Family Plans_Eusk

Page 1


Family Family Plans

Turismo jasangarriago eta arduratsuagoaren alde

Gozatu egingo duzu

Family Family Plans

Txartel honekin dirua aurreztuko duzu eta errazagoa izango da Bilbao Bizkaiko egonaldia planifikatzea, bai, garraio publikoan, bai museoetarako, ikuskizunetarako eta abarrerako sarreretan, dendetan eta aisialdiko bestelako espazioetan. Eskatu Bilbao Turismoko bulegoetan edo webgune honetan: www.bilbaobizkaiacard.com

Artxanda, Bilboko begiratokia

Zazpi Kaleak, lehenengo Bilbao

San Anton elizatik Arriaga Antzokira

Areatzatik Guggenheim Bilbao Museora

Guggenheim Bilbao Museotik

San Mames futbol zelaira

Bilbao itsasadarretik... edo gurpil gainean

Utzi besteoi gidari lanak

Gozatu egingo duzu

Urdaibai

Hondartzak

Esperientziak itsasora begira

Gozatu egingo duzu

gogoa piztuko zaizu

Azkuna Zentroa

Guggenheim Bilbao Museoa

Athletic Club Experience

Itsasmuseum

Arte Ederren Museoa

Euskal Museoa Bilbao

Erriberako Merkatua

2024ko Uztaila Hirugarren edizioa

Argitaratzailea: Bilbao Bizkaia be Basque

Argazkiak, turismoko esku-orrien bilduma: Beste egile batzuk

D.L.: BI-01243-2021

piztuko zaizu

Pobaleko burdinola

Loizaga dorrea

LA ENCARTADA FABRIKA - MUSEOA

BBK Karpin Fauna

Orozkoko Museo Etnografikoa

Hontza Museoa

Izenaduba Basoa

Parke naturalak

Nerbio ibaiaren ur jauzia

Abenturaz betetako barrualdea

piztuko zaizu

Bizkaia Zubia

Santurtzi Itsasoa Museoa

Arrantzaleen Museoa

Urdaibai Bird Center

Basondo

Ekoetxea Urdaibai

Santa Katalina Itsasargia

Helbideak, telefonoak, estekak... Jakin ezazu den-dena

Family Family Plans

ZUEN ZAIN GAUDE

BESO ZABALIK

Bilbao Bizkaia ohiturekin lotura sendoa duen lurra da baina, aldi berean, etorkizunari begira dago. Azken hamarkadetan izan duen bilakaera izugarria dela medio, gure lurraldean tradizioa eta abangoardia elkarrekin eta parez pare bizi dira.

Gerturatu zaitezte gure kulturara, gure paisaiaren edertasun basatiaz gozatuko duzue eta bertako gastronomia bikaina dastatuko duzue; familian egiteko milaka plan dauzkazue hemen zain.

Ongi etorri!

Karran tza harana

Ezagutu BILBAO

Bilbok hirigintza arloko bilakaera izugarria izan du azken mendean. Hiriko kaleak, irisgarritasuna eta eskaintzen dituen makina bat aukera kontuan hartuz, familian bisitatzeko leku onenetako bat da. Bilbao modu askotan bisitatu daiteke, oinez, bizikletan zein patinetan; izan ere, gozatzeko hiri egokia da, bertako bidegorriei eta eremu laua izateari esker.

Nerbioi itsasadarrak egituratzen du hiria, eta itsasadarren ertzetatik hiriak izan duen bilakaera bizi daiteke, iragan industrialetik orainaldira arte.

Jarraian proposatuko dizkizuegun zazpi ibilbideei esker postaletan agertzeko moduko Bilbao aurkituko duzue, etengabe harrituko zaituzten Bilbao. Ibilbide bakoitzaren iraupena kalkulatzeko 5 urtetik beherako haurrak dituzten familien erritmoa hartu da kontuan.

Guggenheim Bilbao Museoa

Iraupena 45

Bilboko begiratokia ARTXANDA

Artxandako Funikularrak 100 urte

baino gehiago ditu, 1915. urtean inauguratu baitzen.

Garraiobide honetan igotzea probatu beharreko esperientzia da Bilbora etorriz gero. Hiru minutu baino ez dira behar goi-goira iristeko.

Bilbok bost basoko parke eta mendi ditu inguruan, Eraztun Berdea osatuz. Artxanda mendia da ezagunenetako bat, hiriaren ikuspegi panoramiko onena eskaintzen baitu.

Tontorrera iristeko modurik onena funikularra da; geltokia udaletxetik 10 minutura dago oinez, Funikularreko plazan. Gora iritsitakoan giro lasaiaz gozatu eta bertako sukaldaritza paregabea dastatzeko aukera izango duzu.

Bilbao Ar txandatik

Zazpi kaleak, LEHENENGO BILBAO

Iraupena

Ordubete

Itsasadarraren eskuineko aldean lehenengo Bilbotzat hartzen den eremua dago: Zazpi Kaleak. Txoko honetan familia osoak Bilboren historia bizi ahalko duzue, bertako kale txiki eta eraikin enblematikoen bidez, besteak beste, Bidebarrieta liburutegia Euskal Museoa edota Done Jakue katedrala, besteak beste.

Euskal gastronomia ezagutu nahi baduzue, Plaza Barrian pintxo aukera zabala izango duzue bertako taberna eta jatetxe historikoetan.

Pintxoa mokadu bakarrean jaten den aperitibo txiki bat da. Hotza zein beroa izan daiteke; zotz batekin zerbitzatu ohi da pintxatuta, eta hortik datorkio izena. Hainbat tokiko denda ditu, eta horregatik Bilboko leku onenetako bat da modako artikuluak, oroigarriak, delizia gastronomikoak, gozokiak, eskuz egindako artisautza lanak erosteko, esaterako abarketak, egur landua, edo txapela klasikoak.

Ba al zenekien?

Ba al zenekien... Zazpi Kaleetan 1800. urteko iturri bat dagoela, Txakurraren iturria izenekoa, baina benetan lehoiak direla?

Iturri horren inguruan bi kondaira daude: Kondairetako batek kontatzen duenez, iturria eraiki zenean, XIX. mende hasierako Bilbao hartako bizilagunentzat lehoiak sekula ikusi gabeko animaliak ziren eta, hortaz, Txakurraren iturritzat bataiatu zuten, antz handiena txakurrarena hartzen baitzioten. Bigarren azalpenaren aburuz, iturria zegoen eraikinaren jabeak harrokeriaren sinbolo gisa eman zuen iturria hiru lehoirekin eraikitzeko agindua. Auzokideek, jabe hari iseka egiteko, eta buruak zein gaizki eginda zeuden ikusita, Txakurraren iturria izena jarri zioten. Zuen ustez, zer dira? Lehoiak ala txakurrak?

Done Jakue katedrala
Plaza Barria
Gozatu

ITSASADARRA ezagutzen

San Anton elizatik

Arriaga Antzokira

Iraupena

30

Zazpi Kaleetatik oso gertu San Anton eliza dago, eta horixe izango da itsasadarraren ertzetik egingo dugun hurrengo ibilbidearen abiapuntua.

Ziurrenik eliza ezaguna izango da zuentzat, lehenago ere ikusi izan duzuelako; izan ere, San Anton eliza eta alboan duen zubia Bilboko zein Athletic Club taldearen ezkutuetan ageri dira. XVI. mendean

Zazpi Kaleak inguratzen zituen harresi zaharraren hondarrak oraindik ikus daitezkeen hiriko toki bakanetako bat da tenplu hau.

San Antonetik urrats gutxira Erriberako Merkatua dago; hiriko erreferentziazko merkatua da, argi eta garbi. 10.000 m2­ko azalera du eta, hala, Europako merkatu estalirik handiena da. Barrualdean mota guztietako produktu freskoak eros daitezke. Bidean geldialdi bat egitea ideia bikaina da, bertako gastrotabernaren batean sartu eta pintxoen eskaintza zabalaz gozatzeko; ez izan zalantzarik, zentzumen guztietarako benetako plazera da.

Merkatutik gertu Bilboko bi ibaiertzak lotzen dituzten hamahiru zubietako bat aurkituko duzue: Erriberako zubia eta

Mesedeetako zubia.

Ibilbidea Arriaga Antzokian bukatuko da; XIX. mendeko estilo neobarroko eraikina da, eta Juan Crisóstomo de Arriaga konpositore eta musikari bilbotarra omentzen du. Oso leku garrantzitsua da bilbotarrentzat; izan ere, urteko asterik garrantzitsuenetako bati hemen ematen zaio hasiera, Aste Nagusiari, hain justu ere, udako jaien asteari.

Arriaga Antzokia

San Anton zubia eta eliza
Erriberako merkatua

Iraupena

Areatzatik Guggenheim Bilbao Museora ITSASADARRAREN DISTIRA

Areatza leku bikaina da familia giroan ibilalditxo bat eginez gozatzeko. Haurren jolasgune bat dago bertan, zabuekin, baita rokodromo bat ere; horrez gain, art decó estiloko kiosko bat ere badago eta, tarteka, kontzertuak eskaintzen dira. Azalerari dagokionez, 18.000m2­ko azalera du eta XIV. mendeko portu natural zahar bat zen.

Igande batez joanez gero Loreen azoka aurkituko duzue bertan; bertan sortutako kolore eta usainen paradisuan sartuko zara.

Ibilbidean aurrera egin ahala Bilboko Udaletxea aurkituko duzue. Estilo eklektikoa du, eta elementu klasikoak eta barrokoak uztartzen ditu; hala ere, eskalinata izugarria da elementurik nabarmenena.

Ibilbideak Campo Volantínen ertzetik jarraitzen du. Bide horretan Zubizuri pasabidea ere aurkitu duzue; izenak argi adierazten duen moduan, zubi zuri bat da. Pasabidea Santiago Calatrava arkitektoak diseinatu zuen, Bilbao abangoardistaren erreferentziazko arkitektoetako batek, alegia. Zubi honen bitartez beste ertzera igarotzeko aukera izango dugu, Uribitarte pasealekura. Eremu lasaia eta irisgarria da, eta toki bikaina da bizikletan edo patinetan ibilaldia egiteko. Aurrera egin ahala La Salve zubia igaroko duzue, eta, ondoren, Guggenheim Bilbao Museora iritsiko zarete, ibilbidearen amaierara, alegia.

Euria eginez gero, ibilbidea tranbiaz egitea ideia bikaina izan daiteke, ibilbidearen zati handi bat tranbiak ere egiten baitu.

Zubizuri pasabidea Wachowski ahizpen Jupiter Ascending film futuristan agertzen den Bilboko elementuetako bat da.

Area tza
Loreen azoka
Campo Volantín
Guggenheim Bilbao Museoa
Udale txea

BILBAO abangoardistena

Guggenheim Bilbao Museotik

San Mamesera

Abandoibarra diseinu eta abangoardiaren sinonimo da, Bilbao berriaren sinonimoa. Mende honetako arkitekturaren onena biltzen du, eta aire libreko museo gisa ere hartu izan da.

Hala ere, Bilboko museo nagusia, zalantza izpirik gabe Guggenheim Bilbao Museoa da. Nerbioi itsasadarrean iltzatuta, hiriko ikono abangoardista garrantzitsuena da orain. 1997an inauguratu zen eta mugarria ezarri zuen hiriaren ibilbidean. Fatxada titaniozko plakez estalita dago eta izugarria da; argazki gehien egiten zaizkion eraikinetako bat da. Barrualdean artista garrantzitsuen obrak biltzen dira, besteak beste, Andy Warhol, Basquiat edo Yoko Onorenak.

Ibilbide honetan zehar eraikin garaikideak ikusi ahalko dituzue aire libreko eskulturekin tartekatuta, tartean Eduardo Chillida, Louis de Bourgeois edo Jeff Koons. Eskultura horiez gain, bestelako egiturak ere nabarmentzen dira, tartean Deustuko liburutegia eta Bizkaia Aretoa

Iraupena

Ordubete oinez

30-45 min. bizikletan

Ingelesen Landa, museoaren alboan dagoena, txikienentzako aisialdi gunea da. Industrializazioan zehar marinel ingelesek futbol zelai gisa erabili zuten, eta hala sortu zen kirol honen inguruko zaletasuna Bilbon.

Bide horretatik jarraituz Iberdrola dorre monumentala aurkituko duzue, César Pelli arkitektoak diseinatutakoa. 165 metroko altuera du, eta goi­goitik Bilboko 360 graduko ikuspegia eskaintzen du.

Iberdrola dorrearen atzean hiriko parke garrantzitsuenetako bat dago, Casilda Iturrizar parkea; Casilda Iturrizarren omenez jarri zioten izena, Bilboko ongile handiaren omenez, alegia. Zabuak, pergola, karrusel bat eta erdigunean urmaela bat du, eta bertan ahateak, beltxargak eta hegazterrenak bizi dira; horregatik, ahateen parke gisa ere ezagutzen da.

Han Bilboko beste museo garrantzitsuenetako bat ikusiko duzue, Arte Ederren Museoa, alegia; XII. mendetik gaur egunera arteko 7.000 pieza baino gehiago daude bertan.

Casilda Iturrizar parketik irtetean, pixka bat aurrerago, Euskalduna Jauregia ikusiko duzue. Izena Euskalduna ontziola zaharretik datorkio, bertan baitzegoen. Kontzertu, opera, antzerki eta ekitaldi garrantzitsuek osatutako programazio zabala eskaintzen du.

San

drala ezizenez ere ezagutzen dena, hiriaren bihotz zurigorrian. 2020an futbol zelai honek kirol eta aisialdiko instalazioen kategoriako aipamen gorena jaso zuen World Design Awards sarietan. 19. eta 20. ateetan Athletic Club Museoa aurkituko duzue, klubaren historia osoko garaikur eta ekipazioekin.

XIX. eta XX. mendeetan Euskalduna jauregiaren ingurua portu eremuko foku garrantzitsua izan zen. Eraikina Corten altzairuan diseinatu zen, Euskalduna ontziola zaharrean eraikitako azken ontziaren omenez.

Ibilbidea
Mames futbol zelaian bukatuko dugu, Kate­
Guggenheim Bilbao Museoa
Iberdrola dorrea
San Mames
Ingelesen Landa

Ezagutu BILBAO uretatik...

Bilbao ezagutzeko beste aukera bat itsasontzi bat hartu eta itsasadarrean zeharkaldi bat egitea da.

Proposamenetako bat Bilboats da; itsasontziaren zati bat irekita dago, eguzkia egiten duen egunetarako, eta beste bat estalita, euria egiten duenerako. Zeharkaldia Bilbao erdigunetik abiatzen da, Pio Baroja plazatik. Audiogidarekin bi bisita mota eskaintzen ditu, hainbat hizkuntzatan.

Beste aukera bat da El bote Tours konpainiako HOP ON­HOP OFF bidaia erregularretan nabigatzea, edo ontzi txikiagoetan, erreserba Bilbao At Shipen eginez eta esperientzia bakarra bizi.

BILBOATS www.bilboats.com

BOTE TOURS www.elbotebilbao.com

BILBAO AT SHIP www.bilbaoenbarco.es

Baina kirol estiloko aukera baten bila ari bazarete, itsasadarra piraguaz, kayakean edo paddle surfean nabigatzea aukeratu ahal duzue. Jaso ezazu Bilbobentura edo Aktibaren (Turismo Aktiboko Enpresen Elkartea) proposamenen informazioa.

BILBOBENTURA www.bilbobentura.com

AKTIBA www.aktiba.eus

Euskalduna zubia

gurpil gainean

UTZI BESTEOI GIDARI LANAK

Bilbao lehen aldiz bisitatuz gero, oso ideia aproposa da gidari lanak beste norbaiti uztea.

Horretarako hainbat entitate publiko eta pribatu daude Bilbao Bizkaian; zu gidatzeko lanak egiteko prest daude eta interesgarriena ez galtzea ziurtatuko dizute.

Onena orain dator: horrela garrantzitsuena ezagutuko duzu, eta, ondoren, hirian mugitzen ikasi eta gero, geratzen zaizun guztiaz zure kabuz gozatu ahalko duzu; ziur beste makina bat gauza aurkituko dituzula. Animatzen?

BILBAO TURISMO www.bilbaoturismo.net

Bisita gidatuak oinez.

SECRET BILBAO-TOURS www.secretbilbao.com Ibilbide enogastronomikoak.

BASQUE DMC’s TOURS www.basquedmcs.com

Bisita gidatuak taldeentzat.

BILBAOGUIA-TOURS www.bilbaoguia.com

Bisita gidatuak taldeentzat.

DELIGHT BILBAO-TOURS www.delightbilbao.com Tour gastronomikoak.

EXPLORA NORTE-TOURS https://exploranorte.com

Bilbao ezagutzeko beste modu dibertigarri bat gurpil gainean jartzea da.

Autobus turistikoa aukeratu dezakezue, Bilbao City View, hiriaren ikuspegi panoramikoa izateko, edo pedalei ematearen alde egin dezakezue aukera honekin:

BILBAO CITY VIEW www.bilbaocitywiew.es

TOURNÉ BILBAO www.tournebilbao.com

BILBAO XPERIENCE www.bilbaoexperience.com

MOTOR VERDE www.motorverde.es

DESKONECTA www.deskonecta.com

Bisita gidatuak

IHES GELAK

FAMILIA AUSERTENENTZAT

Ziurrenik jakingo duzue escape room edo ihes gela bat zer den, baina badaezpada azaldu egingo dizuegu: abentura jolas bat da, fisikoa eta batez ere mentala; pertsona talde bat gela batean giltzapetzean datza, eta, bertan, mota guzietako enigmak, asmakizunak eta buru­hausgarriak argitu ondoren, gelatik ihes egin ahal izateko gakoak lortzeko istorioa osatuko dute, hain zuzen ere hasieratik aurreikusitako denbora tartea bukatu aurretik.

Bilbon mota honetako aukera ugari dauzkazue, tarte atsegin bat igaro eta familian Sherlock Hol mesen antz handiena nork duen asmatzeko...

Ez al da horrela, Watson maitea?

MAD MANSION www.madmansion.es

LA ABADÍA DE ATXURI www.abadiadeatxuri.com

TROYA ESCAPE ROOM www.troyaescaperoom.com

EL SOTANO JUEGOS www.elsotanojuegos.es

BILBAOUT www.bilbaout.com

THE ROOM HUNTER www.theroomhunter.com

BILBWARTS www.bilbwarts.es

EPIKANA www.epikana.com

Bisitatu BILBAO

Dagoeneko kontatu dizuegu hiri zirraragarri hau nola ezagutu; orain, hortaz, galdu ezin dituzuen gauzak kontatuko dizkizuegu. Hortaz, jantzi ibiltzeko zapatilak eta zoazte jarraian zerrendatuko ditugun txoko guztiak bisitatzera. Esperientzia aparta da.

AZKUNA ZENTROA

Artea

eta kultura espazio berean

Lehen Alhóndiga Bilbao izenez ezagutzen zen, eta gaur egun Azkuna Zentroa izenarekin birbataiatu da, Bilbao alkate izandako Iñaki Azkunaren omenez. Ardoen biltegi ohi hau arkitektura garaikidearen beste sinbolo bat da; horrez gain, egun euritsuetarako aterpe gisa ere funtzionatzen du, bertan familia osoarentzako jarduera ugari antolatzen baitira. Philippe Stark diseinatzaile frantses ezagunak birgaitu zuen eta 43.000 metro koadroko azaleran instalazio ugari hartzen ditu, besteak beste, zinema aretoak, liburutegia, ludoteka, gimnasioa edota igerilekua; halaber, erakusketa gelak, kontzertu aretoak, biltzar aretoak, jatetxeak eta goiko solairuan terraza bat ere badu. Liburuz eta denbora­pasaz betetako mediateka nabarmendu behar da, familiako txikienek izugarri gozatzen baitute bertan.

Zalantza izpirik gabe, Azkuna Zentroko txokorik dibertigarriena igerilekua da. Banakako tiket batekin sartzeko aukera dago (bost urtetik beherako haurrek ez dute ezer ordaindu behar). Ez ahaztu igerilekuaren azpitik igarotzen diren pertsonak agurtu ahal dituzula, igerilekuaren behealdea gardena denez Azkuna Zentroko bisitariek igerian ikusi ahalko zaituztetelako.

www.azkunazentroa.eus

Sarrerako 43 zutabeak desberdinak dira, eta historian zehar gizateriak bizi izandako makina bat kultura, gudu eta erlijio irudikatzen dituzte. Horregatik, erdiguneko plazak Kulturen ataria izena hartu du.

Azkuna Zentroa

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Urtero milioi bat bisitari jasotzen dituen museo hau hiri honen ikono bihurtu da. Fatxada bikaina eta bertako arte abangoardista direla medio, gehien bisitatutako elementuetako bat da.

Guggenheim Bilbao Museoa gure lurraldeko arte erakusle garrantzitsuena da; Guggenheim efektua deitutakoa museo honekin hasi zen, museoa eraikitzeak mundu mailako mugarri bat ezarri baitzuen hirian.

50 metro baino gehiagoko altzairuko egitura monumental honek Bilboko itsasadarrean flotatzen duen itsasontzi bat irudikatzen du. Barruan hogei galeriatik gora daude, eta bertan XX. mende erdialdetik gaur egunera arteko obrak ikus daitezke.

Museora gerturatzean 12 metroko txakur handi batek ongietorria emango dizue; Puppy deitzen da. Jeff Koons artistak sortu zuen eta lorez estalitako txakur hau hirian argazki gehien jasotzen dituen puntuetako bat da; urtean bi aldiz loreak aldatzen dizkiote, urtaroaren arabera.

Museoaren inguruan, gainera, 9 metroko armiarma ere aurkituko duzue, Ama izena duena, Louis de Bourgeois artista frantsesarena; horrez gain, Idi-bihotzak obra ere bertan dago, hau ere Jeff Koons artistarena, eta Zuhaitz garaia eta begia Anish Kapoorena, altzairu herdoilgaitzezko 76 esferek osatutakoa.

Barruan erakusketa iraunkor anitz eta interesgarri ugari izango dituzue zain, eta aldi baterako erakusketekin ere familia guztiak gozatuko du. Horrez gain, museoak hainbat jarduera antolatzen ditu erakusketen eskaintza osatzeko. Baina, zalantza izpirik gabe, haurrak gehien erakartzen dituen obra museoaren lehen solairuan dauden altzairuzko eskultura laberintikoek osatzen dute: Denboraren materia, Richard Serra eskultorearen obra.

Guggenheim Bilbao Museoaren egiturak ez du azalera laurik. Eta hori museoa estaltzen duen titaniozko txapari zor zaio, eraikinaren bihurguneetara ezin hobeto moldatzen baita.

Puppy

ATHLETIC CLUB EXPERIENCE

FUTBOLA BAINO ASKOZ GEHIAGO

Ba al zenekien beti lehen mailan egon den futbol talde bakanetako bat Athletic dela? Edo ba al zenekien Athletic Clubeko jokalari guztiek euskal jatorria dutela?

Athletic Club taldeak Bilbon duen tenplua San Mames futbol zelaia da, Katedrala ezizenez ere ezagutzen dena. Futbol zelaia 2013an inauguratu zen, eta kirol eta aisialdi instalazioen kategorian sari nagusia jaso zuen The Architecture Community entitate prestigiotsuak banatutako World Design Award 2020 sarietan.

Futbol zelai horretan jokatzen dute lehoiek; izan ere, Athletic Club taldeko jokariei hala deitzen zaie. Athletic Club taldea, zalantza izpirik gabe, bitxikeriaz betetako taldea da; ez die bere sustraiei muzin egiten eta hasiera­hasierako filosofia berari eutsi dio.

Athletic Club futbol talde bat baino askoz gehiago da Bilbao hiriarentzat. Tradizioz eta harrotasunez betetako lurra irudikatzen du, kolore zuri eta gorria banderatzat hartuta urtez urte mantentzea lortu duena.

Hiriko txoko askok klub honekin eta bere historiarekin lotura dute. Horietako bat San Anton zubia da, izen bereko elizaren alboan; ezkutuan ageri dira.

Beste leku enblematiko bat Begoñako basilika da, Bizkaiko zaindaria eta Amatxu ezizenez ezagutzen dena. Urtero, Athletic Clubeko taldekideek basilikara jotzen dute, denboraldia arrakastatsua izatea eskatzeko. Taldearekin lotura duen beste txoko bat Ingelesen Landa da; han, 1894ko maiatzean, jokalari bilbotarrek desafioa bota zieten hirian zeuden marinel ingelesei, futbol partida bat joka zezaten.

Handik oso gertu klubaren beste altxorretako bat dago, Gabarra. Itsasmuseumeko dikeetan tituluak irabazi izana ospatzeko

historikoki erabilitako ontzi hau bisitatu daiteke. Ibaigane jauregia Mazarredo zumarkalean dago; taldearen egoitza hartzen du eta bisitatu egin daiteke.

Beste leku ezezagun bat Lehoien iturria da, Jado plazan. Iturria hiru lehoien eskulturek inguratzen dute, erdiko figura babestuz; Athleticek 1902an irabazitako Alfontso XIII.aren Koronazio kopa gogorarazten du.

Eman izena tour gidatuan zelaia ukitzeko, Athletic Club Museoa bisitatzeko, kopa eta oroigarri guztiekin, eta instalazioak ezagutzeko. Horrez gain, bisita bukatzeko futbol zelaian dauden jatetxe edo Sports tabernetan jan dezakezu, San Mamés Jatetxea, La Campa de los Ingleses eta Geuria! tabernetan, edo ekipazio ofiziala edo oroigarriren bat erosiz.

Partida modurik onenean gozatu nahi dutenek sarrerak erosteko aukera izango dute, edukiera orokorraren barruan edo palko esklusiboetan, partida guztiak erosotasunez ikusteko. www.athletic­club.eus

Gabarra

gogoa piztuko zaizu BISITATZEKO

ARTE EDERREN MUSEOA

Hiriko beste arte erreferentzietako bat Arte Ederren Museoa da. 1908an sortu zen, eta 7.000 obra baino gehiago biltzen ditu, tartean pinturak, eskulturak eta balio kalkulaezina daukaten arte aplikatuetako obrak. Ibilbide kronologikoa eskaintzen du XII. mendetik gaur egunera arte, izen handiko artisten obrak ikusiz, tartean Goya, El Greco, Murillo, Oteiza edota Zuloaga.

ITSASMUSEUMA

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

Karola garabia

Itsaso zaleak izanez gero, museo hau zuon neurrira eginda dago. Karola garabipean Itsasmuseum –Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa dago. Museoa ontziola zaharretan dago kokatuta, eta Bilboko Itsasadarreko itsas jarduera eta historia azaltzen du. Museoaren kanpoaldean hainbat maketa eta ontzi ikus daitezke.

GOOD IDEA !

2020. urtean museoak ARTEArekin kontatu nahi dizugu audiogida sortu zuen, eta bertan museoko 10 obraren historia izugarriak kontatzen ditu. Audiogida horri esker, familia osoak museoko obrak beste era batera ezagutu ahalko ditu.

EUSKAL MUSEOA BILBAO

EUSKAL MUSEOA

Hiaren bihotzean, Unamuno plaza aurrean, Euskal Museoa dago.

Ehun urte baino gehiagoko ibilbidean museo honek hastapenetatik Euskal Herriaren egunerokotasuna osatzen duten hainbat fazeta irudikatzen dituzten 20.000 objektu baino gehiago bildu ditu. Itsasoari, arrantzari, artzaintza kulturari edo burdinolei eskainitako hainbat areto ditu, Euskal Herriaren nortasuna markatu zuten lanbide tradizionalak. Bidenabar, museo honek Bizkaiko maketa bitxi bat ere badu, eskalan.

Museoan dagoen harri zoomorfoa Mikeldiko idoloa deitzen da. Bigarren Burdin Aroko harri bat da, K. a. V- I mendea. Oraindik ez dago argi zein animalia den. Zezen bat dela uste da, baina pertsona batzuen aburuz txerri bat da. Eta, zure ustez, zein animalia da?

ERRIBERAKO MERKATUA

Merkatuak euskal gastronomiaren ezinbesteko atal dira, kalitatezko produktu freskoak erosteko lekurik onena. Bilboko merkatu nagusia Erriberako Merkatua da, Zazpi Kaleetan. Record Guinness liburuak Europako merkatu estalirik handiena dela ezarri zuen, eta erreferente komertziala da, ez soilik hiri mailakoa, baita herrialdekoa ere; bisitatu egin behar da, barrualdea museo baten parekoa delako. 2010. urtean berritu ondoren, merkatua oso leku turistikoa da orain. Beirate izugarriak, kupula bikaina eta dozenaka postu ditu, eta, hala, nahitaez bisitatu beharreko tokia da.

Familia osoak euskal gastronomiarekin gozatu ahalko du Erriberako Merkatuko gastrotabernetan. Eraikinaren bigarren solairuan daude, eta gazta, kontserba edo luxuzko hestebeteetan espezializatutako tabernak ere badaude.

Uda garaian Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak gastronomia tailerrak eskaintzen ditu haurrentzat, adinen arabera moldatuta.

Erriberako merkatua

BIZKAIKO KOSTALDEA

Magiaz inguratutako 150 kilometro

Muskiztik hasi eta Ondarroara, Bizkaiak dituen 150 kilometroetan zehar hainbat paisaiaz eta hondartza historikoz gozatzeko aukera dago. Kantauriar itsasoak bainatutako 28 hondartzetan surfa, piraguismoa, boleibola edota parapentea ere praktika dezakezue, familian. Kostaldea, bidenabar, leku bikaina da zetazeoak ikusteko, gure uretan hainbat animalia bizi baitira, tartean izurdeak edo kaxaloteak.

Mundu osoan ez duzu Urdaibaiko biosfera erreserba bezain toki ederrik aurkituko, Gaztelugatxeko Doniene bezain toki magikorik edota Mundakako olatua bezain berezirik.

Bermeo, Ondarroa zein Lekeitio moduko kostaldeko hiribilduak geure kostaldeak eskaintzen duen beste interesguneetako bat dira. Herri horiei esker, Bizkaia Kantauri itsasoko erreferentziazko arrantza puntu gisa finkatu da.

Gaztelugatxeko Doniene

Zierbena

Sopela Plentzia

Getxo

Santurtzi Portugalete

Bilbao

Bakio Bermeo Mundaka

URDAIBAI

Gernika­Lumo Elantxobe Ea Lekeitio

Ondarroa

Gozatu egingo duzu

URDAIBAIKO

biosfera erreserba

Altxor natural hau biosfera erreserba izendatu zuen UNESCOk 1984an, eta eremu izugarria da; 22 udalerri hartzen dituen 22.000 hektareako azalera hartzen du.

Paisaia magikoa da, berdea eta urdina nahasten ditu eta landaredia eta faunako hainbat ekosistema bizi dira bertan. Hezegune aberats honetan paumak, koartzak edota ahate eskandinaviarrak bizi dira, eta birding egiteko paregabea da.

GAZTELUGATXEKO DONIENE

Bermeo eta Bakio artean, Urdaibai eremu betebetean, Bizkaiko leku magikoenetako bat dago, Gaztelugatxeko Doniene. Mundu mailako ospea lortu du Tronuen jokoa edo Juego de Tronos serie ospetsuko Rocadragón gotorleku gisa ageri; hala, serie horren zaleen erromesaldi toki ere bihurtu da.

Itsas bataila garrantzitsuak gertatu izan dira bertan, eta biotopo babestua da. Ibilbide eder batetik zehar behera egin behar da Eneperitik penintsularen sarreraraino, eta 3 arkuko zubi berezi bat gurutzatu ondoren 241 eskaileraren txanda da; den­denak igo behar dira ermitara iristeko. Ermitara iritsitakoan, tradizioak dio kanpaia hiru aldiz jo behar dela zorte ona erakartzeko eta espiritu txarrak uxatzeko.

Ibilbidea konplexua denez eta jende ugari biltzen denez, komenigarria da 7 urtetik gorako haurrekin bertaratzea eta sarrera aldez aurretik hartzea.

HONDARTZAK

Bizkaiak 150 kilometroko kostaldean banatutako 28 hondartza ditu. Bilbotik kilometro gutxira eta sarbide errazarekin hainbat hondartza daude; deskonektatzeko eta egun­pasa egiteko toki bikaina da hondartza.

Hala ere, abentura nahiago baduzue itsas kirolak ere egin ahalko dituzu, esaterako surfa, Bizkaiko hondartzak mundu mailan ezagunak baitira kirol hori praktikatzeko olatu bikainak dituztelako. Edozein plan duzuela, Bizkaian beti aurkituko duzue zuen beharrizanetara egokitutako hondartza bat.

Lagako

HONDARTZATIK METRO BATERA

Gehien bisitatutako hondartza daukaten udalerrietako batzuk Getxo, Sopela, Gorliz eta Plentzia dira. Aipatutako udalerriak irisgarritasun ona daukate, eta Bilbotik metroz irits daiteke bertara. Horrez gain, publiko guztientzako egokitutako zenbait zerbitzu dituzte.

SOPELAKO HONDARTZA

Metroa: Larrabasterra geltokia + lotura Larrabasterratik hondartzara

EREAGAKO HONDARTZA, GETXON

Metroa:

Neguriko geltokia + 10 minutu oinez

ARRIGUNAGA HONDARTZA

Metroa:

Bidezabal geltokia + 8 minutu oinez Gozatu

Txalet eta jauregiz inguratuta dago eta harea finez betetako 882 metro ditu. Gehien bisitatutako bi puntu ditu albo banatan: Getxoko Kirol Portua ehunka itsasontzirekin, eta Algortako Portu Zaharra, bisitariak marinelen hiribildu txikira gerturatuko dituen txokoa; bertan zenbait pintxo dastatu ahalko dituzu itsasora begira.

Sopelan hiru hondartza daude; familia giroa batez ere Arrietara eta Atxabiribilen egoten da. Itsaslabar ugariz babestuta, hainbat jarduera egin daitezke bertan, esaterako surfa. Urtean zehar kirol hitzordu garrantzitsuak egiten dira bertan, esaterako ASP zirkuitu europarreko projunior proba. Hainbat autobus lotura daude metrotik hondartzara arte, oinez egitea zail daukaten familia eta haurrentzat.

Ereagako hondartzatik gertu Arrigunaga hondartza dago. Galeako labarren azpian, hondartza honek ikuspegi bikaina eskaintzen du Abra eta Aixerrota ikusteko. Hainbat jarduera egin daitezke bertan, surfa edo skatea, adibidez. Hondartzan bandera urdina dago, Ingurumen Kalitatearen Nazioarteko Ziurtagiria.

PLENTZIAKO HONDARTZA

Metroa: Plentziako geltokia

GORLIZKO HONDARTZA

Metroa: Plentziako geltokia + lotura

Gorlizko hondartzaren alboan Plentziako hondartza dago. Familia giroko hondartza da, ur lasaiekin. Surfaren munduan barneratzeko ere aproposa da, adin guztietarako surf akademiak baititu. Horrez gain, beste kirol batzuk ere egin daitezke, esaterako windsurfa edo piraguismoa.

842 metroko hondartza da eta familia guztiarentzat paregabea da, metroz zein autoz etorri sarbide erraza duelako. Giro lasaia dago bertan; hondartzatik gertu aparkaleku zabala dago, zabuak, mahaiak, barbakoa eta tabernarekin, indarberritzeko. Egun zoragarria igarotzeko ezinbesteko guztia dago bertan.

HONDARTZAK

LA ARENA HONDARTZA

Muskiz eta Zierbena artean La Arena hondartza dago; ia kilometro bateko luzera du eta surflarien gogokoenetako bat da. Bizkaiko azken hondartza da, Kantabriara iritsi aurretik. Handik oso gertu Itsaslurreko Bide Berdea dago, Bizkaiko pasealeku eder eta ezagunenetako bat. Bi kilometroko ibilbidean Kantauriar itsasoaren ikuspegi bikainaz gozatu ahalko duzue.

BAKIOKO HONDARTZA

MUNDAKAKO HONDARTZA

Laidatxuko hondartza hondartza lasaia eta segurua da, eta mareen arabera tamaina aldatu egiten da. Handik gertu, Mundakako Barra izenekoan, ezkerreko olatua dela medio ezaguna egin den lekuan, surfa egiten da, eta kirol horren munduko zirkuituaren egoitza izan zen 2008ra arte.

Turismo tradizio handia du Bakioko hondartzak, gehien bisitatuetako bat baita. Edozein mailatako surflarientzako aproposa da, eta hondartza irekia denez urte guztian zehar olatu desberdinak ditu. Inguruan zerbitzuak zein aisialdi lekuak dituzue.

SUKARRIETAKO HONDARTZAK

Sukarrieta udalerriak San Antonio eta Toña hondartzak ditu. Biak Mundakako ibaira begira daude, eta familientzat gomendatutako ur lasaiak dituzte. Toña hondartzaren inguruetan Txatxarramendi uhartea dago; zubi batekin bakarrik irits daiteke bertara; haurren instalazioekin ekipatutako parke bat ere badago.

Gozatu egingo duzu

LAIDAKO HONDARTZA

HONDARTZAK

Ibarrangelu udalerrian kokatuta dagoen Laida hondartza Urdaibaiko biosfera erreserba barruan dago. Ongi bereizitako bi eremu ditu: kanalaren ingurua (lasaiagoa eta familientzako aproposa; paddle surf zein kayak praktikatu daiteke bertan) eta olatuen ingurua (mugituagoa, itsaso zabala delako; bertan surfa egiten da).

Hondartzan hainbat enpresa daude paddle surf, kayak edo big SUP taulak alokatzeko.

LAGAKO HONDARTZA

Laga hondartza ere Ibarrangelu udalerrian dago, Urdaibaiko biosfera erreserba barruan. Hondartza bikaina da egun osoa bertan emateko; surf taulak alokatzeko zerbitzua dauka.

Ogoño lurmuturreko pareta izugarria dago bertan.

EAKO HONDARTZA

Ea udalerrian dago, portuaren alboan, Bizkaiko ekialdeko kostaldean. Hondartza atsegina da eta alboan pasealeku bat eta jatetxeen zonaldea aurkituko duzue. Oso ongi ekipatuta dago dutxekin, bizikletak aparkatzeko tokiarekin eta haurrak jolasteko zona batekin.

ISUNTZAKO HONDARTZA

Lekeition Isuntzako hondartza aurkituko duzue. Ur lasaiak daude bertan eta herritik bi minutura dago; hainbat jarduera eskaintzen ditu, esaterako piraguismo egiteko aukera, eta sorpresa berezi bat ere badu gordeta: Garraitz irla, basatia eta soilik marea baxu dagoenean irisgarria; uhartea bisitatzea abentura paregabea da. Hondartzan sorosleak, komun publikoak, dutxak, bizikletak uzteko aparkalekua eta hiri aparkalekua dago; Lekeitioko familiek segurua delako aukeratu ohi dute hondartza hau.

KARRASPIO HONDARTZA

Mendexa udalerrian Karraspio hondartza ederrak surf egiteko aukera eskaintzen du, eta eskola bat ere badu bertan, txiki­txikitatik surf egiten ikasteko. Olatu desberdinak egoten dira, mareen arabera aldatzen baitira. Hondartza honetatik oso gertu Lekeitiotik Karraspiora doan pasealekua dago; bertatik Bizkaiko kostaldeko ikuspegi bikaina ikus daiteke. Udan lotura zerbitzua dago Lekeitioko disuasioko aparkalekuetatik.

ARRIGORRIKO HONDARTZA

Ondarroan, hondartza hau bikaina da eguzkia zein bainua hartzeko. Hondartza txikia izan arren, 150 metrokoa baino ez, jarduera ugari eskaintzen ditu. Hondartzatik gertu ibilbide bat ere badugu, eta bertatik Mutrikuko (Gipuzkoa) Saturraran hondartzara iritsi daiteke.

ESPERIENTZIAK

ZETAZEOAK IKUSTERA JOATEA

Etxeko txikienek gehien gozatzen duten jardueretako bat zetazeoak ikusten joatea da. Bizkaian itsasoari lotutako tradizio luzea duten bi udalerritan egin daiteke, Santurtzin eta Bermeon. Korronte hotzak direla medio, paraje ezin hobea da hainbat itsas espezie hona etortzeko, elikatzera. Jarduera honetan izurdeak, zereak (munduko bigarren balearik handiena), pilotu izurde hegaluzeak, kaxaloteak, orkak eta Cuvier balekumeak ikus daitezke.

PIRAGUISMOA

Bizkaiko kostaldean egin dezakezun beste kiroletako bat kayak da. Kayaka badia eta kalak bezalako paisaia ederrez gozatzeko modu bikaina da. Natura aktiboan aritzen diren enpresak hautatzea aukera ona dira kirol hau modu dibertigarri eta seguruan egiteko, hasi berria zein esperientziaduna izan; betekizun bakarra igeri egiten jakitea da. Jende gehien hartzen duen leku onenetako bat Urdaibai da.

BIZKAIA SURFAREN PARADISU

Bizkaia estatuko zein nazioarteko surflarien leku gogokoenetako bat da orain. Kirol honen mundu mailako erreferentea da ur biziak eta olatuak izugarriak direlako. Besteak beste, Sopelako Barinatxe, Barrikako Meñakoz edo Muskizko La Arena hondartzak dira horretarako gogokoenetako batzuk. Baina surfari buruz hitz eginez gero, ezinbestekoa da Mundakako Barra eta bertako ezkerreko olatu famatua aipatzea, olatu luzeenetako bat eta Europako onena gisa hartzen baita. Lau metroko altuera eta 400 metroko zabalera izatera irits daiteke. Fenomenoa munduko 10 topean dago, eta kirol horretako adituentzako da esklusiboki. Mundakako talaiatik ikus daiteke nola praktikatzen duten.

Surfa egiten ez baduzue baina horretan hasi nahi baduzue, hondartza hauetan ere izango duzu horretarako aukera; adin guztietarako surfean hasteko ikastaroak zein irakasleak aurkituko dituzu.

TOPABERMEO ETA ESKAPE LEA IBILBIDEA

Topa Bermeo herria modu dinamikoan ezagutzeko modurik onena da. Aire librean egiten den ihes jolas bat da, hainbat txoko interesgarri zeharkatzen, tartean alde zaharra. Itxura ona du, ezta?

Lea Ibilbideak Lea ibaiaren ertz guztia zeharkatzen du 23 kilometroz, Oiz mendian hasten denetik Lekeitioko badiara iristen den arte. Aire libreko ihes jolasaren erronka proposatzen dizuegu, ibilbidea atseginagoa egiteko. Autoz edo etapaka ere egin daiteke, eta garraio publikoa erabiliz.

Paisaia natural pribilegiatua BIZKAIKO BARRUALDEA

Askotan, soilik Bilbao eta kostaldea bisitatzeko asmoz gure lurrera iristen direnek probintziaren barrualdeak gordetzen dituen elementu zoragarriak galtzen dituzte. Bizkaiak eremu natural pribilegiatuak ditu. Gure mendi eta haranetako kolore berdea gailentzen den pasaia. Paraje liluragarriak dira, eta aho bete hortz utziko zaituzteten ikuspegiez gozatu ahalko duzue.

Bertako ibaiak, leizeak, parke naturalak eta Erdi Aroko gazteluek ere lur honen bizimoduaren, historiaren eta geografiaren parte dira. Durango, Urduña, Balmaseda edota Gueñes dira barrualdean gehien bisitatutako udalerrietako batzuk, eta intereseko lekuak daude bertan.

PARKE NATURALAK

URKIOLAKO PARKE NATURALA

Mariren babeslekua

Parke natural malkartsu eta harritsua honetan Anboto mendia dago, 1.331 metrokoa; Mariren koba ere bertan da. 5.768 hektarea baso ditu, eta ia 700 espezie zuhaitz desberdin daude, tartean pagoak, arteak, haritzak eta urkiak; estalki berde izugarria osatzen dute. Paisaia honetan, gainera, Urkiolako Santutegia ikusi ahalko duzu.

Bertako pagadia Urkiolako Parkeko beste turismo erakarguneetako bat da. Puntu honetan ehunka pago ikus daitezke; urte luzez inguru horretan bizi ziren ikazkinak egurrez hornitu zituzten. Bisita gidatu batekin ere bisita daiteke. Espazio natural hau gertutik ezagutzeko beste aukeretako bat Toki Alai Interpretazio Zentro edo Parketxean eskaintzen da; parke honen ezaugarri naturalen inguruko erakusketa iraunkorra dago bertan.

Gozatu egingo duzu

BARRUALDEAN

ARMAÑONGO PARKE NATURALA

Pozalaguako altxorra

Armañon naturaren gorespena da, izena ematen dion mendian zehar zabaltzen den parke naturala, Karrantza eta Turtzioz artean.

Parke naturalaren bihotzean lur azpiko labirinto bat dago, 200 haitzulo eta leizek osatutakoa, tartean Pozalagua nabarmendu behar dugu: munduko estalaktita eszentrikoen kontzentrazio handiena duen kobazuloa. Badirudi formazio berezi hauek erronka botatzen diotela grabitateari; ezinezko formen unibertso paraleloa osatzen dute. Lur azpiko zeharkaldia aniztasun funtzionala duten pertsonentzat ere egokituta dago, eta amaieran Versalles aretora eramango gaitu; dotorezia izugarriak harritu egingo gaitu.

Pozalaguatik gertu Sopeñako artadia dago; Kantauri itsasoko ertzean bertan hazitako artadi mediterraneoa da, hain zuzen ere babesten duten mendigune karstikoei esker latitude hauetan hazitakoa.

Armañonen begiratoki ugari dago, eta zorabiatzeko moduko ikuspegiak eskaintzen dituzte.

Leizearen inguruetan Parketxe eta El Mirón begiratokiak daude, Karrantza ibaiaren haitzartera begira. El Suceso begiratokitik haran guztia ikus daiteke, hegoaldean Ordunteko mendiek egiten dute muga, eta han Calera eta Balgerriko pagadiak (Bizkaiko zabalena) hazi dira. Ezinbesteko bisita merezi du mendizale eta mendiko txirrindularitza zaleen kasuan.

Kobazuloa ustekabean aurkitu zuten, ez zuelako kanpo komunikaziorik. 1957an handik gertuko harrobi batean izandako eztandak altxor natural hau agerian utzi zuen; 50 milioi urte behar izan ditu osatzeko.

IDEA ! Kobazulotik atera ondoren Armiñongo Parketxeaz gozatzea tokatzen da. Toki horretako floraz eta faunaz ikasteko erakustokia da, edota familian egiteko bi ginkanatan parte hartzeko.

Eta bisitari amaiera ederra emateko hainbat jarduera izango dituzue aukeran, esaterako inguruan hainbat ibilbide zaldiz egitea.

GORBEIAKO PARKE NATURALA

Bizkaiko tontorra

Bizkaia eta Araba artean dago eta Gorbeia menditik datorkio izena; Gorbeia 1,842 metroko mendia da eta Bizkaiko garaiena da. Ezinbesteko geldialdia egin behar da Itxinako biotopo babestuan eta Goiuriko ur jauzian; 100 metro baino gehiagoko jauzia da. Parke honek, gainera, bisitari zentroa ere badu Areatzan, aisialdiko ekipamenduekin. Mendi ibilbideak egin daitezke edo bizikletaz eta zaldiz txangoak egin.

Parkean 600 oreina baino gehiago daude aske, eta dagoeneko parkearen enblema bihurtu dira. Marrualdiaren mundua ezagutzeko toki onenetako bat da, oreinaren ugalketa garaian zehar gertatzen den ikuskizun naturala, alegia.

Familia guztiak gozatu ahalko du Gorbeiako Parke Naturalak eskaintzen dituen jarduera eta aukerekin. Bide berdeak eta mendi ibilbideak, hegaztiak ikustea, ibai ibilaldiak, safariak, espeleologia jarduerak edo abenturako kirolak.

NERBIOI IBAIAREN UR JAUZIA

Ingurune naturalean barneratzeko ibilbide liluragarria proposatzen dizugu. Burgosekin dagoen mugan Nerbioi ibaiaren ur jauziaren begiratokia dago; familian bisitatzeko leku onenetako bat da. Paraje naturala honetan 270 metro baino gehiagoko ur jauzia dago; Iberiar penintsulako ur jauzirik handiena da. Urtero milaka pertsonek bisitatzen duten fenomeno naturala da. Ez da gutxiagorako, Europa mendebaldeko ur jauzi natural handienetako eta ederrenetako bat baita.

SOPUERTA ABENTURA

Abentura eta adrenalina gustatzen bazaizue, hauxe da zuontzako lekua. Sopuerta Abentura gure lurraldeko zuhaitzen abentura parkerik handiena da. Zortzi zirkuitu profesional eta ikasteko bi zirkuitu daude. Zubi tibetarrak, tirolinen zirkuitua, lianak, sareak... Mota guztietako probak aurkituko dituzue abenturaz eta dibertsioz betetako eguna bertan emateko, baita txikienentzat ere. www.sopuerta­abentura.com

BIZKAIA PARK ABENTURA

Gueñes udalerrian, Bilbotik 15 minutura autoz, Bizkaia Park Abentura dago. Sorpresaz betetako leku honetan, urtebete eta 15 urte arteko haurrak mundu piratan barneratuko dira, zuhaitzetatik igoz, itsaslapurren sareetatik ihes eginez eta tobogan infinituetatik botaz. www.bizkaiaparkabentura.com

ZUGAZTIETA

Bilbotik 17 kilometrora, Trapagaranen, Zugaztieta dago. 135 hektareako tokia da, eta gaur egun aisialdirako espazio berde bat izan arren, burdina ateratzeko meatze eremua izan zen; gaur egun, piknik zein barbakoekin goza daiteke bertan. Lehen mehatzeak ziren eta gaur egun, berriz, urmael artifizialak dira, paisaia berde izugarriz eta arrantzarako txoko bikainez inguratuta. Inguru honetara iristeko Larreinetako funikularra hartzea gomendatzen da; 1926. urtekoa da, eta Bilboko Abra gaineko ikuspegi bikainaz gozatzeko aukera ematen du.

HONTZA EXTREM

Adrenalinaz betetako esperientzia izango da, Euskadin aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitutako parke bakarrean.

Urkiolako Parke Naturalean dago, eta bertako instalazioak naturarekin lotutako mota guztietako jarduerak eskaintzen dituzte, tartean tirolinak, eskalada edota arku tiroa. Ongi pasatzea eta ikastea batera datoz. www.hontzaextrem.com

ARRAZOLAKO BIDE BERDEA

Anboto mendiaren magalean Arrazolako Bide Berdea dago. Bide hau Aurrera lurrunezko tren­makinak egiten zuen meatzeetako trenbide zaharra da, eta Atxondoko haran ederra iparretik hegora zeharkatzen du.

Lautada eta euskal paisaia izugarria eskaintzeak toki bikaina izatea dakar, mendi egun lasaia igaro nahi baduzu. Ibilbidean, gainera, hainbat animalia ikusi ahalko dituzu, behiak, ardiak edo ahuntzak.

www.viasverdes.com

ARTZAINA EGUN BATEZ

Egun batez benetako artzaina izan nahi al duzue? Baduzue horretarako aukera Gorbeiako Parke Naturalean, Urkiolako Parke Naturalean edo Armañongoan. Familia guztiak esperimentatu eta gozatuko du ofizio tradizional honetaz eta ordu batzuetarako hiriaren mundutik deskonektatu ahalko duzue.

Eguna artzainarekin igaroko duzue, eta lagundu egingo diozue artaldea gobernatzen, ardiak jezten edo, denboraldiak horretarako aukera ematen badu, ardiei ilea mozten; horrez gain, ardi latzaren esnearekin egindako Idiazabal gazta dastatu ahalko duzue; Euskadiko arraza autoktonoa da ardi latza.

MARCO TOPO

Bisita interaktibo eta, gainera, dibertigarriaz gozatu nahi al duzu? Gernikan horretarako aukera izango duzu, Marco Topo jolasari esker. Jolas interaktibo hau familia guztiari zuzenduta dago, eta herriko datu garrantzitsuak edo gertaera nabarmenak modu dibertigarri eta didaktikoan ezagutzeko aukera emango dizu. Jolasa mapa bat da, kode batekin; lanak egin beharreko puntuak agertuko dira bertan, eta agertzen diren galderak erantzun beharko dituzue. Jolasa doan har daiteke Gernikako turismo bulegoan

Bizkaiak duen 2.217 kilometro koadroko azaleran makina bat gauza ikusi eta gozatu daitezke, kostaldean zein barrualdean. Bizkaia Zubia edo gure lurraren historia kontatu eta erakusten duten museoak dira aurkituko dituzun altxorretako batzuk.

Bizkaia BIZKAIA ZUBIA

KOSTALDEAN

Getxo eta Portugalete artean Bizkaia Zubia dago, lehen Zubi Eseki gisa ezagutzen zena. Egitura izugarri hau Gizateriaren Ondare izendatu zuten 2006an. 61 metroko lau dorre ditu, eta 160 metroko luzera duen langa batek lotzen ditu. Pasabide izugarri hau ehunka pertsonak erabiltzen dute egunero, itsasadarraren alde batetik bestera igarotzeko.

SANTURTZI ITSASOA MUSEOA

Transbordadore bidez zeharkatzeaz gain, badago beste aukera eder bat: bisita erreserbatzea eta goraino igotzea, zubiaren goi­goitik ikuspegi izugarriaz gozatzeko, hain justu Kantauri itsasoko itsasadarra ikusten baita handik.

Bada itsasadarra zeharkatzeko beste modu bat, zubiez gain. Gasolinoak dira. Itsasadarra Getxotik Portugaletera eta alderantzizko noranzkoan gurutzatzen duten itsasontzi txikiak dira.

Itsasoari eta arrantza tradizioari omenaldia egiten dion beste museoetako bat Santurtziko Interpretazio Zentroa da, udalerriko arrantzaleen kofradian kokatutakoa. Santurtzik eta itsasoak XV. mendetik gaur egun arte duten lotura pertsona guztiei gerturatzea lortu nahi du museoak. Geure kostaldean arrantza tradizionalean aritutako egurrezko azken ontzietako bat Santurtzin baino ezin da ikusi;Agurtza ontzia da, eta gaur egun arrantzaren interpretazio zentro bat da.

Bizkaiaren itsas iragana museo honetan islatuta dago, Bermeon kokatutako museo honetan, hain justu ere. Museoa Bermeoko Portu Zaharrean dago, monumentu nazional izendatutako Ercilla dorrean. Soilik itsas ohiturak jasotzen dituen munduko museo bakanetako bat da.

URDAIBAI BIRD CENTER

Gautegiz­Arteaga udalerrian dago eta leku ezin hobea da hegaztiak ikusteko. Begiratokitik 200 espezie baino gehiagoren urratsak jarrai daitezke, urtero UNESCOk biosfera erreserba izendatutako padura hauetatik igarotzen baitira. Leku honetan hainbat hegaztik babesa eta elikagaiak jasotzen dituzte, besteak beste, koartza hauskarak, koartza gorriak, kaioak, zikoinak eta beste hegazti harrapari ugari. Ertzetan, gainera, itsasoaren ikuspegi ederraz goza daiteke, hondartza eta talaia bikainak ere ikusten baitira; ezin hobeak dira bizikleta edo mendia maite dutenentzat. www.birdcenter.org

Ekoetxea Urdaibai Madariaga dorrean dago, eta adin eta publiko guztietara egokitutako jardueren eskaintza zabala dago bertan.

Zentroak erakusketa iraunkor bat du, eta bertan ibilbide bat proposatzen da, munduaren aberastasun biologikoari erreparatuz hasteko, eta, pixkanaka, Euskadiko bioaniztasunera gerturatzeko; bukatzeko, Urdaibaiko biosfera erreserbaren balio ekologiko handia antzematea da helburua.

Horrez gain, maiz berritzen diren aldi baterako erakusketak ere izaten

dira bertan, baita paduraren ikuspegiaz 360 gradutan gozatzeko begiratoki pribilegiatua ere.

www.ekoetxea.eus

BASONDO

Urdaibaiko biosfera erreserban bertan

Basondo dago, basa faunaren babeslekua. Baso eta zelaiek hartutako 60.000 m2­ko azaleran orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak eta basakatuak bizi dira, hainbat berreskurapen zentrotik iritsitakoak. Horrez gain, gaur egun Euskadin presentziarik ez duten animaliak ere badira bertan, besteak beste, otsoak, katamotzak edo bisonteak. Ibilbidea ez da kilometro batera iristen eta, hortaz, familia guztiak egiteko modukoa da. Hortaz, prestatu kamera eta prismatikoak eta gozatu bisita “basati” honetaz. www.basondo.com

SANTA KATALINA ITSASARGIA

Euskadin itsasargi bakarra bisitatu daiteke, Santa Katalinakoa. Barruan Nabigazio Teknologikoaren Interpretazio Zentroa dago. Terrazatik ilunabar ederra ikus daiteke. Ezinbestekoa da Lekeitioko portu erromantiko eta koloretsua bisitatzea. www.faro­lekeitio.com

POBALEKO BURDINOLA

Pobaleko burdinola 1504. urtetik dago zutik. Sutegi zaharra Muskizen dago, eta burdinaren bihotza hobeto ezagutzeko museoa da orain; astero zuzeneko ikuskizunak eskaintzen ditu burdinolako maisuaren eskutik. Eraikinaren barruan aspaldi burdina minerala nola lantzen zen ikusi ahalko duzue, iltzeak, goldeak, segak edota burdin sareak egiteko, baita jauntxoek dueluetan erabiltzen zituzten ezpatak ere.

www.visitenkarterri.com

BOINAS LA ENCARTADA MUSEOA

Balmasedako alde zaharretik gertu, Kadagua ibaiaren arroan, La Encartada museoa dago, monumentu multzo kalifikatu izendatutakoa. Beste genero askoren artean, XIX. mendeko oihal fabrika honetan txapelak egiten ziren, Euskadiko txano tipikoak. Encartada inauguratu zenetik iaia berdin dago, ez da ezer aldatu, eta barrualdean hasierahasierako makinak ditu. Iraganera bidaiatuko duzue, eta izugarri gustatuko zaizue.

www.visitenkarterri.com

Sekula ez genuke imajinatuko naturaren lasaitasunaren erdian panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak, guanakoak eta bazter hauetatik ikusten ez diren bestelakoak egongo zirenik, ezta? BBK Karpín Fauna ez da zoo bat, baizik eta basa faunareb harrera zentro bat; bertan hartzen dira haien habitatera itzuli ezin diren animaliak.

LOIZAGA DORREA

Auto zaharrak gustatzen bazaizkizue, hauxe da zuen museoa. Bilbotik 30 kilometrora baino ez Loizaga dorrea dago, eta 1910. eta 1990. urteen artean egindako Rolls Royce autoen bildumarik handiena duen Europako zentro bakarra da.

www.torreloizaga.com

BBK Karpín Fauna Karrantzan dago, aire librean eta mendian, eta animaliak eta ingurunea errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Barruan hiru espazio aurkituko ditugu, iraganetik (dinosauroen garaitik) orainaldira arte ibilbidea egiteko. Jurassic Parken sartzea bezalakoa da! Plan biribila da familiarekin gozatzeko. www.karpinabentura.com

XVIII. mendeko Legorburu jauretxean Orozkoko Museo Etnografikoa aurkituko dugu, euskal kultura eta tradizioa azaltzen dituen lekua. Hemen gure arbasoak nolakoak ziren eta zein tradizio zituzten aurkitu ahalko duzu.

www.orozkomuseoa.eus

gogoa piztuko zaizu BISITATZEKO

PERTSONAIA MITOLOGIKOAK

Anbotoko Mari

HONTZA MUSEOA

Naturala zientzien zalea bazara, Mañarian zeure neurriko museoa aurkituko duzu. Zentro honetan munduko hainbat tokitako eta naturako zientzia esparru guztietako 38.000 espezimen baino gehiago aurkituko dituzu. Erakusketa iraunkorrak 27 talderen 15.000 ale inguru ditu, eta aldi baterako erakusketak ere badaude.

Bizkaia, Euskadi osoa bezalaxe, mito eta kondaira lekua da. Geure pasaia honetan, baso trinkoz, mendi harritsuz, leize misteriotsuz eta laku magikoz betetako geure pasaia honetan, pertsonaia mitologiko asko bizi dira. Hemen hazi denak badaki, baina inork ez ditu ikusi.

Kaixo! Anbotoko dama naiz, lurraren euskal jainkosa, baina denek Mari deitzen naute. Euskadin barrena bizitoki bat baino gehiago dauzkat, baina denbora gehiena Anboto mendian daukadan koban ematen dut, Urkiolako parkean. Leku ezin hobea da bizitzeko eta natura gertutik miresteko. Etxean noiz nagoen erraz jakingo duzu; etxean nagoenean hodei trinko batek mendia inguratzen duelako eta euria egiten duelako. Eguzkia ateratzen denean kobazulotik ateratzea eta ilea urrezko orraziarekin orraztea gustatzen zait.

IZENADUBA BASOA

Mungia herrian bada ametsak errealitate betetzen dituen baserri bat. Toki sorgindua da, eta bertan familia guztiak esperientzia magikoa bizi ahalko du. Izenaduba baserrian Olentzeroren etxea dago; bertan Mari Domingirekin eta galtzagorriekin bizi da, hau da, Euskadiko haurrentzat opariak prestatzen laguntzen ibiltzen diren iratxo gorriekin. Urtero, abenduan, toki honetara joateko ohitura dago, opariak eskatzeko gutunak entregatze aldera. Landetxo Goikoa baserri hau 1510. urtekoa da, eta esperientzia bikainaz gozatu ahalko duzue bisita gidatu zein antzeztuekin, elkarrekintza jolasekin eta euskal mitologiari lotutako jarduerekin.

Basajauna

Lamiak

Gu lamiak gara, erdi gizaki eta erdi animalia izateagatik gara ezagunak. Gure gorputzaren behealdea ahateena, arrainena edota ahuntzen gorputzen modukoa izan daiteke. Euskal ibai eta lakuetan geure ile luzea orrazten ikusiko gaituzu, horrelako lekuetan bizitzea gustatzen baitzaigu. Oso atseginak gara jende guztiarekin, baina ez ausartu geure orrazia lapurtzera, hori gertatuz gero izugarri haserretuko gara-eta.

Ni basajuna naiz, euskal basoetako jauna. Euskal artzainak eta artaldeak zaintzen ditut. Lurralde hauetako mendietan egiten dituzten ibilbide luzeetan salbu egon daitezen da nire ardura. Zakar eta haserre itxura dudan arren, oso lasaia naiz. Euskal mendietan bizitzea gustatzen zait, hemen daukat nire babeslekua. Ardiek hemendik nagoela igartzen dutenean, zintzarriak jotzen dituzte, eta, hala, ardiak babesten ari naizela dakite.

GAZIA

Jatun

“zorrotzenentzako” gastronomia

Bizkaiko gastronomiak izaera propioa du. Kostaldeak zein mendiak primerako lehengaiak eskaintzen dituzte. Urteetan zehar euskal sukaldaritzak ezin hobeto uztartu ditu tradizioa eta abangoardia. Michelin izarrak, erretegi tradizionalak zein jatetxe txiki eta liluragarriak konbinatzen dituen gastronomia. 0 kilometroko sukaldaritza honek muga guztiak hautsi ditu eta mundu osoko sukaldaritza goratu eta famatuenetako bat da. Enbaxadorerik onenak, zalantza izpirik gabe, pintxo famatuak dira, sukaldaritza neurri txikian.

TXULETOIA

Euskal gastronomiaren pieza ezagun eta garrantzitsua da. Txuleta “behi zahar” gisa ezagutzen diren behietatik hartzen da; 12 eta 20 urte arteko behiak izaten dira. Munduko beste leku batzuetan ez da ohikoa horren behi zaharren haragia jatea...baina horregatik da hain samurra.

TXIPIROIAK TINTAN

Ausartuko al zara kolore beltza duen plater bat jaten?

Kolore deigarria duen plater hau errezeta tradizionalenetako bat da, eta gustukoenetako bat. Kantauri itsasotik zuzenean, testura bikainarekin, txikienek ere jateko modukoa da zapore izugarria du: aukera ezin hobea da geure gastronomia peto­petoa probatu nahi dutenentzat.

BABARRUNAK

Geure lurrak produktu sorta ezin hobea eskaintzen digu, dastatzen duten guztien gozagarri, esaterako, babarrunak. Geure baserrietan modu jasangarrian hazten dira. Txorizo eta odolostearekin batera jartzen dira, baina bada aukera begetarianoa ere, barazkiekin. Aukera paregabea da egun hotz eta zakar horietan... edo menu eder bat hartzeko.

GOZOA

Bilbao Bizkaian gozoa ere gustatzen zaigu. XIX. mendean hasitako gozogintza tradizioa daukagu. Arlo horretako altxorrak Carolina eta gurinazko opilak dira. Produktu hauek aspalditik dira Bilbao hiriaren sinbolo, eta gure lurra bisitatzen duen orok ezin du bertatik alde egin bi hauek probatu gabe.

IDIAZABAL GAZTA

Gazta maite dutenek ezin dute

gure lurretik alde egin Idiazabal jatorrizko izendapeneko gazta probatu gabe. Ardi latxen esnearekin egiten da (Euskadiko ardi arraza autoktonoa da), eta bere modalitatean mundu mailako gazta kotizatu eta sarituenetako bat da.

GURINAZKO OPILA

Hemen gehien kontsumitutako gozokietako bat da. Sinplea dirudien arren, prestatzeko konplexuenetako bat da, prestaketa denbora oso zehatzak eskatzen dituelako. Brioche edo opil suitzar honek gurinazko geruza bat du barruan, eta horri esker puntu mamitsu ezin hobea lortzen da. Opil honen historia ezagutzeko 1813ra egin behar dugu atzera; orduan, bi gozogile suitzar Bilbora etorri ziren bizitzera, eta opil suitzarra moldatu zuten. Ziurrenik gozogile haiek ez zuten imajinatu opil hark horrenbesteko arrakasta lortuko zuenik hemen, hainbesteraino non Bilbao utzi eta beste herrialde batera joan behar izan duen jendea gurinazko opil kutxa batekin abiatzen baiten. Izan ere, opila probatzen duen orok... errepikatu egiten du.

Carolinak

CAROLINA

Hona hemen gure lurralde honetako gozogintzaren beste funtsezkoetako bat: hostore oinarri baten gainean jarritako merenge dorrea. Pastel hau itsasadarra bezain bilbotarra da. Kondairak dioenez, Bilboko gozogile batek gozoki hau sortu zuen eta alabaren izena jarri zion, Carolina, haren omenez. Bilbon ez dago Carolinarik ez daraman pastel erretilurik. Jatorrizko Carolinek arrautza eta txokolatea izaten dute gainetik, baina azken urteetan aldaketak izan dituzte, eta kolore gorrikoak ere ikusi izan dira. Izan ere, Athletic Clubek norgehiagoka garrantzitsu bat duenean, Bilboko gozo dendak kolore zuri­gorridun Carolinekin betetzen dira, taldea babeste aldera.

Gurinazko opila

EZAGUTZEA

NORTASUNA

Euskal nortasunarekin batera dator gure lurraldeko ohiturekin, geure hizkuntzarekin, geure jai herrikoiekin, geure kirolekin eta geure dantzekin lotura sendoa izatea. Horri esker, ez dugu parekorik munduan.

HERRI KIROLAK

TRAINERUAK

Traineruak dira hemengo beste lehia tradizionaletako bat. Kirol honek ibilbide luzea du eta oso ezaguna da ez soilik Euskadin, baita Kantauri itsasoko ertz guztian ere. Traineruen lehiak udan jokatzen diren arren, urte osoan zehar itsasadarreko uretan edo kostaldeetako herrietako uretan entrenatzen ikusi ahalko dituzue.

EUSKAL DANTZAK

Euskal Dantzak euskal kulturaren funtsezko osagai dira. Ekitaldi zibiko eta erlijiosoetan egin ohi dira, ospakizun, errespetu edo agurtzeko keinu modura.

Dantza hauek gorputzaren adierazpen erritmikoak dira, eta, melodia zaharrak eta adierazpen berriagoak konbinatuz, dantza paregabeak sortzen dituzte. Gaur egun, Euskadin 250 euskal dantza talde baino gehiago daude.

EUSKARA

Gure lurrak hizkuntza propioa dauka: euskara. Europan bizirik dagoen hizkuntzarik zaharrena. Gaur egun oraindik ez dakigu hizkuntza nondik datorren, baina horri buruzko teoria ugari dago. Askok ziurtatzen dutenez, hizkuntzaren jatorria Akitanian dago (Frantzia); beste batzuen aburuz, euskara duela 15.000 urte ere hitz egiten zuten Altamirako bizilagunek.

Hizkuntza eder honek hainbat aldaera linguistiko ditu, euskalki izenez ezagutzen dira. Euskalkiak aldatu egiten dira tokiaren arabera.

Baina lasai, euskaraz ez badakizu hona hemen hiztegi txiki bat hizkuntza honetan barneratu eta zeu ere euskaldun sentitzeko.

gehiago

Etxea

Euskal herri kirol tradizionalen jatorria geure arbasoek haien lan eta egunerokotasunean zeuzkaten erabilera eta ohituretan dago. Zale ugari ditu, eta ez bakarrik hemen; kirol hauetan interesa agertu duten eta sutsuki jarraitzen dituzten gero eta atzerritar gehiago dago.

Herri kirol ezagunenetako bat aizkolaritza da, alegia egurra aizkorarekin moztea; enbor kopuru jakin bat ahal bezain azkar moztean datza. Geure lurraldean zale gehien lortu duen beste kiroletako bat harria jasotzea da. Kirol honetan tamaina handiko harri bat lurretik jaso eta sorbaldatik gora altxatu behar da.

GURE JAIETAKO PERTSONAIAK

Edozein jairen helburua familiarekin eta lagunekin elkartzea da, tarte atsegin bat igarotzeko, eta horri Bilbao Bizkaian makina bat pertsonaia edukitzea gehitu behar diogu; ospakizun hauen ikonoak dira eta bereziak izatea eragiten dute. Gargantua, buruhandiak eta erraldoiak, Mari Jaia, Olentzero eta Mari Domingi, atorrak, lamiak... Ezagut itzazu gertutik.

ASTE NAGUSIA

MUNDUKO ASTERIK HANDIENA

Abuztuaren 15aren ondorengo larunbat guztietan hiria dibertsioz betetako jai handi bihurtzen da. Mari Jaia, emakume handi eta ile horia, jaien sinbolo bihurtu da, eta jaien hasiera zein amaiera markatzen ditu; jaiak agurtzeko erre egiten da. Hiria kalejirekin betetzen da, erraldoi eta fanfarreekin; baina jai honen benetako arima konpartsek jartzen dute. Kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, haurren jolasak, dantzak, desfileak, barrakak eta txosnak... Egun izugarri horietan gozatzeko elementuetako batzuk baino ez dira.

Euskal kultura eta ohiturak gertutik ezagutzeko une onenetako bat bilbao basque FEST jaialdia da; bertan, tradizioa eta euskal kultura garaikidea uztartzen dira. Aste Santuan ospatzen da, eta ehunka jarduera izaten ditu, gastronomikoak, kultura izaerakoak, herri kirolak, ekintza erakargarriak kalean, ibilbide antzeztuak tsasadarrean, eta musika.

GABONAK

Txikientzat zein nagusi askorentzat jai garrantzitsu bat dago: Gabonak. Bilbao Bizkaian, nola ez, handitasunez ospatzen da. Kaleak koloreetako milaka argiz betetzen dira, baita kaleak girotzen dituzten pertsonaia mitologikoz ere.

OLENTZERO eta MARI DOMINGI

Ikazkin ospetsua Euskadiko Gabonen sinbolo bihurtu da. Sabelandia eta bizarduna, urtero, abenduaren 24an, menditik jaisten da Mari Domingi lagun duela, eta galtzagorriekin batera (gorriz jantzitako laguntzaileak) Euskadiko txoko guztietako kabalgatetan ibili ondoren, opariak banatzeari ekiten dio, etxez etxe eta baserriz baserri.

KABALGATAK

Gabonetan antolatzen den beste ekitaldietako bat Errege Magoen kabalgata da; hau ere ezin duzue galdu. Melchor, Gaspar eta Baltasar urtero etortzen dira eta ez dute inoiz kale egiten Bizkaiko haurrekin duten hitzorduan.

BIZKAIA FESTARIK FESTA

BARRUALDEAN

Bilbao Bizkaian ospakizunak maite ditugu, horregatik jai edo festa herrikoi asko ditugu. Gehienak udan izaten dira, eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz. Lekeitioko Antzar Eguna, Andra Mari Bermeon edo Paella eguna Algortan: gure kulturaren isla dira. Baina jaiei buruz hitz egingo badugu, Bilboko Aste Nagusia aipatu behar dugu ezinbestean; abuztu amaieran ospatzen da.

Eta onena da, guzti­guztietan, txikienentzako ekintzak eta jarduerak ere antolatzen direla, gure txikiak baitira jaien protagonistarik onenak.

Jai hau maiatzaren 8an ospatzen da, Urduñan. Bertako zaindaria agertu izana omentzen da, Antiguako Andre Maria, eta izen bereko santutegira ibilaldia egiten da.

GERNIKAKO AZKEN ASTELEHENA

Urriko azken astelehenean denetariko 900 postu jartzen dira: baserriko produktuak, gaztak, txakolina, ogia, eztia, sagardoa edota erroskillak. Ez galdu.

KOSTALDEAN

ARATUSTEAK MUNDAKAN

Bizkaiko inauterietako ospakizun originaletako bat da atorrek (tunika zuriz jantzitako gizonak) eta lamiek (ile luzeko emakumeak) osatzen dutena; oso hemengoa da.

KARMENGO JAIAK OTXOMAIO

Santurtzi udalerrian urtero Karmengo jaiak ospatzen dira, arrantzaleen zaindariaren omenez, uztailaren 16an; itsasoan prozesioa eginez ospatzen da.

MADALENA EGUNA

Kostaldeko Bermeo, Elantxobe eta Mundaka herrietan Izaro uhartearen jabetzari buruzko eztabaida zahar baten omenez ospatzen dute egun hau.

AIXERROTAKO PAELLAK

1956tik, uztailaren 25 guztietan, Santiago jai eguna denez, 30.000 pertsona baino gehiago gerturatzen dira Aixerrota zelaira, Getxon, barruan daramaten sukaldaria atera eta lehiaketa osoko paellarik onena prestatzeko asmoz.

SANTA AGEDA

Santa Ageda eguna ere Euskal Herriaren sustraiekin lotura sendoa duen ospakizuna da. Ospakizuna egunaren bezperan hasten da, otsailaren 4an; orduan, Bilbao Bizkaiko kaleak santaren omenezko doinuak abesten dituzten kuadrillekin betetzen dira; makilekin batera ateratzen dira, eta makilekin lurra erritmikoki kolpatzen dute.

Makilen ohituraren jatorria euskal mitologian egon daiteke; izan ere, kolpeek lurrari egiten zaion deia irudikatzen dute, negua bukatu ondoren esna dadin.

Baina jaia ez da hor bukatzen. Otsailaren 5ean bertan, Santa Ageda egun ofizialean, erromeria hasten da Kastrexana auzoan (Barakaldo): ehunka pertsona Arroletza mendiaren magalera igotzen da, Santa Ageda ermitara iritsi arte. Giro ezin hobea alaitzeko musika, txakolina eta jakirik onenak ere izaten dira bertan.

SAN BLAS

San Blas Egunean koloreetako kordoi bedeinkatua erosi eta lepoan janzteko ohitura dugu hemen; bederatzi egunez eraman behar da, eta ondoren erre egin behar da, eztarriko gaitz oro ekiditeko.

Otsailaren 3an, probintziako herri askotan, tartean Bilbon, San Blas erromeria tradizionala egin ohi da, eztarriko gaitzak sendatzeko miraria egin izana leporatzen zaion medikua eta apezpikuaren omenez.

Bilboko Areatza plazan hainbat postu jartzen dira, eta han San Blaseko gozoki tipikoenetako batzuk eros daitezke, esaterako erroskillak, anis tortak edo malba zuriko gozokiak; gozoki horiek arnasketa eta eztarriko gaitzak sendatzeko baliagarriak dira.

Madalena Eguna
Gernikako astelehena
nahiko duzu
Suzko zezena

JOLASTEA

rain familian jolasteko unea da; gida honetan irakurri duzuena edo Bilbao eta Bizkaia bisitatzean ikasi duzuena errepasatzeko unea. Atera zuen ikerketarako ahalmena eta ikus dezagun nork lortzen duen puntuaziorik altuena.

Nola deitzen da Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean dagoen txakur loreduna?

Nola deitzen dira Athletic Club de Bilbao taldearen ezkutuan ageri diren eliza eta zubia?

Nola deitzen da ardoen biltegia izan zen Bilboko kultura zentroa?

Zein izen darama Bilboko Itsasmuseumaren aurrean dagoen garabi gorriak?

Bada leku bat Unescok izendatutako biosfera erreserba dena; nola deitzen da?

Zein dira Bizkaiko hiru parke naturalak?

Lekeitioko itsasargian interpretazio zentro bat dago; nola deitzen da?

Aipa itzazu euskal mitologiaren gutxienez bi pertsonaia

Zein molusku erabiltzen da saltsa beltza daraman euskal plater tipikoa prestatzeko?

Non dago Europako Rolls Royce autoen erakusketarik handiena?

Emakume izena duen merenge pastela nola deitzen da?

Nola esaten da gracias euskaraz?

Zein da enborrak mozteko kirolaren euskarazko izena?

Gabonetan opariak ekartzen dituen ikazkin ezaguna nola deitzen da?

Eta nola deitzen da bere kidea?

Letra zopa

Aurki itzazu Bizkaiko 10 hondartzen izenak

Hegaztiak Urdaibain

Ba al dakizkizu hegazti hauen izenak?

Erantzunak: Arrigorri, Bakio, Ea, Ereaga, Gorliz, Karraspio, Laida, Mundaka, tzia,Plen Sopela.

8 desberdintasunak

Erantzunak: (A) Martin tzaleaarran (B) tzBela handia (C) tzaKoar hauskara (D) Basahatea

Aurki itzazu bi irudi hauen arteko desberdintasunak Labirintoa Kopa lortzeko gai izango al zara?

Family Family Plans

INFORMAZIOPRAKTIKOA

BILBAO TURISMOA www.bilbaoturismo.net

BIZKAIA TURISMOA www.visitbiscay.eus

EUSKADI TURISMOA www.turismo.euskadi.eus

TURISMO-BULEGOAK

BILBO

BILBO TURISMOA

Plaza Biribila 1, Terminus eraikina 944 795 760

Mazarredo zumarkalea 66 (Guggenheim Bilbaoren ondoan)

Aireportua 944 031 444

BIZKAIA

BAKIO 946 193 395 · www.bakio.eus

BALMASEDA - ENKARTUR 946 802 976 · www.visitenkarterri.com

BERMEO 946 179 154 · www.bizibermeo.eus

DURANGO

946 033 938 · www.turismodurango.net

ELORRIO

946 820 164 · www.elorrioturismo.eus

GERNIKA-LUMO

946 255 892 · www.gernikainfo.eus

GETXO

944 910 800 · www.getxo.eus/turismo

ITG - Informazio Turistikoko Gunea

Martxotik abendura · 615 75 62 90

GORLIZ

946 774 348 · www.visitgorliz.eus

KARRANTZA-HARANA

946 806 928 · www.karrantza.org

LEKEITIO

946 844 017 · www.lekeitioturismo.eus

MUNDAKA

946 177 201 · www.mundakaturismo.com

ONDARROA

946 831 951 · www.ondarroa.eus

URDUÑA

945 384 384 · www.ordunaturismo.com

OROZKO

946 122 695 · www.gorbeiaeuskadi.com

PLENTZIA

946 774 199 · www.visitplentzia.com

PORTUGALETE

944 729 314 · www.portugalete.org

SANTURTZI

944 839 494 · www.visitsanturtzi.eus

SESTAO

944 070 985 · www.sestao.eus

SOPELA

944 065 519 · https://turismo.sopela.eus/

ZIERBENA (La Arena)

662 547 468 · www.zierbena.net (urtaroaren arabera/aldizka irekitzen da)

GARRAIOA

AIREPORTUA

Bilbo-Loiu · 913 211 000 (AENA) www.aena.es/es/bilbao.html

ITSAS BIDAIAK ETA FERRYA

Bilbo-Portsmouth ferrya 902 108 147 www.brittany-ferries.es

TRENAK

RENFE. Abandoko Indalecio Prieto geltokia Plaza Biribila 2 Bezeroei laguntzeko tel. ADIF 912 432 343 Bezeroei laguntzeko tel. RENFE Bilbo 944 879 222 Bezeroei laguntzeko tel. RENFE 912 320 320 www.renfe.com / www.adif.es

EUSKOTREN

Bezeroei laguntzeko tel. 944 333 333 www.euskotren.eus 944 019 900

FEVE. La Concordia geltokia Bailen kalea 2

AUTOBUSAK

Bilbao Intermodal (autobus-geltokia) Gurtubai 1 · 944 395 077 · www.bilbaointermodal.eus

Bilbobus (udal-autobusak) 946 855 000/ 944 790 981 www.bilbao.net/bilbobus

Bizkaibus (autobusak, probintzia eta aireportua)

946 125 555 www.bizkaia.eus

BILBOKO METROA

946 855 000 www.metrobilbao.eus

TRANBIA

944 333 333 www.euskotren.eus

TAXIAK

Radio Taxi Bilbao

944 448 888 www.taxibilbao.com

Tele Taxi 944 102 121 www.teletaxibilbao.com

Radio Taxi Nervión

944 269 026 www.radiotaxinervion.com

Getxon: BIZKAITAXI

www.bizkaitaxi.eus / 94 491 53 53

GETXOBIZI

www.nextbike.es 900 29 35 51

BIZIKLETAK ALOKATZEKO ZERBITZUA Bilbaobizi 946 564 905 www.bilbaobizi.bilbao.eus

OROKORRA

LARRIALDIAK 112

INFORMAZIO OROKORRA 010 (Bilbo udalerri barruko deietarako) 944 010 010 (Bilbo udalerritik kanpoko deietarako)

KIDEGO KONTSULARRAREN BULEGOA 944 706 426

HERRITARREN ARRETA BILBOKO UDALA 944 204 200

ERREPIDEEI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA 011

GALDUTAKO GAUZAK 944 204 981 / 944 205 000

OSTATUAK

NEKATUR/LANDA-OSTATUAK 943 327 090 www.nekatur.net 946 870 402 (Ihobe) · www.ekoetxea.eus

HOTELEN ELKARTEA www.destinobilbao.com

XARMA, Euskal Herriko ostatu xarmagarrien elkartea www.xarmahotels.com

BILBOKO MUSEOAK

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

www.guggenheim-bilbao.eus 944 359 000

ARTE EDERREN MUSEOA

www.bilbaomuseoa.eus 944 396 060

ARTE SAKRATUAREN MUSEOA

www.bilbaomuseoa.eus 944 320 125

ITSASMUSEUM BILBAO

www.itsasmuseum.eus · 946 085 500

ASTE SANTUKO PASIO IRUDIEN MUSEOA

www.museodepasosbilbao.com · 944 150 433

BILBOKO ZEZEN MUSEOA

www.bilbaomuseoa.eus 944 448 698

MUSEO VASCO / EUSKAL MUSEOA

www.euskalmuseoa.eus 944 155 423

BERREGINEN MUSEOA

www.bilbokoberreginenmuseoa.eus/es 946 790 255

ATHLETIC CLUB MUSEOA

www.sanmames.athletic-club.eus/museo 944 661 100

EUSKARAREN ETXEA

www.euskararenetxea.eus · 944 028 081

ARKEOLOGIA MUSEOA

www.bizkaikoa.bizkaia.eus 944 040 990

BIZKAIKO MUSEOAK

KOSTALDEAN

ARRANTZALEEN MUSEOA (Museo del Pescador)

Bermeo www.bizkaikoa.bizkaia.eus 946 881 171

BUTROIKO PLENTZIA MUSEOA Plentzia www.museoplentzia.org· 94 677 37 25

RIALIA INDUSTRIA-MUSEOA

Portugalete www.portugalete.org/ES-ES/RIALIA 944 729 200

SANTURTZI ITSAS MUSEOA www.visitsanturtzi.eus · 944 839 494

AGURTZA ONTZI-MUSEOA www.visitsanturtzi.eus · 944 839 494

BIZKAIA ZUBIA

Areeta Getxo) /Portugalete www.puente-colgante.com 944 801 012

PUNTA BEGOÑA GALERIAK

Getxo - www.puntabegonagetxo.eus

URDAIBAI BIRD CENTER

Gautegiz-Arteaga · www.birdcenter.org 699 839 202

EKOETXEA URDAIBAI

Busturia www.ekoetxea.eus · 946 051 275

TXAKOLINGUNEA - TXAKOLINAREN MUSEOA

Bakio www.bizkaikoa.bizkaia.eus/txakolingunea · 946 028 513

SANTA KATALINA ITSASARGIA

Lekeitio www.lekeitioturismo.eus/es · 946 844 017

BARRUALDEAN

SIMON BOLIVAR MUSEOA

Ziortza-Bolibar www.simonbolivarmuseoa.com 946 164 114

DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

Durango www.durangomuseoa.eus 946 030 020

ENKARTERRIETAKO MUSEOA

Sopuerta www.enkarterrimuseoa.eus 946 504 488

EL POBALEKO BURDINOLA Muskiz www.bizkaikoa.bizkaia.eus 629 271 516

EUSKAL HERRIA MUSEOA

Gernika-Lumo · www.bizkaikoa.bizkaia.eus · 946 255 451

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOKO FUNDAZIOA

Gernika-Lumo · www.gernika-lumo.eus 946 270 200

GERNIKAKO BATZAR ETXEA

Gernika-Lumo · www.gernika-lumo.eus 946 270 200

BASONDO

Urdaibaiko basafaunaren aterpea (Kortezubi) www.basondo.com · 946 254 436

MEDIZINAREN ETA ZIENTZIEN HISTORIAREN EUSKAL MUSEOA, “JOSE LUIS GOTI”

Leioa · www.ehu.eus · 946 012 000

OROZKOKO MUSEOA

Orozko www.orozkomuseoa.eus 946 339 823

EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA

Gallarta · www.meatzaldea.eus 946 363 682

BALMASEDAKO HISTORIAREN MUSEOA

Balmaseda · www.visitenkarterri.com · 946 802 976

LA ENCARTADA FABRIKA MUSEOA Balmaseda www.bizkaikoa.bizkaia.eus · 946 800 778

VALENTÍN DE BERRIOTXOA MUSEOA

Elorrio www.visitelorrio.com 946 820 164

LOIZAGA DORREA. ANTZINAKO AUTOEN ETA AUTO KLASIKOEN MUSEOA

Galdames · www.torreloizaga.com · 672 248 759

BURDIN HESIAREN OROIMENAREN MUSEOA Berango www.cinturondehierro.eus · 946 682 143

ANTZASTI MUSEOA

Dima · Artaun auzoa 35, 48141, www.antzasti.eus · 628 32 22 75 MUSEO DE ORDUÑA / URDUÑA HIRIKO MUSEOA Urduña orduñahiria.org 635 751436

KARPIN FAUNA, BASAFAUNAREN HARRERA-ZENTROA Karrantza www.bbkkarpinfauna.eus 946 107 066

HONTZA MUSEOA FUNDAZIOA. Mañaria · www.hontzamuseoa.eus 946 216 555 IZENADUBA BASOA Euskal mitologia-parkea. Olentzeroren etxea Mungia · Landetxo Goikoa baserria www.izenaduba.com · 946 740 061

DOLOMITAS FABRIKA MUSEOA Karrantza · www.visitenkarterri.com · 946 806 928

KONTZEJU ZAHARRA INTERPRETAZIO-ZENTROA Markina Xemein www.leaartibaiturismo.com/es/hacer/detalle/ kontzeju-zaharra 618 595 593

MUÑATOIZKO GAZTELUA Muskiz · www.visitenkarterri.com 629 271 516

ANGURRETA HARROBIA ARTE ESPAZIOA Mañaria · angurreta@gmail.com

NATURAGUNEAK

URDAIBAIKO BIOSFERAREN ERRESERBA www.urdaibai.eus Tel.: 94 403 23 60 946 870 402 (Ihobe) www.ekoetxea.eus

GORBEIAKO NATURA-PARKEA 946 122 695 www.gorbeiaeuskadi.com

URKIOLAKO NATURA-PARKEA 946 814 155 · www.urkiola.net

ARMAÑONGO NATURA-PARKEA 946 560 079 · www.visitenkarterri.com

POZALAGUAKO KOBAZULOA www.cuevadepozalagua.eus

SANTIMAMIÑEKO KOBAZULOA santimamiñe.com

OMAKO BASOA www.bizkaia.eus/es/web/bosque-oma-basoa

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.