BILBAO-BIZKAIA UDAN MILIOI BAT PLAN

Page 1

BILBAO-BIZKAIA, UDAN MILIOI BAT PLAN

Hondartzaz gozatu Bilboko Guggenheim Museotik 30 minutura

Familian egiteko planak


U DAKO PLA NA K [or.5]

HA MA R ESPER I E N TZ IA “1 0”

[or.9]

MUSIKA [or.13]

HERRI JA I OS P E TSU AK [or.17]

KIROLA K [or.21]

BILB O LURRE Z , AIR E Z E TA I TSASOZ

[or.25]

HONDARTZA K E TA SU R FA [or.31]

KOSTALDEKO H E R R I AK [or.35]

HISTORIA DUTE N U DAL E R R IAK [or.39]

NATUR ESPA Z IO AK [or.43]

D ONE JA KUE BIDE A [or.47]

G ASTRONOMIA [or.51]

FAMILIAN EGI TE KO P LAN AK [or.55]

AGENDA [or.59]


3


4

Aste Nagusia, Bilbo


5


6

Su artifizialak, Bilboko Aste Nagusia


7

EZINBESTEKO HITZORDUAK UZTAILA BILBAO BBK LIVE JAIALDIA

(uztailaren 10etik 12ra)

Bizkaiko hiriburuak urteroko hitzordua dauka nazio eta nazioarteko artistarik nabarmenekin; horiei gehitu behar zaizkie milaka musikazale, betiere arte honen askotariko adierazpideak kontuan izanik. Edizio honetako kartelaren buruak Franz Ferdinand, The Prodigy eta The Black Keys dira. www.bilbaobbklive.com

ABUZTUA ASTE NAGUSIA

(abuztuaren 16tik 24ra) Marijaiak, Bilboko jaiak irudikatzen dituen pertsonaiak, ardura saihestezin bat dauka: jarduera eta zeregin ugariko bederatzi egun zororako urratsa ematekoa, hain zuzen ere. Antzezlanak, ikuskizunak, musikaldi handiak, munduko pirotekniarik onenetariko batzuk, lehiaketa gastronomikoak, herri-kirolak‌ www.bilbao-astenagusia.net

IRAILA SASKIBALOIKO MUNDIALA

(abuztuaren 30etik irailaren 4ra)

Bilbo saskibaloi onenaren erreferentzia izango da, mundu-mailan. Bizkaia Arenak, Bilbao Exhibition Centre (BEC) instalazioko pabiloietako batek, FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako aurrefaseko 15 partida hartuko ditu guztira. Bilboko kartelean NBAko mitoak azalduko dira Finlandiako, Zeelanda Berriko, Ukrainiako, Dominikar Errepublikako eta Turkiako selekzioekin batera. www.fiba.com


8

Pozalaguako kobazuloak, Karrantza, “2013ko txokorik onena�, Repsol gida


9


10

Gaztelugatxeko Doniene. 1. postua “Espainiako 7 natur mirarietan�, Allianz Global Assistance


11

HAMAR ESPERIENTZIA “10” 1.

6.

Jardun lurralde honetako erritual gastronomikorik behinenean eta dastatu pintxoak. Bilbon ez utzi ikusi barik Zazpi Kaleak, Poza, García Rivero, Ledesma, Diputazio kalea eta Guggenheim-eko inguruak.

Bisitatu Karrantza Haraneko Pozalaguako kobazuloetako estalaktita eszentrikoak eta harritu naturak zizelkatzen dituen obrak ikusita.

2.

7.

Hautatu Michelin-en euskal konstelazioko jatetxeetariko bat. Ezagutu jatetxe hauetako sukaldeak: Azurmendi 3*, Mina 1*, Etxanobe 1*, Zortziko 1*, Nerua 1*,Boroa 1*, Etxebarri 1* edo Andramari 1*.

3. Hartu kopa bat Jigger kokteledaritegian, Máximo Agirre kalean. Haren barraren atzean David Ríos dago, munduko bartender-ik onena; izan ere, Word Class Competition munduko koktel-probarik garrantzitsueneko irabazlea izan da.

4.

Bilbotik ordubetera “2013ko txokorik onena”, REPSOL gidaren arabera.

Ibili mailaz maila Gaztelugatxeko Donieneko ermitarainoko eskailera luze-luzea, Bakio eta Bermeoren artean. “Espainiako zazpi natur mirarien artean” botorik gehien lortu zuen tokia. Jo ezazu ermitako kanpaia, desio edo nahi bat eskatzeko edo espiritu txarrak aldentzeko.

8. Eman izena baleak eta izurdeak bilatzen dituen eta Bizkaiko Golkoa zeharkatzen duen itsasontzi batean. Eguneko irteerak Santurtziko kirol portutik, metroan Bilbotik 30 minutura. www.verballenas.com

Harritu eta gozatu jazzeko gaujaialdi batez Bilboko Guggenheim Museoaren marko ikusgarrian. Abuztuaren 19tik 22ra bitartean, museoa Bilboko jaietako Aste Nagusiko ospakizunetan ere parte hartuko du, ateak gaueko 11etatik 02etara zabalduz.

9.

5.

Tel: 946071707

Igo UNESCOk gizateriaren ondare izendatutako Bizkaiko Zubira eta ikusi mendeetako historia eta Abrako ikuspegirik onenetariko bat.

10.

20 minutu Renferen aldiri trenez.

Igo Txakolinbusera eta ezagutu zein den ardo honen arima. Bisitaldiaren barruan txakolina ekoizten duten udalerrietatik zeharreko ibilaldi bat egingo da, haien ondarea eta txakolindegiak ezagutu eta ardo tipiko hau dastatu ahal izateko.

Agurtu eguna itsasoaren aurreko ilunabar ikusgarri batekin. Bizkaiko Kostaldean, Portu Zaharretik Sopela eta Barrikaraino, “chillout” terrazarik onenak aurkituko dituzu, lasaitu ahal izateko.


12

Musika jaialdien uda


13


14

Bilbao BBK Live musika-jaialdia

BILBAO BBK LIVE MUSIKA JAIALDIA, MUGI ZAITEZ MUSIKARIK ONENAREN ERRITMOAN BILBAO BBK LIVE MUSIKAJAIALDIA Gozatu Bilbao BBK Live musika-jaialdiaz, pop-rockeko musikaren hitzordu handiaz, hain zuzen. Franz Ferdinand, The Prodigy eta The Black Keys, estatumailan emango duen kontzertu bakarrean, bertaratze-errekorrak gaindituko dituen bederatzigarren edizio honen kartel buruak izango dira. Ekitaldia Kobetamendin izango da uztailaren 10etik 12ra bitartean. Eta gogoan izan, egunean zehar, kontzertuak izan baino lehenago, jarduera ugari antolatuko direla hiri osoan. Ostegunean, uztailaren 10ean FRANZ FERDINAND Phoenix/Vetusta Morla/ Crystal Fighters/John Newman… Ostiralean, uztailaren 11n THE PRODIGY Jack Johnson/Bastille/Foster the people… Larunbatean, uztailaren 12an THE BLACK KEYS The Lumineers/MGMT/Band of horses… www.bilbaobbklive.com


45

MINUTURA JAZZALDIA. VITORIA-GASTEIZ

uztailaren 14tik 19ra www.jazzvitoria.com A-68. 5. irteera, N-622

60

MINUTURA JAZZALDIA. DONOSTIASAN SEBASTIÁN

uztailaren 23tik 27ra www.heinekenjazzaldia.com A-8. 9. Irteera

90

MINUTURA MIARRITZEKO BIG

uztailaren 16tik 24ra www.bigfest.fr A-8 eta A-63. 4. irteera

MUSIKA JAIALDIEN UDA Musika-jaialdiak atsegin izanez gero, udak soinuen koktel ederra eskainiko dizu; horren barnean honakoak azpimarratu behar dira: Getxo Jazz Uztailaren 2tik 6ra. www.getxo.net Getxo Blues Uztailaren 17tik 19ra. www.getxo.net Txapel Reggae Armintzan Uztailaren 19an.

BESTE MUSIKA-JAIALDIAK… David Guetta. Data: Uztailaren 19an Tokia: Bilbao Exhibition Centre Ordua: 22:00etan Extremoduro Data: Irailaren 20an Tokia: Bilbao Exhibition Centre Ordua: 22:00etan David Bisbal. “Tú y yo” bira Data: irailaren 27an Tokia: Bilbao Arena Ordua: 22:00etan

ITZULTZEKO ARRAZOI BAT ELTON JOHN BECen. Azaroaren 2an

15


16

Aste Nagusia, Bilbo


17


18

Marijaiak ongietorria ematen dizu Bilbora, besoak zabal-zabalik

ASTE NAGUSIA, ASTEBETEKO JAIA BILBON Abuztuaren 16tik 24ra bitartean, Bilbok jaietako zapiaren korapiloa egin eta adin guztietako pertsonei zuzentzen zaizkien bederatzi jaiegunetan murgilduko da. Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusia ospatzen du. Jaiotan Marijaiak, festa hauetako herri-anfitrioiak, doako 400 jardueratik gora zuzenduko ditu; horien barruan ez dira faltako, besteak beste kontzertuak, antzerkia, barrakak, zezenketak, su artifizialak, erraldoi eta buruhandiak, haurrentzako jokoak‌ eta, jakina denez, gastronomia. Aste Nagusia euskal kulturaren adierazpide guzti-guztiez gozatzeko aukera eta abagune bikaina da: bertsolariak, herri kirolak, euskal dantzak‌ Ez galdu giro ezin hobe honetaz gozatzeko aukera.

TXUPINAZOA Milaka pertsona batzen dira Arriaga antzokiaren aurrean; izan ere, eraikin ospetsu horretako terrazatik botatzen da jaiei hasiera ematen dien bolandera.

MARIJAIA Aste Nagusiaren jai-espiritua irudikatzen duen herri-pertsonaia. Hainbat urte dituen andre honek, beti besoak gora altxaturik azaltzen denak, Bilboko jaiak zuzentzen ditu. Jaiak amaitzen diren egunean, Marijaia erretzen dute festei bukaera emateko, itsasadarrean ospatzen den ikuskizun batean.


45

MINUTURA ANDRE MARIA ZURIAREN JAIA. VITORIA-GASTEIZ abuztuaren 4tik 9ra A-68. 5. irteera, N-622

60

MINUTURA ASTE NAGUSIA. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN abuztuaren 9tik 16ra A-8. 9. Irteera

90

MINUTURA SAN FERMINAK

Uztailaren 6tik 14ra AP-68. 5. irteera, N-622- AP-1, Donostia-San Sebastián. AP-15 Pamplona-Iruñea. 97. irteera

TXOSNAK

JAIRIK JAI

Hiriko zenbait elkartek eta konpartsak eraikitako etxolak, taberna gisara erabiltzen direnak; txostenetan “derrigorrezkoa” da kalimotxoa edatea. Edari hau oso zabalduta dago Euskal Herriko jai askotan eta ardo beltzaz eta koka-freskagarriaz egiten da.

Karmengo birjina Santurtzin Uztailaren 11tik 20ra. 25 minutu metroan.

GARGANTUA Baserritar erraldoi baten karikatura edo irudia da; barruan txirrista handi bat ezkutatzen du. Pertsonaia honek umeak irensten ditu, ahotik sartu eta atzealdetik irteten direlako. Ikus programazioa webgune honetan www.bilbao-astenagusia.net

Madalenak Elantxoben, Bermeon eta Mundakan Uztailaren 22an. Ordubete. Bizkaibuseko autobusak. Algortako Portu Zaharreko jaiak Abuztuaren 12tik 17ra. 20 minutu metroan. Antzar Eguna Lekeition 2014ko irailaren 5ean. Ordubete. Bizkaibuseko autobusak.

19


20

Bilbao Arena, “2011. urteko kirol eraikinaren saria�, Arch Daily


21


2014 FIBA

22

BASKETBALL WORLD CUP ABUZTUAREN 30,31ean IRAILAREN 2,3,4an

BILBO, FIBA 2014 MUNDUKO SASKIBALOI KOPAKO EGOITZA Abuztuaren 30etik irailaren 4ra, Bilbo saskibaloi onenaren erreferentzia izango da, mundu-mailan. Bizkaia Arenak, Bilbao Exhibition Centre (BEC) instalazioko pabiloietako batek, FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako aurrefaseko 15 partidu hartuko ditu guztira. Instalazio horietara heltzeko, metroa erabilita, ordu laurden baino gutxiago behar da Bilbotik. FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako beste eszenatoki batzuk honako hauexek izango dira: Bilbao Arena, entrenamendu-pista gisa erabiliko dena; Casillako pabilioia, ikus-entzule guztientzako jarduerak eskainiko dituena; eta, Areatzako moila, saskibaloizale guztiei zabalduko zaien “Fan Zone� bat izango duena.

AMERIKETAKO ESTATU BATUEK BILBON JOKATUKO DUTE Ameriketako Estatu Batuetako selekzioak, gaur egungo munduko txapeldun eta 2012ko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazleak, Bizkaia Arenako instalazioetan (BEC!) jokatuko ditu FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako Aurrefaseko partidak. NBAko izarrik distiratsuenak kartelean azalduko dira Finlandiako, Zeelanda Berriko, Ukrainiako, Dominikar Errepublikako eta Turkiako selekzioekin batera. Sarreren salmenta: spain2014.entradas.com/fiba2014/

FIBA 2014KO EGUTEGIA Larunbatean abuztuaren 30ean

Igandean abuztuaren 31n

Asteartean irailaren 2an

Asteazkenean irailaren 3an

Ostegunean irailaren 4an

12:30

12:30

15:00

15:00

15:00

Zeelanda Berria vs Ukrainia

Finlandia vs Zeelanda Berria

17:30

17:30

Turkia vs Finlandia

Ukrainia vs USA

Dominikar Ukrainia vs Turkia Errepublika vs 17:30 Zeelanda Berria USA vs 16:00 16:00 Zeelanda Berria Zeelanda Berria Finlandia vs 21:30 vs Turkia Ukrainia Finlandia vs Ukrainia vs Dominikar Errepublika

21:30

21:30

USA vs Finlandia Turkia vs USA

Dominikar Errepublika

21:30

Turkia vs Dominikar Erre- Dominikar publika vs USA Errepublika 21:30


EZ GALDU...

23

TRAINERUEN GIROA. Estropadarik ezagunenetariko bi “Kontxakoa” eta El Corte Inglés bandera dira (biak irailean). Gozatu BILBOKO ATHLETIC CLUBEKO ZALEEZ. Kalerik zurigorrienetariko batzuk Poza Lizentziatua eta García Rivero dira.

XAKEA Bilbao Chess 2014: Europako Kluben kopa eta Grand Slam-eko maisuen finala Bilbo xake-jokoaren hiriburua izango da. Irailaren 12tik 21era bitartean, Bilbao Chess 2014 izango da; horrelaxe irizten zaio Europako Kluben Kopa eta Grand Slam-eko Maisuen Finala aldi berean uztartzen dituen ekitaldi honi. Bi txapelketa hauek xake-jokoko mundu-elitea bilduko dute. Data: Irailaren 12tik 21era Tokia: Euskalduna Jauregia www.bilbaomastersfinal.com/es/

RED BULL CLIFF DIVING WORLD MUTURREKO JAUZIEN PROBA Bilbo proba ikusgarri honen egoitza izango da; bertan munduko 14 jauzilaririk onenek parte hartu eta elkarren artean lehiatuko dira, itsasadarrera 27 metrotik salto eginez. Horretarako, bada, Bilboko Guggenheim Museo aurreko Salveko zubia erabiliko dute. Datak: irailaren 19an eta 20an www.redbullcliffdiving.com


24

Bilboren ikuspegi panoramikoa


25


26

Ikuspegiak Itsasadarretik (Bilboats)

BISITA GIDATUAK OINEZ Ezagutu Bilbo bi ibilbide adierazgarriren bitartez. Zazpi Kaleak 10:00etan. Topagunea Plaza Biribileko 1.an dagoen Bilboko Turismoko Bulegoa. Zabalgunea-Abandoibarra 12:00etan. Topagunea Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan dagoen Bilboko Turismoko Bulegoa. Ordutegia: Bi bisitaldiak urteko asteburu guztiguztietan izaten dira. Uztailean eta abuztuan maiztasuna handitzen da: astearte, larunbat eta igandeetan: Zabalgunea-Abandoibarra ostegun, larunbat eta igandeetan: Zazpi Kaleak Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean bi bisitaldiak izango dira. Aste Nagusian (abuztuaren 16tik 24ra) eta Saskibaloiko Munduko Kopak iraun bitartean (abuztuaren 30etik irailaren 4ra) egunero egingo dira bi bisitak. Iraupena: 90 minutu Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Ingelesa

EUSKALDUNA JAUREGIRAKO BISITA GIDATUAK Doako bisitak Bisita-eguna: Larunbata Ordua: 12:00etan Sarrerak hartzeko tokia: Euskalduna Jauregia. (*) Bisitariak taldeko 30 lagun baino gehiago badira, beste bisita bat egingo da 13:00etan. Bisitaldia Jauregiaren jardueraren araberakoa izango da eta ezeztatu ahal izango da jarduera horren ondorioz.

IBILALDI ARKITEKTONIKOAK BIZIKLETAN AlhóndigaBilbaok hiriko eraikinik adierazgarrienak bizikletan ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu. Ibilaldia zeure bizikletarekin egin dezakezu edo jarduera fisikoko zentroak ematen duen 12etariko bat erabiliz. Data: ekainaren 21etik uztailaren 26ra bitarteko larunbatak. Tokia: Irteera eta jomuga Arrikibar plazan Ordua: 11:00etan Iraupena: 2 ordu Plazak: 25/eguneko. Prezioa 5 euro. AlhóndigaBilbaoko abonatuentzat 4 euro Ticketak Infopuntuan (informazio-gunea)

BISITA GIDATUAK ALHÓNDIGABILBAON Ezagutu AlhóndigaBilbao, Ricardo Bastidak egin eta Philippe Starck-ek berregokitutako eraikinean zehar gidatuko zaituen pertsona baten laguntzaz. Doako bisitak 19:00etan Astelehen eta astearteetan gaztelaniaz; ostegunetan euskaraz. Argibideak eta erreserbak Infopuntuan (informazio-gunea) eta telefono honetan: 944 014 014


27

HIRIAREN BISITA PANORAMIKOA Bilboko ikuspegi panoramikorik onenetariko bat Artxanda mendian daukagu; hara igotzeko, 1915ean egindako funikular historikoa erabil dezakegu. Toki horretatik, hiriko eraikinik garrantzitsuenak eta itsasadarraren bihurguneak ikusi ahal izango ditugu. Gainera, toki bikaina da berdeguneez gozatzeko, kirola egiteko edo plater tradizionalak dastatzeko.

Asteartean asteko atsedena, uztailean eta abuztuan, jaiegunetan eta zubietan izan ezik. info@busturistikoa.com Tel.: 696 42 98 47 / 696 42 98 48 www.busturistikoa.com

BILBOATS ITSASONTZI TURISTIKOA Ezagutu ezazu Bilboko historia itsasadarretik ibiliz eta hiriaren ikuspegi zoragarriaren berri izan. Uztail eta abuztuan: ITSASORA NABIGATZEN Astearteetatik igandeetara: 10:30 BILBO ITSAONTZIZ Egunero: 13:00, 16:00, 17:30, 19:00 eta 20:15. Irailean:

Artxandako funikularra

AUTOBUS TURISTIKOA Bilboren ikuspegi eroso eta desberdina. Bilbao Tour Autobus Turistikoak hiriaren ikuspegi pribilegiatu eta osoa eskaintzen du. Txartelak 24 ordurako balio du 2014ko udako ordutegia: uztail eta abuztuan: 11:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 – 17:00 eta 18:00etan Irailean: 11:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 eta 17:00etan

ITSASORA NABIGATZEN ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan: 10:30. BILBO ITSAONTZIZ Egunero: 13:00, 16:00, 17:30 eta 19:00; larunbatetan 20:15ean ere bai. bilboats@bilboats.com Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055 www.bilboats.com


28

Abandoibarra


29

BIZIKLETAN EDO PIRAGUAN Hiritik ibiltzeko modu eroso, praktiko eta jasangarria. Alokatu bizikleta bat edo piragua bat eta gozatu Bilboko bazter guztiez eta itsasadarraren inguruaz, zure kasa edo bisita gidatu batean.

TOURNE BILBAO Bizikleten alokairua eta bizikletazko bisita gidatuak. Bizikletak alokatzeko ordutegia: Egunero 10:00etatik 21:00etara. Erabiltzaileek hala eskatuta, hizkuntza desberdinetan izaten diren ibilaldiez gainera (Viva Bilbao, All Iron eta Family), udako hilabeteetan Tourne-k bizikleta-ibilbide bat eskaintzen du egunero ingelesez eta gaztelaniaz (gutxien-gutxienik 2 pertsona). Datak: ekainaren 16tik irailaren 30era Irteera-ordua: 11:00etan Tokia: Tourné Bilbao (K/ Villarías, 1) Prezioa pertsonako: 28 euro (ibilbide barruan bizikletaren alokairua, gida eta pintxo-potea sartzen da 2 ordu eta erdiko ibilbidean zehar). Telefonoa: 944 249 465 info@tournebilbao.com www.tournebilbao.com

BILBOBENTURA Piraguen eta bizikleten alokairua Udako ordutegia 10:00etatik 21:00etara izango da egunero Bilbobenturak ibilbide gidatuak antolatzen ditu Bilboko itsasadarretik zehar. Ibilbidean barrena Itsasadarraren historia azaltzen da eta zein izan den biziberritzeko aurrera eramandako lana, eta, aldi berean, zenbait joko ere egiten dira. Gaueko ibilaldi gidatuak piraguan Data: ostiralero Tokia: Ramón de la Sota moila Ordutegia: 21:00etatik 23:00etara Iraupena: 2 ordu Prezioa: 20 € pertsonako. Ibilaldi gidatuak igandeetan Data: igandero Tokia: Ramón de la Sota moila Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara Iraupena: 2 ordu Prezioa: 15 € pertsonako Bilbo – Bizkaia Zubia, ibilaldi gidatua Datak: uztailaren 12 eta 26an, abuztuaren 3an eta 10ean eta irailaren 6, 13 eta 20an Tokia: Ramón de la Sota moila, 1

Iraupena: 3 ordu gutxi gorabehera. Prezioa: 25 € pertsonako Tel.: 660734953 info@bilbobentura.com www.bilbobentura.com

URBAN BIKE Bi gurpilen gaineko munduaren topagunea, bizikleta elektrikoetan espezializatuta. Ordutegia: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandeetan kontsultatu behar Bizikleta elektrikoen doako test day: Erabil itzazu dohainik bizikleta elektriko desberdinak, hirikoak, tolesgarriak, etab. Horiek alokatzeko aukera izango duzu edo bizikleta elektrikoan hiritik zehar ordubeteko bisita gidatu bat egiteko aukera. Data: uztailaren 19an, abuztuaren 16an eta irailaren 27an Tokia: Urban Bike, Villarias kalea, 3 Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara bilbao@urban-bike.es Tel: 944 077 373 www.urban-bike.es

OHR!G!NAL – Esperientzia desberdinak Bizikleten alokairua, pedaldun kart-ak, kuatrizikloak eta bizikleta zirkularra. Aste barruko ordutegia 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara bitartekoa izango da; asteburuetan edozein ordutan egongo dira erabilgarria (aldez aurretiko erreserbarik egonez gero). Rafaela Ybarra kalea, 2 Bis. Tel. 94 400 44 30 info@ohriginal.net www.ohriginal.net www.facebook.com/ohriginalregalos

IBILBI Ibilaldi gidatuak kickbike edo bizikletetan eta alokairua. Villarias Kalea, 1 info@ibilbi.com Tel.: +34 633 03 20 70 www.ibilbi.com


30

Mundakako ezkerreko olatua


31


32

Barinatxe, Sopela

HONDARTZAK BILBOTIK “METRO” BATERA Bilbok duen luxu handietariko bat honako hauxe da: kostaldetik eta hondartzetatik oso hurbil egotea. Metroan joanik ordu erdi batera, labar ikusgarriez inguratutako hareatza izugarriak aurki daitezke; bertan eguzkitan egon ahalko zara, bainu bat hartu edota eguna igarotzen utzi, ilunabar erromantiko batez gozatzeko. Getxo udalerri barruan dauden Ereaga eta Arrigunagako hondartzek erakargarritasun turistiko garrantzitsuak dituzte inguruan, hala nola Portu Zaharra, kirol-portua edo etxe handien ibilbidea. Horrek guztiak ahalbidetzen du eguzkia eta hondartza uztartzea bisitaldiekin, ibilaldiekin eta gastronomia onarekin. Udalerri berean baina hirigunetik urrun eta natur ingurune ederrean, Gorrondatze-Aizkorriko hondartza daukagu; hori eta Sopelako Barinatxe-La Salvaje dira Bilbotik hurbilen dauden hondartza nudistak.

“Barinatxe” hondartza labar handien aterpean dago; labar horietaz bestaldean, beste hondartza ezagun bat dago: Arrietarra-Atxabiribil. Haizeak alde jotzen duenean, hondartza horietan ohiko irudia da parapentez jositako zeru bat ikustea. Arratsaldea iristean, inguruko tabernak eta pubak leku ezin hobeak dira martxan joateko. Hondartza lasaiagoak bilatuz gero, olatu gutxiagorekin, hobe duzu Plentzia edo Gorlizera hurreratzea; bertan familiarekin lasaitu ahal izango zara eguzkitan edo aperitibo gozo bat hartuz edo kirol akuatikoez, berdeguneez eta haurrentzako jokoez gozatu.


60

MINUTURA

33

KONTXAKO HONDARTZA, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN A-8. 9. Irteera

90

MINUTURA MIARRITZE (“Côte Basque”) A-8 eta A-63. 4. irteera

EREAGA Neguriko metro-geltokia /Bizkaibuseko autobusak. A 3411 ARRIGUNAGA Bidezabaleko metro-geltokia/ Bizkaibuseko autobusak. A 3411 GORRONDATZE-AIZKORRI Bizkaibuseko autobusak. A 3411 BARINATZE-LA SALVAJE Larrabasterrako metro-geltokia/Sopelbus/ Bizkaibus ARRIETARRA-ATXABIRIBIL Larrabasterrako metro-geltokia/Sopelbus/ Bizkaibus PLENTZIA Plentziako metro-geltokia GORLIZEKO HONDARTZA Plentziako metro-geltokia/Bizkaibuseko Plentzia-Gorliz autobus txikia.

SURFAREN PARADISUA Itsasoaren naturaz gozatzeko eta haren indarra eta oldarkortasuna sentitzeko modurik onenetariko bat da surfean egitea. Euskal kostaldeak kirol honetan jarduteko santutegi ezin hobeak eskaintzen ditu, besteak beste Barinatxe, Arrietara, Bakio eta Mundaka. www.bilbaoturismo.net

MUNDAKAKO EZKERREKO OLATUA Urdaibaiko Biosferaren natur erreserbaren barnean kokaturik, munduko ezkerreko 10 olaturik onenen barruan dago eta Europako onena da; planeta osoko surflariak erakartzen ditu.


34

Arrantza-portua, Ondarroa


35


36

Algortako Portu Zaharra, Getxo

ITSASOARI BEGIRA Bizkaiko kostaldeak makina bat udalerri bitxi eta eder eskaintzen du, hara txangoak egiten joateko. Itsasoaren eta arrantza-tradizioaren xarmari ondare historikoa gehitu behar zaio, bai eta gastronomia ezin gozoagoa ere.

SANTURTZI Harrotasunez eusten dio Bizkaiko Golkoan izandako arrantza-portu handiaren iraganari. Itsas tradizioa argi arnas daiteke Arrantzaleen Kofradian eta Reina Victoriako pasealeku ederrean. Arrantzaleen lanbidea eta arrantza-aparailuak hurbiletik ezagutu nahi izanez gero, erreserbatu bisita bat Agurtza arrantza-ontzian. Ez joan Santurtzitik haren sardina ospetsuak probatu gabe, horiek udalerri honetako benetako nortasun-zantzu eta -ikurrak direlako. Konexioa: Santurtziko metro-geltokia

GETXO Getxo, Bilbotik 20 minutura Bizkaiko burgesiaren tokirik gogokoenetariko bat izan da beti. Udalerri honetan, Bizkaiko Zubi ikusgarria ikusi ahal izango duzu, UNESCOk gizateriaren ondare izendatutakoa. Puntu horretatik eta kostari jarraiki, Etxe Handien Ibilbidearekin topa egingo duzu; ibilbide horretan jauregiak eta luxuzko etxeak nabarmentzen dira. Ibilbide honen amaieran, Ereaga ondoko kirol-portua ikusiko dugu eta bukaera-bukaeran Portu Zaharra; bertan nahitaez gelditu behar da gastronomiaz gozatzeko. Jesarri harrizko eskaileretan eta gozatu udako ilunabar batez. Beste aukera bikain bat da Getxoko labarrak korritzea. Bisitatu

Punta Galea edo Aixerrotako museoa; leku horietan itsasertzeko panoramika bikainak lortu ahal izango dituzu. Konexioa: Areeta, Gobela eta Algortako metro-geltokiak

PLENTZIA Erdi Aroko jatorria duen hiribildu honek kale estuetako alde zahar ederra dauka; bertan Andre Maria Magdalenaren eliza nabarmentzen da. Itsasadar batek zeharkatzen du hiribildua, eta haren ondotik oinezkoentzako pasealeku xarmagarri bat igarotzen da, alboan eraikin dotoreak dituela. Bideari jarraitzen badiozu itsasorako norabidean, laketontziz betetako Gallardako portutik igaroko zara. Horren ondoren, hondartza zabal-zabala aurkituko duzu, badia eder batean kokatua. Konexioa: Plentziako metro-geltokia

BAKIO Autoz Bilbotik ordu erdira, Bakio aurkitzen dugu, euskal herritar askoren udako udalerria. Bere hondartza Bizkaiko kostaldeko luzeenetariko bat da eta surfean jarduteko guztiz egokia; halaber, toki ezin aproposagoa da itsasoaren aurrean, adibidez terraza batean, erlaxatzeko. Freskagarri bat hartzeko orduan, Bakion derrigorrezkoa da txakolina dastatzea; fruta-gustuko ardo leun eta gazte hau oso tipikoa


45

MINUTURA

37

GETARIA (Gipuzkoa) A-8. 11. irteera

60

MINUTURA · HONDARRIBIA (Gipuzkoa) A-8 eta A-63. N-638ko irteera

· DONIBANE LOHIZUNE (“Côte Basque”)

A-68 eta A-63. 2. irteera

da zonalde honetan. Ardo hau egiteko sekretu guztiak azter ditzakezu Txakolingunean, hau da, udalerriak txakolinaren gainean duen museoan. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3518

BERMEO Euskal kostaldeko herririk bereizgarrienetariko bat da. Portuan flota garrantzitsua aurki daiteke eta aukera ezin hobea da kolore bizietako arrantza-ontzi handiak ikusteko, itsasoan harrapatutako arrainekin iristen direnean. Bermeoko Portu Zaharraren gainean, Ertzillako Dorre historikoa altxatzen da, monumentu nazionaltzat hartzen dena; haren hormen barruan Arrantzalearen Museoa ireki zen 1948an. Gaur egunean itxita dago obrak direla eta. Arrantzaleen herri honetan, egokiena mahai batean jesartzea eta itsasotik ekarri berri duten arrainak dastatzea da. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3527/ Bilbo-Bermeo Euskotrena.

MUNDAKA Herri txiki honek xarma berezia dauka, Biosferako Erreserba izendatutako Urdaibaiko estuariora ematen duen berezko balkoia baita. Anima zaitez Santa Katalinako ermitaraino iristen den bide zoragarria zeharkatzen; bertatik Ogoñoko lurmuturra eta Izaroko uhartea ikusi ahal izango dituzu.

Indarrak berreskuratzeko, portu polit honen inguruko edozein terraza edota jatetxe hautatu ahal izango duzu. Surfa atsegin izanez gero, ziur entzun duzula ezkerreko olatu ospetsuaz hitz egiten. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3517/ Bilbo-Bermeo Euskotrena

LEKEITIO Bilbotik gutxi gorabehera ordubetera, Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerririk polit eta bisitatuenetariko bat da. Itsasoari begiratzen dioten jauregiz, dorretxez eta arrantzaleen etxeez jositako alde zaharra dauka. Isuntzako hondartza ederraren aurrean, Garraitz uhartea dago; itsasbehera egonez gero, irlaraino oinez joan daiteke. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3512

ONDARROA Euskal kostaldeko herririk ospetsuenetariko bat da. Alde zaharra, Andrea Maria elizak menderatzen duena, Erdi Arokoa da. Antzina itsasontziak lotzeko erabiltzen zen portu zaharra ere historiaz eta istorioez beterik dago. Ondarroa, era berean, Artibai ibaiaren bi ibarrak lotzeko egindako zubiengatik ere nabarmentzen da. Arrigorri hondartza udalerri honetako beste erakargarrietariko bat da. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3915 eta A3916


38

Zubi Zaharra edo Muzakoa, Balmaseda


39


40

Juntetxea, Gernika

ALDE ZAHARRAK ETA ERDI AROKO HIRIBILDUAK Bilbotik hurbil Erdi Aroko hiribildu ugari aurkituko dituzu. Ondareaberastasun eta xarma handiko udalerri horietan Bizkaiko historia gordetzen da.

PORTUGALETE

LANESTOSA

Portugaleteko alde zaharra, Santa Mariako basilikak menderatzen duena, monumentu-multzo izendaturik dago. Santa Maria kaletik jaisten bazara, kolore biziz margotutako etxeen ondoan, Canillako pasealekura iritsiko zara; bertan atseden hartu ahal izango duzu itsasadarraren ondoan eta gizateriaren ondare izendatutako Bizkaiko Zubi ikusgarriaren oinetan. Portugalete Bilborekin komunikaturik dago metroz, trenez eta autobusez.

Lanestosako jatorria kaleetan ikus daiteke; gainera, tarteren batean jatorrizko pabadurari eutsi zaio. Laborantza-etxeak, arkupedun plaza, XVI. Mendeko San Pedro eliza eta Lanestosako Colina jauregia nabarmentzen dira. Hiri honetan, estilo kolonialeko etxeak ere ugariak dira, aberastasuna lortu ondoren Ameriketatik itzulitako euskal emigranteek eraikiak.

Konexioa: Portugaleteko metro-geltokia www.portugalete.com

URDUĂ‘A Multzo historiko eta monumental izendatua, UrduĂąa Arabako lurraldearen barruko irla geografiko bat da. Aduana zaharra eta Andrea Maria eliza Gorobel mendilerroaren oinetan dagoen hiri txiki honetako bitxietariko batzuk dira. Konexioa: RENFEko trena, C3 linea www.ordunaturismo.com

BALMASEDA Bilbotik ordu erdira autoan, salgaien pasabide garrantzitsua izan zen Gaztelako Lautadaren eta Kantauri Itsasoaren artean. Garai horren lekukoa Zubi Zahar bereizgarria da. Erdi Aroko alde zaharrean bi eliza nabarmentzen dira: San Severinokoa eta San Joaneko tenplu gotikoa. Konexioa: FEVE trena, Bilbo-Balmaseda www.visitenkarterri.com

Konexioa: FEVE trena Bilbo-Santander, Karrantzako geltokia eta Bizkaibuseko A0652 autobusa www.visitenkarterri.com

OTXANDIO Gorbeiako natur parkearekiko mugan, Otxandioko hiribilduak aparteko ondarea dauka. Haren arkitekturatik nabarmendu behar dira Errenazimenduko Santa Marinako eliza eta udalerriko frontoi historikoa. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3925 www.turismoa.otxandio.net

AREATZA Areatzako herrigunea kultur ondasun izendaturik dago monumentumultzoaren kategorian. Gortazar edo Riskal jauregia, San Bartolomeko eliza eta Santa Isabeleko komentua nabarmentzen dira. Areatza Gorbeiako mendi ikusgarriaren oinetan dago; horrenbestez, mendi honetara txango


45

MINUTURA

41

VITORIA-GASTEIZ A-68. 5. irteera, N-622

60

MINUTURA GUARDIA (Araba) AP-68. 10. irteera. N-232 eta A 3210 Guardiarako errepidea

90

MINUTURA BAIONA (“Côte Basque”) A-8. A-63. 5. irteera

ahaztezinak egin eta horietaz gozatu ahal izango duzue. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3927 www.areatza.net/es-ES/Turismo

GERNIKA-LUMO Gernikak bonbardaketa lazgarria jasan zuen; bonba horiek hegazkin alemanek jaurti zituzten Gerra Zibilean. Eraso izugarri horrek eraikinen %70 suntsitu zituen. Museo de la Paz hartzen duen udalerri hau ankerkeriaren kontrako ikur unibertsala bihurtu da; ez da ahaztu behar Picassoren lanik bikainena inspiratu zuenik. Gernika ere oso ezaguna da bertako arbola ospetsuagatik, Euskal Herriko askatasunak irudikatzen dituen eta Juntetxean aurkitzen dugun haritzagatik hain zuzen ere. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3514 eta A3515/ Bilbo-Bermeo Euskotrena www.gernika-lumo.net

MARKINA-XEMEIN Bilbotik ordubetera gutxi gorabehera, Markina-Xemein dago. Alde zaharrak Erdi Aroko itxurari eusten dio. Derrigorrezkoa da Arretxinagako San Migel ermita ikusgarria bisitatzea; izan ere, haren barruan hiru arroka erraldoik babesten dute santuaren irudia. Halaber, ez da komeni herritik alde egitea herrian “Pilotaren Unibertsitate” gisa ezagutzen den

frontoia bisitatu gabe. Pilotaleku hau Euskadin hainbeste zaletu dituen kirol horren benetako santutegia da. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3915, A3916 eta A3512 www.markina-xemein.com

DURANGO Euskal tradizioaren mendi magikoa den Anbotoren oinetan kokaturik , alde zahar ikusgarria dauka. Haren eraikin ikusgarrien artean honakoak nabarmen daitezke: Uribarriko Andrea Mariaren Basilika, Euskadiko arkuperik handiena duena, Udala eta Lariz dorrea. Kurutzesantu Museoak Bizkaiko bitxi monumentaletariko bat gordetzen du: Kurutziagako gurutzea, espezialistek estatuko onentzat hartzen duten gurutzadura gotikoa. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3933/ Bilbo-Donostia Euskotrena www.turismodurango.net

ELORRIO Elorrioko alde zaharra, monumentu historikotzat hartzen dena, Bizkaiko ikusgarrienetariko bat da, zalantzarik gabe. Jauregiz eta harrizko eta harlanduzko oinetxeez jositako kaleetatik zehar ibiltzeak atzera eramango zaitu, beharbada XVII. eta XVIII. mendeetara. Konexioa: Bizkaibuseko autobusa, A3923 www.elorrio.net


42

Atxondo, Anboto mendiko hegala


43


44

Gorobel mendilerroa, UrduĂąa

BIZI NATURA Bilbo eta haren inguruan, naturaz gozatzeko eta aire zabaleko kiroletan jarduteko paradisu bat dira. Xendazaletasuna, mendi-ibiliak, bide berdeak, kanoak, piraguak, bela, itsasontzietan eman daitezkeen itzuliak, urpean igeri egitea, parapentea‌ horiek guztiak natur parkeetan, labarretan edo mendietan egin daitezkeen jarduerak dira.

ERAZTUN BERDEA Jantzi oinetako erosoak eta gozatu Bilboko eraztun berdeaz. Hiriak bere hirigunea inguratzen duen ibilbide handi bat dauka, Artxandako baso eta parteka, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz zeharkatzen dituena. Guztira 99,30 kilometro dira eraztun itxi baten barruan; ibilbidean bidezidorrak, bideak eta kaleak aurki daitezke, leku interesgarriei buruzko argibideekin eta informazio orokorrarekin batera. Bilboko erdigunetik ibilbide handi horretara joan daiteke hamaika bide desberdin erabiliz.

ZUGAZTIETA ETA MEATZALDEA Inguru honetaz gozatu ahal izateko, Trapagaraneraino joan beharra dago; bertan antzina inguru honetan zeuden meatokietan lan egiten zuten meatzariak lekualdatzeko eraikitako Larreinetako funikularra hartu ahal izango duzu. Burdina ateratzeko hondeatze-lanen ondorioz, gaur egunean arrantzarako ezin egokiagoak diren lakuak sortu dira. Funikularretik Zugaztietara oinez (kilometro 1) edo autobusez joan daiteke. Zugaztietan naturaz eta Abrako ikuspegi bikainaz

gozatzeaz gain, Indabengatik ezagunak diren bertako jatetxeetako batean indarberritu zaitezke.

URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBA Urdaibaiko Biosferako Erreserbak paisaia bikaina eskaintzen du, labarrez, hondartzez eta mendiez inguraturik, eta altxor biologiko ezin baliotsuagoa gordetzen du. Erreserba honek biltzen duen natura hurbilagotik ezagutzeko moduetariko bat da Urdaibai Bird Center bisitatzea. Hegaztiei buruzko museo handia eta ikerkuntza-zentroa izateaz gainera, paduraren behatoki pribilegiatua da eta ikuspegi harrigarriak eskaintzen ditu. Ingurune honetako beste bi eremu oso garrantzitsuak dira Omako baso margotua eta SantimamiĂąeko kobazuloen erreprodukzioa.

URKIOLA Xendazaletasuna eta eskalada natur parke honen erakargarritasun handienetariko batzuk dira. Era guztietako mendi-ibiliak egin daitezke, paseo arruntak eta igoera gogorrak, 1.000 metrotik gorako garaierarekin;


60

MINUTURA

45

· AIZKORRIKO MENDIGUNEA (Gipuzkoa)

A-8. 15. irteera, AP-1. 8. irteera, GI-632. 0. irteera, N-1. 416. irteera, Idiazabal. Landa-gune sakabanatua. Iruetxetaaldea auzoraino.

· GESALTZA AÑANA (Araba) A-68. 6. irteera, A-2622

90

MINUTURA URBASAKO MENDILERROA (Navarra)

AP-68. 5. irteera, N-622. AP-1, DonostiaSan Sebastián. 395. irteera, Olazti

halaber, eskalada-bideak ere badaude, Atxarteko haizpitartea inguratzen duten hormetan kokatuak. Natur parke honen bisitaldia osatzeko, Abadiño udalerria bisita dezakezu edo Urkiolako santutegia; azken hori mendi-hegal batean dago, pagoek, lizarrek eta urkiek osatutako baso batez inguratuta.

GORBEIA Eremu babestu hau Gorbeia mendiaren inguruan osatzen da eta era guztietako esperientziak bizitzeko prestaturik dago; izan ere, bertan safariak, hamaiketakoak eta egun bateko artzaina izateko edo zurearen artisau bihurtzeko bisitaldiak egin daitezke. Mendi honen gailurrean, 1.482 metroko garaiera duen tontorrean, 18 metro luze den gurutze bat dago, XX. mendearen hasieran bertan kokatua. Ibiltariek, mendizaleek, mendi-bizikletek eta zaldizkoek korritzen dituzte mendiguneko bideak eta bidexkak; jarduera horiek errazteko, parkean balizatutako bideen sare bat dago.

ARMAÑON ETA POZALAGUAKO KOBAZULOAK Armañoneko gailurra (854 metro) natur eremu honen tontorrik garaiena da; bertan paseoak eta ibilaldiak egiteko hainbat bide daude seinaleztaturik. Gune interesgarrien artean, honako natur baliabide hauek ditugu: Sopeñako artadia, Balgerriko pagadia, Raneroko haitzak, Karrantza Haraneko monumentu megalitikoak eta Pozalaguako kobazulo ospetsuak; azken horiek munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena biltzen dute. (“2013ko txokorik onena”, REPSOL gida)

URDUÑA, GOROBEL MENDILERROA Mendigune hau Aiara Haranaren gainean altxatzen da 300-400 metrotik gorako garaierarekin; hortaz, ikuspegi panoramikoak ikusgarriak dira zinez. Zentzu horretan, balkoirik ezagunetariko bat da Delikako arroila da edo Nerbioiko balkoia, ur-jauzi ikusgarri batera azaltzen dena. Gorobel mendilerroan artzaintzari eta bizimodu tradizionalari lotutako aztarna ugari ere bisita daitezke.


46

Done Jakue Bidea Bilbotik igarotzean


47


48

Santiagoko Katedrala, Bilboko Zazpi Kaleak


49

IPARRALDEKO BIDEA KOSTALDETIK Ibilbide lasai batekin eta jende-pilaketarik gabe, Bizkaian iparraldeko bideak kostaldea, mendiak eta basoak erreferentzia bihurtzen diren ibilaldi bat eskaintzen du. Ibilbide hau Kantabriara abiatzen da; kostaldeko herri bukolikoak, Erdi Aroko hiribilduak eta Bilboren gisako hiri handiak korritzen ditu.

5. ETAPA

Markina-Xemein - Gernika-Lumo (24,8 km) Gune interesgarriak: Edortzako Andre Mariaren ermita (Xemein). Andre Maria (Markina-Xemein). Ziortzako Kolegiata (Ziortza).

6. ETAPA

Gernika-Lumo - Bilbo (29,7 km) Gune interesgarriak: Gernikako Arbola (Gernika-Lumo) Juntetxea (Gernika-Lumo) Andre Maria eliza (Lezama)

7. ETAPA

Bilbo - Portugalete (19,6 km) Gune interesgarriak: Bego単ako Basilika (Bilbo) Santiagoko Katedrala (Bilbo) San Antoneko Eliza (Bilbo) Bizkaiko Zubia (Portugalete) Andra Mari Eliza (Portugalete)

8. ETAPA

Portugalete - Kobaron (16,8 km) Gune interesgarriak: Mu単atoizko Gaztelua eta Jauregia (Muskiz) San Julianeko Eliza (Muskiz) www.bilbaoturismo.net


50

Txakolin-dastaketa, Bizkaia


51


60

52

MINUTURA ARABAKO ERRIOXA Arabako Errioxa ardo bikainaren eta upeltegi adierazgarrien sinonimo da. Bere mahastiek ospe handia dute mundu mailan eta Frank Gehry edo Santiago Calatravaren tankerako arkitektoek beren marka utzi dute bertan. AP 68. 8. irteera. N-124 eta N-232 a

Pintxoen barra


53

AHOSABAIRA ZUZENEAN Udak itsasoaren bultzada hartzen du eta mahaietara euskal gastronomiaren erregeetariko bat hurreratzen du: hegaluzea. “Thunnus alalunga” preziatua salmahai berean egon ohi da arrandegietan txipiroiekin, txitxarrekin, sardinekin eta antzekoekin batera. Erriberako Merkatua, zalantza izpirik gabe, denboraldiko produktu fresko horietaz gozatzeko tenplu gastronomikoa da. Ikusi merkatuko postuak eta ezagutu zeintzuk diren pintxoa ikono handitzat daukan sukaldaritza honetako osagai nagusiak. Eguraldiak kalean, kanpoaldean, egoteko laguntza ematen digun garai honetan benetako gozamena da tabernarik taberna joatea eta horietan pintxoak eta txikitoak dastatu ahal izatea, laguntza onaz gozatzen den bitartean. Zazpi Kaleak, García Rivero, Ledesma, Poza edo Deustua jenderik gehien biltzen duten guneetariko batzuk dira. Igande goiza izanez gero, ohikoa izaten da txibierro gozoak jatea aperitibo modura, bermut bat lagun dutela.

Udako hilabeteetan beste tradizio bat txapelketa gastronomikoak izaten dira, sukaldaritza oso sustraiturik dagoen herrialde baten jakintza-mota hau eta jateko pasioa erakusten dituena. Aste Nagusian, Bilboko jaietan, Areatzako pasealekuak giro ezin hobea hartzen du halako txapelketak egiten diren guzti-guztietan.

TXAKOLI Fruta-gustuko ardo fin eta gazte hau gehienbat Euskal Herrian ekoizten da eta bertoko jendearen historia bezain antzinakoa dela esan ohi da. Graduazio txikikoa (10º-11,5º) eta garraztasun arinekoa, baserrietan edatetik estatuan ekoizten diren ardo zuririk onenen artean egotera igaro da. Bilbotik kilometro gutxira gustu guztietarako proposamenak egiten dituzten txakolindegiak aurki daitezke: bisita gidatuak, dastaketak, izarren azpiko dastaketak edo afariak zuzeneko musikarekin. Naturan kokaturik, mahastiez eta tradizioaz inguratutako txakolindegiek harritu egingo zaituzte.. www.bilbaoturismo.net www.bizkaikotxakolina.org

TXAKOLIBUS Autobus honek Bilbotik hurbil dagoen Uribe eskualdeko zenbait txakolindegi eta toki turistikotara eramango zaitu. Tel.: 946 071 707 07/19

08/09

09/02

Butroeko gazteluaren inguruak

Gaztelugatxeko begiratokia eta Bakio

Mungiako herrigunea

1. bisita txakolindegi batera

Butroi Upategia (Gatika)

Abio Txakolina (Bakio)

Ados Basarte Txakolina (Bakio)

Lekualdaketa / Bisita

Plentziako alde zaharra

Gamiz-Fika

Zamudio

Ur azpiko upategia, Plentzian

Uriarte txakolina (Gamiz-Fika)

Magalarte Zamudio Txakolina (Zamudio)

Plentzia / Gorliz / Armintza (Lemoiz)

Mungia

Sopela / Berango

Bisita

2. bisita txakolindegi batera Denbora librea Bazkaria


54

Hondartzaz gozatuz, Bizkaiko kostaldea


55


56

25

MINUTURA “SOPUERTA ABENTURA” Arboletako abenturen parkea. A-8. Gallartako irteera, N-634

60

MINUTURA “KARPIN ABENTURA” Basa-animalien gaineko parke tematikoa Karrantzan. A-8. 119. irteera, BI-636 eta BI-3602 (Zalla/Trutzios/Karrantza)

90

MINUTURA CABÁRCENO, (Kantabria) Cabárcenoko naturaren parkea, erdi aske dauden basa animaliak biltzen dituen eremu handia. A-8, Santanderrerako norabidean. 205. irteera, S-30. CA- 143ranzko irteera.

AlhóndigaBilbaoko igerilekua


57

EZAGUTU FAMILIA OSOARENTZAKO AISIALDIA BILBON UMEENTZAKO ASTE NAGUSIA Bilboko jaietan familiarentzako hitzordu ugari izan ohi da. Casilda Iturrizar parkearen inguruetan, umeentzako tailerrak eta jokoak antolatzen dira. Hortaz, 9.500 m2 baino gehiago erabiltzen dira haurren gozamenerako. Beste eremu garrantzitsua barrakak eta zirkoa dira, Etxebarriko parkean instalatzen direnak; gainera, toki hori ezin hobea da jaiegun guztietako gauetan programaturiko su artifizialak ikusteko. Ez galdu balearen kalejira tradizionala. Familia osoa ahoa bete hortz geratuko baita “Baly” balea eta haren lagunak ikustean.

CASILDA ITURRIZAR PARKEA Haurrek izan hobeto pasatuko dute parke honetan bizi diren ahate eta zisneekin; horregatik, Bilboko benetako bihotz berde honi “ahateen parkea” ere irizten zaio.

IBILALDIA ABANDOIBARRETIK ZEHAR, ITSASADARRAREN ALBOAN Bilbon haien aztarna utzi duten arkitekto eta eskultore ospetsuen lanez gozatzeko aukera bikaina izateaz gainera, umeentzako aisialdigune handi bat dauka, abangoardiako zabuez beteta, bai eta neskatila eta mutikoak iman baten antzera erakartzen dituen iturri interaktibo bat ere. Gomendio bat: eraman bustitako jantziak aldatzeko arropak.

ALHÓNDIGABILBAO Etxeko umeentzat eskuarki programatu ohi dituen jarduerez gainera, kultur eta kirol zentro abangoardista honek bi erakargarritasun handi ditu oporegun bat bertan igarotzeko: Txikiland haurrentzako mediateka eta kristalezko lurzorua duen igerileku harrigarri eta freskagarria. Argibide gehiago: 94 401 40 14 (astelehenetik igandera, 7:00etatik 23:00etara, larunbat, igande eta jaiegunetan 8:30etik 23:00etara) www.alhondigabilbao.com


58

Guggenheim Bilbao Museoa


59


60

Yoko Ono, Guggenheim Bilbao Museoa

ERAKUSKETAK GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

HENRY MOORE

Bilduma iraunkorraz gainera, udako hilabeteetan honako erakusketa hauek ere ikusgai izango dira:

Erakusketa honek eskultura garaikidearen maisu handienetariko baten zazpi eskultura biltzen ditu Casilda Iturrizar parkearen eta Arte Ederren Museoaren inguruan. Uztailaren 17ra arte.

“Georges Braque” irailaren 21era arte “Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera Begirakoa” irailaren 4ra arte “Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako artelan hautatuak, IV.a” abuztuaren 31ra arte “Artearen bitartez ikasiz, 2014” abuztuaren 31ra arte “Gure garaiko artea. Guggenheim-eko Bildumetako maisu-artelanak” irailaren 23tik aurrera www.guggenheim-bilbao.es BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

ALHÓNDIGABILBAO ‘Makina batek jarraibideak nahi ditu, lorategiak diziplina nahi duen bezainbeste’. Erakusketa kolektibo bat da, hamahiru egileren artelan eta ikerlanak biltzen dituena; erakusketaren bitartez, mundu materialaren eta abstraktuaren arteko bikoiztasuna desegiteko asmoa dago. Tokia: erakusketa-aretoa. 2. solairua Ordutegia: 11:00 - 21:00 (egunero zabalik) Doako sarrera www.alhondigabilbao.com

Bilboko Arte Ederren Museoak XIII. mendetik gaur egunera arteko denbora-tarte luzea hartzen duen bilduma iraunkorra dauka. Eskaintza hori osatzeko, aldi baterako honako erakusketa hauek daude ikusgai: “Rochelt” irailaren 1era arte “Arte japoniarra eta Japonismoa” irailaren 15era arte “Bilboko Arte Ederren Museoko grekoak” abuztuaren 25era arte www.museobilbao.com

Bilboko Arte Ederren Museoa


61

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

ARKEOLOGIA MUSEOA

Bilduma iraunkorraz gainera, museo honek honako programazioa eskaintzen du: “Itsasadarra eta haren zubiak” Irailaren 21era arte

Erakusketa iraunkorrak ibilbidea egiten du Bizkaiko historiatik, indusketa arkeologikoetan berreskuratutako materialen bidez. Eskaintza osatzeko, aldi baterako erakusketak, konferentziak eta prestakuntza-tailerrak daude.

Erakusketan zubien garrantzia azaltzen da hiriaren garapenari begira. Halaber, “Athleticen Gabarra” erakusketa dago, Bilboko Athleticen garaipenen sinbolo eta ikurra den ontzi honen gaineko gorabeherak biltzen dituena. Irailaren 28ra arte www.museomaritimobilbao.org EUSKAL MUSEOA Museo honetako erakusketen helburua euskal gizartearen bilakaera historiko eta kulturala erakustea da. Udaro bezala, museo honek Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak hartuko ditu bere klaustroan, nagusien eta txikien gozamenerako. Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra www.euskal-museoa.org ERREPRODUKZIOEN MUSEOA Museo honetan dago Europako erreprodukzio-bildumarik onena. 1920ko hamarkadatik aurrera, inoiz izan diren eskultura-lan onenen kopiak eskatu zitzaizkien Europako museo garrantzitsuenei: Louvre, British Museum, Pergamonmuseum… www.museoreproduccionesbilbao.org

www.bizkaia.net/arkeologimuseoa ELEIZ MUSEOA 500 pieza baino gehiago ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera. Hala, Bizkaiko lurraldeko arte erlijiosoaren ikuspegi oso osoa ematen du. www.eleizmuseoa.com BENEDICTO MUSEOA Museo honek pintura argitsua eta Benedicto maisuaren margolanetan inspiratutako brontzezko eskultura garrantzitsuak dauzka. www.museo-benedicto.net REKALDE ARETOA “Aniztasunaren memoria”. Erakusketa honek Euskal Herriko arte garaikidearen orain dela gutxiko historia aditzera ematen du. www.salarekalde.bizkaia.net


62

Euskal Herriko Gazte Orkestra


63

MUSIKA Taj Mahal Blues tradizionalaren eta musika afroamerikarraren ordezkari honen emanaldia Music Legends zikloan Data: Uztailak 5 Lekua: BBK aretoa (Kale Nagusia 19) Ordua: 20:00 Bilbao Meets Bilbao BBK Live A2 korala. Bilboko Koraleko Euskeria abesbatzak 2014ko Bilbao BBK Live-n izango diren artisten bertsioak abestuko ditu. Data: Uztailak 8 Lekua: Campos Antzokia Ordua: 20:00 Euskal Herriko Gazte Orkestra Data: Uztailak 23 Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00 Leon Russell. Musikaren izen handietako bat izateaz gain, Rock’n rollaren historiako musikari oso eta apetatsuenetarikoa den honen kontzertua. Data: Irailak 9 Lekua: BBK aretoa (Kale Nagusia 19) Ordua: 20:00


64

Arriaga Antzokia, Bilbo


65

ANTZERKIA BILBOKO KALEALDIA

“Me río del Arriaga”

Jaialdi honek eszenatoki handi bihurtzen du Bilboko hirigune historikoa, non mundu osoko konpainiek antzezlanak, zirkua, dantzak, aireko akrobaziak… egiten dituzten.

“Visitas guiadas del Arriaga”-ren azken antzezpena. Aurori eta Maria Ángeles, Arriagaren bi lagun, antzokitik irtetera doaz Sardina, Loreontzia, Pilotaria eta bestelakoak ikusi ostean. Bat-batean, bakarrik daudela eta ateak itxita daudela konturatzen dira…

Data: Uztailaren 1etik 5era www.bilbokokalealdia.com/es/ The Hole Jai izugarri honek hankaz gora jarriKo ditu hiriko gauak, tenperatura igoz eta ikusleak animatuz. Musika, striptease iradokitzaileak, zirku-ikuskizunak eta baita maitasun historia bat ere. Ausartentzat bakarrik! Data: Abuztuaren 14tik irailaren 6ra Tokia: Arriaga Antzokia “Montenegro” Hiru “Comedias Bárbaras”-en muntaia izugarria: Valle-Inclán idazlearen “Águila de Blasón”, “Romance de lobos” eta “Cara de plata”, Ramón Baena Antzerki Nazionala protagonista izango dutelarik. Data: Irailaren 12tik 14ra Tokia: Arriaga Antzokia Irailaren 12an eta 13an 20:00etan, irailaren 14an 19:00etan “Niños, dejad de joder con la pelota” Klasikoak maite dituzten bi antzezle gaztek beren istorioa kontatuko digute gitarra baten soinuan, antzokiko lagunartean. Benetako gertakarietan oinarritutako musikala… Data: Irailak 16 Tokia: Arriaga Antzokia Ordua: 20:00 “El eunuco” Bederatzi pertsonaia eta elkar gurutzatzen diren hainbat istorio, antzerki klasikoaren, grekolatindarraren eta musikalaren, egoera-komediaren eta vaudevillearen artean aldatuz doan muntaiarekin. Data: Irailaren 17tik 21era Tokia: Arriaga Antzokia Ordua: Irailaren 17, 18 eta 19an 20:00etan, irailaren 20an 18:00etan eta 21:00etan, irailaren 21ean 19:00etan

Data: Irailak 23 eta 24 Tokia: Arriaga Antzokia Ordua: 20:00 “Los Mácbez” Noraino iristeko gai da nahi duena lortzeko edozer egingo zukeen gizakia? Eta bi gizaki? Hauxe da “Los Mácbez” antzezpenaren mamia, bikotearen indarra. Data: Irailaren 25etik 27ra Tokia: Arriaga Antzokia Ordua: 20:00 Ederlezi Pastorala Obra honek ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa kontatzen du mendez mende, XVII. eta XXI. mende bitarteko Euskal Herrian. Adibidez, 1600 inguruan Lapurdin egindako sorgin-ehiza edota Bigarren Mundu Gerran egindakoa. Data: Irailak 28 Tokia: Arriaga Antzokia Ordua: 19:00 Goyo Jiménez Data: Abuztuaren 14tik 20ra Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00 Abuztuaren 15ean eta 20an 23:30etan beste saio bat egongo da. “Jamming” Inprobisazio-ikuskizuna. Fecha: Abuztuaren 15etik 31ra Tokia: Campos Elíseos Antzokiko Cúpula Aretoa Guztiz inprobisatutako antzezlanak “Maribel y la extraña familia” Familia baten etxean bukatzen duen barra amerikarreko prostituta bati buruzko komedia… Data: Abuztuaren 21etik 26ra Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00


66

“Dralion” Cirque du Soleil

“Misión Florimón” Data: Abuztuaren 27tik 31ra Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00 “En el estanque dorado” Erlazio positiboak lortzeko zailtasunaren inguruko balio handiko gogoeta. Edozein adinekin. Edozein momentutan. Data: Irailaren 3tik 7ra Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00 “El hijo de la novia” Data: Irailaren 10etik 14ra Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00 Errusiako Ballet Kosako Nazionala “Miguel Strogoff” koreografia aurkeztuko dute. Data: Irailak 17 Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00 Los Morancos Umorea eta barre-algarak beren azken sketchekin. Data: Irailaren 19tik 24ra Tokia: Campos Elíseos Antzokia Ordua: 20:00

“Confesiones de Mujeres de 30” Barre-algarak eta “politikoki okerrak” diren egia hormonalak. Data: Abuztuaren 15etik irailaren 14ra Tokia: Euskalduna Jauregia “LOS GAVILANES” zarzuela Data: Abuztuaren 16tik 18ra Tokia: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:15 El Crédito Egungo antzerkigintzako pertsonai ospetsuenetariko bi diren Carlos Hipólito eta Luis Merlok antzeztutako istorioa, bankuko kreditu txiki bat lortzen saiatzen den gizon arrunt bati buruzkoa. Fecha: Abuztuaren 19tik irailaren 7ra Tokia: Euskalduna Jauregia Ordutegia: Kontsultatu Los Miserables Víctor Hugoren eleberrian oinarritutako musikal honek amets puskatuen eta maite duzun pertsonak zu ez maitatzearen pasiozko, sakrifiziozko eta erredentziozko istorio epiko bat kontatzen du, iraultza ertzean dagoen nazio batean. Data: Abuztuaren 21etik irailaren 6ra Tokia: Euskalduna Jauregia Ordutegia: Ordutegiak kontsultatu


67

ZIRKUA Cirque du Soleil-ek “Dralion” Ikuskizuna aurkeztuko du. Ekialdeko filosofian eta gizakien eta naturaren arteko harmoniaren bilaketan inspiratua da. Data: Abuztuaren 16tik 24ra Tokia: Bilbao Arena www.cirquedusoleil.com

BESTELAKOAK Euskal Encounter’14 Informatika zaleen eta profesionalen bilera jendetsua da, eta hainbat egunetan zehar jakintza trukatzea eta informatikarekin lotutako era guztietako jarduera motak egitea du helburu. Estatuko party beteranoena da, bere hogeita bi edizioekin. Data: Uztailaren 24tik 27ra Tokia: BEC, Bilbao Exhibition Centre www.euskal.org


68

Vanguardia Galeria

BILBAO ART DISTRICT-EN KALEEK ARTEA ARNASTEN DUTE ARITZA GALERIA Portuko Markesaren kalea 14

KALAO PANAFRICAN CREATIONS Arbolantxa 6

Ángela García, Antonia Guzmán eta Manolo García. “2013-2014 denboraldiari atzera begiratua” 2014ko uztailaren 12ra arte. Larunbatetan itxita

Gastineau Massamba (Kongoko E.), Thonton Kabeya (Kongoko E D.) eta Kisito Assangni (Togo). Pintura, eskultura eta argazkilaritza. Uztailaren 17tik irailaren 27ra.

“Udako kolektiboa” 15 de julio - 30 de septiembre. Uztailaren 15etik irailaren 30era. Aste Nagusian itxita.

ESPACIO MARZANA GALERIA Martzana kaia 5

ARGAZKILARITZA GARAIKIDEAREN ZENTROA Zabalgune Plaza 11

Ixone Sádaba Irailaren 19tik urriaren 31ra

Antonio M. Xoubanova. “Landetxea”. Uztailaren 30era arte. Carmen Calvo. Argazki-erakusketa Irailaren 12tik aurrera. JUAN MANUEL LUMBRERAS Henao 3 Antonio Rojas. “Arkitektura emozionala”. Pintura Irailaren 19ra arte Emilia Enriquez. “Mundu birjosia” eskultura-instalazioa. Irailaren 12ra arte Abuztuan itxita

David Cívico Irailaren 12ra arte. Abuztuan itxita.

MICHEL MEJUTO GALERIA Juan de Ajuriaguerra 18 Bilbao Arte Fundazioko artistak. “Oporretan zabalik XI”. Uztailaren 15etik 30era “Erakusleihoa” Abuztuaren 1etik irailaren 4ra. SC GALLERY Gorte kalea 4 “On Paper” erakusketa kolektiboa Uztailaren 18era arte


69

LA TALLER Zumarraga 7 (sarrera Itziar Maisuaren kaletik) JELETON. “LOREEN HISTORIA POLITIKOA, EDO LILAK BIOLETA BILAKATU ZIRENEKOA” Irailaren 19ra arte. Abuztuan eta irailean hitzordua eskatu behar da. VANGUARDIA GALERIA Mazarredo zumarkalea 19 Txaro Arrazola. “Krisi garaikidearen hondamendiak nola uxatu” Uztailaren 30era arte.

Intervenciones en el Puente de Deusto. Dani Lozano “Casus belli / mea culpa” Uztailaren 12ra arte Arrate Lopez “Zubia Bizirik” Uztailaren 13-30a Ixone Ormaetxe. “Cariño, acuérdate de regar las plantas mientras estoy fuera”. Abuztua Karlos Martínez B.”Muchos que quisieron traer luz, fueron colgados de un farol” Iraila.

Javier Pérez, Lourdes Fisa, Carlos B. Morales, Marion Thieme, Cristina Lucas, Txaro Arrazola. Denboraldiaren laburpena Irailaren 1etik 30era. WINDSOR KULTURGINTZA Juan Ajuriaguerra 14 Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateko ikasleak. Uztailaren 30era arte Iñigo Cabo. “Artists working”. Irailaren 1etik urriaren 15era. Kalao Galeria


70

Bilbao-Bizkaia turismo-bulegoa


INFORMAZIO ERABILGARRIA BILBAO TURISMO BULEGOEN ORDUTEGIAK

EROSKETAK ETA BEHERAPENAK

PLAZA BIRIBILEKO BULEGOA Egunero 9:00etatik 21:00etara

Uda momentu aproposa da Bilbon erosketak egiteko. Izan ere, hiriko proposamen komertzialaren kalitateaz eta aniztasunaz gain, denda asko beherapenetan daude. Aukera bikaina kalitate berdintsuko produktuak merkeago erosteko.

GUGGENHEIM BULEGOA (museoaren ondoan) Uztailaren 1etik irailaren 7ra: Egunero 10:00etatik 19:00etara Irailaren 8tik aurrera: Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara Igandeetan 10:00etatik 15:30etara

CITY CARD Txartel honekin, Bilbao-Bizkaiako garraioa erabil daiteke eta deskontuak eskaintzen ditu museoetarako, ikuskizunetarako, dendetarako, jatetxeetarako eta aisiako beste leku batzuetarako. Txartelaren aukerak: 24, 48 eta 72 ordu. Saltokiak: Turismo-bulegoak eta www.bilbaobizkaiacard.com

ERRESERBA-ZENTRALA bilbaoreservas.com Bilbao Turismoren zerbitzu ofiziala da, bisitariei hiriko edozein zerbitzu turistiko erreserbatzea errazteko. www.bilbaoreservas.com Tel.: 902 877 298

KOBETAMENDI CARAVANING Autokarabanentzako eremu hau Bilbon dago, Kobetamendi 31n. 72 plaza, konexio elektrikoa, ura, ur grisen eta beltzen hustuketa eta 24 orduko arreta zerbitzua ditu.

TELEFONO INTERESGARRIAK Ertzaintza. SOS-Deiak: 112 Udaltzaingoa: 092 Bilboko Nazioarteko Aireportua: 902 40 47 04

BILBAO BIZKAIA FRIENDLY Bilbo aukerez betetako hiri modernoa da. Horrez gain, panorama europarraren erreferentzia-puntu friendly bat da, bertan askotariko tabernak, jatetxeak, moda-dendak eta bizikidetza-giroa usaintzen den beste hainbat establezimendu aurkituko dituzu.

GARRAIO PUBLIKOAK Metroa: www.metrobilbao.net Trena/Tranbia: www.euskotren.es www.renfe.es Autobus geltokia: www.termibus.es Bizkaibus autobusak: 902 222 265

Familian egiteko planak


www.bilbaoturismo.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.