BILBAO BISITATZEKO BESTE MODU BAT

Page 1

2 TOURNÉ BILBAO Bizikleten alokairua eta bisita gidatuak bizikletaz. Bizikletak alokatzeko ordutegia: egunero 10:00etatik 20:00etara Viva Bilbao ibilbidea, 2 ordu ingurukoa, ingelesez eta gaztelaniaz. • Irteteko ordua: 10:30ean. • Tokia: Tourné Bilbao (Villarías kalea, 1) • Prezioa pertsonako: 28 € (ibilbidean sartzen dira bizikleta alokatzea, bertoko gida eta pintxo potea ibilbidean zehar).

BILBAO

Bicyôga Bizikleta eta yôga integratzen dituen ibilbidea, jarduera bakar batean entrenamendurik osoenaz goza dezazun ariketa kardiobaskularra, giharrak indartzea eta suspertzea, luzaketak, jarrera zuzentasuna, arnas hartzea eta lasaitzea konbinatuz, esperientzian arreta jarriz, orain eta hemen presente, gure buruari lasaitasun aktibo eta barneko egonkortasun egoeran sartzea ahalbidetzeko eta egunerokotasuneko tentsioez askatzeko. Modu honetan hiriko bizitza eta paisaia ederrak beste modu desberdin batean begiztatu ditzakegu. • Ordutegiak: Martxoaren 27tik apirilaren 10era 1. txanda 11:00etatik 13:00etara 2. txanda 17:00etatik 19:00etara • Prezioa pertsonako: 20 € (aurretik erreserbatu behar da) • Telefonoa: 944 249 465 • www.tournebilbao.com eta info@tournebilbao.com 3 URBAN BIKE Bizikleten alokairua eta bisita gidatuak bizikletaz. Bi orduko tour gidatua. • Irteteko orduak: Apirilaren 7an 12:00etan eta apirilaren 9an 11:00etan • Tokia: Urban Bike (Villarías kalea, 3) • Prezioa pertsonako: 21 € edaria barne • Bizikletaren hiri erabilerarako ikastaroa Bilboko kaleetatik • Irteteko orduak: Apirilaren 11n 11:30etik 14:00etara. Plaza kopurua mugatua, beharrezkoa da erreserba egitea. • Tokia: Urban Bike (Villarías kalea, 3) • Telefonoa: 944 077 373 eta 688 665 595

EUSKALDUNA JAUREGIRAKO BISITA GIDATUAK

BILBAO ITSASONTZIZ AZKUNA ZENTROA FUNIKULARRA HIRIAREN ALHÓNDIGABILBAO IKUSPEGI BISITA GIDATUAK PANORAMIKOA


BISITA GIDATUAK OINEZ

AUTOBUS TURISTIKOA

Ezagutu Bilbao gida profesional baten eskutik, bi ibilbide bereizgarriren bidez: Alde Zaharra eta Zabalgunea-Abandoibarra. • Bi bisitak egunero egiten dira martxoaren 28tik apirilaren 6a arte. • Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Ingelesa • Prezioa: 4,5 € ibilbide bakoitza • Iraupena: 90 minutu ibilbide bakoitza • Parte-hartzaile kopurua bisita bakoitzeko: Gehienez, 40 lagun Gomendagarria da erreserba aurretik egitea, 94 479 57 60 telefono zenbakian

www.busturistikoa.com Bilbao begi eroso eta desberdinez ikusteko. Bilbao Tour Bus Turistikoak hiriaren ikuspegi pribilegiatu eta osoa eskaintzen du. • Txartelak 24 ordurako balio du • 2015eko Aste Santuko ordutegia • Martxoaren 27tik 31ra: 11, 12, 13,15 eta 16etan Apirilaren 1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an: 11:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 – 17:00 eta 18:00etan • Apirilaren 6az geroztik: 11:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 eta 16:00etan • Astearteetan asteko atsedena, jaiegun eta zubietan izan ezik • info@busturistikoa.com / Tel.: 696 42 98 47 / 696 42 98 48

1 Zazpi Kaleak 10:00etan. Topagunea: Bilbao Turismo Bulegoa, Plaza Biribila 1. 2 Zabalgunea-Abandoibarra 12:00etan. Topagunea: Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan dagoen Bilbao Turismo Bulegoa.

EUSKALDUNA JAUREGIRAKO BISITA GIDATUAK Jende guztiarentzako doako bisita gidatuak • Bisita-egunak: Apirilaren 3, 4 eta 5a • Ordua: 12:00etan • Bisitari kopurua taldeko: 30 lagun gehienez • Sarrerak hartzeko tokia: Gidak berak jauregian. (*) Bisitariak taldeko 30 lagun baino gehiago badira, beste bisita bat egingo da 13:00etan. Bisitaren ibilbidea jauregiaren okupazioaren araberakoa da. Bisita bertan behera gera daiteke jauregiko jardueraren ondorioz.

AZKUNA ZENTROA ALHÓNDIGABILBAO BISITA GIDATUAK Philippe Starckek eraldatu duen Ricardo Bastidaren eraikina ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu Azkuna Zentroa AlhóndigaBilbaok. Taldean gehienez 25 pertsona egon daitezke eta asteko edozein egunetan erreserbatu daiteke bisita, goizeko hamarrak eta arratsaldeko zazpiak bitartean. Prezioa 50 eurokoa da. Banakako bisitak doakoak dira eta gaztelaniaz (astelehen eta astearteetan) eta euskaraz (ostegunetan) egin daitezke arratsaldeko zazpietan. Argibideak eta erreserbak: Infopuntuan (informazio gunea) eta telefono zenbaki honetan: 944 014 014.

FUNIKULARRA HIRIAREN IKUSPEGI PANORAMIKOA Bilboko ikuspegi panoramikorik onenetarikoa Artxanda mendian daukagu; hara igotzeko, 1915ean egindako funikularra erabil dezakegu. Toki horretatik, hiriko eraikinik garrantzitsuenak eta itsasadarraren bihurguneak begietsi ditzakegu. Gainera, toki bikaina da berdeguneez gozatzeko, kirola egiteko edo plater tradizionalak dastatzeko.

BILBAO ITSASONTZIZ Ezagutu ezazu Bilboko historia itsasadarretik ibiliz; hiriaren ikuspegi zoragarria ezagutuko duzu. Bilboats-ekin abangoardiako arkitektura eta paisaietan zehar nabiga dezakezu, hiriaren iragan industrialean murgildu eta Bilborik benetakoena ezagutu: itsasadarrari estuki lotuta hazi den hiri bateko gertakari, tradizio eta tokirik aipagarrienak. Bilbao itsasontziz (ordu bete): • Martxoaren 28 eta 29an: 13:00 eta 16:00etan, eta 17:30ean • Martxoaren 30ean eta 31n, eta apirilaren 1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an: 13:00etan, 16:00etan, 17:30ean eta 19:00etan Itsasoan zehar (2 ordu): • Martxoaren 28an eta 29an, eta apirilaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an: 10:30ean • www.bilboats.com • bilboats@bilboats.com • Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055

BIZIKLETAZ Hirian zehar ibiltzeko modu eroso, praktiko eta iraunkorra. Alokatu bizikleta bat eta disfrutatu zure kabuz edo Bilboko bazter guztiak bisitatuz. 1 OHr!g!nal – Esperientzia desberdinak • Bizikletak, pedaldun kart-ak, kuatrizikloak eta bizikleta zirkularra alokatzea. • Aste barruko ordutegia 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara da; asteburuetan, aldiz, edozein ordutan daude erabilgarri (aurretik erreserbatu behar da). • Apirilaren 2tik 6ra aurretik erreserbatu direnak bakarrik. • Tel. 688 608 184 • info@ohriginal.net - www.ohriginal.net www.facebook.com/ohriginalregalos


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.