2011 12. zenbakia
BERROBIKO URTEKARIA
Nekazaritza ekologikoa B e r ro b i n
Ibai-Ondo etxea, 3 / esk. · Berrobi · ✆ 649 813 665 / 619 405 260
• Eguneko menuak • Menu bereziak • Familia eta koadrilentzako bazkari eta afariak
✆ 943 672 828 • Leitza bidea, 21 · 20491 Belauntza
MANDRILAK ESPIRALEAN
✆ 943 683 051 / 943 683 231 · Faxa: 943 683 345 20493 Berrobi mayensa@mayensa.com www.mayensa.com
Uzta polita dozena osatzeko Osatu dugu dozena. Bada zerbait. Hasi ginenean ez genuen asko pentsatuko hainbeste ale kaleratuko genituenik. Hutsegiteak hutsegite, hortxe dago egindako lana eta hortxe geratuko da. Aurten ere bildu ditugu hainbat gai dozena osatzeko. Uzta polita osatzeko lain, esan genezake. Etxabeko Antonio Artolaren mahastietako mama goxoarekin egindako txakolina, esaterako. Uzta polita izan da aurten herriko kirolariek bildutakoa ere: korrika, pilotan, arraunean, futbolean, gizon probetan… Eta batez ere uzta ederra urtea joan eta urtea etorri Telleri eta Soronea baserrietan biltzen dutena. Urteak dira nekazaritza ekologikoaren bideari heldu ziotela eta, hain zuzen, gai hori aukeratu dugu aurten erreportaje nagusirako. Telleri baserriko lore eta barazkien ardura Iñaki Garcia donostiarrak hartu du aurtengo abuztuan eta Ina Urangak gogotik eta gogoz segitzen dio Soroneko lanari. Baita arrebek ere, soroak emandakoa dendan saltzen. Telleriko Fermin eta Maria Eugeniak, berriz, ekologiaren filosofia berari jarraituz, landetxe bat zabaldu dute. Energia berriztagarrien aldeko apustua egin dute, eta ez nolanahikoa. Zorterik onena opa diegu guztiei. Esandakoa, aurtengo uztarekin osatu dugu dozena. Eta prailearen dozena ere osatuko dugulakoan gaude, zuen guztien laguntza badugu. Eskerrik asko!!
non zer : : : : : 4 7 10 12 14
Jaiotzak eta heriotzak Udal hauteskundeak Udala Mintzo Iturriza denda; familia baten historia Mutcha Hamudi Mahfoud
17 23 26 28 30
Nekazaritza ekologikoa: bizitza filosofia Kirol txokoa Etxabeko mahastien goxoa Argazki zaharrak Urtetik urtera
Eranskina Berrobiko memoria historikoa
berrobiberri
Lantaldea: Niko Artola, Iñigo Aurkia, Rosa Aurkia, Agurtzane Belaunzaran, Elena Berakoetxea, Aloña Izagirre, Bittor Madina, Begoña Olamusu, Ramon Olasagasti, Igone Saldias. Kolaboratzaileak: Ahotsak.com eta Miren Artetxe, memoria historikoa eranskina lantzen lagundu diguten guztiak, Anartz Egimendia, Edurne Elola, Ana Goñi Ondarretxe, argazkiak utzi dizkiguten guztiak, publizitatea jarri dutenak. Eskerrik asko guztioi! Lege gordailua: SS-27 / 2000 Berrobin, 2011. urteko abendua
4
jaiotzak
Irati
2011/05/24
Gurasoak: Agustin Sanchez Belen Virtus
Ibai 2010/12/31
12. zenbakia
Oier
2011/02/28
Unax
2011
2010/12/01
Gurasoak: Joxelu Zinkunegi Zabala Leire Uralde Oiarbide
Gurasoak: Asier Caminos Iraola Ester Poveda Quiles
Aiara 2011/02/08
Arane
2011/06/17
Gurasoak: Nakor Pozo Garcia Ikerne Navaridas Jauregui
Gurasoak: I単igo Rezola Ainhoa Echeveste
Kaiet 2010/12/23
Liher 2011/11/04
Aitor
Gurasoak: Gorka Apalanza Josune Urdampilleta
Gurasoak: Ekain Yarza Errasti Garazi Bengoetxea Iguaran
Gurasoak: Gorka Labayen Aldanondo Maialen Larra単aga Aguirrezabala
Gurasoak: Andoni Larra単aga Izarne Garmendia
2011/11/18
heriotzak
2011 12. zenbakia
I単aki Armendariz Ayestaran
Miren Armendariz Pe単agarikano
Jose Mari Iba単ez Alonso
Manuela Iturrioz Goikoetxea
1963/07/30 2011/05/31
1920/12/19 2011/07/19
1922/07/03 2011/03/13
1928/01/12 2010/12/25
Jose Manuel Izaguirre Iturrioz
Isabel Medja Akoha
Pedro Jose Uranga Etxeberria
Tomas Zabala Saizar
1931/05/07 2011/01/26
1930/05/25 2010/11/15
1926/12/21 2011/01/26
1926/05/18 2011/01/31
Antonio Irazusta
Pedro Zabala Saizar
Jose Ondarretxe Ormaetxea
Maria Lurdes Arzallus Zabaleta
1920/03/17 2011/03/10
1929/03/08 2011/07/28
1933/02/10 2010/09/10
1954/09/08 2011/07/08
5
Iturriza janaridenda
Teileri landa-etxea Jose Mª Goikoetxea, 24 · Berrobi ✆ 943 683 169
Ekintza Guraso Elkartea
✆ 671 071 512 / 678 320 385 web: www.teileri.es
BegiGorri GAZTETXEA
Jose Mª Goikoetxea / Casa Iriarte, 10 Berrobi
2011 12. zenbakia
Udal hauteskundeak
Udal Hauteskundeak Joan den Maiatzaren 22an udal hauteskundeak egin ziren Berrobin, inguruko beste herri guztietan bezela. Hiru talde aurkeztu ziren herriko bozetara, PP, Bildu eta Giroa, herritarrik gabeko lista batekin lehenak eta herritarrez osatutako listekin beste biak. Partaidetza altua izan zen (%10.66ko abstentzioa) eta honako emaitzekin amaitu zen kontaketa: BILDU 216 boto, GIROA 178 boto eta PP 5 boto. Beraz hurrengo lau urtetarako udal taldea honela osotu zen: BILDUk alkatetza eta 3 zinegotzi eta GIROAk 3 zinegotzi.
Orain arte Udalean gehiengo zuen taldea oposizioara igaro dela eta talde berri bat dugula udalburu ikusita, zenbait galdera egin dizkiegu beraien ikuspegi eta asmoak ezagutarazteko eta herriak hurrengo lau urteetan beraiengatik zer espero dezakeen ulertarazteko.
7
8 Udal hauteskundeak 1. 2. 3. 4. 5. 6.
12. zenbakia
2011
Nola baloratzen dituzue aurreko hauteskundeetako emaitzak? Zein dira zuen helburuak datozen lau urteetan? Bizitzen ari garen krisi garai hauetan, zain da udalaren egoera ekonomikoa? Urruti eta Berrobizar udalaren jabego izanik, zein erabilpen eman beharko liztaieke zuen ustez etorkizunean? Ermita aldean ere ikusten da zenbait gabezi, aparkalekuak, bertaraino iristeko espaloia‌ nola ikusten duzue? Nolako Berrobi ikusi nahiko zenukete legealdi honen amaieran?
BILDU 1.- Guk balorazio positiboa egiten dugu noski, herritarrek gure taldearengan konfidantza izan duelako. Talde berria gara udalean, agian esperientzia gutxikoa baina haize berria emango diogun esperantza duguna. BilduBerrobi udal taldea gaztea eta euskalduna gara, lanerako gogoz gatozena gainera. Aldaketa baten beharra zegoela uste dugu herrian hainbeste urteren ondoren. 2.- Legealdi honetarako helburuak gure udal programan jaso genituen. Ez gara, obra handietan sartu zale, makroproiektu eta ladrilloaren urteak pasa ziren. Udalerri txikia gara eta proiektu anbiziosoegiak ezin ditugu begi aurrean jarri, kontuan hartu behar baita honelako proiektuen duten mantenimentuan. Premiazkoak diren lanen artean, Ermitara oinezkoentzako bidea eta errepideko abiadura kontrolatzeko neurriak hartzea dira, mahai gainean ditugu jadanik. Bilduren barnean egoteak ere eskualde mailan indar handia ematen digu eta elkarlanean aritzeko asmoa dugu, gehienbat Elduain eta Berastegirekin. Gure helburu nagusiak, osasun publikoaren alde lana egitea eta mugikortasun plana eskualde mailan bultzatzea dira. Hau da, autobus sistema egoki bat planteatu eta martxan jartzea. Zaborren kudeaketa egoki bat egitea ere eskuartean dugun gaia da. Bestalde, herri giro egoki bat lortzea dugu xedea, gazteekin, jubilatuekin, gurasoekin, baserritarrekin‌.Horretarako askotan, auzo lana bultzatuko dugu. Udal argiteriaren kontsumoari ere neurriak jarri nahi dizkiogu. Gastuak kontrolatu asmoz.
3.- Udalaren egoera ekonomikoa larria da eta krisi orokorrak ez dio batere laguntzen. Toki guztietatik datoz murrizketak kontuan hartzekoa baita une honetan 136 milloi pezetako zorra duela udalak eta duen zozrpetze maila oso altua dela, honi aurre egin nahi diogunez legealdi honetan auditoria bat jarri dugu abian. Eta zorrak dauden tokian inbertsio handiak egiteak ez du lekurik gure ustez. Eusko Jaurlaritzak diru laguntza bat ematekoa zigun, baina haziendarekin genituen zorrak direla medio laguntzarik gabe geratu gara. Laguntza honekin, Telleri aldera egin den oinezkoen bidearen inbertsioaren %45 jasoko genuen. Kontutan hartu beharra dauzkagu izan ditugun uholdeak ere, herria kaltetua izan da eta kalte ugari daude konpontzeko. Udala lanean ari da ahalik eta azkarren eta ondoen gauzak konpondu daitezen. Eta nola ez eskerrak eman lagundu duten herritarrei. 4.- Etorkizun laburrean, Urruti eta Berrobizarrekin zer egin hausnartzen ari gara. Alde batetik, Berrobizaharko lurrak eraikigarriak egiteko arau subsidioarioak aldatu nahi ditugu. Agotzanea azpian eraikitzeko dagoen proiektua burutzeko udalak diru asko gastatu beharra du, hor doan biala udalaren kontura doala kontutan hartu behar baita. Horregatik herriaren hondarearen balioa handitzea komenigarria dela uste dugu, Agotzanea azpiko proiektua Berrobi zaharrera pasatuz. Bestealde, Urrutirekin zer egin hor dago koxka. Diputazioak agindu “omen� zuen laguntzaren inguruan ez dago arrastorik, ez dokumentu idatzirik. Diputatuekin bildu gara eta laguntzarik ez dugula jasoko argi eta garbi utzi digute. Aurreko legealdian kontratuak ipintzen zituen epeak ez zirela bete eta laguntza galdua dugula diote.Proiektua ikaragarria da, kultur etxea egin nahi zen bertan, jatetxea, kultur ekitaldiak egiteko gela eta liburutegia. Hau aurrera eramanez gero, udalak dituen gastu finkoak bikoiztu egingo lirateke. Eta oraingoei aurre egin ezinik gabiltza. Eta hona gure udal taldearen galdera. Zein behar du Berrobik kultur etxe bat eraikitzeko, proiektu kulturalik ez dagoen herrian? Europako beste herrialdeetan, honek ez du zentzurik, kultur etxeak egin baino lehen, proiektu kulturalak aurkezten baitira. Lehe-
2011 12. zenbakia nengo beharrak sortu behar dira eta etorkizuneko Berrobin, kultur ekitaldiak eta herri partehartzailea dugunean, orduan agian planteatuko dugu Urruti Kultur etxe bihurtzea. Liburutegiaren kasuan adibidez, herritarren % 5 ak erabiltzen du liburutegia, hauetatik gehienak haurrak direlarik. Zein zentzu du Urrutirekin liburutegia 3 aldiz handiagoa egitea? Bitartean, herriak dituen lokalak aprobetsatuko ditugu; eskola, etxola, Gaztetxea ondoko lokala‌. eta honela moldatu beharko dugu.
Udal hauteskundeak // 9 bat zegoela ere entzuna genuen baina orain konturatu gara dagoen proiektua bidearen desbideratze eta rotondarekin batera zihoala. Hori dela eta lehenengo pausotik hasi beharra daukagu. Azken finean segurtasun neurriez hitzegiten ari garela kontuan izan behar dugu, errepidetik ibili behar dutelako. Ildo beretik jarraituz, mahai gainean dugun beste proiektu bat abiadura moteltzeko neurriak hartzea da herrian zehar.
Datozen lau urteetan, kultur ekitaldiak antolatuko ditugu eta bertan ikusiko da Berrobik zein kultur behar dituen.
6.- Gure udal gestioarekin kontentu dagoen herria ikusi nahi dugu. Elkarlanean eta giro onean lanean ari den Berrobi. Herri partehartzailea, hau da, bizirik dagoen herria.
5.- Esan bezala, gure ustez herrian une honetan dagoen beharrik nagusienetakoa da Ermitara iristeko espaloia, mahai gainean daukagun proiektua da. Proiektu
Gauza bat gehitu nahi genuke, herritarren batek laguntza beharko balu edo zerbait kontsultatu nahi badu, hemen gaude edonori laguntzeko prest.
3.- Egoera ekonomikoa berdina da talde batek gobernatu ala besteak. Gauza da kudeatzen jakitea bai krisi garaietan egon ala ez. Zorrak beti egon dira eta egongo dira, herriarentzat zerbitzuak sortzeak dirua balio baitu. 4.- Gure ustez Berrobizarren etorkizuna herri mailan kontzientziz egindako eztabaida batean erabaki behar litzake. Urruti berriz gure proiektu nagusia zen eta gauzatua beharko luke diputazioak 600.000 euro kendu ez balizkigu. Orain oposiziotik diru hau reklamatzen ari gara epaitegietan herritar talde batekin bakardadean. Herri bezela sozialki eta kulturalki hazi ahal izateko ikuspegi aurrerakoia izan behar da.
GIROA 1.- Hasteko eta behin, guk herriaren borondatea onartzen dugu guztiz. Guk galdu egin genuen eta beste batzuk irabazi, orain azken hauei tokatzen zaie merezi zutela erakustea. 2.- Udal taldean minorian egonik, gure helburuen gauzatzea ez da erreza. Halere interes orokorretan eta ez partikularretan oinarritua dagoena babestuko dugu.
5.- Gure taldeak ermitarainoko bi aldetako espaloiaren prozedimentua martxan jarri zuen, muntegitik ermitarainoko urbanizazioaren gauzatzearekin batera. Prozedimentu hau geldirik dago gaur egun. Espaloien beharra ondo ezagutzen dugu, azpimarratu nahi dugularik herri erditik errotalderantz azkena egindakoa zenbat kostatu zen. Arrazoiaren indarra indarraren arrazoiari gailendu zitzaion eta horri esker gaur egun errotaldeko bizilagunak herrira oinez etorri daitezke espaloietik, eta batez ere umeak eskolara. 6.- Ermitalderako aipatutako espaloi eta proiektuak gauzatuta dituena eta kultur etxe polibalente eta autofinantzatu bat duena udaletxerako kostu urrienarekin. Era berean, herri erditik pasatzen den trafiko regulatu bat, kontsulta mediku berria martxan eta urruti ondoko merenderoa bukaturik ikusi nahiko genituzke.
10 Erreportaia
12. zenbakia
2011
Udala mintzo
Bilduberrobik udal taldeak datozen lau urteetarako hartutako konpromisoak betetzen saiatuko da. Garaietara egokituko diren eta gure filosofiarekin bat datozen proiektuak emango ditugu aurrera. Ekainean hartu genuen kargua eta udararekin batera herriko festak izan genituen. San Agustin festa ederrak gainera parte hartzaileak eta euskal girokoak. Gazte jenderaen inplikazioa ikaragarria izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik.
Oraindik, uholdeen kalteak agerian badaude ere, Diputazioa eta Urak zerbitzuakekin lanean ari gara ahalik eta lasterren arazoak konpontzeko. Datorren urteari begira, Herri billerarekin hasiko dugu urtea. Auditoria egiten ari gara udalean eta honen emaitzak emateko eta ditugun proposamenen berri emango diogu herriari.
Bestalde, antolatu ditugun Auzolan egunetan (uztailean eta irailean), herritarrak borondatea erakutsi dute baserri bideak garbitzeko. Aurrerantzean ere, auzolan gehiago egiteko asmoa badugu; erreka, herri bideak,etabar garbitzeko.
Urte berriarekin batera, arau subisidiarioak aldatuko ditugu, honek denbora luzea hartuko duen arren. Agotzane azpiko terrenoetan etxeak egitea aurrikusten bazen ere, gure Udal taldeak proiektu hau ez du bideragarri ikusten. Bertara iristeko biala udalak ordaindu behar baitu. Guk, Berrobizarko terrenoak rekalifikatuko ditugu. Horrela, herriarena den ondareak balore gehiago hartuko baitu.
Eskerrak eman gabe ezin utzi ere, azaroaren 6ko uholdeetan laguntzen aritu zineten guztioi. Mila esker.
Tolosa Berrobi lotzen dituen autobus zerbitzua hobetu asmoz, bailarako udaletxeek Diputazioari eskaria egin
2011 12. zenbakia diogu San Frantzisko ibiltokian geltoki nagusia izan dezan Berrobira datorren autobusak. Herritarren ziurtasuna babestu asmoz, errepide nagusian abiadura moteltzeko neurriak hartzeko asmoa dugu. Semaforoak kendu eta koskadun zebra bideak jarriz. Ermitarako oinezkoen bidea ere gure lehentasunetako bat da. Berrobiko udala AsunciĂłn klinika pribatizatzearen kontra dago. 30 alkatek sinatu dugu honen aurkako hitzarmena. Herrian dugun osasun etxea martxan jartzea ere gure nahia da, baina une honetan ditugun gastu finkoiei aurre egiteko ahalmenik ez dugu Udalean. Momentuz, medikuaren zerbitzuak udaletxean jarraituko du. Zaborren kudeaketa dela eta, autokonpostaren aldeko apustua egingo dugu. Gipuzkoa mailan etorkizunean atez atekoa martxan jartzekotan badira ere, herri txikietan beste bide batzuk hartu beharrean gaude. Herritarren kontzientziazio kasu honetan oso garrantzitsua izango da.
erreportaia // 11 Bestalde, zaborrak direla eta, Udalak 44.000 euro ordaintzen ditu eta herritarrengandik 10.000 euro jasotzen ditu. Urtean Udalak, 34.000 euroko zorra egiten du. Honi ere konponbidea jartzeko neurriak hartuko ditugu.
Energia aurreztu eta gastuak murriztu Herriko argiteri publikoaren azterketa egingo da beharrezkoak diren farolak bakarrik pizteko. Kontsumo energetikoa eta ekonomikoari loturik. Gastuak murrizteko neurrietan berriz, garbitzaileen kontratazioak udalaren kontura daude, honela hilabatean ia 1000â‚Ź aurreztuz. Asesoreak ere ez digu zerbitzurik ematen. Eta udal ordezkariek ez dugu diru saririk jasotzen. Guzti hau kontutan hatuta, 4800â‚Ź aurrezten ditugu hilabetean. Kulturari dagokionean, San Andres eguna eta Euskararen eguna ospatu ditugu. Zinema, ipuin kontalaria, Euskaraokea, talo jana, musika....etabar...euskal giroarekin lotuz. Horretarako herriko eragileekin elkarlanean aritu gara eta hemendik aurrera ere, herri mugimendua euskalduna eta kulturala sortu nahi dugu.
12 Erreportaia
12. zenbakia
2011
ITURRIZA DENDA familia baten historia 40 urte dira Iturriza dendak herriari ateak ireki zizkiola. Brigida Intxaustik hasi zuen ibilbidea, bidean Martin Iturriza senarra eta Maria Jesus eta Kandi alaba izan zituen laguntzaile. Aspaldiko urteetan Kandirena da denda eramateko ardura. Gogoan ditu Brigidak hasierako urteak . “Soroa zen garai hartan orain denda den tokian eta etxeak egitean, beheko solairua hutsik zegoela eta denda jartzera ausartu nintzen”. Ezkondu aurretik, papertegian lanean aritu zen Brigida eta ezkontzean, jaiotetxean geratu zen baserria gobernatuz, Martin senarrak Urangan lan egiten zuen bitartean. Baserriko lana asko maite zuela dio Brigidak txerriak paseatuz ibiltzen zen Errota bidean. 43 urte zituela
hartu zuen erabakia eta ez makala gainera, berak dion bezala “eskola gutxi nuen orduan, batuketak eta kenketak egiten nekien, hori bai tratuan ona nintzen eta negozioa jarri nuen martxan!”. Animaliekin tratuan ohitua zegoen eta horrek ere negozioan lagundu ziola dio. Tolosako drogeri batean ikasi zuen lehenengo eta haiek dendako martxa nolakoa zen erakutsi zioten. Denda uste baino bi hilabete beranduago ireki zuen Brigidak eta alperrik galdu zitzaizkion txorizoak gogoratzen ditu. Eta honek sortu zion diru galera. Upalategiko Bizentek oparitu omen zion egurrezko kaxatxoa dirua gordetzeko eta zorrak ordaintzeko. Don Gonzalo apaizak bedeinkatu zizkion denda eta almazena, geroago pentsu almazena
2011 12. zenbakia
erreportaia // 13
izango zena. Hasiera hartan, jendearen gustua egiteko denetatik erosi zuten eta kantitate askoan gainera. “Berriak ginen eta jendeari ahal zen hoberena zerbitzatu nahi genien eta egun guztian izaten genuen denda irekia. Bazkal orduan, leihoa kax kax jotzen zuten eta gu dendara etortzen ginen” dio Martinek. Kandik ere aitarekin bat egiten du “horrela izaten zen, guretzako normala zen edozein ordutan jendearen zerbitzura ginen”. Denetik saltzen zen dendan, jakiak, baratzeko produktuak, aspirinak, drogeriko produktuak, oinetakoak, mudak, ardoa, pentsua, goxokiak……. supermerkatu txikia zen Iturriza. Igandetan Iturrizako dendako irudia ikusgarria zen “elizatik ateratzean egundoko ume pila etortzen zen duroa eskuan zuela goxokiak erostera. Ikaragarrizko ilarak egiten ziren” gogoratzen du Brigidak. Berrobitar askok ere gogoan izango dute, Arbide kanpoan egoten zen txikle makina, pezeta bat sartu eta koloretako txikle bola ematen zuen hura. Orain ordea, garaiak aldatu dira eta ez dira goxokiak lehen adina saltzen, halaxe dio Kandik.
Almazenean pentsua Geroago ireki zuen Martinek pentsu denda “Juan Ramon Belaunzaran zenak zuen orduan pentsu almazena Iriarten eta itxi egin behar zuela esan zidan eta ea nik jarraituko nuen. Halaxe hasi nintzen pentsua saltzen” dio Martinek. Ardo garrafoiak ere banatzen zituen Martinek bizkarrean hartuta. Baserriak ere gutxitzen joan ziren adinean, pentsu almazena itxi egin zen. Alabari hamaika lan egin dio Martinek ere dendan. Kandik dendaren martxa hartu zuenean aita izaten zuen laguntzaile. Txarra txarra beti lanean Martin, generoa bere tokian jartzen, jendeari zerbitzatzen……80 urte inguru arte Martin egunero joaten zen lanera. “Orduan ez nintzen konturatzen aitak zenbat lan egiten zuen, askotan amorrarazi ere egiten ninduen, baina orain ohartzen naiz zenbat lan egiten zuen gure aitak” dio Kandik. Sasoiko gizona izan da Martin, ez dago dudarik, 85 urterekin goldetu omen zuen azkenekoz soroa . Orain gurpildun aulkiak dabil eta umore ona ez du galdu.
Lehengoa eta oraingoa Garaiak aldatu egin dira eta honekin jendearen ohiturak noski. “Ez dira lehengo garaiak dendarentzat eta krisia ere nabaritzen da. Niretzako bezero guztiak dira garrantzitsuak, erosketa txikia egiten dutenak edo handiagoa egiten dutenak. Badira batzuk, urteetako bezeroak direnak eta hau asko eskertzen da” azaldu du Kandik. Goizean goiz asten da Kandiren lan eguna, seietan ogia partitzen hasten da eta gero dendan generoa txukundu ondoren Iturrizako ateak irekitzen ditu. Lana atsegina dela dio, “herriko jendearekin lan egitea oso gauza polita da”. Kandik hala ere badu penatxoa “denda lehengo eran geratu da, gure aitaren ilusioa denda supermerkatu moduan jartzea zen. Eta nik ez nahi, lanean bakarrik aritzea nahiago dut eta. Pena daukat aitaren ilusioa ez betetzea”. Gurasoek izan zuten ausardia aipatzen du behin eta berriz Kandik, amak negozioari eusteko izan zion indarra eta gogoa eta urte guzti hauetan egin duten lana goraipatzen ditu beti. Dudarik gabe, komertzio txikiek ezin dute handiekin lehiatu. Baina dendak txikiak bizirik mantentzea herria biziri mantentzea bezalakoa da. Eta gure herriko denda txikiaren lana horixe da hein batean. Eskerrik asko Kandi, Brigida, Martin eta familia!
14 Erreportaia
M u tcha Hamudi Mahfoud
12. zenbakia
2011
14 urteko neska da Mutcha: Saharako Dora herrian (Aiun) jaioa. Ez da Saharan bizi, Argelian baizik. Orain 35 urte gutxi gora behera saharauiak beraien lurraldeetatik alde egin behar izan zuten Marruekos beraien lurraldeen jabe egin zelako. Mutcha Saharauia da, baina ez da saharan bizi, Argelian baizik. Orain dela 35 urte gutxi gora behera saharauiak beraien lurraldetik atera behar izan zuten Marruekos beraien lurraldearen jabe egin zelako. Orduan,argelinoek lur zati bat utzi zieten eta saharauiek errefuxiatu eremu bat eratu zuten bertan bizitzeko. Lurralde horretan ez dute ezer eta horregatik behar-beharrezkoa dute kanpoko laguntza jasotzea. Laguntza askoren bidez eskolak, erietxeak‌egin zituzten. Baina Hajek oso xinpleak dira: ez dago botikarik ta ezta material askorik. Beste laguntzen artean, Euskal Herritik laguntza asko jasotzen dute. Tolosan bertan , gertuena dugunez, Elkarte bat eratu zen “Tolosaldea Sahararekinâ€?, alegia.
2011 12. zenbakia
erreportaia // 15
Elkarte honen bidez Saharara joan ginen geu eta han bertan ezagutu genuen Mutcha. Astebete igaro ondoren, oso sentzazio pozgarriarekin etorri ginen.Han nahiz eta ezer ez izan beti dena emateko prest baitaude. Bertako gure esperientzia kontutan hartuz, esan beharra dago horrelako esperientzia gomendagarria dela edonorentzat. Mutcha hona lehen aldiz etorri zenean, arraro sentitzen zen, inguru hau oso desberdina baita bere herriarekin konparatuz. Hasieran oso nekatuta egoten zen, lo besterik ez zuen egiten eta jan oso gutxi baina denbora aurrera joan ahala denetatik jaten bukatu zuen. Hemen gehien gustoko zuena eguraldiaz aparte, piszina zen. Han ez dago ia urik eta hemen hainbeste ikusiaz gozatu egiten zuen. Hasieran, ez zekien igeri egiten , baina bi uda igaro ondoren igeri oso ondo ikasita joan zen Saharara. Umeak ere oso gogoko ditu Mutchak eta oso ondo egokitzen zen beraiekin. Haur hauek hemengokoekin konparatuz oso desberdinak dira; hangoek askoz ere erantzunkizun gehiago dute eta
heldugoak dira edozein adinetan, gehienbat neskak. Bertako emakumeek etxeko lan guztiak beraiek egiten dituzte eta baita beste edozein lan ere. Erlijio aldetik oso sinisdunak dira beraien Jainkoarekin. Jainko hau “Ala” izanik, dena Berarengatik egiten dute. Egunean 5 aldiz errezatzen dute adin guztietakoek. Eskolan eta etxean ikasten dute. Emakumeek 18 urte inguruan “ Melfa “ izeneko jantzi behar dute.Soineko moduko jantzia da hau. Bikote kontuetan berriz, ezkon aurretik, ezin dute nobiorik izan eta era horretako edozein harreman ezkutuan mantendu behar dute. Mutcharen egoerara bueltatuz, guretzat izugarrizko esperientzia izan da: etxeko alaba moduan hartu dugu eta oso zaila izan da berarengandik banatzea. Baina guretzat lasaigarria da pentsatzea bera han oso pozik bizi dela bere familiarekin, nahiz eta, ez izan gauza handirik, ezer gutxirekin oso pozik bizi baitira.
■ Anartz Egimendia eta Edurne Elola
Eleitz-Gain etxea · 20493 Berrobi
SORONEA
IBARBURU
baserria eta denda ekologikoa
merkatutxoa
Letxuga kalea, 8 · Tolosa · ✆ 943 016 868
Euskalherria, 51 · Ibarra
Eguneko menuak · Menu bereziak · Asteburuko menuak · Karta · San Esteban auzoa, 6 · 20400 Tolosa ✆ 943 654 875 / 943 650 162
✆ 943 683 078
Berrobi
Xanti harategia Xabier Errazkin Bertako okela eta artisau eran egindako txerrikiak Usategi Berri etxea · ✆ 943 683 311 · Berrobi
Rondilla, 11 · ✆ 943 674 074 · Arostegieta, s/n · ✆ 943 676 093
Tolosa
Lesmes Belaunzaran TXERRI ABELTZANTZA Usarre baserria · ✆ 943 683 193 · Berrobi
Berrobiko Udala Euskara eta Kulturarekin
“IXABEL”
Teileri baserria
BERROBIKO OKINDEGIA – KAFETEGIA
Barazki bizidunak
Jose Mª Goikoetxea, 31
✆ 687 878 936
✆ 943 6832 56
2011 12. zenbakia
Gai nagusia 17
NEKAZARITZA EKOLOGIKOA: Bizitza filosofia
Azken urteotan asko entzun ohi dugu ekologia hitza. Klima aldaketa eguneroko albiste bihurtu da, ozono geruza, Antartidako glaziarren urtze prozesua‌ egoera ugari, ekosisteman aldaketa batzuk daudela erakusten digutenak. Nola iritsi gara ordea egoera honetara? Hainbat faktore ezberdin aztertu beharko genituzke erantzun bat eman ahal izateko baina laburki esanda, urte askotako gehiegikerien ondorio izan dela esango genuke. Azken urteotako modernizazioa dela eta, produktua ekoizteko bide berriak sortu dira, ekoizpena ahalik eta denbora gutxienean lortzea da helburu eta landatutako uztaren gehiengoa ziurtatu nahi da. Azkar eta asko egitea alegia. Nekazaritza ekologikoak ordea, beste helburu batzuk ditu; bere funtsa prozesu naturala jarraitzean datza,
berez behar duen denbora errespetatuz eta prozedura azkartze horretan inolako esku hartzerik egin gabe. Produktua bera eta lurra errespetatuz. Ekoizpen mota honetan, ez dira pestizida, plagizida eta beste hainbat produktu kimiko erabiltzen. Horien ordez, botika naturalak erabiltzen dira, landareen gaixotasunei aurre egiten laguntzen dietenak. Beraz, ekologiak ez du garai bateko nekazaritza sistema soila defendatzen, garapen bat jasan du botika naturalen sistemak erabiliz, kimikoak bezain eraginkorrak izan ez arren. Nekazaritza ekologikoan ez da produktuaren kalitate ona lortzean bakarrik pentsatzen, ingurugiroa zaintzea ere filosofia honekin loturik doa, elikagaien kalitatea lurraren egoera naturalarekin guztiz lotuta bai doa. Gauza bera abeltzaintzarekin ere, hau da, ez dago haragi ekologikorik animalienganako errespeturik gabe. Elika-
18 // gai nagusia
dura egokia emateaz gain beraien askatasuna guztiz beharrezkoa da modu honen bidez ekoiztu ahal izateko. Beraz, askorentzat ekologia elikagai mota bat jateaz haratago doa, mundua ikusteko beste modu bat dela ere esan daiteke. Nekazaritza ekologikoan lanean diharduten herrikideak baditugu herrian; Ina Uranga Soronean eta Iñaki Garcia Tellerin eta Mari Eugenia Agirretxek eta Fermin Zabalak landetxearen proiektuari heldu diote. Aurretik, 1990 ezkero nekazaritzako ekologikoan aritu badira ere.
Baratza ekologikoa Soronea eta Tellerin ekoizten dira produktu ekologikoak. Ina Uranga duela hemezortzi urte inguru hasi zen nekazaritza ekologikoaren munduan baina, ordu arte ere betidanik izan zuen lurrarekin lotura; bere amonak baratzea asko lantzen zuen eta baita bere ama Mariak ere. Hala ere, nekazaritza ekologikoarenganako apustua egun batetik bestera hartutako erabaki baten ondorio izan zen. Amak baratzerako botika kimiko bat erostera bidali omen zuen kontatzen digu eta botika zorroaren atzean jartzen zuena irakurtzean buruari bueltak ematen hasi omen zen. Segidan, nekazaritza ekologikoari buruzko liburu bat erosi zuen eta hor hasi zen Inaren afizioa, gaur egun profesio bihurtu dena. Liburuen bidez ikasten zuena ikastaroekin osatzen joan zen. Fraisoron 15 urte daramatza ikastaro desberdinak egiten eta egunero zerbait berria ikasten duela adierazi digu. Hala ere, “garbi dago ez dagoela egunero baratzean aritzea bezalakorik gauza berriak ikasteko” eta agian ikastaro askotan hori falta dela adierazten digu, hau da, teoria asko lantzen dela eta hori ere beharrezkoa dela baina, egunerokotasunean gauzak asko aldatzen direla.
12. zenbakia
2011
Iñaki Garcia, izatez donostiarra da. Bizitzak, Aldaba Txikira ekarri zuena. Lurrarekin beti izan du lotura, gurasoek baratzea zutelako. Baina lagun baten bidez jakin zuen Telleri alokagai zegoela. Horrela, Fermin eta Maria Eugeniarekin harremanetan jarri zen. Eta apustua gogorra izan da. Fraisoron nekazaritza ekologikoko ikastaroa egin eta abuztua ezkeroztik Telleriko ardura berea baita. Ina eta Iñakik bat egiten dute, nekazaritza ekologikoa zertan datzan azaltzeko eskatu diegunean “Barazkien ziklo naturala errespetatzea bilatzen da, lur eta landareengan inolako manipulazio genetiko zein artifizialik egin gabe. Honela, lurretik lortutako bitamina eta mantenugai guztiak eskuratzen ditu eta zaporean asko igartzen da. Hala ere, sistema hau jarraituz ekoizteak ez ditu alde onak bakarrik, naturaganako menpekotasun handia dago eta beraz, batez ere eguraldiaren arabera uzta era bateko edo bestekoa izango dugu”. Inak adibide gisa aurtengo urtea jartzen du “tomate asko galdu da eta urtero izaten direla arazoak uztaren batekin”.
Naturak emandako erremedio naturalak Nekazaritza ekologikoan, naturak berak ematen ditu zorriei, onddoei eta gaitzei aurre egiteko erremedioak. Baita abono naturalak ere. Iñakik liburu bat gomendatzen du “Plantas para curar plantas” eta landare zorriari aurre egiteko hartu duen neurria esplikatzen digu “ amona mantangorriek landare zorria jaten dute. Askotan ibiltzen naiz amona mantangorrien bila eta badira enpresak ere intsektuak saltzen dituztenak”. Osin eta azeri buztanarekin eginako botikak ere oso erabilgarriak dira nekazaritza ekologikoan bi produktore hauentzako. “Balde batean uretan osin ura eta azeri
2011 12. zenbakia buztanarena sartu eta 15 egunez eduki ostean, fermentatu egiten da.Ur hau, lau aldiz urarekin gehituta onddoen eta bakterien aurkako fungizida da. Ur kantitatea 8 aldiz gehituta berriz, abono foliarra da. Ur hau landareari “frix frixarekin” gehitu behar zaiola azaldu dute Inak eta Iñakik. Zientifikoki lortuta dauden botika ekologikoak ere erabiltzen dituzte (olio desberdinen nahasketak izaten dira). Hauek ez dutela zomorroengan pozoi funtzioa egiten azaldu dute, hau da, ez direla hiltzen berarekin kontaktuan jartzean. Landarea mikaztu egiten dute eta zomorroa gosez hiltzen da landarea jaten ez duelako. Beraz, ez zaio landare berari ezta lurrari ere inolako kalterik egiten, bere horretan propietate guztiekin jarraitzen bai du, ekoizpen denboran inolako eraginik egin gabe.
Soroneko baratza eta denda Mundu honetan pixkanaka gero eta gehiago murgildu ahala, duela 12 bat urte gutxi gorabehera, ziurtagiri ekologikoa eskuratu zuen. Gainontzeko produktuetatik desberdintzen duen froga da hau eta ekologiko gisa saltzeko guztiz beharrezkoa dena. Ziurtagiri honen erabileran tranparik egin ez dadin, urtean inspekzio batzuk izaten dituzte. Inaren kasuan bi izaten ditu; bata baserrian (urtean pare bat aldiz) eta bestea Sorone dendan, salgai dauden produktuak analizatzera eramaten dituztelarik. Badira jada zortzi bat urte, Inak bere bi arrebekin batera elikadura ekologikoko denda bat ireki zutela. “Ordu arte fabrika batean egiten nuen lan, baina, lan horrek ez ninduen batere betetzen eta nahiz eta, bere garaian erabaki zaila izan, baserrirako apustua egin nuen. Oso zaila da animali eta barazki ekologikoen salmentaren bidez soilik bizitzea eta horregatik denda irekitzea pentsatu genuen. Orain, nire bi ametsak beteak ditut, bata baserriaz bizitzea eta bestea hainbeste saiatutako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzatzen jarraitzea.” Hainbat feri ezberdinetara joateko aukera izan du, bai Espainia mailan eta baita nazioartean ere eta honako hauek dira garrantzitsuenetako batzuk: Bartzelona, Madrid, Alicante, Alemania eta Italia. “Dudarik gabe Alemaniakoa izan zen gehien txunditu ninduena; mundu guztiko ekoizleen erakusketa zegoen bertan eta ikaragarria izan zen. Alemania da Europa mailan elikadura ekologikoa gehien jaten den estatua eta nahiz eta ekoizle gisa indar handia ez izan, kontsumitzaile gisa handiena da. Espainia da elikadura mota honetan ekoizle indartsuenetakoa baina, ia dena esportatu egiten du”.
gai nagusia // 19
20 // gai nagusia
Bukatzeko, animaliak modu ekologiko batean nola hazten diren ere aipatu digu, bere ziurtagiriaren barnean animaliak ere sartzen bai zaizkio Inari. “Ez diet inolako pentsurik ematen animaliei, zereal eta belarraren bidez soilik hazten ditut behi eta txekorrak eta ia urte osoa aske ibiltzen dira. Oilaskoen kasuan ere berdin, kanpoan egoten dira beti eta ez dute pentsurik jaten. Kuriositate gisa esan, adibidez granja batean oilasko bat hiru edo lau astetan saltzeko moduan badago, niri lau hilabete gutxienez kostatzen zaidala, bere hazkunde denbora guztiz errespetatzen baitut”.
Barazki eta lore bizidunak Tellerin Iñakik barazkiak eta loreak hazi eta zaintzen ditu Tellerin. Merkatuetan saltzen ditu bere produktuak. Astean lau merkatu bisitatzen ditu, Villabona, Ordizia, Leitza eta Tolosakoa. “Goizetan merkatuetan egoten naiz eta arratsaldetan baratzeko lanak egiten ditut. Nahikoa lana izaten da”. Hala ere, Maria Eugenia eta Ferminek laguntzen diotela eta pozik dago Iñaki. Bezero gehienak betikoak direla azaldu du “nire bezeroek, produktu sano eta osasuntsuak nahi dituzte. Ekologikoa kontsumitzen duenak kalitatea nahi du eta filosofia bat jarraitzen du”.
12. zenbakia
2011
2011 12. zenbakia
gai nagusia // 21
Produktore bezala ere, bere lanarekin oso gustura dago “nire lana ondradua da, bankeroena baino ondraduagoa. Lurrarekin harreman zuzena dut eta gainera errespetuz jokatzen dut berarekin”. Garaian garaiko eta bertako produktua kontsumitzea da hauen filosofia. “Naturak ez dizkigu frutak eman neguan, gure gorputzak ez dituelako behar. Baina saltoki handietan, udarakoak diren barazki eta frutak saltzen dira neguan. Berdin du gainera nondik etorri diren, Chiletik, Perutik, Marruekosetik…..”. Azken urteetan entzun dugun Kilometro 0 –aren aldeko apustua da ekologikoarena ere. Bertako produktuak kontsumitzekoarena. Gabonetan konpota jan behar denekoa eta ez fruta tropikalak (piña….). Iñakiren beste proiektu bat, kontsumo taldea eta baratza soziala martxan jartzea dira Berrobin. Kontsumo taldeekin, produktorea eta bezeroaren artean zuzeneko salmenta egitea da, asteroko erosteko konpromisoarekin. Baratza sozialen kontua berriz, jendeak baratzean laguntzea da, jubilatuek, langabezian dagoen jendeak, gazteek….egindako lanaren ordainetan, barazkiak jasoz. Udaberri aldera, lorez beteko du negutegia Iñakik eta Berrobiko balkoiak lore hauekin apaintzea espero du. Herritar guztiak gonbidatzen ditu “Barazki bizidunak” proiektua bisitatzera. Laster, web gunean izango duena gainera.
Telleri landetxea eraikuntza modernoa
22 // gai nagusia
12. zenbakia
2011
Maria Eugenia Agirretxe eta Fermin zabalaren azken proiektua ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Duela bi urte sortu zitzaien ideia eta esan eta egin. Telleriko borda zen tokian, landetxe ederra dago orain. Lasaitasun bila datorren jendearentzako leku aproposa. Landetxea ekologiaren filosofiarekin egina dago, naturaren energia eta balore guztiak aprobetxatu dituzte; argitasuna, berotasuna, eguzki izpiak… Berotze sistema, geotermiaren bidez egiten da etxean, ur beroa eta etxeko berogailua lur azpian dauden hodi batzuen bidez lortzen da. Hodi hauek 90 metrotara daude sartuak lur azpian eta ura ibiltzen da zirkulazioan. Ura 14 gradutan dago eta tresna batek 60 gradutara igotzen du. “Hasierako inbertsioa handia bada ere, denborarekin errentagarriagoa” dela azaldu du Fermin Zabalak. Eguzki plaken bidez berriz, energia sortzen dute. Orain Iberdrolarekin duten kontratuagatik enpresari saldu behar diote energia hau, baina etorkizunean erabilgarri izatea espero dute. Egoin enpresak eraiki zuen etxea. Kanpoko estruktura 3 astetan eraiki zuten puzle baten moduan. Barruko lana luzeago joan zen. Etxea nola egin zen ikusi nahi duenak www.egoin.com orrian sartu besterik ez du.
Euskal Herrian azken urteetan mugimendu ekologikoa martxan jarri bada ere, Maria Eugeniak Europa aldean aspaldi ikusi zuen martxa hau. “Gu Europaren atzetik goaz, haiek politika eta kontzientzia ekologikoagoak dituzte. Atzetik bagoaz ere, poliki poliki bagoaz aurrera eta gero eta gehiago gara natura eta ingurua baloratzen ditugunak”.Telleriko landetxeak bisita ugari jaso ditu udaran. 2 etxe ditu landetxeak, sukalde egongela eta logelekin eta ingurune zoragarrian dago. “Lasaitasun bila etortzen da jende gehiena” dio Ferminek “eta hemen besterik ez dago”. Gabonetan ere izango da urtea Berrobin hasiko duen familiarik.
Kirol txokoa 23
2011 12. zenbakia
Frontenisa:
Jon Elustondo: • Gipuzkoan, 2.mailan irabazi. • Buruntzaldea txapelketa irabazi. • Plaza trinidad txapelketa irabazi.
Pelota:
• Dinastia Etxabe finala galdu. • 31 de Agosto txapelketan finala galdu. • Errenterin finala galdu.
Aurtengoan pilotaz gozatzeko aukera egon da izan ere aspaldiko urteetan ez bezela aurten Berrobik Herriarteko txapelketan parte hartu du. Gaztetxoen mailan Xabi Zubiria eta Aitor Erauskin aritu dira, jubeniletan, Joseba Esnaola eta Jon Elustondo , eta nagusien mailan Aratz Irazusta eta Iraitz Ugartemendia. Etxean eta Bidanian jokatu ostean pena haundiz ez dute lortu lehenengo kanporaketa pasatzea.
• Urretxun buruzburukoan semifinaletara iritsi.
Hala ere pilotari bakoitza kontuan izan ezkero aurten eginiko lana oso ona izan da garaipen mordoa lortu dituztelarik. Jarraiko lerroetan txapelketa desberdinetan lortutako emaitzak zerrendatuko ditugu:
•Burladan final laurdenetara iritsi.
Aitor Erauskin: • Gipuzkoako eskualdekoan binaka irabazi. • Hitza txapelketa irabazi. • Olazagutiako txapelketa irabazi. • Gipuzkoako eskualdekoan lau t’erdian finala galdu. • Ordiziko txapelketan semifinaletara iritsi.
Arrauna:
• Usurbileko txapelketan semifilana galdu. • Olaztin semifinala galdu.
Xabi Zubiria: •Lizarrako txapelketa irabazi Ander eskuderorekin batera. • Nafar jokoetan bi aldiz txapeldun. •Zangotzako txapelketan finala galdu.
Iñigo Altuna: Laurogeita hamar partidu inguru jokatu ditu; batzuk txapelketak izan dira, hamahiru final jokatu dituelarik. Beste guztiak, pilota jaialdiak izan dira, alde batetik, profesional ohiekin jokatu dituenak, esaterako: Juantxo Koka, Fernando Goñi, Patxi Eugi, Mikel Goñi...eta bestetik afizionatu mailan jokatu dituenak. Zorionez oraindik ere, leku askotatik deitzen diote eta horrela jarraitzeko asmoa du, ahal duen partidu gehiena jokatuz; bai afizionatuekin eta baita Garfe enpresarekin ere.
Arraun munduan hiru dira buru belarri ari diren herritarrak. Gazteenekin hasita Jon Jauregi eta Iñigo Areizaga ditugu. Hauek Tolosako klubean dihartute bateletan kadete mailan eta emaitza izugarriak lortu dituzte. Gipuzkoako txapelketan lehenengo postua lortu zuten apirilak 9.ko asteburuan san Pedron. Jarraian Euskadiko txapelketa Legutioko urtegian lehiatu zuten eta bertan ere garaipena lortu zuten. Azkenik espainiako txapelketa eskuratu nahian Ferrolerako bidea hartu zuten maiatzaren batean. Lan txukun bat egin ostean zortzigarren postua lortu zuten. Bestetik ezin aipatu gabe utzi Jose Luis zabalak burutu duen denboraldia. Triatloia alde batera utzita arraunari buru belarri ekin zion duela bi urte eta horrek bere fruituak ekarri dizkio. Getariako klubean aritu da eta urte borobil baten ostean mailaz igotzea lortu dute. Beraz datorren urtean Getaria ARC1 mailan izango da.
24 // kirol txokoa
Futbola Aurtengo festetan ikusi den bezela bada hainbat futbolista gure herrian. Gehienak aspaldiko urteetan ezer egin gabeak baina hala ere 4 talde osatu ziren txapelketarako. 3 mutilenak eta 1 neskena. 15 minutuko partidak jokatu ostean arratxalde umoretsu bat pasatzeko aukera izan zen. Gazteenak (lexmesen txerrie) garaipena eskuratu behar zutela zirudien hasieran baina azkenean talde berdea izan zen txapelduna partidari buelta eman ostean.
12. zenbakia
2011
Nesken areto futboleko txapeldunak Uztailaren 1, 2, 3 eta 4an Galiziako Ribadeo herrian ospatu zen IV. Nesken Areto Futboleko Txapelketa. Bertan, parte hartu zuten Arantzazu Rodas, Leire Lopetegi (Feli Ayerza berrobitarraren alaba) eta Maddi Dorronsorok. Kadeteen kategorian (14-16 urte bitartekoak) jokatu zuten, sailkapeneko partidetan emaitza onak lortu ondoren finala irabazi zuten.Garaikur ederrarekin pozpozik itzuli ziren etxera.
Talde Beltzeko partaideak: Xabi Zubiri, Aitor Erauskin, IĂąigo Areizaga, Julen Izagirre, Mikel Zubiri eta Lexmes Belauntzaran.Talde berdea: Garikoitz Egimendia, Unai Madina, Ander Rodas, Iker Elustondo, Maikel Medina eta BeĂąat PardiĂąas. Talde urdina: Julen Izagirre, Fadili Hamuad, Jon Alduntzin, Maikel Arozena, David Belauntzaran, Josu Rozas, Elias eta Jon Jauregi.Talde gorria: Maddi Dorronsoro, Nekane Honorato, Arantzazu Rodas, Leire Jauregi, Mirari Jauregi, Oihane Bergara, Miren Belauntzaran eta Nagore Lizardi Hala ere badira urte osoan futbolean buru belarri gogor entrenatzen dabiltzanak Tolosako taldearekin. Beraien artean, Julen Izagirre (jubenilen ohorezko mailan), Imanol Arratibel (kadeteen lehenengo mailan), Julen Gil (infantilen ohorezko mailan) eta Arantzazu Rodas eta Maddi Dorronsoro (neskekin). Ezin aipatu gabe utzi neskek galizian irabazitako txapelketa eta Julen Gil.en taldeari datorren urterako egin dioten gonbidapena. Iraileko lehenengo asteburuan Alemaniarako bidea hartuko dute bertako herri txiki batetara gonbidatuak izan baitira nazioarteko txapelketa batean partehartzeko.
Txirrindua: Duela 27 urte hasitako ohitura, urteren batean galdua egon den arren, aurtengoan berriro berrobiko 15 gaztek burutu dute. Berrobiko festei hasiera ematen dion Azpirozko itzulia arratsaldeko 3:30 hasi zen eta txirrindulariak 7:00 aldera itzuli ziren herrira. Ordu horietan hitzegiteko, par egiteko,‌ denbora egoten bada ere, Azpirotzen gora hortzak estutu eta lehia sanoari ematen zaio txanda. Ea proba politt honek datorren urteetan ere jarraipena izaten duen.
2011 12. zenbakia
kirol txokoa // 25
Korrika: Urteroko legez aurten ere burutu da festen egitarau barruan igande goizeko herri krosa. Partehartze handia egon da bertan eta oso korrikalari onak etorri dira gainera. Urtetik urtera nibela haunditzen doa eta hori seinale ona da. Gauzak ondo egiten ari direla alegia. Jarraian maila bakoitzeko lehen sailkatuak zeintzuk izan diren zehaztuko ditugu:
Nagusien mailan:
23,55 23,58 24,02
Hala ere berrobitarrak non nahi ikus daitezke urtean zehar egiten diren beste hainbat probetan. Garrantzitsuenen artean Behobia daukagu eta bertan parte hartutakoak hauexek dira:
28,40 29,12 29,58
Ion Alberdi 79. Postuan sailkatu zen 1:11 denbora ezin hobearekin. Gertutik jarraiu zion Ibai Madinak. Bera 207 postuan sartu zen 1:14 denbora onarekin. Beranduxeago 1:29 denborarekin Gregorio Plazaola. Zorionak hiru atleta hauei.
Mutilak 1 IMANOL CRUZ MATEOS 2 ENEKO GARIN ARRASTOA 3 IBAI ALBA VILCHEZ
DONOSTIA BILLABONA HERNANI
Lehen herritarra Jon Alberdi (6. postuan) 24,51 denborarekin. Bikain.
Nesketan 1 CRISTINA LOEDA SOTO 2 AMAYA CARRETERO ZULAICA 3 LOURDES COLOMO ARTOLA
EIBAR ZARAUTZ ZIZURKIL
Lehen herritarra Iosune Alberdi 39.06 denborarekin. Oso ondo.
Harri proba:
Herriko jaiei esker gazte talde batek berreskuratu du aintzinan egiten zen kirol bat. Giza proba alegia. Igandeko ekitaldia aitzakitzat harturik 8 gazte elizari bueltak ematera animatu ziren eta ez nolanahi gainera. Ikuskizun aparta sortu eta eman zuten eta horrek ondorioak ekarri ditu. Izan ere Errota etxearen ondoko zelaian lurperatutako 850 kiloko harria atera eta taldea sortzea erabaki dute. Astelehen eta ostegunetan 19:30 tatik aurrera elkartzen dira I単aki Mendia gidari dutela eta entrenamentu gogorrak egiten ari dira jarraiko hilabeteetan lehiatzeko asmoarekin. Ari diren mutilak hauexek dira: I単aki eta Peio Esnaola, Mikel eta Alberto Belauntzaran, Arkaitz , Jon Ander Lezea, Iker Elustondo eta Jon Alduntzin. Lehenengo erakustaldia errezilen egitea egokitu zaie. Bertan 1.100 kiloko harriarekin 20 minututan zenek plaza gehiago egin zuten lehia. Errezilek 38 plaza egin zituen eta Berrobik berriz 34. Oraingoan galtzea tokatu zaie baina martxan jarri berri den talde onek seguru emaitzak onak ekarriko dituela herrira. Horretarako gogor entrenatzen jarraitu beharko dute.
26 Elkarrizketa
12. zenbakia
2011
ETXABEKO MAHASTIEN GOXOA Zein mahats mota da? Ondo ematen al du hemen? Nola zaintzen duzu? Hondarribi Zuri izenekoa, hori gomendatu zidaten. Zubietako landarezale batek ere eman zizkidan behin beste landare batzuk, baina ez zuten emaitzarik eman. Aurten, eguraldi txarra dela eta 5 litrorako bakarrik eman du eta nik natural egin nahi arren, 15ean behin botika bota behar. Ameztoi txakolindegikoak esan zidanez, beraiek aurten 4 egunetik 4 egunera bota diote. Botika desberdinak bota behar zaizkio: erdoiaren kontrakoa, onddoen kontrakoa‌ Ni natural saiatu izan naiz, baino alferrik. Moztu berriz, udaberrian egiten da, eguraldiaren arabera eta ilberan. Udazkenean moztuz gero, izotzak izorratu dezake neguan. Mahatsa bildu aurretik berriz, mutturrak moztu behar dira. Dena den, itsasoko aireak emandakoa hobeto ateratzen da. Erraza balitz, gehiok ere jarriko lukete barrualdean. Argiùanok ere baditu mahastiak; batzuk barrualdera eta besteak itsasaldera eta biak kostan egon arren, desberdin ematen dute. Azalduko al diguzu zein prozesu jarraitzen duzun?
Antonio Artola, Etxabeko nagusia, bere izaera saltseroak bultzatuta orain 15 urte hasi zen txakolina egiteko esperimentuetan. Etxerako egiten du eta gustora asko dastatzen du eguneroko hamaiketakoan. Etxabeko sukaldean eserita, pozik eman digu bere txakolingile abenturaren berri.
Nolatan bururatu zitzaizun, hemen, txakolinetarako mahastiak jartzea? Zarautzen pisua daukagu eta han begira ibiltzen nintzen beti. Behin, GaĂąeta, Getariko txakolindegira kuadrilan joanda ginela, hango Julianek landareak eman zizkidan eta Leaburuko Jose Luis lagun zenak animatuta hasi nintzen.
Mahatsa bildu eta trituratu egiten da lehenengo, zuztarra kendu eta mamia bereiztuz. Egun berean atera eta 24 ordura trasbasea egin behar da. Metabisulfito potasiko pastillak nahastuta inoxidablezko barrikara pasatzen da. Azkenean, kontserbatzea nahi baduzu, kimikoki egin behar. 50 botila egin izan ditut nik eta dena txarra atera natural egin nahian. Azukrea ere nahasten zaio, 3gr botilako.Gero, 4-5 gradutan (hotza) egon behar du botilaratzeko. Joan den urtean adibidez, iraila bukaeran, pilarika aurretik egin eta maiatza aldera botilaratu nuen. Hasieran mostoak 1062 gradu (mustimetroarekin neurtuta) eduki behar ditu.1004-1005 gradu dituenean edaten hasi leike.
Noiz egin zenuen lehenengoz txakolina?
Sagar gazia eta limoia nahastuta ere egin izan nuen hasieran. Zapore ona zuen egin berritan, baina gero ezin zen edan. Nafarroako mahats gorria, 80kg Errezil sagar, 50kg sagar gazi eta limoiak nahastuta ere beste batean, baina berdin; hasieran ona eta gero edateko balio ez.
Duela 15 urte hasi nintzen esperimentuak egiten, baina 3-4 urte dira asmatzen hasi nintzenetik.
Getaria aldean nola egiten duten galdetu eta denek desberdin erantzuten dute, sekretuan gorde nahi.
2011 12. zenbakia
elkarrizketa // 27
Antonio Artolak berak (lanbidez kaldereroa izana) egindako inoxidablezko barrikak.
Azkenean, probak eta probak eginez asmatzera iritsi nintzen. Astigarragako Iñigo Egimendia enologoarengana joaten naiz iritzia eskatzera, hark orientatuta ibiltzen naiz. Bestaldera ere aritu naiz, baina azkenean hark emandako aholkuak jarraituz emaitza hobea izan dut. Bukatzeko, zein da zuri gehien gustatzen zaizun txakolina, zureaz gain noski: Bizkaikoa ala Gipuzkoakoa? Ameztoi edo Gañetakoa gustatzen zaizkit batez ere, Bizkaikoa baino gehiago.
Eskerrikasko Antonio eta jarraitu etxe hontako fruitu den zuku gozo horrekin gozatzen.
Ibañez GARRAIOAK Ibai-Ondo etxea, 2 / esk. · 20493 Berrobi ✆ 943 683 112 / 619 405 260 · Faxa: 943 683 112
28 Argazki
zaharrak
12. zenbakia
2011
Berrobitarrak sokatira txapelketan 1963ko Gipuzkoako Sokatira Txapelketa, Tolosako zezen plazan egin zen. Bertan parte hartu zuen taldeetako bat, argazkian jo eta ke ari dena da. “Sarrio� izenarekin lehiatu ziren, izen bereko paper fabrika izan zutelako babeslea. Besteak beste, saioan aritzeko, bakoitzari alkandora eta galtza bana eman omen zioten. Taldeko kide batek dionez, berrobitarrak ez zuten emaitza ona izan. Entrenatu ere, ez omen zuten fundamentu handirekin egin. Norgehiagoka irabazi zutenak, Zumarragakoak izan omen ziren.
Ezker eskuin: Juanito Etxeberria, Roman Agirretxe, Bitoriano Eizmendi, Julian Txurio, berastegiar bat, Bernardo Zubeldia, Ramon Jauregi, Imanol Izagirre.
2011 12. zenbakia
argazki zaharrak // 29
Egunpasa lagunartean
Bi argazki hauek, 1960. hamarkadaren hasierakoak dira. Goikoa zehazki, urte horretakoa da. Iraila aldean, neska koadrila batek Arantzazura egindako irtenaldi batean ateratakoa.
Behekoa berriz, lagun talde batek, Deba, Mutriku eta Saturraranera egindako irtenaldi bateko argazkia da.
Ezker eskuin: Elizaldeko Izaskun Odriozabala, Minero-
Ezker eskuin: Azpillagako Lurdes Urrutia, Tontolako
neko Bittori Ibañez, Alegiko Mª Dolores Agirre, Billabo-
Milagros Arsuaga, Arkaitzeko Fermin Muñoa , Usarre-
nako Mª Isabel Zabalegi, Errotako Arantxa Aierza, Iriar-
ko Maitere eta Mertxe Belaunzaran, Argindegiko Asen-
teko Mª Karmen Gorostidi, Galtzastegiko Joxepa Gar-
tsio Aierza, Aroztegiko Imanol Izagirre eta Joanitoneko
mendia, Akolegiko Edubigis Etxeberria eta Arbideko
Patxi Erauskin.
Arantxa Mujika.
30 urtetik
urtera
12. zenbakia
2011
Aurtengo festak
Ordua zen gazteria mugitzeko. Urte askotan geldi egoeran sustraituta, atseden patxadaegian bizita, eta, zorionean egonik, aurtengo udaberritik aurrera aldaketa izugarria nabaritu dugu Berrobiko neska mutil gazteengan herriko zenbait ekintzetan.
gazte-lokala eta ondoren gaur ezagutzen dugun Gaztetxea.
ez!
Bi hamarkada pasa ondoren, aurten, beste urteetako zenbait ekintza berdinak eginda (herri afaria, krosa, gaztetxoen eta helduen pilota partiduak, paella jana), bi ekintza berriez goxatzeko aukera izan genuen.Sanaustin jaietako azkenaurreko eta azkeneko arratsaldeetan.Egun bateko “GAZTEEN ARTEKO HERRI KIROLAK� saio ederra denon oroimenean ondo itsatsita dago. Bi taldetan banatutako 18nako neska mutilek kirol euskaldun desberdin begi aurrean eta goxamenerako eskaini zizkiguten. Zoragarria, benetan!
Orain 19 urte, jaietan,(1992.urtean), neskarik gabeko mutil gazteek, herri kirol saio aparta burutu zuten lehengo plazatxoan, pelotaleku zaharraren aurrean. Urte hartatik gazteek gehiago elkartu ziren eta Gaztetxe berriaren asmoak eta oinarriak zutik jartzen ahalegindu ziren. Mugimendu horretatik sortu zuten “Juanitoneko�
Eta ordu txikitan , taberna giroan Giza Proban parte hartzea erabaki zuten zortzikote gazte ausartek , jaien bukaera oso bikaina lortu zuten. 700 kiloko harria Elizan sartu ez baina bai elizari biraka harri galanta bultzatuz.Behin ere ez da izan hainbeste jende Elizaren inguru osoan. Zorionak, gazteok.
Negu bukaeran, gazteek bertso bazkaria antolatu zuten Beti Ona Elkartean . Bertsoz, umorez, jakiez ondo goxatuta kutsu kultural euskaldun saio ederra nabarmendu zen egun horretan Berrobin. Eta Sanagustinetako antolaketa buruzkoari zer esanik
San Sebastian eguna San Sebastian egunean urtero bezala, izen bereko ermitan meza ospatu zuten santuaren irudi berriarekin. Denok dakigun bezala, XVII.mendeko santuaren irudia lapurtua izan zen eta aurten ekarri dute berria. Ondoren eguna ondo bukatzeko asmoz, merienda goxoa prestatu zuten azaldu zirenentzat.
2011 12. zenbakia
urtetik urtera // 31
Begi Gorriren ekimenak
Aurten Begi-Gorri Elkartekoek ekintzak antolatzen lan ugari egin dute. Maiatzaren 7an, bertso bazkaria eta ondoren kontzertua izan zen; honetaz gain, Erroizperako mendi ibilaldia ere antolatu zuten. Irailaren 25ean, usadio zaharrari jarraituz Erniorako igoera ere proposatu zuten lehen aldiz. Abenduaren 3an, Euskararen eguna eta bide batez San Andresak ospatzeko asmoz txiste bazkaria, mus txapelketa eta kontzertuak prestatu zituzten. Festak antolatzeaz gain, Frontenis Txapelketa antolatzen dute urtero. Baina aurten kirol ekitaldia gauzatzeaz gain, sarean tokitxo bat egin diote web gune bat sortuz. Honekin, Frontenis Txapelketaren izena zabaldu dute, harremanak erraztu, publikora hurbildu eta aurreko edizioei buruzko informazioa bildu dute lan txukuna eginez. Norbait interesaturik egonez gero, hona hemen helbidea: www.izagirrefrontenistxapelketa.com. Espero dugu aurrerantzean hain langile jarraitzea.
32 // urtetik urtera
12. zenbakia
2011
Eskola
Eskola proiektuak
Bertsometa
Jakina da Berrobiko eskolako irakasleak eta ikasleak langile porrokatuak direla.Azken hauek txikiak izan arren proiektu handiak egiten dituzte eta esanguratsuenak aipatuko dizkizuegu jarraian.
Bertsolari Elkarteak ikasturtero argitaratzen duen liburua da Bertsometa. Bertan, eskola desberdinetako ikasleek egindako bertsoak agertzen dira. 2010-2011 ikasturtean Irati Aira Berrobiko eskolako ikasleak egindako marrazkia izan zen irabazlea liburuaren azalerako egiten den marrazki lehiaketan.
Eskola ibiltariak: Salamancara
2010-2011ko ikasturtean Berrobiko Eskolako ikasle zaharrenak Berastegikoekin batera egin zuten taldeak lortu zuen Eskola ibiltariek antolatzen duten bidaia egitea. Maialen Santxez, Olaia Gil, Irati Aira, Maialen Otamendi, Alo単a Erauskin, Ibai Agirre, E単aut Lekuona, Joseba Izagirre eta Be単at Goenagak osatu zuten Berrobitik Salamancara joan zirenen taldea. Berrobiko ikasle batek esan zigun Unibertsitateko horman Eukal Herrian hain famatuak eta hainbestetan kantatuak izan diren honako bi bertso hauek ikusi zituztela idatzita:
Gazte gaztetik aitak ta amak fraile ninduten nonbratu bai eta ere estudiora Salamankara bidaldu. Salamankara nindoalarik bidean nuen pentsatu estudiante tunante baino hobe nuela ezkondu. Aita Jainkoak egin banindu zeruetako giltzari orduntxe bai jakinen nuen atea nori ireki. Lehenengo aitari, gero amari, gero anai-arrebari, ta azken orduan isil-isilik nire maite politari
Matematika proiektua, Txikitik Handira izenekoan ikasle guztiek modu ezberdinetan hartu zuten parte. Txikienek, jaio zirenetik 5 urte arte zenbat hazi ziren neurtu zuten. Bukatzeko, jaio berritan zuten neurriko panpina egin zuten. Tartekoek, dinosaurua eskala errealean marraztu zuten eskolako futbol zelaian. Zaharrenek, azalera lantzeko ariketa xelebrea egin zuten. Honen helburua haur guztiak batera dinosauruaren marrazkiaren barruan sartzen ziren jakitea zen, ondorioztatu zuten isatsean kabitzen zirela eta ikasle kopurua halako bost beharko zituztela marrazkia osorik betetzeko. Hamaiketako solidarioa Agenda 21en barruan zegoen proiektua zen eta elikaduraren inguruan egin zuten lan ikasleek. Web gune batean munduan janariaren banaketa nola antolatuta zegoen aurkitu zuten. Horren arabera janaria erosi eta taldetan banatu zuten, orduan konturatu ziren batzuen eta besteen arteko aldea ikaragarria zela: batzuentzat gehiegi eta besteentzat ia ezer ez. Ikasleek hau ikusi zutenean, zerbait egin behar zela ohartu eta erabakia hartu zuten. Ondorioz, Sahararako janari bilketa antolatu zuten. Historia ikertzen da aipamena merezi duen hurrengo lana. Adunako ikasleekin elkarlanean egin zuten. Honetarako Interneten bloga egin zuten eta bertan idatzi zituzten aurrerapausoak. Proiektuaren bukaeran aitona-amonen garaia landu zuten. Ikasle bakoitzak aitona edo amona bat aukeratu eta horren biografia egin zuen. Ikasturteko azken egunean antolatu zuten ekitaldi hunkigarrian, irakasleek antzerki emanaldia egin zuten garai bateko eskola azalduz eta ikasle bakoitzak aukeratutako aitona edo amonari egindako lana eman zion eskura.
2011 12. zenbakia
urtetik urtera // 33
Dantza eta trikitixa Duela hogei urte inguru Ekintza Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeari ekin zion. Hasiera batean, trikitixa, panderoa eta dantza ikastaroekin hasi ziren. Urtez urte, ekintza berrietan parte hartzeko aukera eskaini da. Jarraian aipatutakoak jarduera hauetan hasi ziren eta oraindik ere lanean jarraitzen dute gustura. Beraz, Ekintza Guraso Elkarteak hasten duen bidea Berrobitik urrun iritsi daiteke.
Trikitixa
Dantza
2010eko abuztuaren 27an Trikitixak izan zuen bere goreneko fruitua. Herrian hazi eta hezi direnak irabazi zuten VI.Trikitilari Gazteen Txapelketa. Emanaldi bikainaren ostean, Leire Jauregi eta Mirari Jauregik irabazi zuten txapela. Kristina Solano trikitilaria dute irakasle azken urteotan, beraien hitzetan: “Hainbeste urtetan egindako lanaren emaitza izan zen. Aurrera jarraitzeko eta beste erronka berri batzuekin hasteko indarra eman zigun txapelak.�
Oraindik dantzan jarraitzen duten berrobitarrek, Ekintza Guraso Elkarteak antolatutako dantza klaseetan eman zituzten lehen dantza pausoak beste herritar askok bezala. Gaur egun ordea, Ibarrako Alurr dantza taldeko kide dira. Hainbat herritako festetan dantzatu dute, baita Berrobin ere azken hiru urtetan.
Aipatu, iaz Berrobi Berrikooi ahaztu egin zitzaigula berri on hau aipatzea eta azaltzea. Honekin, egindako hutsa bete dugulakoan gaude.
34 // urtetik urtera
12. zenbakia
2011
Kultur astea XXI. Kultur Astea izan da aurtengoa eta maiatzaren 14tik 20ra bitartean ospatu zena. Suziriak eman zion hasiera, jarraian mendi martxa, Mus, Eskoba eta Punttu txapelketak Solastokin, erromeria, pilota partidak, pailazoak,meza, txakolin dastatzea, buruhandiak, sukaldaritza erakustaldia, ipuin kontalaria liburutegian eta toka
txapelketa antolatu ziren herritarrentzat. Amaitzeko eta urtero bezala, eskolako ikasleek antzerki, bertso eta kantuz osatutako emanaldia eskaini ziguten ikustera joan ginenontzat. Herritar guztientzako ekintza ugari eta ezberdinak antolatu zituzten eta herritarrek beren parte hartzearekin erantzun genuen.
Literatur Lehiaketa
2.Kategorian (9-11 urte) hitz lauan irabazlea Josu Iruretagoiena izan zen “Iñigok eskolari beldur” ipuinarekin. Honetaz gain, aipamenak izan zituzten Maialen Santxez, Olaia Gil eta Irati Airak.
Aurtengoa IX. Literatur Lehiaketa izan da Kultur Astearen barruan. Berrobiko bizi edo ikasten duten haur eta gazteek parte hartu dute. 2011ko edizioan, 29 lan aurkeztu dituzte herriko gazteenek hitz lauan eta poesian. 1.Kategorian (6-8 urte) hitz lauan irabazlea Ane Agirretxe izan zen “Sara eta Mariaren izar desioa” lanarekin. Poesian, Aritz Izagirre “Eguzkia” lanarekin.
3.Kategorian (12-14 urte) ez zen lanik aurkeztu. Ea datorren urtean animatzen zareten. 4.Kategorian (14 urterik aurrera) irabazlea Maddi Dorronsoro izan zen “Zure eskuen artean” poesiarekin. Jarraitu idazten eta gazteak honetara bultzatzen!
2011 12. zenbakia
urtetik urtera // 35
Joxe Ondarretxe 2010eko irailaren 10a zen. Joxe hilero bezala bere Tolosarako bueltatxoa egitera atera zen. Oraingoan, ordea, ez zen etxera itzuli. Egun gogorrak izan ziren familiarentzat. Zoritxarrrez, orduak eta egunak pasa ahala, denbora gure aurka genuela bagenekien eta bizirik topatzeko esperantzak ere gero eta urriagoak ziren. Une hoietan etsipenaren sentimenduak gailentzen du edonor eta desio bakarra izaten da “nola edo hala” baina topatzea, amesgaiztoarekin “amaitzeko”. Une horietan eskertzekoak izaten dira familia, lagun eta ingurukoen babesa. Bada bestelako jenderik ere, zurrumurruek eragiten duten morboarekin asetzeko gogoa izaten duenik, familiaren mina errespetatu ez zuenik; zorionez ordea bestelako jendea gailentzen da. Astebetera iritsi zitzaigun zoritxarreko berri tristea, agertu zen azkenean Joxeren gorpua. Hurrengo egunetan, ordea, beste ustekabekoa heldu zen. Gorputzaren egoera txarra zela eta ez genuen gorpua identifikatzeko ikusterik izan. Hilabete batzuk igaroko omen ziren oraindik legalki frogatzeko ADN frogen bidez bera zela. Epaileak ez zituen eta nahikoa froga ikusten berak soinean zituen jantziak…
Uda amaierako egun eguzkitsu batean joan zinen, Urte honetako Urtarrilaren amaieran iritsi zitzaigun berria: legegileei iritsi zitzaizkien ADN frogek Joxeren gorpua zela ziurtatzen zuten. Hilabeteetako amesgaiztoari iritsi zitzaion amaiera eta azkenean bakoitzak bere erara agurtu genuen, osaba.
■ Ana Goñi Ondarretxe (Etxekoen izenean)
Ez genuen agurtzeko denborarik izan, osaba, Baina han nonbait, urrunean, berriro elkartzean Iritsi garela esateko kax-kax egingo dizugu Zuk egiten zenigun bezala, sukaldeko lehio ertzean. Agur, osaba
36 // urtetik urtera
12. zenbakia
2011
Santa Ageda Ohitura zaharrari eutsi nahian eta datozen belaunaldiei erakutsiz, koplak abestera atera zen herritarrez osatutako taldetxoa. Pozgarria da usadio honi eustea eta ea urtez- urte taldea handitzen joaten den.
Naturgas herrian Orain 10 urte herriak gas naturalaren beharra zuela jabeturik Udalak Naturgas enpresari gasa sartzeko obra ekitea eskatu zion, erantzun zehatzik jaso gabe. 2006. urtean. Gasbidea Berrobitik barrena pasatu behar zuenez Naturgasek egitasmo berria aurkeztu zuen. Udala eta Naturgasekoekin zenbait bilera egin ondoren elkarren artean obretarako diru laguntzak kudeatzeko konpromezua hartu zuten. 2008an, Gobernu zentralak eta Jaurlaritzak Berrobirako gutxi-gorabehera 350.000 euroko subentzioa izango zela, idatziz baieztatu zuen. 2009ko ekainean, Udalak NaturGasi obren lizentzia eman zion. Baina , oraindik Euskal Gobernu eta Industriaren lizentziak tramitatu beharrean zeudenez,.obraen hasiera 2010 arte atzeratu zen. Udalaren eskaera eta asmoa herri osoa gasifikatzea zen. Baina NaturGasek bere egitasmo eta aurrekontutan oinarrituz erabaki zuen noraino iritsi behar zuen gasifikazioa. Gaurdaino, herriko % 90 gasifikatuta dago. Beste apur hori ahl denean gasifikatu beharko da. Dagoeneko gasbidea portal bakoitzeraino iritsita dago. Beste guztia norberak arduratu beharko du NaturGaseko edo beste edozein jartzaile baimenduaren bidez
Solastokiko aldaketa Udaberritik hona aldaketa izan da Solastoki Elkartean. Jateko, edateko eta lagunekin patxadan egoteko beste bigarren lekua edo txokoa izatea gure herrian mesedegarria da . Bertan, eguneroko menua, ogitartekoak, plater konbinatuak‌ eskaintzen ditu edozeinentzat Maria Dolores Cevallosek, Mari izenez ezaguna. Urkola ezkerrean genuen; eta bidetik eskubian aurkitzen dugu orain beste bilgune hau. Izan dezala zortea Solastokiko tabernak luzaroan. .
2011 12. zenbakia
UHOLDEAK 1953 - 1983 - 2011 Hiru urte horietan, 30 urteko zikloak igaroz, Euskalerriko lurralde asko uholde urez astinduta gelditu izan dira. Makina bat hildako ere suertatu dira zoritxarrez. 1953ko urtea zen. Urriaren 14an Gipuzkoa aldean, leku batzuetan, euri jasak metro karratuko 300 litro bota zituen. Bazter ugari txikituta utzi zituen. Tolosako Rondila kalea ere Oria ibaia zela zirudien. Gertakari larriena “La Guipuzcoana“ autobus konpainiaren istripua izan zen. Donostiatik abiatutako autobusa Zestoako Iraeta auzora iritsi zenean, Urola ibai ertzeko bidean ez atzera ez aurrera geratu zen motorrean ura sartu zitzaiolako. Autobusa handik ateratzeko batzuk zerbaiten bila joan bitartean, urak denbora gutxian metro eta erdiko altuera hartu zuen. Konturatu orduko, urak irentsi zuen autobusa eta bertan zeuden hamasei bidaiari. 1983koa gertuagokoa dugu askok.Abuztuaren 25etik 28ra bitartean gertatu ziren uholde ikaragarriak. Hondamendi galanta izan zen. Aurrena Gipuzkoa eraso zuen euri jasa madarikatuak; hurrengo egunean izurrite urtsuak Bizkai aldera jo zuen. Ondorioa: 35 hildako eta 5 desagertutako. Hemerotekak gogoratuko digu orduko egoera agertzen dizkigun argazkietan . Egun haietan, Berrobiko jaien hasiera izan behar zuena ezerrezean gelditu zen. Jaien desioa tristura, atsekabea, harridura eta mina bilakatu zitzaigun. Eliza atzeko alde inguruan zeuden kotxeak bortizki ormaratuta gelditu ziren uraren indarrez. Kale nagusia Elizatik behera erreka bihurtuta, arrainen ordez harriak eta butano bonbona batzuk zihoazen goitik behera ziztu bizian. Beldurgarria izan zen bai, zeruaren haserreaÂĄ 2011 koa, azarokoa , denok ikusi eta sofritu dugu. Martutene eta inguruetan eguraldiaren eraso latza gurean baino gogorragoa izan da.Telebista, egunkari eta Interneteri esker jakin dugu gertatutakoaren berri. Ezin duguna ondo jaso da kaltetuen barruko mina , eurengan sortutako ezintasuna eta ondasunen ezereztea. Gurean, goialdean, luiziak, bideetan harri pilak, lokatzak, bide batzuk ondatuta eta bi egunetan urik gabe. Azken arazo hau, lanak ondo burututa, bideratu zuten...
urtetik urtera // 37
38 // urtetik urtera
12. zenbakia
2011
Abenduaren 3a, Euskeraren Nazioarteko Eguna “Eta bai! Eta bai! Nik Euskerari bai ta bai!” “Haurrak ikas zazue euskeraz mintzatzen” “Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu”. “Euskara, Euskara, jalgi hadi mundura!”
Lau euskal kanten hasierak ditugu, oso ezagunak eta askotan abestuak. Aproposak dira abenduaren 3an Berrobin ere ospatu dugun Euskeraren Nazioarteko Egunerako. Nola sortu zen Euskeraren Nazioarteko Eguna? 1948an Eusko Ikaskuntzak Baionan egindako VII. Kongresuan nabarmendu zuten euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzea. Parisen, Caracasen eta New Yorken ospatu zuten egun hori. Ofizialki 1995ean hasi zen ospatzen. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egoki ikusi zuten urtero abenduaren 3an Euskararen Mundu Eguna izatea. Egitarau polita antolatu dute “Begi-Gorri”, “Jubilatuen Elkartea” eta “Udalak” hilabete honen 3rako. Umeentzat jolas herrikoiak, “Amerikanuak” dokumentala, haurrentzat filma eta ipuin tradizionalak, talo jana. Eta euskaldunen ohitura nagusienetako bati jarraituz “Rencontre Gastronomiko Zabala” eratu zuten “60 bat lagunentzat”. Bertan, Niko abeslari, bertsolari, txistelari, rantxeren kantari oiartzuarraren magia ederrari esker “euskeraren” indarra agertu zen. Gauean kontzertua eta herrian parranda luzea egiteko aukera ona. Bai, gaurkoa egun bat soilik da. Egin den eta egiten dena ondo dago.Baina hemen ospatu behar duguna “euskeraren 365 egunak” da. Euskera maite duzula hitz egiterakoan transmititzen duzu, eta, gure euskera zabaltzen eta indartzen ari da.
Sarriópapel eta Celulosa S.A. (Uranga faktoria)
ekoizten du • Autokopiatiborako oinarrizko papera (35-90 g/m2 artean) • Termikorako oinarrizko papera (40-50 g/m2 artean) • Estukadorako oinarrizko papera (60-90 g/m2 artean) • Brillo handiko estukadorako oinarrizko papera (50-80 g/m2 artean)
Sarriópapel y Celulosa S.A. Factoría Uranga Ospela auzoa, 30 · 20493 Berrobi (Gipuzkoa)