan sagarrik salduko. Egunen batean guztiok izanen gara zoriontsuak. (Gabriel Aresti)

Beste aro bat datorrela aurreikusi eta beste biziestilo bat gara genezake (beheraldi kreatiboa), non ekosistemarekiko errespetua, kontsumoaren jaitsiera, edo merkatu eredu berritzaileak (autokontsumo, trukea‌) garatuko diren bizi kalitatearen kalterik gabe, edo bere onurarako. Edo kolapsoa! Eta mendeak atzera.

Jexux Muruak moldatua

-34-


Urtekaria

20133

Xalbadorren bat-bateko mirakulua Fernando Aire ‘Xalbador’ bertsolari urepeldarrak han-hemenka bat-batean botatako bertso harrigarrien bilduma bat aurkeztu zigun Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak, Olentzerotan Jakin Minez-en iazko ekitaldian. Hurrengo lerroetan, Xalbador ahotan hartuta Amurizak esandakoak eta kantatutakoak aurkituko dituzu, eta bide batez, Xalbadorren figura gertuagotik ezagutzeko aukera edukiko duzu, irakurle.

Xabier Amuriza Zuen zorionak pozten nau ni

Fernando Aire gauza asko zen, baina guretzat, batez ere, Xalbador da. Artzain-bertsolaria‌ seguruenik, artzain baino bertsolari hobea. Xalbadorren bertso jarriak, musikatuak, kantatuak, famatuak dira. Zenbatek ezagutzen du, ordea, haren bat-bateko altxorra, gonbarazioz, niretzat harrigarriago dena. Bat-bateko bertso horiei Bat-bateko mirakulua izenburua jarri nien. Usurbilen, 1975ean, gai hau eman zioten: Ni naiz.

ez naiz gizon bekaiztia baina barnetik senditzen ditut ongia eta gaizkia. Ez naiz izar bat, hori badakit, ezta ere eguzkia; baina horrela har nazazue, hori da naizen guztia. 62ko txapelketan puntu hau jarri zioten:

Gure izakera desberdina da

Edari gustokoa

nola gauetik eguna,

mahatsaren zumua:

baina bakoitzak eraman behar

laster pentsatu dezu

Jainkoak eman diguna.

zuk ene asmua.

Nehorri nehoiz ezin dut gorde

Baina hemen ez dagola

ene aurpegi iluna,

badaukat damua

gorputza latza badaukat ere

libre uzten banauzu

bihotza daukat biguna.

edatera nua. Asko alditan atsegingarri

Beste puntu batean (62koa baita ere) elegantziaz erantzun zion gauza xehe hutsalari:

zuentzat izan beharrez,

Hor daude eserita

alaiarena egiten dakit

Joxe ta Meliton:

maitasunaren indarrez.

Ni ere orai artean

Baina barrua maiz goibeldua

halaxe nindagon.

mundu huntako gaitz txarrez

Egin duten bazkariak

alai agertzen naizela ere

egin badeie on,

bihotza daukat negarrez.

oraino bertze pixkat hola bitez egon.

-35-


Altzo

Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren, mezak herri-hizkuntzetara etorri zirenean, Jean Haritxelar euskaltzain buru ohiak, Baigorrin eman zien gaian, Xalbadorrek euskarazko meza defendatu behar zuen, eta Mattinek, latinezkoa.

Joxemari Iriondok, Donostian, galdera hauxe egin zion: zergatik maite dezu zahartu den zure bizilaguna, zure emaztea? Presta zaitezte beste mirakulu bat entzuteko.

Sainduak saindu utz ditzagun ta ez da dena hortan fini, gure gustua ere egin dadin ez ote da, ba, komeni.

Andrea ez dut nik hartu

Zure egina nauzu

geroko menturan,

muina ta hezurra,

neguaz pentsatu gabe

hola pasako zela

maitatu dut udan.

banuen beldurra.

Bainan oraintxe jartzen

Oraiko meza aberatsago ainitz irudi zait eni, ez al da xuxen Jaunaren hitza

Oraino ere zurekin

ari naiz ni dudan,

ni beti gostura,

gero ta maiteago

zutan kusi nuena

zergatik zaitudan.

ez baitzen gezurra.

denek dezagun konpreni. 1960ko txapelketako kontua da hau: Xalbadorrek Mattini ematen dion erantzunean ez dakigu zer gehiago miretsi, bere ironia deskribatzailea, ala ematen digun Mattinen irudi maitagarria.

Hizkuntza bizi dedin mintzatu euskeraz,

Kontzilioko moda hau etzen

lehengo modu zaharrean

Mattinendako egina,

mintza gaiten, beraz.

igande batzuz ikusten dugu

Nik horren aldera dut

mezaren erdirat jina.

bihotz-muga bera,

Ukondoaren pausalekuan

ta bertzelaz nola mintza,

emanik buru ixkina,

ez dakit erderaz.

hunentzako orduan berdintsu da eskuara eta latina.

Eta bil zaitezte berriro, edertasunaren maldan. Ataunen, 1964. urtean, gai hau eman zioten Xalbadorri: mugaz erdibituriko gure Euskal Herri honi.

Behin, Hazparnen, Mitxel Itzainak, haren fedeari eta moralari gogor egingo zitzaion egoera batean jarri zuen: neskato bat zira eta esperantzetan gertatu zira, haur-beharretan. Dramatismo hunkigarrizko bertso hauek kantatu zituen:

Zutik jarrita otoizka nago ene lagunak, zerura:

Amodioak gaitu Norbaiti eman nintzan huntarat ekarri, maitearen maitez, zer gertatua zautan hura ere maitale erranen dut sarri. baitzen ene ustez. Barnean senditzen dut Zer on erran ditaike auzau lotsagarri, horrelako aitez, sobera fidaturik aingeru bat utzi du izar faltsuari, amodio galdez, jarri behar naiz orai nihaurrek maite behar denen irrigarri. orai bien partez.

haundien mende dagon ttipiak badu beti arrangura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura. -36-


Urtekaria

Eta Eiheralarren, Salbatore egunez, bertsolari eguna, han ikusi ditu Xalbadorrek, gazteak elkarri ogia botaka mahainean. Zutitu eta hauxe kantatu zuen: Salda edanik, ari nintzala lagun hunekin elaka, hemen pasatzen ari zaukuna nik ezin dezaket barka.

20133

Alduden, 1961ean, Mitxel Itzainak gai hau jarri zien: Xalbador eta Uztapide lurretik 100 metrora dagoen aldamioa finkatzen ari dira. Bat-batean, azpiko aldamioa hasten da kraskatzen. Batek berehala salto eginez, menturaz bestea salba daiteke, aldamioa ez bait litzateke, orduan, arras kraskatuko. Xalbadorren saio honek berak bakarrik justifika lezake bat-bateko mirakulua. Uztapide hasi zen: Bitatikan bat erortzekotan

Ogia faltan munduan hiltzen

nahiago det nik erori‌

ari baitira milaka, ta hemen, berriz, soberakina bat besteari tiraka.

Kasu honetan nehoiz munduan gertatu ote da nehor,

Beste batean, Gipuzkoan, Mattin eta Xalbador tartean izanik, Egileor bertsolariak agurrean aipatu zuen bukatzea komeniko zela frantsesak joateko presa zutela-eta. Xalbadorrek gauza batzuk ez zituen barkatzen eta:

beheragotik ere guztiak nahiz gintaizken erorkor. Ez, Uztapide, nihaur banoa,

Nik ere agur eta ohore

otoi, etzaitela eror;

bildu zeraten orori,

berdin zu hortxe hil eta gero,

bai eta ere ohar ttipi bat

zertako bizi Xalbador.

frantsesaren kontu horri: gutaz tronpatu dela behar dut argitu Egileorri, hemendik ez da frantsesik joanen, handik ez baita etorri. 1975eko iraila zen. Euskaltzaindiaren bilkura bat zen Iparraldean, eta Xalbador ere hantxe zen, gonbidatua. Eta bat-batean, berria zabaldu zuten Francok, Txiki eta Otaegi eta FRAPeko beste hiru kide fusilatu zituela. Alfonso Irigoienek bertso batzuk eskatu zizkion Xalbadorri. Hona hemen bat: Hain hitz ederrak errex lerratzen dira gure ezpainetan; errexkiago sendi delarik zauria gure barnetan. Hoien arimak Jaunak har bitza betiko, zeru gainetan, eta isuri duten odola sar bedi gure zainetan. -37-


Altzo

Zurea pasatua zen eta

Uztapidek segitzen du: ‌ bihotzak dio sentitzen duna,

hola ibiltzea kalte da,

ez nun esango bestela,

zuhur baduzu berriz ez jalgi

lagun urkoa maitatzen bait det

amoros baten bidera.

nere burua bezela.

Emazte zenaren soinekoari. Pentsa zazute alargundu bat

Xalbadorrek: Zendako behin, oi, Uztapide,

ez daike izan urusa,

ote zintudan ikusi?

dolamen hunek, oi, ez dezala

Zer debruk, bada, ote zintuen

anitz gehiago luza.

eni hola maitarazi!

Orai urtea, zĂźloan sartu

Ez gaiten hemen batere geldi,

andreĂąoaren gorputza,

biak lurrera goazi,

haren arropa hantxen dilindan,

gutarikan bat hor hiltzekotan

penaz ikusten dut hutsa.

bertzea zertako bizi?

Geroztik nihaur ere nabila

1962ko txapelketan gertatu zen enkantamentua, amoros baten indar tentsoa. Gaia: etxera zindoazela, sorgin bat atera zitzaizun‌ tiratu zenion harri bat eta sorginak, garraxika eta buruari helduaz ihes egin zuan. Gaur goizean, auzoko Mikela burua lotuta agertu da.

guzia beltzez jantzirik, ez dut pentsatzen nigar eiteko ene begiak hersterik. Ez pentsa gero, andre gaixoa baden munduan besterik

Huna mutil bat, eta hura ni,

zure arropa berriz soinean

gauak etxera derama;

har dezaken emazterik.

hantxe pausatu behar nuela

Eta, 67ko txapelketan gertatu zen, ba, zoritxarreko txistualdi famatu hura. Zazpi minutu pasa iraun zuen. Azkenean, Xalbadorrek honela kantatu zuen:

ohianean hartu zama. Bidean hortxe atera zeraut ene maitearen ama,

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa

lehendikan ere bazuen harek

ene gustora nagonik,

sorgin haundiaren fama.

poz gehiago izango nuen

Gero, zonbaitek erraiten dute

albotik behar egonik.

orai ez dela sorginik,

Zuek ez bazerate kontentu,

huna ni zuer mintzo hasia

errua ez daukat, ez, nik;

prueba ontsa eginik.

txistuak jo dituzute baina

Ez da, ez, sorgin horietan

maite zaituztet orainik.

Mikela horren berdinik, bi harri ere botako nazkon hilko nuela jakinik. Mikela, ez al zaizu dolutu

Ondoren, Uztapide eta bien arteko saioa izan zen. Lehenengo lana, lau punturi erantzutea izan zen.

bart egin duzun ertera? Hobeko duzu hemendi goiti etxean egoiten bazera. -38-


Urtekaria

20133

Negurtu behar dezu

Euskaldunon arnasa

Uztapiderekin,

izan da euskera,

lanbide horri da ari.

gure bien negurria

hori on ez izateko

Zeren Jainkoak bere jaiotzan

nik aurretik jakin.

anaiak ez gera.

Halere lankide baitut,

Beti jarraitu dezala

hartzen dut atsegin;

gaurko arabera,

gaur ere geldituko da

ikusten dut ez doala

txapela berekin.

oraindik gainbehera.

bera pozetan baldin badare

errana dion haurrari, gure mundu hau tristea dela benetako negargarri.

zure esanak, Alfonso,

Kartzelako gaian 3 bertso kantatu zizikion ohatzeari. Xalbadorrek beste hiruko antologiko bat kantatu zuen. Ohantzeak, bi esanahi ditu Iparraldean eta Xalbadorrek horrekin egiten du jokoa.

jarri nau serio.

Ohea bezain zer balia zen

Jendea tristatzen da

ote da gure bizitzan,

hau dela medio,

leku pausakor hobeagorik

sortzeak hiltzea du

nehon ez ditaike izan.

beti ondorio.

Handik kanpora ertetzen gira

Ondoren, zergatik egiten dute haurrek negar jaiotzen direnean? gaiari hiru bertso bota zizkion.

egin beharren peskisan,

Zerraldoan doanak gero arte dio,

astia izanez goizean ere gehiago egongo nitzan.

Haur maite horrek berak zer daki, ez baiterauka indarra, aingerutxo maite horrek beti bauka lagundu beharra. Bertzerik ezer ez daki eta berak lehenengo negarra, maiteak ez dauka pasturik mundu huntako hondarra. Inoiz negarrez haurtxo ttipi bat albotik dut hauteman, aitak entzunez ze esan gero du, amak gelarat ereman. Oi, haur maitea, hasi barrez zu, ez, bada, negarrari eman, nahiz ez jakinean zaudela negarraren erresuman. Haurtxo ttipia sortu deneko heltzen dio negarrari, -39-


Altzo Gorrotxategik jarraitu zuen, amaituz: Ohe maitea zurekin badut

… maitasuna da munduko diruz

nik egundainoko hartze,

inoiz ordaintzen ez dana.

nahiz artetan ematen duzun

Guretzat dauden zoritxar denak

kolpeño bat edo bertze.

Jaungoikuak badakizka,

Bizitza honi zu gabe ezta,

zorion eta penak berarek

Hortaz beti dut aditze,

banatzen ditu aldizka.

ez al zerade zuhaur izan zu

Maitasunean balia zagun

maitasunaren ohantze.

daukagun diru pixka,

Ohe gaixoa, zu maitagarri,

gabeziak o ezbehar hoiek

zutaz ez nitaike ixil;

eginen tugu erdizka.

zutaz behartu gabe egun bat Eta Gorrotxategik jarraitu zuen:

munduan ez daike ibil.

… baina bizitza eramango degu

Denak horrarat datoz azkenik

alkarren aldamenian.

izanikan ere abil,

Bat-batekoen gailurrean, harribitxia da Xalbadorren hurrengo bertsoa:

zutan sortu ta zutan haziak zutan behar dugu guk hil.

Halere elgar ikus zakegu

Eta txistu haiek entzuteko, zer meritu egin zuen Xalbadorrek aurretik? Bada, hauxe: Gorrotxategi eta biok senar-emaztegai gazteak zerate… baina pobreak izaki eta ezin ezkondu zerate.

guk goxoki, bekoz-beko, ez izan arren jateko zerbait edo nahikoa soineko. Diruaren zain gelditzen gera

Xalbadorren saio hau jenialtzat jo behar da, batez ere bigarren eta hirugarren bertsoetan. Gorrotxategi hasi zen esanez:

artean biak arkitzen gera

… bostehun peztako jornala daukat,

maitasunaren meneko.

ezin gintezke ezkondu…

Txistualdiaren aurretik kantatutako bi bertsoak datoz orain. Bi bertso irriari.

Gizon maitea egin zinautan bizilaguntzako mezu, geroztik hunat jarria nauzu sekulako zoriontsu. Urrikalmenez betea zira, zurea dena dohatsu; diruaz etzaut eni axolik,

bera etortzen deneko,

Gure izakeran gordetzen degu

Irria beti ez ditaikela

gizasemek gehienetan,

bihotz barnetikan egin,

arrazoirikan ez izanda ere

baldin gogorik ez bada ere

iduri dugu penetan.

hori egin daike berdin.

Oi, irria, zu, bizi huntako

Nahiz irria gezurra izan

beharra zira benetan,

eta berari eman min,

sor dakigula maiz irri hori

bederen beti eginen dautzu

beti gure ezpainetan.

bere inguruan atsegin.

hoinbeste maite banauzu. -40-


Urtekaria

20133

Gaueko 9etan herri-afaria egin zen Elordi Elkartean. Eguberri inguruko afari honetan, honako hau izan zen menua: taloa, hirugiharra, txorizoa, gazta eta gaztainak. Urtero ohi den moduan, leporaino bete zen Elkartea. Afal-ondoren, Xalbadorren zenbait bertso ezagun kantatzeko parada izan zen, Amuriza berak aukeratuak eta bera gidari izanik. Giro ederra sortu zen eta jendeak gustura eta indartsu kantatu zuen honako bertso sorta hau:

*Herria eta hizkuntza

*Sortetxeari

*Esperantzarik gabeko amodioa

*Dohaina eta lana

*Mattin nigarrez ikusi dut

*Ama Euskal Herria

*Primaderari

`

Antton Iztueta -41-


Altzo Umoreaz hizketan, umorea hizetan Iaz Olentzerotan Jakin Minez-en XVI. aldia izan zen. Egitarauaren barnean, umoreaz hitz egin zigun Kike Amonarriz tolosarrak. Galdera batzuk eginez ekin zion hitzaldiari: Euskaldunok ez al dugu umorerik? Ez al dugu, ba, barre egiten! Gure umorea desberdina al da? Nolakoak dira gure txisteak? Nola sortzen ditugu? Erantzunak adibide ugariz jantzita etorri ziren. KIKE AMONARRIZ tolosarra da (1961), Euskal Filologian eta Tolosako inauterietan lizentziatua, eta soziolinguistika alorreko lan ugariren egilea. ETBko Mihiluze programako aurkezlea artean (telebista programa askotan aritua da, aktore, aurkezle, gidoilari lanetan). Umoretsua eta umorezalea, umoreari buruzko hainbat artikulu, txiste liburu eta beste argitaratuak ditu, tartean, Txorakikeriak. Segidan, hitzaldiaren laburpena. Bi zatitan banatu zuen Kikek bere jarduna: umoreari buruz eta euskaldunok umoreaz ditugun iritziak eman eta altzotarron iritziak ateratzen saitu zen lehenik, eta gero, teknika batzuk azaldu zituen, norberak, lanean-edo erabil ditzakeenak.

ikusten omen dugu eta ez omen dauka zer ikusirik garenak uste dugunarekin. Sinestezina! 100.000 hiztunetik gora ez daude 1.000 hizkuntza baino gehiago. Milioiko muga pasatzen dugunean, gu, munduko 400 hizkuntza hitz eginenen artean kokatuko gara. Eta hori, hemendik 10-15 urtera gertatuko omen da. Europan munduko hizkuntzen %3a aurkitzen da. Geure buruaz zera pentsatzen dugu: mundu mailan txikienetakoak garela, baina handienetakoen artean gaude, %10 handienen artean. Erabileran ere, 100.000 euskaldun (%12) dira momenturo euskaraz ari direnak, eta 100.000 hiztun baino gehiagoko hizkuntzak gutxi dira. Badago web-orri bat: baromètre Calvet des langues du monde. Bertan, hiztunak, kultur ekoizpena, ekonomia eta historia neurtzen dituzte. Honek guztiak ez dauka eta badauka zerikusia esango dugunarekin.

Euskaldunok geure burua nola ikusten dugu munduan? Munduan 3909 hizkuntza daude gutxi gora behera. Gehien hitz egiten dena txinera da. Badaude bat, bi, hiru… hiztun dituztenak baina laster desagertuko direnak hiztun bakarra geratzen denean. Egin dezagun hiztunen eskala bat, 0tik 10era. Non kokatzen da euskara? (Entzuleak erantzuten joan ziren: 1, 2, 1,5, 1,2…). Jende gehienak hor kokatzen du euskara. Ba al dakizue non gauden? galdetu zion jendeari. 8an. Mundu mailan, zortzian.

Umorea ona al da? egin zuen galdera Ados al gaude? Ondo ikusita al dago umorea? Baloratzen dena ez al dira pertsona serioak? Umorea bai, baina… Batzuetan umorea tentu handiz hartzen da. Hor badaude kontraesanak. Literatur sariketa garrantzitsuetan dramak izaten dira sarituak, ez lan komikoak. Bertsolari txapelketako azken gaia ia beti serioa izan ohi da. Zuk txapela irabazi nahi baduzu, bada ez bada serio kantatu. Literatura sari bat irabazi nahi baduzu, bota tragedia eta malkoak, Kikeren esanetan. Beharbada, euskaldunok serioak gara. Zein baino serioagoak?… Andaluzak baino! Beti hori esaten da. Axularren Gero liburuan, begira zer dion: … ergelkeria franko eta adimendua eskas. Beraz, egon da eztabaida umorearen inguruan.

Sinestezina omen da gure buruari buruz daukagun irudia, erabat distortsionatua eta jibarizatua. 399 hizkuntza daude milioi hiztun baino gehiago dituztenak. 100.000 hiztunetik milioira bitartean dituzten hizkuntzak 700 dira. Gu 800.000 mila hiztun gara. Beraz, 600.ean egongo ginateke. Eta guri galdetzen digutenean, geure burua 1 edo 2an -42-


Urtekaria

Eta jarraitu zuen. Klima da faktore bat: hotzak kikildu egiten gaitu, eta beroak… badakigu. Orografia ere beste faktore bat da, jendea elkarrekin edo aparte bizi den. Gure historian, batez ere zerikusia duena hizkuntza da. Kanpotik ikusten gintuenarentzat, festan genbiltzanak eta sexuari emanak ginen. Etxepare katxondo bat da, "Axular ez. Frankismoaren ondoren, umore es-

20133

Azken mendean txiste idatziek funtzionatu dute, baina beste hizkuntzetatik itzuliak izan dira. Gaztelaniak eta frantsesak klabe batzuk jarri dituzte martxan. Guk ez daukagu erreferentzia komunik eta hizkuntzak ere ezberdinak ditugu. Klitxeak falta zaizkigu, errepikapena. El colmo del sastre nola esan euskaraz? Honelako gauzak gertatu izan zaizkigu umore lokaletik kanpora irten nahi izan dugunean. Tonto del culo, Gilipollas adierazteko badauzkagu esamoldeak: artaburua, sokormazoa. Zer geratzen zaigu? K kolokialak baina lokalak direnez (toki batzuetan ulertzen dira baina beste batzuetan ez), kolonialak erabiltzen ditugula. Esamolde batzuk indar gabe gelditu dira erabilera sozialean: sokormazoa esamoldeak ajatu usaina du gazteentzat eta berriak sortzeko klabeak falta zaizkigu herri mailatik kanpora. Adibidez: “ez dakit zer” baino alferragoa haiz. Zer baino? Zorria, zerria, guardia zibilen txaketa… Goazen irudi modernoago bat erabiltzera. Zer izan liteke… politikan? Guk ”Aznarren bibotea baino alferragoa haiz” esaten genuen erantsi zuen Amonarrizek.

painola, umore andaluza bilakatu da. Estereotipoak sortzen dira: euskaldun langile, bizkaitar harro, kataluniar xuhur… Eta katxondoak? Andaluzak! Hau da sortu den estereotipoa. Euskarazko umorearekin zer gertatu da? Estereotipoa sortu zutenek ez gintuztela ulertzen! Eta hortik asko dago: esate baterako, indiarrei buruzko literaturan, indioak txikiak, isilak eta beti barrez daudenak dira. Irudia zera da: txisteek euskaraz ez daukate graziarik. Zer landu dugu euskaraz eta zer ez? Eta zer landu da kanpoan? Bere ustez, hor dago diferentzia. Gaztelaniaz Cervantes daukate. Don Quijote gehiago ere bai, baina umorezko liburua ere bada. Frantsesez badituzte beren ereduak, Pantacruel-eta. Guk Axular daukagu. Zerbait badu umoretik, baina ez, ez da. Hurrengo mendeetan ere dagoen umorea nahiko zozoa eta eskasa da. Ez da umore zorrotza, kostunbrista da bere hitzetan. Guk gabezia hori badaukagu. Besteek umorea garatu duten bitartean, gu hor nahiko motz geratu gara azken mendeetan. Gurean ahozko literaturak funtzionatu du batez ere: bertsolaritza, ditxolariak, antzerkiak, pasadizoak (Fernando amezketarra, Fernando plaentxiarra).

Balio dezake. Bere ustez, hori izan da erronka, nola sortu istori berriak. Askotan arazoak izan ditugu istori berriak sortzeko. Behar ditugun baliabideek mundu guztiak ulertuko dituenak izan behar dute; edo bestela, oso maila lokalean gelditzen zara. Eta hor dago gakoa. Eta erreferentzia falta. Mundu guztiak ezagutzen du Don Quijote y Sancho Panza, baina Axular aipatzen baduzu, igual zure auzokoa dela esango dizute.

-43-


Altzo

Gora gu ta gutarrak taldeak badu kantu bat Historiaren tabernan deritzana: zoragarria da, baina abestia gozatzeko, euskarazko abestiak ezagutu behar dituzu, ze, bestela, ez duzu ulertzen zer ari diren kantatzen. Zenbat jendek ezagutzen ditu hor aipatzen diren kantuen erdiak? Hor dago arazoa, ulertzen den umorea egin behar dugu, eta gainera, Euskal Herri osorako. Euskaldunon idiosinkrasian badago beste kontu bat ere: elipsizaleak gara. Mediterraneoko tratu builosoarekin konparatuz, gurea hitz gutxikoa eta laburragoa da. Hori bertsotan, musean, pasadizoetan… ikusten da. Andaluzak txisteak kontatzen hasten direnean, balio duena lehenengo bost minutuak dira… nola amaitzen den berdin zaizu.

Tradizio zaharra eta berria. Nola garatu umore modernoa?Bi umore tradiziotatik gatoz Kikeren ustez: baserria, euskera, eskola ez, ahozkotasuna… pasadizoak. Txistea, ordea, hiritarragoa, modernoagoa, da eta erdaraz etorri zaigu. Eta orain, euskal komunitatea errotik aldatu zaigu eta umore modernoa lantzen eta garatzen hasi gara: telebista, zinea, liburuak, musika, bertsoak… Une honetan badago zabalpen hori, baliabide soziolinguistikoak behar ditugu ordea, eta hizkuntza beraren hutsune eta arazoekin egiten dugu topo umorea lantzen hasten garenean.

Kikeren hitzetan, txisteek aspalditik funtzionatzen dute hemen. Fernando amezketarraren apaiza eta platerari buelta ematen zion txiste hori entzunda omen dauka Kubako diska batean santiaguero bati gertatua bezala bertako apaizarekin. Hemen dabilen zirkulazioa izugarria da. Beraz, inpresioa da gure umorea ahozkoa izan dela, idatzizkoa landu ez delako. Hemengo intelektual eta agintari klaseak euskarari muzin egin dio mendeetan eta mendeetan; kanpotik etorritako erasoa baino, bertako agintariek euskarari egin dion mespretxua dela-eta, umorea herriak landu du, eta ahoz egin du. Abestietan badago umorerik. Baina Azkuek-eta sekulako garbiketa egin zuten, eta gelditu zaizkigun abesti erotikoak xoxoenak edo inozoenak dira. Maritxu, nora zoaz-en bertsio zaharra ezagutzeak mereziko luke, baina guregana zentsura pasatu ondorengoa heldu zaigu. Beraz, idatziz ailegatu zaiguna oso-oso eskasa da… ez daukagu umore gaiztorik, kritikorik. Jolasak, pasadizoak, ateraldiak, ditxolariak… hori guztia daukagu… herri-antzerka (Iparraldean oso kañerua), baina horra mugatu gara.

Segidan, jolasak proposatu zituen Kikek. Etimologia eta toponimiaren bidez landu daiteke umorea. Munduko herrialde eta bazterrekin jolas dezakegu: zein da emigrante gehien jasotzen dituena? Ze landa berria. Zein da ibai lasaiena? Ni lo. “Los vascos y otros pueblos mediterráneos” liburua: autoreek hieroglifiko bat itzuli dute euskararen bidez 40 orritan; irakurtzeko moduko liburua. Hizkuntzekin jolasean: nola esaten da arabieraz …? Hizkuntza batean ezagutzen ditugun hitzak hartu, zatitu eta euskarazko hitzak ateraz landu genezake umorea. Diskurtso amaigabea: nola lortu ordu erdian isildu gabe egotea, ezer esan gabe eta jendea konturatu gabe? Bilera -bingo jolasa: badira hamabost bat hitz asko erabiltzen direnak bilera eta hitzaldietan. Bingo moduan antolatu eta banatu hiru-lauren artean, eta beste norbait hitz egiten. Meteoresia jokoa. Kantuek duten bigarren irakurketa: Maritxu, nora zoaz… Paliendromoak: ezker edo eskuinetik berdin irakurtzen diren hitz edo esaldiak. Bokal bakarreko esaldiak sortzea. Hieroglifikoak. Txisteak. Ordu eta erdi berritsu zein umoretsua igaro zuten bertaratu zirenek.

Gero, beste umore klase bat daukagu: Manuel Larramendi, lehenengo umorista euskalduna, Amonarrizek esan zuenez. Berak El imposible vencido eta Iconografía de la Provincia de Guipuzcoa idatzi zituen besterik beste. Amonarrizen ustez merezi du liburu hauek irakurtzea, baina umore espirituarekin irakurtzea gomendatzen digu. Garai hartan, Salamancan bazegoen talde bat euskararen kontra izugarriak esaten zituena. Orduan, Larramendik hiztegi bat landu zuen: Diccionario trilingüe, vasco-castellano-latín, non frogatzen duen erdarazko ia hitz guztiak euskaratik datozela. Hiztegi hori umoristiko arma da, euskarari egiten zitzaizkion kritikei boumerana bidaltzeko artea. Umorearen erabilera politikoaren adibidea da, bi tomoz osatuta dago eta ironia bat da.

Antton Iztueta

-44-


Urtekaria

20133

Altzotarrak Frabensan Ziurrenik Altzon jende dezente egongo da, Fabrensaren erreferentziarik ez duena, edo bere aipamenik entzun gabea. Haurrentzat eta gaztetxoentzat ezezaguna den kontua izango da. Orain dela urte batzuk berriz, hitzetik hortzera, egunero erabiltzen genuen izena zen. Alegiako bariantea egin aurretik, Alegiako Errotatik, Alegia herri guneko bidean, Franconi eskolaren parean kokatzen zen lantegiari buruz ari gara. Gaur egun ere ikus daitezke garai bateko lantegi zaharraren aztarnak. Altzotar asko bertako langile izan da eta garai hartako kontuak eta bizipenak jakin nahirik elkartu gara Kontsejuko Maixabel, Bordaberriko Milagros, Goikoetxeko Joxe Austin eta Toki Alaiko Kontxirekin. Elkartu orduko hasi ziren bertan lana egin zuten altzotarren zerrenda osatzen, eta gutxienez, 17 altzotar aipatu zituzten bertan lanean ibilitakoak. Agian bakarren bat geldituko zen ahaztuta zerrendatik kanpo.

urte arte jardun zuela bertan lanean. Aspergarria eta nekagarria zela beti lan berdina egiten jardutea, eguna joan eguna etorri, latak jarri eta latak jarri. Normalean eserita egiten zuten lana, baina ez beti, batzuetan zutik ere jardun behar izaten zuten. Maixabelek esaten du 14 urte bete eta hurrengo egunean hasi zela lanean. Zazpi urte egin zituela bertan. Neguan ilunpetan irteten zirela etxetik, oinez lanera joateko. Goizeko 7:00etan sartu eta 12:00 arte. Eguerdian bazkaltzera etxera eta bazkal ondoren berriro korrika lanera. 14:00etan sartu eta 19:00 arte. Joxe Austinek dio bera erreleboan ibiltzen zela. Gogoan dute garai hartan larunbatetan ere lan egiten zutela, goizeko 6:00etatik, eguerdiko 14:00etara.

Ez dugu informazio asko aurkitu arakatutako dokumentuetan baina ikusitakoaren arabera, 1955. urtean eskatu zuen Francisco Tuduri Sanchez tolosarrak, Alegian lantegi berria eraikitzeko baimena. “ FabricaciĂłn de Envases S. A.â€? izenean eskatu zuen baimena. 1956ko martxoaren 26an Alegiako Udalak baimena ematen dio Tuduri jaunari, bukatzear dagoen Fabrensa lantegia ur edangarriarekin hornitzeko. Fabrensan paperezko eta metalezko ontziak eta tapak egiten zituzten batez ere. Gero ontzi horiek erabiltzen ziren xaboia, antxoa latak eta, nagusiki, Cola Cao poteak egiteko. Zaldibian Bilore xaboi fabrika ireki zutenean, Alegiako Fabrensak pabeloi berria egin zuen xaboi ontziak egiteko.

Lantegira sartzeko sirena bat zegoen 16 urterekin hasi eta 26 eta hotsa entzutebete arte, eguna joan eta ko denak barruan behar zuten. Alteguna etorri, beti lan zotik ere entzuten berdina eginez jardun omen ziren Fanuen. brensako sirenaren Milagros hotsak. Lanera sartzeko denak fitxatu egiten zuten. Noizbait, beranduago joan ezkero ordu-erdia kentzen omen zuten, edo bestela ordu-erdia errekuperatu beharra izaten zuten.

Fabrensako titularrei edo jabegoari buruz galdetutakoan, adierazten digute ez zela Tuduri bakarrik izan, akzionista gehiago ere bazirela. Zentzu horretan aipatzen dituzte Artzabaltzako Caballero ,Amarozko papelerako nagusia‌etab. Beste izen bat ere aipatzen dute Fabrensako arduradunen artean, Emilio Torres hain zuzen. Asteazkenero biltzen omen ziren Fabrensan akzionista guztiak. Garairik onenean 180 langile inguru aritzen omen ziren bertan lanean. Gehienak emakumeak, Alegia eta inguruko herrietakoak, Amezketa, Bedaio, Ugarte, Altzo, eta beste aldetik, Ikaztegieta, Legorreta etab. Gogoan dute Legorretatik autobusa bete langile etortzen zela bertara lanera.

Esan bezala oinez joaten ziren lanera. Gogoan dute garai hartan kotxe gutxi izaten zela eta batzuetan Joxe Austinekin joan eta etortzen zirela. Gerora motoak erosi zituzten eta motoan egiten zituzten joan etorriak.

Normalean, oso gazterik hasten ziren lanean urte haietan. Kontxik aipatzen du oso gazterik hasi zela bera, 15 urterekin, eta gogorra egin zitzaiola hasiera. Zazpi urte egin zituen bertan. Milagrosek aipatzen du bera 16 urterekin hasi zela eta 26 -45-


Altzo

zuten aukera hori izaten. Hori ikusiLantegian ez bezala, ta, emakumeak ere dantzarako gogoa izaten erretzen hasi zirela zuen enkargatuak eseta sekulako gakurtsio egunean. tazka sortu zela dio. Gizonezkoak Maixabel eskubidea baldin badute horretarako, guk ere bai! pentsatzen zuten emakumeek. Galarazi egin omen zuten erretzea, baina emakumeen lan postuetan bakarrik. Makinetan, gizonezkoek lana egiten zuten lekuan, erretzen jarraitu zuten baina beste lekuetan ez. Lan asko katean egiten zen, eta galarazita zegoen bertan erretzea.

Emakumea izatearen “bentajak” Fabrensan Maixabelek dio oso esperientzia gogorra izan zela beretzat. Lan baldintzak benetan gogorrak zirela: kateko lana, beti adi egon behar, deskantsurik gabe.. Gazteak zirela, hitz egiteko gogoa eta beharra zutela eta han ezin zela holakorik egin. Lan giroa ere ez zen egokiena bere ustez; inposaketa aipatzen du, enkargatua beti gainean egoten zela. Gogoan du taldetxo bat sortu zela lan baldintza horien aurka egin nahirik. Emakumeen enkargatua oso gogorra zela aipatzen dute hirurek. Dirudienez gizonezkoekin tratua hobea izaten zen.

Gora behera gehiago ere izaten zituzten lantegian, batez ere enkargatuarekin. Maixabelek ez dauzka ahaztuta komuneko aferak. Denbora asko pasatzen zutela bertan emakumeak eta kexu ziren arduradunak. Gizonezkoentzat hiru komun eta emakumezkoentzat beste hiru omen zeuden lantegian. Emakumezkoen komunetan ate abatibleak jarri omen zituzten, enkargatuak ikusi ahal izateko zein komunetan sartzen ziren eta zenbat denbora pasatzen zuten bertan. Gerora argiak jarri zituzten eta sartzen zinenean argi gorria pizten zen. Noski, enkargatua ondoan, noiz aterako zain. Denbora asko pasa ezkero falta edo espedientea irekitzen omen zuten. Kuaderno bat omen zuen eta bertan idazten omen zituen denak. Oso oroitzapen gogorrak dituzte hiru emakumeak. Gizonezkoekin ez omen zen horrelakorik gertatzen.

Maixabelek, garai hartako egoera eta kontuak aipatzeari ekiten dio, eta bada bat harrigarria egin zaiguna. Kontatzen du Fabrensaren hasiera haietan, bertan lanean hasten ziren neskek, hitzarmen berezi bat sinatzen zutela, non adierazten zen, ezkondu ezkero, bere lanaldia bertan behera gelditzen zela. Gerora hori aldatu egin omen zen, eta ondoren lanean hasi ziren neskek ez omen zuten hitzarmen hori sinatu beharrik izan.

Kontxik gogoan du hasi berritan, eta artean ezin moldaturik zebilela, enkargatuak nola esan zion, ¿A qué has venido, a ejercer de señorita? Milagrosek kontatzen du, behin kola egiteko esan ziola enkargatuak eta sekula egin gabea zenez, ez zekiela egiten adierazitakoan, zera esan omen zion, ea jaiotakoan oinez ba al zekien?!

Beste kontu deigarria erretzearena da Maixabelek dioenez. Gizonezkoek, ia denek, zigarroa erretzen omen zuten eta emakumeek ez omen -46-


Urtekaria

Katean lana egin al izateko mahai luzeak eta kabinak izaten zituzten. Zintan etortzen ziren poteak eta haiei tapa jartzea izaten zen kontua. Egin beharreko kopurua gaindituz gero prima jasotzen zuten. Iristen ez bazinen jarritako kopurura, ez zen ixunik edo bronkarik faltako. Mahai luze horretan, parez pare zituzten lagunak eta normala zen hitz egitea parekoarekin, berriketan jardutea edo abestea. Asko abesten omen zuten. Horretaz ohartu ziren nonbait nagusiak eta behar baino lan gutxiago egiten zutenaren aitzakiarekin egurrezko separadoreak jarri omen zituzten. Egoera honetan, hitz egiten jarraitu zuten baina elkar ikusi gabe. Lagunak apartatzen zituzten elkarrengandik, hitzik egin gabe, lan gehiago egiteko helburuarekin. Jakin omen zuten zer egin egoera horretan ere, keinu edo mimikaren bidez ikasi omen zuten komunikatzen.

20133

Sobre marroiak Garai hartako soldatei buruz galdetutakoan Kontxik dio gogoratzen dela astero, sobre marroi baten nola jasotzen zuten soldata eta bere lehenengoa, 500 pezetakoa izan zela. Milagrosek dio, akordatzen dela 700 pezeta ekartzen zituela astean, ez zela bere aurrenekoa izango eta gainera batzuetan prima ere izaten zutela lata asko eginez gero. Joxe Austinek dio hasiera hartan oso soldata baxuak zirela eta jendeak alde ere egin zuela. Gerora zerbait hobetu zela soldaten kontua. Maixabelik dio Alegiako emakume gehienak ArtzabaltSobre marroi batean, zan egiten zutela nire lehenengo soldata, lana eta hori sol500 pezetakoa izan zen. data hobeak zirelako zela. Gogoan Kontxi du baita ere lan bolada handia sortzen zenean Artzabaltzatik etorri izan zirela lanera emakume batzuk.

Garai hartako hizkuntza ohiturei buruz galdetuta, gure lau elkarrizketatuek adierazten dute, enkargatu gehienak gazteleraz hitz egiten zutela eta langile asko zegoela euskaraz ez zekiena, batez ere Legorretakoak, eta gazteleraz hitz egiten zutela. Gainerakoan, euskaldunen artean euskaraz hitz egiten zutela esaten dute.

Istripuak ere gertatu ziren, behatzak harrapatutakoak bat baino gehiago izan omen ziren. Arriskutsua zen, arreta handia eskatzen zuen katean lan egiteak. Eskuak trokelaren inguruan ibili behar ziren beti eta deskuidu txiki bat nahikoa izaten zen behatzak mozteko. Oporrak abuztuan izaten zirela diote. Hilabete osokoak izaten omen ziren. Lantegia ia hutsik gelditzen zela diote, bakar bakarrik mantenimendukoak joaten omen ziren lanera. Garai hartako lan harremanei buruz, Maixabelek dio sindikatu bertikala zegoela orduan eta bera delegatua izan zela. Gogoan du bilerak Tolosan egiten zirela, garai bateko PSOEren egoitzan. Oroitzen du garai hartan hasi zirela gizonezko eta emakumezkoen artean zegoen soldata ezberdintasuna salatzen eta parekatzeko eskatzen. Greba kontuak ere aipatu zituzten gure elkarrizketatuek. Greba deialdi baten aurrean zatiketa handia egoten zela diote eta gehienetan gizonezkoak zirela grebaren aurka zeudenak. Manifestazioak ere izan zirela diote. Joxe Austinek dio gogoan duela behin Guardia Civila ere etorri zela bertara.

Ana Mari Olazar, MÂŞ Luisa Aranburu eta MÂŞ Karmen Aranburu besteak beste.

-47-


Altzo

Lehen aipatu ditugu sindikatu bertikalaren kontuak eta konbenioa edo lan hitzarmena negoziatzea izaten omen zen beraien zereginetako bat, modu horretan lan baldintzak hobetzea izaten zen lortu beharrekoa. Gogoan dute, lanean hasi berrientzat froga epea nola egoten zen. Epe horretan, soldata baxuagoa izaten omen zen, nahiz eta egin beharreko zereginak berdinak izan.

Fabrensa itxi zenean sekulako tristura zabaldu omen zen Alegian. Egunero ikusten zuten argazkia erabat aldatu omen zen. Fabrensa martxan zenean, langileak beren lana amaitutakoan, irten orduko jende andana, kalean barrena kontu kontari ikustetik, jenderik ez ikustera pasa omen ziren. Bizi handia ematen omen zion Fabrensak Alegiari. .

Denak batera eskurtsiora Elkarrizketaren amaiera iristen ari ginenean, pasadizoren bat kontatzeko eskatutakoan, Maixabelek eskurtsioen kontua aipatu zuen. Hasieran, lantegian lan giro hobea izaten omen zuten, nagusiak horretan saiatzen omen ziren eta urtean behin, denak batera, nagusi, enkargatu eta langile eskurtsiora joaten omen ziren autobusean sartuta soinu eta guzti. Azkeneko urteetan ez zen horrelakorik egin, gatazka asko sortu zelako nagusi eta langile artean. Hori dela medio, langileek eskurtsiora ez joatea Derrepentean amaitu erabaki omen zuten. zen Fabrensa eta tris- Egoera xelebrea suertura handia zabaldu tatzen omen zen eskurtsioetan, urte osozen Alegian. an haserre egoten zen Joxe Agustin enkargatua, eskurtsio egunean erabat eraldatu, eta gizonik sinpatikoena bihurtzen omen zen. Lantegian ez bezala, dantzarako gogoa ere izaten omen zuen.

Eskurtsio egun batean, besteak beste, Maixabel Olazar, zutik ezkerretik hirugarrena.

Fabrensako amaiera nola izan zen galdetutakoan, Joxe Austinek dio, berak 15 urte lan egin ondoren, 1979. urtean amaitu zela guztia. Derrepente antzean joan zela dena pikutara. Berak dioenez, 1976. urtean hasi ziren zurrumurruak, esanaz gauzak okertzen hasi zirela. Arrazoietako bat, Bilore lantegirako egiten zituzten xaboi kaxak egiteari utzi zitzaiola. Bestetik, garai hartan plastikozko enbaseak ere egiten hasi ziren beste lantegietan eta horrek merkatua kendu ziola dio Joxe Austinek.

Ana Mari Olazar

Maria Jesus Luluaga

Maixabel Olazar

Maria Luisa Aranburu

Milagros Irizar

Mari Karmen Aranburu

Daniel Irizar

Joxemiel Unsain

Joxe Austin GaztaĂąaga

Tere Unsain

Joxe Manuel Artola

Joxepa Ormazabal,

Kontxi Agirre

Joxe MÂŞ Mendizabal

Maite Agirre

Joakina Zubeldia

Juan Mari Luluaga

Fabrensan lana egin zuten altzotarren zerrenda

Manu Olano -48-


Urtekaria

20133

New York Gure aurtengo oporrak Amerika aldera bideratu ditugu. 9 orduko bidaiaren ondoren Etxe Orratzen hirira iritsi gara. Ondoren kontatuko dizuegu gutxi gora behera nondik barrena ibili garen, makina bat txoko ikusi dugu!!! Hona hemen laburpen txiki bat. hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia

New York Estatu Batuetan bizilagun gehien dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren ahoan.

"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria" alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta.

Eta hiri erraldoi hau zaintzen eta datozen guztiei agurtzen dama berde bat, Askatasunaren estatua bezala ezagutzen dena.

New York hiria bost auzoz osatuta dago: Brooklyn, Queens, Bronx, Manhattan eta Staten Island. Gu Manhattanen egon gara. Auzo hau da guztietan ezagunena, enblematikoena; pelikuletan hainbeste ikusitako kale hauetan zehar ibiltzean, dagoeneko bertan egon garenaren sentsazioak hartzen gaitu.

Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin haundia dauka hedabide,

Manhattanen ezaugarri nagusiena bere etxe orratzak dira. Txingurrien antzera sentitzen zara etxetzar haien artean, eta gora begira jarriz gero amaierarik gabeko etxeak ikusten dira; -49-


Altzo

Chrysler Building, Empire State Building ( New York eko altuena ) edo Flat Iron Building, triangelu formadun New Yorkeko lehengo etxe orratza, dira ezagunenak. Gu Empire Statera igo ginen, 102 solairu ditu eta handik ikusten da hiri osoa, panorama aparta.

Manhattan bera auzo bat izanik bere barnean auzo txikien antzera banatuta dago. Garrantzitsuenak aipatze aldera: Chinatown, Ameriketan Txina txiki bat, beren tradizio, janari eta komertzioarekin. Marka handiko produktuen ( erloju, poltsa, kolonia...) kopien erreinua, erosketak egiteko leku aproposa. Greenwich village. Aintzinako auzoa, adreiluz egindako etxe txiki gorriz osatua.

Manhattan irla bat da, beste auzoekin zubiz komunikaturik dago, eta Hudson eta East River ibaiek inguratzen dute.

Meatpacking district. Garai batean ganaduhiltegiak ziren tokia, moda-modako auzo bihurtua dago orain. Harlem, orain dela gutxi arte beltzen auzoa. Gaur egun arraza guztietako pertsonak ikus daitezke bertan. Auzo honetan ospatzen dira hain ezagunak diren Gospel mezak, beltzek kantuz ospatzen dituztenak.

Manhattanen erdi-erdian Central Park, parke ospetsua aurkitzen da, ikuskizunez beterikoa, korrikalariak, txirrindulariak , lasai egoteko guneak edo arraunean egiteko lakua aurkituko ditugu bertan.

-50-


Urtekaria

20133

Manhattaneko kale famatuena Fifth Avenue da, eraikin garrantzitsuenak eta dendarik garestienak dituena. Kale honetan aurkitzen da Rockefeller Center. Etxe orratzez inguratutako gune jendetsu honetan jartzen da Gabonetan munduko zuhaitzik handiena.

Soho. Artisten topalekua, bohemioen auzoa.

Kultura aldetik ere munduko hiriburua da, tendentzi berriek, sortzaileek, artistek orokorrean bertan aurkituko dute euren paradisua. Museoak ere, hiria bezalaxe, izugarriak...garrantzitsuenetakoak Metropolitan, MOMA, Guggenheim... Broadway eta Times Square. Oso argitsua, neon argiekin argiztatuta. Teatroak, zineak, espektakuloak. Nahiz eta gaua izan egun argiz gaudela dirudi.

Oso gustura ibili gara, baita gustura itzuli ere guru txoko txiki eta lasai honetara.

Loli Arandia eta Carmen Esnaola

Wall street. New Yorkeko burtsa, munduko famatuena. Honen inguruan aurkitzen ziren Dorre Bikiak, gaur egun bi zulo erraldoi dira. Hala ere obretan ari dira atentatuan hildakoen omenez parke bat egiten.

-51-


Altzo Eguraldiaren baitan bizitzaren dantzan Zenbat aldiz erabiltzen ote dugu eguraldia gure hitz aspertuetan. Ez da izango gai askorik eguraldia bezain maiz aipatzen dugunik. Ohartuta edo oharkabean, eguraldiak asko baldintzatzen du gure bizimodua. Eguna joan, eguna etorri eguraldiari begira hartzen ditugu erabaki ugari. Eguraldiaren baitan gabiltza bizitzaren dantzan.

Behar bada zenbait datu zertxobait aldatuko lirateke Altzon bertan jasoko balira baina gehienak antzekoak izango direlakoan horra jarraian Alegiako estazioan jasotako zehaztasunak. Euriarekin hasiko gara. Egunak, hilabeteak eta urteak lehorrak edo euritsuak izan ote diren sarritan eztabaidatzen dugu. Euskalmet zerbitzuari esker jasota dago egunero eta orduro zenbat euri egin duen metroko eta litrotan. Horra bada azken urteko (2012) hilabete guztietan pilatu diren litroak eta euri gehien egin zuen eguna ere bai. Lehen bi zutabetan urtea eta hilabetea jaso ditugu. Hirugarren zutabean, hilabete bakoitzean pilatu diren litroak. Laugarrenean, zein izan zen hilabete bakoitzeko egunik bustiena. Eta azkenik, bosgarrenean, hilabeteko egunik bustienean zenbat litro jaso ziren metroko.

Betidanik izan du gizakiak eguraldia neurtzeko joera. Garai batean, lan nekeza izango zen, behar bada. Egun ordea, tresneria eta teknologia lagun, nahiko erraz lor ditzakegu meteorologia neurtzeko erabiltzen diren parametroak. Euskalmet meteorologia zerbitzuari esker, eskuragarri ditugu gure inguru hauetako eguraldiari buruzko datu ugari. Egunero-egunero jasotzen dituzte tenperatura eta euriari buruzko datuak. Egunero ez-ezik, orduro bildu eta gordetzen dituzte datu zehatzak. Eta jaso bakarrik ez, nahi duen guztiarentzat eskuragarri jarri ere bai interneten Euskalmet.euskadi.net web orrian.

Ikusten denez, 2012 urteko hilabeterik euritsuena urria izan zen, lehor eta haizetsu fama duen arren. Apirilean, aldiz, ez zuen hainbeste egin (urrian eta azaroan baino gutxiago hain zuzen) Eta urteko egunik bustiena berriz, urriaren 27a gertatu zen, udazkenean sartu eta berehala.

Datuak jasotzeko tresneria eta estazio sare zabala erabiltzen dituzte. Asko dira gure inguruan kokatuta daudenak baina gertuen duguna Alegiakoa da. Altzon meteorologi estaziorik ez dugunez (oraingoz behintzat ez) Alegiako meteorologi estazioan jasotako datuak erabiliko ditugu ondoko laukitan.

URTEA

HILABETEA

Urtez urte jaso izan ditugun datuak konparatuz gero, 2012an aurreko bi urtetan baino euri gehiago egin zuen, alde izugarririk ez dagoen arren.

LITROAK HILABETE

EGUNA

LITROAK EGUN

2012

Urtarrila

122,1

6a

22,2

2012

Otsaila

98,1

5a

26,1

2012

Martxoa

53,5

21a

13,6

2012

Apirila

167,1

28a

31,4

2012

Maiatza

103,3

19a

22,1

2012

Ekaina

49,7

2a

16,0

2012

Uztaila

28,8

26a

14,7

2012

Abuztua

17,3

5a

9,1

2012

Iraila

58,7

29a

15,1

2012

Urria

213,8

27a

70,1

2012

Azaroa

187,6

28a

57,1

2012

Abendua

128,3

5a

28,7

2012

GUZTIRA

1.228,3 -52-


Urtekaria

Azken 7 urteetako bero eta hotz handienak konparatzen baditugu, muturreko hotz-beroak nola aldatu diren ikusiko dugu. Joan den urtean, 2012an, bi muturretatik oso gertu ibili ginen.

Horra laburbilduta metro karratu bakoitzean urte osoan eroritako euri litroak, azken 7 urtetan: Urtea

litro/metroko

URTEA

2006

1.187,5

2007

1.277,6

2008

1.454,9

2009

1.299,0

2010

1.071,3

2011

1.144,2

2012

1.228,3

20133

Urtea joan, urtea etorri, euri dezente egiten du gure inguruan. Ura aberastasuna dela esaten dute adituek eta gustura hartuko luketela ur-eskasian bizi diren lurralde lehorretan. Beste batzuk, txantxetan diote, ura hain ona balitz ez litzatekeela erreka eta ibaietan behera alferrik joango. Beste gauza askorekin gertatzen den bezala, neurri eta garaia egokian datorrena ongi etorria da zalantzarik gabe, baina neurriz kanpo datorrenean arazoak sor ditzake. Neurria hartzea da kontua beraz.

EGUN

ZENBAT

EGUN

2012 2012 2012

Urtarrila Otsaila Martxoa

HILABETEA

1a 29a 15a

19,0 22,5 30,3

15a 12a 10a

2012 2012 2012 2012 2012 2012 2012 2012

Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa

9a 10a 27a 26a 17a 8a 8a 14a

26,3 35,0 38,6 39,6 42,6 33,7 33,3 22,9

17a 1a 9a 2a 31a 2a 30a 30a

2012

Abendua

24a

21,0

1a

Egunik beroenean 42,6 gradutara iritsi ginen, azken 7 urtetako bigarren berorik handiena. Egunik hotzenarekin ere berdintsu gertatu zen. Iazko - 5,3 graduak 2007an bakarrik gainditu ziren (5,6) Askotan gogoratu izan gara aspaldiko beroaldi, eurite, elurte edo izozteaz. Hain urrutira joan gabe, 2012ak ere beroaldi galantak utzi zizkigun, 42,6 gradutara iristeraino abuztuko egun sargori Urtea

Euriarekin batera, hotzak eta beroak ere zeresan ugari eman ohi izan digu. Denok gogoratzen ditugu, gutxi gora behera, iragandako neguko egunik hotzenak. Eta nola ez, izerdi patsetan igarotako udako egun beroak ere bai. Euriarekin aipatu dugun bezalaxe, urteko egun guztietako hotzberoak txukun neurtu eta jasotzen ditu Alegiako estazioak. Urteko egunik beroenak eta hotzenak zehaztasun handiz jasota dauzka Euskalmetek. Jarraian eskaintzen dugun laukiaren 1. eta 2. zutabetan, urtea eta hilabetea jaso ditugu. 3.an hilabeteko egunik beroena zein izan zen. 4.an, egunik beroenean egin zuen muturreko tenperatura. 5. eta 6. zutabetan egunik hotzena eta zenbat gradu jaso ziren.

Beroena ºC

Hotzena ºC

2006

38,4 ºC

- 3,3 ºC

2007

37,4 ºC

- 5,6 ºC

2008

36,6 ºC

- 2,0 ºC

2009

43,7 ºC

- 4,6 ºC

2010

40,7 ºC

- 4,2 ºC

2011

40,7 ºC

- 3,3 ºC

2012

42,6 ºC

- 5,3 ºC

batean. Ondo freskatzeko eta hozteko aukera ere izan genuen otsailen, -5,3 º C zero azpiko markarekin. Muturreko hotz-beroak, zalantzarik gabe, izerdiak eta dardarak sorrarazten dizkigutenak. Orain artekoak bezalaxe, bizitu ditzagun etorkizunean ere antzeko sentsazioak. Ez da seinale txarra izango.

Ikus dezakegunez, 2012ko egunik beroena abuztuaren 17a izan zen (42,6 ºC). Egunik hotzena berriz, otsailaren 12a ( -5,3 ºC). Otsaila eta abendua izan ziren hotzenak. Aldiz, ez urtarrilean, ezta martxoan ere tenperatura ez zen 0tik behera jaitsi.

Xabier Olano

-53-


Altzo Asiako listor beltza EZAUGARRI FISIKOAK IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

HAS GAITEZEN… Vespa velutina da gure artean sustraitu den espezie exotiko honen izena, liztor asiarra alegia. Exotikoa izateaz gain, inbaditzailea ere bada gure inguruetan, 1628/2011 Errege Dekretuan jasoa dagoen bezala, eta horrek hainbat arazo eta kalte ekartzen ditu berarekin. Esaterako, Apis mellifera-ren, hemengo erlearen, harraparia da, beste intsektu askorena bezala.

ETA

Atal honetan hemen aurki ditzakegun bi liztor handien ezaugarriak eta desberdintasunak aipatuko dira. Vespa velutina nigrithorax (Asiako liztor beltza) -Tamaina 25-30mm inguru langileak eta 35mm inguru arte erreginak.

Txina, India, Indotxina eta Indonesia ditu berezko bizileku. Asiako liztor hau bizi den tokian, Vespa generoko 20-21 espezie ezberdin daude. Gainera, Vespa velutinaren 12 subespezie ezagutzen dira. Orekan bizi dira han, denak elkarrekin, eta ez du inongo arazo berezirik sortzen. Guk ere badugu aspalditik genero honetako liztor handi bat gure artean, liztor europarra, kuruminoa edo liztortzarra (Vespa crabro) deiturikoa hain zuzen ere. Asiarraren tamaina berdintsua du eta erleak ere jaten ditu, baina ez ditu asiarrak adina kalte eragiten.

-Eztena 7mm. -Toraxa eta burua oso ilunak (ia beltzak). -Aurpegia, begien azpitik, laranja. -1. eta 2. segmentu tartea hori argia. -Hanken muturrak horiak. -Sabeleko 4. zatia hori-laranja. -Hegan doala “beltza” ikusten da. Vespa crabro (Liztor europearra) -Tamaina 25-30mm inguru langileak eta 40-45mm inguru arte erreginak.

Dirudienez, Asiako liztorra Bordeleko (Frantzia) portutik sartu zen Europan, inork ikuskatu ez zuen kiwiz beteriko kontainer batean, 2004an. Esan bezala, berezko ekosistema Asiako hego-ekialdeko herrialdeak ditu, eta beraz, Europako hegoaldeko herrialdeetako klimara ere ongi egokitu da. Frantzia erabat hartua dauka eta inguruko herrialdeekin berdina egiten ari da. Gaur egun, Belgika, Frantzia, Portugal, Galizia, Katalunia, Aragoi eta Euskal Herrira ere hedatu da.

-Toraxa eta burua marroiak. -Aurpegia, begien azpitik, horia. -Segmentu tarteak horiak -Hanken muturrak marroiak. -Abdomenaren bigarren erditik behera ia horia. Eta atzealdeko zati ilunak, hiruki formakoak izaten dira. -Hegan doala “horia” ikusten da.

-54-


Urtekaria

ZIKLO-BIOLOGIKOA

20133

Kabi sekundarioa maiatza-ekaina aldera egiten hasten dira eta ekaina bukaerarako eskubaloiko baloi baten tamaina duela esaten da. Barrualdea, maila ezberdinetan dago banatua, eta erregina er dial dean babestuta geratzen da. Etengabe haziz joango da habia, puxika bat bailitzan puztuko da, irailean metro bat inguruko diametrora heldu arte. Batzuk, oboide itxura ere hartzen dute. Sarrera eta irteera gisa zulo bakar bat izaten dute habiaren erdialdean, ekialdera edo hego-ekialdera begira jeneralean, 3 bat zentimetrotakoa izaten dena. Liztor europarraren habia aldiz, azpialdetik irekidura handi bat izan ohi du.

Udaberritik hasiko dugu beraien bizi-zikloa. Udaberri aldera, aurreko udazkenean liztor arrek ernaldutako erreginak, negua igaro duten gordelekutik irteten dira. Zuhaitzen barrualdetan, paretetako zirrikituetan ‌ gordeta egon ondoren, kabi berria egiteari ekingo diote. Kabiak zelulosaz egiten dituzte eta produktu hau zuhaitzetako enborren azaletik lortzen dute. Liztorrek, listuarekin nahastu ostean erabiltzen dute eta ez dute inondik inora ere iaz erabili zuten kabia berriro erabiliko.

Bestalde, udaran, liztor langileak lanean jarduten dira erlauntzak jana izan dezan. Honetaz gain, liztor-habiaren babesa hartzen dute bere gain. Gainera, erreginak arrautzak erruten ditu ahal duen neurrian, etengabe, eta horrek erlauntzaren indibiduo tasa handitzea eragiten du. Hau horrela izanik, irailean, hilaren bukaera aldera, erlauntzak bere puntu gorena izaten du, 2000 langile eta 6000 larba eta arrautza bertan egon daitezkeelarik (liztor europarraren kasuan 400800 liztor egon daitezkeela esaten da). Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen arabera, Asiako liztorrek, 500g/egunean haragi behar izango lukete irailean; hau da, 5000 erle inguru. Berez, larbak dira haragijaleak direnak eta liztor langileek, erleen torax nutritiboak ematen dizkiete elikagai gisara. Jeneralean, ez dituzte erlearen gorputzaren beste zatiak erabiltzen.

Eguraldiak hobera egin ahala, martxoa edo apirila aldera, neguko loalditik esnatu egiten dira. Erreginek 20-30mm izaten dituzte orduan eta gramo bat baino gutxiago pisatzen dute. Esan bezala, erreginak ernalduta daude jada eta gordeta duten arren esperma erabiliz, lehen arrautzak jarriko dituzte, bertatik 35 egunetara, lehen langileak jaioko direlarik. Lehen arrautza hauek jartzeko, erregina kabi txiki bat egiten hasten da, kabi primarioa deritzoguna. Bost zentimetro inguru neurtuko ditu, laranja baten tamaina gutxi gora behera, eta bertan lehen langileak haziko ditu erreginak. Langile hauek izango dira ondoren bigarren kabia egingo dutenak eta bide batez, erlauntzaren mantenua eramango dutenak, erreginak barruan arrautzak erruten dituen bitartean.

Bitartean, iraila aldean, erregina bere lanetan dihardu; hau da, datorren urtean erreginak izango diren ondorengoak sortu behar ditu. Horretarako, larba zehatz batzuei “janari berezia� ematen die, proteina berezi bat antza, eta hau da erregina bilakatuko dituena. Erlauntza batetik 200 erregina ugalkor sortu daitezke, eta bakoitzak bere erlauntza sortuko du hurrengo urtean. Dena dela, askok ez dute negua pasatzerik lortuko. Honetaz gain, liztor arrak ere sortzen ditu abuztua-irailean. Etorkizuneko erreginak ernalduak geratzeko prest daudenean, feromonen bitartez arrak erakarri eta ernalduak izango dira.

Kabi primarioa toki babestu batean egiten badute ere, bigarrena, behin betiko erlauntza izango dena, toki ireki batean egiten dute hazteko tokia izan dezan. Noiz edo noiz ikusi izan dira habiak teilatu azpitan, pareta edo kontainer baten kontra ‌ baina jeneralean zuhaitz hostotsu baten adar batetik zintzilika egiten dute. Horregatik dira horren zailak ikusten. -55-


Altzo

Bukatzeko, uda bukaera aldera, liztor langileek erregina elikatzeari utziko diote, eta bere bizi zikloa amaituz hau hil egingo da. Ernaldu berri izan diren erregina gazteak, habia utzi eta negu gogorra lozorroan igarotzeko prestatzen dira. Bakoitza bere aldetik eta 70km arte desplazatu daitezke gotorleku bila. Hau horrela, liztor langileak hiltzen joango dira eta erlauntza jarduerarik gabe geratuko da. Orduan, udazkenaren atarian, hostoak erortzearekin batera, gero eta kabi gehiago antzemango dira, baina ordurako liztorrik gabe barnealdean, lehen aipatu bezala. Gizakiak kentzen ez baditu, denbora pasatu ahala, usteldu eta erori egingo dira.

Landa guneetan hildako animalietatik haragia hartzen ere ikusi dira liztor asiarrak. Hirigunera ere sartzen direnez, bertan habiak egin ditzakete, eta gizakiari eguneroko bizitza arazoak sortu. Honetaz gain, gizakiarenganako erasoak ere gerta litezke.

ARAZOAK ETA KALTEAK Arazo gehiago egon badaitezke ere, jarraian batzuk aipatuko dira: Erlezaintzan:

Bukatzeko, hau guztiarekin batera, erleak ehizatzearen ondorioz, hauek betetzen duten funtzio polinizatzailea neurri kezkagarrian murriztu liteke. Loredun landareen estaldura polinikoan eragin handia izan dezake. Polinizazio eskas honen ondorio ekonomikoak eta ekologikoak ere kontutan edukitzekoak dira. Guzti honek bioaniztasunaren aurkako mehatxu handia suposatzen du azken finean.

Bizi zikloan aipatu bezala, liztor asiarrek erleak akabatzen dituzte, hauen toraxa haien larbei jaten emateko. Hasiera batean ez dira erlauntzera sartzen eta ez dute erlauntzaren edozein erle hartzen: erleen erlauntzari bizkarra ematen diote, janariz beteta eta era berean nekatuta datorren langilea ziztu bizian atzemateko. Orduan, burua eta gerria moztu ondoren toraxa eramaten diete euren larbei.

NOLA EGIN LIZTOR HONI AURRE?

Eraso hauek etengabe gertatzen badira, erleen erlauntzera gero eta janari gutxiago helduko da, eta denak elikatzeko janari nahikorik egongo ez denez, erreginak erruteari uzten dio. Horrela, erle gutxiago jaioko dira eta gainera erleak, beldurraren poderioz, ez dira janari bila aterako. Momentu horretan, liztorrak erlauntza barrura ere sartu daitezke, eta erleak bertatik eraman. Egoera honetan, 4-5 liztorrek bi astetan erle kolonia oso bat hil dezaketela diote adituek. Liztor asiarrek erle guztiak akabatzen ez badituzte ere, berez negua arazorik gabe igarotzeko prest dagoen erle koloniak, ez du negurako behar adina janari gordailurik izango; eta hau, hilgarria litzateke.

Vespa velutinaren hedapena gelditzea ezinezkoa dela gero eta argiago ikusten da, eta baita gure artetik desagerraraztea ere, bere hedapena oso azkarra izaten ari delako gehienbat. Hego Euskal Herrian hegoalderantz noraino iritsiko den ikusteke dago. Gipuzkoa baino eremu lehorragoetara ongi egokituko ote den da zalantza. Hauen populazioa ahalik eta baxuen mantentzeko asmotan, ondoren aipatzen diren neurri ezberdinak hartzen ari dira gurean. Era naturalean eta gizakiaren interbentziorik gabe, neguan bada ere (orduan liztorrik ez dago habietan), okil berdeak (Picus viridis) eta eskinosoak (Garrulus glandarius) ikusi dira oraindik barruan zeuden larbak jaten, Akitanian (Frantzia) esaterako. Hala ere, ez da liztor asiarraren harraparirik ezagutzen.

Beraz, erlezaintzan arazo larriak eragiten dituela ikusten da. Eraso errepikakorrek koloniaren bukaera ekar lezakete.

Erleen kasuan aipatu behar da Apis cerana erle asiarrak, liztor asiarrari aurre egiteko defentsa bat garatu duela: erle mordo batek liztorra inguratzen du, eta erleen arteko frikzioa dela medio, nukleoan dagoen tenperatura 45ÂşC-takoa izatera iristen da eta liztorra hipertermiaz hil egiten da. Erleek bi edo hiru gradu gehiago jasan ditzaketenez ez da hauentzat hilgarria, nahiz eta erasoan bakarren bat hil daitekeen.

Bestelakoak: Frutagintzan ere arazoak sor ditzakete. Liztorrek fruta onduak ere jaten dituzte, eta liztor asiarren superpopulazio bat egongo balitz, arazo handiak ekarriko lituzkete beraiekin. Bestalde, fruta biltzen duten langileei ere eraso egin izan diete. -56-


Urtekaria

20133

Erle europarrak, Apis melliferak, Asian estrategia berdina erabiltzen hasi da, baina erasoa erle gutxiagoekin egiten dute eta beraz ez dute eraginkortasun bera. Hau, berarentzat harrapari nahiko berria delako izan daiteke.

-Udaletakoak: aurten sortu nahi den taldea. Tiroka zein pertigak erabilita kabia kentzea izango du helburu eta Udaltzain batek eramango luke taldearen ardura. Frantzian jada sortu dira horrelako taldeak.

Antza denez, liztor asiarrei aurre egiteko garairik oparoena lozorrotik esnatzen direnekoa da. Orduan, lehen langileak jaio bitartean, harrapatzen ditugun liztor asiar guztiak erreginak izango direnaren ziurtasuna dugu. Hau, kabi primarioak suntsitzen (erregina barruan dagoela) edo erreginak tranpen bidez harrapatzen lortuko litzateke, baina ez da ezagutzen liztor asiarrarentzat tranpa selektiborik. Beraz, tranpen bidez bertako liztorrak, erleak eta bestelako intsektuak ere akabatu litezke. Hala eta guztiz ere, Frantziako ikertzaileak, liztor asiarra bakarrik erakarriko lukeen feromona baten bila dabiltza. Gaur egungo tranpekin, zerbait jaitsiko da populazioa, baina kalte gutxi egiten diogu Vespa velutinaren hedapenari.

BUKA DEZAGUN… Vespa velutina gertuagotik ezagutzea izan da idazlan honen helburua. Garrantzitsua da jendeak Asiako liztor beltza ezagutzea, gure eguneroko bizitzan aurkituko dugulako, eta liztor edo kabi batekin topatzen garenean zer egin eta nola jokatu jakin beharko genukeelako. Honetaz gain, ekosistema batean sartzen den espezie berri batek eragin ditzakeen arazo eta kalteak erakutsi nahi izan dira. Kasu honetan, intsektu bat gaitzat izan badugu ere, jakin arazoak sortzen dituzten hainbat animalia eta landare inbaditzaile ditugula Altzon eta Munduan. Gurean, animalia arrunt bat izan daitekeena, beste ekosistema batean erabateko suntsitzailea izan liteke, eta alderantziz. Hau da, etxean uso eta kanpoan otso …

Bien bitartean, iaz, instituzioetatik proposatzen zutena, antzemandako kabiak zuzenean kentzea izan zen. Suhiltzaileek eta basozainek hartu zuten bere gain ardura hori. Aurten Euskal Herrian mantendu egin da protokolo hori, eta gainera zerbait bultzatu dela ere esan daiteke; udaletatik talde batzuk sortzea proposatu du Aldundiak. Beraz, aurten aldaketarik ez balego, horrela funtzionatu beharko litzateke liztor asiarraren kabi bat aurkitzen bada: ·

112-ra deitu eta aurkitutakoaren berri eman.

·

“Larrialdiak”-etik talde bat edo bestea bidaliko dute:

Azkenik, lasaitasun mezu bat ere bidali behar da: Asiako liztor beltza gure artean bada ere, hegan dabiltzan intsektu beltz edo handi guztiak ez baitira Asiako liztorrak! Lasai! Askotan gai hauek pil-pilean izanik, ikarak edo estremismoak tarteko, jendeak okerrena pentsatzen du. Beraz, ireki begiak eta kontuz ziztadekin!!! Iker Laso

Bertaratzen den taldeak Vespa velutina dela ziurtatu beharko du. Horrela bada, aurre egiteari ekingo dio, bakoitzaren protokoloaren arabera. -Suhiltzaileak: hirigunean edo landa gunean ibilgailua sartzerik badute, orduan eurak joango dira. Iaz, 490 kabi kendu zituzten Foru Aldundiko suhiltzaileek, eta Donostiakoek 180 inguru. Hauek, kamioi eta eskailerez baliatuta, kabiaren zulotik pozoia sartuko dute (normalean sufre dioxidoa, SO2, erabiltzen da) eta barruan dagoen erregina hiltzen saiatuko dira. Ondoren, kabia kendu eta erre egingo dute. -Basozainak: hiriguneetatik kanpo lan egingo dute eta kabia tiroka suntsitzea izango dute helburu. Iaz, bi basozain talde zeuden lan honetarako (109 kabi suntsitu zituzten), eta aurten bost egongo direla esan dute. -57-


Altzo Motzean Egin dezagun bidea (2012-01-07)

Santa Ageda bezperan kantari (2012-02-04)

Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean, mobilizazio herritar erraldoia burutu zen Bilbon. Aldarrikapenak honako hauek izan ziren:

Euskal Herriko auzo eta herri askotan bezala, Altzoko Koruko partaideak etxez etxe ibili ziren santa-eskean, David Azurzak zuzendurik. Arropaz ondo hornituta elur giroari eutsi ahal izateko, eztarria eta makilak astindu zituzten Santa Agedari eskainitako bertsoen erritmoan. Ibilbidea egin ostean, Segoretxen elkartu ziren gauean mokadu goxoaz gozatzeko eta gorputza berotzeko.

1- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. 2- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea.

Santa Ageda bezpera degu

3- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatsunei bide emanez.

etxe guztiak kantuz pozteko

4- Zigorraren 3/4ak bete dituzten presoen kaleratzea.

Santa maitea gaur hartu degu

5- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea.

Haren laguntzaz bete gentzake

Euskal Herriko eguna, aukeratua deguna. gure bideko laguna. egun hontako jarduna.

Eskualdean autobus ugari jarri zituzten antolatzaileek Bilbora joateko. Altzon ere autobusa antolatu zen, eta jende andana joan zen bertan. Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz.

-58-


Urtekaria

20133

Zuhaitz eguna (2012-03-23)

Goazen plazara (2012-05-19)

Urtero egin ohi den moduan, guraso, irakasle eta ikasle mordoxka hurbildu ziren Sasiaingo herrilurrera. Bertan, aitzurra eskuetan, ziento bat haritz eta pago-landare aldatu zituzten bertaratutakoek.

Ekimen honekin giza-katea egin zen frontoitik plazaraino. Deialdiak esaten zuenez, garrantzitsua da herritarrok batzea, espetxeetako giltzak dituztenen jarrera aldatzeko.

Eguraldia lagun, arratsalde polita igaro zuten landare gazteren artean, gerora, urte batzuk barru, bertako basoaren oinarri diren haritz eta pago artean.

Orotara 50 bat lagunek hartu zuten parte ekimen honetan, eta amaieran kontzentrazioa burutu zuten plazan.

-59-


Altzo

Natura ezagutuz (2012-05-26) Iazkoan ere inguruan ditugun bizidunak ezagutzeko saiakera egin zen. Ibilaldi bat eginez zuhaitz eta zuhaixka ezberdinak aztertu zituzten, beraien ezaugarri nagusiak ezagutu, beren izenak ikasi. Hostoak koadernoan gorde zituzten izenaren ondoan.

Oso berezia den ugaztun bat ezagutzeko parada ere izan zuten, xoro muxarra, gure lurraldean oso urria dena. Inguruko populaziorik handiena Nafarroan dago eta bertan askatua izango zela azaldu zitzaien ume nahiz helduei.

Animaliak ere ikusi zituzten. Txorien habiak ezagutu. Kabi kaxa batean kaxkabeltxaren kumeak ikusi zituzten, xoxoa habian arraultzak berotzen, txepetxaren habia eta bere arraultzak ere bai.

Urubikume bat ere ikusi zuten eta jana eman zioten. Arrano etxera eramango zela eta handitzen denean askatua izango dela adierazi zitzaien. Etorri zirenei, sari bezala, kabi kaxak nola jarri eta kudeatu azaltzen zuen triptikoa eman zitzaien.

-60-


Urtekaria

XIV orduko ibilaldia 2012 (2012-05-27) Gipuzkoa eta Nafarroako mendiak zeharkatzen dituen kirol ekitaldia hau bere 15. ediziora iritsi zen iaz. Tolosatik irten eta Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Berastegi, Orexa, Lizartza, Areso, Gorriti,

Azpiroz, Lekunberri, Baraibar, Iribas, Uharte Arakil, Amezketa, Alegia, Altzo zeharkatu ondoren Tolosan bertan amaitzen da 70 km.-ko mendi martxa hau 17 herritatik pasatu eta gero (10 Gipuzkoan eta 7 Nafarroan). 1967tik aurrera lau urtean behin egin izan da, joko olinpikoak ospatu direnetan, hain zuzen ere: 1967, 1972, 1976, 1980, 1984, 1988, 1992, 1996, 2000, 2004, 2008 eta 2012. Hurrengoa 2016an izango da. Ahalegin latza egin, eta beren burua eta gorputza proban jarri eta helmugara heldu ziren altzotarrak ez ziren gutxi izan: J. Karlos Olano eta Loli Orbegozo, Asier Epelde, Joseba Elduaien, Amaia Aranalde, I単aki Olano, Juan Altuna eta Arantxa Zugasti, Irantzu Arratibel eta Koldo Gorostiaga (baleike norbait aipatu gabe utzi izana). Eguraldi aparta izan zuten lagun mendi ibilaldian.

-61-

20133


Altzo

Urtean 33.175 kg birziklatze bidean jarri genituen 2011n. Beste 108.727 kg zabortegira bota genituen, 14.580 € horretan gastatuz. Zaborrik ez sortzea (zero zabor) da azken helburua. Udalerriko hondakinen bilketa nabarmen hobetzeko saiakera berezia egiteak merezi du. Horregatik eta horretarako ikastaro praktiko bat antolatu zen, autokonposta etxeka eta taldeka egitera bultzatzeko.

Etxean eta auzolanean konpostatzea (2012-06-09) Altzon ere zaborra sortzen dugu. Ikusi, bestela, 2011ko datuak: herritar bakoitzak, bataz beste, 350 kg urtean (eguneko kiloa gutxi gora behera). Denon artean 141.902 kg urtean.

·

Etxeko hondakinak, zabortegira doazenak: 108.727 kg (%77).

·

Birziklatzera bidaltzen duguna: 33.175 kg (%23)

·

Kartoia, papera: 13.578 kg (%9,5)

·

Beira: 12.581 kg (%8,8)

·

Ontzi arinak: 5.325 kg (%3,7)

·

Besteak (arropa, landare olioa): 1.692 kg (%1,2)

-62-


Urtekaria

20133

11 kantatzeko DVD-aren aurkezpena (2012-06-11)

Egunpasa Getaria eta Oiartzunen (2012-06-23)

Urko Ega単a bertsolariak moldatu zituen 11 ipuin ezagun bertso eran. Talde baten bila hasi, eta laukote batek baiezkoa eman zion. Handik aurrera talde-lanean jardun zuten 11 kantatzekoek, ia bi urtez. Eta emaitza, DVD-a, CD-a eta liburua. DVD-a marrazki bizidunen eran egina dago, baina bertsoen letrak bistan direla.

Ekainean izan zen aipatutako egunpasa. Hogeita hamahiru bat lagunek egin zuten joan-etorria. Lehenbizi, Getariara heldu eta Ameztoi txakolindegia bisitatu zuten, hamaiketakoa bertan eginez. Segidan, Balentziaga Museora joan ziren. Eraikina eta jostun ospetsuak sortu eta egindako soinekoak ikusi ondoren, autobusa hartu eta Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxera abiatu ziren. Bazkal ondorenean izan zen umorerako txisterik eta eztarriak askatzeko aukerarik.

Taldea, honako hauek osatu zuten Urko Ega単az gain: Oskar Estangak musika moldaketak egin zituen; Olatz Amozarrainek musika gainbegiratzearen ardura zuen, zeharkako txirula jotzeaz gain; marrazkiak, Leire Derteanoren esku egon ziren; eta azkenik, marrazkiei bizia eman eta bideo muntaiak Antton Iztuetaren ardura izan ziren. Altzoko aurkezpena Olatz Amozarrain eta Antton Iztuetak bideratu zuten. Jende andana bertaratu zen eta gustura kantatu zituzten DVDan datozen zenbait bertso-sail.

-63-


Altzo

San Juan bezpera (2012-06-23)

Azkaratera oinez (2012-07-07)

San Juan bezperako suaren argitasun eta beroaren inguruan herritar ugari bildu zen. Suak otea indar batean jaten zuen bitartean, Arteako dantzari txikiek bost dantza eskaini zizkien bildutakoei Ane Balerdi trikitilariaren erritmoan: Agurra, San Juan dantza, Txulalai, Bolant dantza eta Xapeloaz kalejira. Indarrak berreskuratzeko, norberak etxetik ekarritako mokadu goxoaz gozatu ahal izan zuten zahagi ardoaren laguntzaz.

Urte askotan egin den moduan, San Fermin egunez, hamar bat lagunez osatutako taldea oinez joan zen Azkarateko jaietara. Elordi Elkartearen aurrean elkartuta, ibiltzeari ekin zion taldeak Altzomendin zehar. Harrobiaren gainetik igaro eta hamarretakoa egin zuten Basurde zuloeta parajean. Joanean, perretxiku bakanen batzuk ere bildu omen zituzten. Zarate gainetik pasatu eta Azkaratera heldu ziren. Eguerdian bertsolari eta dantzariez gozatzeko aukera izan zuten. Lizar baten itzalpean bazkaldu zuten kontu-kontari. Egun ederra igaro zuten eta hiru lagunek oinez egin zuten itzulera.

-64-


Urtekaria

20133

‘ALTZO 2011’ urtekariko lehiaketa

Pelota Eskolaren martxa

Dakizuen moduan, urtekaria banatzen denean, berarekin batera joan ohi da barnean orri bat. Urtekariari buruzko lehiaketan parte hartzeko galdera-erantzunak datoz bertan idatzita. Partehartzaile franko izan zen iazkoan ere. Gainera, bi sari potolo daude, 80 €koa bakoitza. Beraz, ez nolanahiko sariak ahalegintxo baten truke. Erantzun zuzen guztien artean zozketa egin ostean, Ane Balerdi eta Karmen Murua izan ziren zorte hori izan zutenak.

Berrogeita lau altzotar aritu dira pelotan urtean zehar: 25 mutil eta 19 neska; mutilak eskuz aritu dira nagusiki eta neskak palaz. Astean zehar egiten dituzten pilota saioez gain, hainbat txapelketetan jokatu dituzte, eta oso ondo aritu dira guztiak. Batzuk nabarmentze aldera: Tolosaldeko Hitzan txapela jantzi zuten Iker Zubeldia eta Ekain Estebanek benjaminetan, eta Enaitz Aizpitartek Iker Arandia alegitarrarekin infantiletan. Urte amaieran, Mari Muruak Maialen Senperenarekin Gipuzkoako Jubenil mailako txapela jantzi zuen, palaz.

Erretiratuen eguna (2012-10-28) Urriaren azken igandean ospatu zen erretiratuen eguna. Mezaren segidan, herriko abesbatzak zenbait kantu eskaini zizkien elizan. Plazaraino irtenda, Arteako dantzari txikiek euren saioa egin zuten. Mañukorta eta Zeberio bertsolariek jardun zuten erretiratuen eta bertan bildutakoen alaigarri. Hogeita hamazazpi bat lagun elkartu ziren Arandia jatetxean otordu gozo baten inguruan. Bazkal ostea animatzeko, bertsolariak eta Ane eta Maialen trikitilariek jardun zuten.

-65-


Altzo San Juan Xar Igantzi - Unanua (651m) Mendi-hegalean harpe handi bat dago, eta barnean iturri bat du. Herritarren hitzetan azala sendatzen duten hainbat propietate ditu, eta uste hori ezaguna da iturriaren ondoan zintzilik aurkituko baititugu ur horretan busti eta erabilitako zapiak.

Oraingo honetan Bidasoaldeara hurbilduko gara, Bortzirietara zehazki. 5 herriz osatzen dira Bortziriak (Bera, Lesaka, Etxalar, Arantza eta Igantzi), zein baino zein politagoak. Arantza eta Igantzi haran ikusgarri batean kokatzen dira, mendi altu batzuek inguraturik. Mendi horiek Mendaur, Ekaitza, Izu eta Unanua dira, eta Arantza zirkoa osatzen dute.

Urtean behin, Igantziko sakristauak kentzen ditu zapi horiek.

Horrez gain, San Joan Xarren irudi bat ere badago bertan. Gizon basati baten irudia da, eta izaki bitxien edo zaindarien estereotipoari dagokio. Bere jatorria Erdi Aroan dago, eta mendebaldeko kulturaren edo gizaki zibilizatuaren sorrera adierazten du, europarrak ez ziren herri basatiekin lotutako izakien aurrean. Bertako uren propietate miragarriak pertsonaia honekin lotzen dira, izan ere, esaten da ur horren propietateak bereganatuko dituela San Joan gauean ur horretan bainatzen denak. Gure ibilbideari dagokionez, iturri horretan emango diogu hasiera, Igantzi herritik barrena Unanua mendira abiatuz.

Haran hau Arrata errekak zeharkatzen du, ondoren Bidasoarekin bat eginez. Hiru errota geratzen dira ikusgai, baina interesgarriena San Juan Xar erreserba naturala da, xarma berezia du. Pagolizarraren (Carpinus betulus) erreserba babestua da, Iberiar penintsulan toki honetan baino ez baitugu aurkituko zuhaitz mota hau. Hain justu hementxe bertan sortzen dira San Juan iturriko urak.

Pagolizar artean dago Igantziko harrobiraino eramango gaituen bidea. Harrobiaren sarreran gora doan bide bat ikusiko dugu, eta horri jarraiki iritsiko gara Igantzira bertan etxeez eta ingurumenaz gozatzeko. Herria mendebaldean utziz, ezkerraldean ikusiko dugu gure gaurko helmuga: Unanua mendia. -66-


Urtekaria

20133

Ordu eta erdi igaro ondoren tontorrera ailegatzeko, orain itzultzeko garaia da. Horretarako, igotzeko erabili dugun bide batetik abiatuko gara berantz bidegurutze batera iritsi arte. Bertan hegoaldera joko dugu, eta ehiza parada batzuk eta Arantza eta Igantziko mugarriak atzean utziz Igantzira iritsiko gara, hasierako bidearekin bat eginez. San Joan Xar eta Arantza aldera doan bidea hartuko dugu, eta bertan, ezkerrera joko dugu Errota aldera. Errota horren bazterretik iritsiko gara San Joan Xar sarreraraino, eta hemen bukatuko da gure ibilaldia. Dena egiteko, gutxi gora behera, hiru ordu eta erdi beharko ditugu, lasai- lasai ibilita.

Konturatu gabe, dagoeneko Unanua auzoan gaude, eta gorantz doan bidea hartuko dugu. Aldapa polita da, eta lasai- lasai hartuko dugu lepo batera ailegatu arte. Merezi du bertan geldialditxo bat egiteak, ikusmira zoragarria baitago; Igantzi, Lesaka, Larrun, Txingudiko badia, Donibane Lohitzune‌ ikusi ditzakegu. Argazkitxo batzuk atera ondoren, azken maldari helduko diogu gailurrera iritsi aurretik. Tontorrean paisaia zoragarri batez aukera izango dugu, merezitako hamaiketakoa egin bitartean.

Joxe Mari Zapirain “Rubio�

-67-


Altzo Altzoko jaiak 2012 tartean erakustaldi bikaina eskaini zutelarik herriko dantzariek. Azkenik, eguna ondo amaitzeko, Gugaz taldeak dantzan jarri zituen altzotarrak.

HURRENGOEN ESPEROAN, AURREKOEI BEGIRA Urteko sasoi honetan, Altzoko urtekaria eskuartean hartzean, eta aurreko urteko jaietako kronika irakurtzean, nostalgia puntu bat sentitzen dugu altzotarrok. Baina aldi berean, irribarre txiki bat atera arazten dizkigute lerro hauek, orduko pasadizo, gertaera, algara eta une gozoak gogora ekarriaz‌

Jaien bigarren egunean, goizean goizetik Iraunkorrak txarangaren musika soinua zabaldu zen herrian. Larunbata izaki, egun betea iragarrita zegoen egitarauan. Aurreko urteetan bezala, paella txapelketa jendetsua egin zen lehenik. Eguraldia lagun izan ez bazen ere, 200 pertsona inguru bildu ziren frontoian paellak prestatu eta dastatzeko. Arratsalde partean, txarangak alaituta gazte zein heldu jolasean aritu ziren herriko plazan. Iaz San Inazio egunak hala behartuta, inoiz baino festa egun gehiagoz gozatzeko aukera izan genuen. Hala, azken urteetan ohitura bihurtzen ari den bezala, jaien aurreko asteburuan Girotze Eguna izan genuen. Bertan, eskalada, toka, futbol partida, DVD emanaldia (aurreko urteko jaietako irudiekin osatua), eta nola ez, zahagiardoa ez zen falta izan.

Ilunabarrean zezenen txanda iritsi zen eta IruĂąeko San Ferminetako entzierroaren pare, izan zen adarkadaren bat edo beste jaso zuenik ere. Ondoren, indarrak berreskuratzeko, urteak joan eta urteak etorri jendetza erakartzen duen sagardo dastaketa ospatu zen eta jarraian Gabezin musika taldeak ederki bete zuen larunbata ondo bukatzeko zeukan ardura.

Behin Girotze Eguna ospatuta, azken prestaketak egin eta uztailaren 27an, ostiralez, Altzoko plazan lehertu zen jaien hasiera ofiziala iragartzen zuen suziria. Jarraian herriko gaztetxoenek dantza emanaldia eskaini zuten. Ondoren, bertsopoteoak hartu zuen erreleboa. Jarraian, euskaldunok hain gustuko dugun zahagi ardoa eta Alur dantza taldearen emanaldia izan genituen, -68-


Urtekaria

Aspaldiko festarik luzeenetan, ez zen atsedenik egon eta igandean 10:30 alderako hasi ziren ekitaldiak. Indarrak hartzeko eta eguna ondo hasteko, hamaiketako ederra egiteko aukera izan zuten esperientzia gehieneko altzotarrek, hau da, jubilatuek. Arratsaldean berriz, pilota partidak izan ziren frontoi berrian.

20133

Gauean, ohi bezala, frontoia jendez lepo bete zen, eta bertso saio paregabeaz gozatzeko aukera izan zen. Berriro ere, baieztatu zen, Altzoko saninazioetako bertso saioa udako onenetako bat dela.

Azkenik, larunbateko ekitaldiei amaiera emateko, Unsain anaien trikiti doinuak zabaldu ziren herrian barrena.

Bertan jende ugari bildu zen eta txalo artean, lehia handiko partidak ikusteko aukera izan zen. Jarraian, frontoitik, plazara igaro zen jai giroa, bertan Joseba Tapiak Tira eta tunba bere azken lana taularatu baitzuen.

Bezperan, ekitaldiei hasiera jubilatuek eman bazien, igandean herriko gaztetxoenek hartu zien erreleboa. Hala, gurasoen gidaritzapean, nahikoa jolas egin zuten haurrek herriko plazan. Bazkalondoan berriz, mus txapelketa azkarra jokatu zen Elordi elkartean.

-69-


Altzo

Hau bukatzerako, prest zeuden pilotariak XVI. Frontoi Zahar berrituko txapelketako finalak jokatzeko. Nahikoa izerdi bota zuten partehartzaileek, bertaratu zirenen animo oihuak entzuten ziren bitartean.

segidan, San Inazio egunaren ongietorria iragartzen duen San Inazio eresia entzuteko plazan. Behin hori amaituta, DJ Dantzaleku igo zen eszenatokira eta dantzan jarri zituen bere inguruan aurkitzen ziren festazale guztiak. Tartean, jada tradizio bihurtzen ari den aulki jokoa ere izan zen.

Ondoren, ohi bezala, batetik, presoen aldeko elkarretaratzea egin zen,

Jaiei amaiera emateko, eta geratzen ziren indar guztiak xahutzeko, San Inazio egun handia bakarrik falta zen, eta beste behin ere, altzotarrek erakutsi zuten, festarako eta lanerako duten gogoa. Iazkoan bai, 08:30erako atera zen txistularia kalera eta goiz eresia jo zuen. Ondoren, Meza Nagusia ospatu zen eta Erlojuaren aurkako afizionatu mailako txirrindularien XXI. Altzoko igoera.

eta bestetik, zikiro jatea. 150 lagun inguru elkartu ziren afaritara eta hauek, urtero bezala, 24:00ak baino lehen amaitu zituzten jan-edanak,

-70-


Urtekaria

20133

Jaiotzak

Manex Luluaga Tejeria Gurasoak: Jexux eta Maria Rosario Data: 2012/01/14 Etxea: Gorridi

Izaro Labayen Artola Gurasoak: Mikel eta Aitziber Data: 2012/06/17 Etxea: Altzo mu単o 157

Malen Goitia Amiano Gurasoak: Mikel eta Itziar Data: 2012/09/04 Etxea: Basaitz

Lorea Telleria Uriarte Gurasoak: Guillermo eta Lorena Data: 2012/11/08 Etxea: Segoretxe -71-


Altzo Heriotzak

Bautista Artola Sasiain 2012/02/02 Etxea: Errekalde

Javier Urrestarazu Iraurgui 2012/05/01 Etxea: Urrun etxea (II)

Pedro Mari Esnaola Arruabarrena 2012/06/26 Etxea: Toki -Alai

Jose Amiano Mendizabal 2012/08/08 Etxea: Gure Txokoa

Ezkontzak Jose Antonio Gazta単aga Amiano Maria Teresa Go単i Garmendia Data: 2012/05/12 Etxea: Goikoetxe III

Karlos Ugartemendia Goyenechea Miren Jauregui Zubillaga Data: 2012/07/19 Etxea: Eguzkipe

-72-


Urtekaria

-73-

20133


-74-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.