BILBAO ART DISTRICT GIDA

Page 1

iku si ko ka pe n ma pa

Kaleek artea arnasten dutenean

museoak

galeriak

kULTURA

abangoardia


13


aurkibidea Arte-zentro handi bat

4

Arkitekturak saria du

6

Eskulturen arteko ibilbidea

8

Museoak, kultur fokuak

10

Ateak zabalik dituzten galeriak 16 Arte-adierazpenak 24 Arte gehiago Bilbon

33

Arteen asteburua 37 Kokapen mapa

38

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa 41


Arte-zentro handi bat Bilbok nazioarteko abangoardiako artearen erdigunean kokatzea lortu du. Eta hiriaren erdigunean dago Bilboko artea. 1997an Guggenheim Bilbao Museoaren sorrerak eragindako bulkadaren babespean, proposamen artistiko ugari erakarri eta metatu dira Bilbao art District izenarekin ezagutzen dugun inguruan: hain zuzen ere, Bilboko Itsasadarra 4


Itsas Museoaren, Albiako lorategien, Colon Larreateguiren eta Abandoibarrako pasealekuaren artean zabaltzen den inguruan.

Eta altxa begiak Pelli, Isozaki, Ferrater, Soriano, Siza, Moneo, Calatrava edo Gehry bezalako arkitektoen lanak ikusteko.

Murgildu zaitez espazio honetan eta ezagutu Bilbo eta bere artea. Miretsi Arte Eder Museoaren bilduma bikainak, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Rekalde aretoa. Paseatu inguru pribilegiatu honetatik, aire zabalean jarritako egilerik famatuenen eskulturen artean: Dalí, Chillida, Koons, Bourgeois, Kapoor,‌

Eta, jakina, ez ahaztu arte-galeriak, liburutegiak, antikuarioak, enkante-etxeak, abangoardiako dendak, liluraz beteriko tabernak eta izen handiko zaharberritzaileak, Bilbao Art District deitzen dugun ingurua aberasten dutenak eta zapore berezia ematen diotenak. Bilbao Art District, arte-zentro handi bat Bilboren bihotzean. 5


Arkitekturak saria du 4 Pritzker sari kilometro batean

Guggenheim Bilbao Museoa Frank Gehry

6

Deustuko liburutegia Rafael Moneo


Munduko arkitektorik ezagunenak elkartzen dira Bilbao Art Districten. Oinez egin daitekeen ibilbide labur batean, lau Pritzker sari ikusteko aukera eskaintzen zaigu: Frank Gehryren Guggenheim Bilbao Museoa, Rafael Moneoren Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Alvaro Sizaren Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoa eta Norman Foster-en metroa.

EHUr en paraninfoa Alvaro Siza

Aipatutako guztiaz gain, oinezko ibilbide berean beste arkitekto famatu batzuen lanak ere ikus daitezke, besteak beste: Arata Isozaki, Santiago Calatrava, Cesar Pelli, Ricardo Legorreta edo Carlos Ferrater arkitektoenak. Aukera bakarra munduan, abangoardiako arkitektura bikainena ezagutzeko.

Metroa Norman Foster

7


Eskulturen arteko ibilbidea

8


Bilbao Art Districten eskultura askok begiratzen diote itsasadarrari, ondoan ditugu gure ibilbidean, lorategietan, plazetan, edo espero ez dugun txokoren batean. Hirigintza eta eskultura elkarren eskutik, modu harmoniatsuan, hiria ezagutzeko gonbitea eginez. Guztiek batera, aire zabaleko benetako museo bihurtzen dute Bilbao Art District. Kontsultatu eskulturen mapa

9


Museoak, kultur fokuak

Bilbao Art Districten artea bizi eta sentitu egiten da. Urrats berri bakoitzarekin, museo berri bat, kultur proposamen eta esperientzia berri bat. Guggenheim Bilbao Museoan arte garaikideko munduko erakusketa garrantzitsuak ikus daitezke, eta Frank Gehryk diseinatutako eraikin paregabean murgiltzeko aukera dugu gainera. Oinez segi eta bost minutura dago Bilboko Arte Ederren Museoa. Eskola espainolaren eta flamenkoaren pintura-erakusketa bikaina ikus daiteke bertan eta euskal artisten makina bat lan ere bai. Ezinbestekoa. Rekalde aretoa, non arte-ekoizpen garaikideena ikus daitekeen, lanformatu desberdinen eskutik: erakusketak, lanak aurkezteko aldian behingo proiektuak, eztabaidasaioak, bideo-emanaldiak, konferentziak eta argitalpenak. Eta itsasadarraren ertzetik jarraituz, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, hiriko ontzi-tradizioari omenaldia eginez, Bilboko itsasadarrean bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna ezagutzera emanez eta zabalduz.

10


11


Guggenheim Bilbao Museoa 1

Abandoibarra etorbidea, 2 – 48009 Telefonoa: 944 35 90 80 informacion@guggenheim-bilbao.es www.guggenheim-bilbao.es

12

Kontsultatu kokapen mapa

XX. mendeko bigarren erdiko artistarik esanguratsuenak biltzen dira GuggenheimBilbao Museoaren bilduma propioan; besteak beste, Chillida, Serra, Klein, Koons, Holzer, Warhol, Kiefer, Rosenquist, Rauschenberg, Basquiat, Tàpies edo Barceló. Bestalde, urte osoan aldi baterako erakusketak antolatzen ditu museoak eta kultur eskaintza paregabea egiten du, nazioartean abangoardiako ikono bihurtu den eszenategi batean.


Bilboko Arte Ederren Museoa 2

Museo Plaza, 2 – 48009 Telefonoa: 944 39 60 60 www.museobilbao.com Bilboko Arte Ederren Museoan hamar mila piezak baino gehiagok osatutako bilduma bat dago: XIII. mendeko lanetatik hasi eta gaur egunera arteko lanetara. Bereziki interesgarriak dira eskola espainolaren eta flamenkoaren pinturak, baita nazioartean ezagunak diren euskal artisten lanak ere. 13


14


3

Rekalde Aretoa

Rekalde zumarkalea, 30 – 48009 Telefonoa: 94 406 85 32 salarekalde@bizkaia.net www.salarekalde.bizkaia.net Rekalde Aretoa praktika artistiko garaikideen ezaguera, ulertzea eta hedapena hobeto ezagutzeko aukera ematen duen espazio bat da. 1991n sortu zenetik, gure herrian zein gure mugetatik kanpo egindako ekoizpenaren ikerketarekin lotuta garatu du bere lana, eta xede horrekin, gaur egungo artean lantzen diren gaien inguruan eztabaidatzeko lan-proposamenak landu ditu.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa 4

Ramón de la Sota kaia, 1 – 48013 Telefonoa: 94 608 55 00 Fax: 944 42 59 23 info@museomaritimobilbao.org www.museomaritimobilbao.org Begiratoki pribilegiatua, itsasadarraren eta Bilboko portuaren bitartez itsasoaren abentura zirraragarrira hurbiltzen gaituena, gure historia eta izaera erakutsiz. Aldi berean, metropoliak azken 30 urteetan ezagututako hirieraldaketa itzela ezagutzera ematen zaigu bertan. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren bilduma hiriaren itsas jarduerari eta kulturari erreferentzia egiten dioten elementuek eta objektuek osatzen duten funtsean. 15


Ateak zabalik dituzten galeriak

16


Bilbao Art Districten artea ez da bere museoetan, eskulturetan edo eraikin enblematikoetan amaitzen. Bere arte-galerietan askotariko proposamenak eskaintzen dira eta gure hiriaren egoera artistikoa ezagutu daiteke, jada prestigioa duten artisten zein indartzen ari diren artisten lanen bitartez.

Zatoz eta ezagutu Bilboko galeriak. Salmentaguneak baino zerbait gehiago dira. Artistentzako erakusleihoak dira funtsean, baita arteagatiko zaletasuna dutenentzako topaguneak ere. Ikusi, galdetu eta arreta bikaina eta behar dituzun azalpen guztiak jasoko dituzu. Bilbao Art Districten galeriak zain dituzu, ateak zabalik.

17


1

Aritza galeria

Portuko Markesa, 14 – 48008 Telefonoa: 944 15 94 10 ga.aritza@euskalnet.net www.galeriaaritza.com

2

Ederti galeria

Rekalde zumarkalea, 37 – 48011 Telefonoa: 944 43 08 44 www.galeriaederti.com ederti@euskalnet.net

18

1973an sortu zen eta 2005ean “ilustre” izendatu zuen Udalak. Bilboko erdialdean dago eta abangoardia historikoetako artista garaikideak zein artista gazteak sustatzen ditu. Bere bilduma iraunkorraz gain, hilero egile-erakusketak antolatzen ditu, obra grafikoa editatzen du eta diseinuko bitxigintza merkaturatzen du.

Ederti galeria 1974ko otsailaren 8an inauguratu zen, “Rodinetik gaur egunera” erakusketarekin. Arte garaikidea, pintura, eskultura eta obra grafikoa dira bere espezialitateak. Hainbat feriatan parte hartu du, hala nola: Basel 79, arteder 81, ChicagoNavy 88 eta 89, eta arco 90.


Juan Manuel Lumbreras galeria

hiruki bat osatzen dutelarik.

Kalao Panafrican Creations galeria

desberdinen lanekin, eta eskultura erritualaren eskaintza oso interesgarria egiten du, halaber.

Arbolantxa, 6 (Albia) – 48001 Telefonoa: 946 52 05 68 info@kalaobilbao.com www.kalaobilbao.com

Besteak beste, egile hauen lanak ikus daitezke: Lilanga, Ajaba, Msagula, R. Ntila, Karinto, Ch. Sekano, Chéri Samba, Kinguelez, Bodo, Chéri Cherin, Mika, T. Kabeya, G. Massamba, R. Makoumbou, Nástio Mosquito, Kisito Assangni, Seyni Camara, Ndary Lo, Kébé, Camara Guèye, Cheikhou Ba, Douts Ndoye, Nu Barreto, H. Ouattara eta gehiago.

3

450m2-ko azalera du, bi solairutan banatuta. Erakusketak, arteHenao, 3 – 48009 funtsak, biltegia, administrazioa Telefonoa: 944 24 45 45 eta zerbitzuak bereizten dira. Bere galeria@galerialumbreras.com proiektu artistikoaren baitan, artiswww.galerialumbreras.com ta garaikideak, abangoardia histoBilboko zabalgunearen erdian dago, rikoak, artista gazteen sustapena Guggenheim Bilbao Museotik eta Arte eta paperezko euskarrian egindako Eder Museotik 400 metrora, guztiek lanak biltzen dira.

4

2005etik sorkuntza afrikar garaikidea erakusten duen espazioa da. Aldi baterako erakusketak eta erakusketa iraunkorrak antolatzen ditu artista

19


5

Michel Mejuto galeria

Juan Ajuriaguerra, 18 – 48009 Telefonoa: 944 23 69 98 galeriamichelmejuto@telefonica.net www.michelmejuto.com

6

Carreras Múgica

Heros, 2 – 48009 Telefonoa: 944 23 47 25 Fax: 944 24 18 41 info@carrerasmugica.com www.carrerasmugica.com

20

1984an sortu zen eta 1850 eta 1936 urteen arteko artista historikoen lanak erakusten ditu funtsean. Funts bikaina du, besteak beste regoyos, arteta, Iturrino eta Nicolás de lekuonaren lanak ikus daitezke galeria honetan. Bere katalogoa 50eko hamarkadako belaunaldiko artisten lanek osatzen dute, eta aipagarrienen artean Jorge Oteiza dago.

Txomin Badiola, Eduardo Chillida, Koenraad Dedob-Beleer, Pello Irazu, Erlea Maneros Zabala, Rita McBride, Asier Mendizabal, Itziar Okariz, Juan Pérez Agirregoikoa, Rafael Ruiz Balerdi, Xabier Salaberria, Richard Serra, Jessica Stockholder eta Susana Talayero artisten lanak ikus daitezke bertan.


8

Rembrandt galeria

Juan Ajuriaguerra, 20 – 48009 Telefonoa: 946 61 20 24 Fax: 944 64 79 58 galeriarembrandt@terra.com

7

Photo Gallery

Juan Ajuriaguerra, 20 – 48009 Telefonoa: 944 23 60 72 info@photogallery20.es www.photogallery20.es

40 urtetik gora ditu galeria honek XIX. eta XX. mendeetako margolari espainol zein europar garrantzitsuenen lanak ikus daitezke bertan.

Photo gallery 20 argazki-bildumen erakusketan espezializatutako galeria artistiko bat da. Egile nazional eta nazioarteko egile garrantzitsuenen argazki garaikideak eskuratzeko eta horien inguruan hausnartzeko leku bikaina da. Izen handia duten egileen zein etorkizun oparoko gazteen aldeko apustua egiten du. 21


9

Vanguardia galeria

Mazarredo zumarkalea, 19 – 48001 Tel: 944 23 76 91 galeriavanguardia@gmail.com www.galeriavanguardia.com

1984an sortu zen Vanguardia. Irekizenetik, arte garaikide berriena eta joera berriak zabaltzea eta merkaturatzea du xede nagusitzat. Aldiro-aldiro parte hartzen du nazioarteko ferietan. Urtean 6/7 erakusketa indibidual egiten ditu batez beste, artista nazionalen lanekin zein nazioarteko artistenekin. Teknologia berriak beti barne hartzen dira bere programazioan eta beste hainbat jarduerarekin zein artisten lankidetzarekin osatzen da galeria honek eskaintzen duen programazioa.

22


10

Windsor Kulturgintza

Juan Ajuriaguerra, 14 – 48009 Telefonoa: 944 23 89 99 windsor@telefonica.net www.windsorkulturgintza.com Windsor Kulturgintza Bilboko artegaleria zaharrena da. 1971n ekin zion erakusketa-jarduerari, Euskal Pinturari buruzko erakusketa batekin. Garai hartan sortu zen, halaber, Windsor Pintura Saria.

Erakusketei dagokienez, euskal artista garrantzitsuenak dira ardatz nagusia, bai euskal eskolako taldeen espiritua osatzen dutenak, bai horien aurrekoak. Halaber, Bilboko Arte Ederren eskola-fakultateko lizentziatu berrien lanak ikus daitezke bertan. Hastapenetako lehen erakusketetan ikusgai egon ziren artisten artean aipa daitezke: Badiola, Irazu, Urzay, Lazkano eta Moraza, besteak beste.

23


Arte-adierazpenak

Bilbao Art Districten indar handiz bizi da bizitza kulturala eta artistikoa. Izen handiko zaharberritzaileak, liburu zaharren liburu-dendak, xarma handiko tabernak, diseinu-estudioak, arkitektoak eta diziplina desberdinetako eskolak, guztiak elkartzen dira Bilbao art Districten bihotzean. Museoekin eta galeriekin batera nahasten dira, eta aisialdiko esperientzia bereziak bilatzen dituen jendea, kultura nahi duten pertsonak eta inguru paregabeetan erosketak egin nahi dituztenak erakartzen dituzte. 24


cfc cfc 1

CFCBILBAO

Zabalgune plaza, 11 – 48009 Telefonoa: 944 24 88 90 marta@cfcbilbao.com www.cfcbilbao.com

Bilboko Argazkigintza Garaikidearen zentroa zioartean erreferente izatera iritsi da gainera.

Espazio honek gela teorikoa, gela digitala eta argazki-estudio bat ditu, baita erakusketa-gela eta konferentzia-gela ere, eta bi hilean CFCBilbao argazki garaikidearen behin argazkilaritza-erakusketak zentro bat da eta erakusketa, ar- antolatzen ditu. gitalpen eta heziketa-lan handia Hezkuntzaren ikuspegitik, preseta dinamikoa gartzen du. CFCBil- takuntza orekatua eskaintzeak bao plataforma bikaina da Bilboko duen garrantzia azpimarratzen du, hirian argazkilaritzari buruz hitz eta horregatik, garrantzi bera emaegitera elkartzeko, eztabaidatzeko ten zaie jakintzagaiaren alderdi teketa prestakuntza jasotzeko, eta na- nikoei eta sorkuntzari berari. 25


2

Euskal Akuarelarien Elkartea

Mazarredo zumarkalea, 35. 4º D – 48009 Telefonoa: 944 23 26 20 Fax: 944 23 26 20 euskalakuarela@gmail.com www.euskalak.com Bilbon sortu zuten 1945ean 14 margolari ezagunek. Margolari horietako bat Juan de Aróstegui Barbier izan zen, eta bera izan zen, halaber, elkartearen sustatzaile nagusia. 3

Almoneda Abando

Juan Ajuriaguerra, 24 – 48009 Telefonoa: 944 23 37 60

Altzari, objektu zahar, arma, makila eta dominen salerosketa. 4

Amasté - Arte Espazioa

Juan Ajuriaguerra, 18 – 48009 Telefonoa: 944 24 49 02 Fax: 944 24 49 02 info@amaste.es Arte Ederretarako mota orotako materialen salmenta. Markoztatzeko tailer propioa, gaur egungo muntaiak prezio lehiakorretan egiteko. 5

Antigüedades Darchinger

Colon de Larreategui, 49 – 48011 Telefonoa: 944 23 14 78 info@antiques-darchinger.com www.antiques-darchinger.com 1880 eta 1930 urteen arteko antigoaleko objektuen aukera bikaina. Modernismoan eta art Deco estiloan espezializatutako denda. 6

Antigüedades Zulaica

Heros, 11 – 48009 Telefonoa: 944 24 54 92 antiguedadeszulaica@yahoo.es

26

XVIII. eta XIX. mendeetako altzarien eta arte-objektuen aukera zaindua. Nortasun handiko piezak, zur nobleekin egindakoak eta linea arkitektoniko eta estilistiko puruekin diseinatuak.


7

Antze

Zabalgune plaza, 9 – 48009 (Sarrera Henaotik) Telefonoa: 944 23 06 38 agongon@euskalnet.net Lan grafiko garaikideak eta klasikoak (grabatuak, litografiak, serigrafiak eta abar) markoztatzen eta saltzen dituen denda. 45 urteko esperientzia. 8

Arbe Decoración

San José plaza, 3 – 48009 Telefonoa: 944 23 23 14 Fax: 944 23 23 14 arbe@arbe.net www.arbe.net Gaur egungo altzariak, diseinukoak, art decó, vintage altzariak. Arte grafikoko eta afrikarreko bilduma handia. Dekorazio-estudioa, proiektu integralak (gremioak, oihalak eta abar). 9

Arte–moda

Zubiarte Merkataritza Gunea Lehendakari Leizaola 2, P29-30 locala– 48001 Telefonoa: 610 98 37 57 artemoda72@gmail.com www.arte-moda.com BeaTrIZ Fl diseinatzaileak euskal artistak zein nazioartekoak sustatzen ditu eta moda eta artea erakusteko eta neurrizko prezioetan saltzeko aukera ematen die. 10

Arte Subastas Bilbao

Juan Ajuriaguerra, 46 – 48009 Telefonoa: 944 23 62 97 Fax: 944 23 43 57 correo@artesubastasbilbao.com www.artesubastasbilbao.com Arte Subastas Bilbao s.l-k bitartekaritza-lanak egiten ditu mota orotako arteobjektu, bitxi, bildumako pieza eta abarren gordailu, erakusketa edo enkanteetan. 11

Atico 90

Juan Ajuriaguerra, 10 – 48009 Telefonoa: 944 23 19 10 Fax: 944 23 77 76 info@atico90.es www.atico90.es Dekorazio garaikidea eskaintzen duen espazioa. 1990etik diseinu italiarreko marka ospetsuen altzariak banatzen ditu eta arte-erakusketak antolatzen ditu. 27


12

Binario Libros

Iparraguirre, 9 bis – 48009 Telefonoa: 944 24 23 91 tienda@binariolibros.com www.binariolibros.com Liburu teknikoak, entseguak, irakurketak eta abar, mugitu gabe eta lanak bilatzeko denbora galdu gabe. 13

Cluster Habic

Zabalgune plaza, 11 – 48009 Telefonoa: 943 81 57 56 Fax: 943 81 57 06 clusterhabic@clusterhabic.Com www.clusterhabit.com Erakusketa-espazioa Euskal Herriko diseinuko altzariak eta ekipamendua fabrikatzen duten enpresentzat. 14

COAVN

Mazarredo zumarkalea, 69 -71 behea – 48009 Telefonoa: 944 24 44 74 Fax: 944 23 63 43 info.bizkaia@coavn.org www.coavnbiz.org CoaVN-ren Bizkaiko ordezkaritzak kultura- eta prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu arkitektura bizkaitarra ezagutzera emateko eta sustatzeko. 15

Abokatuen Elkargoa

Uribitarte erranplak, 3 – 48001 Telefonoa: 944 35 62 00 Fax: 944 35 62 01 administracion@icasv-bilbao.com www.icasv-bilbao.com Urtean zehar kultur ekimenak eta ekimen artistikoak eskaintzen ditu bere egoitzan: arte-erakusketak, kontzertuak, konferentziak… 16

Danzatelier. Rocio Yebra

Juan Ajuriaguerra, 46 – 48009 Telefonoa: 944 05 44 34 rocioyebra@danzatelier.es www.danzatelier.es Mota orotako dantza-materialetan espezializatutako denda: klasikoa, garaikidea, jazz-a, flamenkoa, … 28


17

EIDE

Zabalgune plaza, 11. Ed. Ensanche – 48009 Telefonoa: 944 24 90 53 Fax: 944 24 90 53 info@eideweb.org www.eideweb.org Euskadiko Diseinatzaileen Elkartean elkartzen dira Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaileak.industrialak, grafikoak eta espazioen diseinatzaileak. 18

Entreplanta

Mazarredo zumarkalea, 35 -4C – 48009 Telefonoa: 944 01 44 59 info.entreplanta@gmail.com estudioentreplanta.wordpress.com Arte- eta bideo-estudioa. Artistek beren lanak erakusteko espazio bat da. Arlo artistiko desberdinei buruzko prestakuntza eta ikastaroak. 19

Goya

Colón Larreategui, 36 – 48009 Telefonoa: 944 23 22 22 Fax: 944 23 84 36 info@goyavirtual.com www.goyavirtual.com Artista profesionalak behar duen guztia. Teknika artistiko guztiak eta markarik onenak: Rembrandt, Winsor & Newton, Sennelier, Raphael, Escoda, Arches, Hannemhule. 20

Hirudart

Heros, 17 – 48009 Telefonoa: 944 07 84 80 info@hirudart.net www.hirudart.net Zerbitzu guztiak 3D-n: eszenografia birtualak, 3D animazioa, bideo didaktikoak, infografiak, bideo korporatiboak eta bisita birtual elkarreragileak. 21

Icaza

Mazarredo zumarkalea, 47 – 48009 Telefonoa: 944 24 22 23 icaza@icaza.es www.icaza.es Profesional eta bezeroentzako “aholkulari lagunak”, hainbat gaitan: espazioen banaketa, barne-harremanak, laneko osasuna, ergonomia, diseinua, materialak, zerbitzuak, … 29


22

José Luis Merino Gorospe

Mazarredo zumarkalea, 35 – 48009 Telefonoa: 636 92 21 89 merinogorospe@hotmail.com

Kontserbazioan, zaharberritze aplikatuan eta ondasun kulturalak kontserbatzeko eta katalogatzeko azterketa tekniko eta analitikoetan espezialistak. 23

Astarloa liburu-denda

Astarloa, 4 – 48001 Telefonoa: 944 231 607 astarloa@libreriastarloa.com www.libreriastarloa.com Bilbo erdian. Askotariko liburu zaharrak, eskuizkribuak, grabatuak, obra grafikoa, kartelak, bildumazaletasuna,...kartelak, bildumazaletasuna, … 24

Boulandier liburu-denda

Juan Ajuriaguerra, 52 – 48009 Telefonoa: 94 424 10 72 / 605 77 38 51 Fax: 944 23 80 49 libros@boulandier.com www.boulandier.com Liburu zaharren, berezien eta bitxien salerosketa. Balorazioak eta eskaintzak konpromisorik gabe, baita tasazioak ere. Bi hilean behin berritasunen katalogoa. 25

Macbur

Henao, 19 – Galería – 48009 Telefonoa: 944 23 72 19 Fax: 944 23 72 19 macbur19@hotmail.com www.macbur.net Arte-lanak markoztatzeko eta saltzeko tailerra (koadroak, grabatuak et litografiak). 1989tik irekia. 26

Más Arte

Mazarredo zumarkalea, 81– 48009 Telefonoa: 946 05 35 91 ion_sobera@hotmail.com www.ionsobera.com Espazio honetan vintage elementuak eta garaiko elementuak, argazkiekin, eskulturarekin eta dekoraziorako ukitu berezi bat duten elementuekin batera aurki daitezke. 30


27

Arnaga papertegia

Colon Larreategui, 8 – 48010 Telefonoa: 944 23 81 32 Fax: 944 23 81 32 contacto@arnagapapeleria.com www.arnagapapeleria.com 20 urte baino gehiago daramatza papertegi honek bilgarriak arte bihurtzen. Neurrira egindako kaxak eta paper bereziak zure opariekin jendea harrituta uzteko. 28

Paredero Quirós

Mazarredo zumarkalea, 65. 1º dcha – 48009 Telefonoa: 944 24 67 76 paredero@parederoquiros.com www.parederoquiros.com Artea modaren munduan, oihal-zati bikainekin egindako diseinuak. Ezkongaientzako bildumak eta festetarako bildumak. 29

Pilar Bustinduy

Mazarredo zumarkalea, 35. 1ºC – 48009 Telefonoa: 946 61 25 92 Fax: 946 61 25 92 bustinpi@hotmail.com/info@trampapel.com www.trampapel.com Ondare artistikoaren kontserbazioan-zaharberritzean jarduten duen enpresa. Enpresaren arduraduna zaharberritzean doktorea da eta arte garaikidean espezializatuta dago. 30

Restauraciones Luis de La Fuente

Rekalde zumarkalea, 1 – 48009 Telefonoa: 944 24 72 34 delafuenterestauraciones@gmail.com www.delafuenterestauraciones.es 1984an sortu zen. Altzariak eta arte-lanak zaharberritzen ditu. Balorazioak eta salmenta egiten ditu eta eskolak antolatzen ditu. 31

Rica Basagoiti

Elkano, 8 – 48009 Telefonoa: 944 23 65 31 info@ricabasagoiti.com www.ricabasagoiti.com Aspaldiko alfonbrak eta alfonbra modernoak, goi-kalitatekoak. Bilduma bakarrak, eskuz egindakoak, tindagai begetalekin, antzinako akaberekin eta joera berriko koloreekin. 31


32

Sarricolea-Alcalde Estudio

Lersundi, 9 Lokala – 48009 Telefonoa: 946 61 26 14 juanpablo@sarricolea-alcalde.com iciar@sarricolea-alcalde.com www.sarricolea-alcalde.com Arkitektura- eta interiorismo-estudioa. Proiektuak, obren zuzendaritza eta koordinazioa, erreformak, erakusketak, ziurtapenak, kalitate-kontrola eta aholkularitza. 33

Spazio Ranieri

Mazarredo zumarkalea, 31, 1º – 48009 Telefonoa: 944 23 28 54 ranieri@telefonica.net www.antonioranieri.com Artistaren tailerra, lantokia, Bilboko arte garaikidea ezagutzeko interesa duen pertsona ororentzat irekia. Eskultura, pintura eta diseinua. 34

Teresa Busto

Henao, 16 – 48009 Telefonoa: 656 76 60 88 teresa@teresabusto.com www.teresabusto.com Moda eta osagaien diseinatzailea, luxuaren sektorean espezializatua. Pieza bakarrak sortzen ditu, artisau-erara landuak, banan-banan. 35

tokyostory

Arbolantxa, 6 – 48001 Telefonoa: 944 79 03 93 tokyostory@tokyostory.biz www.tokyostory.biz Vintage altzariak, moda, artea eta XX, mendeko dekorazioa. 36

YellowKorner Bilbao

Portuko Markesa , 1 – 48009 Telefonoa: 944 25 52 33 marquesdelpuerto1@yellowkorner.com www.yellowkorner.com Egile-argazkiak. Edizio mugatua eta arrazoizko prezioak, erosle guztientzat egokiak. Giro berezia artea ezagutzeko eta arteaz gozatzeko. 32


Arte gehiago Bilbon

Bilbon Bilbao Art District zonatik haraindi zabaltzen dira kultura eta artea. Alh贸ndigaBilbao moduko ezinbesteko eraikinak, diziplina anitzeko erakusketa-espazioak, Ondare Aretoa adibidez, eta hiriko hainbat lekutan kokatutako galeriak; guztiek batera, nazioartean lehen mailakoa den eskaintza osatzen dute.

33


Plaza Arriquibar, 4– 48010 Telefonoa: 944 01 40 14 info@alhondigabilbao.com www.alhondigabilbao.com

mediateka, kirol-zentro bat, zinemaaretoak eta aisialdiko espazioak; gainera, bere kultur programazioan erakusketak, kontzertuak, haurrentzako tailerrak, foroak eta abar eskaintzen dira.

AlhóndigaBilbao hiriko kulturaren eta gizartearen espazio dinamizatzaile garrantzitsuenetako bat da. Bilbotarrentzat zein bisitarientzat topagune eta erreferentziazko leku bihurtu da. Hainbat espaziok osatzen dute:

Izaera modernista duen eraikin enblematiko batean dago, hiriko ardobiltegi zaharrean hain zuzen ere. Philippe Starck-ek diseinatu du barrualdea eta estilo hiritarra, berezia, berritzailea eta zurruna eman dio, Bilboko bizitzaren eta energiaren isla.

1

2

AlhóndigaBilbao

Sala Ondare Aretoa

María Díaz Haro, 11 – 48013 Telefonoa: 944 06 77 37 ondare.aretoa@bizkaia.net www.bizkaikoa.bizkaia.net

34

Ondare Aretoa kultur espazio bat da eta ibilbide sendoa du jada, askotariko gaietako erakusketen alorrean. Bizkaiko kultur ondarea eta ondare artistikoa zabaltzeko lan egiten du.


3

Euskalduna Jauregia, Biltzar eta Musika Jauregia

Abandoibarra etorbidea, 4 – 48011 Telefonoa: 944 03 50 00 info@euskalduna.net www.euskalduna.net Bilboren erdi-erdian eta artelan garrantzitsuekin apainduta (Dalí, Larrea, Lazkano…), arkitektura garaikideko obra garrantzitsuenetariko bat bezala aintzatetsia izan da. Enric Miralles 2001 saria lortu zuen Espai-

4

Espacio Marzana

Marzana kaia, 5 – 48003 Telefonoa: 944 16 75 80 espaciomarzana@yahoo.es www.espaciomarzana.net

niako Arkitekturaren VI. Biurtekoan, eta Munduko Biltzar Jauregi Onenaren saria eman zioten 2003an. Bere Auditoriumak 2.164 eserleku ditu, eta akustika aparta eta organo bikaina dauzka. 1.770 m 2-ko eszenatokia dauka, Espainiako estatuko handiena eta Europako bigarrena.

garaikidearen ikerketa-zentrotik oso gertu.

Marzana galeria espazioan Elena Goñi, Ixone Sádaba, Fermín Moreno, Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Eduardo Sourrouille eta Abigail Lazkoz mo2002ko azaroan inauguratu zen eta duko artisten lanak erakusten dira, Marzana kaian dago, Bilbao arte arte besteak beste. 35


La Taller - Taller y Galería de Grabado 5

Zumárraga, 7 – 48006 (Maestro Iciaren kalearen ondoan)

Telefonoa: 946 79 22 92 info@lataller.com www.lataller.com

6

SC gallery

Cortes, 4. Lonja – 48003 Telefonoa: 944 16 70 62 scgallery@scgallery.es www.scgallery.es

La Taller espazio hibrido bat da. Alde batetik, erakusketa-zentro bat da eta grafiaren mugak zalantzan jartzen dituzten proposamen artistiko garaikideak ikus daitezke bertan. Bestetik, prestakuntza eta laguntza eskain­tzen zaie teknika grafikoetan interesa duten artistei.

Bilbo Zaharreko Gorteak kalean dago. 2008ko apirilean ireki zituen ateak eta erakusketa-espazio bat du, nazioarteko artista garaikideak ezagutzera emateko eta sustatzeko.

36


Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

i Plaza Biribila, 1 – 48001 Telefonoa: 944 795 760 informacion@bilbaoturismo.bilbao.net www.bilbao.net/bilbaoturismo

Bilbao Art Districten inguruan eta hiriaren bihotzean dago Bilbao-Bizkaia Turismo Bulego berria. 120 urtetik gorako historia duen eraikin batean eskaintzen die arreta bisitariei eta bilbotarrei. Eraikin horretan aspaldiko elementuak eta elementu klasikoak, elementu berriekin eta abangoardistekin nahasten dira, guztien artean etengabeko elkarrizketa eta elkarreragina sortuz.

Obra honek XIX. mendeko Bilboren espiritu kosmopolita eta garaikidea islatzen du. Euskal horma-irudien tradizioa berreskuratzen du eta gaur egungo ikuspegitik birsortzen du.

Jatorrizko elementu arkitektonikoak eta materialak, -marmolezko zoruak, zutabeak, kapitelak eta Haizeen arrosa handi bat- egur kurbatuekin, goi-definizioko pantailekin, argiztapen-teknika berritzaileekin eta arteadierazpen garaikideenekin batera, elkarbizitza harmoniatsuan. “Kalejira” - Abigail Lazkoz (1972) Irudi polisemikoekin osatu da gizatiar poliedriko global ez baztertzailea den adierazpen hau.

“Ombligo” - Javi Martín (1968) Argazkia, diseinu grafikoa, ilustrazioa… lantzen duten artistentzat espazio irekia. Lehen instalazio honek 119 kubo ditu, horman jarrita, eta Bilboko egun lainotuen askotariko irudiak erakusten ditu. Inpresio-teknika “Fine art Piezografía Color” izenarekin ezagutzen da eta Hahne- mühle algodón smooth 300g-paperaren gainean landu da. “Basoen basoa” Lau oihal handi, Urduñako pagadi bat erakusten dutenak. Eraikinaren barruko patioa estaltzen dute eta bihotz berdea ematen diote eraikinari. 41


Arteen Asteburua Maiatzean kultura eta abangoardia nagusitzen dira Bilbao Art Districteko kaleetan. Artearekiko zaletasuna ospatzen dugu, artez beteriko kaleetan.

paregabe bat bizitzeko eta sentitzeko. Artista ezagunek bisitatzen dituzte gure galeriak eta museoak, beren lanaren eta sortze-prozesuaren azalpenak emateko.

Musika zuzenean, performance-ak, tailerrak, pintura aire zabalean, animazioa, adin guztietarako jarduerak eta ordutegi bereziak, esperientzia

Bilbok “Arteen asteburua� ekimenarekin Berlin, Milan, Londres, Miami, Helsinki eta Oslo moduko hirietan garatzen diren nazioarteko jarduerekin bat egiten du.

37


a ap nm pe ka ko

MUSEOAK 1

Guggenheim Bilbao Museoa

2

Bilboko Arte Ederren Museoa

3

Rekalde Aretoa

4

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

GALERIAK

Cluster Habic 14 COAVN 13

Abokatuen Elkartea 16 Danzatelier 15

EIDE 18 Entreplanta 17

Goya 20 Hirudart 19

1

Aritza galeria

2

Ederti galeria

21

3

Juan Manuel Lumbreras galeria

23

4

Kalao Panafrican Creations galeria

5

Michel Mejuto galeria

6

Carreras Múgica

7

Photo Gallery

8

Rembrandt galeria

9

Vanguardia galeria

10

Windsor Kulturgintza galeria

Icaza 22 José Luis Merino Gorospe Astarloa liburudenda 24 Boulandier liburudenda Macbur 26 Más Arte 25

Arnaga papertegia 28 Paredero Quirós 27

Pilar Bustinduy 30 Restauraciones Luis de la Fuente 29

Rica Basagoiti 32 Sarricolea – Alcalde Estudio 31

ARTE-ADIERAZPENAK 1 2

CFC Bilbao Euskal Akuarelarien Elkartea

Spazio Ranieri 34 Teresa Busto 33

tokyostory 36 YellowKorner Bilbao 35

4

Almoneda Abando Amasté

5

Antigüedades Darchinger

6

Antigüedades Zulaica

1

Antze

AlhondigaBilbao

7

Arbe Decoración

2

8

Ondare Aretoa

3

Euskalduna Jauregia, Biltzar eta Musika Jauregia

4

Espacio Marzana La Taller-Taller y Galería de Grabado

3

Arte-moda 10 Arte Subastas Bilbao

ARTE GEHIAGO BILBON

9

38

11

Atico 90

5

12

Binario Libros

6

SC gallery


Museoak

Galeríak

Arte-adierazpenak

Arte gehiago

1

2

9

3

26 24

3 8

13

16

14 10

12

14

4

2 31

4 5

2

1

Eskulturen arteko ibilbidea 1

William Tucker. Maia

2

Marcus Lupertz. Judith

3

6

Anish Kapoor. Zuhaitz garaia eta begia

Salvador Dali. Terpsícore

7

Louise Borgeois. Ama

4

Eduardo Chillida. Meeting place

8

Vicente Larrea. Dodecathlos

5

Jeff Koons. Puppy

9

Jeff Koons. Idi-bihotzak


Eskulturen arteko ibilbidea i Bilbao – Bizkaia Turismo Bulegoa

6

9

10

15

7

15 35 4

11

1 2

21

5

Lersund i

28

33

32

6

i

16

8 7 5 10 3 4

12

22 29

6

30

18

11

20

3

8

9

34

25 7

19

13

3

1 17

15 35 4

27

36 23

i

1

5

2

Corte s

4 6

10

Fujiko Nakaya. Laino-eskultura 08025 zk. (F.O.G.)

11

Daniel Buren. Arku gorriak

12

Nemesio Mogrovejo. Eva eta Rigisveglio

13

Richard Serra. New Union

14

Miguel Navarro. Konexioak

15

Yves Klein. Su-iturria

16

Jesús Lizaso: “Arraunlariak” eta “Barra-bihurkariak” Corte s

6


BILBAO ART DISTRICT tel. 94 479 57 60 Harpidetu zaitez gure newsletter-era, hemen:www.bilbaoartdistrict.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.