Bilbao Bizkaia 2013 euskera

Page 1



04

Bilbao Turismoa FENIX HEGAZTIA OREKAREN BILA BILBAO: IZEN PROPIOA DUEN JOMUGA TURISTIKOA GUGGENHEIM MUSEOA, HIRIAREN BAIKORTASUNA BILBOKO ARKITEKTURA, ARTE BIZIGARRIA BILBO EZAGUTZEKO BESTE MODU BAT SHOPPING: ZURE NEURRIRAKO EROSKETAK EGUZKIA EZKUTATZEN DENEAN... BILBOREN LEHEN TAUPADA, ZAZPI KALEAK ZABALGUNEA, HIRIAREN TAUPADA BIZIAK ARTEA KALEAN BERTAN BILBOKO ZUBIAK, BIZITASUNEZ BETERIKO ARTERIAK BILBOK DISEINUAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU BILBAO BIZKAIA OPEN MIND, EZAGUTZEKO MODURIK ONENA ERRIBERAKO MERKATU ZAHARBERRITUA, IKUSTEKOA KIROLAREN INDARRA ETA PLASTIKOTASUNA BIZKAIAN BIZKAIKO ZUBIA: ESPIRITUAREN IKURRA FAMILIAN PARTEKATZEKO ETA GOZATZEKO ASTIA ARTXANDAKO FUNIKULARRA, NATURARA IRISTEKO BIDE AZKARRA

30

Convention Bureau AZOKAK ETA KONGRESUAK: BILBO JOMUGA

32

Bilbao Bizkaia naturarekin bat EZAGUTU BUSTURIALDEA-URDAIBAIKO NATURA ALTXORRAK LANDA TURISMOA: NATURAREN XARMA GORBEIALDEA CENTRAL PARK, NATURAREN PLAZERAK ANBOTO, MAGIAZ BETETAKO MENDI EDERRA NERBIOI IBAIAREN ITURBURUA, IKUSGARRIA BASOAK, ALTXOR ZAINTZAILEAK

42

Bizkaiko kostaldea GAZTELUGATXEKO DONIENE... ITSASORA BEGIRA SURF EGIN ETA GOZATU BIZKAIKO HONDARTZETAN ITSAS BIDAIEN TURISMOA, GORANTZ DOAN JOERA ARRANTZA PORTUAK, IZAERADUN HERRIAK KIROL-PORTUAK, PASIO BATEN BABESA ATSEDEN ETA ONGIZATERA BIDAIA

50

Bizkaia Historikoa HISTORIAREN ANTZEZTOKIAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA ETA EUSKERA

54

Gastronomia PINTXOAK JATEA BILBON ETA BIZKAIAN, PLAZER HUTSA TRADIZIOA ETA ABANGOARDIA: ONDO JATEKO HAMAIKA LEKU BILBOKO PASTELAK: EGUNEROKO PLAZER TXIKIAK

60

Kultura ARTEAREKIKO MAITASUNA ALHONDIGA: GAUR EGUNGO FOROA BILBORENTZAT SINFONIKOTIK HERRIKOIRA: MUSIKAZ BETERIKO ARIMA LIRIKAK 60 URTE BILBON ROLLS ROYCE AUTOEN BILDUMA PRIBATU HANDIENA, BIZKAIAN CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA, JEINUAREN DOTOREZIA BILBO, “BASQUE WORLDERA” SARTZEKO ATEA

68

Agenda BILBOKO URTEKO AGENDA BIZKAIKO AGENDA

Argitaratzailea: Bilboko Udala Bizkaiko Foru Aldundia Egilea: BizkaiaTour, S.L.

70

Informazio praktikoa HOTELAK, GARRAIOA ETA TURISMO BULEGOAK BILBOKO ERRESERBAK ETA BILBAO CARD BILBOKO KALE-IZENDEGIA ETA BIZKAIKO MAPA GARRAIO TURISTIKOAK ETA DOAKO WIFIA


BILBAO TURISMOA

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

4

FENIX HEGAZTIA OREKAREN BILA

I

nork ez luke esango, laurogeigarren hamarkada amaieran, Bizkaiko industria-sektore garrantzitsuenaren siderurgia-industria eta ontziola handien krisiak industria-hondamena eragin eta langabezia-indizeak % 20 gainditzen bazuen, hamar urte beranduago Bilbo berreraiki eta goratuko zenik, fenix hegaztiaren modura hegan hasi eta mundu osoan birsorkuntzaren erreferente bihurtuko zenik. Eta hori erakusten dute azken urteotan merezimendu osoz jaso dituen sari ospetsuek: Singapurreko Lee Kuan Yew World City Prize Saria, “Hirien Nobel Saria� litzatekeena; Shanghaiko Erakusketako Hiriko Jarduera Onenen Saria; I, II eta III. Udal Gardentasunaren Sariak, 2008, 2009 eta 2010eko edizioetan, Transparency International erakundeak Estatuan ematen dituenak. Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean parte hartzeko hiriko jarduera onenen artean hautatu zuten,

eta Hirigileen Europako Kontseiluak Europako hirigintza saria eman zion. Birsorkuntza horretan, Bilbok izen handiko arkitektoak erakarri ditu, hala nola, Ghery, Foster, Pelli, Isozaki, Hadid, Calatrava, Moneo, Siza, Starck, Legorreta eta Soriano. Hiria industria-patinatik hirigintza-gailurrera iritsi da, grisean murgilduta egotetik hiri atsegin eta eroso izatera, eta proiektu berriekin batera hiriko ondasun historiko aberatsa azaleratzen joan da. Birsorkuntza-prozesu horretan, Bilbok hainbat faktoreri eman dio garrantzia, eta hiriaren estetika birsortzeaz gain, oreka jasangarria izan du helburu. Industria-guneak berreskuratu dira hirigintzaerabilerarako, eta hiritarrak itsasadarraren ertzetara itzuli ditu: lehen portu-lanetarako zirenak, gaur egun aisialdirako gune bihurtu dira. Ingurumena berreskuratzeko proiektuetan inbertsio handiak egin dira eta, esaterako, Nerbioi ibaiari, hamarkadetan zehar hiriko eta industriako isuriek kutsatutakoari, uraren bizitza berreskurat-

zeko oxigenoa eman zaio. Guggenheim Bilbao Museoa bezalako kultura-azpiegiturek, edo Arte Ederretako Museoa handitzeko lanek, birsorkuntza-prozesu osoaren abiapuntu gisa hartu dira, mundu osoko bidaiariak erakarri dituzte, turismoaren garapena bultzatu dute eta The Times eta The Lonely Planet bezalako aldizkariak Bilbo Munduko 10 Jomuga Turistikoen artean kokatzera iritsi dira 2008an. Hiriaz gain, metropolibarrutiak ere interesezko jomuga eta jarduerak ditu. Nahikoa da UNESCOk Gizadiaren Ondasuna izendatutako Bizkaiko Zubira hurbiltzea edo Getxo, Sopela edo Plentziako hondartza edo herrietara hurbiltzea, metroa erabiliz irits baitaiteke. Minutu gutxira natura basatiaz gozatzeko hamaika aukera dago, Urkiola edo Gorbeiako parke natural babestuak, edo Urdaibaiko Estuarioa, Europako paisaia ederrenetako bat, UNESCOk Biosfera Erreserba izendatutakoa.


5

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 6

BILBAO: IZEN PROPIOA DUEN JOMUGA TURISTIKOA

E

sparru guztietan gero eta mundu globalizatu eta lehiakorragoa bizi dugun garai honetan, oso gutxik lortzen du nazioartean marka gisa kokatzeko erronka gainditzea. Gaur egun, izen handiko marka status hori lortzea, bai hiri, jarduera ekonomikoaren garapen eta enpresentzat, balio eztabaidaezina da, eta Bilbok nazioarte mailako berezko izena duen puntu bihurtzea lortu du. Hamarkada batean, Bizkaiko hiriburua berezko nortasuna duen jomuga turistikoa dugu, eta Estatuko gainerako lurraldeetako bidaiariak erakartzeaz gain, Europa eta Estatu Batuetako txoko guztietako turistak ere etortzen dira. Aldi horretan, Bilbok 25.000 bidaiari pasatxo jasotzetik

726.000 bisitari erakartzea lortu du, goranzko joeran. Era berean, Bizkaiko hiriburua bisitatzen duten pertsonen egonaldiak ere luzatzen joan dira. Datuok eskuan, turismoa Bilboko garapen ekonomiko eta sozialerako garrantzi estrategikoa duen sektore bilakatu dela esan daiteke eta urtero 200 milioi euro baino gehiagoko eragina du. Gaur egun, hazkunde horren arrazoi diren azpiegitura eta zerbitzu guztiak ditu hiriak, eta horren guztiaren jatorria 1997an Guggenheim museoaren irekierarekin dugu. Bilbok hotel-eskaintza bikaina jartzen du bisitarien eskura; 7.000 hotelplaza ditu hiriak. Guztiak, hiriko puntu estrategikoetan kokatuta egoteaz gain, eraikin historiko adierazgarrietan daude edo diseinu eta arkitektura abangoardistarenaren erakusle dira.

Bilbon barna mugitzea erosoa eta erraza da. Hiriko garraio-sareak munduko metro modernoenetakoa du, diseinuaren aldetik (Norman Foster-en lana) ez ezik, baita bertako babes eta segurtasun-sistemengatik ere. Horrez gain, Bilbok tranbia berritzailea du, baita hiri eta hiri-arteko autobus-sare eraginkorra eta aldiriko tren-sarea ere. Horiei esker, gertuko kosta-herri eta naturaparkeetara erraztasunez irits daiteke. Bilbo, gainera, Espainiako iparraldeko eta Arku Atlantikoko aire, itsas eta lur-komunikazioetarako zentro garrantzitsuena da. Bilboko aireportuan hamahiru konpainia daude, eta kontinenteko hiri nagusietatik bidaiatzeko aukera ematen dute, ordu 1 eta 3 ordu artean irits zaitezke haietara, eta kontinenteko nahiz kontinentez kanpoko beste aireportuekin lotura ere egiten dute. Hirian

autopista eta autobia-sarea elkartzen da, Bizkaiko hiriburua Espainiako eta Europako hiriburu garrantzitsuenekin lotzeko. Bilbo hiriak eskaintzen digun kultura-eskaintzaren barnean aurki ditzakegu, punta-puntako pinakotekez gain, Guggenheim Bilbao Museoa eta Arte Ederretako Museoa, lehen mailako 11 museo eta hogei arte-galeria eta erakusketaaretotik gora, baita nazioartean ezaguna den opera-garaia ere. Gainera, Bilbon Euskal Herriko jatetxe eta sukaldari bikain gehienak ditugu. "Michelin Izarrak� dituzten jatetxeetatik jatetxe tradizionaletara; landa-erretegi edo sagardotegietatik tabernetara. Osagai horiek guztiek kokatzen dute Bilbo hiri-jomuga erakargarrienen artean.


7

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 8

GUGGENHEIM MUSEOA, HIRIAREN BAIKORTASUNA

F

rank O. Gehry artistak berak ere ezingo luke imajinatu, Guggenheim Bilbao Museoa eraikitzeko izendatu zutenean, berak irudikatutako eraikina arkitektura unibertsaleko maisulan gisa ospetsu bihurtuko zenik. Arkitektoak noizbait esan izan du, norberak diseina dezakeen eraikinik onena irudikatzea lortu duela pentsa dezakeela, baina sekula ezingo duela ziurtasunez jakin zer sentitzen den bertan sartu eta espazioetan barna ibiltzean. Egia esan, Frank O. Gehryk sortutako eraikin ikusgarriak espazio hunkigarriak ditu eta bertan ibiltzea zirraragarria da. Forma abangoardista badu ere, titanioz estalitako zati okerrak eta harrizko forma erregularrak bata bestearen aurka daudela dirudi, eraikinak hiriaren historiari egiten dio erreferentzia, bere portu eta industria-iraganari. Eraikinaren handitasunak ez du hiriaren Zabalgunearen beste eraikinekin duen oreka apurtzen, lursail baten gainean baitago. Lehen portu-espazioak zeuden bertan, itsasadarraren ezkerraldean, hiriaren kota baino 16 metro beherago. Beraz, hiritik Museoko sarrera nagusira joateko, beherantz doan eskailera-eremu zabala ibili behar dugu, eraikinaren barnera murgiltzeko. Sarreratik eraikinaren bihotzera joaten gara, atarira, 55 metroko altuera duen erdiguneko espazioa da, eta galeriek osatzen dituzten aurkako zatiak lotu eta artikulatzen ditu. Beirako horma handien bidez argi

poaldean titanioz estalita dauden zatiak, orain horma kurbatu eta altuera askokoak diren espazio bereziak dira, eta elkarrizketa aberatsa mantentzen dute bertan erakusten diren artista garaikide askoren tamaina handiko obrekin.

natural asko sartzen da eta sentsazio anbiguoa ematen digu. Museoaren barnean gaudela, edozein galeriatatik irtenda hiria ikusteko aukera ematen digu. Izan ere, atariak lotu eta artikulatzen du galerietako ibilbidea. Espazio horretan daude hiru solairuak komunikatzen dituen igogailua eta bigarren eta hirugarren solairuetan dago pasabide-eraztun bat, aretoetan barna egingo dugun ibilbidea lotzeko. Galeriek barnean irudikatzen dituzte berau jasotzen duten bolumenen itxura kontrajarria. Kan-

Zati erregularrek, harriz estalita daudenek, formatu klasikoko aretoak dituzte barnean, lau angeluko itxura dute eta metro bat eta hiru metroren arteko ohiko altuerak. Formatu klasikoagoko obrak erakusteko leku aproposa dira. Espazio aniztasun horrek ibilbidea esperientzia dibertigarria izateko aukera eskaintzen du, espazioak errepikatzeak eragiten duen monotoniatik urrun. Ataria da orientatzeko erreferentzia. Eraikinaren inguruan bi urmael daude, bata hirira begira dago eta, bestea, itsasadarrari begira dago-

en aldean. Azken horren gainetik altxatzen da oinezkoak igarotzeko pasabidea, eta Abandoibarrako pasealekuarekin lotzen du. Beste bi elementu dira nabarmentzekoak eraikinaren osaeran: 30 metro baino gehiagoko luzera duen zati handi bat, ataritik Salbe Zubia azpitik zeharkatu arte luzatzen da, eta bertan zutaberik gabeko areto erraldoi bat dago. Bertan aurki ditzakegu Richard Serra artistaren eskulturak, baita alde batean altxatzen den harrizko dorre bat ere, eraikinaren gainetik doan zubia besarkatzen. Frank O. Gehryk maisulana egin zuen Guggenheim Bilbao Museoarentzat eta bere eraikinak hiriari baikortasuna itzuli zion, Bilbo erreferentziazko paradigma bihurtu duen eraldaketaren faktore nagusia. www.guggenheim-bilbao.es


9

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 10

BILBOKO ARKITEKTURA, ARTE BIZIGARRIA

A

dierazpen artistiko guztien artetik, arkitektura da, segur aski, funtzio soziala bete eta artistarentzat eskakizun maila altuena duena. Arkitektoek ezin dute etsi, haien lanek hunkitzen gaituzte eta, aldi berean, funtzio jakin batzuk betetzeko espazioak izan behar dute. 80ko hamarkada amaieran Bilbok abian jarri zuen hiri-birsorkuntza prozesuak portu eta industriaespazioak herritarren erabilerarako berreskuratzeko aukera eman zuen, lehen itsasadarreko ezkerraldea hartzen baitzuten. Gaur egun, zalantzarik gabe, inork ez du esango Bilbok Abandoibarrako espazioa eskuratzeko aukera alferrik galdu zuenik, espazio hori XXI. mendeko Bilbo berriaren adierazgarri bihurtu baita. Izan ere, hiri-birsorkuntza prozesu horrek nazioartean ospea bereganatzeko aukera eman dio, eta ospe horren baitan aipatzekoak dira: CITTÀ D'ACQUA sari berezia, 2004an Veneziako Arki-

tektura Bienalak eman ziona, 19 hautagairen artean; Europako Hirigintza Saria, Hirigileen Europako Kontseiluak ematen duena, 2004an eta 2006an; Nazioarteko Hirigileen Elkartearen ISOCARO Bikaintasunari Saria, 2005ean. Horrez gain, Bilbo Shangaiko Erakusketa Mundialean gonbidatu zuten, munduko hiriko jarduera onenetako bat garatzeagatik. Prozesu horretan gure garaiko arkitekto askok parte hartu du. Abandoibarran barna paseatzean, azpiegitura paregabe asko ikusiko ditugu, guztiak hiriarekin batera etorkizunera begiratzeko nahiaren erakusle dira. Norman Fosterrek diseinatutako Metroa; Tranbia; Zubizuri zubia (Santiago Calatravarena) edo Pedro Arrupe Zubia (José Antonio

Fernández Ordóñezena); Frank O. Gehryren Guggenheim Museoa; Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia, (Federico Soriano eta Dolores Palaciosena); izen handiko pertsonek diseinatutako hotel berriak (Legorreta, Miró eta Mariscal); Deustuko Unibertsitateko Liburutegia (Rafael Moneorena); Euskal Herriko Unibertsitatearen areto nagusi berria (Alvaro Sizarena); Iberdrola dorrea (César Pellirena); Euskadi Plaza (Diana Balmorirena) edo Isozakiren Dorreak. Hala ere, arkitektura berri hori ez da Abandoibarran bakarrik garatzen, hiri osoa baitago proiektu handi eta txikiez josita, horiek mikro-espazioak osatzen dituzte gizarteratzearentzat, eta auzoetako bizitza garatzen laguntzen dute. Eguneroko bizitzan eragin handiko proiektua da, adibidez, Miribilla eliza berria. Bertako elementu adierazgarriena kanpandorrea da, 24 metroko altuera duen beirazko dorrea. Kanpoko etxaurrearen kolore zuria eta eraikinaren barne garden eta minimalistara argi naturala

pasatzen uzten duten beirate koloretsuak oso ezberdinak dira. Zalantzarik gabe, bertako sinadura duen eraikin berezia da, IMB estudioa, eta beste hainbat proiektu ere eraman ditu aurrera, hala nola, Foru Liburutegia, Amezolako Aldiriko Trenen Geltokiko sarrera edo Bilboko Udaletxearen zabaltzea. Hiriaren erdigunean, Alhóndiga ardo-biltegi zaharrak biltzen ditu aisialdi eta kulturarako 43.000 metro koadro. Zaharberritze-lanen arduraduna Philippe Starck izan da. Bertan zinema-aretoak, erakusketa-aretoak. mediateka, jatetxeak eta kafetegia, denda bat eta beirazko zorua duen igerileku bat aurki ditzakegu.

Beirazko zoru hori izugarrizkoak diren 43 zutabe ezberdinen ataria da. Etorkizun laburrera, Bilbok Zorrozaurreren birmoldaketari ekin nahi dio; Abandoibarraren azalera bikoitza du eta bertako hiri-plangintza Zaha Hadid izen handiko arkitektoak egin du. Zorrotzaurreko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak 5.473 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du, horien erdiak babes ofizialekoak izango dira. Guztira 579.945 metro koadro eraikiko dira, eta beste 201.360 metro koadro jarduera ekonomikoari zuzendutakoak izango dira. Horren ondorioz, 6.000


11

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

lanpostu berri sortuko dira. Guztira, gunearen azaleraren bi heren erabilera publikorako izango dira, horien artean 155.893 metro koadro espazio libreentzat izango dira eta 84.936 ekipamenduentzat. Halaber, Zorrozaurreren planak San Ignazio auzoari erriberako parke berri bat eta hiru gune berde berri emango dizkio, 33.750 metro koadro guztira.Bilbok kalitatezko arkitekturaren aldeko apustua egitea, arkitekturak gure inguruan dugun espazioa osatzen duela baieztatzen duen pentsamoldetik dator.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

12

BILBO EZAGUTZEKO BESTE MODU BAT

BILBAO TURISMOK GIDATUTAKO BISITAK ANTOLATZEN DITU ALDE ZAHARREAN ETA ZABALGUNE - ABANDOIBARRAN

B

ilbao Turismok Bilbo ezagutzeko aukera ematen du eta gidari profesional bati esker, hiriburuaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko bi ibilbide interesgarri antolatu ditu: bata, Bilboko Alde Zaharrean barna eta, bestea, Zabalgune-Abandoibarran barna. Bisitak larunbat eta igande goizetan egiten dira. Ez itzazu galdu!

BEGIRADA HIRIAREN JATORRIRANTZ Erdi Aroko Bilbo ezagutzeko ibilbide interesgarria da, eta harrizko kaleak, xarmadun kantoi, plaza eta txokoak, hiria hazten lagundu zuten merkataritza- eta portu-jarduera biziaren testigantzak dira. Bertako harresiek, Donejakue katedralak, Plaza Berriak, San Anton eliza adierazgarriak eta berau altxatzen duten aspaldiko aurriek, edo Erriberako merkatu zaratatsuak 500 urteko historiaren eta hiri-bizitasunaren adierazle dira, denborak aurrera egin ez duela baitirudi. ORDUTEGIA Urte osoan, larunbat eta igandetan 10:00etan. IRTEERA PUNTUA: Bilbao Turismoko Bulegotik (ARRIAGA ANTZOKIAN).

Alde Zaharreko bisitan ikus daitezkeen hainbat tokitako irudiak. Ezkerrean, San Anton eliza eta zubia. Goian, Bilboko Udaletxea. Behean, Arriaga Antzokia eta Alde Zaharreko kale bat. Behe-behean, Plaza Barria.


13

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

HIRIAREN AURRERAPENAREN GUNEA Bisitak Bilboren hirigintza-garapena eta arkitektura erakusten ditu, XIX. mendetik hasi eta gaur egunera artekoa. Tradizioa eta abangoardia nahasten dituen hiriaren bihotz taupakariari eskainitako begirada. Zabalgune eta Abandoibarratik barna paseatzea Bilboren espiritu ekintzailea ezagutzea da, arkitektura eta eskultura museoak aire zabalean bisitatzeko aukera, Hiribilduak betidanik izan duen etorkizunera begirako ikuspegia azaleratzen duena. ORDUTEGIA Urte osoan, larunbat eta igandetan 12:00etan. IRTEERA PUNTUA: Bilbao Turismoko bulegotik (GUGGENHEIM BILBAO museoaren alboan).

IZENA EMATEA Interesa dutenak dagokion bulegora bertaratuko dira bisita hasi baino 10 minutu lehenago. Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira. 15 pertsona edo gehiagoko taldeentzat, bi ibilbide horietako bat antola daiteke nahi den egun eta orduan. Taldeak: Erreserba aurretik eginda, euskaraz, frantsesez, alemanez eta italieraz egin daitezke. Ibilbide bakoitzaren prezioa: Norbanakoa: 4,5 â‚Ź Taldeak: 4 â‚Ź . Ibilbide bakoitzaren iraupena: 90 min. Informazioa: (34) 94 479 57 60 informacion@bilbaoturismo.bilbao.net

Zabalgune eta Abandoibarrako bisitaren irudiak. Goian, Abandoko lorategiak. Behean, ezkerrean, Plaza Biribila Abandoko metroa. Eskuinean, Isozakiren dorreak.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 14

SHOPPING, ZURE NEURRIRAKO EROSKETAK

S

an Antongo zubia Bilboko armarrian ageri da. Izen bereko elizaren alboan dago, eta Europa mailan estalita dagoen merkatu nagusienaren atea dugu. Hain zuzen ere, orain gutxi zaharberritu duten Erriberako Merkatuaren atea da. Ezin da eraikina bisitatzeko aukera galdu. Alde Zaharreko altxorretan barna murgiltzeko anfitrioi ezin hobea, bertan Zazpi Kaleak topatuko ditugu, eta horiek antzinako harresitik haratago dauden lehen zabalguneekin elkartzen dira. Kultura gastronomikoa oso garrantzitsua da eta Bilboko bizilagunen ohituren artean leku nabarmena du. Pasio hori euskal ohitura herrikoienetako batean du isla, eta Bilbon era berezian lantzen da: “txikiteoa”. “Txikitoak” ardo-edalontzi txikiak edo “zuritoak” garagardo-edalontzi txikiak hartzen diren bitartean, ohikoa da ordu jakin batzuetan bilbotarrak tabernaz taberna ikustea, “pintxo” bikainak dastatzen.

kataritza- eta ostalaritza-eskaintza ez ikustea. Foxter zapata-denda, Olañeta, Cardenal, Skunk Funk, Loreak Mendian edo Gili Gili moda-dendak eta bizi guztiko janari-denda ospetsuak, Iváñez turroi-denda esaterako, Bizkarra gozotegi ospetsua... Edo Bacalada, bakailaoa saltzen espezializatutako denda, Belostikalen dago, Bilboko lehen saltoki handiak zeuden eraikinean. Kafetegi ederrak ere aurkituko dituzue, paseoan edo erosketak egiterakoan atseden hartzeko. Allende Salazar Jauregia eta modistentzako ehunsalmentako ehun urtetik gorako negozioa, Rafael Matías, Europako ehun-merkataritza handiena, beste adibide bat da. Ehun urtetik gorako denden klasikotasuna eta Bilboko denda “coolenak” batzen dira. Plaza Barria Bilboko lehen monumentu nazionala eta tradizionalena da. Arkupedun plaza honetako arkupeetan gastronomia-eskaintza bikainaz gozatzeko aukera dago, Víctor tabernan esaterako, edo bai-

ABANDO, BILBO BERRIA Edonondik iritsita ere, aldaparen bat jaitsi eta plazaren batekin egingo duzu topo. Adibidez, Hurtado de Amezaga kaleak Plaza Biribilera eramango zaitu, Zabalguneren hasierara. Hori da merkataritzarako kale nagusienetako baten abiapuntua: Kale Nagusia, bertan aurki ditzakegu El Corte Inglés saltoki handiak edo For edo Moca moda-dendak, baita Arrese gozotegi tradizionala ere. Bilbon baino ezingo dituzu dastatu gure gurinezko opilak. Gure gozogintza erreferentzia da Espainian, mota askotakoa baita eta kalitate gorenekoa. Plaza Biribilean La Granja kafetegi ospetsua dago. Jesusen Bihotzerantz zoazela, Berastegui kalean sartu eta Albia Lorategira iritsi aurretik, Café Iruña ezagut dezakezu. Bilbotar askoren elkargune historikoa da. Kale Nagusiaren paraleloan aurki ditzakegu Ledesma oinezkoen kalea eta Colon de Larreategui merkataritza-kalea. Ledesman ohiko lekuak topatuko dituzue, ekialdeko jatetxeekin batera (Sumo edo Asia Chic), baita moda-dendak ere, For46 esaterako.

Eta gure ohituren berri duen guneren bat aipatu behar badugu, hori Alde Zaharra da, Europako hiriko merkataritza-guneen artean garrantzitsuenetakoa. Areatzako lorategietan hiri-erakusketak dira, bertan topa baititzakegu haritzak, gaztainondoak, akaziak eta baita Bilboren ikur den ezkia. Bertan aurki ditzakegun forma bitxiko iturrien freskotasuna Musikaren Kioskoaren erromantizismoarekin nahasten da.

ta pintxo-lehiaketak irabazi ohi dituzten bestelako tabernetan ere, hala nola, Bilbao edo Gure Toki tabernetan. Gainera, igandero, numismatika eta bildumazaletasun-azoka egiten da.

Erdi Aroko Alde Zaharrak aukera paregabea ematen digu Bilboren zerizana ezagutzeko eta, gainera, Hiribilduaren merkataritza-espirituari eusten dio, haren 500 denda, taberna eta jatetxe baino gehiagorekin. Zaila da Alde Zaharrera iritsi eta bertako mer-

Bilbo bere burua birsortzeko gai izan da, distira egin eta bisitatzen gaituztenoi gure onena eskaintzeko. Bilbotarrok gure sentitzen dugulako hiria. Bilbo hirian ez baitira ametsak alde batera uzten. Errealitate bihurtzen dira.

Historian zehar bidaiatzeak antzinako xehetasunak gogoratzea eta etorkizuneko egoeretan amestea eragiten du.

Colon de Larreategui kalean zapata- eta osagarri-dendak daude, Arnaga paper-denda eta Falstaff eta B54 moda-dendak. Bilboko beste gune erakargarria da Zabalgunea. Zabalguneko Merkatuaren eraikinean dago Bilbao Turismoren bulegoa, gunearen erdian, eta alboko kaleetan daude moda-dendak, dekorazio-dendak, galeriak, etab. Zabalgune osoa kafetegi eta jatetxe onengatik da ezaguna, bertan topa dezakegu, esaterako, Thate anaien Ein Prosit jatetxe alemaniarra.


15

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

Bilbon barna paseatzea lore artean paseatzea da, eta ez gara ari metaforikoki. Gure baldosak lorea irudikatzen du. Moyua Plazan Loewe denda dago. Diputazio kalean eta bertako tabernetan gelditzea komeni da, oroitzapen gozoa utziko digu. Bertan aurki ditzakegu La Viña, La Olla, El Globo eta Embrujo tabernak. Gune horretatik hurbil, bertakoei Bilboko sandwicha jateko leku baten bila zabiltzatela galdetzen badiozue, Eme gomendatuko dizuete, Bodeguilla Vallejoren alboan. Hainbat kale nagusik zeharkatzen dute Moyua Plaza koloretsua. Denda, taberna, kafetegi eta gozotegiz beteta dago. Martina de Zuricalday, la Suiza gozotegia, Don Manuel gozotegia, Jauregui... Moyua Plazatik Jesusen Bihotzeraino, Louis Vuitton, Max Mara, Suárez eta Eguzkilore bitxi-dendak ikus ditzakegu.

Aipatzekoak dira ere Máximo Aguirreko dekorazio-dendak. Indautxuko guneak hiri-

gintza-birmoldaketa nabarmena bizi izan du. Bizkaia Plazak, Arriquibar Plaza bukolikoak (bertako ezkiek atseden hartzeko gonbita egiten digute) eta Indautxu Plazak (bizitegi-gune honen bihotza) merkataritza- eta aisialdi-gune nagusia mugatzen dute. Moda-dendak, bereziki, Iparraguirre, Ercilla,

Rodriguez Arias eta Maximo Aguirre kaleetan daude. Garcia Riverotik pasatzea gomendagarria da, hiriko kale bizienetako bat zuzenean ikusteko, pintxo-taberna asko baitago. Ercilla oinezkoentzat kalea Bilboko merkatari-gune handienetako bat da. Ibilbide horrek Urkixo Zumarkalean barna jarrai dezake, San Mameseraino iritsi arte, bertan jokatzen du Athletic de Bilbao futbol-taldeak. Hemen gelditu beharko gara, gure “lehoiek” etxean jokatzen dutenean hirian sortzen den giroa deskribatzen saiatzeko.Poza Lizentziatuaren kalean ez da inor gehiago sartzen, partidu bakoitza baino ordu batzuk lehenago zuri-gorriz estaltzen baita. Adin guztietako jarraitzaileek partida bakoitza baino lehenagoko tarte hori hartzen dute lagunekin elkartzeko. Kale horretan daude hainbat jatetxe ospetsu: Serantes, Viejo Zortzi, Lasa eta Enol, baita


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 16

EGUZKIA EZKUTATZEN DENEAN...

G

aua eguzkia ezkutatzen denean hasten da eta Bilboko gau-giroak ere ordu-tarte zabala hartzen du: iluntzetik, bilbotarrek laneguna amaitzen dutenetik, taberna eta gaueko lokalek goizaldean pertsianak ixten dituztenera arte. Afalaurretik ere, hiriko hainbat txokotan, Alde Zaharretik hasi eta Indautxura, Zabalgunetik Deustura, txikiteoaren ohiturari eusten zaio, lagunekin elkartzeko tartea, eta egunero-egunero ibiltzen dira beren taberna-gune gogokoenetan barna. Lagunak pixkanaka ibilbidean barna gehitzen doaz beren betebeharrak amaitu ahala, aurretik hitzordua ipini behar izan gabe. Koadrila horietan egunero elkartzen dira lagunak; horietako asko haurtzarotik ezagutzen dira eta heldutasunak lanbide ugaritan banandu baditu ere, eguneroko topaketak sortutako lotura hautsiezin horri eusten diote. Tradizio handiko txikiteo-guneetan, Alde Zaharrean esatera-

ko, oraindik koadrila beteranoak aurki ditzakegu, eta ez da harritzekoa beren ibilbidean zehar abesbatza baliran kantari joatea, eta hasierako koadrila horri pixkanaka lagun nahiz ezezagunak gehitzen zaizkiola ikustea. Gaua iristen denean, afalostean, txikitoaren ordez (horrela deritzogu ohiko ardo-edalontziari) bestelako kopak ikus ditzakegu hiriko kale beretan edo bestelako guneetan. Bilbok gau-giro bizia eskaintzen die bisitariei. Hiriak eskaintza zabala du prest jatetxeak ixten direnerako. Bizkaiko hiriburuak aukera anitz eta askotariko giroak barne hartzen ditu: tabernak, pub-ak, diskotabernak, diskotekak, dantzaleku eta kabaretak, giro, adin eta aukera guztientzat irekiak, ingurune seguruan eta oinez lekualdatzeko era erraz eta erosoan, gauean zehar kaleek eskaintzen duten lasaitasunaz gozatzeko. La Alhóndiga terrazaren lasaitasunaz goza dezakezu, kasinoan emozioz beteriko tarte bat pasa, zuzeneko musika eskaintzen duten taber-

nak bisitatu, baita antigoaleko kafetegiak edo Urkixo Zumarkale edo “Pozas” (Poza Lizentziatuaren kaleko zatirik biziena) zaratatsuetako tabernak ere. Adin eta gogo-aldarte bakoitzarentzako giroa dago eta hiria oinezkoentzako espazioak berreskuratzen ari da, eta hiritarrek segituan lagunekin elkartu eta ongi pasatzeko bereganatzen dituzte. Handik oinez joanez gero, minutu gutxira, Deustuko ikasle-giroa eta Abandoibarra edo Indautxun zuzeneko musika eskaintzen duten kafe-antzoki edo pub-ak bisita ditzakegu; jazza gogoko dutenek ere, Bilbainako tabernetan goza dezakete asteazkenetan. “Bilbotarkeritzat” jo badaiteke ere, Bilbon edo inguruan aurkituko duzu gin-tonic onena, eta horren adierazle da David Ríos bilbotarrak irabaztea Espainiako gin-tonic onenari saria, Barakaldoko Kobuk kafean konbinatu hori prestatzeko erakutsi duen maisutasunagatik.


17

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

BILBOREN LEHEN TAUPADA, ZAZPI KALEAK

H

erri eta hiri guztiek txoko erakargarri eta xarmangarriak ezkutatzen dituzte, eta bertako herritarrek horiei eusteko ahalegina egiten badute, hiriari izaera eman eta bertako fisonomiaren zerizana definitzen dute, bertako berezitasunak direlako. Horrexegatik dira leku bakoitzaren arima.

bertatik esportatzen baitzen Europarantz Gaztelako artilea eta Bizkaiko meatokietako burdina. Bilboren sorkuntza-eskutitza 1300. urtean idatzi bazen ere, jakina da aurretik jendea bizi zela eta duela ez urte asko San Anton elizaren zorupean XI. mendekoak izan daitezkeen harresi-arrastoak topatu ziren. Hondakin horiek elizaren gune batean eraikitako beirazko zoladura baten bidez ikus daitezke, aztarnategia aurkitutakoan eraiki zena.

Aitzitik, herri edo hiri bakoitzaren jatorriak, gizakia lehen aldiz bertaratu zen garaiak, lehen taupada eragin zuen unetik gordetzen du toki horren genetika-kodea, bere historiaren hastapena eta, kasu askotan, bere izatearen beraren zergatia.

San Anton elizara bisita (hiriaren ezkutuan agertzen da, gainera) Alde Zaharrera egiteko bisitaren abiapuntu bikaina izan daiteke, eta bertako 7 kaleek hiriari jatorria eman bazioten ere, gaur egun kale gehiago ditu.

Eta Bilboren kasuan, lehen taupada zazpi kaleetan, paraleloan kokatuta dauden kaleetan, gertatu zen, Nerbioi ibaiaren eskuineko ibaiertzetik abiatuta, San Anton elizatik abiatuta. Bertan jaio zen, mendien arteko haran txikian, ondoren itsasadarrak Erdi Aroan zehar penintsulako portu garrantzitsuenetako bat bihurtuko zuen hiria,

San Anton elizaren alboan daukagu Erriberako Merkatua, Art Dec贸 estiloko eraikina. Gaur egun, zaharberritze-prozesuan dago baina bizitasun handiari eusten dio eta Europako estalitako merkatu handiena da. Erriberako Merkatutik abiatu eta zazpi kaleetako edozein hartuta, Donejakue katedrala eta bertako plaza aurki dit-

zakegu, edo Joan Santuen eliza, horren alboan dago Arkeologia eta Etnografia museoa. Metro gutxira hasten da Plaza Barria, XVIII. mendean zazpi kaleen luzapena, igarobideek inguratutako laukizuzena da, eta bertako arkupeetan pintxoak dastatzeko tabernak aurkituko ditugu, bizitasunez betetako ingurunean. Plaza Barritik aterata, begiak altxa eta, Alde Zaharreko edozein kale hartzen dugula, eraikinetako etxaurreak ikusiko ditugu, harrizko etxe dotoreen begiratoki eta ezkutuekin, hiriko merkatariek lortu zuten aberastasunaren ikur. Hiriak itsasadarraren ertza zeharkatzea erabaki zuen, Areatzako parketik (Alde Zaharraren muga, Arriaga antzokiari eta San Nikolas elizari esker) XX. mende hasieran. Hala ere, Alde Zaharra oraindik hiriaren merkataritza-erreferentzia da, eta bertan denda tradizional xarmangarriak eta gaur egungo merkataritza-denda eta kateak aurki ditzakegu.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 18

ZABALGUNE, HIRIAREN TAUPADA BIZIAK eraikitako monumentua ikusteko. Ezkerraldean, Abandoko Geltokia dugu, bertako nasak burdinazko egitura handi batek estaltzen ditu eta Bizkaiko ekonomiaren alderdi guztiak agertzen diren beirate artistiko bat du. Geltokiaren goiko aldearen aurrean, Bertendona kale-

aren hasieran, Campos Elíseos Antzokia dago, egileak Acebal arkitektoa eta Darroguy frantsesa izan ziren. Bilboko “Art Nouveau” estiloaren altxorra da, atari modernista originala baitu, eta batzuek Bertendonako "la bombonera" deitzen diote.

E

uropako beste hiri askotan gertatu den moduan, Bilbon ere XIX. mende hasieratik ikusi zen hiria haztearen beharra. Izan ere, Zabalgune(a)ren lehen proiektua (garatu ez bazen ere) Silvestre Pérez arkitektoak diseinatu zuen 1801ean. Meategi eta siderurgiaindustriaren iraultza teknologikoaren gorakadak hazkunde demografikoa eragin zuen eta burgesia berria loratu zen. Mendearen bigarren erdian, hiriak ia bost aldiz biderkatu zuen bere biztanleria (1857an 18.000 biztanle zituen eta mende amaieran 85.000). Hortaz, hiria zabaltzea ezinbestekoa zen. Amado Lázaro ingeniariaren proiektuak huts egin ostean, 1876an Severino Achúcarro arkitektoaren proiektua onartu zen eta Pablo Alzola eta Ernesto Hoffmeyer ingeniariek egin zuten Bilboko Zabalguneren diseinua. Hiria, azkenik, itsasadarra zeharkatu eta Abandoko Errepublikari erantsi zitzaion. Kale Nagusia, 1.600 metroko luzera eta 30 metroko zabalerako etorbidea, Zabalguneren ardatza da. Sare formako zatia da eta hara joan ziren, XX. mende hasieratik,

erakunde nagusiak, banketxeak eta konpainia handiak, Bilbo berriaren aldeko apustua erakutsiz. Horien egoitzak eraikitzeko garai bakoitzeko arkitekto ospetsuenak hartu zituzten eta, gaur egun, XX. mendeko hiri-arkitekturako bilduma onenetakoa osatzen dute

beren lanek. Gaur egun, Areatzatik abiatuta, Alde Zaharraren mugatik, eta zubia zeharkatuta, eraikin paregabeen bilduma aurkituko dugu. Zubia zeharkatzean, Santanderreko geltokiko etxaurre modernista eta Sociedad Bilbainaren eraikina aurkituko ditugu. Handik Plaza Biribilera joan gaitezke, Hiria sortu zuen On Diego Lopez de Haroren omenez

Kale Nagusiko bidea jarraituz, Plaza Biribilaren eta Plaza Eliptikoaren artean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia dago, kuxindurazko etxaurreak dituen eraikin konpaktu eta dotorea da, leiho frontoidunak ditu eta balkoi handi bat sarrera nagusian. Bertan hasten da eskailera ikusgarri bat eta Anselmo Guinearen freskoez, beiratez eta eskulturez apainduta dago. Kale Nagusiaren eskuinaldean, Albia lorategi lasaiaren eta zuhaiztien inguruan, izen handiko arkitektoek egindako eraikinak aurki genitzake. Horietako eraikin batean hil zen Antonio de Trueba idazle bizkaitarra. Bertako

lorategien aurrean dagoen San Vicente Elizan eman zioten lur idazleari. Eliza XVI. mendeko euskal gotiko estilokoa da, egongela-solairua du, atari errenazentistan arku handi bat du eta erretaula nagusi bat. Kanpoko aldean poetaren omenez Mariano Benlliurek egindako 1895eko estatua bat dago. Lorategiaren alde batean Iruña Kafetegia dago, eta neonazarita estiloko barnealde ederra du. Metro gutxira


19

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

aurkituko dugu Ibaigane Jauregia, Sir Ramón de la Sotarentzat Gregorio de Ibarretxe arkitektoak euskal jauregien modura eraikitakoa. Gaur egun, “Athletic Club de Bilbao” taldearen egoitza da, taldeak hartu

eta erabat birgaitu zuen. Inguruan dago Zabalgune Plaza, bertako merkatu zaharra da gaur Bilbao Turismoren, Bilbao 700 Fundazioaren eta udal egunkariaren egoitza. Plazaren inguruko kaleetan, besteak beste, moda-dendak, dekorazio-dendak eta arte-galeriak aurki ditzakegu, baita kalitatezko hainbat eraikin ere, 20, 30 eta 40ko hamarkadetako etxeak, bakoitza bere etxaurre apainduarekin. Horietako askok begiratokiak ere badituzte. Handik etxadi batera, Jado Plaza dago,

oinezkoentzako kale bihurtu berri dute eta bertan aipatzekoa da hiru lehoi nabarmentzen dituen marmolezko iturri ikusgarria. Handik etxadi batera dago Plaza Eliptikoa; Kale Nagusia bi zatitan banatzen du eta hiriaren erdigunea da, zalantzarik gabe, Zabalguneko kaleen artikulazio-ardatza da. Bi eraikin dira nabarmentzekoak: Carlton Hotela, Kultura Ondasun izendatua, Manuel Mª Smith e Ibarraren lana Pariseko Ritz eta Londreseko Carlton Hotelen arteko nahasketa

da; Chavarri Jauregia, berriz, Bizkaiko industriagarapenean lagundu zuten Chavarri anaien antzinako etxea. Jauregia 1894an amaitu zuen Atanasio de Anduiza y Uribarrik, eta edertasun eta berezitasun handiko etxea da: leiho eta balkoi guztiak ezberdinak dira. Gaur egun, Gobernu Zibilaren Ordezkaritzaren egoitza da.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 20

ARTEA KALEAN BERTAN

B

ilboko 11 museoek ondasun artistiko aberatsa gordetzen dute, Guggenheim Museoan ikus daitezkeen arte garaikidearen adierazpen abangoardistenetatik hasi eta Eleiz Museoan erakusten diren arte erlijiosoaren pieza izugarrietara arte. Hala ere, ezin da esan hiri honetan ikus daitekeen arte guztia museo edo erakusketa-aretoen barnean soilik dagoenik. Bilboko kaleak sona handiko artisten eskulturez beteta daude, hiriaren bizi-ingurunea aberasten. Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren alboan, Bilboko Kale Nagusian, José Ramón Gómez Nazabal artistaren El Caminante figura ikus dezakegu eta, handik metro gutxira, Lourdes Umerez artistak egindako John Adamsen bustoa ikusiko dugu, Estatu Batuetako konstituzioaren egileetako batena, hain zuzen ere. Abandoibarran ere makina bat eskultura dago, Puppy kutunetik hasita, lorez estalitako terrier handia, Jeff Koons artistaren obra, Guggenheimerako sarre-

rako atezaina. Gainera, itsasadarraren aurrealdean ikus dezakegu Louise Bourgeois artistaren Armiarma ama lan izugarria. Museoaren inguruetan, Memoriaren Pasealekuan, Willian Tücker artistaren Maia lana aurkituko dugu edo Sir Anthony Caroren El libro del explorador, beste askoren artean. Udaletxearen aurrean dago Jorge Oteiza euskal eskultore han-

diaren obra bat, Variante Ovoide de la Desocupación de la Esfera izenekoa. Bilbon eskulturak baino gehiago ikus dezakegu. Indautxu Plazaren alde batean Baserritarren Etxearen etxaurrea aurkituko dugu, eta izen horrekin da ezaguna Adolfo Gilek Luis Lerchundirentzat eraikitako etxea. Izen famatua 1930ean eraikitako etxaurreko freskoek duten gaitik dator, euskal landa-bizitzako ohiko ekintzak agertzen baitira, baserritarrak ikus daitezke lanean, erromerian, arrantzan, etab. Arrue anaien pinturan oso ohikoa da gai hau. Kanpoko hormetan marraztutako 16 ekintzak binaka daude, eta eraikineko zortzi balkoiak batzen dituzte. Gai kostunbrista hori eta berritu berri den plazaren diseinu berria (hiri-estilo oso garaikidea du) oso ezberdinak dira. Arkitektura, pintura eta eskulturak Bilboko kaleetan bisitaria harrituko duten pieza artistikoak ezagutzeko gonbita dira.


21

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

BILBOKO ZUBIAK, BIZITASUNEZ BETERIKO ARTERIAK

N

erbioi ibaia, Bilboko itsasadarra da hiriaren jatorri eta zerizana. Portu natural bezala sortzen da eta, historian zehar, hiriaren garapenaren arteria nagusia izan da. Itsasadarraren ertzetan atseden hartzen duen hirian, garapen hori zubiak etengabe eraikitzearekin batera joan da, bertako auzoen arteko kohesiorako loturak eratzen, hiria itsasadarrean beherantz, itsasoaren bila, hazten zihoan heinean. Zubien helburu hori aintzat hartzea hiriaren ezkutuan ere islatzen da, bertan agertzen baita hiriko lehen zubia, San Anton, hiriaren ikur historikoa. Gaur egun, hamahiru dira Nerbioi ibaiaren bi ertzak lotzen dituzten zubiak eta berauen eraikinak ikustean edo beren itxura eta estetikari begiratu bat ematean ezagutuko dugu hiriaren historia bera. Itsasadarrean gorantz eginda, Miraflores Zubia aurkituko dugu lehendabizi, San Anton baino lehenago dagoena. 50 metroko altuera duen biaduktu ikusgarria da eta hirira sartzeko kale nagusiak lotzen ditu. Itsasadarrean beherantz eginda, hiru zubik lotzen dituzte hiriko auzo historikoak, Alde Zaharra eta

Bilbo Zaharra: San Anton zubiak, Erriberako oinezko zubiak (merkatuaren alboan) eta Mesedeetako zubiak. Azken horren izenaren jatorria bere alboko komentu eta elizatik datorkio. Zubi guztiek gorabeherak izan badituzte ere, eta beren egiturak urteetan zehar berreraiki edo ordezkatu badira ere, hiru dira bizirautea lortu duten zubiak. Bilboko hazkuntza ikaragarriak hiria Abandoko Errepublikara zabaltzea bultzatu zuen, eta Areatzako zubia izan zen hiriaren Zabalgunea ahalbidetu zuen pieza nagusia. Pasa den mendeko 30eko hamarkadan, hiriaren hazkuntza eta garapenaren erritmoari jarraiki, Udaletxeko Zubia eraiki zen eta, Areatzakoaren

moduan, hasieran altxagarria zen. 90eko hamarkadan abian jarri zen hiri-birsorkuntza prozesuak portu-espazioak hiritik El Abrara eraman zituen, eta itsasadarraren ezkerreko aldea herritarren erabilerarako berreskuratu zen. Beste behin ere, hiru zubi berrik eman zioten beharrezko kohesioa: Zubizuri, Pedro Arrupe eta Euskaldunako oinezkoan zubiak, hiriko kulturaazpiegitura berriei lotutakoak, Guggenheim Museoari eta Euskalduna Jauregiari alegia. XX. mendean hiriaren jarduera boteretsuarentzako bi zubi garrantzitsu daude, Salbe Zubia, mendearen bigarren erdian zirkulazioaren hazkuntza bideratu zuena, eta Deustuko zubi altxagarria, hiria eta Deustuko elizatea lotu zituena. Azken hori hiriari erantsi zitzaion mende hasieran. Hiriaren mugetatik kanpo, baina hiriari lotuta (sorkuntza-eskutitzaren arabera, Bilboko itsasadarra El Abra bokaleraino baitoa), beste bi hirik lotzen dituzte bi ertzak: Arrontegi Zubia, 80ko hamarkada hasieran ireki zen eta, gaur egun, Bilboko metropoli-barrutiko zirkulazio-arteria garrantzitsuenetako bat da. Azkenik, Bizkaiko Zubia, edo Zubi Esekia, munduko zubi transbordadore zaharrena, 2006an UNESCOk Gizadiaren Ondasun izendatutakoa.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 22

BILBOK DISEINUAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU

D

iseinua oso presente dago eta gure eguneroko ingurunea eraikitzen du, nahiz eta, askotan, ez garen ohartzen. Diseinu on batek egunero erabiltzen ditugun objektu eta alderdien funtzionaltasuna, erosotasuna eta edertasuna batzen ditu eta hari erantsitako balioa nabarmen handiagotzen du. Horretarako, euskal administrazioak, Cebek-ek, Merkataritza Ganberak, Arkitekto eta Ekonomilarien Elkargoak, euskal unibertsitateek eta berrikuntza, diseinu eta enpresa-garapenera lotutako erakundeek, baita hainbat erakunde laguntzailek ere (Automotive Intelligence Center, LastTour International, Microsoft, Euskadiko Cluster Audiovisual, Basquegame, Basque Habitat & Contract Cluster, BBVA, Iberdrola, Euskaltel Fundazioa, BBK, Petronor, Gamesa eta MCC) ekimen baterako bildu dira, Bilbo eta Euskadi osoari diseinu alorrean izugarrizko bultzada emateko. Lehen ekimen gisa, erakunde horiek Bilboren hautagaitza aurkeztu zuten, hiriburua 2014ko Munduko Diseinuaren Hiriburu izendatzeko. Hala, 24 herrialdetako 56 hiriburuk eman zuten izena 2014ko Munduko Diseinuaren Hiriburu

bihurtzeko. Azkenean, Cape Town hiriak eraman du diseinuaren hiriburutza-saria, baina ekimenean parte hartu duten erakundeen ustez, arrakasta handia izan da Bilbo hiru hiriburu finalisten artean gelditu izana. Badakite Bilbo WDC 2014rako hautagai prestatzeak jarduteko lerro batzuk finkatzeko aukera eskaini duela, eta horri esker, Bilbo, Bizkaia eta Euskadi diseinu eta ekonomia sortzailearen esparruaren aro berrian protagonismo handiagoz sartuko dela. Ildo horretatik, Bilboren hautagaitzaren erakunde arduradunek datozen urteetan esparru horretan

aurreikusitako jarduerak burutzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, eta jarduera horrek hiru ardatz nagusi ditu: • Artea + Teknologia • Hiri-konponbideak + Eko-Teknologia • Turismoa, Osasuna + Ongizate Bilbok azken hamarkada hauetan bizi izan duen hiri-eraldaketa izugarriak ibilbide luzea egin du eta, Euskadiren garapen ekonomikoari begira, diseinua nahitaezko apustu bihurtzeko gogoari eusteko balio izan du.


23

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

24

BILBAO BIZKAIA OPEN MIND, EZAGUTZEKO MODURIK ONENA

B

ilbo betidanik izan da industriatradizio handiko hiria. Hala ere, XX. mende amaieran siderurgiaindustria krisi handi batean sartu zen, eta hiriak bere garapen ekonomikoa birpentsatu beharrean ikusi zuen bere burua. Ziurgabetasun hori 1988an Juan Carlos Salaverri kazetariak garai hartan erreferente kulturala zen Ajoblanco aldizkarian idatzitako artikulu batean islatu zen, “Bilbo mugitzen ari al da?” izenburupean, galdera bat luzatzen zuen amaitzeko: “Bilbo mugitzen ala hiltzen ari da?” Hogei urte beranduago, badakigu erantzuna. Bizkaiko erakundeak eraldaketaren alde jarri eta Bilbo hiri-birsorkuntzaren eredu bihurtu zuten,

mundu osoan jarraituko zen eredua. Bilbok bere bizitasuna berreskuratu du, zerbitzu-hiri bilakatuta, ingurumena eta hiria berreskuratzea helburu duena. Lehengo industria-lursailak, Itsasadarraren alboan, aisialdirako espazio berri eta moderno bihurtu dira bilbotar nahiz kanpotarrentzat. Izugarrizko aldaketa horrek Bilbo Europa mailan nahitaezko erreferentzia izatea eragin du. Bizkaiko hiriburua, gaur egun, bizitasun eta sorkuntza hitzen sinonimo da mundu osoan, arkitekturan, diseinuan, gastronomian, aisialdian eta kulturan interesa duten pertsonentzat elkargune. Gaur egun, Bilboaldeak zinema eta ikuskizuneskaintza zabala du, baita opera-garaia, arte-gale-

ria ugari, nazioartean ospea duten museoak, erakusketa-azokak eta kongresu-jauregiak ere. Bilbon moda munduko marka handiak –Carolina Herrera, Louis Vuitton, Gucci, Loewe...– eta Europako diseinatzaile nagusien lanak ikus ditzakegu. Euskal modak ere badu garrantzia, horien artean aurki ditzakegu Mercedes de Miguel, Alicia Rueda, Ion Fiz, Skunkfunk, Loreak Mendian edo Miriam Ocariz. Gastronomia Bizkaiko eta Bilboko beste ezaugarri bat da, eta sukaldaritza garaikidea lantzen duten jatetxeak eta euskal sukaldaritza bikaina dastatzeko jatetxe txikiak aurki ditzakegu. Etorkizunera begira dagoen hiria dugu, etengabeko eraldaketa islatzen dute eraikinek, horietako batzuk izen handiko arkitektoek eginak: Norman

Foster, Cesar Pelli, Rafael Moneo, Santiago Calatrava, Frank O. Gehry, Zaha Hadid edo Arata Isozaki. Hala ere, hiriak ez du ahazten bere alde zaharreko kaleetan barna dagoela hiriaren benetako bihotza. Baina Bizkaia Bilbotik haratago doa. Bilbo kosmopolita eta modernoak erakarrita hurbiltzen diren bisitariek Bizkaia ezagutzeko parada izango dute, paraje natural eta hondartza idilikoez betetako gunea. Ordu erdi baino gutxiagoan, garraio publiko sare modernoari esker, kostako herri xarmangarriak edo landa-guneko Bizkaia bisita daitezke, bertako parke natural eta txoko harrigarriak, mendietako berdetasunak eta bertako biztanleen harrera onak lagunduta.


25

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ERRIBERAKO MERKATU ZAHARBERRITUA, IKUSTEKOA

H

iri batera iristen garenean, bisitatzeko gune ederrak dira merkatuak. Bertan ezagut ditzakegu biztanleen egunerokotasuna eta bizimodua, erosketa-ohiturak, postuak eta horiek aurkezteko modua, lurraldeko produktuen kalitatea eta horien aniztasuna, etab. Erriberako Merkatua, Bilboko Itsasadarraren alboan, orain gutxi zaharberritu dute, Bizkaia osorako merkataritza-erreferentzia da eta tradizioa eta modernotasuna nahasten ditu modu naturalean. Berau bisitatzea oso gomendagarria da, beraz. Merkatu zaharberritua espazio modernoa da, garai berrietara egokitutakoa, eta merkatari nahiz erabiltzaileentzako erosotasun guztiak ditu. 59 postu ditu, zaharberritze-lanen aurretik zuen kopuru bera, baina aldaketa nabarmena antzeman daiteke aurreko merkatuarekin alderatuta: produktuak ez dira solairuka bereizi, guneka baizik. Hau da, solairu bakoitzean aurki dezakegu arraina, haragia, fruitu eta barazkiak, urdaitegiak, etab.

MERKATUAREN HISTORIA XIV. mendean, Bilboko merkatuaren gunean altxatu zen Plaza Zahar edo Nagusia, San Anton elizaren alboan. Puntu hori hartu zen “Hiriaren erdigune� gisa. Bertan sortzen ari zen merkatua, Emiliano de Arriagaren hitzetan, honakoa zen: gastronomo mokofinenak ere merkatuan aurkituko du nahi duena. 1870ean postu guztiak zeuden teilapean, eguraldi txarrari aurre egin ahal izateko.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

26

KIROLAREN INDARRA ETA PLASTIKOTASUNA BIZKAIAN

B

ilbotar eta bizkaitarrentzat, Bilboko Athletic Club taldea futbol-taldea baino gehiago da, espiritu kolektiboaren, berezko idiosinkrasiaren ikurra da, eta, batez ere, denboran zehar partekatutako emozio biziak katalizatzeko zaletasuna. Izan ere, ehun urte baino gehiago pasa dira bilbotarrek Bizkaiko Labe Garaietan lan egiteko Bilbora etorriak ziren ingeniari ingelesek ekarritako kirola gogo biziz bereganatu zutenetik, eta Athleticek oraindik zale askoren mirespena eta maitasuna merezi du, zaleek lehia ulertzeko era berezia balo-

ratzen baitute, Bizkaian eta baita Bizkaitik kanpo ere. Ehun urtetik gorako klubak harrobiko jokalariekin jokatzeko duen printzipioari eusten baitio, eta diruz lortutako garaipenak baino berezko ahalegina lehenesten du. Hala ere, horrek ez du esan nahi garaipenik lortu ez dutenik, 8 liga eta 24 Kopa irabazi dituzte, beste hainbat sariren artean, eta hainbat jokalariren izenek, hala nola, Zarra, Gainza, Iriondo, Iribar, Clemente, Rojo edo Guerrerok, kirol honen historian itzal handia utzi dute. Baina gizakia ez da kirolaz bakarrik bizi, eta saskibaloiak ere hazkuntza handia bizi izan du azken hamarkadan. BilbaoBasket, Bizkaiko saskibaloi-taldea, 2000. urtean sortu zen eta Bizkaian aurreko taldeek utzitako zale askoren nostalgia bete zuen. Gaur egun Bilbaobasket taldeak zale amorratuak ditu eta aukera duen guztietan, paregabea den “Bilbao Arena� jokalekuko 9.400 eserlekuak betetzen ditu. Jokalekua 2010eko irailean ireki zen eta kirol honetako txapelketak jokatzeko kalitatezko instalazioak

izateko gogoa ase zuen. Gainera, badira zaletasun fidel eta hautsiezina duten beste hainbat kirol, horien artean aipatzekoak dira pilota, estropadak eta txirrindularitza, kirol-munduan pisu, tradizio eta lorpen handikoak baitira. Bizkaian egun batzuk pasatzeko aukera dutenentzat biziki gomendatzen dugu pilota-partidu bat zuzenean ikustea. Palaz, eskuzkoa edo erremontea izan, kirol honen plastikotasuna eta zaleen gogo bizia ikusteko modukoak dira. Gainera, Miribilla auzo modernoan ireki berri den Bizkaiko frontoira bertara zaitezkete. Euskal Herrian oso errotuta dagoen kirolaren berrikuntzak ezagutzeko parada da: kantxa ez da ohiko berde kolorekoa, beltza eta grisa baizik. Arrantzaleen tradizioari eutsiz, udan zehar traineruestropada ugari egiten dira, Bizkaiko kostalde osoan

barna. Ontzi bakoitzak udalerri bat ordezkatzen du eta talde bakoitzak, haien zaleekin batera, kolore bereizgarri bat erabiltzen dute, txapelketa bakoitza kolore biziekin jantziz. Txirrindularitzak ere poztasun handia eman izan dio eta ematen dio oraindik euskal kirolari. Txirrindulari, talde eta txirrindularitza-proba ugari burutzen dira. Munduko harrobirik onenetakoa dugu eta horren adierazle dira bertako errepideetatik atera diren txirrindulari ugariak. Gainera, zale gisa, txirrindularitza bera praktikatzen duen pertsona asko dago Bizkaian.


27

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

BIZKAIKO ZUBIA, ESPIRITUAREN IKURRA

U

NESCOren Munduko Batzordeak, Bizkaiko Zubia Gizadiaren Ondare izendatu zuen 2006ko uztailaren 13an, eta Nerbioiko ikur hau Euskadiko Gizadiaren Ondarea jasotzen duen lehen monumentu bihurtu zen, baita Espainian aitortza hori lortzen zuen Lehen Industria Ondarea ere. Unescoren ustez, Portugaleten dagoen Bizkaia Zubia bizkaitarrek izen horrekin ezagutzen dute abesti herrikoiaren eraginez) "ibaiaren estuarioari gehitzen zaion eraikuntza ikusgarria eta estetikoki atsegina da eta sorkuntza teknikoaren adierazpen paregabea da, forma eta funtzioaren artean lotura ezin hobea lortzen duena�. Bizkaiko Zubia Industria Iraultzako monumentu handienetako bat da eta garai hartatik biziraun duten irudikapen gutxienetako bat. XIX. mendeko bigarren zatian, burdina zen historiaren aurrerapenaren ikur boteretsuena, makinak, ontziak, trenak, estalki han-

diak, dorreak (Eiffel Dorrea esaterako), Erakusketa Unibertsaletako areto erraldoiak egiteko eta, batez ere, Europa eta Amerikako zubi berriak gero eta eder eta ausartagoak eraikitzeko. XIX. mende amaieran, Bilbo Itsasadarrak jarduera ekonomiko biziz betetako garai gisa bizi zuen Industria Iraultza, Bizkaiko meatokietan 25 kilometro baino gehiagoko luzeran burdina-zain aberatsa ustiatze-prozesuari lotutakoa. Bizkaiko Zubia, industria-zibilizazio sortu berriaren garaipen-arkutzat hartu zen hasiera-hasieratik. Munduan eraiki zen metalezko egituradun lehen zubi transbordadorea izan zen. Ibaizabal ibaiaren sarbidean dago kokatuta, XIX. mendera arte Bilboko estuario nabigagarria itsasora hedatzen zen puntuan. 1893ko uztailaren 28an ireki zen eta Portugalete eta Getxoko udalerriak bere burdinazko gorputzarekin lotzeko diseinatu zen, bata ibaiertz harritsua eta

malkartsua baitzen eta, bestea, baxua eta hareatsua. Eraiki zenean, udan aisialdira zuzendutako bi udalerrion komunikazioak erraztea lortu zen, eta, aldi berean, ez zuen eten Europako itsasontzi-zirkulazio aktiboenetakoa zuen ibai-portuaren nabigazioa. Alberto Palacio y Elissagek diseinatu zuen, Madrilgo Erretiroko Parkeko Beirazko Jauregia eraikitzen parte hartu izanagatik ere ezaguna. On Ferdinand Joseph Arnodin ingeniari frantsesa izan zen obra eraikitzearen arduraduna, eta On Santos LĂłpez de Letona ehun-enpresari bilbotarra izan zen proiektu garrantzitsu hau finantzatu zuena. Ia mende osoa martxan zeramanean, 1999an, birgaitze-lan garrantzitsuak amaitu eta hainbat alderdi funtzional hobetu zituzten. Monumentu ikusgarri hau edertasuna, estetika eta funtzionalitatea bikaintasunez nahasten dituen obra ikaragarria da.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

28

FAMILIAN PARTEKATZEKO ETA GOZATZEKO ASTIA

F

amilian egindako bidaiek gozatzeko aukera ematen digute, denborak oroitzapen ahaztezin bihurtzen dituen esperientziak partekatzen ditugulako. Naturatik hasi eta museo eta hiriko bizitzara arte, familiako kide guztiak asebetetzeko jarduera sorta zabala dugu. Eguna era dibertigarrian hasteko, goizean goiz patinetan edo bizikletan paseo bat eman dezakegu itsasadarreko edozein ertzetan barna. Bidegorri-sare zabala izateaz gain, Bilbon bizikletak mailegatzeko udal zerbitzua dago. Berau erabiltzeko Arriaga Antzokiko Bilbao Turismo bulegoan bete behar da eskaera-orria. Ariketa fisikoa egin ondoren, Itsas Museoa edo Guggenheim Museoa bisita ditzakegu, haurrentzat tailerrak baititu gurasoek bisita lasaia egiten duten bitartean. Espirituarentzat osagarri izan daiteke. Alhóndigak ere haurrentzako espazio bat du, Txikiland, eta adin guztietara moldatutako jarduera eta multimedia euskarriak eskaintzen ditu. Alhóndigaren alboan, museoan edo Casilda parkean jolaserako ekipamenduak daude, eta horiei esker haurrek jarduera-erritmoa berreskura dezakete. Duela 25 urte hasitako itsasadarraren saneatzelanen ondorioz, bertako urak bizitza berreskuratzen joan dira, eta jolaserako eta aisialdirako jarduerak

metro karratutako espazio berdea izatetik, 24 metro karratutako espazio berdea izatera pasako dira. Hala, 10 urtetan, Bilboko Udalak hiri barnean dagoen azalera “berdea” milioi bat metro karratutara zabaldu du, eta gaur egun 20 parke daude, hauere eskaintzen ditu. Itsasontzian paseo bat egin dezakegu, hiria ikuspegi berri batetik behatu eta bere historia ezagutzeko. Gainera, “RK Abentura” eta “Bilbobentura” enpresek gustu guztientzako jarduerak antolatzen dituzte itsasadarrean: ontziak alokatzea, haurrentzat udalekuak, kayak edo piraguak alokatzea, edo gidaz egindako ibilaldiak. Uretatik irten eta lurrean, jarduerekin eta naturarekin lotuta jarrai dezakegu, hiriaren “Eraztun Berdean”. Haren helburua Bilboko hegaletako udal basoparkeak eta hiriko parkeak lotzea da. Bi hamarkadetan, bilbotarrak 1999an pertsonako 6

rrentzako espazioak eta atseden hartzeko guneak daude. Gainera, Bilbo inguratzen duten natura-parkeetara (Artxanda, Monte Avril, Arnotegi, Pagasarri eta Arraizera) iristea oso erraza da, erosoa eta handik ikus daitezkeen bistak, izugarriak. Baso-parke

horietan, azken urteotan 18.500 zuhaitz landatu dira, bertakoak gehienak, hala nola, urkiak, bertako haritzak, pagoak eta lizarrak, baita atzerriko zuhaitzak ere, hala nola, ezkiak edo haritz amerikarra. Espazio horietara iristeko modu dibertigarria da Artxandako funikularra hartzea, Castaños kalean, Campo de Volantín kalearekiko paraleloan. Funikularrean gorantz goazela hiriaren panoramika ikus dezakegu. Funikularra 1915ean ireki zen eta hainbat gorabeheraren ondorioz, itxita egon izan da bere historian zehar. Lehen urteetan txekorrak ere garraiatzen zituen. Gaur egun, erabat berrituta dago eta Artxanda Mendiaren gune askotara iristeko aukera ematen digu, bilbotarrentzat aisialdirako ohiko gunea baita, hiritik minutu gutxira. www.bilbao.net/anilloverde www.bilbao.net/funicularartxanda www.rkabentura.com www.bilbobentura.com


29

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ARTXANDAKO FUNIKULARRA, NATURARA IRISTEKO BIDE AZKARRA

A

rtxanda mendia, mendeetan zehar -pasa den mende erdialdera arte, autoa edukitzea orokortu zen arte- bilbotarrentzat naturaz gozatzeko aukerarik azkarrena izan da. “Botxoko” biztanleek, Artxanda mendiaren magalean mehartuta hazi ziren herritarrek, mendiaren hegaleko zelai eta basoak hasperenka begiratzen zituzten, mendira igo eta, ordu batzuez, naturarekin lotura izateko jaieguna noiz helduko zain. Artxandako funikularra 1945ean ireki zen. Gertakari pozgarria izan zen bilbotarrentzat, Castaños kaletik, Campo Volantin pasealekuaren atzetik, hiriko Udaletxearen alboan, minutu gutxira iristen baitziren Artxandara eta, paseo eder baten ondoren, bertako inguruetan jartzen hasi ziren txakoli eta merenderoetan pasa zezaketen arratsaldea, edo hango kasinora joan. Funikularrak hainbat gorabehera bizi izan ditu, baita bere historian zehar zerbitzua eten beharreko uneak ere. Lehen urteetan txekorrak ere garraiatzen zituen. Gaur egun, erabat birgaituta dago eta aisialdi-gune askotara heltzeko aukera emateaz gain, Artxanda mendiak bilbotarrak bertaratu ohi diren kirolerako udal-instalazio paregabeak ere eskaintzen ditu. Campo Volantin eta Artxanda Mendiko geltokiaren arteko hegal maldatsuan funikularra geldo-geldo igotzean, hiriko bista paregabeez gozatzeko aukera ematen du, itsasadarraren bokalerainokoa. www.bilbao.net/funicularartxanda

LARREINETAKO FUNIKULARRA: MEATZARITZA IRAGANEAN, TURISMOA GAUR EGUNEAN XIX. mende amaieran, Trapagarango harana inguratzen duten mendietan meatzaritza nabarmen garatu zenean -bertan burdina erauzten zen erromatarren garaitik-, haranaren goiko aldean bizilekuak eraikitzen hasi ziren, meatzen alboan. Horrela, goiko aldean meatzarien auzoak zeuden eta beheko aldean, berriz, landa-auzoak ziren nagusi. Bi guneok lotzeko, Larreinetako Funikularra ireki zen 1926an, eta hasierako helburua merkantzia garraiatzea zen.

Funikularrak bi guneok hamar minutuko ibilbidean lotu zituen eta lehengo bidearen ordezko bihurtu zen -lehengo bidean ordubete behar zen beste aldera joateko-. Gaur egun, meatzeak itxita egon arren, Larreinetako funikularrak erakargarritasun turistiko handia eskaintzen du. Funikularrak La Escontrillan hasten du igoera, Trapagarango Haranaren beheko aldean, eta Larreinetako auzoan amaitzen du. Tartean 1.198 metroko ibilbidea egiten du. Larreinetako gailurretik Bilboko bista berdingabeak ikus daitezke: itsasadarra eta itsasoa, ahaztutako meatze zaharrak eta Trapagarango Haraneko baserri sakabanatuak. Funikularrak uzten gaituen puntuan hasten da La Arboleda mendiranzko bidea, itsasoaren mailatik 400 metrora. Gune hori, gaur egun, aisialdirako gune bihurtu da eta bertako inguruetan aurki ditzakegu El Negro eta Ostión urmaelak. Larreineta funikularraren bidearen ibilbidea ere berezia da, ibilbidean zehar eskuineranzko bihurgune handia egiten baitu, goiko geltokira iritsi baino lehen.

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA: HISTORIAN ZEHAR TRENEZ BIDAIATZEA AZPEITIATIK HASITA Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitian, Gipuzkoan, ireki zen 1993an. Museoa bere alorreko Europako museo onenetariko bat da, eta Euskal Herriko trenen historia ezagutzeko ibilbide harrigarria eskaintzen du; industriairaultzarekin batera iritsi ziren lehen lurrunlokomotoreetatik hasi eta tranbiaren unitate

modernoetarainoko ibilbidea. Horrez gain, trenak eraikitzeko tailer mekaniko zaharra bisita daiteke, garai hartan puntakoa zena eta gaur egun erabat zaharberritua eta martxan dabilena, Elgoibarko Makina Erreminta Museoko teknikarien laguntzari esker. Burdinbidearen Museoak Europako tren-erlojugintzako bilduma onenetarikoa ere badu, baita XIX. mende amaieratik hona trenetan erabilitako uniformeen erakusketa ere. Hala ere, baliteke Burdinbidearen Euskal Museoaren erakargarritasunik handiena honako hau izatea: asteartetik igandera, uztail eta abuztuan zehar, eta astebururo azaro hasierara arte, bisitaria garai bateko tren batera igo daiteke -dagozkion egurrezko eserleku, kanpoko plataforma eta kulunkatzen gaituen triki-trakarekin- eta denboran atzera egin dezake, bizimodu atsegin eta pausoago baterantz, distantzia laburreko ibilbideari esker, Lasaoko geralekuraino.

www.euskotren.es


CONVENTION BUREAU

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 30

AZOKAK ETA KONGRESUAK: BILBO JOMUGA LAN BIDAIA PLAZERA DENEAN

A

rkitekturak, diseinuak, eraldaketak, kulturak eta ekonomia-jarduerak, besteak beste, bihurtu dute Bilbo abangoardia eta jomuga-hiri, eta aisialdirako turismoarentzat nahiz negozio-bidaietako bisitariarentzat erreferentzia da. Horrez gain, Bizkaiko hiriburua nazioarte mailako azoka eta kongresuak ospatzeko plaza garrantzitsu bilakatu da. XX. mendearen bigarren zatian, Euskadik industrianagusitasuna zuen eta, zehazki, Nerbioi ezkerraldeko industriek bultzatu zuten azoka-jardueraren garapena Bizkaiko hiriburuan. Gaur egun, abian jarritako birsorkuntza-prozesuak Bilbori eta bere metropoli-barrutiari instalazio berriak eta abangoardistak eskaini dizkio eta horiek jarduera horri bultzada berria eman diote. Horren adierazle da Euskalduna Jauregia, 2003an “Munduko Kongresu Zentro Onenari” Apex Award saria jaso zuena.

festibalak antolatzeko. Sail horrek, hirian edozein ekimen mota ospatzera erakarri eta sustatzeko beharrezkoa den profesional-taldea eta azpiegitura ditu, helburua Bilbo beren jardueren egoitza bihurraraztea izanik, baliabide asko eskaintzen baititu: • Hiria kongresu-hautagaitzara aurkezteko euskarri teknikoa. • Harreman instituzionalak. • Bilera-zentroen kokalekuak bilatzea. • Enpresa profesionalen kudeaketari eta harremanei buruzko aholkularitza. • Laguntzaileentzat jarduerei buruzko informazioa. • Kultura eta aisialdi-jardueren lotura Bilbon eta Bizkaian. • Bertaratuko diren pertsonentzat turismo-dokumentazioa. Hotel-eskaintza zabal eta bikainak, azpiegitura modernoak (airekoak eta lehorrekoak), nazioartean aintzat hartutako "karta" gastronomikoa eta kultura eta aisialdi-bizitza zabala dira Bilbo kongresu edo topaketa profesionalerako gune bikain gisa indartzen dutena, eta ekimen horietara bertaratzen direnentzat Bilbon gelditu eta hiriko parte sentitzeko gonbita luzatzen zaie. www.bilbao.net/bilbaoturismo www.euskalduna.net www.bilbaoexhibitioncentre.com

Halaber, azpiegitura horrek Enric Miralles 2001 arkitektura-saria eta, 2003an, Kongresu Antolatzaileen Espainiako Federazioaren Sari Nazionala ere irabazi zituen. Bestalde, Barakaldoko BILBAO EXHIBITION CENTRE delakoak hartu du lehengo azokaaretoaren lekukoa, lehengoak, hiriaren bihotzean egonda, hedadura mugatua baitzuen, eta BECek gaur egun 150.000 metro karratuko azalera du, zutaberik gabeko 6 pabiloitan banatuta. BECen malgutasun eta aldakortasunak edozein ekimen antolatzeko areto bikain bihurtzen dute. Instalazioen artean BEC Batzarrak gunea dugu, 18.000 metro karratukoa, hainbat mailatan banatuta. Erabilera anitzeko espazioa da eta komunikazio-sistema aurreratuenak ditu. Zentroak bestelako maila altuko instalazioak ere eskaintzen ditu, BIZKAIA ARENA esaterako, erabilera anitzeko aretoa da eta edozein ekimen jendetsu barne hartzeko egina dago. Gainera, Bilbok berariazko udal saila du horretarako, Bilbao Convention Bureau, azoka, kongresuak eta


31

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

BICB@BILBAOTURISMO.BILBAO.NET


BILBAO BIZKAIA NATURAREKIN BAT

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 32

EZAGUTU BUSTURIALDEAURDAIBAIKO NATURA ALTXORRAK BILBOTIK 45 MINUTU BAINO GUTXIAGORA

I

rudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du, eta Urdaibairen kasuan esaldi hori egi bihurtzen da. Mundakako itsasadarra gune paregabe honen erdigunea da eta UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an.

hartzen ditu: Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Mendata, Arratzu, Kortezubi, Gautegiz Arteaga eta Elantxobe. Beste bi udalerri, Muxika eta Ibarrangelu, ia osotasunean hartzen ditu eta Bermeo, Nabarniz eta Ere単o udalerrien kasuan, hedaduraren erdia baino gehiago hartzen du.

Itsasadarraren bokalean 12 kilometroko hareatza topatuko dugu eta bertan nahasten dira ur geza eta gazia, Euskadiko hezegune garrantzitsuena bihurtuz. Busturialdea eskualdea Bizkaiko natura-altxorretako bat da. 20 udalerrik osatzen dute. Horietako hamabi osotasunean barne

Eskualdeak gainerako bosten (Arrieta, Errigoiti, Amorebieta-Etxano eta Munitibar-ArbatzegiGerrikaitz) azaleraren herena baino gutxiago hartzen du. Oka ibaiaren haranean gaude, Gernika-Lumo da udalerri nagusia, hiri historikoa, bertan aurkitzen baita Batzar Etxea, bizkaitarrak

ordezkatzen dituen legebiltzarra. Aipatutako guneez gain, gehienak landa-udalerri txikiak dira eta guztien artean osatzen duten gunean aurkituko ditu bisitariak edertasun eta historiaz betetako natura-paisaia bikainak.

HEGAZTI ZALEENTZAT Urdaibaiko Erreserba leku estrategikoa da hegaztiak begiztatzeko, horiek Europa iparraldeko hotzetik alde egin nahian hegoalderako bidean hartzen dute atseden hezegune honetan. Iberiar Penintsulan ohikoak ez diren hegazti migratzaile espezie askoren atseden-lekua da, bertan aurki ditzakegu, hala nola, lertxun haus-


33

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

kara, ubarroia, txenada, mokozabala, baita zangaluze asko ere; horiek lur azpian edo inguruko lohi eta hareetan erdi lurperatuta dauden animaliez elikatzen dira. Bisitatu beharreko tokia da, hegaztiak begiztatzea maite dutenek bereziki. Busturia udalerrian, San Kristobalen, behatoki bat aurkituko duzue.

Paseatu, bainu bat hartu edo atseden hartzeko gonbita egiten digu lekuak, naturak sortutako ikuskizun ederra behatzen dugun bitartean. Lekuko panoramikak ikusgarriak dira, itsasadarraren bokaleko edozein puntutatik.

MUNDAKAKO ITSASADARRA

Urdaibaiko erreserban natura eta kultura batzen dira, kostaldeko nahiz barnealdeko espazioetan.

Itsasadarra da Urdaibaiko Erreserbaren bihotza. Mareen jolasa dela eta, padurak ikuskizun paregabea eskaintzen digu. Itsasbeherak Kanala deituriko guneko hondartza luzea ikusten uzten digu, Laidatik hurbil.

Itsasoaren eta paduren paisaiak eta barnealdeko mendi eta hegalen berdetasuna oso bestelakoak dira. Inguruko mendiak altuera gut-

xikoak dira, ez dute 900 metro baino garaiera gehiago, eta bertaratzea erraza da. Bertatik Urdaibaiko kostaldeko bistak ikusgarriak dira. Aipagarria da Ogo単o lurmutur ikusgarria. Bidexka batetik irits daiteke bertara, eta bertan bizi dira ubarroi mottoduna eta belatz migratzailea, Lagako hondartzaren zelataria. Hondartza horrek bainu-hartzaile eta surflari asko jasotzen ditu eta, aldi berean, hezegune eta dunetako animalia eta landaredi aberatsari eusten dio. www.busturialdeaurdaibai.com


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 34

LANDA TURISMOA, NATURAREN XARMA

O

rain dela 20 urte baino gehiago ireki zituen ateak “Txopebenta� izeneko Euskadiko lehen landa-turismoak Gautegiz-Arteaga udalerrian. Gaur egun, Bizkaiko 40tik gora dira sarea osatzen duten landa-turismo eta etxeak eta sare horri esker, euskal landa-munduaren bizitza tradizionalean murgildu eta naturarekin lotura izan nahi duten bisitarientzat 500 logela inguru eskaintzen dituzte. Landa-turismoak nekazaritza-ustiategiak dira eta, bidaiariak artatzen dituzten landa-etxeen moduan, landa-ingurunearen berezkoak diren mendi-arkitektura tradizionalei erantzuten die. Itsasotik hurbil edo mendi-parajeetan, askotan paisaia ikusgarrietan daude kokatuta, eta, hain justu, ustiategi horiek garatzen duten jarduerari esker, ikusgarritasun horri eusten diote, mendeetan zehar mantendu baitute oreka jasangarria ingurunearekin. Landa-turismo eta landa-etxeek bidaiariari lo egiteko lekua emateaz gain, esperientzia berri bat bizitzeko aukera ere eskaintzen dute, gertuko tratu xumeari esker. Anfitrioiek beren etxeetako ateak irekitzen dituzte eta beren bizimodu eta ingurunera gerturatzeko aukera eskaintzen digute. Eurek baino ez dute ezagutzen leku bakoitzaren aberastasun eta xarma eta poz handia da haientzat bisitariekin beren inguruneko altxorrak partekatzea: geografia, parajeetako txokoak, gastronomia, historia, ohiturak, interes artistikoa, kulturala edo arkeologikoa duen edozer, hau da, gure berezko kultura eta nortasuna osatzen duen gauza oro. Izan ere, baserritarren ekonomiarentzat jarduera gehigarri hau abian jartzeak, baserritarrentzat mendeetan zehar etxeko gauzak eta landa-munduko tresnak zirenak berreskuratzea eta mantentzea bultzatu du, eta horiei esker ezagut dezakegu gaur egun gure arbasoen bizimodua. Nekaturrek, Euskadiko landa-turismo eta landaetxeen % 85 batzen duen elkarteak, sareko establezimenduen kalitatea bermatzen du, eta Elkartearen parte izateko bete behar dituzten kalitate-baldintza eta irizpideak ezartzen ditu. Sortu duten web-orriaren bidez, www.nekatur.net, eta www.agroturismosdebizkaia.com webgunearen bidez, establezimenduei buruzko informazioa lortu eta erreserbak egiteko aukera izango dugu.


35

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

36

GORBEIALDEA CENTRAL PARK, NATURAREN PLAZERRAK BILBOTIK 30 MINUTURA

G

ORBEIA CENTRAL PARK naturaren plazerrek eskaintzen diguten soiltasunaren bila dabiltzan pertsonentzat paregabea da. Bertako mendien berdetasuna, basoek iradokitzen duten bakea eta paisaia ederrak leku honek eskaintzen digun benetako elementuaren eta bikaintasunaren eredu dira. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Zuiako Koadrilak gaur egungo garaietara egokitutako plan turistikoa garatu dute.

Plan horren oinarria dira aurretik aipatutako ezaugarriak, esperientzia “ezberdinak” bilatzen dituzten pertsonei zuzendutako eskaintza: astronomia-saio bat mendian, egun batez artzain izatearen esperientzia bizitzea eta medikuntza tradizionalari buruzko tailerra jasotzea. “GORBEIA CENTRAL PARK” delakoaren aukera eta esperientzia-eskaintza jende-pilaketarik gabeko

turismoaz gozatu nahi duten pertsonentzat egina dago, tokiko berezko gauzez gozatu eta sentitzeko gogo dutenentzat, bertako usadioak, festak eta ohiturak ezagutuz. Gorbeiako natura gunea Bizkaiko Gorbeialdea eskualdeak eta Arabako Zuiako Koadrilak osatzen dute. Bi guneok bi lurralde historikotan banatuta badaude ere, bi elementu komun dituzte: Gorbeia eta Urkiolako mendizerrak, biak, duten natura eta paisaia-balio handia dela eta, Natura Parke izendatuak. Horiek ezagutu eta inguruaz gozatzeko eta turismo natural eta gizatiarragoa nahiago duten pertsonentzat aisialdirako aukera ezin hobea da.Mendia maite duten pertsonentzat paradisua da. GORBEIA CENTRAL PARKen gailurretara irits zaitezke, bertako baso eta haranak ezagutu eta txoko “zoragarriak” dastatu. Ingurune horietan garatu duten Estrategia turistiko berriaren helburua Gorbeia elkargune bihurtzea da, egunean 24 orduz zabalik dagoen Euskadiko “Central Parka".

24 ORDUZ Aire garbia eta paisaia oparoak aurkitzeaz gain, gastronomia, jolas eta kirol aukera pila ere topatuko dituzu. Basoetan edo belardi berdeetan barna paseo bat eman ostean indarrak berreskuratzeko, parkeko oasi txikietan atseden hartzea baino hoberik ez dago: Gorbeia Central Parken atean aurki ditzakegu etxe xarmangarriak, ingurune bikainean kokatuak. Goizean, tokiko produktuz osatutako gosari ederra hartuta indarberritu eta abentura berrirako prest egongo zara. Hori, adrenalina gogoko baduzu; hirian hilabetetan lan egin eta lasaitasunaren bila bazabiltza, gure ostatuen erosotasunaz inguratu edo zure zain dagoen parkeko txokoetako isiltasun naturalenean murgildu zaitez. Tradizioa da Gorbeiako Natura Parkearen ingurunearen berezko beste balio bat. Euskal bizimodu tradizionala hobeto ezagutzeko aukera izango duzu, bizimodu errotuaren bidez, Euskadiko historia zaharrenaren aztarnei eusten baitie: mila urteko lanbideak, erromeriak, bertako gastronomia, bertako hizkuntza...


37

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ANBOTO: MAGIAZ BETETAKO MENDI EDERRA BILBOTIK 40 MINUTU BAINO GUTXIAGORA

A

nboto da euskal geografiako mendi mitikoenetako bat. Kolore gris argiko kareharrizko harkaitzek marrazten dute gailurra, eta 1.300 metrotik gorako altuerak itxura itzela eta izugarria ematen dio. Mendi mitologikoa Urkiolako natura parkearen zati da, Bizkaia eta Araba arteko muga naturala. Aurreko garai geologikoetan itsasoan murgilduta zegoen, eta gaur egun itsasoko iragan horren aztarna fosilak erakusten ditu. Bakoitzaren indarraren arabera, mendira igotzeko hainbat ibilbide daude, eta lau puntu kardinaletatik abiatuta edozein aldetatik igo daiteke. Urkiolako Santutegitik igo daiteke, 750 metrora baitago, gailurretik altuera erdira. Ibilbide zailagoak dira Arrazola haranetik

igotzen direnak, bertatik 1.000 metro baino gehiagoko aldea igo beharko baitugu. Atxondo haran magikoak paraje ikusgarriak ditu eta bertatik hainbat ibilbide egin daitezke, baita Arabako Aramaioko haranetik igota ere. Mendiaren erronkari ekin nahi ez diotenek, ingurune natural honek eskaintzen digun ikuskizun paregabeaz goza dezakete: mendien magaletako haranetan mendi-ibilbide bareetan barna paseo lasai bat eman, edo gune osoan zehar aurki daitezkeen jatetxe anitzek eskaintzen duten gastronomia-eskaintzaz gozatu. Bertan, inguruko produktu paregabeak dastatzeko aukera dago, arkumetik hasi eta gatzatura arte (Anbotoko mendi-hegaletan bazkatzen duten ardien esnez egindako mami naturala). Urkiolaren gailurra ere txango

erakargarria da, neguko egun elurtsuetan lera hartu eta jaitsierak eginez gozatzeko aukera baitago. Horrez gain, Santutegia ere bisita daiteke; San Anton egunean abeltzainek beren ganadua bertara eramaten dute animaliak bedeinkatuak izan daitezen. Gainera, mendia Anbotoko dama Mariren etxea da, Marriurrika kobazuloan bizi da, 1.000 metrotik gorako harri bateko amildegian zintzilik. Kondairak dioenez, kobazuloaren atarian ikus dezakegu Mari egun eguzkitsuetan bere ile horia orrazten urrezko orraziarekin. Beste batzuetan, suzko bola bat ikusiko dugu, harkaitzen artetik mugitzen, Marik Euskal Herriko mendietan barna dituen beste kobazuloak bisitatzera joaten denean.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

38

NERBIOI IBAIAREN ITURBURUA, IKUSGARRIA BILBOTIK 50 MINUTURA DAGO

N

erbioi ibaia da Bizkaiko ibairik ospetsuena. Bere ospea, nagusiki, Bilbo eta Kantauri itsasoaren arteko itsasadar famatutik datorkio. Nerbioi ibaia funtsezkoa izan da Bizkaiko hiriburuaren historia garaikidean eta garapen industrial eta sozialean azken garaiotan. Baina iturburua eta bokala oso ezberdinak dira. Ibaia bere bokalera kaltetuta iristen bada ere (industriaren eta inguruko herrien eraginez, baina gero eta gutxiago), iturburuan ibai aske eta gardena da. Nerbioi ibaiaren iturburua Gibijo mendizerraren basoetako pagoen artean dugu, Urduñako portutik hurbil. Asaldatuta eta basati, Delika haitzartean barna jaisten da, Bizkaiko probintzia zeharkatzen, itsasoaren bila. Gibijo mendizerrako horma karedunek osatutako koska handia salbatzeko, Nerbioi ibaiak 270 metroko ur-jauzi ikusgarria osatzen du. Ur-jauzia behatoki batetik ikus daiteke, Nerbioiko Behatokitik alegia, Urduñako portuan eraikitakoa. Udan zehar, ur-jauzia lehortuta dago edo ia ikusiezina den ur-hari bat jausten da. Hala ere, Nerbioiko Jauziko paisaiaren edertasun izugarriak bisita derrigortzen digu.

naren ondorioz ehizatu egiten ziren ia desagertu arte. Horrexegatik aurki genitzake oraindik otsoak harrapatzeko lau tranpa Santiago mendian; bi metroko harrizko bi hormen artean dagoen putzu sakona dira tranpa horiek.

Delikako haitzartea hobeto ezagutu nahi dutenentzat, 7 kilometroko ibilbidea egin dezakete (joan-etorrian) arroilaren azpialdetik haritz eta pago artean. Haitzartearen infernuko horma harritsuak hegazti harraparien bizileku dira, hegazti horien artean aipatzekoa da sai arrea.

Urduñako portura igo behar da (900 m), Urduñatik Miranda de Ebrora doan A 625 errepidetik, eta autoentzat egokitutako mendi-bideko seinaleak jarraitu behar dira. 3 kilometro egin ostean, pagadi eder baten erdian dagoen aparkalekura iritsiko gara eta bidexka labur batetik igo gaitezke behatoki ikusgarrira.

Beste garai batzuetan, otsoak ere aurki zitezkeen mendizerrako gunean, baina abeltzaintza-ustiape-

NOLA IRITSI NERBIOIKO BEHATOKIRA

Nerbioiko behatokia labarraren ertzean dago eta Delika arroilatik, 300 metroko altuera duen bertigozko bista sentituko dugu. Behatokitik ur-jauziaren ur-haria jauzten ikus daiteke, sakanaren iluntasunean nola desagertzen den ikusi baino lehen.

NONDIK IRITSI Abiapuntu gisa hartuko dugu Arabako Delika herria, Amurrio udalerrian. Hona iristeko, lehenik Urduñara iritsi behar dugu. Urduña da Erdi Aroan titulua jaso zuen Bizkaiko herri bakarra, merkataritza-gune garrantzitsua baitzen, Gaztelako merkataritzarentzat (bereziki artilea garraiatzen zutenentzat) Europa iparraldera derrigorrez igarotzeko pasabidea. Urduña Bilbotik 38 kilo-

metrora dago, A-8tik Malmasin tunela pasa behar dugu Donostiara norabidean eta lehen irteera hartu Arrigorriagarantz. Udalerri hori pasa eta BI625 errepidea jarraituz, Ugao, Arrankudiaga eta Laudio eta Amurrio alboan iritsiko gara Urduñara; hona iritsitakoan, Gasteizera norabidean jarraitu eta bidegurutze batean ezkerrerantz egin behar dugu, Delikarantz. Hiru kilometro eginda iritsiko gara, udalerria pasa eta tren-sarea-


39

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ren zubiaren azpitik pasa ondoren, taberna-jatetxe baten alboan dagoen aparkalekura (hori izango da gure txango interesgarriaren abiapuntua).

IBILBIDEA

loan doa) eta bidea jarraituko dugu arroilan murgiltzen goazen bitartean; ibilbideak ez du orientatzeko zailtasunik, ibaia jarraitu behar da, baita askotan berau zeharkatu ere; zailtasun bakarra ibaiak ur asko badarama izan dezakegu.

Delika aparkalekuan gaudela, tabernaren alboko bide bat hartu behar dugu, eskuinerantz dago eta ibai batekiko paraleloan doa. Handik 5 minutura hesi bat igaro eta pista zabal batera iritsiko gara, bertan ezkerrerantz hartu (pista ibaiarekiko parale-

Arroilaren amaierara iristen garenean eta ur-jauzia jausten den horma handiaren parean gaudela, bere oinarrira irits gaitezke ibaian barna dauden harkaitzetan gora eginez.

Ibilbide hori, joan-etorria, lau ordutan egin daiteke, gutxi gorabehera. Zalantzarik gabe, plan bikaina da udaberri hasierarako, neguak utzi dizkigun paisaia bereziak ikusteko. Ibilbide hori haurrekin ere egin daiteke, ez baitu zailtasun handirik. Paseo baten modura egin daiteke, bertako txoko ederretan atseden hartuz.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 40

BASOAK, ALTXOR ZAINTZAILEAK HORIEK GUZTIAK BILBOKO ERDIGUNETIK 45 MINUTU BAINO GUTXIAGORA DAUDE mami単e Bizkaiko historiaurreko aztarnategia da, Goi-Paleolitoko Madeleine garaiko aztarna eta labar-pinturak ditu. Ondoren, Monterrey pinudian murgilduko da ibilbidea. Bertako azalaren gainean marraztu zituen Ibarrolak gizaki, animalia- eta geometria-irudiak eta horiek banaka edo denen artean osatzen dute irudi osoa, hainbat zuhaitz perspektibaz ikusita lortzen duguna. Ibarrolaren obra Land Art korronte artistikoan sartzen da, hirurogeiko hamarkada amaieran sortu zen sorkuntza-mugimendua da, eta horren arabera, artistak natura bihurtzen du bere mihise, bere adierazteko materia, eta paisaia erabiltzen du marko, euskarri eta lehengai gisa.

B

izkaiak eskaintzen duen erakargarritasun handienetakoa da natura-ingurune eta paisaia izugarrien aniztasun aberatsa, kostaldetik hasi eta mendietara, larreetako berdetasun indartsutik, pagadi eta hariztiz jositako basoetara. Izan ere, lurraldearen bi heren zuhaitzez betetako azaleraz estalita dago eta bertako edozein basotan barna paseatzea arimarentzat opari hutsa da. Gainera, Bizkaiko bi basok ibilbideari magia eta ezagutza emango dioten esperientzia bereziak proposatzen dizkigute. Urdaibaiko Erreserba Naturalean, Gernikatik Lekeitiorantz, Kortezubi herrian dago Oma Basoa, Baso sorgindua. Bertan batu zituen Agustin Ibarrola artista euskaldunak natura eta artea, bisitaria ingurunearen ardatz bihurtuz. Santimami単eko kobetatik hasten da. Santi-

Baso Sorginduaren inguruneak leku interesgarri gehiago ere baditu, esaterako, XVI. mendeko San Mames baseliza, koben aurrean, edo Olakoerrotako errotak, lehengo burdinola, edo Goikoleako errota. Ausartenek Ere単ozar mendiaren gailurrerantz jarrai dezakete eta bertako baselizatik Urdaibaiko Erreserba Naturalaren bista paregabeaz gozatuko dute.Gainera, oso gomendagarria da Ranero Betaio eta Salbadako Zerra gune babestuak ere bisitatzea. Bizkaiko mendebaldean, Kantabriarekin mugan, Enkarterriak aurkituko ditugu eta horiek ere edertasun handiko naturaren ikuskizuna eskaintzen digute. Ingurune honetan dago Karrantzako Harana, eta benetako natura-altxorrak ditu. Karpin Abentura Parke Ekologikoa 20 hektareako lursaila da. Bertan animalia basatien espezieak ikus daitezke, animalia iberiar eta europar esanguratsuenak eta bakoitzaren ingurune naturala irudikatzen duten eraikin zabaletan daude. www.karpinabentura.com


41

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


BIZKAIKO KOSTALDEA

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

42

GAZTELUGATXEKO DONIENE... ITSASORA BEGIRA

B

ermeo eta Bakio artean, Gaztelugatxeko Doniene Bermeo udalerriko irla da, eta izugarrizko bistak ditu. Bere alboan dago Aketze irla, ingurune paregabean. Babestutako biotipo izendatua, Bakio udalerritik Matxitxako lurmuturreraino doa, Bizkaiko golko handian barna. Gaztelugatxeko irlaren gailurrean dago Doniene X. mendeko baseliza. Naturaren mirari ederra da eta bertara igotzeko sigi-saga eran eraikitako 231 eskailera igo behar dira. Malda hori igotzeak badu ordaina, haitz altuaren gailurrera iristen garenean, zeruertzera begiratu eta paisaiak eskaintzen digun ikuskizuna begiztatzea plazer hutsa baita. Leku hori estrategikoa da kostaldea menperatzeko. Historian zehar istorio eta kondaira asko-

ren lekuko izan da. Dokumentuen arabera, irlaren gailurrean eraiki zen lehen eraikina, Donieneko lehen baseliza, X. mendekoa da. Hala, 1053an, On I単igo Lopez Bizkaiko Jauntxoak baseliza eman zion Oskako San Juan de la Pe単a monasterioari, eta handik hainbat mendetara, 1593an, Francis Drake kortsarioak eraso egin zion lekuari. Ondoren, su hartu eta guztiz txikitu zen. 1980an berriz ireki zen gaur egun ezagutzen dugun eraikina.

USADIOAK Tradizioen arabera, 231 eskailerak igo eta baselizara iristen garenean, desio bat eskatu eta

bertako kanpaia hiru aldiz jo behar da, eta kondairak dioenez horri esker espiritu txarrak ere uxatuko ditugu. Gaztelugatxeko Donieneko beste itsas ohitura bat honako hau da: Bermeoko itsasontziak arrantzara irteten direnean, ontziek ababorrera eta istriborrera biratzen dute santuak zorte ona eman diezaien. Lekuari sendatzeko ahalmena ere eman ohi zaio. Hala ere, bisitari gehienentzat, Gaztelugatxeko irla panoramika ikusgarria duen paisaia ederra da.

Gailurrera iristeko, autoa Bakio eta Bermeo lotzen dituen errepidean aurkituko dugun aparkaleku txiki batean utziko dugu eta oinez iritsi goraino. Asfaltatutako ibilbidea dago igoera hasteko eskaileren zelaigunera iritsi aurretik. Beste aukera bat da autoa Eneperi (Bakio) jatetxearen inguruko aparkalekuan uztea eta ibilbide eder bat jarraituz igotzea, paseoan goazen bitartean lekua ezagutzeko aukera izango baitugu. Bi kasuotan, ibilbidea egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.


43

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

NOLA IRITSI Bilbotik: Mungiarantz doan autobidea hartu azken biribilguneraino, eta hortik Bakiorantz norabidea hartu. Bakiora iritsitakoan, Bermeoranzko norabidea hartu eta Bakiotik 3 kilometrora bi behatoki ikusiko ditugu ezkerrean. Lekua seinaleztatuta dago ibilbide osoan zehar. Bilbotik gutxi gorabeherako denbora: 45 minutu


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

44

SURF EGIN ETA GOZATU BIZKAIKO HONDARTZETAN PLENTZIAKO HONDARTZARA METROZ IRITS ZAITEZKE

Getxo. Zerbitzu guztiak dituzte: Areeta (Areeta), Ereaga (26) (Algorta), Arrigunaga (25) (Algorta), Gorrondatxe-Aizkorri (24) (Andra Mari), Barinatxe-La Salvaje (Andra Mari). Sopela. Barinatxe (23) edo “La Salvaje”. Bertan, urtero uztaila erdialdean jada historikoa den lasterketa nudista ospatzen da. Arrietara-Atxabiribil (22). Olatu indartsuak dituen hondartza da, surf eta bodyboard praktikatzeko bikaina. Meñakoz (21). Isolatutako hondartza da, ez dago eraikinik eta xarma berezia du. Bertan nudismoa egitea ohikoa da. Gorliz eta Plentzia. Badia eder eta zabala, Gorliz (17) eta Plentzia (18) udalerriena.

HONDARTZARA METROZ

Bakio. Armintza (16) eta Bakioko (15) hondartzak kosta basatiz osatutako zati batek bereizten ditu. Bakioko hondartza Bizkaiko luzeena da, kilometro bateko luzera du.

Munduko oso leku gutxitan joan daiteke metroz hondartzara. Surfzaleek Bizkaian egin dezakete, Bilboko erdigunetik Plentziako hondartzara iritsi daitezkeelako.

Bermeo. Aritzatxu (14). Kala hau ez da oso handia eta ez da oso erraza bertara iristea. Mundaka. Bertako hondartzak itsasadarraren bokalaren alboan daude. Lekeitio. Isuntza (ISO 9000 eta 14000), Karraspio (2) eta Salvaje hondartzak (azken biak Mendexa udalerriarenak) San Nikolas irlaren alboan daude. Ondarroa. Arrigorri (1) eta Saturraran hondartzak, azken hau Ondarroa eta Mutriku artean.

www.metrobilbao.net

Zierbena. La Arena hondartza (28). Aisialdirako gune zabalak ditu, ingurune naturalean, bertan adin guztietako bisitariek gozatzeko. Beste hondartza batzuk: Isuntza, Ogella, Ea, Laga, Laida, Kanala, Kanalape, San Antonio, Toña, Laidatxu, Hondartzape, Muriola, Barrika eta Areeta.

MUNDAKAKO EZKERREKO OLATUA, MUNDUKO LUZEENA Gero eta zale gehiago dituen kirola da, eta berau praktikatu duenak baino ezin du deskribatu surfak sortzen duen adrenalina igoera. Surf eskola asko daude, ikasi nahi duenarentzat. Eta surflari profesionalentzat, Bizkaiko Euskal Kostaldeak iparraldeko gune osoko olatu garrantzitsuenak ditu: Sopela, Bakio, Zierbena eta, bereziki, Mundaka, bertako ezker olatua, munduko luzeena, ikuskizun hutsa da, surflarientzat ez ezik, baita edozein ikuslerentzat ere.


45

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ITSAS BIDAIEN TURISMOA, GORANTZ DOAN JOERA

B

ilboko portuan aipatzekoak dira Queen Victoria (Cunard konpainiarena) eta MSC Poesia (MSCrena). Bi ontziok 294 metroko luzera dute, eta Ventura eta Azura ontziek (biok P&O konpainiarenak) 290 metroko luzera.

PORTSMOUTH-ERAKO FERRYA Brittany Ferries konpainiak Cap Finisterre ontziarekin egiten du lan; 204 metroko luzera du eta 2001ean eraiki zen. Oraingoz, astean bi irteera egiten ditu, bi norabideetan. Astean behin Roscoff portu frantsesean egiten du geldialdia. Cap Finisterre ontziaren zerbitzuak Bilbo eta Erresuma Batuaren hegoaldearen arteko lotura hobetzen du, nabigazio-denbora hiru ordu murrizteaz gain, bidaiarientzat erosotasun gehiago eta kamioi eta atoi-trailerrak eramateko ahalmena duelako. Ferry berria portuaren zabaltzearen A3 kaian porturatzen da, Zierbenako kai-muturraren abiapuntutik hurbil.

ITSAS GELTOKI BERRIA Itsas bidaietako bidaiariei zerbitzu hobea emate aldera, Bilboko Portuko Agintaritzak itsas-geltoki berri bat eraiki du, eta 2010eko irailetik aurrera dago abian. Eraikinak hainbat gune bereizi ditu eta horien artean aurki genitzake maleten entregak, ekipajeak jasotzea, itxarongela, check-in gunea, zerbitzuak eta turismo-bulegoa. Bertan egindako inbertsioa 1,9 milioi eurokoa da.

GORANZKO JOERA Krisi ekonomikoan murgilduta bagaude ere, sektore honek goranzko joera mantendu du; luxuzko itsas bidaietako 50 ontzik egin zuten geldialdia Bilbon 2012an eta 65.953 bidaiari ekarri zituzten, Portu

Agintaritzak adierazi duenez. 2005ean, itsas-bidaietako 21 ontzi porturatu ziren, guztira 13.300 bidaiari ekarri zituztenak; urtebete beranduago, 22 ontzi izan ziren, 16.600 bidaiari zeramatzatenak; 2007an, 21 ontzi porturatu ziren, 23.000 bidaiarirekin; 38 transatlantiko hurbildu ziren Bilbora 2008an, 37.000 bidaiarirekin; 2009an, 30 portu-sarrera izan ziren eta 30.000 turista iritsi ziren; 2010ean, itsas-bidaietako ontzi kopurua 33ra igo zen, eta 43.400 izan ziren bisitariak; 2011an jauzi handia nabaritu zen, 53 ontzi iritsi baitziren, eta 77.000 pertsona gerturatu zituzten Bilbora. Zifra hori mugarria da hiriarentzat, orain arte inoiz ez baita honelako bolumenera iritsi.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

46

ARRANTZA PORTUAK, IZAERADUN HERRIAK

E

uskaldunak itsasora lotuta bizi izan dira, eta betidanik egon dira beren jarduerak itsasora lotuta. Euskadi itsasgizon handien jatorria izan da, historian nabigazioegitandi handiak egin dituzten

izenena.

Arrantza ere, Euskadin milaka urtetako jarduera da eta, aldi berean, ontzigintzak ere garrantzi berezia izan du Erdi Arotik. Euskal ontziolek ozeanoz bestalde egindako bidaiek aurrerapen teknologikoei esker egin zuten aurrera, baita Indiekin egindako merkataritzaren garapenaren ondorioz ere.

naturalen babesean, kostaldera hurbiltzen diren ibaien bokaletan edo kostaldearen itxura malkartsuaren hutsuneetan sortu ziren.

XIII. mendean arrantzale-kofradiak zeudela jakin dugu, eta garai hartan (baita orain ere) arrantzaren jarduerak arautzen zituzten, baita merkaturatzea eta arrantzaleen lan-baldintzak ere.

Esaterako, Zierbena, Plentzia, Armintza edo Mundaka moduko portu txikiak ditugu, bertan amarratzen dira txalupak eta baxurako ontziak.

arrantzatzera Ternuara joan behar zuteneko garaiak. Gaur egun Bizkaiko flotan erregistratutako 150tik gorako ontziek (104 baxurako arrantzakoak, 24 alturakoak eta 25 atunketari) jarduera horri bizirik eusten diote eta portuetako edertasun bereziak bertako arkitektura bereizgarriaren xarmari eusten dio.

Gaur egun ere, arrantzale-kofradia horiek armadoreek eta arrantza egiten duten langileek osatzen dituzte, eta beren esparruan arauak ezarri eta sektorearen interesak azaltzen dituzte. Portuak eta orain gutxi arte nagusiki itsasotik bizi izan diren udalerriak Bizkaiko kostaldean barna, estuario

Bestalde, alturako arrantzarako eta atunketariak erabiltzen dituzten portu handiagoak ditugu, hala nola, Lekeitio, Ondarroa edo Bermeokoak. Horiek guztiek arrantzale kutsuari eusten diote, baita bertako biztanleek emandako nortasun bereziari ere. Atzean geratu dira jada euskal itsasgizonek baleak

Ezin denez beste modu batean izan, itsasoko produktuak oinarri dituen gastronomia ederra da arrantza-portu hauen alderdi erakargarrienetako bat. Bertako erretegi eta jatetxeek arrain eta itsaski-eskaintza zabala dute, itsasotik zuzenean gure platerera ekartzen dizkigutenak.


47

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 48

KIROL-PORTUAK, PASIO BATEN BABESA

B

izkaiko Lurraldeko 80 kilometrotik gorako kostaldean barna, estuario zabal edo amildegiz betetako txokoetan, itsas portu eta herriak daude, eta lur honek eman dituen ontzi eta itsas gizon ospetsuen babesa izan dira. Ez da harritzekoa, beraz, duela ez askora arte itsasoa lanbidet-

zat zuten horientzat bakarrik zutenengandik, uretako jarduerak praktikatzeko zaletasuna sortzea. Urtero Bizkaian aisialdirako 200 itsasontzi berrik ematen dute izena eta pasa den mendeetan merkataritza-ontzi edo arrantzaleak bakarrik jasotzen zituzten portuak, gaur egun belaontzientzat eta aisialdirako ontzientzat ere babesa dira. Zierbenatik Ondarroaraino, 12 kirol-portu eta kai dau-

de, eta 3.000 amarratzetik gora eskaintzen dituzte kirol-ontzientzat. Nabigatzearen plazera sentitu edo arrantzara irten nahi dutenek topatuko dute babesa hainbat portutan: itsas tradizio handikoenetan (Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Armintza, Plentzia edo Bermeon) edo Getxoko Real Club Maritimo, el Abra, Arriluze, Santurtzi eta Zierbenako kaietan.


49

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ATSEDEN ETA ONGIZATERA BIDAIA

A

isialdia atseden hartzeari eta gure gorputzaren ongizateari zuzentzea aukera bikaina da egungo bizimoduak inposatzen digun bizi-erritmo handiari aurre egiteko eta, gaur egun bereziki, indarra hartzen du Mens Sana in Corpore Sano latinezko esaldiak. Bilbotik 50 kilometrotara dago kostaldeko Lekeitio herri polita, eta bertan dago Emperatriz Zita Hotel-

nean. Bainuetxeak erreumarako tratamenduak (artrosia, artritisa), errehabilitazioa, estresari, loezinari edo astuntasunari aurre egiteko tratamenduak, edertasun-tratamenduak eta bizkarreko arazoak konpontzeko aukerak eskaintzen ditu. Instalazioen artean igerileku termala, burbuila-bainuak, niagara-bainuak, jacuzzia, urpeko dutxa, dutxa horizontala, presiozko dutxa eta dutxa zirkularra ditu. Bainuetxeka itsasoko algak, lohia, hesgailu hotzak, vaporariuma, masajeak, ioga-saioak, ardote-

gak jasotzeko Aduana egiteko. XVIII. mendeko eraikin neoklasiko honek kanpoko egitura mantentzen du eta, birmoldatu dutenean, teknologia modernoenez jantzi dute. Hiriak monumentu-ondasun aberatsa du eta inguruan natura-gune erakargarriak daude, esaterako, Nerbioi ibaiaren iturburua, Delika ur-jauzian 250 metro beherantz egiten du eta Urduñako portuan dagoen behatokitik ikus daiteke. Urduñako bainuetxeko urak gertuko La Muera Arbieto iturritik datoz eta erreuma eta artikulazioen arazoak konpontzeko tratamenduetarako dira onak. Anemia eta arnasketa-bideetatik eratorritako arazoak ekiditen dituzte. Zirkulazioa eta psoriasi eta akne moduko azaleko arazoak hobetzen dituzte. Hala ere, gorputzaren ongizatea eta “Dolce Far Niente” delakoaren plazera sentitu nahi baina asfaltoa ere beren oinpean sentitzea behar dutenentzat, Bilbon dauden hainbat spa gomendatzen dizkiegu.

bainuetxea, antzinako Uribarren Jauregiko hondakinen gainean eraikita. Inperio austrohungariarraren azken enperatrizaren bizilekua izan zen eta, gaur egun. gure gorputzari arreta eta zaintza emateko leku paregabea da, itsas herriak eskaintzen digun ingurune xarmangarrian. Lekeitioko bihotzean dago, eliza gotiko handiaren alboan eta hondartzaren gai-

rapia, txokolateterapia-zirkuituak eta erlaxazioa eskaintzen ditu, besteak beste. Barnealderantz, Bilbotik 47 kilometrotara, Urduñako bainuetxea aurki dezakegu. Eraikin ikusgarri hau XVIII. mendean eraiki zen, Gaztelako artilea eta produktuak Kantauriko portuetara zihoazenean zer-

www.casavicentepallotti.com www.aisiahoteles.com/derio www.aisiahoteles.com/orduna www.aisiahoteles.com/lekeitio www.balnearioareatza.com


BIZKAIA HISTORIKOA

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

50

HISTORIAREN ANTZEZTOKIAK

T

xoko, herri, leku bakoitzak du bere istorioa eta Historia, berriz, leku horietan gertatu diren gertakari handi eta txikien eta bizitzaren emaitza dugu. Hori dela eta, badakigu Bizkaiko herri historiko batzuei buruz aritzen garenean, beste guztiak atzean uzten ditugula, eta horiek ere merezi dute aintzat hartzea. Beraz, hemen leku batzuk proposatzen ditugu, hainbat arrazoigatik Bizkaiaren historian bereziki nabarmenak izan direnak.

Eta, nola ez, ibilbide hau Gernika-Lumon hasiko dugu, agian unibertsalki eragin handiena izan duen Bizkaiko lekua baita. Gizakia Gernikako iba-

aurkituko dugu, beste udalerri baten gainean eraiki zena, Tabiraren gainean, alegia. Udalerria nahiz Durangaldeko gainontzeko harana Nafarroako Erreinuarenak izan ziren XIII. mendera arte. Ondoren, 12 urtetan zehar, Gaztelako Erreinuarenak izan ziren, 1212ra arte, orduan Bizkaiko Jaurgoarena izatera pasa baitzen. Zabala, Etxezarreta edo Garai jauregi ederrez gain, Durangon XV. mende amaierako Kurutziagako Gurutzea ere ikus daiteke, Europan egin den mota horretako gurutze bakarra: gurutzea gotiko estilokoa da eta frai Alonso de Mellak eragindako heresiaren omenez eraiki zen. Anbotoko mendigunea eta Urkiolako natura parkeak bisitatu beharreko erakargarritasuna ematen diote inguruari. Haranean barna,

rrean historiaurreko garaietatik egon da eta horren adierazle dira Madeleine alditik (K.a. 15000 urte) gizakia bizi izan den Santimamiñeko kobek gordetzen dituzten labar-pinturak. Hala ere, zalantzarik gabe Gernikako Batzar Etxea eta Arbola dira Gernika-Lumori historia unibertsalean lekua eman diotenak. Arbolaren inguruan biltzen ziren herri edo elizatetako ordezkariak asanbladan, eta bertan, Bizkaiko legeak ezartzen zituzten. Berau suntsitzeko saiakerak herria bonbardatzea eragin zuen Gerra Zibilean.

Gipuzkoarekin mugan, Elorrio aurkituko dugu. Gaur egun, XIII. mendean sortutako herria eta Etxebarriako San Agustin elizatea batzen ditu. Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezalaxe, horren inguruan aurkitu dira neolitiko aldiaren aurretik jendea bizi zenaren aztarnak. Inguruan aurkitu ziren hainbat hilerri ere, Argañetako kristau-aroaren aurreko nekropolia osatzen dutenak. Elorrioko biztanleek mundu berriko merkataritzan aktiboki parte hartu zuten eta abenturan murgilduta batzuek lortutako aberastasunen adierazle

Eskuineko ertzean, Gernikako ibaiak bere bokalean sortzen duen estuarioaren goi-ibarrean, Bermeo aurki dezakegu, 1236an eratutako herria. Bizkaiko hiriburua izan zen 1476tik 1602ra bitartean. Garai horretan, Bermeo zen Jaurgoko herri garrantzitsuena, Bilbo hiriarekin borroka irabazten zuena. Garrantzi horren adierazle da Erregeek bertako Santa Eufemia elizara zin egiteko egiten zituzten bidaiak, Bizkaira joaten zirenean. Gaur egun, Bermeo itsas izaera irmoa duen herria da, baina badu ondasun historiko eta monumental handia ere, horien artean aipatzekoak dira Santa Eufemia eliza gotikoa, Santa Maria neoklasikoa, Udaletxea, Erdi Aroko alde zaharra edo Ercilla Dorrea. Oraindik lehengo harresiaren zati bati ere eusten dio. Aurkako norabidean, GernikaLumotik barnealderantz egiten badugu, Durango

dira bertako kaleetako 20tik gorako jauregi eder eta etxe nobleak. Mendebaldean, barnerantz eginda, Enkarterrietan aurkituko dugu Balmaseda, Bizkaian eratu zen lehen udalerria, eta Leon eta Gaztela Euskal Herriarekin lotzen zituena. Kokapen estrategikoa duenez, eta erromatarren antzinako galtzadari esker, Balmasedatik igarot-

zen ziren merkataritza-ibilbideak asko garatu ziren. Izan ere, Juan II.a izan zen, segur aski, herria “portu lehor” bihurtu zuena, hau da, Gaztelatik Kantaurira zihoazen merkantzien zergak ordaintzen ziren aduana zen. La Encartada antzinako txapel-fabrikaz gain (gaur egun museoa da), bertako kaleetan aurki ditzakegu Horkasitas edo Urrutia jauregiak, Zubi Zaharra edo San Severino eta San Juan Bautista elizak, interes berezia duten beste hainbat lekuren artean. Handik ez oso urrun, Urduña daukagu, eta Bizkai-


51

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ko Jaurgoaren jabetza izan arren, Arabako lurretan dagoen herria dugu. Hori dela eta, eta babesa ematen dion mendiz osatutako harresiari esker, historian zehar Bizkaiarentzat defentsarako leku garrantzitsua izan da. Balmasedaren moduan, UrduĂąa ere “portu lehorraâ€? zen eta Gaztelako artilea Europara Kantauriko portuetatik esportatzen zenean UrduĂąako aduanan ordaindu behar zituzten zergak, 1841era arte. Horregatik eratu zen hiria XIII. mendean, eta

Bizkaiko hiri bakarra izatea merezi zuen, titulua XV. mendean lortu bazuen ere. Garai hartako aduana eraikin errenazentista batean zegoen, gaur egun hotela/bainu-etxea dena, garai hartako ospearen lekuko. Hiriaren alde zaharra, eremu historiko-monumentala izendatutakoa, Bizkaiko Erdi Aroko alde zahar handiena da eta harresien hondakinen artean izugarrizko ondasun aberatsa gordetzen du.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 52

GERNIKAKO BATZAR ETXEA ETA EUSKERA EUSKAL KULTURAREN IKONO SAKRATUAK

G

ernikako Batzar Etxea euskaldunontzat gure antzinako kulturaren ikur sakratua da. Demokrazia modu primitiboaren irudikapena da, bertan biltzen ziren hiri, herri eta elizateetako ordezkariak, lurraldeari zegozkion gaiei buruz eztabaidatu eta horiek adosteko. Horren aurrean zin egiten zuten Bizkaiko Jaurgoak eta, ondoren, Gaztelako erregeek foruak beteko zituztela. 1877an indargabetu ziren. Antzina beste bi Batzar bazeuden ere (Avellanedakoan biltzen ziren Enkarterrietako ordezkariak eta Gerediagan Durangaldeko ordezkariak), Gernikako Batzar Etxea mantendu da euskaldunen balio demokratikoen ikur gisa. Hori dela eta, Alemaniako abiazioak bonbardatu zuen Gernika Gerra Zibilean eta Picassok gertaera horren izua islatzen duen koadroa ospetsu bihurtu zuen. Ordezkarien asanbladari babesa ematen zion Gernikako arbolaren alboan zegoen Andra Mari Zaharra baseliza, eta batzuetan bertan hartzen zuten babes bildutakoek. Leku horretan dago gaur egun Batzar Etxea, 1833an amaitu zena. Eraikina estilo neoklasikokoa da eta Antonio de Etxebarria arkitektoak eraiki

zuen, eliza primitiboa oinarri hartuta. Batzar Etxea tontor batean dago kokatuta eta bertatik ikus daitezke Gernikako itsasadarraren gaineko bistak. Lekua osatzen dute Zin egiteko Tribunak, Foru Arbolak eta Batzar Etxeak. Hura eraikitzeko, Etxebarriak eraikin laukizuzena, simetrikoa eta arrazionala proposatu zuen: erdian eliza-parlamentua, eta aldeetan artxiboentzako pabiloiak, eta baita inoiz eraiki ez zen armategia ere. Gernikako arbola, euskaldunen ikur unibertsalena, lorategian dago. Arbolaren azpian egiten da Lehendakariaren kargu-hartzea. Gaur egungo arbola aurreko baten oinordekoa da (“arbola zaharrarena�) eta haren enborra inguruko lorategietan dago. 2004an hiltzat jo zen eta bere urtadar batez ordeztu zuten 2005eko udaberrian. Haritz

horren oinordekoak diren hainbat zuhaitz ere badaude, eta mundu osoan barna daude sakabanatuta. Euskera da, erromatarrek Linguae Navarrorum deitzen zutena, euskal kultura eta arimaren beste elementu nagusia. Hizkuntza honi ez zaio beste Europako hizkuntza-familiekin loturarik egin ahal izan eta, beraz, gaur egun oraindik bizirik dagoen hizkuntza aurre-indoeuroparra dela esaten da. Bertako eta kanpoko pertsonentzat ikertzeko eta interesezko gaia da. Adibidez, Wilhelm von Humboldt XVIII. mendeko diplomazialari eta hizkuntzalari alemaniarrak adierazi zuen euskera zela Jainkoak gizakiari irakatsi zion hizkuntza. Historian zehar, hizkuntzak gorabehera asko izan ditu, esaterako, diktadura frankistan zehar debekatu egin zuten euskeraz hitz egitea. Gaur egun, milioi bat pertsona inguruk hitz egiten dute euskeraz eta milioi erdi bat gehiagok ulertzen du, nahiz eta hitz egiteko zailtasunak izan. Nagusiki ahoz transmititu da hizkuntza

gaur egun arte, eta euskal lurralde osoan hitz egiten da, mugaren bi aldeetan, bai eta Nafarroako zati batean ere. Hainbat euskalki ere baditu. Euskaltzaindiak, Euskeraren Akademiak, Bilboko Plaza Barrian du egoitza eta euskerari eusten eta normalizazioaren alde lan egiten duen erakundea da.


53

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

GASTRONOMIA

54

PINTXOAK JATEA BILBON ETA BIZKAIAN, PLAZER HUTSA

O

hiko tortilla-pintxoez gain, euskal gastronomiak eraldaketa handia bizi izan du, baita pintxoei dagokienean ere. Gozamenerako jaki txikiak, Euskadi eta Bizkaiko taberna gehienetan dasta daitezke. Pintxoa deritzo ogi-xerra txiki baten gainean janari-anoa txiki bat jartzeari. Izen hori jarri zitzaion, orokorrean janaria ogiari lotzeko txotxa jartzen zitzaiolako, baina ez da derrigorrezko ezaugarria. Pintxo hotzak tabernako barraren gainean egon ohi direnak dira, eta bezeroak hartu edo zerbitzariari eskatzen dizkio. Pintxo beroak, aldiz, zerbitzariari eskatu behar zaizkio, honek sukaldariari eskatu ahal izateko, unean prestatu edo berotu ditzan. Pintxoa euskal gastronomiari bereziki lotuta

dago, eta ardo beltza (txikitoa) edo zuritoa (garagardoz betetako edalontzi txikia) laguntzeko jaten da. Sagardoa edo txakolina ere edan ohi dira. Jatorrian, ogiaren gainean jartzen ziren osagarriak edozein izan zitezkeen, baina askotan, euskal sukaldaritzan aurki ditzakegunak dira: arrainak (bereziki legatza, bakailaoa, antxoak, gulak...), patata-tortilla, piper beteak, kroketak, etab. Hala ere, Euskadin sukaldari gazteen eraginez, goi-mailako sukaldaritza eta jatetxeen eraginez, horietako

asko pintxo berri gero eta konplexuagoak egin eta sortzen ari dira. Beraz, etengabeko berrikuntza eta errezeta berriak daude pintxoaren munduan. Gero eta gehiago nahasten dira pintxo tradizionalak eta anoa txikietan egindako goi-mailako sukaldaritza. Ohikoena da norberak hartzea bere pintxoa, tabernako barraren gaineko azpiletan jartzen da eta zutik jan ohi da, lagunekin hitz egin eta edaten den bitartean.


55

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

PINTXO IBILBIDEAK BILBON Ibilbidea hiriko Alde Zaharrean barna. Hiriko alde zaharrenean oinezkoentzako bidea dagoenez, bertako kale eta kantoietan barna igarotzera gonbidatzen gaitu. Gune horretako tabernak egoera hortaz baliatu eta, hainbat puntutan sakabanatuta, prezio eta gustu guztientzako pintxo sorta zabala eskaintzen digute. Plaza Barriaren ondoan, elkar lotuta dauden Txakur kalea, Santa Maria kalea eta Jardines kalea bisitatu behar dira.

Abandoko ibilbidea sakabanatuago dago, baina hiriaren erdigunetik gertuago. Ledesma kalea bisitatu beharrekoa da. Kale horrek, nahitaez, Diputazio oinezkoen kalera eramango gaitu. Alboko tabernaguneak Kale Nagusiaren beste aldera eramango gaitu, Bilboko pintxoen paradigmara, Eguillor Plazaraino, hurrengo geltokiraino.

Indautxuko ibilbidea, hiriko beste gune nabarmena da. Urkixo Zumarkaleko eta San Mamesko tabernek Abando eta Indautxuko guneak lotzen dituzte. Indautxuraino joateko, Urkixo Zumarkalea har daiteke Campuzano Plazaraino eta bere paraleloa, GarcĂ­a Rivero Maisuaren kalea. La CasillaAmetzolako ibilbidea. La Casilla pabiloiaren inguruan dago poteo tradizionalaren txokoa; Zugastinobia kale-ingurua bisitatu beharrekoa da.

Deustuko ibilbidea. Deustuko auzoak berezko bizitza eta nortasuna du eta, noski, lagunarte eta pintxo onez gozatzeko gunea ere badu. Blas de Otero kalea, Rafaela Ybarra kalea eta Heliodoro de la Torre kalea.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

TRADIZIOA ETA ABANGOARDIA: ONDO JATEKO HAMAIKA LEKU

E

uskal gastronomiak duen ospea ez da gaur egungoa, eta ospe hori ez da sukaldaritzaesparruan ematen diren sari handiak jasotzen dituzten sukaldari handien izenengatik soilik lortu. Izan ere, ia munduko txoko guztietan aurki daiteke, diru gehiago edo gutxiago izanda, ondo jateko tokiren bat. Baina berezitasun nabarmena da lurralde txiki batean zentzumenak gozatu eta ondo jateko hainbeste txoko anitz topatzea.

Gastronomia Bizkaiko ondasun kulturalaren zatia da eta urteetan zehar errezeta sorta ospetsuari eutsi zaio bertako baserri eta itsasoko produktuen kalitatearen ondorioz, baita etxeetako nahiz taberna xume eta ospetsuetako sukaldeetan arretaz egin den lanaren ondorio ere. Bilbon nahiz Bizkaiko geografian barna sakabanatuta dauden txokoetan Michelin gidak ematen dituen izar ospetsuak dituzten hainbat jatetxe aurki ditzakegu, hala nola, Galdakaoko Andra Mari, Amorebietako Boroa, Atxondoko Etxebarri, Larrabetzuko Azurmendi, edo Bilboko Nerua, Zortziko, Etxanobe eta Mina jatetxeak. Hala ere, kostaldeko edozein herritako taberna batean legatz frijitu berria jatea, erretegi bateko bisigua parrillan jatea edo sagardotegi bateko txuletoia partekatzea beti izango da ederra eta asko dira gure esparru geografikoa zeharkatu duten plater tradizionalak: gaur egun gure kostaldetik ehunka kilometrora dauden jatetxeetan aurki ditzakegu bakailaoa pil-pilean edo legatza ondarrutar erara. Hori bai, plater horiek berezko lekuan dastatzea baino hoberik ez dago. Berezko produktuen artean daukagu Bizkaiko txakolina, oso aspaldiko ardo mota, kostaldeko hegaletako mahastietako fruituetatik jaiotzen dena. Gaur egun, aspaldiko bizitasuna berreskuratu du eta Bizkaiko gastronomia anitzak eskaintzen duen edozein plater laguntzeko edo pintxoak dastatzeko ardo bikaina da. Otordu on bat postre on batekin amaitu behar denez, ezin dugu Bizkaiko gozogintza ahaztu, beste inon aurkituko ez dugun fintasuna baitu, hala nola, arroz-pastela, gurinezko opilak edo kremazko tututxoak

SLOW FOOD: JAN ETA BIZITZEKO MODU BAT Mendebaldeko munduan bizi dugun presa eta estresari aurre egiteko, 1986an jaio zen Italian, Carlo Petrini artistaren eskutik, Slow Food mugimendua, eta berehala atxiki zitzaizkion elikadura onaren garrantzia aldarrikatzen zuten hainbat sukaldari eta herritar. Hiru urte beranduago, irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkarte bihurtu zen. Gaur egun, 850 “Convivium” (tokiko talde) baino gehiago batzen ditu, eta 100.000 bazkide baino gehiago ditu mundu osoko 132 herrialde baino gehiagotan banatuta. 2005eko uztailaren 5ean, Mungiako “Guri zer” txokoan Bizkaiko landa-munduarekin lotutako hainbat zale bildu eta Bilbo-Bizkaiko Slow Fooden conviviuma jarri zuten abian. Talde hori otordu onen plazera babesteko gogoa partekatzen duten pertsonek osatu zuten eta kultura gastronomikoa sustatzea, elikadura-eskaintzaren bioaniztasuna defendatzea eta gure ondasun gastronomikoa babestea du helburu. Horretarako, ekoizleekin harremanak egin eta elikagai tradizionalak babesteko kanpainak egiten dituzte, eta sukaldariak tokiko elikagaiak erabil ditzaten bultzatu eta gustuaren hezkuntza ikastetxeetara eramaten dute. “Fast food” hitzari jarraitzen dion bizimoduari aurre eginez, mugimendu honen filosofiaren oinarria dira plazer gastronomikoaren defentsa eta bizi-erritmo geldoagoa eta pentsatuagoak bilatzea. Hori dela eta, elikagaiari eta gustuaren hezkuntzari lotutako plazerari ematen zaio garrantzi berezia. Slow Food filosofiak hedatu nahi dituen hiru gogoetak honako hauek dira: jaten ditugun elikagaiek zapore ONA izango dute, era GARBIAN ekoitziko dira (ingurumena eta animalien eta pertsonen osasuna kaltetu gabe) eta ekoizleen lanak BIDEZKO ordaina izango du. Helburu horiek lortzeko, taldeek gotorlekuak sustatzen dituzte, eskala txikian egindako proiektuak, artisauekoizleei aholku emateko, eta taldeetan biltzeko, beren produktuak sustatzeko eta benetakotasun-irizpideak ezartzeko babesa ematen diete, baita instalazioetan zuzenean inbertitzeko ere. Bilboko convivium taldeak sustatutako gotorleku horien artean daude Mungiako taloa, euskal txerria (Euskadiko zerri autoktonoa) edo Zallako tipula morea. Slow Food taldeak abian jarritako ekimenen artean Gustuaren Arka da aipatzekoa, bere helburua da ahaztutako zaporeak berreskuratzea eta katalogatzea, bai eta desagertzeko arriskuan dauden eta egiaztatutako bikaintasunezko produktu gastronomikoak ere, arraza bereziak berpiztuz, lurrak eskaintzen dizkigun elikagaien berezko balioa sustatuz.

56


57

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

58

BILBOKO PASTELAK, EGUNEROKO PLAZER TXIKIAK

O

so maiz, leku bateko gastronomiaz ari garenean, jaki gazietan jarri ohi dugu arreta. Bereziki Euskadin, oso zaila da haragi, arrain edo barazkiak ez direnei buruz hitz egitea, pintxoak hain presente ditugunean. Hala ere, eta bisitariek arreta gehiegirik eskaintzen ez badiete ere, eguneroko gozogintzan aurkitzen dute bertakoek lanegun gogor baten ondoren edo igande aspergarri batean bizirauteko ohiko plazeraren dosi txikia. Bilbon tradizio horri eusten diote bertakoen bizitzan, harrigarria badirudi ere.

CAROLINA Merengezko pastela da, eta itxura berezia eta deigarria du. Ore hautsia du oinarri, merenge leunezko “txitxiak” eta bi apaingarri, bakoitza alde batean, bata gorringozkoa eta bestea txokolatezkoa. Bere itxurak iradokitzen duen zapore eta lurrina izatera iristen da gozo mota horietako bat da.

ARROZ PASTELA

Arrese gozotegiko erakusmahaia.

Izenak berak dioen moduan, pasteltxo honek ez du arroz ale bat bera ere. Tartaleta hau ore hautsi eta krema-pastelaren eta “quesadaren” arteko krema harro batez betetako hostopilaren antzeko zerbait da.

Gozogintza tradizionalak, “nahitaezko” dozena erdi pieza ingururi esker, ez du atzera egin, industria-gozogintzaren erasoaren edo kalorien gerraren aurka. Kafe-tradizioari dagokionez, hiria kafetegiz eta tabernez beteta dago, eta bertan milaka pertsonek eguneroko parentesia egiten dute kafesne eder bat hartzeko (kafe asko eta esne kontzentratuarekin) pastel ikoniko batekin lagunduta. Gozotegiak egunero negozio-gizonez, etxeko andrez eta, ikastetxeko atsedenaldi garaian, nerabezaroez betetzen dira, eta banaka edo taldean gozatzeko hamaika jaki erosten dituzte. Gozogintza betidanik izan da Bilbon pintxoek orain dela ez hainbestetik izan nahi duten hori: goi-mailako sukaldaritzaren eguneroko dosia eta edozein poltsikorentzat eskuragarria.

JESUITA GURINEZKO OPILA Eguneroko gozogintzan bilbotarraren opil nagusia da, zalantzarik gabe. Opil suitzar bat erditik ireki eta gozotegiko gurinaz betetzea bezain erraza da (ez da erosi ohi dugun gurina, hori krematsuagoa da, “ohiko” gurinaren eta esne-gain harrotuaren arteko zerbait baizik). Hiriko ia gozotegi guztiek eta kafetegi, taberna eta denda askok eskaintzen dute gozo hori.

Jesuita hostopilezko triangelu bat da eta azukre-hautsa du gainetik. Pastel-kremaz edo zirikilotez betetakoak aurki ditzakegu. Gozogozoa.

PASTEL ERRUSIARRA Pastel honek nortasun berezia hartzen du Bilbon, arrautzaren zuringoa eta azukrea nahastuta egiten da eta, horrela, merenge bat lortu eta xafletan sartzen da labean, gurinezko kremaz beteta. Laukietan aurkezten da, eta lustreazukrez hautseztatzen da.


59

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

Bilboko pastel tradizionalez gain, bestelako gozogintza ere aurki dezakegu, brioche opil hau esaterako, La Suizarena. Gonzalo Izaren argazkiak. www.delifunart.com

Helbideak: Arrese Gozotegia. Kale Nagusia, 24. Tfnoa: 944 234 052. Nietos de Martina Zuricalday Gozotegia. San Jose Plaza, 3 (Colon de Larreategui eta Iparraguirre kaleen artean). Tfnoa: 944 241 346. La Suiza Gozotegia. Portuko Markesaren kalea, 4. Tfnoa: 944 23 86 25. New York Gozotegia. Buenos Aires kalea, 19. Tfnoa: 944 232 517


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

KULTURA

60

ARTEAREKIKO MAITASUNA BILBOKO MUSEOAK ETA GALERIAK

E

z dago zalantzarik, 1997an ireki zenetik, Guggenheim Museoa izan da mundu osotik Bilbora milioika artezale gerturatu dituen lekua. Frank Gehryk arkitekturaren maisulana diseinatu zuen, eta bertan harriz eta titanioz estalitako eskultura-bolumenak, forma okertsu eta ikaragarrizko alturako espazio bereziak egin zituen, itxura klasiko eta forma laukizuzeneko aretoekin batera. Horrek guztiak leku apropos bihurtzen du museoa ohiko formatuko obrak edo gaur egungo egileen instalazio handi eta eskultura izugarriak erakusteko. Eraikin zardaia osatu eta uztartzen dituen formek kaosa agerian uzten dutela badirudi ere, atari nagusi hunkigarriak (harresi handiz itxia dago eta argizulo zenitaletik jasotzen du argi-jasa) hiru solairutan banatutako galeriak antolatzen ditu bere inguruan. 1970ean erantsi zitzaion eraikin modernoa eta 2001ean berrikuntza handi bati esker, museoari egun ezagutzen dugun fisonomia eman zitzaion. Bilboko Arte Eder Museoaren bildumak zortzi mila pieza baino gehiago ditu, eta horien artean daude pinturak, eskulturak, paperaren gainean egindako obrak eta arte aplikatuak. Horiek guztiek

Díaz, Lipchitz, Delaunay, González, Gargallo, Bacon, Palazuelo, Oteiza, Chillida, Caro, Millares, Tàpies, Saura, Lüpertz, Kitaj, Blake, Arroyo eta Barceló, besteak beste. Artearekiko maitasuna hedatzeko nahia izan zen Artelan Berreginen Museoa eratu zuena, eta bertako Bildumen ezaugarri bereziengatik izan zuen hasieratik bokazio hezigarria. Egoitza berria Mariaren Bihotzaren Elizara eramatean, Artearen Historia irakasteko hasierako helburuak zabaltzea nahi izan da eta, hartara, gizartearen hezkuntza-premia berrietara molda baitaiteke. Aldi berean, Museoak Bilbo Zaharraren baitan erreferentzia izan nahi du, hori baita inguratzen duen auzoa, eta bertan ematen ari baita birsorkuntza-prozesu handia.

XII. mendetik gaur arte barne hartzen duen kronologiaren ondasuna osatzen dute. Antzinako artearen, arte modernoaren eta arte garaikidearen eredu adierazgarriak jasotzen ditu, eta interes berezia dute eskola espainiar eta flandestarretako pinturek, baita hainbat artista euskaldunen presentziak ere. Museoko aretoetan barna, honako artista hauen lanak ikusteko aukera izango dugu: Bermejo, Benson, Mandijn, Vredeman de Vries, De Vos, Moro, Sánchez Coello, El Greco, Pourbus, Gentileschi, Ribera, Zurbarán, Van Dyck, Murillo, Bellotto, Goya, Paret, Villaamil, Madrazo, Gauguin, Sorolla, Guiard, Ensor, Regoyos, Romero de Torres, Zuloaga, Sunyer, Arteta, Gutiérrez Solana, Vázquez

Prozesu horren ondorioz, artista eta gazte sortzaile asko gune horretara hurbiltzen ari da, baita Bilbo osora ere. Hori dela eta, bertako programazioaren zati bat Herri hezitzaileen Nazioarteko Proposamenaren baitan antolatzen da.

GALERIAK: ARTEAREN TRIKIMAILUA 1997an Guggenheim Museoa ireki zenean, Bilbo munduan erreferentziazko jomuga kultural bihurtu zen, baina Frank O. Gehryk diseinatutako pinakoteka paregabeaz gain, Bizkaiko hiriburuak baditu beste hainbat interesezko leku ere: aretoak, espa-

zio kulturalak edo ibilbide luzeko arte-galeriak, eta bertan artezaleek lehen mailako adierazpen artistiko sorta zabala aurkituko dute, artista euskaldun nahi nazioartekoena. Museoaren inguruan daude, Abandon, arte-galeria asko, batzuk ibilbide luzekoak. Indautxun, Alde Zaharrean edo hiriko beste hainbat gunetan aurki genitzake pinturari, eskulturari edo argazkigintzari eskainitako espazioak, Bilbo abangoardiaren jomuga bihurtu dutenak

www.guggenheim-bilbao.es www.museobilbao.com www.museoreproduccionesbilbao.org www.euskal-museoa.org www.museomaritimobilbao.org www.eleizmuseoa.com www.museo-benedicto.net www.museodepasosbilbao.org www.plazatorosbilbao.com www.athletic-club.net www.euskararenetxea.net


61

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ALHONDIGA: GAUR EGUNGO FOROA BILBORENTZAT

H

iriaren erdigunean, eraldaketaprozesu baten ondoren, bilbotarrentzat eraikin nabarmenetako bat ageri da: Alhondiga. Ardo-biltegi hau Ricardo Bastidak (1909) eraiki zuen, gaur egun AlhóndigaBilbao deitzen zaio, eta pertsona ororentzat bizitasunez betetako lekua da, aisialdia eta kultura sustatzeko motor berri bat bihurtzea helburu duena. 1905ean Ricardo Batista gazteari Bilboko Zabalgunean alondegi bat (alhóndiga gaztelaniaz) eraikitzea agindu zioten eta honek eraikin industriala, funtzionala eta aurreratua proposatu zuen, ardoa, likoreak eta alkoholak biltegiratzeko zerbitzua eskainiko zuena. Bastidaren eraikinak estilo modernista du, eta adreilu eta hormigoi armatuz eraiki zen. 1909an amaitu ziren eraikitze-lanak. Hala, 70eko hamarkadatik aurrera, bertako jarduera Errekalde auzoko eraikin batera aldatu zen, eta lehengo alondegia erabilera berri bat emateko zain geratu zen. Garai bateko ardo-biltegiak estilo modernista du eta Eusko Jaurlaritzak “Kultura Ondasun” izendatu zuen 1999an. Orain, etxaurrea zaharberri-

tu eta barnetik eraldatu ostean, 100 urte beteko ditu eta Philippe Starck frantsesaren zuzendaritzapean eraikiko dira espazio berriak. Starcken ustez, arkitektura modernoa ez da zerbaiti itxura modernoa ematea, espazioa bizitzeko modu moderno bat lortzea baizik.

sortu nahi zuen, artistikoa eta sortzailea, eta horretarako Lorenzo Baraldi eszenografo italiarra izan zuen lagun. Azken honek egin zituen 43 zutabe izugarriak, forma eskultorikoa dutenak, eta horiek eusten diote Bastidaren eraikinak barnean gordetzen duenari.

Starck sortzaile sutsua da eta lehen begiratuan maitemindu zen AlhóndigaBilbao proiektuaz eta hiriaz. Harreman horren ondorioz, hiri-gune berri bat sortu da, berezia, soila baina originala eta pertsona oro asaldatuko duen ezustez betetakoa. Starck-ek zerbait ezberdina

Philippe Satrckek sailkatu ezin den espazio ireki bat eraiki du, eta bere lanari esker, guztion oroimenean iltzatu da eta Bilboko energiak berezko bizitza berreskuratzea lortu du. AlhóndigaBilbao aisialdi eta kulturarako espazio publikoa da, 43.000 metro koadro ditu, kultura, jarduera fisikoa eta kirolera zuzenduak. Eraikinak mediateka bat, zinema-aretoak, auditorioa, erakusketaaretoak, kafetegiak, denda bat eta jatetxeak ditu. Instalazioen artean, aipatzekoak dira estalitako igerilekua, honek beirazko oinarria baitu estalkitzat eraikinaren atariaren gainean zintzilik, baita terrazako taberna ere. AlhóndigaBilbaok jarduera-programa sorta zabala du, eta horien artean erakusketak, tailerrak, ikastaroak, konferentzia-zikloak eta kongresuak aurki ditzakegu.

Eva Zuberoren argazkiak

www.alhondigabilbao.com


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

SINFONIKOTIK HERRIKOIRA, MUSIKAZ BETERIKO ARIMA

H

errikoitik sinfonikora, tradizionaletik garaikidera, musikak historikoki Bilbo eta Bizkaiko kultura-bizitzan leku nabarmena izan du. Horren adierazle da Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ibilbidea. Lehen kontzertua Arriaga antzokian eman zuen 1922an eta, urte hauetan zehar, Kreisler, Piatigorsky, Rubinstein, Eisenberg edo Zabaleta bezalako izen handiko musikariekin batera jo du.

Are zaharragoa da Bilboko Koralaren ibilbidea, ia 130 urtetan nazio mailako nahiz nazioarteko sari nabarmenenak jaso baititu. Rostropovich bezalako

BILBO MUSIKA DA BILBAO 700-III MILLENIUM FUNDAZIOA www.bilbao700.com Bilbok bertakoei nahiz bisitariei eskaintzen dien musika-eskaintza hiriko kultura-giro kosmopolita eta irekiaren isla da. Hiru proposamen horien helburua kalitatezko adierazpen musikalak mota askotako ikusleei gozatzeko aukera ematea da.

zuzendarien mailako artisten gidaritzapean abestu du eta, horrez gain, musika-prestakuntzaren alorrean lan nabarmena egiten du, Kontserbatorioan ez ezik, baita musikaren hastapenei buruzko tailerretan ere. Sona handiko musika-elkarte horiez gain, Bizkaiko musika klasikoaren munduan badaude beste

interprete ospetsu batzuk: Joaquin Achucarro piano-jole bilbotarra, Ainhoa Arteta sopranoa edo Felix Ayo biolin-jolea, mundu osoko musika-antzoki nagusietan txalotuak. Musika klasikoarekin batera, abesti eta melodia tradizionalak eta euskal musika herrikoiak bizirik diraute, eta Kepa Junkera edo Oskorri taldeari esker, euskal musikarekiko sentimendua oso urruneko entzuleen bihotzetaraino eraman da eta musika horri bizitasun berria ematen jakin dute. Musika berriagoan hala egin du ere Fito kantari eta konpositoreak ere, eta entzule asko eta leialak ez ezik, diskografia luzea du bizkarrean.

MUSIKA–MÚSICA Martxoa. Euskalduna Jauregia. Musika-Música kultura-ekimena da eta 2002 urtetik musika klasikoari buruzko aurreiritziekin haustea lortu du, honako honi esker: programen originaltasuna, interpretatutako obra kopurua, interpreteen kalitate artistikoa, espaziora egokitzea (kontzertuetarako 7 aretok funtzionatzen dute aldi berean) eta prezio eskuragarriak. Programa bereziak, bere ibilbidean zehar hainbat musikagileren obretan jarri du arreta: Hyden, Mozart, Monteverdi, Vivaldi, Beethoven, Schubert, Bach, Chopin, Errusiako musikagile ospetsuak, hala nola, Tchaikovski, Rachmaninov eta Rimski-Korsakov, baita XIX. mendearen bigarren erdialdetik XX. mendearen erdialdera bitarteko musikagile espainiar eta frantsesak ere, besteak beste: Albeniz, Granados, Falla, Debussy, Ravel eta Bizet. BAS-BILBAO ARS SACRUM Martxoa / Apirila Enkarnazioaren Eliza. Sinesmen ezberdinen espiritualitatea islatzen duten adierazpen musikalak, batera, Bilbao Ars Sacrum, BASen. Erlijio-sentimenduaren ahots eta melodien topaketa da eta, kultura aniztasunaren ikuspuntutik, Bilboko Aste Santuaren aurrerakina. Enkarnazioaren Elizak hartzen ditu hainbat herriren erlijio-tradizioen adierazpen musikalak, estilo, genero eta erritmo sorta zabalean. Obra klasikoak, kantatak, koru eta bakarlariak otoitz bihurtzen dira, jainkotasunaren adierazpenekin hitz egin nahi dutenak, nazioartean sona handikoak diren interprete onenak hautatuta. 365 JAZZ BILBAO - URTE OSOAN ZEHAR, JAZZ OSOA Jazz musika Bilboko hiri-erritmoaren zati bihurtu da. Bizi-bizi mantentzen den musika-estiloa da, eta urte osoan zehar etengabe bilakatzen doa antzoki, unibertsitate, elkarte, museo eta hotel jakin batzuetan. 365 JazzBilbao ekimena soinu-unibertsoa da eta mundu mailako musikari onenak hurbiltzen dizkigu. Programa zabala du, bertan aukera genitzake proposamen klasikoak eta esperimentalenak, baita antzeztokiak ere, bertan batera dihardute tokiko nahiz nazio mailako taldeek eta jazz munduko izar ospetsuek.

62


63

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

LIRIKAK 60 URTE BILBON ABAO-OLBE, OPERAREN LAGUNEN BILBOKO ELKARTEA

A

BAO-OLBEk, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak, aurtengo denboraldirako programazio liriko zabala eta kalitatezkoa antolatu du; bost estreinaldi eta 60 emanaldi egingo dira.

60 urtetan zehar, OLBE elkarteak opera-denboraldi egonkorra programatu eta ospe handia lortu du nazio mailan nahiz nazioarte mailan; 100.000 ikusle bertaratzea lortu du. Elkarteak 6.500 bazkide inguru ditu eta bere ibilbidearen kalitatearen bermea dira, besteak beste, honako hauen ahotsak: Del Monaco, Simionato, Aragall, Bruson, Freni, Scotto, Calas, Pavarotti, Kraus, Caballé, Carreras, Nucci, Bergonzi, Capuccilli, Gencer, Raimondi eta Flórez, elkartearen karteletan parte hartu baitute urteetan zehar. Horrez gain, OLBEk opera ezagutzeko eta zaletasuna garatzeko jarduerak antolatzen ditu, orokorrean gizarteari eta, bereziki gazteei, zuzenduak. Hori

kantari gazteak sustatzea helburu duen Opera Berri programaren bitartez egiten dute eta 26 urtetik beherakoentzat prezio bereziak ditu. Bestalde, programa didaktikoak 22 urte bete ditu eta ikastetxeetan jarduera pedagogikoak garatzen ditu. Horrez gain, gazteentzat egindako opera-denboraldia (ABAO Txiki deritzona) eta uneko ahots onenak biltzen dituzten kontzertuak ere antolatzen dituzte, hainbat jardueraren artean. 2006an, OLBEk TUTTO VERDI izeneko proiektua abiatu zuen, kultura-programa adierazgarria. Horren helburua musikagile italiarraren opera guztiak 15 urtetan antzeztea da. Ekimenari esker, OLBE elkartea nazioarteko lirikamunduan erreferentzia verdiano bihurtu da. Programazioaren baitan, maisu italiarraren hainbat opera dira aipatzekoak: La Traviata, Les Vêpres Siciliennes, Un Giorno di Regno, etab. Beste hainbat emanaldi ere egingo dira OLBEren programazioan, hala nola, La Bohème, Tosca eta Maria

Stuarda. ABAO Txiki programaren kontzertu eta jarduera anitzen artean aurki ditzakegu: “Pedro eta Otsoa”, “El Superbarbero de Sevilla”, “La Princesa Árabe”, “El Traje Nuevo del Emperador” eta haurrentzako interes handikoak diren beste hainbat emanaldi. www.abao.org


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

64

ROLLS ROYCE AUTOEN BILDUMA PRIBATU HANDIENA, BIZKAIAN

A

utozaleak ez direnentzat ere, Rolls Royce bat beti izango da Rolls Royce bat. Kalitate, bikaintasun, dotoretasun eta luxuaren ikur, auto-marka handi hau inperio britainiarraren erreferentzia izan da 1989ra arte (gaur egun BMW talde alemaniarrarena da).

defentsa-dorre bat da luxuzko auto-bilduma zoragarria ezagutzeko ataria, harresi, zulo eta zubi altxagarrien artean eraikitakoa. Bilbotik hara iristeko 35 kilometrotako ibilbidean zehar ikusi eta gozatzeko bistak ditugu, bertan aurkituko ditugu errepide alboan bazkatzen dauden behi eta ardiak, portu txiki bat igotzen dugun bitartean. Bi hamarkada baino gehiago igaro dira Rolls Royce autozale honek museo berezi eta monografiko hau ireki zuela, eta modelo guztiak dituen munduko bakarra da. Gainera, luxuzko beste marka askoren ibilgailu esanguratsuak ere biltzen ditu, hala nola, Ferrari, Jaguar edo Lamborghini markatakoak.

Bost kontinenteetan barna banatzen diren zale askori, marka honi buruz (jada kondaira bihurtu dena) Galdamesko Rolls Royce museo-gotorlekua ezagutzea besterik ez zaie gelditzen, naturaren erdian, baso eta mendien artean kokatutako museoa. Kantabriatik gertuen dagoen Enkarterrien eskualdean dago espazio natural handi hau, eta XIII. mendeko

Sei pabiloi handitan banatuta, auto horietan daude ordezkatuta XX. mendeko hamarkada guztiak, 1899ko Allen Runabout batetik hasi eta 1990eko Silver Spur ibilgailuraino, tartean 1914ko RR Silver Ghost Alpine Eagle bat, 1956ko Phantom IV bat edo Ferrari Testarrossa bat ikus genitzake. Bitxikeri modura, aipatu behar da ibilgailu guztiak egoera bikainean daudela eta normaltasun osoz zirkula dezaketela. Igande eta jai-egun guztietan irekita dago.

www.torreloizaga.com


65

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA, JEINUAREN DOTOREZIA

D

“Ehunekin, guk ahal duguna egiten dugu, Balenciagak, aldiz, nahi duena egiten du”, zioen Christian Dior-ek. Esaldi hori egiaztatzeko, Getariara hurbiltzea besterik ez dago, Bilbotik 55 minutura.

Bertan, bere izena daraman museo ireki berria bisita daiteke, bere jaioterrian. Harriztatutako kale aldapatsuetan barna pasa zuen haurtzaroa Cristobalek, handiagotan Donostiara joan baino lehen. Ondoren, lan-kontuengatik Bordelera joan zen eta, handik, Parisera egin zuen jauzi. Balenciaga museoa Aldamar Jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago, Casa Torre markes-markesaren bizilekuaren alboan. Horiek izan ziren bere

nazioarteko moda-bilduma onenen artean kokatzen du. Cristóbal Balenciaga aho batez XX. mendeko jostun garrantzitsu eta eragin handikoenen artean onartua izan da. Perfekzionista sutsua zen, eta josteko teknikak erabat menperatutakoan, bere lanen egiturak hobetzeari ekin zion. aholkulariak Balenciagaren ibilbidearen lehen urteetan. Bere bilduma 1.200 pieza inguruk osatzen dute eta mundu osoko Balenciagaren lan-bilduma handiena izateaz gain, garrantzi handiena duena ere bada, kronologikoki garai gehien hartzen baititu eta piezen kalitatea paregabea baita. Lan-bildumaren garrantziak

Hartara, berrikuntza ikusgarriak txertatu eta formen soiltasun eta purutasun handiagoa lortu zuen. Jeinutasun aparta inspirazio hartu zuen forma nahiz estetika aldetik ausardia handiko modeloak egiterakoan. Modaren mundua hunkitu eta dudagabeko joera bihurtzen zuten denboraldiz denboraldi. Modan erakutsitako jeinuta-

sunak bere kideen errespetua lortzea ahalbidetu zion eta erretiratu zen arte, 1968ra arte, goimailako joskintzaren gailurrean egon zen. www.cristobalbalenciagamuseoa.com.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 66

BILBO, “BASQUE WORLDERA” SARTZEKO ATEA BIZKAIA BISITATZEN DUTENEK, BI ORDUKO BIDEA EGINEZ EZAGUT DITZAKETE INTERES TURISTIKO HANDIKO HAINBAT ETA HAINBAT LEKU: DONOSTIA, BIARRITZ, VITORIA-GASTEIZ, IRUÑEA, ARABAKO ERRIOXA EDO CABARCENOKO PARKEA.

BIARRITZ, CÔTE BASQUE Biarritz betirako jomuga izango da, Napoleon III.ak eta munduko beste hainbat pertsona ospetsuk hautatu izan baitute, euskal kostaldeko hiri atseginenetakoa baitugu. Baleontzien portu txiki hau, pasa den mendean modan zegoen bainuetxe-gune bihurtu zen, eta kanpo-eragin guztietara irekia egon bada ere, ez du berezko nortasuna galdu. Irekia, kosmopolita, Biarritzek barnean darama estilo-nahasketa hori eta arazorik gabe biltzen ditu hegaleko muturrak. Goi mailako merkataritzagatik (nazioarteko moda-marka handiak daude bertan), aquariumagatik eta dantza-festibalengatik ere ezaguna da. Biarritzetik kilometro gutxira aurki dezakegu Donibane Lohizune, inguruko mirarietako bat. www.biarritz.fr Gutxi gorabeherako denbora: Ordu 1 eta 40 minutu.

ARABAKO ERRIOXA: ARDOAREN JATORRIA Arabako Errioxa da agian Arabako eskualde ezagunena. Merezi du ezagutzea, bertako ardoengatik eta bertako ondasun historikoagatik. Lurraldearen hegoaldean eta Ebroren alboan, hainbat paisaia eskaintzen ditu, harresiz betetako herri-guneak eta salda preziatua egiten duten upeltegiak. Aipatzekoak dira Eltziegon dagoen Marqués de Riscal upeltegia, Frank Gehry arkitektoak diseinatua. www.turismoriojaalavesa.com Gutxi gorabeherako denbora: Ordu 1 eta 25 minutu.


67

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

CABARCENO, BIZITZA BASATIA Cabarcenoko Naturaren Parkea ez da ohiko zoologikoa, ezta Natura Parkea ere. Gizakiak bertako paisaia karstikoaren edertasun primitibotik abiatuta eraikitako natura gunea da, lehen aire zabalean zegoen 750 hektareako meategien gainean kokatua. Gutxi gorabeherako denbora: Ordu 1 eta 10 minutu. www.parquedecabarceno.com Estimated travel time: 1 hour 10 minutes.

VITORIA-GASTEIZ Ken Folleten liburuentzat inspirazio izan den lekua, Santa Mariako Katedralaren zaharberritze-lanak eta Alde Zaharra dira Gasteizek bisitariari eskaintzen dizkion espazio berezi eta ederrenetako batzuk Horrez gain, Espainiako Plaza eta Udaletxea, Andre Mari Zuriaren Plaza edo Bendañako eta Montehermosoko jauregiak ere bisita daitezke Arabako hiriburuan.www.vitoria-gasteiz.com/turismo Gutxi gorabeherako denbora: Ordu 1.

SAN FERMINETAKO TXUPINAZOA San Fermin jaiak uztailaren 6an Udaletxeko balkoitik txupinazoa botaz hasten dira, eta uztailaren 14ko gauerdian amaitzen dira, ”Pobre de mí” amaierako kantuaz. Sanferminetako ekitaldi ospetsuenetako bat entzierroa da, egunero egiten da, uztailaren 7tik 14ra bitartean, goizeko zortzietan. Iruñea festa bihurtzen da aste batez. Ordu 1 eta 10 minutu. www.turismodepamplona.es

DONOSTIA, BIKAINTASUNA 2016ko Europako Kultura Hiriburua izendatuta, Europako hiri ederrenetakoa den honetan batzen dira tradizioa eta modernitatea, La Belle Epoque garaiko zertzeladekin. Lehen mailako kultur agenda du, nazioarteko zinema eta jazz festibalak, baita gastronomia ederra ere. Gastronomia eta natura borrokan daude hiri honetan, nazioartean sukaldaritza eta sukaldariengatik da ezaguna, eta 16 Michelin izar ditu. Benetako errekorra. Bisitatzeko berrikuntza gisa, ireki berri den Basque Culinary Center eta San Telmo museo berritua ditugu. Donostiatik hurbil, Balentziagaren museoa aurki dezakegu, Cristobal Balentziaga modako jenioaren omenez bere jaioterrian, Getarian, irekitako museoa. www.sansebastianturismo.com Gutxi gorabeherako denbora: Ordu 1 eta 15 minutu.


BILBOKO URTEKO AGENDA MUSIKA OPÉRA - ABAO Duela 60 urte baino lehenagotik, OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak urtero programatzen du nazio mailan nahiz nazioartean ospe handia duen opera-denboraldia. Bertatik igaro dira opera-munduko izen ezagunak, hala nola, Del Monaco, Aragall, Freni, Calas, Pavarotti, Kraus, Caballé, Carreras edo Flórez, beste izen askoren artean. Denboraldi bakoitzean, irailetik hasi eta maiatzera bitartean, OLBEk 7 opera eszenaratzen ditu, baita kontzertu, konferentzia eta programa pedagogikoak ere, gazteenen artean arte-adierazpen horrekiko zaletasuna sustatzeko. 2006an OLBEk Tutto Verdi proiektua jarri zuen abian, ordura arte egin ez den proiektu mota. Horren helburua da musikagile italiarraren obra guztiak 15 urtetan zehar eszenaratzea. www.abao.org

BOS Laster ehun urte beteko dituen Bilboko Orkestra Sinfonikoak bere lehen ikuskizuna 1922an eskaini zuen Arriaga Antzokian, eta 1999an ireki zenetik, Euskalduna Jauregian du egoitza. Bertan dute akustika paregabedun entzunareto aparta. BOSaren kontzertu-denboraldiak urtero urriaren erdialdetik maiatzaren amaieraraino irauten du eta hilabete horietan zehar hogei kontzertu sinfoniko inguru eta hamar bat ganbera-kontzertu programatzen ditu. BOSaren zuzendaria Günter Neuhold da. Azken urteotan, BOSek hainbat musikari ospetsu lagundu ditu, hala nola, Kreisler, Piatigorsky, Rubinstein, Eisenberg edo Zabaleta. www.bilbaorkestra.com

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 68

365 JAZZ BILBAO 365 JAZZ BILBAO musika-genero horretako kontzertu-zikloa da; kontzertuak urte osoan zehar programatzen dira eta hiriko jazz zaleen ohiko jomuga da. Kartelean nabarmentzekoak dira nazioarteko jazz munduko izen ospetsuek hiriko areto eta antzoki garrantzitsuetan egiten dituzten kontzertuak. Horrez gain, asteburuetan, zikloak estatu mailako eta tokiko taldeen kontzertuak eskaintzen ditu hiriko hainbat hoteletan. ‘365 Jazz Bilbao’ jaialdiaren helburua da hirian kultura sustatu eta zabaltzea eta ikusle mota guztientzat eskuragarri bihurtzea, kalitatea kaltetu gabe. www.365jazzbilbao.com

MUSIKA-MÚSICA Musika-Música kultura ekimena da. Sortu zenetik eta 11 urtetan zehar musika klasikoari buruzko aurreiritziei aurrea hartu die programak eskainitako hainbat berezitasuni esker: originaltasuna, interpretatutako obra kopurua, interpreteen kalitate artistikoa, 7 kontzertu-aretoak aldi berean funtzionatzeko moldatzeko gaitasuna eta prezio onak. www.bilbao700.com

B.A.S. BILBAO ARS SACRUM

BILBAO BBK LIVE FESTIVAL Kobetamendiko natur parkean, mendi artean kokatutako espazio berdean, Bilbo Handiaren bista ikusgarriek lagunduta, uztailaren hasieran ekiten zaio Bilbao BBK Live Festival jaialdi ospetsuari. Galdu ezinezko udako musika-ekitaldi honek, urtero Erresuma Batuan banatu ohi diren Festival Awards sarietarako nazioarteko jaialdi onenari izendapena jaso du 2010etik. Urtero jaialdira etortzen diren talde eta artisten izenen artean daude aspaldiko talde ospetsuak

Aste Santuari hasiera emateko, Bilbao Ars Sacrum musika-zikloa aurki dezakegu, munduko hainbat herri eta kulturetako musika erlijioso eta tradizio sakratuen erakustaldia eskaintzen duen jaialdia. Enkarnazio Elizaren espiritualtasuna eta seriotasuna eszenario paregabea dira musika-proposamen honen programa bertan garatzeko. www.bilbao700.com

eta nazioarteko kontzertu-zirkuituetako kontzertu berezienak. Gaur egungo musikan erreferente bihurtu da. Kontzertu ikusgarriak egin izan dira, hala nola, Coldplay, Chemical Brothers, Pearl Jam, Rammstein, Placebo edo Depeche Mode taldeek eskainitakoak. Depeche Mode berriz etorriko da jaialdira 2013an eta Green Day eta Kings of Leon taldeekin batera osatuko du kartela. www.bilbaobbklive.com

MUSIKETAN Jada 21 denboraldi igaro dira jaialdi honek kalitatezko programazio finko eta etengabea eskaintzen duela. Nazioarteko artistak formatu txikian eskaintzen dituen musika-programa da. www.musiketan.com


69

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

BILBO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETA

film labur onenari ematen zaiona. www.fantbilbao.net

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa Europako musika-talde gazteei zuzenduta dago. 1988an sortu zen, sortzen ari ziren talde eta bakarlarien musika bultzatu eta zabaltzeko. Harrezkero, lehiaketa egungo Europako musika-munduan erreferente bihurtu da.

KALESZENA

ZINEBI

ZINEMA, ANTZERKIA ETA DANTZA BAD - BILBAO ANTZERKI DANTZA Urtero, urriaren amaieran, Bilbo arte eszenikoen abangoardiaren hiriburu bihurtzen da Bilbao Antzerki Dantza ekimenari esker. Programan aurki ditzakegu antzerki-estreinaldiak, dantza-ikuskizunak edo diziplina anitzeko muntaiak, tokiko edo nazioarteko artistek eginak. Hogei talde baino gehiagok aurkezten dituzte Bilbon beren proposamen artistikoak hiri osoan barna banatutako eszenetan. www.bad-bilbao.es

kizunetara arte, kale-antzerki talde tradizionalak edo zirko munduko diziplina anitzak. www.bilbokokalealdia.com

Aste Santuan, Bilbok kultura eta aisialdi proposamen zabala eskaintzen du, egun horietan gure kaleetako bizitasunaz gozatu nahi dugun bilbotarrentzat nahiz bisitarientzat. Kaleszenak egun horietan zehar formatu txikiko pieza eszenikoak eskaintzen ditu, euskal folklorearekin lotutako musika-ikuskizunak eta kale-animaziorako taldeak, Bilboko erdigune eta Alde Zaharrean zehar. www.bilbokokalealdia.com/es/kaleszena

1959. urtetik ospatzen da Bilbon ZINEBI dokumental eta film laburren zinemaldia. Urtero azaroaren erdialdean egiten da eta bertan ematen dira sail ofiziala osatzen duten hiru kategorietarako hautatutako filmak: pelikula dokumentalak, fikziozko film laburrak eta animaziozko film laburrak. Mikeldi sariak lortzeko lehiaketan parte hartzen duten filmak aurkezteaz gain, programan lehiaketatik kanpoko sailetan ematen diren film eta proiekzioak ere eskaintzen dira. www.zinebi.com

ZINEGOAK Hamar urte betetzear den honetan, Zinegoak GayLesbo-Transen Bilboko Nazioarteko Zinemaldia otsailean ospatzen da. Zinemaldiak, urtero, mundu osoko zinemaldi garrantzitsuenetatik igaro diren gay-lesbo-trans ikus-entzunezko ekoizpenak ekartzen ditu Bilbora, baita, eduki edo jatorria direla eta, LGBT pertsonen egoerari buruzko ikuspegi berritzailea eskaintzen dituzten mundu osoko lanak ere. www.zinegoak.com

DANTZALDIA Udazkenean zehar, eta duela 10 urte baino lehenagotik, dantza hiriko eszena ezagunenetara heltzen da. Programatutako dantza-ikuskizunez gain, beste jarduera batzuk ere egiten dira, hala nola, masterclass irekiak, artisten arteko mahai-inguruak, etab. www.dantzaldia.org

BBK MENDI ASTEA, MENDI FILM FESTIVAL Abenduan ospatuko da mendi-erakustaldi honen bosgarren edizioa. Bertan, lehiaketara aurkezten diren 40 film emango dira, baita atzera begirako erakusketak eta ikusle guztientzako bestelako jarduerak ere. Aurtengo edizioan nabarmentzekoa da emakumezko alpinista ospetsuen parte hartzea. www.mendifilmfestival.com

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA

KALEALDIA

Udaberriro, maiatzaren hasieran antolatzen da Bilbon FANT Fantasiazko eta Beldurrezko Filmen Jaialdia. Zinemaldi honetan, sail ofizialean denboraldiko generoko filmak estreinatzeaz gain, arreta berezia eskaintzen zaie ere euskal sortzaile gazteei ‘FANT Laburrean’ izeneko sailean. Antolatzaileek sari berezi bat sortu dute sail horrentzat, generoko euskal

Uztailaren hasieran, Bilboko Alde Zahar eta Zabalguneko kale eta enparantzak eszena ireki bihurtzen dira tokiko nahiz nazioarteko kaleko artistek sortu eta antzeztutako antzerki eta ikuskizunak ikusteko: KALEALDIA bihurtzen dira. Jaialdiak kale-ikuskizun eskaintza zabala du eta bertan eskaintzen dira, musika ibiltaritik hasi eta etxaurreetan egindako dantza bertikaleko ikus-


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 70

LITERATURA ETA PUBLIZITATEA GUTUN ZURIA NAZIOARTEKO JAIALDIA Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia apirilean ospatzen da eta literatura alorreko izen handiko pertsonen topagunea da, baita egile berriak ezagutzeko espazioa ere. Jaialdia 2008 urtetik ospatzen da AlhóndigaBilbaon eta horren helburua da egun batzuez hiria nazioartean erreferentziapuntu bihurtzea. Egile eta irakurleen arteko topagune honek bertaratzen direnei Salman Rushdie, Elena Poniatowska edo Hanif Kureishi bezalako ospe handiko idazleengana hurbiltzeko aukera ematen die, baita, besteak beste, Alex de la Iglesia edo David Truebaren tamainako zinemazuzendariak ezagutzeko aukera eman ere. “Irakurle/idazlearen elezaharrak” izenburupean, aurtengo edizioan Margaret Atwood idazle kanadarrak eta Alberto Manguel idazle, editore eta literatura-kritikari argentinar-kanadarrak irakurketatik idazketara nola eta zergatik igaro ziren azalduko digute. Literatura eta pentsamenduaren jaialdi honek Errusia, Frantzia edo Korea bezalako herrialdeetako erakunde eta kultur etxeekin, baita estatu mailako erakundeekin ere, harreman-sare bat osatzeko aukera eman du; harreman horiek hiriarentzako kultur proiektu garrantzitsuak abian jartzea ahalbidetuko dute. www.alhondigabilbao.com

BILBOKO BARREA Urrian Bizkaiko hiriburuan ospatzen da Bilboko Barrea jaialdia, umorezko literatura eta arteari zuzenduriko topagunea. Jaialdiak irauten dituen bost egunetan zehar hainbat jarduera garatzen dira: konferentziak, erakusketa, mikrozinema, liburuen aurkezpena, etab. www.larisadebilbao.com

SOL Maiatzean Bilbora iristen da SOL jaialdia, Publizitate Komunikazioko Iberoamerikako Jaialdia. Urtero ospatzen den jaialdi honetan gaztelaniaz eta portugesez egindako publizitate-sorkuntza onenak erakusten dira. Topaketa hau telebistako iragarkien inguruan sortu zen baina, gaur egun, merkataritza- eta publizitate-komunikazioko adierazpen mota guztiak eremu eta bitarteko guztietan batzen dituen multimedia-jaialdia da. www.elsolfestival.com

FESTAK GAU ZURIA NOCHE BLANCA Ekainaren erdialdean, gaueko 20:30tatik 02:00etara, Gau Zuria ospatzen da Bilbon. Bilbotar zein kanpotarrek gaueko aisialdi eta jolaserako hitzordua izango dute, hiriko museo eta kultur etxe nagusietan hamar ikuskizunetik gora ikusteko

aukera izango baitute. Gau Zuriak hiritarrei proposatzen die hiria eta bertako erakargarritasun kultural nagusiak beste ikuspegi batekin begiratzeko, magiaz beteriko gaueko paseoan zehar musika, dantza, antzerki, film labur, umore, poesia eta kaleko animazioaz gozatzeko aukera izango baitute. www.bilbao700.com

Begoñako Amatxuren egunean, txikiteroek beren festa berezia ospatzen dute, “Txikitero Eguna”. Egun horretan zehar, Alde Zaharreko tabernetan barna joaten dira bilbainadak abesten eta Birjinari eskaintza egiten diote, Santa Maria eta Pilota kaleen artean dagoen kantoiko kutxan dagoen irudiari.

DISEINUA SELECTED GRAPHIC DESIGN

ASTE NAGUSIA Bilboko Aste Nagusia Ama Birjinaren Igokundearen ondorengo lehen larunbatean hasten da, abuztuko bigarren hamabostaldian. Duela 30 urte baino lehenagotik ospatzen den festa herrikoi eta partehartzailea da Aste Nagusia eta jarduera, musika, ikuskizun, su artifizial eta, batez ere, bilbotarren jai-giro alaiez betetzen ditu hiriko kaleak. 2009an Bilboko Aste Nagusia Espainiako Ondare Kultural Immaterialen 10 Altxorren artean lehenengo postua lortu zuen herritarren bozei esker. www.astenagusia.com

Martxoan Selected Graphic Design from Europe ekimena ospatzen da. Bertan elkartzen dira Europa osoko hainbat diseinatzaile beren esperientziak elkartrukatu eta diseinuaren egungo egoerari buruz eztabaidatzeko. Programak irauten dituen bi egunetan zehar konferentziak, tailerrak eta jarduerak ere egiten dira, estatu mailako nahiz nazioarteko diseinatzaile eta sortzaileen arteko sinergiak sortzeko. www.bilbaointernational.com

CREATIVITY MEETING POINT Creativity Meeting Point Bilbon martxoan ospatzen den Sormen Industrien nazioarteko foroa da. Topaketa horietan pertsona sortzaileek nazioarte mailako jardunbide onenak partekatzen dituzte. Jardunaldiekin bat, Creative Trade Mission ekimena ere ospatzen da, Europa osotik datozen ekintzaileen arteko elkartrukea, ideiak eta esperientziak bertaratzen diren guztiekin partekatzeko. www.creativitymeetingpoint.com

BILBAO INTERNATIONAL ART & FASHION TXIKITERO EGUNA Txikiteoa edo poteoa Bilbon herritarren artean erlazionatzeko ohiko modua da eta aspalditik datorren ohitura. Txikito edo potea ipurdi zabaleko ardo-edalontzi bat da eta bertako edaria benetako euskal gastronomiaespezialitatearekin batera edaten da: pintxoarekin. 1964tik hona, urriaren 11n,

Bilboost diseinatzaile gazteentzako sare profesionala da eta nazioarteko sortzaile gazteentzat joera berriak garatu eta sektoreko mundu osoko enpresak erakartzeko topagune birtualerako espazioa sortu nahi du. Bilboost-en abiapuntua Bilbao International Art & Fashion bienala izan zen. Berau izan zen moda eta artea nahastu eta 18 eta 35 urte bitarteko diseinatzaile gazteenentzako lehiaketa bakarra. Bertan parte hartzen dute arropaeta osagarri-sortzaileek. www.bilboost.com


71

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

KIROLA BILBAO TRIATHLON Maiatzean ospatzen da Bilboko triatloia. 500 partehartzailetik gora biltzen ditu proba gogor honek eta, bertan, hiru diziplinetan aritu behar dira: igeriketa, txirrindularitza eta lasterka egitea. Horiei animatzen ikusle sutsuak egon ohi dira, atleten ahalegin handia laguntzen hiriko ibilbidean barna. www.bilbaotriathlon.com

BILBAO NIGHT MARATHON Hiriko kaleetan barna egiten den gaueko proba berezi hau urrian ospatzen da, 2009tik. 5.000 partehartzaile izan ditzake gehienez eta hiru distantziatan banatuta antolatzen da. Irteera gaueko 21:00etatik aurrera hasten da. Irteera emandakoan, proba herrikoi honetan parte hartzen duten atletek maratoiaren 42 kilometroak egin behar dituzte, maratoi-erdiaren 21 kilometroak, edo Pirata Lasterketa deritzon 7 kilometroak ere, hasiberriak direnentzat. www.bilbaonightmarathon.com

PADEL PRO-TOUR / JULIO ALEGRÍA KOPA Txapelketa beteranoa, 1996an sortua eta nazioartean ospetsua. Kopa 1996tik hona ospatu da eta Padelaren Nazioarteko Federazioak baimendutako Espainiar estatuan antolatzen diren nazioarteko 2 Gran Slamen txapelketen arteko bat da. Julio Alegría bilbotarraren izena darama txapelketak, Padelaren Nazioarteko Federazioaren lehen Presidente eta sortzailearena, kirol hori benetan sustatu duenarena. Txapelketan padelaren nazioarteko izen handiak biltzen dira eta zaleek parte hartzeko clinic irekiak ere eskaintzen ditu. www.julioalegriacopa.com

BILBAO CHESS MASTERS FINAL Bilbon ospatuko da Xakeko Maisuen Gran Slameko nazioarteko txapelketaren finala. Bilboko E4 Xake Elkarteak antolatzen du 2008tik izen handiko nazioarteko txapelketa. Bi itzulitara jokatzen da eta lehenengoa beste hiri batean egiten da. Munduko sei xake-jokalari onenen artean erabakitzen da ira-

bazlea Bilbon. Biswanathan Anand, Magnus Carlsen, Levon Aronian, Vasili Ivanchuk, Francisco Vallejo eta Hikaru Nakamura jokalariek jokatzen dituzte partidak bereziki muntatzen den intsonorizatutako kutxa baten barnean. www.bilbaomastersfinal.com

BILBAO-BILBAO ZIKLOTURISTEN MARTXA KLASIKOA Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxa, bizikletaren benetako festa bihurtu dena, 1988tik ospatzen da eta, urtero-urtero, milaka zale biltzen ditu. Horien helburu bakarra bizikletaz gozatu eta bizikletaren erabilera aldarrikatzea da. Ez dago ez sailkapenik, ezta helmuga-podiumik ere, lasterketaren protagonismoa parte-hartzaile guztiek dute. Egun horretan Bizkaiko errepideetan barna bizikletaz ibiltzeko baliabideak dituzte, Bilbon hasi eta amaituta. www.bilbaobilbao.com

HERRI KROSA Kirol herrikoiarentzat, Herri Krosa ekidin ezineko ekimena da. Hogeita bost urtetan zehar, lasterketa herrikoi honek zaleak irabazi ditu, eta gaur egun benetako festa da. Lehiaketa gisa antolatzeaz gain, kirola bizitza ulertzeko modu bihurtzea lortu du: printzipio osasuntsuak, aisialdiaz gozatzeko aukera eta erronka pertsonalak gainditzeko lagungarria. Milaka emakume eta gizonek, adin guztietakoek (haurretatik hasi eta adinekoetara arte) Bilboko kaleak bere egiten dituzte udazkeneko ekimen honetan, kirolari onen moduan. www.herrikrosa.es

EXTREME BILBAO BIZKAIA BTT Kirolak eta naturak bat egiten dute zaleentzako antolatutako urteroko BTT honetan. Aire zabalean egindako kirolaren espirituak Bilbo hartzen du,

eta asfaltotik ihesian dabiltzan ehunka txirrindulari biltzen dira. Erabilera publikorako egokitutako oinezkoentzako 74 kilometroko zirkuitua hiriaren ingurutik barna doa, bertako bost mendiak lotuta. Mountain bike motako zikloturismoan Bilboko mugetatik irten gabe goza daitekeen paisaia-aberastasuna lortzen da saritzat, eta abentura-kirola gainditzeko zaila den gozamen-mailan kokatzen du. www.jfgsport.es

ATHLETIC CLUB DE BILBAO Bilbo hiria penintsulako futbolaren jatorrian kokatzen da. 1898an eratu zen Athletic Club, eta harrobiaren filosofia eta herrian duen sustraitzea ditu berezitasun. Athletic-ek Espainiako Ligako lehen kategorian jokatu du beti, Kopako 24 titulu eta Ligako 8 lortu ditu, eta hori guztia, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan prestatutako jokalariei esker. Ligako goleatzaile nagusiaren garaikurrak Athletic-eko futbolari ezagun baten izena darama: Rafael Moreno “Pichichi”. Jokalariaren bustoa dago San Mamés zelaian eta bertara lehen aldiz joaten den talde bakoitzak omenaldia egiten dio, jendarteak “Katedrala” deitzen dion zelaian. www.athletic-club.net

SANTURTZITIK BILBORA Bizkaiko hiriburuko udazkeneko jarduera-agendan txoko garrantzitsua dute lasterketa herrikoiek. Bilbo da lasterketa horietako askoren irteerapuntua, helmuga-puntua edo biak aldi berean; “Santurtzi-Bilbo" iraupen-lasterketa gogoko dutenentzako lasterketa berezia da. Abesti herrikoiak dioen moduan, Bizkaiko portu-udalerritik hasi eta hiriburura arte, proba honen ibilbidea NerbioiIbaizabal itsasadarraren ertzetik doa. www.carreraspopulares.com


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 72

INGENIARI-DEUSTU ESTROPADA Bilbo unibertsitate-hiria ere badenez, ikasleen arteko txapelketak ezinbestekoak dira. Tradizio gehien duena Ingeniari-Deustu Estropada da, urtero ospatzen da martxoan, 1981etik, itsasadarreko uretan. Arraun olinpikoko txapelketa da eta, ontzizainarekin batera, zortzi arraunlari aritzen dira ontzi klasikoetan. Lehiakideak Bilboko Goi Mailako Ingeniarien Eskolakoak eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak dira, mende bat baino gehiagoko tradizioa duten ikastetxekoak. Lau ur-miliek osatzen duten ibilbidea Erandiotik Bilboko Udaletxeraino doa. Unibertsitateen arteko norgehiagoka garbiak betetzen du lehiaketako espiritua; irabazleak irabazte hutsak ematen duen poza baino ez baitu eskuratzen. www.laregata.org

BILBAO BASKET Saskibaloiak, Bilbao Basketi esker, hiriburuan mende erdi baino lehenagoko herentzia berritu du. 2000. urtean sortu zen kluba eta hazkuntza nabarmena egin zuen LEB 2 kategoriatik, 2001-2002an, kategoria onenera arte, ACBra

gain, ekimen honen helburua da sektoreko profesionalen arteko networking-a sustatzeko espazioa sortzea. Fun & Serious Game Festival Bilbao lehiaketak ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaile onenak sarituko ditu, hau da, urte honetan Europako aisialdirako bideo-joko eta serious game alorreko ekoizpen, garapen eta edizioan parte hartu duten eragile guztiak. www.fun&seriusgamefestival.com

HÓPLAY AlhondigaBilbaoko Kulturen Ataria da Hóplay Bideojokoen Nazioarteko Jaialdiaren egoitza. Jaialdi horren helburua da teknologiaren alorrean egindako hainbat aurrerapen aurkeztu eta Bizkaiko hiriburua teknologiaren inguruko ekitaldien mapan kokatzea. Atariaren 6.000 metro karratuak hainbat gunetan banatzen dira; bertan erakusten dituzte bideo-jokoen fabrikatzaile nagusiek beren azken berri eta arrakasta handiak. www.alhondigabilbao.com/hoplay

NONICK Urtero, ekainean ospatzen da Bilbon NONICK Interneten suspertzen ari diren joera berriak aztertzen dituen nazioarteko kongresua. Kongresuaren programaren baitan daude eztabaidarako guneak, tailer irekiak, suspertzen ari diren proiektuen lehiaketa eta gaueko festa. www.nonickconference.com

EUSKAL ENCOUNTER Euskal Encounter jaialdia informatikaren alorreko profesional eta zaleen arteko topaketa jendetsua

arte, hiru denboralditan. Harrezkero, Europako liga indartsuenean dihardu, azpi-txapelketa bat barne, eta kontinenteko txapelketa onenetan jokatu du, Eurocup eta Euroligan. “Beltzezko gizonak” bezala dira ezagunak, daramaten janzkeragatik, eta zaleekin lotura estua dute. Horiek pabilioia betetzen dute eta “Miribilla efektu” beldurgarriaren protagonistak dira. www.bilbaobasket.biz

TEKNOLOGIA

teknologia eta zerbitzuak ikusi eta ezagut ditzaten. www.biemh.com

NAGUSI AISIALDIAREN AZOKA Nagusi BECen urrian ospatzen den azoka da eta helburu nagusitzat du adinekoen bizi-kalitatea hobetzea. Azoka hori bizi-kalitatea hobetzeko asmoz prestakuntza, informazioa eta aisialdiaren bila doazen pertsonen erreferente eta topalekua da. www.nagusi.com

ARISAUTZA AZOKA Azoka hau Bilbo eta Bizkaia osoko Gabonetako jarduera klasiko gisa finkatu da. Bisitariei, erakutsitako milaka piezei esker, artisau-lanak eta sormenaren onena eskaintzen diete, artisau-tailerrek duten esperientzia zabalari esker egindako lanak. Bizkaiko eta beste erkidegoetako tailerren postuez gain, nazioartetik datozen tailerrek ere parte hartzen dute. Bizkaiko artisautza sustatzeko asmoz sortutako azoka hau Bizkaiko gremioarentzat erreferentzi bihurtu da, tailerrak, lanak eta produktuak sustatzeaz gain, sektorearentzat sortzen dituen salmenta-bolumen handia ere eragiten baitu. www.feriaartesaniabilbao.com

da. Egun batzuetan zehar ezaguerak elkartrukatu eta informatikarekin lotutako jarduera mota oro egitea du helburu. Uztailean ospatzen da BECen. www.euskal.org

AZOKAK

FUN & SERIUS GAME FESTIVAL

MAKINA ERREMINTAREN BIENALA

FOCCUS

Udazkenean Bilbon ospatuko da Fun & Serius Game Festival lehiaketaren bigarren edizioa. Bertan bideojokoen industriako profesionalen ekoizpenak eta ibilbideak saritzen dira. Ekoizpenak entretenimendurako jokoak izan daitezke, baita, besteak beste, kultura, hezkuntza edo medikuntza alorreko produktuen garapena eta ekoizpenak ere. Nazioartean sektore horretako ekoizpen eta artista onenak saritzeaz

Makina Erremintaren Bienala Bilbao Exhibition Center-en ospatzen da 1985etik, eta sektoreko nazioarteko ospakizun garrantzitsuenetako bat da. Izan ere, Europako 3. azoka ospetsuena dela diote askok. Edizio bakoitzean fabrikatzaile eta banatzaile ezagunenak biltzen dira azoka honetan, mundu osoko txokoetatik datozen bisitariek espezialitatean enpresa liderren azken garapen,

Foccus Bilbao kalitatezko gastronomia eta elikadura azoka BECen ospatzen da bi urtean behin, eta sektoreko profesionalei zuzenduta dago. Azoka horretan, erakusketariek merkataritza-harremanak ezar ditzakete sukaldari, zerbitzari eta ostalariekin; banatzaile eta handizkariekin; gourmet-denda eta banatzaile handien merkataritza- eta erosketa-arduradunekin. www.foccus.eu


73

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

EXPOVACACIONES Turismo eta Aisialdiaren Azokak bidaia eta turismo-zerbitzu sorta zabala eskaintzen du, baita aisialdi eta entretenimendurako jarduera-programa zabala ere. Bisitariek lekuan bertan aurkituko dituzte aisialdirako jomuga eta zerbitzuei buruzko azken proposamenak. Jomugak ezagutu, bidaiak planifikatu eta zuzenean erreserbak egiteko aukera izango dute, urte osoan zehar beren oporrak, aisialdiko jarduerak eta joan-etorriak egiteko. www.expovacaciones.eu

AL GUSTO Al Gusto azokak hainbat filosofia ditu oinarri; alde batetik, ‘slow foodaren’ ideia ongi jateak ematen duen plazerean oinarritutako bizimodua eraldatzea defendatzen duena eta, bestetik, elikadura-eskaintzaren bioaniztasuna eta eskualde bakoitzeko gastronomia-ondarea sustatzea. Horiei esker, artisau-elikagaien eta eskaintza osoa eta berria eskaintzen dute, eta negozio-aukerak emateaz gain, burdineriakateari buruzko informazioa, hornidura eta zerbitzu beharrei erantzuten die. www.ferroforma.eu

SANTO TOMASEKO AZOKA

gastronomia-industriaren sektoreko erreferente bihurtu nahi du. Azokak mundu osoko elikagai onenak eskaintzen ditu, baita ‘slow foodaren’ filosofia hedatzeko hitzaldiak ere. www.algusto.eu

FERROFORMA Burdineriaren Nazioarteko Azokak industriahornikuntza eta burdinazko produktuen katea osatzen duten fabrikatzaile, banatzaile eta profesionalak biltzen ditu. BRICOFORMA Brikolajearen Nazioarteko Azokarekin batera egiten da, etxeko burdineriari eta brikolajezentroari espazio berri bat eskaintzen dion proposamen berria. FERROFORMAk eta BRICOFORMAk nazio mailako azoken alorrean

Abenduaren 21ean ospatzen da, Gabonei hasiera emateko, Bilboko Areatza eta Plaza Barriaren gunean. Fruitu eta barazki onenak, kapoiak, gazta eta txarkuteria eta, nola ez, taloa eta txistorra, txakoliarekin lagunduta, kalean bertan gozatzeko baserritik ekarri berria.


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 74

EKIPAMENDUAK ARRIAGA ANTZOKIA Arriaga Antzokia 1886 eta 1890 urte artean eraiki zuen Bilboko Udalak, aurretik Hiriko Antzokia zenaren orubean. Joaquin Rucoba arkitektoak Parisko operatik hartu zuen eraikin neobarroko hau diseinatzeko ideia. Garai hartako milioi bat pezeta izan zen kostua eta garaiko teknologiarik onena zuen. Inaugurazioaren gaueko argiztapen elektrikoa hiriko jazoera garrantzitsuena izan zen. Sute baten ondorioz barruko zatia suntsitu ondoren, 1916an berreraiki zen. 1982 eta 1986 artean arduraz birgaitu zen, estetikoki eta teknikoki distira paregabea berreskura zezan Antzokiak. Bertako antzeztokitik pasa dira garai bakoitzeko nazioarteko artista nagusiak eta programazio anitza eskaintzeaz gain, hiriko jazoera garrantzitsuenen lekuko da. www.teatroarriaga.com

EUSKALDUNA JAUREGIA Euskalduna Jauregia 1999an ireki zen eta Federico Soriano eta Dolores Palacios artistek diseinatu zuten. Espazio berria izen bera zeraman ontziola historikoaren gainean eraiki zen. Kongresu- eta musika-jauregiak Enric Miralles saria jaso zuen Espainiako Arkitekturaren VI. Bienalean, 2001ean. Eraikinak 53.000 m2 ditu funtzio anitzetarako eta jarduera askotarikoak egiten dira bertan. Bertan ospatzen da, adibidez, OLBEren Opera Denboraldia Estatuko nahiz Europako denboraldi garrantzitsu eta ospetsuenetariko bat eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren egoitza ere bada, lehen kontzertua 1922an eskaini zuen musika-erakunde paregabearena. Eraikinak erabilera publikorako guneak ditu: Auditoriuma, kongresu-aretoak, bilera-aretoak, batzar-aretoak, bulegoak, foyers eta erakusketa-aretoak, eta baita zerbitzu-guneak ere, besteak beste, biltegi, tailer, arropa, aldagelak eta entsegurako aretoentzat. www.euskalduna.net

ALHÓNDIGA BILBAO

Bilboko AlhondigaBilbao zentroa Ricardo Bastidak diseinatu zuen duela ehun urte inguru ardoa biltzeko. Mende baten ondoren, gaur egun aisialdi eta kulturarako espazio publikoa da. 43.000 m2 ditu, kultura, ariketa fisikoa eta kirolarentzako guneetan banatuta. Eraikinaren birmoldaketa Philippe Starck artistak zuzendu du eta bertan txertatu dira mediateka bat, zinema-aretoak, entzunaretoa, erakusketa-aretoak, kafetegiak, denda bat eta jatetxeak. Instalazioen artean, aipatzekoak dira igerileku estali ikusgarria beirazko oinarriak estaltzeko funtzioak egiten ditu eta eraikinaren atariaren gainean dago zintzilik eta taberna eta terraza ere baditu. www.alhondigabilbao.com

CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA

eta talde ospetsuenak, lehen orubean zeuden lorategien gainean eraikitako antzokitik. Goitik behera zahaberritu eta berriz ireki zen 2010ean, eta Estatuko beste aretoekin alderatuta teknikoki instalazio berriagoak zituen. Emaitza magiaz

beteriko espazioa da, iraganetik berreskuratua eta arte eszenikoei, prestakuntzari eta entretenimenduari begira duena etorkizuna, punta-puntako teknologiari esker. www. arteria.com/ciudades/Bilbao

BILBAO ARENA

Campos Eliseos Antzokia urtebete pasatxoan eraiki zen Alfredo Acebal arkitektoa eta Jean Baptiste Darroguy dekoratzailearen zuzendaritzapean eta 1902ko abuztuan inauguratu zen. Eraikina Euskal Herriko modernismoaren eredu garrantzitsuenetariko bat da eta apainketa oparoa erakusten duen Darroguy-k diseinatutako etxaurre ikusgarria du. Azken mendean, antzoki honetako antzezlekutik pasa dira garai bakoitzeko antzerki munduko izen

Bilbao Arenak munduko kirol-eraikin onenaren Arch Daily webgunearen saria jaso zuen 2011n. Arkitekturari buruzko webgune hori mundu osoan bisita gehien jasotzen dituena da. Bilbao Arena Kirol Jauregia Javier Pérez eta Nicolás Espinosa arkitektoek diseinatu zuten eta ezaugarri nagusitzat du 30.800 metro karratuetan biltzen duen funtzionalitatea: kiroldegi bat du (igerilekua eta gimnasioarekin) eta aldi berean hiru ekimen ere egin daitezkeen jokalekua. Kantxa horretan ospatzen dira Uxue Bilbao Basket-en partidak, 8.500 eserleku ditu eta saskibaloi-denboralditik kanpo ere ikuskizun mota asko egiteko prestatuta dago. Instalazioetan aldagelak, mediku-zentroa eta antidoping kontrolerako gunea, biltegiak eta abar aurki ditzakegu. Gune honetan eraikitako azalerak 25.985 metro karratu ditu. www.bilbao.net


75

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

BIZKAIKO UDALERRIETAKO FESTA BIZIAK Bereziki udaberri eta udan zehar, Bizkaiko udalerri gehienek ospatzen dituzte beren jai herrikoiak. Bertara hurbiltzeko aukera duten turistek, berariaz apaindutako herrien plastikotasun eta edertasuna ezagutzeaz gain, bizkaitarrek festaz gozatu eta berau bizitzeko duten modua ezagutuko dute. Festa horietan, dibertsioa eta tradizioa nahasten dira eta, jatorria edozein dela ere, aktiboki parte hartzen da. Bizkaiko festa-egutegia hobeto ezagutzeko, eta bisitak nahiz udako egonaldiak programatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren turismo sailaren webgunea kontsulta dezakezue: www.mybilbaobizkaia.com

GETXOKO JAZZ JAIALDIA Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiak ematen dio hasiera Getxoko udako kultura-denboraldiari. Jaialdi honek biltzen ditu Europako jazz artista onenak, eta, aldi berean, genero musikal ospetsu honen promesa berrien lorbidea ere bada. www.getxo.net/jazzgetxo

DURANGOKO LIBURU AZOKA 1965etik abenduan ospatzen den Durangoko Euskal Disko eta Liburuaren Azokak 130.000 bisitaritik gora jasotzen ditu urtero eta aurtengo edizioan ere literaturazale eta profesionalen bilgune bihurtuko da. www.durangokoazoka.com

BALMASEDAKO ASTE SANTUA Balmasedak bere tradizioei ongi eusten die eta horren erakusle da Pasio Bizia antolatzeko jartzen duten maitasuna. Jarduera nagusia Ostegun Santu gauean eta Ostiral Santu goizean da, Nazareteko Jesusen bizitzaren uneen antzerkia egiten baitute. Hiriko kale eta plazak zeharkatzen ditu antzezlan bizi honek. www.viacrucisbalmaseda.com

BIZKAIAKO AGENDA


Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 76

BILLABONG-MUNDAKA CHALLENGE Billabong Mundaka Challenge lehiaketak Mundakan bilduko ditu, beste behin ere, munduko surflari onenak. Probak egiteko epe bat jarri da, olatuen baldintzak ekimena egiteko egokienak direla bermatzeko eta, hartara, mundu mailako surfa Mundakara itzultzeko, udalerri horrek surfaren Europako folklorean leku berezia baitu. Munduko ezkerreko olatu bikain eta berezienetako bat duen udalerri honek surf-profesionalen lehiaketaren elitea erakartzen du. Aukera ona da Mundakara hurbildu eta ia bizimodu bihurtu den kirol hau praktikatzeko. www.themundakachallenge.com

GETXOPHOTO Irailean zehar ospatzen den argazkilaritza-jaialdi honek irudiak zirkularazteko ez ohiko formatu, euskarri eta espazioak erabiltzearen aldeko apustua egiten du. Gaikako jaialdia da eta argazkilaritza ezaguera- eta komunikaziotresna gisa eta, nola ez, gozamen estetikorako tresna gisa ulertzen du. GETXOPHOTOk erakusketetarako formatu eta lekuak esploratu espazio publikoak gehien bat eta haiekin esperimentatzearen aldeko apustua egiten du. Christian Caujolle kritikari ospetsua da jaialdiaren komisario berria eta “Otros mundos” (Beste mundu batzuk) ideia nagusiaren baitan, honako hiru gai zabal hauek jorratuko ditu: Ametsak, Borrokak eta Bidaiak. ww.getxophoto.com

GUEÑESEKO PAPEREZ EGINDAKO SOINEKOEN LEHIAKETA Mende erdi baino gehiago baditu lehiaketa honek (ez dago lehen edizioaren data zehatzik, baina lehen erreferentziek diotenez, 1958 urteaz hitz egiten dute). Paperez egindako soinekoen lehiaketa Gueñes udalerriko Gurutze festetan ospatzen da beti, irailean. Hasieratik, lehiaketa hau josketari lotuta egon da, parte-hartzaileak modistak edo josketa zaleak ziren, urteetan zehar ez baita onartu itsastea, grapatzea edo jostea ez zen beste ezer.

GETXOKO NAZIOARTEKO BLUES JAIALDIA 1989tik gaur arte, Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak ikusleei musika honen aberastasuna erakutsi die eta blues generoari merezitako garrantzia ematearen aldeko apustua egin du. Beraz, bluesa da Getxoko jaialdiaren protagonista bakarra, eta ikusleak sustrai afroamerikarreko musikaren aniztasunera hurbiltzen ditu udan hiru egunetan zehar. www.getxo.net

BERANGOKO ASTE SANTUKO PASIO BIZIAK 1980tik ospatzen da eta pasio bizkaitarren artean gazteena da. Aukeratutako espazioaz ondo baliatu eta koadro ezberdinak bata bestetik oso hurbil dauden hiru lekutan antzezten dituzte. Antzezlanaren zati gehiena elizaren atarian egiten da eta, ondoren, Berangoko Dorrearen lorategira igarotzen da (ezkontzetako argazkiak ateratzeko ere erabiltzen da leku hau) eta, azkenik, Udaletxearen atzen dagoen zuhaitzez beteriko hegalean amaitzen da. Erlijioa eta ikuskizuna batzen dituen ekimena da eta, hiru ordutan zehar, 250 pertsona baino gehiagok osatutako panelak Jesukristoren bizitzako azken orduak azaltzen ditu.


77

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

ARRANTZALE EGUNA BERMEON

GERNIKAKO AZOKA, URRIAREN AZKEN ASTELEHENEAN

Bermeok “Arrantzale eguna� ospatzen du, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako egun parte-hartzaileenetako bat. Irailaren 9an bezala, herritarrak kalera jaitsi eta mahoi kolorez jantzita, herriko txoko guztiak betetzen dituzte. Fanfarreak kaleak animatzeaz arduratzen dira, ordurako bermeotarrez lepo daudenak, egunaz gozatzeko prest. Tradizioak dioenaren arabera, emakume eta gizonak bananduta irten ziren bakoitzaren koadrilarekin. www.bermeokoudala.net

Gernika astelehenero azoka ospatzen bada ere (bertara hurbiltzen dira Busturialdeako nahiz inguruko saltzaile eta erosleak), urriaren azken astelehenean egiten da bisitariarentzat interesgarriagoa izango den azoka. Azoka hau, Ordiziakoarekin batera, egun Euskal Herrian egiten den azoka tradizionaletako bat da, eta bertara hurbiltzen dira ekoizle profesionalak, baratza lantzen duten pertsonak eta arrakeroak. Landa-munduko figura tradizionala da. Banatzaile-lanak egiten dituzte, baserriz baserri joaten dira plazara bertaratzen ez diren pertsonen produktuak saltzeko. Halaber, profesionala ez den ekoizle txikia mantentzen laguntzen dute. www.gernika-lumo.net

IKAS ART NATUR Ikas-art unibertsitateko arteari buruzko bi urtez behingo erakusketa da. Bertan nazio mailako nahiz nazioarteko arte ederretako fakultateetako ikasleen obrak erakusten dira. Ikas-art unibertsitateko artearen abangoardia bere bisitariei erakusten dien munduko ekimen bakarra da. Aurten laugarren edizioa ospatuko dute. Unibertsitate bakoitzak beren ikasleek erakusketan aurkeztuko dituzten obren hautaketa egiten du, eta hautaketa-irizpide egokienak ezartzen dituzte Erakusketan beren zentroa ordezkatuko duen proposamena diseinatzeko. www.ikas-art.com

BALMASEDAKO PUTXERA LEHIAKETA Nazioarteko putxera lehiaketa urtero urriaren 23an ospatzen da eta Balmasedako eltzeko herrikoi bat prestatzea, babarrunak, xingarra, txorizoa eta odolkia oinarri hartuta. Putxera horiek, aspaldian, tren-langileek Roblaraino (Leon) egin behar zituzten bidaietan jaten zuten janari bakarra zen. Lehiaketa gastronomiko honen inguruan jai-programa zabala eta anitza antolatzen da, baita parte-hartzailea ere, bertan ikus ditzakegu kalejirak, fanfarreak, kultura-ekintzak, landa-kirola, dantzak, kontzertuak, berbenak, pilota-partiduak, etab. www.balmaseda.net

LEKEITIOKO ANTZAR EGUNA Antzar Eguna ospatzen dela 300 urte igaro dira. Egun horretako ekintza nagusienetako bat da Antzarraren Jolasa, kaian egiten da irailaren 5ean. Soka bat kaiko alde bat itsasontzi baten mastarekin lotzen du, eta soka horri lotuta jartzen da antzar bat, buruz behera. Gaur egun hildako antzarrak erabiltzen dira, baita gezurrezkoak ere, baina lehen bizirik zeuden antzarrak erabiltzen ziren. Jolas hau koadrilaka egiten da, eta beren itsasontzietan arraun egiten dute (itsasontzi horiei potin deitzen zaie). Itsasontzi bakoitzeko pertsona batek egin behar du jauzi eta antzarrari eutsi, honi burua kentzeko. www.lekeitio.com


INFORMAZIO PRAKTIKOA Hegazkinak Aireportua (Loiu) +34 94 486 96 64 / +34 94 486 96 63 http://www.aena.es Autobusak Bilbobus (hiriko autobusak) Bezeroari arreta +34 94 479 09 81 / Telefonogunea +34 94 448 40 70 http://www.bilbao.net/bilbobus

BILBOKO HOTELAK 5 IZAR ***** Carlton Gran Hotel Domine Bilbao Silken López de Haro Meliá Bilbao

4 IZAR **** Abando Ercilla Gran Bilbao Hesperia Bilbao Hesperia Zubialde Spa Husa Jardines de Albia Miró NH- Villa de Bilbao Sercotel Coliseo Silken Indautxu Zenit Bilbao Holiday Inn

3 IZAR *** Abba Parque Barceló Nervión Best Western Conde Duque NH - Deusto Tryp Arenal Petit Palace Arana

2 IZAR ** Artetxe Bilbao Jardines Bilbi Estadio Sirimiri Vista Alegre Zabalburu Photo

IZAR 1 * Arriaga Ibis Bilbao Centro Ripa

Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia 78

+34 94 487 92 22 http://www.renfe.es FEVE +34 94 425 06 15 (astelehenetik ostiralera) / +34 902 100 818 (larunbat eta igandetan) http://www.feve.es Transcantábrico http://www.transcantabrico.feve.es/

Bizkaibus (Herri-arteko autobusak) Bezeroari arreta +34 902 222 265 http://www.bizkaia.net/

Funikularra Artxanda Funikularra +34 94 445 49 66 / +34 94 445 49 58

Eusko Tren +34 94 401 99 00/ Bezeroari arreta +34 902 222 265 http://www.euskotren.es

Metroa Metro Bilbao +34 94 425 40 25 http://www.metrobilbao.net

Autobus-geltokia Garellano – Termibus +34 94 439 52 05 / +34 94 439 50 77 Alsa linea nazionala eta nazioartekoa +34 902 422 242 http://www.alsa.es PESA linea +34 902 10 12 10 http://www.pesa.net/ La Unión autobusak +34 94 427 11 11 http://www.autobuseslaunion.com/ Ansa-Gestea-Viacar autobusak +34 94 427 42 00 / +34 902 33 04 00 http://www.continental-auto.es/ Bilman bus Vibasa-Hisesa-Cuadra +34 94 441 44 98 http://www.bilmanbus.es

Tranbia EuskoTran 902 54 32 10 http://www.euskotran.es Itsasontziak Bilbao-Portsmouth Ferry +34 94 423 44 77 http://www.poferries.com Taxiak Radio Taxi +34 94 444 88 88 Tele Taxi +34 94 410 21 21 Radio Taxi Nervión+34 94 426 90 26

Eurobús http://www.unionbus.com Trenak

KLIMA Eusko Tren +34 94 401 99 00/ +34 902 543 210 http://www.euskotren.es RENFE +34 902 24 02 02 Ibilbide luzeak +34 94 487 91 38/ +34 94 487 92 19 Aldirikoak

Bilboko berezko klima ozeaniar hezea da. Mendebaldeko haizeak dira nagusi eta ozeanoaren eragin erregulatzaileak tenperaturak leundu eta urte osoan zehar klima epela errazten dute. Neguan batez besteko tenperatura 8º C-koa da eta udan 20º C-koa. Euria ohikoagoa da udaberrian eta udazkenean, neguak leunak dira eta udak ez dira beroegiak.


79

Bilbao Bizkaia Turismoa 2013

TURISMO BULEGOAK BILBO Bilbao Turismo Zabalgune Plaza, 11. 48.009 Bilbo. Telefonoa: 94 479 57 60 - Faxa: 94 479 57 61 www.bilbao.net/bilbaoturismo Arriaga Antzokiko Informazio Bulegoa Arriaga Plaza z/g. 48.005 Bilbo. Guggenheim Bilbao Museoaren Informazio Bulegoa. Alameda Mazarredo Zumarkalea, 66. 48.009 Bilbo. BAKIO Lehendakari Agirre Plazea, 3. 48.130 Bakio. Telefonoa: 94 619 33 95 - Faxa: 94 619 31 61 www.bakio.org - turismo@bakio.org BALMASEDA Enkarterrien Turismoa Martin Mendia kalea, 2. 48.800 Balmaseda. Telefonoa: 94 680 13 56 / 94 680 02 26 Faxa: 94 680 13 56 www.enkartur.net BARAKALDO BEC Turismo Bulegoa Ansio Erakusketa Azoka 48.080 Barakaldo. Telefonoa: 94 404 02 37 (Azoka-garaian bakarrik dago irekita) BERMEO Lamera z/g. 48.370 Bermeo. Telefonoa: 94 617 91 54. www.bermeo.org - turismo@bermeo.org

Telefonoa: 94 679 97 15 www.gordexola.net gordexolaturismo@enkartur.net GORLIZ Iberrebarri plaza, 4. 48.630 Gorliz. Telefonoa: 94 677 43 48 - Faxa: 94 677 19 38 www.gorliz.net turismo@gorliz.net KARRANTZA-HARANA Ambasaguas auzoa, 22. Telefonoa: 94 680 69 28 - 696 44 63 01 www.karrantza.org turismo@karrantza.org LEKEITIO Independentziaren Enparantza z/g. 48.280 Lekeitio. Telefonoa: 94 684 40 17 - Faxa: 94 684 41 67 www.lekeitio.com turrismo@lekeitio.com

GERNIKA-LUMO Artekale, 8. 48.300 Gernika-Lumo. Telefonoa: 94 625 58 92 - Faxa: 94 625 32 12 www.gernika-lumo.net turismo@gernika-lumo.net GETXO Ereaga Plaza, z/g. 48.992 Getxo. Telefonoa: 94 491 08 00 - Faxa: 94 491 12 99 www.getxo.net infoturismo@getxo.net GORDEXOLA Zubieta kalea, 10. 48.192 Gordexola.

Bilboko establezimenduetan ostatu hartzeko erreserba egiteko aukera ematen du: hotelak eta ostatuak. INFORMAZIO ETA ERRESERBARAKO TELEFONOA: 902 877 298 / 94 6613279

MENDATA Elexalde auzoa, z/g. 48.382 Mendata Telefonoa: 94 625 72 04 - Faxa: 94 625 65 04 www.mendata.es mendata2@euskalnet.net

ONDARROA Erribera, 9. 48.700 Ondarroa. Telefonoa: 94 683 19 51 www.ondarroa.eu turismobulegoa@ondarroakoudala.net

MUNDAKA Kepa Deuna z/g. 48.360 Mundaka. Tel/Faxa: 94 617 72 01 www.mundaka.org turismo.mundaka@bizkaia.org

URDUÑA Foru Plaza, 3 - behea. 48.460 Urduña-Orduña. Telefonoa / Faxa: 945 38 43 84. www.urduna.com - turismo@urduna.com

MUXIKA Zugastieta Geltoki Zaharra. Zornotza-Muxika errepidea. 48.392 Muxika. Telefonoa: 94 625 76 09 / 628 00 77 25 www.urremendi.org turismo@urremendi.org

PLENTZIA Erribera Kalea, 23 48.620 Plentzia. Telefonoa: 94 677 41 99 - Faxa: 94 677 55 41 www.plentzia.org - turismo,plentzia@bizkaia.org PORTUGALETE La Canilla paseoa, z/g. 48.920 Portugalete. Telefonoa: 94 472 93 14 - Faxa: 94 472 93 15 www.portugalete.com - turismo@portugalete.org

DIMA Telleri Kalea 27. 48.141 Dima. Telefonoa: 94 404 60 97 www.gorbeialdea.com turismo@gorbeialdea.com DURANGO Turismo Bulegoa Lariz Torre kalea, 2. 48.200 Durango. Telefonoa: 94 603 39 38 www.durango-udala.net turismo@durango-udala.net

BILBAO RESERVAS www.bilbaoreservas.com

BILBAO CARD Joan-etorriak erraztu eta hiriaz gozatzeko, Bilbao Turismok BilbaoCard txartela igortzen du. Horri esker, prezio murriztuan, hiriko garraio publikoa erabil daiteke, baita museo, denda, jatetxe, aisialdiko establezimendu, ikuskizun eta bestelako zerbitzuetan deskontuak lortzeko ere. Non lor daiteke BilbaoCard txartela:

BILBAO TURISMO BULEGOAK Zabalgune Plaza, 11 Tel. 94 479 57 60 Alameda Mazarredo Zumarkalea, 66 48009 Bilbao

SANTURTZI Puerto Pesquero Kalea, 20 48.980 Santurtzi. Telefonoa: 94 483 94 94 - Faxa: 94 462 71 81 www.santurtzi.org - turismo@santurtzi.net SOPELANA Loiola Ander Deuna, 28. 48.600 Sopela. Telefonoa: 94 406 55 19 - Faxa: 94 676 70 15 www.sopelana.es - turismo@sopelana.net SOPUERTA Udal Gizarte Etxea - Carmen Quintana Plaza, 6 48.190 Sopuerta. Telefonoa: 94 610 40 28 www.sopuerta.biz - sopuertaturismo@enkartur.net ZIERBENA Erabilera askotako eraikina Portua Auzoa z/g 48.508 Zierbena Telefonoa: 94 640 49 74 www.zierbena.net - turismo@zierbena.net








Turismoa 2013 Bilbao Bizkaia

86

GARRAIO TURISTIKOAK ETA DOAKO WIFIA

A

utobus Turistikoak eskaintzen duen zerbitzuari esker, Bilbo ezagutzeko aukera erosoa eta eraginkorra duzu eskura. Ibilbideetan barna dauden edozein geltokitan hasi eta amaitu dezakegu ibilbidea. Egunean zehar nahi beste aldiz igo eta jaits zaitezke, txartelak 24 ordurako balio baitu, hartara, nahi duzuna bisitatu eta zure ibilbideari berriz ekin diezaiokezu askatasun osoz. Bus Turistikoak zure bisitari etekinik handiena ateratzen lagunduko dizu.

Bilboats, zerbitzu turistiko eta kulturalak eskaintzen dituen enpresa da eta gure hiriaren beste ikuspegi bat emango dizu, hiriaren bihotz-bihotzetik: Nerbioiko Itsasadarretik. Etor zaitez gurekin eta gure eguneko ibilbideez goza ezazu, Bilboaldearen iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko. Ibilbide guztiek puntu beretik abiatuta egiten dute joanetorria, Bilbo erdigunetik, geldialdirik gabe. Aukeran, audio-gidak ematen dira hainbat hizkuntzatan, horiei esker ibilbideko azalpenak, historia, eraikinak, zubiak eta bestelako eraikinak ezagut ditzakegu.

Funikularrak, Campo Volatin Paseoaren ondoan dagoen izen bereko Plaza eta Artxanda mendia lotzen ditu. Lanegun guztietan dago irekita, goizeko 7:15etik gaueko 22:00etara. Jaiegunetako ordutegia goizeko 8:15etik gaueko 22:00ak artekoa da, eta udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta irailean) gaueko 23:00etara luzatzen da. Bidaiak 15 minuturo egiten dira, jende asko pilatzen ez den kasuetan, orduan maizago egiten dira, erabiltzaileak geltokietan pila ez daitezen.

www.busturistikoa.com

www.bilboats.com

www.bilbao.net/funicularartxanda

DOAKO WIFI PUNTUAK HIRI OSOAN BARNA




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.